herria 3089

16
2011ko Urtarrilaren 20-ekoa - 20 Janvier 2011 - 1,20 E - N° 3089- ISSN 0767-7643 Denekin adixkide izan nahi duena nehork ez dauka egiazko adixkide (Erran zaharra) Egitarau nasaia Hendaian ala Ziburun, besta-komiteak lan ederra egiten du egitarau nasaia eta guziz herrikoia eskain- tzeko. Hendaian, joanden ortzi- ralean abiatua dute beren saila. Gaitzeko gazteria bil- durik ibilaldi airos batentzat eta aratsean molde gai- tzean segituz Canta U Po- pulu Corsu korsikar talde famatuaren inguruan. Ata- balariak karriketan larun- batean, aratsean afari goxo eta jendetsu bat. Igandean, meza nagusi kartsu bat, ondotik dena kantu eta mu- sika! Asteburu huntan ere izanen da segur mugimendu! Or- tzirale aratsean, Patxa Mama eta Butzu taldeak merkatugu- nean. Larunbat aratsaldean, indar-jokoak, harri altxatze eta gaineratiko. Bestalde, mus lehiaketa. Igande goi- zean, sukalki zoin-gehia- goka, txistulariak karriketan, meza nagusia, mutxikoak eta fandango lehiaketa. Ba- zkal ondoan, pilota partidak Beltzeneko plazan. Bestalde, usaian bezala, besten karie- tarat, helduden igande arte Hendaiako margolari elkar- teak badauka bere ederlan erakusketa bat muntatua herriko etxean. Odolki egileen xapelgo handia! Ziburun, bestak ortzirale huntan dira hasiko. Idekitzea aratsaldeko 3-etan eskole- tako haurrekin. Auzapezak eskainiko daizkiote herriko gakoak eta besteri buruz muntatu marrazki lehiake- taren sariak banatuko dira. Ondotik, ikusgarriño bat Bi- goudi pailasoarekin eta ara- tsaldeko askaria. Aratseko 7-ak eta erdietan, mutxikoak. 8-etan, Cathy ostatuan, mus zoin-gehiagoka. Herriko bestak neguan izaitea, ez da beti denen gostukoa bai- nan lekuka aspaldiko ohidura dute hori beren patroin saindua- ren besta sasoin huntan izaiten delakotz eta heldu den bezala behar dela beraz ohoratu… Hor- tarik ari dira Hendaian eta Zibu- run, nahiz hor ere artetan adit- zen den ez litakeela beharbada gaizkiago besta horiek egunak luzeago direlarik egitea. Gaine- rat, hola mintzo direnek badute beren gisako arrazoina: Jondoni Bixintxo ospatzen da urtarrilaren 22-an bainan bada beste Bixente edo Bixintxo saindu bat, Akizeko lehen apezpikua izan omen zena eta haren besta irailean izanki. Ur- ruñan hain xuxen hura dute beren patroina. Hortakotz dira Urruñako bestak iraileko lehen asteburuan. Nola denboran Hendaia eta Ziburu etziren Urruñako auzoalde batzu baizik, askoren ustez bigarren Bixintxo hori patroin gisa begiratu zuketeen beren gain jartzearekin bainan gero utzi irailean gizon ai- nitz Ternuan edo han nunbait zire- lakotz, herritik urrun beraz, urtar- rilean aldiz denak hor… Gisa guziz, besten sasoinez alda- tzea aipatzen dutenek ere aitor- tzen dute holako kanbiamendua ez dela hain aise gauzatzen ahal dena. Eta gero, Ziburun segurik, ainitz badira biziki harro bestak urtarrilean izanez urteko lehenak izaiten direla eta hola biltzen dute- la ere arrakasta berezi bat… Hendaian eta Ziburun bazterrak alegera Jondoni Bixintxo-ren ohoretan Hendaian, badu lau urte abiatua dutela sail hori, atabalari elgarretaratze bat gaitza muntatzen dute Bixintxo-kari. Joanden larunbatean, ehunka bildu dira atabala jo eta jo arizan direnak, gizon eta emazte, mutiko eta neska! Gaitzeko gazteriak Hendaiako bazterrak ederki harrotu ditu! Erne eta airos karrikaz-karrika! Larunbat goizean, tiroka lehia- keta. Aratsaldean, rugbi par- tida eta trial erakustaldiak. Arat- saldeko 6-etan, poteo Ziburu Euskaldun elkartearekin. Igande goizean, meza nagusia eta aurresku. Pilota plazan, Iparraldeko odolki egileen xa- pelgoa, munduko xapelgoa deitzen dutena. Bi sail, bat ofi- ziokoena, bestea amaturrena. Bizi Ona elkarteak du akulatzen gero eta arrakasta gehiago ba- duen sail hori. Ondotik, herriko etxeak eskaini zintzur bustitzea. Aratsaldean, pilota partida, Pa- trick de Ezcurra eta Bixente Lazcano, Gregory Aguirre eta Olivier Jeannots. Han berean, bertsulariak, Sus- trai Colina, Odei Barroso eta Xumai Murua. Segi- dan, fandango lehiaketa. Iluntxean, mutxikoak alde batetik eta bestetik museko finalak Cathy ostatuan. Bestek segituko dute on- doko asteburuan. Bigarren igande hortan eginen da herri bazkaria. Alaiak tal- deak airostuko duena. Toki guziak 600 arrastatuak zi- ren joanden asteleheneko- tzat !

Upload: 8probintziak

Post on 17-Mar-2016

266 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Herria 3089

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3089

2011ko Urtarrilaren 20-ekoa - 20 Janvier 2011 - 1,20 E - N° 3089- ISSN 0767-7643

Denekin adixkide izan nahi duena nehork ez dauka egiazko adixkide (Erran zaharra)

Egitarau nasaia

Hendaian ala Ziburun, besta-komiteak lan ederra egiten du egitarau nasaia eta guziz herrikoia eskain-tzeko.Hendaian, joanden ortzi-ralean abiatua dute beren saila. Gaitzeko gazteria bil-durik ibilaldi airos batentzat eta aratsean molde gai-tzean segituz Canta U Po-pulu Corsu korsikar talde famatuaren inguruan. Ata-balariak karriketan larun-batean, aratsean afari goxo eta jendetsu bat. Igandean, meza nagusi kartsu bat, ondotik dena kantu eta mu-sika! Asteburu huntan ere izanen da segur mugimendu! Or-tzirale aratsean, Patxa Mama eta Butzu taldeak merkatugu-nean. Larunbat aratsaldean, indar-jokoak, harri altxatze eta gaineratiko. Bestalde, mus lehiaketa. Igande goi-zean, sukalki zoin-gehia-goka, txistulariak karriketan, meza nagusia, mutxikoak eta fandango lehiaketa. Ba-zkal ondoan, pilota partidak Beltzeneko plazan. Bestalde, usaian bezala, besten karie-tarat, helduden igande arte Hendaiako margolari elkar-teak badauka bere ederlan erakusketa bat muntatua herriko etxean.

Odolki egileen xapelgo handia!

Ziburun, bestak ortzirale huntan dira hasiko. Idekitzea aratsaldeko 3-etan eskole-tako haurrekin. Auzapezak eskainiko daizkiote herriko gakoak eta besteri buruz muntatu marrazki lehiake-taren sariak banatuko dira. Ondotik, ikusgarriño bat Bi-goudi pailasoarekin eta ara-tsaldeko askaria. Aratseko 7-ak eta erdietan, mutxikoak. 8-etan, Cathy ostatuan, mus zoin-gehiagoka.

Herriko bestak neguan izaitea, ez da beti denen gostukoa bai-nan lekuka aspaldiko ohidura dute hori beren patroin saindua-ren besta sasoin huntan izaiten delakotz eta heldu den bezala behar dela beraz ohoratu… Hor-tarik ari dira Hendaian eta Zibu-run, nahiz hor ere artetan adit-zen den ez litakeela beharbada gaizkiago besta horiek egunak luzeago direlarik egitea. Gaine-rat, hola mintzo direnek badute beren gisako arrazoina: Jondoni Bixintxo ospatzen da urtarrilaren 22-an bainan bada beste Bixente edo Bixintxo saindu bat, Akizeko lehen apezpikua izan omen zena eta haren besta irailean izanki. Ur-ruñan hain xuxen hura dute beren patroina. Hortakotz dira Urruñako bestak iraileko lehen asteburuan. Nola denboran Hendaia eta Ziburu e tziren U rruñako auzoalde batzu baizik, askoren ustez bigarren Bixintxo hori patroin gisa begiratu zuketeen beren gain jartzearekin bainan gero utzi irailean gizon ai-nitz Ternuan edo han nunbait zire-lakotz, herritik u rrun beraz, urtar-rilean aldiz denak hor…Gisa guziz, besten sasoinez alda-tzea aipatzen dutenek ere aitor-tzen dute holako kanbiamendua ez dela hain aise gauzatzen ahal dena. Eta gero, Ziburun segurik, ainitz badira biziki harro bestak urtarrilean izanez urteko lehenak izaiten direla eta hola biltzen dute-la ere arrakasta berezi bat…

Hendaian eta Ziburun bazterrak alegeraJondoni Bixintxo-ren ohoretan

Hendaian, badu lau urte abiatua dutela sail hori, atabalari elgarretaratze bat gaitza muntatzen dute Bixintxo-kari. Joanden larunbatean, ehunka bildu dira atabala jo eta jo arizan direnak, gizon eta emazte, mutiko eta neska!

Gaitzeko gazteriak Hendaiako bazterrak ederki harrotu ditu!

Erne eta airos karrikaz-karrika!

Larunbat goizean, tiroka lehia-keta. Aratsaldean, rugbi par-tida eta trial erakustaldiak. Arat-saldeko 6-etan, poteo Ziburu Euskaldun elkartearekin.Igande goizean, meza nagusia eta aurresku. Pilota plazan, Iparraldeko odolki egileen xa-pelgoa, munduko xapelgoa deitzen dutena. Bi sail, bat ofi-ziokoena, bestea amaturrena. Bizi Ona elkarteak du akulatzen gero eta arrakasta gehiago ba-duen sail hori. Ondotik, herriko etxeak eskaini zintzur bustitzea. Aratsaldean, pilota partida, Pa-trick de Ezcurra eta Bixente

Lazcano, Gregory Aguirre eta Olivier Jeannots. Han berean, bertsulariak, Sus-trai Colina, Odei Barroso eta Xumai Murua. Segi-dan, fandango lehiaketa. Iluntxean, mutxikoak alde batetik eta bestetik museko finalak Cathy ostatuan.Bestek segituko dute on-doko asteburuan. Bigarren igande hortan eginen da herri bazkaria. Alaiak tal-deak airostuko duena. Toki guziak 600 arrastatuak zi-ren joanden asteleheneko-tzat !

Page 2: Herria 3089

Gure Hitza

E.H.L.G.Denek badakite nor den E.H.L.G. delakoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbara ez dakitenentzat. Sei urte bete ditu joanden larunbatean 2011ko urtarrilaren 15ean, ospatzen zituelarik sei urte betetze horiek bere biltzar nagusian. Sei urte, ez da guti eta guti da denbora berean, denek dakitelarik zer pairatu duen sei urte horietan. Haurtxo bat, aginteen ganik osoki baztertua, baxtarta balitz bezala, zokoratua, mespretxatua, auzitan ezarria, bainan orain, osoki onartua, inguruan ukan dituelakotz laborariak eta ainitz jende. Azkenean non datza zuzentasuna, non zilegitasuna ez balinbada euskaldun zintzoen baitan ?

Mundu zabalean

Sumindu zaitezte !

Duela zenbait hilabetekoa da. Irunen gaindi nindabilan, autoz. Iluntzea zen, euria gogotik ari, hiriko karrikak beribilez galkatuak. Gune batean manifestaldi ixil bat, euskal preso zenbaiten alde, mani-festari suharrak aterki pean. Bazterreko karrika batzu obretan, haietatik ezin ira-gan... Hots, oren erdi luze batez beribi-lez nehorat ezin biziki mugi ! Gisa hortan hobe gauzak pazientzia handiz hartzea. Eta konpainia gisa, autoko irratia piztea. Ez zautan dolutu !

France Inter irratiak Zoé Varier kazetari-aren “Nous autres” emankizuna zabal-tzen zuen, erresistentziaz. 80 urtez goitiko frantses erresistentziako kide batzu ziren mintzo, gaur egungo gobernuaren kontra asaldatuak, baizik eta hunek gerlari ohieri ohorezko diplomak eskutaraka banatzen ari dituela, ondoko bozkaldietan gober-nuak haien boza erosi nahi balu bezala, garai berean haien arabera gobernua ari delarik erresistentziak irabazitako balore asko xahutzen. “Ez dugu gisa hortako di-plomarik nahi” ziotela, “atzo erresisten-teak ginen, gaur ere hala gira eta bihar gure ondokoek halaber jo bezatela !”. Eta beren solaseri juntatu zen Stephane Hessel famatuaren boza : “Injustiziaren aitzinean, sumindu zaitezte !”, arrakasta handiko liburutto batean oihukatua ere duena. “Indignez-vous !”

Eta sumindu dira euskal hautetsi fran-go, gordetzera behartua izan den Auro-re Martin militanteak jasaiten ari duen bidegabekeriaren gatik. Haietarik baten e txean dagola gorderik Batasunako ki-dea eta bertze guziak ere haren gordetze-ko prest daudela dute goraki erran, urrats horren bidez legea urratuz, lege zuzenga-bea, eta ukan ditzazketen ondorio guziak asumituz. Urrats goraipagarria !

“Bortizkeriak esperantzari bizkar egiten dio” dio ere Stephane Hesselek. 2011ko urtarrilaren 10a egun historikotzat jo be-harko dea Euskal Herrian ? Uste dut bai-etz, nahiz batzurentzat ETA erakundeak egun hortan mundu guziaren aitzinean zabaldu duen su-etenaren deklarapena eskasegia den. Ez da mende erdiko sua egunetik biharamunera itzaliko. Gauzak oraindik luze joan daitezke, bainan espe-rantzaren hazia hor da, sekula baino fida-garriago.

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

gatik, amor eman du eta Tunisiatik ihesi joan hegazkinez. Herriko gaitzak ez ditu joaite horrek sendatu bainan beldur bat bezala ere sortu, geroa zer izanen den.• Lur Sainduetan izan dira bisitaz 30 bat apezpiku Europa batasuneko eta Ame-rika USA-koak. Bisita horren karia zen Palestinaldeko gune horietan egiten zen sinodoa. Gai askoren artean aipatu dute hor erlisione libertatea (Israel hortakoa) bai eta ere bizi kontsekratuaren gai batzu, ororena nahi litakeen lur eta herri horietan bizi direnentzat.• Bolikostako berriak ez dira hanbat aipu, nahiz ez diren ixilduak, ez baita oro-ren buru deus argituriik, han izan zituzten ezin konprenituzko bozen ondotik. Ala-bainan, beti berean daude president bo-zkatua batetik eta Gbagbo galtzalea eta beti berean gelditua bestetik. Denaden, gatazka batzuen berriak bederen entzu-ten dira, hala nola Abidjan kapitalean, Ouattara presidentarenean, bost polizier hilak eta zibil bat ere bestalde. Joanden azaroaren 28tik hunat babide dira 200 bat hil izanak, eta beti, president zuzen eza-guturik ez, nahiz Gbagbo akusatua den ONU-ren auto batzuen erretzeaz eta Ban Kimonek deitzen duen beti poderearen uztera, debaldetan.• Libanon gobernamendua erori da, Hezbolako hamar ministroek goberna-mendutik demisionatu dutelarik. Beren auzi kalapita hortan daude Rafic Hariri lehen ministroa 2005ean hil zutenetik. Orai Saud Hariri sunita dute lehen minis-tro, Barak Obamak Washingtonen erre-zibitu duena eta honi ezin onetsiz zuten Hezbolakoek beren protesta. Beti bizi di-tuzte beren auziak eta Rafic Hariri haren hiltzearen akusamenduak.• Brasilen 400 hilez goiti izan dela Rio de Janeiroko uhaste bizigarrien ondotik, hori da azken fama. Hiri hortarik 140 ki-lometretan den Nova Friburgon berean 201 hil badituzte, Petropolisen, hurbilago, 39. Hobenak ere badira hor, norbaitenak, nolanahizko toki eta maneretan egiterat utziak baitziren etxeak eta holakoek ez ihardoki arras bakan ikusi izan diren aro ikaragarrieri.• Italian Silvio Berlusconi presidenta aski lanetan da bere diru jukutrieri esker zer-ga ainitzetarik eskapatu baita bera bere kargu haundien izenean eta adiskideak baliatuz. Orai frango kordokan dela diote bainan aski jokoren jabe halere, beti jalgi izan den bezala jalgitzeko.• Haiti herria berriz aipatuz, huna azken berri bat agertu dena : lehenagoko Du-valier diktadorea berriz agertu dela herri hortara hainbertze urte herriz kanpoan egon ondoan, zeren egiteko ote ? Ez bu-ruzagirik, ez arduradun funtsik ez duen herri hortan, nor eta zer atera ote ditake, hainbertze buruzagi (apezpiku eta elizako kargudun batzu barne lurrikarak suntsitu-rik) galdu ziren tokian.• Israelek bere kolonizatze lan txarra

• Haiti gaixoa erreka zolan dago beti bere gertakari eta desmasien lehertzetik ezin altxatuz. Urtea pasa da lurrikara it-susi haren ondotik 250000 hil izan baitzi-tuzten beren etxe txarren pean lehertuak ainitzak. Hori aski izan ez balitz, kolera eritasun izurritea 2500 jende hilik utzi diz-kiena. Eta miliun bat etxegabe nunbait eta nolazpait bizi direnak hantxetan, aski mentura ttipian geroari eta oraiari ere buruz. Politika kudeantza mailean arabe-ran bozak izan zituzten joanden azaroan lehen itzulia, bigarrena urtarrilaren 16an beharra zuten eta lehen itzuliko ondorioak ez oraino agertuak. Pentsa beraz nola di-ren egunean egunekoaz ari, geroa ontsa ilun ikusiz.• Tunisia, Aljeria, Jordania ere hiru herri, bakotxa berean, asaldaduran dabiltzanak. Denek kexadura hau bederen berdina dute, gazteentzat bereziki lanik ez, eta be-ren herrien kudeantzaz aseak, bainan zu-zentasun eta errespetu goseak haundizki

oihukarazten, prezioak goiti ari eta beren buruzagieri ez fida. Tunisian, hasteko ta bat, manifestaldi gogorrak. Ben Ali buru-zagi ohiaren aldekoek lanak dituzte orai herriarekin batetik eta armadarekin bes-tetik, nahasmendu haundiak sortu baitira karriketan, tirokada, hiltze eta guziekin. Horien artetik zer egin geroari buruz ? Ba-dute Mohamed Chanouki lehen ministroa gobernu bat osatu nahi lukeena, batasun zabal batekoa denekin, bainan deus ezin erran, gauzak nola eta norat joanen diren.• Tunisiak Ben Ali bere buruzagia haizatu du. Bazuen 23 urte, hunek Burgila lehen-goaren lekua hartu zuela eta laster herria-ren kargu guziak beregain hartu. Hastean demokrazia doi bat sartua gatik emeki emeki, bere alderdia sartu du herri horren kudeantzan. Bainan arte hortan giroa al-datu da eta herria aspertzen hasi libertate eskasian eta ere ekonomiaren arazoak ere agertu. Gazteak dira asaldatuak agertu, manifestaldiekin. 74 urteko president ho-rrek orai bere neurrietan eztitze bat egina

segitzen du Jerusaleme ekialdean araba lurretan. Igande goiza zen, bost orenetan, noiz-eta buldozerrez etxe haundi baten he-gal osoa aurdiki baitute basaki, egia e rran amerikar bat zuelarik jabea eta bera ez hor bizi. Anartean, auzoetako jendea hor zagon beha besterik ezin eginez askotan bezala. Berriz ere, bixtan da beste kolonia bat ezin gogo duela Israelek palestinar alde hori gehiago beretuz. Eta araben be-rebertasunak beti urrats batez gibelago.

Ben Ali presidenteak ihes egin du Tunisiatik

2

Page 3: Herria 3089

Han eta HeMen

Eleketa, ahozko ondare paregabeaEuskal Kultur Erakundeak ontua duen Eleketa erakusketa Baio-nan dugu, Euskal Herriko Artxi-botegi berrian, urtarrilaren 10az geroz, martxoaren 25a arte. 2007an hasi zen Euskal Kultur Erakundeko Terexa Lekunberri ahozko ondarearen biltzen, hots lehengo ofizio, biziko urrats, he-rriko bizi eta bertze altxor asko-ren lekukotasunak biltzen. Bil-tzen baino gehiago, filmatzen ere

Aldudarrak Bideoren laguntzare-kin, entzun-ikusezko dokumentu bilakarazteraino, numerisaturik interneten ere sartuz, www.ele-keta.com gunean. Amikuzeko 35 lekukotasunak dira lehen batean Donapaleun erakutsiak izan, eta gaur beraz Baionan. Ahozko ondare horren bilketa aitzina derama Euskal Kultur Erakun-deak, Garazi-Baigorri aldean, Xi-beroan, Lapurdin ere, hala nola Donibane Lohizunen itsas onda-rearen sailan, 110 bat lekukota-sunekin orotara.Erakusketa modernoaMikel Erramouspe Euskal Kul-

tur Erakundeko lehendakariak dauku Baionan bi hilabete eter-direntzat jarria den erakusketa aurkeztu, estreinaldi egunean, azpimarratuz zein premiatsua den gisa hortako ondarearen beiratzea eta ondoko belaunal-dieri ezagutaraztea. Kontseilu Orokorraren laguntzarekin mun-tatu ahal izan den erakusketa. Badu hiru urte bi egitura horien arteko partaidetza abiatua dela eta etorkizunean ere ahal be-zain fruitutsua izanen delako esperantza zabaldu dute bai Mi-kel Erramouspek bai Kontseilu Orokorraren izenean mintzatu

zaikun Monique Larran-Lange hautetsiak. Artxibotegiko Banguio-Mendi-bil andereak bisitarazi dauku ondotik erakusketa gunea bera. Sei euskarri interaktibo badaude, hukimen-euskarriak, erran nahi baita erhiekin hun-kiz ibilaratzen direla irudiak, kaska bat emanik beharrietan. Lekukotasunak alorka sail-katuak dira : ofizioak, lanak eta jakinduriak, biziko urrat-sak, herriko bizia, gizarteari so eta gertakari oroigarriak. Badira ere bestalde argazki eta karta postal xaharrak, bai eta ida tzizko artxiboak. Hots, denbora hartuz gozatzen den erakusketa aberatsa... Bi hitzordu berezi ere finka-tuak zaizkigu : urtarrilaren 28an, ostiralez (18:00) lehen-go ofizioez elkarrizketak eta otsailaren 16an, asteartez, bi kondalari, Rémi Boussengui (14:30) eta Xan Errotabehere (15:30). Erakusketara bai eta bi hitzorduetara sartzea urririk. Donapaleun bisitari ainitz ukan zituen erakusketa horrek, Baionan ere hala izan bedi. Idekidura tenoreak, astelehe-netik ostiralera : 8:45-17:15.

Mikel Erramouspe, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria, “Eleketa” erakusketaren estreinaldian

Erakusketari bisitaldia

Maskaraden sasua heltü da eta Xiberoko ihaute bereziak plazaz plaza eskentüren dütüan herria date aurten : Santa Grazi.Bazen 17 urte Santagraztarrek ez züela mas-karadarik plantan ezarri, azkenak 1994. urtean agitü beitziren. Arte lüze hori ez da batere marka gaixtoa… horrek erran nahi beitü beste herri andana izan dela urtoroz maskaraden prestatzeko eta emaiteko.Orai düala 17 urtetakoer parekatzez, Santa Graziko aurtenko maskaradek ageriezko kan-bio bat badükee : neskatilak haboroenean direla hogeita hamar bat arizaleen artean. Kargü handienetan ere ariko dira eta berezi-tarzün bat bai badateala, hots, Xorrotxak eta Kerestuak neskatila izatea. Xorrotxetan ez da lehen aldia izanen, haatik, Maule-Lexta-rrek 2007an eman zütüan maskaradetan ere bi neskatila beitziren. Eta, prefosta, Eskiulak 1992ean eman zütüenetan ere… urte hartan emazte maskaradak izan beitziren !Kargü inportantak aipatzen hasi beigira, e rran dezagün, arren, Kauteren nausi Kabana Han-diaren egile dateala Dominique Pinque, Pitxu fripuaren arropetan ariko dela Franck Erreça-ret, eta Buhame Jauna dükegüla Hervé Chu-buru.Maskaradarik ez beitate dantzarik gabe izan, erran dezagün aitzindari eta besteen eskola-tzen erauntsi düala Jean Etchegoyhenek. A rren, ez da düdarik, Santa Graziko maska-rada horietan, dantza-jauzi emaile ederrik iku-siko dügüla.Maskarada horien ikustera joaiteko parada franko badükegü, orotara 15 agerraldi eginen beitütüe, hots, Santa Grazin berean lehena eta azkena eta beste herrietara 13 jelkaldi, dagün barantailaren 6a eta maiatzaren 15a artean. Hona, arren, aurtenko maskaraden egünaria :- Barantailaren 6a : Santa Grazi- Barantailaren 13a : Altzai- Barantailaren 27a : Arrokiaga- Martxoaren 6a : Atharratze

- Martxoaren 12a (neskenegüna) : Idauze- Martxoaren 13a : Ligi- Martxoaren 20a : Iruri- Martxoaren 27a : Urdiñarbe- Apirilaren 3a : Aloze- Apirilaren 10a : Hoki (Sohüta)- Apirilaren 17a : Altzürükü- Apirilaren 24a : Barkoxe- Maiatzaren 1a : Larraine- Maiatzaren 8a : Gamere- Maiatzaren 15a : Santa GraziAipatürik izan da ere – hau üsantxaz kanpo-koa da, haatik – maskaradak Gipuzkoala joai-

tea, bena egünik ez da oranokoan segürtatü, gük dakigünez ja.Azken hitz bat argi eta ozen erraiteko mas-karadak ez direla ez hilzorian, Eüskal Herriko kaseta batek franko ausarki agertü üken düan bezala lehen hollan. Kinta txarrean den zer-bait balinbada, ez dira maskaradak, bai aldiz eüskara. Eta eüskara galtzen bada, ez düke zentzü handirik maskaradarik izan dadin. A rren, geroalat maskaradarik edo pastoralik izan dadin nahi badügü, eüskarak behar dü bizirik eta sento etxeki… eta hori bai guregain dela !

Aurtenko maskaradak, Santa Grazi aldetik

Santa Graziko maskaradak, 1994ean

3

Page 4: Herria 3089

HeGoaldeanETAren su-etenak eragin erreakzioakErreakzio ezberdinak sortzen segitzen du ETAren su-etena-ren aldeko deklarazioak. Duda eta ezkortasuna eragin ditu eus-kal edo espainiar gobernuen al-detik, PP eta beste iturrietarik be-zala. 2006 eko su-etena gogoan, ez dute sinesten ETAk armak uzteko erabakia bere egina due-nik. Ezker abertzaleak indarkeria-rik ezari eta demokraziari buruz egin urratsak onartuz, Batasunari galdatzen diote azken urratsak eman ditzan ETAri gelditzea es-katuz edo bide beretik jarraitzea kondenatuz. Iturri ofizialek ala gobernuko ordezkariek errepika-tzen diote, ETAren kondenatzerik ezean, ezin izanen duela ezker abertzaleak maiatzeko hautes-kundeetan parte hartu.

Bake bidetik urrats gehiagoren egitea eskatzen die Aralarrek ETA ala Ezker Abertzaleari. PNV-EAJren aldetik ere ez dago ETA-ren hitzetan sineste haundirik. Estrategia militarra uztea eraba-kia izan balu, armen gordagiak nun diren jakinarazia lukeela dio Urkulluk. Jeltzaleek galdatzen diote gobernuari hauteskun-deetan parte hartzera onar dezan Ezker abertzalea ETAren finitzea lagunduko lukeelako.

Ezker abertzaleak errepikatzen du ETAk gatazkaren bururatzea nahi duela, eta gobernuari dago-kiola orain bide beretik urratsak egitea.

ETAk armak ez utziko ?Iturri adituetarik eskuratu dituen informazioen arabera, El Pais egunkariak dionaz, ETAri ha-rrapatu dokumentuek diote aza-roan eztabada idekia izan dela erakunde armatuaren buruza-gitzan. Iturri hoiek diote ETAk ez duela borroka armatuari uko egiteko gutiziarik, estrategia mili-tarra utzi ezina izanez. Iturri berek uste dute zuzendaritza gaztea, al-dakorra, eta esperientziarik gabe-koak, ezker abertzalearen politika berriarekin ados ez izanik, onartu diola su-etenaren bidez hautes-kundetan izaiteko aukera ukaitea.

Bainan iduriz bere bidetik segi-tzeko asmoarekin.

Batasunak, EAk eta Alternatibak akordioa sinatu duteEzker abertzaleak, Eusko Alkar-tasunak eta Alternatibak akordioa sinatu dute Gasteizen egin eki-taldian, epe luzerako lankidetza adostuz eta Euskal Herriaren burujabetasuna ardiesteko indar-kerian oinarritutako bideari uko eginez. «Euskal Herria ezkerretik» dokumentua aurkeztu dute ezke-rreko independentista eta sobe-ranisten arteko politika eta gizarte aldaketa aldarrikatzen duena Na-farroa ere kondutan hartuz.

Hiru alderdiek ez dute ETA zu-zenean aipatu bainan helburuak bide politiko eta baketsuak era-biliz ardiesteko borondatea garbi utzi dute.

Iraitz Gesalaga preso, Itsaso Urtiaga aske

Iraitz Gesalaga, Ziburun arras-tatu ETAko ustezko kidea, preso sartua izan da. Operazio berean arrastatu beste per tsona, Itsaso Urtiaga, aske utzi dute. Guardia zibila, duela ilabeteak hasia zen Gesalaga bilatzen, ETAri bildu paperretan agertzen baitzen bere izena, erakunde armatuko orde-nagailuen kode gordetzaileetan aditua izanez. Poliza iturriek diote frogak badituztela Gesalaga Ve-nezuelan izan zela ETAko kidekin bilkurak egiten eta FARCeko ki-deak informatika mailean trebat-zen.

Urkulluk berretsi du Bata-suna legeztatu behar dela legea betetzen badu

Iñigo Urkullu EAJren presidentak deklaratu du Batasunak legezkoa izan behar duela legearen bal-dintza guziak betetzen baditu.

‘PSOE-PPri ez zaie intere-satzen gauzak aldatzea’dio GaraikoetxeakKarlos Garaikoetxea lehendakari ohiaren arabera, PSOEri eta PPri

ez zaie asko interesatzen gauzak aldatzea, Batasunaren inguruko ezker abertzalearen alderdia le-gez onartzeak aldatuko bailuzke, bereziki Hegoaldean, alderdien emaitzak eta indarrak eta beraz agintera heltzeko baldintzak.

Otegi aske ez uztea eraba-ki du Auzitegi NazionalakAuzitegi Nazionalak bosgarren aldiz Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia aske uzteari ezezkoa eman dio zeren bel-dur baita aske utziz ihes eginen duela. Beste auzia jasan beharko dute Otegi eta bere 7 lagunek, Bateragune proiektuaren bidez, Batasunaren berpizteko saioa egitea gatik. Hamar urteko preso zigorraren galdea egina du pro-kuradoreak, 2009ko urriaren 16az geroztik preso dagoen Otegiren-tzat.

ETAko presoak goratzeaz akusatu bi bertsulari askeAuzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsulari ara-barrak, uztailaren 25ean ETAko presoak goraipatzeaz akusatuak zirenak. Bi bertsulariek presoen ahide zenbaitei oholtzara igai-tea eskatu zieten, presoen izenak irakurtzen zituzten bitartean.

Xabi Alonso : Donostiako Urrezko Danborra

Xabi Alonso Tolosarrak, Real Ma-drileko jokalariak izanen du Do-nostiako Urrezko Danborra saria. Bainan San Sebastian egunean eskuratzeko orde bezperan ema-na izanen zaio, 20an Atletico Ma-drileren aurka Kopa partida jokatu behar duelakotz.

Txakolinaren besta Geta-rianGetariako Txakolinaren sormar-kak San Antonio kari ospatu du arno xuriaren besta. Sormarka osatzen duten 274 hektaretan, 2,2 milioi botoila ekoiztu dituzte, 11 gradoko arno xuria. 1989az geroz, sormarka ardietsia duten mahastizainek ez dute onartu Biz-kaian ala Araban egina denarekin elkartzea.

Orain arte Getaria, Aia ala Za-rautzeko lurretan soilik ekoizten ahal zen Txakolina, 2013tik harat Gipuzkoa guzian ekoiztua izaiten ahalko da. Beraz 400 hektareaz goitiko mahastitan. Orotara 3,5 milioi botoila ekoiztea espero dute, hoietan % 80ak Euskal He-rrian, Gipuzkoan, edanak dira eta bakarrik %5 ak atzerrian, Estatu Batuetan gehienik.

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

Getarian alegeraki ospatu dute txakolinaren eguna

4

Page 5: Herria 3089

eGun eta biHar

Uda hasteko…Alderdi sozialixteko buruzagi gehienak elgarrekin balinbazi-ren aitzineko astean François Mitterrand president zenaren hil-hobiaren aitzinean, berriz el-garretaratu dira geroztik Parisen eta helduden urteko bozeri bu-ruzko egun batzu berexi dituzte. Erran bezala, beren hautagaia aurten berean hautatuko dute alabainan, holakoetan aski goiz apailatzeak ainitz munta duela… Hautagai agertu nahi dutenek beharko dute beraz beren izena eman ekainaren 28-a eta uztaila-ren 13-a arte hortan. Lehenago ere agertzen ahal dira segur bainan uda hastean dute gisa hortako urrats berezia ofizialki egin beharko. Gero alderkideek eta alderdiaren laguntzaile ager-tu nahi dutenek hautagaien ar-tean beharko dute batto hauta-tu. Lehen bozaldia urriaren 9-an, bigarrena, beharrez, urriaren 16-an. Handik goiti, denek bat egin behar hautatua izanen denaren inguruan… Horra zer erabakia izan den. Gehiengo eder ba-tekin naski. Nahiz Dominique Strauss-Kahn-en aldeko batzu ez hain bero, hautuaren zonbait hilabete berantago trenkatzea nahiagoko baitzuten. Nazioar-teko diru negozio nagusietan karga handia daukan Strauss-

Kahn horri presa sobera eman gabe ikusteko hautagai agertu nahi duen ala ez…

Gizonetan xaharrenaParise aldeko xahar-etxe ba-tean hil da Charles-Louis de

Antoni, Frantzia guziko gizon xaharrena, 109 urte joanden agorrilean beteak. Bourg-en-Bresse hirian sortua, denboran musikari ezagutua izana. Orai gizon xaharrena omen da ma-hastizain ohi bat, Marc Cheva-lier, 109 urte maiatzean eginen, zortzi urte huntan Deux-Sévres eskualdeko xahar-etxe batean dagoena. Hein bat pixkor omen.

Ehun urtetan, berak gidatzen zuen oraino bere autoa, beste nehorentzat ez baita holakorik aditu! Emazteetan badira haatik xaharragoak eta adin handiena duena da Mathilde Aussant, Blois hiritik hurbil dena xahar-etxe batean.

SaltsaKasik ahantzia ere ginuen Eric Woerth minixtro ohia, gober-nutik kanpo joanez geroz untsa ixilik dagoena bainan denbora batez aski aipatua zena! Guk kasik ahantzia bainan ez denek haatik! Horra nun azterketa-pean ezarria izan den arrangura frango piztu duen tratu baten gainetik. Jaz, Eric Woerth oraino minixtro zelarik, Compiègne hi-riaren ondoko oihan eder baten zati bat gobernuak saldu zuen zaldi lasterrak han berean mun-tatzen dituen elkarte bati, orota-rat 57 hektarako eremua, tratua eginik bi miliun eta erdi eurotan. Ainitzen gostuko, aise merkeegi holako ontasun batentzat eta gainerat holako tokian den ba-tentzat! Bada hortaz gaitzeko saltsa. Minixtro ohiak zer egin du afera hortan, berak ongi eza-gutzen-eta delako erosleak? Fagore eder bat egin ote diote, alegia-eta deusez, bere adixkide batzueri? Berak dio ez duela ho-

benik, tratua legez-lege egina izan dela. Ez dira denak hortarik ari. Juje batek beharko ditu orai gauza horiek guziak argitu…

Aitaren alaba«Aitaren alaba» deitzen dute hor gaindi eta segurki hala da! Marine Le Pen jarri da beraz eskuinburuko alderdiaren buru, Jean-Marie Le Pen bere aita-ren segida hartuz. Aitak kargu hori atxikia kasik berrogoi urtez, “Front National” alderdi hori sor-tuz geroz alabainan. Orai, bere nahitarat utzi du, adina ere hor duela, 82 urte beteak… Alabak gehiengo ederra segurtatu du, %67. Gaineratiko bozak bildu ditu Bruno Gollnisch euro-deputatuak, hau ere aspaldiko alderdikidea eta Jean-Marie Le Pen-en adixkide mina… Tours hirian egin den biltzar nagusian, Jean-Marie Le Pen-ek prediku luze batean zernahi oroitzapen harrotu du alderdia deituz kar berarekin aitzina segitzerat. Itxura guzien arabera, Marine Le Pen hautagai izanen da heldu-den urteko president-bozetan… Batzuek diote haatik oraino a rras gaztea dela (42 urte) eta heldu-den urteko bozak bezenbat edo gehiago jadanik gogoan dituela beste bost urteren buruan egi-nen direnak! J-B D

Jainkoa bizia Jendea« Basamortua nere katedrala » *

Aitzinsolasa lagun batek beste bati eskaintzen dion eskerro-nezko kantua da, liburuaren idazlea zerbitzari xinple izana baita kristau eta musulmanoen erdian, Jesus bere « Buruza-gia » bezala, jendeen bizi-bal-dintzak partekatuz eguneroko-tasunean.1970an Coutances diosesatik joan « fraile xuriak » Aljeriarat etorriz badaki Independentzia eguna aitzin familia bakoitxean presuna bat edo gehiago niga-rretan dela ; ehun milaka izan baitira hilak lur hortan ; zoritxa-rreko errealitate horrek zauriak idekiak utziz isiltasun oihalak estaltzen dituela.Luzatu gabe sartuko gira kate-dralean, begiak eta gogoa erne, nolabaitezko « nomadak » gu ere. Idek dezagun atea Souf he-rrialde aretsuko Si Ibrahim-en historioarekin : « Urte hartan, Ramadana uda betean gertatu zen. Argi-zirrin-tan abiaturik, Ibrahim merkatura joana zen asto baten erosteko, hunen garraioko laguntzarekin eta semeen eskukolpea ba-liatuz bere etxola antola tzeko. « Ftour », iguzki sartzean egi-ten den afarira gomitatua, or-duantxet ailegatua nintzen ; hor ikusten dut Ibrahim heldu ;

deus jan-edan gabe, erretzeko beroarekin, animaleari ez leher eginarazteko griñarekin, hogoita hamar kilometro oinez eginik. Aurpegia unadurak jana, ezpai-nak gatzak zurituak, ahoa garbi-tu eta bisitariari ongietorria egi-tera hurbiltzen da : Tori, edazu, zuk ez duzu Ramadanean parte hartzerik. Nik ezetz ! Berak or-duan : Erraten dizut edateko, ez baduzu zuretzat edan nahi, edazu neretzat ! Berak edan balu bezala, gizonak uros, irriz begiratu ninduen eta baratzera joanik pazteka eskaini. Iguzkia sartu, gazura tragoa edan, biz-pahiru data ahoratu eta garbial-diaren ondotik otoitzerako xain-dia zuen. Ni ahalgetua nintzen !»Orai badakizue idazlea zer be-girada amultsuarekin murgiltzen den Aljeriako orainean, iragana ere zeiharkatuz.Independentzia aitzin kristau eli-zak podere zerbait balinbazuen, eskolak, ospitaleak eta … bere-gain izanez, haatik gero galdu du estaduak denak bereganatu ondoan. Anaitasunezko pre-sentzia, jendeari hurbilduz, sofri-kario eta bozkarioak partekatuz, ibilkariari etxea idekiz bizi da apez hau.« Araba zikina »ren eta « fel-laga »ren lurrean, mesfidantzak oraino itsutua, 1970an gazteen heziketarako arduradunak kon-

datzen du nola gertakizun ha-rrigarri hunekin bere buruan denak « uzkaili » zaizkion : bisitaz etorriak ziren Frantziako lagun batzuekin Kabylia eskual-dera gomitatzen dute ikasleek ; Akly- k gazteak bereziki kuzkuza partekatzera etortzea nahi du etxera. Hunen amari Frantziako armadak tiroz garbitua dio erre-sistentzia-kide zen senarra. Eta horra nun zortzi urte geroago frantsez bidaiari-taldeari atea idekitzen dion eta jatera zerbi-tzatzen. « Lagunak ezjakinean ziren baina ni sesitu nintzen » dio idazleak. Etsenplua memo-riaren sendabide izanen da : biziaren norabidea alda tzen baitu holako barkamenak, askatasuna sortuz barkatzen duenari eta ondokoari. Emazte hunek bizi berri batera erditu du.Beldurretik elkartasunera sar-tzean ohartzen da ainitz gehia-go baduela ikasteko erakasteko baino.Lanik gabe gelditu den urte har-tan, karrikan nolaezean ibiliz, duintasuna nola bahitzen den jendearen baitan ulertu du, lan-gabezia gabezia guzien iturri baita.Kristau elkarte ñimiñoak susta-tuz, musulmanoen erdian bizi da gure « fraile xuria », bere misioan presentzia xume bilakatuz, al-

txorra buztinezko untzi haus-korrean erabiliz, beti otoitzean indarrak hartuz, pobreak alfa-betatuz eta xutitzen lagunduz. Jainkoaren bilatzaile. Sinetsiz Zundel-ek dion bezala « Jainkoa esperientzia bat dela ».Tuaregen hizkuntzaz jabetuz eta kultur-ondarea ezagutuz, Ribât Essalâm « Bakearen Lokarria » ekimena sortu dute, egun gu-zietako engaiamendua, izpiritual anai-arrebatasuna kristau eta musulmanoen artean bultza-tzeko.« Sahara ! Area eta musulma-noak !Islamak basamortuan ditu e rroak.» Bien bihotzean berrogoi urte iraganik, orai apezpiku bezala jarraitzen du.Bisita huntan sartzea balio du, Saharra zabaleko eliza handi hortan, sortaldeko goiz argi go-rriak mirets-araziko baitauzue berina-leiho ederrena.Ez dut hemen laburpenik egin, lekukotasun hau irakurri behar baita katedral mugagabean bizi den egoiliarraren ikuspegi eta esperientzia gozatzeko.* « Désert, ma cathédrale » Mrg Claude Rault, Ed : DDB. Graxi Solorzano

Marc Chevalier ditake orai Frantziako gizon xaharrena

5

Page 6: Herria 3089

kostaldean

Hendaian, herriko etxean erre-zebitua izan da Aizpurdi lizeo-ko ikasle bat, Alissson Caza-dieu, Frantzia guziko aprendiz hoberenen lehiaketa nagusian urrezko medaila edo domina ardietsi duena estetika sailean. Bere erakasle eta lagun zon-

baitekin etorri da, bai eta Aiz-purdi ikastegia kudeatzen dutenekin. Battitt Sallaberry auzapezak egin daizkio gai-tzeko konplimenduak. Urrezko medaila Parisen eskuratuko du helduden hilabete hortan, zena turren jauregian.

Ziburun, lur-antolaketaren araudi berriaZiburun, herriko kontseilua bildu da PLU delakoaren fin-katzeari buruz, erran nahi baita herriko lur-antolaketaren araudi nagusia, ikusteko beraz nun zer egiten ahalko den eta nun zer ez. Korda luzea duen ix-torioa. Badu alabainan bede-ratzi urte ari zirela bilkura eta bilkura, batean hau eta bestean hura, araudi hori ezin moldatuz. Gehiengoan direnek baieztatu dute araudia, beste hautetsiek ez dute bozkatzean parte har-tu, salatuz elkarlan eskasa, gehiengoan ez direnak sobera baztertuak izan direla-eta. Au-zapezak diolarik haatik hori ez dela batere hola…Ezkerraldekoek bi itzal handi kausitzen daizkiote gisa hortan berritu araudiari. Alde batetik, arrangurak badituzte Santa-Terexa gunean eraikitzekoak diren bizitegien gainetik. 449 bizitegi berri izanen dira hor, 157 sozial-mailekoak. Sobera, aise sobera, eremu hortan ko-katzeko, diote ezkerraldekoek. Berdeguneak eta haurren jos-ta-lekuak nun izanen diren, hori dute galdetu. Auzapezak errefera beharrezko munta-duretarik ez dela deusik es-kas izanen. Bainan kezkabide handiena Zokoako alde hortan ditake. Araudi berriaren ara-bera, atseden-portu bat egiten ahalko da Zokoan. Ez da arau-dian ezarria eginen dela ez-eta ere egin behar litakeela, bainan baka rrik egiten ahalko dela gisa hortako proiektua onartuz geroz. Bainan ahalbidetze hori bera soberakina zaiote gehien-goan ez diren hautetsieri. Arte-tik erraiteko, badu berrogoi bat urte segurik aipu dela Zokoan atseden-portu baten sortzea! Jadanik izana da hortaz zernahi eztabada, eta izanen ere oraino itxura guzien arabera…

Opera ikusgarriak bainan zinegelan…Donibane Lohizunen, sail berri bat ideki du Select zine-guneak. Opera ikusgarri fama-tuak ez dira nun nahi agertzen ahal. Bainan izaiten dira filmak eginak ikusgarri horiekin eta zi-

negela batzuetan ikusten ahal direnak beraz. Lehen aldikotz, holako zortzi ikusten ahalko dira aurten Select zinegunean, hilabetean batto, helduden agorrila arte. Gerokoak geroko, jakinaren gainean haatik hein bat jende biltzen bada arte hun-tan uda ondoan ere sail hori segituko dutela. Joanden egu-nean bi aldiz eman dute beraz “La Traviata”, otsailaren 3-an, “La Bayadère” izanen da ikus-gai.

Sari andana bat ZiburunZiburun, Eguberri eta Urtats irian, lehiaketa berezi batzu muntatu ditu turismo-bulegoak. Alde batetik, balkoin, etxe eta

saltegi apainduena, bestetik Quiz delako bat, lau sailetan, galde batzu haurrentzat he-rriaren historiaz, galde batzu helduentzat, “Ziburu hiri geri-zatua” lemapean, eta galde horiek denak bai euskaraz eta bai frantsesez. Urtarril erditan, besten ondotik denek pausal-diño bat hartu ondoan, banatu dira sariak.Etxe apainduentzat saristatuak izan dira Maritxu Olascuaga, Asun Simon eta David Massie. Balkoinentzat, Denise Marion,

Emmanuel Pourcel eta Laeti-tia Bayens. Saltegi edo saltegi konduko erakustegientzat D’El-bée farmazia eta bi ile apaintegi, batto Sandra eta Bea-k atxiki-tzen dutena pilota plazatik hur-bil, bestea Socoa-Coiffure.Quiz jokoan, helduen sailean irabazle Michel Imaz eta Juana Imaz. Haurren sailean, Amaia Cuevas, Mila Etcheverrigarai, Paloma Tovar, Patxi Pourcel eta Jean-Pierre Huppe.Turismo-bulegoaz arduratzen direnek eman daizkiote sariak eta Anne-Marie Dospital axu-dantak egin konplimenduak.

Udan, sobera arrabots!Donibane Lohizunen, poliza-

ren agiantza-bilkura iragan da portuko erretegian, hautetsi eta kargudun asko bildurik karia hortarat, Michèle Alliot-Marie minixtroaren inguruan eta lehen aldikotz Heloise Pruche po-lizaburu berriarekin. Aipatu dira jazko go-ra-beherak. Oro har, urtea hein batean joan dela azpima-rratua izan da, hein batean erran nahi baita arrangura han-diegirik gabe. Ainitz eskualdetan izaiten da zorigaitzez gure Kostaldean baino lan txar gehiago. Ohointza parrasta bat halere, bereziki Hen-daian. Donibanen, arrangura handiena, auzapezak erran due-naren arabera, uda betean usuegi ger-

tatzen dena! Gauaz, bi-ziki berant, gazte multxo batzu karrikan egoiten, dena arrabots eta zalaparta, inguruko jende guzien nardagarri! Donibandar ala kanpotiar, ainitzek nahi lu-kete ez holako arrabotsik izai-tea, gostuan lo egin nahi lukete, kanpotik hoinbeste oihu eta garrasi aditu gabe! Aski litakea polizak larderia gehiago ager-tzea? Bilkura batzu eginen dira gai horren barnagotik azter–tzeko… Dena den, hautetsiek eta polizako aitzindariek elgarri konplimendu frango egin dute,

elgar untsa aditzen dutela jen-dearen onetan… Denak solas baikorrekin mintzo beraz… Zer behar da gehiago?

Lasaitasun gehiago, otoi!Donibane Lohizunen, herriko etxean ere egin da bixtan da agiantza-bilkura. Michèle Alliot-Marie minixtroa, lehen axudanta dena bestalde, hor beharra zen. Bainan presaka berriz joan behar ukan du Pariserat, Tuni-siako gertakarien gatik. Peiuko Duhart auzapezak aipatu ditu jaz akulatu edo abiatu obrak, herriko liburutegiaren berritze eta gaineratiko. Aurtengo xe-deak ere agertu. Azpimarratuz Elgar kanpaleku ohiaren eros-teari esker, bizitegi berri andana bat ederra egiten ahalko dela, horietarik ainitz sozial-maile-koak. Bestalde, ibilbide berri bat, espresuki oinezko eta txi-rrindularientzat izanen dena, muntatuko da portutik Xantako auzoalderaino. Eta merkatugu-nearen inguru hortan arramol-daketa zerbait eginen da laster. Auzapezak eskertu ditu herriko langileak, bai eta Donibaneko elkarte guziak, denek lan ona egiten dutela. Gero, frango sa-minki mintzatu da Akitaniako lurraldeburuak bezperan erra-na zuenaz. Alain Rousset a rras bortizki mendekatua zen abia-dura handiko treinarentzat bur-dinbide berririk nahi ez dute-neri. Peiuko Duhart-en gostuko, etzen deus gisaz hola mintzatu behar. Dauka gai minbera dela biziki eta lasaitasun gehiagore-kin behar dena aztertu, denen ikusmoldeak artoski entzunez eta ez ariz hola batzuen lurra baino apalago ezartzen! Ikusiz gisa guziz proiektu hori, den be-zalakoa, ezin onetsia dela…Agiantza-bilkura horren denbo-ran, dotzena bat lagun bildu-rik, elgarretaratze bat izan da herriko etxe aitzinean, salatzea gatik zonbait egun lehenago Ziburun izana zen atxilotzea. Hogoi bat poliza-gizon bazau-den herriko etxeko atean, go-mitarik gabeko nehor ez zadin sartu. Eta urruntxago beste kax-ketadun frango, zer gerta ere omen…

Beren etxeak ederki apaindu dituzte…

urrezko medaila bat…

Auzapezak Hendaiako bazterrak argitan ezarriak dauzkan margo eder bat eskaini dio Alisson Cazadieu gazteari.

Quiz lehiaketan irabazle!

6

Page 7: Herria 3089

kostaldean

luz Clinic-Jean louis douenne sokatira tinkienean

Komertsa auzitegietan kokatzen den borroka ekonomikoa dugu Jean Louis Douenne medikua eta Kapa osagarri holdinaren artean irekia dena. Kapa sozie-tateak hamabost bat klinika ero-siak ditu Frantzian barna, horien artean Donibane Lohizuneko Luz Clinic, eta Biarnon biga : Olorueko klinika eta Orteseko klinika bat. Gertatzen da Kapa horrek hainbat klinika aterbe-tzen dituzten bastizen alokairu-rik ez duela pagatzen, hala nola Luz Clinic-ena, bai eta ere Olo-ruekoarena. Baionako auzite-giak eta Paueko dei gorteak era-baki dute Luz Clinic behar zela Donibanen okupatzen duen Jean Louis Douenne medikua-ren bastizatik kanpo eman.Donibane Lohizuneko unitatea kinka txarrean zela ikustearekin bi karta ezarri ditu Kapa sozie-tateak mahai gainean : lehenik Baionako suprefeta konbentzitu du eta ez da polizarik agertu Luz Clinic kanpo ezartzeko. Bi-garrenik Kapak berak galde egi-nik, joan den azaroaren hogeita

hiruan zuzenketa judizialpean ezarria izan da Luz Clinic begien artategia. Horrela Kapak segur-tatzen du sei hilabeteko epean Donibaneko unitatea aitzina ariko dela kanporatua izaiteko mehatxurik gabe.Bitarte horretan negoziatu nahi du Kapak Jean Louis Douenne medikuarekin Donibaneko bas-tizaren alokairua, medikuak galdatzen duena baino biziki apalago. Geroak erranen zer-tara helduko diren bi parteak. Luz Clinic lantegian badira gaur egun hamahiru langile ; zuzen-keta judizialaren legezko epea heldu den ekainean bururatzen eta, orduan trenkatu beharko du komertsa auzitegiak sokatira.Jean Louis Douenne medikua oftalmologo mediku ezagutua da Miarritzeko Agilera klinikan. Africa Luz izeneko laguntza erakunde bat muntatua du Afri-kan gaindi begien tratamenduak bideratzeko. 450 000 euro gal-datzen dizkio Kapa sozietateari, Luz Clinic-ek bi urtez pagatu ez dion alokairuarentzat.

Auzitegiko bizia barnetik2010 urtea buxetaren apalketarekinBaionako auzitegiak bi berregitu-raketa betan bizitu ditu 2010ean : Donapaleuko eta Miarritzeko auzi-tegien hestea eta horietan tratatuak ziren aferen Baionara aldaratzea. Hala nola, orain arte hiru auzite-gietan tratatuak ziren sei mila tuto-retza aferak oro Baionan antolatu dituzten. Arrangura handiak bazi-ren berrantolaketa hori oro kario aterako zela eta estatuak ez zuela gastu gehiketa pagatuko, gertatu dena funtsezko apalketa izan da : %40 gutiago diru bi urte barne go-bernutik Baionako auzitegiarentzat. Gauza kuriosa, pare bat aldiz lan-gile eta abokatuak greban eman badira ere, aferak tratzeko manerak osoki berriturik, erdiaz ttipitu dituzte epaiketara heltzeko epeak, eta urte hatsarrean gelditzen zaie aurten lau ehun afera trinkatzeko, iaz bi aldiz gehiago bazutelarik.

Presondegiaren alternatibak indartzenBaionako auzitegi penalean kon-denatuak direnen %12,5a ez doa gehiago presondegira, zigor alter-natiba zerbait proposatua zaio. Al-ternatiba zigorrik bihirik ez zelarik emanik duela bi urte, aurten droga aferetan auziperatu hiru ehun eta berrogeita zortzi presunek sentsi-bilizapen ikastaldiak segitu dituzte presondegira joaiteko ordez. Erre-ferentzia horiek emanak izan dira auzitegiko agiantzen karietara.

2010 urteko bilan ekonomikoaKomertsa auzitegiaren sar tzearen kari, Christian Lafourcade presiden-teak jakinarazi du Lapurdi eta Baxe-nabarren 1921 enpresa abiatu dire-la 2010-ean, parean 1086 enpresa hetsi dira ; kasu batean eta bestean pare bat tantoren emendioa ikus-ten da 2009ko zenbakiekin. Gehitu du krisia beti hor dela, uste baino iraunkorrago, inbertsio ekono-mikoak biziki apal daude.

Aurore Martin-en aterbetzaile

Prentsaitzinean joanden aste erditan Baionan agertu denez, ehun bat lagun prest daude euroaginduari ihes egina dion Aurore Martin Batasuna alder-diko kide gaztea gordetzea, horietarik baten etxean dagola gaur gorderik militante gaztea. Ehun bat lagun horien artean, erditsuak hautetsiak, alderdi eta pentsamendu desberdinekoak, bertzeak bertze Alain Iriart (Hi-riburu), Battitt Laborde (Sara), Battitta Amestoy (Uztaritze), Peio Etcheverry-Ainchart (Donibane

Lohizune), Léonie aguergaray (Muskildi), Alice Leiziaguezahar (Akitaniako kontseilaria), Kotte Ezenarro (Hendaia), Luxi Oxan-dabaratz (Gamarte), Jakes Abe-berry (Miarritze), Beñat Elizondo (Urruña), Nicolas Blain (Makea), Xabi Haritschelhar (Hazparne)... Legearen kontrako urrats hori osoki asumitzen dute, ukan de-zakeen ondorio guziekin, be-raientzat euroagindua delarik le-gezkanpokoa, hots Frantzia eta Espainiaren jokabidea.

apez tradizionalista bat gehiago baionan

Marc Aillet Baionako apezpikuak apez berri bat ekarrarazi du bere ondorat, René-Sébastien Four-nié apez gaztea. Lefebvristen apezgaitegietan egina du hunek

bere formakuntza, Suitzan. Bor-deleko St-Eloi elizan apezturik, Philippe Laguérie apez tradizio-nalistak kudeatzen duen Bon Pasteur Institutuko kide zen.

baionaHiriaren nortasun karta 201145.722 presuna bizi dira Baionan INSEEk urtarril honetan eman azken xifreen arabera. Baiones jendetza emendatu da zazpi urte barne ehuneko hamarrean. Baionak du Akitaniako tatsa munizipal maila gorena, %26. Baiona da ere bizitegi sozial gehiena duen hiria Akitanian, 5872 bizitegi sozialekin, lau egoitzetatik bat soziala baita Baionan ; gainera AEKA (Aturri-Euskal Kostaldea) aglomerazioaren bizitegi planean ekarria denez, bost urtez 2500 egoitza sozial eraikiko dira Baionan.

Ruwel ohiaren gunea gorpuzten hastenTechnocité deitua dute Ruwel lantegia desegin den gunea, horko hamar hektareak hiru milioi euro pagatu zizkioten botere publikoek, eta beste hainbeste oraino ezarri dute ; Compositadour deitzen da hor hasia den enpresa goi mailako hamar lanposturekin eta hiru milioi euro botere publikoek ekarririk ; heldu den urtean behar lukete Compositadourren ondoan BHR enpresaren egoitza berria estreinatu ; bi presuna garraiatuko dituzten helikopteroak fabrikatzen ditu enpresa horrek, akziodun dituelarik Gasteizko “Burdinberri” eta Kanboko “Mecabasque” enpresak.

Zezen plazaren kultur eraginaBaionako zezen plazan ez dira bakarrik zezenketak antolatzen ; iaz uztail eta agorriletan sei ikuskizun muntatuak izan dira eta berrogei mila ikusle erakarri dute, xifre bat pareka daitekeena zezenketetara hurbiltzen diren berrogeita hamar mila ikusleekin.

«Aviron Bayonnais rugby pro» sozietatearen pisu ekonomikoa 76 lanpostu kondatzen dira «Aviron Bayonnais rugby pro» sozietatean urtarrilaren lehenean ; errugbiko entitatearen afera xifrea hamasei milioi eurotara heltzen da. Herriko etxeak eginarazi duen ikerketak erakusten du urtean hogei milioi euro sartzen direla Baiona eta inguru hurbileko ekonomian errugbi talde profesional horren partidetatik.

Baionan Kantuz. Urte berriari kantuUrte berria usaian bezala kantuz hasiko du Baionako Ikastolen Tuntunak, hilabeteko laugarren larunbatean beti bezala. Kantu berriak ere ekarriko ditu 2011k, joan denak utzi dituenen ildotik. Preseski, aitzineko aldian frango polliki errepikatuak izan ziren Lurdes Iriondo eta Xabier Leteren « Errota zahar maitea » eta Xabier Letek ere kantatzen zuen « Itasoan urak handi dire », larunbat huntako programan daizke. Horrekin batean aitzinekoak ere xaramelatuko dira bixtan dena, urte eta erabaki berrien ohoretan eta hauen programa www.baionan-kantuz.com helbidean aurki daiteke. Larunbat arte, goizeko 11tan Lacarre plazan eta ondotik Merkatuan.

angelu hiri gaztea

INSEE-ren azken zenbakietan Angeluk hogeita hemeretzi mila herritarren marka pasatu du. Jean Espilondo auzapezak omendu ditu Angelun kondatzen diren ehun eta berrogeita hamar elkarteak, horietan hirurogeita bost kirolari dedikatzen direnak. Angelu hiri gazte eta dinamikoa dela erakusten duen xifrea : hamahiru mila Angeluar lizentziatuak dira kirol batean edo bestean.

7

Page 8: Herria 3089

Herriz Herri

Heriotze – Bazuen zonbeit urte bere alaba Annie Eliçagarayen etxerat jina zela Mailuxa Germain, hemen ospatuak ere zituen bere ehun urteak. 103garrenean utzi du mundu hau, ehorzketak Izpurako elizan iragan dira. Bestalde undar aste hotan hiru heriotzeren berria jin zauku Ameriketarik, lehena Janbatit Begorre Xilharrenetik joana, 71 urte, han familiaturik zendu dena. Gero Xalbat Elissagoyen 82 urte hau Garreta Etxerritik joana, bi edo hiru aldiz egina zuen hemengo itzulia, aste huntan Piarres Etchegoinberry Marialdeikoaren heriotze berria

zauku jin, 91 urtetan zendu dena, hunek ere bi aldiz egina zuen hemengo itzulia.Piarresendako oroitzapen meza bat emana izanen da helduden otsailaren 6an, igande hartako meza tenorean. Familia horieri guzier, baitakigu zonbaitek segurik Herria kaseta badutela, bai eta horien lagun adixkider, hango ala hemengo, igortzen ditugu gure doluminak.

Mezak – Ibiakoitz aratsean 7 orenetan Iholdin. Igandean 9.30etan Armendaritzen eta 10.30etan Mehainen.

Herritarra

Heleta

iholdiAgiantzak – Joanden ibiakoi tzean herriko etxean Beñat Cachenaut auzapezak bildu ditu hautetsi,

kontseiluko, langile ala batzorde-tako ordezkari urte berriko agian-tzen karietara. Urte on bat desira-tuz orori hasi du bere hitzordua, segituz egin lan guziekin, hasiak bururatzea, bainan ez baita egi-naz kontent gelditu behar, ai-tzina segitzeko xedea erakutsi du Beñatek, hala nola bideak, sekuri-tatea, erretira etxeko kanteil batzu, TNT, pausa leku, An tsoneko egoitza eta !! Eskertu ditu aldizka laguntza ekarri dioten herri el-kargo, kontseilu orokorreko, bide, argi ala kontseilu Akitaniako hor zeuden ordezkariak, bururatzean erranez bera ere hautagai izanen

dela helduden martxoko kontsei-lari orokor bozetan.Arrapostuan herri elkargoko lehendakari Lucien Delguek e rran du lau pondu haundi aurten, sus-tatuko dituela herri elkargoak, haurtzaindegietarik adineko jen-detaraino. Barthelemy Aguerrek bideen sailan erran du departa-mendua griñatzen dela herri tti-pien bide estatuaz, ardura zabalta-suna baitaukatelakoan. Frantxua Maitiak bai Kontseilari Orokor eta Akitaniako kontseilari delarik zion xantza guziak behar direla hartu eta baliarazi, hortako erne egonez jalgitzen diren abantailen ekarra-razteko. Denise St Pee-k elektrika indarra baserrietan ahal bezainbat sekuritaterekin ezartzea, 2500 ki-lometra badira eginak eta aitzina ere bada egiteko. Hoinbertze lan eginik, hoinbertze egiteko, hoin-bertze laguntzarekin, iduriz oro kontent baitziren. Jina zen teno-rea auzapezak gomitaturik goxoki basoño bat eskuan, zauden goxa-gailuen jastatzeko.

J.P.C.

HazparneUrte berriko agiantzak - Herriko hautetsiek beren agiantzak egin dituzte Hazparneko elkarteetako ordezkarieri eta urtean bakotxak bere arloan zerbeit sari irabazi duteneri. Beñat Inchauspe auza-peza mintzatu da behin Emile Lavi-gne zenaz, Elgar zentroan bere izena eman dioten herritarraz. Hunek bere bizi osoa bertzetaz arduratzen iragan du, zapataintza lantegi hortan eta jende behar-duneri lagun tza ekartzen dioten elkartetan parte hartu du. Ber-tzalde kirol mailan urtean zerbeit balentria egin dituztenak sarista-tuak izan dira larunbateko elgarre-taratze hortan. Hala nola : Josette Bidart (Birlabolak); Didier Sala (Lasterkaria) ; Noizbaiteko pilo-tarietan: José Lopetegui, Mikel Funosas, Peio Larramendy, Denis Petrissans, Gérard Iri barnegaray, Jean-Christophe Labat, Txomin Sasco, Patxi Sanguinet, Oihan Borteyru, Gilen Bidegain, Robin Mailharrancin, David Chaldu, Patxi Etchegaray, Maxime Larrondo, Guillaume Doyhenart. Mahain Joko elkartean : Pierre Lailheu-gue, André Inçaby, Yannick Salla-berry, Daniel Coste, Daniel Fortis, Lorent Léger, Rémi Pentenero, Frédéric Pochelu, Joël Fabas, Tris-tan Chemin, Alexandre Dubreuil, Christian Etcheverry. Tennis elkar-tean : Maite Sainsevin, Sandra Boue, Edith Harosaren, Sandrine Seillan, Sophie Sallaberry, Gilles

Pedouan, Joan Maury, Serge Idiart, Gilles Comin, Thomas Hi-rigoyen, Antoine Iba rra. Jauzika elkartean : Bénédicte Vigie, Sté-phanie Darruspe, Amaia Mentaver-ri. Futbol jokoan: Ma ttin Durruty, V-I5 taldea, eta nesken taldea. Za-rean elkartearentzat: minimo nes-ken taldea eta Nicolas Gastambide,

xitoak taldea eta Christine Lavigne, xito neska taldea, Hélène Dalbos eta Jean-Baptiste Dardel. Peña Idiak : Marguerite Iribarnegaray. Jeunes Basques elkartean: Ma-rie-Jeanne Lissarrague, Isabelle Fabas, Martine Nerval, Laetitia Lar-tigue, Jenofa Christy, Véronique Le Calvez-Sallenave, Beñat Pochelu.

Kurutze gorria elkartean lan egi-tea gatik: Thérèse Darraidou. Hiru su hiltzaile ohoretan izan dira: Mi-chel Amorena, Michel Dorregaray eta Ramuntxo Mouesca. Herriko etxearen saria ukan dute ere bertze 3 kirolarik: Pantxo Lafitte, Alexis Inchauspe eta Julien Etcheverryk ; Bertzalde, beren erretreta hartu berri duten bi erakasle saristatu dituzte ere: Gabriel Durruty eta Alice Hugron. Urte berriari buruz agian-tzen eskaintzea bukatu da, ohore-tan ezarriz herriko seme, omentsu bat : Michel Haissaguerre medikua. Hau Bordaleko ospitalean bihotz eritasunetan jakintsun haundi bat da, mundu zabalean ezagutua dena. Zientzietako Akademian barne izendatua izan da medikun-tzako erakasle haundi hau.

Mendealako korsikarren kantal-dia - 1000 jende etorri dira larunbat aratsean Hazparne Mendealako gelan izan den kantaldirat. AR-TEAN elkarteak antolatzen zuen ikusgarri hau iragan urtarrilaren

15 ean. Erromeria batekin hasia zen gaualdia Kuxkuxtu txaran-garekin, bederatzietan « Canta U Populu Corsu » kantari talde fama-tua agertu da taulen gainean eta ondotik Kantuz taldea entzun ahal izan dugu giro alaitsu batean.

J.A.

« Canta U Populu Corsu » Korsikar taldea Mendealan

baigorriJende kondaketa eginen da aur-ten, urtarrilaren 20etik otsailaren 19ra. Arrossa, Miura eta Olçomendy andereak izanen dira lan horren egileak. Bizitegiaz eta hor bizi di-ren jendeaz diren galdaketa pape-rrak utziko dauzkute eta galdegina zauku ongi etorri egitea presuna horieri.

Agiantzak Herriko etxean.Agiantza aldi zen ortzirale iluntxean, Plazaxokon. Irakaskuntza, elkarte eta zerbitzuetako ordezkariek osatu multxo ederra zagon Jean-Baptiste Lambert auzapeza eta bere kontsei-lukoen inguruan. Horien artean ikusi ditugu ere kantonamendu eta herri auzoetako zonbait hautetsi bai eta herri elkargoko eta baleako lehendakariak.Bere hitzaldian, aipatu ditu iragan urtean egin diren gastu haundie-

netako obrak : beti bezala bideen mantentzea (90 km), pilota batasu-naren egoitza haunditzea, Larraz-kena xahar-etxean legeak galdegin neurri berrien obratzea, saneamen-du kolektiboa lekuan emaitea Izpe-gi-ko auzoan, aparka lekuak bu-ruratzea herriko etxe gibelean eta hilerrieta bazterrean…Urte berri huntako xedetan daude bertzeak bertze : pilotako plaza na-gusiaren pareta eta zola arraberri-tzea ; elizan, erretaula, paretako harri eta teilatuaren parte antola-tzea, herri desbideratzearen lanen lehen partea abiatzea (Semerena garajatik geltokira)…Herriari, baitezpadako bizia ekar-tzen duten elkarteak agurtu ditu, horien artean kirolariak : pilota, esku baloi eta errugbilariak.

Orroitzapen berezia ere, joanden urtean utzi gaituen Pierre Bidart C.P.I.E.ko lehendakariari eta agu-rrak orain elkarte hunen arduradun Marie Etcheverry-ri. Denak eskertu ondoan, agurtu du ere berriki erretreta hartu duen Mo-nique Arrossa anderea, hau herriko etxean bulegoko langile prunta eta estimatua. Hemendik aitzina, hunen lanpostuan Carmen Bascans gaz-tea aurkituko dugu. Usaian bezala, adixkidantzako ba-soa altxatu ondoan bururatu da el-garretaratzea.PilotaTrinketean, esku huska lehen mailean, Frantziako xapelgoaren finalerako txartela eskuratu dute P. Goicoechea eta J.M. Lamurek 40 – 29 baztertuz Hiriberonde eta Larro-quette, Saubusse-ko parea. Finala helduden igandean jokatuko dute

B a i o n a k o M o d e r n e t r i n k e t e a n A t z a r r i k o Sorhaitz eta Bessonart-en kontra. Suerte on gure pilo-tarieri ! Za-

harrer-Segik, H. Etcheverry eta A. Kurutcharry izan ditu azken txapel-dunak 2004ean.Gazteetan, formula berrian egin elgarretaratzeak eman ondorioak. Ezker paretan, esku huska, ben-jamin mailean : B. Bascans eta P. Cedarry-k finala galdu 8 – 15 Airetik-en kontra. Minimo mailean aldiz, X. Alcasena eta X. Bascans-ek irabazi 15 – 8 Airetik-en kontra.Trinketean, palaz. Neskatoetan mi-nimo mailean, A. Ascery eta A. Hi-rigaray-ek finala galdu 8 – 20 Urru-ña-ren kontra. Biba gazteak ! Orai ikusiko antolakuntza berri hunek nola segituko duen.ErrugbiaUS Nafarroak, Hagetmau-ko zelaian jokatu du hangoen kontra eta galdu 6 – 13.

8

Page 9: Herria 3089

Herriz HerrisaraAgiantzak : Gure auzapez Ba-ttit Laborde-k bere kontseilua-rekin urte onak desiratu ditu Saratar guzieri. Oroitaraziz gure elkarteek zer lan haundia egiten duten, herria horiek dutela ai-tzinarazten eta eskerrak eman diozkate herriko enpleatueri. Lehen asuranta Henri Dutour-niek 2010eko lanak oroitarazi ditu eta aurtengo proiektuak, Argaingo auzoa haunditu, De-nen Etxearen zimenduak gortu, bideak, polikiroltegia, hil ha-rriak, eliza eta portuko biragu-tzea erreberritu. Diruzain Mixel Jaureguik erran du dirua ongi dela eta urtero ahal duten guzia bazterrerat ematen dutela za-har etxe zaharra libratzearekin antolatzeko. Pierre Arotzarenak sozialarentzat, bistan da zahar etxe berria aipatu du, bai eta ere 15 jende adinekoeri otruntzen partikatzeko auto berria. Aurten, haur ttikien atxikitzeko lekua eta ikastolarentzat leku berriak. Pet-tan Errandoneak erran dauku mendi mazelak garbitzeko Az-kaingo herriarekin ekarri dutela traktorea sasi pikatzekoarekin, aurten 6 hektara eremu Atxu-riko mazelean arbolak emanen dituztela eta pisu berriak por-tuko lan zelaian eginak direla. Mixel Urbistondok erran du Sa-ran euskal kultura aberatsa eta ongi bizi dela, Barandiaranen museoa inauguratua izan dela Ataungo herrian eta bildu dutela 18garren mendeko ezkontzen liburuxka, ahantzi gabe bertsu-larien eguna. Mintzaldi horren bukatzeko izan da jateko eta edateko, jendea omore onean joan da.

Margoak : Urtarrilaren 12an as-teazkenez arratsaldeko 4 orene-tan, Herriko Etxean izan da Sa-rako eskoletako haurren margo erakusketa, turismo bulegoak antolatua. Lehendakariaren par-

tez Thérèse Guijaro bulegokoak egin du ongi etorria deneri. 54 margo baziren batzuk besteak bezain ederrak denak, hortako haur guziak irabaztun ziren. 25 haur hor ziren etorriak beren burasoekin, denek izan dituzte opariak eta krakada. Milesker laguntza ekarri duten guzieri (herria, lezeak, Larrungo treina, posta eta liburutegia).

Abisu : Saraskatasuna elkar-teak antolatzen du Omordia ge-

lan urtarrilaren 29an larunbatez arratseko 8 orenetan afari bat euskal presoeri atxikimendua ekartzeko. Txartelak salgai iza-nen dira : Herriko Etxeko edan-tegian, Pleka trinketean, Urtxola jatetxean eta Beran Kataku osta-tuan. Beraz etorri preso horien sustengatzerat. Jakinarazten dute, elkarretatze hori berotzeko DJ BULL hor izanen dela. Xehe-tasun gehiagorentzat deitu Mixel Guerendian 05/59/54/24/66.-Urtarrilaren 22an arratsaldeko 2 orenetatik goiti mus txapel-keta, errugbi taldeak antolaturik, Omordiako gelan, parte hartzea 5E. Ondotik afaria txartelak 20E. Xehetasun gehiagorentzat, deitu 06/11/83/44/20. -Otsailaren lehenean asteartez arratseko 7ak eterditan, Herriko Etxean, izanen da turismo bule-goaren biltzar nagusia. Gaia : 2010eko kontuak eta oharrak. Denak gomit dira. -Aurten ere Herriko Etxeak anto-latzen du bazkari bat tripotxekin Lur Berri gelan, otsailaren 5ean larunbatez. Sarako erretretatu guziak gomitatuak dira. Galde egiten dute bazkari hortarat etortzea goizeko 11k eterdi-tan. Hortarako zuen izenak be-har dituzue eman faltarik gabe, Herriko Etxean urtarrilaren 31n astelehenez, berantenez. Kirolak: Pilota : Esku huska buruz buruka (elite pro) Lam-bert irabazle 40-29 Lazcano-ren kontra. Alfaro Ellande Saratarra irabazle 40-36 Larrechea-ren kontra.Polikiroltegian Joko berri ligas-kan esku huska binaka, 56 talde badira. Lehen mailan 12, 2 ga-rrenean 16, 3 garrenean 20 eta 4 garrenean 8. Finalak apirilaren 9an jokatuko dira. Pasaka: bigarren mailan Etche-garay Patrick eta Berrouet Ma-thieu irabazle pontu batez 13-12

Pouyet François eta Pery Nikola-sen kontra.Eskubaloia : 11 urtekoak gal-tzaile Denguin-en kontra. 13koak irabazle 23-14 Angelu-ren kontra. 15ekoak galtzaile 20-18 Irisarri-ren kontra. 18koak irabazle 21-13 Irisarri-ren kontra. Seniorrak galtzaile 25-23 Les-car-en kontra.Errugbia: Saran, Sara irabazle 13-09 Campet-en kontra. Ganex

Heriotze - Joanden astean la-gundu dugu bere azken egoi-tzarat Bertrand Elgart Urepele Buxtanenbordakoa. Helduden ilabetean eginen zituen 100 urte. Hego Ameriketan pasatu du bere bizi gehiena, bainan Euskal Herri-rat itzuli zen duela 30 urtez goiti. Bere arreba Paxkalinekin bizi izan

da, bainan azkenik Garaziko za-har etxe batetara sartu behar izan zuen. Gizon goxoa eta trebea zen Bertrand, beso baten eskasa iza-nagatik. Badu zonbait tailu kolpe eta zonbait sator ihiztaturik. Do-luminak eskaintzen ditugu familia guziari.

urepele

Heriotze – Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Felix Hiri-barren Ibarrun Oihenekoa. Oihenea laborari etxaldetik bertzelakatu zuen Felix aitak. Behar ziren muntadu-rak eginik lotu zen Etxe Ogi eta Etxe Pastiza egiten. Felixek bere arreba Mayiren laguntzarekin aitaren segida hartu zuen. Beti etxe ogia eta pastizak eginez eta etxetik salduz. Bainan ere bere gauzak zabaltzen zituen Doni-banen merkatu egunetan. Bertzalde astean behin herriko kartieretako itzulia egiten zuen bere autoarekin. Duela zonbeit urte osagarriarekin a rrangurak izanez bortxaz bere lana utzi zuen. Geroztik gora behera as-korekin bere arreba soleitzale zuen. Pausatu da 78 urtetan. Mayi bere a rrebari eta hurbileko jendaki guziari eskaintzen ditugu gure doluminak.

Sortze – Abendoan izan ditugun sor-tzeak : Morgane Virginie Stella Dela-londe karrikan, Aña Simard Amotzen, Lili Nahia Courtois Mehague Elbarru-nen, Robin Prunot Lakuko kartierean, Lily Castex Chavez Olaso aldeko etxe-gune berrian. Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.

Xuxentze – Ganden astean hemen berean egin dugun pettoa behar dugu xuxendu. Gure herriko biztanle

kopurua zen 5391 eta ez 6391. Gaizki erranak barkatu.

Biltzar nagusia – Gure patronajeko Emak Hor elkarteak egin du urteko bere biltzar nagusia. Atseginekin ikusi dugu osagarriarekin ainitz gora behera dabiltzan Daniel Petriat lehen-dakaria bere lekuan. Bai zinez plazer handia zen denentzat. Goresmenak hartze ditu Aña bere emazteak arras hurbildik ekartzen dion arta handia-rentzat. Beraz lehendakariak eman ditu guzieri urte berriaren agiantza hoberenak. Agurtu ere du Peio Aincy Herriko Etxearen ordezkaria. Segidan ganden urte hortan bertze munduratu diren patronajeko ohientzat ixtant bat ixilik egon gira. Gero izan da talde bakotxarentzat urteko berrien zabal-tzea. Musikarientzat Sebastien Pe-rezek eman ditu urteko gora beherak. Nathalie Jorajuriak zabaldu ditu ongi sano doatzin diru konduak. Korala-rentzat Pierre Caminok zabaldu ditu taldearen urratsak. Lataillade jaunak eman ditu hor ere sano doatzin diru konduak. Bulegoaren berritzean, orai arte hor diren Luxi Ozcoidi, Alain Dalis eta Claude Ezpondak segitzen dute. Jaun erretorak omonier hitzarekin goretsi ditu bi taldeak deramaten lan eder eta baliosarentzat. Bururatzeko musikari taldeak eskaini dauku zintzur bustitze bat pastiza poxiarekin.

senpere

ortzaizeMus xapelketaUnion Basque elkarteak antolatzen duen mus txapelketa laster hasiko da. Ortzaize eta Arrosako muslariek kanporaketak Zubiondoa ostatuan jokatuko dituzte eta hortarako izenak eman behar dira lehen bai lehen eta berantenaz urtarrilaren 30-eko ostaturat deituz (05 59 37 73 81).

izturitze2010ean Izan ditugu :- 6 sortze : Essabar Tiago Jon, An-tunes Inès, Lassalle Elaia, Labarère Cloé, Thermy-Diharce Jon Antton Mikel eta azkena abendoaren 15ean, Alfaro Luken, hau aipatua ez ginuena ez jakinik, beraz goresmenak burra-soeri eta ainitz zorion sortu berriari!- ezkontza bat herriko etxe eta elizaz : Etxepareko Florence Durruty, Michel Supervie Oragartarrarekin- eta zorigaitzez 7 heriotze : Larza-baleko Xalbat Arhancet, Etxebehere-ko Henri Haramboure, Agerreko Ulali Casemajor, Gelaiteiko Luixa Laborde,

Mendiburuko Mailuxa Donapétry, Aire Oneko Mari Batita Sabarotz eta Ongi Etorriko Maddi Dachary.

Mus zoingehiagoka - Bi hitz oroita-razteko igande huntan dugula mus xapelketa herriko gelan, Arberoako ikastolaren alde. Hitzordua ara-tsaldeko 2etan muslarientzat. Sari eder ainitz irabazteko jadanik aipatu bezala, eta jateko eta ostatu jokolari eta beste nornahirentzat. Ongi etorri deneri!

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23HAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

Margoen erakusketa (arg.J.P.)

9

Page 10: Herria 3089

Herriz Herri

XiberoaMakea – lekorneHeriotze – Iragan asteartean zortzi segitu dugu lur huntako azken egoitzarat gure lagun eta auzo prestua, Albert Zeinartekoa. Hilabete bat barne, gainbehera lotu eritasunak ereman dauku gure artzain eta laborari zintzo eta azkarra. Bai, Aljerian barna ibilia behar gabeko borroka batean, zeren gerlak ez baitu deus balio. Bakar bakarrik segitu duk goizegi utzi aitamen lurraldean. Hor hintuen behi, ardi, oilo, lapin, gatu eta hain maite huen xakurra, etxeko bidea galdu zuena ! 73 urtetan, nere iduriko bahuen sobera lan egiteko, bainan

hola nahi huen, eta bizi den arreba Brigitte serorak bazuen egiteko ere bere komentuan. Bai, elizatiar hintzan eta herritarrek gogoan atxikiko die Bestaberritako Suisa ospetsua eta segur goiko erregeak bildu hau bere sahetsean. Ez adiorik Albert, eta Herria astekariaren bitartez helarazten ditiat dolumin herrikoiak Brigitte serorari eta lagun eta ahaide guzieri.

Urteko gorabeherak – Makean, sortzeak 6, ezkontzak 4, heriotzeak 2. Mendiartean, sortzeak 15, ezkontzak 2, heriotzeak 10. P.I.

Zeinarteko Albert duela 50 bat urte, Bestaberritan Suisa ospetsua (biribilez inguratua), lagunen artean.

(Xiberoko Botzaren partaidetzarekin)

Bosgerren haütagaia AtharratzenBosgerren haütagei bat presentatü da Atharratzeko kantonamentüko boz kentako. Marc Leroy Aloztarra izanen da, NPA edo Nouveau Parti An-ticapitaliste alderdiaren ordezkaria. Bada 10 urte Basabürüan bizi dela, erretretan da eta 4 haurren aita da. Bere üdüriko Kontseilü Orokorrak Basabürüan bürützen düan politika ez da Basabürütarrek merexitzen düen heinekoa eta horrengatik izentatzen da. Bere kanpañaren ardatz nausiak izanen dira, Aurore Martinen kontreko Euroagintearen desager-tzearen alte borrokatzea, zerbütxü püblikoen zaintzea, eskola zerratzeen eküratzea eta Gamere-Zihigako eskolaren arrazabaltzea, langileen kan-poratzeen debekatzea, eta etxebizitzen gaineko espekülazioaren eküra-tzea besteak beste.

Xiberoko bide berriaren kontreko deliberoaXarrikotapea eta Bildozeren artean egin nahi den “Xiberoko bidea” xe-dearen kontreko deliberoa hartü dü Bildoze-Omize Peko kontseilüak abentü hatsarrean, xede honen kontre altxatzen den “Les voix de la Sou-le” alkartearen galtoari ihardesteko. Bildoze-Omizek hartzen düan ber zentzüko bigerren deliberoa da. Zinegotxia den Hervé Moustrouk erran düanez, Kontseilü Orokorrak presentatü düan bigerren proposamena, lehena bezala da eta ez da onargarri. Proposamenak ez dü herritarren ikusmoldea kontütan hartzen, omen laborantzako lür sobera hartüko dü eta orohar algar mintzatze eskasa salatzen dü zinegotxiak. Bide xedeak ekarten ahalko dütüan hobekuntzak segürtantxa mailan ere düdan ezar-ten dütü, etxe zonbaitetarik zinez hüilan iraganen beita. Oraiko bidearen hobetzearen alde dela gehitzen dü bena damützen da posibilitate hori ez beita ikertürik izan.

Bortüko alagiak hobeki baliatzekoEtxalteen eta bortüaren artean diren alagiak haboro eta hobeki balia-tzeko, Eüskal Mendia Leader programaren kari, xedeen presentatzeko dei bat zabaltzen da. Azken urtetan, bortüko güne zonbait erabili gabe ützirik izan dira eta ondorioz franko zikintü dira. Alta, bazken prezioaren goratzea denbora hontan, etxalteen bazken mailako autonomia lagün-tzen ahal lüke eta audela üngüramena zain leioke. Güne horietara aisago hel tzeko, horien xahatzeko, uraren ekarteko eta beste, Ossau Irati sor-markan diren laborariek 12 000 euro artinoko sos lagüntza esküralatzen ahal düe. Haatik, sos zama orokorra mügatürik beita, xedeen haütü bat eginen da. Txostenak edo dozierak Lürraldea.net internet günean biltzen ahal dira oraidanik edo lagüntzaren eskatzeko 05.59.46.51.01 zenba-kiala deitzen ahal da. Xedeen presentatzeko epea arramaiatzaren 30ko finkatürik da.

Interface inserzione alkarteaInterface alkarteak nekezian diren jenteak enplegatzen eta lagüntzen dütü, enplegü edo osagarri mailan bai eta ere egün oroztako bizian izaten ahal diren trabak gaintitzen. Inserzio alkarte honek langabeak lanarazten dütü hargingoan eta zurgintzan. Maulen den zurgintzaren lankian, bide bazterretan ikusten diren piknikako mahainak eta jargiak egiten dütüe. Autokarra ekürüagiak ere egiten dütüe eta zurezko beste lan xehe zon-bait. Armand Elgoyhen, sortzez Larrainekoa, da lankiaren joanarazlea. Zurgina ofizioa erakustea eta erakastea iseatzen da eta erran düanez ez da beti aisa nekezian diren jenteekin lan egitea eta ofizio horren gustü emaitea. Bakotxaren egoera kontütan hartü behar da eta beren ahalen araberako helbürüak finkatü behar direla gehitzen dü.

Pitxukada ogitartegi berria MaulenAbendü hatsarreaz geroz, Mauleko Jai-Alaian Pitxukada izena düan Ogi-tartegia atzamanen düzüe. Ximun Dolhare eta Aude Rota bikote gazteak dü etxikiko. Lekü eztrategiko batetan plantatü dira Mauleko kolegioa eta bi lizeoen artean, gazteak beitirate erosleak eta audela, lekü beita trafiko gütirekin. Astearen kurtsean, egün oroz zabalik date 10etarik 21etara pre-zio apaletan eta bertan atzamaiten ahalko dütützüe : amerikano panini, kebab, pastetx, lür sagar eta beste. Gehitzen ahal dügü, leküko mozki-nekin lan egiten düela, adibide bat hartzeko Azkoria koperatibari erosten deioe gazna. Edateko atzamanen dira üsatüko edariak bena ez alkoho-ladünak. Bestalde, neskenegün gaüez, beren kamiuarekin Zinka ostatü kantüan jarriko dira, bestazalek sabelaren betetzeko parada üken dezen.

Eüskal bio ekoizpenen ezagüpenaren xerkaEüskal Herri osoko Bio identifikazio baten sortzeko gogoeta eramaiten ari da Biharko Lurraren Elkartea azken bi urteetan. Lan hori, Hego Eüskal Herriko ENEEK edo Euskadiko Nekazaritza eta Elikadüra Ekologikoa-ren Kontseilüa egitürarekin partekatzen dü. Marka, labela, zertifikazio enpresa, formakuntza egitüra, orano argitü gabe da Eüskal Herriko Bio identifikazioak zer forma hartüko düan. Bena segür dena da, herritarren eta kontsumizaileen informatzea datekeala bere lehentarzünetarik bat. Mementoko, Eüskal Herriko Bio identifikazioa, Frantzian berriki sortü den eta franko xorrotxa den Bio Cohérence labelaren arauetan bermatzen da. Eüskal-Herriko Bio identifikazioaren sortzeko beharra sortü da, Europar Batarzünako Bio arau berria arintürik izan beita eta agronomia eta haz-kuntza biologikoaren filosofiatik gero eta haboro ürrüntzen beita.

itsasuAhuntz eta ardi hazleei abisua - Herriko Etxeak jakinarazten du ahuntz eta ardi hazleei gober-nuari egin ohi duten diru lagun-tza eskaera informatika bidez egin behar dutela urtarrilaren 31 barne. Hortarako erabili behar den helbidea hauxe da: www.telepac.agriculture.gouv.fr

CCAS batzordearen gomita - Herriko CCAS batzordeak, urte guziz bezala, bazkari bat es-kaintzen du 60 urtez goitiko he-rritarreri: aurten otsailaren 3an, ostegunez, eginen da bazkari hori Sanoki gelan. Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar

dute Herriko Etxean urtarrilaren 31 barne.

GAU ESKOLAk antolatu mus lehiaketa - Itsasuko Gau Esko-lak antolatu mus lehiaketa iraga-nen da aurten otsailaren 5ean, larunbatez, Sanoki gelan, ara-tsaldeko 6etarik goiti.Sari ederrak eskainiak izanen dira lehen bost irabazleeri.Joka-saria 8 eurotan finkatua da presuna bakotxa gatik. Izanen da, arats osoan, tokian berean zer jan eta zer edan. Izenak orai-danik eman daitezke Gau Esko-lara deituz, tel: 05.59.93.40.83.

azkarateSortze – Aurtengo lehen sortzea, muttiko batez emendatu da Jean Marc eta Isabelle Luro familia, Ferdinand deitu dutena, lorietan ezartzen dituela bere lehen bi arrebak eta dudarik gabe familia guzia. Anartean goresmenak burraso uroser eta munduratu berria handi dadila familiako maitasunean.

C.M.

10

Page 11: Herria 3089

Herriz Herri

azkaine

Ohoratuak - Azkaingo Herriak gomitatu du « Adin Goxoa » elkartea, erregeak ospatzeko. 160 jende bildu dira Axafla Baita jantegian.Ohoratuak izan dire : 50 urteko ezteiak :- LARREDE Pierre eta LARROQUET Marie Thérèse

- LASAGA Jacques eta MURUA Jeanne - MASCOTENA Jean Baptiste eta LARZABAL Mayi

60 urteko ezteiak : - TAPIA Marcel eta Alice - HARRETCHE Mattin

Urte berri on uztariztar guzieri eta Herria-ren irakurtzaileeri

2010eko gora beherakIragan urtean Uztaritzeko he-rriak ukan ditu 63 heriotze, 32 ezkontza eta 53 sortze. Nahiz gehienak kostaldeko kliniketan sortuak izan, uztariztar kontsi-deratuak dira haur ttipiak bu-rrasoak hemen bizi direlakotz. Gaur egun 6000ri hurbiltzen da herritarren kopurua. Herriko etxearen agiantzakOhidurari segituz herriko etxeak urte berriko agiantzak eskaini ditu juanden larunbat eguerdi-tan Lapurdi gelan entzule an-danaren aitzinean. Uztaritzeko hautetsi gehienak hor ziren. Hor ziren ere Beñat Auroy kontseilari

jenerala, auzo herrietako auza-pezak, Jean Mixel Barnetche e rretora eta Baionako Supre-feta. Juanden urtean egin lanen berri eman du Lesbatz auzape-zak eta ondotik aurtengo egi-tasmoen berri, horietan bana beste oihanean suteen kontrako proiektua eta geltoki xaharraren antolaketaren segitzea. Azpi-marratu du jandarmeria berria-ren proiektuaren abandonatzea momentuz eta A.H.T.ren kontra zela beti. Bere mintzaldi den-boran gazte batzuek banderola batzu hedatu dituzte zointan al-darrikatzen baitzuten hitzordu bat merarekin, egin beharra den gaztetxeari buruz. Jaun merak hitzeman diote elgar ikustea las-ter. Ondotik saristatuak izan dira elkarteetako bolondres batzu. Aurtengoak hauexek izan dira: Su hiltzaileetan: Maxime Re-naudinEskuz esku elkartea: Jean Mo-liner

Kapito Harri pilota batasuna: Mixel DubrocaLabourdins zango baloian: Jean Paul Poublan CousteLabourdins musikan: Adrien Pi-nan DuhaldeLapurtarrak abesbatzan: Jean Pierre DesmontaisR.C.U.J. errugbi taldean: Jean PizaUztaritzeko gazteria indar jo-koetan: Sebastien DaguerreUr Begi elkartean: Bernadette Errotabehere.Azken hau emazte bakarra iza-nez aurten, goresmen bereziak hartze ditu hemendik, goresme-nak ere beste guzier. Ohidurazko aperitifarekin, giro hoberenean bukatu da agiantzen eguna.

Mus xapelketaLarunbat huntan, 22an, ara-tsaldeko 5etarik goiti eginen da Latsa elkartean Euskal Herriko mus xapelketaren kanporaketa, E.H.ko mus federazioak antola-turik. Hortik sailkatuko diren ira-bazleek jokatuko dute xapelketa horren Lapurdiko finala Pausun otsailaren 19an. Lehiaketa hor-tan Euskadi osoko finalak joka-tuko dira aurten Urruñan mar-txoaren 12an. Izenak eman dai-tezke e.mailez: [email protected] edo telefono huntara: 06 98 62 99 76. Parte hartzaile bakotxarentzat izen emaitea 10 eurotan finkatua da, eta izanen da tokian berean jateko eta eda-ri.Ganer husteIgande huntan, 23an, Altzabea aktibitate gunean Latsa elkar-teak antolatzen du ganer huste bat, egun guzian, urte oroz egi-ten duen bezala. Suerte on pus-ka xaharren bilatzaileeri.

uztaritze

Saristatuak

donamartiriElizan kantaldi – Urtarril honen 23an, igande arratsaldean, 4 orene-tan, gure herriko elizan izanen duzue bekan gertatzen den entzunaldi bat. ELGARREKIN Hazparneko kantari taldea hor izanen dugu bere kantu xarmegarrien xaramela tzeko, kantu herrikoiak edo bereziak, lau boze-tan edo bakarka. Hogoita hamar bat gizonek, Hazpandar edo auzo herritarrak, hala nola Jeannot, Louis eta Sylvain gure herritarrak, osatzen dute talde hori.Laugarren herritar bat ere baginuen duela urte bat arte korala hortan : DAMATIT HAICAGUERRE, 2005

urteaz geroz talde hortan kantari eta gidari laguntzaile. Maleruski bihotz kolpe txar batek eraman zaukun gu-tartetik, espos laguna eta hiru alaba xarmant umezurtz uzten zituela. Kantore hortaz bestalde, Damatitek gidatzen zuen ere suharki Donoztiri-Donamartiriko parropiako korala.Damatiten oroitmenez emana da entzunaldi hori. Jakin zazue ez zautzuela dolutuko : zinez xoraga-rriko bozak, ahoak xabalik, begi-beharriak gisa berean, bi oren ira-ganen dituzue oroitgarriak. Sartzea urririk. Ez egon dudan. Zatozte !

Elgarrekin kantorea, Hazparneko kaperan eskainitako kantaldi batean (Arg. J.A.)

Orotarik - Aste huntan izan dugu herriko kontseilariek helarazi duten kaseta ederra, segur plazer egiten baitu irakurtzea joanden urtean egin diren lanak, bai-eta ere urte berri on ! Horien desira izaitea, guri ere dago milesker handi batekin zueri kontseilari ala herritar, xahar, gazte, ere eta urruneko guzieri, ahantzi gabe gure kasetan Herria maite hunen berriketari langile guziak. Urte aberatsa izan dugu. 7 sortze : Thomas Damestoy Ibarretxean, Emiline Marie Urrixian, Marina Idiartian, Arño Suzanne Haitze Kantuan, Anna Sallaberry Lau Haizen, Jokin Lagourgue Etxegaraian, Maitena Aguerre Elizako aldean. Ezkontza 1 : Patrick Sallaberry eta Floriane Verniest. 3 heriotze : Laurent Haristoy 53 urte, Marie Landagaray 98 urte, Marie Helene Lagardelle kaseta egilea 64 urte. Berri on bat ere helduden urtarrilaren 26an, arratsaldeko 2 orenetarik goiti Beti Xutik sala ederrerat muslariak trebatuko baitira Union Basque xapelgo handiari buruz. Hunen haitadak eginen dira bi igande arratsaldez, martxoaren 6an eta 13an. Parte hartu nahi duten pare guziek eman izenak lehen bai lehen Cachenaut Raymond-eri (Tel. 0559296663). Deneri ongi etorri eta xantza on ! A.A.

donoztiri

SOS Laborari-ren deia - SOS Labo-rari elkarteak galdatzen du bere la-borari partaideer, urte sariak ahal be-zain laster pagatzea Aiherrako Pascal Minjou Etxebazterrekoari edo J-Marie Dartaguiette Etxaikoari, berantenaz urta rrilaren 31ko. Epearen errespetat-zeak arduradunen lana errexten bai-tu, hobe beraz urrats horren egitea. O rroitarazten dute Aihertarrek jadanik letra edo gutun bat ukana dutela . Inbido, iduki : mus xapelketa A ttatean, ibiakoitzean hasten - Aur-tengo mus xapelketa laster hastera doa. Orroit izenak oraingoz eman behar zirela, eta larunbat arratsetan, urtarrilaren 22tik goiti mus haitadak Attatea ostatuan eginen direla. Izenen emaiteko, deitu Attateira 05 59 29 64 23ra, edo Jaki Biscay (05 59 29 43 63) edo Pette Ospital (06 71 41 82 75), ez baita oraino berantegi. Parioa libro !!

Bihotzeko ostatuen arrakasta, eta

toki eskasa - Bihotzeko ostatuekin behardunek kondatu beharko dutela negu huntan ere, ez da dudarik. Os-tegunetan dute aste guziz hitzordua Aiherrako Denen Etxean, Ahurti eta Uztaritze artean, hots 30 herri desber-dinetan bizi direnek. Astero, 15 bat nahiantek dute Denen Etxeko gela airosten eta biziarazten. Abendoko lehen astetan141 behardun errezebitu baldin bazituzten, geroztik kopuru hori goitituz doa. Abendoko azken ostegunean, 1042 apairu zerbitzatu zituzten, joan den urtean garai berean 709 zerbitzatu zituztelarik.Oraino beharrezkoak diren Bihotzeko ostatu hauek beren lanetan trabatuak dira toki eskasaren gatik. Beren toki finkorik ez baitute, ostegunetan aldiro behar dute janaria tokiz aldatu, eta bururatzean sahetseko gela batetan metatu. Harat hunat hauk trabagarriak baitira denentzat, arazo hunen kon-dutan hartzea galdegiten dute haute-tsier. Entzunak izan ditela !

aiherra

Ohoratuak izan diren herritarrak

11

Page 12: Herria 3089

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 54 E Laguntzaile saria 64 E Europan 65 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 99 E edo 129 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 99 EAfrikan : 87 E Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

AVOCATSRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNE 21 place Charles de Gaulle

64220 ST JEAN PIED DE PORTTel : 05 59 25 71 00Fax : 05 59 59 79 62

E-mail : [email protected]

GAEC ITHURRIBELTZIAGroupement Agricole d’Exploitation en Commun au Capital de 38.870,00 Euros

Siège social : Maison «Ithurribeltzia»64430 UREPEL

RCS BAYONNE 394.360.994

L’Assemblée Générale Extraordinaire des associés réunie le 10 Décembre 2010 a décidé la dissolution anticipée du grou-pement à compter du 11 Décembre 2010 et sa mise en liquidation amiable sous le régime conventionnel conformément aux dispositions statutaires et aux articles 1844-7 et suivants du Code civil.

Elle a nommé comme liquidateur Mademoiselle Miren AIRE, demeurant à UREPEL (64430) - Maison ITURRIBELTZIA pour toute la durée de la liquidation, avec les pouvoirs les plus étendus tels que dé-terminés par la loi et les statuts pour procé-der aux opérations de liquidation, acquit-ter le passif et l’a autorisé à continuer les affaires en cours et à en engager de nou-velles pour les besoins de la liquidation.

Le siège de la liquidation est fixé à UREPEL (64430) - Maison «Ithurribeltzia». C’est à cette adresse que la correspon-dance devra être envoyée et que les actes et documents concernant la liquidation de-vront être notifiés.

Les actes et pièces relatifs à la liquida-tion seront déposés au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE, en annexe au Registre du Commerce et des Sociétés.

Pour avis,Le Liquidateur

Avis de Constitution

Avis est donné de la constitu-tion d’une société présentant les caractéristiques suivantes :

Dénomination : AZKORRIA-50.Forme : Société à Responsabilité

Limitée.Siège social : 50 Rue de la Citadelle -

64220 Saint Jean Pied de Port.Objet : exploitation d’un gîte d’étapes,

fourniture de divers services annexes,… ainsi que toutes opérations industrielles, commerciales, financières, mobilières ou immobilières pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet social.

Durée : 99 ans.Capital : 5 000 euros.Gérant : Bigot Alain, maison Oihanpea

64220 St Jean le Vieux.Immatriculation : RCS de Bayonne.

Misioak• Antolaketa mailan, kudeake-tan, komunikazioan, harreran, txostenen prestaketetan eta segimenduan, itzulpen lane-tan... zuzendaritzako ardu-radunei laguntza ekartzea• Egunez eguneko idazkari lanen segurtatzea

Jardunbidea eta egutegia• Hautagaitzak 2011ko urtarri-laren 27an helarazi behar dira berantenaz, dokumentu haue-kin :

- CV zehatza

- Eskuz idatzi motibapen gutuna

Dokumentuak bi hizkuntzetan egin behar dira (euskaraz eta frantsesez)• Ondotik :

- hizkuntza eta teknika gai-tasunen neurketa (2011ko urtarrilaren 31n)

- elkarrizketa• Lanaren abiatzea : lehenbai-lehen, hautatu pertsonarekin ikustekoa

- Postu fitxa EEPren webgu-nean eskura dezakezu

Office Public de la Langue Basque – Euskararen Erakunde Publikoa2, Platanondoen etorbidea – 2, allée des Platanes

64100 BAIONA – BAYONNETel. 05 59 31 18 34 – Fax. 05 59 31 07 [email protected] - www.mintzaira.fr

LAN ESKAINTZA

Euskararen Erakunde Publikoak ZUZENDARITZA LAGUNTZAILE bat xerkatzen du

SCP BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocat

Bâtiment 22 - le Forum 15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNETel : 05 59 31 21 21Fax : 05 59 31 21 29

«SOCIÉTÉ D’EXPLOITATION SECOURS SERVICES»

Société à Responsabilité Limitée au capital de 26.900 Euros

Siège social : ZA de Chikitoys 46 route d’Aritxague - 64600 ANGLET

RCS BAYONNE 383 939 485

Par assemblée générale extraordi-naire du 17 décembre 2010, les associés ont décidé de mettre fin à compter de ce jour, au mandat de cogérant de Monsieur Pascal MORIN, les mandats de Madame Laetitia CAZANOBES, Madame Brigitte LAULOM et Monsieur Nicole Fernando BOX demeurant inchangés, et de modi-fier corrélativement l’article 27 des statuts.

Le dépôt légal sera effectué au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.

Pour avis,La gérance

Commune d’ISPOURE

Enquête publique sur le projet de la carte communale

Arrêté du 13 janvier 2010

Le Maire d’Ispoure a ordonné l’ouverture d’une enquête publique sur le projet sus mentionné.A cet effet, Madame Marie-Thérèse PEREZ, attachée de préfecture en retraite, a été désignée en qualité de commissaire-enquêteur par le Président du Tribunal Administratif de Pau.L’enquête sur le projet de carte communale se déroulera à la mairie du 07 février 2011 au 10 mars 2011 inclus aux jours et heures d’ouverture habituels de la mairie.Le commissaire-enquêteur recevra à la mairie le :- lundi 07 février 2011 de 9 heures à 12 heures- mercredi 23 février 2011 de 14 heures à 17 heures- jeudi 10 mars de 14 heures à 17 heuresPendant la durée de l’enquête les observations pourront être consignées sur le registre d’enquête déposé en mairie. Elles peuvent également être adressées par écrit au commissaire-enquêteur à la mairie à l’adresse suivante : Mairie – Bourg – 64220- ISPOURE.Le rapport et les conclusions du commissaire-enquêteur seront tenus à la disposition du public dès qu’ils seront transmis en mairie.

Le Maire : François LAMBERT

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial

Bayonne (64100)

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 07 janvier 2011, il a été constitué une société présentant les caractéristiques sui-vantes :

Dénomination sociale : CAUSSADE & LALANDE,

Forme social : Société civile de moyens,

Siège social : 10, place André Emlinger, (64100) BAYONNE,

Objet social : Mise en commun (à frais répartis) de tous les moyens matériels nécessaires en vue de facili-ter l’exercice des activités profession-nelles des associés.

Durée de la Société : 50 ans à compter de la date de l’immatricula-tion de la société au RCS,

Capital social : 3000,00 euros, constitué d’apports en numéraire,

Gérance : Maître Christophe CAUSSADE demeurant, Maison ‘Carpe Diem’ à (64480) JATXU et Maître Sophie LALANDE demeurant, 33 Place Francis Planté à (40130) CAPBRETON ont été désignés gé-rants pour une durée indéterminée,

Clauses relatives aux cessions de parts: agrément requis dans tous les cas (unanimité des associés),Dépôt : RCS Bayonne. Pour avis.

AVIS DE DISSOLUTION« LA TAVERNE »

Société en liquidationS.A.R.L. Au capital de 7.700 Euros

Siège social : 63, rue Pannecau64100 BAYONNE

R.C.S. Bayonne : 431 281 161Siret 431 281 161 00015

L’assemblée générale extraordinaire des associés en date du 30 novembre 2010 et tenue à adresse 63 rue Pannecau à 64100 Bayonne ont décidé la dissolution anticipée de la société à compter du 30 novembre 2010 et sa liquidation amiable sous le ré-gime conventionnel, conformément aux dispositions statutaires. La société subsis-tera pour les besoins de la liquidation et jusqu’à la clôture de celle-ci. Le lieu où la correspondance doit être adressée et celui ou les actes et documents concernant la li-quidation doivent être notifiés, a été fixé au 12 rue Paul Gauguin, 40220 Tarnos siège de la liquidation.Elle a nommé comme liquidateur M. Cazorla Robert, 12 rue Paul Gauguin, 40220 Tarnos en lui conférant les pouvoirs les plus éten-dus sous réserve de ceux exclusivement réservés par la loi à la collectivité des asso-ciés, dans le but de lui permettre de mener à bien les opérations en cours, réaliser l’actif, apurer le passif et répartir le solde entre les associés dans le respect de leurs droits.Le dépôt des actes et pièces relatifs à la li-quidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE en annexe au registre du commerce et des sociétés.

Le gérant

« nola erran » hiztegi elkektronikoanEuskararen Erakunde Pu-blikoak jakinarazten dauzue Nola Erran frantsesa-euskara hiztegi elektronikoaren D letra ateraia dela. Balia dezakezue www.nolaerran.org helbidera joanez.

literaturaren zubitegiaARMIARMA atariko LITERATURAREN ZUBITEGIA webgunea berritua izan da. Euskal literaturaren entziklopedia txiki bat da LITERATURAREN ZUBITEGIA. Hauxe du helbidea:http://zubitegia.armiarma.com/. 2004ko apirilaren 1ean abiatu zen webgune hori:- 637 idazle zeuden orduan / orain 823 idazle daude- 3091 libururen zerrenda (bibliogra-fia) zegoen orduan / 3861 liburu daude orain- 2024 esteka zeuden orduan / 5254 esteka daude orain- 678 kritika zeuden orduan / 3670 kritika daude orain.

12

Page 13: Herria 3089

telebixta leihotik

asteburuko Hitzorduak

Bahituak – Astero bezala aipatuko ditugu zortzi frantses bahituak, haien artean direla bi kasetariak beren hiru afganistar lagunekin, beren bahitzeko denbora doala, urte bat baino gehiago. Zoritxarrez Niger herrialdean bahituak izan ziren bi frantses gazteek galdu dute bizia, nola ez dakigularik segurki. Gazteak ziren (25-27 urte). Nola egin haien aitamekin bat egin gabe ? Badira mundu guzian gero eta salbaiago diren eremuak. Afrikan bereziki.

Ulertu zaituztet : Aljer-ko balkoi batetik hau da de Gaulle jeneralak bota zuen oihua eta entzuna izan zen orduan, duela 50 urte baino gehiago, hain zuzen 1958an. Oihu berbera bota du Ben Ali Tunisiako diktadore-presidentak, bainan harek ulertu balinbaditu Tunisiarrak, Tiunisiarrek, aldiz, ez dute batere ulertu. Manifestaldiz manifestaldi jendea asaldatu da, eta, azkenean eskapatu behar ukan du Ben Alik.

Ben Ali : Zer entzun dugu azken egun hauetan ? Oihu batzu : « Ben Ali dégage, Ben Ali assassin, Ben Ali c’est fini ! » Hala da, bururatua da Ben Ali diktadorearen erreinua, 23 urte iraun duena. Azkenean Saudi Arabian kokatu da bere familiarekin. Egia erran, badu familia bat : ehun bat jende, senar edo aita edo osaba (holakoak dira familiak) baliatu dutena aberasteko. Hori baita zinezko makurra Tunisiarentzat, negozio denetan sartua baitzen. Horrek oroitarazten dit nola Franco-ren suhiak, Villaverde markesak lortu zuen, suhia zelakotz, « vespa » delakoen negozioa Espainia guzian. Hortakotz deitzen zuten : el marques den Vespaverde.

Des racines et des ailes : Guadalupetik Biarnora, atxikiko dut bereziki Portaleteko gaztelua berrikitan berritua, Raymond, Gamelin, Deladier eta Mandel 1940ean, eta 1945ean de Gaullek han berean preso ezarri zuen Petain marexal ohia.

Errugbia : Euro xapelgoan Miarritze jokatu da Irlandan Ulster delakoaren kontra eta galdu du (9 eta 6), gutiz galdu, bainan galdu. Ez dakigu non jokatuko duen finala laurdena. Anoetan ? Bertze nunbait ? Noren kontra ?

J.H.

Bere lana :- Herri elkargoaren hizkuntza po-

litikaren obratzean parte hartu (ekin-tzen egitaraua, partaidetzak, gidaritza batzordea) ;

- Kide diren herriak lagundu eus-kararen erabilpena sustatzeko (lagun-tza teknikoa, itzulpenak, formakuntza plana) ;

- Euskararen sustapena helburu duten ekintza batzuen antolaketa, prestaketa eta jarraipena segurtatu ;

- Itzulpenak egin.

Eskakizunak :- euskara menperatzea idatziz eta

ahozkoan (EGA maila ahalaz) ;- esperientzia hizkuntza politikan

eta proiektu bideratzean ;- harremanetarako gaitasuna eta

talde lanerako izpiritua ;- autonomia, seriostasuna, inizia-

tibarako izpiritua eta proposameneko gaitasuna ;

- gaitasunak animazio eta komuni-kazio alorretan ;

- idazteko eta ahozko adierazpe-nerako gaitasunak, sintesirako trebe-tasuna ;

Postuaren deskribapena :- 2 urteko epe mugatuko kontra-

tua, zuzenbide publikoko kontratupe-ko estatutuarekin ;

- Asteroko lan denbora : 17:30 oren ;

- Denbora oso batera pasatzeko ahala

- Postua 2011ko martxoaren 1.ean hastekoa da.Hautagaitzarako baldintzak :

- Hautagaitza txostena, euskaraz eta frantsesez idatzirik helarazi be-harko da, motibapen gutuna eta C.V. zehatz batekin, ondoko helbidera :

Errobi Herri Elkargoko LehendakariaZerbitzugunea

41 PK64 250 Kanbo

2011ko urtarrilaren 20a aitzin.- Beste edozein argitasunarentzat

Errobi Herri elkargoarekin harremane-tan sar :

05.59.93.50.72.edo [email protected]

Euskara Teknikari bat denbora erdiz kontratatzea

Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) partaidetzan, Errobi Herri Elkargoak euskara teknikari bat xerkatzen du denbora erdiz

euskal irratiak 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

ortziralean - Angelun, Barojako gelan (20:00) Kilikolo Zirkoren “Motx” eta Les Acrostiches taldearen “A contretemps” ikusgarriak

larunbatean- Ainhize-Monjolosen, EHLG-ren egoitzan, Antton Curu-tcharry Euskal Herriaren histo-riaz mintzo : 10:00 Historiaurre-tik Erdi Arora, 14:00 Nafarroako Erreinua- Donapaleuko mediatekan (10:30) Itxaro Bordaren “Ezer gabe hobe” liburuaren aurkez-pena- Baionan, merkatuko plazan (11:00) Baionan kantuz. Elkar dendan (18:00) Craig Johnson idazle amerikanoa bere liburuez mintzo. Eta Kalostrapen (21:00) “Es lo que hay” taldearen kon-tzertua, Integrazio Batzordearen alde-Hendaiako mediatekan (11:00) euskarazko ipuinaldia Xan E rrotabehererekin, euskal kort-sarioez- Irisarrin, Ospitalea ondare zentroan (14:00) euskarazko idazketa tailerra Itziar Madina-rekin- Kanbon, AIEC gelan (17:00) Kanboko eta Tarnoseko perku-sio joileak- Mendikotan, Etxekoparian

(19:00) Azia elkartearen besta eta dantzaldia, Eztiki taldearekin- Sohütako elizan (20:30 ) kan-taldi : ikastolako haurrak, “Olaz ola” ikusgarriko kantariak, Lu-cien Larraus Joa eta Anne Bi-dalun, Graxiana Castillon eta Maite Sarraillet, Jean-Claude Arçanuthurry eta Mathieu Uthu-rriborde, Santa Graziko neskak, Maddalen eta Maider Larrory, Dominique Uthurriborde, Pago-lako Lümendi taldea- Hazparnen, Ttattola gaz-tetxean (22:00) Zain eta Lore-beltz taldeen kontzertua

iGandean- Donamartiriko elizan (16:00) Hazparne aldeko Elgarrekin kantorea, Damatit Haiçaguerre zenaren ohoretan- Beskoitzeko elizan (16:00) Pantxoa eta Peioren kontzertua- Baionan, Karmeltegian (16:00) Vocanti koroa

asteburuan- Hendaian, Ziburun, Beskoi-tzen eta Irulegin, Bixintxoko bestak- Miarritzen, Koliseoan, larun-batean (20:30) eta igandean (17:00) Israël Horovitz-en “Trois semaines après le Paradis” an-tzerkia.

Urtarrilaren 21a, ostirala• 16.00 : Mintza leku, ardi esne prezioaz • 17.00 : Kantaire Olatz Zugazti • 19.00 : Aitzur eta Jorra • 20’00 : Presoen oihartzuna

Urtarrilaren 22a, larunbata• 11.00 : Airesta, Mathieu Mendizabal biologikoan ari den ogi egilearekin• 12.00 : Berriak• 12.05 : Xapin• 14’30: ERRUGBI EUROPAKO KOPA BO / Bath • 19’00 : FUTBOLA Nazional : Aviron / Niort • 20.45 : Eskubaloia, 14. eguna: Irisarri / Balma zuzenean

Urtarrilaren 23a, igandea • 09.15 : Gure Bazterrak Ibarlatik 2• 10.30 : Meza Lekuinetik• 12.15 : Gure arbasoak,

Senpereko Bernadette Bereau Amorena • 17.00: Pilota, Baionako Modernean amaturretan, biranazka, frantziako xapelgoko finala• 13.00 : Zuria beltzez • 15.30 : Errubia Nafarroa / Mugron, Baigorrin• 18.00 : Kirolak

Urtarrilaren 24a, astelehena• 16.00 : Zuria beltzez Halabedi irratiak eskainia• 19.00 : Hegoaldeko ostatua • 20.00 : Frantses mintzaldia Eta ez ahantz euskalirratiak.info

emankizunak entzuteko edo deskargatzeko

diosesako beilak 2011n

Lur sainduetara, hegazkinez, apiri-laren 5etik 15era eta azaroaren 3tik 13ra.Konpostela eta Fatima, autobusez, urriaren 8tik 15era.Alsazian gaindi (Verdun, Estras-burgo, Mont St-Odile, Le Struthoff) treinez eta autobusez, ekainaren

20etik 25era.Lurdeko beila, irailaren 23tik 26era erientzat eta 25ean bertzentzat.Gazteriaren Munduko Egunak Ma-drilen agorrilaren 16etik 21era.Bugloseko beila, autobusez, iraila-ren 8an.Xehetasun eta izen emaite : Paul Sarcou, tel.05.59.08.61.99, fax 05.59.50.06.38 edo [email protected]

13

Page 14: Herria 3089

Han eta HeMen

Gogotsu eta ausart

“Gai zaileri lotzeko ausart agert gaitezen, jorratzeko lan ildo zabala badugu oraindik aitzinean”, hori zion joan den larunbatean Ain-hize Monjolosen, hiru oren luzeko biltzarra bururatzean, Mixel Berhocoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganba-rako lehendakariak, elkarte horren seigarren urtemu-gako besta egunean. Bazter guziak mukurru beteak zi-ren, kide, adiskide eta hau-tetsi ainitz harat hurbildurik, Kontseilu Orokorreko Jean-Jacques Lasserre ere lehen aldikotz, hitza luzaz hartzen zuela EHLG-ren lansaila go-resteko.

Hastapenean Maryse Ca-chenaut-ek ditu EHLG-ren lau ildo ohikoak laburbil-du : laborantza politikak, etxaldeen transmisioa eta instalazioa, etxaldeeri ekar daitekeen balio erantsia eta tokiko garapen zentzuzkoa. Azken huntan kokatzen da hain xuxen Elena Aguerre-k sakonki barnatu duen Na-tura 2000 proiektua, bi gune-tan bereziki aitzina eremaiki dena Ipar Euskal Herri hun-tan, Larrun-Xoldokogainan eta Artzamendi-Mundarrain aldean. Tokiko hautetsiekin egiten den lana, Larrungoari doakionez Jean-Louis La-duche Azkaingo auzape-zak eta Battitt Laborde Sa-rakoak ekartzen zutela beren lekukotasuna. Ondare natu-rala beiratu, tokiko jendeen bizipidea segurtatuz, ingu-rumenari harmonisaturik, hara Natura 2000-ren desafio handia. Zalutasun handiko treinbide proiektuak Larrun

alde hortan minberaturik jar-tzen duen gaia, larunbatean Frantxua Maitia ziztukatua zela, gehienek erokeria hut-sa aurkitzen duten proiektu hori sustengatzea gatik.

Adrien Kempf gazteak bere aldetik EHLG-k bidean ezarri duen Euskal Herriko laborantzaren behatokiaz du hitzegin. Behatoki ho-rrek nahi du sakonki ikertu zertan den laborantza gaur euskal lurralde huntan, he-rrika, kantonamenduka ala orokorkiago : etxe mozkinak ekoizten dituzten etxaldeak, etxaldetako bizilagunen adi-nak, segidaren mentura eta bertze. Beste bi alor baditu ere EHLG-k jorratzen hasiak, Arño Cachenaut eta Beñat Molimos-ek aipatu dituzte-nak : behi haragiaren ingu-ruko ikerketa eta laboran-tzako lurrak nola beiratu, ez bakarrik kostalde hortan bai-nan ere barnealdeko herrie-tan, laborantzak lur horietarik ainitz galtzen ari dituelarik.

Hots, gogotsu agertu da la-runbatean EHLG, nola ez, jaz buru gainean zituen ho-dei ilunak urrundurik, nahiz bidegabekeria batzu beti hor dituen traban, frantses estaduaren ganik. Francis Poineau diruzainak kondu orekatuak agertu ditu, etekin doi batekin ere, hori ere ez baita guti gisa hortako tresna (11 langile) kudeatu behar delarik.

Euskal Herriaren historia ezagutu

ARIHPB elkarteak (Euskal He-rriaren historiari buruzko iker-keta eta ezagutza elkartea) eta Manu Robles-Arangiz Funda-zioak antolatzen dute, Euska-raren Erakunde Publikoaren laguntzarekin, formakuntza ziklo bat Ainhize Monjolosen, EHLG-ren egoitzan. Horren bi-dez, publiko gaztea bereziki bai-nan ere edozein pertsona nahi litaizke Euskal Herriaren eta euskararen historiari sentsibili-zatu. Huna aldi huntako sailak noiz eta norekin iraganen diren :

- urtarrilaren 22an, larunbata, Antton Curutcharry-rekin : 10:00 “Prehistoriatik Erdi Arora” eta

14:30 “Nafarroako Erreinua”.

- urtarrilaren 29an, larunbata : 10:00 Peio Etcheverry-rekin “1789 aitzineko Euskal Herria / Aro modernoa” eta 14:30 Peio Etcheverry-Ainchart-ekin “1789 ondoko Euskal Herria / Aro ga-raikidea”.

Formakuntza ziklo hori urririk da, gai bakotxa bizpahiru ore-nekoa. Hitzaldi horiek osoki euskaraz dira. Haatik ziklo hori e rrepikatuko da otsailan, 5an eta 12an, Baionan aldi hortan, frantsesezko hitzaldiekin. Izenak emaiteko : [email protected] edo tel.06.84.52.74.35.

Datorren astean, FIPA festibala

Urtarrilaren 24etik 30era ira-ganen da Miarritzen 24. FIPA telebistako ikus-entzunezko festibala, Olivier Mille zuzen-dariaren eskupean. Zazpi egunez 300 programa baino gehiago (web programak barne) ikusten ahalko da, zenbaitzu lehiaketa ofizialean presentatuak, bertzeak lehia-ketatik kanpo. Sail desberdi-netan, beti bezala : fikzioak, hostokadak, dokumentalak, erreportaiak, musikaldiak, ikusgarriak. Bortz epaimahai izanen dira programa horien jujatzeko.

Horiek guziak erakutsiak iza-nen dira toki desberdinetan : Bellevue kasinoan, Herri ka-sinoan, Midi geltokian, Royal zinegelan, Mediatekan eta Koliseoan. Sartze orokorra festibal osorako (salbu azken ikusgarria) 25 eurotan finka-tua da. Ikustaldi bakarka aldiz 5 eurotan (3 eurotan langabe eta ikasleentzat). Astelehen

24ean, filmak ikusgai 19.45eta-tik goiti. 25etik 29ra: 9:30-23:20. Igande 30ean, 10:00eta-tik goiti.

EHLG-ren Lagunak elkartekoek deialdi zorrotza egin dute 2011n 300 emaile berri gehiago izan diten, jendek eta egitura pribatuek emanikako diruak EHLG-ren buxetaren %40a segurtatzen duelarik

14

Page 15: Herria 3089

kirolak

pilota Lambert, Alfaro, Harismendy aitzinalanjeros hura gainetik, pasatuak pasatu, bainan ttinki-ttinkian zi-ren aferak bururaino (32tan ber-din, 35etan ere ba). Bi pilotari mota dena den, alde batetik go-rako mailean ainitz emana duen bat Larrechea, eta bestetik pilo-taren amodioz sekulan barka-tzen ez duen suharra Ellande. Hau ariko da segidako partidan Senperen Laurent Lamberten kontra ostiral huntan.Thierry Harismendy ............40Olivier Jeannots .................29Hirugarren partida hau Armen-daritzen jokatu da igandean eta hor ere irabazleak eman du jada erakutsia zuena, lan-destarrarekin zituelarik haatik orain konduak. 8tan berdin, eta 11etan ere, izanik, emeki emeki hartu du gaina donamartiriarrak baina sekulan amor eman gabe landestarrak bere besoarekin. Behar baitzen haatik jo hegoal-dean ere jotzen ikasia zuenare-kin.Thierry Harismendyk beste bat

Laurent Lambert .................40Bixente Lazcano .................27Holaxe doatzi buruz burukako xapelgoak trinket batetik bes-tera. Lehen partida huntan Laurent Lambertek jada Baigo-rrikoan erakutsia zuen gaia han zuen berriz ere berekin Saran. Sakatu du lehenik, dorpe eta indartsu, aitzinetik usatua den bezala, haatik hor 13 metretarik oraiko legeen arabera 13 sake sartzen zituela halere. Urruña-rrak atxiki dio hastean (17tan berdin) baina gero 32-22 eta makurra egina zen, nahiz gehia-go egin dezaken Bixenteren beso ederrak.Ellande Alfaro .....................40Olivier Larrechea ................36Gero bere aferak ongi ereman ditu Ellandek, jakinik ez duela zuraidarrak lehengo apuño

txirrindularitza

eskubaloia

aurkituko du helduden larun-batean Baionako Modernean, Paxkal Ezcurra II izanen baitu kontrarioa. Gero, segidan, edo lehenik beste partida, han be-rean Bonetbeltx eta Patrick Oçafrainen artekoa izanen da. Jende alde ederra behar lukete horiek orok. Etcheto ez da ari-zan Armendaritzen eta utzi du aurtengoa, minez. Domaia !

AMATURREN XAPELGOAKSorhaitz – Bessonart ..........40Muscarditz – Arbeletche ....28Xapelgo nagusiko finalerdian, Zuraide-Senperekoak dira Iri-sarrikoeri nausitu eta beraz aur-tengo finalaren txartela irabazi, orai erranen dugun irabazle hauen kontrako finala jokatze-ko.Goicoetchea – Lamure .......40Hiriberhonde – Larroquette 29Baigorri-Milafrangarrak beraz aurten beste finalistak, bi herri pilotari horiek bakotxak bere lur-rean lagunak atxeman artean.

HEGOALDEAN ERE XAPEL-GOANBengoetxea – Patxi Ruiz ....22Titin – Pascual ....................20

Olaizola I – Beloki ...............22Gonzalez – Laskurain .........16

J. Retegi – Beroitz ..............22Idoate – Zabaleta ................16

Olazabal – Arruti .................22Rico IV – Argote ..................17

Olaizola II – Begino ............22Aritz Lasa – Merino II .........15

Ongay – Merino I ................22Olaetxea – Albisu ................17

Arretxe II .............................16Saralegi ...............................11Hau lauterdian. Baina xapel-goan beti hoberenean behar, Titin, Gonzalez, Laskurain eta besteak. Ongi doatzi beste batzu, hala nola Asier Olaizola.

Bego

Joanden astean baiginion Beñat Errandonea Saratarra Dakar lasterkaldia uztera behartua izan zela aste baten buruan, bere buggyaren motorrea hautsirik, Pierre Couillet Mauletarra aldiz bururaino heldu da, hau kamiunarekin, partxuer zituela Michel Boucou eta Jose Joaquin de Campos Martins. 38garren aldia zuen Dakar lasterkaldian parte hartzen zuela Xiberotarrak eta hain xuxen 38garren postuan bukatu dute lasterkaldia Buenos Airesen (59 kamiun ziren abiatzean), 13 etapak beterik, hots 9.500 kilometro.

Couillet Xiberotarra bururaino heldu

Joanden aste erditan aurkeztua izan da, Alacanten, txirrindularien aurtengo

Vuelta. 75garren itzuli hori Euskal Herritik ere iraganen da. Bazuen hogeita hamar bat urte ez zela holakorik gertatu. Vueltaren abiatzea eginen da agorrilaren 20an, uda betean beraz eta usaian baino goizago, Frantziako Itzulitik lau astetara. “Jende gehiago ekarriko du aldaketa horrek bide bazterretara” dio Abraham Olano Vueltako zuzendari teknikoak. Hiru etapa iraganen dira Euskal Herritik : 17garrena, irailaren 7an, Oion (Araba)-Peña Cabarza (Kantabria), 212,5 km ; 19garrena, irailaren 9an, Noja (Kantabria)-Bilbo (Bizkaia), 158 km, Bilboko helmuga Guggenheim-eko eskualdean izanki ; 20garrena, irailaren 10ean (azken aitzineko etapa), Bilbo-Gasteiz, Urkiola mendian gaindi (lehen kategoriako mendia), 187 km. Madrilen bururatuko da Vuelta irailaren 11n.

Vuelta 2011 Euskal Herritik

Esku huskako lehiaketa Donamartirin

Donamartiriko Foyer Rural elkarteak esku huskako lehiaketa antolatzen du, binazka, herriko trinketean. Hiru maila izanen dira. Izenak eman behar dira urtarrilaren 23ko berantenez, deituz Thierry 0674520558 edo Sylvain 0674641983.

Gutitarik amore eman

Gaitzeko partida jokatu dute irisartar eskubaloilariek joanden ibiakoitzean Airoski gelan Tolosa erraldoiaren kontra. Eta erraldoia erorrarazteko zorian izan dira, partida erditan aitzinean ere zirela, 14-13. Bigarrenean haatik, Tolosarrek erabili duten erritmo biziak ito ditu

tokiko jokolariak, epaileek egia erran ongi lagundurik, eta oraindik 28na balinbaziren 10 minutu gelditzen zelarik, ondarrean 33-36 galdu dute euskaldunek. Ohorearekin beraz, hain dira gogotik jokatu. Helduden larunbatean, berriz ere Airoskin (20:45), Balma-ren kontra aldi hortan.

Urtarrilaren 23an, igandez (15:00), iraganen da Kan-

bon, Mixel Labeguerie kirol-zelaian, futbol partida bat be-rezia Frantziako Variétés Club eta Kanboko Izarraren artean. Mugagabeko Sokorritzaileek al-txatuko dituzte irabaziak, beren materiala berritzeko. Alabainan, erakunde horrek zaukan mate-rial guzia Haitin utzia du, duela urte bateko lur-ikara suntsigarri haren ondotik. Gisa hortan, jendearen eskuzabaltasunaren behar gorrian dira Mugagabeko

Sokorritzaileak. 1978az geroz ari da jendeen sokorritzen mun-duko lau hegaletan Mugaga-beko Sokorritzaileen erakun-dea, beharra nun den eta han. Bere baitan badaude medikuak, erizainak, teknikariak, mia-ketetako zakur-erabiltzaileak, urgentziazko misioak betetzeko.

Elkartasunezko futbol partida horrentzat, sartzea 5 eurotan izanen da, urririk haatik 12 urtez pekoentzat. Tokian berean jatekoa eta edatekoa.

Mugagabeko Sokorritzaileekin

Futbola

Igor Anton

15

Page 16: Herria 3089

inbido

euskal diasPoraDonostiar eta euskaldunen danborrada munduan barreiatua

Chiloe ugartea eta hango elizak…Txile herrialdearen konduko ugarte famatuena da Pazko, hiru astez aipatua duguna sail huntan berean, bainan han-diena da Chiloe, gure Xube-roak baino hamar aldiz eremu gehiago hartzen duena. Berre-hun kilometro luze nunbait han, zabalerat berrogoi bat. Eta Paz-ko denetarik biziki urrun bada, Chiloe Txileko kostetarik hurbil da, oren erdi bat aski untziz ha-rat heltzeko… Orotarat 160.000 biztanle, 40.000 Castro hirina-gusian eta kasik beste hain-beste Ancud portuan. Heldu baita jendetzearen erditsua bi hiri horietan kausitzen dela.

Ugarteak badauzka biziki baz-ter ederrak, oihan arraro batzu besteak beste eta itsas-bazter

xoragarriak, zernahi ugartexka ekialde guzian. Usu euria haa-tik, uda ala negu, eta ekaitza merke, bereziki mendealerat…Ugarte hortako berezitasun ai-pagarrienetarik, hango elizak. Denak osoki zurezkoak, ez bai-ta holakorik biziki ikusten beste nihun! Eraikin guzia zurez egi-na, hango etxe guziak bezala funtsean. Eta artetik erraiteko, hango arran tzaleen barkuak ere denak zurezkoak dira! Eliza ederrak segur, barnez nasaiki apainduak, gehienak hamazaz-pi eta hemezortzigarren mende-

takoak, geroztik xaharberrituak izan badira ere. Iparralderat ez dute idekidurarik batere, haize bortitzenek iparraldetik joiten-eta. Asko gisetarat eraikuntza bereziak, harat joan ziren lehen misionesten gosturat molda-tuak bainan hango bereko moldeen arabera ere…Eliza horietarik hamasei badira duela hamar urte Unesco na-zioarteko erakundeak “mun-duko ondare” sailkatuak, arta handiz behar direnak beraz be-giratu…

Laminak baino makurrago?Chiloeko jendeak, nahiz gi-rixtinoak diren, a rras atxikiak daude nolazpait lehengo si-neste batzueri eta usu aipatzen ere dituzte. Gisa hortan dute orobat erakutsi nahi beren nor-tasun berezia eta beren ohidura zaharrak ez dituztela bi sosetan saltzekoak! Aspaldiko ipuin ha-rrigarri asko gogotik kondatzen dituzte kanpotiarreri! Eta badute zer konda “trauco” delakoare-kin! Herri bakoitx, denen bixtan bada “trauco” delako horren irudia, herriaren gerizatzaile bat balitz bezala, aingeru begi-rale bat nolazpait! Alta, berenaz “trauco” famatu hori etzen se-

gur aingeru bat, lehengo ixto-rioek diotenaren arabera segu-rik! Izaite bitxi bat, gure laminen idurikoa beharbada, zernahi ba-lentria egiten ahal zuena, bai-nan arrunt jite txarrekoa haatik! Jendearen itxurakoa, bainan ñañoa, oihanean bizi, eta gauza itsusiak egiten zituena, arrunt emaztekaria izanez! Horra zer-gatik neska gazte bat haur be-harretan gertatzen zelarik beti erraiten zen han gaindi “trauco” atrebitu horrek zuela engana-tua!

Muslaria

San Sebastian --edo lehengo mol-dean Jondoni Sebastian-- astea da hau Gipuzkoako Donostian eta gau-za bera erraiten ahal da munduko hainbat euskal etxeen kasuan ere. Jakina da urtarrilaren 20a dela Se-bastian sainduaren eguna, eta ber denboran beraz Gipuzkoako hiribu-ruko besten tenorea. Euskal Herriko herri gehienetan herriko bestek hiru, lau, bost egun, astebete edo gehia-go irauten badute, Donostiakoek egun bakarra, 24 ordu, baina trin-koak, azkarki bizituak dira, beti ere danborradaren inguruan, Sarriegi musikagile donostiarrak sortu aire eta musikak danborrez joaz. San Sebastian eguna da donostiarren besta handia, eta danborrada da egun horren arima. Eta gogo eta giro hori, danborrada, ekarria dute donostiarrek azken aldian Euskal Herriko beste herri eta leku batzue-tara, eta baita Diasporara ere. Aipatzen genuen aitzineko batean, munduan gero eta gehiago direla danborradak antolatzen dituzten euskal etxeak. Aurten osteguna da urtarrilaren 20a, beraz Donostiatik kanpo --Donostian jai-egun ofiziala baita-- ospakizuna aitzineko edo on-doko asteburura aldatu ohi dute. Ar-tikulu hau edertzen duen argazkia, adibidez, iragan larunbatean ateraia

da Argentinako Necochean, urte guziz San Sebastian Euskal Etxeko besta handia bezala ospatzen duen herrian. Ez da ahantzi behar uda be-roan eta bakantza giroan direla me-mentu huntan Argentinan. Joanden ostegunean, urtarrilaren 14ean, in-guruko euskal etxeetako gazteak bildurik, erromeria egin zuten Neco-chean, eta euskal janarien dastake-ta; larunbatean, arratsaldean, herri kirolen erakustaldia, eta gauez ‘San Sebastian Paella Handia’, Euskal Etxeko kide eta lagunen danborra-da; azkenik, helduden ostegunean,

urtarrilaren 20ean, meza eginen dute eta txikien danborrada. Jakina baita kanpoan ere bizitzen ahal direla, eta azkarki, Euskal Herriko usadioak. Asteazken gau huntan, gaueko hamabiak jotzen dutelarik, San Sebastian aireen eta danborren azantza besta ha-siko da errate baterako Madrileko Euskal Etxean, Bartzelonakoan, Murtziakoan, Valladolideko Eus-kal Etxean... baina danborrada eta besta segituko da baita ere Euro-pako beste zenbait lekutan, Hego

Amerika osoan, eta danborradak izanen dira baita ere Mexikon, Es-tatu Batuetan eta Kanadan... eta baita Asian ere, ondarreko urtetan danborrada gisa xinplean eta ma-hai gainean jo ondoren, aurten bere lehenengo danborrada ofiziala ate-rako baitu Txinan Shanghaiko Eus-kal Etxeak. Hogeita hamar gaztek sortu dute Shanghaiko danborrada eta ilusio eta esperantxa handiz arizan dira antolatzen eta errepikak egiten. Shanghaiko Xikang Lu aldean obra-tuko dute helduden ibiakoitzean, karrikan, eta bururatzen dutelarik afaria eginen dute Shanghaiko Kuluska euskal jatetxean, beste batzuk hiriko Berasategui jatetxean eta baita Euskal Etxearen egoitzan ere. Horren aitzinetik, 19an gauean donostiar-donostiarrenek afari bere-zia eginen dute baita ere Berasate-gui ostatuan. Donostian, Europan, Ameriketan edo Txinan donostiar eta euskaldunek gogoz kantatuko dute egunotan, Raimundo Sarrie-gik XIX. mendean euskaraz izki-riatu hitzak: «Sebastian bat bada zeruan, Donosti bat bakarra mun-duan...» Nihaur ere, donostiarra iza-nik, hala ibiliko naiz 20ean Donos-tiako karriketan.

Joseba Etxarri

Zurezko eliza bat, “munduko ondare” ekarria…

Ur hegietan, “palafitos” deitzen dituzten etxeak, pazeta handi batzuen gainean pausatuak bezala, uraren menetik aski gora…

Basajaun gisako “trauco” delakoa, iduri herria gerizatzen duela…

Danborrada joanden larunbatean Argentinako Necocheako Euskal Etxean, Picon jauna zuzendari (argazkia Ester Arrondo)

16