herria 3080

16
2010eko Azaroaren 11koa - 11 Novembre 2010 - 1,15 E - N° 3080- ISSN 0767-7643 Esperantza galduz, denak galtzen dira ( Albaniako erran zaharra) HERRIA : Zerk ekarri zaitu ho(rre)la labo- rantzara, zu ez zara laboraria ? M.M. : Ez naiz laborari familia batekoa, ha- lere nik hautatu bidea da laborantza ; haa- tik hautua egitetik eta ofizioan sartzera bide luzea da. Lehenik formakuntza bat segitu behar da ; eta hortarik partaide desberdinak ezagutu, orduan da proiektua ontzen eta osatzen. H : Nola jin zaizu laborantzan formatzeko ideia eta gogoa ? M.M. : Ez bainintzen batere laborantza mun- dukoa baina kanpoan lan egitea gogoko bainuen, harremanetan sartu nintzen bar- nekaldeko laborari batzuekin eta hor ontu zitzaidan laborari izateko ideia neure baitan. Hor deliberatu nuen formatuko nintzela, eta Bretainian ; zergatik ? Orduan, 2003-an, han baitzen laborantza biologikoan moldatzen zuen zentro bakarra. Hastapenetik ene hau- tua biologiokoarena baitzen : ez nuen as- matzen ahal zerbait ekarrarazi ez dakit zen- bat pozoi eta peztizida erabiliz eta ene auzo- ari presentatzea, pratika sanoetan ibiltzeak suposatzen du ere zure hurbileko laguna ere errespetatzea. H : Laborantza mundu zabala da, zerk ekarri zaitu ogia egiteari pentsatzera ? M.M. : Hori ere etapaka egin da. Hasi nahi- an hazkuntzan eta gasnak egiten, ahuntzak nituen gustoko, baina lan ainitz galdatzen dute eta sobera zaintsua nintzela kabalekin ohartu nintzen ; suertez, lana egiten nuen Bretainiako baserrira egun oroz etortzen zen okin-laborari bat ogiarekin, eta neroni ttiki ttikia nintzelarik ene aita okina zela oroitu- rik horrela egin zen lotura. Ene baitan erran nuen zergatik ez laborari okin hau gehiago ezagutu, horrela dut ezagutu suaren eta fer- mentazioaren mundua. H : Formakuntzatik lekora lekuko ogi ba- rietateak nola aurkitu dituzu ? M.M. : Bigarren mundu gerla ondoan desa- gertu da begi kolpe batez, ordu arte men- detan barna laborariek ogiarekin bildua zu- ten jakintza eta esperientzia. Behar izan dut orduan harremanetan sartu landare eta bi- hikietan barietate zaharrak biltzen eta bizia- razten dituzten egiturekin, hala nola BLE (Bi- harko Lurraren Elkartea) eta Arrapitz egitura bezala. Horien bidez hurbildu naiz “Reseau Semences Paysannes” sarera, badu hamar urte ari direla artoa, garia, zekalea bezalako lekuko barietate zaharrak berreskuratzen eta biderkatzen. H : Gari barietate xahar horiek nola lantu dituzu ? M.M. : Domintxainen hasi niz saioak egiten, beste laborari batzuekin, « Sortalde » elkar- tearen inguruan. Batzu ari dira barazkigin- tzan eta nik hor erein dut ogia lehen aldikoz 2008-an. H : Euskal Herriko GFA Lurra elkarteari pentsatu duzu nolaz ? M.M. : Ez izanki-eta nihaur laborantza mun- dukoa baizik-eta HCF erraiten den bezala hitz teknikoetan (hors cadre familial), ofizio- an sartzeko bidea luzeagoa da enetzat ; eta GFAk ekartzen dio ene xedeari inpultso bat gaitza, ez dut lurraren erosteko kapitala ate- ratzerik, GFAren etxetiar izanen naiz ; 36 000 eurotan erosiko du GFAk hamar hektara lur Arüen, erospen horren dirua elkartasun bidez eskuratuko du : 63 euroko 650 akzio euskal herritarren artean saltzen ematen ditu hemendik eta otsail bukaera arte H : Ez zara bakarrik laborari izanen baizik eta okin-laborari ez ote da ainitz presuna berarentzat ? M.M. : Aldi berean barnean eta kanpoan ariko naiz ; kanpoan garia hautatzen, ereiten eta biltzen, barnean hazia ogitzen ; elkar- tasun handia badut nere inguruan, laboran- tza biologikoa elkartasuna bizi duen mundu bat da ; hara nola pentsatua dudan lana : Arüeko hamar hektara horietatik hiru ereiten ditut urtean, ondoko urtean beste hiru eta horrela hiru urteren buruan lehenik ereina berriz ; 25 kintal ogi atera behar ditut urtean, astean 140 kilo ogi egiteko. Partikularrekin eta AMAP erostun multzo batekin badut ogi- aren saltzeko mentura. Euskal Herriko GFA Lurraren kanpaina berria 2010 63 euroko 650 parte salgai Epea : oraindik eta 2011-ko otsailaren ondarra arte. GFAM Lurra : Lapitz hotza karrika, 32 rue de la Bidouze 64120 Donapaleu Eposta : [email protected] Laborari eta okin Amets bat gauzatzera abian da Mathieu Mendizabal azkaindar gaztea Iparralde barneko aldean. Berak ekarrarazi garia ogitu eta hurbilenean saldu, eta horretatik bere bizipidea atera. Ametsetik obrarako bide horretan Euskal Herriko GFA Lurra elkarteak eskukaldi bat funtsezkoa ekarriko dio hamar hektara eremu erosiz Arüen. Ideia hori nola gorpuztu duen kondatzen du Mathieu Mendizabalek aste honetako HERRIAn. Mathieu Menizabal azkaindarra

Upload: 8probintziak

Post on 21-Mar-2016

253 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Herria 3080

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3080

2010eko Azaroaren 11koa -11 Novembre 2010 - 1,15 E - N° 3080- ISSN 0767-7643

Esperantza galduz, denak galtzen dira

( Albaniako erran zaharra)

HERRIA : Zerk ekarri zaitu ho(rre)la labo-rantzara, zu ez zara laboraria ?M.M. : Ez naiz laborari familia batekoa, ha-lere nik hautatu bidea da laborantza ; haa-tik hautua egitetik eta ofizioan sartzera bide luzea da. Lehenik formakuntza bat segitu behar da ; eta hortarik partaide desberdinak ezagutu, orduan da proiektua ontzen eta osatzen.H : Nola jin zaizu laborantzan formatzeko ideia eta gogoa ?M.M. : Ez bainintzen batere laborantza mun-dukoa baina kanpoan lan egitea gogoko bainuen, harremanetan sartu nintzen bar-nekaldeko laborari batzuekin eta hor ontu zitzaidan laborari izateko ideia neure baitan. Hor deliberatu nuen formatuko nintzela, eta Bretainian ; zergatik ? Orduan, 2003-an, han baitzen laborantza biologikoan moldatzen zuen zentro bakarra. Hastapenetik ene hau-tua biologiokoarena baitzen : ez nuen as-matzen ahal zerbait ekarrarazi ez dakit zen-bat pozoi eta peztizida erabiliz eta ene auzo-ari presentatzea, pratika sanoetan ibiltzeak suposatzen du ere zure hurbileko laguna ere errespetatzea.H : Laborantza mundu zabala da, zerk ekarri zaitu ogia egiteari pentsatzera ?M.M. : Hori ere etapaka egin da. Hasi nahi-an hazkuntzan eta gasnak egiten, ahuntzak nituen gustoko, baina lan ainitz galdatzen dute eta sobera zaintsua nintzela kabalekin ohartu nintzen ; suertez, lana egiten nuen Bretainiako baserrira egun oroz etortzen zen okin-laborari bat ogiarekin, eta neroni ttiki ttikia nintzelarik ene aita okina zela oroitu-rik horrela egin zen lotura. Ene baitan erran nuen zergatik ez laborari okin hau gehiago ezagutu, horrela dut ezagutu suaren eta fer-mentazioaren mundua.H : Formakuntzatik lekora lekuko ogi ba-rietateak nola aurkitu dituzu ?M.M. : Bigarren mundu gerla ondoan desa-gertu da begi kolpe batez, ordu arte men-detan barna laborariek ogiarekin bildua zu-ten jakintza eta esperientzia. Behar izan dut

orduan harremanetan sartu landare eta bi-hikietan barietate zaharrak biltzen eta bizia-razten dituzten egiturekin, hala nola BLE (Bi-harko Lurraren Elkartea) eta Arrapitz egitura bezala. Horien bidez hurbildu naiz “Reseau Semences Paysannes” sarera, badu hamar urte ari direla artoa, garia, zekalea bezalako lekuko barietate zaharrak berreskuratzen eta biderkatzen.H : Gari barietate xahar horiek nola lantu dituzu ?M.M. : Domintxainen hasi niz saioak egiten, beste laborari batzuekin, « Sortalde » elkar-tearen inguruan. Batzu ari dira barazkigin-tzan eta nik hor erein dut ogia lehen aldikoz 2008-an.H : Euskal Herriko GFA Lurra elkarteari pentsatu duzu nolaz ?M.M. : Ez izanki-eta nihaur laborantza mun-dukoa baizik-eta HCF erraiten den bezala hitz teknikoetan (hors cadre familial), ofizio-an sartzeko bidea luzeagoa da enetzat ; eta GFAk ekartzen dio ene xedeari inpultso bat gaitza, ez dut lurraren erosteko kapitala ate-ratzerik, GFAren etxetiar izanen naiz ; 36 000 eurotan erosiko du GFAk hamar hektara lur Arüen, erospen horren dirua elkartasun bidez eskuratuko du : 63 euroko 650 akzio euskal herritarren artean saltzen ematen ditu hemendik eta otsail bukaera arte H : Ez zara bakarrik laborari izanen baizik eta okin-laborari ez ote da ainitz presuna berarentzat ?M.M. : Aldi berean barnean eta kanpoan ariko naiz ; kanpoan garia hautatzen, ereiten eta biltzen, barnean hazia ogitzen ; elkar-tasun handia badut nere inguruan, laboran-tza biologikoa elkartasuna bizi duen mundu bat da ; hara nola pentsatua dudan lana : Arüeko hamar hektara horietatik hiru ereiten ditut urtean, ondoko urtean beste hiru eta horrela hiru urteren buruan lehenik ereina berriz ; 25 kintal ogi atera behar ditut urtean, astean 140 kilo ogi egiteko. Partikularrekin eta AMAP erostun multzo batekin badut ogi-aren saltzeko mentura.

Euskal Herriko GFA Lurraren

kanpaina berria 2010

63 euroko 650 parte salgai

Epea : oraindik eta 2011-ko otsailaren ondarra arte.

GFAM Lurra : Lapitz hotza karrika, 32 rue de la Bidouze

64120 DonapaleuEposta : [email protected]

Laborari eta okin

Amets bat gauzatzera abian da Mathieu

Mendizabal azkaindar gaztea Iparralde

barneko aldean. Berak ekarrarazi garia ogitu eta

hurbilenean saldu, eta horretatik bere bizipidea

atera. Ametsetik obrarako bide horretan

Euskal Herriko GFA Lurra elkarteak eskukaldi bat funtsezkoa ekarriko dio hamar hektara eremu

erosiz Arüen. Ideia hori nola gorpuztu duen

kondatzen du Mathieu Mendizabalek aste honetako HERRIAn.

MathieuMenizabal

azkaindarra

Page 2: Herria 3080

Gure Hitza

DEMO DELAKOAKZer dira Demo delako horiek ? Demokratak, dudarik gabe, « demos » grekeraz populua adierazten duela eta, beraz, euskaldun jendearen alde jokatzen direla. Demonioak behar bada haien ekintzak jokoz kanpo direlakoan. Adibidez, duela hamar urte, Dominique Garat baten izenean, hain zuzen bere anaiarekin euskal departamenduaren alde mintzatu zena 1790an departamenduak sortu zirelarik, « mailegatu » zituzten Lapurdiko deliberoen bi liburu, hitzemanez itzuliko zituztela Artxibategi bat eraikiko zelarik Baionan. Estrenatu da Artxibategia azaroaren 5ean eta, hitza hitz, bezperan, XVIII. mendeko jauntzitan emana, demo batek bi liburuak itzuli ditu Senperen komunikabide guzien aitzinean. Umoretsuak demo delakoak !

Mundu zabalean

MartineAste hunek ekarri dauku Jondoni Martine eguna. Azaroaren 11. Mugaz hunaindian besta-buru ekarria dena, 14-eko gerla izigarri hura gogoan. Egun hori orduko gerlari ohien besta zen. Bainan orduko gerlariak denak joanak dira mundu huntarik, azkenak arras berrikitan haatik. 40-ekoek hartua dute segida bainan hek ere bakantzen ari. Hor dira ere, gazteago, Aljerian ibili horiek… Entzuten dugu aitzinekoen ildo beretik nahi dutela segitu, heietaz oroitzen direla eta nahi ondotik heldu direnak ere oroitzea. Gisa guziz, hautetsi eta kargudun, ainitz bildu dira aurten ere oroit-harrien aitzinean…14-eko gerla hasi zela, badu ixtante ehun urte. Ni segurik beti gogoetatua nago gerla hori aipatzean. Ezin konprenituz gure gaixo Europa nola hortaratu zen, nola plantatu holako gerla bati, denboraren buruan zentzugabekeria hutsaren itxura guziak dituen gauza bati! Hoinbeste hil, hoinbeste zauritu, hoinbeste makur, nolaz etzuen norbaitek aski bertute ukan holako gaitzetik gure populuak begiratzeko. Hau ere ez dut konprenitzen: orduko politikari batzu (Clemenceau konparazione) eta armadetako aitzindari batzu (Joffre, Foch eta holako zonbait) nola ez dira oraino ere goraipatazen hor gaindi! Hiri gehienetan karrika batek, edo plaza batek, heien izena dauka… Badira heien mereximenduez ezin ixilduak direnak! Dena espantu, beharrik hor zirela, bestenaz alemanek iretsiko gintuztela! Bainan hortan dea egiazko auzia? Ni beti berdin gogoetatua heien urgulu soberakina, heien nagusikeriak, jendearen biziaz zuten axola eskasa, horiek oro ezin onetsiz… Nola arrunt eman ziren gerlari, bakea bilatzeko partez!Orai, eta aspaldixkoan ere funtsean, gerlari ohiek nahi dute bakearen mezulari, bakearen ereile eta sustatzaile, arrazoina dute segurki...Bainan jin giten berriz Martine egunerat. Gerlarien eguna izan baino aise lehenago, bazuen jadanik bere grazia berezia, ez bazen ere besta-buru ekarria. Jondoni Martine saindu handia gogoan alde batetik. Eta bestetik gure baserrietan egun hortan izaiten baitziren ardura etxez aldatzeak. Hainbestaraino nun “Martine egitea” erraiten baitzaio oraino ere etxez kanbiatzeari… Eguna etzen uste-gabetarik hautatua hortako. Keinka huntan, artoak bilduak alabainan eta garia oraino ereitekoa… Gisa hortan, kanpoko lanentzat, halako urtats-aire bat bazuen eguna…Orai, Marine-kari ez da gisa hortako mugimendurik batere… Edo arraro… Eta bai, beihalakoak ziona, “denborak kanbiatu dira”…

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

• Aita Saindua Espainian, hori izan da joan-den igande hortako berria. Bigarren bisita zuen hori Benedikto XVI-ak auzo herri hor-tara, jadanik 2006an Valencian egina zuena-ren ondotik. Ez haatik azkena ere, helduden uda hortan Madrilerat beharra baita mun-duko gazteriaren egunetarat. Hola Espainia izanen du herri bisitatuena, Italiaren ondotik, bixtan dena. Bere ibilaldiak, oraikoan, San-tiago Konpostela eta Bartzelonan izan ditu, horko Sagrada Familia eliza ikusgarriko me-zarekin.

• Etiopiako Addis Abeban biltzar egin dute Afrikarren Batasuneko herriek ospe handi-tan, bakearen aldekoa. Etiopiako herri ho-rrek lehenik, bai-eta inguruko eta urrunago-ko beste ainitzek ere, saminki senditzen dute herri barnean ala kanpoan bake ta batasun beharra. Horra zertako egin nahi izan dituz-ten solastatze eta agertze ikusgarriak hain bake gose diren herri hortan eta besteetan.

• Koreaz kaseta haundi batek argazkiz erakutsi du herrialde puskatu hortakoen zorte izigarria : dakigun bezala Iparreko Ko-rea hego Koreatik berexia daukate komu-nistek 57 urte huntan, 1950-1953ko gerla hortaz geroz. Eta huna orai, dena ere on, elgarri bisita egiteko fagorea erran baditake, izan dutela Iparralde hortako Kim Ho Sook andereak eta hunen hegoko anaiak, 60 ur-teren buruan. Eta argazki nigargarri batek erakusten ditu anai-arrebak, nigarrez, elgar uzteko tenorean... ez baitzuten alabaina hiru egunena baizik elgarrekin egoiteko. Horra zer ekarri deien « zorionezko mundu bat » hitzemana zaien ideologiak, eta zer-tara gaizkeen gu, gizonak, gure balentriekin, abrekeriaren abrekeriaz.

• Birmanian, alegiazko bozak zituzten igan-dean, edo itxurarenak doidoia 29 miliun jendek, hogei urte huntan holakorik ez izan ondoan. Ondorioak ez dira oraino ezagunak baina berdin balio du hango berekoentzat eta munduarentzat ere : orok badakite be-rak nahi duena eginen duela hango mana-mendua berak daukan militarren juntak. Ez dutea bozetan presentatzetik debekatu bere oposizioneko Aung San Suu Kyl andere No-bel saridun estimatua !

• Italian Berlusconi gobernuburuak enegu haundiak ditu eta krisia seriosa ere bere go-bernamenduan eta herriarekin. Bere kontra jarria zaio Gianfranco Finbi deputatuen gan-bareko presidenta eta ez hura bakarrik : lau ministro ere azken hunekin jarriak dira Ber-lusconiren demisioa galdatzen dutela.

• Hadj beilan bildu dira miliun bat eta erdi musulman beren Mecque eta Medin hiri sainduetan. Hori dute islamisten bost beila haundietarik bat beren erlisioneko kartsue-nak bizian behin bederen egin gogo dutena.

• Nuklear ondarkinez bete trein bat Fran-tziatik joan da Alemaniarat, ondarkin ho-riek han nunbait ehortziak izaiteko. Bidean, ekologista batzuk nahi ukan dute trabatu, berak arrunt nukleartegien kontra izanki-eta. Zonbait mila etzan ere dira burdin-bidearen gainean...

• Amerika USA-n inarrosaldia sentitu da Obamaren presidengoko bigarren urtebu-ruko boz horiena. Presidentaren demokrat alderdiak galdu du, beldurtzekoa zen beza-la, bere kongresuko maioria baina ez beste ganbarakoa. Horrek galdatuko dio presi-dentari hautsimautsiak egitea errepublika-noekin, gelditzen zaizkon bi urte horietan : joanden gerla haunditik hunateko krisia eko-nomiko garratzena behar izan duela pasatu Amerikak, eta egun txar horietan preseski bere osasunaren sistema guzia arraberritu duela Obamak herriko ttipi eta behar duena ez ahantziz beren dretxoetan eta segurita-tean. Horien gainerat, Afganistango gerla tzar hura beti iretsi behar, aitzinean Bush ba-tek hartuak zituen Irakeko irriskuen ondotik. Orai beraz izanen du zer egin presidentak, mundu guzia bere krisia eta kezkekin beha dagokion huntan. Denbora beharko hoik orok eta izanen da asko lan horien denen aitzinean ez baitiote beren aldetik presentik eginen Obamari, orai beren aldeko ainitz ganbaran sarrarazi duten oposizioko erre-publikanoek. Egia erran aitzineko Clinton ere kezka berekin gertatu omen zen lehen bi urtetan eta gero airez aire pasatu. Bainan badira han euskaldunak errepublikanoekin direnak ere.

• Ekialdean Al Qaida beti gogor eta basaki aihertua dago giristinoen kontra Omiasain-duz elizan ainitz mezatiar hilez egina zuen bonbasaltatze haren ondotik, bere desafio eta mehatxuetan dagoela sekulan baino gehiago. Alta ez dira musulman erlisione-koak berak ere holako basakerien alde. Hala nola, Egipton, « musulman anaien » taldekoak, berak ere jainko bakartiar erlisio-nekoen batasunaren izenean, asaldatuak baitaude holako bortizkeriak ezin onetsiz. Haien buruzagi batek, Mohamed Refaa Al Tahtaoni-k, zion : « Islam eta musulmanek ez dezakete holakorik onhar ».

• Bolikostan presidentaren bozak emaitea ez zen segur afera ttipia lehen itzulia egin den aitzineko igandekotz eta aski bakean joan direla erran da orohar. Guziz, beren sa-tisfamendua erakutsi dute ONU batasunak eta Europar Elkarteak ere, % 80 izan baitira boz emaiten. Ondorioetan denetarik, bix-tan dena : Abidjan kapitala aldean Laurent Gbagbo aitzineko berak gaina, 2000 urtean bost urterendako president sartu zena eta geroztik han berean gelditu bozemaite fal-tan. Baditu beti kontrarioak, Konan Bedie, Atalassane Ouatara eta beste. Azken hau izanen du Gbagbok kontra bigarren itzulian azaro hunen 28an.

• Grezian, ezker muturreko bi militante bil-du dituzte eta beste bost biltzekoak omen herri hortarik postaz igorriak izan diren zar-tagailu batzuen igorle direlakoan, ez norna-hiri bidaliak preseski bainan Angela Merkel, Berlusconi eta asko herritako enbaxadetarat Amerikatik Europara. Beharrik, ez baitute nehor hil oraino !

Manifestaldi gaitzak izan dira nuklear ondarkinekilako treina ez utzi nahiz pasatzerat

2

Page 3: Herria 3080

Han eta HeMen

Pierre Narbaitz azkaratiar se-mea (1910-1984) omenduko du, haren sortzearen mendeburukari, E u s k a l t z a l e e n biltzarrak azaroa-ren 28an, igan-dez, Azkaraten. Omen handiko pertsonaia izana da Pierre Narbaitz apeza, erakasle egonik, diosesako bikari nagusi ere eta kalonje, eta oroz gainetik eus-kal idazle eman-korra. Euskal-tzaleen Biltzarrak hain xuxen Pierre Narbaitzen idazki garrantzi-tsuenen antologia aurkeztuko du kari hortara, Piarres Ain-tziart elkarteburuak prestaturik. Publikatze hau egiten da Do-nostiako Egan argitaletxearen laguntzarekin. Euskaltzale guziak gomitatuak dira ome-naldi hortara. Huna egitaraua : 9:00 Euskaltzaleen Biltzarraren bilkur nagusia, 10:00 ome-nezko meza, 11:00 oroitarria-ren pausatzea hilobi gainean, ondotik herriko salan hitzaldiak

(Piarres Aintziart, Piarres Cha-rritton, Paul Bidegain eta ber-tze) Jean Mixel Galant auza-pezak ongietorria eginik, 12:30 bazkaria herriko salan, Uharte Garaziko Paxkal sukaldariak prestaturik, 20 eurotan. Baz-kaltzeko izenak eman behar dira aitzinetik, azaroaren 21eko berantenez, telefono hauetarik batera : 05.59.37.08.88 (Paul Bidegain), 05.59.54.43.90 (Ro-ger Arzubi), 05.59.25.62.85 (Herria kaseta).

Pierre Narbaitz omenduko du Euskaltzaleen Biltzarrak

Bertsulari xapelketa larunbatean, finala Donibane Lohizunen

euskaltzaleen biltzarrak Pierre narbaitz

omenduko, azkaraten

Iparraldeko bertsulari xapelketa larunbat huntan bururatuko da beraz Donibane Lohizunen, finala jokatuz jai-alai ezkerpa-retan aratsaldeko 5-etarik goiti. Izanen dela jende eta izanen

dela giro gaitza, hori aitzinetik segurta ditake, jakinaren gai-nean joanden astekotzat zon-bait ehun lagunek beren tokia arrastatua zutela besta hortan parte hartzeko. Ezen besta bat

Zortzi bertsulariak Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzin hartan… Behereko mailean jarriak, Ekhi Erremundegi eta Joanes Etxebarria. Goraxago, ezkerretik eskuinerat, Amets Arzallus, Xumai Murua, Odei Barroso, Miren Artetxe, Eneritz Zabaleta eta Sustrai Colina.

IDEKIA ASTELEHENETIK LARUNBAT ARTE 8:30ETARIK 20:30ETARAINO

Finalaren aurkezle, Joana Itzaina, aldean zituela Peiuko Duhart auzapeza eta Gaxuxa Elhorga, euskal kulturaz arduratzen den zinegotzia.

da bixtan da holako finala, besta herrikoi bat, guziz atsegingarria!

Egunaren aurkezpena joanden egunean iragan da Donibanen berean, herriko etxean, Peiuko Duhart auzapezak deneri egiten ziotela ongi etorri bero bat. Anto-latzaileen izenean, Joana Itzai-na-k azpimarratu du xapelketak arrakasta ederra ukan duela orai arte eta itxura guzien arabera oraino handiagoa ukanen fina-laren karietarat. Orai arte, zortzi ehun ikuslierrez goiti, eta gazte ainitz horien artean, ez baita guti hori ere!

Finalarako sailkatu zortzi bertsu-lariak berak ere hor ziren bixtan da. Zortziak aldizka mintzatu dira erranez nolakoa ikusten duten larunbateko hori. Miren Artetxe-rentzat egun goxo eta pollit ba-ten mentura. Odei Barroso-ren ustez, besta atsegingarri bate-na. Amets Arzallus ere baikor, euskararen amodioz elgartzeak

ainitz balio duela. Xumai Mu-rua-ri iduritzen lehiaketak berak bezenbat edo gehiago munta duela erakusteak bertsulariek elgarrekin akulatu lana zoin izan den azken denbora hotan. Ekhi Erremundegi eta Eneritz Zaba-leta gisa bereko solasetan ber-din kartsu. Xuberotar bakarra-eta, Joanes Etxebarria-k bere burua ikusten “ardi beltx” baten pare bainan loriatua sendituz gaitzeko giro anaikorra. Sustrai Colina-k goresten euskara-rentzat eta euskaldungoaren-tzat holako batek ekartzen ahal duen aitzinamendua.

Lehiaketa ederra behar ginuke. Nor jalgiko da xapeldun? Han ikusi behar. Dakiguna da ira-bazkeak xapela hartuko duela Mixel Itzaina bertsutzale guziz ezagutuaren eskutik. Gisa hor-tan ohoratuko da Mixel bera ere, hoin aspaldian eta hoin su-harki bermatzen dena bertsula-ritzaren onetan.

3

Page 4: Herria 3080

HeGoaldeanHazitako lursagarrak airean ontuakLaborantza alorreko Ikerketa eta Garapenerako Euskal Insti-tutuak sortua du Newco lante-gia, esperientzia batzu aitzina eremaiteko. Eta Newcok hain xuxen lursagarrak ekarraraz-ten ditu airean, eta ez lurrean. Ereiteko lursagarrak dira haatik eta ez jatekoak. Newcoko ikerla-rien arabera, bidean ezarri duten “aeroponiko” teknika berriak lur-sagar gehiago ekarraraz lezake, lurrik gabe, baratzerik gabe be-raz. Lursagarraren erroak airean atxikiak dira, osoki ilunpean, ur lanbroz bustiz eta haziz. Lursa-garraren erro bakarrean gara-tzen da hogei bat lursagar, de-nak handitasun berdintsukoak, eta eritasunik gabeak omen !

Osasun publikoan murrizketakNafarroako gobernuak eta Eus-ko Jaurlaritzak orain arte baino 137 miliun euro gutiago ekarriko ditu Hego Euskal Herriko osa-sun sare publikoari, krisi eko-nomikoa dela-eta. Murrizketa horrek protesta frango sustatu ditu, bereziki sindikatuen ganik, jende xumeenak izanen bai-tira kaltetuenak. Okertze horiek fun tsean ja hasiak dira, jendea gero-eta gehiago behartuz osa-sun sistema pribatuari buruz jo-tzea, bederen ahal dutenak.

Demicu atunontzia erasotuaEz da kasik asterik iragaiten atu-nontzi berri bat Seychelletako uretan erasotua izan dela jakin gabe. Oraikoan, joanden asteko Elai Alai euskal itsasontziaren ondotik, bertze euskal itsasontzi bat, Bermeoko Demicu atunon-tzia, da pirata batzuren eraso-tik eskapatu, barnean zauzkan zaindari pribatuek pirateri tiro eginik.

Seaskari diru laguntzak aldebat ezeztatuak ?PSE alderdi sozialistak euskal gobernuari fermuki galdegiten dio ez dezan 2012tik aitzina diru laguntzarik gehiago eman Seaskari, ez eta ere funtsean Ipar Euskal Herriko beste edo-zein egitura pribaturi. Normalki, egina izan den akordio baten arabera, gutienez 400.000 eu-roko laguntza ekarri behar lioke Seaskari euskal gobernuak hel-du diren hiru urte horietan. PP eta UPD alderdi politikoek ezin jasana duten laguntza, EB, EAJ, EA eta Aralar alderdiek aldiz ai-tzina jotzera eskatzen dutelarik.

duela siñatzera. Lehentxago beste bi gazte ere libro utziak izan ziren, hoiek ere bermea or-daindurik, Itsaso Lekuona Hon-darribitarra eta Ruben Sanchez Gasteiztarra. Askapenako arras-tatuetan oraindik bost lagun pre-so daude, Askapenak ETAren propaganda egiten lukeelako aitzakian. Bertzalde, urte bat huntan preso zauden Gazte in-dependistak mugimenduko lau gazte ere libro utziak izan dira ortziralean, 18.000 euro ordain-duz bakotxak.

Batzarre NaBai-tik kanpo 2011tik aitzinaBatzarre nafar alderdiko kideen %75ak erabaki du Nafarroa Bai (NaBai) koaliziotik kanpo geldi-tzea 2011ko hauteskundeetarik harat. Aralar, EA eta EAJ alder-diek elgarrekin adostu duten Na-Baiko norabidearekin ez daude ados Batzarrekoak. Orain, Nafa-rroako Ezker Batuarekin adostea entseatuko da Batzarre alderdia.

Murilloren obra bat 350.000 eurotanBartolome Esteban Murillo mar-golariaren 42 obra ikusgai dira Bilboko Arte Eder Museoan urtarrilaren 17a arte, orain arte espainol estadu osoan sekula erakusgai izan ez direnak. Eta kari hortara, Sevillako artistaren obra bat, “Lehen Legardako markesaren potreta”, 1664 in-gurukoa, 350.000 eurotan saldu da enkantean Bilbon (urrun da haatik egun hortan berean New-Yorken egin den enkante heine-tik : Matisse margolariaren obra bat saldu da 43,5 milioi dolarre-tan !!).

PreZinebi festibala BilbonAzaroaren 22tik 27ra iraganen da Zinebi nazioarteko zine-maldiaren 52. edizioa Bilbon. Festibal horren aitzin-jasta gisa haatik, PreZinebi da munta-tua oraidanik, azaroaren 9a eta 20a bitartean iragaiten ari dena. Huntan, bertzeak bertze, Thomas Bidegain Iparralde huntako zine-gidoilariaren par-tehartzearekin. Oroitaraz deza-gun hunek “Un prophète” filma-ren gidoia (scénario) segurtatu zuela 2009an, Cannes-eko fes-tibalean handizki primatua izan zena.

Guk ere euskarazDonostian iragaiten ari da “Guk ere euskaraz” animazio saila azaro guzian, jakinez hiri hor-tako 24 urtez peko gazteetan %90ak euskaraz egiten duela edo bederen ulertzen. Hilabete batez, Euskararen eguna arte (hau abendoaren 3an beharra da urtero bezala, Xabier sain-duaren eguna kari), Gipuzkoako hiriburuko 50 erakunde eta elkarte bildu dira animazio be-reziak eskaintzeko, zinealdi, antzerki, literatura, musikaldi, kantaldi, bertsualdi... Hala nola, bertsularitzari doakionez, Jon Maia eta Amets Arzallusek es-kainiko duten bertsu saioa Loio-la auzoaldean azaroaren 14ean, igande goizez. Xabinaitor an-tzerkia aldiz ikusgai izanen da Antzoki Zaharrean, larunbat eta igande arratsean.

Langabezia goratu Hego Euskal HerrianIrailetik urrira, langabeziak gora jo du Euskal Autonomia Erkide-goan (+%1,38) eta Nafarroan (+%1,60). Hilabete batez 2458 langabe gehiago kondatu dira : Araban 161, Gipuzkoan 372, Bizkaian 1263 eta Nafarroan 662. Orotara 132.345 langabe badaude Hegoaldeko lau lurral-detan.

Otegi beti preso atxikiaGero eta boz gehiago altxa-tzen da eskualde askotarik, Ar-naldo Otegi libratua izan dadin. Gaur Euskal Herriak bizi duen egoera politikoak libratze hori eskatzen duela. Bainan Auzitegi Gorenak baztertu du libratze eskaera hori. Badu urtea baino gehiago preso dagola Arnaldo Otegi, Batasuna alderdi politiko debekatua berrosatzea entsea-tzea gatik. Otegiren libratzearen aldeko oihartzunak mundu oso-tik badatoz. Iragan larunbatean, Perez Esquivel, Gerry Adams, Ramsey Clark, Joan Ridao eta nazio askotako 600 bat lagunek berriz ere goraki eskatu dute li-bratze hori, bake bidean urrats ezinbestekoa laitekeela azpi-marratuz.

Uberka Bravo gaztea libroUrriaren 12an arrastatua izan zen, Hendaian, Askapena erakundeko Uberka Bravo 27 urteko gaztea. Euroaginduaren bitartez espainiaratua izan zen eta preso sartua Madrilen. Joan den astean haatik Auzitegi Na-zionalak libro utzi du 50.000 eu-roko bermea ordaindu ondoan, astero komisaldegira joan behar

Bermeoko Motxo arrantza-ontzia hondoratuBermeoko Motxo arrantza-ontzia egoera gaiztoan gertatu da Deba eta Zumaia arteko itsasaldean. Kos-taldetik nahiko hurbil itsas zola jorik, motorrerik gabe gelditu da itsasuntzia, noraezean bezala, ezin go-bernatua. Helikopteroz sokorrituak izan dira istasontziko 9 arrantzaleak. Itsasontzia bera haatik uzkaili da, barnean zauzkan 12.000 pinta erregaiak galduz. Horrek kezka handiak sustatu ditu, kostalde hori ingurumen ekologiko babestua izanki. Itsasontzia bera ez dute haatik dagon tokitik ateratu ahal izan.

Bermeoko Motxo itsasontzia

4

Page 5: Herria 3080

eGun eta biHarGutien ustean?

Nork daki, baditake lerro hauk agertuko direnean gobernuaren arramoldaketa egina izanen den! Beihalakoak ziona, beharbada ba eta beharbada ez, hola mintzatuz ez baita nihundik ere makur heltzen ahal! Joanden uztailekotzat Nicolas Sarkozy-k berak errana, nehork etziolarik hortaz deusik galdetzen eta untsalaz ez delarik holakorik aitzinerat batere salatzen, berak errana beraz keinkan huntan izanen zela delako aldaketa hori… Ainitzen gostuko, azkenean tanpez gertatzen ahal dena gutien ustean. Egia erran, ikus-molde desberdin frango agertu da azken egun hotan ere. Batzuk uste gobernu kanbiatzea eginen zela Jondoni Martine eguna aitzin. Beste batzueri iduritzen Sarkozy-k nahiko duela lehenik alde bat martxan ezarri erretreta hartzeari buruzko lege berria. Beste zonbaitek karkulatzen denbora gehixago ere igurikatuko duela oraino, abendo erditsua arte berdin. Bainan nork daki eta Sarkozy-k berak ere ba ote daki? Hori lehen galde bat, bigarrena hauxe heldu gogorat, François Fillon atxikiko duen ala ez gobernuburu. Politikari eta berriketari, tirahala karkulan ari hor gaindi Fillon-en solas guziak xeheki aztertuz, jakin nahiz berak zer dion hortaz. Bainan Fillon-en erranetarik batzuetan

iduri du duen kargu hori aise utz lezakeela, bestean aldiz nahi lukeela aitzina atxiki… Xifritua ibiltzekoa ere bada, xifritzea laket zaiotenentzat behin!

Hiru miliun!

Berri hunek harritu ditu naski futbola hurbiletik segitzen duten guziak bainan beste frango ere ba denen buru! Jakin da alabainan Raymond Domenech Frantziako futbolari talde nagusiaren trebatzaile ohiak ikaragarriko diru meta galdetzen diola futbol federakundeari. Hiru miliun euro, biziki gauza guti eskas! Oroit Domenech bere kargutik baztertua izan zela mundu-koparen ondotik, frantsesen emaitzak arras txarrak izanik lehiaketa hortan. Ez baitezpada emaitza txar

horien gatik funtsean, bainan denak ere arrunt molde txarrean jokatu zirelakotz asko gisetarat. Galtzen delarik ere jakin behar bailitake plantan galtzen! Dena den, giroa gisa hartarat histurik, huts larri batzu ere ezarriak izan dira Domenech-en bizkar. Orai, hau da arrangura eta ez guti, zuzenkontran baztertua izan dela, berak ez duela batere hutsik egin, eta damu-domai gisa sos-alde ederra eskatzen du! Hiru miliun ez da haatik bi soseko bat eta hiru miliunen hola galdetzea ez dea untsa gogoetagarri gaurko egunean, hoinbeste jendek lanak dituztelarik hilabetean mila euro ezin irabaziz?

Eugénie Blanchard

Joanden astean, hemen berean ari ginen ehun urtetarat heltzen diren jendeetaz, erraiten ere ginuen frantses guzien artean xaharrena, 114 urteko serora bat zela, Eugénie Blanchard, Antilletan bizi eta aspaldian ezindua. Hain segur mundu guziko emazte xaharrena ere…Batere funtsik gabe bat-batean eman du bere azken hatsa. Orai frantses xaharrena da beraz Mathilde Aussant, 112 urte, haren argazkia sail huntan berean agertua iragan astean…

Mottelago

Erretreta-ixtorio horien gatik, berriz ere, joanden larunba-tean hain xuxen, izan da zer-nahi elgarretaratze eta ibilaldi. Berrehun bat hiritan segurik. Bainan aitzineko aldietan baino aise jende gutiago bilduz. Aise eta aise gutiago. Sindikatak beti berdin hasarre haatik, lege berria ezin onetsia dela. Beren borroka nahi dute beraz aitzina segitu bainan ez orobat molde berean… Nola beraz? Ondoko egunetan ikusi behar. Beren artean ere ez dute haatik hain ados iduri…

Oldartua

Dominique de Villepin gobernuburu ohia eta Nicolas Sarkozy ez dira aspaldixkoan batere untsa akomeatzen. Igandean, De Villepin azkarki oldartu zaio presidentari, bilkura batean deplauki erran du ordu litakeela Frantzia beste bide bati lotzeko, denen onetan… Sarkozy “arazo” bat baizik ez dela, denen makurbide nolazpait… Eskuinaldean, solas horiek ainitz UMP-tiarrek salatu dituzte ahoan bilorik gabe! Batzuk diote De Villepin behar litakeela UMP alderditik kanpo ezarri… Ezen alderdi hortan beti barne da alabainan, nahiz berak baduen ere bere alderdia muntatua bestalde… J-B D

Jainkoa bizia JendeaRosario Daliten abokata

Oraintxet idatzi dut « 19 », are busti gainean; ixtanteko ezaba-tuko dute, hunki ta milika uhai-nen mihiek; atzo 20 eskribatua nuen. Ze plazerra, itsasbehera denean, zeru eta ur-hegi ori-urdinetan kurri ibiltzea, oinak uretan; zenbat gorputz organok ongi aritu behar ote dute lanean holako memento baten bete be-tean gozatzeko? Hemen nago, euskaraz pentsatuz beharbada Kresala deituko zuketen erree-dukazio zentro huntan, 59 urte hautan nerekin nuen ezezagun batek amor emanik; orai eza-gutzen dut hainbertze lagundu nauen hori; bihar 18 ikusiko zer-tan den, jaten, beztitzen, orraz-tatzen, pilotan aritzen hainbertze lagundu nauen zainzuri hori.Gizaki gorputza, miresgarria benetan. Nola ez errespeta, norberak berea, bakotxak ber-tzearena? Alta, ni hondartza huntan zoraturik nagolarik, mun-duan zehar « jende » batzu ari dira bertze batzuen torturatzen, errespetua ukatzen.Ur garden hunen hameka mihie-tarik batek bustitzen du Tamil Nadu eskualdea. Han bizi da Rosario, kalitate haundiko pre-suna, jadanik aipatu dugun Aus-tin/Anand frailearen adixkidea.

Rosario, P.O.P.E. (People Organi-sation for Planning and Educa-tion) erakundearen buruzagia.

Rosariok gain gainetik prezia-tzen du bizia: bere herriak es-kaintzen dizkion bazter ede-rrak, janari paregabeak, aspal-diko kultur aberatsa, jende eta min tzaira mota desberdinak... Bere ofizioak aski diru ematen dio horiek denak ongi aprobe-txatzeko. Alta, goizetik arratsera gaizki bizi direnetaz da axola-tzen, ahal duenean haatik aipatu biziko alde on horieri ez die uko

eginen, batere kulpabilizaziorik gabe.

Ezin ukitu deitu jendeetaz, Dalit horietaz, du bere biziko erronka edo desafioa. Gazte gaztea borroka horreri lotu zen. Eta hortan dirau 25 urteren buruan. Hastapenean apez egin nahi zuen, guttiengo girixtinoen* fe-dea baitu partekatzen; apez, egun batez Aita Saindu izateko asmoarekin. Bere ikasketetan traba frango ezarri zizkieten; haren ustez girixtino zelakoan; gero ohartu zen haatik zela Dalit populuko jatorria baitzeraman bere izaera osoan.170 milioi Dalit badaude Indian. Iduriz hango lehen biztanleen ondokoak, kanpotik etorriek baztertuak; azken hauek beren mailakatu hinduismo erlijionean ezdeustuak, kasta apalenean sartzeko ere ez on, jendeak ez balira bezala.Rosariok eta bere kideek badute zer egin... Indiako konztitu zioan idatzia izanikan ere Dalitek bertzeen eskubide ber-berak di-tuztela errealitatean gauzak guti aldatu dira mende erdi batez... Ambedkar-ek, Daliten « jain-koak » egina zuen konstituzioa 1950 inguruan.

Zinez miresgarria Rosariok egiten duena, luzeegia hemen aipatzeko... Urruñan, Austinen herrian, aipatuko dugu xehe-kiago diaporama baten ingu-ruan.Rosario, Austin eta dalit jende maite horietaz gehiago jakin nahi baldin baduzu irakurle, beha http://indioanai.unblog.fr/ edo etorri Urruñarat, eguna agertuko da blog hortan…2011-ko udazkenean Austin eta Rosario Euskal Herrian izanen dira eta afari batetarako gomita zabalduko dugu, jendeak en-tzun ditzan eta ahalaz lagunt.Han artean, Austinen ingu-ruko inbalditu eta behartuen laguntzeko, ikus « Les amis d’Alampundi » eta Rosarioren inguruko gaizki tratatu Daliten (horien bortxatzaile eta erahil-tzaileak gehienetan ez diztuzte gaztigatzen ere) laguntzeko « Le souffle du sud », gorago aipatu blog hortan.

*San Thomas eta gero San Frantses izan ziren lehen predi-katzaileetarik. Ordukotzat, beren erlijionea bazuten indioek eta Je-sus ezarri zuten beren ehun bat Jainkoaren ordezkoen artean. Mandio

Raymond Domenech, ainitz sos bildu nahi duen gizon “gormanta”…

5

Page 6: Herria 3080

kostaldeanKantu eta kantu…

Bere biltzargunea Ziburun dau-kan Lapurdi Kostaldeko he-rri-erkidegoak nahi du kultura

sustatu, euskal-kultura ere gisa hartarat lagunduz eta sail berezi bat abiatua du kantugintzaren mailean. Sorkuntza batzuen sustatzea du helburu eta horra zergatik kantari koro batzuen to-paketa bat muntatzen duen hel-duden igandean, azaroak 14, Azkaingo elizan, aratsaldeko 6-etan. Bost kantari andana hor kausituko dira karia hortarat: Atsulai, Ainhoatik jinen dena, Beltza Gorria eta Arpège, Doni-bane Lohizunekoak, Entzun eta Otsailan, Hendaiakoak.

Errusia Hendaiarat heldu!

Hendaiako mediatekan, la-runbat huntan, azaroak 13, goizeko 11 orenetan, euskaraz-ko ipuinaldia izanen da Xan Errotabehere-rekin. Aldi hun-

tan, Errusiarat joanen gira edo gauza bera beste gisa batetarat erraiteko Errusia da Hendaiarat jinen! Hango eremu zabaletan barna ibiliko gira, ikusiko ditugu haurrak jostetan ari elurrean edo

ipuin entzule supazter xokoan gaztain erreak janez… Gaitzeko itzuli ederraren mentura!Bestalde ere abendoaren 15-a arte mediateka Errusiari buruz itzulia dago, hango literatura go-goan muntatua du erakusketa berezi bat. Hitzaldi eta ikusgarri sail bat eskaintzen ere du, hala nola larunbatean, aratsaldeko 5-etan, emanen den ikusgarria, ipuin eta musikaz beztitua, Tai-raufeu taldearekin.

Begiraleak elkarteak 75 urte!

Donibane Lohizunen, Begira-leak euskal- elkarte ezagutuak aurten betetzen ditu bere 75 urteak. Gisa hartako ospaki-zun saila abiatua du martxo

hastapenean, “Agur Donibane, agur eta agur” airoski kanta tzen zuela bere biltokiko leihotik! Sail horren bururapena izanen da azaro huntan egitarau nasai batekin. Huna noiz zer beharra den karia hortarat:- Azaroaren 22-tik 27-rat, erakusketa bat Dukontenea egoitzan. Argazki, bideo, jauntzi eta artxibo. Deneri idekia.- 26-an, aratsaldeko 6-ak eta er-dietan, bi libururen aurkezpena, bat sukaldaritzaz eta bestea antzerkigintzaz. Ondotik, elkar-tearen biltzar nagusia.- 27-an, larunbatarekin, goizeko 11 orenetan, herriko etxe aitzi-nean, Donibane Kantuz. Aratse-ko 8-ak eta erdietan, jai-alai ez-kerparetan, dantza ikusgarria, oraiko eta lehengo dantzariak partzuer.- 28-an, goizeko 10-ak eta er-dietan, meza nagusia. Ondotik, aurresku eta mutxikoak. Gero, bazkaria Urdazuriko kirolde-gian. 20 euro jende bakoitx, 7 eurotan haurrentzat. Tokiak se-gurtatu behar azaroaren 19-a aitzin Begiraleak elkartearen biltokian.

Azken agur bat guziz jendetsua

Michel Josié arrantzale ohia hil zela Ziburun, hortaz jadanik ari-zana gira joanden astean. Ge-roztik, haren ehorzketak iragan dira Jondoni Bixintxo elizan. Mundu bat bildu da karia horta-rat, arrantzale eta arrantzale ohi, hautetsi eta elkarte kudeatzaile, Ziburuko eta auzo herrietako adixkide ainitz ere ba. Meza e maile, Epalza eta Belhagorry apezak. Mariñelen omonier gisa mintzatu da Mikel Epalza, oroi-taraziz nolako gizon baliosa gi-nuen Michel Josié, beti zerbitzu

egiterat ekarria, jendetasun handikoa, ondareaz eta bere-ziki itsas-ondareaz axola gaitza bazuena. Kantu ederrak entzun dira, besteak beste Kanta Doni-bane koroak eman dituen biak, azkenik “ Loretxoa”, guziz hun-kigarria dena.

Freskaldi bat ona

Donibaneko aldetik Ziburu-rat sartzean, aitzinean duzu 1870-ean eraiki “sua”, porturat sartzeko geriza bezala ekarria dena, gain-gainean paratua zaion argiari esker. André Pav-lovsky arkitektoaren eskutik berritua eta goratua 1936-ean. Udazken huntan, nola histen ari zen, emaiten diote freskaldi bat ona, dena berriz tindatuz...

Errekontru harrigarria

Arrarro aditzen den gisako ix-tripua gertatu da igandean, eguerdi ondoxean, Donibane Lohizunen. Kitesurf deitzen duten lerra-joko bereziari ema-na zen gizon gazte bat, Adrien Monnoyeur, 28 urte, Tolosan bizi zena bainan frango usu Donibanerat jiten, kolpez hil da bere lerragailuari lotu “hegala” airatu baitzaio hondartzan ibilki zelarik, gaitzeko haize basa jauzirik, eta itsas-hegiko etxe baten gainetik ereman baitu. Bigarren aldia gisa hortako erre kontrua izaiten dela gure Kostaldean, lehena jaz gertatua Bidarten.

Ehun urte!

Ehun urte, ez dira denek heltzen adin hortarat!

Hendaiako aireak zer-bait onik baduke! Gero eta usuago aditzen da hor bizi den norbaitek ehun urte bete ditue-la. Joanden egunean, Jeanne Hallier ande-reak bezala! Auzapezak eta beste zonbait hau-tetsik, bai ere inguruan dituen jendek, egin daiz-kiote konplimenduak, loreak eskaini bai eta xanpaña kopaño bat ere…

Kantuari gogotik emanak dira eta behar dira aitzina sustatu…

Polliki “gaztetzen” ari daukute 25 met-ro gorako su-dorrea

6

Page 7: Herria 3080

kostaldean

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

Zentzu onari so eginez baka-rrik zentzu izpirik ez du joan den ostiralean oparoki estrein-atu den Euskal Herriko artxi-bategiak. Frantzian departa-mendukatuak dituzte artxibo publikoak, gure departamen-duak badu berea duela be-rrogeita zenbait urte eraikia, behar den bezalakoa, aise aski handia 64 eremu gu ziko artxi-boak kokatzeko, oraingoak eta ondoko hogeitamar urteta-koak. Bestalde, historiako ikasleak dira artxibategietako baliatzaile jarraikiak, eta hain zuzen, Pauen dira historiako kurtsoak, ez Baionan ; azkenik sartzen ari gara paperezko dokumentuaren beherakada garaian, numerikoaren ara-berako gorakadarekin, beraz Paueko artxibategia ez zen bakarrik egonez ere ixtante luzean beteko. Zentzu oneko argumentu horien gainera artxibistek beste bat gehitzen dute : iturri batetik datozen artxibak ez direla bereizi behar zentro desberdinen artean.

Hautetsien argumentuakPentsa dezagun beraz argu-mentu horiek indartsu ibili

direla, François Bayrouk du-ela hamabi urte artxibategi bat Iparraldearentzat hitz eman zuen geroztik eta lau mila me-tro karratuko bastiza Baionan estreinatua izan arte. Parean aipagarri dira departamendu-ko hautetsiek garatu dituzten argumentuak estreinaldiaren kari : artxiboetan finkatzen dela herri baten nortasuna eta memoria. Eskuineko gober-nuak baldin baditu ikastoleta-ko erakasleak pagatzen hasi François Bayrou ministroa bultzatzaile, ezkerreko gober-nuak zion oihartzun ona eman departamendu buru zen Bay-rou berari 1999-an.Baionan eraiki den Euskal He-rriko artxiboen polo hori ez baita merke atera ; zortzi mil-ioi euro aipu da xifrerik ttipi-enetan, Max Brissonek hamar milioi aitortzen ditu. Egia nu-merizazio lan bat apartekoa burutu dutela Iparraldeko artxiboak Pauetik honat era-maitearen kari. Iduri luke ere hainbat herriko etxek beren ar txiboak Baionara eramaitea onar tu dutela, ordu arte Pau-era ez zituztelarik joaitera uz-ten.

Gure nortasunaren markak Euskal herriko

artxibategian

Jean Castaingts departamenduburuak egin du estreinaldiko hitzaldi luzea, kargudun askoz inguraturik

Senpereko herriko etxera ekarriz Lapurdiko Biltzarraren iraultza denborako erregis-troak, Demo etiketa azken aldikotz markaturik, satan ho-riek umorea ekarri dute euskal artxibategiaren aktualitatera. Inork ez du bere arima galdu dokumentu itzultze horretan ; artxibategia Iparraldean irekia izanki Demoek ez zuten arra-zoinik dokumentu historikoak gorderik atxikitzeko, eta gaur egun iparraldearen nortasun politikoa aldarrikatzen duen Biltzarraren presidentearen eskutan eman dute dokumen-tua ; Etienne d’Alençon artxi-bategiko zuzendariak bere-

hala Senpereko herriko etxeko atea jo du, jakin bezain laster demoek dokumentuak horrat ekarriak zituztela. Hara artxibo-zainak urrats bat profesionala hor egin duena.Baionak, Miarritzek, Bidartek, Bokalek, Donibane Lohizunek, Hendaiak, Urruñak, Uztaritzek eta ixtante Beskoitzek be-ren artxiboak horrat ekarriak dituzte, Etienne d’Alençonen harreman lanaren fruituak hor ere ongi ageri direnak. Gel-ditzen zaio haatik kutxa bat ireki gabea oraino, Baionako dio sesaren euskal parteko artxiboak. Ea apezpikuak noiz erranen dion nihil obstat ?

satan horiek baietz, elizak oraino ezetz

Beste batzuetan baino jende gutiago, baina hala ere hiru eta sei mila artean bildu ziren Baionako karriketan joan den larunbatean; jende motibatua zortzigarren aldikotz erretre-ten erreformari ezetz erraiteko. Oraindik kontseilu konstituzio-nalak ez duela bere iritzia eman eta beraz garrantzitsua dela mo-bilizaturik egoitea azpima rratu du zortzi sindikatuk osatzen

duten intersindikalak, horren ondoan agertzen den erretreten kolektiboak aldiz, ondotik ere beste erreforma batzuk etorriko direla, eskubideak oraino gehi-ago murriztuko direla eta beraz jendeak karrikara atera behar duela. Ondoko egun eta astetan ere oraindik beste mobilizapen batzu izanen direla ohartarazi dute sindikatuek manifestaldi-aren bururatzean.

baiona : zortzigarren aldia erretreten erreformaren kontra karrikan

Miarritzen, bi egunez mindegi mamitsua

Bi ekitaldi garrantzitsu buru-tuko dira Miarritzen, Bellevue kasinoan, asteburu huntan. Lehena ortziralean, azaroak 12, goizeko 10:00etatik arratsalde-ko 18:00ak arte : Enpresen larrazkeneko unibertsitatea, mahaininguru, hitzaldi, eztabai-da eta lekukotasun askorekin. Hizlariak : Isabelle Juppé, Anne Lataillade, Michel Poulaert, Bertrand Duperrin, Chine Lanz-

mann... Bigarren ekitaldia la-runbatean, azaroak 13, goizeko 10:30etatik arrastiriko 19:00ak arte : Bake dinamikak, 25 hiz-lari baino gehiagorekin, tartean, Joel de Rosnay, Jean Pierre Marlier, Claude Labat, Catherine Tasseto, Jean Pierre Massias, Christian Pelletier, Chine Lanz-mann eta beste. Oreka Tx taxa-lapartariak ere hor.

Demoek Artxibategiko bi dokumentu “bahituak” Christine Bessonart Ipar Euskal Herriko Biltzarburuari itzultzen

7

Page 8: Herria 3080

Herriz Herri

Lehen partidakazaroaren 26-an

Partidak jokatuko dira azteazken arratsetan ortzegun arratsetan, ortzirale arratsalde eta arratsetan, jokolarien hautuaren arabera.

TXISTULARIO S T A T U A KItsasun bere 26. mus xapelgoa

Izenak eman behar dira azaroaren 21a aitzin (15 E bakotxarentzat). Tel. 05.59.29.75.09Sari ederrak irabazteko.– 1000 E xapeldunentzat– 500 euro finalaren galtzaileentzat.– Miarritze/Baiona errugbi partidako txartela eta

bazkaria, finala ttipiko irabazle eta galtzalebakotxarentzat.

– Sartze bat eta bazkari bat Moderne trinketean (Masters 2011) finalerdietakojokolarientzat.

– Bazkari bat Ainhoako Ur Hegian ostatuan,final laurdenetako galtzaileentzat.

– Xare berezi bat final zortzigarrenetakogaltzaileentzat

bidarraiHeriotze – Omiasainduko aste-

burua ilun-du zaiku bi heriotzere-kin. Uzta-ritzeko ko-mentuan , Xurrutako Cather ine H e g u y , serora ize-nez Marthe Saint Ga-briel, zen-du da 91

urtetan. Paralesiaturik zagon azken denbora hautan, mintzoa ere galdurik eta goxo goxoa itza li da bere urtebetetze biha-ramunean. Iragan uztailaren 17an ospatua zuen bere serora sartzearen 70garren urtemuga. Xurrutako zazpi haurridetarik bosgarrena zen, 1940an Uztari-tzeko seroretarik bilakatua. Han berean egon zen luzaz, gero Akizera joan eta azkenik Doni-bane Garazira, xaharretxetakoe-ri bereziki bisita estimatuak egi-nez, Uztaritzera erretiratu arte. Komentuko kaperan iragan dira ehorzte elizkizunak.Mendixolako Pedro Anchor-doqui zendu zaiku tupustean 77 urtetan. Basurde ihizira joana zen lagunekin, arrallerian ere arizanik, bapatean lurrera erori delarik. Aorta bat zaio zartatu, barneko odolhustea sustatuz. Sokorriak berehala etorri dira eta helikopteroz altxatua izan da Baionako ospitalera. Maleruski han pausatu da, harridura susta-tuz bazterretan. Bazuen lau urte sasoin bertsuan galdua zuela Kuan anaia. Jendea saldoan bildu da ehorzte elizkizunera, eskualde askotatik eta bereziki Erratzu aldetik, erroak han izan-ki-eta.Gure doluminik bizienak es-kaintzen ditugu bi hil horien fa-miliakoeri.

Ezkontze – Eskolan bizi diren Lionel Campane eta Audrey Le Coadou ezkondu dira Herriko Etxean, Omiasaindu aitzineko

larunbatean. Goresmen eta zo-rion bieri !

Elizondo eta Arraiozen gaindi – Herriko Etxeak antolaturik, 65 urtez goitiko 35 herritarrek egin dute beren ateraldia mugaz bes-taldera. Dantxariako Ur-Hegian askaldu ondoan, Elizondoko ferietara joan dira, hango giroa jastatuz, eta ondotik Arraiozera, Elorga anaien Nafar Mendi ja-tetxera, atsegin handiz bazkal-tzera. Ateraldi goxoa, oro har.

Gaztaina jate – Azaroaren 20an, larunbat aratsez (20:00) beharra da Otxaldetarrak elkarteak an-tolatzen duen ohiko gaztaina jatea, trinketeko sala berotuan. Aperitifa lehenik, besta komiteak eskainirik, gero gaztaina erreak, bixkotxak, arno, sagarno, sagar jus... Euskal antzerkia ere, Mari-bisos taldeak eskainirik. Herritar guziak gomitatuak dira. Ongie-torri orori.

Pilota – Ederki iragan dira esku huskako xapelgoko finalak trin-ketean. Huna emaitzak. Lehen mailan, David Saldubehere eta Mathieu Olhagaray 40, Iban Anchordoqui eta Thierry Itoiz 26. Bigarren mailan, Jean Léon Oçafrain eta Jean Michel Se-merena 40, Didier Marisco eta Gorka Eliceche 22. Hirugarren mailan, Raphael Haristoy eta Panpi Dibar 40, Alain Lizar eta Peio Trounday 33. Laugarren mailan, Beñat Semerena eta Eric Izoco 40, Patxi Camino eta Beñat Garay 26.Bertzalde, Iñaki Etcheverry az-kaindarra izendatua izan da lehiaketa osoko plaza gizon. Hiru plaza mutil ere saristatuak izan dira, lehiaketako partida gehientsuenak segiturik kasik arratsero : Arño Moules, Battitta Lambert eta Maurice Hamel, Ga-narrikoak.

60 urte – Adin hortako herrita-rrek alegeraki ospatu dute beren urtemuga joanden ibiakoitzean, Barberaenean. Jo bezate denek aitzina alaiki !

60 urteko Bidarritarrak Barberaenea ostatu aitzinean (Arg. P.S.)

itsasuHeriotze - Urriaren 28an zendu da Baionan Bernard AGUERRE Latxaberrikoa. 52 urte zituen eta Itsasun ehortzia izan da. Doluminak familia osoari.Bi ezkontza - Urriaren 30ean, ezkondu dira Herriko Etxean • Maider HEGUY, itsasuarra, Elizaldeko Bordakoa, eta Thomas CALVET, Billère hirikoa.• Sophie LACROIX, itsasuarra ere, Iguzkian etxegunean bizi dena, eta Gilles OLIVIERI, Hyères hirikoa.Zorionak bi bikote berrieri eta bide on !Merke salketa (bric à brac) « Les Vieux Machins » elkarteak antolatu salketa hau iraganen da igande huntan, urriaren 14an, ezker paretean.Departamenduko Bekak - Goi

maileko ikasketentzat bekak ardiesteko galdea egin behar da interneten bidez, Kontseilu Orokorreko gunea erabiliz, hau da: http://bourses.cg64.frEskaera hau egin behar da azaroaren 15a barne.Erakusketa - Christiane MARIN anderearen margolanak ikusgai dira hilabete osoan, 29a arte, Ateka gunean.Mintzaldia -IDEKIA elkarteak mintzaldi bat antolatzen du aza-roaren 18an, ostegunez, Herriko Etxeko elkarte gelan, aratsalde-ko 3.30etan. Hizlaria izanen da Claude LABAT, eta tratatuko duen gaia: Euskal Herriko mitoak – La mythologie au Pays Basque (hi-tzaldia frantsesez izanen da). Go-mita zabalena egina da jendeari.

Jokoberri – Bai, berri on bat pilotazale guzientzat eta pilotarien tzat. Huna be-raz 8 berezkok parte hartuko dutela jokoberri xapelgoan Makea Mindegian. Azaroaren 11-n eta 13-an lehen joa

16.30etan : Inchauspe-O ç a f r a i n / /A l fa ro -Du-c a s s o u . S e g i d a n , 17.30etan, La r re t xea -E z k u r r a / /B i e l l e - B o -n e t b e l t x . Bixtan da, jendea eto-rriko dela oste han-ditan, or-tzegunean eta larunba-tean, zeren p i l o t a r i a k fleitean baiti-ra eta bi be-

Makea – lekornerezko berriren ikusteko parada ukanen baitugu, eta nik eskutan izanki Bonetbeltxen argazki bat, ezin diot bertzela egin : lehenik aitaren eta gazteak uztartzen ba-dira, menturaz semearen ?Andereak pilotan – Hauk ere helbururat hurbiltzen ari zauzku. Domaia, bi bikoteak elgarren kontra erortzen baitira final-zor-tizgarrenetan. Irabazleak sartuko dira laurdenetan, eta orduan ize-nak irakurtuko, astekari huntan.Eskulariak – Lotuak dira go-gotik, ikusiko, eskuek atxikiko duten helbururaino ! Kasu, ongi berotu lehenik, eta segi goxoki eta mintza aski goiz eta holako eta halako.Mus – Iragan da airoski eta xuxenki muslarien arratsaldea, 116 bikotek parte hartu dute Makea Mindegian. Batzu lorios irabazirik eta bertzeak kontent oren goxoak iraganik. Milesker parte harturik eta helduden urte arte. P.I.

Hervé Bonetbeltx

8

Page 9: Herria 3080

Herriz Herri

Dolu - Joanden larunbatean, jendalde ederrak lagundu du Tomas Gortari bere azken egoi-tzara. Duela berrogei bat urte Baztan aldetik etorria, lehenik Alduden eta gero Baigorrin, la-borari etxetan mutil egin du bere bizia. Ino, bere espos lagunare-kin, Lezpartzen eraikia zuten be-ren etxea eta hor, bost haurreko familia ederra altxatua. Laneko ixtripuz esku bat galdua, azken urte hotan ezindua zen eta mun-du hau utzi du 86 urtetan. Gizon ixila eta langilearen orroitzapena uzten dauku Tomasek. Penetan gelditzen den familiak onar di-tzala gure dolumin bizienak.Aurten, 70 urte - Azaroaren 21ean, eguerditan Manexenea ostatuan, 1940an sortu Baigo-rriarrak beren biziko lagunekin bilduko dira mahain on baten in-guruan, 70 urteak elgarrekin os-patzeko. Beraz, adin hau dute-nek, parte hartzeko deitu behar dute azaroaren 15eko ostatura 05.59.37.41.68 edo J.L. Aran-goits 05.59.37.45.43.Pilota - Herriarena trofeoaren finalerdiek, jendalde ederra bil-dua zuten joanden igande arra-tsaldean, bainan hauek halako

gose batekin atera dira trinke-tatik. Lehen finalerdian, Waltari eta Kurutcharry-k irabazi dute 40 – 25 Ibarrola eta X. Lambert-en kontra. Izan da jo ederrik, tanto ederrik ere, bainan Waltari-ren boteak min haundia egin du eta 40 minuturen buruan partida bu-katua zen. Bigarren finalerdian : L. Lambert eta Etcheto nagusitu 40 – 22 Bielle eta Harismendy-ri, oren bat iraun duen partidan. Hemen, galtzaileak ez dira be-ren egun hoberenean agertu eta beraz partida erditarik goiti, ber-tzeak frango errex sailkatu dira finaleko. Helduden igande goi-zean 11.00tan jokatuko da finala hau. Waltari eta Kurutcharry – L. Lambert eta Etcheto-ren kontra. 10.00tan, aitzin partida bat joka-tuko da Euskal Herriko ligaren xapelgoaren kondu, bigarren maileko pilotariekin.Partiden ondotik, arduradun, pilotari, laguntzaile eta pilotaza-leak bilduko dira bazkari herrikoi baten inguruan.Errugbia - Baigorriko zelaian US Nafarroak irabazi du 17 – 8 Ara-mits-en kontra.

HazparneGasnategi berria - Helduden igande goizean, azaroaren 14an, denda berri batek za-balduko ditu ateak Jean Lissar karrikaren 14 zenbakian, Balen-ttindea deitzen den etxean.

Denda huntan, Pantxix Bidart-ek salduko ditu esnekiak, burra, gasna, gaztanbera eta ere ber-tze elikadurak tokiko edo ingu-ruetako etxetan eginak diren zenbeit gauza, adibidez, Baigo-rriko xokoleta, Aldudeko erre-ximeta edo ere herrialde haundi huntako arno berezi batzu. Pan-txix orok ezagutzen dugu he-rrian, kantari eta musikari gaitza bere boz ozenarekin asko eta asko emankizun edo ikusga-rritan txalotu ahal izan duguna. Ofizio berri bat hautatu du, bi urte huntan formakuntzak egin ditu eta Hazparneko herrialdean ikerketa bat egin ondoan bere lan berriari buruz, galderik baza-gonez, erabaki du denda hunen idekitzea. Izena emana dio “Ha-malaua”. Izen horren hautuak bi arrazoi ditu : lehena karrikako zenbakia 14a baita eta bertzalde soinulariaren beharrieri ongi bai-zaiote zenbaki horren entzu-tea, ha-ma-lau-a, 4 silaba horiek ahoaren bete ahozkatzen dira soinu eder batean, Pantxix-ek dionaz. Dena den igande goize-tan ere idekia izanen da saltegi hori eta laster aitzinetik manatu gauzak etxetarat helduko ditu berak, bainan zerbitzu hau ez da hastapen huntan izanen, gauzak nola moldatuko dituen ikusiz, arauka emendatuko ditu zenbeit eskeintza eroslearen gu-tizieri pleatzeko. Gure agiantze-kin Pantxix ! Erromeria - Herriko zazpi osta-ler elgarretaratu dira, aste undar huntan izanen den erromeria

haundiaren antolatzeko. Ortzi-rale aratsean eta larunbatean, azaroaren 12an eta 13an ez-ker paretan, pesta bat eskainia izanen da, soinu, kanta eta jokoekin. Ortziralean aratseko 8tan hasiko da pesta, paella afariarekin, larunbatean aldiz aratsaldeko 3tan hasiko dute. Aratsean idi kostak izanen dira jateko. Elgarrekin kantari taldea, Ezkurrak soinulariak, pesta elkarte arteko zoingehiagoka eta bi gauetako dantzaldiak DJ Max-ekin, izanen da nun zer ikus eta nun liberti. Ezker paretan pesta hori izanen deno, horko ostaler elkartearen plazako eta auzoetako ostatuak hetsiak gel-dituko dira.

40 urte - 1970 eko urtean sor-tuak diren Hazpandarrak edo Hazparnen bizi direnak gomit dira beren lagunekin, 40-ga-rren urtemugaren ospatzerat, helduden abenduaren 4ean, la-runbatarekin, Xuriatea ostatuan. Bazkari bat antolatua izanen da eguerditan 30E gostako dena. Auzo herrietako 40 urteduner ere idekia da gomita. Xehetasu-nentzat eta tokiaren beiratzeko deitu behar da: 06.07.86.07.65 telefona zenbakirat.

Egutegiak - Urte guziez beza-la sasoin huntan, Hazparneko Suhiltzaileak abiatuak dira be-ren egutegia eskaintzen auzo he rrietako etxetan. Hazparneko karrikan ere ibiliak dira eta on-doko asteburuetan aitzina ere-manen dute beren urteko emai-tzen bilketa. Bertzalde Jeunes Basques elkartea ere laster abiatuko da etxez etxe bere egutegiarekin.

Filma eder bat Haritz Barnean - “Des hommes et des dieux” filma arrakastatsua, Haritz-Barneko zi-nema gelan pasatuko da egun hauetan. Huna asteburu huntan noiz ikusten ahalko den filma hori : ortzegun huntan aza roaren 11n aratsaldeko 4etan eta ara-tseko 9tan. Ortziralean eta larun-batean 12an eta 13an aratseko 9tan. Igandean aza roaren 14an aratsaldeko 4etan. Astelehenean eta asteartean aza roaren 15an eta 16an ara tseko 9tan. J.A.

Pantxix bere denda berriaren idekitzerat doa helduden igandean.

7 ostaler elgarretaratuak Erromeria baten antolatzeko.

donamartiriEuskarazko kurtsoak - Joanden ortzegunez geroztik abiatuak dira Donamartirin gauazko ikastaldiak. Ortzegun guziz, aratseko 7ak eta erdietarik 9ak arte, dira euskararen ikasketa horiek Leire Oyharzabal erakaslearekin. Herritar bi gaztek asmatua zaukaten ikastaldi hauen egitea, ohartu baitira euskararen

jakitea gero eta gehiago preziatua dela eta hunen ikasteari buruz galdea azkartzen ari dela. Erraiten zutenaz, Donamartirin Ikastola berri bat eraiki berria da eta bertzalde, herriko eskolan diren haurretan kasik denek, bi hizkuntzetan dauz-kate ikastaldiak. Joanden ortzegu-nean, azaroaren 4ean, 8 gizon eta

emazte etorri dira beren le-hen ikastaldiarentzat, laster gehiago izanen dira ezen, izenen emaiteak ez dira oraino bukatuak. Ikastaldi horietan parte hartu nahi dutenek behar dute Haz-parneko Gau Eskolarat dei-tu edo Jean Lissar karrikan daukaten egoitzara joan.

J.A.

aiherraBi heriotze - 970 bat biztanle dituen gure herrian, bazuen urte bat (2009ko Omiasainduz geroz) ez ginuela izan heriotzerik gure parropian. Horra beraz joan den astean 2 herritar ehortzi ditugula. Astezkenean, Mendiburuko Beo-nika LARRE. 84 urte zituen eta bazuen bulta bat erietxe horietan egonaldiak egiten zituela. Joanden ibiakoitzean, An-txarteiko Marie Jeanne CA-ZAUX, hau Hazparnen bizi zena bere alabaren etxen, Hazparnen zendu da 89 urte zituelarik. Gure dolumin bizienak hunkituak diren 2 familieri !

Besta ondo - Joanden larunbat eguerditan, « Ai-

herrako gainak » deitu auzo gunearen pesta ginuen Denen Etxean. Kartier hau elizatik goiti aurkitzen da, Kurutxaldeitik Ha-ranbegira zabalduz. Jakin dugu-naz, denak ontsa pasatu dira, bai bazkari eta bai afari. Goresmen beroenak mehexi dituzte koziner eta antolatzaileek !

Joan den ibiakoitzeko bazkaltiarrak

baigorri

9

Page 10: Herria 3080

Herriz Herri

senpere

azkaine

Kontseiluko bilkura - Larrungo mazela garbitzeko, Azkaingo eta Sarako herriek traktore gatedun bat erosi dute bien arte eta bi tresna sasi pikatzeko traktoreari lotzen di-renak. Prezioa, traktoreak 70 000 E eta bi tresnek 13 940 E.-Euskal Herriko Laborantza Ganba-rari 2 000 E-ko diru laguntza ema-nen diote.-Zerga itunduaren ezartzea. Hori da tatsa bat, etxe egiteko lur bat salt-zen duenak beharko duena pagatu, familiakoarentzat ez da tatsarik iza-nen, bakarrik familakoa ez denak izanen du tatsa hori. Kalkulatu dute, prezioaren hirutik biren gainean egunarentzat hamar eman beharko dela.Abisu - Hazilaren 13an goizeko 10 etan Berri Toki liburutegian izanen da Andre Denise Lassartesse idaz-lea, Hazparnen sortua, Baionan bizi dena eta Sara ongi ezagutzen due-na. «J’ai rencontré un homme qui ressemble au Pays Basque» libu-ruaren eskaintzeko.-Hazilaren 14an igandez arratsalDe-ko 6 orenetatik goiti Kataluniatik etorria La Troba Kung fu taldea ikus-ten ahalko da Omordiako gelan. Ondotik pintxo eta edari. Sarrera 5E. Hor biltzen den dirua Teletho-nen alde izanen da.-Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkar-goak antolatzen du “Bach à Sable“ antzerkia Lur Berri gelan. Hazilaren 17an asteazkenez egun guzia for-makuntza haur ttikiez okupatzen direnentzat. Ortzeguna18, ortziralea 19, astelehena 22 eta asteartea 23 eskolako haurrentzat bi ikustaldi, goizean 10 etan eta arratsaldeko 2ak eterditan. Igande 21ean goize-ko 11etan helduentzat.Sortzeak - Berasateguy Imanol 2010/10/07 (Anarpea). Boyer Laura Andrée Jeanne 2010/10/07 (Aize-leku Lehenbizkai). Boyer Christian Raymond Michel 2010/10/07 (Aize-leku Lehenbizkai). Leizagoyen Peio 2010/10/15 (Leze-Alde). Kaiser-Chassard Melvil Marceau Gorka 2010/10/26 (Lehenburua Lehenbiz-kai).Ehorzteak - Echever espos Arizcor-reta Magdalena 83 urte 2010/10/16 (Bizkarrean). Lacoste espos Larria Michelle Louise 87 urte 2010/10/24

(Mendi-Bixta). Etchegaray Jean 71 urte 2010/10/25 (Larraldea). Za-mora Joseph 50 urte 2010/10/26 (Moxoinea) Pilota - Palantxa trinketean gizo-nak : Sein Christophe eta Saint Jean Christophe galtzaile 40-37 La Ne-gressen kontra. Saint Jean Benoit eta Mendez Anthony galtzaile 40-30 Les Aiglons-en kontra. Arotzarena Pierre eta Branger Iñaki galtzaile 40-38 Atharraztarrak-en kontra. Neskatilak : Kadetak, Hausseguy Maialen eta Blanco Oihana galtzaile 40-31 Hendaiarrak-en kontra. Ba-laire Maeva eta Etchegaray Joana irabazle 40-33 Goizeko Izarra-ren kontra.Ezker paretean axiki ttikian : Gaz-tetxoak, Arribillaga Eneko eta Saint Martin Jon irabazle 40-21 Kanboa-rren kontra.Esku huska trinketean : 2garren mailan, Endara Denis eta Laduche Jon irabazle 40-27 Denek Bat-en kontra. 3garren mailan, Elizalde Panpi eta Arribillaga Bastien gal-tzaile 40-10 Senpereren kontra. Urbistondo Leon eta Jauregui Iñaki galtzaile 40-14 Atzarri-ren kontra. Saint Jean Benoit eta Mariluz Cris-tophe galtzaile 40-38 Senpereren kontra. Endara Daniel eta Endara Joxet galtzaile 40-20 Biarriztarrak-en kontra. Juniorrak Calvet Daniel eta Gachen Mathieu irabazle 40-15 Azkaindarrak-en kontra. Esku huska ezkerparetean,Gaztetxoak Iribarren Unai eta Lecuona Aritz galtzaile 22-19 Senpereren kontra. Pasaka: Lehen mailan, Eliceiry Jean Jacques eta Alli Andoni irabazle 13-12 Zaharrrer Segi-ren kontra. 2ga-rren mailan, Etchegaray Patrick eta Elizalde Panpi irabazle 13-12 Zaha-rrer Segi-ren kontra. Pouyet Fran-çois eta Pery Nicolas irabazle 13-04 Barandiaran Patxi eta Berrouet Ma-thieu-ren kontra.Eskubaloia - 11 urtekoak irabazle 17-04 Nafarroaren kontra. 13 koak galtzaile 37-12 Nafarroaren kontra. 15 koak irabazle 21-11 Benejac-en kontra. 18koak irabazle 28-10 Be-nejac-en kontra. Seniorrak galtzaile 31-19 Irrisarri-ren kontra.Errugbia - Saran Saratarrak irabaz-le 35-05 Ziburu-ren kontra.

Ganex

sara

Heriotze – Bi herritarrek utzi gaituzte egun guti barne. Rosario Yanci Larrun-zolakoak, 90 urte, azken ilabeteak xaharretxean ditu iragan. Pantxo Luberriagak, 74 urte, aspaldiko eria, beti alegeraki ereman du bizia. Bi familieri guzien doluminak.

Omiasaindu – Mezan zinez jendalde gaitza bildu da, adin guzietakoak, koralak goratzen zuela, denak kantuz eta otoitzean. 26 heriotze izan ditugu urte huntan.

M.L.

Heriotze – Ganden astean Omia Sainduz, hilerrian izan dugun gertakaria berriz ere aipatzen dut. Iragan ortzegunean egin dire Albert Berroueten ehorzketak. Gizona ezagutua zen. Jendakia ere arras haundia eta dakiguna hoinbertze jenderen erdian gertatu denak herri guzia inarrosi du eta ortzegunean gure eliza handia gaina eta behera tanpez betea zen. Bere osagarrian arrangura zonbait izanik, Raymonde bere emazteak segitzen ziozkan artamenduekin aski polliki zabilan. Ainitzetan erraiten dena herioa jin da ustegabean. Pausatu da 73 urtetan. Bere laneko denboran hargina zen. Jainkoak daki zonbat etxe xutik ezarri dituen. Guzien gainetik « Sorlekuan » deitua duten beren familiaren egoitza maitea. Senar emazte horiek 5 semerekin familia ederra altxatu dute. Segur gira herritar guziekin otoitzean ari zirelarik bere gana deitu duen

Jaungoikoak sariztatu duela bere zeru ederrean.Bertze ehorzketa bat izan dugu larunbat huntan. Christiane Aragnetti segitua izan da bere azken egoitzarat. Andere hori gure herritar berrietarik zen. Duela zonbeit urte Elbarrun gainean egin zuten etxe berrian bizi zen senarra eta bi alabekin. Barkatzen ez duen gaitzarekin borrokan arizan da. Behin sendatu itxura eginik gaitza berriz piztu zaio eta denbora laburra barne bere saretarat bildu du. Pausatu da 66 urtetan. Bi heriotze horiek arras penatuak uzten dituzten guzieri eskaintzen ditugu gure doluminak.

Sortze – Urrian izan ditugun sortzeak : Joane Morales Amotz Xerrendan, Lia Rech Lakuko kartierean, Mikela Brave « Olaso » deitu etxegune berrian. Zorionak eta bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak hoien aitameri.

Gaixo Otabari, ohore – Azaroko hilabetea, neretako da hilabetetan aberatsena oroitzapenarendako. Hasten zauku Omiasaindutik gure etxetako hil maiteez oroituz eta haiek otoituz, biharamunean hilen eguna, heientzat otoitz eginez, zonbait egunen buruko Jondoni Martine, gerla handiaren bururapena ospatuz, hor ere hoinbeste gaztek bizia utzi baitute eta Heletarendako hilabete puntan hor ditugu betiko Santa Katalinako feiriak, denak beren tenoretan aipatzen diren ohidurak, Besta Berri-Otaba bezala. Zonbait oharpen egin ditut, mahastietarik, aitatxiren sukaldetik, hil hobian gaindi, gerlako hilekin bururatzeko. Badakit oraikatzen ari dela mundua eta egin behar ere, jada ezarria dut ez nuela deus kontra EHZ egin zadin, bi urtez hoin ontsa iraganik, agian segituko du. Erran dutana, ez berriketarien izenean, ez baitira oro nahasi behar, bainan nere izenean, otabaren mugitzearen orde ez zenez EHZ mugitzen ahal. Loriaturik nago D.L.-k erraitean inguruko gazte guziak jinen direla Otabaz Heletara, Otabaren ohoratzera, otoitz eta kantuetan parte hartzera,

fedezko urratsa baita lehenik ; gero hori bururatu eta naski kermeza izanen baita, denak horrarat bazkaitera, hori ba egun betea, usaia baita Heletaraz geroz bazkaldu gabe ez partitzea, Santa Katalinetan bezala, azkar azkarra etxeratzeko, bihotz juandurarik gabe.

J.P.C.

Orotarik – Adin ederrak eginen du urteko gaztena jatea helduden ibiakoitz aratsaldean 2.30etarik goiti Erregelun. Gomita orori zabaldua. Igande 21ean mus lehiaketa bat antolatua da Ttotte-ren ostatuan aratsaldeko bi orenetarik goiti. Telethon elkartearen fagoretan egina da, halere irabaz daiteke 300 euro lehenek, 200 euro bigarrenek, hargatik nahi bada dena utz ditake obra horren fagoretan. Goraintziak igortzen dazkogu Jean Pierre Mendiboure-ri, hor nunbait operaturik etxeko Ospitalean burura dezala bere sendatzea.

Mezak – Ibiakoitz aratsean, 7 orenetan, Heletan. Igandean, 9 orenetan Iholdin, 11 orenetan Armendaritzen (familien meza).

Herritarra

Heleta

luzaideOmiasaindu edo saindu guzien eguna ohoratu dugu Luzaiden ere, urteko eliza besta egun berezienetako bat delakotz, batez ere, gure zenduetaz oroitzeko eta ospatzeko eguna delakotz ; beste egun guzietako ardura guziak bazterrerat utzirik, joaiten gira egun horren ospatzerat, hil harriak ere ahal bezain lore pollitez apaindurik, elizako itzuliak ere egin ditugu, dolua seinalatzen duten beztiak soinean, lehenagoko usaian edo ohitura berezian, zeren lehenago, hilaren oroitgarri gisa dolua eremaiten zen, frango denboraz, oraiko Omiasaindutako beztien gisatsurat ; hortako Omiasaindu egunak badu bere gisako

berezitasuna, beztietarik haste.Omiasaindu egunak badu ere bere gisako erran nahia ere, beztien inguruan. Lehenago Omiasaindutan estreinatzen ziren neguko arropak edo beztiak, ahal bezain berotsuak, eta Bazkoz udako beztiak, horiek aldiz, negukoak baino arinagoak ; orai noiz nahi estreinatzen dira bezti mota guziak, egia erran, emeki emeki ohiturak aldatzen dira jendea ohartu gabe ere. Biziaren ahantzamendiak hain baitira aldakorrak, hortako ez dauku astirik uzten lehenagoko ohitura guzien gogoan hartzera. Bainan zer eginen da ? Gauzak heldu diren bezala hartu beharko.

A.A.

10

Page 11: Herria 3080

Herriz Herri

ahetze

Haurtzaro gunea estreinatua – Urriaren 23a egun berezia gi-nuen Ahetzen, haur ttipien lekua-ren estreinatzea. Denbora ederra ginuen eta bi zinta pikatu dituzte, bat urdin, xuri eta gorria, eta ber-tzea berde, xuri eta gorria, D’El-bée jaun auzapezaren inguruan gintuelarik Alliot Marie ministroa, Daniel Poulou deputatua, Jean Jacques Lasserre eta Bernard Auroy kontseilari jeneralak, Lau-rent Nunez suprefeta, Ikuskaritza Akademikoa, CAF eta PMI-ko buruzagiak eta auzo herrietako auzapezak eta herritarrak. Jean D’Elbée jaun auzapezak ongi etorria egin ondoan, eskertu ditu obra hortan parte hartu duten guziak, Marc Delanne arkitektoa, lan kudeatzaileak eta diru lagun-tza ekarri duten guziak. Mintzaldi hortan ere eman ditu xehetasun batzu egoitza hartaz. 1800 m2 egiten ditu, bi nibeletan delarik. 200 m2-ko jantokia, 200 m2-ko elkarteen sala ; lau ikasgela, tti-pienak 70 m2, 30 haur ttipiren

leku berexia eta haur zaintzeko sala bat. Etxe hori 2 miliun euro gostaia da eta gobernamendua-ren laguntza % 35-ekoa da. Ze-remoniaren ondotik, hurrupaldi-janaldi bat eskainia izan da eta finitzeko Santucq jaun erretorak, Irastorza apezarekin, haurtzaro gune berri hori benedikatu dute.

Esperantza dut orain Ahetzeko haurrek ongi baliatuko dutela haurtzaro gune hori eta ongi ika-siko. Panpili

ANTZERKI eta IPUIN nagusi JONDONI MARTINeko pestetan, Larresoroko sala berotuan.Azaroaren 12 an, ortzirale arratsez, 8 ak eterditan, ixtorio, gaz-taina jate, musika eta kantu

HAU DELA, HORI DELA Afrikako, Japoniako, Euskal Herriko ixtoriak … Eleka taldeko Katta-lin SALLABERRY eta Jokin IRUNGARAY-en bigarren obra huntan, ipuinen mundura eramaiten gaituzte. Txomin HEGUY maisuaren laguntzarekin eraikia izan da ikusgarria, molde bixi bixian kondatua, musika eta perkusionez alaiturik, euskara ederrenean.Gau beila gisa segitzeko, gaztainak erreko ditugu ondotik, sagarno eztia edanez, kantuz, giro goxoan. OTE LORE da antolatzaile, Eus-kal Kultur Erakundearen lagun tzarekin.

larresoro

aldudeAita Adrien GACHITEGUY zuhaitzetaz mintzoZuhaitzentzat edo arbolentzat

atxikimendu handia badugu, hiri bazterretan, pentze eta alor inguruetan, alapidetan eta no-laz ez oihanean gabiltzalarik. Bainan ohartzen ote gira zoin gauza guti dakigun zuhaitz mota bakotxaren berezitasunetaz ?Hara parada bat arraroa eskai-nia zaukula azaroaren 20an, larunbata, Alduden, Aita Adrien Gachiteguy Belokeko Benedi-tarraren sort-herrian. Gaia iza-nen da: euskaldunak beren zu-haitzekin.Egun hortan Aldudera jinen dire-nek eskuratzen ahalko dute HE-MEN elkarteak argitaratu berri duen liburua. Zuhaitz mota aini-tzen kolorezko argazkiz beztitua den liburu hortan laburbildua da gure arbasoek gizalditik gizal-dira kurri arazi duten jakitatea. Argiki frogatzen da berriki arte Euskal Herrian euskara hutsez ikasten zirela lurraz, zuhaitzetaz eta oihanaz jakin beharrekoak. Galtzen ari zen jakintza hori he-mendik goiti idatzirik egonen da, eta beti bali geldituko zuhaitze-tarik probetxu zerbait atera nahi dutenentzat.

Goizean mintzaldiak10,15tan, SANOKI antzokian, liburua aurkezteko hor izanen dira Mirentxu Elissalde-Parachu, Pantxika Maitia eta Gabriel Durruty arbola fruitudunetan adituak. Hor izanen da ere hainbeste urtez laborantza sailean eta be-reziki ardi hazkuntzan kontsei-lari argia izana den Aita Adrien Gachiteguy. Aldi huntan mintza-tuko da oihanaz eta KINTOA-z. Erran gabe doa mintzaldi-elkar-hizketa horrek Aldudar eta beste Euskal Herritar asko interesatu-ko dituela, izan laborari edo ez.

Eguerditan bertsu eta kantu bazkaria Bertsuen entzutea eta kantu-en abestea laket duten jende guziek parte har dezakete baz-karian (20e presuna bakotx) Esnasuko “St Sylvestre“ jate-txean. Haatik, jatetxeko lekuak mugatuak baitira nahitez, izenak eman behar dira lehen bai lehen deituz ostatura: 05 53 37 58 13 edo mailez: [email protected] Louis Laka-k gaiak ema-nen dizkie Mixel Xalbador eta Fermin Mihura bertsularier.Mikel Erramuzpe-k gitarraz la-gundurik, zuhaitzak aipatzen di-tuzten kantuak xaramelatuko di-tuzte Piarre Erramuzpe, Magali Zubillaga eta Guy Saldubehere aldudar kantariek. Bazkaltiar gu-ziek kantuen hitzak paperetan irakurgai ukanen baitituzte, de-nek batean kantatzeko parada ezin hobea izanen da.

armendaritzeAntzerki – Ibiakoitz arrats hun-tan, 8.30etan emana izanen da « Noiz » Daniel Landarten antzerkia Elhinako barnean. Aldude-Urepele aldeko antzer-kilari trebeek (Larrazkeneko Lo-reek) taularatzen daukute obra

hori. Gomita bero bat igorria da parada hortaz baliatuz an-tzerki airos bat ikusi nahi duten guzieri, jakinez hor bildu dirua Lurdeko eriez okupatzen den H.B.B. elkarteari joanen dela.

J.P.C.

lasaSortze – Plazerrekin jakin dugu Phi-lippe Inchauspe Peko Bidondoko semeak eta Nathalie bere emazteak goaitatzen zuten beren lehen haurra sortu dela azaroaren 4an. Clara izen-datu dute. Asma errexa da neskatto ttipi horrek zer lekua hartuko duen Hiribehere kartierrean altxatia duten

etxe berrian. Goresmen beroenak aitama, aitatxi-amatxi, ahantzi gabe 3garren belaunaldiaren ikusteko zo-riona duen Mañañari. Osagarri eta suertezko bizi luze bat desiratzen dakogu Clara ttipiari, aldiz lasatartu den Nathalie ama gazteari agur eta ongi etorriak. M.G.

Hautetsi eta herritarestreinaldi egunean

11

Page 12: Herria 3080

�������������

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

Xiberoko eüskara süstatü nahi düan SÜ AZIA alkarteak age-rraraziko dü hebentik laster Aita artzain zen izenbürüko libürü bat. Hau date Robert LAXALT kasetalariak 1957. urtean argita-ratü züan Sweet promised land izeneko libürü baten xiberota-rrezko ützülpena. Hontan, Ro-bert LAXALTek kontatzen züan zer izan zen Ameriketatako Es-tatü Batuetara desterritü zen ha-ren aita Dominique LAXALTen bi-zia. Libürü hau hanitx ezagütürik da Mon père était berger frant-sesezko ützülpenarengatik, hau bigerren aldi batez agertü dela-rik 2009. urtean. Dominique LAXALT, Liginaga-Astüeko Galantenea etxaltean sortü bazen ere, orai artino ihork ez züan egin xiberotarrezko ützülpenik eta hortara plantatü da Jean-Pierre ETCHEBARNE mauletarra. Xiberotarrez idatzi-rik denik ez da hainbestekorik eta, arren, SÜ AZIAri hon üdüritü zaio libürü horren agerraraztea. SÜ AZIArentako egingei horrek badü kostü bat; xüxen erraiteko, 700 euro, 200 libürüren irar-tzeko (inprimatzeko), gehi 300 euro argitaratatze baimenaren biltzeko.

Abentü honen ürrentzeala artino abantzeala erosi nahi izanen düenentako 200 hoillatako li-büru hau 15 eurotan date (+ 5 euro postaz helarazteko fresen-tako). Hortik aitzina, 20 eurotan salgei date (+ 5 euro postaz helarazteko fresentako). Arren, xiberotarrez izkiribatürik den argitalpen baten lagüntzea go-goan izanen düzülakoan, libürü horren abantzeala erostea pro-posatzera horra gitzaüzü. Aita artzain zen libürüa bildü nahi badüzü, jakinaraz izagüzü abentüaren 31ª artino 15 euroko xeka bat igortez (gehi, halabe-harrez, 5 euro posta fresentako) helbide hontara : SÜ AZIA – Hondarearen Etxea – Jean-Bap-tiste Heugas karrika, 10 – 64130 Maule-Lextarre. Postaz igorte fresik ez ükeiteko, SÜ AZIA-ren egongian – Hondarearen Etxearen gaineko partean – iga-raiten ahal zirate ere. Xehartarzün haboro nahi ba-zünüe mezü bat helarazi izagüzü [email protected] posta elektro-nikoala edo deit 05.59.28.05.67 telefona zonbakiala.Oraidanik, eskerrik hanitx gure eskentza honi eginen deiozün batzarriaz.

aita artzain zen : libürü bat, xiberotarrez

irakurleak

Mintzo

Mihiseak1910. Joanden mende hastape-nean, gure amatxi zena (1888-1981) Lekornen, neskato gazte. Pesta Berri-Otabaz bazuen kargu berezi bat : mihise hedatzaile. Biz-palau neskato gaztek zuten prose-sione denboran, metra bat nun-beit han largo eta 10 metra luze zuen oihal bat hedatzen lu rrean. Hor, iguzki saindua eskuetan ze-raman apeza, eta hura bakarrik, zen mihise horren gainean kurrit-zen. Teknika pikoan zuten : batek mihisea heda, beste batek gibele-tik apeza pasatu ondoan mihisea bil. Bazen plegatzeko manera be-rezia, gero aise desplegatua izan zadin. Emazte lana, behar baitzen diskretuki egin bere burua eraku-tsi gabe. Urrunxago beste bi nes-kato gaztek lan bera egiten zuten. Hola apezak bazuen beti mihise xuriz egin bide garbia. Ohorezko kargu bat zen, bi igande haietan mihise heda tzaileak apezetxean ziren bazkariz.2010 Heletan, EHZ. Laguntzaileak behar. Egiteko diren lanetan, hor pasatzen diren musikari, kantari, artisten lo egiteko tokiak behar dira antolatu : nere ahizpa eta biek familiako armairuak miaturik, 20 bat pasa mihise pare bildurik, ari gira hiru egunez, ohe egiten, desegiten, ganbara eta mainu ge-letan garbi pasako bat egin, mihi-seak garbi, idor araz, berriz oheak egin ondokoendako...2011n Heletan, Otaba beharra zen igandean, gertatzen da festibala. Otaba zortzi egunez berantua. Bainan, igande hartan mihisearen transmisioa egina izanen da....Jainkoak nahi badu.

Maite Dunat, Heleta

Larraldean, Amotzen, Senperenhazilaren 28an igan-dearekin

16.30 Franck Dolo-sor kazetari senpertarrak idatzi duen Matxin Irabola (1879-1935) bertsulariaren biografiaren aurkezpena (Elkar).17.30 Mokadua.18.30 Bertsu saioa: Mixel Aire “Xalbador”, Fermin Mihura, Amets Arzallus, Sustrai Colina.Gai emailea: Joana Itzaina.

omenaldia MatXin irabola

senpereko bertsulariari

ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 8 novembre 2010, en cours d’enregistrement à BAYONNE, a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes :

Dénomination : « SCI AMALAE-NIA ».

Siège : ITXASSOU (64250), Haram-buruko bidea.

Durée : 99 ans.Objet : A titre civil, l’acquisition, la

construction, la gestion, la mise en valeur, l’exploitation par bail ou autrement de tous biens et droits immobiliers.

L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire.

Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’ob-jet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.

Capital social : 1 200 euros, d’ap-ports en numéraire.

Co-gérants : Monsieur Gilles DU-FOURQC et Madame Marianne Eve Ma-rie MICHEL, son épouse, demeurant à ITXASSOU (64250), Haramburuko bidea, pour une durée indéterminée.

Les cessions de parts sont libres entre associés uniquement.

La société sera immatriculée au R.C.S. De BAYONNE.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

Larrazkeneko kantaldia iraganen da Aiziritzeko herriko sala handian, azaroaren 14an, igandez (15:30). Hona hemen kantarien zerrenda:XALBADOR eta IHIDOY, bikote eza-

gun hau hor izanen da, Danielek asmatu kantuen, xaramelatzeko.EÑAUT ETXAMENDI, musi-kari laguntzaile duelarik MIKEL E RRAMUZPE. Kantatuko dizkigu berak egin kantuak. Badakigu eus-kal kantugintzaren berpiztean parte handia hartu zuela Mixel Labegueri-erekin batean, 60ko urteetarik ho-nat. Horren kantuak gizaldi bate-tik bestera pasatzen dira eta beti entzuten kantaldi eta irratietan.

Eñaut ez da gehiago ardura taulen gainera igaiten. Hor izanen da, hain hobe, eta horrek bozkariatzen gaitu.MAITENA BEHERAN eta AGUS-TIN ALKHAT, BATTIT ELISSALDE musikariarekin. Hauek ere beren kantuak aurkeztuko dituzte. Emazte boza, gizon boza, zinez ongi aur-dintzen direla hor ohartuko gare.XENDARI AHIZPAk, Karine eta Ali-nek badute nahiko trebetasun, na-hiz gazteak izan, ttipi ttipitik hasiak baitziren. Kalitatez goi maila joiten duten kantariak.GAZTEAK ere talde talendutsua, Euskal Herrian barna maiz ibiltzen dena.GAELE LARROUDE kantaria eta HENRI MIREMONT musikaria, hok beti txalotzen ditugun herritarrak.AMIKUZE KANTUZ, hau jiten zaigu gure besta guzietara, denak kantuz artzera gomitatuz.Ohidura dugun bezala eskaintzen dugu liburutto bat kantatuko diren testu guziekin: euskara eta iritziak ongi preziatuak izan diten.Sartzea urririk denendako. Sala be-rotua.Kantaldi honetan partaide da Eus-kal Kultur Erakundea.Zatozte, gomit zirezte denak igande arratsalde goxo eta lasai baten ira-gaitera.

kantaldi aiziritzen

Xalbador-Ihidoy bikotea.

12

Page 13: Herria 3080

telebixta leihotik

asteburuko Hitzorduak

Bahituak : Hamekagarren hilabetean gaude eta Afganistan-eko zoko batean daude bi frantses kasetariak beren hiru Afganistar la-gunekin. Egunero errepikatzen dute irrati telebixta publikoetan ez ditugula ahantziko. Herriak ez ditu sekulan ahantzi aipatzen bai-tzituen bertzeak ixilik zaudelarik hastapenean. Halaber ez ditugu ahanzten bertze guziak.Aljeria dela eta : Joanden astean Aljeriaz agertu dira emankizunak, bai asteartean eta bai ortzegunean. Asteartean de Gaulle eta « uler-tu zaituztet » famatua. Moati jaunak bildu ditu alde batetik orduko dokumentuak eta bertzetik alegiazko joko bat, jokolari batek egiten zuela de Gaulle-rena. Egia erran, ez zait batere gustatu nahastea egiazko dokumentua eta alegiazko zerbait.Gau berean, beti France 2 gatean bazen bigarren emankizun bat « De Gaulle eta Aljeria », dokumentuak baliatuz eta historialariak mintzaraziz, hala nola Benjamin Store, Michel Winock eta Jean Da-niel-ek esplikatu duten nola de Gaulle Aljeriako gerlaz baliatu den boterearen bereganatzeko eta V. Errepublikaren sortzeko.Ortzegunean, France 2 gatean berriz ere zabaldua izana da zer izan den Miterrand Aljeriako gerla garaian, Barneko ministro ze-larik 1954-ean eta Justiziako ministro 1956an. « L’Algérie c’est la France » oihukatu zuen lehenik eta gero 45 hiltzera kondenatuak zirenak barkamendu gabe utzi. De Gaulle-k bukatu du Aljeriarekin eta Miterrand-ek berdin heriotza-kondenatzearekin. Bakoitzak ukan du aldatzeko ahala.Vatikanoaren politika : Arte gateak eskaini du asteazkenean e mankizun oso interesgarria : nola jokatu den Vatikanoa XX. men-dean. Aipatuak izanak dira Benedikto XV gerla handiaren garaian, Pio XI berriz harremanetan sartzen delarik Italiarekin Latran-go hi-tzarmenaren bitartez, Pio XII bigarren gerla ikaragarrian, Joani XXIII kontzilioaren sortzailea, Paulo VI eta Joani Paulo II haiekin mundura jalgitzen baitira Aita Sainduak bere ondorioekin, Berlingo harresien lurreratzea eta bertze... Dokumentuak alde batetik eta historialarien lekukotasuna bertzetik. Obra ederra.Errugbia : Biba Baiona irabazi duelakotz Parisen Paristarren kontra (24 eta 20) hiru entsegu markatuz. Miarritze eta Castres elgarren bete egon dira (17-ra berdin) eta hori Miarritzen. J.H.

ortziralean-Baionako antzokian (19.30), Diane Tell-Angelun, Barojako gelan (20:00) « Dans l’œil de Judas » eta « Le casier de la Reine » txotxongilo ikusgarriak-Donibane Lohizunen, Ravel entzun-tegian (20.30), “Eskimal kabiliarra”.-Larresoron, herriko gelan (20.30), “Hau dela, hori dela “, Eleka konpai-niarekin.-Kanboko elizan (20.30), Arraga abesbatza eta Lurra otxotea -Luhuson, Harri Xuri gelan (20.30), “C.A.F.I.” antzerkiaren estreinaldia, “Par les Temps qui Courent “ taldeare-kin.-Bardozeko elizan (20.30), Bizi kan-tuz-en kontzertua-Itsasun, Goxoki bilgunean (21.00), The Sparteens, Zezenaren Taldea eta L’Opium du Peuple taldeak.

larunbatean -Donapaleuko mediatekan (10.30), “Hau dela, hori dela”, Eleka konpai-niarekin. -Hendaiako mediatekan (11.00) Xan Errotabehere kondalaria-Angelun, herri liburutegian (16.00) Beñat Achiary kantaria eta Gaël Do-menger dantzaria-Donibane Lohizunen, jai-alai ezker-paretan (17.00), Iparraldeko bertsulari xapelketaren finala.-Donaixtin (19.00) Bota gaztetxearen 4. urtemugako besta-Miarritzen, Jondoni Martine elizan

(20.30), Lurra otxotea. Herri kasinoan (20.30) A Coeur Joie koroa. Koliseoan (20.30) dantza garaikidea. Historia Museoan (21.00) Morgan Roussel piano joilearen kontzertua, Michel Pe-trucciani omenduz.-Armendaritzen, herriko gelan (21.00) « Noiz » antzerkia, Larrazke-neko loreak taldeak emanik

igandean-Behobia-Donostia maratoi-erdia-Itsasun, ezkerparetan, « Les vieux machins » elkartearen merke salketa-Angelun, Barojako gelan (16.00) Xavier Mortimer-en « L’ombre or-chestre » ikusgarria-Azkaingo elizan (18.00), Kostalde hegoaldeko koroen topaketak, Atsu-lai, Arpège, Beltza Gorria, Entzun eta Otsailan bost abesba tzak partaide. -Saran, Omordian (18.00) La Troba Kung Fu-ren kontzertua

asteburuan-Miarritzen, Aiziritzen eta Ahe tzen, herriko bestak. Biriatun, arrabesta. -Baionan, Luna Negra kabaretean (20.30), ortziralean eta larunbatean, Bignol Swing Quintet taldea.-Miarritzen, Bellevue kasinoan, or-tziralean Enpresen larrazkeneko uni-bertsitatea eta larunbatean « Bake dinamikak » mintegia-Bidarten, Family zinegelan, or-tziralean eta larunbatean, « Bidart en rire »-Hazparnen, ortziralean eta larunba-tean, ostaleren erromeria.

euskal irratiak 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

« iparraldearen orena astekaria »

ipar euskal Herriari buruzko leiho berria mundu osoarentzat

Astelehenetik ostiralera 18:00etan eskaintzen den ‹Iparraldearen Orena› berri sailaz gainera, edizio berria estreinatu zuen ETBk joan den ekainean: ‹Iparraldearen Orena Astekaria›. Asteko berri eta erreportai nabarmenekin osatzen da osoki Baionan egina den albistegiaren edizio berria. Orain arte, “Astekaria” ETB1-en eskaini da igande goizetan 10:55etan, baina orain ETBsat katean ere ikus daiteke, dohainik Astra-Canal Sat satelitean Europan, eta mundu osoan internet bitartez www.eitb.com/eu edo www.eitb.com/fr atarietan. ETBsat kateak “Astekaria”, 25 minutuko saioa, erakusten du igande goizetan 12:00ak aldera.

Azkaingo Herriko Etxeak, Azkaingo Euskaraz Bai taldeak eta Euska-raren Kontseiluak « Euskaraz Bai hilabatea » antolatzen dute azaro huntan guzian Azkainen. « Euskara normalizatzeko borondatea bada-goelarik, denen arteko elkarlanak ematen du fruitu » diote antola-tzaileek. Euskaraz Bai hilabetearen

helburuetarik da hain xuxen eus-kararen erabilera ahal bezain bat indartzea herrian, gure hizkuntza biziaraztea. Ekitaldietan, bertsu poteo, mendi ateraldi eta bertze. Sainte Marie eskolako eta ikasto-lako ikasleek beren aldetik pista joko batean dute parte hartuko, Fort Boyard moduko jokoa...

Azaroaren 12a, ostirala17.00 : Kantaire Pantxoa Daguerre Hego lapurdiko 3garren koristen topaketa19.00 : Aitzur eta Jorra 20’00 : Presoen OihartzunaAzaroaren 13a, larunbata11.00 : Airesta, Pantxix Bidart-en gasna xokoaz Hazparnen12.00 : Berriak17.00 : XILABA finala zuzenean Ramuntxo Christy eta Xan Alkhat komentatzaileekinAzaroaren 14a, igandea 9.30 : Gure bazterrak Bidarte 210.30 : Meza Mendibetik11.30 : Baigorriko Herriarena lehiaketako finala : Waltari-Kurutxarri / Lambert-Etxeto

12.15 : Gure arbasoak. Aña Mari Goyhenetxe15.00 : Errubia, Maule / D.Lohizune18.00 : Kirolak Azaroaren 15a, astelehena16.00 : Zuria beltzez Halabedi irratiak eskainia19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa 20.00 : Gazte zaparrada 21.00 : Autonomia forumako mintzaldiko azken partea. Gaia : Sozial, lur, arazoaz, etxebizitza eta instituzio aldaketa, J.Jacques Lasserre, Max Brisson, Alain Iriart eta Alice Leiziaguezahar.Eta ez ahantz euskalirratiak info emankizunak entzuteko edo deskargatzeko !

euskaraz bai hilabetea azkainen

13

Page 14: Herria 3080

Han eta HeMen

1943 eta 1944 urteetan gira, Hungarian, Budapest hirina-gusiaren inguruetan. Gerla-ren bete betean, Europa gu-zia sutan, juduen kontrako errepresio izigarriarekin. Hain xuxen juduak dira Han-na, Josepe eta Lili, giristinoa aldiz Gitta. Lau adiskideak, 30/35 urte ingurukoak, ardu-ra elgarretaratzen dira, egun batez Hannaren bozaren bi-tartez norbait mintzo zaiela, aingeru bat berek diotenaz. 1943ko ekainetik 1944ko azaroraino errepikatuko di-ren solasaldiak, lau kaierre-tan hitzez hitz idatzitako sola-sak. Esperientzia harrigarria, mistikoa, denboraz kanpoko mezu baten emailea. Hiru juduek zoritxarrez bizia gal-duko dute kontzentrazio ze-laietan. Gitta Mallasz aldiz bizirik ateratu zen gerla hor-tarik, 1960ean Parisera etorri eta solasadi horiek publikatu, lekukotasun gisa. Geroztik 18 hizkuntzatan plazaratu-tako solasaldiak, munduaren itzulia eginez. Duela guti zen-dua da Gitta Mallasz.Euskarazko itzulpenaAspaldidanik liburu horren berri ukanik, 2004ean hasi zen Gabi Oiharzabal Uztariz-tarra obra horren euskaratze lanetan, adiskide multxo on batez lagundurik. Itzulpen horren egiteko, iturri asko

erabiliak izan dira, bereziki hungariar, aleman eta ingles itzulpenak. Eta liburua orain hor dugu, “Aingeruekin so-lasean”, Maiatz eta Daimon argitaletxeek plazaraturik, “hizkuntza gutietsi” batean lehen aldikotz argitaraturik. 456 orrialdeko obra gotorra, liburuaren azala eta kontra-zala kartoinaturik. Euskal Museoan aurkeztua izan zaiku, hor zaudela bertzeak bertze Maiatzeko Lucien Etxezaharreta, Daimon sui-tzar argitaletxeko (hunek dauzka liburu horren zabal-tze-dretxoak) Elena Fischli, sortzez Italianoa, eta Bob Hinshaw Amerikanoa ; hor ere Andrea, ezkontzaz Car-ricaburu, sortzez Hunga-riarra eta gaur Jatsun bizi dena... Gabi Oiharzabalek liburuaren harat-hunatak es-plikatu dauzkigu, artetik hiru an tzerkilarik (Maialen Fau-thoux, Camille Bonnet eta Lorea Echeverria) Joselu Be-rasategik kudeaturik antzer-kiño batzu eskaintzen zauz-kigutela, obra nahiko zail hori hobeki adierazteko gisan. 20 eurotan saltzen den liburua, ez dena bistan da nolanahika irakurtzen ahal, bainan den-bora hartuz, purtta purtta. Dokumentu garrantzitsua, dena den.

ipar euskal Herriko HitzaDuela 7 urte eman zituen lehen urratsak Berria egunkariak, Eus-kaldunon Egunkariari lekukoa harturik. Geroztik hiru moldetan zela zabaltzen, euskal lurralde osora hedatutako egunkaria bera, tokiko Hitzak (Goierri, Oarsoalde eta bertze) eta be-rria.info webgunea. Zazpi urtez eskaintza zabala beraz, bainan azken urtetan nekeziak ere bai, prentsak orokorki bizi dituenak, diru galtze nahiko handiarekin. Urte bat eterdiko gogoetaldia-ren ondotik, egoera sanotu na-hiz, Berriako arduradunek era-baki dute egunkariaren orrialde kopurua ttipitzea (48tik 40era) eta aldi berean probintzietako astekaria agertzea, jendeari gehiago hurbiltzeko xedez. Pa-perezko agerpenek badute beti beren tokia, diote Berriakoek, internetek gero-eta toki gehiago hartzen balinbadu ere. Hara beraz ortziralean ateratu direla lurraldetako Hitzak : Arabako Hitza, Gipuzkoako Hitza, Biz-kaiko Hitza, Nafarroako Hitza eta Ipar Euskal Herriko hitza. Azken hau Baionan aurkeztua izan zaiku, Elkar liburutegian.

Ostiral guziz agertuko da, 8 orri-alderekin, Berria egunkariaren barnean haatik, gehigarri gisa.

Gure hiru lurraldetako informa-zioa da hor zabalduko, artikulu mamitsutan, iritziak ere bai eta asteburuari buruzko gertakarien aipamena...

Hiru antzerkilarik ezin hobeki jastarazi dauzkiguten solasak

Aingeruekin solasean

Gabi Oiharzabal, liburuaren euskaratzaile nagusia

Nora Arbelbide, Ipar Euskal Herriko Hitza aurkezten ari

aljeriako gerlaz lekukotasun bizia

Ezagutzen ginion jaz agerturiko “De la sensualité du pommier...” liburua (Atlantica) Etienne Edme-Zamora Donibandarrari, bere haurtzaro eta gaztaroko oroitzapenez betea. Oraikoan, “Ma guerre d’Algérie, racon-tée à mes petits enfants” (El-kar) liburuarekin, gai zorrotz eta gaur egun oraindik minbera gelditzen den bati lotu da, Alje-riako gerla bizi izanik kasik bi urtez, 1956ko martxotik 1958ko urtarrilera. Orain arte, gutitan kondatua izan zaiku Aljeriako gerla hori, gerlan parte hartu duen baten ganik. Liburu hun-tan, Aljerian ikusi eta ikasitakoak ditu idazleak molde bizi batean kondatzen. Ez da, berak dionaz, historia liburu bat bainan lekuko-tasun bat, “bere Aljeriako gerla”, han ibilitako soldado bezain bat kondaira bailaiteke.

1955 urte bukaeran soldadogo-ra deitua izan zen Etienne Edme donibandar gaztea. Lehenik kla-sak Barcelonnette aldean, Ita-liako mugan, negu garratza bizi zuten garai hartan. Gero itzuli bat Alemaniara, Friedrichshafen-era. Eta handik Aljeriara, “atse-kabeko lurraldea”, hogeita bat hilabeterentzat. Molde argian kondatzen du han bizi izana, umoretsuki batzutan, saminkia-go bertzetan, gerla giroa, tiroka-

dak, tranpak, itsuskeriak, zigo-rrak bai eta ere adiskidetasuna, lokarri sendoak, beti gogoan atxikiz 20 urte inguruko gazteak zirela bisean bis, han izan be-harko ez zutenak, debaldetako gerla batek etsai bilakaraziak, beren zoritxarrerako. Aljeria ez da sekula Frantziarena izan, hortaz segur zen Etienne Edme soldado gaztea, betirako antimi-litarista zela handik ateratzen. Liburu hau ororen buru gerlaren kontrako panfletoa da. “Gudari” hitza ez du maite, are gutiago “gudari ohi” izendapena. Geroz-tik mende erdia iraganik, orduko oroitzapenak trumilka ezarri ditu liburuan, 165 orrialdetan bar-na, 30 bat argazkiz apainduz. Lekukotasun liburu sarkorra (15 euro).

Etienne Edme-Zamora

14

Page 15: Herria 3080

kirolak

pilotaHerriarena finala

igande goiz huntan

lasterkariFutbola

Igande huntan goizean Herria-rena finala, Baigorrin, goragoko bi irabazle horien artean, Waltari garaitu beharrez azken hauk. Ainitzek ikusi nahiko duten fi-nala. Eta bazkaria ondotik !Ibarrola – Kurutcharry ....... 40Waltari – Ezcurra II ............ 27Pessac-en aurten ere bordele-sen pilota urteko lehiaketa. Eta hor bederen hezi dutela Waltari famatua. Kurutcharryren partida eder batekin, jakin dugunaz.Etcheverry – Heguiabehere 50Ezcurra I – Ducassou I ...... 29Usaiakoak hor ziren, astelehe-neko ikusleak aldi huntan ere, Baionattipikoan baino suerte gehiagorekin, han ezin egin baitzen ortzegunekoa, paretak umiturik, maiz gertatzen zaien bezala. Etcheverry ere hor, eta berriz pilotan gostu hartzen ari bere ezontsaren ondotik. Parti-da hau berdinean ereman dute, 20-eko berdintzeraino, iduri or-duantxe denek gostu hartzen zutela pilotan. Etcheverryren besoa nausi halere, bereziki sakean (16 sartu ditu). Patrik Ezcurra zen usaian baino ahu-lago eta laguna ere barreatuegi ondarrerat. Holaxe da buruz-beheiti joan ondarrerat partida, bi bote xoil bakarrik urruñarrak eta bere abilezia hetarik zenbait. Heguiabehere betiko aria, sal-burik aitaren euskara hura falta.Etcheverry – Heguiabehere ?Monce – Ducassou II ........... ?

Bi gazte horien kontra ari be-harko helduden astelehenean egungo irabaztunek. Izan ditake hor biperra !

TRINKETEKO XAPELGOAKJaureguyberry – Saint Este-ben ..................................... 40Cachenaut – Olaizola ........ 27

Goicoechea – Lamure ....... 40Heguiaphal – Saldubehere 39

Goicoechea – Lamure ....... 40Sorhaitz – Bessonart ......... 30

Jaureguiberry – Saint Este-ben ..................................... 40Heguiaphal – Saldubehere 38

Cachenaut – Olaizola ........ 40Itoiz anaiak......................... 29

Poueyts – Heguiabehere ... 40Etcheto – Maitia ................. 30

Etchegaray – Othalepo ...... 40Olçomendy – Amulet ......... 31

Ibarburu – Berasateguy..... 40Olçomendy – Amulet ......... 22

Poueyts – Heguiabehere ... 40Etchegaray – Othalepo ...... 32

Ibarburu – Berasateguy..... 40Muscarditz – Arbeletche ... 30Horra, nahas mahas, elgarren betetsuko bikote ainitz aurten-goan.

HEGOALDEAN LIGAXKARAXebaxtien Gonzalez ........... 22Urrutikoetxea ....................... 9Kasik hiru oren laurdenez des-peitu den partida. Xebastien trenpu gaitzean, burutik buru

Waltari – Kurutcharry......... 40Ibarrola – Lambert II .......... 25Baigorriko lehiaketaren bi fi-nalerdiak joan zaizku joanden igandean. Aitzineko igandeko biak baino zaluago, bereziki bi-garrena, orduan gastatuak iza-nak baiginen bereziki bigarren partida hartan Bielle eta Hariz-mendik hiru kintzez garaituak zituztelarik Aguirre eta Oçafrain. Aldi huntan Waltarirekin hasi gira, hunek Kurutcharry ekar-tzale segur batekin meneratuz Laurent Lambert eta Ibarrola, hau aitzineko partidek nekatua : 19 bote sartu ditu kubatarrak eta 5 bakarrik Ibarrolak, hortan berean ere egin baita hozka.Lambert – Etcheto ............. 40Bielle – Harizmendi ........... 22Lehen partida hein batekoa eta bigarren hau ez gehiago, gosez etorri zen jende alde harentzat, gibel hura bereziki ederki be-terik. Aitzinean ibili dira gehie-nean irabazleak, 7-2, 14-8 baina lanjera sendi zezaketen erditsu-tan 16-19 zituztelarik arrosatarra eta Donamartirikoa. Ez ordea ! Gehiago etzutela deus emaite-korik ikusi da laster hainbertze sake uzten zituztelarik ezin ekarriz batek ala besteak usaian aise ekartzen dituztenak. Nun ziren aitzineko igandeko ira-bazleak ? Biellek 3 bote bakarrik eta 7 Lambertek.

nagusi, alde bat aitzinean (8-3, 15-3, 20-7, 22-9).

Juan M. Irujo ...................... 22Patxi Ruiz ........................... 12

Augusto Titin ..................... 22Pablo Berasaluze .............. 11

Abel Barriola ...................... 22J. Retegi ............................. 14

Idoate ................................. 22Argote .................................. 8

Rico IV ................................ 22Apezetxea ............................ 7

Merino II ............................. 22Mendizabal .......................... 3Zafraldi gogorrak baina joka-tuak ere Ligaxkarateko azken partida hoiek. Azken biak biga-rren maileko direlarik. Eta biraz-kakoak gero.Arretxe II – Beloki .............. 22Saralegi – I. Zabala ............ 16

Gorka – Pascual ................ 22A. Lasa – Eulate ................. 14

Bego

Jokatu gabe irabazleGaraipen errexa ardietsi dute irisartar eskubaloilariek. Alabainan, Carcassonneko taldea ez da batere agertu Irisarrirat. Emaitza, ondorioz, 20-0 tokiko taldearentzat, hau orain laugarren dela multxoko sailkapen orokorrean. Larunbatean Aurillac-era doa Irisarri. Duela guti lehen mailean ari ziren hangoak, diru arazo larriak ukan arte. Talde zaila jokatuko dute beraz Irisartarrek. Ondoko larunbatean aldiz,

azaroaren 20an, Pessac da etorriko Airoski gelara. Irisarriko bigarren taldeak galdu du joanden larunbatean Creon-en kontra, 27-31. Nesken lehen taldeak aldiz irabazi Saran 31-19. Eskubaloi eskolen biltzarra arras ederki iragan da igandean Airoskin, hor ari zirelarik Donapaleu, Baiona, Hendaia, Baigorri eta Irisarriko taldeak, beren hoberena eskainiz. Eskola horietako ttipiak izanen dira biharko jokolari trebeak.

eskubaloia

Donostiako Erreala futbol taldea bigarren mailetik lehenera igo ondoan, bazen beldurra ez ote ziren gure txuri-urdinak erraustuak izanen Espainiako liga hortan. Bainan ez ! Xapelgo hastapen pollita egiten ari dira, seigarren daudela sailkapen orokorrean 16 punturekin, hamar partida jokaturik. Emaitza on

horietan zerikusi handia badute Joseba Llorente hondarribitarrak eta Griezmann frantses jokolari gazteak, biak goi maileko futbolariak, bertze jokolariek ere beren hoberena dutela eskaintzen. Bilbo Athletic hamargarren postuan sailkatua da, 13 punturekin, eta Iruñeko osasuna hamabigarren, 12 punturekin.

txuri-urdinak fleitean

Griezmann futbolari gaztea, sasoin bikaina deramana txuri-urdinekin

donamartiriko lasterketaDonamartiriko Foyer Rural elkarteak lasterketa bat antolatzen du heldu den azaroaren 14an, igande goizarekin. 2 ibilbide : goizeko 10 orenetan, 13 kilometrokoa (5 euro parte hartzea). Ondotik, 2 kilometroko ibilbidea, haurrendako, kittorik. Izenen

emaitea, tokian berean eginen da, goizeko 8.30etarik goiti. Hortan, medikuaren baimena edo lizentzia galdeginen da, parte hartzeko. Sarien banaketaren ondotik, elkarteak zintzur bustitzea eskainiko du.

Irujo

15

Page 16: Herria 3080

inbido

euskal diasPora  Mar del Platako 2010eko Euskal Astea

Gain hartan, Arantzazu…III- Beilariak milaka!

Zernahi beilatiar ibiltzen da Arantzazun. Bakarka, multxo ttipika edo oste handian, nola gerta… Lehen aldikotz hango elizan sartzen dena sesitua gelditzen da, bere aitzinean

duela ikaragarriko erretaula gora eta zabala, sei ehun me-tro karratuko eremua hartzen duena, dena Afrikako zur berezi batean lantua, Lucio Muñoz artixta famatuari zor zaiona. Erdian, artzain batek sasipean kausitu Ama Birjina hura, xuri xuria agertzen dena, halako kafira urdin batean. Urrun aire eta goraxko ikusten da. Bai-nan izaiten da ere haatik haren a rrunt hurbiletik ikusteko mol-

dea. Aldarearen eskuinaldeko ate batetarik goiti joanez, iru-diaren parrerat igotzen zira eta han berean duzu, berenaz duen egiazko kolorearekin, zuri bu-ruz itzulia, gisa hartarat ezarria

baitute beharrez noiz nahi itzul-tzen ahal. Hola dugu hartu guk ere duela bi aste hemen berean agertu ginuen argazkia…

A r a n t z a z u k o kasko hartarat, beilak badira urte guzian. Gi-puzkoako herri guzietarik urtean batto gutienez. Iparraldetik ere

bada baño, uztailaren 14-ean, eguna espresuki hautatua bes-ta-buru dena mugaz hunain-dian bainan ez haindian…

Euskal kulturaren zerbitzariArantzazu da bestalde euskal kulturaren kafira bat arraroa. Fedearen lekuko, euskarazko meza bat bi irratitan segurik handik zabaldua izaiten da igande eta besta-buruetan. Al-

dizkari bat ere badute beren fraile lanaren mezulari. Beste ainitz gisetarat ere nola ez dute sustatzen gure kultura! Kultur-gintzako bilkura frango kasko hartan egiten da. Duela 42 urte han izan ziren ere bil-tzar balios batzu euskara batuari buruz aitzina-mendu aipagarri batzu ekarri zituz-tenak. Hangoa zen ere aita Luis Villasante, sor-tzez gernikarra, euskal idazle eta ikerle handia, euskaltzainburu izan zena he-mezortzi urtez, 1970-etik goiti, Jean Haritschelhar-ek haren segida hartu arte.

Debrua eta sorginakArantzazurat doatzin frango ba-dira ere ez direnak baitezpada elizaren gatik edo frantxixka-noekin mintzatzea gatik johan direnak gain hartarat. Bainan mendian ibiltzeko plazerraren-tzat. Luze ala labur, erretx aire edo arras zail, bada han zernahi ibilaldiren egiteko moldea. Dela

Aizkorri kaskorat, denbora gisa hartarat hartuz, dela beste toki ainitzetarat…Eliza aitzinetik bixtan duzu Ai-

tzabal mendi konkorra, kurutze handi bat gain-gaineko puntan paratua. Izen hori “harri-zabal”-etik heldu omen da, hala segur-tatu daukute turismo-bulegoan. Españolez haatik arrunt beste izen bat du. Deitzen dute “ Peña del diablo”, debruaren arkaitza beraz… Bainan zendako ote?Eta haren peko aldean bada gaitzeko arroila luzea, “Sorgin-erreka” deitua. Zazi su jakitarat zergatik! Muslaria

Iragan astean egin dute Argen-tinako Mar del Platan 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazio-nala, aurten ‘Bigarren Mendeu-rrenaren Euskal Astea’ izena hartu duen elgarretaratzea, Argentina osoko bazterretarik jendea bildu duen bilkura, eta urte guziz bezala Euskal Herritik ere andana bat euskaldun era-karri duena, besteak beste Ipa-rralde huntako Euskal Argentina taldekoak. Bainan dantzariak ere izan dira Europatik joanak, hala nola Getxoko (Bizkaia) Itxas Argia dantza taldekoak; eta baita ere, Nafarroako Agoitz herritik bilduak, zanpantzarrak, ‘Agoizko Joaldunak’ taldea. Ho-riekin batera, baita Hegoaldeko politikari eta ordezkariak ere: Jaurlaritzakoak, Julian Celaya Diaspora gaietarako zuzenda-ria, Aizpea Goenaga Etxepare Institutu berriko zuzendaria; Gipuzkoako Foru Diputazioko Iñaki Galdos Kanpo diputatua; eta alderdi politikoetako ordez-kariak: EA, Ezker Abertzalea eta Independentistak taldekoak.

E k i t a l d i a k hamar egu-nez --urriaren 25etik azaroa-ren 7ra-- luza-tu badira ere, o n d a r r e k o hiruak, ortzi-rale, larunbat eta igandea, izan dira b e h i n e n a k , eta hor egin eta obratu dira dantzak, kan-tuak, ber-tsuak, bilkura eta elgarreta-ratzeak, hitzal-diak, kalejirak, tailerrak, ema-naldiak... Euskarak ere izan du bere xokoa, Euskal Astea, bes-teak beste, Argentinan euskara ikasle direnen bilkura ere izan baita. Aurten, gainera, «Argen-tinan Euskaraz» programak hogoi urte bete ditu, 1990eko urtarrilean lehenengo ikasle/irakasle talde bat Pampako Macachin herrian bildu zenetik

euskara ikasi eta erakasle bila-katzeko xedez.

Euskal Astearen barne, FEVA edo Argentinako euskal etxeen federazioak urteko bere bilkura nagusia egin zuen, larunbat goizez. Eta Argentina eta Eus-kal Herriko partaideez gain, ondoko Uruguai, Txile eta Bra-silgo euskal etxe eta komunita-

teetako lagunak ere inguratu zi-ren; baita Japoniako euskal etxe berriko kide bat, japoniarra, eta ber denboran euskalduna, biziki ontsa ikasi eta mintzatzen baitu euskara. Otaño pertsulariari ere egin zitzaion omenaldia, bainan horri buruz gehiago mintzatuko zaizkigu heldu diren asteetan Euskal Argentinako lagunak. Larunbatean kalejira herrikoiak alaitu zituen Mar del Platako karrikak, eta igandean dantzari eta dantza talde guzien kabal-kada eta erakustaldia egin zen, ikusgarria. Programa, mila bat jende elgarretaratu zuen bazkari handi batekin bururatu zen. Hor banatu ziren sariak, eman ziren eskerrak, txalotu ziren presunak eta ahaleginak. Guhaurek ere hemendik esku zarta handi bat igorri nahi diegu euskal anto-latzaile guzieri, honelako lana hartzeagatik. Nahikaria hutsez, musutruke, borondatez, bar-neak hala galdegiten dielako. Izan zirelako gira, girelako iza-nen dira...

Joseba Etxarri

Aitzabal mendia, elizatik bisenbis ikusten dena… Arantzazuko monastegia, mendien artean…

Getxoko Itxas Argia dantza taldea, Mar del Platako karriketan (argazkia EuskalKultura.com)

16