herria 3054

16
2010eko Apirilaren 29koa - 29 avril 2010 - 1,15 E - N° 3054- ISSN 0767-7643 Gezurti batentzat egia guziak pozoinak dira. (Louis Guilloux) Egun guzietako hitzekin Biltzar nagusitik landa meza bat guziz hunkiga- rria emana izan da Gerezietako elizan. Pochelu eta Algueyru apezak aldarean, Laurent Pochelu izanki Léon Pochelu zenaren iloba. Berak oroi- tarazi dauku nor izan zen kalonje jakintsun hori, Gerezieta Etxemendiko semea, 1912-an sortua, 1987-an zendua, luzaz eta luzaz erakasle izana, gazteriaren formakuntzaz axola handi-handia ba- zuena. Bera jakitate handiko gizona, ainitz arizan zena besten argitzeari, zientzia sailetako gai frango lantuz, konprenitzeko arras zailak izaiten ahal diren gauzak ere xinpleki esplikatuz, egun guzietako hitzekin, izan atomoen mundua, jendearen ilargirat heltzea edo kolorezko telebixtaren agertzea. Gisa hortako zernahi artikulu argitaratu zuen HERRIA astekari huntan, Garralda izenpetuak, ez hain as- paldi Euskaltzaleen Biltzarrak bilduak Jakitatez jakitate” titulupean. Apez kartsua bestalde eta gu- ziz jendekina. Esker onezko kantu bat Meza bururatu-eta denak elgarretaratu dira pilota plazan. Beste hitzaldi zonbaiten tenora baitzen. Han zen bixtan da Etxemendiko familia nasaia, han auzoko jende eta herritar frango, han Lekor- neko hautetsi multxo bat, han euskaltzale andana ederra, batzu Azkoitiatik etorriak… Eta denen ar- tean esker onezko kantu suhar bat diote eskaini Léon Pochelu kalonjeari. Haren mereximenduak gogoan, haren lanak, traba guzien gainetik ereman zuen sail paregabea. Lucien Betbeder Lekorneko auzapezak gain-gainetik goretsi du Léon Pochelu, gisa berean Piarres Aintziart Euskaltzaleen Bil- tzarraren elkarteburuak, bi aldiz gelditu behar izan dena haatik, eguerdi keinka hartan, elizako ezkilak uzteko anjelusaren joiterat! Lekukotasun hunki- garria ere Etiennette Etcheto lekondarrrarena, azpimarratzen zuela herritarrek euskararen alderat duten atxikimendua, oroitaraziz ere Euskaltzaleen Biltzarra jadanik izana zela behin Gerezietan eta gero ere berriz untsa gogotik eginen zaiola ongi etorri beroena.. . Horien denen gainerat, Fermin Miura-ren zonbait bertsu pollit eta jendea lorietan zagon! Herriak eskainirik zintzur butstitzeño bat, el- garretaratze sano hori segitu da beraz Etchebarne ostatuan. Jateko hautak, giro arraroa, berriz ere zonbait bertsu eta kantu, Fermin Miura eta Manex Pagola denen aitzindari, zer behar zen gehiago! Egun ederra burutik buru eta horren oroit-garri hor dugu ere liburuño bat, Piarres Aintziart-ek xarman- ki prestatua, han berean banatu dena, kondatzen duena nor ginuen Léon Pochelu, lekukotasun bi- kain batzuekin, besteak beste Eñaut Larralde bere ikasle ohiarena… Zinez egun goxoa eta kartsua iragan dugu joanden igandean, lehenik Gerezietako kaxko hartan eta gero Lekorneko Etchebarne jatetxean. Karia horta- rat, mundu huntan bizi zeno ukan etzuen ome- naldi ederra eskaini zaio Léon Pochelu kalonje zenari. Euskaltzaleen Biltzarra antolatzaile Lekorneko herriarekin eskuz-esku. Egun argia bihi bat hala izaitekotan. Euskal- tzaleen Biltzarrak bere biltzar nagusia eginez hasi dena. Elkarte hori dugu Ipar-Euskal- Herrian gure kulturaz arduratzen diren guzien amatxi xaharra bainan beti erne dagoena. Az- ken denbora hotan ere ez da segur alfer egona. Hala nola eta besteak beste plazaratu duen sei urte huntan muntatu omenaldietan egin hitzal- dien bilduma aberatsa, gaitzeko itzulia Heletatik Santa Grazirat, Itsasu, Sara, Aldude eta Bes- koitzen gaindi! Aurtengo ere badu xede asko, ez baita joanden igandeko horrekin gelditzekoa.. Berriz ere, jaz bezala, Durangoko azokan parte hartzea bixtan da bainan lehentxago beste ateraldi bat Hegoalderat, Urretxu eta Zumarraga alde hortarat hain xuxen. Eta Piarrres Narbaitz ka- lonje zenaren omentzea, haren sortzearen mende- burua ospatuz. Gerezietako plazan denak bilduak Léon Pochelu zenaren ohoratzeko eta eskertzeko… Euskaltzaleen Biltzarra Gerezietan Leon P ochelu KAL ONJE ZENA O M E N D U Z

Upload: 8probintziak

Post on 06-Mar-2016

268 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Herria 3054

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 3054

2010eko Apirilaren 29koa - 29 avril 2010 - 1,15 E - N° 3054- ISSN 0767-7643

Gezurti batentzat egia guziakpozoinak dira.(Louis Guilloux)

Egun guzietako hitzekinBiltzar nagusitik landa meza bat guziz hunkiga­rria emana izan da Gerezietako elizan. Pochelu eta Algueyru apezak aldarean, Laurent Pochelu izanki Léon Pochelu zenaren iloba. Berak oroi­tarazi dauku nor izan zen kalonje jakintsun hori, Gerezieta Etxemendiko semea, 1912­an sortua, 1987­an zendua, luzaz eta luzaz erakasle izana, gazteriaren formakuntzaz axola handi­handia ba­zuena. Bera jakitate handiko gizona, ainitz arizan zena besten argitzeari, zientzia sailetako gai frango lantuz, konprenitzeko arras zailak izaiten ahal diren gauzak ere xinpleki esplikatuz, egun guzietako hitzekin, izan atomoen mundua, jendearen ilargirat heltzea edo kolorezko telebixtaren agertzea. Gisa hortako zernahi artikulu argitaratu zuen HERRIA astekari huntan, Garralda izenpetuak, ez hain as­paldi Euskaltzaleen Biltzarrak bilduak “Jakitatez jakitate” titulupean. Apez kartsua bestalde eta gu­ziz jendekina.

Esker onezko kantu batMeza bururatu­eta denak elgarretaratu dira pilota plazan. Beste hitzaldi zonbaiten tenora baitzen. Han zen bixtan da Etxemendiko familia nasaia, han auzoko jende eta herritar frango, han Lekor­neko hautetsi multxo bat, han euskaltzale andana

ederra, batzu Azkoitiatik etorriak… Eta denen ar­tean esker onezko kantu suhar bat diote eskaini Léon Pochelu kalonjeari. Haren mereximenduak gogoan, haren lanak, traba guzien gainetik ereman zuen sail paregabea. Lucien Betbeder Lekorneko auzapezak gain­gainetik goretsi du Léon Pochelu, gisa berean Piarres Aintziart Euskaltzaleen Bil­tzarraren elkarteburuak, bi aldiz gelditu behar izan dena haatik, eguerdi keinka hartan, elizako ezkilak uzteko anjelusaren joiterat! Lekukotasun hunki­garria ere Etiennette Etcheto lekondarrrarena, azpimarratzen zuela herritarrek euskararen alderat duten atxikimendua, oroitaraziz ere Euskaltzaleen Biltzarra jadanik izana zela behin Gerezietan eta gero ere berriz untsa gogotik eginen zaiola ongi etorri beroena.. . Horien denen gainerat, Fermin Miura­ren zonbait bertsu pollit eta jendea lorietan zagon! Herriak eskainirik zintzur butstitzeño bat, el­garretaratze sano hori segitu da beraz Etchebarne ostatuan. Jateko hautak, giro arraroa, berriz ere zonbait bertsu eta kantu, Fermin Miura eta Manex Pagola denen aitzindari, zer behar zen gehiago!Egun ederra burutik buru eta horren oroit­garri hor dugu ere liburuño bat, Piarres Aintziart­ek xarman­ki prestatua, han berean banatu dena, kondatzen duena nor ginuen Léon Pochelu, lekukotasun bi­kain batzuekin, besteak beste Eñaut Larralde bere ikasle ohiarena…

Zinez egun goxoa eta kartsua iragan dugu joanden igandean, lehenik Gerezietako kaxko hartan eta gero Lekorneko Etchebarne jatetxean. Karia horta­rat, mundu huntan bizi zeno ukan etzuen ome­naldi ederra eskaini zaio Léon Pochelu kalonje zenari. Euskaltzaleen Biltzarra antolatzaile Lekorneko herriarekin eskuz­esku. Egun argia bihi bat hala izaitekotan. Euskal­tzaleen Biltzarrak bere biltzar nagusia eginez hasi dena. Elkarte hori dugu Ipar­Euskal­Herrian gure kulturaz arduratzen diren guzien amatxi xaharra bainan beti erne dagoena. Az­ken denbora hotan ere ez da segur alfer egona. Hala nola eta besteak beste plazaratu duen sei urte huntan muntatu omenaldietan egin hitzal­dien bilduma aberatsa, gaitzeko itzulia Heletatik Santa Grazirat, Itsasu, Sara, Aldude eta Bes­koitzen gaindi! Aurtengo ere badu xede asko, ez baita joanden igandeko horrekin gelditzekoa.. Berriz ere, jaz bezala, Durangoko azokan parte hartzea bixtan da bainan lehentxago beste ateraldi bat Hegoalderat, Urretxu eta Zumarraga alde hortarat hain xuxen. Eta Piarrres Narbaitz ka­lonje zenaren omentzea, haren sortzearen mende­burua ospatuz.

Gerezietako plazan denak bilduak Léon Pochelu zenaren ohoratzeko eta eskertzeko…

Euskaltzaleen Biltzarra Gerezietan

Leon PocheluKALONJE ZENA OMENDUZ

Page 2: Herria 3054

Gure Hitza

Geroa gureJoan den larunbatean, Baionako unibertsitatean Euskal Kultur Erakundearen bil­tzar nagusira gomitatuak ziren Iparraldeko herrien ordezkariak, prefeta, Akitaniako kontseilua eta departamenduko kontseilu orokorra, bai eta kultur batasunak.Mikel Erramouspek ongi etorria denei, Pantxoa Etxegoin­ek jazko ekintzak, Frantxoa Cousteau­k konduak, denak aho batez onartuak izan direnak, denbora berean os­patzen zirela Euskal Kultur Erakundearen hogei urteak. Aho batez ere hautetsien laudorioak.Hogei urte, ez da guti. Euskal Kultur Erakundea geroari buruz bideratua. Geroa gure eta jo aitzina !

Mundu zabalean

EragileEuskaltzaindiak argitaratzen duen Pla-zaberri aldizkarian, berrikitan irakurtuak ditut lerro hauk, Andres Urrutia euskal-tzainburuaren solas batzu, ohorezko eus-kaltzain berriak agurtzen zituela: “ Eragile, horra hor hitza. Hori dut nik gostukoa. Hori duzue zuek ere gostukoa. Horixe erakutsi duzue, eragin handikoak zaretela euskal kulturan eta eragin luzekoak nahi zaituzte-gu Euskaltzaindian eta euskal munduan”.Eragile. Hitz ederra segur. Aitortu behar dut haatik arras berria dela gutarik asko-rentzat. Luzaz eta luzaz, Iparraldean guti erabili dugu. Arrunt guti edo baterez. Bai-nan orai hartua dugu, arras guretua eta gure gosturat baliatzen. Gisa berean era-gin eta eraginkor, erro beretik heldu zaiz-kigunak.Eta denen buru nor da eragile? Bere sailean azkar eta sanoki bermatzen dena gauzak aitzin-arazi beharrez, mugitzen dena gure nortasuna eta gure ondarea be-giratzea gatik, kartsuki ari dena funtsezko garapen zerbaiten axola handiarekin…Eremuak zabal daude eta bada beraz ainitz eragile mota. Herri-Urrats hurbiltzen ari-eta, nola ez aipa konparazione ikastolak sortzen dituztenak eta gero bizi-arazten, traba guzien gainetik, ikusiz badela hor bide bat guziz egokia euskarak iraun de-zan gure herrietan. Eta hori da alor balios bat beste ainitzen artean. Erakaskuntzan berean, beste adar batzuetan ere, badira eragile xintxoak, lan ederra egiten dute-nak. Eta badugu funtsean denen beharra gaurko egunean. Kulturan, ekonomian, ki-roletan berdin, zernahi gisetarat eragileen lanak munta handi-handia dauka, hori nork ukatzen ahal du? Kulturaren mundu hortan eman dezagun, zertan gintazke ez balire ba eragile kartsu eta jarraikiak kantua, dantza, bertsularitza, literatura, antzerkia, musika eta gaineratikoak bultzatzeko, lehengoa begiratuz eta denbora berean sorkuntzak sustatuz, Henri Duhau euskaltzale bikai-nak aski ederki dion bezala berriki plaza-ratua duen liburu batean. Gure gazteek laneko segida manerako bat segurta deza-ten herrian berean, horri buruz ere zonbat urrats ez da egiten, frangotan aski egoera zaila izaiten delarik, hor ere badira behar-rik eragile erneak eta ausartak…Gauden bada ahal bezen eragile. Erran nahio baita langile bero eta jarraiki. Sail guzietan. Sail premiatsuenetan kausi di-takeelarik gure gostuko segurik Batera-k sustatzen duen hori, Ipar-Euskal-Herriak ukan dezan egitura berezi bat bere norta-sunaren legezko ezagutgarri…

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

• Kataluñako ehun bat he­rritan boz­katze berezi bat bazuten j o a n d e n i g a n d e a n . Independen­tziaren alde­ko dei bat za­baldua izanik karia hortarat. Parte hartzea % 20ekoa izan da, bo­zen % 92 baiaren alde. Beste herri b a t z u e t a n duela zonbait denbora gisa bereko boz­

katzea egina izanik, orotarat miliun erdi bat boz izan da independen tziaren alde. • Herri aberatsek pobreeri laguntzak emendiotan dituzte beti, %0,7 ez goratuz denaden gaurko mailean. Laguntza ho­riek 90 miliar euro jo dute 2009 urtean edo 119 dolarretan eta huna zein izan diren gehienik eman dutenak beharretan ziren he rrieri: Amerikar Estadu Batuak (29,48 miliar dolar), Japonia (16,40), Frantzia (15,26), Alemania (13,25) eta Inglaterra (11,70). Dinamarka, Luxenburg, Norve­gia, Holanda eta Suedak beren herriko e rrebenio osotik % 7 emaiten dute lagunt­za horretan. Aldiz, herri hauek dira beren emaitzak emendiotan dituztenak aurten: Belgika (+ 11,5%), Dinamarka (+ 4,2%), Finlandia (+ 13,2%), Frantzia (+16,9%), Inglaterra (+ 14,6%) eta Sueda (+ 9,4%). Gauza ederra hori, ez duenari duenak la­guntza bainan beti eskasa haatik, ikusiz pobreek duten gibelatzapena. Gainerat, krisia ekonomiko honek ere ez du onik egin.• Brasilia: Brasilgo kapitala berritsuak bere sortzearen ospakizunak egin ditu behar ziren bestekin. Duela ehun urte izan zen zelai ordoki huts bat erabaki baitzuten hor izanen zutela herri hortako kapitala be­rria. Delibero hori zen lanik errexena, na­zio hortako jendetzea ulia bezala emanda­tzen ari zen mende hortan. Bizpahiru urte eman zuten hiri hortako etxe nagusien al­txatzen 50 mila langile loturik obran. Orai hori da Brasilgo hirugarren hiria jendetzez 2,6 miliun biztanlerekin baina ahal bezala bizi da inguru haietako jendea eta familia metatuak, nahaskeria ainitz eta krima fran­gorekin, erran nahi baita Sao Paulo eta besteak badituela Brasilek Brasilia baino hobeak ainitz gisatara.• Alemaniak ere badu kanpotiar jende asko bere lurrean, langile emigratu eta beste. Zerbaitetarat helduak diren batzu

ere bai haietan jadanik. Huna orai ba­dutela kanpoko zeren ministerioan ere turkiar andere bat, 38 urtekoa eta musul­mana, Ayül Özkan bere izenez, eskolatua bixtan dena eta abokata Angela Merkel anderearen idekitasuna erakusten duena. Hots, ez direa 15 miliun migrante orai Ale­manian!• Aita Sainduak Mediterraneo itsasoko Malte ugartean egin duen bisita hunkiga­rrian berrikatu ditu bere mintzaldietan Eli­zak bere hastapenetan horgo arbasoekin izan zituen lokarriak. Deitu ere ditu girix­tinoak hor leial egon diten beren fermu­tasuna beiratuz haurraren biziaren alde bai hau sortzerakoan eta bai bere familiari zaion sustenguan, bide beraz agertzen zela Elizaren buruzagia abortuaren kontra eta dibotzioa baztertzen duen familia leia­laren alde, kuraiarat deituz bereak. • Benazir Bhutto anderea ez dugu ahantzia, 2007ko abendoaren 27an Isla­mabaden hil zutena. Bi aldiz Pakistango gobernuaren buru izana 1990ko urteetan lanjer haundian utzi izana toki haietan zi­ren egunetan. Alabainan doi­doietarik hu­tsegina izan berria zen 139 hil izanak ziren jauzketa suizidio batean. Huna orai pre­seski ONU nazioartekoaren inkesta batek orduko gobernua akusatzen duela Perez Mucharrafena, zertako etzuten andere ministroa hobeki zaindu, eta hilketa ger­tatzearekin ere Talibana zutela gehiago­rik gabe akusatu hiltzaile bezala. Oraiko gobernuak aldiz, ONU honen aitzinean, erantzun du berak duela beregain har tzen bere inkesta. Gisa guziz eztabada hor dago, beti bizi.• Ekuadorean, bi Ameriken erditsu hor­tan, Rafael Correa president sozialista ez dabila ados batere petrolio konpainiekin. Joanden astean jakinarazi ere du herriz kanpoko petrolio konpainieri, mehatxu molde batekin: espropiaturik kanpo eza­rriko dituela konpainia horiek ez badute tratuberritze bat onartzen beste kondizio berri batzu onartuz eta sinatuz. Biga zi­tuen hor auzibegitan, har edo utz: Penren­co frantses konpainia eta Oxy amerikarra.• Al Qaidak libro igorri ditu Mali iparrean italiar senar­emazte batzu joan den aben­duaren 18an bahituak zituenak, Maurita­niako mugetan. Islamista armatu horiek badauzkate oraino bestalde bi humani­tario español joan den hazaroaren 29an Mauritanian bahituak zituztenak.• Austrian, beren presidentaren hautes­kundeak zituzten eta Heinz Fisher pre­sidentak berak ditu aisetasun haundian irabazi bere 71 urtetan ehuneko 78 bilduz bere alde. Kontra zuen Barbara Rosen­kraz eskuinburuko andereak ehuneko 16eko bat bildu izan behar du.• Mahmud Abbas palestinarrari gomita egin dio Barak Obama Estadu Batue­takoak bere Amerikarako bisita batentzat elgarrekin solastatzeko eta baia eman dio bere ihardespena arabeak.• Liban nazioko zenbait mila manifestalari ibili dira Beyrut kapitalean protestaz eta gorago adiarazi beren herriko gidaritza laiko baten deia araba erlisioneko gidari­tzatik libraturik.• Inglaterrak bere lehen ministroaren hautatzeko bozak beharrak baititu hel­duden maiatzaren 6an, huna Nik Clegg demokrata liberalaren buruak galde hau egiten duela: Gordon lehen ministroak ez dezan gehiago bere kargu horren luza­tzeko baimenik izan.

2

Page 3: Herria 3054

Han eta HeMen

Denbora nola daien! Aspaldiko ixtoria dela iduri luke Ezteren­zubi Mendiburuko familiatik lehenbiziko haurra edo gaztea Ameriketarat juan zela 1949 agorrilaren 24 zen Manez anaia zaharrena etxetik abiatu zela delako Amerika hartarat buruz eta gaur gibelerat begiratu eta iduritzen zaut berrikiko gerta­kari bat dela urteak juaiten dira ohartu gabe!Urteak joan eta urteak jin Men­diburuko familiatik bost hau­rride joan ziren Ameriketarat, azkena 1961 buruilean eta ge­roztik denak han bizi dira. Ma­nez lehenik juan zen Arizona­ko estaturat bere aitaren anaia bat « otto Eñaut », Arizonako artzaina baitzen eta ardura ger­tatu den bezala bere iloba bat eremanarazi baitzuen artzain berdin Euskal Herrian gertatzen den bezala familiako izen bera artaldearekin jarraikaraziz Ari­zonako basa mortu eta mendi haundietan.Urte zonbait osabarentzat ar­tzain egonik Manezek eta bere auzoko Juanes Arriaga Ezte­renzubi Ottarreneko semeak beren artaldea erosi zuten eta xoria bezain kontent bi adixki­deak abiatu ziren Arizonan be­ren artaldearekin, mendebale­ko euskaldun artzainen ixtorioa aintzina jarraikaraziz.Gazte gaztetik biak arras adix­kideak ziren, eta biak ahantxu

batean juanak Arizonarat. El­garrekin ardiak erostearekin biak loriatuak ziren beren egin­bideaz. Manezek erraiten du bultaka zernahi lan egin behar ukaiten zutela, bainan elga­rrekin zonbait arralleria eta irri ere badutela eginik. Arratsetan mendi zabal ixil hetako gau ez­tiak kantuz xoratzen zituztela. Bortuari alegrantzia batekin bizi berri bat kuraiaz betea sendia­raziz.Urte zonbaiten buruan 1959 ekainaren seia Manezek hartu zuen Louisa Flagstaff Arizonako andere gaztea espos laguntzat.Bi gazteak artalde batekin ha­siak zirenak orai bazituzten bi artalde, eta Manez ezkon­tzearekin pentsatu zuten behar zutela bakotxak bere gain joan ea ondoko larrazkenean biak berexi ziren, bakotxa bere artal­dearekin geldituz.Geroztik biak artzaingotik bizi izanak dira, Manez orai lauetan hogoi urtetarat hurrantzen ari da bainan oraino bere artaldea badauka. Artalde bat arras maite duena.Juanes duela zonbait urte bi­hotzeko ukaldi batek ereman zuen. Biak beti arras adixkide egonak dira.Euskal Herrian gelditu zen anaia Eñaut Etxamendi, urte berean ezkondu zen Tolosa herrian Jenny andere gazteare­kin.

Geroztik, mende erdi bat juan da eta pentsatu dute behar zutela Bakersfield Kalifornian elgarretaratu sei aurrideak el­garrekin urrezko ezteien oho­ratzeko.Zoritxarrez zazpigarren arreba Kattalin Lecumberri Menddiko Etxekandereak begiak hetsi zi­tuen duela zonbait urte.Gelditzen diren seiek, familiako elgarretaratze bat egin dute Anne Marie arrebaren etxean, jendaki eta adixkide zonbaitez lagundurik.Beren egun ederra euskaraz kantatu meza batekin hasi dute arrebaren etxe aintzineko zu­haitzen azpian. Meza emailea apeza eta adixkidea Father Graig Amerikanoak ez du es­kuararik mintzatzen bainan a rras gustatzen zaizko euska­raz kantatu mezak, euskal kul­tura arras maite du.Meza bururatzean Graig ape­zak sei bikoteak elgarrekin bu­ruz buru ezarri ditu eta ezkont­za berritze bat eginarazi deie. Hori hemengo usaia bat da.

Ondotik, Johnny Kurutxet Men­diburuko auzoa eta adixkideak pertsu batzu kantatu ditu egun horren karietara.Gero, denak gaitzeko giro goxoan egon dira elgarrekin. Han ziren jende multxoan de­nak kantua maite dutenak bai­tziren, gure euskal kantuek ez dute huts egin. Han kantatu diren xaramela zonbaitzuk ere­man gaituzte (naski amentse­tan) berriz Baxaxaharreko xo­koraino, denboran han iragan ogi joiteak, arto xuritzeak edo herriko besta egunak, berriz biziarazi dauzkigute. Eta bixtan da Ezterenzubiko mendi eder eta bazter xoragarriek hartu dutela aipa aldi onik.Guzien haurrak eta haurren haurrak han ziren « urrezko ez­tei doblen » airosteko.Agur zueri Manez eta Louisa, Eñaut eta Jenny. Atxik hola hola osagarri eta omore on hori ai­nitz urtez, berriz ere elgarretara gaiten atseginekin.

M.E.P.S. Ni ere gonbitatua nintzan!

Bakersfield Kaliforniatik Urrezko ezteiak

Gazteagoen ahotik euskara eder zaigu. Hizkuntzaren geroa hortik badabila. Haatik aitor dezagun denetarik entzuten dugula gaur egun. Huts bakar batera muga­tuz, mugagabekoaren behera­kada deitoratzen dut gutun ho­netan.Mugagabekoan (à l’indéfini), izena artikulurik gabe doa. E tsenplu oker eta makurtzat egun hauetan errepikan aipatu dira tren lasterraren bide ber­riaz bozketa bat antolatu duten bederatzi lapurtar herri. Hona maiz entzun dudana : « Lapur­diko bederatzi herriek LGV xe­dearen kontra bozkatu dute. » Eta hona erdarazko itzulpen zu­zena : « Les neuf communes du Labourd ont voté contre le projet de LGV. » Iduri luke Lapurdin ez dela bederatzi herri baizik. Ainit­zez gehiago dira ordea : berro­geita bat xuxen­xuxena !Beraz ez zen mugatuan (au dé­fini) mintzatu behar, e artikulua­rekin (erdaraz les), baina muga­gabekoan, artikulurik gabe : »La­purdiko bederatzi herrik LGV xedearen kontra bozkatu dute », hots erdaraz itzuliz, « Neuf com­

munes du Labourd ont voté contre le projet de LGV. » Gisa berea deklinabideko beste ka­suetan : herritako, herritan, he­rritara, herritarik…Halaber eman dezagun Etxe­garai batek hau edo hura egin duela aipatzean, « Etxegaraiek egin » duela erraten bada, heldu da « Les Etxegarai » erraten dela pluralean, Etxegaraik bakarka egin duelarik.Gazteagoei aholku ematera ez naiz ausartuko, haatik bai nire adinekoei. Eiki txarrena da batzuetan ni bezalako xaharrek ere huts berri horiek errepikatzen ditugula, lehenago sekula san­tan egiten ez genituelarik. Halere hutsen kopiatzeko makur eta oker horrek gauza bat onik be­deren badu : ikasteko ahala ez dugula joana. Beraz lehenbiziko­rik ohiko euskara ez dezagun ahantz, alderantziz gazteagoei irakats diezagula, familiakoei bederen, eta gainera hitz berriak haienganik ikas, gazteek dakizki­ten hitz berrien beharra baitagu gauza berrien errateko. J L D euskaltzaina

Mugagabekoa galtzear ?

3

Page 4: Herria 3054

HeGoaldeanGernikan, ez dute ahanzten...Duela 73 urte, 1937­ko apirilaren 26an, Alemanek funditu zuten

Gernika, Franco­ren agindu pean. Izigarria izan zen gertakaria! Urte guziz, orduko hil eta zaurituak gogoan, izaiten dira ospakizun hunkigarriak. Aurten ere bixtan da, eta bildutasun handienean...

Euskaldunon Egunkariaren eskerrakBilboko Euskalduna Jauregian antolatu ekitaldian auzipetuek eskertu dute, auzia aintzin ala auzi denboran, gizartearen al­detik urte luzeetan izan duten sostengu anitza eta zabala. Joan Mari Torrealdaik eskerrak eman ditu, Euskaldunon Egunkariako zuzendaritza ala ogibidea galdu zuten 100 bat langilen izenean. Xabier Mendigurenek gauza bera egin du Egunkaria susten­gatu duten taldeak eskertuz bai Euskal Herrian, bai Katalunian bai eta Estatu Espainiarrean. Musikari, bertsulari, dantzari, giro ederrean iragan da ekital­dia, bi milako bat jenderen aitzi­nean. Besteak beste, Jon Maia dantzaria, Maialen Lujanbio, An­doni Egaña eta Xebastian Lizaso bertsulariak, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza bertsulariak gitarraz lagunduta, Gose eta Ka­tamalo taldeak, Ubeda anaiak, Aitor Gorosabel Su Ta Garreko abeslaria eta Juan Mari Beltran aritu ziren taula gainean. Alderdi politikoetarik ere sostengu za­bala errezebitu du egunkariak, PNV­EAJ, EA, EB eta Ezker abertzaletik. Ondoko egunetan egitekoa den auzi ekonomikoa oroitarazi du Joan Mari Torreal­daik

Ezker abertzaleak ETAri ala Espainiako Gobernuari galdea ETAri su eten iraunkorra eskatu zion Bruselako Adierazpena deituari, nazioarteko pertsona­litateek izenpetuari, ETAk ala gobernu espainiarrak erantzun baikorra eta eraikitzalea eman behar diotela galdegin du ezker abertzaleak. Karmele Aierbek

eta Txelui Morenok ezker aber­tzaleko beste berrehun bat ki­derekin luzatu dute deia Iruñan egin agerraldian.

Adieraz­pen hortan ETAri su­eten iraunkor eta egiaztatzeko modukoa es­katu zioten na­zioartean izen handia duten 21 pertsonali­tatek . Espai­niako Gober­nuari, berriz, neurri bereko e r a n t z u n a galdatzen zio­ten .

Bruselako Adierazpena martxoaren 29an nazioartean izen handia duten 21 lagunek aurkeztu zuten, eta gatazka konponbidean jartzeko ETAri su­eten iraunkor eta egiazta­tzeko modukoa galdegin zio­ten.Espainiako Gobernuari, berriz, neurri bereko erantzuna eman dezala. Brian Currin na­zioarteko bitartekari hegoa­frikarrak gidatu zuen adieraz­pena, eta, besteak beste, Fre­derik Willem de Klerck, Albert Reynolds eta Mary Robinson gobernuburu edo presidente ohiek eta John Hume, Betty Williams eta Desmond Tutu No­bel saridunek sinatu zuten adie­razpena.

Alderdi gehienek urrats gehiago egin dezan galdatu diote ezker abertzaleariEzker abertzalearen adierazpe­nak erreakzio politiko asko era­gin ditu. PSEk eta PPk ez dute aldaketarik ikusi. EAJk eta EBk baikorki hartu dute deklarazioa, baina urrats gehiago egin behar dela jakinarazi diote; EAk aldiz uste du egoera politikoa argi­tzen ari dela.

Eusko legebiltzarrak 30 urteDuela 30 urte sortu zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lege­biltzarra. Hogoitahamar urte hauetan Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan direnek parte hartu dute ekitaldian salbu Ardantzak,osasun arrazoinak izanez. Juan Jose Pujana, Jose­ba Leizaola, Jesus Egiguren eta Izaskun Bilbao. Legebiltzarreko president ohiek ere parte hartu dute salbu Juan Maria Atutxak Legebiltzarreko presidente ohiak, ez baitzuen jarri nahi Es­painiako Auzitegi Gorenaren aginduz Sozialista Abertzaleak taldea ez disolbatzeagatik «de­sobedentzia» leporatu ziotenen

ondoan Enrique Casas, Santi Brouard, Gregorio Ordoñez eta Fernando Buesa atentatuetan hildako legebiltzarkideak gogo­ratu dituzte

Paul Bilbao : Kontseiluko idazkari nagusi berriaBilboko Euskalduna Jauregian egin ekitaldian, Xabier Mendi­guren eskutik, Kontseiluko idaz­kari nagusiaren lekukoa hartu du Paul Bilbaok. Hamabi urtez Kontseiluko idazkari nagusi izan ondoan Xabier Mendigurenek erretiroa hartu du eta esker za­

balak lortu ditu euskararen alde lan egiten duten erakundetako ordezkarietarik

Urriaren 25a besta buru ofiziala hegoaldean1979ko urriaren 25ean onartua izan zen Gernikan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako akordioa hiru euskal probintziei autonomia es­tatutoa onartzen ziena. 1979ko erreferendumean jendartearen %58,8ak parte hartu, eta boza eman zutenen artetik %90,3k estatutuaren alde bozkatu zu­ten. Alde ez zirenen artean AP eta HB ziren.

Urriaren 25a autonomia estatutoaren besta burua os­patzearen alde bozkatu dute PSE, PP eta UPDk. Aldiz, alderdi abertzaleak kontra agertu dira, besteak beste Espainiar Esta­tutuko 40 bat eskumen Euskal Gobernuari ez baititu onartuak, nahiz eta 30 urte pasatuak izan.

Garzonen epailearen aldeko manifestaldiakMilaka lagunek manifestatu dute Espainiar estatuko ho­gei bat hiritan Baltasar Garzon epailearen alde eta frankismoa­ren zigorgabetasunaren kontra. Ezke rreko alderdi, sindikatu ala kultur munduko ordezkari askok parte hartu dute manifestaldie­tan Espainiako Justiziarentzat salbuespena salatuz.

Manifestatzalek azpimarra­tu dute 1977ko Amnistiaren Le­gea Konstituzioaren aitzinekoa dela Varela Auzitegi Goreneko epaileak ideki auzia Espainiako demokraziaren adingabetasu­naren froga dela.

Garzonen auzipetzea era­baki du Varela epaileak, frankis­moaren biktimen inguruko iker­ketak berabiatzea gatik, untsa­laz amnistiatuak izanak direnak

Batasuna eta PNV-ren arteko bilkuraIragan martxoaren 18an bilkura egin zutela EAJko buruzagiek

eta ezker abertzaleko ordezkariek onartu du Joseba Egibarrek PNVko ordezkariak. Bilkuran berak ala al­derdi buru den Iñigo Urkulluk parte hartu zu­tela baieztatu du

Montxo Armendariz Nafarroko Unibersitateak omenduaMontxo Armendariz zi­negilea doktore Hono­ris Causa izendatu du Nafarroako Unibertsi­tate Publikoak. Miguel Sanz Nafarroako pre­

sidenteak parte hartu du ekital­dian. Armendarizek esker onez hartu du izendapena, idaien elkartrukea eta mestizaia artis­tikoaren bidez herriaren kultur aberastasuna emendatzea dela bere helburua deklaratuz

Txernobileko 262 gazte uda Euskal Herrian iragaiteraTxernobiletik jitekoak diren 262 gaztek, helduden uda Euskal Herriko familietan iraganen dute. Gipuzkoa, Araba eta Biz­kaiko familietan egonen dira ekainaren 21 etik agorrilaren 23a arte, gero Ukrainara itzultzeko. Txernobil Elkarteak antolatu egonaldia ez da lehenbizikoa. Duela 24 urte gertatu zen Txer­nobileko ez beharra eta Euskal Herrira jinen diren gazte hoietan gehienak ez ziren sortuak

Urkullu ETAren jo mugan ?Poliza iturriek diotenaz, eta hegoaldeko prentsa gehienak zabalduaren arabera, azken poliza operazioan arrastatuak izan diren abokaten paperetan aurkitua lukete Urkullu, PNVko alderdi buruaren kontrako aten­tatua egitea aholkutua liokela abokatu hoietako batek ETAri. Urkulluk berak harriduraz aitortu du, prentsaren bidez jakin duela horren berri eta ez barne minis­teritzatik.

Xabier Mendigurenek lekukoa Paul Bilbaori pasa tzen dio kontseiluaren idazkari karguan.

4

Page 5: Herria 3054

1 – « Hila zen eta huna nun berriz bizi den. Galdua zen eta huna nun berriz aurkitu dutan »Hitz horiek erran ditazke San Frantses Jatsukoaz. Ebanjelio­ko seme gaztearen gisa, Frant­sesek beste ametsik bazuen Pariserat joan zelarik. Diplo­mak nahi zituen eskuratu gero erakasle handi bilakatzeko eta bixtan den bezala ohore eta diru ainitz irabazteko. Bainan Iñaki bere euskaldun lagunak gogoe­ta seriosak egin arazi ziozkan egun batez Jesusen hitz hauk aipatuz : « Zertarako du gizo-

nak mundu guziaren irabaztea bere bizia galtzen badu. Bere bizia salbatu nahi duenak gal-duko du ; bere bizia nerega-tik galduko duenak aurkituko du ».Plazerretan edo ohoretan denborarik galdu gabe, bere indar guziaz, batere gibele­rat itzuli gabe, emeki emeki, huna arras bihotz berritua gure gizona. Jesusen mezu­lari paregabea bilakatuko da.Indietarat heldu zenean huna zer oihu egin zuen GOA hi­ritik. « Hemen badira ainitz jende prest direnak girixtino bilakatzeko bainan nehor

ez da heieri BERRI ONAREN emaiteko. Zonbat aldiz ez dut pentsatu Pariseko zuen eskola handi horietarat joaitea gazteeri erraiteko zonbat jende galtzen diren heien faltaz. Jainkoak kon­du galdeginen diote egun batez xahutu dituzten dohainez ! Be­ren abantaila bilatu orde erran balezate Jainkoari : Huna ni ! Zer nahi duzu egin dezadan ? Nahi baduzu prest naiz Indie­tarat joaiteko ez lukete batere Jainkoaren jujamenduaren bel­durrik ! Eta orduan zer bakea eta zer bozkarioa ! Paganoak miliunka giristino bilaka litazte

Ebanjelioaren mezulariak ba­lizte. Hemen egunak osorik pa­satzen ditut bataiatzen eta ara­tsean besoak nekatuak ditut ».Ez duzuea uste oihu hori gure­tzat dela egun ? Iduritzen zaut gu ere lur huntako ontasuneri eta ere plazerreri hainbertze jo­siak girela nun ez baitugu den­borarik gehiago gure haurren fedearen hazteko edo gazteeri Jesusen ezagutarazteko. Ez ote da gure fedea, gure burrasoek, Elizak eman daukun ontasune­tan aberatsena, epeltzen ari edo berdin hozten. Nuntik izanen dira apezak gure Euskal Herrian zuek burrasoek eta gu denek ez badugu hazten eta azkartzen gure sinestea. Bai, San Frantses bezala bihotz berri gaitezen !

2 – Seme gaztea xutitu zen eta joan, gose baitzen, bere Aita-ren ganat erranez : Aita bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra ! Eta Aita ikusi orduko besarkatu zuen eta besta egin. Hori gertatzen da kofesatzen gi­ren aldi guziez.Bainan egia erran Sakramendu paregabe hori ez ote dugu ai­nitzek abandonatua. Ez omen dute jendeek bekaturik : ez dut hil, ez dut nehor kolpatu, ez dut

nehori deus ebatsi. Eta beraz ez dut bekaturik. Holakoeri behatu eta ari naiz nere gogoarekin: zer xantxa dukan holako jende sain­duekin bizitzea. Hobenik gabe dira denak ! Eta bizkitartean zonbat familia deseginak, zon­bat herra partimenen ondotik, zonbat jelosia !Zer zion San Frantsesek kofe­sioaz ?Bere misionesteri huna zer kontseilu emaiten ziozkaten : gure herrietan jendeak kofesatu aitzin gogoetak egin araz bizpa­hiru egunez eta gero kofesatuko direlarik, eman bekatuen barka­mendua hiru egunen buruan pe­nitentzia egin dezaten eta nigar egin beren bekatuez. Haatik ez beldurra sarraraz heien biho­tzean bainan mintza Jainkoaren miserikordiaz eta amodioaz. Bertzela ez dute ahalgez aitor­tuko egin duten gaizkia.Ez dezagun bazterrerat utzi sakramendu handi hori. Segur gira Jainkoaren barkamendua ardiestea gu ere xutitzen bagira parabolako seme gaztea bezala eta Aitaren ganat joaiten : bai, bekatu egin dut, nahi dut bihotz berritu eta fededun bilakatu.

J. P. Etcheverry

Jainkoa bizia Jendea

eGun eta biHar

SaboianLekuaren gainean ezin egona­rekin, Nicolas Sarkozy presi­denta Saboian izan da, Annecyhirian, hango hautetsi eta kar­gudun askoren aitzinean min­tzaldi baten egiten . Biziki itzuli laburra haatik, zerbait gisaz egunkarietan eta telebixtan a rras guti aipatua izan dena…Zertarat joana zen Saboiarat? Saboiarreri dena lausengu eta konplimendu artzerat, biziki frantses xintxoak direla­eta… Bainan zergatik holako perekal­di goxoak? Saboia ez baita hain aspaldi sartua Frantzian bainan duela xuxen 150 urte. Ordu arte ardura bere gain egonik. Egia erran, eta ez gira xehetasunetan sobera sartuko bainan gauza batzu ez dira aise uzten ahal batere aipatu gabe, Saboia he­rrialde gotorra izana da, eta bere kondu zagoena, Frantzia, Italia eta Suisaren arte hortan. Go­ra­behera ainitzekin. Lehen ere frantsesek sei aldiz menperatua, azkenik Iraultza handiaren kein­ka hartan eta Napoleon­en den­boran. Gero, beste Napoleon batek, Napoleon III­ak, lagundu zuela Italia bere batasunaren egiten, hitzarmen bat finkatua izan zen, laguntza horren alde­rat preseski, Saboia Frantziari lotzeko, hango jendeak berak

ere ados izaitekotan.

Gehiengo harrigarriaEta bozak muntatu ziren. 1860­eko apirilaren 22­an hain xuxen. Urtebetetze hori da joanden egunean ospatu, Sarkozy bera ere espresuki harat joanik. Duela 150 urte 130.523 boz­emaile agertu ziren Frantziari juntatzearen alde. 235 bakarrik kontra, kasik nehor ez beraz! Eta bospasei mila egon bozik eman gabe. Bainan badakizue zer kondatzen duten historialari batzuk? Bozak arras bitxiki ira­gan zirela. Boztokietan, paperak ba omen ziren baiarekilakoak, bainan ezarekilakorik ez! Ho­riek hola, orai ere badira, mende bat eta erdiren buruan oraino, Saboiaren nortasunari errotik atxikiak diren batzu. Askok gal­detzen dute Saboia lurralde be­zala ekarria izaitea, Akitania be­zala konparazione. Beste batzu, arras guti denen buru, bainan batzu ba halere, aise urrunago johan dira. Saboiarentzat bere­gaintasun osoa, independentzia beraz, eskatzeraino! Liga izene­ko alderdi bat ere badute mun­tatua xede hortarat! Sarkozy­k ez du haatik holakorik batere aipatu!

IhauteriaIragan asteburu hortan, gaitzeko

bestak izan dira Nantesen, karro apaindu eta gaineratiko. Ihau­teria zuten ospatzen. Frantzia guziko ihauteria jendetsueneta­rik, Nizakoaren ondotik lehena omen! Bainan zer da ihauteria hori, hoin berant heldu dena? Pazko ondoan eta ondoan! Be­tiko ohidura berme, ihauteria bururatzen da untsalaz Hauste bezperan, garizumaren hasteko keinkan. Muga horri ez hanbat kasu egitea, hori bat da, bainan hoinbeste denbora berantago ospatzea ihauteria, arrunt sa­soin­kontran, ez dea ba hor ha­lere zerbait arras oker dagoena?

Hauxe da ixtorioa!

Hau ere Nantesetik jin zaukun berria bainan ihauteriarekin deus ikustekorik ez duena! Polizak larderiatu du 31 urteko emazte gazteño bat, 22 eu­roko ixuna ere emaiten ziola, bere autoa gidatzen zuelakotz niqab delakoa zoinean. Hori da

a rropa berezi bat gorputz guzia estaltzen duena begiak baizik ez ageri. Emazte musulmano batzu dira hola beztitzen. Kax­ketadunentzat, holako jauntzia soinean ez duzu autoa plantan gidatzen ahal, trabatua izan zita­zke, bixta ere ttipitua. Emazteak ezetz, soineko horrekin ere ber­din ibiltzen dela auto baten gida­ri eta denak berdin untsa ikusten direla. Bera bederatzi urte hun­tan hola dabilala, orai arte ne­hork deusik erran gabe… Ixtorio hori nehork etzuen denen buru batere aipatuko ere emazteak berak ez balu kondatu berrike­tari batzueri, joanden egunean, gertatu­eta hiru asteren buruan. Geroztik, bada horren gainetik ikaragarriko saltsa. Azen on­tzeko, Brice Hortefeux barne­minixtroak nahi daizkio emazte horren senarrari frantses pape­rak kendu. Sortzez Aljeriakoa den gizon horrek ez duela he­mengo legeetaz axola handirik, lau emazte badituela, legez bat baizik ezin ukan, hamabi haur denetarat, diru laguntza batzu ere zuzenkontran altxatzen, eta nik dakita zer oraino! Hastean, untsa ixtorio xumea bainan az­karki hantu dena, bazter guziak airean ezarriz politikarien mun­du nahasi hortan!

J-B D

San Frantsesen beilaAtsegin handia dut egun hemen San Frantses Ja-tsukoaz mintzatzea. Bada-kizue mila bost ehun eta berrogoian martxoaren 14-ean Frantsesek Iñaki Loio-lakoaren galdeari ihardetsi ziola Indietarat joaiteko misionest bezala. Ez zen batere hura izendatua, bai-nan hautatu misionest bat eritu zen azken mementoan eta horra nola hasi den San Frantses Jatsukoaren ibilal-dia ASIAn.

Begiak doi doia

ageri

5

Page 6: Herria 3054

koStaldeanAbbadiako jauregian

Hendaian, urte huntan guzian asko gisetarat ospatzen dute Antton d’Abbadie d’Arrast ja­kintsun handia eta euskaltzale guziz suharra. Ja erran ukan dugun bezala, duela xuxen berrehun urte sortu zena. Be­rak eraiki­arazi zuen Abbadiako jauregi hortan bereziki, bada eta aitzina izanen ere ainitz mu­gimendu. Berrikitan hor para­tuak dituzte tresna berezi batzu itsasoaren mugimendu guziak hurbiletik segitzeko bai eta den gutieneko lur­ikara guziak. Noiz nahi gertatzen baitira lur­ikarak, ardurenean hain arinak haatik nun jendea ez baitzaiote batere ohartzen! Bestenaz ere Pirinio mendi lerroa biziki minbera da eskualde hortarik… Bestalde, eta hori herriko me­diatekan, hitzaldi bat eginen da ortzirale huntan, aratsalde­ko 6­etan, Antton d’Abbadie d’Arrast gogoan, haren den­borako beste jakintsun handi bat, idazle ezagutua gainerat, Jules Verne, aipatuz, konda­tuz haren bizia eta haren lanak. Hizlaria, fama handiko erakasle bat, gai hori errotik ezagutzen duena, Lionel Dupuy, Pauetik etortzekoa dena..

Hendaiarren krakadaLanetik Egina elkarteak mun­tatzen du elgarretaratze be­rezi bat, Hendaian, maiatzaren lehenean, larunbatean beraz, goizeko 11­ketarik aitzina, On­darraitz kirolzelaian. Hori da Hendaiarren Krakada. Besta alegera izanen da, dena kantu eta musika, txalapartariekin ha­siko dena. Jatekoa bakoitxak ekarri behar, arroltze moleta, entsalada, bixkotxa ala zernahi, edatekoa han berean segurta­tua.

Elebitasunaren sail baliosa…“Zer diozu?” aldizkariak ­ hori da Miarritzeko hiriak euskal­gaieri buruz zabaltzen duen aldizkaria­ jakin­arazi dauku be rria, oraidanik burutan hartu behar den hitzordu batena: Mia rritzen, maiatzaren 17­tik 20­erat akulatuko da sail berezi bat argitan ezartzeko elebitasuna zoin baliosa den, bereziki ikas­tegietan. Hortaz adituak diren batzu etorriko dira, eskoletan ibiliko, eta biltzar bat izanen da hiriko mediatekan. Aditu horiek dira Gilbert Dagalian, psiko­hizkuntzalaria, Jean Duverger, “L’enseignement en classe bi­lingue” liburu baliosa idatzia duena, eta Stéphane Borel, hizkuntzalari ezagutua hau ere. Antolatzaile, Miarritzeko hiria eta Euskararen Erakunde Pu­blikoa.

Sulzbach-erat itzuliño batUrruña hogoita­hamar urte huntan parekatua da Alema­niako Sulzbach herriarekin. Lehen urratsak zonbait urte lehenago eginik, Airoski taldea, Ramuntxo Mugica akulatzaile, adixkidetu zelarik hango elkarte batekin, elgarren ezagutzak eginik festibal herrikoi batean. Hilabete huntan, hogoita­ha­mar bat urruñar izan dira Sulz­bach­en bi herrien arteko harre­manak oraino azkartzea gatik, opari asko ere eremaiten zituz­tela hango adixkideentzat.

Jendea jarria da bainan…Donibane Lohizunen, bo­robilgune bat muntatu zuten Azkaine alderat ateratze hor­tan, burdin­bidearen gaineko zubiaren ondoan. Urtats irian estreinatua izana da, obrak udazkenean akulaturik. Orai, jendea ederki jarria da. Artetan

halere, badira arrangura batzu. Berrikitan itsas­untzi berri bat karreatzen zuen kamiun erral­doi batek zernahi ikusi du bide junta hortan, zonbait oren egon da nehorat ezin abantzatuz. Nola borobilgunea patar­aire bat baduen tokian egina den, batzuen griña da ere gutien ustean kamiun batek zerbait arazo kausi dezakeela, bera ez izanikan ere joanden aldiko hura bezen handia. Bideetaz arduratzen direnek diote haatik hein bat arraposki eta kasu egi­nez ibiltzekotan ez dela deusen irriskurik…

Trein batzu berriz geldituko Bidarten?Bidarten aspaldi du treinik ez dela gehiago gelditzen. Batzuk geldi­aldi labur bat egiten dute Getarian eta bihi batek ez haa­tik Bidarten. Geltokia beti hor da bainan zerratua dago. Ez hain aspaldi, ondo hartan ba­zen belar tzarra frango, artetan haatik norbaitek garbi­aldi bat emaiten dio horko bazterrari. Dena den, herriko kontseilua­ren bilkura batean zabaldua izan da berria, herriko etxeak dei egina diola Akitaniako lu­rralde­batzarrari TER delako treinak ez litazkeenetz berriz gelditzen ahal Bidarten, denak ez bada zonbait bederen…

Nola gero eta gehiago jendeari galdetua zaion bakoitxak beti bere autoa hartzeko partez treinez eta autobusez ibiltzea, gisa hortako indarra laguntzea gatik on litakeela treinak Bidar­ten ere gelditzea. Ageriko zer ihardetsiko duen Akitania­ba­tzarrak. Entsegu bat bederen egiten ahal litake orobat. Egia erran, trabaño bat ere ager­tzen da: Bidarteko geltokia herritik frango urrun da, askok eranen dute hain segur oinez jiteko u rrunegi. Oharpen bera entzuna dugu Errobi alde hor­tan ere, Kanbon eta Uztaritzen konparazione treinen geltokia herritik urrunegi dela jende as­kok baliatzeko…

Chopin eta haren garaikideakDonibane Lohizunen, ederki hasi dira Udaberriko musikal­diak. Ortzegun huntan, buru­rapena, Ravel entzuntegian, Frédéric Lodéon musikatzale jakintsunak eginen duen hitzal­diarekin, gaia “ Chopin eta ha­ren garaikideak”. Musikaldi ho­rietan beti ohoratzen da Mau­rice Ravel bixtan da, sortzez zi­burutarra, Donibanerat ere usu heldu zena Parisen edo alde hetan bizi zen urtetan ere, bai­nan aurten ohoratzen dute ere Frédéric Chopin, duela xuxen berrehun urte sortu zena.

Borobilgune pollita, bainanpatar-aireño batekin…

barku xaharrak andeatzen ari!

Iragan astean sail huntan berean aipu ginuen “Patchiku” arrantzale untzia hamar urte huntan gelditua bainan artoski atxikia izana geroztik eta orai dena xaharberrituko dutena Zokoan, gure i tsas­ondarearen lekuko. Badira haatik beste barku batzu mentura hortan berean begiratuak izanak eta arrunt andeatzen ari direnak. Ez baitira batere aterbean alabainan. Euriarekin, bai eta iguzkiare­kin ere, arrunt histen ari dira beraz Ziburuko ki­rolzelaiaren bazter batean. Hor dira, besteak beste, “Boga-Boga” eta “Euskal-Herria”, beren denbo­ran aski ezagutuak izanak. Itsas-Begia elkarteak nahi zituen salbatu, gure ondarearen erakustegi bat ere muntatuz. Xede hori ez da orainokoan gauzatu eta delako untziak hor daude, aski planta txarrean, a rrunt funditzen ari…

Peningarri ere da barku horiek holako planta txarrean ikustea!

6

Page 7: Herria 3054

koStaldean

Carrefour saltegian mugimendu sozialak jarraianCarrefour deitu super merkatuak inarrosaldi sozialak ezagutzen ditu azken aste hauetan. Duela guti 120 langilek ezarri auzibidean kondenatua izan da smic, legezko soldat apalena integralki pagatzera, pausa denborak lan tenoretatik kentzen baitzituen orain arte. Urteko soldaten negoziaketa jitearekin egin dituen proposamenak ezin onetsiak iduritu zaizkie langileei ; aurtengo ehuneko bateko emendioa du soldatetan proposatua, barne ezarriz 77 euroko prima bat, aldeko langilea ez hor izanez langilek egiten duten lan gehituaren ordain. Beren ezin egona erakutsi dute greba eginez joan den larunbatean. Lana utzi dutenak, ehun bat ezbaian, bildu dira supermerkatuko sartzean, goizeko bederatzitan, tenoreko jiten diren bezeroek ongi ikusteko gisan ; goizeko bostetan erreserbak betetzen hasten direnek greba egitearekin, apal andana bat erdi hutsik egon dira larunbat egun osoan. CFDT sindikatuak biltzen du langile gehiengoaren boza Carrefour­eko hauteskunde sozialetan. Sindikatu hori estatuko beste supermerkatuetako sindikatuekin bildu da apirilaren 30­ean berriz grebara deitzeko.

izurde bat hondartzan Donibane Lohizunen, izurde bat hila atxeman dute Erromardiko hondartzan. Artetan gertatzen dira holakoak. Izurde hori ez hain handia, bi metro luze nunbait han. Nihun kolperik ez ageri, bainan hortakoak direnek, itsas­aberearen hortzak miaturik, erran dute a rrunt xaharra izan behar zela.

Hendaiak ukanen du bere trinketaHendaian, herriko kontseiluaren bilkuran, joanden egunean, era­baki dute trinket baten eraikitzea Beltzeneko ezkerparetaren on­doan, miliun bat euro baino gehixago gostako dena. Ez da trinket hori hain handia izanen, ez Baionako Moderne hori edo Donibane Garazik duenaren heinekoa baina “heziketa­trinketa”, gazteak trin­keteko jokoari ohartzeko, nornahi ere bere gosturat pilotan artzeko, fran tsesez “éducatifs” deitzen dituzten trinket horietarik. Gehiengoan ez diren batzuk nahiagoko zuten, trinket bat egiten­eta, handiagoa, bainan ainitz gehiago gostako zen eta aise diru­laguntza gutiagoren menturarekin… Denak ados aldiz erraiteko ar­kitektoak lan ederra egin duela trinketarentzat berexi eremua biziki untsa baliatuz, paperean segurik arras itxura ona daukala proiektu horrek.

itsas-feriak arrakasta handiaHendaian, hiru egunez segidan, itsas­feria edo saloina, Nautiko festibala deitua, iragan da Bidasoa plazan. Lehen egunean, aro hitsa eta jende gutixko. Ondoko bietan aldiz, aro hauta eta mundu bat, ttipi eta handi denak loriatuak. Bazen zer ikus eta ere zer eros, zernahi ausagailu bestalde!

Miarritzen

Xabier Soubelet artista kantari

Joan den larunba­tean, apirilaren 24an, Biarri tzeko Mediate­kan, Xabi Soubelet «Xubiltz»ek aurkeztu ditu BIZI ETA OL­DAR» bere liburutik poema eta kantu au­keratu zenbait, Jose­ba Aurkenerena eta Begiraleko soinujoile eta txalaparta joka­larien laguntzarekin. Ordu berean iragai­ten zen Errugbiaren matxa konkurren­tzia izanik ere, jende multxo pollit batek preziatu du Xabi eta Joseba Aurkene­rena ren ekitaldia. Milesker Mediateka ri eta Biarritzeko Gau

Eskolari, elgarrekin sustraitzen eta sustatzen baitute Biarritzeko irakurkluba.

baiona/angelu/MiarritzeURBASER enpresa hautatua Batzeko hondakin lanarentzatURBASER taldeak du Baionako Batz guneko berziklatze zentroa eraikiko 2013rako. Biltagarbik jakin arazi du hori. Berziklapen gune hau Ipar Baionan kokatuko da, zazpi hektarako eremuan, autobide­tik hurbil 117 errepide nazionalaren ondoan. Lau hektara eta erdi hartuko dituen bastizara nazional errepidetik sartuko dira egun oroz larogei kamioi hondakinez beteak. Urtean larogeitahiru mila tona hondakin tratatuko dira hor eta beste hamabost mila tona berzi­klatuko. Hondakin kopurua apaldu bada %14ez azken lau urtetan, zentro honekin ere bereizketa egiten segitu beharko da. Horrelako lantegi proiektuak arrangurak sortu ditu auzotarren artean : bizitegiak frango hurbil baitira. Biltagarbik argiki azaldu du Urbaser taldeak kon­tutan hartu behar zituela puntu horiek : Usainik ez dela izan behar ez eta soinurik, ura eta airearen kalitatea fermuki zaindu beharko direla. Urbaser taldeak irailan aurkeztu beharko luke proiektua zehazki. Baina lehenago prefetak lehen inkesta publikoaren balorizazioa egin behar du eta proiek­tu honi bere baimena eman.

Hondakin sailean ekin eta jarraiBaiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoko kargudunek plazaratu dituz­te joanden urteko hondakin bereizketaren zenbakiak. Estalki bilketa goiti joan da zazpi tantoz, jendekal 72 kilo paper bildurik izan baita, paperezko eta kartoinezko estalitan, baina beste urte bat barne jendekal ehun kilo biltzea da helburua, hots ez da xinple izanen e rronkaren betetzea. Aurtengo hobekuntza horiek dena den, Baio­na/Angelu/Miarritzeren ustez Biltagarbi sindikatuak ezarri dituen sei aholkularien lanari esker kausitu dira. Hauek hamahiru mila herri­tar bisitatu dituzte atez ate, lau milarekin mintzatu dira bekoz beko, hiritar jende guzia ez da aparantziarik ere konbentzitua hondakinak bereizi behar direla ; funtsean aurtengo ezarria zaie beste hamahiru mila herritarren bisitatzea, gisa berean atez ate.

Biltagarbiko aholkulariak

“basamortuko lorea” Hendaian, helduden astelehenean, maiatzak 3, aratseko 9­etan, Variétés zinegelan , ikusten ahalko du filma bat guziz aipagarria, Amnesty International elkartearen eskutik. Filma hori, “Basamor­tuko lorea”, frantsesesez “La fleur du désert”. Ondotik, eztabada deneri idekia, emazteen egoeraz, hemen ala nun nahi zertan den…

zorionak, Jakes !

Jakes Abeberry biziki ezagutua da Euskal­Herri guzian. Oldarra elkartearekin, dantzaren eta kantuaren alde, nolako saila ez du akulatu! Abertzale bezala, « Enbata » astekariarekin bereziki, zenbat urrats! Eta Miarritzeko hautetsi kondu, zenbat lan egundainokotan! Joanden igandean, Arrangoitzen, bere adixkideek besta bat biziki alegera eta kartsua eskaini diote, 80 urte betetzen zituela eta! Zorionak, Jakes! Gogoz eta bihotzez, zaude beti gazte!

7

Page 8: Herria 3054

Herriz Herri

Sarako ondarea : Lehengoen gaine­ra talde berri bat sortu da, Sarako On­darea. 10 bat lagunen artean pentsa­tu dute ez ote zuten elkarte bat egiten ahal lehengo Saraz, hala nola duela mende bat edo bi Sara nolakoa zen, argazki zahar batzu badituzte, etxean balinbadituzue ekarri Henri Errando-nea lehendakariari, gibelera eman aitzin kopiak eginen ditu, lehengo la­neko tresnak bai ere jende adinekoen orroitzapenak. Gauza horiek nahi luzkete artxibatu, ondoko egunetan beharbada zerbeit ikusgarri egiten ahalko dute. Milesker zuen laguntzaz.

Kaperak : Larunbat batez Lapurdiko eta Baxe Nafarroako haur batzu he­men gintuen, Saran beren lekuetako apez eta katixima egile batzuekin. Sa­ran baditugu 10 kapera Santa Katali­narekin. Badire bertze 4, bainan gure denboran eginak. Lehengoek badute beren historioa. Guk beti aditu dugu lehengo zaharrek errana, kapera ho­riek egin araziak zituztela arrantza­leek. Itsasoan tenpesta batek hartzen balinbazituen, egiten zuten botu bat beren sainduari, kaperak hola eginak dira, zaharren errana. Ihalar auzoan denboraz arrantzaleak bizi ziren eta gaten ziren bakalau arrantzara Ter-nuarat. Oraiko estudioekin ez omen dira gauza horiek arras egiak, bainan nork zer daki, kapera egileak ez dira gehiago mundu huntan. Dena den haur horiek kapera batzu ikusi eta ondotik entzun dute meza Janpierre Etcheverry gure apezak emana San Martin elizan.

Zorionak : Urrats urratska 100 urte joan dira, 1910rean apirilaren 23an sortua Arbukobordan, gure Marie-Jeanne Chapartegui ezkontzaz Barberon, 9 haurridetaik 5 garrena. Zorionak zuri eta zure familia guziari. Beratar mutil gazte eder batek eman zautzun begia Hilarion eta 1936an urtarrilaren 11an eskondu zirezten. Joantzinezten Landesetako oihaneta­

rat lanerat, orduan mutil gazte ainitz gatentzen bezala. Ondotik egon dira bordari Aldagaraia ontasunean, Izan dituzte bi seme Josepe eta Antton. Maluruzki Marie-Jeanne bortxatua izan zen Aldaigaraitik aldatzea zeren 1954 azilaren 29an bere senara Hila-rion 48 urtetan galdu baitzuen, berak 44 urte zituen, Josepe­k 14 urte eta Antton 10 urte. Etorri ziren karrikat Dorrea etxerat. Hortik aritu lanean Arraya ostatuan eta Donibane Lohi­zunen Maitagarri Hotelean. 1968 an

Hegiamereko auzora karrikatik alda­tu zira Bidartea izena duen e txean atezain bezala, zure bi semeekin, etxe hortan bizitua zen Barrandiarran apeza. Omordiako zelaian 1979an bi semek egin dituzte bakotxak be­ren e txeak. Seme zaharrenak Jose­tek hartu zaitu berekin eta geroztik elgarrekin bizidira, bainan Antton ez du urrun auzo auzoan du, ganbarako leihotik ikusten du. Josepe eta Fran-tsika espos laguna, izan dituzte ala­ba Therèse eta Jean­Michel semea. Therese­k baditu hiru haur Sandra 19 urte, Kevin 17 urte eta Maxime 10urte. Antton eta Manuela espos laguna, horiek alaba bat bakarrik izan dute Isabelle, mutiko ttiki bat Thomas izan du duela 7 hilabete. Baditu 2 seme, 3 seme autxi eta 4 seme autxi ttiki. Janbattit Laborde auzapezak bere konseiluko batzuekin ohore ederrak eman zauzkitzute zuri Marie-Jeanne eta zure familia guziari. Beraz nik ere erraiten zaitut pasa bertze urte on batzu zure familian goxotatsunean eta osasunean.

Abisu : Eskola publikoak polikirol­tegian antolatzen du Selauru Huste bat maiatzaren 2an goizeko 9 ore­netaik aratsaldeko 6ak arte. Selauru Huste ori partikularentzat da eta ez profezionalentzat. Zuen lekua atxi­kitzeko behar duzue deitu 06­81­54­75­06, deitu fite. Desiratzen diotet ganden otsailekoak bezin errekesta handia izanen duela.- Maiatzaren 19an goizeko 9 oreneta­ik eguardi arte Herriko Etxean izanen da inposetako presuna bat laguntza egiteko zuen deklarazionen betetze­ko.-Oroitarazten zaiote sasoinean apartimenduak alokatzen dituz­ten jende guzieri, behar dituz­tela deklarazioneak egin. Behar ditutzue paperak artu Herriko Etxean. Zaldi ibilaldia: Igandean Zaldi ibilal­dia egin da Turismo Bulegoak anto­

l a t u a t z e n . A b i a d u r a goizeko 9 orenetan, 70 zaldizko ba­ziren 13 tal­detan Suhal­m e n d i k o gainak ikusiz eta joko ba­tzu egin eta eto rri dira g i b e l e r a t aratsaldeko 5ak aldean. Krakada egi­teko denbo­

ran deneri opariak partitu diozkate. Denbora xoragaria izan dute, izigarri kontet ziren denak.

Esku Lanak: Apirilaren 8an bukatu dute beren errakusketa Lur Berrin. Ganden urtean baino jende gutixa­go ibili zaiote bainan Brigitte Sasias lehendakaria aski kontent zen. Gau­za bazu ederrak baziren, balio zuen heien ikustea. Bertze erakusketat bat eginen dute abuztuan 1tik 8 arte Lur Berri gela hortan. Ganex

Sara

Marie Jeanne familia

baigorriNafarroaren eguna eder eta jendetsuGoizetik iguzkiak bere karesa eztia ekarria zuen gure he­rrira, hori dela eta, eguna ezinago hobeki iragan da. Goiz goizetik jendea trumilka etorri da, uhainen pare, xoko gu­zietara. Elizako plazan, ikusgarri ederra erakutsi daukute, hor parte hartu duten bertsulari, dantzari, zigante eta soinulari oroek. Artetik, Basaizea eta gaiteroen izenean Patxi Bidartek, Nafartarrak eta euskaltzale guziak agurtu ondoan, Oscar Zapatak salatu du Nafarroako Gobernuak eremaiten duen euskararen zapaltze desmartxa, ondotik Ana, Lodosako ikastolaren lehendakariak, bere lekukota­suna ekartzen zuela, hango egoera txarra aipatuz. Hiruek deitu dute horri buruz maiatzaren 15ean Iruñan iraganen den manifestaldira. Aratsaldea goizaren idurikoa izan da. Xoko guzietan, edan leku, jateko leku, ikusgarri tokietan, jendea gostura egon da besta giroan. Dantza, bertsu, kantu, soinu, solas, bakotxak atxeman du bere gozoa nahi zuen gunean. Hizkuntza, anaitasuna, elkartasuna, ha rremanak, hamarkadetan kulturaldia eta Nafarroaren Eguna antolatzen ibili diren kideen el­kartzea, Merindade guzietako lagunak bil tzea, hauek zau­den Nafarroako arma rrien gateak dauzkan erraztune­tarik zonbeit. Horien aurpegia sendo da­gola frogatu du aur­tengo besta egun hunek.

Kulturaldia, manera ederrean iraganik, aipatzen dugun Nafarroaren Egun ospetsuarekin bururatu zauku. Ekitaldi guziek arrakasta ona ukan dute, berak kalitatezkoak ziren eta jendeak ere ederki parte hartu du. Apirilaren 17an Ka­rrakirri irri emanaldian, jendea ez da segur encatu, hor zau­den jokolari treberekin. Ondoko igandean Irulegin, Jose­ba Tapiak, Iparraldeko musikari batzuek lagundurik, kon­tzertu goxoa eskaini du. Haurren eguna ere berdin lasaia izan da. Larunbat aratsean zagon aurtengo berrikuntza : Biel Majoral eta Pep Gimeno « Botifarra » katalandar kan­tariekin, beren herrialdeko kultura jastarazi bai daukute. Kultura eta hizkuntzaren alde egiten diren ekitaldiak eta holako besta eguna antolatzea eta ongi iraganaraztea ez da errexa, lan eta langile ainitz galdegiten du. Ez dira denak bestan izaiten. Baisaizekoak, Baigorriko gaiteroak, Garazi, Ortzaize eta Baigorriko ikastoletako burrasoak eta hauekin laguntzaile diren guziak, beroki eskertzekoak eta agurtzekoak dira egiten duten lan haundiarentzat.ErrugbiaIgande arratsaldean Garaziko zelaian, US Nafarroak ira­bazle baliosa ardietsi du Gimont­eko taldearen kontra 23 – 13.

Herriko etxaitzinean jendea biltzen

Oscar Zapata bere mintzaldian

8

Page 9: Herria 3054

Herriz Herri

Garazi Baigorriko Sokorri Ka­tolikoak bere helburua du be­harduneri laguntza ekartzea eta xede hori obretan ezartzea gisa berezietan. Joanden mar­txoaren 7 eta 21ean, lehengo gazte talde batek, negu gu­zian prestatzen arizan ondoan, eman ditu bi antzerki: « Nork hil du Oyanalde » eta « Sehi be­rria ». Aldi bakotx, Donibaneko Vauban zinegelarat ikuslierrak jin dira nonbre haundian, sala betetzen zutela, nunbait han 580 bat lagun etorriak arratsalde goxo baten pasatzerat bai eta ere obra balios batean parte hartzerat. Erran bezala, Afrikako Burkina Fasoko leku idor heie­tako jendeen laguntzeko uraren lurpetik ateratzen xutik emanak ziren antzerki horiek.Hortan bildu dira 5.400 Euros, ikuslier eta aktore guzieri es­ker, eta igorriak xuxenki behar den lekurat. Sokorri Katoliko horrek, lekuan ere ekartzen ditu laguntzak ahalaren arabera eta segur badira ainitz behardun. Hortakotz, idekia da, Crédit Agricolaren ondoan, Boutique Solidaire delakoa, zointan eros baititazke arropa eta beste eta

hor biltzen dute diru poxi bat gero bester partikatzeko.Bertzalde, aspaldiko urtetan, Sokorri Katolikoak errezebitzen ditu udan Iparraldeko haurrak hilabete batentzat eta ezartzen familietan. Joanden udan bazi­ren 20 bat familia gogotik beren etxean haur horier eman baitute parada eskas duten goxotasun puxka baten ukaiteko, baitute segur beharra. Aurten, aintzina segi, 30 bat haur badira hunarat jin nahi luketenak, salbu, me­mentoan 10 bat leku eskas dira oraino. Dei berezi bat egina da Garazi Baigorriko bihotz oneko ait’etamer, parte hartzeko zinez obra balios hortan. Xehetasun guziak emanen ditu, eskualde huntako arduradun den Mayie Harlouchet Buzunaritzekoak, zuen beha dago eta agian mezu hau entzuna izanen da haur ho­rien fagoretan.

Garazi baigorriko Sokorri katolikotik

GerezietanLeon Pochelu zenaren omenaldia ederki iragan da, Gerezieta xoko pollitean, apirilaren 25ean.Euskalzaleen biltzarrak 25 lagun bildu ditu hor bereko beharra den ikastolan. Piarres Aintziart lendakariak aipatu ditu iragan ur­teko gorabeherak, eta, osasunak laguntzen badu bide beretik se­gituko duela. Milesker euskalzale guzien izenean. Hortik landa, eliz­kizun alaiak Pochelu Laurentxo iloba apeza, meza emaile eta predikari, aldean zuela Algeiru, gure apez jarraikia. Gero ongi etorri bero­beroa ukan dugu Jaun Betbeder Auzapezaren ganik, he­rriko euskara garbian. Bide bere­tik segitu du ere Piarres Aintziar­tek, goresten zuela Leon Pochelu kalonje apez argitua eta eskaini dauku urririk liburutxo mamisua!Eta huna Etiennette Etxetok zuela mintzaldien bukaera, eta zoin pol­liki euskara goretsi duen. Gure lekuko mintzaira beroa, aipatu, gure iguski­mendi eliza, eskola,

eta herriari atxikiak diren gizon eta emazte maiteak eta hemen dugun gazteria sanoa, guziz euskara menperatzen duena! Eta herriak eskaini daukun zintzur bustitzea azpimarratzekoa zen! Bazkaria ­ Hau ere aipatu behar, alabainan. Bai, Etxebarne ostatuan egin du­gun bazkaria gostu onekoa zen, nasaiki eta alegeraki iragan dena! Fermin Mihurak pertsutan gogotik arizan dena Manex Pagola soinu­lari eta 45 kantari, tripa bete­bete­rik !Bai, eskerrak guzieri eta gure Ama euskarak, iraun dezala, menderen mendetan heldu diren haurño gu­zien onetan! P. I.

Makea-lekorneUrteko lehen baten bila ­ Api­rilaren 30 an, 21:00etan: Heddy Boubaker (saxofoian) eta Soizic Lebrat (txeloan) etortzen zaiz­kigu , Xuriaterat, urteko lehen Baten Bila­ren karietarat. He­ddy Boubaker eta Soizic Lebrat, 2010ko Baten Bila sasoineko lehen gomitak dira. 2005ean sortu den Baten Bila program­arekin, Eihartzea kultur etxeak momentu goxo bat proposatu nahi du, topaketa berezi batzu antolatuz bizpahiru artisten ar­tean. Bere helburua emanaldi bakar baten sorraraztea da, eta publikoa harritzea, adierazpen artistikoak nahasiz. Lehen hi­tzorduan, musika inprobisaketa munduan goi maila duten bi ar­

tista izanen dira : Bapateko mu­sikaria, Soizic Lebrat (Nantes), txelo joleak eta Heddy Boubaker (Tolosa), saxofoi joleak, engaia­mendu handi batekin hitzegiten dute. Zorrotza den musika bat bizitzen dute, haien keinuak eta mugimenduak zehatzak dira, arinak, airean diren ezpata kol­peak bezala.Libreki dabiltzan soinu testura­tuak sortzen dituzte, dena hats eta ufakoz eginak. Soinu tres­nak nahasten dira musika berezi bat sortzeko garratz eta goxoa, zentzumenennabarduren adie­razpenean.

Abisu ­ Hazparneko pesta ko­miteak antolatzen du bazkari herrikoi bat, helduden maiatza­ren 8 an, Elizaldeko ezker pare­tan. Jondonaneko ospakizunak aintzin, gaztek, nahi izan di­tuzte herritarrak bildu pesta giro batean ekainaren idurikatzen laguntzeko. Bazkaria « Kantuz » Baigorriko soinulari eta kantari taldeak alaituko du. 20 euro iza­nen da eguerdiko janaldia jende helduentzat eta 8 euro haurren­tzat.Orori idekia den bazkari hortan parte hartzeko, Herriko etxean eman behar dira izenak eta baz­kari saria. Aste undar huntan bukatzen dira izenen hartzeak, beraz hiru egun gelditzen dira bazkaltiarren zenbakitzeko.

Elhuyar kolegioko ikasleak Az-peitian ­ Elhuyar ikastetxeko 6 garren eta 5 garreneko gazteak Azpeitian ziren apirilaren 7, 8, eta 9 an. Pidaia hori egin ahal izan dute, Euskal hizkun tzaren erakundeari eta Hazparne­ Az­peitia parezkatzearen elkarteari esker. Ikasleak ele bidun klase­takoak ziren, beren bi erakasle­kilan zirenak pidaia hortan: Ira­cabal andere euskararen eras­kaslea eta Vennin anderea frantsesaren erakaslea.Gaztek ikusi ahal izan dute, Az­peitia eta Azkoitia, bi herri hauen izana eta gaur dauzkaten indus­trial maileko aldaketa haundien ondorioak. Azpeitian berean ohartu ahal izan dira, ingurame­

nari buruz obratuak diren ekin­tza batzueri, bertzalde, uraren gaiean erakusketa bat ikusi ahal izan dute. Urola Ikastolan izan dira ere bisitaz, hau Hazparneko kolegioaren haineko ikastetxe bat da. Apirilaren 14 an Urola Ikas­tolako gazten aldi zen Haz­parnerat etortzea eta hemen hartuemanetan sartu dira gero­ari buruz elkartze huni ondorio baten emaitea gatik. Bi kole­gioetako zuzendariak eta Daniel Camblong Hazparne­Azpeitia elkartearen Lendakaria elga­rrizkatu dira bi ikastetxe hauen elkartzeari buruz erabaki batzu­en hartzeko..

Elhuyar kolegioko elebidunak Azpeitian pidaiaz.

Hazparne

Bataio Edgar Staub haurrak, Bastien eta Kevin Saint­Lan haurrek ukan dute sakramendu hori. Bizitze uros bat haurreri, zorionak familieri.Heriotze - Léon Parise jauna ehortzia izan da joanden astean. Doluminak familieri.Maiatzaren lehena - Larunbat goizean eskoletako haurrek Az­kaingo bidetan salduko dituzte ezkon gai loreak.Selauru hustea - Maiatzaren 8an, (8:00 – 18:00) gure plazan. Izen emaitea: tel. 05.59.54.00.84. Egun hortan berean eskola pu­

blikoak antolaturik paella sal­tzea, partea 6 euro. Haiti herri aldeko beharrentzat. Izenak eman: tel. 06.24.37.21.43. Appel détresse Elkarte horrek joan arazi du kamiun bat Nantes hirirat bi mila kilo gauza garrea­tzen zituela beti miseriaren urrun arazteko xedetan. Lenakia be­reziki, estalkien egiteko eta ere lokarri paketen estekatzeko eta leku heietan baliatzen dute ere arrantzako sareak egiteko. Sail hortan bermatzen diren guzieri eskerrik hoberenak. M. L.

azkaine

9

Page 10: Herria 3054

Herriz Herri

arrosaHeriotze - Aste berean, hiru ehorzketa izan ditugu herrian: Jean Iribarren zendu dena 84 urtetan, Michel Liciaga 68 urtetan eta Marie Anne Errotabehere 84 urtetan. Orroitzen gira ere arrosatarrak ziren René Rodrigues, Ziburun pausatu denaz eta Pierre Idiart « Kalonja » Senperen, biak adin berekoak, 82 urte. Familieri helarazten ditugu gure doluminak.

donoztiriSelauru husteMaiatzaren 1ean, larunbatez, selauru huste bat beharra da Sanoki ezkerparetan. Hirurogoi erakusle (partikular eta profe­sional) igurikatuak dira. Izanen da ere tokian berean jateko eta edateko. Erakusmahain bat atxiki nahi lukeenarentzat, 17 euro gostako zaio barnean eta 8 euro kanpoan, izena aitzinetik emanez (tel. 05.59.70.27.41 edo 06.83.50.64.49). Antolatzaile: es­kola publikoko Haurrentzat elkar­tea.

donaixtiDolu Lehenik, Xarlo Elizeiri Intxauspe zendu zen 75 urtetan eta azken egun hauetan Georgette Golphe, 97 urte zituena. Penetan direnekin gaude.

larzabaleEhorzketa Marie Jeanne Capitain­ek mun­dua utzi du 61 urtetan.Doluminak haren familiari.

azkarateDoluApirilaren 17an izan dugu herrian doluzko eguna.Jeanne Arrabit­Moulin­Osiarte, Indartean sortua duela 91 urte itzali zauku.Bere bizia, Baiona eta Kanbo eskualdean eginik, Jainkoak bere ganatu du. Jendaki eta adixkideak lagun, ehortzia izan da bere sortherriko azken egoitzan.Dolumin beroenak joaite horrek penetan uzten dituen guzieri.

C. M.

ezpeletaBasaburu aldetikBasaburuko berriak ere nahi di­tugu aipatu zeren baitira frango jakin gabean egoiten direnak.Orai duela 40 bat urte abiatu ziren gero eta gehiago 4x4 handi batzu muntatuz beren ibilaldiak, berdin hamar bat lerroan, Ainhoatik Ez­peletan barna Itsasu Behandotze alde hortarat. Orduan Kontseiluak hartu zuen delibero bat a rrasta bat emaiteko tropaka ibilki ziren karrosa handieri bideak ere fundit­zen baitzituzten eta herriari deusik ez uzten; pano batzu e manak izan ziren, han hemenka, eta bere­hala konprenitua izan zen, arras gelditu ere bai, eta gu geroztik herritar gisa gostuan ibilki ginen aspaldian gure 4x4 edo panda koxkorekin.Ez dakigu nundik edo nola berriz sua piztu den lehengo lege xa­harren xokuan baliatuz behar di­rela berbalak egin, eta hain xuxen ihiziko guarda batek atxeman du gizon gazte bat joana erdi ihizi eta pottoken ikusterat herriko bidean. Bai eta segidan eman zion 300 euroko ixuna. Eta pagatu behar

izan du, hori gauza pisua da ; gi­zon hori da Xan Noblia bi haurren aita, Basaburuko bideak eta men­diak ongi ezagutzen eta errespe­tatzen dituena. 300 euroko hori ez ote zen Xanen eskutan hobeki izanen bere haurren hazteko.Herriak beharko du zerbait berritu utziz bideak libro beren mendian kabalak dituzteneri edo ontasu­nak dituzteneri edo ihiztarieri ere heien lanak ere sos alde bat sarra­razten baitu herriari, berdin 4 edo 5 mila euro.Horra beraz zer eta nola ikusten dugun. Aipatzen didugun horiek behar dute ezagutuak izan beren lanerat joaiteko beren 4x4 edo traktorrekin Ezpeletako bide gu­ziak libro. Kontseiluak beharko du zerbait finkatu bertzenaz itsusi laiteke herritar bat bere lanetan ibilki delarik mendian, penaliza­tua izatia, beraz utzi Basaburuko bide guziak bururaino libro beren lanean ari behar duten Ezpeleta­rreri, ageri berezi zerbait emanez eta nahas bideeri bortak hetsiz. S. N.

SenpereHeriotzeAstelehenean, bere azken egoitzarat segitua izan da Jeanne Marie Delcoru Hiruak Bat lotizamenduan bizi zena. Senarra galdua zuen duela lau urte. Bere etxean bi urtez bizi izan da bakarrik Parisen duen alabaren ager aldi zonbeitekin. Bainan gero, gehiago bere ber egoiteko ez on izanez, Arbonako Xahar etxean sartua zen duela bi urte. Han pausatu da 97 urtetan.Jende horiek Frantzia Iparraldekoak ziren. Beren opor denboretan gure eskualdea ezagutua zuten. Beren erretretako hemen egin zuten beren egoitza. Hunat jin eta laster osoki herrikoiak egin ziren. Auzoekin beti har eman hoberenak izan dituzte. Berrogoi bat urtez arras goxoki bizi izan dire Jaun zerukoak bere gana deitu arte. Parisen bizi den alabari gure doluminak eskaintzen ditugu.

itsasuHeriotze - Joanden ostegunean zendu da Raymond SCHNEIDER jauna, 79 urtetan. 1985ean jinak ziren senar­emazteak Itsasura, erretretarako, Farmazia ondoan egin zuten egoitza. Ehorzketak astelehenean iragan dira Lohitzun herrian, Amikuzen. Doluminak emazteari eta familia osoari.Atharriko lehiaketa Joko Berrin - Lehiaketa hunen 6. edizioa hasi da joanden ostiralean: bi partida bata bestea bezain ederrak ikusi ditugu. Lehen partidan Etcheverry eta Be ssonart nagusitu dira kintze batez Ibarrola eta Ducassou­ri, 40 eta 39. Eta bigarrenean kasik gauza bera: Bielle eta Harismendy nagusitu dira bi kintzez Olçomendy eta Ezcurra II­ri.Ostiral huntan jokatuko dira bi finalerdiak: lehenik, aratseko 7etan, E tcheverry eta Bessonart ariko dira Sorhuet eta St Esteben­en kontra, eta ondotik Bielle eta Harismendy ariko dira Monce eta Oçafrain­en kontra. Finala jokatuko da maiatzaren 2an, igandez, goizeko 11.30etan. Haatik finala handia aintzin ariko dira « izar ohiak »: Panpi Laduche eta Dominique Aguerre alde batetik, Beñat Inchauspé eta Gabi Urrutia bes­tetik.Lore merkatua - tsasuko San Josep eskolak antolatzen du lore merka­tu hau maiatzaren 8an, Posta aitzineko aparka lekuan, goizeko 9etarik aratseko 6ak arte.

donapaleuAiretik-en barnetik zeru aldeIgande goizean zeru gostu bat bazagon Donapaleuko Airetik kiroldegiko barne handian, mezako tenorean oraino betezen ari zen barnean, milako bat jende bildurik bost parropien izenean otoitz eta kantu egiteko. Parropia bakarrak zaukala karreatzale batekin bere ageria, bere haur eta gaztekin ekarriz aldererat buruz beren ikusgarri eta lanak, bereziki katixima lanak, ondotik apezak, meza emaile zelarik Barnetche San Bladi Baigura aldeko erretorra, bestalde Amikuze aldeko bost parropiak biltzen dituen elkartearen arduraduna.Bokazionen igandea izanki, jendea xutik bihotzez kantari « Artzain ona bortuz bortu dabila » Ostibarreko kantari eta beste asko heier juntaturik Ttotteren manupean. Predikuan meza emaileak sustatuz bokazioneak erakutsi du ez dela lehengo mendetako lan bera gaurko apezarena. Ars­eko erretorraren egun guzia kofesatzen eta gaurko egin moldekin. Bururatu aintzin gaztetxoen kantu ederra « Nahi dugu bizi xutik kurritzen ahal ez direnean erdian, eta bizi esperantza galduen erdian » xoratu gaituzte, « Zeru lurren erregina»­tik lekora denak gomit ziren mahain inguruan baso bat edatean segitzera gure elgartasuna. Hor dauku ere San Bladi Baigura aldeko parropianter Barnetche erretorrak jakin arazi bere izendatzea Uztaritzeko erretor, ez da oraino tenorea esker milen erraitekoa, heldu den buruilean baizik ez baitu hartuko Baigura hegalean barna Lapurdiko kapitalerako bidea, anartean badugu denbora gure gogo bihotzen prestatzeko bai horren joaiteari, bail heldu zaukun ordainaren jiteari, ez gaiten lotuak egon egungoari, bainan beha biharrari et nik bihotzez goraintzi bieri. J.-P. C.

Heriotze - Joanden astean la­gundu dugu bere azken egoi­tzarat Pilale Laxague Oihantxe­laikoa, 97 urte zituen eta labo­rantxan iragan du bere bizi gu­zia. Doluminak familia guziariPilota solas - Aurten ere Per­kain batasunak antolatutako trinketeko lehiaketak arrakasta pollita bildu du eta pilotari gazte eta xahar hurbildu dira eskualde guzietarik finaletako txartela lortu nahiz. Bainan hor ere lekua estu eta denak ez izaiten ahal irabazle. Ibiakoitzean, maiatza­ren lehenean, jokatuko dira be­raz aurtengo trinketeko finalak. Hirugarren mailan A 15etan, Mathieu Esain ­ Mickael Hualde. Orai hauen kontrarioak ez eza­guturik partida hunen irabaz­dunak izanen dira edo Franck Elgart ­ Mattin Iribarren edo Xabi Etchecolena ­ Inaki Albistur ­ Bi­garren maila B 16etan, Pierre

Cubiat ­ Francis Hualde ; Mattin Laba t­Sebastien Gorostiague. Biga rren maila A 17etan, Ma­thieu Ospital ­ Guy Saldubehere, Xavier Goyeneche ­ Mixel Our­thiague. Lehen maila B 18etan, Fréderic Ibañez ­ Benat Min­hondoXavier Argain ­ Bixente Cubiat. Lehen maila A 19etan, Inaki Goikoetxea ­ Sebastien Bar­netche ; Battitt Mayte ­ Gratien Camino. Betiko zozketa anto­latua izanen da xingar, argazki hartzeko tresna bat eta bertze ainitz gauza irabazteko eta par­tiden ondotik aperitifa eskainia izanen da deneri. Ondotik, gaua ongi bukatzeko Baillea osta­tuan afari on bat eskainia izanen zauzue. Nahi duenak apairuan gelditu, deitu Baillea ostaturat edo Peio Ardantz : tel. 06.74.58.27.74. G. S.

aldude

10

Page 11: Herria 3054

Herriz Herri

HeriotzeJoan den astean ehortzi dute Olorueko elizan, Alain Lassalle 52 urteko herritar ohia. Herritar multxo pollit batek nahi izan dio azken agur bat egin. Frango eri izanez, bihotzeko kolpe batek ereman du.Familiari eta bereziki Jon eta Céline bere haurreri, gure dolumin bizienak.

Finalean galduJoan den igandean, Uztaritzeko trinketean iragan dira Union Basque batasunak antolatu trinketeko xapelketaren finalak. Helduetan pare bat baginuen Abarratia pilota batasunaren izenean ari zaukuna : David ETCHEVERRY eta Manu BISCAY. Hastapenean irabazten bazuten, eta 26.ponduan ados baziren, azkenera amor eman dute. Joan den urteko xapeldunek Lionel LAMBERT eta Michel

DAGUERRE Uztariztarrek dute xapela ereman, 40­34 nagusiturik, partida zinez eder baten ondotik.Goresmenak mehexi dituzte 4 plekariek.

Herriko EtxetikBudxeta bozkatu dute eta aurtengo xahutze larrienak 849 050 EURO­etara helduko dira, horietan trinketeko obren bukaera, bide lanak, apez etxeko 2 apartamenduen eraikuntza, ostatu­okindegi baten proiektua, herri erdiko azenizamendua eta beste barne direlarik .Trinketeko obrak 677 147,39 EURO tarat helduko dira azkenean, TVA­z kanpo. Haatik arazoak badira mahasturiarekin… eta ondorioz estrenatzea gibelatua da.Azkenean, herritarrer igorri galdezketak (ostatu­okindegi baten proiektuaz), arrakasta izan du, herritarren %71­ek arrapostua eman baitute. Ondorioz proiektuari segida emanen diote, eta estudioa hasiko komertsio ganbararekin. Hauiek dira Apirilaren 2ko herri kontseiluan aipatu diren gai garrantzitsuenak

aiherra

ezkerretik eskuinera : Germain Esponda, Mayi Uhart, David Etcheverry, Mañu Biscay, Michel Daguerre, Lionel Lambert eta J- Pierre Lasaga

Herriko bozakJoanden igandean, berriz ere herriko bozak gintuen, aldi huntan lau alkirentzat bakarrik, Henri Daguerre auzapez ohiak eta hunekilakoek utzientzat. Otsailean baino boz­emaile gutixago, bozaren emaiteko gai ziren 547­etarik 374 orotarat. Laueko hautagai zerrenda osatzen zutenak hautetsiak izan dira airez­aire, Maite Aspirot, Claude Gomet, Laurent Lagarde eta Nathalie Lamote. Horra beraz herriko kontseilua osatua, gora­behera asko eta asko izanik aitzineko hilabete horietan…

ainhoa

JutsiEzker pareta ohoratu ta benedikatuApirilaren 18an herritarrak elgarretaratu dira 2008an egina izan den ezker paretaren ospatzeko eta benedikatzeko. Hoieri juntaturik ba­ziren gomita ukana zuten hautetsi, administrazionekoak eta lan egin duten enpresa buruak. Hor entzun izan da mintzaldi andana bat. Mixel Arrosa Oztibarreko erretorraren hitzaldia igurikatu behar izan dugu azkenean euskara plazara jalgitzen ikusteko. Gainera, hitzaldi

ezinago aberatsa eskaini dauku kirolari buruzko ebanjelioko pasar­teak orroitaraziz, artikulu hunekin juntaturik aurkituko dituzuenak. Benedizionearen ondotik pilotaren aldi ginuen. Hor xarmanteko pi­lotariak jokatu zauzkigu. Lehenik kostaldetik jin zauzkigun lau neska gaztek erakutsi daukute ainhitzek sekulan ikusia ez ginuen frontenis jokoa. Partida hori frango ernea eta pollita izan da 20/19 emaitza ttinkirat heltzeraino. Gero esku kuskaren aldi ginuen. Hor hemen gaindiko gazte hoberenetarik ginituen. Jokatu dira alde batetik Etxebers Bixente Donibane Lohitzunekoa eta Erreka Benoît Baigorri aldekoa parrean zituztela Diribarne Bardozekoa eta Behola Doni­bane Lohitzunekoa. Jendea loriatu da horier beha zeren joko oso pollita agertu baitute Etxebers Erreka nausitzen zirela 22/16. Gero aperitifaren aldi zen zointan jendea solastatu ahal izan baita mahain on baten aintzinean jarri aintzin. Hor bazkari bat arras ona xerbitxatu daukute Larzabaleko Thierry Olharan kozineraren esku­tik. 130 bat baginen eta denek estimatu dute apairu hori. Nolaz Jutsin baditugun ainhitz haur eta gazte agian beren deskan­tsu parte on bat atzemanen dute plaza eder hortan. Huna benedizione denboran irakurtu testoetan entzun ahal izan di­ren pasaia zonbait :Jainkoak eman dauku gorputz bat, bere indararrekin, bertzen la-guntzeko eta Jainkoari ohore emaiteko. Gure lan-arteak eta atsede-naldiak, Jainkoaren gogokoak dira segur. Kirolaren bidez gure gorputzak azkartzen ditugula, bertzekilako atxikimendu eta kurutza-menduak ere azkartzen eta barnatzen ditugu hola.

.../...Zure oneziari hertsatzen gira: kirola eta deskantsu leku hok, izan ditezen gorputz guziaren aberasgarri. Kirolatzerat jinen diren guziak, elgarrekin, beti adixkidantza bidean bil ditezen eta hola, Jainkoari atsegin eman.

.../...Jainkoaren argia jauts dadila gu guzien gainerat, gure egin beha-rretan laguntzeko eta azkartzeko; denak izan gaitezen beti bihotzez bat, anaiak bezala.

P.L

Xuriz direnak dira Etxebers Bixente eta Erreka BenoitUrdinez aldiz Diribarne eta Behola.

irisarri

Mutxiko eguna iragan da lorioski gure herrian. Besta horren karietara, herriko haurrak gogotik arizan dira dantzan. Huna argazkitan gure haur dantzari taldea.

11

Page 12: Herria 3054

Herriz Herri

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin­Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42

Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques5-garreneko erakasleen formakuntzarako programari buruzko bilkura eginen da maiatzaren 5­ean arratsaldeko lauetan fakultateko liburutegian (azken salan). Ikustekoak direnak: ereman lanen jorra, hizkuntzaren erreforma (ofizialtasunaren bidea). Orori idekia.

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution de la société dont les caractéristiques sont :

- Dénomination : « ORREAGA ».- Forme : Société Civile Immobilière.- Capital : 1000 EUROS, constitué

uniquement au moyen d’apports en nu­méraire.

- Siège social : SAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1 route d’Arnéguy, Maison Hegui Gorri.

- Objet : La société a pour objet dans un cadre strictement civil :

L’acquisition, la construction, la réno­vation, l’aménagement, la gestion, l’admi­nistration, l’entretien et l’exploitation par voie de location ou autrement, de tous im­meubles que ce soit à usage d’habitation ou professionnel,

L’obtention de tout emprunt, de toute ouverture de crédit avec ou sans garantie hypothécaire en vue de réaliser l’objet so­cial et de permettre à la société d’acquitter toutes les sommes dont elle pourrait être débitrice à quelque titre que ce soit et pour quelque cause que ce soit.

- Durée : 99 ans.- Gérant : est désigné statutairement

en qualité de gérant de la société, pour une durée illimitée, Monsieur GOYHE­NETCHE Jean­Bernard, né le 3 avril 1952 à SAINT JEAN PIED DE PORT (64), de natio­nalité française, demeurant à UHART CIZE 64220, Route de Lasse, HAIZPEA.

- Cession de parts : les parts sociales ne peuvent être cédées qu’avec l’agré­ment des associés donné dans la forme d’une décision collective extraordinaire.

- RCS : TRIBUNAL DE COMMERCE DE BAYONNE.

La gérance

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea

Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque

Ama oporren ordezketa(8.5 hilabete)

2010ko uztailetik 2011ko martxo undarrerat

Idoki elkarteak bere sanitario eta tekniko arloaren eta beste hainbat arloren animatzeko animatzaile bat xekatzen du :Egintzak :- Sanitario mailan laborarien jarraikitzea ­ Araudiak zaintzen dituen batzordearen animatzea eta gai huni lotuak diren ekintzen burutzea- Promozio ekintzetan : lekuan den animatzaile baten laguntzea (feiria, ate ideki eta merkatu desberdinetan).­ Idoki tresnen eguneraketaren egitea.Formakuntza eta ezagutza bereziak:- Baxoa + 2 urte edo gehiago (Ekoizpenen kalitatearekin zerikusirik duten laborantxa saileko formakuntzak)­ Ekoizpenen kalitatean eta sanitario mailan ezagutzak. Europar legedi berriaren ezagutza eta aplikapen zehatzaren ezagutza hobe litaike.Galdeginak diren konpetentziak :­ Sanitario mailan konpetentziak ­ Taldeen animazioarako eta talde lanerako gaitasuna,­ Giza harremanetarako eta antolakuntzarako errextasunak,­ Autonomia, dinamismoa eta berritasunen ekartzeko gaitasunak,­ Laborantxa munduko elkarte lanerako motibapena, etxe ekoizpenentzat interesa,­ Informatikan oinarrizko ezagupenak.Baldintzak :- 8 hilabete eta erdiko ordezketa, denbora osoz.­ Frantses eta euskaraduna desiratua da.­ Gidabaimena behar da.

CV eta motibapen gutuna (eskuz idatzia) igortzekoak dira helbide

huntarat : IDOKI – 32 Bidouze/Lapitz Hotza

karrika- 64120 DonapaleuMaiatzaren 15a- aitzin.

lan eskaintza

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko lehen frogak

maiatzaren 22an

Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.

Izen emateko azken epea maiatzaren 10a

EEPren Interneteko www.mintzaira.fr gunean berean izen emate orria bete.

Baldintzak : 2010an 17 urte betetzea eta Iparraldean sortu, bizi edo lan egitea.

Izen emate saria 17 €

Euskararen Erakunde PublikoaPlatanondoen etorbidea, 2- 64100 BAIONA

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution de la so­ciété dont les caractéristiques sont:

-Dénonciation: « MUGAÏRE ».-Forme: Société Civile Immobilière.-Capital: 1000 euros, constitué uni­

quement au moyen d’apports en numé­raire.

-Siège social: SAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1 route d’Arnéguy, maison Hegui Gorri.

-Objet: La société a pour objet dans un cadre strictement civil:

­ l’acquisition, la construction, la ré­novation, l’aménagement, la gestion, l’ad­ministration, l’entretien et l’exploitation par voie de location ou autrement, de tous im­meubles que ce soit à usage d’habitation ou professionnel.

­l’obtention de tout emprunt, de toute ouverture de crédit avec ou sans garantie hypothécaire en vue de réaliser l’objet so­cial et de permettre à la société d’acquitter toutes les sommes dont elle pourrait être débitrice à quelque titre que ce soit et pour quelque cause que ce soit.

-Durée: 99 ans.-Gérant: est désigné statutairement

en qualité de gérant de la société, pour une durée illimitée, Monsieur GOYHE­NETCHE Jean­Bernard, né le 3 avril 1952 à SAINT JEAN PIED DE PORT (64), de natio­nalité française, demeurant à UHART CIZE 64220, route de Lasse, HAIZPEA.-Cession de parts: les parts sociales ne peuvent être cédées qu’avec l’agrément des associés donné dans la forme d’une décision collective ex­traordinaire.-RCS: TRIBUNAL DE COMMERCE DE BAYONNE.

La gérance

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution de la so­ciété dont les caractéristiques sont:

-Dénonciation: « AÏTA SEMEAK ».-Forme: Société Civile Immobilière.-Capital: 1000 euros, constitué uni­

quement au moyen d’apports en numé­raire.

-Siège social: SAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1 route d’Arnéguy, maison Hegui Gorri.

-Objet: La société a pour objet dans un cadre strictement civil:

­ l’acquisition, la construction, la ré­novation, l’aménagement, la gestion, l’ad­ministration, l’entretien et l’exploitation par voie de location ou autrement, de tous im­meubles que ce soit à usage d’habitation ou professionnel.

­l’obtention de tout emprunt, de toute ouverture de crédit avec ou sans garantie hypothécaire en vue de réaliser l’objet so­cial et de permettre à la société d’acquitter toutes les sommes dont elle pourrait être débitrice à quelque titre que ce soit et pour quelque cause que ce soit.

-Durée: 99 ans.-Gérant: est désigné statutairement

en qualité de gérant de la société, pour une durée illimitée, Monsieur GOYHE­NETCHE Jean­Bernard, né le 3 avril 1952 à SAINT JEAN PIED DE PORT (64), de natio­nalité française, demeurant à UHART CIZE 64220, route de Lasse, HAIZPEA.

-Cession de parts: les parts sociales ne peuvent être cédées qu’avec l’agré­ment des associés donné dans la forme d’une décision collective extraordinaire.

-RCS: TRIBUNAL DE COMMERCE DE BAYONNE.

La gérance

SARL XILKOSociété à Responsabilité Limitée au

capital de 7.500 eurosSiège Social: 38, rue des Tonneliers –

64100 Bayonne443 868 880 ­ RCS Bayonne

Clôture de liquidation

Les associés de la Sarl XILKO, société en liquidation, réunis le 24 avril 2010, ont approuvé les comptes définitifs de liquidation au 31 octobre 2009, donné quitus à Monsieur Gilles HARAN, liquidateur, de sa gestion et constaté la clôture de la liquidation à compter du même jour.

Le dépôt sera effectué au RCS de Bayonne

Le liquidateur

12

Page 13: Herria 3054

telebixta leihotik

aSteburuko Hitzorduak

euSkal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Bahituak : Frantses bi kasetariak beren Afganistar lagunekin bahituak dira aspaldi honetan. Badu orain 120 egun nonbait direla nehork ez dakielarik non. Orotara lau hilabete, ez baita guti, haientzat lehenik, haien familientzat gero. Kasetari ofizioa lanjerrez betea da eta ez dezatela erran ausartagiak izan direla. Gogoan ditugu.

Des racines et des ailes : Ondarea dela eta ibili gara Paca eskualdean (Provence, Alpes, Côte d’Azur, P.A.C.A. labur bilduz). Santa Margarita ugartean ari dira lizeoetako ikasle batzu gaztelu baten berrritzen, hau bertze lekutan bezala Vauban­en obra. Horiek utzirik Marseillan lan gabezian diren batzuk gauza berbera egiten dute gaztelu batzu erreberrituz. Egia da ez dela gauza haundirik egin haien zaintzeko eta lan horiek beharrezkoak direla. Dituen zorrekin hobe liteke salditzan holako gazteluak hala nola egin duen Baionan, gaztelu berrian eta eremuetan kokatu baitira kontseilu orokorra, unibertsitatea eta zenbait batasun, haien artean Euskaltzaindiaren ordezkaritza eta Iker deritzan euskal ikertzaileen taldea. Militarren ordez, erakaskuntza eta euskal kultura. Ez dea hobe!

Et de Gaulle créa la cinquième : Gau berean, astezkenean France 3 gateak zabaldu duen emankizuna ikusi dut, orduko lekukotasunei esker. Oroitzapenak enetzat, gaztea nintzelarik orduan, Algeriako gerla ezin bururatuz nahiz Mendes­France ministroak konpondu zituen Indotxinako aferak eta ere Marroko eta Tunisiakoak. Algeriari esker de Gaulle­k hartu zuen boterea eta V. Errepublika sortu. Harentzat egina zen lege nagusia ez dute bertzeek behar den bezala segituz, hanitz gauza aldatuz. Gaurko egunean ikus daiteke beharrezkoa dela bertze lege nagusi bat eta VI. Errepublika sortu, diputatu eta senadoreei botere gehiago eman, ez ditezen izan, orai bezala, esku makilak.

Maya jendearen idazkera : Bazakiten idazten, bazakiten kondatzen Espainiolak etorri dira eta emeki emeki hizkuntzaren idazkera galdu dute, nagusitu da espainola bere alfabetoarekin nahiz ez duten galdu hizkuntza zaharra. Berrikitan Maya delakoen oroit­harrietan diren idazkiak irakurriak izanak dira eta Maya jendeak berreskuratzen du bere historia. (Arte gatean, larunbatean).

Errugbia : Top 14 delakoan, azken eguna. Biek galdu dute: Baionak Montauban­en (22 eta 8), Miarritzek etxen Clermont­en kontra (26 eta 19). Nor jautsiko da bigarren mailara: Montauban 12garren, bainan diruaren gatik, ala Baiona 13garren delakotz. Azken berrien arabera, Baiona egonen da goreneko mailean… J. H.

ortziralean­Anhauzen, Irulegiko Irratiaren fagoretan (20.00), Festi Ga’Ga musikaldia.­Baionan, Luna Negra kabaretean (20.30), Rue de la Muette taldea.­Donibane Lohizuneko elizan (21.00), kantaldia elbarrituen aldeko elkartearen fagoretan, Jesus Aured, Kantuz koroa eta beste asko.

larunbatean­Hazparnen, LAB sindikata Iparraldean ere sartua delako hamargarren urteburua, hitzaldi, bazkari eta kontzertu.­Donoztirin, selauru­hustea Sanoki ezkerparetan.­Hendaian, Ondarraitzeko kirolzelaian (11.00), Hendaiarren Krakada, antolatzaile Lanetik Egina elkartea.­Kanbon, herriko etxean (18.30), hitzaldia aztertuz

otxotearen historia Euskal­Herrian gaindi, hizlariak Joseba Gotzon eta Jordi Freixa.­Miarritzen, geltoki xaharrean (19.00), New­Yorkeko Metropolitan operatik xuxenean zabaldu ikusgarria, Rossini­ren Armida opera. Santa Eugenia elizan (21.00), Adixkideak koroa.

igandean­Miarritzen, Kasino aitzineko plazan (11.30), mutxikoak. Kasinoan (17.00), kontzertua David Grimal xirribikalariarekin.­Ziburun, Ttoro kofradiaren biltzarra eta besta

asteburuan­Baionan, Dantzari­Eguna. Ortziralean, Orai­Bat elkartearen biltokian (19.00), hitzaldia dantza jauzietaz, Xabier Itzaina eta Claude Iruretagoiena­rekin. Larunbatean, San Andres plazan (17.00), “Goazen”,

Apirilaren 30 : Ostiralea, • 07.00: Goiz berri..• 16.00: Kantaire• 19.00: Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna

Maiatzaren 1 : Larunbata• 10.00 : Emanaldi berezia Eltzarruze egunetaz eta T.Danz festibalaz • 11.00 Maiatzaren leheneko manifestaldiak xuxenean Baionatik eta Mauletik

Maiatzaren 2 : Igandea • 09.30: Gure bazterrak Haltsutik 2• 10.30 : Donapaleuko meza.• 13.00 : Gure arbasoak.Sarako Ganex Etxeverrygaray• 14.00 : Hegoaldeko ostatua• 15.00 : Errubia

Maiatzaren 3 : Astelehena • 19.00 : Zer dioxu, Beatrice Urruspil idazlea.

argitasun bat edo…

Duela 2 aste, HERRIA kasetan Donibane­ko kantuaren egunaz lehen orrialdean artikulua egin duenak galdatzen zuen Bordaxuri galerianoaren kantuan 12. bertsu bat bazitaikela eta ezagun ote zen. Nere partetik orroitzapen bat atxiki dut, frangotan nere aita zenari kantatzen entzunik, harek emaiten zuela liburetan den bertsionean diren 8. eta 9. bertsuen artean beste bertsu hau :

Arreba bat badut nik Izuran seroraBihotza guria du harria bezala

Hak lagundu banindu ezarriz maneraEtxean nindukezun duela denbora

Galerianoak bertsu batean arreba bat aipatzen du, hura bera edo bertze arreba bat ote zuen? Bertsu hau xuxena ote den? Kantu horrena ote den? Ez dut nihun liburuetan idatzia atxeman (eskuz idatzi kahier batean zegoen).Iker lan bat gehiago egin gabe ez naiz atrebituko baieztatzen edo ezeztatzen. Galerianoaren gainean iker lanak eginak izan dira lehen ere. Plazer izanen dut hemendik balego norbait bere iritziaren emaile. Ondoko egunak arte.

Beñat Soulé

Baterak 2014rako Euskal Lurralde Elkargoa sortzeko prozesu politikoa idekitzen du, aitzine­ko larunbatean Ezpeletan burutu biltzar nagu­sian zehaztu dute partaidek elkarrekin. 2014ean Euskal Lurralde Elkargo bat zutik izan dadin ahalbideratzeko pro­zesua plantzan ezartzea, hara orientabide nagusia. Plataformaren ustez, gaur egun baldintza objektibo aski bada Euskal Lurralde Elkargo baten sortzerako bidean fase berri baten idekitzeko, eta fase edo prozesu horri lau urteko bidea ikusten diote. Lehen bi urteak, 2010­11 Frantses gobernuaren engaiamendua kausitzeko, Iparraldeko eragile politiko eta sozialekin eztabaida zabala izaiteko eta frantses estatuak plantan ezarri nahi duen lurralde erreformara­ko legean emendakin bat ezartzeko, gerora Euskal lurralde elkargo bat bidera lezakeena. Eragileekin eginiko eztabaidak lagunduko duelarik euskal lurralde elkargo horren osaketan, agian Kortsikarra eredutzat hartu eta egokituz. Hori dena lortuz geroz 2012 ondarrean herri galdeketa ofiziala egin nahi luke BATERAk. Eta honetan emai­tza onak lortuz gero, hau da gehiengoa alde izatea parte hartzea %25a baino gehiagokoarekin, lege eta arauen osaketari lotzeko prest legoke. 2014ean liteke azken fasea, Frantses lurralde errefor­marekin batera, Euskal lurralde elkargoa osatuko luketeen kontsei­larien bozketarekin.

baterak lau urteko programa pikoan

Zarena Zarelako konpainiaren ikusgarria. Igandean, goizetik arats, dantzari elgarretaratze nagusia, bi mila dantzari, ibilaldia hirian gaindi, ikusgarria kirolzelaian. Bestalde, Glain auzoaldeko elkartetxean, larunbatean eta igandean, Baiona Banda taldeak ospatzen airoski bere 30 urteak.Ospital

eta Carrere kantariak igande arasaldeko ikusgarrian. ­Miarritzen, bestak Bibi auzoaldean.­Hazparnen, larunbatean eta igandean, Urkoiko arrapesta, igandeko ospakizunak Paxkoeneko plazan.­Larribarren, herriko bestak.

13

Page 14: Herria 3054

Han eta HeMen

Emazteak Euskal Herrian (4)

Maite Lafourcaden entzutea aski da hor­taz jabetzeko, erra­ten duelarik «Au Pays Basque la femme était juridiquement l’égale de l’homme.» Nolaz daki hori ? Aitzin e ko men deetako Lapurdiko notarioen aktak az­tertu dituelako. Gauza bera ikus genezake Euskal Herriko edo­zein lurraldeetan, baita u rrunago. Adibidez, Pirinioetan Comminges eta Couserans eskualdeko ohi­duretan, Isaure Gratacos ikerlariak aipatu dituenak li­buru batean : Fées et Gestes, Femmes Pyrénéennes : un statut social ex-ceptionnel en Eu-rope (Privat, 1987). Azpima rratzen du e makumeen sexual askatasuna, baita bi sexuen arteko berdintasuna, eta etxearen lehenta­suna antolaketa so­

zialean. Beretzat ez da dudarik euskal zibilizazioaren ezauga­rriak aurkitu dituela hor.

Hain zuzen, i k e r k e t e k agerian utzi dute etxon­doaren ga­rrantzia gure jendar tean , baita balio zuela jendeen izenda tzeko. 2000. urtean, Gatuzain ar­g i t a l e t x e a n agertu nuen liburu bat gai

honi bu­ruz : Euskal D e i t u r e n K r o n i k a k . Orain onar­tua da eus­k a r a z k o deitura gu­ziak etxe izenak di­rela. Baita erran nahi bat dutela, gehien ba­tean zerbait

ikusteko duena toponimiarekin (leku izenekin), baina batzuk antroponimoak (jende izenak) direla eta horietan emazteenak badirela. Adibidez : Otxanda­baratz edo Mariluz, Otxanda eta Mari emakume izenez osa­tuak.

Gutxiago aipatzen da, haurrek amaren domonimoa (domo­nimoa etxe izena da) hartzen zutela, prima zelarik eta emaz­tekiak ez zuela senarrarena hartzen, baizik eta kasu ho­rretan alderantzizkoa gertatzen zela. Ikerlari gehienak, izan daitezen kanpokoak edo he­

mengoak, dokumentuetan ez dute holakorik ikusten, menta­litate sexista batek itsutzen di­tuelako. Frantzian, ezkonduak diren emazteek, ohitura dute senarraren izena hartzeko –na­hiz eta ez den legerik horretara behartzen dituenik­ eta beren deitura eman ahal izateko haurrei, XX. mende amaiera arte beha egon dira. Beraz neska batek etxaldearen ondorengoa ukaiteak ekartzen zituen ondorioetan, duela 20 mende Estrabonek (Geogra-fia) deia aipatzen zituen berak dira : ­ ondoko batekin ezkon­tzeak, dotea ekartzea daka­rrela, beraz gizonak ere horre­tara behartuak zirela, emaztea zelarik etxekoa. Orain, garbi geldi dadila, ez zela baitezpa­da andere­esposaren dotea ; “La Noce Basque” deitu eki­taldietan edo liburu batzuetan errepikatzen diguten bezala ; “etxe­sartzea” aipatzen dute­nean.­ emazteak zituela etxeari lotu eskubideak : adibidez boz­katzekoa. Frantses estaduan 1944ean lortua izan dena.

Notarioen aktak eta estatu zibila

Etxesartzea

Liburu eder bat plazaratu du Agurtzane Ortiz Lopetegi irun­darrak Manex Er­dozaintzi­Etxart gure poeta han­diaz, Manex Er-dozaintzi-Etxart herriaren poeta izenburuarekin (Elkar). 1991­1992 urteak arte ez zuen batere ezagutzen ozti­bartar olerkaria irundar honek. Manexen lagunak, Manex go­goan eta Zabalik elkartekoak, garai hartan bildu ziren, fran­tsizkotar ezagutuaren obra na­saia biltzeko, ikertzeko, argi­tzeko, ezagutarazteko. Orduan zen irundar ikerle gaztea lan horri lotu, geroztik “nere Manex” deitzen duenaren bizia eta obra errotik sakonduz. Liburuan bi atal dauzkagu. Lehenean, Manex Erdozaintzi­Etxarten bi­

zia (1934­1984) zaigu aurkeztua, Ibarla herrian sortu zenetik, fa­milia, istudioak, frantsizkotar bi­lakatze eta gai­nerateko ibilbide ongi betea, nahiz eritasunak gaz­terik ereman. Bi­garrenean, iker­leak idazlearen azterketa lite­rararioa egiten dauku, obraren hiru dimentsioak

barnatuz, poesia naturalista, humanista eta soziala. Duela 25 urte zendua da Manex bainan oraindik atxikimendu handi bat badago hari buruz, ez bakarrik Oztibarren eta Amikuzen bainan Euskal Herri osoan. Liburuaren sarhitza, idazlearen adiskide handia izaniko Joxe Azurmen­diri zor diogu (250 orrialde, 19,5 euro).

Herriaren poeta

Marikita Tambourin (gero beretik)

Duela 2 urte argita­ratu zuen Anuntxi Arana angeluar an­tropologoak “Eus­kal mitologiaz ­ Jen­tilak eta kristauak” euskarazko liburu argia (Elkar, “Terre et gens” kolekzioa). Liburu bera heldu zaiku oraikoan, bainan frantsesez, Edurne Alegria urruñarrak segur­taturik itzulpena : De la mythologie basque - Gentils et Chrétiens. “Publiko zabalari eskainia den obra sinple, argi eta egokia”, Peio Etcheverry­Ainchart argita­ratzaileak dionaz.Eta hala da, nornahiren meneko den liburu bat dugu hor, ezi­nago argia, Euskal Herrian nola bizi izan diren tokiko sinesmen zaharrak, kristautasunarekin gurutzaturik. Hots bien arteko sinkretismoa zaiku aurkeztua. Elizak nahi izan du bere bidea egin sinesmen zaharrak desa­gertaraziz, mitologiako pertso­naiak ahalaz deabrutuz ; bai­nan ez du helburu hori ardietsi,

ondorioz sines­men zaharretako pertsonai batzu beretu ditu, nolaz­pait saindutuz. Anuntxi Aranak “deabrutze­sain­dutze” bikoiztasun hori ongi esplika­tzen dauku. Eta liburuaren azken zatian, idazleak jende askoren l e k u k o t a s u n a k agertzen ditu, hor ere sinkretismo

hori agerian u tziz. Euskal He­rrian gertatu dena mundu osoan gertatu dena baizik ez dela e rran daukute bai Anuntxi Aranak bai Edurne Alegriak. Historiaren unibertsaltasuna. Eta testuaren frantseste lana arazo berezirik gabe egin du urruñarrak, behar zen guziz “iturrirat zuzenki joz”, bereziki gauzak zehazki espli­katu behar direlarik, interpretatu gabe. Eta “irakurlearen buruan nolazpait sartuz, itzulpen on bat egiteko”. Hots, idazlearen eta irakurlearen arteko zubi lana egin du itzul tzaileak (120 o rrialde, 15 euro).

euskal mitologiaz

14

Page 15: Herria 3054

GarateneanIbarrola - Kurutcharry ........ 50Oyhenart - Harizmendy ..... 11Ez dugu izan asteheneko parti­daren ikusteko xantzarik. Baina xantza izanen zena ote? Ikusi duten jendeek ez daukute deus haundirik erran partidaz bainan zer erran ote? Guk bederen ikusten dugu hor bere mugak ere badituela Heguiabeherek, hoinbertze aldiz laudatu du­gunak. Eta ez omen du Oyhe­nartek ere osatu haren eskasa. Ibarrolari gaude gu aldiz, noiz ukanen dituen partida batzu bere beteko pilotariekin. Gau­den halere ixilik: bat behar­eta Waltari ukanen dute hor berean Harizmendyrekin aste huntako irabazleek. Hea zer ikusiko du­gun orduan? Garaziko trofeo horrek aurten ere eman behar luke berea.

BaionattipianTellier - Jeannots ............... 50Lavielle - R. Dermit ............ 40Goratzen ari da denaden ikusle kopurua trinket zahar hortan, Ezcurrak kudeantza hori bere gain hartuz geroz eta hobe. Eta partidak ere bazuen zerbait onik ortzegunean, bereziki Te­llier urruñar gaztea prezatu baitu jendeak bere bizitasunarentzat. Zenbaitek ikus omen lezazkete gogotik bi landestarrak elgarre­kin Lavielle osatuz Jeannotsen beso azkarrak.Egiaren erraiteko egin dute be­ren partidañoa hola ere, oren bat eta hogei iraun baitu partida horrek. Agian heldu den maia­tzak zerbait ekarriko du berekin.

Itsasun jokoberriEtcheverry - Bessonart ..... 40Ibarrola - Ducassou ........... 39

kirolak

pilotaGaltzaleen aste txarra pilotan

Atharriko ezkerpareta trinket eginik lehenagoko Ximunen taularekin, horra Jokoberriko Trofeoaren jokatzen hasi direla ortziral aratsean bi partida ontto jokatuz. Ducassou herritarrak ordaindu du partida hortan Ku­rutcharry ezin etorri dena, eta ondarrean Hervek eta Senper­tar gazteak dituzte doi­doietarik auzoko Ibarrola eta herritarra garaitu.Helduden ortzirale huntan, Sor­huet eta Saint­Esteben herrita­rrarekin izanen dituzte konduak goragoko partida horren ira­bazleek. Eta finala maiatzaren 2an jokatuko da igandean, baz­kariarekin ondotik, ahusagailu izanen dituztela denbora be­rean Etcheverry eta Sorhouet kantariak. Izenak eman: tel. 05.59.29.87.97.Bielle - Harizmendy ........... 40Olçomendy - Ezcurra II ..... 38Partida pollit hau ere izan dute Itsasun, orai bere burua ezagu­tarazten duen Mattin Olçomen­dy Baigorri­Germiatar gazteare­kin. Badugu ba gazte batzuen beharra.

Pilotarienak AngelunTrofeo hori ere jokatuko da oraino Haitzpean heldu den maiatzaren 7tik 12ra. Lehen finalerdia, 7an 7 orenetan: E tcheverry ­ Harizmendy eta Waltari ­ Etcheto. Aldiz, bigarren finalerdia Ibarrola ­ Oçafrain eta Sorhuet ­ Ezcurra. Beraz, hobe­renekin.

Hegoaldean, buruzburuka irriskutsuekinEibarrenYves Xala ........................... 22Xebaxtien Gonzalez ............. 5Berasaluze IX - Laskurain . 22Olazabal - Pascual ............... 9

Apezetxea - Larrinaga ....... 22Ongay - Urbenaga ............. 16Horiek ziren asteleheneko par­tidak. Lehena zaluegi joana buruz buru Xalaren 7 sakerekin, hau 8 – 1, hasita laster. Han zu­ten Waltari ikusleetan.Aimar kolpatu IruñeanPatxi Ruiz ............................. 8Aimar Olaizola ..................... 5

Saralegi - Apraiz ................ 22Berasaluze VIII - Begino.... 17

Diaz - Eskudero ................. 22Belloso - Zabala ................. 18Aimarrak serioski kolpatu du be­launa eta hortan gelditu.CalahorranI. Perez - Zezilio ................. 22Cabrerizo - L. Galarza ....... 21

Titin – Meririo ..................... 22Idoate – Goñi III ................. 11

LizarranIdoate - Pascual ................. 22Aritz Lasa - Eulate ............. 18

Julen Retegi ....................... 22Iñaki Leiza .......................... 17

HernaninOlaetxea - Oteiza ............... 22Mendizabal I - Argote ........ 21

Iñaki Beroiz ........................ 22Mendizabal II ..................... 18

Bego

Sara-Azkaingo Xapeldunak

erruGbilari Gazteen leHiaketa HazParnen

­ Iragan apirilaren 17 an, Xapitaleko zelaian izan da, Minimes errugbilari gazteen zoingehiagoka. 12 jokolarietako 24 talde arizan dira lehiaketa hortan: Angelu ; Arrangoitze ; Larresoro; Argelès/Gazost; Azkaine/Sara; Bardotze; AS Baiona ; Miarritze ; Bidarte ; Kanbo ; Grenade S/ Garonne ; Hazparne ;

Hernani ; Mugerre ; Nafarroa ; Ondrese ; Ordizia ; Ortzaize ; St Médard en Jalle ; Donibane Lohizune ; Donapaleu /Sauveterre; Senpere ; Hendaia ; Urruña/Ziburu; Ustaritze.Egun osoa jokoan arizan ondoan Azkaine/Sara taldea atera da xapeldun. Isabelle Pargade, kirolaz arduratzen den andere Axuantak eman ditu sariak irabazduneri. Hac elkarteko bi errugbilari eta Miarritzeko bi jokolari gaztek : Baptiste Roidot eta Paul Raffault, bere aldetik eman dituzte opari zenbeit merezitu dituzten talde batzueri. Antolatzailek eskertzen dituzte Herria eta Garbiki sindikata beren laguntzarentzat eta ere saltegiak eta ofizialeak, aldi bat gehiago emankor agertu baitira pesta egun huni buruz.

errugbia

union basque : uztaritzeko finalakIragan asteburuan, Uztaritzeko Kiroleta trinketean jokatu dira Union Basque batasunak pilotan muntatu bederatzi lehiaketaren finalak. Huna emaitzak:

eskubaloiaIrisarriko Airoski gelan, herritarrak eta Tolosakoak elgarren bete izan dira eta berdinean gelditu, 27­ra, hiru ehun bat lagunen aitzinean jokatu duten partidan. Tolosan, hangoek irabazia zuten azken puntan eta doi­doietarik. Aldi huntan, irisartarrak hobeki heldu dira. Partida erditan, aitzinean ere ziren, 15­13, alta Florian Ranza esku batean kolpatua izanik. Ondarrerat, denak ere azkar jokatu dira, Irisartarrentzat Frantxoa Jaureguy eta Marius Kovacs bereziki, balentria pollitak

eginez. Horiek hola, bi minuto partida bururatu aitzin, Tolosarrak ziren bi tantoren abantzuarekin bainan Baxe­Nabartarrek, erne eta kementsu, ardietsi dute berdintzea, Simon Perez eta Alexandre Mellouk­eri esker, bai eta aski erne egon beste tantorik ez uzteko kanpotiarreri.

eskubaloia

GEROAK ­ B ÑAPURRAK LAPEYRE Enit ­ VIART Pierre­Jean .............................40IRISARRI SISSOKO Iban ­ OILARBURU Julen ............................39

GEROAK ­ A URRUÑA ONGARET Xan ­ ZUBIETA Hugo .................................40BAIGORRI ERRAMUZPE Iñaki ­ CASEMAJOR Patxi .....................29

XORIAK ­ BUHALDEAN DETCHEVERRY Thom – BIDART Thibaud ..................40OZTIBARRE AIZAGUER Peio – OLHARAN Baptiste ........................19

XORIAK ­ A KAPITO HARRI ETCHEVERRIGARAY Baptiste ­ PECHBERTY Antoine ..................................................40ITSASU MONCE Victor ­ LESPADE Alexandre .........................24

ARINAK ­ BSARA PREVOST Axel ­ VIDAL Baptiste ................................40NOIZBAIT LAFITTE Benoît ­ DOUALET Xabi ................................18

ARINAK – A URRUÑA LARRETCHE Eñaut ­ BIDEONDO Vincent ..................40ITSASU LARTEGUY Maxime ­ LARTEGUY Rémi ......................03

GAZTETXOAKNOIZBAIT LARRONDO Maxime ­ DOYHENART Guillaume .........40BAIGORRI ERNAUTENE Fabrice ­ LABAT Mattin ........................10

CADETS­JUNIORSSENPERE LOPEZ Peio ­ TELLECHEA Jon ...................................40B.A.C. ITURBE Jon ­ ELIZAGOYEN Xabi ................................24

SENIORS KAPITO HARRI LAMBERT Lionel – DAGUERRE Michel .......................40ABARRATIA ETCHEVERRY David – BISCAY Emmanuel ................34

15

Page 16: Herria 3054

Aste berezia da hau urte guziz munduko hainbat euskal etxe­tan, astelehen huntan Gernikako bonbardaketaren 73. urteurrena izan delarik anitz baitira egun hortaz oroituz eta Gernikan hil zirenak gogoan atxikiz Bakea eta Euskal Herriak populu eta gizarte gisa dituen eskubideak aldarrikaturik ekitaldi ofizialak egiten dituzten euskal etxeak. Asteburuan irakurtzen genuen Estatu Batuetako Salt Lake Tri­bune egunkarian Madalena eta Jaime Sangronizen lekukota­suna, aspalditik Salt Laken bizi baina gernikarra den bikotea.Egun 80 urtetarik goiti dutelarik atzo balitz bezala dute gogoan hegazkinek heien he­rria birrindu eta suntsitu zuten eguna, aste­lehena hura ere eta merkatu eguna, hain­bat lagun garbiturik. Gernikan eta Euskal He rrian berean ezezik, Diasporako hainbat he rritan diren Gernikako Arbolen aitzinean egin dira ekitaldiak, Uruguai, Venezuela, Txi­len... eta partikulazki Argentinako anitz herri eta hiritan. Gai seriusaren ondotik, beste urtebetetze bat, baina hau alageragoa: Uruguain, Co­

lonia departamenduko Carmelo herrian, 15 urte bete ditu ‘Ibai Ondoko Etxea’ (sic) Euskal Etxeak. Jaialdi eder batez ospatu dute eta karia hortara dantzariak ekarrarazi dituzte Rio de la Plata bestaldean den Bue­nos Airestik, Ekin taldeko dantzariak hain zuzen, heien dantzariekin batera ikuskizun ederra eskain zezaten apirilaren 17an Uama antzokian. Jaialdia baliatu dute elkarteko bi lehenengo lehendakariak ohoratzeko, Julio Ariztia eta Mirta Isoco. Zorionak heieri gu z­tieri. Barnealderago, eta Argentinan, Cordoba probintzian, Rio Cuartoko Gure Ametsa Eus­

kal Etxean Imanol Bilbao izan da omendu dutena, 1994ean euskal etxea sortu zutenen taldekoa eta elkarteak ukan zuen lehenengo presidenta. Izan ere, euskal etxe­ko ohorezko lehendakari izen­datu dute. Eman dakoten plakan, hauxe du erraiten, hitzez hitz, euskara hutsean: «Imanol Bil­bao­ri, Ohorezko Lehendakaria, nekaezin eta betiereko lanagatik. Gure Euskal Etxean, 2010eko Martxoaren 30ean». Zorionak zuri ere, Imanol. Eta ondarrean, larunbateko hitzor duak, horietarik bi bederen:

Mexiko hiriburuan, Euskal Etxean, Baztango Eguna ospatuko dute, urte guziz bezala Maiatzaren lehenean. Eta frango hurbilago, Irlandako Belfasten, Bertsu afaria edo Ber-tsoDinner deitu duten ekitaldia eginen dute, euskal­irlandar elkarte batek antolaturik, hau ere heldu den larunbatean, Maiatzaren lehe­naren egunean. Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapelduna eta Jon Maia arizanen dira. Langileen eguna manera berezian os­patu nahi duenak, ahal baldin badu, badu non hauta.

inbido

Gernika gogoan, biba Maiatzaren lehenaeuSkal diaSPora

Joxeba Etxarri

Su-mendiek hautsa burrustan botatzen dutelarik…

Duela bost aste bat­batean “iratzartu” da Islanda hego­aldeko su­mendi bat, Eyjafjöll deitzen dena eta geroztik ukaiten du zonbait eta zonbait aipaldi! Azken bi aste horie­tan bereziki, su­mendi horrek botatu hautsak hedatzearekin Europan gaindi, haizeak gisa hartakoak izanez…Ikaragarriko buru­hausteak izan dira hor gaindi hegazkinen mugimendua arrunt trabatua aldika, eta lekuka arrunt geldi­tua ere, aski barreatzearekin hautsa xehe xehea izanik ere kaltekor izan ditakeela hegaz­kinen motorrentzat… Etzela baitezpada hainbeste lanjer, Europako gobernuak sobera beldurti agertu direla, hortaz ere izan dira haatik gaitzeko eztabadak… Ikerle eta jakintsu­nak ez denak ados gainerat…Islandan berean badira 130 su­mendi ez direnak arrunt “hilak”, artetan “iratzartzen” ahal be­raz… Joanden hilabete hortan kolpez “kexatu” den hori aspal­dian geldirik zagon. 1823­an “iratzartua” azken aldia, badu beraz kasik berrehun urte! Ge­roztik, Islanda toki hotza baita, arrunt Europa iparraldean, hor­ma edo izotz “xapel” lodi batek estalia zaukan, estali horrren izena Eyjafjallajökull, orai ai­

nitzek mendia bera ere hola deitzen bere ohiko izena aitzina luzatzen diotela…Xuxen erraiteko, nehork ez daki nolako makurrak izan ziren 1823­ko iratzar­aldi hartan. Be­rriak etziren orai bezala jakiten. Bestalde, denbora hetan, hega­zkinik etzen. Mendeak jin, men­deak joan, frangotan gertatu da haatik, eta ez bakarrik Islandan, su­mendiek hauts erakitua bu­rrustan botatzea, inguruko baz­terrak estaliz, bainan batzue­tan gertatu da ere, azken aste hotan bezala, oldarrean zeru alde biziki gora bota hautsak urrun hedatzea haizeak azkar joitearekin…

Pinatudo kexatu zenean

Gisa hortako gertakarietan, ai­

pagarriena oro­bat 1783­koa, Islandako beste su­mendi bat, Laki deitua, asko denbora arizan zelarik hautsa bota eta bota, zernahi jende hil bai­tzen Europan gaindi (ehun milaz goiti, dio­tenaz), zernahi abere ere ba,

zaldi, ardi eta behi, hauts­euri tzar batek Frantzian ere bazterrak fundituz Ipar­raldetik haste eta kasik Bordeleraino! Hau aldiz ez da hain aspaldikoa: Filipinetan, 1991­n, Pinatudo su­mendia kolpez hasarretu zen, hautsa bota eta bota, bost ehun bat urte “gel­dirik” zagoela! Zonbait hilabete lehenago, ali­maleko lur­ikara izana zen eskualde berean, 1450 la­gun hil ere baitziren. Ainitzen gostuko, lur­ikara horren ka­rietarat, gaitzeko eremuak ha­rrotu ziren lurpez eta ondorioz, ondoko urtean, hola zen “ira­tzartu” Pinatudo mendia. Ondo hetan bizi ziren zonbait ehun

lagun hil ziren ( kasik mila ere, berriketari batzuen arabera). Makur handi­handiak izan ziren, Asia hego­ekialdea arras luzaz egon zen hodei ilun baten me­hatxupean…Eta su­mendiaren iratzar­aldiak iraun zuen bost hilabete… Zonbat iraunen ote du Islandako horrenak? Iduri du azkarki eztitu dela jadanik azken egun hotan. 19. mende­koak segitu zuen nunbait han urte osoa, artetan eztituz eta gero berriz azkartuz… Beste arrangura bat badute haatik han gaindi. Hurbil­hurbila bada

beste su­mendi bat, deitzen dena Katla. Historialariek diote Eyjafjöll “iratzartzen” den aldi bakoitx denbora poxi bat goiti beheiti “iratzartzen” dela ere Katla hori eta ardurenean bor­tizkiago berdin! Muslaria

Pinatubosumendi, Filipinetako sumendiarengatik lurra bi urtez hoztu zen gradu batez

Islandako sumendiaren kexaldia…

Uruguaiko Carmelo herriko Euskal Etxearen urtebetetze besta, dantzariak Aitor Alava zu zendari dantzari. Arg. EuskalKultura.com

16