herria 3067

16
2010eko Uztailaren 29-koa - 29 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3067- ISSN 0767-7643 Uliarentzat on dena ez da beti hala armiarmoarentzat (Henri Michaux) Karrikaldi berezia Elizkizun kartsu baten ondo- tik, pastoraleko 114 aktoreek Barkoxeko karrika nagusian gaindi usaiaz kanpoko des- filea eskaini daukute, batzu trakturrez, bertzeak bizikleta erdi herdoilduz ala mota xa- harreko autoz, bigarren mundu gerla garaian bagine bezala, aleman soldadoak eta koman- danturra ere ikusten ginituela militar martxa garratzean ibilki, aurpegiak gogor. Pollita zen, jende guzia txaloka ari. Pollita ere Herriko Etxe ondoan zabal- dua zen erakusketa, Barkoxek hogeigarren mendean bizi izan dituen asto laster, maskarada eta pastoralen lekuko. Emanaldi ederra Arratsaldean, jarlekuak laster bete dira pastorala emana izan den pentzean, elizaren pekal- dean, 2200 bat ikusle nunbai- tan, aroaren aldetik arrangura batzu izanikan ere, lauzpabost aldiz euri langar batek bazterrak umeldurik, bainan deus gaix- torik ez ! Hobe zen hori jazko erretzeko bero tzar hura baino ! Zer erran pastoralaz beraz ? Gain gainetik gustatu zaikula, Alexis Etxekopar Attuliren eza- gutza eginez, eta merezi du. Zer kantore egile paregabea, zirtolari aparta ere “Kitroulerou” kantuarekin bezala ! Barkoxeko boz miresgarriek ederki egin diote oihartzun, Sophie Larran- daburuk bikainki gidaturik. Eta gerla garai hartako Barkoxe ere ezagutu dugu, ondotik eus- kal kultur berritzaile izan den herria, Attuli, Martxe Eiharzet, eta horiekin, Etxahun Iruri ere partxuer. Taulen gainean, be- rrikuntza ttipi frango, kausituak horiek ere, zeruko hilak esze- natoki azpitik ateratzen, swing, baltsa, kadrilla eta gisa hortako dantza alegerak, Attuli mobile- taz heltzen publikoaren aitzi- nera, urtxoak airatzen ihiztarien tiroen pean eta bertze... Ez gira haatik hemen xehetasunetan sartuko, lan hori aditu zorrotza- goeri utziz. Hiru oren eterdi iraun du pas- toralak - luzexka batzuentzat - bere 24 jeikaldi eta kantu ta dantza ederrekin, bertsuak ere bere tokia bazaukala Xiberoko Botzako Joanes Etxebarria irratilari-bertsulari gazteari es- ker, Xalbador eta Mattin aurki- tzeraino Etxahunen konpainian. Bihotzetik eskerrak Patrick Queheille Kanpori, obra eder hori idatzirik eta Jean Fabien Lechardoy errejentaren lagun- tzarekin plazaraturik. Burura- tzean, Alozeko gazteriak du enkantetan irabazi, 1600 euro- ren truk, taulen gainean dan- tzatzeko eskubidea. Ondoko hitzordua larunbat huntako fin- katua da, 17:00 meza, ondotik karrikaldia, 21:00 pastoralaren emanaldia. Xahako hortarik edan daiteke nasaiki ! Barkoxtar aktoreak azken perediküaren aitzinttoan Pastorala ahalaz goizetik bizitzen den gertakari bat da, eta joan den igandean hain xuxen, saldoan da eskualde guzietako jendea goizetik Barkoxera hurbildu Xahakoa pastorala gozatzera, mezaren tenoreko eliza kokorreraino betetzeraino, usaian askoz handiegia den eliza harat biltzen den jende apurrarentzat, Jeannot Etcheto meza emaileak zion bezala, garindaintar hau aldiz kargutan dagon azken xiberotar apeza izanki. Edan xahakotik !

Upload: 8probintziak

Post on 13-Mar-2016

268 views

Category:

Documents


18 download

DESCRIPTION

Herria 3067

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3067

2010eko Uztailaren 29-koa -29 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3067- ISSN 0767-7643

Uliarentzat on dena ez da beti hala armiarmoarentzat

(Henri Michaux)

Karrikaldi bereziaElizkizun kartsu baten ondo­tik, pastoraleko 114 aktoreek Barkoxeko karrika nagusian gaindi usaiaz kanpoko des­filea eskaini daukute, batzu trakturrez, bertzeak bizikleta erdi herdoilduz ala mota xa­harreko autoz, bigarren mundu gerla garaian bagine bezala, aleman soldadoak eta koman­danturra ere ikusten ginituela militar martxa garratzean ibilki, aurpegiak gogor. Pollita zen, jende guzia txaloka ari. Pollita ere Herriko Etxe ondoan zabal­dua zen erakusketa, Barkoxek hogeigarren mendean bizi izan dituen asto laster, maskarada eta pastoralen lekuko.

Emanaldi ederraArratsaldean, jarlekuak laster bete dira pastorala emana izan den pentzean, elizaren pekal­dean, 2200 bat ikusle nunbai­tan, aroaren aldetik arrangura

batzu izanikan ere, lauzpabost aldiz euri langar batek bazte rrak umeldurik, bainan deus gaix­torik ez ! Hobe zen hori jazko erretzeko bero tzar hura baino ! Zer erran pastoralaz beraz ? Gain gainetik gustatu zaikula, Alexis Etxekopar Attuliren eza­gutza eginez, eta merezi du. Zer kantore egile paregabea, zirtolari aparta ere “Kitroulerou” kantuarekin bezala ! Barkoxeko boz miresgarriek ederki egin diote oihartzun, Sophie Larran­daburuk bikainki gidaturik. Eta gerla garai hartako Barkoxe ere ezagutu dugu, ondotik eus­kal kultur berritzaile izan den herria, Attuli, Martxe Eiharzet, eta horiekin, Etxahun Iruri ere partxuer. Taulen gainean, be­rrikuntza ttipi frango, kausituak horiek ere, zeruko hilak esze­natoki azpitik ateratzen, swing, baltsa, kadrilla eta gisa hortako dantza alegerak, Attuli mobile­taz heltzen publikoaren aitzi­nera, urtxoak airatzen ihiztarien

tiroen pean eta bertze... Ez gira haatik hemen xehetasunetan sartuko, lan hori aditu zorrotza­goeri utziz.

Hiru oren eterdi iraun du pas­toralak ­ luzexka batzuentzat ­ bere 24 jeikaldi eta kantu ta dantza ederrekin, bertsuak ere bere tokia bazaukala Xiberoko Botzako Joanes Etxebarria i rratilari­bertsulari gazteari es­ker, Xalbador eta Mattin aurki­tzeraino Etxahunen konpainian. Bihotzetik eskerrak Patrick Queheille Kanpori, obra eder hori idatzirik eta Jean Fabien Lechardoy errejentaren lagun­tzarekin plazaraturik. Burura­tzean, Alozeko gazteriak du enkantetan irabazi, 1600 euro­ren truk, taulen gainean dan­tzatzeko eskubidea. Ondoko hitzordua larunbat huntako fin­katua da, 17:00 meza, ondotik karrikaldia, 21:00 pastoralaren emanaldia. Xahako hortarik edan daiteke nasaiki !

Barkoxtar aktoreak azken perediküaren aitzinttoan

Pastorala ahalaz goizetik bizitzen den gertakari bat da, eta joan den igandean hain xuxen, saldoan da eskualde guzietako jendea goizetik Barkoxera hurbildu Xahakoa pastorala gozatzera, mezaren tenoreko eliza kokorreraino betetzeraino, usaian askoz handiegia den eliza harat biltzen den jende apurrarentzat, Jeannot Etcheto meza emaileak zion bezala, garindaintar hau aldiz kargutan dagon azken xiberotar apeza izanki.

Edan xahakotik !

Page 2: Herria 3067

Gure Hitza

ZakurkeriaOroit balinbazizte Beregovoy lehen ministro ohiak bere buruaz bertze egin zuelarik, ehorzketetan mintzatu zelarik Mitterrand presidentak erran zuen ez zitzaiela bota behar zakurrei gizon baten ohorea, ez da dudarik kasetariak zirela zakurrak.Gauza bertsua gertatzen da orain, U.M.P.­ko ministro, deputatu eta agintariak oihuka ari direlarik kasetarien kontra eta, dirudianez, ezin neurtuz egiten dituzten salaketak, Woerth ministroa lagundu nahiz.Zakurkeria ez da bakarrik zakurren lana mundu honetan.

Mundu zabalean

25 urte

Atseginezko bisita egin diogu joan den astean Urretxuri, Euskaltzaleen Biltzarrak zabaldu daukun gomitari esker. Ondoko egun horietarik batean kaseta huntan kon-datuko dugun bisita. Gaurkoan bertze gai batez nahi dauzuet hitzegin. Urretxurate-koan, gogoa duela mende laurden bateko garaietara airatu zait, ikustearekin Ordizia aitzinttoan, Murumendiren oinetan, Itsa-sondo herria...

Herri hortakoa zen Juan Otegi Txato. Ipar Euskal Herri huntara ihes eginik be-rak zazkien arrazoinen gatik, Garazi al-dean kokatu zen, emazte eta haurrarekin. A rrosako Denek kooperatiban lankide ginuen. Lankide zintzo eta maitatua. Ga-rai gogorrak ziren 1984-1987 urte haiek, herio ereile izanikako GAL sasi erakunde armatuarenak, espainiar gobernuak ma-naturik, frantses gobernuak itsuarena egiten zuelarik. Denek kooperatibak bete betean jasan zituen erakunde horren ukaldi hilkorrak. 1984eko maiatzean, lane-tik etxerakoan Rafael Goikoetxea erahila izan zen, Jesus Zugarramurdi larriki zau-ritua. Urte bereko irailean sutea ginuen lantegian jasan, sasitar horiek pizturik. Eta 1985eko agorrilaren 2an, Juan Otegi zaukuten erahil Azkarateko juntan, etxera zoalarik... Ehortz egunean, Itsasondon, guardia zibilak setiatu zituen inguruak, gure lagunari ezin giniola beharden beza-lako agurrik egin.

Arras gutartekotua zen Juan Otegi, Ipa-rraldeko ohidura eta bizimodueri jarria, langile umila eta bihoztuna, eskuzabala. Denek kooperatibak lehen aldi batez bi-lana pausatu zuelarik, kementsueneta-rik izan zen lantegia bere hautsetik ber-pizteko. Hegalak moztuak izan arte. 25 urte egiten du bahitu zaukutela. Larunbat arratsalde huntan, lankideak, adiskideak eta bertze ainitz lagun familiaren ingu-ruan bilduko gira Azkaraten, bizia kendua izan zitzaion tokian berean, gure laguna omentzeko, beti gutartean dagola oroita-razteko...

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

ere emanez. Hau bederen segura dena, akusa­tua da itsasuntzi bat baduela bere 46 soldado mariñelekin urperatua joanden martxoaren 25an, Hego­Koreakoa. Orai beraz, desafioari desafio, larderiazko ateraldi bat egin diote han gaindiko itsas­horia deitua denean, beldurraren doia, Estadu Batuek eta Hego­Koreak. Bixtan da herri komunista horrek akusamenduak oro ukatzen dituela.• Europak ez du gordetzen, bere herrien bata­sunaren aldetik, Iran herriaz daukan griña eta beldurra, hau beti bere militar prestagailuetan dabilalarik, berak oro ukatuagatik ere. Biltzarra bat badute berriz ere europear herriek egitekoa egun hautan Bruselako kanpoko zeren minis­troekin, ikusteko nola ihardoki Iran horren fur­furieri.

• Afrikako Sahel eskualdean gertatu dena zinez izigarria izan da. Mali alderat hango jendearen bihotz onez laguntzeko joana zen frantses bat, Michel Germaneau, 78 urte, Parise aldekoa, apirilean bahitua zuten isla­mixta sasi­gudari batzuek. Geroztik, etzen kasik batere haren berririk, bahitzaileek aldi bat bakarrik jakin­arazia beti bizi zela. Joan­den astean, Mauritaniako soldado batzuk, frantses zonbaiten laguntzarekin, nahi ukan dute libratu bainan etzen uste zuten tokian.

Han baziren haatik sasi­gudari islamixta batzu eta lau segurik hil dituzte. Hain segur mende­kioz, bahitzaileek hil dute Michel Germaneau eta denak sesituak gelditu dira berria hedatu delarik astelehen goizean. Batzuen arrangura haatik, Michel Germaneau ez ote zen zonbait egun lehenago hila, arta eskasez, joanden as­teko tirokadaren ondotik salatu bada ere hila zelako berria.Dena den, Nicolas Sarkozy presidentak azkar salatu du gertatu den izigarrikeria eta beste ainitzek ere ba...• Alemanian, Duisbourg hirian, ikaragarriko musika festibala bazuten muntatua eta jen­dea ehun milaka bildua karia hortarat. Jendea jendearen gainean metatua izanez, gaitzeko asaldadura izan da! Ondorioz, hogoi hil eta bost ehun bat kolpatu! • Konpostelarat edo Santiagorat joaileak egunetik egunera emendatuz doatzi Europa zabaletik heldu direla bai­eta itsaso guzietaz hainditik ere orobat, makila eskuan eta ater­kia bizkar gainetik, bidez bide. Norat doatzin hola eta zergatik galdatzen bazaie, badakitea xuxen berek ere? Oraiko munduan hola dela jendea, gose batek hartua, bera zertan den ez jakinez­eta norat doan, horra nola ikusten di­tuen Xebaxtien Ihidoy garaztar apezak, heien esperientzia haundia duenak. Erlisione ta fede gosea dute xekatzen batzuek, jakitate ta helbide gosea xoil xoilik beste batzuek, nun­bait zerbait bada, jakinez geroz urtean ehune­ko hogoiez goratuz doala beilari edo bidekari horien kopurua. Aurten berrehun milako bat igurikatuak dira urte saindukari Jondoni Jako­beren eliza famatuan.• Hotz haundiak Hegoameriketan seinala­tuak dira Argentina, Bolivia, Uruguai, Para­

guai eta hor gaindi, azken huntan oraino irau­teko maneran ere omen. Hotz garrats horiek ustegabean aurkiturik zenbait tokitan, berogailu eskasiak joak badira, halanola Cordobako pro­bintzian Argentinan, eriak eta hilak (33 ere hau­tarik). Hots, bazuen urte multxo bat ez zutela holakorik ikusi toki haietan.• Kosovo herrian, erran­nahi baita lehengo Jugoslaviaren eskualde hortan, berriz jujatuko dute Ramush Haradinaj lehen ministroa izan zena. Liberazioko tribunalak egin zuenean ger­lako krima eta bidegabekerien auzia, hoben­gabe ezarria izan zen joanden 2008an. Baina frogatua izan da geroztik, lekuko alde bat ez omen zirela mintzatu ahal izan tribunal hartan baimen eskasez eta orai eskas hori nahiko du bete auziratze berri horrek.• Xinan uhaste izagarriak izan dira berriz ere araberako makurrekin, gobernuak berak ere aitortu duenaz. Urteko galerna eta aro txarren sasoina dute han orai eta iraun ere dezake. Alta zerbait da orain arte ikusia dutena ere: 701 hil eta 387 faltatu. Izan diren euriteekin irrisku haundien pean daude oraino hango aintziren barradera eta erresalbu asko. Suntsitze ekono­mikoak bestalde. 16 miliar eurorena bederen.• Errumanian, hogei urte du xuxen Ceausescu senar­emazteak kondenatu eta han berean hil zituztela, beren herriaren buru zituztenak. Eta huna preseski berriz atera dituzten beren hilo­bitik orai ikertze berri batzu egiteko, heia zinez hek berak diren hobi hartan ezarri zituztenak ala ez. Berrikertze hori egin izan da bi buruzagien haurrek galdaturik, dudatzen baitzuten ez ote ziren beste batzu ehortzi orduan heien lekuan. • Errusian berri txar ainitzek jo dute herritar jendea gogoeta zenbait eginarazten dutenak. Batetik, bero haundiak, bekan ikusten diren heietarik, hori noiztenka bakarrik gertatzen dena. Baina bekanago ikusten dena, beharrik, hango ixtripu lerroa, eta horietan beren faltazko ainitz kasu. Jendea ibaietara joan da trumilka maina tzerat, freskatzerat, eta molde txarrenean orobat. Bada uda huntan han zernahi itotze, 2.700 heriotze badira jada kondatuak, horieta­rik frango edanik joanak urerat eta mozkorturik ere. Buruzagientzat gogoeta frango eginarazte­koak hoik oro. Sasoiaren alderdi txarra baino areagoa hots jendearen axolagabekeria.• Alemanian ere, krisia ala ez krisia, lurpeko ikatza ateratzeko daukaten mina edo meatze alde bat badituzte jada hetsiak beren arrazoi­nez: gastuak, lan tzarra, probetxu eskasa eta beste. Denaden ez da bero agertu batere An­gela Merkel anderea meatze zerratze horien se­gitzeko, baldin­eta Europaren politika hortarat ekarria izanagatik ere. Badituzte sei mina oraino ari direnak, beste lau laster zerratzekoak.• David Cameron Britania Haundiko lehen mi­nistro berriak egin du bere lehen bisita orokorra Estadu Batuetako Barack Obamarekin mintza­tzeko. Bazuten zer erran, Ameriketako petrolio ixurtze gaitz hura, Afganistango garbiketa hain luzatua, diruarenak eta beste.• Ipar-Korea, bere Pyongyangeko kapitalatik mila desafiotan ari da beti auzo herrier eta mun­du guziari nuklear ukaldi baten egiteko beldurra

Michel Germaneau

2

Page 3: Herria 3067

Han eta HeMen

Canopia izena eman dio Bil­ta­Garbi sindikatak Baionan eraikiko den hon­dakin zentroari. 2013an zabaldu be­har laiteke Batzeko lurretan kokatuko den zentro hori, 180.000 biztanleen hondakinak dituela errezebituko. Ez

omen da “ez usainik, ez arrabotsik” aterako zentro hortarik. 60 milioi eu­roko proiektua, 50 enplegu, ez da afera ttipia. Urbaser sozietateak du kudeatuko.

Canopia, hondakin bereizketa zentroa

Kartsutasuna errobiko festibaleanSustraiak gero­eta barnago finkatzen ari ditu Errobiko fes­tibalak Itsasun. Ikustea baizik ez zen idekidura egunean ha­rat hurbildu den jende saldoa. Estreinaldia aitzin, solasaldi batekin hasi da festibala, eta hori bera “desafio handi bat da” zion antolatzailetarik den Maite Achiary­k. Jendeak baikorki ihardetsi du desafio horri, iku­siz Sanoki gela mukurru be­tea zela, tokiko jende gutirekin menturaz, auzoetatik eta urru­netik ere etorritako askorekin haatik. Etxekoz etxeko iragan den lehen solasaldi hortan, “pesta eta ohidurak, kantua bi­ziaren iturri”, hurrupatu dira Xa­bier Itzaina, Jean Mixel Bedaxa­gar eta Danyel Waroren hitzak, lehenak presentatzen zituela to­kiko besta ohidurak, ihauteriak, bestaberriak, kabalkadak eta bertze, bigarrenak gehien bat Xiberoko maskaradak eta pas­toralak, hirugarrenak aldiz Réu­nion ugarteko kultur ohidurak, iturri askotatik bilduak, eta be­rezikiago maloya esklabo ohie­netik. Solasen artetik musika eta kantua ere zirela altxatzen,

Estreinaldian, Itsasuko makilari gazteen erakustaldiaren ondotik J.M. Bedaxaga­rrek eta B. Achiaryk airostu dituzte bazterrak, xirula eta danborrarekin...

Gauargik publiko zabalagoa merezi

Ateak hetsi ditu aurtengo Gauargi festibalak, Ez­peletan. Ikusgarri ederrak eskainiak izan dira. Grenobleko Les Mutins taldeak bereziki ikusmin handia piztu du, Peio Serbielle xiberotar artista­ren musika ederrean bermaturik. Jendea saldoan bildu balinbada lehen eta azken ikusgarrietan, eskasa aire izan da haatik gaineratikoetan. Kri­

sia seinale hor ere, ote ? Azpimarratzekoa da ere ez direla talde guziak familietan errezibituak izan usaian bezala, bik lizeotan aterbe atxemanik. Idu­riz, familiak baziren alta talde horien errezebitzeko prest, bereziki Hazparne aldean... Datorren urtean hobeki eginen delako menturan daude haatik an­tolatzaileak.

Ikuskizun ederrak eskaini ditu Gauargik

Garazi-Baigorri

herri elkargoan kalapitak

Garazi­Baigorri herri elkargoan kalapita aro ! Berriki hautatua izan da elkargo hortarako ad­ministrazio zerbitzuen zuzendari gisa Estebe Eiherabide, Euska­raren Erakunde Publikoko (EEP) gaurko zuzendaria. Hunek bere kargua hartu behar luke urrian. Bainan hautu hori egin be­zain laster, herri elkargoko sei lehendakariordetarik lauek, An­hauzeko Jacky Etchandy, Arro­sako Beñat Arrabit, Gamarteko Janbattitt Loyatho eta Donaza­harreko Jean Michel Iribarne­k beren kargua utzi dute, Jean Michel Galant elkargoburuak eginiko hautuarekin ez ados iza­nez. Bosgarren lehendakariorde bat ere ez zagon hautu horrekin ados bainan ez du bere kargua utzi.

Administrazio zerbitzuetako zuzendari kargu hortarako, 23 hautagai baziren hastapenean, horietarik 8 berexiak izan dira lehen batean, eta biga azkenik, Thomas Dubroca eta Estebe Eiherabide. Jean Michel Galant lehendakariak E. Eiherabide­ren hautua egin du, elkargoko ibilmolde araudien arabera be­rari baita azken erabakiaren hartzea. Beste lauek haatik ez dute onartzen hautu hori, dio­telarik orain arteko erabakiak beti gehiengoan hartu direla eta ez gutiengoan kasu huntan bezala. Lehendakariak dio kar­gua utzi dutenen argumentuak, zuzendari berria ez onartzeko, zurrumu rru ezkor eta kutzukerie­tan baizik ez direla oinarritzen. EEPko kargudunek (Max Bris­son, Frantxua Maitia, Jean René Etchegaray) beren aldetik be­ren sustengu osoa ekarri diote Estebe Eiherabideri, bi urtez egin duen lan onaz eskertuz eta hari buruzko zurrumurru ezko­rrak gezurtatuz.

Beñat Achiary hor zutela lagun.

Eta Errobiko festibala ildo be­retik joan da buruan buru, giro alaienean, ainitz jenderekin, ikuskizun xoragarriekin, artista bakotxak bere hoberena eskai­

nirik, kantuan, musikan, dan­tzan, inprobisaketetan... Bat aipatzekotan, Danyel Warok larunbat arratsean eskaini duen kontzertua azpimarra ginezake, zoragarria !

3

Page 4: Herria 3067

1.467 milioi euro : Iberdrolaren aurtengo irabaziakIberdrola, euskal enpresa e nergia ekoizleak jakinarazi du 2010 urteko lehen sei­hilekoan 1.467,2 milioi euroko etekinak izan dituela. Jazkoari alderatuz, %7,3 ko gorakada . Ekoizpenak % 14,2 egin du gora. Amerike­tako Estatu Batuetan eta Erre­suma Batuan inbertsio handiak egin ditu egonkortasun handia­goa duten herrialdeak direlako.

Ortuzar prest Suriorekin bekoz beko EITBko diru kontuetaz hitz egitekoAlberto Surio EITBko zuzendari nagusiak jakinarazi zuen Andoni Ortuzar hedabideko arduradun izan zen garaiko 46 kontratu legeztatzearen ondorioz, zazpi milioi euro ordaindu beharko zituela ‘ziloaren’ erantzunkizuna Ortuzarren bizkar ezarriz. He­dabideko zuzendari ohiak pro­posatu dio Suriori prentsaren aitzinean gai hortaz hitz egitea konduen xuritzeko.Jaz hartu zuen EITBko zuzen­dari nagusi kargua Suriok, Patxi Lopez PSE­EEko idazkari nagu­sia Eusko Jaurlaritzako lehen­dakaritzara heltzearen ondotik. Ortuzarrek 2008ko urtarrilean utzi zuen postu hura.

Donostia : Urumeako seigarren zubia idekia duteNorabide berean lau lerro di­tuen zubiak, Donostiatik atera­tzean, Irunerako saihesbidea eta Loiolako Urumeako autobia lotzen ditu.Eraikuntza lanek bi urte iraun dute eta 4,5 milioi euro ordaindu behar izan dituzte Donostiako herriko etxeak eta Gipuzkoako Aldundiak. Zubiak ez dauka ize­nik oraindik, baina «Errealaren Zubia» izenaren alde agertu da Donostiako auzapeza.

Irujok hamar puntu eskuin eskuanErrenterian jokatu zuen partida galdu eta kexuarekin joanden ortziralean, aldageletan sar­tzean ateari eskuarekin kolpea emanik, ebaki handia egin du, 10 pundu egin behar izan diz­kiote eta gutienez astebete jo­katu gabe egon beharko du.

Astoak ere lasterka !

Gasteizen Andra Mari Zuriaren bestak hor berean dituzte. Azken apailuen karietara egin da « Blusen eguna » deitzen dutena. Zernahi jende bildurik xamar edo blusa urdinak soinean. Egun berean, usaian bezala, izan da baratxuri feria.

Eta izan dira ere asto lasterrak!

ETA: ‘Euskal Herria aldaketaren atean dago’ETA talde armatuak Ziburun Jon Antzari eskaini omenaldian jaki­narazi du kaputxadunek irakurri agiriaren bidez «Euskal He­rria bere etorkizunaz jabetzeko atean dagoela, aldaketa aro baten bizitzeko zorian dagoela « eta bide demokratikoak jarrait­zeko prest dagoela.»«Herri honen ganako armen me­hatxua alde batera utzi eta herri honen hitza entzutea eta erres­petatzea» eskatu die ETAk Es­painia eta Frantziako gobernuei eta gatazka konpontzeko bide demokratikoak erabiltzeko prest dagoela.

ErreakzioakDesengainu eta ezkortasuna nagusi, ETAren agiriari buruzko erreakzioetan. « Betiko hitzak, hitz hutsak, haizeak darama­tzanak ». Asteburuan, alderdi ezberdinetarik, Aralar edo EB tik deia egina izan zaio ETAri duinki borroka armatuari uko egitea.Aditu zenbaitek oharrarazten dute, talde armatua eta ezker abertzalearen arteko loturak moztuak direla, eta politikoek uko egina badute indarkeriari, talde armatuaren aldetik ez dela holakorik. Ipar Irlandan ez beza­la politikoek ez diotela militarrei

HeGoaldean

manatzen.Urtebete badu kasik ETAk ez duela atentaturik egin. Geroztik hirugarren agiria du plazaratzen duena. Lehena urtarrilean argi­taratu zuen, bigarrena apirilean eta orain hirugarrena. Askok es­pero bazuten ere, ez du borroka armatuaren uzteari buruzko ezer adierazi. Ez dio erantzunik egin ere Nobel saridunek, Desmond Tutu eta Frederic Willem de Klerk, John Hume eta Mary Robinsonek eta Nelson Mandela fundazioak Brian Currin abokataren bidez, Bruselatik adierazi deiari. Ezker abertzaletik, Arnaldo Otegi edo Rufi Etxebarriak besteak beste, armak baztertuz, bide politikoa­ren erabiltzearen aldeko hautua behin eta berriz aldarrikatua dute. Ezkortasun horrek beldurra sor­tzen du aditu zenbaiten gogoan, ETA ez ote den GRAPO bezalako taldea bihurtuko, emeki emeki de­seginik ere, indarkeriaren azken putarrekin.

Olaztiko auzapez eta lau kontseilariren demisioaOlaztiko auzapez eta Nafarroa Baiko lau kontseilariek demisioa aurkeztu dute uztailaren 28an. Batasunako alderditik, egunero ja­saiten dituzten mehatxu eta irainak salatu dituzte, herri xumean sor­tzen duten bizi ezinarekin. Txentxo Jimenez Aralarreko koordina­tzaileak adierazi duenaz, Batasu­nak ez du onartu hauteskundeak galtzea, eta NaBairen kontrako jazarpen eta mehatxu prozesua abiatu du.Herriko etxean hiru kontseilari bai­zik ez dira geldituko : bi EAE­AN­Vkoak eta PSNko bat. Nafarroako Gobernuak batzorde kudeatzailea sortu beharko du hain segur.Aralarreko koordinatzaileak dekla­

ratu du kasu hortaz eta greba orokor egunean bere al­derdiak pairatu era­so eta mehatxuak mahain gainean ezarriko dituztela, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak aste huntan eginen duten bilkuran.

Baztango herriko etxean Amerikara buruzko emigrazioaren artxiboak

Virginia Aleman Baztango al­katesak jakinarazi du artxibo historikoa sortuko duela Ame­rikara buruzko emigrazioaren berri emaiteko. Erroak Baztango ballean dituen Agustin Otondo Dufurrena, Txileko nafar zen­troko historialari­genealogista errezebitzean jakinarazi du artxi­boaren asmoa. Kanpo herrialde­tako euskal etxe eta zentroekin ere harremanak lotzearen alde agertu da, Baztango balleak emigrante asko izan baiditu his­torian zehar.

Iruña : zakurrik ez haizu lotu gabeLotu gabe zakurra Iruñako ka­rriketan derabilanak 60 eta 150 euroren arteko isuna ordaindu beharko du. Uztailean abiatu kanpainan 65 pertsonak isuna ordaindu behar izan dute.

Espainiar auzitegi nazionalak ezker abertzaleko 40 kide auzipetuko dituen erabakiko du35/02 izeneko sumarioan, ezker abertzaleko 40 kide auzipetuak izan laitezke, Batasunako kide izaitea gatik. Espainiar Auzitegi nazionalak erabakia jakinara­ziko du epaituak izanen diren ala ez.

Txillida Lantokia, idekiaLegazpiko lantegian, Txillidak bere obrak lantzen dituen fabri­kan, museoa ideki dute artistak artelanak nola egiten dituen erakusteko. Besteak beste, Hai­zearen Orrazea edota Arantza­zuko elizako ateak egin zituen Legazpin.

4

Page 5: Herria 3067

Aspaldiko mendetan, han nun­bait, urrun, gosez hiltzen zirenak ba omen ziren! Diote ere haur­rak hiltzen zirela, sobera zire­lakotz! Diote ere jende horiek ez zakitela lanean, zeren nola ditake gosez hil lur mutur bat ukanez? Beti zerbait sortzen da.

Harrigarriko gauza: egungo egunetan, gure munduan, orai denak hurbil diren mundu hun­tan, badira jendeak gosez hilt­zen direnak. Orai ere, irakurle, badira haurrak gosez hiltzen direnak! Haur horien begitartea telebixtaren bidez gure aitzinean ikusten duguna, nola jasan? Afrikan gaindi, Indian gaindi, beharrezkoa den jatekoa eskas dute. Amaren esne beharrezkoa eskas dute, amak berak ez baitu jatekorik. Euri eskasetan diren tokiak basamortu bilakatu dira, eta jendeak, familiak, dituzten kabalak, bidez bide badoazi, beren indarren arabera, beren etxea eta lurra utzi­eta, ur eta edozoin jateko bila.

Deitzen den « mundu globali­zatu » huntan, gauzak jakinak dira. Aski kezka, griña, beldur, agertzen da lantegi bat Xinarat, Indiarat, Errumaniarat doalarik,

hemengo langileen bizi­saria, bizi­janaria kenduz, ohoina be­zala ebatsiz eta lasterka kan­poratuz. Lanik gabe gelditzen direneri, laguntza bat emana zaiote, denbora moztuan, bai­nan zer laztasuna gogoan, nola bizia atera, zer aterabide aurkitu jakin gabean. Goseak direnen eskualdetan, laztasun hori da ikaragarria.

Deitzen den « mundu globali­zatu » huntan, gauzak jakinak dira. Europako, Ipar Amerike­tako aberastasuna ezagutua da eta ainitz jendek Afrikatik, Asia­tik, nahi dute gure eskualdetarat etorri « bizitzekoa » aurkitzeko, ez gaineratakoa, ez espantu egitekoa, ez aberastasuna, doi doia «bizitzeko behar den jate­koa », doi doia beren haurren­tzat behar duten esnea.

Nola jasan holako galdea? Nola jasan gu bezalakoen oihua? Nola egon beharriak hetsirik ai­ta­ama horien marrumari? Nola egon begiak hetsirik haur horien begitarte argi­gabeari? Nago gure bizi moldeari so. Jatekoa soberakinik, zenbat eta zenbat

jende loditurik; heien arrangura nola mehatu ! Saltokiak beterik, janarien hauta ezin haundiagoa­rekin! Jatekoak metaka, eta jate­koa botatua! Gu hemen aseak, beteak, ez beharrezko gauzen axolarekin, bainan fantesiako gauzen nahieran.

Lazaro eta aberatsaren ixtorioa gogoan dut. « Bazen gizon abe­rats bat purpuraz eta liho finez janzten zena eta egun guziz bes­ta ederrik egiten zuena. Lazaro izeneko behartsu bat haren ate ondoan egoiten zen, zauriz es­talia. Aberatsaren mahaitik eror­tzen zenaz ase nahiko zuen...Hil zen behartsua, eta Abraha­men ondorat ereman zuten ain­geruek; hil zen aberatsa ere, eta ehortzi zuten. Hilen Egoitzan oinazetan zagola, begiak altxatu eta Abraham ikusi zuen urrune­tik, eta Lazaro haren ondoan. Orduan oihu egin zion: « Aita Abraham, urrikal zakizkit; igorra­zu Lazaro bere erhiaren muturra urean busti eta nere mihiaren freskatzera, oinazetan bainago su huntan. »Bainan Abrahamek erran zion: « Seme, oroit zaite zoriona ukan

zinuela bizian; Lazarok, aldiz, zo­rigaitza; harek orai kontsolamen­dua aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak. Gainera, leize handi bat ezarri izan da zuen eta gure artean, hemendik zuetarat pa­satu nahi luketenek ezin dezaten eta hortik gureganat ere ez. »Aberatsak erran zuen: « Orduan, aita Abraham, igorrazu otoi, La­zaro gure aitaren etxerat, bost anaia baititut; jakinaren gainean ezar ditzala, heiek ere oinazetoki huntarat etor ez daitezen. »...

Lehen urrun zirenak, ezezagu­nak, orain atean ditugu, ikusten ditugu, « mundu globalizatu » huntan ezagunak ditugu. Be­rriketariek zernahi berri, on eta txar, zabaltzen dituzte eta inpor­tantzia gutiko ixtorioekin burua betetzen digute. Saltegi batean hainbertze gauza salgai diren bezala, hautatzea baizik gure gain, lan ber­bera dugu berrie­kin, gure gain hautatzea zoin diren behartsuenak entzuteko, gogoan atxikitzeko, zabaltzeko eta gose gorrian daudeneri gure laguntza ekartzeko.Atzar gaiten!

Maite Irazoqui

eGun eta biHarDebekatua…Jaz bozkatu lege bat berme, ez da gehiago tabako eta zigarreta­rik saltzen ahal 18 urte beteak ez dituzteneri. Orai arte muga 16 urtetan ezarria zen. Lege hori gobernuak alhan ezarri du urte baten buruan, gisa harta­rat orraztaturik, badu horrek bi hilabete, egun hotan baizik ez da haatik berria hedatu. Zerbait gisaz, gauzak ixil­ixila egin dira, zazi zu zendako, beste orduz holako erabaki bati “erreklama” gaitza egiten zaiolarik. Dena den, ainitzek diote debeku hori gauza ona dela. Tabako erretzea beti osagarriaren kaltetan dela. Gazteak ez uztea biziatzerat, de­nentzat hola hobe dela.

Tabako bulegoetan, ez dira de­nak hain ados. Ez dela alabai­nan beti aise ezagutzen nork di­tuen 18 urte beteak eta nork ez. Nortasun ageriaren galdetzea ere halako bat dela batzuetan.

Eta gero, bada ere besterik. Telebixtako gate batean, mu­tiko gazte bat entzun dugu de­plauki hauxe ziona: “ Ez kexa, zigarretak nahi dituen gazteak, 18 urtez azpikoa bada ere, aise ukanen ditu. 18 urte beteak di­tuen lagun bati eros­araziz. Joko e rretxa da hori”.

Askoren ustez, beharrena eta premiatsuena litake jende gaz­teari burutan ezartzea tabako erretzeak ez duela kalterik baizik ekartzen…

UzkurHilabetetik hilabeterat egiten di­ren gisa hartako ikerketek garbi­ki salatzen dute Frantzia guzian, eta bereziki hiri handietan naski, jendea frango uzkur dagoela ainitz sailetan erosketa batzuen egiteko. Ainitzek sosa arrunt xu­hur edo xuhur aire segurik ba. Beste frangok, dirua baluketela­rik, nahiago kasu eginez arizan, halako beldur bat bezala sartua udazkenak dorpe aire bat ukai­ten ahal lukeela… Eskuin eta ezker aditzen dugunaren ara­bera, uzkur hori sendi da ere udatiarren artean. Oporretan ere, ez sobera xahutu nahi, ez fida ondotik nolako egunak ji­nen diren. Funtsean, gobernuak berak ere aski errepikatzen du kasu eginez behar dela jokatu, nahiz denbora berean erraiten daukuten delako “krisia” hura gainditua dela, txarrena iragana orai aro hobea heldu… Hor ere, nun ote da egia?

ArrosEzin agortua da zinez Betten-court ama­alaben arteko auzitik sortua den iturria! Egunak jin eta egunak joan, ura dario burrus­tan! Ez ur garbia, ez egarritua denak atseginekin hurrupatzen duen ur­hotxa bezalakoa, bai­nan ur nahasia eta lohitsua! Baz­terren zikintzeko baizik ez dena on!

Liliane Bettencourt (ama beraz)

Espainian zen egun hotan, arras akitua zela eta behar zuela pau­satu. Gibelerat jin orduko, poli­zarekin ditu aferak. Ez du haatik polizarat joaiterik Adina ere hor duela emazteño horrek, Espai­nia zolarat joaiteko on bada ere, ez dadin sobera akitu poliza bera joan zaio etxerat, Pariseko ondo­ondoan Neuilly hirian duen etxe ederrerat… Garbitasun bat nahi lukete nolazpait Arros ugarteaz. Bainan zendako? Liliane Betten­court baita ugarte horren jabea, ixilka beretua badu ere. Arros hori Afrika ekialdeari dago, Ma­dagaskarretik iparralderat. Pa­rabisu ttipi bat omen da. Leku xoragarria. Bost ehun miliun euro balio, larri­larria egin esti­mu baten arabera. Ontasun hori nola bildua duen Bettencourt andereak, hortaz badira naski arrangura handiak. Bestalde, alaba ere, Françoise Meyers-Bettencourt, erne dago, ikasirik ugarte horrentzat amak ondoko

eginak omen dituela alde batetik bere adixkide handi bat, ofizioz argazkilaria eta artixta, jadanik ere azkarki lagundua duena, eta bestetik hiru mediku­elkarte ikertze balios batzueri artzen di­renak, orai arte haatik berek ere ez jakinki naski ondoko ekarriak ditazkeela…

Eta Eric Woerth minixtroa zer­tan da? Berak dionaz arras la­sai eta beti hala nahi du agertu. Bainan juje batek asko galde ba egiteko, eginak hain segur lerro hauk agertu oraiko, gobernuak baimen berezia emanik horta­rako. Hauxe dira idiak eta orgak bestenaz, eta zoin luzea ixtorio horren korda!

Gaitzeko sutea!Udan, gutien ustean izaiten dira hor gaindi gaitzeko suteak, batzu errekontruz piztuak, beste batzu norbaiten tzarkeria hut­sez! Iragan asteburu hortan, batto izan da Marsellako aldean. Laster hedatu da, bazterrak idor izanki­eta, eta su­hiltzaileek zer­nahi ikusi dute ezin menperatuz. Orotarat, bederatzi ehun hektara erre kixkildu dira. Lanak ukan di­tuzte etxe batzu ezin begiratuz. Jendetan ez da haatik makurrik. Eta finkatua izan da gaixtakeriaz emana zela su hori, arbolpe ba­tean su emanik handik urruntxa­go ebatsia izana zen auto bati…

J-B D

JainKoa bizia JendeaGosearen marruma

Françoise Meyers­Bettencourt, “amaren alaba” bainan amarekin arrunt samurtua!

5

Page 6: Herria 3067

Kostaldean

Munduaren itzulia eginik!Zinez gizon harrigarria da Ludovic Hubler idazle gaztea, egun hotan Hendaian zena ez baitezpada oporretan eta baz­ter ikuska bainan ateratu berria duen liburu bati esker ardietsi­rik Hendaiak eskaini gisa hartako saria.

D e n b o r a n , Hendaian ko­katu zen eta luzaz egon Pierre Loti frantses idazle famatua. Ha­ren oroitza­penetan hain xuxen, Hen­daiak laugarren aldikotz eskaini du aurten ere sari berezi bat bidaia arraro zerbait konda­tzen duen liburu bati johan zaio­na. Eta epai­mahaikoek, Ulysse Hendaiako liburutegia partzuer, Serge Blanco errugbilari xapel­dun ohiaren mainutegia ere ba, beste askoren artean hautatu dute Ludovic Hubler­en liburua, berrikitan plazaratua izana. 33 urte irailean beteko ditu idazle horrrek. Frantzia behere hortan sortua da, Bar­le­Duc hirian,

orai Monakon bizi, laneko segi­da bat han kausiturik. Mail go­rako ikasketak bururatu zituen duela zortzi urte bai eta beroan bero erabaki lanean hasi aitzin behar zuela denak utzirik mun­

duko itzulia egin. Bainan ez nola nahiko itzulia! Bidaiarentzat, bi­dearen egiteko behin, edozoin tokitarik beste edozointarat hel­tzeko, sos pikorrik xahutu gabe, “stop” delakoa eginez. Bide bazter batean planta eta eskua altxa nork hartuko duen bere autoan edo bere kamiunean

urruntxago eremaiteko. Edo portu batean mintza batzuekin eta besteekin, itsasoa ere urri­rik zeiharkatzeko menturan! Eta hola egin du munduaren itzuli osoa, bost urte iraun duena! 59 herrialde desberdinetan barna! Autoz, kamiunez edo untziz, bainan zati bat edo beste ka­melu baten bizkarrean ere, beti prezio berean, sos bat xahutu gabe bideko! Jateko, etzateko eta gaineratikoentzat, ordina­gailu eta beste, bost urte horie­tan gastatu ditu halere 25.000 euro nunbait han. Bana beste batean, hilabetean 400 euro pasatuñorik. Diru poxi baten se­gurtatzeko, hiru ehun bat hiritan hitzaldiak egin ditu, ardurenean inglesez, kondatuz nun gaindi zabilan eta nola! Ondotik, liburu bat atera beraz, itzuli handi ho­rren lekuko!

Hendaian, herriko etxean e rrezebitua izan da eta ukan du segur konplimendu. Bereziki Battitt Sallaberry auzapezaren ganik, bai eta kulturaz ardura­tzen den Marie-Hélène Laxa-gue axudantak eginik. Jada­nik Pierre­Loti sari hori bera ukana zutenen gisa apailatua da eleberri labur baten idazte­rat, Hendaia eta Euskal­Herriari buruzko zerbait….

Jondoni Jakobe gogoan… Jubilau-urtea dute aurten Kon-postelan, urte saindua batzue­tan erraiten den bezala, eta ospakizunak joanden igandean ziren handienean, Jondoni

Jakobe apostoluaren besta egunarekin. Ainitz beilatiar bada Santiagorateko bide ho­rietan. Nun nahi ere, erakusketa eta gaineratiko, asko gisetarat ospatzen da jubilau­urte be­rezi hau. Joanden astean aipa­tua dugu Miarritzen muntatua duten erakusketa, agorrilaren 15­a arte iraunen duena. Doni-bane Lohizunen aldiz, Konpos­telarateko beila horien seinale nolazpait, elizan ikus ditake in­tzaurrondokian xixelkatu beilari bat, Roger Moignard biarnes xixelkariari­i esker denen bixtan hor ezarria.

Ludovic Hubler idazle gaztearekin, Battit Sallaberry Hendaiako auzapeza eta Catherine Do­main, Ulysse liburutegia atxikitzen duena.

Roger Moignard­ek untsa ederki xixelkatu beilaria…

Jon Anza zenari omenaldi kartsua ZiburunAzkenean Jon Anza­ren gorputza ekarri ahal izan dute Tolosatik Euskal­Herrirat eta Ziburun eskaini zaio omenaldi su­har bat. Bi omenal­di hobeki e rraiteko. Alabainan, gorput­za arribatu denean hiru ehun bat lagun berehala bildu dira ikurriña parrasta baten inguruan. Izan da bertsu eta kantu, aurresku hunkigarri bat ere ba, eta hi tzaldi bat, oroitaraziz zoin bitxiki desa­gertu zen Jon Anza eta zoin bi­txiki ere haren gorputza zernahi denboraren buruan atxemana izan zen Tolosako ospitale ba­tean. Geroztik, deus garbitasu­nik nihundik ez ageri. Horien denen gatik, azkar salatua izan da Madrile eta Pariseko gober­nuen jokamoldea. Hori beraz lehen omenaldia. Gero, biha­ramunean, beste bat Ziburuko plazan. Jende ainitz bildurik, milaz goiti batere dudarik gabe. Hor ere, zernahi ikurriña. Hizki handiz paratua denen bixtan : “Agur eta ohore Jon gudari”. Beste idazki batean ezarria ze­larik “Herriak ez du barkatuko”. Jendea txalo eta txalo bi ikurriña

lerroren artetik Jon Anzaren ar­gazki handi bat ekarri dutelarik haren arrebak eta haren bizila­gunak.Hitzaldiak guziz kartsuak izan dira. Azpimarratuz Jon Anza nolako euskalduna izan den, nolako abertzalea, azkenean nolako gudaria. Untsa ezagutu duten batzuen lekukotasunak. Oro har, Jon Anzari eskaini omenaldia bezenbat izan da ETA­ren aldeko manifestaldi bat, gisa hartako oihuekin. Funtsean, hiru lagun, aurpegia mokanes xuri batekin gordea, igan dira ere taulen gainerat, batek ETA­ren mezu bat irakur­tzen zuela, erranez tenorea jina dela 50 urtez ereman borroka­ren uzta biltzeko Euskal­Herria­ren onetan. Ordukotz, berrike­tariak joanak ziren haatik ondo hartarik. Omenaldia hasi­eta

laster alabainan antolatzaileek plazatik urruntzerat deitu di­tuzte, frango bitxiki gure gos­tuko segurik, galdetuz bestalde nehork etzezan gehiago argaz­kirik hartu…

Dugun ere erran polizarik ez dela batere ikusi ondo hetan. Kaxketadunak ez omen ziren haatik hain urrun, eta prefeta bera ere ba, Pauetik espresuki etorria.

Bestalde, aratsalde hastean,

Pausuko juntan, español poli­zak arrastarazten zituen mugaz hunaindirat heldu ziren autoak, jende guzien paperak xeheki miatuz. Karkulaturik hain segur ainitz Zibururat heldu nahiak zi­rela... Galkadura gaitza izan da muga hegi hortan.

Horiek hola, gure arrangura beti bera dago: noizbait jakinen ote den egia, xuxen zer gertatu zen Jon Anza­k Tolosa alderateko treina hartu zuelarik Baionan…

Ikurriñak lerroan eta jende ainitz Ziburuko plazan.

Taulen gainean, Jon Anzaren familia.

6

Page 7: Herria 3067

Kostaldean

Ziburun, beste ainitz udatia­rren artean baziren azken egun hotan hamar bat gazte Errioxa aldetik etorriak Zokoako uda­leku batetarat. Corera herritik ji­nak. Herriko etxeak gisa hartako gomita luzaturik. Lehenik, uztail hastean, ziburutar gazte zonbait Coreran izanik. Bi herrietako au­zapezek elgar ezaguturik iduritu zaiote harreman berezi batzu izaiten ahal litazkeela Ziburu eta Coreraren artean, denbora­rekin parekatze zerbait ere ba menturaz. Jadanik aipu da ere helduden maiatzean, Kultura Topaketak egitekoak­eta Zibu­run, Corera partzuer izaiten ahal

litakeela, Bretainiako herri ba­tekin hain segur ­ beharbada Guilvinec – eta Collioure ere partaide, azken hunekin harre­man batzu ja ukanak aitzineko urtetan…Arras herri ttipia da Errioxako Corera hori, Logroño hango hirinagusitik hogoita­zonbait ki­lometrotan… Ziburu baino aise ttipiagoa jendetzez. Doi­doia hiru ehun bat biztanle. Bainan historia aberatsa haatik, hala erran dute behin. Eta Corera barne da herri­elkargo batean. Denen buru, herri­elkargo hori litake Coreraren bitartez maia­tzeko festibalaean parte har le­zakeena…

Donibane Lohizunen, jadanik errana dugun bezala bada au­tobus joan­jinkari bat uda gu­zian ibilki dena Ravel ikastegitik Chantaco auzoaldeko kirolde­giaren ondorat, autoa kiroldegi horren bazterrean uzten duenak autobus hori hartzen ahal gero urririk. Hola buru­hauste gutiago autozainentzat, hiri barne hor­tan tokirik ezin atxemanez. Eta galkadura gutiago. Bainan jaz bezala, bigarren joan­jinkari bat

ere izanen da, herriko kontsei­luak finkatu du hori joan den egunean egin bilkuran. Bigarren hori Baiona alderateko errebi­detik jinen da hiri erdi hortarat. Gauza ona hori ere. Paxkal Lafitte hautetsi abertzalearen arrangura haatik: joan­jinkari hori ez dela bi astez baizik ibi­liko, agorrileko sasoin bete­bete hartan, uda guzian balitakeelarik holako baten beharra…

errioxa alderat behatuz

bigarren joan-jinkaria

Aturriko Olak eta bigarren mundu gerla

89 urte ditu André Maye­k. Bokaleko Forges de l’Adour horietan langile izana, sin­dikalista eta ere Tarnoseko auzapez, bere oroitzapenak nahi izan ditu argitaratu, be­reziki 1938­1945 garaikoak. Alemanentzat lanean aritzerat behartuak izan ziren Aturriko Olak eta hori min handirekin bizi izan zuten hango langile askok, ezin jasanezko mina. Kondaira hortarik hasirik, on­dotikako erresistentzia eta nekezia guziak kondatzen dauzkigu idazleak 60 orrialde­ko Dans la tourmente meur-trière liburuttoan (Atlantica, 12 euro).

Prentsa bildu dute Euskararen Erakunde Publikoko arduradu­nek (Max Brisson lehendakaria, Frantxua Maitia eta Jean René Etchegaray lehendakariordeak, Estebe Eiherabide zuzendaria) beren erakundeari buruz egina izan den ebaluaketaren berri emaiteko. Hiru ministeritzetako ikuskariek (Barne ministeritza, Kulturarena eta Hezkunde Na­zionala) 2009ko larrazkenean 45 pertsona solastatu dituzte – EEPko kide, hautetsi, euskal kultur elkarteko partaide (Seas­ka, Ikas, EKE, Euskal Konfede­razio, AEK...) ­ eta hortik arras ebaluaketa baikorra egiten dute EEP­k orain arte deraman lanaz, haien arabera hizkuntza politika indartsu bat bultzatzen jakin bai­tu EEP­k. Eskas batzu ere seina­latu haatik, hala nola euskararen erabilera xuhurra bizi sozialean bai eta ikusentzunezko media nagusietan, hortan EEPk eragin guti ukanik. Ikuskarien txoste­nak gomendio batzu ere emai­ten ditu EEPri, eraginkorkiago jotzeko aitzina. Txosten hori osoki aurki daiteke www.min­tzaira.fr gunean. Irailan bilduko da EEPren Aholku Batzordea gerorako lan alorrak aztertzeko. Administrazio kontseiluak urrian ditu 2011­2016 urteetako ar­datzak finkatuko eta abenduan buxeta bozkatuko, menturaz or­dutik harat lehendakari berri bat ukanen duela EEPk.

eeP-ren lanaz ebaluaketa baikorra

Xarlo etxezaharretaEz Hazpandar ez haren lagun hur­bil ez girenek ere Xarlori hiru atxiki­mendu mota ezagutzen dizkiogu : familia, kirola, ezkerreko abertzale­tasuna.Familiari osoki atxikia da. Zerbait da, ezdeus batentzat samurgoak hain errexki sortzen diren mende huntan.Bera gaitzeko kirolari trebea izanik (pilotan, zangobaloian eta beste), kar handiarekin bete du bere ofizioa zuen erakasle lana.Politikari interesatzea berez gauza ona da. Xarloren hautua izan da ezkerreko abertzaletasuna, Aznar espainiar gobernu buruak nahitara ETArekin nahasi nahi ukan zuena, alderdien lege baztertzalea bozka arazteko.Abertzale ezkertiar batzuek indarke­ria erabili badute ere, ezin da e rran ezkerreko abertzale guziek hori o nartzen dutela. Konparaketa bat egin dezagun beste bi kasurekin:­ Frantzian, S.A.C. talde famatua Pasqua­k sortu zuelarik, nehor en­tzun dea erraiten R.P.R.ko kide gu­ziak S.A.C.­ean zirela ?­ Espainian, Felipe Gonzalez­ek G.A.L. talde hiltzalea sortu zuela­kotz, nehor entzun dea erraiten espainiar sozialista guziak G.A.L.­ekoak zirela ?

Herri egitasmo bat ukaitea ez da gaixtagin izaitea

Xarlo Etxezaharreta, Hazparneko hautetsi izan den denboran Udal­bitzan sartu zen.Udalbiltza erakundearen xede ba­karra zen Herriko Etxeetarik bildu dirua Euskal Herri guziko behar ordu nagusienentzat partekatzea. Adibidez, Xiberoko edo Nafarroako proiektu batzuentzat. Batzuer eta bertzeer erreproxa da­kieken gauza bakarra da abertzale alderdi guzien arteko batasuna bei­ratzen ez jakin izana. Bainan hola­tsu gertatzen da buruzagi sobera di­ren taldeetan, politikan bezala beste sailetan berdin.Xarlo Etxezaharreta deplauki mintzo da. Ez du gibeleko bortarik, bainan behar delarik, badaki eztabadatzen politika iritzi ezberdineko herritarre­kin. Gizon gozoa da; arrailleria eta irri egin araztea laket zaizko. Haz­parne inguruetan ez litaike bestenaz den bezain maitatua. Xarlok zuzenkontrako zerbait egin ukan balu, frantziar lege­gizonek aspaldi zigortua ukanen zuten. Be­raz, Madrilgo auzitegiak bakean utzi dezala ! Ene Eiheratik

uztaritzen ere laborariak aHt-ren kontra

Uztail hastapen honetan bi hitzordu biziki diskretak bizi izan ditu hau­tetsien kontseiluak : urteko biltzar nagusia eta lurralde kontratuaren gidaritza batzordearen bilkura. Ezki­la ukaldi handirik gabe iragan dira, bata eta bestea.Uztailaren 2ko biltzar nagusian Laurent Nunez suprefeta berriaren ezgutza egin dute hautetsiek, eta estatuaren kargudunak bekoan beko probatu du nola ideia des­berdinetako eragileak gai diren lan ja rraikiaren elkarrekin eramaiteko, beti ere ezagutza ofizialik ez duen Iparraldea gogoan. Badirudi elka­rren ganako joera oraino “natura­lagoa” erakutsi nahi izan diotela, Frantzian eztabaidatzen den lurral­de erreformak hautetsien kontsei­lua erroz gora botatzea arriskatzen duen mementuan.Ttotto eta lolo aire bat bezala eza­gutu du biltzar nagusi horrek ; be­rrogeitamar orrialdeko bilan/txoste­narekin kontsentsu osoan antolatu ekitaldiak metodikoki komentatuak izan dira, gobernuak bultzatzen duen erreformak hautetsien kontsei­luari eman diezaiokeen bihotzekoa

hitz diplomatiko arinetan erakustera emana izan da. Erreforma hori ehun orenean indarrean emaiten badu presidenteak, hautetsien kontseilu­aren urrengo biltzar nagusia ez ote da harakiri egiteko izanen ?Astea berantago bildu da “lurralde hitzarmenaren” gidaritza batzordea, Estatuak, Akitaniak, departamen­duak eta hautetsien kontseiluak osa tzen dutena. Hamabi ekintza engaiatu ditu, hogeitabi milioi euro pisu dutenak. Bide erditan den lur­ralde hitzarmen horretan ekintzen erdiak abiatuak dira eta 104 milioi euro engaiatuak. Hitzarmen horre­tan a tzemana dute dirua lau lan larri abiatzeko : Baionan ofizioen unibertsitate ikastegia, lehen har­ria pausatu zuten joan den osti­ralean (21 milioi euro), Baionatik Kanborateko trenbidea (18 milioi euro), Euskal Herriko artxibategia Baionan ireki berria, eta Iparral­deko enpresen lotzea internet sare hiper laste rrari (4 milioi euroz goiti). Haatik ez da batere segur obra larri horien estreina ofizialetan lurralde hitzarmenak funski lagundu dituela e rrana izanen dela.

Hautetsien Kontseilua bihotzekoaren beldur

Joanden astean aipatzen baiginu­en Urruña eskualdeko laborariek etzutela onartzen RFF­ek eta Pau­eko Laborantza Ganbarak bidean eman nahi dituzten laborantza etxaldeen diagnostika urratsetan parte hartzea, horrek luza gabe erran nahi bailuke beren lurrak suntsituak laitezkeela treinbide berria eraikitzeko, Uztaritze al­deko 50 lagunek ere (“Ustaritz Défendre l’Environnement” elkar­

teak sustaturik) errefusatu dute maskarada hortan parte hartzea, Uztaritzeko Herriko Etxean horta­rako muntatua zen bilkura tra­batuz. Jean Michel Anxolabere Departamenduko laborantza bu­ruak gaitzetsi ditu trabatze horiek, hemendik goiti laborariak banaka banaka juntatuak izanen direla erranez, AHT­ak hunkiko dituen beren lurren estimua egiteko.

7

Page 8: Herria 3067

Herriz HerribidarraiEuskal Herriko Mendi Mara-toia ­ Arrakasta ederra bildu du hirugarren aldikotz antolatutako Euskal Herriko Mendi Maratoiak. Baztandarrak elkarteak aroaren laguntza ukan du, egunaldi ezin hobea izan baitute lasterkariek eta laguntzaileek. 250 lasterkari dira abiatu goizeko 7 orenetan Bidarraiko plazatik. Horietan Baztandarrak elkarteko izen ezagunenak: Beñat Laxague (2008ko irabazduna), Claude Escots eta Jean Christophe Pechberty. Hor ziren ere oso ezaguna den Laurent Althabe, bai eta ere jazko irabazduna, Aritz Kortabarria Arrasatekoa eta Zigor Iturrieta Hernanikoa, hau Ortzaizen Lakako lasterkaldiaren irabazlea. Artzamendiko lehen igoeran berean aitzinean izan dira Aritz eta Zigor, ondotik zituz­tela Laurent, Beñat eta Claude. Pechberty­k aldiz, ordu arte ho­berenekin egon ondoan, Iparlan galdu du denbora. Helmugarat lehen heldu da Aritz Kortabarria, bere marka ere hobetzen zue­la 42 segundaz; 4.20’40” eman ditu itzuliaren egiteko. Zigor Iturrieta bigarren heldu da 7’19” berantago eta Laurent Althabe hirugarren, 10’39” berantarekin. Claude Escots izan da laugarren

eta Beñat Laxague bosgarren.Emaztekietan, Baztandarrak elkarteko Gwenaelle Bidondo­k gaitzeko balentria egin du, ez bakarrik lehen emazte izanez bainan ere sailkapen orokorrean 15garren bururatu du eta emazteen marka hoberena 33 minutaz hautsi, 5.42’16” emanez. Bigarren emaztea Josette Erreca izan da, 6.28’49” eta hirugarrena Celine Tasset, 6.53’35”.Sari ederrak banatu dituzte Baztandarrak elkarteko Michel Eliceche lehendakariak eta Beñat Berhouet auzapezak. Baztandarrak elkarteak eskertzen ditu beren laguntza ekarri duten guziak.Sailkapena: 1/ Aritz Kortabarria 4:20‘40“, 2/ Zigor Iturrieta 4:27‘59“, 3/ Laurent Althabe 4:31‘16“, 4/ Claude Escots 4:44‘57“, 5/ Beñat Laxague 4:50‘38“, 6/ Jon Bikendi 5:02‘31“, 7/ Régis Gomes 5:19‘00“, 8/ Benoit Cori 5:20‘10“, 9/ Benoit Sentost 5:20‘43“, 10/ Pierre Colombier 5:22‘25“, 15/ Gwenaelle Bidondo 5:42‘16“ (lehen emaztea), Josette Erreca 6:28‘49“ (bigarren emaztea), Céline Tasset 6:53‘35“ (hirugarren emaztea).

Saristatuak podiumaren inguruan, eskuinaldean Beñat Berhouet auzapeza eta Michel Eliceche

saraKontzertu - Lehen aldikotz, Eus­kadiko Orkestra Sinfonikoaren

kontzertu bat iraganen da Sa­rako San Martin Elizan, abuztua­ren 25an arratseko 8etan, turis­mo bulegoak eta Sarako herriak antolaturik. Karia hortarat uztai­laren 21ean izan dugu bilkura bat, kazeta guzietako kazetariak gomitatuak ginen.Battit Laborde auzapezak egin du ongi etorria deneri. Nola sor­tua den ideia hori, Sarako Larral­deneko alaba Thérèse infirmiera ezkondua da Hervé­Emile Ca­hen orkestrako musikari bate­kin, horra kontzertuaren abiadu­ra. Turismo bulegoak eta herriak pentsatu dute egiten ahal zutela idazleen biltzarraren segida bat, Garat eta Laplacette jaunek eman dituzte esplikazione batzu, komertsek eta lantegiek diru la­guntza ekarriko dutela kontzer­tua egiteko. Cahen­ek erran ditu hitz batzu, ez dela orkestra osoa izanen ez baita lekurik aski 30, 35 bat musikari bakarrik, zuzen­daria Lorenz Nasturica izanen da. Alberdi jauna Euskadiko Or­kestra Sinfonikoaren lehenda­kariaren baimenarekin. Thérèse Guijarro turismo bulegoko lan­gile nagusia mintzatu da Sarako herrian zer ikusten ahal dugun. Larrungo treina, lezeak, Ortillo­pitz 17 garreneko etxea, animale parkea, San Martin eliza, Euskal Bixkotxaren Museoa eta ahantzi gabe komertsak eta lantegi gu­ziak, mintzaldia bukatzeko Jean­Pierre Etcheverry apezak eman du baimena elizan egiteko kont­

zertua. Ez ginuen pen tsatuko euskal kulturari lotua den mu­

galdeko herri pollit hunek, bere « erregi­stroa » aldatzen ahal zuela. « Musika klasi­koa ez baita beti pen­tsatzen dugun beza­lakoa », Sarak uda hondarrean kalitatez­ko kontzertu bat sa­noa eta deneri idekia proposatzen daiku. Xartelak salgai izanen dira auzo herrietako turismo bulegoetan, bistan da Sarakoan ere. 20E helduentzat, 15E kontserbatorioko

ikasleentzat eta 12 urtez azpiko haurrentzat dohainik. 600 bat leku dira elizan orduan kontzer­tua ikusi nahi duenak xartelak hartu lehenbailehen. Ongi etor­ria zuei deneri.

Jende adinekoeri bazkaria ere­mateko, 12 presuna badira, auto berria erosi dute (16.555E).

Abisu : Uztailaren 30ean ortzira­lez arratseko 9ak eterditan San­ta Katalinako kaperan Ihalarreko auzoan, euskal kantuak Atsulai taldearekin.-Uztailaren 31n larunbatez egun guzian erebotean errugbi tal­dearen erromeria-Abuztuaren lehenetik zortzia arte eskulanen erakusketa Lur Berri gelan goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte. 19 esku­langilek eginen dituzte erakus­ketak. Lan batzu eginen dituzte jendeen aitzinean. Aurten lehen­bixikotz pilota egile bat hor iza­nen da. Sarrera dohainik.-Abuztuaren 5ean arratseko 9ak eterditan elizan euskal kantuak Saiberri eta Goraki taldeekin.-Belokeko frailetxean abuz­tuaren 4etatik 11 arte, mutil eta neskatil, 18 urtetik 40 urteraino­koek nahi balukete esperientza egin komentuko bizi manera nola izaiten den, balin badire interesatuak deitu Benoit­Ma­rie frailea. 05/59/29/65/55 edo fbm@belloc­urt.org. Ganex

Ezkerretik Laborde, Cahen, Guijaro, Etcheverry apeza, Laplacette, Jaureguy eta Garat.

aldude« Noka » taldea ­ Bestak ba­doatzi laster ezker eta eskuin eta Aldudekoak hor ditugu ondoko astean, agorrilaren 6­an.Karia hortarat, Alfaro ostatuak antolatzen du ortzirale arratsean kantu afari bat nun parte har­tuko duen duela bi urte etorri zen Chino Kaliforniako Noka taldeak. Andrea Bidart, Begona Etcheverria eta Cathy Petrissans­ek eskainiko daukute heien erre­pertorioko kantu andana bat, beren laguntzeko hor izanen direlarik « Otxalde » taldeko bi edo hiru musikari. Dena den gaualdi goxo bat pasatzeko kantuan eta entzulearendako aukera bat gehiago horien ikusteko Aldudeko xoko huntan. Bertze sei kontzertu segurtatuko dituzte Euskal Herriko xoko desberdinetan ­agorrilaren 7­an Bes­koitzen, 10­an Azkainen, 12­an Amurrion, 13­an Larrañen, 14­an Garindainen, 15­an Amaiur­ren. Ondoko astean agertuko dut Al­dudeko bestetako egitaraua G.s

8

Page 9: Herria 3067

Herriz HerriazkaineJon LADUCHE eta Marc BE-RASATEGUI Frantziako xapel-ketako finaleanEuskal Herriko xapelketa iraba­zi­eta, gure Azkaingo pilotariek segitzen dute beren bidea zu­zen zuzena.

Joanden igandean Kanboko plaza ederrean, izan dute lan Mauleko Latchere eta Ithu­rralderen kontra. Azkaindarrek jokoa beren gain hartu badute ere, Mauletarrek ez dute deus utzi, dena ekarriz eta ekarriz.Ados 6 aldiz, 14/14, 15/15, 20/20, 24/24, 26/26, 27/27.Jonek bukatu du partida sake idor eta bizi batekin, punpa hil baita Kanboko lur plazan.Eskertzen ahal ditugu herriko hautetsiak eta langileak plaza hori ongi zaintzen dutelakotz, osoki garrantzitsua baita finaler­diak eta finalak jokatzeko.

Laduche : ­ sakez 3/­ tiratuz 3/ ­ erasoan 5/ ­ orotarat 10

Berasategui : ­ tiratuz 5/ ­ era­soan 2/ ­ orotarat 7Latchere : ­ sakez 1/ ­ tiratuz 2/ ­ erasoan 2/ ­ orotarat 5Ithurralde : ­ tiratuz 5/ ­ erasoan 2/ ­ orotarat 7

Baigorriko plazan jokatuko dute finala Donapaleuren kontra (Amulet eta Lucu) agorrilaren 15ean, 5 orduetan. Azkaingo bestetan gure pilotariek zintzo egon beharko dute nahi badute Euskal Herriko Ligaren ondotik irabazi Franziako Txapela !Izigarri bakan da bi kopak urte berean irabaztea. Bainan Jon eta Markerekin ez dugu oraino dena ikusia… Txapelak dobla­tzea desiratzen diotegu eta aupa Azkaindarrak Bat !

AutobusaFinala Baigorrin agorrilaren 15ean, igandearekin, 5 ordue­tan.Azkaingo plazatik autobusa par­tituko da 3etan. Gelditu zuen to­kia 05 59 54 68 30 edo 05 59 54 00 84. ML

Kanboko plazan Azkaindarrak nagusi

Berri laburrak• Aurten, kermeza Izturitzen an­tolatua da (joan den urtean Ai­herran), eta hau buruilaren 5an iraganen da. Usaian bezalan txartelak eros ditaizke.• Hergaitze auzogunearen pesta, helduden larunbatean iraganen omen da, eguerdi eta arratsarekin, Arkiko pentzean. Bazkaltiar eta afaltiarrak nonbre haundian jin ditela.•Joan den larunbat eta igan­dean, pilota partidek izan dute arrakasta, Aiherrako plazan, ga­zteen Frantziako xapelketaren finalerdiak baitziren. Orain, Ago­rilaren 12an, beste egun haundi bat izanen dugu, Frantziako xa­pelketaren finalekin.Xehetasu­nak geroxago !!

Birlari xapeldunakHerriko pestetako zoinge­hiagoka ederki iragan zen A ttatean, pesta astelehen goizean. Xapeldun atera zen Julien Etcheverry komiteko le­

hendakaria, bigarren zelarik Frantxoa Sabaloue beste gazte bat. Orroitzapen gisa, huna ar­gazkia.

aiherra

Julien Etcheverry xapelduna eta Frantxoa Sabaloue xapeldun ordea, Pettan Gastambide pesta komiteko an­tolatzailearen inguruan

HazparneOrtzegunetan gauazko merkatuak

Iragan ortzegunean bezala, gaur uztailaren 29 an bertze gauazko merkatu bat izanen da. Merkatu hori, eliza sahe tsean iragaiten da, hor kausitzen ahal dira to­kiko mozkinak edo bertze asko gauza salgai. Merkatua hasi ait­zin, « Udan kantari» deitu ikus­garria izanen da Misionesten Kaperan. Gaur « Bihauri» taldea izanen dugu kantari eta soinu­lari : Julie Laderach (biolontxelo) eta Maddi Oihenart (ahotsa).Maddi Oihenart kantaria eta Ju­lie Läderach txelo jolearen topa­ketatik sortu da Bihauri bikotea. Euskal kantuaren mugetan bar­na eramaiten gaitu, ohikoa eta bapatekoa aldizkatuz. Kantaldi hau merkatuari lotua da. Lagunarte Konpainiak eus­kal kantutegiaren inguruan lan egiten duten taldeak aurkezten ditu (bikote edo hirukoteak). Ondotik merkatu denbora gu­zian soinu eta kantu asko izanen da berant arte.

Laborari multxo bat AzpeitianHazparne eta Azpeitia elkar­goak asmaturik, laborari mul­txo bat izan da Gipuzkoako kideen bisitatzen. Han Désirée

Onintza bi herrien elkarteaz ar­duratzen den anderea eta Iñaki

Etxezaharreta laborari ar­duradunak egin diote ongi etorria. Hauekin iragan dute egun guzia. Behin ikusi di­tuzte herri barnean, herriko funtsetan eginak dituzten baratze ttipi batzu. Hauek haurren eskolatzeko egi­nak dira, landare eta bara­zki guzien ezagutarazteko asmuarekin. Erretretatuek egiten dituzte baratzeak eta mozkinak berentzat atxi­kitzen dituzte zuzen den bezala. Ondotik ardi es­nadunak egiten dituen la­borari etxe bat ikusi dute,

Izarraitz mendiaren patarretan, toki miresgarri batean kokatua den “ Idiazabal” gasnategia bisitatu eta gasna jastatu ere. Gero behi esnadun laborari etxe batean, esne sariaz eta hazkunt­za moldetaz elgarrizkatu ahal izan dute. Ateraldi baliosa egin dute Hazparne lurraldeko labo­rariek. Duela zenbeit ilabete, Jenofa Bide, Julie Larramendy, Jo celyne Mendi eta Annie A rribit izanak ziren Azpeitiako mozkin merkatu haundi batean beren ahuntz gasna, eztia, ardi gasna eta ahate urinekoen saltzen. Jakitekoa da ahuntz gasna eta ahate urinekoak ez dituztela batere ezagutzen Gipuzkoan. Daniel Camblong parezkatzea­ren elkarteko lendakaria berekin zuten Azpeitian eta hunek dio bi herrien arteko hartu emanak emendatuz ari direla polliki, hau itxaropengarri dela iduri tzen zaio geroari buruz. Erran behar da zenbeit urtez uzkur izan bada parekatze hau, orai gauzak al­datzen ari direla. Uztailaren 31n dira Azpeitiako pestak, 10 bat hautetsi gomit dira pesta egun hortarat.

9

Page 10: Herria 3067

Herriz Herri

donibane GaraziKermezaHerriko besta bat hau ere ai­tzineko, igandean ginuena. Eli­zako beharren aldekoa, behin­goan, eta nork ez daki zer diren beharrak oraiko egunean. Ez ogi xoilez bizi gizona, meza nausi ederrarekin hasi ditugu denak, ondotikako pastizeria, anaiar­teko basoñoa eta guziekin.Aratsaldean, beroan bero, Izpu­rako gazteriaren Libertimendua, alai eta txalogarria, eta pilota par­tidak. Esku­huskan gure gazte xapeldun eta besteek erakutsi

dute beren maila, Mainhaguiet ­ Ducassouk gaina hartuz Monce­Ondars eta Argaini, 30­18, arte horrek iduri duen makur gutia­goan, jokoz eta molde ederrez. Jokogarbikoa zen gero biga­rrena, garaztarren eta baigorria­rren artean, zoinek irabazi baitu ere ondarrean, kintze batez gisa guziz eta ez dugu urrun izanen irabazlea beste batendako ere. Eskerrak bai deneri, bereziki hortarik guzitik aberastuko ez direneri.

itsasuHeriotzeUztailaren 16an zendu da Pierre Armand Camille GOUHIER jau­na, 74 urtetan. Hauts de Seine departamenduko Chavillen he­rrian sortua zen, eta azken urte hauetan Itsasun erretiratua zen emaztearekin Basaburu auzoan, Izarra etxean. Emaztea Predoe­neko Marguerite Borda zuen, duela guti zendua ere. Kanboko

Anienia etxean artatua zen azke­nik eta han zendu da. Dolumi­nak familia osoari.

ErakusketaAgorrilaren 2tik 28ra erakusketa bat ikusgai izanen dugu Ateka gunean: Yvon Lambure margo­lariaren erakusketa, « Couleurs du temps ».

EzkontzaChristelle Eyherachar Zubibu­rukoak hartu du biziko lagun­tzat Mattin Michelena senpertar gazte sano bat. Hor zituzten aldean pilotako lagunak eta herriko adixkide gehienak, ba Herriko Etxean eta ba elizan, eta Dermit ostatuan, alegeraki aur­kitu direnak. Eman baiak ukan dezala segida on bat, zorion eta bakez betea. Gora bi gazteak, eta Eyherachar eta Michelena familiak.ZorionakUrrezko ezteiak ospatu dituzte

Gerezietako elizan Claude eta Jacques Edouard aitatxi­ama­txi zintzoek iragan ortziralean. Hauk bizi dira Gerezietako es­kola zaharrean. Gorabehera frango jasan ondoan orai arte, agian heldu diren urteak onak ukanen dituzue. Goresmen he­rrikoiak bieri.AiretikGure arinak ez ginituen sobera fleitean, bainan halere irabazi dute kintze xoil batez. Airetik 30, Baigorri 29. Agian finala ere irabaziko dute gelditzen diren 2 bikoteek! P. I.

Makea-lekorne

uztaritzePilota solasKapito­Harrirentzat luzeko jo­koan lehen mailean ari diren pilotariak beti aitzina doatzi, juanden igandean Donapaleun irabazi baitute Frantziako xapel­goan finalerako txartela Azkain­darrak Bat taldea bentzutuz 13 eta 4. Denbora berean Uztari­tzen jokatzen zen bertze finaler­dia zointan Luzaz Gazte­k iraba­zi baitu Hardoitarrak taldearen kontra 13 eta 7. Beraz finalean Uztaritze Donibane­Lohizune­ren kontra. Partida Atharratzen agorrilaren 8an. Esku huskan gure azken taldea kanporatua

izan da final laurdenetan, bainan atxiki ttipian ari direnek jokatuko dute lehen mailan beren finaler­dia helduden larunbatean Do­napaleun Hardoitarren kontra. Xantza on gure mutikoeri.

Indar jokoHelduden astezkenean agorrila­ren 3an Purguko plazan izanen da euskal indar jokoen festibala zonbait talderekin aratsaldeko 7etarik goiti. Erran gabe doa gizon azkarrak baditugula ere Uztaritzen beren burua ederki zainduko dutena.

larrainen eztabaida saminaLarraineko laborari batek erosi nahiko zuen Egargeiaborda (2,5 hektara soro). Bainan erosketa sudur petik pasatu zaio, Ziburun bizi den Bildoztar baten probetxurako, hunek agentzia baten bi­dez lehentasuna ukanik. Xiberoan espekulazioen kontra munta­tua den taldeak goraki salatzen du jokamolde hori.

SortzeHaltzerreka auzoan bizi di­ren Stéphanie Bidondok eta Guillaume Labarrère­k ongi eto rri egin diote beren lehen haurrari. Loe neska sortu berria zorionean eta osagarri onean haundi dadila!Goresmenak bu­rrasoeri.KausitzeBaxoa eskuratu duten lau he­rritarrak ditugu : Mathieu Men­diboure Sataritzekoa, Matilda Charriton Aldamenekoa, Sylvie Casemajor Mendigaraikoa eta Carmen Carceler. Euskarazko lizentzia ardietsi du aldiz Maite

Garra Laharragakoak.Goresme­nak deneri! Norbeit ahantzi balin badut, deitu otoi 05 59 29 56 61 zenbakirat.E.S.A.I.T.en 10. mendi ibilaldiaAgorrilaren 1.ean, igandez, egu­neko ibilaldia gure herrian buru­ratuko da ; arratsaldeko 5ak irian heldu beharrak dira Izturitzera. 7etan trinketean jokatuko den esku huskako partidarat gomi­tatzen dituzte denak,herritar eta kanpoko.Ondotik talo ta xingar eta edari izanen da nahi duten guzientzat herriko plazan.Ongi etorri euskal selekzioa la­gundu nahi duten guzieri!

izturitze

baigorriHerriko bestakAsteburu huntan hasirik, bost egunez herria bestan izanen dugu. Ortziralean, uztailaren 30a, trinketean hasiko dira, mus­kulu eta frita jatearekin, OSABI, bizkaitar taldeak alaiturik. La-runbatean uztailaren 31. Egun guzia elizako plazan iraganen da. Goizean Merkat’ia eta ka­rrika kurri. Eguerditan oihal ater­pean Basaizeak prestatu baz­karia. Aratsaldean, 16.00etan jokoak haurrentzat eta ondo­tik irri jokoak herriko eta auzo herrietako besta komitekoen artean. 19.30tan ikastolaren ta­loak, dantza piko Patxi ta konpa­niarekin eta eguna bururatzeko dantzaldia Nahas taldearekin.Igandean, agorrilaren 1an. Meza 10.30tan. Meza aitzin eta ondotik, karrika kurri, Arrolako dantzari eta soinulariak, zigan­teak eta gaiteroak. Arratsal­dean 16.30tan plaza nagusian « senar emazte » ikusgarria. 19.30tan, komitearen taloak eta dantzaldia Kiki Bordatxorekin. 23.00tan Larrain dantza gaite­roekin eta su ziriak. Egun guzian Osabi eta Oria txarangak.Astelehenean. Agorrilaren 2an, Herritarren eguna. Goizean, eli­zako plazan pilota. 9.30tan nes­kak palaz, ondotik esku huska plaza hortako lehiaketaren fina­lak : 10.30tan bigarren maila, 11.30tan lehen maila. Eguerdi­tan Juantorena ostatuan, he­rritarren bazkaria « Has been » taldeak alaitua. Hor berean, ma­nera berean gaualdia.Asteartean, agorrilaren 3an : Pilotaren eguna, txistera ttipiare­kin. Goizean 11.00etan errebo­tean, Hendaia, Baxenafarroako selekzioaren kontra. Anjelusa eta partidaren ondotik, dantza jauziak. Aratsaldean, plaza na­gusian 16.00tan aitzin­partida gazteekin eta 17.00tan Hardoy eta Luzaz gazte. Gaualdiak, Bar

du fronton eta Bixentainea osta­tuetan iraganen dira. Asteazkenean agorrilaren 4ean. Plaza nagusian, pilota esku huska. 16.00tan Zaharrer Segiko gazteak, 17.00tan lehen mailako pilotarien arteko desa­fioa. 19.00tan Arrolako gazteak eta ondotik, Zikiroa Holako tal­deak alaiturik. Huntan burura­tuko dira bestak.

Kantuz elizanOrtzirale huntan, uztailaren 30a, aratseko 21.00tan, elizan Je­sus Aured zuzendari, Izpurako Kantuz taldeak eskainiko dauku bere kontzertua. Entzunen dira ere Elena eta Laida, kantu txa­pelketan irabazle izan diren ahots ederrak.

Diska berri eta merkatuAiko taldearen « Urraska : Dantza jauziak, Sagasetaren bi­detik” diska berria aurkeztua izanen da agorrilaren 14ean, larunbatarekin, arrastiriko 18.00tan, elizako plazan, Bai­gorrin. Aiko Taldea : Asier Gar­cia (danborra), Aitor Furunda­rena (akordeoia), Sabin Bikandi

(txistu eta danbolina) eta Patxi Laborda (dantza erakaslea).19.00tik goiti gaueko merkatua, afaria, animazioa Arrola dantza taldea eta Baigorriko erraldoie­kin. Baigorriko ama ikastolak antolaturik.

Baigorriko bestakari Heldu den igandean, agorrila­ren 1an, Baigorriko bestakari,presoen aldeko bazkaria anto­latzen du Lagundu elkarteak.Usaian bezala animazioa se­

gurtatua izanen da.Hitz ordua emana da eguerdi­tan Bixentainean.Bestetan ere, Euskal Herritik urrunduak eta preso politiko guziak gurekin.

10

Page 11: Herria 3067

Herriz Herri

senpereHeriotzeGanden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Elo­rri Etchegaray­Astruc 8 urteko nexka ttipia gure Hiruak Bat lo­tizamenduan bizi zena. Egun horietarik batean aratsean bere anaia eta oporretara jinak ziren kusiekin jostetan arizanik lo egi­terat joan dire bakotxa bere to­kira. Biharamunean gure nexka ttipia etzen atzartzen. Pentsatu dute bezperan berant etzatera joanik bere loa luzexago zukee­la. Halere bere ama joan zaio ikusterat eta hor kausitu bere alaba betiereko loan sartua. Zer amaren harritzea eta harekin be­tan familia guziarena ! Kuxean laguntzaileak eta medikua deitu­rik egin ahalak egin dire bainan gure nexka hila zen. Ondotik egin diren ikerketek agertzerat eman dute kasik sekulan hau­rretan gertatzen ez dena hor gertatu dela. Buru gibeleko « anevrisme » zaina zartatu zaio. Pena izigarrian gertatu diren aita­ama, Iban bere anaia eta elgarren aldean bizi diren aita­txi­amatxi eta hurbileko jendakia guziari eskaintzen ditugu gure doluminak.

Otsanzko kaperaBaionako jaun apezpikua ji­nik, ganden ortzegunean egina izan da kapera berritu horren benedikatzea. Gure herriko eta

parropiako buruzagien inguruan ainitz herritar aurkitu gare. Leku hori gertatzen da Zuraide, Uz­taritze eta Senpere hiru herrien muga bihotz bihotzean. Halere kapera gertatzen da Uztaritzeko lurretan. Horra zertako Uztaritze­ko herri eta parropiak parte han­dia hartu duten zeremonia eder horren moldatzean. Horrengatik segur naiz Uztaritzeko berriketa­riak hor iragan diren harat huna­tak xeheki eta nasaiki zabalduko dituela.Duela zonbait denbora kaseta huntan berean agertu ginuen, nola hor auzo auzoan Sabate­neko bordan bizi den Clement andereak bere senar zenak hartu xedea bururaino obratu duen, kapera berri hori eraikiz. Denboraz Konpostelako beila­rien pausalekua zitakeen hor, kasik lotua den Otsanzbehereko laborari etxe zabala barne. Guk betidanik ezagutu dugu leku hori. Kapera zahar zenaren sei­nale baziren pareta mutur batzu xutik eta gaineratekoa sasi pean zagon. Orai erraiten ahal dugu obra goresgarri bat egina izan dela. Zinez lan miresgarriak dire bai murru paretak eta horko zu­reria. T.V.P.I. eta Iparraldearen orena telebixtan agertzen duten teknikalariak hor ziren eta be­ren lana agertuko ahal daukute egun hautan.

Otsanzko kaperan, estreinaldi egunean

HeletaSortzeMichel Bidegain eta Joelle Mon­tolieu­ren familia emandatu da bigarren mutiko batez. Gores­menak ait’ameri eta bizi luze zo­riontsu bat Kaiet ttipiari.

Goresmenak: gure partetik, herritar bezala, nahi ditugu hel arazi gure agiantza loriatsuak Xipri apezari, bere mende erdi apezgoa ohoratu baitu, Jainkoa­ren eta gizonen zerbitzuko lehe­nik Afrikan eta geroztik gutar­tean; agian oraino luzaz ikusiko dugu bai ikerketetan, bai ordain­goan baita beharrordu orotan.

Goresmenak!Ateraldia: Kolore bezain airos­tasun ekarri duen ateraldi bat egin dute adin ederreko 40 bat lagunek, askari on bat Bastidan, Peyroradeko merkatua eta hara­txago bazkari ahotik ezin utzia. Kartek batzuendako, kantu xa­harrek bertzendako izan dute arrrakasta, loria hortan berean etxera itzulirik, jada aipu zen noiz bestea?Mezak: Ibiakoitzean aratseko 7 orenetan Landibarren, igandean 9 orenetan Heletan, 10 ak eterdi­tan Mehainen pestak kari.

Herritarra

Denak omoretan bazkal aitzinarmendaritzeSuerte on: Yvonne aipatuz geroz herrian orok badakite nor den. 1971n garbiketa egile sartu zen, esko­letan eta Herriko Etxean. Geroztik beti hor zagon, ez zaukan baka­rrik hori, hortarik da urrundu, au­zapezak konsei­luarekin nahi izan du eskertu egin zerbitzu guziez, eskolen segida SIVU elkarteak balin badu bere gain, gainera­tikoarentzat or­daindua da Du­bois eta Mailharro anderez. Besta­berriko arropez, Denek Bat pilota elkarteko edari­sukalde xokoaz, egin lan guziez ere zaitugu es­kertzen dio erran auzapezak. Elhinako bizian gainera zuen familia, senharretik haste eta orain semea buruzagi partalier gisa eman eta emaiten du be­retik. Kontseiluaren izenean es­kaini dio aste bat opor Donibane

Lohitzuneko hotel eder batean, bainan udako tarrapatak iragan eta goxoki, hamarkada urteare­kin batean 40 urte espos urte­muga izanki, duela bi aste seme ttipi bat munduratua. Zenbat zo­rion betan, agian luzaz Yvonne.

J. P. C.

Yvonne Indart eta Lucien Delgue auzapeza

11

Page 12: Herria 3067

abisuaK

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin­Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

“Garroko elkartea”-ren lan eskaintza

Lanpostua :Bio baratzezain zuzendaria

Egitasmoaren aurkezpena:Lekornen kokatua den “Garroko Elkartea”k, lekuko elkargoekin eta beste partaide batzuekin, Interes Kolektiboak dituen Kooperatiba Sozietate (SCIC) ba­ten sortzeko egitasmo bat darama. Hunen helburua, Lekorneko Garroko etxaldearen lurretan, 5 hektarea bio barazkiren ekoiz­tea eta saltzea da.

Lanpostuaren aurkezpenaHori gauzatzeko, elkarteak bio baratzezain zuzendari bat bilatzen du, SCIC­aren baz­kidea bihurtuko dena.

Pertsona horrek bere kargu hartuko ditu:­Bio barazkien ekoizpenerako tresnaren abian ezartzea, ­ Aitzinkonduaren, finantzaren eta langile­goaren kudeaketa­Lekuko salmentarako zirkuituen bilaketa­Garroko Elkartea, Kooperatiba Sozietate (SCIC) eraldaketan parte hartzea.

Galdeginak diren gaitasunak­Bio baratzegintzan baieztatua den espe­rientzia. ­Erosleekin harremanetan eta saleroske­tan esperientzia­Enpresagintzan, kudeaketan eta anima­zioan ahalmenak.­Egitasmo kolektibo baten elkarlanean eramaiteko ahalmena.

HarremanakC.V a agorrilaren 31 aitzin igorri behar da helbide huntara:Lehendakari JaunaGarroko Elkartea.Herriko etxea 64240 Mendiondo

Postu fitxa ukaiteko : [email protected] edo ble­[email protected].

FRANTSES ENIA Lizeoak, helduden sartzeko, Gizarte ­ Kultura etaKomunikazioa erakasle ordezkari bat bilatzen du, 3 ilabeterentzat denbora osoz,BEP eta Baxo Profesional mailetan erakasteko.Motibazio gutuna eta CV delakoa helbide huntarat hel araz otoi lehen bai lehen :FRANTSES ENIA Lizeoa64 220 DONIBANE GARAZITél : 05 59 37 22 35

lan esKaintzaINTER DIFFUSIONSociété Anonyme au capital de 364.560

eurosSiège social: 16, avenue du Maréchal Juin

64100 - BAYONNER.C.S. BAYONNE B 722 721 461

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès­verbal de l’assem­blée générale extraordinaire du 17 juin 2010, il résulte que:­ Il a été décidé d’étendre, à compter de ce jour, l’objet social aux activités de :. Formation à destination de tous publics et notamment en matière de logiciels atta­chés ou non, aux matériels et équipements distribués et commercialisés par la société.En conséquence, l’article 2 « Objet » des statuts a été modifié comme suit:

Ancienne mention :La société a pour objet en France et à l’étranger:­ L’achat, la vente de fournitures et d’équi­pements de bureau, l’achat, la vente de mobilier,­ L’achat, la vente d’articles de papeterie et de librairie, machines de bureau et bureau­tique, et les services qui y sont rattachés.­ La création, l’acquisition, la location, la prise à bail, l’installation, l’exploitation de tous établissements, fonds de commerce, se rapportant à l’une ou l’autre des activi­tés spécifiques,­ La participation de la Société, par tous moyens, dans toutes opérations pouvant se rapporter à son objet par voie de créa­tion de sociétés nouvelles, de souscrip­tions ou d’achat de titres ou droits sociaux, de fusion ou autrement.­ Et généralement toutes opérations finan­cières, commerciales, industrielles, mobi­lières et immobilières pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet ci­dessus ou à tous objets similaires ou connexes, de nature à favoriser son déve­loppement ou son extension. »

Nouvelle mention :La société a pour objet en France et à l’étranger:­ L’achat, la vente de fournitures et d’équi­pements de bureau, l’achat, la vente de mobilier,­ L’achat, la vente d’articles de papeterie et de librairie, machines de bureau et bureau­tique, et les services qui y sont rattachés.­ La création, l’acquisition, la location, la prise à bail, l’installation, l’exploitation de tous établissements, fonds de commerce, se rapportant à l’une ou l’autre des activi­tés spécifiques,­ L’activité de formation à destination de tous publics et notamment en matière de logiciels attachés ou non, aux matériels et équipements distribués et commercialisés par la société.­ La participation de la Société, par tous moyens, dans toutes opérations pouvant se rapporter à son objet par voie de créa­tion de sociétés nouvelles, de souscrip­tions ou d’achat de titres ou droits sociaux, de fusion ou autrement.­ Et généralement toutes opérations finan­cières, commerciales, industrielles, mobi­lières et immobilières pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet ci­dessus ou à tous objets similaires ou connexes, de nature à favoriser son déve­loppement ou son extension. »­ il a été décidé de modifier la date de clô­ture de l’exercice social et de la fixer au 31 décembre de chaque année, à compter de ce jour.L’exercice social en cours aura donc une durée exceptionnelle de 18 mois, jusqu’au 31 décembre 2010.En conséquence, l’article 6 « Exercice so­cial » des statuts est modifié comme suit:L’exercice social commence le premier janvier et se termine le 31 décembre de chaque année.Par exception, l’exercice social ouvert le 1er Juillet 2009 sera clos le 31 décembre 2010. »Mention sera faite au RCS de Bayonne.

Pour avis

SCP BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats

15 Rue Raoul Perpere 64100 BAYONNETel: 05.59.31.21.21 Fax: 05.59.31.21.29

LEHEN TOKIASociété à Responsabilité Limitée au

capital de 77.000 eurosSiège Social: Chemin Ttaliena – 64210

BIDARTR.C.S. BAYONNE B 419 982 400

PERTE DE LA MOITIE DU CAPITAL SOCIAL

Aux termes des délibérations en date du 7 juin 2010, l’Assemblée Générale Extraor­dinaire a décidé qu’il n’y a pas lieu à dis­solution anticipée de la Société, bien que les capitaux propres soient inférieurs à la moitié du capital social.

Pour avis ­ Le gérant

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure ­ 64000 PAU

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte sous seing privé en date du 1/07/2010, il a été constitué une Société Civile d’Exploitation Agricole (S.C.E.A.) présentant les caractéristiques suivantes: ­ Dénomination : SCEA ANGELU

­ Capital : 36000 E constitué d’ap­ports en numéraire et en nature

­ Siège : Maison Hitta ­ 64120 ORE­GUE

­ Objet : exploitation de tous biens agricoles

­ Durée : 99 années à compter de l’immatriculation au R.C.S.

­ Gérant : M. Pierre ANGELU demeu­rant à OREGUE, Maison Hitta

­ Cession de parts sociales : elles ne peuvent être cédées aux tiers, conjoints, ascendants et descendants qu’avec l’agrément des associés donné par dé­cision collective extraordinaire. Les parts sont librement cessibles entre associés.

Pour avis et mention.

SARL XINGARREN ETXEHA407 KARRIKA NAGUSIA

64250 ESPELETTE

RCS DE BAYONNE 482 816 626

Aux termes de l’assemblée générale du 28 juin 2010 à ESPELETTE (64250), il a été décidé de nommer en qualité de gé­rantes à compter du 1ier avril 2010:

­ Madame Anne­Marie SARCIA, de­meurant résidence du bois Mendi Alde, appart. B 18, avenue Pringles à CAMBO LES BAINS (64250),

­ Madame Delphine JEAN­JOSEPH, demeurant 1, rue Maye Lane à IBOS (65420).

Pour avis, le représentant légal

FIDAL88 rue de Bahinos

64600 ANGLET

Aux termes d’une délibération de l’as­semblée générale extraordinaire en date du 22 octobre 2009, les actionnaires de la société IRATI, SA au capital de 458.336 Euros dont le siège social à HENDAYE (64), Route de Béhobie, Résidence Elkar, RCS BAYONNE 300 154 598 a décidé une réduction du capital social de 100.261 Eu­ros par voie de diminution de 7 euros de la valeur nominale de chaque action qui passe de 32 Euros à 25 Euros.

Ancienne mention:Capital social: 458.336 EurosNouvelle mention:Capital social: 358.075 Euros

Pour avis

ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAI-GORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 23 juillet 2010, en cours de publicité au 1er bureau des hypo­thèques de BAYONNE, a été constituée une société civile ayant les caractéris­tiques suivantes:Dénomination: « SCI XILXILENIA ».Siège: ITXASSOU (64250), Haramburuko bidea.Durée: 99 ans.Objet: A titre civil, l’acquisition, la construction, la gestion, la mise en valeur, l’exploitation par bail ou autrement de tous biens et droits immobiliers.L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire.Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.Capital social: 120 000 euros, d’apports en nature.Co­gérants: Monsieur Gilles DUFOURCQ, demeurant à ITXASSOU (64250), Haram­buruko bidea, et Monsieur Sylvain DU­FOURCQ, demeurant à VILLEFRANQUE (64990), chemin Oyhanbidia, pour une durée indéterminée.Les cessions de parts sont libres entre as­sociés uniquement.La Société sera immatriculée au R.C.S. de BAYONNE.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFFRANT

RECTIFICATIF à l’annonce parue dans le journal du 15/07/2010 relative à la consti­tution de la SCI BIDARI, il y a avait lieu de lire:

Siège social: ASCAIN (64310), Mai­son Biziari Keinu Quartier Mendixka.Et non Siège social: BAYONNE (64100)

31 Avenue Dubrocq.

12

Page 13: Herria 3067

telebixta leihotik

asteburuKo HitzorduaK

Bahituak: Kezkagarriena gertatzen da Algeriaren eta Mali herrial­dearen mugetan gertatzen dena. Jadanik aipatu dugu nola ba­hitua izan zen 78 urteko frantsesa, Michel Germaneau izenekoa, basamortura joana, hango jendeen laguntzeko. Al Qaida­ko sasi­gudariek jakinarazi zuten hilen zutela igandean Frantziak ez ba­linbazituen libratzen beren taldeko preso direnak. Eta zoritxarrez, astelehen goizean jakin da erahil zutela frantses bahitua. Non, noiz, nola?

Gogoan ditugu ere bi frantses kasetariak beren afganistar lagune­kin eta munduan gaindi diren bahitu guziak.

Hiri-gertakariak: Batzuk diote Grenoble Chicago idurikoa dela. Ez dut uste, bainan badu bulta bat gaixtagin batzuk beren legea nahi dutela hedatu kartier batzuetan, beren menpeko ezarriz han bizi den jendea. Egia da ere, bereziki Pariseko inguruetan, badirela ho­lako eremuak eta gobernuaren politikak hutsegiten duela.

Dirudienez, bertze politika bat asmatua du Nicolas Sarkozy­k eta hasia da aldatuz prefetak. Orain arte E.N.A. eskola nagusitik jalgi­tzen ziren prefetak, bainan Sarkozy­k maiteago ditu poliziak. Izen­datu ditu, beraz, Seine Saint­Denis departamenduan eta Grenoble­n prefet berriak, biak poliziak, hala nola Nord departamenduan bertze bat hango prefetaren laguntzeko, eta bertze bat ere bere ingurumenean, Eliseo­ko jauregian. Hemendik goiti ongi zainduak izanen gira.

Oporrak: Hasiko dira abuztuaren lehen egunetan gure agintarien­tzat, azken ministroen kontseilua deitua baita abuztuaren lauerako. Jakinarazi du presidentak gobernu berri bat izendatuko duela da­torren urrian. Pariseko politika mundutxoa pentsaketetan sartua da jadanik asmatuz nor izan daiteken lehen ministroa: berriz ere Fillon diote batzuk bainan aipatzen dira ere Borloo eta M.A.M. De­nek pentsatzen dute oporrak baliatuko dituela presidentak batzuen baztertzeko eta bertze batzuen izendatzeko.

Frantziako itzulia: Pirinioetako lepoek erakutsi dute bazirela bi pi­rripitari denen aitzinean, Andy Schleck eta Alberto Contador, hau beti jauntzi horia zeramana.Bakarkako etapan Bordele eta Pauillac­en artean, Contador na­gusitu zaio Schleck­i eta orotara 39 segunduren abantaila dauka. Hirugarren aldikotz nagusitzen da Contador (27 urte) Frantziako itzulian. J. H.

ortziralean­Mauleko gazteluan (20.00), Xiberoko Botzaren aldeko kan­taldia, Erwan Le Brenn, Maddi Oihenart, Jeremy Garat, Ardera Trio.­Kanbon, Arnaga egoitzaren eta inguruko parkearen bisitaldia (10.30), Chantecler antzerkia gogoan. Elizan (21.00), euskal kantuak Airez­Aire koroarekin.­Baigorriko elizan (21.00), Izpu­rako koroa. ­Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan (21.00), kantaldia Entzun koroarekin.­Donapaleun, Amikuze plazan (21.00), musikaldia Behauzeko Eskuz­Esku taldearekin.­Saran, Santa Katalina kaperan (21.30), euskal kantuak Atsulai abesbatzarekin.

larunbatean­Azkainen, Loti plazan, feria eguna.­Getarian, herriko plazan (09.00­13.00), zaharki­merka­tua.

­Azkaraten (17.00), Juan Ote­giri omenaldia. ­Barkoxeko plazan (21.00), Xahakoa pastorala.­Bidarten, herriko etxearen ai­tzineko plazan (21.30), kontzer­tua Etoumba taldearekin.

igandean­Ziburun, zaharki­merkatua eta selauru hustea Untxin auzoal­dean.­Bidarten, selauru­hustea he­rriko etxe aitzinean.­Hendaian, kermeza. ­Sarako plazan, erromeria eguna.­Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan (11.15), Ozenki taldea kantari.Erromardin (21.30), behi laste­rrak.­Miarritzen, Santa Eugenia pla­zan (19.15), hiriko Harmoniaren kontzertua. Mazon parkean(21.30), indar­jokoak.­Azkainen, Bil­Toki gelan (20.00), Atun­Besta.­Senperen, jauregi xaharraren sahetsean (21.30), behi laste­rrak.

asteburuan­Baionako bestak, asteazke­nean hasiak. Herriko bestak ere Baigorrin, Ezpeletan, Bildo-zen, Beran eta Mehainen.­Garruzeko feriak larunbatean eta igandean.

Patricyan eta Marie Cosnay

Lehena plastikalaria da eta bestea idazlea. Patricyan de­ritzan emazte honek Haize Berri kulturetxeko erakusgela nagusian ager tzen ditu be­reganatu duen fauna ikus­garriak biziberritzean utzi duzkeen azal handi landuak, agorrilaren 20raino, aratsal­dero astelehenez salbu.Marie Cosnay idazlea da eta artistaren adiskide mina. Pa­tricyan­en obrak gogoan ida­tzi ditu, hauen osagarri, oler­ki­testu eder hunkigarriak.Haize Berri kulturetxean, Izu­ran, hauen ezagutza egiteko parada izanen dugu agorrila­ren 5ean, 21etan. Ongi etorri deneri!

Angelunzaharki-zaleen festibala

Agorrilaren 6an, ostiralez, eta 7an, larunbatez, zaharkizaleen festibala iraganen da Angelun, Quintaou plazan. Idekidura te­noreak : 9:00­19:00. Sartzea 8 euro, urririk 18 urtez petik. To­kian berean edatekoa eta jate­koa nasaiki.

Kantaldi Maulen,Xiberoko Botzaren aldeÜztailaren 30an (20:00) Mauleko gaztelüan, kan­taldi : Erwan Le Brenn (Bretaniako kantaria, harpa zeltikoa eta gitarra), Maddi Oyhenart eta Jeremy Ga-rat, Ardera Trio : Ibrahima Kora (korak kromatikoak, hang, perküziaok, sanza, botza), Jimmy Arrabit : ba­teria, hang, botza, Jean Louis Hargous : saxofoia soprano, ténor... Sartzea 7 euro. Haurrentzat dohainik. Xiberoko Botza irratiak an­tolatürik.

Juan Otegiri omenaldia AzkaratenArrosako Denek kooperatifan lanean ari zen Juan Otegi Txato euskal iheslaria, sortzez Itsa­sondokoa (Gipuzkoa). 1985eko agorrilaren 2an erahil zuten Azkarateko juntan GAL erakun­deko sasi kide batzuek, lanetik etxera zoalarik. 25. urtemuga­kari, omenaldi bat eskainiko

zaio uztailaren 31n, larunbat arratsaldez (17:00) Azkarateko juntan, handik lekura denak Azkarateko Herriko Etxean di­rela bilduko. Juan Otegi ezagutu dutenak, bereziki haren lankide izanak, eta oro har beste guziak gomit dira omenaldi hortara.

Agorrileko zirko ikastaroakOreka elkarteak zirko ikasta­roak eskainiko ditu agorrila-ren 9tik 12ra Baionan, bere egoitzan (Garage des Arts ­ 3, Albert Thomas karrika). 10:00­12:30 haur ttipienen­tzat (4/7 urte), 14:30­17:00 handixagoentzat (8/12 urte): esku joko, akrobazia, oreka, jostakin eta bertze... 4 egu­nen gosta­saria 45 euro.

13

Page 14: Herria 3067

Han eta HeMen

Uztaritzeko oihanean, Senpere eta Zu­raideko eremuen juntan dago osoki berritua Otsanzko kapera pollit bezain miresgarria. Hogoigarren mendeko bigarren partean osoki lurreratua zen eta laparren azpian pareta mutur batzu bertzerik ez ziren gelditzen. Diotenaz alde hotako lehen eliza omen zen Konpostelara zoazin beilarien bidean. Erran izan da ere San Leon Baionako lehen apezpikuak meza bat eman zuela hor bederatzigarren mendean bainan kapera hunen etorbidea mix­teriozkoa gelditzen da. Dena den hor egiten bide ziren mende eta urtetan zehar ainitz elizkizun eta prosesione bereziki aro onaren fagoreak ardieste­ko. Azken jende biltze ezaguna egin zen 1968an Zuraidar eta Senpere Her­garaiko girixtino batzuekin bainan or­dukotz lurrerat kasik eroria zen. Fran­tziako iraultza biharamunean estadua jabetu zen ontasun hortaz eta ondotik berriz saldu jabe ezberdinek ez zutela biluzteaz besterik egiten tokiko harriak bertze nunbait erabiltzea gatik.

Eraikuntza berriaBere lanetik erretiratzean 1990eko hamarkadan René Clément zine egile famatua Euskal Herrirat etorriz onta­sun hortaz jabetu zen eta kapera zer­tan zen ikusirik lehengo molde berean berreraikitzea deliberatu. Ikerkuntza batzu behar izan ziren. Zimenduak ide­kiz eta artxiboetako paper batzu lagun ikusi zen zer itxura zuen lehengoak eta arkitekto bat lagun hartarik segitu dira, beti hortakotz behar ziren langile eta materialaren gastu guziak zine egileak bere gain hartuz. Tokian gelditzen ziren harri guziak berriz enplegatuak izan dira, gainerateko harria Bidaxunetik zetorrela. Zorigaitzez 1996an zenduz, Clément jaunak ez du eraikuntza be­rria finiturik ikusiko eta Joana bere alar­guntsak ‘’Fondation René Clément’’ izendatu elkarte bat sorturik obrak segituko ditu bururaino. Gaur egun den aldare harria, diotenaz XIIIgarren mendekoa, bertze hondakinen artean hatxemana izanik eta estatu onean zela ikusiz bere lehenagoko baliabide bererat tokian emana izan da.

Kaperaren kontsekratze estreinaldia Urte pare batez gibelatua izan bada ere, kaperaren kontsekrazione estrei­naldia egin da juanden ortzegunean Marc Aillet Baionako apezpikuaren ganik, dotzena bat apezez inguratua zela eta nonbre handian etorriak ziren hiru herrietako eta urrunagoko girixti­noekin, nun andana bat kanpoan gel­ditu baita barnean gehiago tokirik ez izanez. Jainkoa lagun aro ederra gi­nuen. Hastapenean ura benedikaturik apezpikuak eraikuntza berria eta fede­dunak ihinztatu ditu. Bere mintzaldian luzaz aipatu du Santa Maria Madalena (huni kontsekratua baita kapera hau) nola izan zen Bazko goizean Jesu­sen hil hobirat joan zen lehen emazte saindua eta nola egin zen harek hau­tatu dizipuluen sustatzaile suharra. Fedearen aitormenaren ondotik alda­rearen kontsekratzea du egin eta bere apez lagunekin eukaristia kontzele­bratu. Azken benedizionea emaitean eraikuntza hortako harrier konparatuz galdegin du gutarik bakotxari izan gin­tezen elizaren egiazko ‘’harri biziak’’. Kapera hori beti pribatua geldituko baita ofizioa bukatzean apezpikuak eta Clément andereak hiru aletan kon­benio bat izenpetu dute zointan garbiki agertzen baita kapera hori baliatuko dela bakarrik elizkizun katolikoen os­patzeko eta bertzerik ez. Ale horieta­rik bat geldituko da apezpikutegian, bigarren bat elkartearen egoi tzan, hirugarrena aldiz kaperaren atean edozoin ikusliarrentzat. Eliza barnea momentuz hutsa gelditzen bada ere, pentsa daiteke ondoko denboretan jar alki batzu emanak izanen direla, beri­nate batzu ere leihotxoetan, ezkilatxo bat dorrean eta Santa Maria Madale­naren itxura, lehenago kapera hortan zena, berriz etorriko dela Otsanzerat, mementoan Senpere Amotzeko kape­ran baita. Estreinaldiaren bukatzeko René Clément elkarteak han zen jen­detze guzia gonbidatu du jatemaile bati prestaaraziak zituen jan edarien partekatzera, ez baitzen deuseren eskasik. Apezpikuaren eta Clément familiaren inguruan jendea egon da giro anaikor batean eta elkarteak gure goresmenak eta eskerrak hartze ditu. B.s.

Estreinalditik landa jendea gustura jan edarien inguruan

Gure pilota plazakAirea: Ume eder bat

1Pilota plaza zer egin duzu, Euskal Herriko gazteaZu ez han eta, xoilki ari zen hiritar mutil trasteaPilota zuen, bat teilatuan, leiho berinan besteaEztuk horrentzat egina plaza, hori zen gure ustea.

2Euskal Herriko etxe artean erdi erdian da plazaHor da Eliza, hor ostatua, hirurak elgarri datzaDenetan dago baitezpadako biziaren arramantzaHoriekin da gure herri hau dagon bezain aberatsa. 3Gazte maitea, ikusi zaitut hanbat kiroletan trebeHerriz kanpoko hoberenetan zu ez batere herabeEderki hori, zu ere norbait izaiteaz harro gaudeDenekilako izan zaite ba, zureak ukatu gabe. 4Gureak beraz leial atxikiz gure herriko plazetanEtxe xuriak zaintzen ditugu gisu ta tinta xuritanAte leihoak gorri ta berde, ohidura zaharretanKantu­pilotak ere ez ahantz gure herriko bestetan.

5Zer entzuten dut pilota plazan ez dagola ikuslerikBertsu­saioan ere kalakan, entzutea bazterturikNun da munduan bere burua maite ez duen herririkAla ez dute gaur euskadunek gehiago euskal odolik.

6Mundu guzirat hedatua da pilotarien omenaBeltzen arterat ere heldua, harat ereman zutenaAla hangoa izanen dugu ixtante denen onenaEz gaude jelos mundu osorat joanik euskaldunena.

7Bainan ez dugu gurea zena osorik bester utzikoPilota galduz baiginuke guk bihotz xokoan ximikoZin eginez bai euskal semea huntan egonen da finkoEuskal pilota da plazarekin lehenik Euskal Herriko.

8Etxe berriak ikusi ditut plaza ttipi bat aldeanAiten xedea nabari zuten, etxea eraikitzeanPilotarentzat maitasuna pitz zadin haurren bihotzeanUme koxkorrek hortxet hazia aurki zezaten sortzean.

9Batek erran daut pilota hori ez ote den zaharregiXoroak dauka gezurra xoilki egia bezain zilegiEz dakit harek zenbat dituen, bi begi ala lau begiErran zaharra ikas dezala: gaztea, zaharrer segi !

10Sarri jinen da udatiarra euskal lillureri buruzXoramenduan, argazki brixtez, oro entzun, oro ikusBeti bezala gauden gurean, etxeko hartan bermatuzLanean zintzo, jokoan berdin, herri hunen errespetuz. E. L.

Aldare ingurua

OTSANZKO KAPERA

14

Page 15: Herria 3067

KirolaK

pilotazuraideko bestetan

lambert-Harismendy

Bielle - Bessonart .............. 40Inchauspe - Kurutcharry ... 25Santiago besta horietan juntatu dituzte Zuraiden amatur gazteak eta berezkoak, irriskuak irrisku. Partida huntan arrosatarrak egin du larderia bere jo bizi eta ez­kerraren ukaldi faltarekin. Suerte gutiago izan du Alexis Inchaus­pek, eta hunekin ez naski hobe­renean gertatu baigorriarra ere bere etxeko lan guzien artetik.

Lambert - Harismendy....... 40Alfaro - Lambert II ............. 35Eta huna bigarren partidan bi anaiak elgarren kontra ezarriak zirela. Jendea ere ederki bai­tzen, gustu hartu dute denek beren kintze luze eta jokatuekin eta 35etan elgarren bete ziren lau pilotariak, Ximunek ere ongi atxikiz. Baina bi beso haundiek bortxatu dute ondar hura 40tarat heltzeko.

Lambert - Harismendy....... 40Bielle - Bessonart .............. 39Eta finala, huna nola trenkatu den igandean, batez baizik, bi bikoteak hi­bahiz eta ni­banuk zi­relarik 39tan. Holakoetan, ikusle

herritarrak ere ez dira gaizki uz­ten, aldekoak eta kontrakoak. Biba zuraidarrak anartean!

Baionako besta horietanFinalisten izenak ditutzu bakarrik aurkituko igandeko, zuk, irakur­lea, maite duzun kaseta huntan, salbu, gorenaz ere ortzegun aratsekoa. Denaden, huna nola diren aste huntan, Baionako Master horiek, Hegoaldeko pi­lotari, Irujo, Xala eta Gonzaleze­kin.­ Asteazken aratsean beraz, 5etan, munduko finaletara be­harrak diren gazteen partida. Gero: Ibarrola ­Irujo (edo Haris­mendy) eta Xala­Ezcurra.­ Ortzegunean, munduko fina­letakoak eta: Gonzalez­Etcheto eta Waltari­Oçafrain. Igandean berriz, finala haundia, Baionako Modernean beti.

GarateneanAguirre - Benesse .............. 50Heguiaphal - Saldubehere 49Zer dela partida txar baten biha­ramuna? Partida ederrago bat! Joan den astekoaz ez ginuen deus erran nahi ukan. Arrazoi­

nekin. Aste huntakoak xoratu baitu trinketeko mundu nasaia, bereziki jende kanpotiarra. Zer trenpuan arizan diren pilotariak! Bat ere berexi gabe: bai arizan dela Heguiaphal gaztea ere, go­gotik eta ontsa. Berdin ontsa ere Benesse landestar ttipia, salbu mihi zikin hura, kexatzearekin! Eta Saldubehere untzoronda­rra, gehixago ikus ginezakeena, anaiarekin. Eta Aguirre urruña­rra, balinbadu bederen aski ur­gulu, goraxago behatzeko. Bai, segur, denak ahanzten direla holako gazteekin, astelehenetik astelehenera!Bielle - Bonetbeltx ............... ?Lambert - Bessonart ............ ?Alta hauk ere nork ez ditu ikusi nahiko! Helduden astelehen arte!

Hegoaldean Irujo kolpatuXala - Zubieta ..................... 22Titin - Laskurain ................... 8

Cabrerizo - Merino ............ 22Idoate - Larriñaga .............. 21

Bi partida horiek Ermuan joka­tuak. Eta egia da Irujok sake bat egin duela, ate bat ganibetaz bortxatuz nolazbait, hamar pon­du behar ukan dituena eta hiru aste pausa hain segur.

A. Lasa - Barriola ............... 22Gonzalez - Pascual .............. 7

J. Retegi - L. Galarza ......... 22Apezetxea - Arruti .............. 15Olazagutian jokatuak.

Arretxe II - I. Zabala ........... 22Leiza - Donagari ................ 17Hau igandean zen Luzaiden, Santiago bestetan.

Zabalegi - Patxi Ruiz .......... 22Olaizola I - Beloki .............. 16San Leonardon jokatu partida.

Berasaluze VIII - Begino.... 22Bengoetxea VI - Otxandorena .21Hau eta beste bat jokatu dira Elizondon.

Titin - Goñi III ..................... 22Gonzalez - Pascual ............ 16

A. Lasa - Galarza VI ........... 22Olazabal - Larriñaga .......... 15Etxebarrin ikusi dira bi partida horiek.

J. Retegi - Barriola............. 22A. Lasa – Beraitz .................. 9

Idoate – Merino VI ............. 22Ibai Perez - Arruti ................ 6Laudioko bi partidak.

Mikel - Altuna ..................... 22Nagore - Gorriti.................. 18

Bengoetxea VII - Perosantz 22Camarero II - Huarte.......... 20Bakaikun hauk, Nafarroan.

Bego

Ezpeletako plazan

Olçomendi - Maitia ........... 35Carricart - Ducassou ........ 18Uztailaren 21eko emaitza dugu hori. Arra­tsalde euritsua izana gatik, partida plaza estalian jokatu da. Plaza doi bat ttipia, on­dorioz pilota xuxen jo behar eta pilotariek kasik lurreraino makurtu behar pilota bilt­zeko. Partida hastean, Beñat Maitiak lanak ukan ditu neurrien atxemaiten, haatik 15etik goiti aise arizan da, pilota urrun atxikiz eta artetan marra kilikatuz. Ion Carricart gaztea aldiz partidan untsa sartu balinbada, gero pilota batzu kanpora bota ditu eta hortan lotsatu. Kintze atakatuak ikusi dira halere, publikoaren atseginarentzat.

R. Muscarditz - B. Maitia .... ?I. Carricart - P. Oçafrain ...... ?Agorrilaren 4ean jokatuko den partida, beti asteazkenez (17:00). Ezpeletan zauritu zen hain xuxen René Muscarditz, bizkarreko min handi batek kantxetarik luzaz urrunduz. Bi operazione eta lan izigarri baten ondotik, horra gure pilotaria berriz prest jantzi xuriak soinean ezartzeko. Azken 6 hilabeteak ira­gan ditu Irisarriko gazteekin trebatzen eta gaur gai da hoberenen artean berriz ar­tzeko. Partida hau aitzin, tokiko gaztetxoak ikusiko dira. F. C.

Txirrindularien Fran­tziako Itzulia igan­dean bururatu da. Hirugarren aldikotz, Alberto Contador es­pañola deneri nagu­situ da. Bordelerat heltzean, doi­doia 8 segunduren gaina zuen, Andy Schleck izanki bigarren, Bor­dele eta Pauillac arte hortan, 52 kilometro luzeko haitada bazu­ten bakarka egiteko. Joko hortan, lehen zati batean elgarren bete izan badira ere, Contador nagusitu da Schleck­i, minuta erdi baten abantzuarekin. Sailkapen nagusian, Pariserat heltzearekin, Contador lehen, Schleck bigarren, Denis Menchov errusoa hirugarren eta laugarren Euskaltel taldeko bat, Samuel Sanchez, luzaz hirugarren izana, Bordeleko alde hortan aintzindua Menchov­ek. Oro har, arras Itzuli ona izan da, kasik bururaino nehork ezin erran nork irabaziko zuen.

Helduden urtean, Vendée eskualdetik abiatuko da Itzulia eta Pirinio aldean ira­ganen Alpetarat joan aitzin. Euskal­Herri­rat jinen denetz, hori helduden urrian edo hola jakinen da. Bada toki bat Euskal­He­rritik biziki hurbil, La Pierre Saint­Martin elurgunea, bulta huntan ari dena galdeka Frantziako Itzulia ez litakeenetz horrat jiten ahal. Batzuen ustez, helduden urteko ba­luke naski holako zerbaiten mentura...

Frantziako itzuliaContador hirugarren

aldikotz

Schleck, Contador eta Menchov, aurtengo hiru hoberenak...

15

Page 16: Herria 3067

inbido

eusKal diasPoraRenoko euskaldun besta eta Patxi Lopez-en bisita

Duela ehun urte…

Iragan asteburuan Renoko euskaldun besta ontsa pasatu zen Nevadako hiri honetan. Ibiakoitzean Reno bereko Zaz­piak Bat Euskal Etxeko dan­tzarien emanaldiak idoki zuen besta eguna, eta egunean gain­di aizkolariak (Renoko Brana ai­ta­alabak, Kaliforniako Alfaro...), txinga­probak, ber tsulariak (Johnny Curutchet eta Jesus Goñi), haur eta helduendako lehiaketak eta bestelako ekime­nak egin ziren, arratsaldez dan­tzaldi batekin bururatzeko, hau guzia Reno erdiko Wingfield parkean. Ondotik, afaria Sands kasinoan egin zen eta jendeak denbora goxoa pasatu zuen Gi­puzkoatik heldu Patxi eta Belo­kiren musika taldearekin. Igan­dean, meza eman zen Wingfield parke ondoko Katedralean, Johnny Curutchet bertsulari; eta eguna Louis’ Basque Corner euskaldun jatetxean egin bazka­riarekin bukatu zen, giro onean. Ber denboran ­­eta oraino joan den asteburuaz ari gira­­ dele­gazione bat heldu zen Hegoal­

detik Renora. Hor zen Patxi Lopez lehendakaria eta harekin batera ekonomia, hezkuntza eta kultura alorretako ordez­karitza handi bat. Igande ilun­tzean, afaria eskaini zakon Eus­kadiko talde honi Nevada­Reno Unibertsitateak eta horko Center for Basque Studies edo Euskal Ikasketa Zentroak. John As­cuaga euskaldunaren Nugget kasino famatuan izan zen. Dant­

zari batek agurra dantzatu zakon Lopezi, ongieto­rria emaiteko eta Patxi Lopezek etxean bezala sendi zela erran zuen. Astelehe­nean, bisiten tenorea heldu zen, hala nola Renoko Euskal Liburutegira eta Euskal Ikasketa Zentrora. Eta lehendakariak, e u s k a l d u n e n izenean, ‘Lagun Onari’ sari edo ohorezko plaka

eman zakon Nevadako Esta­tuari, eskertzeko historian an­dana bat euskaldunen etxe eta biltoki izan dela Nevada, eta ba­dela egun ere. Ez ahantzi egun euskal komunitateak eta klu­bak badirela Nevadan: Renon, Gardnervillen, Winnemuccan, Elkon, Battle Mountain­en, Las Vegasen eta Paradise Valley­n.  Astebeteko bidaia dute Lopez

lehendakariak eta harekin ba­tera heldu den euskal ordez­karitzak, eta orotara Reno, San Frantzisko eta Boise hiriak hun­kituko dituzte beren bidaian. San Frantziskon, Basque Cultu­ral Center bisitatu, buruzagiekin bildu eta ekonomia eta nego­zio alorreko enpresari eta ekile euskaldun eta amerikanoekin ekitaldi bat egin dute. Asteazke­nean, Google eta teknologiako zenbait enpresa bisitatu dituzte, eta alor ekonomikoko hitzar­menak sinatu, baita Berkeley eta Stanford Unibertsitateetan ere. Eta, azkenik, ordezkaritza, ostegunean Idahoko Boise hiri­burura ari da, hor San Inazioko euskal bestak ospatu eta Jaialdi alimaleko euskal kultur elgarre­taratze handian parte hartzeko. Honez gero, argi erraiten ahal da nehoiz baino jende gehiago bilduko duen elgarretaratzea izanen dela, aste oso huntan, iganderaino. Baina Boise eta Jaialdiri buruz, heldu den as­tean mintzatuko gira.

Joseba Etxarri

Txirrindularien Frantziako Itzulia bururatu da igandean, Aurten ez da batere sartu Eus­kal­Herrirat bainan bizpahiru egunez segidan ibili da Pirinio mendietan gaindi, bi aldiz hupa­tuz Tourmalet mendate fama­tuaren kaskoraino, batean alde batetik eta bestean bestetik! Bixtan da hori ez dela hola ger­tatu uste­gabetarik. Aspaldian antolatzaileek karkulatua zuten, bai eta erabakia, uda huntan halako lehentasun bat bezala eman behar ziotela Pirinio men­dialde horri. Arrazoin berezi bat bazuten hola plantatzeko. Gisa hortan jokatuz, mendeburu bat zuten alabainan ederki ospa­tzen. Duela xuxen ehun urte, txirrindulariak lehen aldikotz igo baitziren Tourmalet, Aubisque eta holako kasko batzuetarat! Luchon hiritik abiaturik goizeko hiruak eta erdietan, gauak gau beraz, Baionarat heltzeko, 326 kilometro eginik orduko bide txarretan eta orduko bizikleta pisuekin, arte hortan patar ika­ragarri batzuetan goiti joanik, edo bizikletaren puntan edo oinez bizikleta pusatuz! Itzu­liaren muntatzaileak ere aski gogoetatuak egonik zuhurtzia zenetz holako bidea eta holako mendietan barna egin­araztea, txi rrindulariak on zirenetz hor­tako!

Zernahi erranka!Denen buru, 59 izan ziren hai­tada edo etapa ikaragarri hori bururaino egin zutenak. Batzu

biziki berant arribatu ziren haa­tik, aspaldian ilundua zelarik! Hain berant nun untsalaz ez baitzuten Baionatik aitzina se­gitzeko eskurik, Baionarat be­rantegi helduak zirelakotz pre­seski, bainan antolatzaileek, kasua ikusiz, baimena eman zioten halere. Betiko errana da ere batzuk undarrerat, lehene­tarik urrun ziren batzuk, Baio­narat ezin helduz, autoetan egin zutela bide pozi bat, sobera ahulduak bizikletaren gainean

egoiteko, bainan antolatzaileek ez ohartuarena egin omen zu­ten. Dena den, Octave Lapize zen deneri aitzindu, hamalau oren pasa emanik bidean. Ara­tsaldeko 6­ak irian arribatu bai­tzen. Pariseko ondoan sortua, 23 urte zituen, denbora hartako txirrindulari hoberenetarik zen

segur eta beroan bero Itzulia irabazi zuen! Baionarat heldu­eta haatik, izigarriko kexaldia agertu zuen, zernahi erranka arizan zen lehiaketa muntatua zuteneri, zentzugabekeria hutsa zela holako haitada baten xutik ezartzea. Besteak beste hauxe oihukatzen ziotela frantsez gar­biz eta halako errabia tzar bate­kin: “ Vous êtes des assassins!”

Octave Lapize horrek beste ba­lentria asko egin zuen ondoko urtetan. Gero, beste ainitz eta ainitz bezala soldado altxatua izan zen 14­eko gerla jinik, sar­jant gradoarekin, eta lehene­tarik izan zen aireko armadan hegazkin gidari. Aireko guduka batean galdu zuen bizia, 1917­ko uztailean, Toul hiritik frango hurbil…

Hola doa bizia…Kartsuki eta handizki ospatu da beraz Frantziako Itzulia lehen aldikotz Pirinio mendietarat au­sartatze horren mendeburua, Nicolas Sarkozy presidenta bera ere agerturik Tourmalet kaskorat, autoan bixtan da eta ez txirrindulari kondu… Bainan zonbat eta zonbat gertakari urte berekoak, 1910­ekoak beraz, ez baitira guti baizik aipu edo ber­din baterez! Hola doa bizia, ez da besterik…

Hasian hasi, gertakari horieta­rik ahurtaraño bat aipatu behar, oroitaraziko dugu Portugalean errepublika sortu zela, erregeak

iheska joan behar ukan baitzuen Inglaterrarat! Errepublika flakoa haatik, etzuena biziki iraun… Xinan, denbora hetako aitzina­mendu aipagarria, legez debe­katua izan zen norbaitek eskla­boak ukaitea bere zerbitzuko… Frantzian, urrats batzu langileek erretreta hartzen ahal ukaiteko 65 urtetan… Eta berriz kiro­len mundurat jin giten, lehen aldikotz jokatu zen errugbian, Bosteko lehiaketa nagusia, Frantzia barne Erresuma Ba­tuko taldeekin… Urte hartan hil zen Edouard VII ingles erre­gea, Miarritze biziki maite zuena (Miarritzeko karrika batek haren izena dauka). Hil ere Léon Tols­toi erruso idazle famatua. Sortu aldiz Jacques­Yves Cousteau, iragan mendeko itsasturi eta ikertzaile ezagutuenetarik izan dena, bai eta Ama Teresa se­rora, hoinbeste obra balios sus­tatu duena Indietaraino… Muslaria

Octave Lapize

Ama Teresa

Lopez lehendakaria astelehenean, ‘Lagun Onari’ saria Ne­vadako Brian Krolicki gobernadore ordeari eman dakola. Arg. EuskalKultura.com

16