hiruhileko koiuntura txostena. 2012ko i. hiruhilekoa
DESCRIPTION
Hiruhileko Koiuntura Txostena. 2012ko I. hiruhilekoaTRANSCRIPT
I
2013
Bilboko Hiruhileko Koiuntura Txostena
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
1
Laburpena
Urteko lehen hiruhileko itxieraren adierazle ekonomikoek ia, oro har, agerian uzten dute
krisi ekonomikoaren eragina eta larritasuna; ziurgabetasun handia dago enpresek eta
familiek atzeraldi ekonomikoaren erronkei aurre egiten jarraitzeko duten gaitasunaren
inguruan.
Munduko ekonomiaren eboluzioari buruz Nazioarteko Diru Funtsak egindako apirileko
aurreikuspenen arabera munduko BPG % 3,3 haziko da 2013an. Horrek esan nahi du
urtarrileko hazkunde-aurreikuspena pixka bat okerragoa izango dela. Euroguneko
aurreikuspenak ere beherantz berrikusi dira, baita espainiar ekonomiarenak ere.
2013rako % 0,3 eta % 1,6 jaistea aurreikusten da, hurrenez hurren.
EAEko ekonomiari buruzko aurreikuspenei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak uste du
2013an BPG % 1,1 uzkurtuko dela, eta horrek 2014ko hasierara atzeratuko duela
ekonomiaren suspertzea. 2013. urteak aurrera egin ahala, jaitsiera gutxitzea
aurreikusten da, lehen hiruhilekorako aurreikusitako -% 1,8tik hasita.
Barne-eskariari dagokionez, osagai guztiek portaera negatiboa izango dutela
aurreikusten da. Bestalde, kanpoko saldoak BPGren aldakuntzari egindako ekarpen
positiboak eskariaren gainerako osagaien ekarpen negatiboa arintzen jarraituko du. Eta
eskaintzaren ikuspegitik, industriak, eraikuntzak eta zerbitzuek hazkunde negatiboak
izango dituztela aurreikusten da, nahiz eta joera ez den horren negatiboa izango urtea
igaro ahala.
Testuinguru honetan, lan-merkatuaren eboluzioari buruzko aurreikuspenak ere
negatiboak dira, eta enpleguaren beheranzko joera (-% 2,2 2013an) adierazten dute,
2014ko lehen seihilekoraino iraungo duena. Langabezia-tasari dagokionez, PRAren
arabera (Biztanleria Jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta), 2013ko bigarren
hiruhilekoan % 13,7ra iristea aurreikusten da, eta une horretatik aurrera, adierazlea
erritmo eutsian jaisten hasiko dela.
Bilboren eboluzio ekonomikoari dagokionez, lehen hiruhilekoko adierazleek, logikoki,
krisiaren eraginaren egoera partekatua islatzen dute. Izan ere Biztanleria Aktiboaren
Inkestaren arabera, hiriko biztanleria okupatua % 5,0 jaitsi baita 2012ko laugarren
hiruhilekoarekin alderatuta; guztira 128,4 mila pertsona izan ziren. Zerbitzuetan lan
egiten dutenen eboluzioa txarrena izan da, alde handiarekin (-% 5,6), industrian
(-% 2,7) eta eraikuntzan (-% 2,7) izandako beherakadekin alderatuta.
Bestalde, hirian bizi diren biztanle langabeen kopurua % 0,4 jaitsi da, eta 28,0 mila
pertsona izan dira, guztira. Gizonezko langabeen kopurua (16,1 mila) egoera berean
dauden emakumezkoena (11,9 mila) baino askoz handiagoa izan arren, azken
hiruhilekoan izan duen eboluzioa positiboa izan da, eta hiruhileko arteko tasaren
beherakada % 6,4koa izan da. Hirian bizi diren emakumezko langabeen kopurua,
ostera, % 9,2 hazi da.
NDFren aurreikuspenen
arabera, munduko
ekonomia % 3,3 haziko da
2013an
EAEko ekonomia % 1,8
jaitsiko da 2013ko lehen
hiruhilekoan, eta % 1,1
urte osoan.
Bilbon bizi den biztanleria
okupatua % 5 gutxitu da
eta langabezia-tasa %
17,9koa izan da
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
2
Ondorioz, Bilbon bizi diren biztanleen langabezia-tasaren batez bestekoa % 17,9koa da
(aurreko hiruhilekoan, berriz, % 17,2koa izan zen). Portzentaje hori % 20,5ekoa da
gizonezkoen kasuan (-0,3 pp), eta % 15,3koa emakumezkoenean (+1,7 pp).
Emaitza horiek bat datoz hiriko enpresetako biztanleria afiliatuan ikusitako
eboluzioarekin, % 2,3 jaitsi baita 2012ko itxiera-zifrarekin alderatuta. Zehazki,
martxoaren bukaeran 163.445 pertsona afiliatu zeuden; horrek esan nahi du 3.917
pertsonen galera garbia izan dela urteko lehen hiruhilekoan. Afiliazioaren beherakada
handiena urtarrilean izan da, eta joerak negatiboa izaten jarraitu duen arren, afiliazioen
jaitsiera-erritmoa nabarmen moteldu da otsailean eta martxoan.
Era berean, aipatzekoa da jarduera-adar gehienetan afiliazioaren beherakada orokorra
izan dela, lehen sektorean, energia-jardueran, hezkuntzan eta etxeko langileenean izan
ezik.
Era berean, Bilbon bizi diren biztanleek izenpetutako lan-kontratuen kopuruak urte
arteko % 12,6ko beherakada erregistratu du 2013ko lehen hiruhilekoan. Emaitza
negatiboa da, 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta 3.197 kontraturen galera garbia
izan baita, eta 2012ko bigarren eta laugarren hiruhilekoekin alderatuta, berriz, 7.000
kontraturena, gutxi gorabehera. Kontratuen beherakada bereziki esanguratsua izan da
25 urtetik beherakoen artean (-% 22).
Erregistratutako langabeen kopuruak, bestalde, gora egiten jarraitzen du, eta lehen
hiruhilekoaren amaieran 32.559 pertsonen maximo historikora iritsi da, hau da,
abenduan baino 1.718 langabe gehiago (hiruhileko artekoa % 5,6koa). Urte arteko
kopurutan, Bilbon erregistratutako langabezia % 8,1 igo da, eta azken urtean hilero 200
langabetik kontabilizatu dira.
Erregistratutako langabezia adin-tarte guztietan handitu bada ere, eboluzio txarrena
adin gutxiagoko biztanleriari dagokio, hiruhileko arteko gorakada % 7,6koa izan baita.
Horrez gain, aipatzekoa da Bilbon langabe gisa erregistratutako hamar pertsonatik lauk
44 urtetik gora dituela (% 41,6) eta biztanleria langabearen erdiak gutxienez urtebete
daramala egoera horretan (% 49,06).
Sektoreko egoeraren adierazleek erakusten duten panorama ere negatiboa da,
emaitzak, oro har, okerragoak baitira aurreko hiruhilekoan antzemandako emaitzekin
alderatuta. Zerbitzuen sektorearen jardueratik hasita, salmenten adierazle orokorrak
(Bizkaiari dagokio baina emaitzak hiriburuan aplikatu daitezke neurri handi batean) urte
arteko % 6,2ko beherakada izan du. Merkataritza-sektoreko salmentek urte arteko %
4,4ko beherakada izan dute. Gainerako zerbitzuetan (garraioa, ostalaritza, informazioa
eta komunikazioak, enpresentzako zerbitzuak), berriz, % 8,9ko beherakada egon da.
Txikizkako merkataritzaren salmentek % 4,8ko beherakada izan dute, handizkako
merkataritzako salmenten beherakada baino pixka bat handiagoa dena. Motordun
ibilgailuak saltzeko eta konpontzeko azpisektoreak, bestalde, eboluziorik txarrena izan
du, urte arteko beherakada % 11,3koa izan baita, ibilgailuen matrikulazioak behea
jotzearekin bat.
Hiribilduko enpresetako
biztanleria afiliatua % 2,3
murriztu da
Erregistratutako
langabezia % 5,6 handitu
da abendukoarekin
alderatuta
Zerbitzuen sektoreko
salmenten beherakada
areagotu egin da
2012ko laugarren
hiruhilekoan
Biztanleria egoiliarrak
izenpetutako
kontratuak % 12,6 jaitsi
dira lehen hiruhilekoan
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
3
Zerbitzuen sektoreak aurre egin beharreko arazoak oso eragin negatiboa dira enpresa-
ehunean eta enpleguan, hala islatzen dute Bizkaiko erreferentziako adierazleek
(okupatuen indizea) edo hiriko espezifikoek (biztanleria afiliatua, Gizarte Segurantzan
izena emandako enpresak edo enpresa-jardueraren lizentziak).
Turismoari dagokionez, adierazleen arabera urteko lehen hiruhilekoan Bilboko
ostalaritza-establezimenduen eskaria jaitsi egin da, nahiz eta Aste Santua martxoko
azken egunetan izan den. Hoteletako ostatu-gauen kopurua (249.230) % 1,5 jaitsi da
eta bidaiarien sarrerak (136.356) % 1,9 gutxitu dira.
Azken hiruhilekoetan gertatu den bezala, atzerriko turismoaren emaitzak onak
(bidaiarien hazkundea % 8,8koa izan da eta % 4,4koa ostatu-gauena), berriz ere, ez
datoz bat turismo nazionalak izandako uzkurdurarekin (-% 6,0 eta -% 4,3 hurrenez
hurren). Hotel-eskariari buruzko datu horiek bat datoz Bilboko aireportuko bidaiarien
trafikoak izandako eboluzioarekin, guztira % 5,1 jaitsi baita lehen hiruhilekoan, nahiz
eta nazioarteko hegaldien trafikoa igo (+ % 2,9).
Industria-jarduerari dagokionez, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak bere eboluzio
negatiboari eutsi dio 2013ko lehen bihilekoan (-% 5,0ko urte artekoa), eta beherakada
orokorra izan da jarduera-sektore desberdinetan. Emaitza horrek ez dauka zerikusirik
Bilboko Portuko salgaien itsas trafikoaren eboluzioarekin (aldi berean, urte arteko
gorakada % 11,6koa izan da) edo Bizkaian esportazioek izan duten hazkunde txikiarekin
(% 1,1).
Nahiz eta aztertutako adierazle gehienek atzeraldiaren egoera ekonomikoa erakutsi,
krisiak ez du Bilboren ekintzailetza-gaitasuna geldiarazi, izan ere 2013ko lehen
hiruhilekoan Bilbon 245 merkataritza-sozietate eratu baitira. Kopuru hori aurreko
hilekokoa baino % 22,5 handiagoa da, eta % 4,5 handiagoa aurreko urteko aldi bera
kontuan hartzen badugu.
Industria-ekoizpenak joera
negatiboari eutsi dio
jarduera-sektore guztietan
Eratutako merkataritza-
sozieteen kopurua
nabarmen hazi da
Bilboko hotel-jardueraren
eskaria pixka bat jaitsi da,
atzerriko turismoaren
dinamismoa gorabehera.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
4
Testuingurua
MUNDUKO EKONOMIA
Munduko ekonomiaren eboluzioari buruz Nazioarteko Diru Funtsak egindako apirileko
aurreikuspenen arabera munduko BPG % 3,3 haziko da 2013an, eta % 4,0 2014an.
Urtarrileko proiekzioekin alderatuta, apur bat okertu da aurtengorako hazkunde-
aurreikuspena (- 0,2 pp).
NDFren arabera, "munduko aurreikuspenak berriz ere hobetu dira, baina ekonomia
aurreratuak suspertzeko bideak gorabeheratsua izaten jarraituko du. Merkatu
emergenteetako eta garatzen ari diren merkatuetako ekonomiek beren dinamismoari
eutsi diote, baina badirudi merkatu aurreratuetakoak Estatu Batuen eta eurogunearen
arteko bidegurutze batera iritsi direla", batera izan baitira "eurogunearen haustura eta
Estatu Batuen uzkurdura fiskal bortitza amildegi fiskalak sortua".
Zehazkiago esanda, ekonomia aurreratuak % 1,2 haztea aurreikusten da 2013an, eta
ondoren pixkanaka bizkortzea harik eta 2014an % 2,2 hazi arte. Hala ere, merkatu
emergenteetako eta garatzen ari diren merkatuetako ekonomietarako aurreikusitakoak
baino hazkunde txikiagoak dira (% 5,3koa 2013an, eta % 5,7koa 2014an).
Eurogunean 2013rako hazkunde-aurreikuspenak ere beherantz berrikusi dira, eta %
0,3ko jaitsiera izango dela uste da (- 0,2 pp urtarrileko aurreikuspenekin alderatuta).
2014an, berriz, aurreikusitako hazkunde ekonomikoa % 1,1ean mantentzen da.
NDFk adierazten duen bezala, "pixkanaka-pixkanaka, euroguneko jarduera gora egiten
hasiko da, neurri handi batean freno fiskala txikiagoa izateari eta maileguen baldintzak
zerbait lasaitzeari esker. Hala ere, emaitza erreprimituta egongo da,..., doikuntza
fiskalak, finantza-zatiketak eta periferiako ekonomietan egiten ari diren balantzeen
doikuntzengatik".
Espainiar ekonomiaren kasuan, NDFk aurreikusten du BPG % 1,6 jaitsiko dela 2013an
eta % 0,7ko hazkundea izango dela 2014an; horrek esan nahi du urtarrilean bi
urteetarako egindako aurreikuspenak baino puntu portzentual bat okerragoak izango
direla.
Espainiar ekonomiak
atzeraldian jarraituko du
2013an (-% 1,6), eta
eurogunean
aurreikusitakoa baino
askoz uzkurdura
handiagoa izango du
(-% 0,3)
NDFren aurreikuspenen
arabera, munduko
ekonomia % 3,3 haziko da
2013an
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
5
munduko BPG 2012 2013 2014
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
MUNDUKO BPG 3,2 3,3 4,0
Ekonomia aurreratuak 1,2 1,2 2,2
- Estatu Batuak 2,2 1,9 3,0
- Eurogunea -0,6 -0,3 1,1
- Alemania 0,9 0,6 1,5
- Frantzia 0,0 -0,1 0,9
- Italia -2,4 -1,5 0,5
- Espainia -1,4 -1,6 0,7
Ekonomia emergenteak eta garatzen
ari direnak 5,1 5,3 5,7
- Txina 7,8 8,0 8,2
- India 4,0 5,7 6,2
- Brasil 0,9 3,0 3,4
- Errusia 3,4 3,4 3,8
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2013ko apirila)
EAEKO EKONOMIA
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiaren
eboluzioari buruzko aurreikuspenak berrikusi ditu, eta uste du BPG % 1,1 jaitsiko dela
2013an; 2014ko lehen seihilekoan, berriz, EAEko ekonomia % 0,5 igoko da, batez
beste.
Hortaz, zikloz aldatzeko unea berriz ere atzeratu da eta orain urte arteko lehenengo
tasa positiboak 2014ko lehen hilabeteetan izatea aurreikusten da. Hiruhilekoaren
eboluzioak adierazten du eskariaren nahiz eskaintzaren aldetik emaitza txarrenak
2013ko lehen hilabeteetan izango direla, eta urteak aurrera egin ahala poliki-poliki
hobera egingo duela.
Barne-eskariari dagokionez, eta azken hiruhilekoetan gertatzen ari den bezala, 2013
osoan agregatu guztien ekarpena negatiboa izango dela aurreikusten da. Kalkulatzen da
barne-eskaria, oro har, % 2,7 murriztuko dela 2013ko lehen hiruhilekoan (urte arteko
batez besteko beherakada % 2,0koa izango da), honako hauen hazkundearen
aurreikuspen negatiboen ondorioz: etxeetako kontsumoarena (-% 1,4 lehen
hiruhilekoan), kontsumo publikoarena (-% 2,9) eta kapitalaren formazio gordinarena (-
% 5,3).
EAEko ekonomia % 1,8
jaitsiko da 2013ko lehen
hiruhilekoan, eta % 1,1
urte osoan.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
6
Hala eta guztiz, kanpoko saldoaren ekarpen positiboak eskariaren gainerako osagaien
ekarpen negatiboa arintzen jarraituko du, hazkunde-tasak 2013an zehar positiboak
izaten jarraituko dutela aurreikusten baita, urte osorako urteko % 0,9ko hazkundea
izango baitute batez beste.
EAEko BPG 2013.I 2013
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
BPG -1,8 -1,1
Etxeetako kontsumoa -1,4 -0,9
Kontsumo publikoa -2,9 -2,2
Inbertsioa -5,3 -4,4
Barne-eskariaren ekarpena -2,7 -2,0
Kanpoko saldoaren ekarpena 0,9 0,9
Industria -2,9 -1,9
Eraikuntza -6,2 -4,9
Zerbitzuak -0,8 -0,5
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2013ko
apirila)
Eskaintzaren aldetik, 2013an jarduera-sektore guztietan (lehen sektorean izan ezik)
hazkunde negatiboak izatea aurreikusten da. Aurreikuspenen arabera urte arteko
aldakuntza negatiboarekin amaituko dira hiruhileko guztiak, nahiz eta urteak aurrera
egin ahala emaitzak hobetu egingo diren.
Eraikuntzak % 6,2ko jaitsiera erregistratuko du 2013ko lehen hiruhilekoan, eta eboluzio
negatiboena izan duen jarduera-sektorea izaten jarraitzen du, industrian (-% 2,9) eta
zerbitzuen sektorean (-% 0,8) aurreikusita dauden jaitsierekin alderatuta. Urte osoan,
sektore-hazkundeak -% 4,9koak, -% 1,9koak eta -% 0,5ekoak izango direla kalkulatzen
da.
Testuinguru atzerakor horretan, lan-merkatuaren eboluzioaren aurreikuspenak oso
negatiboak dira, datozen sei hiruhilekoetan enplegua etengabe jaitsiko dela adierazten
baitute. Zehazkiago esanda, kalkulatzen da enplegua % 2,2 gutxituko dela 2013an (-%
3,0 lehen hiruhilekoan) eta % 1,1 2014ko lehen erdialdean. Langabeziaren tasari
dagokionez, PRAren arabera (Biztanleria Jardueraren arabera sailkatzeko Inkesta)
2013ko bigarren hiruhilekoan % 13,7ko maximora iritsiko dela aurreikusten da eta une
horretatik aurrera adierazlea erritmo eutsi batean jaisten hasiko dela.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
7
Lan-merkatua
MAGNITUDE NAGUSIAK
Biztanleria Aktiboaren Inkestako azken datuen arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan
Bilbon bizi ziren biztanle aktiboak 156,4 mila pertsona ziren. Horrek esan nahi du
hiruhileko arteko % 4,2ko beherakada izan zela, 6.800 pertsona aktiboren galera
garbia, alegia.
Era berean, hiriko biztanleria okupatuak % 5,0ko beherakada erregistratu du, eta
guztira 128,4 mila pertsona izan dira. Generoaren arabera aztertuz gero, emakumeen
artean portaera pixka bat txarragoa antzematen da, beren okupazio-zifra % 5,7ra jaitsi
baita (4.000 pertsona gutxiago, termino absolututan); gizonezkoen kasuan, berriz, %
4,1 (2.700 pertsona gutxiago).
Jarduera-sektoreen arabera, lehen sektorean bakarrik igo da okupatuen kopurua; dena
den, eta hirian duten magnitudea, espero izatekoa denez, oso txikia da (200 pertsona).
Zerbitzuen okupazioak eboluzio txarrena izan du (-% 5,6); industrian (-% 2,7) eta
eraikuntzan (-% 1,5), ostera, oso beherakada txikiak izan ditu.
Datu horien ondorioz, Bilbon bizi den biztanleriaren batez besteko enplegu-tasa %
44,8koa da, eta gizonezkoen (% 47,9) eta emakumezkoen (% 42,2) arteko aldea ia sei
puntu portzentualekoa da.
Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea
Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta hortik gorako biztanleria.
Bilbon bizi den biztanleria
okupatua 6,7 mila
pertsonatan murriztu da
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
8
Bestalde, hirian bizi diren biztanle langabeen kopurua pixka bat jaitsi da (-% 0,4), eta
28,0 mila pertsona izan dira, guztira. Gizonezko langabeen kopurua (16,1 mila)
emakumezkoena (11,9 mila) baino askoz handiagoa izan arren, azken hiruhilekoan izan
duen eboluzioa positiboa izan da, eta hiruhileko arteko tasaren beherakada % 6,4koa
izan da. Hirian bizi diren emakumezko langabeen kopurua, ostera, % 9,2 hazi da.
Ondorioz, Bilbon bizi diren biztanleen langabezia-tasaren batez bestekoa % 17,9koa da,
aurreko hiruhilekoan kalkulatutako tasa baino 0,7 puntu portzentual handiagoa.
Gizonezkoen langabezia-tasa 0,3 puntu murriztu da eta % 20,5ekoa da;
emakumezkoena, berriz, % 15,3koa izan da, 1,7 puntu portzentual igo ondoren.
BIZTANLERIA AFILIATUA
Gizarte Segurantzako datuen arabera, Bilboko enpresetan afiliatutako biztanleak
163.445 ziren martxoaren bukaeran. Horrek esan nahi du % 2,3ko beherakada izan
dela 2012ko abenduarekin alderatuta, eta 3.917 pertsona afiliatuen galera garbia egon
dela aurtengo lehen hiru hilabeteetan.
Grafiko erantsian ikusten den bezala, afiliazioaren beherakada handiena urtarrilean izan
da (abenduan baino 2.981 pertsona gutxiago), eta joerak negatiboa izaten jarraitu duen
arren, afiliazioen jaitsiera-erritmoa nabarmen moteldu da otsailean eta martxoan.
Biztanleria afiliatua
173,5 (2010)
174,9 (2009)
171,7 (2011)
167,4 (2012)
13-mar 163,4
12-abe 167,4
12-abu 160,9
12-mar 169,2
11-abe 171,7
11-aza 173,2
11-abu 167,1
11-urta 172,0
160
165
170
175
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03
2011 2012 2013
[pertsona afiliatuak, milakoetan]
Urtekoa Hilekoa
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa
Hiriko enpresetako
biztanleria afiliatua % 2,3
murriztu da
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
9
Kotizazio-erregimenaren arabera aztertuz gero, agerian geratzen da pertsona afiliatuen
kopuruan beherakada orokorra izan dela: -% 2,5 Gizarte Segurantzako Erregimen
Orokorrean, -% 1,0 Langile Autonomoen Erregimen Berezian eta -% 27,9 Itsasoko eta
Nekazaritzako Langileen Erregimen Berezietan. Berriz ere, Etxeko Langileen Erregimen
Berezia da pertsona afiliatuen kopurua igo duen bakarra (abenduan baino % 1,2
gehiago), eta guztira 6.204 pertsona izan dira Bilbon.
Termino absolutuetan, Erregimen Orokorrak du pertsona afiliatuen kopuru handiena
(% 82,3); martxoaren bukaeran guztira 134.441 pertsona izan dira. Langile
Autonomoen Erregimen Berezia da bigarren erregimen ugariena, guztira 22.078 afiliazio
baititu (% 13,5). Era berean, aipatzekoa da Erregimen Orokorrean % 5,0ko beherakada
izan dela duela urtebete erregistratutako afiliazioaren bolumenarekin alderatuta, eta
kopuru horrek Autonomoen Erregimen Berezian izandako beherakada erlatiboa (-% 2,1)
bikoizten duela.
pertsona afiliatuak 2013.03 % ∆
GUZTIRA 163.445 -2,3
Erregimen Orokorra 134.441 -2,5
Autonomoak 22.078 -1,0
Etxeko langileak 6.204 1,2
Nekazariak eta Itsasoko
langileak 722 -27,9
Aldakuntza-tasa abenduarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Biztanleria afiliatua jarduera-adarren arabera xehatzeak agerian utzi du berriz ere
zerbitzu-sektoreak duen garrantzia. Martxoaren bukaeran, zehazki, zerbitzu-sektoreak
hiriko biztanleria afiliatu enplegatuaren % 88,4 hartzen zuen, 144.407 pertsona, alegia.
Industriako eta energiako jarduerak (% 5,8), eraikuntza (% 5,6) eta lehen sektorea (%
0,2) datoz ondoren, hurrenkera horretan.
Azterketa xehatuago batek erakusten digu merkataritzako enpresek dutela pertsona
afiliatuen kopuru handiena (20.796), eta beste hauen aurretik daude, nabarmenenak
aipatzearren: hezkuntzarekin zerikusia duten jarduerak (15.850), zerbitzu administratibo
eta laguntzaileak (15.759), zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoak (11.193),
osasun-zerbitzuak (11.127) eta Administrazio Publikoa (10.590).
2002. urteko itxierako datuekin alderatuz gero, agerian geratzen da jarduera-adar
gehienetan afiliazioaren beherakada orokorra egon dela, hauetan izan ezik: lehen
sektorean (+% 4,0), energia-jardueran (+% 2,6), hezkuntzan (+% 1,2) eta etxeko
langileenean (+% 1). Eta beherakada erlatiborik handienak izan dituzten jardueretan,
nabarmentzekoak dira aisiakoak eta kulturalak (-% 9,2), garraio eta biltegiratzekoak
Erregimen Orokorreko
eta Autonomoen
Erregimen Bereziko
afiliazioak % 2,5 eta
% 1,0 jaitsi dira,
hurrenez hurren
Administrazio-jarduerek
eta merkataritzak gutxi
gorabehera 700
pertsona afiliatu galdu
dituzte azken
hiruhilekoan, hurrenez
hurren
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
10
(-% 5,0), eraikuntzakoak (-% 4,4), zerbitzu administratibo eta laguntzaileak (-% 4,3)
eta osasunekoak (-% 4,0).
pertsona afiliatuak
jarduera-adarrak
2013.03 % ∆
Lehen sektorea 389 4,0
Industria eta Energia 9.501 -0,8
Industria 5.932 -1,5
Energia 1.521 2,6
Hondakinak eta ura 2.048 -1,4
Eraikuntza 9.148 -4,4
Eraikuntza 3.242 -4,2
Eraikuntzako laguntzailea 5.906 -4,6
Zerbitzuak 144.407 -2,3
Merkataritza 20.796 -3,2
Hezkuntza 15.850 1,2
Administratiboak eta laguntzaileak 15.759 -4,3
Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak 11.193 -1,3
Osasuna 11.127 -4,0
Administrazio Publikoa 10.590 0,1
Finantza-jarduerak eta aseguruak 8.917 -1,4
Garraioa eta biltegiratzea 8.860 -5,0
Ostalaritza 8.447 -1,2
Gizarte-zerbitzuak 7.328 -2,9
Informazioa eta komunikazioak 6.885 -3,8
Etxeko langileak 6.852 1,0
Aisiakoak eta kulturalak 2.884 -9,2
Ostatua 1.172 -2,8
Higiezinak 1.168 0,2
Beste zerbitzu batzuk 6.579 -2,5
Aldakuntza-tasa abenduarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
Gizarte Segurantzako afiliazioaren eboluzioa erreferentziako gainerako hirietan ere
negatiboa izan da. Taula erantsian ikusten den bezala, Espainiako bost hiri nagusietako
batez besteko afiliazioa % 1,3 jaitsi da abendukoarekin alderatuta. Beherakada orokorra
izan da baina magnitude desberdinekoa; Bartzelona nabarmentzen da ez baitu hain
eboluzio txarra izan (-% 0,8).
Bilboko afiliazioaren
eboluzioa beste hirietakoa
baino txarragoa izan da
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
11
Gainerako euskal hiriburuei dagokienez, afiliazioaren batez besteko jaitsiera % 2,3koa
izan da, Bilbon lortutako emaitza bera, alegia. Beherakadarik txikiena Donostian
(-% 1,5) erregistratu da, eta ondoren Gasteizen (-% 2,4) eta Iruñean (-% 2,9).
benchmarking pertsona afiliatuak
2013.03 % ∆
Madril 1.660.629 -1,4
Bartzelona 960.602 -0,8
Valentzia 325.026 -1,2
Sevilla 301.855 -1,1
Zaragoza 252.173 -1,9
G-5en batez bestekoa .. -1,3
BILBO 163.445 -2,3
Gasteiz 106.781 -2,4
Donostia 103.529 -1,5
Iruñea 89.526 -2,9
G-3ren batez bestekoa .. -2,3
G-9ren batez bestekoa .. -1,7
Aldakuntza-tasa abenduarekiko
G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza
G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea
G-9 : G-5, G-3 eta Bilbo
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
KONTRATUAK
Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan Bilbon
bizi den biztanleriak 22.192 lan-kontratu formalizatu ditu. Horrek % 12,6ko beherakada
egon dela esan nahi du aurreko urteko aldi berean erregistratutako kontratu-
kopuruarekin alderatuta. Hortaz, termino absolutuetan, 2012ko lehen hiruhilekoan
formalizatutakoak baino 3.197 gutxiago dira eta aurreko bi hiruhilekoetan
erregistratutakoak baino 7.000 kontratu gutxiago, gutxi gorabehera.
Generoaren araberako banaketari erreparatuz gero, emakumezkoek sinatutakoek
(12.007 guztira) gizonezkoek formalizatutakoak (10.185) baino gehiago izaten jarraitzen
dute. Kontratazioaren urte arteko eboluzioa negatiboa izan da bi kolektiboetan, eta
pixka bat txarragoa emakumezkoen kasuan (-% 13,5).
Kontratutako pertsonen adina aintzat hartuz gero, antzematen da hamar kontratutik ia
lau (% 37,0) 25 - 34 urte bitartekoek formalizatu dituztela. Kontratu-kopururik handiena
duen bigarren taldea 35 - 44 urte bitartekoei dagokie (% 25,5). 2012ko lehen
hiruhilekoan ateratako emaitzekin alderatuz gero, agerian geratzen da kontratazio-
zifraren beherakada orokorra egon dela, nahiz eta bereziki esanguratsua izan biztanle
gazteenen artean (-% 22,1), kontuan hartutako gainerako adin-taldeekin alderatuta.
Biztanleria egoiliarrak
erregistratutako
kontratuak % 9,9 murriztu
dira
25 urtetik beherakoek
izenpetutako kontratuak
% 22 jaitsi dira
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
12
kontratuak 2013.I % ∆
GUZTIRA 22.192 -12,6 Emakumezkoak 12.007 -13,5 Gizonezkoak 10.185 -11,5
16 - 24 urte 3.669 -22,1 25 - 34 urte 8.212 -11,7 35 - 44 urte 5.649 -8,6 45 urte eta gehiago 4.662 -10,3
Aldi baterakoak 19.961 -11,8 Mugagabeak 2.231 -18,8
Zerbitzuak 19.845 -12,2 Eraikuntza 1.182 -14,7 Industria 1.024 -19,4 Lehen sektorea 141 6,8
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: SEPE.
Kontratu mugagabeen (eta/edo mugagabe bihurtutakoen) jaitsiera ere esanguratsua
izan da; urte arteko aldakuntza -% 18,8koa izan da. Horrez gain, aipatzekoa da
kontratazio mugagabearen jaitsiera askoz handiagoa izan dela hirian bizi diren
emakumeen artean (-% 25), gizonezkoek erregistratutakoarekin alderatuta (-% 9). Aldi
baterako kontratuek, bestalde, ugarienak izaten jarraitzen dute (guztizkoaren % 90
osatzen dute) eta % 11,8ko beherakada izan dute, sexuaren arabera ia alderik egon
gabe.
Zerbitzuen sektoreak bilbotarren izenpetutako hamar kontratutatik bederatzi hartzen
jarraitzen du; guztira 19.845 kontratu izenpetu dira 2013ko lehen hiruhilekoan.
Industriari eta eraikuntzari atxikitako kontratuen kopurua oso antzekoa da (1.024 eta
1.182 kontratu, hurrenez hurren); lehen sektorearen parte-hartzea, ostera, oso txikia da
(144), nahiz eta eboluzio positiboa izan duen. Izan ere urte arteko eboluzioari
dagokionez, emaitzarik txarrena industria-jarduerei (-% 19,4) baitagokie, eta ondoren,
eraikuntzari (-% 14,7) eta zerbitzuei (-% 12,2).
Hamar kontratutik
bederatzi zerbitzu-
sektorean egiten dira
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
13
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA
Krisi ekonomikoaren larritasunaren ondorioz langabeziaren zifrak gero eta handiagoak
izaten jarraitzen dute. Horrela, 2013ko lehen hiruhilekoa amaitzerakoan Bilbon langabe
gisa 32.559 pertsona erregistraturen maximo historikora iritsi gara. Horrek esan nahi du
% 5,6 gehiago direla abenduarekin alderatuta (1.718 langabe gehiago, termino
absolutuetan).
2012ko martxoa ixterakoan erregistratutako zifraren eboluzioarekin alderatuz gero,
langabezian 2.439 pertsona gehiago daude erregistratuta (% 8,1 gehiago, alegia); hots,
203 langabe gehiago, hilean, azken urtean zehar.
Erregistratutako langabezia
Ez dago ia alderik sexuaren arabera langabeen kopuruan: enplegu-eskatzaile guztien %
50,3 emakumezkoak dira eta % 49,7 gizonezkoak; bi kasuek antzeko eboluzioa izan
dute azken hiruhilekoan (% 5,7ko eta % 5,5eko igoera abenduarekiko, hurrenez
hurren).
Adin-tartearen arabera, nabarmentzekoa den lehen emaitza da Bilbon langabezian
erregistratutako pertsonen % 41,6k 44 urtetik gora dituela. % 26,9k 35 - 44 urte
bitartean ditu, % 23,7k 25 - 34 bitartean, eta gainerako % 7,8 25 urtetik beherakoa da.
Nahiz eta erregistratutako langabeziak gora egin aztertutako adin-tarte guztietan,
gazteenek dute eboluziorik txarrena, % 7,6 hazi baita aurreko hiruhilekoarekiko (181
pertsona gehiago). Hazkunde erlatiborik txikiena, berriz, 45 eta urte gehiago dituen
biztanleriari dagokio (% 4,4, hots, 575 pertsona gehiago).
22,7
(2009)
25,5
(2010)
27,4
(2011)
30,8
(2012)
32,6
27,8
26,8
30,1
26,6
27,4
30,4
29,7
30,8
22
24
26
28
30
32
34
2009 2010 2011 2012 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03
2011 2012 2013
Urtekoa Hilekoa
[milakoetan]
Iturria: SEPE.
Erregistratutako
langabezia % 5,6
handitu da
abendukoarekin
alderatuta
Erregistratutako
langabezia gehiago hazi
da biztanle gazteenen
artean
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
14
Enplegu-eskatzaile gisa izena emandako biztanleria langabearen heren batek 6 hilabete
baino gutxiago daramatza egoera horretan (% 34,3). Epea beste sei hilabete luzatuz
gero, antzematen da Bilbon erregistratutako biztanleria langabearen erdiak baino pixka
bat gehiagok urtebetetik behera daramala langabezian (% 51,0). Beste erdiak gutxienez
urtebete darama langabezian (% 49,0), eta talde horren barruan ia bi herenek ez du
lanik gutxienez orain dela bi urtez geroztik (guztizkoaren % 29,8).
erregistratutako
langabezia
2013.03 % ∆
GUZTIRA
Emakumezkoak 16.393 5,7
Gizonezkoak 16.166 5,5
16 - 24 urte 2.555 7,6
25 - 34 urte 7.725 6,4
35 - 44 urte 8.745 6,0
45 urte eta gehiago 13.534 4,4
6 hilabete arte 11.175 4,6
6 hilabetetik urte 1era 5.422 6,5
1 - 2 urte 6.275 -0,4
2 - 3 urte 4.703 15,0
3 urte baino gehiago 4.984 6,5
Ez du prestaziorik jasotzen 20.655 5,4
Prestazioak jasotzen ditu 11.904 5,8
Aldakuntza-tasa abenduarekiko
Iturria: SEPE eta Lanbide
Erreferentziako gainerako hiriburuetan antzemandako egoerari dagokionez, aipatzekoa
den lehen emaitza da Bilbon erregistratutako langabezia gainerako euskal hiriburuetan
(% 7,7 batez beste) baino gutxiago hazi dela; Iruñean % 8,7 handitu da, Gasteizen
% 8,0 eta Donostian % 6,4.
Espainiako bost hiri handienetan erregistratutako langabeziaren eboluzioari erreparatuz
gero, berriz, alderaketaren emaitza ez da Bilboren aldekoa. Izan ere talde horrek
% 3,5eko igoera izan baitu batez beste azken hiruhilekoan, eta Zaragoza (% 6,1) izan
da Bilbok baino emaitza txarragoa izan duen hiriburu bakarra.
Bilboko biztanleria
langabearen % 30ak bi
urte edo gehiago
daramatza izena
emanda
Bilbon erregistratutako
langabezia gainerako
euskal hiriburuetakoa
baino gutxiago igo da
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
15
benchmarking
erregistratutako langabezia
2013.03 % ∆
Madril 257.657 4,8
Bartzelona 115.154 2,6
Valentzia 82.746 2,1
Sevilla 91.037 1,9
Zaragoza 63.836 6,1
G-5en batez bestekoa -- 3,5
BILBO 32.559 5,6
Gasteiz 22.453 8,0
Donostia 12.008 6,4
Iruñea 17.939 8,7
G-3ren batez bestekoa -- 7,7
G-9ren batez bestekoa -- 5,1
Aldakuntza-tasa abenduarekiko
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
16
Merkataritza
2013ko lehen hiruhilekoan, Bilbon merkataritzan afiliatutako biztanleriak % 3,2ko
beherakada erregistratu du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; guztira 20.796 afiliatu
izan dira (680 gutxiago, termino absolutuetan).
Azken hiruhilekoan, txikizkako merkataritzak sektoreko enplegu-galera garbiaren bi
heren hartzen ditu, 2012ko amaieran baino 451 pertsona afiliatu gutxiago kontabilizatu
baitira. Handizkako merkataritzaren azpisektorean 205 enpleguren galera garbia
erregistratu da (-% 3,7) eta 24 enplegurena ibilgailuak konpontzekoan (-% 1,6).
Merkataritza-jardueretara atxikitako enpresa-kopuruak biztanleria afiliatuaren (-% 3,2)
proportzio berean egin du behera, 2.922 guztira. Azpisektoreei erreparatzen badiegu,
ikusiko dugu biztanleria afiliatuak izandakoen antzeko beherakadak izan direla: -% 2,4
txikizkako azpisektorean, -% 3,4 handizkakoan eta -% 1,7 ibilgailuen salmentan eta
konponketan.
Sektoreko salmentei dagokienez, 2012ko laugarren hiruhilekoan (eskuragarri dauden
azken datuak) % 4,4ko beherakada izan zuten Bizkaian. Emaitza benetan kaskarra da,
kontsumoaren gastuari dagokionez urteko azken hiruhilekoak daukan garrantzia
kontuan hartuta (ikasturtea hasi berria, Gabonetako kanpaina, etab.) eta are gehiago
aurreko urteko epealdi berean salmenten indizea % 2,1 jaitsi zela aintzat hartzen
badugu.
Izan ere urtearen eboluzio orokorra kontuan hartuta, merkataritza-sektoreko salmenten
indizeak lurraldean % 3,5eko urte arteko beherakada izan duela ateratzen baita; 2011n,
berriz, % 1,3koa izan zen.
Txikikazko sektoreko salmentek % 4,8ko beherakada nominala izan dute laugarren
hiruhilekoan, epealdi berean handizkako merkataritzako salmentek izan duten batez
besteko beherakada (-% 3,0) baino zerbait handiagoa dena. Ibilgailu motordunak
saltzeko eta konpontzeko azpisektoreak, bere aldetik, eboluziorik txarrena izan du, urte
arteko % 11,3ko beherakada izan baitu.
2012 osoan metatutako salmentak kontuan hartuz gero, sektoreko negozioaren
bolumenaren uzkurdura orokorra izan dela baieztatzen da, txikikazko merkataritzako
salmentak % 3,7, handizkako merkataritzakoak % 2,9 eta ibilgailuak saltzeko eta
konpontzeko jarduerakoak % 6,6 jaitsi baitira.
2013ko lehen
hiruhilekoan hiriko
merkataritzak % 3,2ko
beherakada izan du
Gizarte Segurantzako
afiliazioari eta izena
emandako enpresei
dagokienez
Bizkaiko merkataritza-
sektoreko salmenten
beherakada areagotu
egin da 2012ko
laugarren hiruhilekoan
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
17
merkataritza 2012 III. 2012 IV. 2012
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK -0,3 -4,4 -3,5 Ibilgailu motordunen salmenta eta
konponketa -3,8 -11,3 -6,6 Handizkako merkataritza 0,8 -3,0 -2,9 Txikizkako merkataritza -1,3 -4,8 -3,7 Janariak -1,0 -4,8 -2,5 Gainerako produktuak -1,0 -4,7 -4,8
PERTSONA OKUPATUAK -4,0 -3,2 -3,0
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010.
Iturria: Eustat.
Bestalde, Bizkaiko merkataritza-azalera handietan 2013ko lehen hiruhilekoa balantze
positiboarekin itxi da, eta salmenten indize orokorrak urte arteko % 1,2ko gorakada
erregistratu du termino nominaletan. Batik bat janarien salmenten susperraldian (urte
artekoa % 2,5ekoa izan da) oinarritzen da emaitza hori; izan ere gainerako produktuei
dagozkienak % 0,6 hazi baitira. Taula erantsiak adierazten duen bezala, ateratako
emaitzak eta 2012ko laugarren hiruhilekoan erregistratutakoak oso antzekoak dira.
merkataritzako azalera handiak 2012 IV. 2013 I.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
SALMENTAK 1,2 1,2
Janariak 2,6 2,5
Beste produktu batzuk 0,5 0,6
PERTSONA OKUPATUAK -2,6 -2,5
Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak
Iturria: Eustat.
Merkataritza-sektoreak aurre egin beharreko arazoek oso eragin negatiboa izaten
jarraitzen dute enplegu-zifran, hala islatzen dute esparru horretako erreferentziako
adierazleek. Izan ere 2012ko laugarren hiruhilekoan Bizkaiko merkataritza-sektoreko
okupatutakoen indizea % 3,2ko atzerakada izan du aurreko urteko epealdi berekoarekin
alderatuta. Eta azalera handiei dagokienez, enplegua 2,5 murriztu da 2013ko lehen
hiruhilekoan.
Lehen hiruhilekoan
azalera handien
salmentak % 1,2 hazi
dira
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
18
Azkenik, eta automobilen matrikulazioari dagokionez, 2013ko lehen hiruhilekoan azken
aldiko eboluzio negatiboari eutsi zaio. Bizkaian guztira 3.126 automobil matrikulatu dira
urteko lehenengo hiru hilabeteetan, eta urte arteko % 10,7ko beherakada erregistratu
da, hau da, 376 automobil gutxiago.
Enpresetako automobilen edo beste mota bateko automobilen matrikulazioa (-% 30,2)
asko jaitsi delako egon da beherakada orokor hori; ibilgailu partikularren matrikulazioa,
berriz, pixka bat igo da 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta (% 0,9).
automobilen matrikulazioa 2013 I. % ∆
GUZTIRA 3.126 -10,7
Partikularrak 2.213 0,9
Enpresak eta beste batzuk 913 -30,2
Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Faconauto.
Automobilen
matrikulazioak
beherakadarekin
jarraitu du
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
19
Turismoa
Turismo-establezimendu Hartzaileen Inkestari dagokionez, datuen arabera urteko lehen
hiruhilekoan Bilboko ostalaritza-establezimenduen eskaria jaitsi egin da, nahiz eta Aste
Santua martxoko azken egunetan izan1. Zehazkiago esanda, urteko lehenengo hiru
hilabeteetan 249.230 ostatu-gau metatu dira; horrek esan nahi du % 1,5 jaitsi direla
2012ko epealdi berarekiko. Modu berean, ostatu hartutako bidaiarien kopuruak urte
arteko % 1,9ko beherakada izan du; guztira 136.356 sarrera kontabilizatu dira.
Ostatu-gau eta bidaiarien kopurua murriztearen ondorioz, Bilboko ostalaritza-
establezimenduen batez besteko egonaldia 1,83 ostatu-gauekoa izan da, eta ez da ia
aldaketarik egon 2012ko lehen hiruhilekoaren ratioarekiko.
Turismo-ostatu motei erreparatuz gero, aipatzekoa da kategoria txikiagoko ostatuetan
(3 izarretik beherakoetan eta pentsioetan) eskaria igo egin dela. Izan ere ostatu-multzo
horretan egindako gauen kopurua % 10,2 igo baita 2012ko lehen hiruhilekoarekiko;
kategoria handiagoko ostatuetan emandakoak, berriz, % 4,3 jaitsi dira batez beste.
turismoa 2013.I % ∆
OSTATU-GAUAK 249.230 -1,5
3 izar edo gehiagoko hotelak 195.817 -4,3
3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak 53.413 10,2
Estatukoak 164.308 -4,3
Atzerritarrak 84.922 4,4
BIDAIARIAK 136.356 -1,9
Estatukoak 94.148 -6,0
Atzerritarrak 42.208 8,8
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-
gauak) 1,83 0,4
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Eustat
1 2012an Aste Santua apirilean izan zen.
Bidaiari atzerritarrak
gehitu egin dira eta
Estatukoak gutxitu
Ostatu-gauen kopurua
% 1,5 murriztu da
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
20
Bidaiarien jatorriari dagokionez, atzerriko turismoaren emaitza onak, berriz ere, ez datoz
bat turismo nazionalak izandako uzkurdurarekin. Atzerritarren ostatu-eskaria handitu
egin da bai sarreren aldetik (+% 8,8) bai egindako ostatu-gauen aldetik (+% 4,4).
Bestalde, Estatuko bidaiarien sarrerak % 6,0 jaitsi dira eta egindako ostatu-gauak %
4,3.
Bilboko ostalaritzako establezimenduetan ostatu hartu duten Estatuko turisten artean
nabarmentzekoak dira Madrilgo Erkidegotik, Euskal Herriko gainerako lekuetatik eta
Kataluniatik etorritakoak, bidaiari guztien % 60,5 hartzen baitute. 2012ko lehen
hiruhilekoan erregistratutako sarrerekin alderatuta, autonomia-erkidego gehienetatik
etorritako bisiten beherakada orokorra antzeman arren, Madrildik eta Kataluniatik
etorritako bidaiarien kopurua pixka bat hobetu da (% 3,7 eta % 0,5 hurrenez hurren).
Euskal Herriko gainerako lekuetatik etorritako bidaiarien kopuruak, bestalde, urte arteko
% 17,7ko beherakada izan du.
Atzerriko turismoari dagokionez, Frantziatik etorritako turistek talde handiena izaten
jarraitu dute, sarreren laurden bat hartzen baitute (% 24,2). Horien atzetik, turista
alemanak (% 10,4), Erresuma Batukoak (% 10,4) eta herrialde iberoamerikarretakoak
(% 9,9) datoz, hurrenkera horretan. Eta aurreko urteko epealdi berarekin alderatuta,
berriz ere turista frantsesak nabarmendu dira, urte arteko % 37,6ko gorakada izan
baitute. Era berean, aipatzekoa da Alemaniatik (% 9,2) eta Iberoamerikatik (% 3,8)
etorritako turismoaren eboluzio positiboa.
nazioarteko bidaiariak 2013.I % ∆
GUZTIRA 42.208 8,8
Frantzia 10.200 37,6
Alemania 4.380 9,2
Iberoamerika 4.189 3,8
Erresuma Batua 4.389 -4,6
Europako gainerako herrialdeak 3.309 5,4
AEB eta Kanada 2.280 -10,0
Italia 2.879 -0,9
Beste herrialde batzuk 10.582 4,2
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Eustat.
Azkenik, eta erreferentziako hiriburu nagusien eboluzioa aztertuz gero, aipatzekoa da
gainerako euskal hiriburuetan ostatu-gauak % 0,5 jaitsi direla batez beste. Donostian
(+% 11,4) egindako ostatu-gauen hazkundearen ondorioa da, batik bat, emaitza hori,
izan ere Gasteizen erregistratutakoak % 13,4 murriztu baitira eta Iruñean, oro har,
mantendu (+% 0,5).
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
21
Aztertutako gainerako espainiar hiriburuei dagokienez, ostatu-gauek % 1,9ko jaitsiera
izan dute batez beste; Sevilla izan da kopurua handitu duen bakarra (+% 0,9), seguru
aski Aste Santuan egindako prozesioetara joandako bisitarien ondorioz.
benchmarking
ostatu-gauak
2013.I % ∆
Madril 3.239.153 -7,6
Bartzelona 3.076.773 -1,4
Valentzia 624.878 -0,3
Sevilla 739.100 0,9
Zaragoza 290.347 -1,3
G-5en batez bestekoa (hiriak) -- -1,9
BILBO 249.230 -1,5
Gasteiz 90.925 -13,4
Donostia 147.859 11,4
Iruñea 90.164 0,5
G-3ren batez bestekoa (hiriak) -- -0,5
G-9ren batez bestekoa (hiriak) -- -1,4
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Eustat eta EIN
Bilbon egindako ostatu-
gauak espainiar bost
hiriburu handien batez
bestekoa baino gutxiago
murriztu dira
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
22
Garraioa
ITSAS GARRAIOA
Urtarrilean eta otsailean Bilboko Portuko salgaien itsas garraioak guztira 4.899,8 mila
tona mugitu ditu, horrek esan nahi du urte arteko % 11,6ko gorakada izan dela 2012ko
epealdi berarekiko. Aipatzekoa da urtarrilean (% 13,6) eta otsailean (% 9,8)
garraiatutako kargaren igoeraren ondorioa dela emaitza on hori.
Aztertutako bihilekoan garraiatutako kargaren % 53,3 ontziratu gabeko likidoei dagokie,
2012ko epealdi berarekiko bolumena % 19,1 handitu dutenak. Kargaren % 28,8 salgai
orokorrei dagokie (urte arteko % 1,3ko beherakada izan dute), % 16,2 ontziratu
gabeko solidoei (+% 5,7) eta gainerako % 1,7 beste karga-mota bati dagokio.
Azkenik, aipatzekoa da urteko lehenengo bi hilabeteetan Bilboko Portua 443
merkataritza-ontzik erabili dutela; horrek esan nahi du % 1,3ko jaitsiera egon dela
aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Salgaien itsas garraioa
32.180 (2009)
34.666 (2010)
29.507 (2012)
32.003 (2011)
2.822
2.547
2.953
3.292
2.559
2.338
2.578
02-13 2.563
2.337
2.738 2.809
1.938
2.332 2.335
2.056
2.530
2.961
2.653
2.537
2.097
2.782
2.290
2.669
2.411
2.837
2.448
25.000
27.000
29.000
31.000
33.000
35.000
01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 01 02 2009 2010 2011 2012 2011 2012 2013
1.600
1.800
2.000
2.200
2.400
2.600
2.800
3.000
3.200
3.400
3.600
Salgaiak Joaera (batez besteko mugikorra azken 12 hilabeteetan)
Urtekoa Hilekoa [milaka tona]
Iturria: Estatuko portuen
Salgaien itsas
garraioa suspertu
egin da urteko
lehenengo
hilabeteetan, % 11,6
igoz
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
23
AIREKO GARRAIOA
Bilboko aireportuan bidaiarien aireko garraioari dagokionez, 794.710 pertsonek erabili
dute 2013ko lehen hiruhilekoan, hau da, urte arteko beherakada % 5,1ekoa izan da.
Beherakada horren arrazoia hegaldi nazionaletan garraiatutako bidaiari-kopuruan
izandako beherakada da (-% 8,6 2012ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta), nazioarteko
hegaldietako bidaiari-garraioa % 2,9 gehitu baita.
Hala eta guztiz, hegaldi nazionalek garraiatutako bidaiarien gehiengoa hartzen
jarraitzen dute; guztira 527.252 pertsona lehenengo hiruhilekoan (hau da, guztizkoaren
% 66,3). Nazioarteko hegaldiek, bestalde, gainerako herena hartzen dute; 265.828
bidaiari, guztira.
Halaber, Loiuko aireportua erabili duten hegaldi-kopuruak (iritsierak eta irteerak)
eboluzio negatiboa erregistratu du urteko lehenengo hiru hilabeteetan. Urtarriletik
martxora bitartean eragiketak gutxitu egin dira; urte artekoa % 13,9koa izan da, 9.841
eragiketa guztira (aurreko urteko aldi berean baino gutxiago).
aireko garraioa
2013.I % ∆
BIDAIARIAK (kop.) 794.710 -5,1
Merkataritza-
hegaldietan:
Nazionalak 527.252 -8,6
Nazioartekoak 265.828 2,9
ERAGIKETAK (kop.) 9.841 -13,9
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: AENA.
Erreferentziako gainerako aireportuetatik garraiatutako bidaiari-kopuruak, oro har,
Bilboko aireportukoak erregistratutakoa baino eboluzio kaskarragoa erakutsi du.
Horrela, eta nahiz eta aireportu guztiek jaitsierak izan dituzten garraiatutako bidaiarien
kopuruari dagokionez, Bartzelonako aireportua (-% 4,7) izan da Bilbokoak baino
jaitsiera txikiagoa izan duen bakarra. Izan ere 2013ko lehen hiruhilekoan espainiar bost
hiriburu nagusien multzoak (G-5) urte arteko % 11,8ko beherakada izan baitu
garraiatutako bidaiarien kopuruan.
Bestalde, gainerako euskal hiriburuek % 45,7ko jaitsiera metatua izan dute urtarriletik
martxora bitartean. Bereziki nabarmentzekoa da Gasteizko aireportuan erregistratutako
jaitsiera handia (-% 87,5), nahiz eta Donostiako (-% 17,6) eta Iruñeako (-% 32,2)
trafiko-jaitsierak ere esanguratsuak izan diren.
Bidaiarien aireko
garraioaren joera
negatiboa mantendu
da, -% 5,1ekoa izan
baita
Bidaiarien aireko
trafikoaren beherakada
orokorra erreferentziako
aireportuetan
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
24
benchmarking
aireportuetako bidaiariak
2013.I % ∆
Madril 8.701.562 -14,5
Bartzelona 6.546.538 -4,7
Valentzia 885.552 -6,6
Sevilla 820.730 -16,2
Zaragoza 114.205 -16,8
G-5eko metatua -- -11,8
BILBO 794.710 -5,1
Gasteiz 950 -87,5
Donostia 45.802 -17,6
Iruñea 32.330 -32,1
G-3ko metatua -- -45,7
G-9ko metatua -- -22,4
Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: AENA.
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
25
Ekonomia produktiboa
BARNE PRODUKTU GORDINA
Bizkaiko BPGaren jaitsiera areagotu egin da 2012ko laugarren hiruhilekoan, urte arteko
% 1,6ko aldakuntza negatiboa erregistratu baitu. Taula erantsian ikusten den bezala,
2012 osoan zehar hazkunde negatiboak erregistratu dira (eta magnitude handiagokoak
urteak aurrera egin ahala), eta agerian geratu da ekonomia bizkaitarraren atzeraldia.
Bizkaiko ekonomiaren narriadura BPGaren hiruhileko arteko aldakuntzan ere islatzen da,
seigarren hiruhilekoz jarraian emaitza negatiboa erregistratu baitu. Zehazkiago esanda,
lurraldeko BPG % 0,4 jaitsi da 2012ko hirugarren hiruhilekoarekiko, eta bigarren
hiruhilekoan izandako beherakada berbera eta aurreko hiruhilekoarekiko (-% 0,6) pixka
bat txikiagoa erregistratu du.
BPG
ZERBITZUAK
Gaur egungoa bezalako koiuntura ekonomiko atzerakorrean espero zen bezala,
zerbitzu-sektorearen eboluzioa oso kaskarra izan da. 2012ko laugarren hiruhilekoan,
zehazki, Bizkaiko zerbitzu-sektoreko salmenten indize orokorrak urte arteko % 6,2ko
beherakada izan du; horrek esan nahi du modu nabarmenean narriatu dela aurreko
hiruhilekoarekin (-% 2,4) alderatuta.
-0,4
-1,2
0,1 0,2
-3,2
-0,6 -0,4
-0,3
-0,3
0,2
-0,1
0,2
-1,6 -1,6 -1,1
0,2 0,2
0,0 0,0
-0,5
-4
-3
-2
-1
0
1
2
3
4
5
2009 2010 2011 2012 I II III IV I II III IV
2011 2012
hiruhileko arteko aldakuntza-tasa urte arteko aldakuntza-tasa
Urtekoa Hiruhilekoa
Bizkaiko ekonomiak
atzeraldian jarraitzen du
Bizkaiko zerbitzu-
sektorearen salmenta-
indizearen jaitsiera
areagotu da
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
26
Lehen esan bezala, merkataritza-sektoreko salmentek % 4,4ko beherakada nominala
izan dute. Gainerako zerbitzuetan (garraioan, ostalaritzan, informazioa eta
komunikazioetan, enpresentzako zerbitzuetan, eta abarretan), berriz, % 8,9ko batez
besteko beherakada egon da. Bi kasuetan (merkataritzan eta gainerako zerbitzuetan),
gainera, emaitza okertu egin da aurreko hilekoarekin alderatuta.
Zerbitzuen salmentak
Jarduera-adarren araberako xehetasunak agerian uzten du salmenten beherakada
orokorra egon dela 2012ko azken hiruhilekoan, nahiz eta beherakada horren
intentsitatea desberdina izan sektore bakoitzaren heterogeneotasuna eta ezaugarri
espezifikoak kontuan hartuta. Bereziki azpimarratzekoa da ostalaritzako salmenten
beherakada (-% 11,6), sektore horrek aurreko hiruhilekoetan lortutako emaitzekin
alderatuta. Merkataritza alde batera utzita, emaitzarik onena administrazio- eta
laguntza-jardueretan erregistratu da, salmentak % 6,3 jaitsi baitira laugarren
hiruhilekoan.
-2,0
-0,5 -1,7
-2,7
-7,4
-2,4
-6,2
-0,4
96,9
11-IV
103,5
10-IV
105,3
96,5 93,9
104,2
102,1
94,5
90,5
92,7 93,2
12-IV
97,1
80
85
90
95
100
105
110
I II III IV I II III IV I II III IV
2010 2011 2012
-10
-8
-6
-4
-2
0
2
4
6
8
10
12
14 Indizea Urte arteko aldakuntza-tasa
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
27
zerbitzu-sektoreko salmentak 2012 III. 2012 IV.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
Zerbitzuak -2,4 -6,2 Merkataritza -0,3 -4,4
Beste zerbitzu batzuk -5,0 -8,9
- Garraioa eta biltegiratzea -3,8 -8,1
- Ostalaritza -1,7 -11,6
- Informazioa eta komunikazioak -7,1 -7,8
- Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak -5,1 -9,1
- Administrazio-jarduerak eta laguntza-
zerbitzuak -9,5 -6,3
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta.
Iturria: Eustat.
Enpleguaren eboluzioari dagokionez, 2012ko laugarren hiruhilekoan zerbitzu-sektorean
okupatutakoen indizeak urte arteko % 4,9ko beherakada izan du Bizkaian, eta puntu
portzentual erdi hobetu da aurreko hiruhilekoan erregistratutako beherakadarekin (-%
5,4) alderatuta. Nahiz eta okupatutakoen indizeak salmentenak baino eboluzio pixka bat
hobea izan, jarraian erregistratutako urte arteko bosgarren aldakuntza negatiboa izan
da hala ere.
Azken hiruhilekoetan baieztatzen ari den bezala, emaitza horiek (Bizkaiari buruzkoak,
baina Bilbon erabil daitezkeenak) bat datoz hiriko zerbitzu-sektoreko biztanleria
afiliatuaren eboluzioarekin. 2013ko lehen hiruhilekoaren amaieran, zehazki, Bilbon
144.407 pertsona daude zerbitzu-sektorean afiliatuta; horrek esan nahi du % 2,3 jaitsi
dela aurreko urtearekiko (3.399 pertsona gutxiago, termino absolutuetan).
Horrez gain, aintzat izan behar da beherakada hori handiagoa izango litzatekeela etxeko
langileen erregularizazioaren eragina kontuan hartuko ez balitz, beren eboluzio ona ez
baitator bat hirugarren sektoreko jarduera-adar gehienetako afiliazioan egondako
beherakadarekin. Izan ere jarduera-azpisektore hori alde batera uzten badugu, Bilboko
zerbitzu-sektorearen biztanleria afiliatuaren galera garbia 5.500 pertsonatik gorakoa
izango litzateke azken urtebetean.
INDUSTRIA
2013ko lehenengo hilabeteetan, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak % 5,0ko
jaitsiera izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Hortaz, azken hiruhilekoko
eboluzio negatiboak jarraitzen du, eta horrek agerian uzten du krisi ekonomikoaren
larritasuna eta lurraldeko industria-enpresa gehienek dituzten zailtasunak.
Industria-ekoizpenak joera
negatiboari eutsi dio
jarduera-sektore guztietan
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
28
Gainera, sektoreen araberako eboluzio konparatuak industria-ekoizpenaren beherakada
orokorra islatzen du, eta antzera gertatzen da manufaktura-enpresekin (-% 4,5),
energiaren, gasaren eta uraren jarduerei atxikitakoekin (-% 5,4) edota erauzketa-
industriekin (-% 4,6).
industria 2012 IV. 2013 I.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
PRODUKZIOA -5,0 -5,0
Manufaktura-industria -6,5 -4,5
Energia, gasa eta ura 1,5 -5,4
Erauzketa-industriak -27,7 -4,6
Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta. Lehen hiruhileko datuak
urtarrila/otsaila aldiari dagozkio.
Iturria: Eustat
KANPO-MERKATARITZA
Urtarrilean eta otsailean Bizkaitik egindako esportazioek 1.190,4 milioi euroko balioa
izan dute: hau da, 2012ko lehen bihilekoan baino % 1,1 gehiago. Inportazioak, berriz,
1.742,3 milioi eurotara iritsi dira, hots % 17,0 gehitu dira 2012ko aldi berarekin
alderatuta.
Ondorioz, Bizkaiko kanpo-merkataritzaren saldoa negatiboa berriro negatiboa izan da (-
551,8 milioi euro), eta horrek esan nahi du kanpoko estaldura-tasa % 68,3koa izan dela
urteko lehen bihilekoan.
kanpo-merkataritza 2012 IV. 2013 I.
urte arteko aldakuntza-tasa (%)
ESPORTAZIOAK 31,0 1,1
INPORTAZIOAK 12,2 17,0
Bizkaiko datuak. Lehen hiruhileko datuak urtarrila/otsaila aldiari dagozkio.
Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Inportazioek Bizkaiko kanpo-
merkataritzaren dinamismoa
eragin dute
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
29
Jarduera ekonomikoak
2013ko lehen hiruhilekoaren amaieran, Bilbok 35.977 jarduera-lizentzia zituen
indarrean. Hortaz, jarduera-lizentzia kopuruari eutsi egin zaio aurreko hiruhilekoarekin
alderatuta, eta 3 lizentzia gehiago kontabilizatu dira termino absolutuetan.
Era berean, enpresen jarduera-lizentzien kopurua bere horretan mantendu da 2012ko
laugarren hiruhilekoarekiko; guztira 27.266 lizentzia-jarduera izan dira (guztizkoaren %
75,8). Horietatik % 87,2 zerbitzuekin lotutako jarduera-lizentziei dagokie, % 7,8
eraikuntza-jarduerei eta % 5,0 industria-jarduerei. Azken horiek aurreko
hiruhilekoarekiko (-% 1,6) eboluziorik txarrena izan dute, izan ere zerbitzuei atxikitako
lizentzien kopurua ez baita ia aldatu (-% 0,1) eta, berriz, eraikuntzakoa % 1,3 hazi da.
Jarduera profesionalen lizentziek eboluzio bera izan dute eta ez da ia aldaketarik egon
2012ko laugarren hiruhilekoarekin (+% 0,2) alderatuta, eta jarduera artistikoen
lizentzien kopurua jaitsi egin da epealdi berean (-% 1,4). Zehazkiago esanda, Bilbok
martxoaren bukaeran jarduera profesionalen 8.437 lizentzia ditu eta jarduera artistikoen
274 lizentzia.
Horrekin guztiarekin, jarduera-lizentzien urte arteko eboluzioa negatiboa izan da. Oro
har, jarduera ekonomikoen lizentzien kopurua % 2,0 jaitsi da 2012ko lehen
hiruhilekoarekiko, 740 lizentzia gutxiago kontabilizatu baitira. Enpresen jarduera-
lizentzien jaitsieran (-% 3,3, 935 lizentzien galera garbia izan da) oinarritzen da batik
bat emaitza hori, izan ere jarduera profesional eta artistikoen lizentzien kopurua hazi
egin baita 2012ko lehen hiruhilekoarekiko % 2,2 eta % 4,6 hurrenez hurren.
jarduerak 2013.I % ∆
Jarduera ekonomikoak 35.977 0,0
Enpresa-jarduerak 27.266 0,0
Industria 1.377 -1,6
Eraikuntza 2.115 1,3
Zerbitzuak 23.774 -0,1
Jarduera profesionalak 8.437 0,2
Jarduera artistikoak 274 -1,4
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)
Enpresen jarduera-adar nagusiei dagokienez, antzematen da honako hauetan jaitsierak
egon direla: higiezin-zerbitzuetan (-% 1,3), jatekoak ez direnen txikikazko
merkataritzan (-% 0,9), ostalaritzan eta handizkako merkataritzan. Enpresen jarduera
Jarduera ekonomikoen
lizentziak mantendu egin
dira aurreko
hiruhilekoarekiko, nahiz
eta urte arteko eboluzioa
negatiboa izan
Enpresentzako
zerbitzuen, finantzen
nahiz aseguruen eta
eraikuntzako jarduerak
igo egin dira
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
30
ekonomikoen kopurua hazi egin da, batez ere enpresei eskainitako zerbitzuekin (%
1,4), eraikuntzarekin (% 1,3) eta finantza- eta aseguru-zerbitzuekin lotutakoak.
enpresa-jarduerak adar nagusiak
2013.I % ∆
Txikizkako merkataritza. Jatekoak ez direnak 4.282 -1,2 Enpresei eskainitako zerbitzuak 4.134 1,4 Sukaldaritza eta janari-edarien zerbitzuak 3.071 -0,5 Eraikuntza 2.115 1,3 Janari eta edarien txikizkako merkataritza 2.031 -0,9 Handizkako merkataritza 1.516 -0,1 Zerbitzu pertsonalak 1.298 0,2 Higiezinen zerbitzuak 932 -1,3 Finantza- eta aseguru-zerbitzuak 864 1,2
Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).
SOZIETATE BERRIAK
2013ko lehenengo hiru hilabeteetan, 245 merkataritza-sozietate sortu dira Bilbon;
horrek esan nahi du % 22,5eko hazkundea egon dela 2012ko azken hiruhilekoarekiko
(45 merkataritza-sozietate gehiago). Urte arteko kopuruetan, eratutako merkataritza-
sozietateen kopurua % 4,7 gehitu da, eta 2012ko lehen hiruhilekoan baino 11 sozietate
berri gehiago kontabilizatu dira.
Bilbon eratutako merkataritza-sozietate berrien sektore-banaketa aurreko aldietakoaren
antzekoa izan da. Hala, eratutako sozietate berrien % 82,9 zerbitzu-sektorekoak dira
(203 guztira), % 11 eraikuntzarekin lotutako enpresetakoak (27) eta % 5,7 industriaren
eta energiaren sektorean lan egiten duten sozietateetakoak (14 sozietate).
Maximo historikoa
eratutako merkataritza-
sozietateen kopuruan
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
31
Merkataritza-sozietate berriak
830 (2012)
744 (2010)
728 (2009)
741 (2011)
200
172
185
211
234
141
213 215
2013-I 245
100
150
200
250
300
2009 2010 2011 2012 I II III IV I II III IV I
2011 2012 2013
0
100
200
300
400
500
600
700
800
900
1000 Urtekoa Hiruhilekoa
Iturria: Bilboko Merkataritza Ganbera eta MerkataritzakoErregistroa
2013ko I. hiruhilekoa – Hiruhileko koiuntura
32
2013KO I. HIRUHILEKOA ADIERAZLEAK
Azken datua Urte arteko
aldakuntza
(%)
Aldia
LAN-MERKATUA
Biztanleria aktiboa (milakoetan)** 156,4 -4,2 I. hiruh.
Biztanleria okupatua (milakoetan)** 128,4 -5,0 I. hiruh.
Biztanleria langabea (milakoetan)** 28,0 -0,4 I. hiruh.
Langabezia-tasa (%)** 17,9 0,7* I. hiruh.
Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona-kop.)** 32.559 8,1 Martxoa
Pertsona afiliatuak (kop.) 163.445 -3,4 Martxoa
Erregistratutako kontratuak (kop.)** 22.192 -12,6 I. hiruh.
MERKATARITZA
Merkataritzako azalera handien salmentak (indizea)*** 95,2 1,2 I. hiruh.
Pertsona afiliatuak 20.796 -4,2 Martxoa
Kontsumoko prezioak (indizea)*** 103,6 2,6 Martxoa
TURISMOA
Ostatu-gauak (kop.) 249.230 -1,5 I. hiruh.
Bidaiariak (kop.) 136.356 -1,9 I. hiruh.
Batez besteko egonaldia (ostatu-gauak/bidaiariak) 1,84 0,4 I. hiruh.
GARRAIOA
Salgaien itsas garraioa (milaka tona) 4.899,8 11,6 Urt-Ots
Bidaiarien aireko garraioa (milakoetan) 794,7 -5,1 I. hiruh.
ENPRESA-JARDUERA
Enpresen jarduera-lizentziak 27.266 0,0 I. hiruh.
Produkzio industriala (indizea)*** 74,1 -5,0 Urt-Ots
Merkataritzako sozietate berriak (kop.) 245 4,7 I. hiruh.
* puntu portzentualak
** Bilbon bizi den biztanleria
*** Bizkaiko adierazlea
Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.