higadura

4
Aitzineko lanak (irakaslearenak) Irakasleak aitzinetik argi izan behar dituenak. Ikasleen ikaskuntza kokapenaren arabera abiapuntua oso ezberdina da. Hiztegiari dagokionez, hitz teknikoak direla eta, Natura ikasgaian lehenago agertu direnak eta berriak direnak zein diren zehaztu: Eragile geologiko Eskualde Erauzi Meatz Sedimentu Jalki Lautada Depresio orografiko Glaziar Igurtzi Isuri Hegal Morrena Terminal Soildu Uharre Ubide Bokale Delta Legar Metatu Marruskadura Karraskatu Ziri-lan Geruza Babesle Labar Zartatu Hiztegi berria lantzeko era asko dago. Testuinguruan oinarrituz lantzea da hoberena. Zenbait hitzen erranahia ez da funtsezkoa. Prozesuko une guztietan zehar landuko da: irakurri aitzinetik atera daitezke, irakurtzean, …

Upload: api-3721381

Post on 13-Nov-2014

115 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: HIGADURA

Aitzineko lanak (irakaslearenak)

Irakasleak aitzinetik argi izan behar dituenak. Ikasleen ikaskuntza kokapenaren arabera abiapuntua oso ezberdina da.

Hiztegiari dagokionez, hitz teknikoak direla eta, Natura ikasgaian lehenago agertu direnak eta berriak direnak zein diren zehaztu:

Eragile geologikoEskualdeErauziMeatzSedimentuJalkiLautadaDepresio orografikoGlaziarIgurtziIsuriHegalMorrena TerminalSoilduUharreUbideBokaleDeltaLegarMetatuMarruskaduraKarraskatuZiri-lanGeruzaBabesleLabarZartatu

Hiztegi berria lantzeko era asko dago. Testuinguruan oinarrituz lantzea da hoberena. Zenbait hitzen erranahia ez da funtsezkoa. Prozesuko une guztietan zehar landuko da: irakurri aitzinetik atera daitezke, irakurtzean, …

Gaiari buruz aitzinetik dituzten ezagutzak zein diren ongi finkatu. Horretarako, irakasleak ikasleekin zer programazio eraman duen jakiteaz gain, okerreko ideiak detektatzen saiatu beharko luke, lehendik dakitena oinarri sendoa izan dadin.

Testu honen testuingurua: ziur aski, testu honekin hasi baino lehen landuko ziren prezipitazio motak, urari buruzko zenbait gai, edota geologia oinarriak.

Izenburuari buruzko elkarrizketa. Baita grafiko eta ilustrazioei, letra lodiei eta abarri buruz ere (estrategia: “maieutika”)

Page 2: HIGADURA

Higadura

-Hitzaren osagaiak azter daitezke: higatu aditza eta –dura atzizkia. Horrelako adibide analogoak “lortzeko” estrategiak: erre – erredura, handitu – handidura, zatitu – zatidura, batu – batura, …-Hitzaren erranahia argi utzi ondoren predikzioak “lortzeko” estrategiak (grafikoei eta lodiz dauden hitzei erreparatuz): zertaz ote da testua? Zer uste duzue? Zergatik?

IRAKURTZEAN ETA IRAKURRITAKOAN

Irakuketa era ezberdinetan egin daiteke: bakarka (isilean), taldeka, …Berrirakurketa bideratzeko ikasleen galderak erabil daitezke (ulertu ez dutenaz). Edo irakasleak prestaturiko galderak.

IRAKURRI ONDOREN

Laburpena edo sintesia egiteko ere berdin: duten ohitura eta abiapuntuaren arabera, bakarka, binaka (eztabaidatuz), denen artean (irakasleak “maieutika” erabiliz), …

Testu honetan ideia nagusiak era esplizituan ageri dira. Beraz, hitz batzuk ezabatuz eta bertze batzuk hautatuz lortuko dira.

Helburu hori lortu ahal izateko zenbait galdera erabil daiteke:

* Galderak pistak dira, jartzen dugun galdetzailearen arabera (non, zer, zergatik, zeinek, …)

Paragrafoz paragrafo eginez gero lehenbizi galdera literalak egin daitezke (erantzunak identifikatu eta “kopiatzeko” modukoak dituztenak).

Paragrafoz paragrafo egin daitekeen arren (nahi bada); luzakizunetan ibili gabe mamira bidera dezakegu:

Zer da higadura? Zeri deritza higadura?Zergatik gertatzen da higadurta? Zerk eragiten du higadura? Zeren ondorio da higadura?…

Edo lehenagotik duten trebakuntzaren arabera, zuzenean azpimarratzeko eskatu (pistarik gabe).

Ideia nagusien arteko hierarkizazioa da hurrengo urratsa:

* Testu honetan KAUSA ----- ONDORIOA erlazioaz ohartu behar dute. Egin dezaketen huts nabarmenena ENUMERAZIOA da. Hau da, higaduraren definizioa eskaini, eta gero bere kausak direla adierazi gabe eragileen deskribapena osatu. Bertze huts bat zera izan daiteke: errepikapena, izan ere 1.go eta azkeneko paragrafoetan ideia garrantzitsuena errepikatzen baita.

Page 3: HIGADURA

Testuaren egitura sinple samarra den arren (testu honen zailtasuna hiztegi teknikoan datza) atzekoz aitzinerako sekuentzia izateak zaildu egin dezake ulermena. Izan ere, ondorioa azaltzetik hasten baita, jarraian kausak zerrendatzeko. LABURPENA egiteko

- 1. paragrafoan higaduraren definizioa eta bere eragileak zein diren. - 2., 3., 4., 5. eta 6. paragrafoetan eragileen deskribapenak banan-banan. - 7.ean, testu osoa laburbiltzen duen ideia nagusia.

Paragrafoetako ideia nagusiak azterturik izanez gero ideia horien arteko hierarkia aurkitzea bertzerik ez da geratzen. HIERARKIA EDO SUBORDINAZIO horretaz (kausa-ondorioa) ohartzeko gai ez badira, orduan bai GALDERAK erabili beharko direla.

- Testu honetan bi aldiz ageri da “esplizituki” adierazia: 1.go paragrafoan “Indar desberdinek eragin dezakete higadura, hala nola …” eta azkenekoan “Fenomeno hau (higadura) ibai eta itsasoetako uren indarrari, glaziarren igurtziari, haizearen indarrari eta gizakiaren eraginari zor zaio batez ere”.

OHARRAUlermena errazten lagun dezakeen zenbait inferentzia, predikzio, iritzi, … proposa dakieke ikasleei:

- Zer ondorio izan daiteke higadura handia bada?- Zer egin dezakegu gizakiok higadura gerta ez dadin?- Ezagutzen al duzue inguruan antzeko fenomenorik?- …