herria 3013

8
2009-ko Ekainaren 25-ekoa - 25 Juin 2009 - 1,10 - N° 3013- ISSN 0767-7643 Norbait azkarki laudatzen bada azkenean haren kaltetan izaiten da (André Siegfried) ZERU IZARGABEA BIHAR ? Duela guti, Bigorreko Pic du Midi-rateko gomita bat ukan dut, Pirene elkartearen ganik. Denek dakigu Pic du Midi kasko hori zeru zabala ikuskatzeko eta ikertzeko gune premiatsuenetarik dela Europan, 2877 metroko goratasunean. Aitzin hortan beraz, kasko hortara ginen kazetari frango deituak, han beharra zela ere, bertze jende askoren artean, Hubert Reeves jakintsun ospetsua. La Mongie elurgunean zitzaikun finkatua hi- tzordua arrastiriz, handik teleferikoz igaiteko Pic du Midi kaskora, gauerdi irian itzulerako bidea hartzeko gisan. Bainan, eguneroko tehentan itzaturik-edo, ez diot ororen buru gomitari ihardetsi, harat joaiteko gutizia handia naukalarik alta nere baitan. “Astakeria ederra egin duk hor !” dautate erran adiskide batzuk... Nere mea culpa egin behar dut gisa hortan, eta hemen aipatu, labur bada labur, gomita horren mamia. Zeru garbiz, 3000 izar segurik ikuska zitaizkeen gauez Pic du Midi kaskotik ez hain aspaldi arte. Bainan ikuskatze lan hori gero-eta zailagoa bilaka- tua da, hirietatik altxatzen diren argien gatik (karrikak eta bastimenduak argitzeko argiak bai eta komertsioetako seinale argidunak), argi horiek zerua argitzen dutela gehiago hiria bera baino, ondorioz zerua frangotto kutsatuz. Frantzian, hiri gotorrenetatik, garai batean nornahik 2000ko bat izar ikus zezakeen begi hutsez, gaur 15 bat baizik ez, lodienak. Pic du Midi-tik ageri omen dira, Bagnères de Bigorre eskualdeko argi-hodei- etaz bertzalde, Tolosa, Bartzelona ala Zaragoza gaineko argi-itsasoak, gero eta zabalagoak... Hori dela-eta, François Colas astronomoak eta Sebastien Vauclair astrofisikariak kudeatzen duten Pirene elkarteak erabaki du “Zeru izartsuaren nazioarteko parke na- tural babestua” sortzea, mendietako parke naturalen iduriko bat, Europako bakarra mementoko. Gisa hortako bat ba omen da jadanik urte andana bat hontan, ondorio onekin, Quebec-en, Mont-Mégantic mendi- an. Operazio horren helburua da, hamar urte barne, hirietako argien kutsadura apalaraztea, hiriak bertzela argituz, gaur argitze horien zati on bat debaldetakoa delarik. Gizadiak zerua dauka ondare lehena, behar dugu beraz zaindu, nahi badugu izartsu geldi dadin. Gure haurrek ez ote dute zeru izartsu bat merezi ? P.J. Llodioko JEZ enpresaren umea 20.000 biztanleko Llodio hirian (Araba) kokatzen da JEZ enpresa, treinbide- tako piezetan bereziturik. 235 langile dauzka, 2008an 42 milioi euroko aferak egiten zituela, aitzineko urtean baino %20 gehiago, hots garapen betean dagon enpresa, munduan gaindiko 37 herrialderi dituela fabrikatutako piezak saltzen. Garapen bide hortan, enpresa horrek nahi zuen hemen gaindi nonbait lantegi bat ideki, Frantziako eta herri- alde frankofonoetako merkartuetara gehiago sartzeko... Arberatze arras gune egokia gertatu zaio, autopistatik 20 minutetan, bere piezak alde asko- tara kamiunez errexki karreatzeko gisan. 2007ko ekainean hasi ziren lehen urratsak Arberatzen, 25.000 m2- ko eremu batean eta bi urte berantago, hara 7.700 m2-ko lantegi eder bat, Orteseko Gauche-Moulia-Muru arkitek- to kabinetak eginik planak, inguru- menaren errespetu handienean, berezi- ki arrabotsetaz begiratzeko, Europako HQE arau zorrotzenak betez, gisa hor- tako bakarra frantses lurraldean. 18 milioi euroko inbestizamendua, hori- etan 3 milioi egitura publikoek ekarririk. Tokiko ofizialeak arizan dira lantegi ho- rren eraikitzen. 80 bat langile bizpahiru urte barne Uda huntan, agorrilean, hasiko da piezen ekoizten MFA lantegia, 43 langilerekin, 9 lagun kudeantzan, besteak produkzionean, hauetarik gehienak inguru hurbilekoak eta gazteak. Ainitz jende presentatu da lan- postu eske MFA lantegi hortan, hori- etan omen 50 laborari baino gehiago bainan xifre hau ez zaiku baieztatua izan. Dena den, hemendik 2012ra, beste 33 lanpostu sortu beharrak dira. Guzien zuzendari, Bernard Tenoux, Nantes hirikoa, Angelun bizi dena. Lehen urtean 1000 pieza nahi lituzkete ekoiztu, bigarrenean 2000 eta hiruga- rrenean 3000 (10,3 milioi euroren men- tura). Bestalde, MFAk lan frango behar omen luke ere eman inguruko egitura batzuri (entretenitze, zaintza, garbitze, mantenimendu, informatika zerbitzu...), azpikontratuan, aipatu gabe lantegi horrek Arberatzeri eta Amikuzeko herri elkargoari ekarriko dizkioten diru zamak, lur-zerga eta lantegi-zerga gisa. Hitzaldi eta bisita Joanden ortzegunean, mota guzitako kargudun asko zen MFA lantegira hur- bildua, estreinaldirako. Sauveur Bacho Arberatzeko auzapezak guzieri ongi- etorri beroena eginik, lerro lerro mintzatu dira Frantxua Maitia Akitani- ako kontseilaria, J.J. Lasserre Departa- menduburuordea, Eric Narbais-Jau- reguy Amikuzeko herri elkargoko lehen- dakaria, Jean Marie Berckmans Baio- nako komertsialdegiko burua, Eric Mor- van suprefeta, eta ere, bistan da, Urtsa Errazti JEZ lantegiko zuzendari oroko- rra, Marc Kaddoura JEZ-eko adminis- trazio kontseilu burua eta Bernard Tenoux MFAko zuzendari gaztea. Guziek laudatzen zutela MFAk Arbe- ratzen abiatuko duen abentura mires- garria. Hitzaldietatik landa, aurreskua eta xingola mozte, eta lantegiaren bisi- ta, kaskak buru gainean, teknologia modernoena miresteko parada. Onda- rreko Paxkal Indo eta Thierry Biscary txalapartarien doinuen oihartzuna luzaz entzun dadila Arbertazen gaindi. Nork erranen zuen egun batez Arberatzen arto landen artetik altxatuko zela lantegi metalurgiko bat ? Hori da alta gertatzen ari. Joanden astean, ospe handiz estrei- natua izan da Matériel Fe- rroviaire d’Arberats (MFA) lantegia. ARBERATZEN, LANTEGI METALURGIKO BATEN ABENTURA MIRESGARRIA Punta puntako teknologia erabiliko dute langileek Xavier Gauche arkitektoa eta Eric Morvan suprefeta, irripartsu Bernard Tenoux MFAko zuzendaria eta Urtsa Errazti JEZeko zuzendari orokorra Xingola moztea Kargudunak lantegia bisitatzen Gisa huntako piezak dira fabrikatuko Arberatzen

Upload: 8probintziak

Post on 07-Mar-2016

307 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Herria 3013

TRANSCRIPT

2009-ko Ekainaren 25-ekoa - 25 Juin 2009 - 1,10 € - N° 3013- ISSN 0767-7643

Norbait azkarki laudatzen badaazkenean haren kaltetan izaiten da

(André Siegfried)

ZERU IZARGABEA BIHAR ?Duela guti, Bigorreko Pic du Midi-ratekogomita bat ukan dut, Pirene elkartearenganik. Denek dakigu Pic du Midi kasko horizeru zabala ikuskatzeko eta ikertzeko gunepremiatsuenetarik dela Europan, 2877metroko goratasunean. Aitzin hortan beraz,kasko hortara ginen kazetari frango deituak,han beharra zela ere, bertze jende askorenartean, Hubert Reeves jakintsun ospetsua.La Mongie elurgunean zitzaikun finkatua hi-tzordua arrastiriz, handik teleferikozigaiteko Pic du Midi kaskora, gauerdi irianitzulerako bidea hartzeko gisan. Bainan,eguneroko tehentan itzaturik-edo, ez diotororen buru gomitari ihardetsi, haratjoaiteko gutizia handia naukalarik alta nerebaitan. “Astakeria ederra egin duk hor !”dautate erran adiskide batzuk...

Nere mea culpa egin behar dut gisa hortan,eta hemen aipatu, labur bada labur, gomitahorren mamia. Zeru garbiz, 3000 izarsegurik ikuska zitaizkeen gauez Pic du Midikaskotik ez hain aspaldi arte. Bainanikuskatze lan hori gero-eta zailagoa bilaka-tua da, hirietatik altxatzen diren argien gatik(karrikak eta bastimenduak argitzeko argiakbai eta komertsioetako seinale argidunak),argi horiek zerua argitzen dutela gehiagohiria bera baino, ondorioz zerua frangottokutsatuz. Frantzian, hiri gotorrenetatik,garai batean nornahik 2000ko bat izar ikuszezakeen begi hutsez, gaur 15 bat baizik ez,lodienak. Pic du Midi-tik ageri omen dira,Bagnères de Bigorre eskualdeko argi-hodei-etaz bertzalde, Tolosa, Bartzelona alaZaragoza gaineko argi-itsasoak, gero etazabalagoak...

Hori dela-eta, François Colas astronomoaketa Sebastien Vauclair astrofisikariakkudeatzen duten Pirene elkarteak erabakidu “Zeru izartsuaren nazioarteko parke na-tural babestua” sortzea, mendietako parkenaturalen iduriko bat, Europako bakarramementoko. Gisa hortako bat ba omen dajadanik urte andana bat hontan, ondorioonekin, Quebec-en, Mont-Mégantic mendi-an. Operazio horren helburua da, hamarurte barne, hirietako argien kutsaduraapalaraztea, hiriak bertzela argituz, gaurargitze horien zati on bat debaldetakoadelarik. Gizadiak zerua dauka ondarelehena, behar dugu beraz zaindu, nahibadugu izartsu geldi dadin. Gure haurrek ezote dute zeru izartsu bat merezi ? P.J.

Llodioko JEZ enpresaren umea20.000 biztanleko Llodio hirian (Araba)kokatzen da JEZ enpresa, treinbide-tako piezetan bereziturik. 235 langiledauzka, 2008an 42 milioi euroko aferakegiten zituela, aitzineko urtean baino%20 gehiago, hots garapen beteandagon enpresa, munduan gaindiko 37herrialderi dituela fabrikatutako piezaksaltzen. Garapen bide hortan, enpresahorrek nahi zuen hemen gaindi nonbaitlantegi bat ideki, Frantziako eta herri-alde frankofonoetako merkartuetaragehiago sartzeko... Arberatze arrasgune egokia gertatu zaio, autopistatik20 minutetan, bere piezak alde asko-tara kamiunez errexki karreatzekogisan. 2007ko ekainean hasi zirenlehen urratsak Arberatzen, 25.000 m2-ko eremu batean eta bi urte berantago,hara 7.700 m2-ko lantegi eder bat,Orteseko Gauche-Moulia-Muru arkitek-to kabinetak eginik planak, inguru-menaren errespetu handienean, berezi-ki arrabotsetaz begiratzeko, EuropakoHQE arau zorrotzenak betez, gisa hor-tako bakarra frantses lurraldean. 18milioi euroko inbestizamendua, hori-etan 3 milioi egitura publikoek ekarririk.Tokiko ofizialeak arizan dira lantegi ho-rren eraikitzen.

80 bat langile bizpahiru urte barneUda huntan, agorrilean, hasiko dapiezen ekoizten MFA lantegia, 43langilerekin, 9 lagun kudeantzan,besteak produkzionean, hauetarikgehienak inguru hurbilekoak etagazteak. Ainitz jende presentatu da lan-postu eske MFA lantegi hortan, hori-etan omen 50 laborari baino gehiagobainan xifre hau ez zaiku baieztatuaizan. Dena den, hemendik 2012ra,beste 33 lanpostu sortu beharrak dira.Guzien zuzendari, Bernard Tenoux,Nantes hirikoa, Angelun bizi dena.Lehen urtean 1000 pieza nahi lituzketeekoiztu, bigarrenean 2000 eta hiruga-rrenean 3000 (10,3 milioi euroren men-tura). Bestalde, MFAk lan frango beharomen luke ere eman inguruko egiturabatzuri (entretenitze, zaintza, garbitze,mantenimendu, informatika zerbitzu...),azpikontratuan, aipatu gabe lantegihorrek Arberatzeri eta Amikuzeko herrielkargoari ekarriko dizkioten diruzamak, lur-zerga eta lantegi-zerga gisa.

Hitzaldi eta bisitaJoanden ortzegunean, mota guzitakokargudun asko zen MFA lantegira hur-bildua, estreinaldirako. Sauveur BachoArberatzeko auzapezak guzieri ongi-etorri beroena eginik, lerro lerromintzatu dira Frantxua Maitia Akitani-ako kontseilaria, J.J. Lasserre Departa-menduburuordea, Eric Narbais-Jau-reguy Amikuzeko herri elkargoko lehen-dakaria, Jean Marie Berckmans Baio-nako komertsialdegiko burua, Eric Mor-van suprefeta, eta ere, bistan da, Urtsa

Errazti JEZ lantegiko zuzendari oroko-rra, Marc Kaddoura JEZ-eko adminis-trazio kontseilu burua eta BernardTenoux MFAko zuzendari gaztea.Guziek laudatzen zutela MFAk Arbe-ratzen abiatuko duen abentura mires-garria. Hitzaldietatik landa, aurreskuaeta xingola mozte, eta lantegiaren bisi-ta, kaskak buru gainean, teknologiamodernoena miresteko parada. Onda-rreko Paxkal Indo eta Thierry Biscarytxalapartarien doinuen oihartzuna luzazentzun dadila Arbertazen gaindi.

Nork erranen zuen egunbatez Arberatzen arto landenartetik altxatuko zela lantegimetalurgiko bat ? Hori daalta gertatzen ari. Joandenastean, ospe handiz estrei-natua izan da Matériel Fe-rroviaire d’Arberats (MFA)lantegia.

ARBERATZEN,LANTEGI METALURGIKO BATEN

ABENTURA MIRESGARRIA

Punta puntako teknologia erabiliko dute langileek

Xavier Gauche arkitektoa eta EricMorvan suprefeta, irripartsu

Bernard Tenoux MFAko zuzendaria etaUrtsa Errazti JEZeko zuzendari orokorra

Xingola moztea

Kargudunak lantegia bisitatzen

Gisa huntako piezak dira fabrikatuko Arberatzen

• Iran herrian iragan diren bozek zer-nahi aipaldi ukan dute munduan gain-di. Gehiengoentzat, egia erran, jukutriaharrigarriak izan dira boz horien kondake-tan eta ainitzek eman ere dute Mahmud Ahma-dinejak presidentak bildu duen gehiengoa ezdela fidagarria baina zer egin hauteskundehorietako Mir Hosein Musani galtzaleak etabesteek. Zuzen edo ez, politikak bere ezinber-tzeak baditu eta irabazlea goretsi dute denadenberehala Siriako presidentak, eta ere Irakekoak(Jalai Talabani) auzoetan, bai-eta Korea Iparre-koak. Geroxago ere berdin egin dute hor helduG8-ko nazioneen biltze hura ekain hunen25etik 27ra beharra dena Italiako Trieste hirian.Politikaren legeak holakoak izaiten dira, elga-rren beharra ukanen baitute beti, bai-eta Irana-rekin ere, oldez eta moldez, Amerikak etaguziek. Horra zertako ez diren ausartatu Irana-ren gogorki kondenatzerat, eta are gutiago,baztertzerat. Holaxet dira manifestaldi jendetsueta gogorrenak eztitzen ari emeki emeki, zortziegunez eta gehiago arrabots eta protesta ikara-garriak egin ondoan. Miliunka karriketaratuaden herri hortan, poliziak tiratu du ere itsurat,hamar hil bederen eginez eta ehunka kolpa-tuak. Eta mundu guziaren protestak, NicolasSarkozy frantsesaren eta Angela Merkel alema-narenak barne.• Europa Batuaren kudeantza aldizkatuz egi-ten baitute, helduden astetik harat Suediarenkondu izanen da. Hango bi minixtro, CeciliaMalmstram, euro-gaietaz arduratzen dena, etaCarl Bildt, kanpo-zeretaz axolatzen dena, min-tzatu dira erranez Suedia ongi prestaturikdagoela kargu horrentzat...

• Kurutze Gorriak bere 150garren urteburuabete du. Mundu guzian hedatua den erakundehori (Musulmanek ere berea baitute, ez kuru-tzearena baina ilargiarenarekin). Solferinokoguduan sortu zen, hango guduka famatuarenondotik (frantses-austriarren artekoa), gerlakozaurituen soleitzeko, gerlaren bi alderdietakoakberexgorik gabe.• Apezen urtea hastea erabaki du Aita Sain-duak mundu guziko. Munduak bazituen

408.240 apez 2007 urtean, aitzine-koan baino 200 gutiago, eta giristinoak

miliar bat pasa, emendatzen ari Afrikan,bainan ez Europan.

• Langabezia ezagutzen du gutiaski munduguziak bainan ez denetan berdin, bixtan dena.Munduaren osotasuna kondatuz, badira aurten210 miliunez goiti langabezian, hots % 6,7 heinhori. Europear batasuna bera hartuz, haatik, %8,6 emendiotan ere da haatik. Amerikar EstaduBatuetan gutiago (%5). Eta Amerika Latinan(Hegokoa) % 9. Afrikar iparraldean badoa lan-gabezia hori % 13taraino. Baina Hegoafrikakdu gorena, % 25ekin.• Afghanistan herrian bozak emanen diraabuztuaren 20an president berriaren hautatze-ko. Izanen bide dute nor hauta : kandidatak 41badituzte jadanik. Heien artean bat kanpokozeren ministro ohia, Abdullah Abdullah, eta horida orai bigarren aldikotz presentatzen den Pre-sident xaharraren kontrario handiena.• Israelek bere proposamena egin du musul-manekilako bakearen alde. Ez dugu ahantzianola egin zuen Barak Obama amerikar presi-dentak Israel eta musulmanoen berebertasunberezien proposamena, hauk biak bat-bestea-ren ezagutzerat hain nekez ekarriak direlarik. Biilabeteren buruan beraz Benjamin Netaniahuisraeldar lehen ministroak ihardetsi dio Obama-ri erranez, segurki bake xedeak dauzkala berakere Mahmud Abbas palestinarrarekin bainahunek ere ezagutzekotan Israel juduaren bere-bertasuna. Gainerat, Jerusaleme hiriarenkasuaz dio hori dela judu batuen kapitala eta,funtsean hor direla ere lehengo Bush presiden-tarekin finkatu ezagupenak.• A gripa hori beti emendatuz doa munduangaindi : 30.000 eri hunkiak baditu orotara, delaFrantzian (Tolosako 11 eskolier), eta Kanadan(540 kasu berri, orotara 3500, eta hiru hil).Argentina Buenos Airesen ere bai (32 eskola-tan), eta Ingalaterran kasu berriak.• Italian, Berlusconi presidenta inarrostenduten solas ainitz badabila auzi berezi batez :baduela bere gisako biltzartegi bat, halako jau-regi batean, zernahi emazteki eder eta arin bil-tzen duena eta hantxetan araberako besta lillu-ratsuak ere Sardaniako lurraldean. Eta batbatean jalgi da fama etxe hura saltzeko duela,balioa 200 miliun eurokoa duelarik. Bainanhuna azken huntan presidentaren gobernuakezeztatu duela saltze horren berria.• Ingalaterran bestelakoak ditu arras Brownlehen ministroak, hartaz dabiltzan famak.Gogoikertze-sondaietan eta arrakastan ere gal-dua gertaturik travaillisten buru hori, bazaudenainitz ez ote zuen demisione edo zerbait holakoerabaki hartuko. Ez ordea, berak hedatu duenberri hunen arabera. Aitzinetik, kaseta ezagutubatean jakinarazi du berak : batere dudarikgabe, 2010eko hauteskunde orokorretan pre-sentatzeko gogoa daukala segurki.

MINTZATU DAErregea mintzatu da astelehen aratsaldean. Bar-katu, ez omen dugu erregerik. Presidenta damintzatu, Nicolas Sarkozy, deputatu eta zena-turrak espresuki bildurik Versailles hiriko jauregimiresgarrian eta gisa hortan baliatuz lege-nagu-siaren kanbiatzeño batek berrikitan emana dionerrextasun bat... Presidenta hola mintzatzeadeputatu eta zenaturren aitzinean ez ditake bere-naz batere gauza txarra bainan holakoetan atsu-luki behar dea hoinbeste halarga, hoinbestefazoin eta espantu, hoinbeste gastatuz gainerat,holako eguna ainitz gostatzen ere baita alabai-nan? Dena den, presidenta mintzatu da hiru orenlaurden ezbaian eta zernahi gai hunkiz bainanxehetasunetan sobera sartu gabe, ondoko egu-netan gauzak hurbilagotik ikusten ahalko direla...Krisia aipatu du bixtan da, azpimarratuz gorakikrisia hori hor bada ere aldaketa pizkor ainitzbehar direla akulatu lehen bai lehen eta denbora-rik galdu gabe, arrazoin gehiagorekin oraino kri-sia hor delakotz preseski! Erran du azken biurtetan gauza asko kanbiatu dela, ez bagira erehorri denak hanbat ohartu. Gisa guziz, munduakanbiatu dela eta kanbiatzen ari, gisa hartaratbehar dugula jokatu, aitzinerat egiteko gisan.Artetan, iduri zuen kasik ezkerraldeko norbaitzela mintzo, sozial-maileko neurri batzu aipa-tzean edo errepikatzen zuelarik gure jendarteanbaztertuak direnak behar direla azkarki lagundu...Erakutsiz ere ingurumenaren arrangura handibat. Hiru hilabetez, batzuekin eta besteekin solaseta solas ariko omen da gobernua eta gero har-tuko ditu, zernahi sailetan eta Urtats aitzin nihun-dik ahalaz, araberako erabakiak... Opor laburrakberaz aurten minixtroentzat, edo oporrik baterez!

LANEAN 67 URTEAK ARTE?Berriz ere solasa hedatu da erretretarat joaitekoadina, legezko adinaz ari gira hor bixtan da, kan-biatua izaiten ahal litakeela. Aspaldixkoan 60urtetan ezarria da, salbu ofizio penatu batzuetanari direnentzat. Horrek erran nahi du beraz 60urtetan hartzen ahal duzula erretreta, ez denahaatik osoa izaiten hunenbeste urte ez balinbazi-ra lanean arizana ( 41 urte erretreta aurten har-tzen dutenentzat). Bat-batean horra nun berriz

aipu duten 60 urteko muga horren haustea eta67-etan ezartzea! Zazpi urte gehiago, ainitz da ezidurika! Ainitzen gostuko haatik, aski aldaketahandia aipatzen dute gutixagokoa aiseago onar-tarazteko menturan! Nagusi eta enpresaburuelkarteek nahi lukete alabainan muga kanbia-tzea, bainan 62 edo 63 urtetan ezarriz, ez 67-etan... Deus ez da oraino eginik bainan erretretakutxak ez direla-eta hain azkar, goitxago edoberantxago segur lanean urte gehiago beharkodela sartu!

BERRI TXARRAMichelin etxe handi famatuak jakin-arazi du biurte barne mila kangile gutiagorekin askiko duela.Xuxen xuxena erraiteko, 1093 lanpostu diradesagertuko. Nehor ez omen du haatik kanpora-tuko. Erretretarat helduko direnentzat ordainik ezdu hartuko. Beste batzu erretretarat joanen diraadina arras bete gabe. Eta beste batzueri eskai-niko diote laneko tokiz kanbiatzea bainan betietxe beraren kondu.Nola bestalde ere lan eskasa emendatzen ariden, gobernua beltzurika dago, holako erabakiezkorra ez denetz arintzen edo goxatzen bede-ren ahal... Hainbestenarekin, zer jakiten da? Michelin etxehorek berak gaitzeko lantegi handia eta ederramuntatzekoa duela laster, bainan... Indietan!

AZTAPAR LUZEAK...Euro-hauteskundeak oraintxe iraganak, horraapailuak polliki hasiak helduden martxoko lurral-de-bozeri buruz. Edouard Balladur gobernubu-ruak kudeatu batzorde bereziak aldakuntza askosustatu nahi baitu, erakusterat emana izan da lur-raldekatzea osoki kanbiatua izaiten ahal litakeela,22 lurralde izaiteko partez ez bailitazke 15 baizik,bainan hori hola egin behar bada geroxago ger-tatuko da, ez helduden udaberriko bozak aitzin.Anartean, hautetsi frangoren arrangura, berezikiezkerraldekoena, gobernuak nahi dituela nolaz-pait mugatu eta berdin ttipitu ere lurralderi behineman eskubide eta ahalak... Parisek aztaparluzeak dituela eta luzeak bezen xorrotxak... Eskubatez emana beste eskuarekin berriz beretu nahieta airoski oraino! J-B D

2

ETAk Polizaburu bat erahil ArrigorriaganEduardo Puelles, Espainiako poliziaburua hil du ETAk, Arrigorriagan eginatentatuan, bere autoa bonba lapa baten bidez zartarazita. Espainiakopoliziaren informazio brigadako inspektorea zen Eduardo Puelles, 49 urtezituen. Euskalduna zen, bi semeren aita, Barakaldon sortua bainanArrigorriagan bizi zena. Polizia iturriek diotenaz, bi kilo lehergai ezarriakzizkioten autoaren azpian erregai biltegiaren ondoan. ETAk hil duen lehenpertsona 2009an. Elgarretaratze eta manifestaldiak egin dira leku asko-tan eta besteak beste legebiltzarrean ETAren erahilketa salatzeko.Alderdi politiko guziek gaitzetsi dute atentatua.

ETAko hiru ustezko kide arrastatuak UsurbilenEspainiako Poliziak ETAko hiru ustezko kide arrastatu dituUsurbilen,Gipuzkoan. Miaketak egin eta 70 kilo lehergai inguru atzemanditu. Poliziak uste du, ETAko kide legalak, fitxatu gabeak, direla etaAbiadura Handiko Trenaren obren eta enpresen kontrako operazioetanparte hartu dutela. Poliza iturrien arabera beti, Eduardo Puelles polizainspektorearen hilketarekin ez dute deus ikustekorik. Miaketak Ualdeaizeneko industria gunean egin dituzte etxebizitza bezala prestatu egoitzabatean.

Zergen bidez %16,8 diru biltze gutiago Euskal adminiztrazioak zerga-bilketaren bidez % 16,8 diru gutiago bildudu aurten urtarriletik maiatzera : orotara 4.6 milioi euro bildu ditu euskaladminiztrazioak, jaz baino 783 milioi euro gutiago. Urtarriletik maiatzera,556 milioi euro bildu ditu Arabak, Bizkaiak 2.228 milioi eta Gipuzkoak3.872 milioi. Enpresek ordaindu zergak dira murriztu direnak krisiareneraginez.

Krisiak ez du eraginik aldiz turismoarentzatKrisiak aldiz ez du eraginik izan Euskal Herrirat hurbildu diren bisitari-entzat. Maiatzean 180.000 bidaiari inguru izan ziren Araban, Bizkaian etaGipuzkoan: 2008an bezala. Nekazalturismoak arrakasta berezia izan du,%8 bidaiari gehiagorekin. Bidaiariek egonaldi laburragoak egiten dituzte.

EA-ko zuzendaritza berria Donostian egin kongresuan, EAkzuzendaritza berria hautatu du. PelloUrizar izanen da alderdi buru berriaeta Maiorga Ramirez bozeramailea.Alkarbide alderdi berria sortu zutenEAko kide ohiak, ordea, ez dira kon-gresura agertu. EAko idazkarinagusi berriak adierazi du alderdiakbarne krisia gainditu eta norabidebakarra daukala orain kasik ahobatez onartua. Biltzar Nazionalakonartu duen txosten politikoarenarabera, alderdi abertzaleen artekolankidetzaren eta elgarretaratzearenalde lan eginen du EAk, bainanindar abertzaleen biltze horrek bidepolitiko eta baketsutik joan beharkodu.

Iniciatiba internacionalistaren kontrako auzia ? Europar hauteskundetarako Iniciatiba Internacionalista izeneko zerrendaburua zen Alfonso Sastreren kontrako salaketa ezarri du Manos Limpiassindikatak, Gara egunkarian idatzi artikulua gatik. 82 urteko antzerki egi-leak idatzi artikuluan dio min haundiko garaiak datozela ez badira bakea-ren aldeko elkarrizketa eta negoziazioa bideratzen. Herritarrak beldurtueta mehatxatzen dituela dio sindikatak bere salaketaren argudiatzeko,ETArekin kolaboratzen duela, terrorismoa justifikatuz eta biktimak gutie-tsiz. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentak, IniziatibaInternazionalista politikatik desagertzeko beharrezko neurri guziak hartubehar direla adierazi du.

Uholdeak Nafarroako hainbat herritanAsteazkeneko gauean ekaitzak euri asko bota du Nafarroa aldean.Lekuka 26 litro bota ditu bereziki Iruña aldean eta 12 litro hamar minutuzAgoitzen. Ondorioz soto asko urpetuak izan dira eta suhiltzaileek bazutennun zer egin.

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusia Iragarria zen bezala, eusko legebiltzarrak Alberto Surio izendatu duEITBko zuzendari nagusi, PSE, PP eta UPDren botoekin. Diario Vascoegunkarian lan egin du urte askotan Alberto Suriok, politika saileko kaze-tari eta analista bezala. Ez du euskara menperatzen. Bingen Zupiriarenlekua hartuko du beraz. Lehen zuzendari nagusia izanen da, 1982 azgeroz, EAJ-PNVri lotua izanen ez dena. 1982tik 1998ra, EITBko zuzen-dari nagusia Eusko Jaurlaritzak izendatu zuen. Geroztik EuskoLegebiltzarraren gehiengoak onartu behar du zuzendari hautagaia.

Irungo futbol taldea bigarren mailan Real Union, Irungo futbol taldeak bigarren mailan jokatuko du heldudendenboraldian. Sekulako balentria irundarrek egin dutena Alcorcon garai-tuz 3-1. Aldiz Alaves eta Eibarrek hirugarren mailera jautsi beharko duteeta Donostiako Errealak bigarren mailean segituko du,Martin Lasarteentrenatzaile berriarekin. Lehen mailean bi euskal talde gelditzen zaizki-gu, Bilboko Athletic eta Iruñako Osasuna.

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERREIRIBARREN-en

segida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZE - Tel. 05 59 41 99 02

BESTA EDERRAK

Donibane Lohizunen, aroa ere alde, Jondonane besta ederrak ukan dituzte, bizikiederrak eta jendetsuak. Gizon eta emazte, xahar eta gazte, gehienak gorri ta beltxezjauntziak! Giro arraroa burutik buru. Zernahi entzule Pier-Pol Berzaitz eta Naia Ro-bles-entzat, bai eta, biharamunean, elizan, herritar kantari eta musikarientzat. Mundubat Jondonaneko suentzat, arrakasta gaitza bazutelarik bestalde eskuin eta ezkermuntatu ausagailuek. Igandean, kartsutasun handia meza nagusian, bazterrakalegera ondotik egiten den aurreskuaren karietarat, giro hauta herri-bazkarian. Alta,haurren eguna ere, bestetako azkena, aski airoski joan da, haur guziak loriatuak!Azpimarratzeko besta horietan gero eta gehiago sendi dela euskal-giro sano bat, ezbaita guti! Batzuen arrangura, arrangura bakarra azkenean, etzela aise autoarentzat leku batenukaitea! Autoa hiri erdi hortarik arras urrun uzterat bortxatua izaiten berdin! Bainanhori beti hola da ainitz jende biltzearekin...

ARIZ IKASTEN DA!

Ikastolen alde eta Integrazio Batzordearen fagoretan muntatu pilota partidak ere xar-manki joan dira Jondonane-kari, Donibane Lohizuneko Ravel ezkerparetan, joko-berrin... Egia erran, merexiko zuten jende gehiago ere biltzea. Behar da erran zernahihitzordu bazela bestalde aratsalde berean, eta kasik tenore berean... Dena den, giroona zen hor ere eta pilotariek ukan dute txalo ederrik! Partida nagusian, Alfaro etaBessonart hein bat aise nagusitu Patrick de Ezcurra eta Laskurain-i, 40 eta 29.Laskurain, atsegin handiz ikusi duguna, biziki pilotari fina da, beso gaitza duena,bainan ez du taularen eta sarearen usaiarik, haste hartan galdua bezala zen. Gerohaatik, hein batean jarri da eta, ariz ikasten baita, eta trebatzen, segur laster hel lita-keela joko hortan ere hoberenen lerrorat!

ETXEBIZITZA GOGOAN

Beti minbera daude etxebizitzaren gainetik sortu arazoak. Hemengo bereko jendeak,bereziki jende gazteak, hemen berean kokatzeko molde hobea ukaiteko menturanAbertzaleen Batasunak eskatua du etxebizitzaren agentzia sozial batzu xutikezartzea. Batto bada Hendaian, beste batzu idekitzen ahal litazke Miarritzen etaDonibane Lohizunen, AB-k atseginekin hartu du berri hori. Donibandar abertzalehautetsiek badute haatik beste arrangura bat: Alturan izeneko auzoalde berria erai-kitzen ari baitute Senpere alderateko errebide xaharraren bazterrean, nahi luketesaltegigune zerbait han berean kokatzea, gauza beharrenak bederen han erostenahal izaiteko, hiritik urrunxko dela alabainan, hiru kilometrotan baita, kasik lauetan...

URRUÑAKO LANDATXOA

Urruñan estreinatu dute Landatxoa etxegune berria, hautetsi eta kargudun asko bil-durik karia hortarat. Orotarat 19 bizitegi berri, 12 eraikin berean direnak eta ondo har-tan berean 7 etxe arrandan hartzeko, denak ingurumenaren axola handi batekinmuntatuak eta ahal bezen indargai guti erretzeko moldearekin, denak COL elkar-tearen eskutik, herriaren laguntzarekin.

LUMA BETI AITZINA

Ziburun, joanden egunean iragan da Luma haurtzaindegi euskaldunaren biltzar na-gusia. Luma badoa bere bide, giro on batean, herriko etxearen sustenguarekin etabeste laguntza batzu ere segurtaturik, gisa hortako sail batentzat egokiak direnak. Al-dian 12 haur hartzen ditu bainan ez dira denak betan hor izaiten eta orotarat 29 haurizan dira jaz haurtzaindegi hortan ibili direnak. Biltzarraren karietarat azpimarratu daberriz ere holako haurtzaindegi baten berezitasuna, besteak beste, nola ez, euskarariemaiten dion lehentasuna. Azpimarratu ere on litakeela holako sarea aitzina hedatzenahal balitz...

3

IUTarekin jo aitzinaIUTarekin jo aitzina

IZEN EMAITEA gune huntan :http://www.iutbayonne.univ-pau.fr

DUT eta lizentziaprofesionalak

BAIONAKO IUT - 17, Paul Bert plaza - 64100 BAIONA - Tel : 05 59 57 43 03

BANKUKOLIZENTZIAPROFESIONALA

Ofizio bat komertsanteta enpresa ttipien zerbitzurako

ALTSASUKO BERTSULARI FINALAKEuskadiko eskolarteko XXI.bertsulari xapelketaren fi-nalak iragan dira larun-batean Altsasuko Burundapilotalekuan, goiz partean14 urtez pekoena, ara-tsaldean 14-18 urteko gaz-teena. Entzule multzo ede-rra bildu da bi saioetannahiz oraino gehiagorenlekua bazen pilotaplazaeder hartan. Fernando An-bustegik kudeatu ditu egunosoan egin beharreko lanak.Zalantzarik gabe erran di-taike gaztetxoen finala ira-gan urtekoa baino hobeaizan dela orokorki. Taldehortan 14 ziren hasieran lehian, bigarren faserako 6 hoberenak zirela sailkatzen,heietan iparraldeko hiru, Eñaut Zaldunbide, Maddi Sarasua eta Ortzi Murua.Azkenean Ortzi Murua azkaindar gazteak eskuratu du xapela, ez baitu segurebatsia, ikusiz bere erregulartasuna saio denbora guzian, Mikel Iturriotzgipuzkoarra gelditzen zela xapeldunorde.Aratsaldekoan 13 ziren hastapenean, hor ere 6 zirela sailkatzen kartzelako lanaegiteko, heietan Maiana Irigoien Baionakoa eta Mattin Lucu garaztarra. Kartze-lako lana, oso pollita, honela formulatua zen : “Zu itsua izan zara bizi osoan,zientziaren aurrerapena tarteko ikusteko ahalmena ber eskuratu duzu. Une hone-tan kendu dizkizute estalkiak begietarik”. Egia erran ez dut neronek ulertu “bereskuratu” hitza zergatik emana zaioten sortzetik itsuak balin baziren. Ateraldiezberdinak izan dira horrekin. Bainan paso hau nere iritzi pertsonala zen. Denaden, bukaeran goizean xapeldunorde gelditu denaren arrebak Amaia Iturriotz-ekjantzi du gazteen xapela, beste gipuzkoar Ane Labaka zagola xapeldunorde.Oroitgarrien banaketa eta xapeldunen agurrekin bukatu da eguna. B.S.

ORTZIRALEAN, EUSKALTZAINDIA HAZPARNENEuskaltzaindiak 1918ko urte ondarrean egin zituen lehen urratsak eta 1919ko irailan xu-tik ezarri lehen bulegoa, 12 euskaltzain osorekin, horietan Iparraldeko hiru : PierreBroussain hazpandarra, Pierre Lhande baionesa eta Martin Landerretche buzunarizta-rra.Euskaltzaindiak sortze horren 90. urtemugako ospakizunak abiatu zituen jazko larrazke-nean, Iruñean, Pirinioetako hizkuntzen kongresuarekin. Ospakizun horiek heldu den urrihastapenean burutuko ditu, Donostian eginen duen batzar handiarekin. Artetik, Ipa-rralde huntan ere nahi du 90. urtemuga hori molde berezi batez ospatu, Beñat Oiharza-bal euskaltzainburuordeak eta Aurelia Arkotxa eta Xarlex Videgain euskaltzainek jaki-narazi daukutenaz.Euskaltzaindia Hazparnen bilduko da ostiral huntan, ekainak 26 : goizarekin eus-kaltzainen arteko bilkura bat eginen da, aratsaldean aldiz (16:00) Euskaltzaindiak Elgarzerbitzu publikoen etxera gomitatzen ditu hazpandar eta euskaltzale guziak, han osokieuskaraz emanen diren hitzaldietara. Beñat Inchauspe auzapeza ez hor izanez, PatxiArotzarena auzapezordeak die orori ongi-etorria eginen eta Andres Urrutia euskaltzain-buruak agurra. Ondotik lau mintzaldi lerrokatuko dira : Piarres Charrittonek aurkeztukodauku Pierre Broussain, Hazparneko auzapez eta Euskaltzaindiaren sortzaileetarikizana ; Emile Larre mintzatuko zaiku Jean Hiriart-Urruty zenaz, hau ere hazpandarra,HERRIA astekariko kronikari eta zuzendari izana. Gero entzunen ditugu Hazparnekoeuskaraz bi lekukotasun, bi ikerle gazteren ganik : Maia Duguine hazpandar ikertzailehizkuntzalaria ariko da Hazparneko euskararen berezitasunez, eta Manu Padilla IKERikerguneko ikertzailea Hazparneko euskaraz, 18. mendeko testu argitaratugabe batenarabera. Oren bat eterdi inguruko hitzaldi saila.Bezperan aldiz, erran nahi baita ortzegun huntan berean, Euskaltzaindiko Iparraldekoordezkaritzaren biltzar nagusia iraganen da Baionan, Gaztelu Berriko bere egoitzan.

AHL berriaren aldekoekttanttoa markatzen

Gobernu buruari igorri gutunaBi eskakizun egin dizkiote Frantziako gobernu buruari, Alain Rousset Akitania buruakbultzatu gutunean Akitaniako 37 hautetsik : Tours/Bordele partearen eraikitzeko kapi-tala osoki segurtatzeko urratsak erna ditzan. Bigarrenik berehala abia ditzan kon-tzertazio lanak Bordeletik Hendaiara artinoko partearentzat. Ageri hori izenpetu du-ten hautetsi gehienak ezkerrekoak dira, iparraldetik lau izen agertzen dira, Jean Gre-net deputatua, Didier Borotra senadorea eta bi ezkerrekoak : Annie Jaraud Vergnollesenadoresa eta Jean Espilondo Angeluko auzapeza. Azken honen kasuan duela biurte presentatu zelarik deputatu bozetara argi eta garbi Baionatik Hendaiara bigarrentreinbide baten eraikitzearen kontra agertu zen. Alain Lamassoure eurodeputatuarenizenik ez da agertzen nahiz bera deplauki bigarren treinbidearen aldekoa izan.Lehen ministroaren ihardespenaFrançois Fillon lehen ministroak gobernua bildu du ostiralean eta deliberatu Baiona-tik Hendaiarateko partearen ikerketak eginen direla bigarren treinbidearentzat, ho-rren parterik handiena lurpez irekiko delarik. Hala beraz osoki arrazoin emaiten dielaaldekoak diren hautetsiei, eta MAM aldiz bazterturik gelditzen, hauxe bezala hegoLapurdiko, Errobiko eta Errobi/Aturriko hautetsiak. Hona mamua berriz zutik ezarria.Jada fortuna bat gostako lukete obrek kostaldean, baina gastua askoz biderkatukoda oraino lurpeko tunel batekin. Hain zuzen bigarren linea puskaketarako pentsatuaizanik, tunela ez da egokia produktu kimikoak garraiatzeko zenbait ehun metro bainoluzeago denean. Non harrapatuko den obraren diruzama erraldoia, eta seguritate le-geak nola beteko diren, erroz gora abiatzen gara berriz dozier horretan.

MAITE DITUGUN OLERKARIAKJose Mari Zendoia donostiarrarekin

Hatsa elkarteak Jose Mari Zendoia 46 urtekodonostiar olerkaria gomitatzen du ekainaren27an , Senperera. Hitzordua, Amotz La-rraldean, larunbat goizeko 9.15etan. Oinezkoibilaldi bat eginen da lehenik Atxulegin gaindi,Ainhoan. 13:00tan bazkaria Zugarramurdin(izenak aitzinetik emanez), 16:00etan, AmotzLarraldean, Jose Mari Zendoiak bere olerkiakaurkeztuko ditu, 17:00tan Auxtin Zamoraren“Zernahi izan eta ere” eta Koldo Zubeldiaren“Antologia poetikoa 1984-20009” liburuen aur-kezpena.

Jose Mari Zendoia

Ibaierrekak elkartea laneanEnergia berriztagarri proiektuak bideratzen ditu IBAI ERREKAK elkarteak.Ingurumen eta energia krisi garai honetan, energia berriztagarriak dira aterabidea. Etahorietan, energia ekoizten duten mikro zentral hidraulikoak. Ingurumenari ez diote kalte-rik egiten, eta asko instala daitezke Euskal Herrian, eihera zaharrak energia iturri izaite-ko eraldatuz adibidez. Bidarteko Izarbel lan gunean muntatua den Ibai Errekak elkar-teak bideratzen ditu teknikoki horrelako energia berriztagarri xedeak, eta diru laguntzakeskuratzeko gisan biltzen. Jada 8 proiektu badira, eta ADEME, diru laguntzak ematendituen erakunde publikoari irailean aurkeztuko dizkiote dozierrak.

GAY PRIDE ETA APEZPIKUAJoan den larunbatean Miarritzen iragan den homosexualen Gay Pride ibilaldiak mi-lako bat lagun bildu ditu, homosexualeri egina zaizkien diskriminazioak besta giroansalatzen zituztela. Ez da haatik elgarretaratze hori denen gustukoa izan. Marc Ailletapezpikuak, helarazi daukun ageri baten bidez, goraki salatzen du egitate hori,berezikiago manifestaldi hortan aurkitzen den “Sœurs de la perpétuelle indulgence”elkartearen hitz “probokatzaile eta arnegatzaileak”. Bide beretik jorratuz Miarritzekoauzapezaren utzikeria. Errefera berehala etorri zaio, bixi bixia, Didier Borotra auza-pezaren ganik : “Ahalgegarria aurkitu dut zure gutuna… Politikari gisa, ez naizsekula Elizako aferetaz arduratzen, egizu berdin Herriko Etxeko gauzekin”.

Amaia Iturriotz eta Ortzi Murua (Arg. Berria)

Lauak azkarki txalotuak izan dira, Laskurain, De Ezcurra, Bessonart eta Alfaro.

4

Parropiak antolatzen duen LOTOA - Larunbat aratsean, kirol-degi berrian, 21etan xuxen, Loto bat antolatzen dute parropiakoeta kermezako arduradunek. Sari eder frango badira irabaztekoeta giro ona segurtatua izanen da usaian bezala. Jateko etaedateko izanen da ere. Parropiako kermeza aldiz iraganen dauztailaren 5ean, igandearekin.

Musikaren besta - Larunbat honetan ospatuko dugu besta hauKanbon. Goizeko 11etan, musika eskolako gazteen harmoniakkontzertu bat eskainko du eta aratsean Kanboko harmoniarenaldi izanen da. Bi kontzertuak hiri erdian iraganen dira.

JEIKADIren dantza ikusgarria - Behereko Plazan, larunbataratsaldean, 16etan, JEIKADI taldeko dantzariek emanen dutedantza ikusgarri bat.

Besta berri - Ederki iragan dira, joanden igandean, Besta Berrikari izan diren meza eta proosionea. Erran behar da Itsasuarreklaguntza ederra ekarri dutela mezan eta proosionean parte har-tuz beren banderari, makilari, zapur, guarda eta dantzariekin.Kanboko Izarrako musikariak hor zirelarik behar ziren aireenemaiteko. Proosioneak berriz hartu du lehenago zuen itzuli osoa.Lau aldare baziren biziki ederrak eta ageri zen norbeit arizanazela horien muntatzen gostu eta borondate handirekin. Mihiseakleihoetan, belarra eta loreak bide gain eta bazterretan eta jendeainitz besta horretan parte hartzeko gogotik kantatuz. Goresme-nak besta horri hats berri baten emaiteko lanean arizan diren he-rritar guzieri.

Albeniz-en ohoretan - Albeniz zendu zen Kanbon 1909an etaaurten ekitaldi batzu antolatuak dira bere heriotzaren 100garrenurtebetzea kari. Hala nola ekainaren 28an, igandean, 11etan,Albeniz musika kioskoaren ondoan, Eric Couprie zizelkariakeskaini Albeniz-en itxura estreinatua izanen da. Aratsaldeko17etan, elizan, piano kontzertu bat eskainiko du Rosa TorresPardo artista ezagunak. Bixtan den bezala Albeniz-en obrakemanen ditu.

KANBOEuskalzaindia Hazparnen - Ekainaren 26an, HazparnekoElgar Zerbitzu Publikoen etxean, arratsaldeko 4etan, jendeguziari idekia den ekitaldi berezi bat izanen da : Hazparnekoeuskaltzain izanak ohoratuko baitira eta baita atzoko eta egun-go euskalkia ere aipatuko. Hitzaldiak euskaraz izanen dira.Hona arratsalde hartako egitaraua : Patxi Arotzarena, auzapez-ordearen ongi etorria ; Andres Urrutia euskaltzainburuarenagurra ; Piarres Charritton euskaltzaina : Pierre Broussain,Hazparneko auzapez eta Euskaltzaindiaren sortzaileetarikizan zenaren omenez ; Emile Larre euskaltzaina : JeanHiriart-Urruty, Euskaltzain eta Herria astekariko kronikarieta buru izanaren omenez. Hazparneko euskarari buruz bilekukotasun : Maia Duguine ikertzaile hizkuntzalaria (EuskalHerriko Unibertsitatea eta Nantes-ko unibertsitatea) : Hazpar-neko euskararen berezitasunez bi hitz ; Manu Padilla,EHUko eta IKER ikerguneko ikertzailea : Hazparneko euskaraXVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabera.

Herriko pestak - Lehen lau pesta egunak untsa iragan diraguzien arabera. Sekulan baino jende gehiago izan da ortzi-ralean, Jondonaneko suaren inguruan. Behin aratsaldeapalean bi ikastegietako haurrak bildu dira kantaldi bateneskaintzeko, Amets Arzallus bertsulariak bota ditu herrikogiltzak hiru bertsu emanez. Gauean Pantxoa eta Peio abesla-riek eman dute kantaldia elizan, hau konkorreraino beterik zen.Larunbata beti jendetsua agertu da eta igandea guziz herrikoiabere kantariekin eta bere bazkaltiarrekin karriketan berean.Aratsaldeko pilota partidek ere arrakasta gaitza bildu dute.Astelehena ohiduraz Zelaiko aldi pestaren egitea eta hemenere jendea izan da nasaiki. Denbora alde izan da egun hori-etan eta ez da makur gaixtorik izan.

Sita/Sud-Ouest enpresari Hazketa 2010-en ihardespena -Duda handiak dauzka Hazketa 2010 elkarteak Sita/Sud-Ouest(France Déchets ohia) enpresaren zintzotasunaz. 1995az geroz,dio elkarteak, Hazketako hondakintegia ez da legeak manatzenzuenaren gisa kudeatua izan, ondorioz lurrarri kalte handiakerakarriz. 2006an, kalte horiek denen bistakoak izanki-eta, minis-teritzako ageri batek manatu zuen behar diren neurrien hartzea2009ko uztailaren 1a aitzin. Hiru urte kasik iragan dira, deusikegin gabe. 2009ko ekainaren 8an iratzarri da Sita/Sud-Ouest,40.000 tona hondakin lurpetik ateratzeko erabakia hartzeko,izigarriko usain, arrabots, errauts eta bertzerik ere sustatuz. Zer-gatik azken hilabetea igurikatu neurri horientzat ? Nork jasanenditu kudeantza dudakor horrek ondorioztatzen dituen gastuak ?Hazketa 2010ek berantetsia dauka hondakin gune horren behinbetiko hestea 2015ean. Hazketa 2010

HAZPARNE

Kermeza - Igandeaniraganen da ker-meza. 10.30etakomezarekin hasiko daelizan. Ondotik, La-rrundarrak soinutaldea gidari, denakMarzenia edo SantaMaria eskolara. Hanaperitifa eta bazka-ria. Aratsaldean Xu-rio pilotaplazan hau-rren ikusgarria, an-tzerki eta bertze.19etatik goiti taloak,musika, kantu etabertsu, zozketa erebai. Ongi etorri etabesta on guzieri !

AZKAINE

Jaun Erretora – Aitzineko larunbat eta igandeko meza buru-ratzean zabaldu diren abisuetan erran daukute gure jaun erre-tora bere familian pausatzen dagola arras goxoki. Bainan hauere jakinarazi daukute. Gure parropiatik johan zaukula Doniba-ne-Garazirat apez lagun gisa. Berri horrek ximiko handi bategin dauku deneri. Hoin ginen elgarri jarriak. Denez maitatuazen apez goxo eta kar handikoak bere lana handizki bazera-man galdetua zitzaion mail guzietan. Orai desiratzen dioguosagarria berriz kausiturik uros izan dadin bere lan eta toki be-rrian. Ordaina Frantxoa Garat jaun apeza heldu zauku Garazi-tik. Erran dankutenaz buruilean jinen da. Oraitik ongi etorrihoberena eskaintzen dugu gure artzain berriari.

Besta Berri – Besta Berri igandea joan da usaiako kartsutasu-nean beti bezala ospe handiena ekarriz Sakramendu Saindua-ri. Meza emaile eta prosionean Sakramendu Sainduaren era-biltzaile ginuen Andiazabal jaun kalonjea. Eskerrik beroenakjaun apeza. Zeremonia hortan jende alde ona aurkitu da baiherritar eta ere bai kanpotiar. Haur ttipi multxo pollita ere,andere kantariak, EMAK HOR-eko soinulariak eta usaiako gaz-teria. Ramuntxo Bereau kapitain berriaren manamenduari ple-gatzen zirela suisa, makilari, zapurrak, oilar, banderariak etasoldadoak. Goresmenak zueri gazteak. Gure arbasoetarikheldu diren ohidurak atxik beti egin ahala luzaz.

Erroten eguna – Frantzia guzian ospatua izan den Eihera edoErroten egunarentzat usaian bezala Plaza-Errotako etxekande-re Luixa Daguerrek zabaldu du bere etxea. Berekin daukaerrotaren erabiltzeaz eta errotak behar dituen arta eta askopunduren erreberritzea osoki gogoan hartuak dituen JeanBruno iloba. Gainerat Luixak hor zituen laguntzaile bere haurri-deak eta adixkideak. Zernahi jende iragan da hor. Denek ikusidute zer moldetan egiten zen irina lehengo denboretan, fami-lian hazkurri ziren ogi eta artoaren egiteko behar zena. Zabal-duak izan dire ere Daguerre familian zonbeit belaunalditakohor arduratu izan direnen argazkiak.

Urrezko Ezteiak – Ibarrun Kikerreneko Pierre eta HeleneLacroix senar emazteek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak.Berrogoita hamar urte ezkondurik eta oraino beti elgarrekinbizi. Zer etsenplu ederra gaurko egunean. Laborantza etxaldeattipia izanez eta familia hazi behar Pierre lanean ibili da Estay-nouren harrobian. Denbora berean Helenek etxeko lanaksegurtatu ditu. Lau seme alaba ohorezki altxatu dituzte. Gerojin dire sei haur ttipi. Aspaldian erretreta baliatuz goxoki elga-rrekin bizi dire. Zorionak Pierre eta Helene eta ahal bezainosagarri onarekin agian oraino luzaz goxatuko zaizte elgarre-kin zuen Kikerrene pollitean. Usaia duten bezala andere auza-peza eta Marie Benita axuantak beren agurra egin diote. He-rriaren partez beren opariak eskainiz.

SENPERE

Heriotze - Iragan ortziralean bere azken egoitzara eremana izanda Ximun Telleria 83 urtetan. Aurpegi ezaguna bat balinbazenUztaritzen, hemen sortua hemen berean ereman du bere biziguzia ile apaintzale ofizioarekin. Zonbait urte bakar du utzia zuelalana bere saloinean ordezko bat emanez. Bainan Ximun oso jen-dekina baitzen gazte gaztetik elkarte bizian engaiatu da eta betisegitu du. Miarritzeko dantza talde batean arizan bada ere zon-bait denbora, laster Labourdins elkartean lotu zen lanari alorezberdinetan parte hartuz : zangobaloian jokolari bezala lehenik,gero entrenatzaile, klikan klerona joile eta kantari koroan, maitebaitzuen kantatzea. Aspaldian elkartearen zuzendaritzan sarturikidazkari egon da lehenik eta 1978az geroztik lehendakari zenzintzo eta bipilki gazteak formatuz eta lagunduz. Maite zuen beredenbora libroetan txirrindula egitea eta urte luzetan adin mugaraheldu arte Uztaritzeko su-hiltzaileetan zen bolondres bezala.Denen eramaiteko osagarri onak lagundu badu ere, azken hi-labete hotan eritua zen eta bere familia osoaren erdian eman duazken hatsa. Talde guziek ehorzketa denboran eskaini diote zorzioten omenaldia gainez gain betea zen Bixintxo elizan. Maitebere lagunari eta seme alaberi eskaintzen ditugu gure doluminbizienak.Ortziralean zendu zauku ere Beñat Casaubon 52 urtetan, erita-sun dorpe baten ondotik. Doluminak familiari.

Arruntzako kermeza - Uztailaren 5ean igandez iraganen daArruntza kartiereko kermeza. Goizean parropia osoarentzatmeza bakarra han emanen da. Ondotik zintzur bustitze eta ohikobazkaria Aldacourrou gelan. Bazkal denboran eta ondotik jokoaketa loteriak. Ongi etorri hoberena deneri !

UZTARITZE

Jean Claude Ibar - Orok badakite JeanClaude Ibar Makear-Lekondarra dela, etagainerat bi herrietako erakaslea ginuela.Eta huna, denbora ongi iragan ondoangure haurñoen moldatzen erakaskuntzan,hartzen duela ongi merexitua duen erretre-ta !Dena den, eskolako besta kari, iraganlarunbatean, hor zituen bere aldean eskoli-er ohi batzu, bi herrietako auzapezak etaere ordainduko duen Frederic erakasleezaguna. Hitzaldi herrikoiak entzun etaerran ditugu gutartean, eta eskaintza xumebatzu ardietsi ditu orok hain maite eta esti-matzen duten erakasleak. Eta huna oraiukanen duzula etxean gehiago egoitekoparada, eta ere hoin maite duzun EuskalHerri osoaren itzulikatzeko astia, mendiza-le batzuekin ! Hiru maila baditu bere gainasko alorretan, eta huna maila batekoakargazki huntan Jean Clauden inguruan. Ezadiorik lagun, eta goraintziak etxekoguzieri !

Airetik - Bigarren mailan, finalerdietanditugu Jon Karrikarte eta Xabi Etxegoin,garaiturik 30-25 beren bi lagunak David etaMañu Duhart anaiak, bi oren hurbil bo-rrokatu ondoan. Goresmenak laueri !Lehen mailan, finalerdia galdu kintze xoilbatez Bonetbeltx eta Etxebarnek, 29-30,Azkaingo Laduche (hunek 8 bote) etaBerasategiren kontra. P.I.

MAKEA - LEKORNE

Departamenduko bi Urssafak bat -Enpresen tatsa sozialak eskuratzen dituURSSAF kutxak. Orain arte bi kutxa bazi-ren departamenduan, Iparraldekoak Lapur-di, Baxenabarre eta hego Landesetakoenpresenak eskuratzen zituen, Pauekoakaldiz Biarno guziko eta Xiberokoak. Juridi-koki bat egin dute bi kutxek, kargudunekdiote kutxa bakarraren egoitza sozialaAngelun dela, aldiz administrazio sail osoaPauen. Gehitzen dute lanpostu bakar batez dela galtzen, badaudela beraz hemenIparraldeko 74ak eta Pauen 86. Urssafare-kin hasi baterakuntza ez ote da orainFamilien Laguntza Kutxa eta Erien Axu-rantza Kutxetara ere lerratuko ? Geroariburuz ainitz galdera sortzen duen aktualita-tea.Busquet komertsa gunekoen protesta -Jada Jean Michel Veunac BAM hiri elkar-goko presidente ordeak errezibitu ditu joanden astean, baina beren kezka publikoegin dute hala ere. Busquet gunekokomertsantez ari gara ; Xavier MenouAngeluko zinegelako zuzendaria eta elkar-tearen presidenteak publikoki salatu baitunola botere publikoek urte bat osoan obrakburutu bezain fite Nazional 10 errepidean,nahi duen berehala ezker eta eskuinekobazter lerroetatik bat arra antolatu autobu-sak hortik pasarazteko. Diote ideia onakausitzen dutela baina kontsultatuak izannahiko zutela obrak hasi aitzin. Bi obraandanen artean hatsa hartzeko denborarikez dutelako.Oposizioa kontseilutik lekora mintzatu -Prentsaurreko berankorra egin dute oposi-ziokoek, Jean Espilondo auzapez sozialis-tak kontseilua gidatzeko dituen maneraksalatzeko. Gai batzuk aipatu gabe uztendituela, hala nola bidaieko jendeei buruzkoaktualitatea. Egia erran, kontseilu onda-rrean auzapezak hitza eman dio oposizioa-ri, honek deplauki ihardetsi dio berantegizela eta prentsaurreko bat eginen zuelaondotik. Jes ! hauxe bada manera !

ANGELU

Ostaler ikastegiko sei ikasle sarituakJada departamenduko sormen sariaeramana zuten gai beraren inguruan.Hauxe da burutu duten sormena. Lautrein bagunetan pentsatu di tuzte :sukaldea lehenean, jende helduen osta-tua bigarrenean, eta hirugarrenean 50haur jateko errezebitzeko lekua ; ideiaona kausiturik SNCFak lau bagun utzidizkie beren ideiaren gauzatzeko. Orainikusteko dena hauxe da, ea estatukofinalerako hautatuak izanen diren Mia-rritzeko ostaler ikastegiko sei ikaslehoriek.

Mus lehiaketa - Ekainaren 26an, 7etan, Miarritzeko Mizanbu Gaztetxeak(kart ing eta Atabal-en ondoan, LaNegresse edo Hauresta auzoa), mustxapelketa bat antolatzen du. Opariasko irabazten ahalko dira eta parte-hartzea 5 eurokoa da pertsonaka.Izen emateak egun berean egi tenahalko dira, bestenaz deitu 06 71 93 4953 zenbakira.

MIARRITZE

Danborrada kontzertua karrikan eta pesta hastapena Amets Arzalluz-ekin

Eskolako haurbatzu JeanClaude Ibar-eninguruan

5

Harri bizi (Diamantezko) ezteiak -Joanden larunbatean, Ortzaizenospatu dituzte harri bizi edo dia-mantezko ezteiak Jean BaptisteCamino eta Simone Laurent bereandreak. Lurdeko herriko etxeanlehenik, Dupieris orduko auza-pezari, eta ondotik Ahurtiko elizan,1949-ko otsailaren 26-an, Edmondherriko erretorari eman zuten elgarribaia beren biziko. Familia berri hor-tarik sortu ziren 5 haur eta ondotik11 ilobatxo eta ere arrahaur bat.Hirurogei urteren buruan Ortzaizehautatu dute ospakizun berezi ho-rrentzat. Eguna hasi dute meza

batekin, meza hori Joseph Camino, bikario jeneral ohia eta Jean Baptisten anaiakemaiten zuela. Bere predikuan Jean Baptiste ohoratu du bereziki Hautes Pyrénéesdepartamenduko ADAPEI sortu zuelako ahalmen gutiko haurren laguntzeko eta horriesker, 19 urtez, 600 lanpostu sortu ditu haur horien onetan eta sustenguz. Egin duenlan horrentzat izendatua izan da “Chevalier de la Légion d’Honneur”. Ondotik MendiAlde ostatuan elgarretaratu da familia guzia bazkari on baten inguruan eta omoreonean bururatu dute eguna. Gure aldetik goresmenak eta zorionak eskaintzen dituguSimone eta Jean Baptiste-ri.

ORTZAIZESortze - Belexi auzoan, Joanes Haundiko Paxkal Oçafrain eta Solange Larraburu zori-onean ditugu lehen haurra mundura emanik. Segur, Elena ttipiak ere airostuko duelaBelexi gaina. Izan dezala osagarrian eta urostasunean haunditzeko grazia. Ongi etorriberari eta goresmenak aitameri, agurrak ere aitatxi amatxieri.

Ezkontza - Joanden larunbatean, bi eztei andana izan ditugu. Herriko etxean, Juantore-nanean ostaler diren Vincent Telletchea eta Mélanie Elettik baia eman dute elgarri jaunauzapezaren aitzinean. Urrats bera egin dute ere Maite Semerena eta Didier Urrutia-k.Nahiz ez Baigorrin bizi izan, bainan, andere esposak erroak hemen azkar izanki, hauenelizkizuna ere gure elizan iragan da. Gure agiantza hoberenak doatzi bi bikote gaztehoieri.

Ehorzketa - Ortziralean, bere azken egoitzara segitua izan da Raymond Gardos. Angelunbizi zen eta han zendu da 95 urtetan. Duela sei urte galdua zuen emaztearen ondoan iza-nen du pausa lekua hemengo hilerrian. Doluminak nahigabetan den familia guziari.

Ateraldi - Bi autobusetan, Goxoki elkarteko kideek Landesetako hegalera egin duteurteko bigarren ateraldia. Haratekoan, bisitak, batzuentzat Pouillon aldean, mahastizain-arnoegileari ; besteentzat Saint-Etienne-d’Orthe herrian, eskalapoin eta itxura bertsukogauzak moldatzen dituen eskulangileari eta eguerdiko, denak Cagnotte herrira. Bazkarion eta alaiaren ondotik, etxerateko bidean, Gamueko jauregian gelditu dira hor ikustekoestaia batean, lehengo laborantzako manerak. Tresna zahar eta etxezainen bizia berezi-ki ; goragoko estaian aldiz Léonard de Vinci eta Franciso di Giorgio-ren oharpen eta irudi-ak baliatuz eginak diren maketen bilduma. Intres haundirekin behatuak izan dira erakus-keta horiek. Egun ederra pasaturik, denak kontentik sartu dira etxera.

Pilota - Euskal Herriko xapelgoaren kondu finalerdiak jokatu dira. Huna Zaharrer-Segikopilotarien emaitzak. Joko Garbian. Benjaminetan Apesteguy – Ansola – Sargoussekgaldu 13 – 40 Uztaritzeren kontra. Kadetetan, batasunekoen artean jokatu da eta Larron-de, Cadot eta Goñi nagusitu 40 – 37 Rozados, Indart eta Hauck-eri. Junioretan: Lucu,Riouspeyrous eta Bidart nagusitu 45 – 26 Senpereri. Helduetan, bigarren mailean Dutey,B. Ospital eta Juantorena nagusitu 45 – 38 Donapaleu-ri.Errebotean, Juniorretan: Ospital – Riouspeyrous – Lucu – Bidart eta Olçomendy nagusi-tu 13 – 0 Endaia-ri. Helduetan, bigarren mailean : Riouspeyrous – Etchebest – G Ospital,F. Othalepo eta Sallaberri nagusitu 13 – 3 Zubieta-ri. Esku huska helduetan lehen maile-an Camino eta Palomes-ek galdu 20 – 30 Noizbait-ekoen kontra.Finala guziak, ligaren astean jokatuko dira uztailaren 5etik 12a artean.

BAIGORRI

Pilota – Urte guziz egiten den bezala, jokatu dira finalak palantxaz plaza zaharrekoak.40 parek hartu dute parte. Lehiaketa hau Erregina ostatuak du antolatzen. Lehen kate-gorian, Barnetche-Iturria 50 eta Othalepo-Irigaray 42. Bigarren kategorian, Idiart-Chou-chourou 50 eta Urricariet-Coscarat 37. Hirugarren kategorian mutiko eta neskak naha-sirik, Ansolabehere-Barneche 40 eta Etxegoiberri-Etxexuri 30.Eskuz gaztetan, Euskal Herriko lehiaketan ez dugu gazterik izanen finalerdietan. Male-ruski galdu baitute gure putikoek. Beren mailetan hauek baitira Iribarren, Barneche,Albistur, Bidart, Ourthiague. Erran behar dut halere eskuko minek dituztela aunitz tra-batu bainan kuraia har dezatela eta egin gogor, etorriko dira momentu hobeak.

Herriko bestak – 26an ortziralean, aingira jatea Erregina ostatuan, Mizpirarrek alaitu-rik. 27an ibiakoitzean : eguerditan Arambel ostatuan zintzur kilikatzea eta ondotikherritarren bazkaria ezker paretan Jose Angelek alaiturik. Aratseko 11etan dantzaldiaKiki Bordatxo taldearekin. 28an igandea : 10.30etan meza nagusia klikarekin etaondotik zintzur bustitzea Baigorriko gaiteroekin. Aratsaldeko 4 orenetan herriko hau-rren emanaldia eta Pantzo Hirigarayen antzerki batzu herriko gazteek emanik. Ondotiktalo ta xingar, Astezkenekoak eta dantzaldia. 29an astelehena : etxe kurrida, adine-koen aratsaldeko askaria. 30ean asteartea : aratseko 8.30etan zikiro besta PanpiPortugalek alaiturik eta ondotik dantzaldia Ardatza taldearekin. Nahi eta ahal duena jindadila gustian momentu goxo baten pasatzera. Esker mila herriko gazteen partez.

BANKA

Sortze - Plazerrekin jakiten dugu Salakobordan sortu dela nexka ttipi bat. IsabelleArhancet eta Régis Birles burrasoak zorionean daude beren lehen haurrarekin, deitudutena Ixaro. Goresmenak aitameri eta sortu berriak ukan ditzala osagarria eta biziuros bat.

JUTSI

Pestaberri-Otaba - Ederki juanik elizkizunak arras kontent da herritarra. Bere berezita-suna dauka gure herriak. Erraiten den bezala, etxekoz etxeko derama guzia, soinuaherrikoia izanez bere klika ederrarekin. Makilaria urtez urte segitzen zauku… pare-gabea, gizona kanbiatzen bada ere, hunen moldea beti xoragarria. Eta zuek haurrak,zuen moldatzaileak goretsiz, Pestaberri ttipia egiten baituzue eta aurten sekulan bainosarkorrago zinezten. Milesker, denak hola gozaturik, milesker ere xahar-etxeari zuenamodioa erakutsirik handik abiatuz. Begiak ñir-ñir zituzten gure xaharrek. Nolaz ez !

IHOLDI

Bestaberri-Otaba - Bi igande izan ditugu ospetsuak Sakramendu Sainduaren ohore-tan, gure gaztek gain gainetik erakutsi baitute seriostasun handi batean badakitelaontsa ibiltzen, izan ditela eskertuak. Eskerrak ere soinularieri, edertu baidituzte ibilaldiguziak, bai elizakoak, bai kanpokoak. Bai eta eskerrak eliza ala kanpoak apaindudituzten presuna guzieri, lorestatze, berdura hedatze, aldare egite, etxe aitzin beztitze,kantarietarik haur xuriz bezti arrosa botatzaileetaraino, Marijane soinularia barne.Eskerrak undarrik jaun erretor Barnetche-ri eta Noblia Baigorrikoari, bien artean betebaitute elizkizunen eremua. Eta guzier, helduden urte arte.Sortze - Christophe eta Michèle Heguy-ren familia emendatu da bigarren haur batezEiheran. Goresmenak aitameri eta bizi luze eta uros bat Iban ttipiari.Mezak - Ibiakoitz aratsean 7etan Iholdin, igandean 9etan Mehainen, 10etan Armen-daritzen (Konfirmazionea) eta 11etan Heletan.

Herritarra

HELETA

Artixta handiak… ttipiak moldatzen - Ortzirale aratsaldean ginuen herriko eskolan,Armendaritze-Mehaineko haurrek eskaintzen zaukuten marrazki eta margolan ederrenikustea. Astean bi orenez, horri buruz moldatu ditu Elizabeth Farobel, Iholdin bizizaukun Frantzia iparraldeko andereak. Zinez bozkario zuten gure artixta ttipiek lanarenerakustea eta gu harrituak gelditu… hain gauza pollitak eginik ! Segi aitzina ! Eta zuElizabeth, ondoko egunetan eginen dugu aipaldi bat Hazparnen beharra duzunerakusketa miresgarriaz.

Konfirmazionea - Zeremonia handia beharra dauka gure elizak, katixima urtea buru-ratzeko. Oztibarreko 35 gaztetxok, sakramendu eder hori hartzean, emanen daukuteapezpiku berriaren ezagutzaren eta entzutearen plazerra. Aitzinetik herritarrek ongi-etorria zuri, Jaun apezpikua, dauzuete erraiten, bai eta hunat hurbilduko diren guzieriere bai !

ARMENDARITZE

Heriotze - Jean Pierre Paulerena-k utzi gaitu. Suhuskundar eta inguruetakoak, denakharriturik egon gira, Jean Pierre Paulerena Jaureikoa, 62 urtetan, zonbait astez, erita-sun bortitz batek garaitu duelarik. Jean Pierrek bere espos lagunarekin etxe eder batgaztean bereturik, bazterrak emendaturik, bizitegia antolaturik, segur lan ainitz egindu. Bere inguruan xerbitxu egiterat ekarria zen eta bazuen ainitz adixkide. Harenehorzketak iragan dira Suhuskuneko elizan, jende saldo haundi baten aitzinean, denakhunkiak Jean Pierren joaite hortaz. Dolumin beroenak eskaintzen ditugu Helena bereespos lagunari, Sophie bere alaba eta Panpi suhiari eta Jaureiko familia haundiari.

SUHUSKUNE

Sortze - Duela zonbeit egun sortu da aingeru ttipi bat Etxeberrigaraian, Extebe Oureteta Argitxu Caminoren hirugarren haurra, oraikoan seme bat, izendatu dutena Pattin,geroan ukanen dute bi arrebek jostatzeko laguna. Zorionak eta goresmenak aitamerieta bi aldetako aitatxi amatxieri. Sortu den haurrari ainitz zorion eta osagarri herritarguzien izenean. M.A

AINTZILE

Parropiako berri - Lehenik goresmenak, joan den igandean Aiherran, bere apezgoa-ren 50garren urtemuga ospatu duen Sauveur Martinon apezari. Hemen ere gehienekezagutzen eta preziatzen dugu Gandamendiko apez goxoa, bere arreba segidarekingutartean bizi izanki.Hor beharrak ziren ere Marie Laure Mendiboure Satharitzekoa eta Aña Laborde sor-tzez Oihanburukoa, bi izturiztar serorak; lehena duela 52 urte Uztaritzeko komentuansartua, Parise aldean dena, duela aste pare bat ixter hezurra hautsirik ez dena jinahal izan, Aña Laborde aldiz, 99garren urtean dena, Angeluko serora urdinetan dugu72 urte huntan, nahiz oraino pixkor, lotsaz gelditu da jin gabe. Beren 50 eta 70 urteseroragoak ospatuak zituzten bizi diren komentuetan bainan ez bataiatuak izan zirenparropian. Ez badira jin ahal izan halere sorherritarren goresmen eta goraintziakonhar ditzaztela, ereman duten sail baliosa gatik!

IZTURITZE

Heriotze - Ildo beretik segitzeko, ekainaren 13an bere azken egoitzarat segitu duguMichel Inçargarat, denek Michel Kaidor deitzen ginuena, Kaidorrenean sortua baitzenduela 81 urte. Urte multxo bat huntan erretiratua zen Donibane Garazirat, alokatzenzuen apartamendu batetarat, horrat ukaiten zituen apairu eta behar zituen artak. Kan-boko eritetxe batetarat ereman orduko zendu da, iduriz polliki zelarik. Asko bezala,gazterik lanean hasia, Ameriketarat joan zen artzain, aski laster itzuli gibelerat, Mia-rritzeko hotel batean lan egin urte andana ederraz. Gure doluminak onhart ditzatelaanaiak, hurbiletik jarraiki zaion Véronique koinatak eta ahaidego guziak.

Bertze heriotze bat - Zer erran hain epe laburrean gertaturik laugarren heriotzea ?Ibiakoitz 13an Michel lagundu, astelehen 15ean berriz Pierre Laurent InchauspeAlkateneiko nausia 58 urtetan zendurik. Jakinean ginen eri haundi zela bainan arta-mendueri esker ihardokiko zuelako esperantzan ginauden. Aurpegi alaia, bihotzonekoa, lehenbizikoa zen eskukaldi baten emaiteko, bere buruari falta eginez ere.Urte hastapenean bigarren seme ttipi baten sortzearen zoriona zuten elgarrekin,maluruski sobera laster doluaren pisua jasan behar. Astezkenean eliza betea zen,denak etorriak azken agur baten egiteko meza eder hortan, parte hartzen zutelakantu ala otoitzetan. Gure doluminak Graxi espos lagunari, M. Laure alabari, anaiaeta familia guziari. M.G.

LASA

Herriko pestak, 4 egunez, ortziraletikastelehena arte !! Hazparnekoetariklanda, horra orain Aiherrako pesten aldi,ortziralean hasten zauzkigunak. Indarberezi bat egin dute gazteek, egitarauaberats baten eskaintzeko : kantu,musika, antzerki, pilota, birla, dantzaldi,kontzertu, afari, mus, poker, haurrenikusgarri, hots denetarik izanen da.Herriko pestetako animazione guziak,Aiherrako plazan iraganen dira, ostatuengain delarik aingira apairuen proposatzeaherriko pesta denbora guzian. Beste sal-buespen bat, astelehen goizeko birlazoingehiagoka, Auxotean dela iraganen,aurten. Beste berezitasuna, NIKOETXART eta HAPA HAPA-ren kontzer-tua, igande arratsalde apalean dela ira-

ganen, plaza ondoko aterbean !!!Horra beraz xeheki pesten egitaraua.

- Ekainaren 26a, ostirala : 8etan, MUS-POKER-COCKTAIL gaua, Denen Etxe-an, sari ainitz irabazteko.- Ekainaren 27a, larunbata :8etanzikiroa KANTUZ taldeak alaiturik.Ondotik, dantzaldia NAHIGABEtaldearekin.- Ekainaren 28a, igandea : 11etan,meza nagusia Xiprik alaiturik. Ondotikzintzur bustitzea plazan. 5etan, haurjokoak eta eskoletako haurren ikusga-rria. 6etan, NIKO ETXART eta HAPA-HAPA. Egun guzian, Herlauz Bandtxarangak alaiturik.- Ekainaren 29a, astelehena : 10etanbirlak Auxotean. 6etan, pilota partidaherriko plazan, Olaizola-Maitia /Etchemendy-Arbeletche.Arratseko 9tan, kantaldia TXILIKAtaldearekin eta antzerkia TIPUL ETAPUTIL-ekin. Ondotik dantzaldia EZTIKItaldearekin

Bestalde, ez ahantz aingira nasaiki jatenahalko dela herriko ostatuetan. Ikustenduzuen bezala ez dugu enoatzekorikizanen, egitarau bete bete bat prestatubaitaukute gure gazteek. Ongi etorrideneri ! !

Mezen tenoreak : aldaketa - Herrikopesten karietara, meza bat galdegindute gazteek, ortziralean, 7 1/2tan. Adi-naren aldetik ez dela mugarik meza ho-rrentzat ! ! Larunbateko meza 7tan iza-nen da Izturitzen. Igandekoa Aiherran11tan.

AIHERRA

Niko Etxart

DorothyStang(2)

Euskal Herriko PACT ahobatez bizitegi duinen alde Bizitzen dugun krisiak sortzendituen bizitegi zailtasunen ai-tzinean denek bat egin dutejoan den ostiralean, EuskalHerriko Pact erakundearenbiltzar nagusian, Baionako el-karteen etxean. Berrogeitabat urte betetzen dituen

PACT elkarte horretan bide-ratzen dituzte ANAH (AgenceNationale d’Amélioration del’Habitat) jabe partikularrenlaguntza ekonomikoa bizitegiduinak eskaintzeko alokatze-ra arrazoinezko preziotan.1500 egoitza berritu dituPact-ek iaz, horietan milazgoiti arrazoineko alokairuanokupatuak direnak. Helburubikoitza betetzen du Pact-ek :batetik egoitzak berrituz500 000 lan oren segurtatuhemengo ofizialentzat, beste-tik arrazoinezko alokairuariesker maila ttipiko klase me-dia bizitegi duinetan bizitzenlagundu. Bilana eta orienta-bideen txostena denak ahobatez bozkatuak izan dira.Haatik krisiarekin lana gero

eta zailago da alokatzeko bi-zitegien aurkitzeko, eta horre-tan gero eta “bidezko alokai-rua” kontzeptua praktikanemaiten indar ainitz ezartzendu, bereziki Miarritze etaHendaiako herriko etxeekineskuz esku.

« Base élèves » fitxategiakbeldurrak sortzen"Base élèves", Frantses gober-nuak duela lau urtekotzat plan-tan ezartzen hasia duen fitxa-tegi nazionalaren kontrako mu-

gimendua Baionan agertuda prentsaren aitzinean.Helduden urtetik landaeskola guziek hiru urtetikgorako haurren datuak fi-txategi horretan sartu be-harko dituzte eta horrekkezka sortzen du irakas-leen artean, lehenbizikozigorrak abiatuak baitira

fitxak betetzen ez dituzten es-koletako buruzagien kontra.Helburu ez biziki argia duen fi-txategi honen kontra aritzensegituko dutela azpimarratudute « Non à Base élèves »kolektibokoek. Eta jendea mo-bilizatzera deitu dute.

Marracq kolegioaren berri-tzeko arkitektoak hautatuak130 urte betetzen ditu aurtenMarracq-eko kolegio publiko-ak. Ordea, zaharkitua izanik,departamenduak osoki zaharberritzea erabaki du. Hamalaumilioi euro pasa gostako da,eta gaur egun dituen baino150 ikasle gutiago, hots gehie-nean ere 780 ikasle hartukoditu 2012an arraberriturik ate-ak zabalduko dituenean.

Merkatal Ganbararen portu-ko eginkizunak ahantziakAkitaniak eman diolarik Merka-tal Ganbarari portuaren kude-antza, Akitaniako berde haute-tsiek artoski markarazi zutenkudeatzaileak beharko zituelaportuko auzoak eta ingurumenelkarteak artoski jakinean atxikidituen xede eta proiektuez.Joan den urtarrilean izenpetuhitzarmenean ordea emana daeginbide horren xehetasunakbosgarren atal batean ekarriakdirela. Ordea dokumentua bu-ruan buru ikusi eta ohargarrida bosgarren atalik ez delainon ageri.

Sasoilarien proiektua enple-guaren etxeanEnpleguaren Etxeak proiektuesperimental bat martxanemanen du uda honetan, « sa-soilarien etxea ». Proiektu ho-rrek hiru ardatz nagusi ditu :lan burtsa, sasoinerako lan-postuak eskaintzen eta xeka-tzen dituztenen arteko loturaegiteko eta behar diren forma-kuntzak eskaintzeko, bizitegi-ak, sasoilarieri dedikatuak iza-nen diren apartamendu sarebat muntatzeko eta kudeatze-ko, eta bitartekaritza soziala,lanari lotuak diren gatazkakkonpontzeko, enpresa etalangileen ordezkaritzen arteanpartaidetzan. Uda honetanproiektua frogatuko dute, lanariburuz ari diren beste egiturensustenguarekin, eta bilan bai-korra igurikatzen dute, ondokourtetan, sasoilarien etxea han-ditzeko, eta zergaitik ez, eus-kal barneko aldean ere honenadarrak sortzeko.

6

KULTURA SAILA

Ekainaren 27an Larunbata : 14.00 : “Laxaldia” Teoriatikpraktikara Junes Casenave Hargile, apez, idazle eta be-lhar jakileak emanik hitzaldia, Donapaleun, “Otsail ostegu-nak” sailan, Zabalik elkarteak antolaturik (2. eta azkenpartea). Berrriz zabaldua : Ekainaren 29 (23.00); 30 etaUztailaren 2an (14.00 eta 20.15)Ekainaren 28an Igandea : (20.15) “Dantza elizetan”(2.partea). Berrriz zabaldua : Uztailaren 1 eta 3an (14.00eta 20.15)7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero :Asteartea 30 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 1 : IpuinakOsteguna 2 : ATD 1/4 Monde.Ostirala 3 : Herria astekariaren prentsa bilduma – JamattittDirassar.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Aste bat gehiago, egunak, hilabeteak, urteak iragaiten diramunduan gaindi dauden bahituentzat ez dakitelarik noiz libratuak izanendiren. Nahiz ez ditugun batere ezagutzen, gogoan ditugu, ez baitezakegubertzerik egin.

Rome secrète : Ibilaldi paregabekoa eginarazi digute joan den astezke-nean France 3 gatean. Alabainan ibili gara karrikaz karrika Erroma gutiezagutuan. Egia da jadanik ikusia nuela emankizuna bigarren aldikotz za-baltzen zutelakotz. Hiru ziren, Ginevra ederdgintza-historiagilea, Guillermojauntzi egilea eta Fulvio sukaldaria.Plazaz plaza, iturriz iturri, palazioz palazio edo jauregiz jauregi eremangaitu Ginevrak kondatuz xeheki jauregietako edergailuak, jabeak hor zirelaongi etorri kartsu baten emaiteko.Sukaldariarekin ibili gara merkatuetan, hautatzen zituela behar zirengauzak afari on baten egiteko bere adiskide baten etxean.Jostuna apailatzera zoan bere neskeekin erakusketa bat zernahi emazte-jauntzi eskainiz Erromako plaza handienean. Hortarako behar zen baimenaardietsirik bazuen lan denen apailatzeko, bai taulada eta bai argien aldetik,gauaz baitzen erakusketa.

Polizia filmak : Ortzegun eta ortzirale aratsetan eskaini dizkigute polizia fil-mak, ortzegunean TF1 gatean, ortziralean France 2 gatean. Joan zaikuCorinne Touzet, aspaldi honetan “Une femme d’honneur” emankizunetanparte haundiena hartzen baitzuen. Alabainan goiti joan da eta lotinent izen-datua. Haren ordez Claire Brunetti eskaintzen digute. Aspaldian urrunduaetxetik, ez dakigu zertako, berriz etorri da ukan duen karguaren gatik, ana-ia desagertua alde batetik kenka txarrean delakotz, eta aita deputatua,hauteskundeak hurbil, berriz bereganatu nahiz zaukan tokia edo alkia. Sal-tsa ederrean sartua da. Ikusiko nola jokatuko den datozen egunetan.Ortziralean “Central nuit”, aspaldian hasia den emankizuna, lehen aldikotzagertzen da tenore onean erran nahi baita zortziak eta erdietan. Hiru ixtori-otan zabaldua zen emankizuna bere gora beherekin eta gauaz gertatzendiren gertakariekin. Orotaz eta hiru ixtorio horien lokarri da Anne emaztepolizia, preso dagoena hil duelakotz norbait, bainan ez delarik baterehobendun.Bi aratsez bazen asetzekoa.

Errugbia : Lehen partidan irabazi (27 eta 25), larunbatean galdu (14 eta10), beraz bana berdin All Blacks eta frantsesen artean. Orduan punduakkonda : bortz frantsesen alde, lau All Blacks-entzat. Frantziak ereman dukopa. Iduri luke frantses taldea joritzen ari dela. Datorren larunbatean Aus-tralian Australiarren kontra. J.H.

Brasil… Dorothy Stang,oihaneko martirra (2)

GRILEIROA-K, AZENTADOEN AURKA“Anapun ere gauzak hola doatzi”, hori dio hasteko Batista Medei-ros herri-kontseilariak eta langileen taldeko menbroak. “Hemenherriko oihanaren erdia baino gehiago, hiru jabe-handien eskuetanda, 12 000 km2. Lehenik, oihaneko helgune gaitzetarat sartzendira eta gero jabego zilegi baten itxurarat heltzeko, eremu handiakdesegiten dituzte. Legez kanpoko bahiketa horri paper faltsu-mol-daketa baten bidez emaiten diote zilegitasun-itxura.Grilagem-ottekeria-Grilo=ottia. Duela denbora guti grileiroek, ti-ranta batetan emaiten zituzten jabego paper faltsuak, otte goseamikatu batzuen konpainian. Egun gutiz, dokumentoak hartzenzuen itxura zahar bat, otte gosetuen apairuen eta gorotzen hexan”.Aldiz, PDS Esperantzan, 3000 hektareen erdian 157 familia bizidira legaltasun osoan. 2003az geroztik, Dorothy serorak, guduluze baten ondotik, adminiztrazione mailan, estaduari tokatzen di-ren lur horien lantzeko eskubidea ardietsi du lur-gabeentzat, bako-txarentzat 100 hektarako lur-parte batean.

AZENTADOEK OIHANA ZAINTZEN DUTELur-gabe mailetik azentako heinerat hupatu dira, estaduaren ganikjabego-paperra ardietsi ondoan. “Oihanaren %80 zaintzerat bor-txatzen gaitu legeak” diote Francisco eta Miguel bi anaiek, batek30 urte eta bertzeak 29.Bi anaia horiek hor bizi dira beren familiekin eta lur-peza bat parte-katen dute elgarrekin. “Gainerateko eremuan, artoa, ilarra, manio-ka, irrisa eta fruitu kotsia ekarrarazten ditugu”. 100etarik 20, 5eta-rik 1, hori egiazki errespetatzen dutenez galdegitearekin, “har eza-zu aiotz bat eta ziaungi gurekin, oihanari mendekatzeat, bere be-roarekin, xinaurriekin eta sugeekin, dio irriz Francisco-k. Ikusikoduzu zendako azentado gehienek gerizatzen duten basoa, lurren100etarik 20 landuz, lur hori biziki emankor izanez”. Grileiroak be-kaizgoak jaten ditu.Esperantzako “urre berdeari” grileiroek ez diote uko egina, nahizgarapen iraunkor-proiektua gobernamendutik onartua izana eta lu-rrak familieri emanak. GIP hortan sendi dira barne-tentzio gogo-rrak. Amaro apezak dio “so egizue beren lur-puska lantzera doatzingizoner”.Zakurrekin doatzi beti eta arma berekin daukate hurbil, apentziazihizirat abian balire bezala. Bainan hemen grileiroek pagatu tirokaribatzu hor dabiltza beti barrandan laborariak iziarazi beharrez, sal-tzerat eta lekuen husterat bortxarazi nahiz. Iziarazi baizik ezbalitz : “Hemen 1600 euro baizik ez du balio gizon baten biziak, dioAlexandro de Conceiçao de Souza, Esperantzako lehen asentadobatek. Bertze eskualde batzuetarik heldu dira hiltzaile horiek. Ezdute nehor ezagutzen eta usaian lur-jabe handiek aterbetzen dituz-te. Egunetik biharrerat lekuak huts ditzazkete beren lan tzarra eginondoan”. Ez da gelditzen ez ur ez gatz eta justizia baratzen dabeso motz.Hala ere Dorothy serora garbitua izan ondoan, ordrea eta legeazainduko zituen talde bat muntatu du polizia federalak, hamar batenplegatuz osatua eta gain-gainetik armatua.Hori sinbolikoki eta ere ikusiz aita Amarori buruz eginak diren me-hatxuak. Esperantzan plantatu Nivaldo Galdasek dio irriño batekin: “Ordezkaritza bat muntatu du INCRA-k herrian, goi-mailako go-bernariek sustaturik. Untsalarik, egoerak behar luke aldatu. Zu-zenkontra moztu zurez kargaturik ziren kamion zonbait bahituakizan dira eta gordeka ari ziren segeriak hetsiak” aitortzen du Nival-dok.

F. Bereterbide (Gero beretik)

EUSKAL IRRATIAK-Ekainaren 27a, larunbata, 20.00 Pilota, Seaskak antolatu desafioa : Xala, Irujo/ Ibarrola Arizmendi -Ekainaren 28a, igandea, 9.30 : Gure bazterrak. 10.30 :Meza, Donazaharretik. 12.30 : Gure arbasoak. 18.00 : Pilota,Armendaritzeko Elhina-ren finala. Waltari-Kurutxari/Etxeverri-Oçafrain.-Ekainaren 29a, astelehena, uda da Euskal irratietan, egita-rau bereziak hasten dira. 11.00 : Uda guzian freskotasunaekarriko dauzuen Itzalean emanaldia

GARAZI-BAIGORRIKO SOKORRI KATOLIKOTIKPrimadera huntan ere, Sokorri Katolikoko kideek eman dute bietan “Herriko bozak” antzerkia.Aldi bakotx, jendalde ederra bildu da, Donibane Garaziko Vauban gela betetzen zutela. Denakbiziki gustaturik jalgi dira eta denbora berean, obra eder batean, Burkina Fasoko herrialdeari la-guntza ekarri, bereziki uraren lurpetik ateratzeko. Guti gora behera, 5.000 euro bilduak eta igo-rriak izan dira ur balios hori ukan dezaten hango herri batzuek.Deneri eskerrak, bai antzerkilari eta kudeatzaileeri, eta horien ikusterat etorri diren guzieri. Hel-duden urteko, berriz hasteko ideietan dira, hortakotz galde berezi bat igorria da antzerkilariberrier, izanen da denen beharra.

APEZ IZENDATZEBaionako apezpikuaren erabakiz, apez izendatze parrasta bat izan da. Huna Euskal-Herria hun-kitzen duten batzu: Lionel Landart, Bidarten erretor zena, badoa Baionarat bikario jeneral beza-la. Dominique Cornu, bikario jeneral zena, johan da Donibane Garazirat erretor eta apezpikua-ren bikario berezia izanen da Euskal-Herri barnekalde horrentzat. Kostaldearentzat, bikario bere-zi kargu hori bera emana zaio François Amespil Angeluko erretorari. Frantxua Garat DonibaneGarazin zena erretor izendatua da Senpererat. Beñat Amestoy, Senperen zena, badoa apez la-guntzaile Donibane Garazirat. Jean-Marie Mouhica badoa Baionako katedraletik Arrangoitzerat.François de Mesmay Arrangoitzetik Baionarat. Jean-Bernard Hayet, Biarnoan zena, heldu daBidarterat. André Saint-Esteben, bikario jeneral zena Pauen heldu da apezpikutegirat. Domi-nique Hirigaray, Baionako katedralean zena, izendatua da ospitaleko omonier, Ziburun egonenda. Badira ere apezak orai artinoko leku berean segitzen baitute bainan kargu berri batekin. Alda-keta horiek oro irailaren lehenetik goiti eginen dira eta beste izendatze batzu jakin-araztekoak di-tuzte ondoko egunetan...

BAIONA

Etcheto-Maitia . . . . . . . . . . .30Palomes-Camino . . . . . . . .20Hazparneko Plaza Haundian,herriko bestekin batean, argalgelditu da iguzkiaren alde hura,baina bete da ederki itzalekoaldea. Jendeak atxik dezala ereplaza laxoa, hortan bait iralehengo pilotari haundiak hazieta jokatu, herriko besta etabeste. Etxahun zenak ziona :“Zer l i take Euskal Herriapilotarik gabe ?” Eta herrikoarrabot ederra erdian gabe…pilotariekin ? Atxik beraz ! Parti-da hunek doi bat sofritu duBaigorriko Arambel ezin ariz.Baina erran behar da Caminoortzaiztarrak ederki tapatuduela haren hutsa Palomesgaztearekin, galdurik ere. Haz-pandar hauk ederki, Etchetogazteak huts bat bakarra naski,pilotari fina, gerezietarra etaberaz, arraza baduena. BeñatMaitia jada ezagutzen ginuenbere beso ederra eta molde ixi-larekin, finalerat heltzea merezi-tuz.Laduche-Berasategui . . . . .30G.Etchebarne-Bonetbeltx .29Bigarren partida hunek merezidu kondatzea : 12-3 abiaturikaitzinean Makea-LekornekoAiretik batasunaren putiko finak,eta partida guzian aitzinean ibi-liak hatxemanak izan dira 29taneta galdu. Luzaz errexki arizanazen Lekorneko ezkerra, betiBerasategui harek joak ekar etaekar baina ondarrean da haizeaaldatu. Denetan zen Berasteguieta gero-ta biziagoa Laduchenpilota. Hauk beraz finalean,nahiz beste alderat joan balitzez zen nehor pleinituko.

ARMENDARITZEN WALTARI -KURUTCHARRY NAUSIWaltari - Kurutcharry . . . . .40Ibarrola - Harizmendy . . . .29Jendea ederki Bestaberri girokopartida huntan Elhinak aurtenere ongi deraman xapelgohuntan. Beso haundikoen ara-tsaldea zen, Waltari lehenik,hau aitzinetik izaiten duen bipilharekin, Ibarrola ala Hariz-mendy, denen artean Kuru-tcharry Baigorriko artzainakbere begi filusa hor ukaldi txarbatzuen egiteko xilo ondo har-tarat edo beste norapait. Aldihuntan ez da Ibarrolarena aterabainan Waltarirena, gero, igan-dean berean eskainiko zaigunfinalari buruz. Bainan kasu,Oçafrain ere berea gogoanbaitago, H. Etcheverryrekin.

GARATENEAN ERE BALIO ZUENSaldubehere anaiak . . . . . .50P. de Ezcurra - Lambert . . . .40Balio, lehenik jendea baze-lakotz, beti bezala. Eta herritarjendea, ezagutua, eta gustatuaere pilotari horietaz. ParioakEzcurraren alde hastean,gehienik irabazten duen Patrikdelakotz, eta aldi huntan lagunaere ez nornahi, gogotik jotzeneta xuxen : 11-6 ziren berazaitzinean, eta 19-9, 25-16.Baina 29tan berdinduz geroz, bi

anaiak nausi, Ximun Lambertnaski doi bat arroztua eta hu-tsak egiten. Aski ari ote da ?Baina zer figurak diren bi un-tzorondarrak ? Ez dea hala,aitatxi ? Helduden asteanBielle-Ducassourekin ukanendituzte aferak. Hori ere irabazigogo dutea ? Boteak 13 iraba-zleak, 10 galtzaleak.

BAIONATTIPIANAguirre - Lazcano . . . . . . . .50Peio Tellier - Ezcurra I . . . .30Sant Andresen Paxkalek galdu,pare ontto baten kontra. Zererran nahi du horrek ? Pollikieta eztiki behar dela hasi,pasatuak pasatu ? Ez da pre-sarik berriz goiti joaiteko. Heldu-den astean azken partida.

LIGAKO PARTIDA BATZUOlçomendy - Olagaray . . . .30J.B. Mayte - Vineau . . . . . .23Baigorriar gazteak nausitugaraztar trebatueri.X. Etchegoin - J. Carricart .30Duhart anaiak . . . . . . . . . . .20Airetik bi pareen artekoa hau.Jaureguy - Lucu . . . . . . . . .30Lambert - Daguerre . . . . . .22Amikuzek Uztaritzeri joan.Petoteguy - Chamalbide . .30Etchemendy - Olaizola . . . .21Garazik ereman Noizbaiti.Guichandut - Tambourin . .30Philibert - Idiart . . . . . . . . . .22

Delgue - Urruty . . . . . . . . . .30Nchordoqui - Massonde . .26

PILOTARI TTIKIHazparnen, 120 haur pilotari 10plazatan jokatu dira eta bibaarduradunak !

HEGOALDEANDel Rey - Galarza VI . . . . . .22Berasaluze IX - Urberuaga 20

Irujo - Beroiz . . . . . . . . . . . .22Gonzalez - Pascual . . . . . .17Arrasaten (Mondragon) jokatudira partida hauk.Diaz-Eskudero . . . . . . . . . .22Mendizabal I-Iza . . . . . . . . .19

Leiza . . . . . . . . . . . . . . . . . .22Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9Carbonero Mayoren zirenhoriek biak.Berasaluze VIII-Begino . . .22Olaizola II-Otxandorena . . .14Asteasun jokatutako partida,Gipuzkoan.Perez-Arruti . . . . . . . . . . . . .22A.Lasa-Zezilio . . . . . . . . . . .14

Irujo-Beroiz . . . . . . . . . . . . .22Gonzalez-Laskurain . . . . . . .9Urestil lan ere Perez gazteairabazle. Haatik beste galtzalehauk ?Berasaluze VIII-Zabala . . . .22Olaizola I-Peñagarikano . . .11Ibarrangelun zen hau.Olaetxea - Oteiza . . . . . . . .22Mendizabal I - Beobide . . .20Bartzelonako hirian jokatu dahau.Capellan - Eulate . . . . . . . .22Titin - Zezilio . . . . . . . . . . . .11Tricion hau, Titinen herrian.

Bego

7

LIGAKO FINALERDIAK HAZPARNEN

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises3 Chemin de l’Aviation64200 BASSUSSARRY

Tél. 05.59.52.32.97SARL « ARMEMENT MAGDELEINE »

Capital : 8000,00 €Siège social : Centre d’Accueil de

l’Autoport – Rue de l’Autoport –64700 HENDAYE

RCS BAYONNE B 498 159 417Aux termes d’une délibération en datedu 12 Juin 2009, l’assemblée généraleextraordinaire des associés a décidéqu’il n’y avait pas lieu de dissoudre lasociété sus-designée, en applicationde l’article L 223-42 du Code de Com-merce.

Pour avis, Le Gérant

AVIS DE CONSTITUTION

Avis est donné de la constitution endate du 10 juin 2009 d’une Société àResponsabilité Limitée “AQUITAINEARROSAGE”, enregistrée au S.I.E. deBAYONNE le 12 juin 2009, bordereau2009/725, case n° 9.Objet social : Création, acquisition,prise à bail, exploitation de tous fondsayant pour objet en France et à l’étran-ger, l’activité d’arrosage automatiquedes espaces verts.Siège social : Route de LIZARRIETA,Villa GURE IZARRA à SARE (64310).Durée de la société : 60 ans à compterde son immatriculation.Capital social : 3 000 euros.Gérance : Monsieur Victor MARQUES,associé, demeurant 20 rue Pétricot,64200 BIARRITZ et Monsieur LucienFOLLOPE, associé, demeurant villaGURE IZARRA, route de LIZARRIETA,64310 SARE.Cession de parts sociales : Elles sontlibrement cessibles entre associés.Toutes autres cessions sont soumisesà l’agrément préalable des associésreprésentant au moins la majorité desassociés.Immatriculation : La société sera imma-triculée au Registre du Commerce etdes Sociétés de Bayonne.

Pour avisLa Gérance

INTER DIFFUSIONSociété Anonyme au capital de

208.320 eurosSiège social :

16, avenue du Maréchal Juin64100 – BAYONNE

R.C.S. BAYONNE B 722 721 461AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal duConseil d’Administration du 13 Mai2009, il résulte que le siège social a ététransféré au 16, Avenue du MaréchalJuin, 64100, Bayonne, à compter du1er Juin 2009.L’article « Siège social » des statuts aété modifié en conséquence.Mention sera faite au RCS de Bayonne

Pour avis.

SCP D. LARRALDE, P. FAGOAGA, O.COUSTOU Et C. SALHA

Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ

21, Rue Chauvin DragonForme : Société Civile ImmobilièreDénomination : ENEKACapital : 15.244,90 EURDurée : 30 ansSiège Social : HENDAYE (64700), VillaThalassa, Rue des ChèvrefeuillesGérant : Monsieur Ignace AIZPITARTE,demeurant à HENDAYE (64700), VillaThalassa, Rue des ChèvrefeuillesAux termes d’un acte authentiquecontenant donation-partage de partssociales, reçu par Maître ClaudineSALHA, Notaire à SAINT JEAN DE LUZ(64500), les 23 et 27 avril 2009 il a étédécidé, savoir :1°) Nomination d’un nouveau gérant :Les associés ont décidé de nommer enqualité de gérant Mademoiselle EnekaAIZPITARTE, demeurant à BIRIATOU(64700), Villa Anderria, QuartierArruntz2°) Transfert de siège social :Le siège social a été transféré de HEN-DAYE (64700), Villa Thalassa, Rue desChèvrefeuilles à BIRIATOU (64700),Villa Anderria,Quartier ArruntzAncienne mention : le siège social estfixé à HENDAYE (64700), Villa Thalas-sa, Rue des ChèvrefeuillesNouvelle mention : Le siège social estfixé à BIRIATOU (64700), Villa Anderria,Quartier Arruntz

Pour avis, Maître SALHA

AVIS DE CONSTIUTIONEn date du 06/07/2009, a été constituéeune SARL :Dénomination sociale : KIROLAKSiège social : Espace Gestion 64, Cen-tral Forum, 64100 BayonneObjet Social : Achat, vente, de den-rées alimentaires et non alimentaires,en magasins spécialisés et non spé-cialisés, auprès des circuits CHR etCE.Durée : 99 ans Capital : 7 500eurosGérance : Monsieur BALERDI Eric, 1place du Moulin de Balichon, 64100BayonneL’immatriculation sera faite au RCS deBayonne.

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔME GOUFFRANT

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSITUTIONSuivant acte reçu par Maître JérômeGOUFFRANT, Notaire associé à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 15 juin2009, enregistré à BAYONNE le 19 juin2009, bordereau n° 2009/762, case n° 2,a été constituée la société civile dontles caractéristiques principales sontles suivantes :DENOMINATION : SCI LANTEGIACAPITAL SOCIAL : MILLE EUROS(1000,00 €), divisé en 100 parts de 10euros chacune, numérotées de 1 à 100.SIEGE SOCIAL : SAINT ETIENNE DEBAIGORRY (64430), 3 zone artisanaleMakozain.OBJET SOCIAL : La gestion, l’admi-nistration, la mise en valeur et l’exploi-tation par bail ou autrement de tousbiens ou droits immobiliers dont lasociété pourra devenir propriétaire,l’obtention de tous prêts, avec ou sansgarantie hypothécaire et généralementtoutes opérations se rattachant à l’ob-jet social, pourvu qu’elle ne modifiepas le caractère civil de la société.DUREE : 99 années.GERANCE : Monsieur PhilippeDUPUY, demeurant à SAINT ETIENNEDE BAIGORRY, quartier URDOS, Mai-son Etxe Zaharria, pour une duréeindéterminée.La société sera immatriculée au Regis-tre du commerce et des sociétés deBAYONNE.CESSION DE PARTS SOCIALES –AGREMENT : Cession libre entreassociés uniquement. La décision d’a-grément est de la compétence de l’as-semblée générale.Pour avis, Maître Jérôme GOUFFRANT

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN &BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour – 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNETel : 05.59.25.71.00Fax : 05.59.59.79.62

21 Place Charles de Gaulle64220 SAINT JEAN PIED DE PORT

Tel : 05.59.37.38.94Fax : 05.59.37.27.19E-mail : aurnague-

[email protected]

G.A.E.C. au Capital de 63.571,24 €urosSiège Social : Maison “ Haitzandieta ”

64120 MEHARINR.C.S. BAYONNE D 381.042.225

L’Assemblée Générale Extraordinairedes associés réunie le 30 avril 2009 adécidé la dissolution anticipée du grou-pement à compter du 1er mai 2009 et samise en liquidation amiable sous le régi-me conventionnel conformément auxdispositions statutaires et aux articles1844-7 et suivants du Code Civil.Elle a nommé comme liquidateur Mada-me Sylvie SOLAQUI née ABADIE,demeurant à MEHARIN (64120)- Maison“Haitzandieta ” pour toute la durée de laliquidation, avec les pouvoirs les plusétendus tels que déterminés par la loi etles statuts pour procéder aux opéra-tions de liquidation, acquitter le passifet les a autorisés à continuer les affairesen cours et à en engager de nouvellespour les besoins de la liquidation.Le siège de la liquidation est fixé àMEHARIN (64120)-Maison “Haitzandie-ta”. C’est à cette adresse que la cor-respondance devra être envoyée et queles actes et documents concernant laliquidation devront être notifiés.L’Assemblée Générale Extraordinairedes associés a en outre pris acte de ladémission de Madame Marie JeanneABADIE, demeurant à MEHARIN(64120), Maison “ Haitzandia ” de sesfonctions de co-gérante pour faire valoirses droits à la retraite à effet du 1er Mai2009.Les actes et pièces relatifs à la liquida-tion seront déposés au Greffe du Tribu-nal de Commerce de BAYONNE, enannexe au Registre du Commerce etdes sociétés.

Pour avis,Le Liquidateur

LEGEZKO ABISUBERNARD GIRAUDEAUELKAR MEGADENDAN

Ekainaren 30ean, asteartez(18:30), Bernard Giraudeau idaz-leak bere Cher amour azken libu-rua aurkeztuko du Baionan, Elkarmegadendan. France 3 EuskalHerri-ko Allande Boutin kazetariarengaldeeri ihardetsiko du. Kari hor-tara, hor beharra da ere ChristianCailleaux marrazkilaria, idazlearenbertze eleberri batetik komiki batplazaratua duena. Mintzalditiklanda, liburu izenpetzea.

RMI-aren ordez RSARevenu Social d’Accompagnementlaguntza sozialak RMIaordezkatzen du ekain honenlehenaz geroztik. Sos laguntza hauhunkitzen ahal da, bai deusirabazbiderik ez denean, bai eta hi-labete sari tipi batekin ere. RSA-ren hunkitzeko baldintzak dira, 25urte baino gehiago ukan behar delaeta lanik gabe edo lan ttipi bat 880euro baino gutiago pagatua. Depar-tamenduan 10 milako bat jendekhunkitzen zuten RMIa edo burrasobakartuen alokairua . RSA laguntzaaldiz 21 mila gehiagok alxatukodute.

Jon Anza faltaAnai Arteak

deputatuei idatziJean Grenet, Jean Lassalle etaDaniel Poulou jaun deputatuerimintzo da Anaiartea. Hegoaldekoiheslarien defentsa elkarteak dioHego Euskal Herriko hauteskun-deen kari egiazko ohointzarenbidez hartu duela jaurlaritza alderdisozialistak, Partido Popularraeskuinekoaren laguntzarekin ; etaEspaiñol nazionalismoaren izeneanegin elkartze hori euskal gataskariaterabide politikoen hesteko eraikiaizan dela. Eta, duela hogeitabosturteko Gal taldearen oren ilunakorroitaraziz, berriki desagertu denJon Anza euskal iheslariarenkasuan hiru deputatuei galdatzendie Anaiarteak, gobernuari eskadezaten zer egiten duen afera ho-rren argitzeko.

Tass axurantza kutxako auzitegiaren

hestea salatuaOrain arte segurik, Erien AxurantzaKutxa bakoitzak badu bere auzite-gia, bezeroek berarekin dituztengora beherak hurbilenetiktreinkatzeko gisan. CFDTek dionez,44 axurantza kutxetako auzitegiakhetsiko dituzte frantses estatuan,bost ehun baino afera gutiagotratatzen dutenak urtean, eta horienartean aurkitzen da Baionakoa.Langileen sindikatuak gaitzesten duhurbileko zerbitzu horren hesteak,lan ixtripu edo ofizioan kausitu erita-sunak dituztenak behartuko dituelabide gastu handiak egitera eta ainitzdenboraren galtzera Paueraino joanbeharra izanen baitute. CFDTrenustez, gobernuak goraipatzen duenhurbileko justiziaren kontrako etsen-plu nabaria da TASS auzitegiarenheste hori. Dei berezia luzatzen dieCFDTek hemengo hautetsiei herri-tar xumeen interesak defendiaditzaten.

Korsika Hegoaldeko Kontseilu Nagusiak“Ezagutzaren Medaila” eman die asteburuanMarko Armspach eta Asisko Urmenetaeuskaldun marrazkilariei urteotako lanaeskertzeko asmoz. Iragan asteburuan Aiacci-un ospatu den Nazioarteko Komikiaren 7.Saloiaren baitan eman diete saria, “Umoreaeta sorkuntza ezinbestekoak baitira kultu-

raren hedatzeko ”. Hiru egunez Case etBulle elkartea arduratu da komikiarenpanorama zabala eskaintzeaz karriketanbarna. Lehena eta oraina ere sarituak izandira : “Ric Hochet”en egileek “Mediterranée”saria eskuratu dute, pertsonaiaren 75. albu-maren itzulian, eta Mathilde Domecq gazteak“Decouverte” saria.

AIACCIUKO KOMIKIAREN 7. SALOIA

Akitaniak laborari gazteak sustatu nahi

Akitania kontseiluko lehendakariordeak laborantzan sartu berriakedo sartzekotan diren jendeensustengatzeko diru laguntzen planapublikoki aurkeztu du Baionan joanden asteartean, laborantzan aridiren euskal elkarte eta egituren ai-tzinean. 2,5 milioi euroko buxetaezartzen du sail horretan Akitaniakhiru sailetan banatuz : lurraren esku-ratzea, instalatzearen prestakuntzaeta jarraikitzea, eta instalatzearenfinantzamenduan. Plan horrekin,laborantza mundutik ez datozenlaborarigaien laguntzak pentsatuakdituzte, gaur egun, etxalde bat har-tzen dutenen % 30a baizik ez dela-kotz laborantza mundutik etortzen.

DESAFIO PARTIDA BAIONANSeaska-ren 40 urteak ospatuz, pilota partida bat gaitza beharra daBaionan, Moderne trinketean, larunbat huntan, aratseko 8etan.Desafio gisako partida bat, bazterrak harrotuko dituena. Alde bate-tik, Xala eta Irujo, bestetik Ibarrola eta Harizmendi ! Aitzin partida7 orenetan.

Arrosako “ GUREA ” lagunduaKontseilu Orokorretik laguntza ekonomikoa eskuratu du Arrosa-ko Gurea kooperatibak, eta tresneria berritzeko baliatuko du.Hemezortzi langile ditu muble kooperatibak, eta krisi garai hone-tan bide berriak jorratzen ari da. Alde batetik, eremu berriaklandu nahi ditu, ostalaritza adibidez ; eta bestalde, bezeroekikohurbiltasuna bultzatzeko, lantegian bertan, egiazko denda batmuntatzeko xedea du, hori heldu den urte hastapeneko.

8

EEssaaiinn--IInnddaa ffaammiilliiaarreenn bbiillkkuurraa AArrggeennttiinnaann eettaa HHeerrnnaann LLuuiiss SSoorrhhuueett--eenn lliibbuurruu bbeerrrriiaaLehen aldikotz bilduko dira heldu den agorrileanArgentinako Navarro herrian, Esain-Inda familiakoak.Juan Esteban Esain Anocibar (1853-1935) eta MariaInda Urbero (1870-1933) euskaldunak 1886anesposatu ziren Buenos Aires probintzian. Juan Este-ban Esain Nafarroan sortua zen, Ilarregi herrian, Mar-tin Jose Esain Elizondo eta Juana Martina AnocibarErbitiren seme. Juan Estebanek Argentinara emigratubehar izan zuen 1880 aitzin, Las Marianas deitu herri-an kokatzeko. Las Marianasen artzain ibili zen.1886anMaria Inda Urberorekin ezkondu eta 15 seme-alabenburraso izan ziren.

Maria Inda, aldiz, Argentinan berean sortua zen, Navarro herrian. Haren aita JosephInda 1839 inguruan sortua zen Lapurdin eta ama ere, Marie Urbero Martirene, lapur-tarra zen, Lekornen 1833an sortua. Heien alabatxi den Ana Maria Esain-ek egin iker-ketak ondarreko belaunaldietan 577 ondorengo direla Argentinan adierazi du. Etaheier egina da agorrilean familiako lehenengo bilkuran biltzeko deia, Navarro-n, ago-rrilaren 16an, eguerdi t’erdietan, herriko erretreta hartutakoen elkartean. Ana Mariak,dena den, beste dei berezi bat egin nahi du, Euskal Herrian gelditu ziren ahaideer.Norbaitek hau irakurri eta familia berekoa dela pentsatu edo emaiteko informazionerikbalu, e-maila igortzen ahal du hunat: [email protected].

Erran, bestenaz, liburu zinez interesanta argitara eman duela Uruguain, Hernan LuisSorhuet biologo, idazle eta kasetalariak. Hazpandar arrazakoa da Sorhuet, eta duelabi urte liburua plazaratu zuen bere familiaz, ‘Sorhouet’ izenburupean, HazparnetikMontevideorainoko ibilbidea eta istorioa bildurik. Montevideoko ‘Euskal Erria’ EuskalEtxeko kide eta buruzagi da Hernan Luis Sorhuet. Orai liburu arras diferenta atera du,El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos? (klima aldatua da, norat ari gira?) izenbu-

ruduna. Haurrendako idatzidu, preseski 9-14 urtekoen-dako, molde errexean azal-durik egun hainbestetanentzuten ditugun hitz etakontzeptuak, hala nolanegutegi efektua, ozonogeruza, beroketa globala,kl ima aldaketa... Norbaitinteresaturik bada, izkiri-atzen ahal dako e-maila hel-bide huntarat:[email protected]

Testua:Joseba Etxarri

Argazkiak: www.euskalkultura.com

IRAN-GO GERTAKARIAKHauteskundeek eman dute beren erantzuna ez denen gostukoa. Alabainan,Mahmoud Ahmadinejad-ek aise irabazi du lehen itzulian, %63 boz bildurik.Gehiegixko naski, hala diote hanitzek. Manifestaldiak hasi dira Moussavijaunaren aldekoen ganik eta, milaka eta milaka, bildu da jendea, salatuzhauteskunde egunean zintzotasunaren kontra egin diren faltsukeriak. Zenbaithil izan dira ere. Ali Khamenei ayatollah mintzatu da Ahmadinejad-en alde,Jainko Jauna balitz bezala. Halakoa da Islamiar Errepublika.

Gehexan Pontto

Joanden asteanguti aski aipatuakditugu Séte hirianCIRDOC erakun-deak muntatug o g o e t a - e g u nhoriek, Okzitani-ako mintzaira sus-tatzea gatik aku-latuak bainandenbora bereankondutan hartuzere beste lurralde-mintzaira guziak. Mintzatu dira besteakbeste mintzaira horiek kazeta, irrati etatelebixtetan duten tokiaz. Ardurenean,toki eskasa segur bainan hein battokiren segurtatzeak munta handia ba,ez da hortaz duda mikorik behar, horidenek azpimarratu dute. Hauxe erranaizan da aski gora: gaurko egunean,telebixtan sartzerik ez duen mintzairabatek mentura guti duela luzaz irauteko,guti edo batere! Davis Grosclaude biar-nesak deplauki dio Okzitaniakomintzaira hedatua izanki-eta Frantziarenheren on batean, untsalaz merexilukeela gate berezi bat, alde batmintzaira hortan ar litakeena, frantsestelebixtaren sare publikoan. Mintzaira ezbada ere denetan berdina, hori ez delaarrazoin bat holako aldarrikapen batenbaztertzeko! Bestalde, etsenplutzatbezala eman du euskal-telebixta, baietzeta baietz euskararentzat ainitz ekartzen

duela telebixta ho-rrek eta ondokourtetan oraino gehi-ago ekartzenahal...

KEXUA ETABESTE...

Arrangura berenildotik, entzun dirahiru ikerle jakintsunbatzuen lekukota-

sun baliosak, hiruak emazteak eta hiru-ak ainitz ibiliak Hego-Ameriketan gaindi.Han ere bada herri-mintzaira frango.Denak españolak iretsiak ditu edoiresten ari, oraino gehiago jendea hiri-etan metatzearekin. Konparazione, Boli-bian, ez hain aspaldi, jendearen %70-abaserrian bizi zen, % 30-a hirietan. Orai,xifre berak dira bainan bestalderat, % 70hirietan! Bizkitartean, ainitz tokitan sendida mintzaira xaharren berpizte bat,batzuk legez ezagupen zerbait azke-nean ardietsirik. Kexua mintzaira, dene-tako hedatuena, berriz azkartzen ari da.Mintzaira guzien egoera ez da haatikbatere berdina. Bolibia hortako eskualdebatean, badira 36 mintzaira desberdin.Bizpahiruk hein batean ihardokitzendute. Besteak kasik galduak, biziki jendegutik mintzo. Salbatzen ahal ote diraoraino?

Muslaria

Japonia etaXina-n gaindi (4)

Biharamunean, “harresi haundia” duguikusi. 6000 kilometrotan mugatzen dueremua. Mendiz mendi, kaxkoz kaxko,sugea iduri, ez buru eta ez buztan, hainda luzea!

“Zeruko tenploa” deitzen den 273 hek-tareko tenplo eta baratzeak bisitatzenditugu. Hor dira behar direnak galdetzenuzta onak ukaiteko. Udaberrian etaudazkenean enperadorea horrat heltzenzen. Zoin izan den gure harritzea:baratze horietan, jendea denetan,goizeko 9 orenetatik goiti, edozoin kiro-letan, jimnastiketan, kantu eta abes-batza zernahi, musika joile, kartetan etatrikotatzen, irakurtzen edo marrazten...bakotxak nahi duena! Bai bada umore,bizi, alaitasun, zorion! Guk ere, hekbezala kantatu dugu eta mutxiko batdantzatu. Eguna hasteko, zer hobe?

Apirilaren 29-a: Xian hirian. Xinakolehen hiri nagusia. “Mendebalekobakea” du erran nahi. Duela 40 urte hur-bil, Xian hiri ondoan, lurrezko armadabat aurkitu zuten, lurpean, 8000 soldadoeta zaldi. Sekulako lanak egin dituzteeta egiten ari, hek antolatzeko etaerakusteko. Soldado guziak ezberdinakdira, nundik heldu eta araberako aurpe-gi, araberako soineko, araberako kolore.Armada oso bat bezala, badira oinez,badira zaldien ondoan, badira berentresnekin.. Harrigarria! Qin leinuko lehen

enperadoreak manatua etaeginarazia, hain zen beldurhiltzeaz! Xinatarrek sekulakourguilua dute holako erakus-tokiaz, munduan den hil-hobihaundiena.

Eguna bururatzen dugu landare senda-gailuen merkatuan. Landare, bihi, pikor,errauts, marmutz, suge, apo, apoar-matu, armiarma, eta zenbat bitxikeridiren salgai ! Egosi ondoan, sendagailubilakatzen dira. Gu, ikusi ordu sendatugaituzte eta nehor ez da eritu!

Aratsean, Operako dantzari eta aktorebatzuk begiak lilluratu dizkigute. Xianhiria utzi aitzin, Konfuzio-ren erakus-tokia bisitatu dugu, haren erakaspenakharrian idatziak ikusi eta luma-lanederramiretsi. Xinatiar hizkuntza eta idazkeraarras interesgarriak dira. Guk ditugunhitzak ez dituzte; ideogramak dituzte,ideiak du hitza manatzen eta lumakmarrazten, gainetik behererat. Ez dufonetikarik.Konfuzioren metodoak gizadiaren erres-petua du erraiten eta Bertutea lehenezartzen. Yu gidariaren arabera, “ Kon-fuziok du erraiten erlisione guzien erres-petatzea eta harek bertzeri buruzkoidekidura predikatzen ”. Haren filosofiadu maite eta sekulako kartsutasunarekindauku presentatu.

Maite Irazoqui (gero beretik)

TELEBIXTAK MUNTA HANDIA...

-Ortzegunean (20.30) DonibaneGarazin, Luis ostatuan, AEK’BaretGaua, gau-eskolako ikasleen antzerkiikusgarria-Ortzegunean (21.00) Ainhizen, Labo-rantza Ganbaran, Alain Juste etaFrédéric Perrin-en “Lurra eta Energia”mintzaldia-Ortzegunean (21.30) Azkainen, euskaldantzak Xurio plazan, Airoskitaldearekin-Ortzegunean (21.30) Miarritzen, SantaEugenia elizan, Oldarra abesbatza-Ortzegunean, ortziralean eta larun-batean (21.30) Baionan, Luna Negran,J.F. Balerdiren “Un drôle d’oisif” ikus-garria”-Asteburu guzian, herriko bestak Sen-peren, Hiriburun, Azkaraten, Larrainen,Bankan, Erratzun eta Aiherran-Asteburu guzian, Miarritzen,Euskaldunen kostaldea deitu itsas-bazterrean, “casetas” delakoak zabalikbesta giro batean-Ortziralean (16.00) Hazparnen, Elgarbiltokian, Euskaltzaindiak 90 urte-Ortziralean (21.00) Angelun, San Leonelizan, Vocanti koroa-Larunbatean, Angelun, kukuso-merka-tua Quintaou plazan-Larunbatean, Bidarritik abiatuz Itsasu-rat mendiz-mendi heltzeko, Hiru-Kaskoibilaldia-Larunbat goizean, Getarian, zaharki-merkatua herriko plazan-Larunbatean (11.00) Baionan, Lakarreplazatik abiatuz, “Baionan Kantuz”-Larunbatean (16.00) Kanbo beherekoplazan, euskal dantzak Jeikaditaldearekin-Larunbatean (16.00) Senperen, AmotzLarraldean, Josemari Zendoia, AuxtinZamora eta Koldo Zubeldia olerkarien

emanaldia-Larunbatean (17.00) Baionan, Elkarmegadendan, Olivier Vinches idazleamintzo bere “Les pérégrinations péde-stres et pitoyables de Daniel Bidouil-lard” azken liburuaz-Larunbatean (20.00) Mauleko gaztelu-an, rock kontzertua, Zarama eta bertze-Larunbatean (21.00) Hazparnekoelizan, kantaldia, Mendi Xola koroa etabiarnes talde bat-Igandean, Azkainen, kermeza-Igandean, Beskoitzen, Lokarri bil-gunean, Soinubila elkartearen besta-Igandean, Hendaian, zaharki-merkatuaZokoburu plazan-Igandean, Mauletik abiatuz, EuskalHerriko zikloturista itzulia-Igandean (11.30) Hendaian, mutxikoakGaztelu-Zahar plazan-Igandean (11.15) Donibane Lohizunen,txistu eta kantu herriko etxe aitzinekoplazan-Igandean (12.00) Miarritzen, Miladyhondartzan, piknik-mintzaldi, biojanariakantinetan sarrarazteaz, Goizetik elkar-tea antolatzaile-Igandean (15.00) Angelun, Donibanegelan, Luis Manuel portuges kantaria-Igandean (16.00) Donibane Lohizunen,organo kontzertua Jondoni JoanesBatista elizan-Igandean (16.00) Donibane Garazin,“Etxe-Sartzea” ikusgarria herriko pilotaplazan-Igandean (17.00) Donibane Lohizunen,“Euskal-Sinfonia”, ehun txistulari etaehun kantari elgarrekin Dukontenekokanpo zabalean-Igandean (17.00) Kanboko elizan, RosaTorres-en piano kontzertua, Isaac Al-beniz musikariaren omenez

Noiz nahi jimnastika poxi bat egiten ahal...

Hego-Ameriketako mintzairen eta hango egoerarenlekuko, Milagros Palma, Olga Pinilla eta Elisabeth

Michenot

Maria Inda eta Juan EstebanEsainen ahaideak bilduko dira

agorrilean Argentinan

Hernan Luis Sorhuet bere ondarreko liburua sinatzen, haurrendako da, klima aldaketaz