hondakinen inguruko akordio berriaren balorazioa | birziklategia - 2013.05.16

3
Guztiz ezinezkoa bazirudian arren, badirudi Zumaian hondakinen bilketaren kontuaren inguruko akordioa dagoela. Akordio hau, EAJ, Atez atekoaren aurkako plataforma, PSOE, Zumaiako Natur Taldea, Zumaiako Zero Zabor, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak izenpetu dute. Akordioa irakurtzeko, hemen daukazue atxikita: Gaurko sarreraren asmoa, era eskematiko eta ulerterrazean akordioaren inguruko irakurketa azkarra egitea litzateke. Ea ba: Akordioak orokorrean baditu hainbat puntu oso onak direnak birziklatzearen alde eta errausketaren aurka gaudenontzat. Izan ere: Joko politikoak alde batera utzi eta helburua emaitzetan jartzen du, %80ko emaitza argi azalduz helburu gisa. Fokua helmugan jarrita, bidea adosteko zimenduak ere ezartzen ditu. Honela argi uzten du helburua ez dela sistema bat, helburua %80ko emaitzak direla eta sistemak azter daitezkeela emaitza hauek emateko moduko bermeak badituzte. Berme hauek bete litezke adostutako sisteman, pertsonalizatua eta kontrolatua baita. Beraz ez birziklatzeak aukera izateari uzten dio.

Upload: galerna-sarean

Post on 22-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Zumaiako Hondakinen Mahaiko partaide guztien artean sinatu berri den honakinen inguruko akordio berriaren balorazioa datorkigu Birziklategitik.

TRANSCRIPT

Page 1: HONDAKINEN INGURUKO AKORDIO BERRIAREN BALORAZIOA | Birziklategia - 2013.05.16

Guztiz ezinezkoa bazirudian arren, badirudi Zumaian hondakinen bilketaren kontuaren inguruko

akordioa dagoela. Akordio hau, EAJ, Atez atekoaren aurkako plataforma, PSOE, Zumaiako Natur

Taldea, Zumaiako Zero Zabor, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak izenpetu dute.

Akordioa irakurtzeko, hemen daukazue atxikita:

Gaurko sarreraren asmoa, era eskematiko eta ulerterrazean akordioaren inguruko irakurketa

azkarra egitea litzateke. Ea ba:

Akordioak orokorrean baditu hainbat puntu oso onak direnak birziklatzearen alde eta errausketaren aurka

gaudenontzat. Izan ere:

• Joko politikoak alde batera utzi eta helburua emaitzetan jartzen du, %80ko emaitza argi azalduz

helburu gisa. Fokua helmugan jarrita, bidea adosteko zimenduak ere ezartzen ditu.

• Honela argi uzten du helburua ez dela sistema bat, helburua %80ko emaitzak direla eta sistemak

azter daitezkeela emaitza hauek emateko moduko bermeak badituzte. Berme hauek bete litezke

adostutako sisteman, pertsonalizatua eta kontrolatua baita. Beraz ez birziklatzeak aukera izateari

uzten dio.

Page 2: HONDAKINEN INGURUKO AKORDIO BERRIAREN BALORAZIOA | Birziklategia - 2013.05.16

• Gainera, sistema berri bat proposatzera dator, ez egun dauden sistemetakoren bat baztertzera . EAJk

bere medioetan aurkakoa salduko badu ere, akordioan ez da atez atekoa baztertzea aipatzen.

%80ko emaitzak lor ditzakeen sistema berri bat probatzea adosten da.

• Lehen aldiz eta beste inon ez bezala PNVk eta Plataformak sistemak kontrolatua eta pertsonalizatua

izan behar duela onartu du. Frakzio guztientzat txipdun edukiontziak onartu dituzten lehen aldia

izateaz gain, barra kodedun poltsak frakzio guztietarako onartzen diren lehen aldia da. Bi ezaugarri

hauekin uneoro pertsonalizatua da bilketa, eta akordioan “integrala eta kontrolatua” bezala

definitzen da.

• Lehen aldiz eta beste inon ez bezala PNVk eta Plataformak %80ko emaitzak jarri dituzte helburutzat.

Gogoratu plataformak duela hilabete batzuk %55eko helburua proposatu ziola Udalari. EAJk, berriz,

beti esan izan du %80ko gaikako bereiztea ezinezkoa eta gezurra dela.

• %80ko helburu honek de facto desaktibatzen du errauskailuaren beharraren ideia. Zumaian %80 bada

helburua, zergatik Gipuzkoako beste tokietan ez? Orain arte gehiengo politikoaren arabera zihoan

hau, orain PNVk onartu du %80a. Beraz kolore politiko guztietako udaletan egokitu daiteke

adostasun hau. Honek agerian utziko luke Gipuzkoan errauskailu bat egitea zorakeria hutsa dela,

240.000 tona horietatik (hauetarako dago diseinatua errauskailua) 50.000 exkax izango

liratekeelako %20a.

• Zumaian eman den akordioa herriz-herri zabaltzen joateko aukera dago. Ez luke zentzurik PNVk ezetz

esatea, Tolosan adibidez, Zumaian baietz esan dionari. Baina are gehiago, Bilduk gehiengo osoa ez

duen herrietan ere ezar liteke sistema mota berri hau (Orereta, Lasarte, Donostia?,...) beraz

Gipuzkoan dagoen blokeoa hausteko modu bat izan daiteke.

Arrazoi guzti hauengatik eta oposizioak hondakinen gaiarekin duen pagotxa jokoan ikusita Diario Vasco eta

Noticias egunkariak hasiak dira jada akordioaren benetako edukia desbirtuatzen , atez atekoa baztertzen duen

eta Itsasondo zein Lazkaoko sistemaren ingurukoa den akordio bat dela zabalduz. Benetako akordioa

irakurriz gero oso bestelakoa da kontua.

Page 3: HONDAKINEN INGURUKO AKORDIO BERRIAREN BALORAZIOA | Birziklategia - 2013.05.16

Baina akordioak baditu bere arriskuak ere:

• Sistema hau ez da beste inon probatu, beraz ez dago ziurtasun erabatekorik %80 inguruko emaitzak

emateko gai dela esateko. Arriskatu beharra esan nahi du honek. Ongi atera liteke eta hemendik

aurrera %80 inguruko emaitzak ematen dituzten bi sistema mota eduki, edota gaizki atera daiteke

eta emaitza hauek ez eman.

• Sistema honen bideragarritasuna (batez ere ekonomikoa) ikusteke dago. Hau teknikarien lana izango

da, baina aztertu beharko da diru kostuen etab. en arabera zenbateraino den sistema jartzeko

modukoa.

Beraz aurrerantzean ikusi beharko da, ea sistema berria zertan gauzatzen den eta ea behin

gauzatuta emaitzak ematen dituen edo ez. Baina garrantzitsuena lortuta dago: Errausketa zaleak

mugiarazi dira, %80ko emaitza aho bateko helburua da. Nola horretan asmatzea da orain kontua.

Ikusiko dugu sistema berriak asmatzen duen edo ez.