herria 2998

8
2009ko Martxoaren 12koa - ISSN 0767-7643 12 Mars 2009 - 1,10 E - N° 2998 - EMEKI ETA LASTERKA Aurten, udaberria untsa emeki heldu zauku. Negua luze baitoa, aste huntan aroa goxatu bada ere. Urtarrila azken hogoi urtetako hotzena izanik gure eskualdetan, otsaila ere arras bipila, ainitz tokitan negu huntako hirugarren elurraldia jasan behar ukan dute mar- txoko lehen egunetan, ez baitzen hola- korik aspaldixkoan gertatua... Mirakuilu handiz kanpo, Hegoaldeko politikariak ere emeki ibili behar, aski denbora hartuz euskal-gobernu be- rriaren muntatzeko, hauteskundeen emaitzak gisa hartakoak izanez. Nor norekin uztartuko da eta nor izanen da lehendakaria? Solasa frango badabila bainan nehork ezin xuxen erran zer ikusiko den ondoko egunetan. Artetik erraiteko, boz horien ondotik aditzen dira ere gauza batzu zinez harrigarriak ez direlakotz batere xuxenak eta halere batzuk aho beteka hedatzen dituztenak! Hauxe konparazione, Euskadiko erki- degoan abertzale baino gehiago badela orai abertzale ez direnetarik. Bai, hala iduri du ikusiz legebiltzarkideen ze- rrenda bainan ikusi behar da ehun mila bozez goiti baliogabe ekarriak izan di- rela, ezker abertzalekoenak hain xuxen, bi hautagai andana baztertuak izanik auzitegi baten manuz. Zinez egin dita- kea ehun mila boz-emaile horiek hor ez balire bezala? Frantzian aldiz, bada naski zernahi aldaketaren abiadura zerbait. Lurral- de gutiago izanen, departamenduen saila arramoldatuko, kantonamenduak desagertuko, eta nik dakita zer! Parisen hein bat presatuak iduri dute. Bide berri batzu ideki behar direla aurten berean. Lasterka beraz? Kasu urratsean ere ez ote diren lanak izanen hoinbeste alda- keta behar balinbada gauzatu! Hau arrunt besterik da bainan emeki emeki hurbiltzen ari zauku Korrika. Gero laster eta laster segitzeko haatik, Euskal-Herri guzian gaindi. Aldi huntan ere, bazterrak behar luzke harrotu eta jadanik bada funtsean mugimendu, Korrika Kulturala deitzen duten sail horrekin, hitzordu asko eskuin eta ez- ker... J-B D martxoaren 26 an 3000 Denetako on dena deusetako ez da on ( Martial) Euskal-kultura argitan” saila aitzina segitzen dute aurten ere Donibane Lohizunen, herriko etxea eta Euskal Kultur Erakundea partzuer. Kulturaldi berezi bat muntatzen dute gisa hortan, gai nagusi “Euskal-Etxea”. Ekitaldi asko izanen da hiru astez segidan, denak asteazken huntan idekia den erakusketa baten inguruan nolazpait. Erakusketa horrek merexi luke arrakasta ederra. Karia hortarat, Dukontenea egoitzan bilduak dira alabainan Dominique Duplantier artixta ezagutuaren marrazki batzu, zointan agertzen baita Euskal-Herriko etxeak, bereziki Lapurdikoak naski, zoin diren ederrak bai eta zoin desberdinak ere, kostaldean edo mendialdean, leku ordokian edo patarrean... Dominique Duplantier zinez jakintsuna da euskal-etxearen eremu horietan. Badu liburu bat gaitza aberatsa ateratua gai hortaz. Erakusketa horrek iraunen du apirilaren 5-a arte, aratsaldetan idekia asteazkenetik iganderat, 2-etarik 7-ak artean. Estreinaldia ortzirale huntan. BAIONAKO ITZULIA Bospasei hitzordu aipagarri badira Kultu- raldiaren ohoretan. Helduden asteazkenean, martxoak 18, aratsaldeko 2-etan Donibaneko geltokitik abiatuz autobusez, eginen da Baionako euskal-museoaren bisita, hartakoa den segitzaile batekin, frantsesez edo eus- karaz bakoitxak hauta. Jakituz erakustegi hortan zer agertzen duten euskal-etxeaz, hor berean baita segur nun zer ikus eta nun zer ikas... Biharamunean, ortzegunarekin beraz, martxoak 19, aratsaldeko 6-ak eta erdi- etan, Dukontenea egoitzan, Maite La- fourcade erakaslea mintzatuko da (fran- tsesez) euskal-etxeaz, nola etxea izan den beti gure jendartearen eta oro har gure nortasunaren oinarri nagusia. Etxea ez bakarrik aterbe eta egoitza, etxea fa- milia baten kafira edo ohantze. Gehiago ere denen buru, familiaren zimendu, erro eta sustrai. Baserrian bereziki, ar- toski ikusi behar baitzen, haur bat baino gehiago balinbazen, nor izanen zen “etxeko”, erran nahi baita nor izanen, premu edo andregai, etxeko segidaren hartzeko, hortan baitzen-eta gakoa... AURREZ-AURRE Ondoko asteburuan, beste bi hitzordu izanen dira, biak larunbatean, lehena goizeko 11-etan, bestea aratseko 9-etan. Alde batetik beraz, Donibaneko etxe ohargarri batzuen ikuska ibilaldiño bat hirian gaindi, Maddalen Narbaitz-Fritschi segitzaile. Ohartzeko nolakoa izan den iragan mende hortako etxegintza. Batean le- hengo bidetarik segituz, bestean bide berri batzu idekiz, hala nola frantse- sez “néo-basque” deitua izan den sailarena... Bestetik, aratseko 9-etan, Kexiloa gelan - lehengo tenisgune estalian - “Au- rrez-Aurre” dantza ikusgarria, Kulturaldiaren aitzina airosteko bezala... Maritzuli eta Meatzalde konpainiek sortu ikusgarri argia eta guziz herrikoia, 45 dantzari partzuer, kudeatzaile Claude eta Jon Iruretagoiena. ETXEAZ ZER ERRAN DUTEN... Azken astean ere bi hitzordu... Lehenik, martxoaren 25-ean, azteazkenarekin, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, Dukontenea egoitzan, euskarazko irakurketa sail bat, euskal literatura ohoratuz nolazpait. Gaia, “Etxea eta etxekoak”. Arta handirekin, Daniel Landart-ek baditu berexiak hogoi bat idazleren zati batzu, bakoitxak aipatzen duela edo bere sort-etxea, edo beste bat berdin... Irakurleak Maite Deliart, Graxi Solorzano eta Pantxoa Etxegoin. Gero, martxoaren 31-n, ja aipatu erakusketak aitzina segitzen-eta, erakus- keta horren bisitaldia euskaraz eskoletako haurrentzat, Terexa Lekunberri eta Gaxuxa Elhorga-rekin. Haurrek ere ikus dezaten euskal-etxea altxor bat dela eta etxeak beti toki handi-handia ukan duela gure jendartean... KULTURALDIA DONIBANE LOHIZUNEN EUSKAL-ETXEA GAI NAGUSI Elizaren ondoan, Karrika-Handian, “Gorritienea”, 1633-an eraikia, hiri guziko etxe zahar ederrenetarik edo ederrena. Soult marexala hor egona omen 1813-an. Kexiloko kirolzelaitik hurbil den etxeño hau ez dea zinez pollita? ”Granga-Baita” , Mazarin karrikan, hau ere zinez aspaldiko etxe ederra!

Upload: 8probintziak

Post on 19-Feb-2016

265 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Herria 2998

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2998

2009ko Martxoaren 12koa - ISSN 0767-764312 Mars 2009 - 1,10 E - N° 2998 -

EMEKI ETA LASTERKA

Aurten, udaberria untsa emeki heldu zauku. Negua luze baitoa, aste huntan aroa goxatu bada ere. Urtarrila azken hogoi urtetako hotzena izanik gure eskualdetan, otsaila ere arras bipila, ainitz tokitan negu huntako hirugarren elurraldia jasan behar ukan dute mar-txoko lehen egunetan, ez baitzen hola-korik aspaldixkoan gertatua...Mirakuilu handiz kanpo, Hegoaldeko politikariak ere emeki ibili behar, aski denbora hartuz euskal-gobernu be-rriaren muntatzeko, hauteskundeen emaitzak gisa hartakoak izanez. Nor norekin uztartuko da eta nor izanen da lehendakaria? Solasa frango badabila bainan nehork ezin xuxen erran zer ikusiko den ondoko egunetan. Artetik errai teko, boz horien ondotik aditzen dira ere gauza batzu zinez harrigarriak ez direlakotz batere xuxenak eta halere batzuk aho beteka hedatzen dituztenak! Hauxe konparazione, Euskadiko erki-degoan abertzale baino gehiago badela orai abertzale ez direnetarik. Bai, hala iduri du ikusiz legebiltzarkideen ze-rrenda bainan ikusi behar da ehun mila bozez goiti baliogabe ekarriak izan di-rela, ezker abertzalekoenak hain xuxen, bi hautagai andana baztertuak izanik auzitegi baten manuz. Zinez egin dita-kea ehun mila boz-emaile horiek hor ez balire bezala? Frantzian aldiz, bada naski zernahi aldaketaren abiadura zerbait. Lurral-de gutiago izanen, departamenduen saila arramoldatuko, kantonamenduak desagertuko, eta nik dakita zer! Parisen hein bat presatuak iduri dute. Bide berri batzu ideki behar direla aurten berean. Lasterka beraz? Kasu urratsean ere ez ote diren lanak izanen hoinbeste alda-keta behar balinbada gauzatu!Hau arrunt besterik da bainan emeki emeki hurbiltzen ari zauku Korrika. Gero laster eta laster segitzeko haatik, Euskal-Herri guzian gaindi. Aldi huntan ere, bazterrak behar luzke harrotu eta jadanik bada funtsean mugimendu, Korrika Kulturala deitzen duten sail horrekin, hitzordu asko eskuin eta ez-ker... J-B D

martxoaren 26 an3000

Denetako on denadeusetako ez da on

(Martial)

“Euskal-kultura argitan” saila aitzina segitzen dute aurten ere Donibane Lohizunen, herriko etxea eta Euskal Kultur Erakundea partzuer. Kulturaldi berezi bat muntatzen dute gisa hortan, gai nagusi “Euskal-Etxea”. Ekitaldi asko izanen da hiru astez segidan, denak asteazken huntan idekia den erakusketa baten inguruan nolazpait. Erakusketa horrek merexi luke arrakasta ederra. Karia hortarat, Dukontenea egoitzan bilduak dira alabainan Dominique Duplantier artixta ezagutuaren marrazki batzu, zointan agertzen baita Euskal-Herriko etxeak, bereziki Lapurdikoak naski, zoin diren ederrak bai eta zoin desberdinak ere, kostaldean edo mendialdean, leku ordokian edo patarrean... Dominique Duplantier zinez jakintsuna da euskal-etxearen eremu horietan. Badu liburu bat gaitza aberatsa ateratua gai hortaz. Erakusketa horrek iraunen du apirilaren 5-a arte, aratsaldetan idekia asteazkenetik iganderat, 2-etarik 7-ak artean. Estreinaldia ortzirale huntan.

BAIONAKO ITZULIA

Bospasei hitzordu aipagarri badira Kultu-raldiaren ohoretan.Helduden asteazkenean, martxoak 18, aratsaldeko 2-etan Donibaneko geltokitik abiatuz autobusez, eginen da Baionako euskal-museoaren bisita, hartakoa den segitzaile batekin, frantsesez edo eus-karaz bakoitxak hauta. Jakituz erakustegi hortan zer agertzen duten euskal-etxeaz, hor berean baita segur nun zer ikus eta nun zer ikas...Biharamunean, ortzegunarekin beraz, martxoak 19, aratsaldeko 6-ak eta erdi-etan, Dukontenea egoitzan, Maite La-fourcade erakaslea mintzatuko da (fran-tsesez) euskal-etxeaz, nola etxea izan den beti gure jendartearen eta oro har gure nortasunaren oinarri nagusia. Etxea ez bakarrik aterbe eta egoitza, etxea fa-milia baten kafira edo ohantze. Gehiago

ere denen buru, familiaren zimendu, erro eta sustrai. Baserrian bereziki, ar-toski ikusi behar baitzen, haur bat baino gehiago balinbazen, nor izanen zen “e txeko”, erran nahi baita nor izanen, premu edo andregai, etxeko segidaren hartzeko, hortan baitzen-eta gakoa...

AURREZ-AURRE

Ondoko asteburuan, beste bi hitzordu izanen dira, biak larunbatean, lehena goizeko 11-etan, bestea aratseko 9-etan.Alde batetik beraz, Donibaneko etxe ohargarri batzuen ikuska ibilaldiño bat hirian gaindi, Maddalen Narbaitz-Fritschi segitzaile. Ohartzeko nolakoa izan den iragan mende hortako etxegintza. Batean le-hengo bidetarik segituz, bestean bide berri batzu idekiz, hala nola frantse-sez “néo-basque” deitua izan den sailarena...Bestetik, aratseko 9-etan, Kexiloa gelan - lehengo tenisgune estalian - “Au-rrez-Aurre” dantza ikusgarria, Kulturaldiaren aitzina airosteko bezala... Maritzuli eta Meatzalde konpainiek sortu ikusgarri argia eta guziz herrikoia, 45 dantzari partzuer, kudeatzaile Claude eta Jon Iruretagoiena.

ETXEAZ ZER ERRAN DUTEN...

Azken astean ere bi hitzordu... Lehenik, martxoaren 25-ean, azteazkenarekin, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, Dukontenea egoitzan, euskarazko irakurketa sail bat, euskal literatura ohoratuz nolazpait. Gaia, “Etxea eta etxekoak”. Arta handirekin, Daniel Landart-ek baditu berexiak hogoi bat idazleren zati batzu, bakoitxak aipatzen duela edo bere sort-etxea, edo beste bat berdin... Irakurleak Maite Deliart, Graxi Solorzano eta Pantxoa Etxegoin. Gero, martxoaren 31-n, ja aipatu erakusketak aitzina segitzen-eta, erakus-keta horren bisitaldia euskaraz eskoletako haurrentzat, Terexa Lekunberri eta Gaxuxa Elhorga-rekin. Haurrek ere ikus dezaten euskal-etxea altxor bat dela eta etxeak beti toki handi-handia ukan duela gure jendartean...

KULTURALDIA DONIBANE LOHIZUNENEUSKAL-ETXEA GAI NAGUSI

Elizaren ondoan, Karrika-Handian, “Gorritienea”, 1633-an eraikia, hiri guziko etxe zahar ederrenetarik edo ederrena. Soult marexala hor egona omen 1813-an.

Kexiloko kirolzelaitik hurbil den etxeño hau ez dea zinez pollita?

”Granga-Baita” , Mazarin karrikan, hau ere zinez aspaldiko etxe ederra!

Page 2: Herria 2998

• Emigrazioa zer den orai munduakbiziki hobeki ezagutzen ikasia du.Lanketa dabila munduaren erdia besteerdiari buruz eta zoriontsu da lana aurkituduena. Lanaren gostuz dirua da kurriarazten.Konduen arabera, 244 miliar euro, omen zirenkurritu herri edo kontinente batetik bestera 2007urtan. Amerika USA tik gehiena, Arabiatik etaEuropako nazio guzietarik ere bai, Espainiakere bere parte ona duelarik, edo izana bederenHego-Amerika eta Afrikarat buruz igorri diruare-kin… Irlandak ere arrakesta haundia du bere tti-pian. Halere, trabak gero ta haundiagoak dituz-te bereziki Afrikatik Europa alde heldu diren lan-ketariek eta oraiko krisia ekonomiko hunek ezdu batere laguntzen baina mugatzen ainitz han-dikako emigrazioa.• Errusian jendea kexatzen hasia dela erakus-ten dute hango berri ainitzek. Saltegietako jan-gailuak kario, dirua ere bai mailegatu nahi due-narentzat, protesta frango eta manifestaldiakere emendatzen ari. Sondaien ikertzeek dioteehuneko 54 badituela gobernamenduak berekontra eta % 35 zituela bakarrik kontrakoakjoanden maiatzean, bainan hango jendea ez dahemen bezalakoa, jende prestua eta bizikimugitzen ez dena. Froga bat huna : VladimirPutin gobernuburak ehunetarik 80 baditu orainobere alde sondaietan eta ez da hortik ainitzmugitu bederatzi urtez. Erran behar da Putinenordaina ere, Medvedev, beti gora dagola etaherriaren erasiek efetu ttipia dutela buruzagie-tan, hauek egiten duten propoganda da betientzuna, gertatuak gertatu.• Turkian ere badira protesta haundiak Kurdis-tan probintziako amek Istanbulen, nigar eta era-sia, egiten dituztenak beren semeak etxetikbasaki eremanak izan zituzten ondoan. Holaholakoak ikusten dira Argentinako amen niga-rrak Plaza de mayo hartan eta protestak, berensemeak kasu bertsuetan galdurik. Turkia hortanberaz, Gizonaren Zuzenen zaintzale Elkartea-ren arabera, ba omen dituzte hiru mila gazteereman izan zirenak 1990 ko beren arteko“ gerla zikin ” hartan eta geroztik. Hor ere, dene-tan bezala abiatzen dira inkestak eta inkestakbainan heien ondorioak nun diren nehor gutikjakiten.• Hillary Clinton anderea, amerikar Estadukosegretaria munduko itzuli batean abiaturik,Europaraino ere jin berria da. Bere erranetan,jadanik hasi da salatzen, Bruxelles europearkapitalean, Washingtonek Europari buruz dau-kan interes berezia. Bai-eta hau ere : BarakObamak berak egiteko duela bere Europarakobisita martxo hunen 31 tik eta apirilaren 5 arte.• General Motors autogintza etxearen berritxarrak emanak ditugu hemen jadanik. Egun-goak ez ditugu hobeak batere : ez da seguraski munduko lehena izaitea hori den bezala,zorren pean mihia ateratzekotan baita. Bereamerikar gobernamendua mehatxatu du berrizere, bere afera likidatuko eta errekaratuko

duela osoki, non ez dion gobernuakmailegu iturria berriz idekitzen.

• Tibet autonomoa lurralde zabal etamenditsua da Xinako Himalaya aldean,

LHASA kapitalarekin eta bospasei miliun bizi-tzale pasa dauzkana bere lur zabaletan, bestehainbeste xinatarrekin nahasiak. Badu berenortasuna Xinaren aztaparretik zaintzen duenabere erlisione budistarekin, bai-eta bere Dalai-Lama, erlisionearen eta herriko buruzagitzaberak dauzkana. Haatik hau herriz kanpoandute 50 urte huntan xinatar armadak kasatuaeta beti bere itzal haundia duena Tibet guzian.Tibeteko lurrak ainitz arrakasta du, bere mendigoren artetik baitauzka aberatasunak ere,petrolio, uranium, boxita, burdina eta Aziakoibai haundienak sortzen dituen ura, kulturabalios batez bestalde. Ez da beraz harritzekohainbeste gasaila sortzen baitu autonomiazapaldu horrek.• Irakiatik 12.000 amerikar soldado joanen dire-la etxerat zenbait ilabete barne, hori du herrihortako bozeremailea den Ali al Sabbagh jau-nak jakinarazi. Ez hori bakarrik. 4.000 soldadoingeles ere beren herrirat itzuliko direla heldu-den uztailean, berri hortaz ere parte eman da,jadanik erabakiak ziren tratu batzuen arabera.• Aita Saindua Israelerat joanen dela bisitazhelduden maiatzaren 5etik 15 era, berri horisegurtatu da azkenean beste ainitz erran-mer-ranen ondotik. Herri-gune horietako gasaileneta gerlabiden ondotik, xede hau erakutsiakaria huntan, herri horien bake eta batasuna-rentzat otoitz egitea. Haatik Juduen suntsitzekoegin ziren hilketa heien oroitgarritzat, Sohahdeitoragarri hura ere ez du ahantzi nahiko.• Ipar Irlandan, bake bide bati jarriak daudebainan bat batean giroa berriz nahasi da egunhotan. Aspaldiko partez, bi atentatu izan dirabat bestearen ondotik. Ondorioz, bi soldadoingles hil dira eta beste lau lagun badira kolpa-tuak.

BESTE ITXURA BATFrantziak beste itxura bat hartuko omen du,eta itxura hobea bixtan da, funtsez gauzatzenbalinbadira Edouard Balladur gobernuburuohiak, batzorde berezi batean bildu lagunenizenean, eginak dituen hogoi proposamenak.Berak hala dio segurik! Egia erran,arramoldaketa pizkorrak ditu artamendatzeneta Nicolas Sarkozy presidentak garbiki jakin-arazia du arras gostukoak dituela. Lurraldegutiago, 15 eman dezagun 22-en ordez, depar-tamendu batzu ere batetaratzen ahal, kontseilujeneraletako hautetsiak lurraldetakoekinbatean hautatuak, zerrendaka, ez gehiagokantonamenduka. Herri-erkidego gehiago etaeskubide gehiagorekin, aldiz “ Pays” delakorikez, hori bera arrangurabide samina izankiEuskal-Herriaren kasuan... Beste aldaketaasko ere ba, bainan denak ere onez oneanakulatu behar, batzuekin eta besteekin gisahartako solasketak ukanik... Sarkozy-k nahi dugobernuak orrazta ditzan proposamen horiekguziak eta lau hilabete barne presta sail horrengauzatzeko moldea emanen duen legea...Hara zertan giren bainan gai minbera horrekukanen du oraino biziki soka luzea ez dadudarik. Luzea eta koropilatsua hain segur!

MEHATXUKAUntsa ixtorio bitxia hau ere eta arras gogoeta-garria denen buru: Nicolas Sarkozypresidentak, minixtro zonbaitek, horietan barneMichèle Alliot-Marie, Bordeleko auzapezaketa Frantzia behere hortako hautetsi batzukpostaz ukan dituzte gaitzeko mehatxu itsusiak,batzuetan tiro emaiteko bala bat ere ezarriaidazkiarekin. Orotarat, gisa bereko hamahirugutun. Afera horrek bazterrak airean ezarriditu, nor ote den ari holako joko txarretan etazeri buruz! Béziers aldean, gutun batzu handiknunbaitik igorriak-eta, 47 urteko gizon batarrastatua izan da. Luzaz armadan egona dennorbait, bere bizilagun ohiak salatu duena.

Saltsa guzia aitzina nahasiz itxuren araberasegurik. Ezen delako gizon hori libratu dute,berak ez deusik aitortzen eta den gutienekofrogarik nihun ez ageri... Geroztik, ikerketakbadoatzi aitzina, garbitasun bat laster ukanendelako menturan...

PARIOAK LIBROHala erraiten da pilota partidetan ere: “Parioaklibro!”, untsalaz ez bada ere hola eta hola pari-atzen artzen ahal!Dena den, Europa-mailean gisa hartakoerabakia hartua izanik, eta nahiz frantses go-bernua bera ez baitezpada alde, heldudenUrtatsetarik harat pariatzen ahalko da Internetsare famatu horren Frantziako gune batzuetan,eta hori lehiaketa mota askoren karietarat.Badu bost urte segurik Europako agintariak aridirela pario-jokoen “libratze” hori gauzatunahiz. Oraikoan, iduri du partida irabazi dutela. Jadanik Frantzian ere badira frango omenInternet-en ari direnak gisa hortako jokoetanbainan Frantziatik kanpo muntatuak direngune batzuetan. Frantzian alde bat debekatuzjoko berri horiek, irriskua hortan litake diote-naz, estranjereko joko horietarat lerratzea geroeta jende gehiago. Hobe beraz, hala uste dutesegurik hor gaindi, Frantzian ere joko horiekhaizu uztea eta legestatzea, lege berri batekin,muga eta baldintza batzu untsa finkatuz.Ikusiko zer kanbiamendu ekarriko duen horrek.Orai arte haizu ziren zaldi-laster, loto etagaineratikoekin, kasinoetako jokoak horiengainerat, denen artean bazen hor nunbaiturtean 40 miliar eurorena Joko muntatzaileberriak artean sartuz, eta apetitu xorrotxarekin,iduriz hala baitute, norbait izanen da galtzalehor gaindi... Nun ez den jendea gero eta gehia-go biziatzen joko horieri, gero eta gehiagoxahutuz funts hortan! Bainan hori ere ez litakebatere seinale ona! Ez segurik jendarte sanobatena mirakuiluz!

J-B D

2

Sozialistek deputatu bat gehiago PSE-k 25 deputatu izanen ditu legebiltzarrean, azken emaitzak ofizialkibaieztatuak baitira. Araban azken postua kendu dio EA-ri, boto gutirenaldearekin, kanpoko botoak kondutan hartu ondoan. EA-k deputatu baka-rra luke beraz legebiltzarrean : Rafa Larreinak bere postua galduko lukeeta PSE-ko sozialistek ez lukete UPD-ren deputatuaren beharrik, PP-renlaguntzarekin gehiengorako behar diren 38 deputatuen kondatzeko.Aldaketa konstituzionalista bideratzeko PP-k bere sustengua proposatudie sozialistei.Eusko Alkartasunak dei egitea erabaki du legebiltzarrean, bere ustezArabako kondaketa ez zuzena izanez. Ostiralean egin zen azken kondal-dia, atzerriko botoak zenbatuz eta PSE-k Arabako azken deputatu jar-lekua kendu zion, boto bakar baten aldearekin.

Hauteskunde biharamunakPanorama politiko nahasia utzi dute hauteskundeek. Alde batetik, gehien-goa lortzeko bidean EAJ-PNV beste alderdiekin bildu da bainan akordioriklortzeko molderik gabe. Orain sozialisten aldi. PP-koek jadanik hitzemanadute beren sustengua ekarriko dutela sozialisteei.Galtzaleak izan diren alderdietan, Ezker Batuak ostiralean eginen du berebilkura eta zuzendaritzak bere dimisioa emana du. EA-ko kideak erebiltzekoak dira alderdiak zer nolako norabidea hartu behar duenzehazteko.Iduriz laster jakin behar ginuke lehendakari berria nor izanen den etaeuskal gobernu berriaren itxura.

Aberri Egun bateratuarendeialdia egin dute aurten ereNazio Eztabaidaguneak, apirilaren 12an Irun eta Hendaiako ekitaldietaragaldea egin die euskal herritar eta eragileei. Indar metaketa beharrezkoadela erranez aldaketa politiko haundia lortzeko, “Nazio bat garela” aldarri-katuz. Goizeko 11:30tan martxa abiatuko da Iruneko Ficobatik Hendaiaraheltzeko eta hor eginen dute ekitaldi nagusia.

Bernardo Atxagaren eleberria “Zazpi etxe Frantzian” izenburuarekin liburu berria argitaratu du BernardoAtxagak Pamiela argitaletxearekin euskaraz, galizieraz, katalanez etagaztelaniaz aldi berean. Afrikan kokatzen da eleberria gizakiaren alderikbeltzenaren berri emaiteko.

Hego Euskal Herrian 150.000 langabez goiti Krisiaren eraginak hegoaldean ere nabaritzen dira. Otsailean ere goraegin du langabeziak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Urta-rrilean 6.564 langabe gehiago kondatu ditu INEM Espainiako EnpleguInstitutuak, eta 153.032 lagun dira lan bilariak. Nafarroak du langabezia kopuru haundiena: %12. Herrialde horretan,37.379 dira lan bilariak. Araban 5.682, eta langabezia kopurua %10ekoada. Bizkaian %11 eta Gipuzkoan %10koa.

ERROko ibarrean Zilbetiko harrobiaren kontraErro eta Ezteribarreko hautetsi ala biztanleak, Zilbetin egitekoa duten ha-rrobiaren kontra agertu dira. Erdizen egitekoa zuen harrobiaren proiektuaabandonatu ondoan, Magnesitas de Navarra enpresak Zilbetin, Antzerigunea deituan irekitzeko asmoa du. Hautetsi ala biztanle zenbaitekproiektua kritikatu dute oihan eder eta leku zoragarriak suntsituko bailituz-ke.

Nafarroan euskararen aldeko politikari kritika Milaka jendek manifestatu dute Iruñeako karriketan Eskola Euskaldunakekimen herrikoiak deiturik, gobernuan diren UPN, CDN eta PSN alderdiekeuskarari buruz bideratzen duten politika linguistiko eskasa salatzeko.Euskarari lehentasuna emaiten dion D eredua ez onartzea eta trabatzeasalatzen dute. Gobernuari eskatu diote zinezko neurri eta baliabideak pro-posa ditzan euskararen alde. Bestalde administrazioan ere trabak ezartzen dituela gobernuak euskaraikasi edo mintzatzen dutenei salatu dute, promozioak murriztuz.

Droga paketak Gipuzkoako ondartzetan Zarautz, Zumaia, Getaria, Mutriku, Ondarroako ondartzetara droga pake-tak ekarri dituzte uhainek, bereziki asteburu huntan. Ertzaintzaren arabera130 kilo kokaina aurkituak izan dira, itsas untzi batetik botaiak. Polizakaztertzen ari du itsas bazterra ala itsasoa Hondarribiatik Kantabria aldera.Loiuko aireportuan gizon bat arrastatua izan da hiru kilo kokainarekin.

Turismoaren aldeko laguntza Turistak erakartzeko bost milioi euro gastatuko ditu Eusko Jaurlaritzak.Frantzian, Britainia Handian, Alemanian, Irlandan, Italian eta AmerikarEstatu batuetan eginen du kanpaina bai eta ere Espainian, Madrilen etaBartzelonan.

Futbola : Bilbo Athletic erregearen kopako finalean Bartzelonaren kontra maiatzaren 13an Valentzian jokatuko du erregearenkopako finala Bilboko taldeak. Finalerdia Sevillaren kontra irabazi zuen 3-0bere zelaian, Andaluzian (2-1) gol baten aldearekin galdua zuen joanekoneurketa. 24 urte badu ez zela holakorik gertatu. Erran gabe doa sekulakoikusmina sortu duela finalera heltzeak Bizkaian ala Euskal Herri guzian,hegoaldetik iparralderaino. Madrilen jokatzea finala eskatu dute baina fut-bol federazioneak ez du onartu eta Valentzian jokatuko dute finala xuri go-rriek.

Gordon Brown ingles gobernuburua arras kezkatua dagobortizkeria berriz agerturik. Egoera hortaz mintzatu da Ipar

Irlandako agintariekin.

Bilboko futbolariak Errege koparen finalerat hupatu dira...

Page 3: Herria 2998

Joanden urte zahar egunean hetsi du Ly-onnaise des Eaux enpresak Bardozen du-ela zazpi urte irekia zuen Lurbizia lantegia.Lau milioi euro bederen gastatu zituenlantegiaren eraikitzeko. Hor tratatu dituztebost urtez urtean hamabost mila tona urlohi, nagusiki Baiona/Angelu/Miarritzetikekarriak. Ireki bezain laster arazoz arazoibili da lantegi hori. Ur lohien teknologia ezpikoan izanki, eta lantegia ez hetsia, eska-patzen ziren gas metano eta lurrunek seku-lako usainak hedatzen zituztelako, de-fentsa komite bat bizia sortu zen, eta ho-nen arranguretatik abiatuz prefetak he-tsarazi zuen Lurbizia, usainen tratamenduapikoan eman arte, zenbait hilabete eta mi-lioi pare bat euro lan teknikoren ondotik,lantegia osoki estalia, aritu da geroztiketengabe, joan den urtezahar arte ; bainaerrana zen gauzak ez zirela ongi itzu-likatuko.Fidantzia eskasa konpostarentzatLurbiziak hartzen zituen BAMeko ur arazte-gietako lohiak, hondakin berdeekin nahasieta irakitzen utzi ondoan ateratzen zuenurtean bost mila tona konpost, errautsbeltza ; konpost hori Frantziako ongarrienzerrendan ekarria, NF ziurtagiriarekin. Se-gurtamen horiek ez ziren ordea aski izan ;FDSEA sindikatuaren laguntzarekin labo-rariek publikoki erran zuten ez zutela kon-post hori ongarritzat erabiliko. Orduan he-rriko etxek baizik ez zuten konpost horibaliatzen kirol zelai eta bazterren berdeatxikitzeko.

Lantegipeko lurra mugitzenLurbiziako eraikuntza nagusian artekakagertzen hasi dira laster. Jada iazko pri-maderan Lyonnaise enpresak Bardoze etainguruko auzapezak abisatu zituen lurramugitzen zela lantegi horren azpian eta lanlarriak egin beharko zituztela aitzina segi-tzekotan. Zioten orduan primadera honetanegin beharko zituztela obra fierrak. Baina,agertzen hasiak ziren urradurak hainbatlarritu dira non deliberatu baitute Lur-biziaren hestea besterik gabe ; berritzelanak sobera kario izanen zirelakoan.Lohien garraio luzeaLyonnaise enpresa behartua da kontratubidez BAMeko araztegietako lohientratatzera, Bardozeko lantegia hetsirik ere,eta hori prezio berean kontratua bururatuarte. Urtean hamabost mila tona lohi horiekeramanak dira hurbilenik Pontacq-era, 280kilometro joan etorri ; edo Audengera, 350kilometro joan etorria, edo oraino Roquefortsur Garonne (31), 480 kilometro joan etorri.Pentsa, lohiz bete kamioiak zein urrun ibilibehar diren, ingurumenak eta lurrarenberoketak ez dute irabazten.Konpostaren baliapenaNahiz laborariek goraki errana zuten ezzutela Bardoze Lurbiziako konpost horberen lurretan baliatuko, jende partikularraksailean jiten ziren lantegira konpostarenbila, urririk ukaiten baitzuten ; eta partikularhorien artean baziren ere laborariak.Hemendik aitzina beharko dute onkailuaerosi, hain segur ere Marokatik jiten direnonkailuak, kimikoak izaitez gain Lurbiziakokonpostak ez zituen metalki pisuen e-rrestoak dauzkatenak.

Donibane Garaziko Vauban gela nasaia kasikbetea zagon joanden ibiakoitzean, Euskalkultur erakundearen biltzar nagusirako. 239kide dauzka erakunde horrek, 93 elkartetakoeta 146 herritako ordezkariak, gutiz gehienaklarunbatean Garazirat bilduak. Biltzarrekomahain nagusian, Mikel Erramouspe lehen-dakariaren inguruan, hor zeuden bertzeakbertze Pantxoa Etchegoin zuzendaria, Fran-txua Cousteau diruzaina, Vincent Bru Sivu-ko orain arteko lehendakaria, Frantxua Maitia eta Jean Lissar Lurralde kontseilariak,Philippe Rey prefeta... Guzieri, ongi-etorri beroa egiten ziotela Alfontxo IdiartDonibane Garaziko auzapezak. Ez direlarik ere ahantzi jaz zendutako lau euskaltzalesuhar, Mikel Laboa, Iratzeder, Ernest Alkhat eta Mixu.2008a arras emankorra izan da Euskal kultur erakundearentzat, 320 bat ekintza des-berdinekin, dela erakundeak berak sustatu ekintza propioak, dela elkarteen ekintzak,erakundeak lagundutakoak, ondarea, musika, teknologia berriak, sorkuntzak eta orohar kultur alor guziak jorratuz. 850.000 euroko buxeta 2008an hori guzia obratzeko, ezbaita dirutze ttipia ! Ekintza horietarik %16a Hegoaldean edo Euskal Herritik kanpo ira-gan da, gaineratikoa Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeen artean nunbaitan ongi orekatudelarik.Horiek hola, hemendik aitzina eremu berri batzu ere nahi ditu ideki Euskal kultur e-rakundeak. Oroit gira, Akitaniako DRAC-ak eskaturik, erakundearen lanaren ebaluaketabat egin zuela André Ladousse jaunak, ebaluaketa horren emaitzek EKE indartzenzutela bere orain arteko misioetan, ate berri batzu ere idekiz. Hala nola, egitura pu-blikoen aholkularitza lana, hauen programetan euskal kulturaren tokia hobetzeko, delaKontseilu orokorrarekin, dela herri elkargoekin eta beste, EKE bilaka litaikeelarik gisahortan euskal kulturaren behatoki kementsua, nolabait euskal kulturaren bihotza.

“EUSKARAZ BAI”EGUNA DONIBANE LOHIZUNENLarunbat huntan, martxoak 14, “Euskaraz Bai” eguna muntatzen dute DonibaneLohizunen, AEK eta beste zonbait elkarteren artean xutik ezarri plataforma baten

kondu. Hori sartzen da Ko-rrika Kulturalaren saileanbainan urrunago ere be-hatuz, luzarako zerbait aku-latzeko xedearekin, iraunkoreta eraginkor litakeen zer-bait.Egun hori nahi dute izan da-dien besta bat eta denboraberean aldarrikapen eta a-rrangura batzuen entzun-arazteko parada bat ona.Antolatzaileek azpimarratudute gaurko egunean ezinditakeela euskaraz biziDonibanen, euskara ez delaaparantziarik ere askisartzen egun guzietako bi-zian, dela herriko etxean etabeste zerbitzu ainitzetan,dela saltegietan ala ka-rrikan.Bestaren afixa moldatuaizana da haurren artekomarrazki lehiaketa baten

bidez, irabazle Gaizka Mujica, Donibane-Ziburuko ikastolan dena, lehen maileko bi-garren klasean. Besta bezperatik hasiko da, ortzirale aratsean kontzertu bat eginen baita Akotzekogaztetxean, Pog Mo Thon taldea partzuer, Imanol eta Karakolak ere ba. Kontzertuaaitzin ikusten ahalko da “Bidaia intimoak” dokumentala. Bestalde, aratseko 8-etan,AEK gau-eskolaren biltokian, Laida Mujica mintzatuko da beste herri batzuetan “Eus-karaz Bai “ saila gogoan egiten diren urratsetaz.Larunbatean, goizeko 10-etan, ibilaldi airos bat, kantu eta dantza, karrikaz-karrika.Gero, herriko etxe aitzinean, hitzalditxo batzu, marrazki lehiaketaren sarien banatzea,bertsu zonbait eta mutxikoak.Oren batean, bazkaria Doñamaria kolegioan, Donibane Kantuz partaide bazterrenairosteko. Izenak emaiten ahal dira deituz 06-63-30-24-92 edo [email protected], han berean, mus lehiaketa eta indar-jokoak Gaia elkartearekin. Egungoxo baten mentura beti dei bera zabalduz: euskara behar dela ikasi eta erabili...

KASINORIK EZ ZIBURUNHerriko kontseilua bildu da Ziburun eta hor jakin da denen buru ez dela kasinorikeginen, proiektua bere gain hartua zuen etxeak gibelerat eginik, krisiaren gatik naski,eta herriak berak ere ez aitzina segitzen. Badu zortzi urte bazela holako zerbaitensolasa. Tokia ere berexia. Hastetik, baziren kontra agertuak, ezkerraldeko hautetsieta beste. Badela jadanik aski kasino gure kostaldean, Miarritzen, Donibane Lo-hizunen eta Hendaian dituzten horiekin. Auzapeza alde zen haatik, arras berotuaere denbora batez segurik, berrogoi lagunen lana eta beharbada gehixagorena eresegurtatuko zuela holako etxe batek eta herriarentzat diru iturri ona izan zitakeela.Gertatzen dena da denetan ere kasinoen arrakasta ez dela emendatuz ari. Parteorobat krisiaren gatik egia erran. Dena den, kasinoa ez da beraz eraikiko. Ikusi beharorai zer eginen den kasino horrentzat atxikia zaukaten eremuan...Bilkura berean, aurrekontueri buruz, aurtengo norabideak eztabadatu dira. Aurtenberaz obra asko eginen da Bordagaineko dorrean, bai eta karrika eta errebideetan,diru-aldeño bat xahutuz ere itsas-hegiko ezpondak azkartzeko gisan. Ezkerraldekohautetsiek azkar jorratu dute gehiengoak deraman saila, herriaren zorra polliki handi-tu dela eta xahutze batzu emendatu direla azkarki, heien gostuko hein batean atxi-kitzen ahalko zirenak... Auzapezaren ihardespena, kasu eginez ari behar bada ere,obra asko behar direla aitzina akulatu, beharrak hori manatzen duela eta gaineratobra horieri esker lana ere emaiten dela enpresa batzueri, denek lana xuhur airedela dioten keinka huntan...

NOLA BALIA KOMENTU XAHARRA?Donibane-Ziburuko portuan gaitzeko sutea izan zen 2007-ko uztailean eta a-rrantzale elkarte asko aterbetzen zituen tokia dena erre zen. Geroztik, zerbitzuhoriek ahal bezala daude ondo hartan, segidako aterabide bat kausitu arte muntatubulegoetan. Laster eginen dute Martine eta plantatuko dira komentu xaharreko es-kualde batean, eskualde hori, hutsa zena, dena berritua izanik. Bainan gogoetan aridira hor gaindi komentu hori dena ere ez litakeenetz baliatzen ahal arrantzarentzateta orokorkiago itsasoari lotu sail guzientzat, erakustegi zerbait ere hor moldatuzkonparazione. Ziburuko auzapezak beste xede bat ere aipatua du: zendako ez eginkomentu hortan Donibane Lohizunen egitekoa zen mediateka, lehentasun zerbaitemanez arrantzaren munduari, mediateka edozointan kausitzen ahal diren gauzaguziak ere han ba bestalde. Toki aski balitakea hortako? Eta toki zinez egokia dea?Karkulak egin behar...

AUTOBIDEA URRIRIK?Aspaldian galdetzen da hori, autobidea urririk izaitea ez baitezpada Kostalde guzianbainan Donibane Lohizuneko bazter hortan, hiri horren ipar eta hegoaldetako bi pun-ta horien artean. Ziburu eta Urruñaren juntan baita autobidearen pagatzeko toki bat,kendu beharra dute autobidea largatzearekin. Eta haratxago egin omen! Bainan aldebat kentzen balitz, horko zati hori urririk uzteko? Abantail handia litake Donibanenberean aise galkadura gutiago izaiteko. Hautetsi multxo bat, Michel Hiriart erkide-goburua denen aitzinean, Parisen izan da eta mintzatu Dominique Bussereauminixtroarekin. Hunek hitzeman du arrapostu bat emanen duela zonbait hilabete barne, kasua ongiaztertu ondoan. Gauden beha beraz...

PARIOGUNE BERRI BAT...Pario-joko horien munduan bada zernahi aldaketa. Alde batetik - hori bestalde ereaipatzen dugu funtsean - holako jokoak laster sartzen ahal litazke legez-lege Fran-tzian ere Internet sarean eta bestalde zaldi-lasterren PMU etxeari lotu jokoen sailazabaltzen ahal litake, parioguneak idekitzen ahal konparazione zezta-punta partidakegiten diren plaza batzuetan, PMU horrekin bainan zaldi-lasterrak izaiten diren toki-etarik berex. Donibane Lohizunek galdea egina du eta helduden astean donibandarbatzu, beren ezagun aditu batzuekin, badoatzi Pariserat gai hortaz mintzatzerat.Dugun erran jadanik ere zezta-punta partidetan parioak badirela Pauen. Ez omendute haatik haste hartan usteko zen bezenbat arrakasta...

IZURDE BAT HILA...Igandean, itsasoak hiru metro luzeko izurde baten gorputza bota du Akotzeko hon-dartzan, Donibane Lohizunen. Polliki andeatzen hasia, hain segur zonbait egunhartan zerbait gisaz hila itsasoan berean. Beste bi izurde agertu dira gisa berean An-gelun eta beste batzu oraino Landesetako aldean.

3

Euskaltzaindiaren adierazpena,“D” Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria emateari uztean

Azken urte hauetan Euskaltzaindiak “D” Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria izenekotitulua eman izan die araberako azterketa gainditzen zuten Iparraldeko biztanleei.

Hori dela eta, honako hauek adierazi nahi ditu Euskaltzaindiaren Zuzendari-tzak:

A)Euskaltzaindiaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankide-tza-hitzarmenaren barnean, Euskaltzaindiak lagundu dio Euskararen Erakunde Pu-blikoari hizkuntza gaitasuna egiaztatuko duen agiri baten garatze-bidean.

Hortaz, Euskaltzaindiak “D” titulua emateko eskubideak gordez, ez du orain-goz beste deialdirik egingo “D” titulua azterketak eskuratzeko.

B)Iparraldean, bistan denez, hizkuntza-gaitasuna froga zezakeen azterketapublikorik ez izanik, 2008 arte segitu du Akademiak “D” Mailako Hizkuntza GaitasunAgiria banatzen azterketa gainditzen zuten Iparraldeko biztanleen artean.

Lurralde horretan euskara gaur egun ere ofiziala ez den arren, azken urtehauetan Euskararen Erakunde Publikoa pixkanaka indartuz joan da, eta 2009tik ai-tzina berak antolatuko ditu Iparraldean euskararen gaitasunari dagozkion beste titu-lu berriak.

C)Euskaltzaindiak begi onez ikusten du Iparraldean agintari publikoek berengain hartzea sail horri dagozkion erantzukizunak.

D)Era berean, Euskaltzaindiak eginahalak eginen ditu, Euskararen ErakundePublikoarekin solastatuz, Euskaltzaindiaren “D” tituluaren jabe direnek baliokidetzaegokia aurki dezaten hemendik aitzina Iparraldean antolatuko diren gaitasun agiriberrietan.

E)Bestaldetik ere, Euskaltzaindiak bere gain hartzen du, orain arte bezalaxe,Iparraldean eman dituen "D" Mailako Hizkuntza Gaitasuna Agiriaren eskuratzaile-entzako zerbitzuak ematea, nola kopiak egitea hala bestelako premiei erantzutea(eskuratzaileen erregistroa eta abar) .

Donostian, 2009ko otsailaren 13an.

”Euskaraz Bai” egunaren aurkezle, Beronika Ondicola(Ikastola), Maddalen Marixalar (Ihauteri), Xilbi Chenal(AEK), Jone Josié (Kontseilua) eta Xebastian Irazoqui

(Euskal Herrian Euskaraz).

BARDOZEKO LURBIZIA LANTEGIA

BETIKOTZ HETSIA

URTE EMANKORRA

Mikel Erramouspe EKEko lehen-dakaria, Pantxoa Etchegoin zuzen-daria, Frantxua Cousteau diruzaina

Page 4: Herria 2998

4

Chiffons & Compagnie11 Pilori karrika - 64100 Baiona

Barneko apaindurak, opariak…

LaviradaMartxoaren 11tik 14 era

Primaderako braderiaMartxoaren 14 ean

Eskaintzeko edo atsegin hartzeko…Idekia asteartetik larunbatera (tel 05 59 59 71 12)

ITSASUSortze

Bi sortze izan dira gure herrianazken aste hautan:- otsailaren 23an sortu da Baionan Maé-lyn SANZBERRO (nexka), Séverine etaRoger SANZBERRO-ren laugarren hau-rra. Familia hau Agerrian bizi da.- otsailaren 26an sortu da Baionan ereXan DERGUY, Kattalin (IRUNGARAYsortzez) eta Jean-François DERGUY-ren hirugarren haurra. Familia hau bizida Panekau auzoan “ Aiten Lana ” e-txean.Zorionak bi familieri eta ongietorri sortu-berrieri !Mintzaldi

Idekia elkarteak mintzaldi batantolatzen du ostegun huntan,martxoaren 12an, Herriko Etxeko El-karte-gelan, aratsaldeko 3etan. Gaiaizanen da: “ osagarria nola begira (zain-du), janez eta mugituz ”. BaionakoCPAM erakundeko ordezkari bat izanenda hizlaria. Mintzaldi hau deneri idekiada.Prentsaurrekoa

Pinpulka elkartearen eta karrikaantzerki ta animazio inguruko proiektu

berri berriaren aurkezpena eginen damartxoaren 14an, larunbatez, goizeko10etan Sanoki gelan.

Lehen aldikotz (!) Kostaldeko“barnekalde” eremu hortan, Errobideitzen den Herri elkargoan, Basusarri-tik Luhusorat hedatzen denean, kultureskaintza berri berria eta bero bero bat !Herriko etxe, pesta komite, kultur elkarteeta gaztetxearen zerbitzuko !

Prentsaurrekoaren ondotik, zuze-nean (!), antzerki eta animazio batzuenzatiak gozatzen ahalko dituzue ! baitazintzur bustitzea ! Informazio gaualdia

Herriko Laguntza Sozial Zen-troak informazio gaualdi bat antolatzendu helduden ostiralean, martxoaren20an, Sanoki gelan, aratseko 8.30tan.Gaualdi hortako gai nagusia izanen dadroga: kokaina, ekstasia, crack, ka-nabisa... Zer dira xuxen droga horiek,zer ondorio eta arrisku izan dezakehauen kontsumitzeak haurrentzat etagazteentzat.Erran behar da gaualdi hau zuzenduadela gurasoeri, gai huntaz arranguratu-ak diren gurasoeri. Sartzea urririk.

Korrika kulturala kari Itsasuko Gau eskolak antolaturik BERTSU BAZKARIA AmetsARZALLUS, Ximun CAZAUBON, Gillen HIRIBARREN eta Jon MAIA-rekin +marrazkilari eta musikari

MARTXOAREN 22an, igande eguerditan, Itsasu Soldatenbordan (Artzamendikobidean den St Pierre ostatuan). Izen emaiteak: 05 59 29 87 98(Filipe) [email protected] Kasu!! Tokiak mugatuak dira!

HAZPARNEGREBA ALPHACAN LANTEGIAN Iragan astelehenean Alphacan lantegiko langileak greban jarri dira. Juanden asteanenpresa kontseilu batean langileek bi ordezkari berri hautatu dituzte nagusiekinhartuemanetan segitzeko. Ordezkari hauek Parisen ziren astelehen huntan, nagusieriberen ikusmoldeak agertu beharrak zituzten. Adibidez oraiko erabakietan bermatuz,16 langile kanporatuak izanen dira, oraindik eta ekaina arte hortan. Bertzeek aldizurte undarra arte daukate epea. Langileen nahikaria da ez bi taldetan berextea kan-poratze horiek, bainan denak helduden abendoa arte beren lanpostuetan beiratzea.Bi aterabide eskainiak izan dira nagusieri: lehena 37 langiletarik 29 rat jautsiz eta pro-dukzioaren hiruetarik bat, galtzetan agertu den hura kenduz, mozkina ateratzendutenarekin lanean segitzea. Huni, nagusiek eza emana dute juanden urtarrilean.Bigarren eskaintza zen, bertze norbeitek edo langilek berek (SCOP ala SARL bateanelkartuz) berenaz segitzea produkzio mota hortan, beren kondu. Hau Alphacanlantegian berean eta hunen tresneriarekin. Alphacan enpresari salduz bakarrik berenlana, orain arte egiten duten produkzio mota hortan jarraikiz. Haatik nagusiek libro utzlezakete bertze lan mota batzuen egiterat eta hauek nahi duteneri saltzerat. Bainangai huntan ez da oraino erantzunik Parise aldetik. Anartean, gauzak ez dira orainobatere argi eta oraingotz, langileen kanporatzeko nahikaria da beti bali dena, zuzen-daritzaren aldetik. Ondorioz langileak arrangura haunditan dira, geroari buruz kezka-tuak. Grebaren egitea erabakia dute, mugarik eman gabe beren ekintzari, lantegikosartzeak trabatzen dituzte, lantegia osoki gelditua da.

EKOLOGISTAK ELGARRETARATZEN DIRAEuropako hauteskundearen karietarat, Hazparneko “Europe Ecologie” talde berri

batek gomitatzen zaituzte antolatzen duen ekologista guzien biltzarre batera Hazpar-nen ostegunarekin, martxoaren 12an, arratseko 8tan, Xuriatea ostatuan. Elgarrekinmintzatuko gira, ekainaren 7 ko hauteskunde horietan aurkeztuko ditugun gogoetetazeta ekologisten lemetaz.

MAKEA - LEKORNESortze - Otsailaren 23an sortu da Adrien Demaison, Makea Uronia etxean. Raphaeleta Sylvie lorietan daude, eta segur euskaldunki altxatua izanen da hain maite dutensemettoa. Agian osasuna eta zoriona lagun, gure azken etorriak gozatuko ditu urtealaiak etxekoekin batean !

Heriotze - Gerezieta Etxepareko Beñat Labistek utzi gaitu 83 urtetan. Ukan dohainakongi baliatu ditu, lur langitzan gehienak. Pausa dadila zeruko alor beroan. Etxekoguzier gure euskal bihotzeko sendimendu leialenak.

Jokoberri-ren estreinaldia - Makeako Herriko Etxeak gomitatzen ditu herritar etaauzo-herritarrak Jokoberriren estreinaldirat, martxoaren 22an, igandez. 9.30etanmeza ezkerparetan, ondotik pilota partida esku-huska lau berezkoen artean, eta ape-ritifa Herriko Etxeak eskainirik. Bazkaria, bertsulari eta kantariek alaiturik (helduek 20euro, haurrek 8 euro). Bazkariko, izenak eman behar dira Herriko Etxean martxoaren14eko.

Lekorne Basoitan kontzertu - Martxoaren 17an, asteartez (20:00), Willis Drumondtaldearen egoitzan, “Animal Hospital” eta “Dry&Dry” taldeek kontzertu bat eskainikodute. Sartzea libro, bakotxak eman nahi duenarekin.

P.I.AZKAINE

Kukuaren kupela - Ohidura xaharreri jarraikiz, Kukuaren kupela izeneko ekimena ira-ganen da martxoaren 20an, ostiralez (20:00) Txopinondo sagarnotegian. Animatzaile,Peio Serbielle kantaria, “Xan del oso” bere laburmetraia aurkeztuko duela (20:25).Txotx afaria 25 eurotan (tel 0559546234).

SENPEREHeriotze - Aldi bat gehiago behar dutheriotze bat aipatu, Ainhoa auzo herriangertatua. Gure herriko Peritxenbordakofamilia haundiaren semea zen GratienErremundeguy pausatu da 49 urtetanbarkatzen ez duen gaitz bortitzarekinborrokan arizanik. Gure gizona Ainhoanezkondurik bere familiarekin bizi zen.Ainhoako adixkide eta bere familiarenaldean senpertar ainitz aurkitu daehorzketa horietan. Maite emazteari,bere seme alaberi eta jendaki handiguziari eskaintzen ditugu gure dolumi-nak.

Zalutasun Handiko Trein Bidea -Bazter guzietan aipatua den treinbideberriari buruz gure herriko “SenpereEgun eta Bihar” abertzale zerrendakmoldatu du ortzirale aratsean biltzarrebat biziki baliosa. Zerrenda hortan he-rriko hautetsia den Joana Harambourekeuskaraz eta erdaraz bere agurra egindu hor bildua zen jendalde guziari. Izen-datu dauzku suiet berri hortaz argitasunemaile izan ditugun hizlariek. DidierRouget, Jerome Prieto eta VictorPachon. Hor eman dauzkute proiektu

horri buruz beren ikusmoldeak. Guzizhirugarren izendatuak bere bideo etairudiekin orentsu batez agertu dituproiektu horren gorabeherak. Izan de-tzazken ondorio onak baino txar gehia-go. Gisa guziz diru zama ikaragarrianonbeitik beharko da ateratu eta gureherriaren edertasunari zafraldi bat gaitzaemanen dio. Gure eskualdeko auzapezeta hautetsi ainitz bada proiektuarenkontra. Diotelarik diru zama hortarikparte batekin orai den bideari beharlitaken berrialdi bat ona eman ditakeela.Bertzalde hemengo jendeentzat ere oraidiren geldilekuak atxikiz zerbitzu hobeabaginuke. Treinaz egin gogo duten ga-rraioa aipatuz erran dauku orai bereanbadirela Mugerretik eta Frantzia gainekopuntaraino treinaz egiten diren ga-rraioak. Jaun horrek agertu dauzkukondu asko orai den bidearen alde dire-nak. Gero jendeek egin galdera batzurihiru jaun horiek eman dituzte arrapostu-ak. Bururatzeko abertzale zerrendakoJean François Bederede bigarrenhautetsiak eskertu ditu hizlari horiek,eman dauzkuten argitasun mami-tsuentzat.

KANBO

Herriko etxeko aldizkaria - Herriko etxeko berripapera edo aldizkaria atera da egunhauetan. Osoki elebiduna da eta euskaraz eta erdaraz agertzen dira berri guziak.Kanboko etxe guzietara banatua izanen da bi aste barne. Ez baduzue eskuratzen gal-degiten ahal duzue herriko etxean.

Justizia baketzailea - Desadostasun bat baduzu norbaitekin izan dadin pertsona,sozietate, enpresa, ofiziale edo beste... eta ahalaz auziperatzea baztertu nahi duzu.Kanboko herriko etxeko justizia baketzaileak zure arazoa konpontzen ahal du : auzozailtasunak, jabe eta alokatzaileen arteko arazoak, ez pagatua izaitea, gaizki eginobrak, zorrez itoa izaitea eta beste... Justizia baketzailea zinpeko pertsona bat da,justizia ministerioarentzat ari da lanean eta urririk. Bi partetatik batek deitzen badujustizia baketzailea, honek deituko du beste partea eta lan eginen du akordio batenatxemaiteko bi parteen artean, hauek biak bilkura batetara gonbidatu eta. Justiziabaketzailea ikusten ahal duzue ere bakarrik informazio batzuen ukaiteko. Bi aldizastean egoiten da Kanboko zerbitzu zentroan. Hitzordu baten hartzeko deitzen ahalduzue zenbaki hau : 05 59 93 50 60

Hirugarren ikastaldi bat bide-segurtasunaz, adinetakoentzat - Bideetako arriskueta lanjerren kontra zerbaiten egiteko eta bere laguntza ekartzeko, herriak ikastaldibat xutik ezarri du, joan den urtarrilean, Prefetura, Kontseilu Orokorra eta Bide-Pre-bentzioa erakundearen laguntzarekin.Arrakasta gaitza ezagutu du ikastaldihorrek eta ikusiz ainitz galde bazelabigarren ikastaldi bat antolatua izanda otsailean. Bainan galdea badaoraino eta hirugarren bat iraganen dahiru egunez, ortzegunarekin, martxo-aren 26an, apirilaren 2 eta 9etan,aratsaldetan 14.00ak eta 17.30akartean, 2 oren eta erdi egun bakotx.Urririk da ikastaldi hori eta 60 urtebaino gehiago duteneri idekia da.Argazki edo filma batzuen bidez, gaidesberdinak ikusiak izanen dira : nolagertatzen diren ixtripuak, ikusmenaeta entzumenaren ttipitzearen eragi-na, abiadura, alkohola, erremedioak.Izena eman behar da lehen bailehen, zerbitzu zentroan. Tel : 05 5993 50 60.

Bide-prebentzio ikastaldia, Annie HERNANDORENAlehen auzapez ordea eta Robert BOURAUformatzaile bolondresa.

Euskara gaitasun egiaztapendispositiboa zutik - Orain arte EGA,euskara gaitasun agiria Euskaltzaindiakpasarazten bazuen ere, hemendik goitiEuskararen Erakunde Publikoaren gainizanen da azterketa horren pasaraztea.Hitzarmen bat izenpetu du joanden asteanEEPk Paue eta Bordaleko unibertsitateekin,diploma horren egiaztapen dispositiboamartxan ezartzeko. Praktikan ez litekegauza handirik aldatu behar, EGA azterketaberrira aurkeztuko diren ikasleek, orainarteko azterketa bertsua ukanen baitute.Ageri ez diren bi iraultza gauzatzen dira halaere : lehenik EGAren maila Europakohizkuntzen mailaketa ofizialaren araberaezarria izanen dela ; bigarren aldaketa, deusofizialtasunik ez duen euskarak, erakundeofizialen ezagupen zerbait eskuratzenduela.

Hiru hilkutxa kontseilu orokorrarenaitzinean - IUTko ehun ikasle eta erakaslekparte hartu dute joanden ostegunekomanifestaldian, Baionako geltokitik hastekontseilu orokorraren ateraino. Hiru hilkutxagarraiatu dituzte bide guzian eta pausatumimosa lore azauak barnean kontseilunagusiaren aitzinean, erakusteko IUTko hiruadarrak, komertsa, informatika eta kudeantzaehortziko direla gobernuak bideratu nahiduen LRU erreforma indarrean emaitearekin.Negoziaketa eta mobilizapenak ospitalean- “Ospitalea, Eriak, Osagarria eta Lurraldeak”lege proiektua frantses parlamentuaneztabaidatua zen egunean, ehun bat langilebildu da Baionako ospitale aitzinean : beldurbaitira, erreforma hori indarreanemaitearekin, ospitaleek diru gutiago ukanendutela artak segurtatzeko, gutiago erelangileen pagatzeko, ondorioz zerbitzua eretxarragoa izanen dela pazienteentzat. Legeproiektua gibelera bota dezala galdegin dioteosagarri ministroari, eta interpelazio lanaabiatuko dute lekuko hautetsiak lanjer horiezjabetzeko. Mobilizapen horren bezperanhitzartu dira ospitaleko zuzendaritza etaazken hiru astetan mobilizatu zirenurgentzietako langileak ; pare bat erizain etaangail karraiari postu berri bat irekiko diraurgentzietan, horrela lana apur baterrexkiago eginen baitute.

BAIONA

ANGELUIragan berri diren bestak - Angeluk atxikitzen du fermuki San Leoneko egutegiabere “ eliza ” bestak ospatzerakoan. Martxoko hilabete honetan barna antolatuak dirahainbat ekitaldi, herritar guzien jostatzeko helburuarekin. Barneko aldean bezalaxe,besten programa eskuratzen dute, bakarrik soinu mutilen bisitakari zerbait eskaintzenduten partikularrek ; urteak iragaitearekin programa gero eta tinkiago proposatua da,aurten zortzi egunetan ; eta euskal angeluarren proposamenak gero eta gehixagoonartuak dira. Aurten “ Kimua ” elkarteak martxoaren zortziko emaztearen egunamarkatu du “ itsas laminen korrikarekin ” ; eta antolatzaileen iragarpen guziakgaindituak izan dira, hiru ehun anderek parte hartu dute lasterkaldian burutik buru. Joanden ostiral gauean antolatua zen gazteen musika lehiaketak ez du hainbestepubliko gazte erakarri. Hor lehiatu dira musika estilo arras desberdinetako taldeak,denak nahiantak eta gaztez osatuak ; “ EUSKI ” taldeak musika saltsa bat hemengoaeta keltiarra eskaini du ; “ JUST MARRIED ” taldeak irabazi du lehenbiziko saria.

Page 5: Herria 2998

5

BAIGORRIParisetik - Aurten, laborantza saloinekoaste bukaeran egin da “ Concours géné-ral ”-eko arnoen sariketa. Hor, ikusi duguIrulegi-sotoko arnoak medailatuak izandirela : Urrea, 2007ko Gorri d’Ansa arnobeltzarentzat eta zilarra 2008ko Elorri,Axeridoy gorriarentzat eta 2008ko Ande-re d’Ansa xuriarentzat. Hamalau garrenurtea, sotoko arnoak saristatuak direla,mahastizainek eta sotoan egiten dutenlan seriosaren seinalea.

Zaharrer-segi - Pilotari, burraso etalaguntzaileek osatu multxo ederrareninguruan, iragan da Zaharrer-Segirenbiltzar nagusia. Parte hartu dute ereJean-Baptiste Lambert herriko auzapezeta kontseilari orokorrak, Jean-MichelGalant herri elkargoko lehendakaria etaAzkarateko auzapezak eta Beñat ArrabitArrosako auzapezak.Biltzarre hastean, agurra eta ongi etorria-ren ondotik, ixil une bat egin da, urteanmundu hau utzi duten partaideentzat.Gratien Juantorena lehendakariaren hi-tzetan, batasuna azkar dago : 309 lizen-tziaturekin, konduen aldetik ere ez daarrangurarik, nahiz azpimarratua izanden diru laguntzaileen sustengua zoingarrantzitsua den hunen biziarentzat.Pilotako emaitzak hola nolakoak izandiren : esku huska, Euskal Herriko etaFrantziako txapelgoan : txapeldun plazalaxoan 5 pare, trinketan 7 pare eta ezkerparetean 2 pare, bertze 12 parek fina-lean galdu. Joko garbian, txapelgo bere-tan, txapeldun : plaza laxoan 2 pare,ezker paretean 4 pare eta 3 parek fina-lean galdu. Errebotean, ekipa bat txapel-dun eta bertze batek finala galdu. Pasa-kan, pare bat txapeldun eta bertze batekfinala galdu. Palantxan, nexkatoetan 2pare txapeldun eta 3 parek finaleangaldu. Bertzalde, munduko kopan, eskuhuska, P. Biellek urrezko medaila esku-ratu du eta palantxan Claire Bordagarayeta Amaia Serre-k zilarrezkoa, munduko22 urtez petikako txapelgoan ere eskuhuska Laurent Erreca-k zilarrezkoa. Emaitzen ondotik aipatu da elkartearenbizia. Hemen gomendioak egin dira pilo-tarieri : indar egitea beharrezkoa denprestakuntza fisiko eta teknikoan. Zorzaioten errespetua ekartzea antolatzaile,

trebatzaile eta epaileeri, partiden egunaketa tenoreak errespetatzea… Herriari etaingurukoeri ere galdegin da trinket etaplazetan diren trabaxkak antolatzea. Batasunaren bizian, beharrezkoak direnelkartasuna eta laguntza ainitz aipatudira, horiek gabe hoinbertze pilotarisegitze eta ibiltzerekin deus ez bailitaikeegin. Bururatzean, lehendakariak berokieskertu ditu oro. Ondotik partehartzaileguziak eman dira Aldudeko Oteizakprestatu mahain onaren inguruan.

Bihotzeko ostatuak - Zonbait aste badubihotzeko ostatuen laguntzeko “ Motardsdu cœur ” taldeak, janari biltzea antola-tzen duela Euskal herrian gaindi. Taldehortako 400 bat motodunek eginen duteaurtengo itzulia helduden larunbatean,martxoaren 14ean eta Oronos saltegianpasatuko dira 11.30ak eta 13.30akartean. Galdegina zauku beraz emaitzakhor berean dagon toki berezian uztea.Bakotxaren bihotz onari dei egina da.

Pilota - Frantziako txapelgoaren kondu,finalerdiak jokatu dira eta huna emaitzak.Esku-huska. A mailean. Xitoetan B.Bascans eta Cedarry-k galdu 16 – 40Airetik-en kontra. Benjaminetan Alcase-na eta X. Bascans nagusitu 40 – 11Urruñari. Elgart eta Martinez-ek galdu 37– 40 Airetik-en kontra. Minimetan Berte-rretche eta Barreneche nagusitu 40 – 05Sarari. Finalak igande huntan Saran.B mailean. Xitoetan Ustaritz eta M. Iri-barren-ek galdu 21 – 40 Hendaiarrenkontra. Benjaminetan Berterreche etaHualde nagusitu 40 – 04 Atzarri-ri. Mini-metan Ernautene eta Labat nagusitu 40– 34 A. Iribarren eta Castanchoa berenbatasuneko laguneri. Kadet mailean,Etcheverry eta Etchepare-k galdu 21 –40 Oztibartarrak-en kontra. Finalaklarunbat huntan Senperen.Pasakan lehen mailean. Dutaret etaIzoco nagusitu 13 – 12 Noizbait-eri.Lemoine kopan, Cuiburu eta Goicoe-tchea nagusitu 13 – 03 Urruñari. Finalakigande huntan Baigorrin.

Errugbia - Larunbatean, US NafarroakBaigorriko zelaian errezebitu du ArgelesGazost eta irabazi 26 – 21.

IHOLDIGOXA LEKUREN ESTRENALDIA - Jada 30 bat egoiliarrez betea, nunbait han erditsua,Iholdiko erretira etxea izan da estreinatua ibiakoitz huntan, nahiz hitzordua emana zenurtarrilaren 24eko, baitzen orduan bertze griña eta egitekorik, luzatua izan zen.Beñat Cachenaut auzapezak egin du ongi etorria eta eman ditu xehetasun guziak, nolahasi zen duela 10 urte lehen harat hunaten egiten, lagundurik egia erran herri elkargokoburu den Lucien Delgue eta Jean Louis Caset kontseilari orokorraren ganik, bainanaditzaile suhar agertu zirela ere Jean Jacques Lasserre bai eta Jean Lassalle deputatua.Denbora berean hurbildu ere ziren proiektuaren eremaiteko Ixturitzeko Pausa Leku etxe-ari, biez bat egiteko laguntza gotorra ekartzen ziotela Charriton aitasemeek.Eskerrak

Beñatek eskertu ditu sos laguntza iturriguziak, bost miliun eta erdi euro gostaden obra horrek baitzuen horien guzienbeharra, eskertu ere banaka hor obranari izan diren enpresa guziak, ainitz toki-takoak izanki, ohargarri baita hori ere.Lau bagonetako treinari konparatuz, arri-batua da geltokian eta lehen piaiantakjautsiak, harrapa dezatela goxotasunagian luzarako, zion bururatzean. LucienDelgue, Jean Louis Caset, Jean La-ssalle, Jean Jacques Lasserre, Prefetasegitu dira beren hitzaldiekin, orok ziotelaholako obra estimagarria zela, Iholdikokantonamendua gabe izanki-eta, nahizLasserrek erran duen Iholdiko doi doi-

etarik pasatua zela baiaren ukaitea, laster kantonamenduak kentzerat baitoatzi, ez ordu-an aipu izanagatik, departamendu mailean arra-ikuste bat egin izan zela nun nola kokaerretira etxe horiek. Euskal Herrian estreinaldiak ardura bururatzen baitira tokienbenedikatzearekin, Iholdiko erretor Irassart-i jin zaio kargu hori aldean zuelarik BarnetcheHeletakoa. Eri ala artatzailek harrapa dezatela etxe huntan sokorri goxotasunean. Tokienbisitarekin segitu da, adixkidantzako baso bere goxagailuekin orok gozatzen zutela etxeberri horren osagarriari. “Gauzak biziki ontsa eginak dituk baina agian berantxago” zionbatek. Oroitzapen onarekin partitzea ere zerbait da. J.P.C.

BIDARRAIArrakasta ederra - Laugarren aldikotz antolatzen zuen herritar emazteen afaria Otxal-detarrak elkarteak. Eta arrakastatsuena, joanden ostiraleko hori izan da, 55 batemazte, adin guzietakoak, bildurik Barberaenea ostatuan, Nathalie Heguy eta AnttonBarbera zituztela zerbitzari plaxent. Arras giro goxoan iragan den elgarretaratzea,entzun dugunaz.

Soziedad Alkoholikaren kontzertua – Larunbat arats huntako dugu Bidarraiko gaz-teriak Ezpeletako merkatu estalian antolatzen duen kontzertua, joanden astekotzataipatzen ginauzuen bezala. Lehenik ariko da, lehen aldikotz Iparralde huntan, Koptaldea, katalana naski, ezagutzera merezi omen duena. Ondotik Gasteizko SoziedadAlkoholika famatua. Azkenik LDKO garaztar taldea, gaualdia bururatzeko.

IRISARRIEskubaoia - Irisartarrak Dordoñako Montpon-Mussidanen jokatu dira joanden ibi-akoitzean eta hangoeri nagusitu 31-20 (partida erditan 15-7). Frantxoa Jaureguy kapi-taina izan da markatzaile hoberena (7 tanto), besteek ere berena eginez, Beñat Urru-tyk, Philippe Oxandabaratzek eta Alexandre Mellouk bosna tanto… Larunbat huntan,Carcassonnera doatzi irisartarrak. Partida gogor baten mentura. Autobusa urririk haratjoan nahi dutenentzat. Abiatzea 12:45etan, izenak aitzinetik emanez Beñat Larra-mendyri (tel. 0616390597).

IZTURITZEPalantxa zoingehiagoka bururatu -Otsaileko azken larunbatean jokatu dira,Harpe Alde trinketean, negu huntako lehi-aketaren azken haitadak. Huna emaitzak : 3mailan, Meriguet-Etcheverria 50 eta Eyhe-rachar-Comets 48. 2 maila B, Harguindeguy-Sallaberry 50, Ithurburu-Hirigoyen 47. 2 mailaA, Oxoby-Lissar 50, Lekunberry-Gazats 35. 1mailan, Arthayet-Intçaby hazpandarrak xapel-dun 50 eta 38, Fabas-Bidonde beste hazpan-darren aurka. Pilotariek beti bezala sari ainitzeskuratu dituzte eta beste pilotari arduraduneta laguntzaileekin lekuan berean zintzurrakgoxaturik Haramboure jatetxeko auhari onagozatu. Bestak giro alaian iraun du goizaldearte aurten ere ! Eskerrak deneri eta heldu-den larrazken arte.

DONOZTIRIPilota - Herritarren arteko zoingehiagoka palantxan Sanoki ezker paretean erderki buru-ratu da. Lau andanetan partituak ziren pareak. Lehenik Philippe Salles-François Cache-naut 40 eta Raphael Aguerre-Mathieu Duhart 38. Bigarrenik Christophe Jaureguyberry-Fabien Duhart 40 eta Patrick Salles-Panpi Damestoy 28. Ondotik Mathieu Oxarango-Jean Sorhouet 40 eta Gilen Sorhouet-Bernadette Haristoy 31. Azkenik Manu-MaialenGoyhenetche 40 eta Mathieu-Audrey Oxarango 29. Biziki jokolari pollitak ikusi ditugu, etazintzur bustitzearen ondotik Paxkal koziner onak prestatu afari on baten inguruan alaikibururatu da besta.

Musa - Sanoki salan igandean Union Basque mus xapelgo handiko 16 pareak hor zirentenoreko xuxen. Biba zuek ! Hiru andanetan jokatu ondoan, bi andanetako irabazdunakGachen-Lagourgue eta Duhart-Urruty, hirugarrenekoak helduden igandean ikusiko.Xehetasunak bertze astean, anartean esker ta goresmenak guzieri. A.A.

HELETAEuskal Herriko mus xapelketa - BaxeNafarroako finalak Heletan jokatu dira, 32parek parte hartzen zutela. Xapeldun jalgidira Juanicotena anaiak eta bertze bostparerekin parte hartuko dute Seguranfinala handian, martxoaren 14ean : Ca-rrere-Larre, Martine-Chantal, Lagourgue-Saussie, Dutrey-Alchouroun, Ainçiart-Etchegoyen. Xantza on deneri.

Primaderako feiria - Martxo hunen 21 eta22an izanen dira gure primaderako feiriak.Lehen egunean zaldi ala behi oro egunberean izanen dira. Egun hortan ereerakusketa berezi bat begien gustagarri.

G.I.E bat 8 laborari gaztek xutik ezarri ondoan, omen handiko zezen bat arraza go-rrikoa erosi dute, horren ume hogoi bat miga hor izanen dira presentatuak. Egia erranfama bildua dauka jada, beste hamar bat hazle juntatuak dira lehener eta Gipuzkoanere Red Black etxeak hartu ditu horren hazietarik, jakinik horren etorkizunaren berri.Horra berri ona hazleentzat. Bigarren egunean asko salmenta izanen dira bai eta ga-ner huste handi bat. Oraino zonbait toki gelditzen dira. Galda herriko etxean. Biegunez tresneria eta bixtan dena ongi etorri beroena ahotik ezin utzizko bildoxkiajatean.

Igandeko mezak - Larunbat aratsean 19.00etan Armendaritzen, igandean goizeko9.30etan Mehainen eta 11 orenetan Heletan. Herritarra

AIHERRAJon Oyhenart eta Herve Parachou herritar xapeldunak - Joan den larunbat arra-tsean Attatean bururatu da, gure herrian Union Basque batasunak antolatzen duenaurtengo mus xapelketa. Finala ereman dute Jon Oyhenart eta Herve Parachou-kSébastien Etchegaray etaPatrick Mastoumecq-i nagusitu-rik. Orain ezagutzen ditugu,kantonaletan parte hartukoduten herriko lehen 6 pareak :Jon Oyhenart eta Herve Para-chou, Sebastien Etchegaray etaPatrick Mastoumecq, BeñatDurruty eta Christophe Duguine,Laurent Tapia eta Jean RenéGarra, Eric Mimiague eta Phili-ppe Martinon, eta Xarlot Haris-toy eta J-Noël Minjou. Arratsabururatu da afari on baten ingu-ruan, orotarat 45 muslari etamuszaleek parte hartu dutelarik.Mimi Darridole herriko ostale-rrak kopa eder bat ta sariakbanatu ditu aurtengo xapelduneta finalisteri. Kantonaletakolehen itzulia Auxotean iraganen da, martxoaren 21ean, arratseko 8tan. Kantonamenduguzitik etorriko diren 26 pareen artean, beren bost eginahalak eginen dituztela gure he-rriko 6 pareek, ez da dudarik. Eta zertako ez, kantonamendutik finala haundian partehartuko duten lehen 3etan balire ? ? ? Finala haundia, Pazko astelehenez, BaionakoModerne trinketean iraganen da. Anartean, xantza on herritar muslarieri !

Ihiztarien gomita - “ A.C.C.A Lehena ” deitu ihiztarien batasunak, herritar guziakgomitatzen ditu, Attatean eginen duten bazkari berezian parte hartzera. Hau iraganenda martxoaren 15ean, igande eguerditan. Horra zer jastatzen ahalko den, 20 Eurorentruk : salda, legatza español moduan kozinaturik, basahunzkia saltsan, lur sagar ta en-tselada, ardi gasna erreximetarekin, esne opilezko bixkotxa, kafe ta ondoko.Izenak aitzinetik eman behar dira, Attateira deituz (05 59 29 64 23ra) ortzegun arra-tseko, hots martxoaren 12 arratseko ! ! Ongi etorri guzieri ! !

Pesta komitean, berritasun - Berrikitan iragan den urteko biltzar nagusiaren ondotik,huna izendatu duten bulego berria nola osatzen den : lehendakari Julien Etcheverry(orain artinokoa), idazkari Leire Barbier ta Cecile Mongabure, diruzain Xamuel Biscayta Marion Etchegoinberry. Biltzar nagusi hortan, gazte andana eder batek parte hartudu bai eta ondoko afarian Attatean. Herriko pesten egitarauaren prestatzea dute leheneginbidea. Aurtengoak, 5 egunez eginen dira, ekainaren 26tik 30era, Hazparnekoenondotik, eta Heletako Euskal Herria Zuzenean aintzin.Anartean, larunbat huntan Hernaniko sagarnotegi batean, apairu on baten inguruanbilduko dira. Biba zuek, eta xantza on ! !

Ezkerretik eskuinera, Mimi Darridole ostalerra, PatrickMastoumecq, Sébastien Etchegaray, Herve Parachou,

Jon oyhenart, Jaki Biscay antolatzailea

Lehen maila : Fabas-Bidonde 38 / Artayet-Inçaby 50

Juanicotena anaiak Ttotte Larre-rekin

Page 6: Herria 2998

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Astero errepikatzen dudana : munduan gaindi badirela bahituak,eta nahiz ez dugun gauza haundirik egiten ahal haientzat, gogoan atxikditzagun bederen.

***Guadalupa : Azkenean, sei asteren buruan izenpetu dute hitzarmena, ezedozein hitzarmen, 164 artikulu baititu besarkatzen dituela bizi molde guzi-ak, erran nahi baita Guadaluparrek galdegiten zutena lortu dutela. Betikoagure Frantzia maitean : jendeak eskakizun bat agertzen duelarik gobernuaelkor eta mutu dago. Gehiago dena, bi edo hiru asteren buruan igortzen duministro orde bat eta elkarrizketaren ondoan manatzen dio Parisera itzultzeapentsatzen baitu ez dela aski gogor jokatu onartuz eskakizun gehienak.Orduan, haren ordez, igortzen ditu bi ararteko eta hiruzpalau asteren buru-an hitzarmena sinatzen da jadanik ministroak onartu zituen eskakizunekin.Hauxe da oraiko gobernatzeko moldea, hilabete oso bat galdurik.

***DOM : Horiek dira itsas-haraindiko ugarteak, Guadalupa, Martinika, LaRéunion. Eskakizunak hasi dira Guadalupan eta orai hedatu dira bertzeugartetara. Martinikan garai txarra hasia da, beribilak errez, tiroak ere izandirela. Agian, ez da egonen gobernua beti bezala elkor eta mutu. BadakiMartinikari eta La Réunion ugarteari behar zitzaiela eman Guadalupak ukanduena.

***Europa : Laster etorriko da hauteskundeen garaia : ekainaren 7an, oker ezbanago. Ari dira zerrenden prestatzen alderdi guzietan eta agertzen diradenetan kezkak, oihuak ere, batzu baztertuak baitira, nahiz behar den beza-la jokaturik Estrasburg-en, hala nola Lamassoure UMP alderdian eta Savarybordelesa sozialistetan.

***Errugbia : Mont de Marsan-ek aise galdu du Monpellier-en (33 eta 6),Akizek, etxean galdu du ere, gutiz egia erran Briven kontra (17 eta 15),Baiona joan da Toulon-era eta han elgarren bete bukatu dute partida (3 eta3), Miarritzek, aldiz, irabazi du Clermont-en aurka (18 eta 14). Emeki emekiari da goiti Miarritze erakutsiz talde on bat dela.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

EUSKAL IRRATIAK

Halako moldez, bi gi-zon dira ospitaleko ganbarabatean, bakoitza bere ohean,etzanak. Bat leiho aldean etabestea barnekaldean. Leihoaldean dena egunaz bi aldiz,oren pare batez, ohean jarririkegoitera behartua da, bularre-takoak hola manatzen baitio.

Bestea etzana, me-mentoko. Tarte on batzu pa-satzen dituzte solasean : heu-ren familiaz, lanaz, lagunez,herriaz eta haurtzaroaz.

Leiho aldekoak, ohehegian jartzen delarik, denbo-ra luzeak pasatzen ditu, leiho-tik ikusten duena lagunarikondatzen. Beste honek ontsagozatzen ditu memento ho-riek, biziaren mugimenduandagola iduri zaio.

Leihokoak aroaren be-rri ematen dio. Kondatzen dionoiz, nola diren arbolak osta-tzen, xoriak kantuz artzen,baratzeak loratzen. Kondatzendizkio ospitaleko parkeandabiltzan jendeen joan jinak ;nola diren jantziak. Ikusi duenezagun bat. Hala nola dion

badela urtegi ttipi bat, parkea-ren erdian, ahate koloretsubatzuekin. Kondatzen dizkiohaurren jokoak, amak kala-kan, maitaleak alkietan jarriak.Hots : biziaren mila koloreak,mila soinuak eta mugimen-duak… laguna lau lorietan,begiak hetsirik, bere baitandena ikuskatzen, nahiz etakanpotik deus ez hautemaiten.

Ilabeteak iragan ondo-ren, goiz arrunt batez, erizainaetorri da gure erien artatzera.Hor aurkitu du leiho aldeko gi-zona, mutu, hilotz, bere gaue-ko loan goxoki zendua. Goiztristea izan da lagunarentzat.

Gorputza kendu bezainlaster lagunak galdatu du lei-ho aldeko ohean eman deza-ten, bestearen lekuan. Gogo-tik egin diote aldaketa.

Emekiño ukondoaren

gainean gorputza hupatuz,begi kolpe bat menturatu duleihotik, aspaldiko partez…

Leihotik ez da betoi-nezko pareta gris bat baizikageri. Lagunak kondatzenzion guzia asmatzen zuen.

Gainera, erizainarenarabera gizona, azkenerat, a-rrunt itsutua zen… “Hain se-gur, gauza ederrak lagunarikondaz, zorion pixka ematenzion lagunari, ber-denboranbera ere zoriontsu egiten zite-keen. ” Beste erizain beltz batsartu da eta segitu du : “Ho-laxe da, bizi duzun egunaezin goibelago izanikan ere ezdezakezu zure bizikideeriumore ona bezalako opariederragorik egin… Egun ba-koitza bera mirakulu bat bai-ta… ”.Beste molde batean MichelLabeguerik ez zuen besterikerraiten :

Ez beha gau beltzari, behazeruko izarreri…

Johanes Bordazahar

Ez behagau

beltzari…

Martxoaren 13tik 18ra iragan beharra da Pariseko liburu azoka handia,“Porte de Versailles” gune famatuan. Eta, azoka hortako aurtengo gomitaberezia Mexika balinbada, lehen aldikotz euskarazko argitaletxe batzuere, Maiatz, Hatsa, Gatuzain eta Elkar, han aurkituko dira hiru egunez,martxoaren 13tik 15era. Akitaniako lurraldeak han ukanen duen es-pazioan dira lau argitaletxe horiek kokatuko beren uztarekin. EuskararenErakunde Publikoak, Euskal Kultur Erakundeak eta Akitania/Arpel egitu-rak dute euskararen presentzia hori Parisen gauzatzen. “On da Parisenohart diten Euskal Herria, laborantzaz bertzalde, literaturaz ere aberatsdela” dio Max Brisson EEPko lehendakariak. Eta hain xuxen, azokaridatxikola, euskal literatura gaualdi bat iraganen da martxoaren 14ean,larunbatez (19:30) Sorbona ondoan dagon Comptoir des Arts egoitzan(Monge karrika, 100) : Itxaro Bordak 15 bat obra irakurtuko ditu,bertzeak bertze Bizitza nola badoan eta Noiztenka poema liburuetatik, la-guntzaile ukanen dituela Mylene Charrier eta Jesus Aured eskusoinularia.Pariseko Euskal Etxea partxuer da gau literario hortan. Oro har, euskal argitaletxeek ainitz estimatzen duten urratsa da azokahortako beren presentzia. “Ezagupen aberats bat da euskal argitalpe-nentzat” dio Maiatz-eko Lucien Etxezaharretak. Elkar-eko Peio Etcheve-rry-Ainchart-ek bere aldetik azpimarratu du Parisen erakutsiko den ikus-pegia ez dela “folklorikoa eta arkaikoa”. Nahiz denek ongi badakiten eus-kararen presentzia hori ur xorta bat baizik ez dela. “Euskarazko liburu batateratzen den aldi bakoitzean, korrontearen kontra gabiltza” dio Gatuzain-eko Hartzea Lopez-ek, “euskarak egiazko hegaldia ofizialtasunarekinbaizik ez baitu ardietsiko”.

Martxoaren 12a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, emaz-tearen eskubideak sozial etaekonomia arloan

Martxoaren 14a, larunbata• 14.30 : Errubia :Baiona/Akize• 18.00 : Pilota, berezkoenfinala Waltari/Ezkurra.• 18.30: Zango balona :Baiona/Cassis

Otsailaren 15a, igandea • 09.30 : Gure Bazterrak La-purdi Jatsutik.• 10.30 : Meza, Garazi Jat-suko San Frantses beila. • 12.30 : Gure arbasoak, An-hauzeko Maddi Riouspey-rous .

Martxoaren 16a, astelehe-na • 19:00 : Zer dioxu, MattinIrigoien.

Martxoaren 14an, 14.00 : Euskal Herriko historia – JL Davant, Euskaltzaina : “6-7-8. mendeak : Vasconia – Orreaga – Iruna-ko erresuma”.Berriz zabaldua : Martxoaren 16an (23.00) ; 17an eta19an, 14.00 eta 20.15

Martxoaaren 15an, 14.00 : “Mistikoa gaur eta hemen – Espiritualitate gosea”, 24.Gogoeta Astetik – José Luis Gerrikagoitia OCD.Berriz zabaldua : Martxoaren 18an eta 20an, 14.00 eta20.15

Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Igandea 15 : Misionesten Oihartzuna – Jules lahargou.Asteartea 17 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 18 : Lurra keinulari – Jean UrkiaOsteguna 19 : Donostia-ko elizbarrutiaren berriak –MarijeGerra.Ostirala 20 : Herria astekariaren prentsa bildumaJamattitt Dirassar.

JEAN ETXEPARE GAZTEA(1937-1961)

GARAZIKO JATSUN OMENDUA

MARTXOAREN 22an

Idazle emankorra izanen zen Jean Etxepare jatsuar gaztea, eritasunakez balu arrunt gazterik ereman, 24 urtetan. Jean Etxepare Gaztea, diogu,Alduden egoniko Jean Etxepare mediku eta idazlearekin ez nahasteko.1963an, Piarres Charrittonek argitarazi zituen jatsuarraren 14 ipuin,“Mendekoste gereziak eta beste”, arrakasta handiko obra. Eleberri batere bazaukan idatzirik, “Iturraldea”. Eta Euskaltzaindiak antolatutako lehi-aketa baten bigarren saria ardietsia obra horrekin. Geroztik lotan zagonobra. Pako Sudupe hernaniar ikerlearen bidez eskuizkribu hori eskura-turik, Euskaltzaleen Biltzarrak erabaki du horren argitaratzea, ortografiamailan haatik gaurkoturik, Piarres Aintziart, Etiennette Etcheto eta JeanClaude Iribarren direla berezikiago lan hortaz arduratu. Liburu hori aur-keztua izanen da Jatsun, martxoaren 22an, igandez, familia, herritar etaeuskaltzaleeri.Egun hortan, Euskaltzaleen Biltzarrak lehenik eginen du bere biltzar na-gusia (10:30) Herriko Etxean, elkartekideen artean, 10etako mezatik lan-da. Ondotik (12:00), jende guzia gomit da beharrak diren mintzaldietara :Jean Michel Bidondo auzapezaren ongi-etorria ; Piarres Charrittonenlekukotasuna, hunek ongi ezaguturik jatsuar idazlea ; Aldacourrou jaunaJatsuko auzapez ohia ere mintzatuko zaiku bai eta Piarres Aintziart Eu-skaltzaleen Biltzarreko lehendakaria. 13:00 aperitifa Jatsuko herriak es-kainia. 13:30 bazkaria Indartia ostatuan. Izenak ostatura behar dira haatikeman martxoaren 14eko (tel.05.59.37.09.30).

IPAR EUSKAL HERRIKO ARGITALETXEAKPARISEKO LIBURU AZOKAN

HATSAREN POESIA 2009Hatsa elkarteak antolaturik, “Hatsaren Poesia” eguna iraganen da apiri-laren 5ean, Senpere Larraldean. Kari hortara, aitzineko urtetakoohidurari jarraikiz, “Olerki bilduma 2009” aurkeztuko da, hamekagarrenbilduma. Poema liburu berri hortan aurkituko dira 94 idazleren etaikastetxetako 12 ikasle talderen olerkiak. Huna egunaren egitaraua :12:00 liburuaren aurkezpena, 13:00 bazkaria (20 euro), 15:00 idazleenolerki irakurketak, 17:00 entzun-ikuskizun berezia (olerki, argazki, musi-ka). Bazkariko geldituko direnek haatik eman bezate beren izenamartxoaren 28ko berantenez ([email protected]).

KOM-ON AGENTZIAREN FORMAKUNTZALDIA, HAZPARNEN

Donibane Garaziko Kom-On komunikazio agentziako JoanaEspondek formakuntzaldi berezi bat proposatzen du elkar-teetako langileeri eta enpresa ttipietako buruzagieri.Formakuntzaren helburuak : komunikazio oinarriak menpe-ratu (prentsa harreman, publizitate kanpainak...), mail hortanahal bezain autonomo izaiteko gisan. Formakuntza eginlitaike frantsesez ala euskaraz, edo elebitasunez, partaideenhizkuntzaren arabera, 5/10 lagunetako talde ttipitan.Formakuntza horiek iraganen dira Hazparnen, “Aldatu”enpresa mintegian, apirilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean,ortzegunez (9:00-17:00). Prezioa : modulu bat 180 euro per-tsonaka, 4 moduluak 600 euro (formakuntza, idatzizkoeuskarri elebidunak, bazkaria). Xehetasun guziak :[email protected] edo 05.59.37.22.45.

UEU - AKELARREFORMAKUNTZA EGUNA

U.E.U.-k eta Akelarre elkarteak antolaturik, diaporama batensorkuntzaz formakuntza egun bat proposatua damartxoaren 21ean, 6 orenez (9:00-12:00/13:00/16:00)Hendaiako hiribarneko eskolan. Diaporama zer da, nolamolda, noiz erabili ? Irakaslea : Nikolas Padrones. Prezioa :45 euro (-%25 UEU eta Akelarreko kideentzat). Informazioaeta izen emaite : [email protected] edo tel. 0621685671.

LURRA G.F.A.-renBILTZAR NAGUSIA

Martxoaren 14ean, larunbata (9:30), Etxarriko AFMR-ean(jauregian) eginen da Lurra GFA-ren biltzar nagusia.Partaideen kopurua eskasegia balitz, ezohiko biltzar nagusiaeginen da 10etan. Solasgaietan, bertzeak bertze, kapitalsozialaren murriztea (Victor Manrique eta Mixel Barneix-enegoera normalizatzeko). Eguerdiko janalditik landa, nahidutenek Ainharbeko Kako etxaldea bisita dezakete ara-tsaldez.

Jean Etxeparejatsuar idazle zena

Page 7: Herria 2998

7

GARATENEAN GAZTEENALDI

FEDERAZIO XAPELGOKOPARTIDAN

Bielle - Ducassou . . . . . . . 40Alfaro - Lazcano . . . . . . . . 18Birazkako xapelgo horiekapalagotik goragorat buruz diraaurten. Aste bakotxeko irabaz-leak famaz gorago direnbatzuen kontra jokatuz. Hemenikusten da beraz Bielle etaDucassou direla aste huntanirabazle atera. Alta hasteanduda batzu izan zitezkeen.Ederki hasiak ziren Alfaro etaLazcano. Tantoak bazoatziniraunez, bote bat ere ikustenetzelarik 12taraino. Gehiagodena, azken izendatu haukziren aitzinean 9-5, 10-7 eta 15-9, pariatzaile horiek ere ez jakinsobera norat jo. Hortik goiti diragauzak aldatu. Bielle ezkerrak,ordu arte pilota guti pikaturik etaairez ere aski motel, Ducassouktaula luze hetarik guti, huna horustegabea : horra 12 kintzesegidan gazteek eginak, hirusakerekin, eta 21-16 hauentzat.Hori aski izan ez balitz, horraere, kasik segidan, beste beder-atzi egiten dituztela, lehenek bategiteko artean, eta 31-17. Nolazegin da hori, ez da mirakulurikbatere. Bi gazteak ziren arrasberotuak, pilotan sartzen sano-ki, aldiz besteak suerterik ezerreferan. Alfarok ez baitzuenegun onetako mitxa hura gehia-go eta Lazcanok ez usaiakofidantzia beso eder harengidatzean ez-eta boteenekartzean. Holaxet joan daondarrean partida buruzbeheitioren bat eta hamarren heinairaunik doi-doia, ez gehiago.Sakerik ez dakigu sartu duenAlfarok, haatik Biellek bai,zazpi-zortzi.Larretchea - Jeannots . . . . ?Sorhuet - JC Dermit . . . . . . ?Helduden astelehenean, hauizanen da Garateneko partidausaiako tenorean, erran nahibaita 5 orenetan. Baina oroit ereaste ondar huntan izanen dugu-la, Baionan, buruzburuka finalaeta ikus ere hemen nola segi-tuko duen FederazioarenBerezko xapelgoak birazka.

BAIONATTIPIANLambert - Etcheto . . . . . . . 50Ezcurra I - Harizmendy . . . 45Huna beraz joanden ortze-gunean Baiona Sant Andresenegin diguten partida pollita. Po-llita zeren pilotari horiek denekbaitakite pilotan artzen, ezbatere diruarentzat baina pilotamaitez eta beren maileanegoiteko. Eta biba pilotazaleakere, ikusle baliosak beti gutiskobainan beti hor, eta maitez haukere.

FINALA LARUNBATEAN-Baionako Modernean jokatukoda buruz-burukako finala haun-dia, 5 orenetan, finala batetik

eta beste partida, finalerdi ttipiadeituko duguna.-Waltari eta Paxkal Ezcurra :f inala haundia hori. EtaKurutcharry Oçafrainen kontra,irabazlea hirugarren klasatuz.Parioa libro eta ongi etorri !

LIGAN BURUZBURUMarc Berasategui . . . . . . . 40Fabien Etcheverry. . . . . . . 33Ondarrerat doatzin hauetan seipartida baziren Ezpeletan etaIzturitzen. Auzo arteko hauazkaindarrak ereman berebetiko jo bipilarekin.Jean Claude Istillart . . . . . 40Gabi Ibarburu . . . . . . . . . . 25Huntan “xaharraren” esperi-entzia nausitu da dena den.Bixente Oyhenart . . . . . . . 40J. Frantxua Aranburu . . . . 25Hemen berriz adina mintzatu.Ez dea hala Frantxua, hain-bertze eginik ?…Alain Heguiabehere . . . . . 40Daniel Cachenaut . . . . . . . 27Jazko xapeldunari kasu aurtenere !David Saldubehere . . . . . . 40Txomin Sasco . . . . . . . . . . 24Garaztarrak gaina hartu haatiklapurtarrari.Beñat Maitia. . . . . . . . . . . . 40Jean Marc Lamure . . . . . . 27Hazpandarrak joan Esku-larikoari.

HEGOALDEANGonzalez - Barriola . . . . . . 22Xala - Laskurain . . . . . . . . 13Xapelgotik kanpo geldituak bipare hauk, Barriola eta Lasku-rain kolpatuak izanik. Huna par-tida hunekin berriz hasi delaleitzarra eta ederki arizan ere,irabaziz gainera, betiko txizpahura oraino ez bazuen ere.Irujo - Goñi III. . . . . . . . . . . 22Bengoetxea VI - Beloki . . . 18Hau xapelgokoa, han berean,eman-ahala ari zirela lauak ere.Aapezetxea - Urberuaga. . 18Galarza V - Merino . . . . . . 16Han berean hau ere, eta denakgogotik.Apezetxea - Zubiri . . . . . . . 22Baleztena - Kortabarria. . . 11

Esnal - Gorrotxategi . . . . . 22Renovales - Galarraga . . . . 5Donezteben jokatu partidak.Olaizola II - Mendizabal II . 22Berasaluze III - Begino . . . 20

Diaz - Urrizelki . . . . . . . . . . 18Olaetxea - Eskudero . . . . . 16Iruñean jokatu partidak, lehenaxapelgoko.

Titin - Beroiz . . . . . . . . . . . 22Gonzalez - Lasa III. . . . . . . 17Urretxu - Zumarragan jokatu dapartida hau ere beste batzuekin.

Bego

LEGEZKO ABISU

SCP BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats

22 Le Forum - 15 rue Raoul Perpère64100 BAYONNE

Tel : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29CALLI ATLANTIQUE

Société par actions simplifiée au capitalde 40.000 euros

Siège social : 5 Rue Maryse Bastié64600 ANGLET

RCS BAYONNE 483 832 465Aux termes du procès-verbal des déci-sions de l’assemblée générale extraordi-naire du 09 Février 2009, il a été décidéde nommer Monsieur Olivier POUILHES,demeurant à BOUCAU (64340) 36 rue du11 Novembre, en qualité de DirecteurGénéral, pour une durée indéterminée, àcompter de ce jour. Pour avis

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNETel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62

21 place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tél : 05 59 37 38 94 Fax : 05 59 37 27 19

E-mail : [email protected]

SARHIAGAEC au Capital de 82.779,81 €uros

Siège social : Maison “Sarhia”64240 ISTURITZ

RCS BAYONNE D 379.814.692L’Assemblée Générale Extraordinairedes associés réunie le 31 décembre2008 a décidé la dissolution anticipée dugroupement à compter du 1er janvier2009 et sa mise en liquidation amiablesous le régime conventionnel conformé-ment aux dispositions statutaires et auxarticles 1844-7 et suivants du Code civil.Elle a nommée comme liquidateursMonsieur André Joseph HARAMBOUREdemeurant à ISTURITZ (64240), Maison“Bitxiatea” et Monsieur Jean-PierreHARAMBOURE demeurant à ISTURITZ(64240), Maison “Sarhia” pour toute ladurée de la liquidation avec les pouvoirsles plus étendus tels que déterminés parla loi et les statuts pour procéder auxopérations de liquidation, acquitter lepassif et les a autorisés à continuer lesaffaires en cours et à en engager de nou-velles pour les besoins de la liquidation.Le siège de la liquidation est fixé à ISTU-RITZ (64240) Maison “Sarhia”. C’est àcette adresse que la correspondancedevra être envoyée et que les actes etdocuments concernant la liquidationdevront être notifiés.Les actes et pièces relatifs à la liquida-tion seront déposés au Greffe duTribunal de Commerce de BAYONNE, enannexe au Registre du commerce et dessociétés.

Pour avis, Les Liquidateurs

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNE21 place Charles de Gaulle

64220 ST JEAN PIED DE PORTTel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62

E-mail : [email protected]

IRIOINGroupement Agricole d’Exploitation en

Commun au Capital de 90.859,61 €Siège social : “IRIONIA”

64430 BANCARCS BAYONNE 433.796.612

L’Assemblée Générale Extraordinairedes associés réunie le 28 novembre2008 a pris acte du retrait et de la démission de Madame Yvonne OCAFRAIN née INCHAUSPE de sesfonctions de cogérante pour faire valoirses droits à la retraite à effet du 1er Décembre 2008, le GAEC demeurantgéré par Monsieur Michel OCAFRAIN.Le dépôt légal sera effectué au Greffe duTribunal de Commerce de Bayonne enannexe au Registre du Commerce et desSociétés.

Pour avis - La gérance

BAIGURA COMMUNICATIONSARL au capital de 13.720 Euros

Siège social : BAYONNE 22, rue Lormand

435 164 967 R.C.S. BAYONNEAux termes d’une délibération en datedu 15 janvier 2009, les associés ontpris acte du transfert de siège socialde BAYONNE - 22, rue Lormand àURRUGNE - 8, Zone Artisanale Martin-zaharenia, à compter du 14 juillet 2008.Les statuts ont été modifiés en con-séquence. Pour avis, La Gérance

SARL DURAND DURANDSociété à responsabilité limitée

Au capital de 7500 EurosSiège social : RN 10

64500 SAINT JEAN DE LUZR.C.S : 484368444

AVISAux termes d’une décision en date du15 janvier 2009, la collectivité desassociés a décidé de la poursuite del’activité malgré l’existence de capi-taux propres inférieurs à la moitié ducapital social, en application de l’arti-cle L. 223-42 du Code de commerce.

Pour avis.

AVIS DE CONVOCATION - CLPB

Convocation aux AssembléesGénérales Ordinaire Plénière et Extra-ordinaire de la Coopérative Laitière duPays Basque.Les associés coopérateurs de laCoopérative Laitière du Pays Basquesont convoqués aux AssembléesGénérales Ordinaire Plénière et Extra-ordinaire qui auront lieu le 28 Mars2009 à 9h30 au restaurant “Le Chis-tera” à ORDIARP et dont les ordres dujour sont les suivants :Ordre du jour de l’Assemblée GénéraleOrdinaire Plénière :-Approbation des Procés Verbaux desAssemblées Générales Ordinaire etExtraordinaire du 29 Mars 2008.-Approbation des comptes de l’exerci-ce 2007/2008 et quitus aux administra-teurs.-Affectation du résultat.-Renouvellement du tiers sortant desadministrateurs.-Constatation de la variation du capitalsocial.-Questions diverses.Ordre du jour de l’Assemblée GénéraleExtraordinaire :-Mise en harmonie des statuts selon ledécret du 23/04/2008.

Le Conseil d’Administration.

MAITRE Olivier GANETNOTAIRE

B.P.664250 ESPELETTE

INSERTIONDÉCLARATION D’INSAISISSABILITÉ

DE RÉSIDENCE PRINCIPALESuivant acte reçu par Maître OlivierGANET, notaire à ESPELETTE le 5 Mars2009,Mademoiselle Catherine Anne LiseBELOT, éditeur, demeurant à SAINTMARTIN D’ARROSSA (64780), cheminBehereko Bidea, née à PARIS (14èmearr.), le 12 septembre 1966.A déclaré :-qu’elle exerce l’activité profession-nelle d’éditeur pour laquelle elle estimmatriculée au Registre du commerceet des sociétés de BAYONNE sous lenuméro 403 071 475.-insaisissable ses droits, sur l’immeu-ble ci-après désigné, constituant sarésidence principale, en usant du béné-fice des dispositions des articles L.526-1 et suivants du Code de Commerce.

Désignation de la résidence principale

1-Une maison d’habitation avec unedépendance et jardin et cour endépendant, le tout situé à SAINT MAR-TIN D’ARROSSA (64780), cheminBeherekobidea, cadastrée section H n°113 et 114.2-Ainsi que toute modification, con-struction nouvelle, addition de con-struction, surélévation, à venir.Pour avis. Maître GANET

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial“Central Forum” - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)ORBEA France

S.A.S au capital de 37 000 eurosSIREN 385 083324

AVIS DE TRANSFERT DU SIEGEPar décision du 30/01/2009, le comitéde direction de la SAS ORBEA France adécidé de transférer, à compter du02/02/2009, le siège social de LAN-NEMEZAN (65300), 35, Rue Pasteur àBIDART (64210), 243 Allée ThéodoreMonod et de modifier en conséquencel’article 4 des statuts. La société, imma-triculée au RCS de BAGNERES DE BI-GORRE sous le n° 385083324 seraimmatriculée auprès du RCS de BA-YONNE ce qui rend nécessaire la publi-cation des mentions suivantes :Dénomination sociale : ORBEAFRANCE ;Forme sociale : société par actionssimplifiée ;Durée : 50 ans à compter du 13 avril1992.Siège social : BIDART (64210), 243Allée Théodore Monod.Objet social : Vente de cycles, cadres,habillements cyclistes, accessoires yafférents, et tous articles et prestationsde services s’y rattachant, et l’activitéd’agent commercial se rattachant à cedomaine.Capital social : 37.000 EPrésident : M. Miguel OCANA ARIZ-CORRETA, demeurant TOLAREGOIA,28, 20012 Saint Sébastien (Espagne).Commissaire aux comptes titulaire :SOREGOR AUDIT, rue Jean Perrin àTarbes (65000)Commissaire aux comptes suppléant :BEGENNE Sylvain, ZA Les Landes - 18,Rue des frères Montgolfier à AVRILLE(49240).

Pour avis - Le Président

UNION BASQUE Elkartearen2009ko txapelketa

esku huska trinketean

UNION BASQUE Elkarteak antolatzen du 2009ko esku huskakotxapelketa trinketean, martxoaren 7an eta 8an hasirik.Beste txapelketen osagai den zeingehiagoka hau, Euskal HerrikoLigako txapelketatik kanporatuak diren pilotariei idekia da, salbuFrantziako txapelketan jarraikitzen dutenentzat.UNION BASQUE Elkartearen helburua ahal bezainbat pilotariripilotan jokatzeko aukeraren emaitea da.Aurten, 27 pilotako elkartek 181 ekipa engaiatu dituzte 9 kategori-etan banatuak, Geroak-etarik haste Senior edo Helduetaraino. Partidak 2 hilabetez jokatuko dira Euskal Herriko trinket gehienetaneta finalak maiatzaren 1 eta 2ko ortzirale-larunbatetan iraganendira.

BIDEZKO MERKATARITZABaionaldeko bidezko merkatuak bere bidea segitzen du molde berribatean. Hiru ilabetetarik behin egiten da, tokiz aldatuz. Iraganneguan Hiriburun zen egin. Oraikoan Angeluko Herriko Etxekoplazan da iraganen, martxoaren 15ean, igandez (9:00-13:00). Horaurkituko dira etxe-mozkinak, fruitu eta baratzekari biologikoak etabeste. Musika animazioak ere izanen dira eta mutxikoak dantzatuko11etan. Bio-bazkari bat ere zerbitzatuko da 13:30etan “Denen E-txean”. Izenak aitzinetik eman : tel 0559595427.

APRENDIZGOAREN FOROAMartxoaren 18an, asteazkenez (8:30-12:30/14:00-18:00) iraganen daAprendizgoaren foroa Baionan, Glain auzoaldeko Elkartetxean. Zerofizio ? Nungo formakuntza zentroetan ? Nolako diplomak ? Intere-satu orori idekia.

DANTZA JAUZIAK ETA MASKARADAKBi mintzaldi eskainiko dira asteburu huntan Baionako Elkarmegadendan. Martxoaren 13an, ostirala (18:00), Jean Mixel Be-daxagar, Jon eta Claude Irurtagoyena mintzo lehengo dantza etamaskaradetaz. Martxoaren 14ean, larunbata (17:00), Xabier Itçaina,Jon eta Claude Iruretagoyena mintzo dantza jauzietaz.

LEMA EGUNA BIDARTENMartxoaren 13an, ostiral aratsaldeko 6etan, Lema Egunaren karietara,mintzaldi-eztabaida bat iraganen da Bidarteko Izarbel teknopoloan, Estiaenpresan, gai huntaz : “Parisen ala Donostian bizi ?”. Hizlariak : AnaAgirre, Eusko Jaurlaritzako industria sailburua ; Virginie Brillant bilbotarabokata eta Hemen elkarteko kidea ; Dominique Biados Beasaingolangilea. Hitzaldiak frantsesez, itzulpenarekin ; sartzea urririk.

Ipuin irakurketakMiarritzeko mediatekanJoanden azaroan hasi ziren hila-beteko hirugarren larunbatetaneuskarazko ipuin irakurketak pro-posatzen Miarritzeko mediate-kan. Liburuak Chimères antzerkitaldeko Charlotte Maingé etaTxomin Heguy aktorearen ahotikentzuten ahal dira. Hilabetehonetan Mariasun Landaren“Partxela” ipuin liburua irakurrikodute. Izen horretako pertsonaiaerdi sorgina da baina bihotz etaumore onekoa, denen laguntzeraekarria.

LARZABALEN“Peau d’Âne” antzerkia - “Lespieds dans l’eau” konpainiak“Peau d’Âne” antzerkiaeskainiko du martxoaren 13an(21:00) Larrezabal gelan.Charles Perrault-en ipuin batenmoldaketa bat dugu hor, VioletteCampo eta Christine Serresantzerkilariek jokatuko dutena,finezia handiz eta omore onnasaiarekin.

Page 8: Herria 2998

8

ANAITASUNA«Liberté, égalité, fraternité, hiru gezur horiek egiak balite», bertsu horretan Adema apezak erakusten zuen ametsetik errealitatera badela bide, bide luzea.Hiruetarik anaitasuna sartu da berantago, 1848-an, II. Errepublika sortu zelarik. Egia erran, ez du bertze biek daukaten indarra.Denek aipatzen dute askatasuna, denak dabiltza igualtasunaren ondotik, baitakite ez dela nihon ere igualtasunik.Egia da ere bertzerik dela anaitasuna, bihotzean sortzen baita.

- Ortzegunean (20.30) Angelun, herriko liburutegian, Martine Caplanne kantaria eta Albert Eyheramendy gitarrista-Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, «Chat et Souris» antzerkia.-Ortziralean (15.00 eta 20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Mazowsze Poloniako dantza taldea.-Ortziralean (18.00), Bidarten, Izarbel teknopoloan, Lema Eguna alderdi jeltzalearekin.-Ortziralean (20.00), Uztaritzen, Latsa biltokian, musika eta kantu, Paueko kontrabaxu joileak eta «Lau Haizetara» koroa, Korrika Kulturalaren kondu.-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Amoh II bikotea eta Arrabit hirukotea.-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Chris Paulson.-Ortzirale aratsean, Urdiñarben, «Good bye Lenine» filma, azpitituluak euskaraz, Korrika Kulturalaren kondu.-Ortzirale aratsean, Pausuko Xaia ostatuan, Zeltiar gaua, CEL 3 taldearekin, Bakalau elkartearen eskutik. -Ortziralean (21.00), Larzabalen, Larre Zabal biltokian, «Peau d’Ane» antzerkia, Les Pieds dans l’Eau taldearekin.-Larunbatean, Maulen, Xuberoko maskarada, Barkoxeko gazteriaren eskutik.-Larunbatean, Azkainen, selauru-hustea herriko plazan.-Larunbatean, Donibane Lohizunen, «Euskaraz Bai» eguna, dantza, bertsu, bazkari eta beste, Korrika Kulturalaren karietarat.-Larunbatean (16.00 eta 18.00), Otsozelaiko harpeetan, «Gogoan nola, harpean hala» ikusgarria, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsulariak, artixta ezagun batzuekin partzuer.-Larunbatean (17.00), Angelun,

herriko liburutegian, Caroline Mazel arkitektoaren hitzaldia, gaia « garapen iraunkorra gogoan akulatzen den hirigintza»-Larunbatean (18.00), Maulen, Zinka ostatuan, Pib et Stars taldea, bai eta Iron eta Maider, Korrika Kulturalaren kondu.-Larunbatean (19.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, Korrikako jauntzi desfilea eta ondotik «Nomadak TX Zuzenean», filma eta musikaldia, Korrika Kulturalaren kondu.-Larunbatean (20.00), Haltsuko elizan, Airez-Aire koroa.-Larunbatean (20.00), Hondarribian, Benito Lertxundi hondartzako kiroldegian kantari.-Larunbatean (20.30), Baionako antzokian, «La mal coiffée» eta “Briganthya” taldeen kontzertua, Accents du Sud elkartearen eskutik.-Larunbatean (20.30), Biriatun, «Sorgintxoriaren gaua», Intxaurreta gelan, «Les ailes de la nuit» filma, ondotik ibilaldi bat Bidasoa hegiko oihanean barna. -Larunbatean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, «Debout sur le Zinc” taldea. -Larunbat aratsean, Baionan, Kalostrape ostatuan, bertsu-afaria Korrika Kulturalaren kondu. - Larunbatean (21.00) Ezpeletan, merkatu estalian, Soziedad Alkoholika, Kop eta LDKO-Larunbatean (21.00), Hazparnen, Mendeala bilgunean, Birdy Nam Nam, DJ Mon Colonel eta DK Skillz taldeak-Igandean, Ahetzen, zaharki-merkatua.- Igandean, Angelun, Herriko Etxeko plazan bio-merkatua-Igandean (17.00), Kanboko elizan, Gorka Robles kantari.

Gehexan Pontto

Diamant ugartea

Arrantzako barku batzu

Balata leku ederra

“Pelatua” sumendia

Tropikal oihana

Joanden astean, Guadalupe ugarteaz ari ginen hemen be-rean bainan izen hori aipatu or-duko gogorat heldu da ere Mar-tinika, biak elgarri lotuak balire bezala. Egia erran, gisa batez elgarren eite handia ere badute: biak opor-leku fama handikoak, aroa gisa hartakoa, artetan orrona pizkorrak jasanik ere. Biak berdin urrun, kasik 7000 kilometrotan... Euskal-Herritik behatuz elgarren ondoan iduri, nahiz batetik besterat baden 130 kilometro nunbait han, heldu baita Baionatik Bilborat bezenbat bide, i tsas-untziz edo hegaztinez egin behar dena ... Bietan jende gehienak larru beltxak edo beltxaranak, kasik denak kreolar mintzairan ari, ez bada ere a rras bera batean eta bestean... Bietan arazo han-diak ba eta bietan berdintsuak, azken aste hotako gertakarie-kin aitzina sumindu direnak: lana xuhur, bereziki jende gaz-tearentzat, bizia kario, ainitzek ba halako uzkurtasun samur bat, lehengo esklaboen ondo-koak direla-eta, iduritzen orai ere sobera azpitik atxikiak dau-dela, handi-mandi batzu beti nagusi eta besteak petzero! Gainerat, biak frantses depar-tamendu eta lurralde ekarriak...Desberdintasunak ere badira haatik, denek hala diote. Kul-turaren mailean konparazione, Martinikan eragin handia dau-kate Jamaika ugarteko musika, dantza eta gaineratikoek, hori ez delarik hanbat sendi Guada-lupen...

JONDONI MARTINE GOGOAN

Martinikan ere, Kristobal Colon mariñel famatua izan zen zan-goa pausatu zuen lehen euro-patiarra bainan bederatzi urte Guadalupen baino berantago, 1502-an. Egun hartan Jondoni Martineren besta baitzen Mar-tinika izena eman omen zion, ugarteak beti atxikitzen duena. Batzuk diote haatik ugartearen izen xaharra Madinina zela eta izen hori dela izaitekotz denbo-rarekin kanbiatu, bai eta Marti-nika bilakatu. Hango lehengo mintzairan Madinina horrek erran nahi «emazteen ugartea» edo «loreen ugartea» (emaz-teentzat eta loreentzat hitz bera omen baitzuten).Eremuz Martinikak 1128 kilo-metro karratu dauzka, Baxe-Nabarreren heina. Orotarat, 397.732 biztanle, jendetze horren laurdena edo gehixago Fort-de-France hirinagusian bizi. Ugarte patartsua da. Itsasoa denetarik hurbil, mendia ere ba. Pelatua deitzen dute mendi gorena, frantsesez «Montagne Pelée» (1397 metro gora), su-mendia dena, iragan mende hastean, 1902-an xuxen erraite-ko, itsuski iratzartu zena, hiri bat, ugarteko handiena, dena suntsitua izan baitzen eta kasik 30.000 lagun hil ere baitziren... Iparralderat, zortzi mendi badi-ra 1000 metro baino gehiagoko goratasuna dutenak…Urtean bi sasoin dituzte, bat eu-rite, maiatzetik azarorat, bestea idorte, azarotik apirilerat, kein-ka idorrena maizenik martxo al-dean, «garizumarekin batean» dio hango jendeak. O rrona batzuk bazterrak zafratzen kasik urte guziz, ardurenean agorrilean edo irailean...Berezitasun bat aipagarria: familietan, lehengo usaiak berme, emazteak beti ukan du lehentasun bat ezin ukatua. «Emaztea da etxeko ernei na-gusia edo ardatza», hori dute frangotan errepikatzen.Ekonomiaz bi hitz erran behar, mozkinbide handiena da as-paldixkoan turismoa. Bestalde, bananak, «rhum» edaria eta sukrea. Gauza ainitz kanpotik ekar-arazi behar eta nahitez ka-rio izaiten, horrek berak baitu arrangura frango sor-arazten eta hazten...

Muslaria

MARTINIKA ERE HAN NUNBAIT...

Georges Barnetche deitzen naiz eta Auch-en bizi.Ene Aitatxi zena, Martin Barnetche, Bai-gorrin sortu zen 1864ean, Belexi auzoko Morroinea etxean. Martin Barnetche eta Maria Arrambideren seme. Ene aitatxi bost haurridetako gaztena zen. Bederatzi urte zituela umezurtz gelditu zen ama 49 urtetan zendu baitzitzaion.Hogoi urte artio Morroinean egon zen Martin. 1856az geroztik Kintoko bazka lekuetan Aldude eta Urepeleko ardi eta behiak ibil zitezken alhan. Segur Martinek zonbait urrats egin duzkela toki haietan bere kabalen zain.Etxondoan, ohidura zaharren gisara, a rreba zaharrena zen etxeko anderetako. Martinek ez baitzuen donado gelditzeko gogorik Argentinara joan zen hogoi urte bete bezain laster. Bere etxalde eta kaba-lak ukaiteko ametsetan.1885eko martxoaren 30ean Argentinara heltzen da Bordaleko portuan Orénoque itsasontzian iganik. Ontzi hau 1874ean lehen aldikotz La Ciotat-an ureratu zen eta 1885 urte artio Hego Amerikako joan jinak egin ditu. 125 metro luze, 12 metro largo. Orotara 750 presuna koka zitezken. Nun-bait han oreneko 27 kilometroko abiadura zuen. Orotara hilabete baten iraupena zuen bidaiak, Lisbona, Dakar, Montevi-deon geldituz Buenos Airesera heldu ai-tzin.Chascomus-en plantatu zen eta 20 ur-tez lanean geldi geldia arizan. Berrogei urtetan ezkontzeko mina lotzen zaiolarik Domingo bere kusiak Garazi aldean bizi den Maria aipatzen dio. 28 urte dauzka eta Anhauze Narbaitzeko alaba da. Ma-ria A rrambide Anhauzetik Chascomusera doa Martinekin ezkontzeko gogotan.

1904ean ezkontzen dira. Seme bakar bat sortuko zaie 1907an Dominique deituko dutena. Bainan, handik laster, Chascomu-seko ka rrikan bihotzeko atakadura batek eramanik hiltzen da Martin 44 urtetan.2008ko Azaroan Euskal Argentinak an-tolatutako bidaian, Chascomusen izan naiz. Buenos Airesetik 120 kilometretan. Herriko hilherrian 682 zenbakia duen hi-lontzian hauxe aurkitu dut idatzia “ Su in-consolable esposa é hijo le dedican este recuerdo”. Regrets. Q.E.P.D. : Que en paz descanse.Chascomuseko herriko langile konplaxent bati esker ene aitatxi amatxien paper za-harrak eskuratu ahal izan ditut : eskon-tzeko akta, Dominiken sortzeko aitorpena, Martinen heriotzaren akta. Baita ere ene aitatxiren behieri beharritan egiten zizkie-tan marka berezien paperak.Lau urtez, bere anaia Domingo Arambi-deren laguntzarekin, ene amatxi zenak haciendako lur eta kabalak ibiliko ditu. Bainan, 1912an ontasun guziak salduko ditu eta bost urteko semearekin –ene ai-tarekin- berriz etxeratuko dira. Domingo Arambide, bere anaia, Argentinan egonen da. Chascomuseko herriko kontseilari egonen da eta 1942an zenduko 78 urte-tan.Maria, ene amatxik, Argentinan egin di-ruarekin Pauen etxe bat erosten ahalko du eta bere semearen ikasketak ordain-du. Dominikek farmaziako ikasketak egin ondoren Pau-en farmazia bat atxikiko du eta Alice Labat-Labourdette anderearekin ezkonduko. Burrasoak biarnesak bainan hau ere Buenos Airesen sortua.Huna, hitz laburrez, Euskal Argentina el-karteak eskaturik, ene burrasoek eraman bizia. Baigorri eta Anhauzetik Chascomu-sera. Eta Chascomusetik Pau-era.Eskerrik beroenak Euskal Argentina elkar-teari antolatu duen bidaia zoragarriaren-tzat.Auch herritik Georges Barnetche. 2009ko otsailean. (Itzulpena Euskal Argentina)

BAIGORRI ETA ANHAUZETIK CHASCOMUSERA

(Argazkiak Jeanine Laduche gure lankideak ekarriak Martinikatik)