herria 2976

8
Iragan asteburu hortan ditu beraz Arrantzaleak kantari taldeak ospatu bere 40 urteak. Lehenik, Donibane Lohizuneko jai- alai ezkerparetan, gaitzeko kantaldi ederra eskainiz! Giroa ere araberakoa segur, zer- nahi jende bildurik, denak omore onean, denek erakutsi nahi zoin atxikiak dauden Arrantzaleak multxo alegera horri! Ez baita harritzeko ere karia hortarat agertu oroitzapen-liburuak eta taldearen kantu guziekin ateratu CD-ak ukan baitute arrakasta handia! Peiuco Duhart auzapezak ere kartsuki agurtu ditu kantariak, konplimendu beroenak eginez. Kontzertuak iraun du lau oren ezbaian eta denbora hori joan da ohartu gabean bezala, denak loriatuak baitzauden, hoinbeste kantu eta hoinbeste kantari entzutearekin! BETIKO ADIXKIDEAK Hasteko Gérard Luc akordeonixta eta Arrantzaleak taldea bera, aspaldian elga- rrekin artzen direnak. Ondotik, adixkide minak dituzten talde batzu, A Contre Choeur, Saiberri, Diabolo eta holakoak, azkarki txalotuak izan direnak, Paquito Diaz, hau ere betiko laguna, Nekez Ari, hau ere kasik 40 urtetarat heldua, Arrantzaleak kostatar taldeak Euskal-Herri barne hortan bere anaia bezala duena... Batzuk eta bestek zernahi kantu xarame- latu dute, gehienak euskal-kantuak. Entzun beharra ginuen ere Aritzak taldea, ezinbestean ezin arizan dena kantuz, bera ere aski penatua baitzen ezinbeste horren gatik, bihotzez bere atxikimendu nasaia erakusten zuela... Ahantzi gabe Estudiantina bere berrogoita-zonbait musikari airosekin... Ondarrerat, zoin hunkigarri taulen gainean elgarretaratuak ikustea kantari guziak eta hoien artean Arrantzaleak taldean urteak jin eta urteak joan arizanak diren gehien-gehienak, batzu urrunetik espresuki jinak. Denek gogoan zutela mundu huntarik joana den bakarra, Jo Sarasola, bideko errekontru batean zen- dua; gogoan ere Estitxu zena, Arrantzaleak taldearen adixkide handia... “BOGA BOGA MARIÑELAK”... Azkenean, “Boga boga “ eta holako kantu xahar batzu eman direlarik, bai eta “Zato Gurekin” eta Arrantzaleak taldearen fama egina duten batzu, gero egundainokotan “Zorionak zuri” errepikatu denean, kantu horren lehen pikorra entzuleen artetik nolaz- pait jalgia, txaloak ezin geldituak ziren, jende guziak xutik eta tirahala esku-zartaka! Biharamunean, Ziburuko kirolzelai bazterre- an, Léo-Lagrange elkartearen biltokitik han berean, hiru ehun bat lagun bildu dira adixkideen arteko bazkariarentzat. Arrantzaleak taldea lagundu eta laguntzen duten ainitz han ziren. Beñat Elizondo ere han bere txarangarekin bazterren oraino gehiago airosteko! Bazkari hauta, Jojo Aramburu eta hunen lagunek xarmanki prestatua. Ondotik, berriz ere kantu andana bat, jende guziak lorietan, ondarrerat Michel Telletchea kantari fama- tuak ere parte hartzen zuela bere boz xora- garriarekin... Zinez besta guziz kartsua eta besta biziki hunkigarria! Biba zuek Arrantzaleak eta agian luzaz! 2008-ko Urriaren 9-koa 9 Octobre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2976 Akerra zaharrago eta haren adarra gogorrago ( Beljikako erran zaharra) UNTUTSIK Untutsik, untuntsik, oinutsik, urtutsik, ortutsik, zankutsik, ez dugu segur hitz eskasik oinetakorik gabe girela erraiteko! Untutsik eta bidean joan behar halere aitzi- na, hortan ditugu nolazpait hazpandarrak ere, hori erakusterat emaiten dute hain xuxen “Untutsik bidean “ sail horrekin. Aste berezi bat lehengo zapeta lantegiak gogoan muntatua, oroitzapen asko eta asko harrotuz, on eta txar berdin, karia hortarat. Denbora batez, etzen lan eskasik Hazparnen, hainbeste eta hainbeste jende, gizon ala emazte, zapeta lantegietan ari, “atelerietan” orduan frangok erraiten zuten bezala... Frangok lantokirat heltzeko bide ederra oinez egiten zutelarik egun guziz, euri ala ateri, hotz ala bero... Gero, lanean karraskan ari behar, burua biziki altxatu gabe... Irabaziak etziren hain handiak bai- nan lana segurtatua zen. Eta frangok bazu- ten bestalde edo baratze mutur bat, edo behi pare baten atxikitzeko doia pentze berdin... Ainitz langile kurutzatzen ere laborariekin, heien laguntzerat joanez larunbatetan bereziki, belarretako, arto-jo- rrako, mahats biltzeko, iratze pikatzetako, azkenean zernahitako... Denborak kanbiatu dira, azkarki kanbiatu, hori denek garbi ikusten dugu. Ez du ere balio iraganaren ondotik joaitea bixtan da bainan on da haatik artetan gogoratzea nundik heldu giren, gisa hortan hobeki baizik ez baita ikusten norat ari giren... Jaz, Hazparnen muntatu 6. kulturaldian, ohoratu ziren herritar bertsulariak, aski ederki gainerat, baitzen nun zer erran. Aldi huntan beraz zapetainak, denetan langile trebe eta xintxo batzuen fama zuten zape- tainak, arta handirekin ari zirenak beren lanari. Gaia ez da bera, bainan hazpandarrek untutsik joaite hori aipatzearekin, bat- batean gogorat heldu zaut batzuk hor gaindi ez ote gintuzketen ezarri nahi ez bakarrik oinetakorik gabe bainan kasik biluz gorri, soinean dugun jauntzia, eus- kaldun egiten gituen gure nortasun bere- ziaren jauntzia kendurik... Holakoentzat Euskal-herria oraino ederrago bailitake naski... euskaldunik batere gabe! Ikusiz zer axola duten zonbaitek gure kulturaz, gure mintzairaz, gure etorkizunaz... J-B D Bertsulari Xapelketa 08 ageria Encart Championnat Bertsu 2008 ARRANTZALEAK TALDEAREN 40 URTEAK BESTA BAT GUZIZ ALEGERA Oraiko eta lehengo Arrantzaleak Bazkal ondoan denak lorietan entzule GARROAN BIO PRODUKZIOARI BURUZ MERKATU IKERKETAK GARROAN BIO PRODUKZIOARI BURUZ MERKATU IKERKETAK Hazparneko lurraldeko biltzar batean erabakia izan da Lekorneko hautetsien ganik etorri den galde bati ihardestea. Hauen nahikaria da Garro-ko funtsetan, 5 ha lur berextea, bio baratzeki produkzioa egiteko eta huni buruz egin beharrezkoak diren merkatu ikerketa batzuen eremaitea. Haz- parneko lurraldea litaike iker- keta horietaz berme eta ere ordaintzale. Garroa jauregia doan ekintza bide bat dago hau, ohargarri baita bio pro- dukzioak eskas direla hemen gaindi, nahiz galdea azkar izan. Garroan, oro- tarat, 30 ha dira eta beraz 25 gelditzen dira oraino. Etor- kizun hurbil batean, ikus lezakete nola balia gaine- rateko eremu horiek. Adibidez: lehen proiektu hortako produkzioaren tokia emendatuz, berdin ere lekuan berean mozkinen aldatzeko tokiak eraikiz, edo oraino, laborantxa ikerlan batzuentzat beiratuz. Haz- parneko lurraldearen gain den merkatu ikertze horrek ez dio deus kentzen Lekor- nek Garroan daukan esku- bideari. Horren gatik eta ikerlan horren ondorioz, erabakiak izanen dira xuxen proiektuaren mugak, zer- tarako, norekin eta zer hainetakoak izanen diren. Bio baratzeki mozkinek arrakasta gaitza ari dute hartzen orotan; gero eta gehiago, eroslek galdatzen dute produkzio lekuan bere- an erostea ere. Lekorneko herriak asmatu proiektu hori, gaurko ikusmoldean buru- ratzen balitz, helburua litaike, ikastegietako, xahar etxetako, haur zaindegi edo bertze edozein kantina molde guzietan, astean behin edo bietan eskaintzea Garro-ko ontasunetan egin baratzeki bio horiek. Proiektu hau bururatzen denean, erabaki beharko da ere zein izanen diren tokiaren erabiltzale par- taideak eta zer mugetan neurtuak izanen diren. Garroko historiko labur bat Garro-ko ontasunak ez ziren, usu errana den beza- la, J.H. Lesca jaunarenak, bainan bai Garroko Bikon- tearen ondokoenak. 1930 eko urtean, Lesca jaunak ainitz diru utzi zuen Baio- nako herriari ontasun hor- ren erosteko, hau laboran- txa ikastegi bezala bali- atzekotan. Bera Azkaindarra zen, Hego Ameriketan diru asko irabazirik, berriz Euskal Herrirat etorria. 80 urte hurbil zituen jadanik dirua eman zuelarik jauregi hortan laborari ikastegi baten eraikitzeko. Lan hori nahi zuen norbaitek segi zezan, euskal laborariak bere lurra berak lantzezan eta hunen gainean bizi zadin. Geroztik, laborantxa formakuntza ikastegia izan da 1970-eko urteak arte. Berantago, gastu bide bilakatu zen. Lesca jaunak, bere emaitzan, azpimarra- tua zuen urteko diru zen- bakiak ez zirela karga bat behar bilakatu herriarentzat eta beraz, irabazte baino gastu gehiago gertatu denean, 1997ko abendoaren 22 an, Baionak utzi zuen ontasun hori, 30 ha lur eta jauregia Lekorneko herriari. Jean Arotcarena Hazparneko lurraldearen bilkuran Lekorneko hautetsien mahaina Garroa Jauregia

Upload: 8probintziak

Post on 07-Mar-2016

272 views

Category:

Documents


12 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2976

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2976

Iragan asteburu hortan ditu berazArrantzaleak kantari taldeak ospatu bere 40urteak. Lehenik, Donibane Lohizuneko jai-alai ezkerparetan, gaitzeko kantaldi ederraeskainiz! Giroa ere araberakoa segur, zer-nahi jende bildurik, denak omore onean,denek erakutsi nahi zoin atxikiak daudenArrantzaleak multxo alegera horri! Ez baita harritzeko ere karia hortarat agertuoroitzapen-liburuak eta taldearen kantuguziekin ateratu CD-ak ukan baitutearrakasta handia!Peiuco Duhart auzapezak ere kartsukiagurtu ditu kantariak, konplimendu beroenak

eginez.Kontzertuak iraun du lau oren ezbaian etadenbora hori joan da ohartu gabean bezala,denak loriatuak baitzauden, hoinbeste kantueta hoinbeste kantari entzutearekin!

BETIKO ADIXKIDEAKHasteko Gérard Luc akordeonixta etaArrantzaleak taldea bera, aspaldian elga-rrekin artzen direnak. Ondotik, adixkideminak dituzten talde batzu, A ContreChoeur, Saiberri, Diabolo eta holakoak,azkarki txalotuak izan direnak, PaquitoDiaz, hau ere betiko laguna, Nekez Ari, hau

ere kasik 40 urtetarat heldua,Arrantzaleak kostatar taldeak Euskal-Herribarne hortan bere anaia bezala duena...Batzuk eta bestek zernahi kantu xarame-latu dute, gehienak euskal-kantuak.Entzun beharra ginuen ere Aritzak taldea,ezinbestean ezin arizan dena kantuz,bera ere aski penatua baitzen ezinbestehorren gatik, bihotzez bere atxikimendunasaia erakusten zuela... Ahantzi gabeEstudiantina bere berrogoita-zonbaitmusikari airosekin... Ondarrerat, zoinhunkigarri taulen gainean elgarretaratuakikustea kantari guziak eta hoien arteanArrantzaleak taldean urteak jin eta urteakjoan arizanak diren gehien-gehienak, batzuurrunetik espresuki jinak. Denek gogoanzutela mundu huntarik joana den bakarra,Jo Sarasola, bideko errekontru batean zen-dua; gogoan ere Estitxu zena, Arrantzaleaktaldearen adixkide handia...

“BOGA BOGA MARIÑELAK”...Azkenean, “Boga boga “ eta holako kantuxahar batzu eman direlarik, bai eta “ZatoGurekin” eta Arrantzaleak taldearen famaegina duten batzu, gero egundainokotan“Zorionak zuri” errepikatu denean, kantuhorren lehen pikorra entzuleen artetik nolaz-pait jalgia, txaloak ezin geldituak ziren, jendeguziak xutik eta tirahala esku-zartaka!

Biharamunean, Ziburuko kirolzelai bazterre-an, Léo-Lagrange elkartearen biltokitik hanberean, hiru ehun bat lagun bildu diraadixkideen arteko bazkariarentzat.Arrantzaleak taldea lagundu eta laguntzenduten ainitz han ziren. Beñat Elizondo erehan bere txarangarekin bazterren orainogehiago airosteko! Bazkari hauta, Jojo Aramburu eta hunenlagunek xarmanki prestatua. Ondotik, berrizere kantu andana bat, jende guziak lorietan,ondarrerat Michel Telletchea kantari fama-tuak ere parte hartzen zuela bere boz xora-garriarekin...Zinez besta guziz kartsua eta besta bizikihunkigarria! Biba zuek Arrantzaleak etaagian luzaz!

2008-ko Urriaren 9-koa9 Octobre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2976

Akerra zaharrago eta haren adarra gogorrago

( Beljikako erran zaharra)

UNTUTSIKUntutsik, untuntsik, oinutsik, urtutsik,ortutsik, zankutsik, ez dugu segur hitzeskasik oinetakorik gabe girela erraiteko!Untutsik eta bidean joan behar halere aitzi-na, hortan ditugu nolazpait hazpandarrakere, hori erakusterat emaiten dute hainxuxen “Untutsik bidean “ sail horrekin.Aste berezi bat lehengo zapeta lantegiakgogoan muntatua, oroitzapen asko etaasko harrotuz, on eta txar berdin, kariahortarat. Denbora batez, etzen lan eskasikHazparnen, hainbeste eta hainbeste jende,gizon ala emazte, zapeta lantegietan ari,“atelerietan” orduan frangok erraiten zutenbezala... Frangok lantokirat heltzeko bideederra oinez egiten zutelarik egun guziz,euri ala ateri, hotz ala bero... Gero, laneankarraskan ari behar, burua biziki altxatugabe... Irabaziak etziren hain handiak bai-nan lana segurtatua zen. Eta frangok bazu-ten bestalde edo baratze mutur bat, edobehi pare baten atxikitzeko doia pentzeberdin... Ainitz langile kurutzatzen erelaborariekin, heien laguntzerat joanezlarunbatetan bereziki, belarretako, arto-jo-rrako, mahats biltzeko, iratze pikatzetako,azkenean zernahitako... Denborak kanbiatudira, azkarki kanbiatu, hori denek garbiikusten dugu. Ez du ere balio iraganarenondotik joaitea bixtan da bainan on dahaatik artetan gogoratzea nundik heldugiren, gisa hortan hobeki baizik ez baitaikusten norat ari giren... Jaz, Hazparnen muntatu 6. kulturaldian,ohoratu ziren herritar bertsulariak, askiederki gainerat, baitzen nun zer erran. Aldihuntan beraz zapetainak, denetan langiletrebe eta xintxo batzuen fama zuten zape-tainak, arta handirekin ari zirenak berenlanari.Gaia ez da bera, bainan hazpandarrekuntutsik joaite hori aipatzearekin, bat-batean gogorat heldu zaut batzuk horgaindi ez ote gintuzketen ezarri nahi ezbakarrik oinetakorik gabe bainan kasikbiluz gorri, soinean dugun jauntzia, eus-kaldun egiten gituen gure nortasun bere-ziaren jauntzia kendurik... HolakoentzatEuskal-herria oraino ederrago bailitakenaski... euskaldunik batere gabe! Ikusiz zeraxola duten zonbaitek gure kulturaz, guremintzairaz, gure etorkizunaz... J-B D

Ber

tsu

lari

Xap

elke

ta 0

8ag

eria

En

cart

Ch

amp

ion

nat

Ber

tsu

2008

ARRANTZALEAK TALDEAREN 40 URTEAKBESTA BAT GUZIZ ALEGERA

Oraiko eta lehengo Arrantzaleak

Bazkal ondoan denaklorietan entzule

GARROAN BIO PRODUKZIOARI BURUZ MERKATU IKERKETAK

GARROAN BIO PRODUKZIOARI BURUZ MERKATU IKERKETAK

Hazparneko lurraldekobiltzar batean erabakia izanda Lekorneko hautetsienganik etorri den galde batiihardestea. Hauen nahikariada Garro-ko funtsetan, 5 halur berextea, bio baratzekiprodukzioa egiteko eta huniburuz egin beharrezkoakdiren merkatu ikerketabatzuen eremaitea. Haz-parneko lurraldea litaike iker-keta horietaz berme eta ereordaintzale. Garroa jauregiadoan ekintza bide bat dagohau, ohargarri baita bio pro-dukzioak eskas direlahemen gaindi, nahiz galdeaazkar izan. Garroan, oro-tarat, 30 ha dira eta beraz 25gelditzen dira oraino. Etor-kizun hurbil batean, ikuslezakete nola balia gaine-rateko eremu horiek.Adibidez: lehen proiektuhortako produkzioaren tokiaemendatuz, berdin ere

lekuan berean mozkinenaldatzeko tokiak eraikiz, edooraino, laborantxa ikerlanbatzuentzat beiratuz. Haz-parneko lurraldearen gainden merkatu ikertze horrekez dio deus kentzen Lekor-nek Garroan daukan esku-bideari. Horren gatik etaikerlan horren ondorioz,erabakiak izanen dira xuxenproiektuaren mugak, zer-tarako, norekin eta zerhainetakoak izanen diren.Bio baratzeki mozkinekarrakasta gaitza ari dutehartzen orotan; gero etagehiago, eroslek galdatzendute produkzio lekuan bere-an erostea ere. Lekornekoherriak asmatu proiektu hori,gaurko ikusmoldean buru-ratzen balitz, helburualitaike, ikastegietako, xaharetxetako, haur zaindegi edobertze edozein kantinamolde guzietan, astean

behin edo bietan eskaintzeaGarro-ko ontasunetan eginbaratzeki bio horiek.

Proiektu hau bururatzendenean, erabaki beharko daere zein izanen direntokiaren erabiltzale par-taideak eta zer mugetanneurtuak izanen diren.

Garroko historiko labur bat

Garro-ko ontasunak ezziren, usu errana den beza-la, J.H. Lesca jaunarenak,bainan bai Garroko Bikon-tearen ondokoenak. 1930eko urtean, Lesca jaunakainitz diru utzi zuen Baio-nako herriari ontasun hor-ren erosteko, hau laboran-txa ikastegi bezala bali-atzekotan. Bera Azkaindarrazen, Hego Ameriketan diruasko irabazirik, berriz

Euskal Herrirat etorria. 80urte hurbil zituen jadanikdirua eman zuelarik jauregihortan laborari ikastegibaten eraikitzeko. Lan horinahi zuen norbaitek segizezan, euskal laborariakbere lurra berak lantzezaneta hunen gainean bizizadin. Geroztik, laborantxaformakuntza ikastegia izanda 1970-eko urteak arte.Berantago, gastu bidebilakatu zen. Lesca jaunak,bere emaitzan, azpimarra-tua zuen urteko diru zen-bakiak ez zirela karga batbehar bilakatu herriarentzateta beraz, irabazte bainogastu gehiago gertatudenean, 1997ko abendoaren22 an, Baionak utzi zuenontasun hori, 30 ha lur etajauregia Lekorneko herriari.

Jean Arotcarena

Hazparneko lurraldearen bilkuran Lekorneko hautetsien mahaina

Garroa Jauregia

Page 2: Herria 2976

• Zinbabue herrian, Mugabe zaharrak(84 urte) ez amor emanik neholaz ere,hautsi-mautsi batean geldituak dira dena-den, Mugabe president eta Morgan Tsangiraiharen kontrarioa lehen ministro, bainan gerodira nekeak, gobernuaren eremaiteko minis-troak ezin hauta, baten eta bestearen aldekoaknola erreparti. Bereziki ministerio haundienaknori eman, hortan dira ezin konponduak orainarte.• Amerikako bozen kanpaña aitzinatua delarik,azken asteetan alabaina, Obama demokrataaitzinean da, nahiz ez aski abantailekin, zerenerrepublikano alderdia segurago agertuz ainitzi,Obamaren abantaila hor urtzea ez bailitake ezi-nezkoa ondar oldarrean. Bizkitartean dudakbadaude ere beste alde batetik, Mc Cain presi-dent gaiaren gainean baino gehiago SarahPalin anderearen aldetik. Andere hau, ez hainezagutua izana gatik, gustatua zitzaien ainitzbozemaileeri, berritze baten menturan eta erli-sionez ere ainitz amerikanoren harikoa. Bainanhuna : beste alde batetik, dudak piztu dituSarah Palin andereak eta hutsak ere egin ditu,agertzerat utziz ahula duela maila herriartekoeta munduko politikan. Gainerat 72 urtekoa iza-nen du Mc Cain lehendakaria eta ez osasunezhain segura. Preseski, hau ezintzerat heldubalitz, ba ote luke andere horrek president onbaten gaia ? Bainan eleak dira hoik oro, etazer ez da erraiten boz denboran ?• Pakistan herrialdean lanak ditu armadakAfganistango Kunar probintzia alderat joanakdiren Al Qaidatiar militanteen izurritearekin.Berak dio badituela islamista gudari andanakhilak, eta begitan du hor nunbait Al Qaidakobigarrena ditakeena. Denbora berean herrikojendea ihesi doa gudu txarren beldurrez hots260.000 jende bederen berriki beren ezagune-tarat joanak edo galduak dabiltzanak nunbait.Tabilan horiek ere hor dituzte beren terroristalagunak eta bada beldurra horietakoek zutelaBenazir Butto anderea hil joan den abendoaren27 an. Holako jazarle gogorren kontrako guduazaio Pakistango podoreari baitezpadakoena.Ez dea ote horietan ere Baitullah Mahsudgudariburu beldurgarria ?• Somaliako uretan, Afrika eta Asiaren jostu-ran, Ethiopia ere hor berean, itsaslapurren zaindabiltzala ezagun dute amerikanoek. Al-Qaida-tiar islamistak dituzte hor aiher, erruso armake-tari eta ukrainarrak begistatzen dituztela berenustez eta hauk bestelako solasak izanki, Sudanauzoa eta Kenyarekilako tratuak bai estakuru.Horiek hola, ez da beraz batere harritzekoamerikar Estadu batuek baitute hor gaindikaere beren plana lur eta itsasalde horien bakez-katzeko. Bakotxak bere gisako bakea, bixtandena.

• Indoxina aldeko Khmer gorriak ezdituzte segur ahantziak alde hetako

zenbaitek, bi miliun ta erdi jende hilarazibaitzituzten Pol Pot diktadorearen aldekoek1975 eta 1979 artean Kanputxea edo Cambod-ge hortan. Joan den ekainaz geroz hor dabiltzaONU Nazioartekoa eta hangotiar ainitz justiziagaldez hango krimez bainan zer egin, beti gero-rat emanak direlarik holako gauzak ? Joan denaste hortan berean Transparency Internationalerakundeak etzuena 14 garren lerroan ezar-tzen, 180 etarik, Kanputxeako gauzen inkesta ?Hori ere, gizonen justizia, hain etsigarria !• Georgian erruso soldadoak hasiak dira oku-patuak zituzten hango lurren uzten joan denurri hunen lehenaz geroz. Bazituzten hor ala-baina 800 soldado joan den abuztuaren 7anabiatu auziez geroz eta laxatzen ari dituzteKvenatkotsa eta Narzaberiko bideetan eginakzituzten pasadebekuak. Erran behar da joanden abuztuaren 26an zituela Errusiak Ozetiaeta Akazia probintziak bereber ezagutuak eta bihorietan badauzkala oraino 3.600 soldado bereindarraren lekuko.• Gordon Brown travaillisten gizona eta lehenministroa apalenean orai herritarren estimuan,ez du jadanik mentura handirik helduden 2010urteko bozen irabazteko parlamentuan. Kon-tserbadoreek dute mementokotz gaina bizikiaise Ingalaterran.• Angolako arma saltzen auzia idekia dute,duela 18 urte Afrika alde hortan egin ziren trafi-ku haundiena, frantses eta beste orduko podo-redun gizon alde bat inarros ditzazkeena, holaibiliak diren afera horietan.

AUTOEN BESTA?Parisen ideki da bi urtetarik muntatzen dutenauto erakusketa nagusi edo “saloina”, hilabetehunen 19-a arte segituko dena. Azken aldian mili-un bat eta lau ehun mila ikusliar izan zirela,

aurten beste hainbeste segurik igurikatzen omendituzte. Bizkitartean, giroa ez da hain arraroa.Segur, auto-egile gehienek indar gaitza egitendute jendearen biltzeko, eta molde berezi batezeroslearen bereganatzeko, bainan autoak ez duoro har denbora batez ukan zuen tira handi hura.Bai, sekulan baino auto gehiago bada bazterguzietan eta jende ainitzek diote autoa baitez-padakoa zaiotela, ezinbestean bada ezinbestean,lanerat joaiteko ala zernahitako. Denbora bere-an, denek ikusten kasu eginez ari behar dela,ezantza azkarki kariotu delakotz - eta merkatukodela menturarik ez - gainerat, hirietan segurik,aparkatzea neke dela eta kario heldu, bestaldeautoek hedatzen duten kotsadura ere hor, inguru-menaz badelarik naski gero eta axola gehiago...Hots, autoak ez du baitezpada lehengo arrakastahura. Denik ere, auto ttipiak, sobera “gormantak “ez direnak, hobekixe ateratzen dira...Halere, 322 auto-egile etxe badira Parisekoerakusketa hortan, denak zoin-gehiagoka ari, 25herrialde desberdinetakoak... Auto berrien bestaberaz gisa guziz, zerua arras goibel izanikanere...

GOAZEN AITZINAPariseko egunkari batek egin-arazi sondaiabaten arabera, jende ainitzek, % 79-ek naski,halako beldur bat ba omen dute banko ixtorioilun eta nahasi horiekin, geroari buruz ez baterefida, nehork ez jakin-eta zer gertatzen ahal den!Eta banko batzuek Ameriketan ala nun nahigaitzeko afera txarrak eginik, denen buru ezdituenetz Europa zahar huntan ere gutartekojendeak pekatu beharko ondorio latz batzu!Denek ikusten badela tratu eta jestu zernahibankoen artean, berexte eta elgarretaratze,handienak eta azkarrenak direnek tiipiago etaahulago direnak beretzen, beste “ezkontza”batzu ere egiten nehork usteko etzituenakberdin... Anartean, deus ez balitz bezala, denaespantu bazterretan loto delako jokoa berritudutelakotz, zernahi afera ere bat-batean depar-tamendu eta lurraldeak ez ote litazkeenetzarramoldatu eta nolazpait batetaratu behar,iduri-eta deus presatuagorik ez den egiteko!

LEHEN BOZALDIAN BEREAN...Pentsatzeko zen bezala, eta joanden asteanhemen berean ginion bezala funtsean, GérardLarcher hautetsia izan da zenaturren biltzarbu-ru. Lehen bozaldian berean 173 boz ukan ditu,Jean-Pierre Bel sozialixtak 134. Halere,eskuinaldeko hogoi bat boz eskastu zaizkio,hautagai etziren batzueri joan direnak, etabestalde hameka boz izan dira xuri edo balio-gabe... Hainbestenarekin, eztabada pizkorrak sortudira zenaturrak sosaren aldetik aise ari direlaberen alde, keinka huntan denek diotelariksosari kasu egin behar dela...Hala nola ados ziren Christian Ponceletbiltzarburu ohiak Pariseren erdian atxikitzeko,president ohi gisa, gaitzeko bizitegi ederrarengozamen osoa, errextasun frango bestalde, etahori bizi zeno. Ikusiz bazterrak ari zirela ke-xatzen, berak uko egin diote izariz kanpokoabantail handi horieri, erasiaka haatik norbaitekgaixtakeriaz larrutzen ari balu bezala! Ezohartzen ere gisa hortako fagoreak zinez ezinonetsiak direla!

J-B D

2

Bizkaiko BertsulariTxapelketaBizkaiko BertsulariTxapelketa heldudenigandean, urriaren12an, hasiko daM e n d e x a k opilotalekuan. Aben-duaren 20ra arte, 5 kan-poraketa, 3 finalaurrekoeta finala ospatuko dira.Orotara 36 bertsularikhartuko dute parte.

ETA-ren atentatua Tolosan Tolosako epaitegiaren atean ETA-k ezarri lehergailuak kalte haundiakeragin ditu egoitzari eta inguruetako hogei bat auto eta etxebizitzeri. Zau-riturik ez da izan zeren bizilagunak etxetik ateraraziak zituen Ertzaintzak.Leherketaren abisua DYA-ri egina izana zen 20 minuta lehenago.Ertzaintzaren arabera, bi pertsonek ezarri dute lehergailua, zartarazibaino ordu bete lehenago. Hamarbat kiloko lehergailuz osatu bonba zakubatean gordea zuten. Zilo haundia eragin du zapartatzeak karrikan etaegoitzan. Hogoi bat auto kaltetuak izan dira eta justizia sailburuarenarabera, kalteak 400 mila euro ingurukoak izan dira eta langileek ezinizanen dute lan egin zenbait ilabetez.

Legezkanporatzeen kontrako manifestaldia Bilbon Milaka eta milaka pertsonek manifestatu dute larunbatean Bilbon ANVeta EHAK alderdien legezkanpo ezartzearen kontra. Salbuespen egoerasalatzeko eta ilegalizazioen kontra ezker abertzaleak deitu mobilizazioanparte hartu dute besteak beste Arnaldo Otegi Batasunako bozera-maileak, Jone Goirizelaia Batasunako Mahai Nazionaleko kideak, RafaDiez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohiak, Eugenio EtxebesteArizkuren Antxon ETA-ko agintari historikoak, Nekane Erauskin EHAK-kolegebiltzarkideak, Kepa Bereziartua ANV-ko presidentak, Arantza Urkare-gi ANV-ko ordezkariak, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa)auzapezak, Marine Pueyo Iruñeko kontseilariak eta Tasio Erkizia HB-koagintari historikoak.Hitzaldian, PSOE salatu dute Euskal Herria eraikitzen dutenen kontrakogurutzada egiten duelako, Euskal Herriak askatasunik ez dagoensalbuespen egoera bizi duela azpimarratuz, Euskal Herrian ez dagolademokraziarik eta demokraziaren alde lan egiten duenari terroristadiotela, torturatzaileari demokrata deitzen zaiolarik.

Ibarretxe, Lopez eta Otegiren kontrako auzia urtarri-laren 8an Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EE-ko burua urtarrilaren 8-tik harat epaituko dituzte, 2006eko uztaileanBatasunarekin egin bilkuraren ondorioz. Arnaldo Otegi, Juan JosePetrikorena, Pernando Barrena, Rufino Etxeberria eta Olatz Dañobeitiaezker abertzaleko ordezkariak ere epaituak izanen dira. Lekuko gisa au-zian parte hartuko dutenetan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiakopresidenta, Jose Maria Aznar presidente ohia, Alfredo Perez RubalcabaBarne ministroa eta Alec Reid Ipar Irlandako apeza. Zentzurik gabekoepaiketa salatu dute auziperatuek.

Kontxi Bilbao Ezker Batuko deputatuak bere karguautzi Kontxi Bilbao legebiltzarreko kideak bere kargua utzi behar izan duauzitegien aginduz. Ezker Batuko deputatua, Juan Mari Atutxa (PNV)legebiltzar burua eta Knörr (EA), auzitegi gorenak gaitasun gabetuzituen, Sozializta Abertzaleak, ezker abertzalearen legebiltzarreko taldeaez desegitea gatik. Ezker Batuko bere lagun eta hautetsiek agur hunki-garria egin diote Kontxi Bilbaori. Juan Mari Atutxak ere parte hartu duagurrean erranez bidegabekeria izan dela gaitasun gabetzea. Bere kar-gua Jose Miguel Fernandez Ezker Batuko arabarrak hartuko du.

De Juana Ipar Irlanda osoan bilatua Donostian egina izan zitzaion omenaldian, bere izenean irakurrigutunean terrorismoa goresteaz akusatzen dute. Auzitegi Nazionalekoepaileak galdea egin dio Interpoli, Iñaki de Juana Chaos ETA-ko presoohia Belfasten edo Ipar Irlanda osoan bila dezan. Bere pasaportea erre-berritzera joan zen Irlandako enbaxadara irailaren 3an, helbidea eta bitelefono zenbaki emanez.

Lanera joaitea 9 euro eta ordu bete gostatzen zaieeuskaldunei Hegoaldean 9,5 euro eta 60 minuta behar ditu norberak laneko joanjinak egiteko. Nafarroan doi bat gutiago : 8,1 euro eta 51 minuta. Espai-nian aldiz banaz beste 57 minuta eta zortzi euro gostatzen zaie.

Karlos Arguiñano sukaldaria saristatua Iruña 2008 gastronomia saria lortu du Karlos Arguiñano sukaldariak.Zarauztarrak eskertu ditu bere inguruan lan egin eta laguntza ekartzendioten guziak. Telebistatik 5000 sukaldaritza programa gaindituak ditu.Jadanik saristatua izan zen Juan Mari Arzak zuen aldamenean.

Bridgestone enpresan lan geldialdiak Pneumatikoak egiten dituen enpresak ekoizpena geldituko du 16 egunezBasaurin eta 13 egunez Usansolon. Saltzeen gutitzeak behartu dituzuzendariak neurri horren hartzerat. Neurri horrek Basauri, Galdakao etaBurgoseko 2.804 langileri eragingo die. Irailaren 26an aurkeztutako neu-rriaren arabera, enpresak ekoizpena geldituko du 16 egunetan Basaurineta Burgosen, eta 13 egunez Usansoloko fabrikan, Galdakaon. ELAsindikateko ordezkariak neurria salatu du zeren 2007-an etekinak%200ez emendatu baitzituen enpresak.

Pirineotako hizkuntzak Iruñean bilduak Euskarak, katalanak, okzitanoak eta aragoiarrak parte hartzen duteEuskaltzaindiak antolatu bilkuran. Michael Metzeltinek ireki du biltzarra,“Pirineotako hizkuntzak” mintzaldiarekin. Hizkuntzen oraina eta geroadituzte aztergai.

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen eguna Milaka eta milaka lagun hurbildu dira Irurara, Gipuzkoako ikastoleneguna ospatzeko. Aurtengo ibilbideak 6,5 kilometro luze zituen, Irura etaAnoeta artean. Helduden urtean Donostiako Zurriola ikastolak anto-latuko du.

Ttipi eta handi auto berrieri so

Xapelgoan parte hartuko duten bizkaitar bertsulariak

Page 3: Herria 2976

ZORIONAK ARRANTZALEAK!

Aski besta ederra izan da joandenasteburuko hori, larunbatean DonibaneLohizunen eta igandean Ziburun,Arrantzaleak taldearen 40 urteakospatuz lehen orrialdean kondatzendugun bezala...

EZ ASKI USU BILTZEN

Ziburun, Ziburu Aintzina zerrendakohautetsiek, ezkerreko eta abertzaledirenek, gutun ideki bat igorri diote auza-pezari, baizik-eta huts batzu badirelaherriaren kudeatzeko moldean. Untsalazherriko kontseilua bildu behar delagutienez hiru hilabetetarik eta ez delabilkurarik izan ekainaren 24-az geroztik.Batzorde batzu, legez xutik ezarri behardirenak herriko bozak iragan-eta sei hi-labete barne, ez direla oraino muntatu-ak... Hots, arrangura frango badutela etaprefetari ere parte emana dute berenarrangura horien berri jakin dezan...

UNTZIA HONDATU

Donibane Lohizuneko untzi ttipitto bat,“Maniu” izenekoa, gauak gau hondatu daLandesetako itsas-alde hortan, zerbaitazkarki jorik, xuxen ez dakite zer...Untzia laster joan da uraren zolaratbainan bi arrantzaleak salbatu dira barkuttipi batean plantaturik eta hartan egoniklaguntzaile batzu heien ganatu arte.

TIRABIRA ZONBAIT URRUÑAN

Urruñako hautetsi abertzaleek jakin-arazi dute errekurtso bat badutela hel-arazia Kexiloa auzoaldean egitekoaklitazkeen bizitegi batzuen gainetik. 31bizitegi eraikitzekoak bainan 6 bakarriksozial-mailekoak. Hautetsi horien gos-tuko, herriko kontseiluan berean finkatuneurrien arabera, 6-en partez 8 segurikbehar litazkeelarik (gutienez laurdena).Hautetsien beste arrangura bat, Kami-eta etxaldeko lur batzu salgai izanki-etazendako ez dituen herriak erosi behar,etxebizitzaz Kostalde guzian ardu-ratzen den erakundea partzuer, herri-tarrentzat egiteko bizitegiak, lur horiekuzteko partez joaiterat kanpoko nor-nahiren esku eta bereziki aztapar handizorrotzak dituzten etxe batzuen gomen-dio...

KANTU ETA KANTU

Kantari koroen nazioarteko festibala,aurtengoa 22. ez idurika, Kostaldeangaindi eginen da aurten ere. Egunak as-paldian berexiak dituzte. Saila abiatukoda hilabete hunen 25-ean eta Omiasain-du bezpera arte segituko. Beti bezala,urruneko kantari talde batzu partzuer ethemengo bereko asko ere ba. Kontzertu-ak Donibane Lohizunen, Ziburun,Azkainen , Bidarten eta Urruñan .Topaketa berezi batzu bestaldeDonibane Lohizunen. Egitarau nasaiagisa guziz. Xehetasun gehiago ondokoegunetan.

BAZTERRAK MINBERA

Hendaian, azken egun hotan muntatubilkura batzuen argitarat, erraiten ahal dabazterrak frango minbera daudela hiri-erdi hortan akulatzen ari duten “ZubienArtean” sail horren gainetik. Gaitzekolauza egina da burdin-bidearen gainez-gain, lauza hortan zazpi egoitza handibeharrak dira, biga eraikitzen hasiak.Alde batetik, arrangura dira horko bizite-giak aise saltzen ahalko direnetz,merkatua biziki eztitu dela-eta. Bestetik,auzoko jende asko griñatsu, obra horiendenen gatik makurrak badituztela berenetxetan, arraildura eta gaineratiko.Batzuk diote segur asurantza-etxeekkalteak ordainduko dituztela, beste batzuez fida, kalte handiak balinbadira asu-rantzak ez dituela orobat denak estalikoeta saltsa ederra izanen dela ...

OBRA PIZKORRAK

Donibane Lohizunen, obran hasi diraKarrika-Handian eta ondoko karrikabatzuetan. Lurpez argia, gasa eta ura-rentzat diren sare guziak behar dituzteberritu eta azkartu, gero behingo eta be-hingo untsa izaiteko gisan. Sei hilabeteiraunen dute obra horiek, geldialdi batzueginez eskoletako oporrak izaitearekin,Omiasaindu-kari eta Eguberri ir ianbereziki...

3

Michel Telletchea kantari famatua ere jina bere aspaldiko lagunen ganat, kantu eder batzu

eskaintzen zaizkiotela!

MIMORIA TRAMANDATALehen aldikotz EUSKAL HERRIAN / Pour la premère fois en EUSKAL HERRIA

URRIAREN 25 OCTOBRE - URRUÑA 9tan / 21hPILOTA PLAZAN Txapelarri berotu pean / AU FRONTON sous Chapiteau chauffé

AMAREN ALABAK / NAT & WATSON / INAHALA Taldea

Herritarrak eta Lagundu Elkarteek antolaturik

Irailaren 22-an, Eztitxu Vi-vanco etorri zaigu Miarritze-ko Itsas-Argi ikastolara, Peki-neko joko paralinpikoetanparte hartu duelako igeriketasailean. Eztitxuk hamabosturte ditu eta Pekinen aritu di-ren kirolaririk gazteena zen.Gauza ainitz kondatu dizki-gu, gure galderei erantzundu eta argazkiak eta hanukan dituen gauza batzu era-kutsi dizkigu.Eztitxuri zango bat falta zaio bainan ongi igeri egiten du. Bost urtetan hasi zen igeri egi-ten eta lehen medaila 12 urtetan ukan zuen. Astean hemezortzi orenez eta egunean biedo lau orduz trebatzen da.Joko olinpikoetara joateko, selekzioak pasatu behar izan ditu : minuta bat eta hogei bai-no gutiago egin behar zuen edozein igeriketa moldetan, minuta bat eta hemezortzi eginzuen. Ez du medailarik irabazi bainan kontent da hala ere. Londreseko jokoetan esperodu parte hartuko duela eta medaila bat irabaziko duela.Trenez joan zen Parisera eta han hegazkina hartu zuen Pekineraino. Lasterketarik ezzuenean, Txina bisitatzen ibili da. Txinako harresian bi orduz egon da. Argazki bateanharresia gauaz ikusten da. Hiri debekatuaren urrezko lehoiak ere ikusi ditu.Gauza onak jan ditu: suxi, irrisa eta beste gauza ainitz. Han lagun ainitz ukan ditu besteherrietatik. Txinatarrez bi hitz badakizki : milesker : xiexie eta egin on : mirao.Sinadurak ukan ditugu. Biziki kontent ginen. Bukaeran, argazki bat egin dugu.

Miarritzeko ikastolako ikasleak

Denak zoin gogotik ari kantu eta kantu!

Krisia bai ala ez bizitegien salerospenetan ?

Euskal Laborarien Batasuna sindikatak bere urteko besta beharra du urri huntan.Bi hitzordu berezi apailatu ditu. Urriaren 18an, larunbata (21:00), kontzertu handibat Makeako ezkerparetan : lehen partean, MMX hirukotea (Mixu Mixelena, Ma-ialen Errotabehere, Xabaltx) ; bigarren partean, L’Arcusgi korsikar taldea, 9 kan-tari eta 5 musikari, Euskal Herri huntan frango ezagutua hogoi urte huntan : “Avoce ribella” beren diska berria aurkeztuko dute (bezperan Gernikan beharrakdira, biharamunean aldiz Iruinean, Nafarroa Oinez-en kari). Artetik Beñat Elizon-do ere hor izanen da, ezagutzen diogun talenduz bazterren airosteko. Talo etaxingar, kontzertua aitzin eta ondotik.Urriaren 19an, igandez, Izturitzen, herriko gelan, ELB-ren bazkari herrikoia,ahatxekiarekin (axoa). Aratsaldean (16:30), gela ondoan den trinketean, bi pilotapartida, bat sarez bertzea esku huska ; musika animazionea : Kiki Bordatxo. Ara-tsean (20:00) talo ta xingar.

L’Arcusgi korsikar taldea

Lan auzitegiko bozen apailuakLABAurten LAB sindikatuak Xiberoako eremua ere estaliko du lehen aldikotz. Lau sek-ziotan aurkeztuko ditu zerrendak Paueko bozka eremuan, Paueko auzitegi sozialeralotuak izan baitira Xuberotarrak. Bestalde, hautesle karta etxean eskuratu ez dute-nek orain dute epea errekurtsoa egiteko, errexena sindikatu batengana joanez. LABsindikatuak lan berezi bat egin du langabetuek ere hautesle zerrendetan beren ize-na emaiteko, 8000 langabetuetarik 800ek besterik ez baitu izena emana. Perma-nentziak egin ditu joan den aste osoan Baiona, Biarritze eta Donibane LohitzunekoANPEko egoitza eta Biarritze eta Bokaleko ASSEDICetako egoitzen aitzinean.CGTJoan den asteazkenean presentatu du bere zerrenda CGT sindikatuak, lema honenpean “gehiago irabazteko gehiago eskatu”, denen gogoan den “ gehiago irabaztekogehiago lan egin ” lemari ihardesten diona. “Prudom” auzitegi sozialeko bozak hel-du den abendoaren hiruan iraganen dira, asteazkenez, lan lekuetatik hurbil idekikodituzte bozka lekuak. Lanaren uzteko zailtasunak dituztenek gutun bidez bozka de-zakete. CGTek azpimarratzen du langile frankok ez dakiela boz horiez deus ere, be-ren enpresek ez dituztelako tenorez deklaratu hautesle zerrendetan. Zuzenketen la-nean ari dira CGT-koak.

ELB-ren BESTA

Century 21 sarearen azterketaFrantses estatuan gertatzen den bezala, kostalde honetan ere bizitegiensalmenten apaltze bat sendi da aurten, baina ezin dela krisi imobiliarioaz mintzatudio agentzia honek, orekatze batetaz baizik. Duela bi urteri konparatuz prezioakehuneko 15ean apaldu badira ere, duela 10 urteri konparatuz oraino biziki goragelditzen baitira. Ondoko hilabeteetako tendentzia ere apalketa izanen delapentsatzen dute Century 21 agentziako arduradunek, bainan beheititze hori2009ko geldituko dela. Mentura guti beraz bizitegia erosi nahi duten klase medi-ako jendeentzat : prezioak oraino gora direla, erosmen ahala gero eta apalagoadelarik.Mikroklima berezia hemen FNAIM federazioaren arabera.Iparraldeko FNAIM, ontasun higiezinen sektoreko federazioaren arabera, bizitegixahar ala berrien prezioak azkarki apaldu baldin ba dira frantses estatuan, ipa-rralde honetan ez da horrelakorik sendi. FNAIM ordezkariek segurtatzen duteprezioak iazko heintsu berean daudela hemen, eta izaitekotz, bankoen joera zo-rrotzagoak duela galdea mugatzen. Euskal Herriko FNAIMen iduriko heldu denurtean probatuko da ea, oraingo ontasun salerospen apalketak egiazko krisia baterran nahi duen. Dela Centuryk, ala FNAIM, biek aitortzen dute prezioak apaldudirela Hendaian bereziki azkarki, hegoaldeko jendeak ez baitu aparantziarik erelehen bezainbat erosten orain, beraz bizi dute hor “mikroklima” bat iparrraldekotikdesberdina.

EZTITXUVIVANCO

Page 4: Herria 2976

4

Lehengo HazparneLaurent TWARDAK Lehengo Haz-parne elkartearen lehendakariak utzidu bere alkia. Joanden asteko biltzarnagusian eman dituzte bi urtehuntako gorabeherak eta bereziki2006 eko “Lehengo Hazparne”pestaren diru zenbakiak etagorabeherak xeheki aipatu ere.Biltzarre hortan kausitzen ziren bertzepartaideak, beren karguetan finkatuakizan dira eta berriz bilduko dira bulegoberri eta lendakari baten hautatzeko.2009-ko agorrilaren 8an izanen da

berriz Lehengo Hazparne, oraindanik pesta horri buruz lanean hasiak dira.Zuzentze

Nork nori eta zertako, jakin nahi dutenentzat ! Duela 15 egun, Herria kasetan agertuditugu kontseilu nagusiko laguntzak, partikulazki kolegio ikastegieri eman dirulaguntzak. Hala nola idatzi dugun Ursuia kolegioak altxatu dituela 167 987,25 € Kon-tseilu Nagusitik eta Elhuyar ikastetxeak, 95 262,17 €. Zenbaki hauek xuxenak dirabainan, ikastetxeak altxatu 167 987,25 €-etarik, 95 262,17 € gelditzen dira etaberaz, idatzi bezala 65 870,33 € Elhuyar kolegioarentzat. Ursuya ikastegiak altxatuduen diru gehiagoa, (72 725,08 €), haur arau emana izan zaion zenbakia da. Elhuyarikastegiak aldiz, haur arau altxatzen duen dirua ez da jakina ; kolegio hau, KontseiluNagusiaren gain baita, orok dakiten bezala.

Dong ikusgarriaIragan igande goizean, Jauregiko tontorregainean eskaini dute ikusgarri miresgarri bat.Goizeko 7tan hasi da hau ilun beltza zago-larik oraino. 200 bat ikusliar etorri dira, ipuinamentsgarri aste kulturaleko egitarauarenlehen gertakari hortarat. Ezkila baten itxuraneraikia zaukaten beren aterbea eta hunengaina mundu borobilaren irudian moldatuazen. Hau behin apalik bazen gau beltzarenhazta azpian lehertua iduri, goiz alba sortzenari zen arauka altxatu da eta barnean ezki-laren joa andere batek itxuratzen zuen kulunka batetik zalantzan ibiliz. Ezkilak,biziaren orduak zenbakitzen ditu eta gertakarien latza doinuaren bidez eremaiten jaki-terat. Ezkila, abereak ere dauka lepotik estekan, gizonak jakin dezan hor dagoela.Gizona joaldun bilakatzen balitz ere ? Eta gizona joaldun bilakatu da. Goiz albarideika, kantuz edo soinuz, iduzkiaz jabetu nahian. Azkenean argitu du, ezkila jo eta joarizan da, iduzkia zabaldu da Hazparneko lurralde guzirat. Ikusliarrak itzuli dira berenegoitzetarat itxaropenez beterik, igande goiz hortako goiz albaren sorraraztean zer-bait ikusteko balu bezala. Lagunarte taldeak eskaintzen zuen ikusgarri hori. Ipar Euskal Herrian lehen aldikotzizan da hau, kulturaldi ordu haundi bat, goiz jeikitzalentzat asmatua izan dena.

Aste kulturalak segitzen duUrriaren 9an aratseko 9etan, Hazparneko Ttattolan : antzerki bat “Le petit théatre depain” taldeak emanik : “Juglarea, Puta ta Eroa”. Urriaren 10ean aratseko 8ak eta erdi-etan : “Volem rien foutre al pais” Pierre Carles-en filma. Urriaren 11n 11etan HerrikoEtxean : Pierre Duhour herritarraz hitzaldi bat Jamattit Dirrasar-ek eginik. Aratseko 9tan, Ttattolan soinu sorkuntza eta bideoa : Anosoñosi eta Fabien Mogaburetaldearekin. Urriaren 12an igandearekin, 11etan Joaldunak karriketan eta ondotikbazkaria Jondonaneko plazan. Janaldi denboran Beñat Elizondo hor izanen dabazterren alaitzeko. Euria balitz ezker paretan izanen da hau, Xehetasun gehi-agorentzat, deitu, Eihartzea Kultur Etxea: 05 59 29 43 36 Julie Bercetche

Jean Arotcarena

HAZPARNEHeriotze

Iragan irailaren 29an zendu da BaionanPierre ARRATE, 88 urtetan.Luzaz egon da Itsasuko Maritxueniaetxean, karrika nagusian. Azken urtehauetan, bere egoitza zuen “Bon air“xahar-etxean. Gure doluminak Fagolakofamilia osoari.

Dantza ikastaldiakAtaitze dantza taldeak jakinarazten dukurtsoak hasiko direla 7 urtetik goragokohaurrentzat. Hortarako, izen emaiteakiraganen dira helduden larunbatean,urriaren 11n, arratsaldeko 3etatik 5akarte, Atharri ezker pareta ondoan, usa-iako dantza errepika gelan.

ITSASU

LotoIragan igande aratsaldez jendea etorri dasaldoan gure Mindegirat. Eta egina izanden loto delakoak arrakasta ezin hobeaukan du. Haurren eskola elkarteakhelarazten ditu esker bero-beroenak partehartzaile guzier.

Kantaldia eta Makea OinezHuna bi egun ahantzi behar ez direnak, etajada aipatzea merexi dutenak ! Lehena ira-ganen da urriaren 18an Makea Mindegian.Kantaldia ELB-k antolatzen du, eta badakitgure laborariak ez direla ttonttoak. Korsikarkantariek badute talendu, eta heien ongientzuteko parada ukanen dugu gure ez-kerpareta berrituan ! Bai, bai eta bai,Makea Oinez urriaren 19an eta orduan ereizanen da mugimendu gure bi mendi xora-garrietan, hain dira gure herriko bazterrakederrak urriko hilabete huntan.

AiretikBeha pilotako berrietan, Jon Karrikartexapeldun Guichandut Irisarrikoarekin 40,Alexis Inchauspe eta G. Tambourin 39.Balio zuen !

Hitza hitz, bestela gizona duk hits

Bai, hitza atxiki dute Oxobi jaun anderegaztek. Etxea erran tenoreko altxatua izanda. Harginak, zurginak, argizain, igeltsero,uremaile eta tindatzailea segitu dira askiplanttan !! Beraz huna zikiroa erretzen ari,eta Txomin eta Bernadeta goaitian langilejarraikien ongi artatzeko ! Milesker guzienpartez eta atxik ! P.I.

MAKEA - LEKORNE

Pastore LoreUrriaren 11n eta 12an beharra duguurteko hitzordu handienetarik bat, Pas-tore Lore. Larunbat aratsean (19:00)meza Bollendorfeko adiskide eta Pas-tore Lore partaideekin. Igandean, 7:00abere hazle eta laguntzaileentzat hitzor-dua harrobiko aparkalekuan. 9:30 La-rrungo mazeletan pottoken elga-rretaratzea, ondotik herrirat etorriko dira,Sagarraren erregina eta Sagarno Kofra-diakoekin batera. Euskal dantzaksoroan, pottoken herriratze ikusgarria,zaldunen inguruan, abere sariketa.11:00 Cow Boys zaldizkoen “BroncoMosca” ikuskizuna, Wanekia elkarteakeskainirik. 12:30 Pastore Lore bazkariaherriko ostatuetan. 15:00 Westernikuskizuna : “Mustang-a eta indiano zal-dia”. 15:30 Harri altxatze (SebastienMarticorena) eta aizkolari (Joseba Otae-gi) ; sagar tinkatzea. 16:30 Primaderantaldearen kontzertua.

AZKAINE

Larrungo oihartzunakBuruilaren azken asteazkenak ikusi du orai erretiratuak diren 75 lehengo langilerenateraldi loriagarria. Euskal Herriak baditu gune xoragarri ainitz, bisitatzea merexi dute-nak. Aldi huntan Xiberoaren aldia zen. Aroa hauta ; larrazkenaren hats goxoa,laguntza osoki omoretsua, bai egun hauta iragan da, denen plazer osoan. Ikusi direherri pollitak, laborantza mota asko. Gure Lapurdiko etxeen aldean, Xiberoko horiekbadute bertze itxura bat, nolazpeit serios, ilun, Biarnoko hek iduri. Erran behar dateilatu ilun horiek ez dutela bista argitzen. Gehienak dire arbelaz estaliak, Arudy-koharrobiak hurbil izanez. Ospitale Pia deitzen den herria zen helburua. Herri ttiki polita :haren erdian ikustekoa da eliza, 12garren mendekoa. Bere itxurak agertzen du, naski,eraiki zelarik, parte ihes leku bat zela, denbora hetako nahaskerien aterbea.Eskertzen dugu beroki gure zinegotzia zeren egun ederra dauku eskaini. P.D.

SARA

Didier Borotraren proiektu larriak bideanEz du gibelera egiteko xederik Miarritzeko Didi-er Borotrak. “Biarritz Océan” xede faraonikoaxutitzeko obrak egun hauetan abiatzen dira.Denbora berean, bidean emaiten du ere Kléberauzoaldearen eraikuntza, 350 bizitegi hiriakaltxatuko dituenak, erdia baino gehiago bizipi-de apaleko jendearentzat. Zenaturra kasik mi-nutaz minuta jakinean da bere oposizioarenbaitan izaiten diren mugimenduez, Saint Cricqtaldea, zerrenda burutik jada berexirik, honenbarnetik atera dira Arosteguy eta Servy haute-tsiak, dirudienez “ Biarritz Océan ” proiektuarenalde liratekeelako.

MIARRITZE

Ondarearen seinaletika bost hizkuntzetanBaionako hogeitamasei ondare lekuren seinaleezarriak dituzte hiriko zerbitzuek, bost hizkuntze-tan : frantsesa, ingelesa, espainola, gaskoinera etaeuskara. Balio dute segur bisitarientzat, baina erehurbileko hizkuntzak lekuko, tokiko jendearentzat,hura delako ainitzetan hurbileneko ondareaz arrasguti dakiena. Izpiritu kuriosentzat, hiriko gune ga-rrantzitsuenetan, geltokia edo herriko etxeko plazanbezala, taula baten gainean ekarriak dira, hiriko

plan xehean markaturik. Ondare interesa duen gunean aurkitzen da pano bat argita-sun guziekin. Turismo bulegoan har daiteke zirkuito guziaren plana inprimitua.

Baiona Festibala Atalante zinegelanJoan den ostiralean hasia da Baiona Festibalaren 6garren edizioa Atalante zinege-lan.Antzerki emanaldi batekin hasi da; Albert Camus kolegioko 10 ikaslek “Ma famille”antzeslana eman dutelarik. Eta ondotik, “Entre les murs” filma ere ikusi ahal izan da,zinema zirkuitoetan pasatzen hasi aitzin. Beste bi data gogoan atxikitzeko : heldu denlarunbata, ibilaldia eginen baita autobusez, Baiona eskuin aldearen ezagutzeko. Etaazkenik egun nagusia igandean zortzi, hizkuntzen merkatuarekin eta sukaldaritxapelketarekin

BAIONA

Herriko EtxetikEgun hautan kazeta zonbeiten berriketariak gonbidatu ditu andere auzapezak. Horzabalean ezarri ditu Herriko Etxean derabilzkan harat hunatak eta xedeak. Azkenekojende kondaketaren ondotik herritarren kopurua 5000tara pasatzen da. Huna eginakedo egiten ari diren lanak eta xedeak. -Haurzaindegia handitua izan da eta nahi lukete bertze 15 haurren leku berria egin.-Gantxikiri lotua eskoletako haurren jateko gela berri nasaia egiten ari dute.-Amozko eskolan emendazione gotorra egiten ari da haur kopurua handituz joanez.-Eliza gibelean den “Zalika” pentzean herritarrek edo oporretako jendeek beren ibilaldiederra egiten ahal dute oinez. Leku horren hobetzeko xedea badute.-Erreboteari lotua den etxea erosirik badituzte zonbeit xede.-Plaza gibelean diren Dourisboure eta Dokhelar jabeen lurrak bereganatu dituzte parteerosiz eta bertze partea trukadan. Lur horietan badituzte xede gaitzak. Bigarren karrikabat egin gogo dute. Merkatu leku bat. Komertzio zonbeit. Bizitegi zonbeit. Eta herrianeskas den biltzar handien egiteko gela handi bat.-Han hemenka kartieretan egiten ari diren etxe berrietan sozial bizitegi zonbeit egin-arazten ditu.-Turismo bulegoari lotua, pilotaren etxea edo museo bat.-Herriaren itzulikatzeko bide berriari buruz helduden urtean eginen da lehen zubia.-Herriko lotizamendu bat herritarrentzat egin gogo dute Lakuan Oihamun mendiari hur-bil.Horiek guziekin beren diru politika arras molde onean dute. Zerga emendio arras ttipiada. Herriko zorrak ere hor dire. 2001 urtean 600.000 euroz goiti zen eta orain 150.000itzulixeak dituzte. Beraz erakutsi daukun zerrenda osoaren arabera herria bide oneanda.

HeriotzeGanden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Robert Sallenave gure herrianongi ezagutua zena. Bizi zen plazan « Leku Ona » komertzial etxean. Robert kanpoanarizan da lanean. Denbora gehiena iragan du « Lyonnaise » ur zerbitzuan. Berezikigure herri zabaleko ur zerbitzuan arduratzen zen. Zonbeit urte hautan ongi merexituerretreta gozatzen zuen bere famila ederraren erdian. Hor asko lan eginez. Oraino gizonazkarra zelarik duela bortz ilabete burumuinetan min bortitz bat lotu zaio eta denboraguti barne gaitzak bereganatu du. 71 urte laster egin behar zituelarik.Penetan gelditzen diren Mayi bere emaztea, Dany eta Katti alabak beren familekin,Veronique amaginarreba xaharra eta hurbileko jendaki handi guziari eskaintzen ditugugure doluminak.

Obra berriGure Herriko Etxeak eta Turismo Bulegoak eskaintza bat izan dute beren ofizioz mar-molaren gainean itxura ederrenen egiten arduratzen den multxo baten ganik. Multxohortan dire emazte bat eta hiru gizon. Emaztea, Christiane Giraud Uztariztarra. Gizo-nak, bat Jean Jacques Abdallah Tarbe aldekoa, bigarrena Yann Liebard Bretoina, hiru-garrena Jean Escaffre Amotz Xerrendako Martitxenean bizi dena aspaldian. Herriaren,Turismo bulegoaren eta multxo horren bitarteko izanen da Jean Sauvaire urte andanahuntan herritar duguna Arroxainean bizi dena.Marmola zizelkari horiek lantegia izanen dute Gantxikiren bazterrean. Denek ikustenahal ditugu. Eskoletako haurrak ere aldizka hor iraganen dire. Lau aste iraunen dutenlan horiek bururatzean hor egin edergailuak ezarriak izanen dire eliza gibeleko Zalikapentzean gu guzien begien atsegingarri.Harri eta marmola lan horietan arduratzen direnek argitasun zonbeit emaiteko biltzarrebat eginen dute urriaren 15ean Ibarrun Inharrean. Denak gomit gira, aratseko 8ak etaerditan

SENPERE

Lehengo Hazparne elkarteko bulego ohia : VincentEtchemendy, Laurent Twardak eta Karine Leon

Hitza hitz !

Borotra bere axuantez inguratua

Page 5: Herria 2976

5

Sortze : Ibarnaian, bi gazten amodio fruitusortu da Extebe, Akabotean bigarrenaaldiz Antton. Zorionak aitameri eta biziluze uros bat bi putiko azkarreri.Pilota : Erregeluko joko berri pilota eskuhuska lehiaketa aitzina doa eta orainfinala laurdenetan da. Horra lehenmaileko bi partida ortzegunean aratseko8etan. Iriberhonde-Lamure // Urutigaray-Marilus. Ortziralean 8.30etan Benesse-

Lavielle // Etchegaray-Palomes. Astele-hen 13an, 7.30etan, Heguy-St Esteben //Cachenaut-Etchebarne, 8.30etanEtchecopar-Lambert // Lafitte anaiak.Balioko du ikustea.Mezetako tenoreak : Larunbat aratsean,9 orenetan, Mehainen. Igandean 9 orene-tan Iholdi eta Armendaritzen. 11 orenetanLandibarre Martine eta Heletan.

Herritarra

HELETA

Dolu : Bere emaztea Ursularen ondotikbi hilabete egunez egun, MielhuerryRobertek utzi du mundu hau 84 urtetan.Gure doluminak familia guziari.Ezkontza : Joanden ilabetean esposatuda Paxkal Sorhondo Barberainekosemea, espos laguntzat hartuz Heletakolore bat, Christelle Mongabure. Elizkizu-nak egin dira bere herrian bai eta apairuaEtcheverry ostatuan. Entzun dutana dabiziki zeremonia ederra izan omen delaeta gaua biziki alaitsua, ez da dudarik,hoinbertze kantariekin. Bikoteak onartditzala goresmen beroenak.

Baleako feria : Aste ondar huntan iza-nen da mugimendu Banka, Aldude etaUrepeleko herrietan. Igandean gure he-rrian eguna hasiko da mezarekin,10.30etan, koralek eta klikek alaiturik,ondotik lekuko ekoizpenen saltzea etamomentu berean pilota partida bat eskuhuska, ezkerparetako finalerdia. Ara-tsaldean 5etan berriz pilota, gazteenfinalerdiak. Pilota maite duenak ukanendu parada gazte horien ikusteko, zintzurgoxatzea izanen delarik Arambel ostatu-an, herriko kantariek alaiturik.

F.J.

BANKA

Baleako ate idekitzeakAurten ere, bi urtetarik egiten den Baleako feria handia iraganen da urriaren 10, 11eta 12-an ACVA elkarteak antolaturik, Aldude, Banka eta Urepeleko merkatari eta la-borarieri esker. Aurtengo gai nagusia uraren inguruan ukanen dugu “Ura, Baleakomozkinen iturria”. Huna egitaraua. Ortziralean, 9 orenetan, gustuaren ikasteaBaleako hiru eskoletan Coutanceau jaunarekin, 15.00etan ofizialeen xokoan, AndréArambel harginaren tokian lehengo tresnak eta lehengo maneran egin obrak,18.00etatik 19.30etara mahain ingurua, gaia izanen delarik ura, Aldudeko Sanokizinema gelan. 18.00etatik 19.30etara Oteizaren enpresan memento berean uraren etaBaleako mozkinen jastatzea, hori profesionalentzat bakarrik. Larunbatean 9.00etatik12.00etara feria eta abereen lehiaketa Aldudeko plazan. 10.00etatik 19.00etara tokikomozkinen merkatua Alfaro ostatuaren ondoan. 12.00etan bazkaria Urepeleko ezkerparetean eta Baleako ostatuetan. 16.00etan pilota partidak Alfaro ezker pareteanlehenik gazteekin eta ondotik Philippe Bielle-Agusti Waltari/Patrick Ibarrola-PatrickOcafrain. 19.00etan kantaldia Urepeleko elizan Baleako kantariekin eta ondotikGogotik taldearekin. 21.00etan afaria Urepeleko ezker paretean eta Baleako ostatue-tan. Ondotik dantzaldia Eztiki taldearekin. Ez ahantz egun guzian erakusketa frangoizanen direla Ofizialeen xokoan, André Arambel jaunaren tokian. Igandean, 9.30 Ko-rrikleta, banazkako kurtsa, Bankatik Urepelerat. Izenak eman behar dira zenbakihuntarat deituz : 0673003316. 9.00etatik 13.00etara tokiko mozkinen merkatuaBankako plazan. 10.30etan, Bankako elizan, meza Baleako bi klikek alaiturik.11.30etan pilota partida Bankako ezker paretean. 12.00etan bazkaria Urepeleko ezkerparetean eta Baleako ostatuetan. 14.00etatik 19.00etara tokiko mozkinen merkatuaAlfaro ostatuaren ondoan. 15.00etan Artzain xakur lehiaketa Esnasun, 17.30etanpilota partida Bankako ezker paretean. 18.00etan antzerkia, Piarres Larzabal-en “Hilaespos” Aldudeko Sanoki gelan eta 20.30etan azken afaria Urepeleko ezker paretean.Ofizialeen xokoan egun guzian lehengo maneran egin obrak zura, harri… eta pilotakoargazki frango, taloak lehengo modan eta edariak. Segur denen gustuko aurkitukodela aurtengo feria huntan eta hiru egun horiek ongi beteak izanen direla antolaketazehatz bati esker. Feria on deneri !! G.S.

Kantaldia iragan daIgandeko kantaldia bizikiongi joan da. Txilika taldegaztea, Aña Carrère, MarinaSal lato, Laura Bide, UgoCarrère-k osatzen dutena,Landibartar Benoît Ondarseta Thomas OltzomendiPagolarrak, Laurent Case-nave, Arnaud Uhalde etaFrantxua Casetekin, horiekguziak lehen aldiz ikusiditugu. Zenbat dohain etatalendu ! Valér ie Uhaldeurkoitarra, Gaelle Larroudeeta Henri Miremont Gamua-rrak, Eneko Labéguerie Totofeta Nat-ekin, hauek denakjada izanak ziren eta merezizuten berriz gonbidatzea !Jendalde ederra jin da etadenak xoratuak ziren etahala izaiten dira holako kan-taldi ederrekin. Plazer egi-teko kaseta hunen buruzagi-er, jakinarazi behar diegumahai batean ezarriak ge-nituela hedaturik Herr iakaseta eta igandeko Berriakaseta, jendeek ikuska zitza-ten eta eros. Hori hastapenbat izan da guretzat. Konta-lariak beharrak ditugu urri-aren 25ean.

ALDUDE

EzkontzaBerrikitan ezkondu zauku Poxoluberriko Marielle Pochelu, bizi laguntzat hartuz JeanBaptiste Duhalde Uztaritzekoa. Goresmen beroenak bikote berriari eta beren familieri.Ezkondu berria ere dugu Iturbideko Yves Cornu, espos laguntzat harturik EvelyneRecalde Oragarre Mendiko alaba. Goresmen beroenak hauieri ere, eta doblean, herri-an kokatzen baitira laborantza segituz. Goresmenak familiako guzieri. Bertze bikotebatzu ere bide berean omen dira. Ondoko egunetan aipatuko ditugu. Bizi ditela guziakurostasunean.

IHOLDI

AIZIRITZE

Herritarren egunaPesta komitekoek gomita igorririk, usaian bezala ainitz herritar elgarretaratu gira joan-den ibiakoitz eguerditan apairu on baten egiteko eta arratsean berriz eskaini daukutetalo ta xingar. Gazte horiek eskertuak izan diztela.Berezitasuna izan da aurten aterbe ederrean ginela, usaian oihal estalgi baten peanegiten zelarik, zeren orain ezkerpareta plaza berri bat badugu eta okasione hortanherritarrek ikusi ahal izan dute obra eder hori. Duela urte bat nunbait han lanak abiatuziren ; geroztik enpresak segitu dira serioski eta gisa hortan bururatu egin behar zentenoreko. Jadanik baliatzen da zeren asteazkenetan ikusten ditugu Oztibarreko pilotaeskolako gazteak hor jokatzen. Leku hori baliosa izanen da herriarentzat, izan dadinpilotako edo edozoin elgarretaratze egiteko. Hortarako okupatu diren herriko ardu-radunek merezi dituzte goresmenak. P.L.

JUTSI

SortzeIzpegiko bidean, Iguzki Alde etxean bizidiren Fabienne Badiola eta Jean-MarieLeiza-ren ohantzea emendatu da hiru-garren haurraz, Eneko deitu dutena. Peioeta Anais lorietan daude anaia ttipiarenondoan. Zorion eta osagarri izan dezalasortu berriak eta goresmenak aitamauroseri, ahantzi gabe aitatxi amatxiak.

HeriotzeJakin dugu Marie-Jeanne Othax-Urrutiazendu dela 95 urtetan. Atxoanean sor-tua, bere senarrarekin Puyoon eremandu bizia, lau seme altxatzen zituztela.Ehorzketak joanden asteartean iragandira Uharte-Garazin. Hor, hobiratua izanda bere senar zenaren ondoan. Dolumi-nak nahigabetan den familia guziari.

PilotaLarrazkenetan jokatzen den Herriarenatrinketeko trofeoa, laster abiatuko da.Lehen partida urriaren 19an jokatuko daeta finala azaroaren 2an. Bortz parekparte hartuko dute : Bielle – Etcheto, La-rrechea – Waltari, Etcheverry – Oçafrain,Sorhuet – Kurutcharry eta Ibarrola –Ezkurra II. Bertzaldian emanen dugu par-tidak nola jokatuko diren.

ErrugbiaJoanden igandean, US Nafarroa Tolosanizan da, hango TOEC – TOAC-en kontrajokatzeko eta galtzaile atera 13 – 36.

MezakAsteburu huntako mezen tenoreak :larunbat aratsean 19.30tan Baigorrin.Igandean 9.00tan Baigorrin.

BAIGORRI

ArrastatzeTipinanean bizi zen zenbait urte huntan Esteban Murillo nafartarra. Iruñekoa da etaeskualde huntara jina zen euskal iheslari gisa. Joanden astean, Madrilgo auzitegigorenaren manuz, Europa guziko bali den lege baten bitartez, polizak arrastatu du,

1982ko gertakari baten aitzakian,duela 26 urtekoa beraz, etaTolosa aldeko Seysses-ekopresondegian sartu. Aste huntaniragan beharra da Paueko auzite-git ik, Espainiaratua izaitekoirriskuarekin.

Aritzakuneko ibilaldi goxoa45 lagun, handi eta ttipi, dira igan-deko aro ederraz baliatu Aritza-kunerat ibilaldi atsegingarria egi-teko, zenbaitzu Itsusiko peñetangaindi deliberatuki haraino joanik.Aritzakungo eskola ondoan,mahain batzu kanpoan munta-turik, giro goxoenean iragan dabazkaria, kantuz eta ere zenbaitzupilotan hango errebote ttipian.

BIDARRAI

EskubaloiaJoanden asteburuan lehen taldeaketzuen xapelgoko partidarik. Heldudenibiakoitzean aldiz bai (20:45) Airoskigelan, Billereko biarnesen kontra, hauekmultxoko azkenak izanki. Bigarrentaldeak irabazi du Assonen kontra, han-goen zelaian. Hirugarren garaipena segi-dan ! Nesketan, 18 urtez pekoak etxeannagusi Escoubes-en kontra, 22-19.

HeriotzeIrail huntan segitu dugu bere azkenegoitzarat Xalbador Goyhenetche Etxe-parekoa 87 urtetan itzali dena. Lau hau-rren aita, zonbait urte hotan seme bat eta

espos lagunaren galtzeko nahigabeaukana zuen. Ainitzek ezagutu dute bereoihal saltzearen bidez. Jakiten dugu ereDonapaleuko Gabrielle Arroues IrisarriUharteko alaba pausatu dela 91 urtetan.Gure otoitzak lagun goza ditzatela oraibetiko zoriona. Dolumin beroenak horienfamiliako guzieri.

SortzeOngi etorria egin du Zedarrian XavierVincent Latapy eta Maialen Torre famili-ak bere bigarren semeari Ibai izendatudutena. Ainitz zorion haur sortu berriarieta goresmenak etxeko guzieri.

A.I.

IRISARRI

Urriaren 12an iraganen da Trikitixaeguna Donapaleun, merkatugunean, Trik’Amik elkarteak antola-turik. Egitarauan : 11:00 karriketantrikitilarien ibilaldia, 13:00 zintzurbustitze eta bazkaria merkatuestalian : tomate, xingar, axoa lur-sagarrarekin, gasna, bixkotxa,kafea, arnoa (10 euro helduek, 7euro 12 urtez pekoek), 15:00 ani-mazioa Kokin taldearekin, dantzaeta kantu. Bazkaria aitzinetiksegurta, Donapaleuko turismobulegoa deituz : 0559657178.

TRIKITIXA EGUNA DONAPALEUNKokin taldea

Ibilaldiaren ondotik, txakoli xorta on bat !

Txilika taldea

SortzeMiñoteiko Jerôme Durruty eta Laure Casenave jaun andereek beren lehen haurñoari ongietorria egin diote. Matis deitu dute beren semea. Ongi etorri sortu berriari, eta goresme-nak aitama uroseri. Goraintziak Miñoteiko aitatxi amatxieri !

Otxalde taldearen arrakastaJoanden larunbatean haundizki ospatu dute Beskoitzen Otxalde taldearen 20. urtebete-tzea. “Otxalde ameslari” diska berria aurkeztu dute karia hortarat, eta arrakasta gaitzabildu dute, Beskoitzeko biltokia tanpez bete baita. Betiko kantariak aurkitzen dira taldehortan : Beskoitzeko Eyherabide anaiak, Maite eta Maitexa aihertarrak. Berritasunetan,Miren Duhart donoztiritarrak kantatzen du, musikarietan, Miren Eyherabide beskoiztarragitarra baxuan, Destribats beskoiztarra akordeoian eta Azkarrain baigorriarra gitarranaurkitzen dugu. Otxalde taldeari gure goresmenak, eta segi aitzina !

Antzuolarreri ongi etorri !Egun goxo baten pasatzeko parada izanen dugu igandean Aiherran, Antzuolaren egunaospatzen baitute Belzuntze batasunak eta Aiherrako Herriko Etxeak. Bazkaldu nahidutenek, izenak aitzinetik eman behar dituzte Herriko Etxera deituz (05 59 29 64 02),ahalaz ortzirale arratsa aitzin. Huna egun horren programa edo egitaraua :11:00 Antzuolarren heltzea - 12:00 Uhauneko eiheraren bisitaldi gidatua - 13:00 HerrikoEtxeak eskaini aperitifa trinketean - 14:00 Bazkari herrikoia Aiherrako Denen Etxean, 12eurotan helduentzat eta 6 eurotan 10 urtez petikako haurrentzat.Animazione aldetik ez dugu deusen eskasik izanen, eguerditik goiti KIKI BORDATXO horizanen baitugu bere lagunekin, bai eta Antzuolako trikitilari, kantari ta dantzariak.Horra beraz egun eder baten pasatzeko parada, kantua eta dantza maite dutenguzientzat. Zatozte saldo haundian eta ongi etorri deneri !

AIHERRA

Ondars eta Oltzomendi landibartarrak

Valerie Uhalde

urkoitarra

Page 6: Herria 2976

Egun hauetan, munduko diruetxeak zer berri zabaldukoduten begira gaude denak.Batek Ipar Ameriketako ixto-rioak direla, bertzeak egunilunak heldu direla, hirugarre-nak ez dela kexatzekorik gureeskualdean... Bakotxa bereikus moldearen edo bere bel-durraren arabera mintzo. Zerpentsa eta nork erran lezakenolako hilabeteak ditugun ai-tzinean?

Egiazko hinka gaixto edo kri-sialdi batean dela munduaedo munduko parte haundibat erraiteko adostasun batbezala agertzen da. Txinata-rrek, beren idazketan, bigogo-marrazki (ideogramme)erabiltzen dituzte “ hinka ” hi-tza idazteko. Batek, lanjer,arrisku emaiten du eta ber-tzeak mentura, suerte ona.

Lanjer haundiak ekartzen ahalditu munduko burtsen goiti-be-heitiak eta gaur egun buruzbeheiti doatzin guziak. Diru-jo-koetan ari direnek, ekonomiaere inarrosten dute eta oraikomundua herri bat bezala bila-katua izanez geroz, alde ba-tean gertatzen dena, bertzepuntara doa. Finantzari ekai-tzak bazterrak dardarikatzen.Lanjera beraz, dirua xuhurtuzbakotxak nahiko duela bereaatxiki, etorkizuna ilun izanagatik. Eskugainak galtzekoarriskua, diru etxeak bankarrotegiten badute. Lantegiak uz-kur izanen dira, zeri buruz, zerlaguntzarekin, noren diruare-kin jakingabean. Herabe iza-nen dira gauza berriak asma-tzeko, arriskuak hartzeko, be-ren produkzioa ezin salduzegoiteko beldurrez. Ondorioz,lana gutitu eta lan saria es-kastu jende ainitzentzat... etagainera zenbat ondorio txar!

Horiek hola, nolaz izan daite-ke mentura, suerte ona? Gau-zak erreberritzeko, egitekomoldeak aldatzeko eta hatson bat emaiteko diru saltsanleporaino itoak direneri, hinkatxarra baliatzen ote liteke? Hiru aldaketa nagusi eginak

daitezke eta ongi etorri beroe-na ukan lezakete: Kontsumo gizartetik ateratu, Jendetasuna eta duintasunazabaldu,Lehentasuna Izaiteari emanez eta Ukaiteari.

Kontsumo gizarteak biziaerrextu du eta hobetu du mai-la ainitzetan. Egun guziz era-biltzen ditugu bai tresna, baiauto, bai ordenagailu eta ber-tze elektronika tresnak, la-guntza haundia ekartzen dute-nak, lehen hainbertze indar,denbora eta pazientzia galde-tzen zituzten gauzak egiteko. Alabainan, kontsumo gizartehunek bazkalondoko tutu ba-tentzat hartzen gaitu. Hunenmanamenduak dira: erosi,erosi, kanbiatu, bota. Izan di-tela beztitzekoak, biribilak,etxe bateko tresnak bai etamuntadurak, eta nik dakitazer, denak aldatu behar direlafrangotan, erreberritu, ordain-du, bertzelakatu, ez batereondatuak direlakotz, bainankanbiatzeko adina dutelakotz.Hori da helburua: kanbiatu.Hori da hitz nagusia: kanbiatu.Ondorioz, ondarkinen proble-ma haunditzen ari da, hauekhobeki ikusten baititugu ber-tzen etxean eta bertzen erre-sumetan, eta ez gure ondoan.Hinka tzar hunek bere lagun-tza ekar lezake kontsumo gi-zartetik ateratzeko eta elkarta-sunezko gizarte bat eraikitze-ko?

Jendetasuna eta duintasunazabaltzeko tenorea hurbil ba-litz! Gizarte baten lehen egin-bidea, duintasuna bermatzea.Dirua nagusi den tokietan,jende guzien duintasuna jen-dea jende delakotz eta ez di-rua duelakotz, nola ezarri?Lantegietan, langile ainitzkexu dira eta batzuek berenburuaz beste egiten dute, za-pan izana gatik, nagusiak pro-dukzione gehiago eta gehiago

galdetuz, helburuak ardieste-ko, diru gehiago ukaiteko edolantegia atxikitzeko konku-rrentziaren parean. Ahulakedo flakoak, eta berdin indar-tsuak, eskatua den ritmoak le-hertzen ditu. Familiak desegi-tera eremanak dira askotan,eta jende helduak kanporatbotatuak. Hiri haundietan, ba-kotxak bere, jendea badoa johunat, jo harat, nehor ikusigabe, nehori kasu egin gabe,bere burua zaintzeko bako-txak aski lan izanez. Bizkitartean, denek, edozoinleku eta edozoin adinetanizan gaitezen, duintasunareneta jendetasunaren beharradugu. Politika eta ekonomia mailanbertze hautuak egin ditzaten,hauxe da gutizia. Mundu berribatean zoin gehiagoka izan li-teke ez diruari buruz bainanerrespetuaren eta duintasuna-ren alde. Aski jakina da, erres-petatua den langileak berelana gogo onez eginen duelaeta eraginkor agertuko dela.Azkar den gizarteak jendea-ren balioa du lehen eta jen-deak bere gaitasuna estima-tzen duelarik, gizarte osoa duindartzen.

Lehentasuna Izaiteari emaiteaeta ez Ukaiteari, amets batbakarrik liteke? Telebixtakegiten du lan mundua eraku-tsiz, gertakariak xeheki pre-sentatuz, interesgarri direnzernahi dokumentu ezaguta-raziz. Medailaren infrentzua,lehentasuna itxurak du har-tzen. Beha gazteen beztitzekomoldeari. Itxuraren diktadurakmanatzen du eta burasoekbadute lan hamar-hamabosturtetako haurrekin ez badute“ markako ” soinekoa erosten.Etsenplu hunek ainitz ume ba-ditu edozoin mailetan.Alta, jende bakotxaren abe-rastasuna, bere baitan da,bere nortasunean, bere izai-tean. Ukana ondotik heldu da.

Oraiko gertakaria, agian suer-te ona bilakatuko da.

Maite Irazoqui

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Aspaldian bezala hasten naiz artikulutxo honekin. Lanjerreandela Ingrid Bétancourt ? Horretan ez da dudarik eta hura bezala askomundu zabalean. Mehatxuz beteak diren gutunak ukan dituela ? Ez dabakarra, hala nola ainitzek segitzen duten estekaturik edozein zokotan.

***700.000.000.000. : Orotara hamaika zero, ez baita guti, bereziki zen-bakiaren eskuinean daudelarik : 700 miliar milioi. Gorabeherak izan dira,lehenik deputatuek kontra bozkatuz eta gero, aldaketa asko eginik, Senatu-an onartua izana da eta ortziralean deputatuek ere baimena eman.Zer eginen dute horrekin ? Sortu den ziloa bete, zorrak pagatu, hots, hitzbatez erraiteko, bankuak “nazionalizatu”. Estatu Batuetan, beraz, hain libe-ral agertu direnak ez dira beldur “nazionalizatzeko”, erran nahi baita komu-nistak edo sozialistak bezala jokatzeko.Ongi doatzilarik aferak, orduan kapitalistek betetzen dituzte sakelak etagaizki doatzilarik denen gain ordaintzea. Hauxe da oraiko politika.

***Beti aitzina : Ez dugu bertzerik entzun azken berrogeita hamar urteetan.Bainan diru krisia honekin aldatzen ari da giroa. Egia erran, ez goaz gehia-go aitzina, gibelka ordea. Halere hobe da hitz hori ez aipatzea ; gibelatzeedo atzerapen hitzak ez dira ahozkatu behar jendeen beldurtzeko ahaladutelakotz. Gure agintarien ahoetan bertzerik entzuten da, hala nola “aitzi-natze ahula”, “garapen motela” eta abar… Egia salatzen duen hitzarenorde, ñabarduraz edo eztitasunez betea den esaera botatzen dute. Errai-teko manera hori aspaldian sartua da jendeen artean. Ez aipa, otoi, “za-har”, “heren adinekoa” ordea, eta “itsu”-ren ordez “bista labur”, “elkorren”ordez “beharri ahul” edo zernahi. Mundu horretan bizi gara, alegiazkomunduan, ez egiazkoan.

***Françoise Sagan : Astearte eta asteazkenean zabaldu du France 2 gateakidazlearen biziaz eginikako filma. Zer atxik ? Jokolari apartak hala nolaJeanne Balibar eta Arielle Dombasle, bainan bereziki Sylvie Testud berpiztubaitu Françoise Sagan harrigarria.

***Errugbia : Miarritzek etxen jo du Montpellier (46 eta 3), Mont de Marsanjokatu da Brive-n eta galdu (53 eta 11). Akizek irabazi du Baionaren kontra(27 eta 11). Sailkapen orokorrean, Baiona 5. Miarritze 7. Akize 9. eta Montde Marsan azken. J.H

Urriaren 9-a, osteguna • 19.00: Mintza leku finantzia krisiaz.

Urriaren 10-a, ostiralea • 7.00: Goiz berri : Aldudeko ibarreko ate ide-kitzeak, Mizel Oçafrain

Urriaren 11, larunbata• 11.00: Zuzenean Aldudeko ibarreko feriatik • 12.00 : Petzero.• 20.45: Esku balona : Irisarri/Billère

Urriaren 12-a, igandea• 09.30: Gure bazterrak Leitzatik.• 10.30: Meza Ahetzetik

Urriaren 13-a, astelehena• 10.00: Gure arbasoak : Donaixtiko RamuntxoIriart.

19.00: Zer dioxu : Eneko Olasagazti taula zuzendaria.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Hinka : lanjer -suerte ona

EUSKAL IRRATIAK

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8Urriaren 11n, 14:00 : “Pablo Sarasate : ehun urtehil zela eta haren obra betibizi…” - Hizlaria : Maite Idi-rin.Berriz zabaldua : Urriaren13an (23:00) ; 14an eta 16an,14:00 eta 20:15Urriaren 12an, 20:15 : “Pauloren urratsetanbidari“ Petto Olhagaray, 16.partea.Berriz zabaldua : Urria 15aneta 17an, 14:00 eta 20:15Kronikak egunero, 7:15,

14:45, 20:45 : Igandea 12 : Misionesten Oi-hartzuna – Jules Lahargou.Asteartea 14: Euskal HerrikoSainduak – Pierre Andiazabal.Asteazkena 15 : Elkarta-sunezko geroa eraikitzeko :herri ekintza, CMR elkar-tearen ekintza.Osteguna 16 : Bilbo-koelizbarrutiaren berriak – AngelMari UnzuetaOstirala 17 : Herria astekari-aren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

“MAMIE MEMOIRE” IZPURANChimères antzerkitaldeak emanik,“Mamie Mémoire”obra eskainia iza-nen da urriaren11n, larunbat ara-tseko 9etan, Izpu-rako FaustinBentaberri gelan.Alzheimer erita-sunaz antzerkihunkigarri etaumoretsu bat, 7jokolarik emanik.

HARITZ OSTO GORRIA (Cuercus Rubra)

Zuzenez, lurra mehe eta idorregi delarik, airea ez aski heze, gure haritzgirtaindunaren ordaintzeko, horren Pireneotako lagun bat bada. Hau gir-tainik gabea ezkurrarentzat, hok loturik daudela ostoen besapetan: quer-cus petraea du izena.

Bainan bi lagunak ez dira haurrindu gure xokoan. Zeren ez idurian, gurearo eztiak baitauzka, arte marteka negu bortitzak. Eta haritz ordainak ezdezazke jasan. Makurrago baizik ez dena, gure aroak baditu primaderanhorma berankorrak. Hori gehiago oraino gaitzitzen zaio haritz ordainari, ezbaitu ezkurrik ere emaiten aldi heietan. Arte hortan, U.S.A.ko lurretan bada haritz osto gorri bat, hain barreatuanon arrunt- tako daukaten hango oihanzainek. . Girtainduna da ostoentzat eta ezkurrentzat. . Osto handia du, barna ozkatua. . Ezkurra ere handia du ; bi urte emaiten dituela ontzeko. . Gure haritzari idorregi zaizkon lurrak onhartzen ditu ; ez ahatik gisu-lu-rrak. Aro beroari ere hobeki ihardokitzen du. . Gazte delarik, nahi ditu adarrak hedatu, erdiko giderra apal atxikiz.Hortako da behar tinke landatu, lagunen gatik egon dadin azpiz hertsi etaburua joan dadin goiti ; nahiz badiren beti azpiko adarrak kentzeko. . Ez du gure haritzak bezala bizia luze ; ehun urte barne ondoa usteltzenzaio. Ikusi ditugu horren oihanak botatzen 60 urtetan ; ondoek 30 metragora zutelarik haatik. . Gure alderdian sartu zelarik, haritz horrek ez zuen deus eritasunik.Zorigaitzez, orduz geroztik gaztain min biziak kutsatu du hori ere. . Bertzalde, badu ahulezia bat aberastasun baten gatik : landatzean uztenbada zaintza gabe, murriztua izango da hezurreraino, osto, adar-begi,azal gazte. Basahuntzak bipil dezazke ehunka bere zango eta lepoluzeari esker. Iker baledi zertaz egina den haritz horren izerdia, eztia daikeezik eta kiretsa. Ez du hain aspaldi gure inguruko segeriek ez baitzutenerosi nahi haritz horren egurrik, baizik eta sega erhautsa sarkorregizelakoan begien eta bularrentzat. Zurak joan ziren hegoalderat, hanlangileak soraioago izanki-eta ! Haritz osto gorriak badu amerikano lagun bat : quercus palustria. Beraz, lurhezea maite duena. Osto gorri ttipikoa, oraino barnago ozkatua; ezkurra erexehea. Bakarrik utzirik ere bertzetaz urrun, hau beti goiti doa xuxen, pekoadarrak ukurtzen zaizkola lurreraino. Lur berean handiturik ere, egurra gogo-rra du harria bezala. Bizi luzetasuna berdina ikusten dakogu.

Adrien GACHITEGUY

HARITZ OSTO GORRIABerrogoita hamar hektarea oihan badaude Beloken Norbaitek arta hartzen ez balu hoin ederra ez zitaiken Aita Gachiteguy-k ongi daki noiz, nun, zer landa eta ken Lur idorretan zoin haritz mota landatuz handi ditaiken Hau leitzen duen funtsen jabea ez da geldituko azken. LAKA

Page 7: Herria 2976

DOMINTXAINE : GAZTIGU INDIBIDU-ALAK, BESTA KOMITEA HOBENGABEJoanden buruilaren 10ean iragan zen auzia, duela 4 urte, Domin-txaineko besten ondotik gertatu zen ixtripu larriaren aferaren auzia.Afera gogoratzeko : 2004-eko ekainaren 12an gertatu zen ezbeha-rra. Domintxaineko bestetarik landa, Donapaleurat buruz ari ziren bigazteen autoa bidetik atera zen eta pano seinale bat jo zuen.Gidaria arinki kolpatua izan bazen, ondokoa aldiz serioski hunkiaizan zen. Gidaria edana zen eta gibeletik heldu ziren bertze bigazte lagunek beren autoan hartu eta ereman zuten ; gaizki zenahan berean utziz, ustez eta hila zela. Sokorriek hil-zorian atzemanzuten, eta elbarritu handi gelditua da ixtripu horretatik landa. Auziangazteen arduragabekeria aitzinean eman zen. Presondegia sur-siarekin eta isunak pagatzerat kondenatu ditu Baionako auzitegikojujeak. Domintxaineko besta komitea aldiz deus kondenurik gabeutzia izan da.

MARIASUN LANDA EUSKAL IDAZLEABIARRITZEKO MEDIATEKAN

Biarritzeko mediatekak “Gazte literatura ” ohoretan ezartzen du urriguzian. Karia hortara, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin,Mariasun Landa idazlearen mintzaldi bat antolatzen du urriaren15ean, asteazkenez, 15:00etan, entzundegian. Mariasun Landa sortzez Donostiarra da eta literatura irakasten duEuskal Herriko Unibertsitatean. Hogei liburu baino gehiago idatzirikbadu gaztetxoentzat, horietarik bat Iholdi eta beste hainbat histo-riatxo. Haren liburuak beste hizkuntzetara itzuliak izan dira. EuskalHerriko idazle hoberenetarik da.

MUGERRE ELIZABERRI IBAR TRINKETEAPALA-ANTXA TXAPELKETA

Ohizko paleta txapelketa 2008-2009 sasoi hontan azaroaren 22tikapirilaren 18ra iraganen da. 3 maila izanen dira. Jakin behar da partidaguziak asteburuetan bakarrik jokatuko direla (larunbatetan eta igande-tan). Izenak emateko eta zuen datuak uzteko deitu 0559318365era,zuen egun eta ordu libreak zehaztuz, urriaren 31 arte.

7

BORDELERAINO ERE PILOTA MINTZO

LEGEZKO ABISU

Bordelesek aurten ere on-ddoekin batean beren ongi-eto-rria egin diote pilotari, oroituzlehen ere horgo lurrean hasizirela hein batean HarrietApeza, Ledesma, Bergerot,Apessetche eta beste ainitzpilotari ezagun. Aurten eregomita bazen hemengo asko-rendako Pessac herrian urtemultxo bat huntan hain gogotik,batzu esku huska, besteak tres-nekin beren gisako arrakastaduten trinketerat. Bainan udakosasoina frango luzea zen eskumendre batzuendako eta la-rrazkenak luzatzen du. Horienondorioz eskuko minak jodituen pilotariak baditugu,Bielle, Sorhuet eta beste batzu.Orduan ordain batzueri dei eginbehar izan da eta beraz betikosegeretua : gelditzen eta libroden hura da hoberena. Hunaberaz partida batzu jada Pe-ssac hirirat joan ahal izandirenek ikusi dituztenak.Etcheverry - Ezcurra II . . .40Alfaro - Etcheto . . . . . . . . .35Herve Etcheverry trenpuandugu eta besoa zalu. Harenkontra jokatzea ez da baterejosteta, bereziki Baigorri-Arrosatarrak Ezcurra gazteaduelarik laguna gibelean. Alta bigizon deliberatu zituztenaitzinean Ellande Alfaro etaEtcheto uztariztarra. Gisa guzizpublikoarendako balio zuen par-tida bete-bete bat izaitea etabururaino elgar atxiki dute. Waltari - Lazcano . . . . . . . .40Ezcurra I - Kurutcharry . . .25Eta horra Waltari aitzinean,denetako on dena alabainabere jo zir imolatuekin, etabereziki hemen sakea, aldeguzietarat zirriztatzen duena,orok dakigun bezala. Hortan dubere larderia Agusti kubatarrak,aitzinean ari delarik. Aurten biurruñarrak zituen Pessac-eratjoanak, bat alde eta bestea kon-tra. Eta badakigu gurebeltxaranarekin alde goxoagodela kontra baino. Hola joandira beraz Pessac hortako bifinalerdiak. Eta orai, finalen aldi,bi irabazle bikote horiekin eskuhuska eta beste finala paletaz.Ortzegun aratsean izanen dahori han berean urriaren 16an.Damurik haradino joaiten ahalez denarentzat.

GAZTEEN FINALAKOlaizola - Cubiat . . . . . . . .40Dibar - Laborde . . . . . . . . .39Kadeten maileko lau pilotari po-llit ginituen hauk, D. GarazikoGarateneko finalean, loria baitaorai landare berri horien la-rritzen ari ikustea. Bi gibelekoezgustatu bagira, hor zituztenaitzinekoak ere berdin ausarteta berdin trebeak. Batzuetanlehenak zonbait tantoren gainahartu orduko, hor zituzten bere-hala besteak ados eta azkenkintzean hala-hala. Irabazle bat

behar halere, tanto xoil batekegin du hautua.Guichandut - Carricart . . .40Inchauspe - Tambourin . . .39Eta hemen musika bera, batezirabazi junior mailean (haatik ezerran junior, “ jus d’orange”bezala, hor entzun duguna,baina latinez bezala, euskaraz“ju, juje, jauna, Jainkoa” bezala.Horiek hola, berriz ere partidahau, bigarren aldikotz bateznausitu. Ze berri ona hori ?Baditugula lau pilotari on, etagehiago ere geroko, denakberdin onak ! Ez hortan geldi,putikoak ! Publikoa ere berrizjinen da trinketerat, gero etagehiago, zuen ikusterat. Onakona deitzen du alabaina !

GARATENEANEtcheverry - Ducassou . . .50Waltari - Mayte . . . . . . . . . .30Sorhuet eta Bielle kolpatuakizanez Ihiztarien kopa hortako,bat zangoan eta bigarrenaeskuan, horra Etcheverry etaWaltari galdatu direla heienordain. Espantu guti halere par-tida huntaz oren bat eta bostezdespeiturik. Salburik haatikloriagarriki arizan dela Duca-ssou eta Etcheverryk ere 17sake sartu, Waltarik 10. Heldu-den asteleheneko partida,finalerdia, Ezcurra I-Lazcanoeta Ibarrola-Bessonart. Aurten-go ihiztariek zer sasoin ukanenduten gain horietan, ezin erran.Pilotariena segurik beretik doaGaratenean, f inalaren etazikiroaren menturan.

HEGOALDEAN GAINDIBerasaluze VIII - Peña . . . .22Mendizabal I - Begino . . . .21

Zabala . . . . . . . . . . . . . . . . .22Eskudero . . . . . . . . . . . . . .13Zaldibin jokatuak, Gipuzkoan.Bengoetxea VI - Otxando .22Arretxe II - Patxi Ruiz . . . .12

Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . .22Saralegi . . . . . . . . . . . . . . .19Murgian ziren hauk biak.Titin - Eulate . . . . . . . . . . . .22Irujo - Goñi III . . . . . . . . . . .16

Uriarte - Urberuaga . . . . . .22Berasaluze IX - Apeztegia .20Horiek Ereñon ikusi dira.Mikel Goñi - Berroiz . . . . .22Del Rey - Galarza VI . . . . . .9

Irujo - Laskurain . . . . . . . .22Gonzalez - Pascual . . . . . .15Zierbenan jokatuak.Irujo - Zubieta . . . . . . . . . .22Xala - Eulate . . . . . . . . . . . .11Etxarrin jokatua.Titin - Laskurain . . . . . . . .22Gonzalez - Pascual . . . . . .18Eta hau Oñatin.

Bego

AVIS DE CONSTITUTIONAvis est donné de la constitution de laEURL : “ THE GOURMET NOSE WINESAND MORE ” sous le sigle “ TGN ” endate du 29 Septembre 2008 au capitalde 100 euros.Siège social : 15, lotissement Apesse-nia n2 64122 Urrugne. Objet : L’achat, vente, distribution etcommercialisation des vins, boissonsalcoolisées, produits alimentaires. Durée : 99 ans. Gérant : Alfonso Javier MorrondoAbad demeurant au 15, lotissementApessenia n2 64122 Urrugne, nommépour une durée indéterminée. La société sera immatriculée à la CCIde Bayonne. Pour Avis La Gérance

GREEN INVESTSociété à responsabilité limitée, à capi-tal variableCapital de 20 000€

Objet social : production d’électricité“ verte ”, à partir d’énergies ou de res-sources renouvelables.Conception et commercialisation deproduits financiers adossés à desinvestissements produisant de l’élec-tricité “ verte ”.Siège social : 5, allée Sapiéha 64200BIARRITZL’Assemblée Générale Extraordinaire,tenue le 6 Octobre 2008 a accepté la démission du gérant, mon-sieur Jean Louis Estéves et nommé àce poste monsieur Didier Dubois.Agréé comme nouveaux associés Mes-sieurs Dominique Dubois et DidierDubois.Décidé de porter le capital variable à20 000€ et le nominal de la part socialeà 10 000€.Modifié la durée du premier exercicesocial et la date de clôture des comp-tes, fixant le premier arrêté au31/12/2009.Décidé de modifier les statuts enconséquence.Pour GREEN INVEST, Didier DUBOIS

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN &BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont -

64100 BAYONNE21 place Charles de Gaulle - 64220 ST

JEAN PIED DE PORTTel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62E.mail : [email protected]

HARRIAGAEARL en liquidation au Capital de

7.622,45 EurosSiège Social : Maison Sindika

64120 SAINT-PALAISRCS BAYONNE D 399.188.549

AVIS DE CLOTURE DE LIQUIDATIONSuivant décisions en date du 8 juillet2008, l’Associé Unique Liquidateur aapprouvé le compte définitif de liquida-tion, déchargé Monsieur Jean-AntoineAYCAGUER de son mandat de liquida-teur, donné à ce dernier quitus de sagestion et constaté la clôture de la liqui-dation à compter de pareille date.Les comptes définitifs établis par le li-quidateur sont déposés au Greffe duTribunal de Commerce de BAYONNE, enannexe au Registre du Commerce etdes Sociétés.

Pour avis, Le Liquidateur

Hirugarren aldikotz idekiko ditu ateak Lurra-ma feriak, Baionan. Hiru egun iraunen du,Omiasaindu garaian : urriaren 31n etaazaroaren 1ean eta 2an. 2006an 31.000bisitari, 2007an 35.000, aurtengoak erearrakastatsuki joan behar luke, hiru egun hori-entzat, bai aitzinetik, bai feria denboran etaondotik ere, 720 laguntzaile bolondres arikodirelarik xinaurri lanetan. Gunea, jaz bezala,Xaho belardian kokatuko da, Baiona Ttipian.Feria horren helburua da Euskal Herriko labo-rantzaren promozioa egitea, laborantzarengarapen iraunkorrean lan egiten dutenerilaguntza ekartzea eta laborantza ildo hortatikdatozen kalitatezko ekoizpenak ezagu-taraztea. Aurten Lurramaren gozaita AlbertJacquard zientzialari famatua izanen da :feriarat pertsonalki ez bada ere agertzenahalko, bideo baten bidez hitza hartuko du,laborantza iraunkor eta herrikoiaren alde. Lu-rramaren sustengatzailetan, bertzalde, aur-kitzen ditugu Eusko Jaurlaritza, Akitaniako lu-rraldea, Departamendua, BaionakoKomertzialdegia, Euskararen Erakunde Pu-blikoa, Euskal Kultur Erakundea, Itsas-mendiko elkartea, Udalbide, Erien AxurantzaKutxa, MSA kutxa bertzeak beste. Egitarauaxeheki aurkeztuko dauzuegu ondoko astetan.

ARTO BILTZE BESTABi urte huntan Buzunaritzen ospatu ahal izan bada Arto biltze besta,aurten Dordoña alderat egiten du aldaira. Urriaren 25ean beharrada hango Saint Martial d’Artenset herrian. Ble elkarteak karia hor-tara autobus bat antolatzen du : joaitea larunbat goizeko 6etanDonapaleutik (Airetik aparkalekutik), itzultzea igande aratsaldeko4etako, Donapaleura. Gastua : 25 euro, autobusa + egoitza +janaria. Izenak eman berantenez urriaren 20eko (0627133231 edo0559656699 edo [email protected]).

LAPURTARREN BILTZARRA BER-INDARTURIK

Aitzineko urtetan halako flakoaldian zagon Lapurtarren Biltzarra, herri-etako karro gutirekin. Joan den igandean, Uztaritzen, 13 karro dira le-rrokatu karriketan gaindi, giro umoretsuenean, Zuraidekoak berezikiarrakasta ederra zuela biltzen OGM horietaz egin apaindurarekin.500 lagunek dute igandeko besta hori manera ederrenez gozatu.

GANIBETA BESTA SAMATZENUrriaren 11n, larunbat aratsaldez (14:00-19:00), iraganen da “Gani-betaren adiskideen besta”, Lames de Sames lantegiaren lehenurteburu kari. Egitarauan : ganibet erakusketa, ganibetegileenerakusmahain, ganibet botatze ikusgarria, bertzeak bertze MichelDujay Europako xapeldunarekin… Bai eta makila eta bertzeekoizpen frangoren erakusgunea. Aratsean afaria ganibetegileekin,tokiak aitzinetik segurtatuz (0608285083).

BI MILIOI EUROKO LAGUNTZAKKONTSEILU OROKORRETIK

2008-ko irailaren azken ostiraleko batzorde iraunkorraren bilkuran,departamenduak 684 000 euro ezarri ditu hegazkingintza sailarentzat,parte bat Aiherrako “Eskulanak” enpresaren garapen planaren lagun-tzeko, berrogeitamar lanposturen idekitzeko programarekin hiru urtekoepean. Beste 156 000 euro ezartzen ditu departamenduak EuskalHerriko merkatal ganbararekin eskuz esku enpresa bilaketan segitze-ko, iazko lehen elkarlanak 165 lanpostu erakarri baititu alde hauetara.Sozial kapituluan departamenduak 200 000 euro bereizten ditu Baio-nako Marie Caudron eta Atharratzeko zahar etxeen berritzeko. Kultursailean 615 000 euro bereizi ditu departamenduak, EKE eta Mia-rritzeko Atabal, Biarritz Culture eta Zentro koregrafikoaren laguntzeko.Iparraldeko bost antzerki talde ere lagunduak dira : Chiméres, Ver-sant, Théatre du Rivage, Lézards qui bougent eta Lasako Petit Théa-tre de Pain.

MEDIKUNTZAKO NOBEL SARIAKBeti sasoin huntan banatzen dira Nobel sari famatuak.Medikuntza sailekoak aurten saristatzen ditu hiru jakintsun,Françoise Barre-Sinoussi eta Luc Montagnier frantsesak,hiesaren birusa aurkitu zutenak, eta Harald Zur Hausen ale-mana, min-biziaren kontrako ikerketa balios batzuen akulatzailea.

BERTSU AFARIABAIONAKO

KALOSTRAPEANUrriaren 11n, larunbat aratseko8.30etan, bertsu afari bat beharrada Baionan, AEK-k daukanKalostrape ostatuan (Marengo ka-rrikan). Bertsulariak : Xumai Murua,Eneritz Zabaleta, Gillen Hiribarreneta Mixel Aire. Gai emaile : Patxi Iri-art. Afaria 15 eurotan, aitzinetikizenak emanez : 0559529470.

LURRAMA FERIA BAIONAN

Lurramaren aurkezpenean, Francis Poineau, Maryse Cachenaut eta Pantxoa Bimboire Lurramaren lehendakaria

Harald Zur Hausen, Françoise Barre-Sinoussi eta Luc Montagnier

Page 8: Herria 2976

Ondarreko hamar urteotan bezala, prest dira aurten ere Euskal Argentina elkartekoakberen itzuliaren egiteko Rio de la Plata aldera, lagun eta ahaide euskal-argentinarren bisi-tatzeko. Urte guziz bezala, Argentinako FEVA Euskal Etxeen batasunak ‘SemanaNacional Vasca’ edo Euskal Aste Nazionalaren deia egina du, aurten La Plata BuenosAires probintziako hiriburura, aste eta partikularzki asteburu batez hiria Argentina osokoeuskal etxe eta euskaldunen biltoki bilakaturik. Hitzordua hiru asteren buruan da, urriaren31n (ortziralea) eta azaroaren 1 eta 2an (larunbat eta igandea). Egun horietan, liburu etamargolan erakusketak, zinema, hitzaldiak, pilota eta kirol partidak, dantza eta kantuemanaldiak, bilkurak, balak... eta beste hameka ekitaldi dituen programa obratuko da.Musikan, besteak beste, Oskorri taldea eta Anne Etchegoyen. Maialen Errotabehere,Mixu eta Xabaltx ere La Platan izanen dira euskal-argentinar besta edertzen partzuer.

La Platako euskal bestahori ezagutu eta Argentina-Uruguaiko bazterrak bisi-tatu nahi dituenak egitenahal du oraino, zonbait lekugelditzen baitira EuskalArgentina elkarteak anto-latu bidaian. Pierra Lakoburu duen batasun huntako24 lagun urriaren 29an,asteazkena, abiatuko diraHondarribiako (Gipuzkoa)aireporturik eta La Platanizanen dira asteburu hor-tan. Lehenengo egunetan,euskaldun besta etaBuenos Aires eta La Platapoxi bat ezagutzea duteprograman markatua.Lehenengo asteko turismoitzuliaren ondotik,azaroaren 4tik 17ra librodute bakotxak bereahaideak bisitatu eta nahiduen plana egin dezan, 17an berriz elkarretaratu, tango show batean afaldu eta 18angibelera partitzeko. Prezioa, presuna bakotxeko 1650 eurokoa da, biko ganberan; batekoganberan, 270 euroko gehigarria. Xehetasunak, Donapaleuko Hb Evasion bidaia agentzi-an, tel: 05 59 654748 (Bernadette), e-maila: [email protected]. Euskal Asteariburuzko informazionea, La Platako Euskal Etxearen webgunean: www.centrovasco.com<http://www.centrovasco.com> .

Eta Hego Ameriketatik, Ipar Ameriketara goaz, heldu den asteburuan eginen baitu Kalifor-niako ‘Iparreko Ibarra’ Euskal Etxeak bere urteko euskaldun besta. Larunbatean, urriaren11n, izanen da eta aurten, ohiko bestarekin batera, NABOko ‘Kantari Eguna’ antolatukodute, Martin Etchamendy Bakersfield-eko ezterenzubiar ezagutua aurkezle, Euskal Herri-tik arribatu berria. Egunagoizik hasiko da, mustxapelgoa goizeko 8 orene-tan hasiko baita, bi orenakartio. Bazkalondotik, KantariEguna izanen da. Klubekodantzariak, RosemaryCaballero zuzendari, ariza-nen dira eta baita San Fran-ciscokoak ere. Bostetariklanda, afaria (bildoskia).Ondoren, dantzaldia, Utah-ko Jean Flesher musikari-arekin. Lehenengo aldizeginen da Kantari EgunaRockingo ‘Iparreko Ibarra’klubak antolaturik, beraz espektazionea bada. Xehetasun gehiago nahi duenak tele-fonatzen ahal du 916-253-3328ra edo e-maila igorri [email protected] hel-bidera. Joseba Etxarri

8

-Larunbat arte, Donibane Lohizunekozinemaldia, filma egile gazteen fes-tibala.-Igande arte, Hazparnen, euskal astekulturala, “Untutsik bidean”.- Asteburu guzian, herriko bestakOihergin-Ortziralean (20.30), Kanboko elizan,Arraga abesbatza.- Ortziralean (21.00) Heletan, ItsasoaOstatuan, “Le dénicheur” antzerkia-Ortziraletik iganderat, ateak zabal-zabalik Aldudeko ibarraldean. -Larunbatean, selauru-husteaAzkainen-Larunbatean, Senperen, Hatsa elkar-tearen eskutik, Itziar Gomez-Sarasola-ren eguna, “Maite ditugun olerkariak”sailaren kondu.-Larunbatean (10.30), Baionan, ibilal-dia Santespieta eta ondo hartakoauzoaldeak hobeki ezagutu beharrez,lehengo ixtorio xaharrak gogoan,Baiona festibalaren kondu.- Larunbatean (14.00) Samatzen,Ganibetaren adiskideen besta- Larunbatean (20.30) Baionan,AEKren kalostrapean, bertsu afaria :Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, GillenHiribarren, Mixel Aire, gai emailePatxi Iriart- Larunbatean (20.30) Miarritzen,

Koliseo gelan, “A Chœur joie” koroa-Larunbatean (21.00 ), Miarritzen, Ata-bal musikategian, Pigalle taldea- Larunbatean (21.00) Izpuran, FaustinBentaberri gelan, “Mamie mémoire”antzerkia, Chimères taldeak emanik-Larunbatean eta igandean, Mia-rritzen, “Brouillarta” ederlan erakus-keta hondartza handian.-Igandean, Arrangoitzen, Mutxikoareneguna.-Igandean, Donapaleun, triki-tixaeguna-Igandean, Aiherran, Antzuolatarrekinelkartasun eguna.-Igandean, Azkainen, Pastore Loreeguna.-Igandean, Angelun, zaharki-merkatuaBost-Kantoineko plazan.- Igandean, Lehuntzen, selauru-hus-tea-Igandean (11.15), DonibaneLohizunen, Arrantzaleak taldea kan-tuz herriko etxe aitzinean.-Igandean (11.30), Bidarten,mutxikoak herriko etxe aitzinean.-Igandean (17.00), Hendaian, Zokobu-ruko biltokian, kontzertua herriartekoHarmonia orkestrarekin.- Igandean (18.00) Baigorriko elizan,organo kontzertua.

TXERNOBIL-eko HODEIAOroit zara, irakurle maitea, nola zartatu zelarik Txernobil-eko nuklear zentrala, erranzigutela gure orduko buruzagiek ez zela lanjerrik, ez baitzituen sortu zen hodeiakFrantziako mugak pasatuko.Kantu bertsua entzun daiteke egun hauetan. Diru krisia sortu da Estatu Batuetan,bainan ez du ondoriorik ukanen Frantzian, gure bankuak sendoak eta finkoak baiti-ra eta prest baigira haien salbatzeko. Halere aitortzen dute gogorra dela krisia.Hori da Frantziak aldarrikatzen duen salbuespen berezia.

Zerbait gisaz, ez da hainbeste aipatzenden gauza bat bainan baditake Frantzi-ak departamendu bat gehiago ukanenduen helduden urtean... Ja, ez otoipentsa Pariseko manatari handiek azke-nean onartu dutela euskal-departa-mendu baten eraikitzea! Ez giraaparantziarik ere hortan!Ez, sortzekotan departamendu berriaagertuko zauku hemendik biziki urrun,8.000 kilometrotan nunbait han, Indi-etako itsasoaren erdian, Mayotteizeneko ugarteak osatuko baitu. Ugartehori aspaldian Frantziaren kondu dagoeta jadanik ere kasik departamendubezala ekarria da. Kasik, bainan ezarras. Hango hautetsiek dute galdetuaazken urrats hori egin dadien eta May-otte bilaka dadien beraz departamendu...Haatik, hasian hasi, departamendu litakeeta denbora berean lurralde, Akitaniaedo Bretainia lurralde diren bezala. Hots,baluke osoki askok Ipar-Euskal-Herria-rentzat ere eskatzen duten hura... Alta,hemen gaindi usu aditzen duguna dadepartamendu berririk ez dela egitenahal, nahiz badakigun biziki untsa 1964-ean Pariseko alde hortan bi departa-mendu arramoldatu zirela zazpi berrirenegiteko. Bai eta 1975-ean Korsika,departamendu bakar bat zena, bi puske-tan ezarria izan zela, bi departamendugisa hortan moldatuz...

ASPALDIKO IXTORIOA

Mayotte ugartea Frantziak bere koloniagisa menperatu zuen 1841-ean. Geroxa-go nolazpait beretu ere ondo hetakobeste ugarte batzu, denen arteanKomoreak ugarte multxoa osatzenzutela. Jende guti zen orduan han gain-di, ziren guziak musulmanoak, erlisionehorri lotzen zituztela haatik Afrikabarneko sineste zahar batzu. Iraganmendean, Frantziak hein bat autonomiaeman zioten ugarte horieri eta azke-nean onetsi, Nazioarteko erakundenagusiak berak ere aski galdeturik,hango jendek berek behar zutela hau-tatu edo beren gain jartzea edoFrantziari lotuak segitzea. 1974-eanegin zen bozkatze bat. Hiru ugartetan,gehiengo nasaia agertu zen beren gainjartzearen alde. Bainan frantses gelditunahi zutenek gehiengo pollita segurtatuzuten Mayotte ugartean, % 66 pasaturik.Eztabada askoren ondotik, 1976-anberriz bozak izan ziren Mayotte ugartehortan eta orduan kasik boz guziak joanziren frantses gelditzearen alde, % 99-ezgoiti!Geroztik, beste ugartetako aitzindariekazkar jorrratu dute Frantziaren joka-bidea, Mayotte arrunt azpitik atxikitzenduela eta holako, bainan badu oraidotzena bat urte Nazioarteko erakundenagusian segurik auzi hori arrunt eztituadela, ikusiz hango bereko jendeak duelabere hautua gisa hortarat egina, nehorkhortarat batere bortxatu gabe...

LEGE BEREZIAK

Mayotte ugartean berean, urteak jin etaurteak joan, izan da aldaketa frango etabulta huntan Frantziaren kondukoerkidego berezi bezala ekarria da,departamendu baten itxurarekin nolaz-pait, denbora berean hein bat autonomi-aren ezagupen zerbaitekin.Eremuz, Mayotte ez da handia. 374 kilo-metro karratu. Xuberoaren erdia bainogutiago! Jendetzez haatik, Lapurdirenheina edo holako zerbait. 186.000 biz-tanle jaz egin kondaketaren arabera.Doi-doia hiru milako bat zirelarik 19.mendean! Eta 23.000 baizik ez orainoduela mende erdiño bat! Jendetzeaazkarki emandatuz doa aspaldixkoan,ainitz familia baitira lau edo bost hau-rrekin, eta jendea, haurretarik haste,aise gehiago - eta aise hobeki- artatzenbaita. Jendetzearen laurdena nunbait

han Mamoudzou hiri-nagusian bizi da.Erlisionez % 98 musulmanoak dira.Frantsesaz bestalde, badira bi mintzaira,hango berekoa, mahorearra deitzendutena, eta bestea Madagaskarugartetik sartua. Bestalde, arabearmintzaira polliki hedatua da, hitz askosegurik ba, erlisionearen gatik beha-rrezkoak dauzkatenak. Mayotte ugartean, Pariseko gober-nuaren onespen osoarekin, badira legeberezi batzu. Familia hunkitzen dutengauza askotan konparazione, bakoitxakberak ikus hori, artzen ahal zira frantsesusaiako legetarik nola berdin hangomusulmano ohidurak manatzen dituene-tarik. Orai bada haatik hor ere aldaketafrango. Hala nola, berriki arte legez-lege,hango usaia zela-eta, gizon batek ukai-ten ahal zuen emazte bat baino gehiago.Hori ez da gehiago onesten 2005-etikhunat ezkontzeko adinerat helduak dire-nentzat.

Diote ere Mayotte arrunt departamendugisa ekarria izaitearekin lege berezihoriek oro, edo gehienak bederen,goitxago edo berantxago kendu beharkodirela. Dena den, ugarteko hautetsiakarrunt berotuak dira halere, hala iduri dusegurik, departamenduaren alde. Beste-naz ere Mayotte departamenduizaitearekin jendeak ukanen dituela oraiarte ez dituen diru laguntza batzu,besteak beste RMI delakoa, RSA bilka-katuko dena, orai arte ez duena ukai-ten... Hots, solasa da helduden Pazkoirian izaiten ahal litakeela bozkatze bat,erreferendoma gisakoa, denen buruhango jendeak nahi duen ala ez Mayotteugartea egiazki departamendu batizaitea.

Muslaria

DEPARTAMENDU BAT GEHIAGO ?MAYOTTE UGARTEA NASKI…

Mamoudzou hiri nagusia

Banga etxe ttiki bat. Bada holako frango ugarte guzian

“Carangue” arraina

Euskal bestak Argentinan eta Kalifornian

Uruguaiko dantzariak Argentinako Euskal AsteanArgazkiak: EuskalKultura.com

Cordobako Euskal Asteko igandeko bazkari herrikoia

Gehexan Pontto