herria 2975

8
2008-ko Urriaren 2-koa 2 Octobre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2975 Deusik ez dakienarekin ere zerbait ikas ditake. (erran zaharra) ERI HORIEK… Zer aste berezia izan den joan zaikun hori ! Maizegi errepikatuko ez dena, agian. Bi goizez, esneketariaren tenorean, kaxketadun eta kaputxadunek dituzte Lapurdi eta Baxenaba- rreko etxe frangotako ateak inarrosi eta egoitza horietako jendea berekin ereman, gaix- tagin handi iduri. Dotzena erdi bat lagun lehen goizean, gazte ala adineko, zenbaitzuk lauro- goi urte hurbil, gizon ala emazte, laborari, apez ala kantari, berdin hautetsi... Dotzena on bat bigarrenean, askok debrutzat daukaten alderdi politiko batetako kide edo adiskideak, pentsamendu garratzegikoak ekarriak... Zergatik ote burrunba handiko arrastatze horiek ? Diote bertzeak bertze Bidarraiko Ostapen gertatu atentatu entseguñoeri lotuak litaizkeela, duela urtea aitzaki berean Kalaka garaztar ostatuko gazteak basaki bahitu ziren bezala. Ostape !!! Gure ekonomiaren indartza- ile suhar bezala etorri zen Alain Ducasse sukaldari famatua, handi mandien Ostape jatetxe-hotela mendi zoko batean eraikiz, herri bereko Iparla eta Pont d’enfer ostatuak ere beretuz. Gaur zertan gira ? Bi ostatuak hetsiak eta salgai ezarriak, eta Ostaperen geroa kolokan omen, zurrumurruen arabera promo- tore arrano batzu inguruka dabiltzala, beren diru gose erraldoia bete nahian. Eta gure lurre- tan pauma bezain harro zabilan sukaldaria hemendik lekutua. Bainan, Ostaperen kon- trako jazarraldien aitzakian, zenbat behar- gabeko zalaparta eta sofrikario ! Arrastatze horien manatzaile, bi juje, Le Vert eta Houyvet andereak. Pariseko beren bule- gotik, dozieretan buru beharri sarturik, gaix- takeria baizik ez dukete ikusten emazteño horiek, ulitxaren ziliporta ere iduriz ezin jasana dutela, Madrilgo Garzon eta Del Olmo epaileak bezala funtsean. Psikopatak bilakatzeraino ote ? Beren hemen gaindiko ikerketak funtsezko ondoriorik gabe direlakotz, xinau- rritegia ostikoz barreatzen dute, zerbait harra- patzeko menturan, kontutan batere hartu gabe zer mina egiten duten askoren baitan, jendea behar gabe zikintzen dutela. Duela zenbait urte, Gobernatzen gaituzten eri horiek liburu satirikoa agertu zen, munduko estaduburu frangoren jokabide lanjerosak salatzeko. Gisa berean ere erran ginezake Jujatzen gaituzten eri horiek... P.J. Bazen alegeratasun, Bankan, iragan ibiakoitzean ! Besta eguna zuten La Rosée etxeko 30 elbarrituek, beren familiakoek eta elbarrituetaz arduratzen diren langileek. Zinez kartsutasun handiz ospatu du bere 40. urteburua La Rosée zentroak, Baigorri eskualde osoan hain fama ona daukanak. Alabainan, eskualde hortako lantegi handiena da La Rosée, hirurogoi bat langilerekin, “egiazko birika gure Balearentzat” geroxago Mixel Oçafrain Bankako auzapezak zion bezala. Ezkerparetan meza kartsua Meza kartsu batekin hasi da eguna ezkerparetan. Aldarean, Andre Noblia Baigorriko erretora meza emaile nagusi, sahetsean Leon Erramouspe apeza. Aldarearen inguruan, elbarritu multxoa, gehienak beren karroetan, artetan entzunaratzen zituztela beren oihu eta eskuzartak. Panpi Portugalek gidatzen duen Bankako klika ere hor zagon bazte- rrak airosteko, bai eta Gazteak kantari taldea, eskualde hartako bost gazte talendutsuz osatua, Mariaren ohoretan kantu hunkigarri baten xarame- lari. Predikuan, apez nagusiak oroitarazi du La Rosée-ren historio luzea, erroak mende baten haraindian dauzkana, eta goraipatu bereziki Soeur Noelle seroraren lan suharra, 1968an ordu arteko preventoriumari bihurgune garrantzitsu bat harrara- ziz, zentroa elbarritu larrien egoitza bilakaraziz. Or- duan zuen “La Rosée” izendapena hartu, haatik lehen denboretako “Ihitza” euskal izendapena maleruski galduz. Dena den, gaur zentro horrek egiten duen lana 5 urtetik 35 urterainoko elbarrituen alde miresgarria da. Hautetsien engaiamendu suharra Ondotik, jendalde guzia La Rosée-n berean aurkitu da, gela apainduen bisitatzen eta bereziki kapera ohia, hau gaztetxe bilakatua, elbarrituen ludoteka edo ahusagela. Eta jin da bazkal aitzineko hitzal- dien tenorea, oihalezko aterbean, nun ehunta laurogoi bat bazkaltia- rren tokia apailatua zen. Catherine Oteiza elkarteburuak hartu du lehenik hitza, zen- troaren harat-hunatak eta gora-beherak aipatuz, eta bereziki geroari buruzko espe- rantza handiak, zen- troaren handitze proiektu gotorrarekin, denborarekin hemere- tzi postu sor lezazkena, Estaduaren ganik behar diren baimen eta dirutzeak eskuratzen badira. Eta han ziren kargudun guziek hitzeman dute ahal den guzia eginen dutela, bakotxak bere mailean, helburu hori betetzeko, Janbattitt Lambert kon- tseilari orokorrak, Jean Mixel Galant herri elkargo buruak, Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakariak, Jean Lassalle deputatuak bai eta Eric Morvan Baionako suprefetak... Hitzaldien denboran, Mixel Oçafrain Bankako auzapeza, Jean Lassalle deputatua, Eric Morvan suprefeta, Jean Jacques Lasserre, Jean Baptiste Lambert, Jean Mixel Galant, eta gibelaldean, mikroarekin, Catherine Oteiza Erakusketa gelaren bisita denboran BANKAN, BESTA ALAIA Indarrak eta emaitzak Ezker paretean afixatua zen marrazkiak erakustera emaiten duen bezala (jaka zak), indar eman behar zen Lekuineko ekitaldi horren kausitzeko. Erien familiak eta auzoak ostiralekotzat bildu dira Lekuineko ezker paretean, igandeko “ axoaren ” apailatzeko. Mahai gainean ezarri dituzte : 130 kilo haragi, behar ziren ongi xehakatu ; baziren ere 30 kilo biper, oro ideki dituzte eta barneko bihika guziak kendu ; horren guziaren gainetik baziren ere 30 kilo tipula, ainitzak larriak baina ere andana bat xehea (echalotte), denak bederazka xuritu dituzte. Bota dituzten nigarrak ez dira debalde izan ! Hori oro lekuaren gaineko lana zen. Antolatzaile gazteenek besta aitzineko egunak baliatu dituzte, igande goizean proposatuak ziren bost ibilaldien pikoan emaiteko : hiru ibilaldi oinez, kirola- riena hogeitalau kilometrorekin, dinamikoe- na hamarrekin eta familiena hiru kilo- metrokoa. Pasaguneak oro apailatu dituzte oinezkoentzat, bai eta ere bikikoz ibili diren bi ekipoentzat. (Ikus 8.) Mila lagun Lekuineko itxaropen biradan Gisa batez erraiteko sustenguaren partida irabazia du iparralde honetan mukobi- zidosa eritasunaren borrokak. Joan den igandean Lekuinen bildu den jendetza hor da garaipen hori ongi erakusten duena. Denek elkarri esku eman diote ala- baina : herriak, ezker pareta urririk utzi duena asteburu osoan itxaropen biraden iragaiteko ; kirol eta pilota elkarteek, le- rrokatuz partida eta ekitaldiak antolatze- ko ostiral eta larunbatean, mukobizidosa eritasunak hunkitzen dituzten familiek, ahaideria urruneraino, auzo eta adiski- deak bilduz ekitaldi guzia ongi joan zedin burutik buru ; eta aro ezin ederragoak, girixtinoek erranen dute Jainkoak, igan- de goiztiriko manera deigarriari jarraikiz, ehunka oinezko berotuz eritasun horren alde urrats zenbaiten eskaintzera, beren moltsa idekitzearekin batera. Antolatzaile taldea

Upload: 8probintziak

Post on 22-Mar-2016

272 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2975

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2975

2008-ko Urriaren 2-koa2 Octobre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2975

Deusik ez dakienarekin ere zerbaitikas ditake.

(erran zaharra)

ERI HORIEK…Zer aste berezia izan den joan zaikun hori !Maizegi errepikatuko ez dena, agian. Bi goizez,esneketariaren tenorean, kaxketadun etakaputxadunek dituzte Lapurdi eta Baxenaba-rreko etxe frangotako ateak inarrosi etaegoitza horietako jendea berekin ereman, gaix-tagin handi iduri. Dotzena erdi bat lagun lehengoizean, gazte ala adineko, zenbaitzuk lauro-goi urte hurbil, gizon ala emazte, laborari, apezala kantari, berdin hautetsi... Dotzena on batbigarrenean, askok debrutzat daukaten alderdipolitiko batetako kide edo adiskideak,pentsamendu garratzegikoak ekarriak...

Zergatik ote burrunba handiko arrastatzehoriek ? Diote bertzeak bertze BidarraikoOstapen gertatu atentatu entseguñoeri lotuaklitaizkeela, duela urtea aitzaki berean Kalakagaraztar ostatuko gazteak basaki bahitu zirenbezala. Ostape !!! Gure ekonomiaren indartza-ile suhar bezala etorri zen Alain Ducassesukaldari famatua, handi mandien Ostapejatetxe-hotela mendi zoko batean eraikiz, herribereko Iparla eta Pont d’enfer ostatuak ereberetuz. Gaur zertan gira ? Bi ostatuak hetsiaketa salgai ezarriak, eta Ostaperen geroakolokan omen, zurrumurruen arabera promo-tore arrano batzu inguruka dabiltzala, berendiru gose erraldoia bete nahian. Eta gure lurre-tan pauma bezain harro zabilan sukaldariahemendik lekutua. Bainan, Ostaperen kon-trako jazarraldien aitzakian, zenbat behar-gabeko zalaparta eta sofrikario !

Arrastatze horien manatzaile, bi juje, Le Verteta Houyvet andereak. Pariseko beren bule-gotik, dozieretan buru beharri sarturik, gaix-takeria baizik ez dukete ikusten emazteñohoriek, ulitxaren ziliporta ere iduriz ezin jasanadutela, Madrilgo Garzon eta Del Olmo epaileakbezala funtsean. Psikopatak bilakatzerainoote ? Beren hemen gaindiko ikerketakfuntsezko ondoriorik gabe direlakotz, xinau-rritegia ostikoz barreatzen dute, zerbait harra-patzeko menturan, kontutan batere hartu gabezer mina egiten duten askoren baitan, jendeabehar gabe zikintzen dutela. Duela zenbaiturte, Gobernatzen gaituzten eri horiek liburusatirikoa agertu zen, munduko estaduburufrangoren jokabide lanjerosak salatzeko. Gisaberean ere erran ginezake Jujatzen gaituzteneri horiek...

P.J.

Bazen alegeratasun, Bankan, iragan ibiakoitzean ! Besta eguna zuten La Rosée etxeko 30 elbarrituek, beren familiakoeketa elbarrituetaz arduratzen diren langileek. Zinez kartsutasun handiz ospatu du bere 40. urteburua La Rosée zentroak,Baigorri eskualde osoan hain fama ona daukanak. Alabainan, eskualde hortako lantegi handiena da La Rosée, hirurogoibat langilerekin, “egiazko birika gure Balearentzat” geroxago Mixel Oçafrain Bankako auzapezak zion bezala.

Ezkerparetan meza kartsuaMeza kartsu batekin hasi da eguna ezkerparetan.Aldarean, Andre Noblia Baigorriko erretora mezaemaile nagusi, sahetsean Leon Erramouspe apeza.Aldarearen inguruan, elbarritu multxoa, gehienakberen karroetan, artetan entzunaratzen zituztelaberen oihu eta eskuzartak. Panpi Portugalekgidatzen duen Bankako klika ere hor zagon bazte-rrak airosteko, bai eta Gazteak kantari taldea,eskualde hartako bost gazte talendutsuz osatua,Mariaren ohoretan kantu hunkigarri baten xarame-lari. Predikuan, apez nagusiak oroitarazi du LaRosée-ren historio luzea, erroak mende batenharaindian dauzkana, eta goraipatu bereziki SoeurNoelle seroraren lan suharra, 1968an ordu artekopreventoriumari bihurgune garrantzitsu bat harrara-ziz, zentroa elbarritu larrien egoitza bilakaraziz. Or-duan zuen “La Rosée” izendapena hartu, haatiklehen denboretako “Ihitza” euskal izendapenamaleruski galduz. Dena den, gaur zentro horrekegiten duen lana 5 urtetik 35 urterainoko elbarrituenalde miresgarria da.

Hautetsien engaiamendusuharraOndotik, jendalde guziaLa Rosée-n bereanaurkitu da, gelaapainduen bisitatzeneta bereziki kaperaohia, hau gaztetxebilakatua, elbarrituenludoteka edoahusagela. Eta jin dabazkal aitzineko hitzal-dien tenorea, oihalezkoaterbean, nun ehuntalaurogoi bat bazkaltia-rren tokia apailatuazen. Catherine Oteizaelkarteburuak hartu dulehenik hitza, zen-troaren harat-hunataketa gora-beherakaipatuz, eta berezikigeroari buruzko espe-rantza handiak, zen-troaren handitzeproiektu gotorrarekin,denborarekin hemere-

tzi postu sor lezazkena, Estaduaren ganik behar diren baimen eta dirutzeak eskuratzen badira. Eta han ziren kargudunguziek hitzeman dute ahal den guzia eginen dutela, bakotxak bere mailean, helburu hori betetzeko, Janbattitt Lambert kon-tseilari orokorrak, Jean Mixel Galant herri elkargo buruak, Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakariak,Jean Lassalle deputatuak bai eta Eric Morvan Baionako suprefetak...

Hitzaldien denboran, Mixel Oçafrain Bankako auzapeza, Jean Lassalle deputatua, Eric Morvan suprefeta, Jean JacquesLasserre, Jean Baptiste Lambert, Jean Mixel Galant, eta gibelaldean, mikroarekin, Catherine Oteiza

Erakusketa gelaren bisita denboran

BANKAN, BESTA ALAIA

Indarrak eta emaitzakEzker paretean afixatua zen marrazkiakerakustera emaiten duen bezala (jaka zak),indar eman behar zen Lekuineko ekitaldihorren kausitzeko. Erien familiak etaauzoak ostiralekotzat bildu dira Lekuinekoezker paretean, igandeko “ axoaren ”

apailatzeko. Mahai gainean ezarri dituzte :130 kilo haragi, behar ziren ongi xehakatu ;baziren ere 30 kilo biper, oro ideki dituzteeta barneko bihika guziak kendu ; horrenguziaren gainetik baziren ere 30 kilo tipula,ainitzak larriak baina ere andana bat xehea(echalotte), denak bederazka xuritu

dituzte. Bota dituzten nigarrak ez diradebalde izan ! Hori oro lekuaren gainekolana zen. Antolatzaile gazteenek bestaaitzineko egunak baliatu dituzte, igandegoizean proposatuak ziren bost ibilaldienpikoan emaiteko : hiru ibilaldi oinez, kirola-

riena hogeitalau kilometrorekin, dinamikoe-na hamarrekin eta familiena hiru kilo-metrokoa. Pasaguneak oro apailatudituzte oinezkoentzat, bai eta ere bikikozibili diren bi ekipoentzat.

(Ikus 8.)

Mila lagun Lekuineko itxaropen biradanGisa batez erraiteko sustenguaren partida irabazia du iparralde honetan mukobi-zidosa eritasunaren borrokak. Joan den igandean Lekuinen bildu den jendetzahor da garaipen hori ongi erakusten duena. Denek elkarri esku eman diote ala-baina : herriak, ezker pareta urririk utzi duena asteburu osoan itxaropen biraden

iragaiteko ; kirol eta pilota elkarteek, le-rrokatuz partida eta ekitaldiak antolatze-ko ostiral eta larunbatean, mukobizidosaeritasunak hunkitzen dituzten familiek,ahaideria urruneraino, auzo eta adiski-deak bilduz ekitaldi guzia ongi joan zedinburutik buru ; eta aro ezin ederragoak,girixtinoek erranen dute Jainkoak, igan-de goiztiriko manera deigarriari jarraikiz,ehunka oinezko berotuz eritasun horrenalde urrats zenbaiten eskaintzera, berenmoltsa idekitzearekin batera.

Antolatzailetaldea

Page 2: Herria 2975

• Ethiopiak, Afrikaren zeiharreko ipa-rralde hortan, 81 miliun bizitzale dituFrantziakoaren doble lurretan eta heietanbadira 9,6 miliun jende gosetea dutenak…Herri horren hegoaldeari dauden lurraldeek ezdute euririk ukan hirur urte huntan. Artzaintzadute hor ainitzek beren bizipidea eta berenartaldeak erditaratuak dituzte gosetearekinbazka eskasez eta gainerateko laborantza ara-berako miserian dute, ereiteko beharrak zituz-ten haziak berek jateraino gaixoek, gosez. Etaberen arteko gerlak, azen ontzeko. Holako mi-seriari buruz ez jakin zer egin gehiago KurutzeGorri eta gainerateko laguntzaile obrek. AuzoSomalia ere izurrite beraz joa da eta, orotara17 miliun jende, Afrikaren hegal hortan.• Indiako lehen ministro Manmohan Singhjauna airatu da Amerikako Estadu Batuetarateta Frantziarat finkatzeko diren tratu batzueriburuz. Berak erran duenaz, baditu hor mintzaldiorokorrak egin beharrak, nuklear gaietan etabeste. Berekin dauka ere hor Lulit ManshingFrantziako enbaxadore eta Estatu Batuetakoaizana.• Italian, Alitalia airezko konpaniak irriskatzendu bere airatzeko baimenak galtzea aste hun-tan berean, hoberik ez bada agertzen arte hun-tan. Alabainan, errekazolan da konpainia horibulta bat huntan dirumailean, nun ez den uste-gabeko nausi dirudun berri bat agertzen nun-baitik. Holako bati dei etsitutan dabila konpainiabeti.• Xinan, beti poliziaren larderiak menean dauz-ka bai Eliza eta bai hunen kargudun gehienakere gisa batez edo beste. Huna denaden apez-piku bat zaindegitik libratua izan dela, erdizkabederen : Mgr Jia Zhiguo, Zendingeko apezpi-kua, Pekin kapitaletik hurbil, 73 urte, eremanazuen poliziak abuztuaren 26 an, bere katedra-lean mezaren emaiten ari zelarik, bainanbazuen usaia, jada hamabost urtez presoegona izanik. Aldi huntan ere besterenmenean egoiterat hertsatua da bainan bereetxean.• Cantorberyko apezpiku anglikanoa,Dr Rowan Williams, Lurden dugu beilari, aur-tengo Mariaren agertzeen 150. Urteburu hun-tan eta hor mintzatu beharra ere da bere erli-sionekoen mezan, giristinoen batasunerakourratsa deitzen ahal den karia bat agertuz horere.

• Mafia ezagutuaren hilketak ez diragelditzen Italian eta beste. Huna 500

soldado hedatuko direla Napoliko aldean,berriz ere izan diren hiltze ta basakeria aldebaten ondotik : zazpi lagun bederen izan diraberriki erahilak, heietan sei afrikar, Liberia,Gana, Togotik jinak. Badituzte ere jadanik hirumila soldado ta poliziar, kriminelen garbiketahortan ibiliak bainan zer egin ote ?• Marokan bada beti bizi fatwa deitzen dutenohidura txar bat, hunek emaiten baitu baimena9 urteko nexken ezkontarazteko, hori herrihortako gunetto batean segurik. Huna preses-ki orai inkesta bat abiatu duela Rabateko erre-geren prokuradoreak holako gauzez. Holakoegintzen goresleek Mohammed profetarenohidura baten izenean dute ohidura horipretenitzen, historiak baitio Aicharekin ezkon-du zela Mohammet, hunek 9 urte zituelarikdoidoia.• Ingalaterran Gordon Brown travaillistakbadu josahala urratu, apalenean baita berebozemaileen estimuan, hots hogei bat tanto-ren eskasian sondaietan. Horiek oro jakinik,mintzaldi luze bat egin du, bere aldekoekardietsi gauza on guziak goretsiz, ala haur tti-pien krexak, erientzat hartu neurriak, eta bere-ziki minbiziaren kontra izan dituen berman-tzak. • Austrian deputatuen bozak zituzten igandehuntan, hala beharrez aitzinatuak preseski,ezinbertzean izanen joan deneko hogei ilabe-tean gobernamendua. Hau berriz ere segitzekomaneran gelditu da oraino maiorian geldituzbaina ederki gostarik : galtze garratzak dituztealabaina igandeko boz horietan maioria hortakoSPO sozial demokratek (%6) eta bai OVP kon-tserbadoreek (% 9). Eskuinburukoek dutegorakada ederra egin ordainez, Jorg Haider etabeste.• Alemanian ere, Baviere eskualdean, hautes-kundeak zituzten eta ez dira onak izan AngelaMerkel anderea eta harekilakoentzat % 60 tarik% 43 tara jautsi baita CDU giristino demokrataeta hor du galdu 1962 urteaz geroztik zaukanmaioria osoa.• Amerikar Estatu Batuetan demokrata-errepu-blikano bi alderdiek bat egin dute beren ban-koen krisian, txarrenetik eskapatzeko mentu-ran. Eta araberako tratuak ere Europan FortisBeljikar holandes taldearen alde.

XUHUR-XUHURRAEz omen da haratik ez hunatik, gobernuakxuhur-xuhurra jokatu beharko du heldudenurtean, ekonomia arras mottelean doalakotzeta garapen on baten mentura guti izanki, bizikiguti. 2009-ko aurrekontuak aztertu dituztealabainan eta aitortzen dute buru-hauste frangobadutela minixtro guziek. Aurten jadanik,oraidanik erraiten ahal da igurikatzen zutenbaino bost miliar euro gutiago bilduko dutelausaiako zerga-iturrietarik. Eta helduden urtean,itxura guzien arabera segurik, berdin zail iza-nen da hobeki heltzea! Ez da beraz gehiagoaipu zerga arintzerik eta aurrekontuak pikoanezarrixeak dira bainan 52 miliarren ziloa utziz,aski errana zutelarik hor gaindi deus gisazetzela gehiago hein hortako zilorik onetsiko!Eskuinaldean diote ezinbestean hortaratuakgirela, mundu guzian ekonomia erixka delakotz,lekuka arrunt eri berdin! Ezkerraldean aldizazpimarratzen dute Nicolas Sarkozy presi-dentak jadanik ahantziak dituela jaz hitzemanakzituen guziak...Anartean, doi bat ttipitua izanik, lan-eskasaberriz emendatzen ari da, ez baita hori erebatere marka ona...

ESPANTURIK EZAurrekontu horiek f inkatzeko bezperan,Sarkozy mintzatua zen preseski, Toulon hirikogela handi batean, ekonomiaren gora-beherakezkagarri horietaz. Espantu guti haren solase-tan. Ekonomia denetan inarrrosia dela, etaazkarki inarrosia! Gaitza Ameriketan balinbadaere gehienik sendi, Europan gaindi badituelaondorio txarrak eta oraino izanen ere hainsegur... Denetan ere, sobera diru negozio txaregin dela, hortakoak diren batzu aski atrebituakizanez! Banko buruzagi zonbait arrunt gaizkiarizan direla, hori ere ez du beraz gorde, deibat zabalduz hemendik goiti holako molde txa-rrik ez dadien izan! Hori entzutearekin batzukerran dute, halako irri maltzurño batekin,Sarkozy ez denetz arrunt ezkertiar bilakatzenari!

OSTIKO BAT EDERRAAste huntako HERRIA agertuko denean,zenaturrek hautetsia ukanen dute berenbiltzarburu berria, azken puntako errekontruhandiz kanpo segurik Gerard Larcher, UMP-tiarrek hautatua zutena beren hautagai bezala.

Eta hautatuaberen artekob o z k a t z ebatean bazter-turik Jean-Pierre Raffaring o b e r n u b u r uohia, kargu berab e g i s t a t z e nzuena eta gisahortan ostikobat ederra har-turik gelditudena. Bozaldibat aski izan da

auziaren trenkatzeko. Gérard Larcher-ek ukanditu 78 boz, Jean-Pierre Raffarin-ek 56 etaPhilippe Marini-k 17. Normandian sortua, Gérard Larcher-ek 59 urteduela zonbait egun beteak ditu. Ofizioz, mare-xala da, nahiz aspaldian lan hori utzia duenalde bat politikari lotzeko. 1986-an hautetsiaizan zen zenatur, 37 urtetarat etzelarik arrasheldua, orduan Frantzia guziko zenatur gaztenaizan baitzen. Geroztik, minixtro ere izana da bialdiz, lehenik Jean-Pierre Raffarin-ekin preseskieta bigarren aldian Dominique de Villepinzelarik gobernuaren buru.

DIRUA ESKASZalutasun handiko treinak zalutasun handieneanibiltzeko gisan, edo behar da burdin-bide berri bategin edo bestenaz xaharra dena berritu. Tourshiritik Bordeleraino, badakite zer obra akulatubehar den eta ere nork dituen pagatuko. Oraikoustez, obran hasiko dira hemendik bi urte barne.Beharbada lehentxago. Aldiz, eta nahiz aspaldianari diren dena bilkura eta bilkura, deus ez daoraino trenkaturik Bordeletik mugarainoko zatiar-entzat. Gutienetik 12 miliar euro beharko direlanunbaitik ateratu, hori badakite haatik... Politika ere sartzen da bixtan da eta nunbaitikere afera hortan. Eskuinaldeko hautetsi batzukdiote Akitania lurraldeak behar lukeela gehiagoeman, Alain Rousset lurraldeburu sozialixtaederki jorratzen dutela ! Ezkerraldeko ainitzekdaukate gobernuak lukeela aise gehiago emanbehar, eskuinak kudeatzen duen gobernuak.Eztabada eta eztabada, gauzak ez dira bizikiaitzinatzen... Astelehenean haatik, Bordeleniduri zuten hautsi-mautsi bati buruz polliki ari.Ondoko bilkura azaroaren 13an.Behin hasteko, hauxe behar litake finkatu,egiazki badenetz, eta burutik buru, arrunt bur-din-bide berri baten beharrik. J-B D

2

Ibarretxe hautagai lehendakaritzarako hauteskundee-tanMartxoko hauteskunde autonomikoetan, Juan Jose Ibarretxe EAJ-PNV-kohautagaia izanen dela jakinarazi du Iñigo Urkullu alderdiko presidentak,igandean Forondan ospatu Alderdi Egunean. Juan Jose Ibarretxerentzatlaugarren hauteskundeak izanen dira EAJ-ko hautagai bezala. 1998anaurkeztu zen lehen aldikotz. Bere mintzaldian lehendakariak bere hauta-gaitzaz ez du hitzik erran, bakar bakarrik indartsu eta itxaropentsu aur-kitzen dela.

Alderdi eguna kari bildu 100 bat mila jenderen aitzinean auzitegi nazionalakdebekatu herri galdeketa izan da hizpide. Buruzagi jeltzaleen arabera PPala PSE-ko buruzagiak prest dira akordio baten bidez Ibarretxe lehen-dakaritzatik botatzeko. Lehendakariaren lehen mezua ETA-rentzat izan daerranez desagertu behar duela. Lehendakariaren arabera, ezker abertza-leak erran behar lioke mezua, zeren ezin baita elkarrizketaren alde mintzatueta denbora berean bonbak eta indarkeriak ez gaitzesi. Halaber RodriguezZapateroren jokamoldea salatu du, lehendakariarekin ez duela elkarrizke-tarik nahi bainan bai aldiz Batasuna eta ETArekin.

Unai Fano eta Maria Lizarraga Espainiara bidaliak ? Asteartean polizak Loire aldean arrastatu Unai Fano eta Maria Lizarraga,ustez ETA-ko kideak, Espainiara bidaliko lituzke frantziar justiziakeuroagindua baimenduz. Unai Fanok bi euroagindu baditu eta MariaLizarragak ere euroaginduaren galdea izan du.Ostiralean, urriak 3, bi gazteek euroaginduaren berri izanen dute auzite-gian. Beren abokatuek adierazi dutenez, euroaginduaren aplikatzeagibelatua izan laiteke.

Ezker abertzalea ez da hauteskundeetan izanen Rubalcabaren arabera Espainiako barne ministroaren arabera egitura berria sortzeko denboraeskasez, ezker abertzalea ez da helduden martxoko hauteskundetan iza-nen. Ez duela nahi presentatu uste du gainera barne ministroak, bereahultasunaren ez agertzeko.

Galdeketaren aldeko sinadura biltzeak Herri galdeketaren aldeko sinadurak biltzen saiatzen ari dira euskal go-bernua osatzen duten alderdiak Estrasburgoko auzitegiari bidaltzeko.Hala nola igandean, Alderdi Egunean EAJ-PNV-k 100 bat mila sinadurabildu nahi izan ditu.

Mugaz bi aldeko ikastolak egitura bakarraren alde Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko ikastolakerakunde bakar batean elkartzeko eredua aztertzen ari dira, Europakokooperatiba izeneko ereduan. Hori jakinarazi du Koldo Tellitu EuskalHerriko Ikastolen Elkarteko presidentak. Hezkuntza zentro guziak elkar-tzeko eredua Europako kooperatiba litzateke, Ikasturtearen hasieraofiziala ospatzeko ekitaldia egin dute Hendaian. Euskal lurraldeetako fe-derakunde ezberdinetan bilduak diren ikastolak erakunde bakarreanelkartzeko egitasmoa proposatu du Tellituk, ikastolen mugimenduarieraginkortasun eta barne kohesio handiagoa emaiteko.

Pasaiako portu berria Hamar urteko azterketen buruan, Pasaiako portuko zuzendaritzak bereproiektua bururatua du. Portu berria, ekoportua deitua, itsasbetean koka-tua laiteke Jaizkibeleko mendiari lotua. Hiru kilometroko dika baluke untzi-ak aterbetzeko eta portura heltzeko bi tunel balitezke : bata auto etakamionek baliatua, bi kilometra luzekoa eta bestea 3,8 kilometrakoa tren-bidearentzat. Sei ehun milioi bat eurokoinbertsioa orotara. Lanak hasi aitzin proiek-tua baieztatua izan behar da. Heldudenurtean hala izan behar luke.

Patxi Uribarren euskaltzain osoizendatu dutePatxi Uribarren Aramaioarrak beteko duHenrike Knörr euskaltzainaren aulkiaeuskararen akademian. Patxi Uribarrenkarmeldarra Aramaion sortua da 1942an.Filosofia eta Letretan eta Teologian lizentzia-tua, Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaileofiziala izan zen 1983tik 2007ra. 1971n izen-datu zuten euskaltzain urgazle.

Donostiako zinemaldia : Turkiako “Pandora’s box” filmak Urrezko sariaTurkiako “Pandora’s box” filmak, Yesim Ustaoglu zuzendariaren filmak,ardietsi du Donostiako 56. Zinemaldiko Urrezko saria. MichaelWinterbottom Britainia Handiko zuzendariak eskuratu du zuzendarionenaren saria, Genova filmarentzat. Emakumezko aktore onenarensaria Melissa Leo estatubatuarrarentzat eta Tsilla Chelton frantziarra-rentzat izan dira. Gizonezkoen artean, Oscar Martinezek irabazi du sariaDaniel Burmanen “El nido vacio” lanagatik.

Griparen kontrako xertoa Aste huntan abiatua da griparen kontrako xertoaren kanpainahegoaldean, azaroaren 15era arte luzatuko dena. 420.000 xerto prest dituOsakidetzak eta urriaren 1ean hasi dira xertatzeak Gabriel Inclan Osasunsailburuak jakitera eman duenez. Bizkaian 230.000 xerto izanen dira,Gipuzkoan 131.000 eta Araban 59.000. 1.696.000 euroko gastua izanendu eta 65 urtez goitikoei edo osasun arazo bereziak dituztenei proposatuada xertoa.

Euskal enpresen laguntzeko bulegoa ireki du gobernu-ak IndianMerkatuak edo partaideak bilatzeko laguntza eskainiko du bulego berri-ak, halaber aholkuak emaiteko Indiako enpresekin harremanetan jarrinahi dutenentzat. Bombay hirian kokatuko da bulego berria. Gaur 49estatutan bulegoak irekiak dira, azkenik Turkian.

Zinealdea Oiartzunen Ikus entzunezko ekoizpenen gune berria irekia da OiartzungoLintziringaina poligonoan. 120 mila metra karratuko egoitzan kokatukodira ikus-entzunezkoei buruzko trebakuntza zentroa, eta ekoizpeneidedikatu enpresak, bai aisialdirako bai eta profesionalentzat.

Gerard Larcher

Patxi Uribarren

Page 3: Herria 2975

“ Maite ditugun olerkariak”Itziar Gomez-Sarasola -ren eguna

“Hatsa” elkartearen gomitari ihardokiz, urriaren 11n, larunbatarekin, Itziar Gomez-Sara-sola olerkariak emanaldi poetiko bat eskainiko du Senpere La-rraldean. Itziar Gomez-Sarasola 1964ean sortua da Donostian.Bere haurzaro eta gaztaroa Errenteria eta Pasai Donibanen ira-gan ditu buraso eta sei anaia-arreben artean. Gaur bere kabiaIrunen kokatzen da. Bi alaben ama da, hauetaz dio “hauk dira nirebizitzaren giltzak”... Zuzenbide eta kazetari ikasketetan aritua da. Euskal Telebistan aurkezle, irratian berri emaile, beti hitzaren ibil-tari, idazle griña beti barnean. Gaur egun aktore zuzendari lanetandihardu, dela Goenkale telesailean, dela Balbemendin. “Idazle es-kola”ko partaide, “Idazten ” eta “Luma berrien eleak” argitalpene-tan testu askoren sortzailea da Itziar Gomez-Sarasola.Urriaren 11ko egitarauaGoizean oinezko ibilaldia Lizartzu mendira (elgarretatze hitzordua,Amotz-Larraldean 9ak eta erdietan). Ordu bietan bazkaria, La-

rraldean (15 eurotan), izenak eman behar dira, deituz urriaren 9a baino lehen [email protected] edo 05 59 54 11 43 (0033 559 54 11 43).4ak eterdietan Larraldean : Itziar Gomez-Sarasola-ren olerki-emanaldia.

IMERSIO-ASTEON BAT

Piarres-Larzabalkolegioan, Ziburun,sail berezi bat aku-latu dute, imersio-astea deitu dutena,aurten ikastegi hortanlehen aldikotz sartudiren gazteentzat,seigarrenean dire-nentzat. Euskal-mi-tologia izan da sailhorren ardatza.Gaztetxoek itzulifrango egin duteBizkaiaraino erejoanik, Abbadia jaure-gian, Hendaian be-raz, egun bat pasa-turik, tailer batzutanere ederlan askoriplantaturik, azkenegunean ordu arteikusi eta entzunakberme ipuin batzuberek asmatuz...Claude Labat, Yolan-da Arrieta eta bestelaguntzaile asko jinzaizkiote eta sailguzia xarmanki ira-gan da, aroa ere gisahartakoa kanpoko ibi-laldi guzientzat...

DONIBANEKO ZINEMALDIAAurtengoa 13., filma egile gazteen fes-tibala, Donibane Lohizunen muntatzenden zinemaldia, helduden astearteanhasiko da, urriak 7, eta ondoko larun-batean bururatuko.Aitzineko urtetan beza-la, filmak agertuko di-tuzte batzu Rex zi-negelan, besteak Jai-alai ezkerparetan gisahartako apainketakeginik toki hortan. Ar-tixta asko jitekoak dirakaria hortarat. Bi lehi-aketa izanen dira,batean hameka laburmetraia eta besteanhamar luze. Epaileburu, Ariel Zeitoun,fama handiko artixta, Tunisian sortua,hogoita-hamar bat filma ederren egilea.Epailetan ereAnna Galiena, E-rroman sortua,dantzari, kantarieta antzerkilariezagutua. Adituenarteko epaima-haiaz bestalde,izanen dadonibandar etaziburutar gaztebatzuen arteanmuntatutakoa, sariberezi bat emanenduena. Publikoakere ukanen duparada zoin filmaduen gostukoenaerraiteko eta saristatzeko.Azken egunean, ikusten ahalko da filmabat lehiaketan ez dena barne izanen,Coluche artixta zenaren omenez munta-tua berrikitan.

XORI TTIPI POLLITAKBiriatun, mugazainek sesitu dituzteFrantzia behere hortako jende batzuen

autoan berrehun bat xori ttipi, mota des-berdin askotakoak, kardinale, xirrixkilaeta beste, zurezko kesa ttipi batzuetanekartzen zituztenak, Bartzelonatik naski,nolazpait metatuak, hatsaren hartzekotokia ere eskas, batzu hilak funtsean,beste frango arras gaizki. Bizi zirenakHegalaldia elkartearen esku utzi dituztenihundik ahalaz salba zitzan, gisa har-tarat artatuz.

ERLAITZ-BIDEKO BESTAHANDIAHendaiatik Zokoarat bazen mugimen-du joanden igandean! Jendeak milaka,denak oinez ibilki harat eta hunat, giroalegera, dena soinu eta kantu,ausagailua frango, parada hauta ere ar-gitasun askoren biltzeko itsas-bazterhortako biziaz, hots Erlaitz-Bideko bestakukan du arrakasta handia.

FAMILIA AITZINA HANDITUDonibane Lohizunen, korsario fama-tuen kofradiak bere besta zuen igan-dean. Berrogoita-zonbait kofradia, mu-garen bi aldetakoak, bildu dira karia hor-tarat. Bost lagun eginak izan diraohorezko korsario, heldu da familia berrizere handitu dela. Gisa hortan ohoratuakizan direnetan Jean-Pierre Bilbao rugbi-lari ohia, Donibane-Ziburuko portuko kri-daren zuzendaria, eta Robert Juani-cotena Miarritzeko kofradiaren burule-hena, itsasturi ezagutua, itsas-elkarteaskotan ederki bermatzen dena.

UNTZI BELADUN EDERRAHendaian da aste huntan eta berriz horizanen urriko azken hamar egunetan“Port-Medoc” itsas-untzi beladuna, untzibat biziki ederra, itsasorat gaitzeko a-teraldiak egiten dituena, aldian hamarbat lagun hartuz, fama handiko bi ma-riñel kudeatzaile, Amaiur Alfaro, haueuskaldun garbia, denek ezagutzenduguna, eta Lalou Roucayrol.

3

Ariel Zeitoun

Anna Galiena

Txalapartari ere ohartu dira Piarres-Larzabal ikastegiko gaztetxoak

Bazter eder batzuetan gaindi, hau ikus eta hau ikas...

HAZPARNE – Herriko EtxeanUrriaren 11n – 11:00etan

MMiinnttzzaallddiiaa :: ““ PPiieerrrree DDuuhhoouurr hhaazzppaannddaarr bbeerrrriikkeettaarriiaa ””HHiizzllaarriiaa :: JJaannbbaattttiitttt DDiirraassssaarr

Euskal kultur erakundearen babesean eta Hazparneko kultur astearen barnean, Jan-battitt Dirassar kazetariak mintzaldi bat eginen du “ Pierre Duhour hazpandar berri-ketaria ” aipatuz urriaren 11n, larunbat goizez, 11:00etan, Hazparneko Herriko Etxean.Pierre Duhour, Hazketa Xoriteako nagusi zena, berrogei urtez goiti berriketari jarraikiaizan da “ Eskualduna ” eta bereziki “ Herria ” astekarietan. Aurten berrogei urte egiten baitu zendu zela, karia hortara, ontsa baino hobeki da, aipa-tua eta goretsia izan dadin.Beskoitzen sortua zen, 1890ean. Lehenik, laborari mutil egon zen eta gero mariñel 15urtez. Ofizio horrek uzten zizkion lan-arte guziak baliatzen zituen irakurtzeko : ikasteazeta argitzeaz ezin asea zen. Mariñelgotik landa, beste ofizio batzu egin zituen eta azke-nik Hazparneko “ Sécurité sociale ” bulegoa kudeatu zuen. Jadanik aipatu bi kazetez bestalde, Pierre Duhour idazten ari izan da “ Gure Herria ”,“ Almanaka ”, “ Etchea ” agerkarietan, halaber erdal kazeta batzuetan. Pierre Duhour zenaren biziaz eta obraz mintzatzeko, Janbattit Dirassar presuna ego-kia da. Sortzez hazpandarra, berrogeita hamar urte hauetan kazetetan izkiriatzen du,bai euskaraz, bai frantsesez, bere ofizioa kazetaritza baitu. Funtsean, hastapen hartan,Pierre Duhour ukan zuen laguntzaile eta akulatzaile. Bestalde, jakin behar da J.-B. Di-rassar “Herria” astekariaren zuzendaria dela, bi libururen idazlea eta ohorezko euskal-tzaina. Mintzaldia euskaraz izanen da. D.L.

EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOANZUZENDARI ALDAKETA

Urriaren 16tik harat, zuzendari berri batukanen du Euskararen Erakunde Pu-blikoak, Max Brisson egitura hortako lehen-dakariak jakinarazi daukunaz. Zuzendariberri hori, Estebe Eyherabide esnazuarra,45 urte, Kalifornian sortua (Pomona).Seaskako zuzendari izana, geroxagohizkuntza politika berri baten bultzazaileeta sei urte huntan Leader + programareneremaile Kontseilu Orokorraren kondu,kalitate eta ahal handiko presuna daukaEEPko lehendakariak. Jean claude Iriart-en tokia hartuko du gisa hortan, hau Kon-tseilu Orokorrean zuzendari nagusi ondokobilakatzen dela, erretretara doan Jacque-line Elichondeborde anderearen ordez, De-partamenduak Baionan daukan egoitzan.Lehen denboretan haatik, eskuz esku arikodira lanean Estebe Eyherabide eta JeanClaude Iriart, orain arte bideratuak izandiren dozierak segituz. Bertzalde, J.

Claude Iriartek arras hurbiletik segituko dituEEPren lanak, hizkuntza politika indartsubaten berme, Estaduaren eta Departamen-duaren arteko harat-hunatetan arartekariizanez, eta bereziki euskarazkoirakaskuntzako dozierak aitzina eremanez,Hezkunde Nazionalarekiko negoziakete-tan.

Jean Claude Iriart EEPko orain arteko zuzendaria

“ EUSKARAZ BAI ” ILABETEA AZKAINENAzkaingo Herriko Etxeak eta EuskarazBai taldeak antolaturik, Euskararen Kon-

tseiluarekin partaidetzan, Euskaraz Baiilabetea beharra da urri guzian. Urriaren4an, larunbata, 19:00etatik goiti, bertsupoteoa kantariek alaiturik, ondotik bertsu-

afaria Xoko Onan (Karlos Aizpurua, OdeiBarrosa, Kristiñe Txoperena, Egoitz Zela-ia, gai emaile Maddalen Arzallus). Urri-aren 9an , ortzeguna, 19:00-21:00,“Hizkuntza eskubideak, zer dira ?” tailerludikoa Gaztetxean, Euskararen Beha-tokiaren eskutik. Urriaren 13tik 18ra,“Euskararen Kontseiluak 10 urte” e-rakusketa trinketean. Urriaren 18an,larunbata, Gaztetxean bazkari, animazio,kontzertu. Urriaren 24ean, ostirala, 14:00Xiba euskal jokoak herriko plazan, herrikoikastegia, Dona Maria eskola eta ikasto-laren artean. Urriaren 30ean, ortzeguna,20:30, “Kutsidazu bidea Ixabel” filmaGaztetxean.

Irailaren 21ean, Amotz-Larraldean, “Kantu za-harraren eguna” besta giro maitagarri bateaniragan da, senpertar eta inguruko herrietakokantuzaleen artean, gasteiztar, Iurreta-Durango-tar bai eta beratar batzu ere partehartzen ikuszitezkelarik.Ahantziak ziren kantu zaharreri doakionez, in-teres haundi batekin entzun dira MikelungoAuger eta Terexa Ibarra, Olaindeko Fifin Zamo-ra-Billon, Jan Pier Lazkano, Ganizon Bergara,Gabi Fagoaga, Martxel Brave, Laurent Elhorga,Jean Noel Bessonart, Eneko Bessonart, PaxkalMendiboure, Pier Aramendy, bai eta EdouardOlaetxea, berek aurkitutako lehengo koplakkantatzen. Pertsularietan, Felipe Zelaieta, Rikar-do Gonzalez de Durana, Kristina Mardaras-ekhitz eta kantu apartakoak erabili dituzte. Dantzabat ere (zortziko paregabe bat), Justo Mar-daras Iruetakoak eman duena, musikarik gabe,Kristina bere bizilagunak botatu pertsuekin ba-tera. Kantu berrietan, Pier Minaberri, urteroegiten duen bezala, pertsu pertsonal batzugostura abestu dituena.Kantu guziak, Kristian Joantho eta PanpiZamora-ren bitartez arta haundiz grabatuakizan dira. Ez dira sekulako galduak izanen !Bazkari goxo bat, Mayi eta Frantxua Berro-kprestatua izanik, zerbitzatzeko eta lan guzienegiteko beharrik hor ziren Mari Helena Duhau,Bittori Mendiburu eta Angela Zamora.Egunaren kudeatzeko, merezimendu haundi-ena Mixel Mendiburu-ri doakio, hunenbabesean denak untsa iragan baitira. Ezustekoberri bat ere agertu da bazkari denboran, jakin

delarik kaier zahar bat Euskaltzaindiak aurkituduela Piarres Lafitten paperetan : kaier horiSenpere Musumieleneko Arribillaga familiatikdator, 114 kantu baditu, denak eskuz idatziak,horietan 30 bat ez zirenak nehundik gehiagoezagutzen. Kaier horren ixtorioa Marixan Arri-billaga-k aurkeztu du zirada sakon batekin, e-rakutsiz bere izeba batek idatzia zuela, bainabarnean bazauzkala ere bizpahiru kantu JeanBarbier-ek berak idatziak. Pentsatzen da, bistanda, kaier hori egun batez publikatua izanendela.Parte hartu duten guzien artean hor ziren ere :

Mayi Mendiboure, Koxe Mari Ariztia, AnitaBereau, De Joantho anderea, Sophie anderea,Mixel Billon, Beñat eta Teresa Salagoiti,Agurtzane Muzika jaun andereak, JB Dufau, A-rritxu Santamaria, Mikel eta Maite Zelestino,Jeanne Bereau, JB. Lamarens, GanizonBergararen anderea, Alfred eta Frantxa Bar-netxe, Mixel Iriberri eta bere lagunak, JuanBidegain jaun andereak, Ganix Larretxea jaunandereak, Franck Dolosor, Andoni Iturrioz, Do-lores Fagoaga, Estebe Fagoaga, Ttotte Iratzoki,Frantxua Gainza, Auxtina Lartirigoien-Lassegueeta Ttale Lassegue, Andre Irigarai, XabiCamino, Patrick Mariluz, Beñat Irazabal jaunandereak, Peio Chipi, Manex Olagarai jaunandereak.Despedida azkenekoek egin dutelarik, norkdaki zenbat kantu emanik, denak ohartu diraeguerditan hasi besta gaueko 11k aldean buru-ratu dela. A.Z

GIRO MAITAGARRIAKANTU ZAHARRAREN EGUNEAN

Page 4: Herria 2975

4

Ikastola toki berrianIkastolako haurren kopurua haundituzdoa. Orain 45 haur dira. Ganden urteanCP maila ideki zuten, aurten CE1 mailaeta urtero maila berri bat idekiko duteCM2 mailara eta kolegioan sartzera helduarte. Jauregiaren gibeleko eskola ttikiegibilakaturik, aurtengo sartzea Adina xaharetxearen ondoko Haurtzaroaren etxeanegin dute. Hiru gela haundi badituzte bierakasle lan postu eta erdirentzat.Erakasleak atseginekin ari dira lanean.Jostaleku eder bat ere leihor bat bereneskuko dituzte. Alabainan, urtero haurkopurua emendatuz joanen baita, eskolaberri baten eraikuntzari pentsatzen hasi-ak dira Herriko Etxearekin eta Egoitza,ikastolan ontasunez arduratzen denelkartearekin. Anartean, bertze ikastolaguziek bezala, dituzten hezkuntza proiek-

tuen bidez, lanean segituko dute.Ezkontza

Maylis Elizagoyen eta Carlos Ferreira,Aurélie Monnier eta Romain Cordelier,elgarretaratu dira sakramendu hortaz.Zorionak eta bizitze luze bat gazte horier.

HeriotzeJeanne Marie Irigoyen, 50 urte zituela,gauaz tanpez bihotzak huts eginik zenduda. Familiari dolumin bizienak.

Pastore loreUrriaren 12an igandearekin, ospatuko daegun hori gure herrian. Izaiten da mugi-mendu eta ikusgai ainitz, denbora aldeizanez egun alegera baten mentura.

KatiximaZonbait abiatuak dira eta bertzek segi-tuko. Katixima erakasleen galdea, daagian borondate onekoek entzunendutela beren deia. M.L.

AZKAINE

Herriko bestakBuruilaren 13an, larunbatarekin, denboratxar bihurri deitoragarria zen. Aratsaldeapalez aterturik, denbora zen argitu,denen harrigarri. Egia ala gezurra, horragertakari harrigarri hortaz zer fama dabi-lan. Biharamunetik, beraz, hor zirenSarako Bestak. Aurpegiak ximur zirengazte zenbeit eta tabernero guzien bai-tan, eta otoitzari ziren lotu, aro egokiaeskatuz !Diote Larrun gaineko otoitz lekuandenboraz bizi izan ziren ermita sainduakaxolatzen direla oraino Larrungoauzoteiko berriez eta saratarren nahiga-bez ; elgarrekin kausitzen zuten deitora-garri zela. Gure Jaun Goikoa han zabilaneta zen ohartu eta zuen sumatu aburuguziak baikor zirela, eta egin diotefagore. Berriz ere gure ermita sainduerizorion beroak.Horrela gertatzea ez ote da menturaAldiz, besta ederrak zirela da segura

HeriotzeDuela zenbeit aste, gurekin solas etaomore, nehork ez zuen asmatzen hilenzela luza gabe. Pierrot Hirigoyen gizonzintzoa, erakasle ainitz estimatua, itzalida 66 urtetan.Bere gaztaroa herrian goxoki iragan zuenburasoekin eta bere adineko lagunekin.Kirolak maite zituen eta xixtera jokoanezagutua zen, horren aisia ikusirik askokzioten pilotari haundien lagun izanenzela.Denbora etorria eta, amultsuki zagon hilaitzin eginen zuenez bere ilobatxoarenezagutza. Bainan oren dorpe batzuekmurriztu dute plazer dohatsu hori. Uztendituen ama, Maite andrea, haurrak etafamilia guziari doatzi gure doluminezkosentimendu tinko eta azkarrak.

SortzeMirentxu Iriarte eta Jean Marie Irigoinekukan dute Maitexa, irailaren 9an sortua,eta Kattina eta Jerome Praderek mutikobat, Xabi, irailaren 16an sortua. Agiantzazoriontsuenak sortu berrieri.

P.D.

SARA

Urtebetetze : Adin ederra 40 urte eta gainera osagarri onean. Ez naiz gizaki nor edonortaz mintzo bainan Errobiko Kazkarotak elkarteaz. Hunek adin hori ospatuko dularunbat huntan Bilgunen. Egitaraua hauxe da : goizeko 8etarik harat merkatuarenanimazioa gaitero ta trikitilariekin, 11.30etan zintzur bustitzea txarangak alaiturik etabazkaria ondotik. Aratsaldean denek batera desfilea Hiribehereko plazaraino eta segi-dan ikusgarri bat elkarteko talde guziekin. Eguna bukatzeko talo jatea Kiki Bordatxokalaiturik. Gaur egun edo lehenago elkarte hortan bazkide izan direnen hunkitzea be-derazka zaila izan da. Nor edo nor hala izan denik eta ahantzia izan denak, ez segur-ki nahitara, bere burua ezagutaraz dezake interesatua bada egun hortaz, deitu beldu-rrik gabe zenbaki huntara : 0610443611. Ongi etorri beroena egina da deneri.Betiko gaita : Urriaren 3an, ostiral aratseko 9etan, Uztaritzeko gaiteroek eta AkizekoLa Nèhe harmoniak “Betiko gaita” ikusgarria eskainiko dute elizan. Orotara 80musikari baino gehiago, Jean Garin-ek zuzendurik. Sartzea urririk.

UZTARITZE

UNTUTSIK BIDEANHazparneko aste kulturala ira-ganen da urriaren 4 etik 12aarte. Bederatzi egunez aipa-tua izanen da herri hunenizana, zapatagintzaren aro ezhain urruna, nun 1200langilek tokiko 13 lantegietanlan egiten zuten garaia.“Untutsik bidean” hautatudute izena, lantegiak desegingeroztik, Hazparnen ez baitazapetarik egiten eta ondorioz,“untutsik” gelditu bait ira.“Bidean”, zeren, nahi ala ez,bidean gelditu baita herria etabeti huntan jarraikitzen baitaaurrerat egiteko.Eihartzea kulturetxea, Mediateka liburutegia eta herriko ixtorioaz arduratzen dentaldea, alkartu dira, bertze laguntzaile eta partaide batzuekin, kulturaldi hunen erai-kitzeko.Izanen da ikus entzuteko asko : lantegietako giroa aipatzen duten lekukotasunandana bat grabatua izan da, Jondonaneko erakustegian entzuten ahalko direnak,“Radio kultura” web irratiari esker. Argazki erakusketa bat izanen da ere Mediatekaneta Ary lantegi ohian, zapaterietako tresneria ikusten ahalko da. Orroitzapen desberdi-nak aterarazteko gaiak ditugu hemen, lan dorpe baten giroa, jornalari lotuak diren bo-rrokarenak, nola ere, herri osoan, ikusmolde eta biziaren irabazteko molde bakunbatean biziz, langileria herstura batean atxikia izan den, uhainik ez egiteko molderikhoberenean.Aste kulturala horren estrena larunbatean izanen da, urriaren 4 ean, Mediatekan,aratsaldeko 8 ak eta erdietan. Erakusketa eta ondotik aperitifa.Igandean: musika ikusgarria, Lagunarte konpañiak emanik, Jauberriko mendixkan,goizeko 7 etan hasiko dena, 8 tan bukatzeko (euria bada, bertze egun batez antolatuaizanen da, bainan ez da aterbe pean izanen). Hau, iduzkiaren deigarri eta biziarengertakarien jakinarazle den ezkilaren inguruan asmatua da.Asteartean, Armand David konferantxa gelan, 20.30 tan : Pierre Carles-en filma batizanen da, “Attention danger travail”, deitua dena. Astezkenean, 20.30tan, Behaxka salan : Beñat Cuburu erakasleak eginen du mintzal-di bat, “egiteko molde baten jakitatearen herritik urrutiratzeaz”.Ortzegunean aldiz, Ttattolako gelan, aratseko 9 tan: antzerkia, “Juglarea, Puta taEroa” “Le petit thêatre du pain” taldeak emanik. Ortziralean, 20.30tan, Armand Davidkonferantxa gelan, Pierre Carles-en filma “Volem rien foutre al pais”.Urriaren 11n, larunbatarekin, 11.00 tan, Hazparneko Herriko Etxean : mintzaldia,Jamattit Dirrasar-ekin, “ Piarres Duhour euskal kasetalariaz ”. Aratseko 9.00tan, Tta-ttolan : soinu eta bideo sorkuntza, Anosoñosi eta Fabien Mogaburu.Igandean, urriaren 12 an bukatuko da aste kultural hori : 11.30tan, Euskal HerrikoJualdunak karriketan ibiliko dira eta ondotik bazkaria Jondonaneko plazan, Beñat Eli-zondok alaiturik (euria bada, ezkerparetean). Ikusgarri guzietarat eta bazkarirat joan nahi dutenek, 30€ ko xartel bakar batekin egi-ten ahalko dute. Bertzela, bazkaria 15€ gostako da eta ikusgarriak 3€ bakotxa. Hazparneko 7 garren kulturaldi hau orroitzapenari josia dago. Ikusgarri eta erakuske-tak, lantegieri lotuak diren lemetan hautatuak dituzte antolatzaileek eta hauen inguru-an ongi lantuak ere. J.A.

HAZPARNE

Euskal bixkotxaren egunaJoanden igandean iragan da Euskal Bixkotxaren eguna Kanbon. Seigarren aldikotzantolatzen zuten besta hau Kanboko herriko etxe eta turismo bulegoak, Eguzkiaelkartea eta ofizialeen ganbararekin. Aitzineko aldietan bezala Euskal Bixkotxhoberenaren lehiaketa bat antolatua zen egun horretan. Bi sail badira lehiaketahorretan : amaturrena eta profesional gazteena. Amaturren sailean lehen saria,150€

eta Urrezko Eguzkia trofeoa, irabazi du MAINHAGUIET Marie Rose andereak,Larzabalekoa da. Bigarren saria, 75€ eta Kanboko herriko trofeoa, Kanbon egon da,Usiko Anne-Marie LACOSTA-k irabazi baitu. Hirugarren saria, 75€ eta turismobulegoaren trofeoa, Hazparnera joan da Carmentxu FONTAN andereak eskuratubaitu. Profesional gazteen sailean, lehen saria, 100€ eta ofizialeen ganbarakotrofeoa, ereman du PINHEIRO Philippe gazteak. Bildoztarra da eta SarrikotapekoVOISIN okindegian lanean ari da. Bigarrena, 75€ eta Kofradiaren trofeoa, ardietsi duFORTUNÉ Madlynn andere gazteak. Capbretonen bizi da eta Hendaiako BRIAISpastelerian lan egiten du. Goresmenak txapelduneri eta parte hartzaile guzieri ere, 56izan baitira. Egun guzia ederki iragan da, denbora ederrarekin eta karrikak jendezmukurru beteak ziren aratsalde apalean.

Parropiako besta urriaren 5ean

Duela hamar urte sortuziren parropia berriak,lehen ziren parropiakelgarretaratuz. Gureparropiak San MixelGarikoitz hartu zuen izeneta patroi saindu bezalaeta sei herri elgarretaratzenditu : Luhuso, Itsasu,Kanbo, Ezpeleta, Zuraideeta Ainhoa. Parropiasortzean, erretora zenBeñat Lagourgue apeza, biapez laguntzaile zituelarik :Ttotte Mendiburu,Ezpeletan, eta Roger Idiart,

Zuraiden. Geroztik badakigu Ttote Mendiburu zendu dela eta Roger Idiart-ek osagarriarazo latzak badituela eta Kanbon dagoela mementoan erietxe batean. Joandenurtean Joakin Jaureguy izendatua izan da parropiako erretor berri izaiteko. Saratarrada bera eta Hazparnen zen Kanbora etorri aitzin. Bertze apez laguntzaile bat ereetorri da Kanbora uda hunetan : Sebastien Ihidoy. Azken hau Ezterenzubitarra da etaMauleko erretor zena. Eta hor dugu ere Anchordoquy apeza, Santa Elixabet etxekoomoniera bainan parropiari bere laguntza ekartzen duena ere. Itsasuarra sortzez etaArrangoitzen erretor zena Kanbora etorri aitzin. Beraz igande honetan San MixelGarikoitz parropiak bere hamargarren urtebetzea ospatuko du. 10etan, meza,Kanboko kiroldegi berrian eta meza horretan ongi etorri berezi bat egina izanen zaioIhidoy apezari. Mezatik landa Andra Mari eskolako burrasoek bixkotxa saltze batantolatzen dute.

KANBO

Heriotze : Auzo herrian gertatua izanagatik nahi nuke egun hautan hil izan denPierrot Hirigoyen saratarraz aipamenberezi bat eman. Pierrot bere lanekodenbora guzian gure Arretxeko kolegioanerakasle izan da. Zuzendari ere bai azkenhogoitabat urtetan. Errespetu handikogizona zen. Erakasle arras ona eta mintzaerrexa. Batere zalapartarik gabe bainanfermuki aitzinean iragan diren gaztetxoakikasle plegura onean ezartzen zituenhaste hastetik. Gisa hortan ez du eztaba-da gaixtorik izan. Luze baliatu ez duenerretreta hartu zuelarik oroitzapen arrasona utzi zuen gure herrian. Pena izigarri-an gelditu diren bere ama xaharra, bereemaztea eta hunen familia guziari, gureherriko adixkide guzien partez eskaintzenditugu gure doluminak.Ondarearen eguna : Ondarearen egunaagertu daukute bi toki berezitan.-Plaza Errotan, beti bezala LuixaDaguerre etxekandereak eta hunen ilobaBrunok itzulikarazi dute beren errota.Jende asko bai herritik eta guziz oporre-tan hemen gaindi iragaiten zirenak jin direkuriostasun handi batekin. Hor ikusi dutelehengo denboretan laborari etxetan fami-lien azkurri egiten zen ogi eta artoa bihitikirinerat zer moldetan egiten zuten errotahoriek. Argazkiak ere zabaldu dituzte.Errota hunen itzulikarazten lanean arizandiren lehengo eta oraikoekin ezagutu izanditugun Daguerre familiako lau belaunaldiikusi ditugu.-Bigarren lekua, Eliza. Hor ere agertudituzte segurean altxatuak dagotzinlehengo aldare apaintzeko edergailuakbai eta ere bestaburutan apezekerabiltzen zituzten beztimendu ederrak.Oporretako kanpotiar ainitz ibili da.

SENPERE

EzkontzaIrailak 20, Bruno Sabarots Aldaikoarenezkont eguna iragan da alegerakiAucamvillen, Tolosa aldean, hartzenzuela biziko laguntzat Nelly Stramare StAlbaneko andere argitu bat. Karia hor-tara, familia eta lagunak oro hor zirenbatean, 50 bat hurbil otokarrean joanik,Ttotte Olhats gidari. Ez dira segurenoatu. Izan da kantu, dantza eta ixtorio,eta mahain ona, eta gure euskaldunenkantuak xoratu ditu eta harrotu hangobazterrak. Hobe segur, eta Bruno etaNellyren biziaren segida zoriontsua izandadila. Etxekoer gure goraintziak. Eta huna bertze ezkontza bat ere iragandela gure Makean, irailaren 27an. Elgarribaia eman dute Sylvie Iriberri MakeaHaixekoak eta Didier Mogaburu Azmetargazte sanoak. Ospe handitan oro hemenberean iragan dira eta bukatze ederra :zintzur bustitze, apairua eta dantzaldiaMindegia biltokian. Zoriontsu izan dadilaSylvie eta Didieren biziaren segida etagoresmen herrikoiak bien etxekoeri.

Mendiondoko bestakIragan dira alegeraki, euskaldunki etasanoki. Lekorne xokoan bazen batasuneta gazteria xarmantak badaki bestenongi antolatzen ! Zikiroa arradoa, omoreonean iragan dena, jendea oste handitanetorririk, halaber kontzertuetara. Etaangira jateak bildu ditu bestalierrak osta-tuetan eta Kantirukiren kantaldiak ukandu aditzale, eta nolaz orok kantua maitedugun ! Baigira lagun eta euskaldun !!

Zer pilota partida !Lekorneko bestetako finala arradoa izanda trinketa bete-betean. Batzu gorrienalde, besteak berdeen alde, bazen

mugimendu : gazteria kaldan eta parioakbalantzan ! Alabainan, hi bahiz eta nibanuk, ttanttoa egin nahiz : 2 oren eta 20minuta iraun du borrokak, 9 berdintzerekin(5-8-9-15-16-25-37-42-44). Sorhuet-Kurutcharry 50, Ibarrola-Oçafrain 48. Bai !Bai ! Eta bai !! Holako finala bat urririkikusi izan dugu, lekuko ostaler eta lante-gieri esker. Bai, gure 4 berezkoak fleiteanziren eta lauek merexi zuten borrokairabaztea ! Gora Sorhuet gaurko plazagizona eta Kurutcharry hunen laguna etanolaz ez Ibarrola-Oçafrain pilotari zin-tzoak. Bai, gure esker herrikoiak ere gureherriko bi ostaler ezagutuer, J.C. Dermit,X. Etxebarne, eta Karrikarte gure lehen-dakariari ! Eta segur hoin oste handitanetorri diren pilotazaler !

LotoGure haurren eskola elkarteak antola-turik, lotoa egina izanen da urriaren5ean, Makea Mindegian, igande ara-tsaldez. P.I.

MAKEA- LEKORNE

Finala ederra, pilotak irabazi du eta behar dugu zabaldu

Euskal Bixkotxa hoberenarenlehiaketaren irabazleak eta

kofradiako kide batzu

Antolatzaileen taldea

Page 5: Herria 2975

5

SEGIDA LAPURDI SEGIDA

SortzeIrailaren 19an jin da mundu huntaratPatricia eta Eric Houareauren hiruga-rren haurra, Zepuru auzogunean. Joanadeitu duten bigarren alaba osagarrianeta zorionean haundi dadila. Goresme-nak burrasoeri!

Herriko bestakEgitaraua : Urriaren 3an ostirale ara-tseko 8tan trinketeko gelan Talo ta xin-gar, Makeako Jostakin taldeak emanenduen antzerkia. Larunbat aratsean 8tan

zikiroa herriko gelan, ondotik dantzal-dia, oihaletxe azpian plazanKolokarekin. Igandean 11etan mezanagusia eta besta komiteak eskaini janaitzinekoak Seroratean, aratsaldeko4ak eta erditan Oreka zirko ikusgarriak,aratsean aingira afaria Harambourejatetxean 05 59 29 66 16rat izenakemanez. Urr iaren 11n larunbatez,goizeko 8:30tan abiatuz trinketetik ibilal-diak oinez edo mendi xirrindulaz. Ongietorri eta besta on deneri!

Idoki elkarteak antolaturik, Behikiaren eguna iraganen da lehen aldikotz Eskiulan,urriaren 4ean, ibiakoitzez, Maritxu eta Henri Castillon laborarien Mateua etxal-dean : egun osoan, 10:00-17:00, etxe merkatua (gasna, ahatekia, xerrikia, sagarjusa, arnoa, eztia, erreximenta, tisanak, ogia...), 11:00 etxaldearen bisita, 12:00kalitateko urratsen aurkezpena, 12:30 bazkaria (errekiak, 12 euro), 15:30 erosle etahazleen arteko solasaldia eta animazione desberdin. Bezperan haatik, urriaren3an, ostiralez (20:30), Hazparneko Elgar zentroan, Jean Baptiste Traversacekonomialariaren mintzaldia : “Zuzenezko salmentaren garapena”.Idoki (180 kide) kalitateko ekoizpenetan engaiatua da errotik eta salerospen bidelaburrak bilatzen ditu, ararteko ahal bezain gutirekin, kalitateko laborantzaindartzeko xedez. Heien ekoizpena bururaino eremanez, erran nahi baita zuzenkisalduz, etxe ekoizleek irabazia etxaldean berean nahi dute atxiki. Bide hori ga-rrantzitsua da etxalde ttipientzat, merkatuaren gora-beheren menpe ez izanez.Zuzenezko salmentak bideratzea da eraginkorrena...

IZTURITZE

Sortze : Agorrilaren 25an bigarren neska batez aberastu da J. Marc eta Maite DupinBeñatenekoen familia gaztea. Mementoan Donibane Garazin dute egon lekua, bainanMaiteren sort-etxean ari dira beren egoitzaren moldatzen eta laster herritar izanen ditugu.Hobe segurki. Goresmenak aitama eta etxeko guzieri eta Alice Klaire sortu berria haundidadiela osagarrian horien guzien maitasunean.Bestak : Joan dira aurtengoak ere, ezin hobeki, girorik hoberenean denbora ederralagun, jendalde gaitzak hartzen zuela hastapenetik bururatzeraino. Zer galdegingehiago ? Igandea bakarrik aipatzeko, domaia zena, goizeko mezak ez baitu merezizuen arrakasta ukan, beharrik aratsaldean besterik zen saldoan etorri baita jendea herri-tar eta kanpotiar. Denak loriaturik atxiki gaituzte, Primadera deitu Arbonako dantzariek,Anhauzeko makil eskolako haur, gazte ala helduek eta Lasako Kabalkadak, 100dantzariz goiti baitziren ttipienetarik zaharretaraino. Bazen zinez begi beharrien ase-tzekoa Adartza talde famatuak alaiturik. Biba zuek, goresmenak holako besta ederrakeskainirik denen plazerrentzat. Hitzordua helduden urtean Kabalkadaren 40 urteakospatzeko. M.G.

Aste aski ilunaAinitz tokitan bezala, Oztibarren ere izan dugu guhauren doia mugimendu joandenastean. Astelehen eta asteazkenean, Ibarla, Bunuze eta Jutsin gaitzeko jauneria etorrizauku goizean goiz jeikirik argia gaberik, galdezketa eta ikerketa egiterat, gero berekinpresuna batzu eramaiten zituztela.Behar da ikusi sinesteko zertaratuak giren, egun osoan hoinbertze gizon etxe aitzinetan,haboxiak tente, bizpahiru barnean. Gero ikusi ahal izan ditugu ere zonbait xuriz beztiturikospitaletako xirurjentak iduri hauek, ADN hartzen nun nahi. Hor zaudenak beren lanarenegiten ari ziren ukan duten manuaren arabera eta ez dira hobendun baitezpada, bainanordre emaile horiek zer dute bada buruan holako antzerkia egin arazteko untsa ezagutu-ak diren jenderi buruz, denek badakigularik zoin zuzen eta onhestak diren, salbu horiekderamaten politika ez dukete gostukoa. Zer pentsatu behar dute otobusaren beha zeu-den eskolierrek, zeren horiek beren bizi guzian oroitean ukanen dute ikusi ahal izanduten itsuskeria hori. Neri pertsonalki gogoratu zaut 1944ko udan herria inguratu zute-larik alemanek, ba omen zirelakoan makizarrak hemengo oihanetan eta oraino ikustenditut ganbaran sartzen, ni haurra ohe ttipi batetan. Erraiteko haurren ikusia ez delaahanzten. Pentsatuz ez dugula berriz holakorik ikusiko eta jasanen, eta probokazione batizan bada ere, gauden zintzo eta segi dezagun gure bizi normala bakotxak gure fami-liaren goxotasunean. P.L.

OZTIBARRE

Ezkontza : Duela zonbait egun ezkondu zauku Azkarateko David Acheritogaray bizilaguntzat hartuz Donazaharreko Maialen Etchebarne. Goresmen beroenak bikote berriarieta bien familieri, bizi ditela urostasunean. Bietan goresmenak, laborantza eta artzain-goan segitzen baitute. Hea, hoinbertze artzain xakur den etxean, artzain gaiak ere lasteretorriko direnez ?Eri : Baditugu zonbait eskuin eta ezker. Agian laster sendatuko dira, kuraia on guzieri !

IHOLDI

Deiadarra elkarteaantolatzaile, ohiko Xal-bador eguna urriondarreko dugu. Urri-aren 25ean eta 26aniraganen da, asteburuoso batez beraz, “Xal-bador eta duela 100urteko Urepele” uka-nen duela lematzat.Pantxoa eta Peio-klarunbat aratsean(21:00) eskainikoduten kantaldi ede-rrarekin hasiko da.“Luxuzko gonbidoak”ditugu Ospital eta Carrere kantariak, dioJoxemari Iriondok. Bi kantari talendu-tsuak agertuko dira bost musikarirekin,talde indartsu bat beraz, azken diskakokantuak bai eta beren errepertorioklasikokoak emanez, plazan (sartzea 10euro), kontzertua aitzin talo eta xingar.Biharamunean, igandean, 9:30 Xal-badorren etxolarat eginen da bi orenekomendi ibilaldi bat, etxola eta Urepelekoinguruak hobeki ezagutzeko. 10:30 meza

nagusia, nahi dute-nentzat. 11:30 Xal-badorren hilobiaitzinean omenaldia,Erramun Martikorenakkantuz lagundurik.Goiz guzian bertzalde,Urepeleren argazkizaharren erakusketa.12:30 herri kirokak :sokatira, sega, orgajoko, lasto altxatze, biherriren artean, Do-nazaharre (Baxe-nabarre) eta Mutriku(Gipuzkoa). 13:30

bazkaria pilotalekuan, Erramun Martiko-renak alaiturik (tokiak urriaren 20a aitzinatxik : 06.24.33.29.95 edo00.34.665.707.804 ; bazkaria eta bertsusaioa : 20 euro). 15:30 bertsu saioa :Jon Enbeita, Uxue Alberdi, TxominEzponda, Andoni Egaña, gaiemaile Jo-xemari Iriondo ; memento berean, hau-rren xokoan, herri kirolak haurreri egoki-tuak. 17:30 erromeria trikitilariekin herrikoplazan.

Adin ederrak : Urteko undar ateraldia eginen du urriaren 14ean, asteartearekin, AdinEderrak. Plazatik partitzea goizeko 8etan. Izenak eman behar dira usaiako tokietanigande 12ko.Mezako tenoreak : Ibiakoitzean, 21.00etan, Landibarren. Igandean 9.00 orenetan,Mehaine eta Armendaritzen, 11 orenetan Iholdin eta Heletan. Herritarra

HELETA

Sortze : Irailaren 21ean sortu da Baionan Iban Larteguy, Frantxoa eta Christelle-n lehenhaurra. Familia hau bizi da Olhasur auzoan, Haize Ziztua etxe berrian. Irailaren 24eansortu da Baionan Maylis Urthiague, Gérard eta Bernadette-n lehen haurra. Familia haubizi da Plazako auzoan, lurrixka etxean.Ezkontza : Joanden larunbatean ezkondu dira Jon Aguerre (Josep Xelako Bordakoarensemea) eta Rachel Bessou (Bastidarra). Bikote hau herian kokatua da, Oliosenekokasko hortan. Goresmenak eta zorionak bikote gazte huni !Heriotze : Joanden ostegunean, zendu da supituki Baionan, Pierre Guillaume 62 urte-tan. Olhasur auzoan, Piarresenea etxean bizi zen bakarrik, bee anaia Gabriel iraganabenduan galdurik. Ehorzketak astelehenean iragan dira Itsasuko elizan.Ganer hustea : Herriko besta komiteak antolatzen du Ganer edo Selauru huste hau, 9.aldikotz, Errobi Zola auzoko besta kari. Txistulari ostatu aitzinean iraganen da heldudenigande goizean, urriaren 5ean, bazkari tokian berean.

ITSASU

SortzeBuruilaren 25ean Elizaldeko Mirentxu Lako eta Jean Claude Aguerre familian ongi etorriegin diote hirugarren haur bati ; bi alaben ondotik huna orai seme bat deitu dutena Janin.Goresmenak burasoeri eta sortu berriak izan dezala bizi zoriontsu eta luze bat.

EzkontzaJoanden ibiakoitzean izan ditugu ezteiak gure herrian. Salako Nadine Irumek hartu dusenartzat Gamue Zohaztiko Patrick Berçaitz eta hunen etxealdea den Mendiburian bizikodira, Nadinek segitzen duela bere haurtzaindegiko lana. Orain gure aldetik goresmenakeskaintzen diozkategu eta beren bizi berria iragan dadila urostasunean.

JUTSI

Eskubaloia : Garaipen eder batekin itzuli da Asson herritik Irisartarrak elkarteko taldenagusia, 34-27 irabazirik. Partida erditan 11-11 ziren. Gero dira airatu, 25-15 eremai-teraino eta ondarrera sasoineko lehen garaipena ardiesteraino. Bigarren taldeak etxe-an irabazi du 27-21, Saint Pierre du Mont-eko landestarren kontra. Bi partida eta bigaraipen, segi bide beretik ! Bertze taldeentzat, izan da orotarik.

IRISARRI

Heriotze : Baionatik jin zauku berria Pierre Richard mediku berezitua pausatu zela 89urtetan. Gure auzapez ohiaren senarra zen eta atxikiak dira oraino herriari eta hemendaukaten etxeari. Agur bero bat jaun Richard zenari eta dolumin bizienak familiakoguzieri.Sortze : Etxeparean bizi diren Kathy Larzabal eta Benoit Sallagoityk ongi-etorri egindiote beren lehen haurñoari, nexka bat, Elorri izendatu dutena. Zorionak aitameri etabizitza urosa sortu berriari.

ARMENDARITZE

Musa : “Aire Ona” adin ederreko elkarteak antolatzen du helduden igande 5ean muslehiaketa handi bat Donoztirin Pilota ezker paretan. Ez da erretretatua izan beharrikparte hartzeko. Sari ederrak segurtatuak dira multxo handiarentzat. Elgarretaratzeaaratsaldeko 2 orenetan zuzen. Jin nonbre handian, ez zauzue segur dolutuko.Aitzinetik ongi etorri ta milesker guzieri. A.A.

DONOZTIRI

“Goxoki” : Joanden ortzegunean, denbora zinez ederrarekin, 80 lagun abiatu diragoizeko 8.00tan bi autobusetan, Xiberuan barna, Baretous-en barna, Aspe-ko hara-nari petik gora, Borce herrixkan geldituz, abere basen parkea bisitatzeko. Hor, kabalaguzien artetik, hartzen ikusteak eta horien biziaren berri jakiteak du ikuslierra gehienikinteresatu. Eguerditan, Canfranc herrian bazkari ona egin ondoan, ez da geltoki fama-tuaren ongi ikusteko paradarik izan, kasik kukutua baitago obretan direlakotz. Gibele-ratekoa, mugaz bertzaldetik egin da ; Jaca-tik Yeso-ko urtegira eta Iruñen barna be-rriz herrira heltzeko. Hola, bidaiaria ohartu da bazterren desberdintasuna zoin denhaundia. Itzuli luzea bainan ederra gozaturik, lorios sartu dira denak etxera.Euskal dantza ikastaldiak : Urrihunen hastapenetik, Arrola taldeakdantza kurtsoak proposatzen ditu hel-duentzat, ortzegun aratsetan 20.00tanPlaza Xoko gelan. Denerik idekiak dira.Parada ederra dantza jauzi, fandango,arin arin, larrain eta bertze ikasi nahidutenentzat. Xehetasun gehiagoren-tzat, deitu Antton : 05.59.37.48.52.Bestalde, haurren dantza errepikak abi-atzen dira urriaren 3tik goiti. Urte osoan(bakantzetan salbu), dantzari gazteakbilduko dira Plaza Xokon ostirale aratsguziz aratseko 19.00tik 20.00ra.Xehetasun guziak ostirale huntanemanak izanen dira.Errugbia : US Nafarroak Baigorriko zelaian errezebitu du Landesetako Saint Paul lesDax eta nagusitu da 15 - 9 partida gogor baten ondotik.

BAIGORRI

AIHERRA-ANTZUOLA, elgarretaratzeeguna, urriaren 12an. Izenak eman

behar Herriko Etxean, urriaren 9ko !Horra 24.elgarretaratze egun haundiahurbiltzen ari zaukula. Belzuntze etaAiherrako Herriko Etxeek egitarau abe-rats bat eskaintzen daukute. Horra nolairaganen den. 11etan, AntzuolarreriONGI-ETORRIA Denen Etxean.Eguerditan, Uhauneko eiheraren bisitaldigidatua. 13:00-tan trinketean, aperitifaHerriko Etxeak eskainirik. 13:30 tanbazkari herrikoia, Denen Etxean.Bazkariaren saria : 12 euro helduentzat,

eta 6 euro 10 urtez petikako haurrentzat.Egun osoan, kantu eta dantza, KIKI Bor-datxo bere musikari lagunekin. Izenakeman behar dira aitzinetik Herriko Etx-era deituz (05 59 29 64 02), urriaren9ko (ortzegun arratsa) berantenaz.ONGI ETORRI DENERI !

Hartu eta libratuJoan den astean izan mugimenduarenkarietara, gure herrian ere 2 presunaarrestatu dituzte, eta hauien etxea miatudute. Eñaut Elosegi eta Patricia Martinonherritar senar emazteak kargurik gabeutzi dituzte, beste 13 arrestatuak bezalafuntsean. Halere, zer arrabots eta furfu-ria, deus gutirentzat !Iduriz, Frantzian debekatua ez den eus-kal partido politiko batetako kide edo hur-bilekoak dituzte hunki nahi, ondoriozgalde asko sorrarazten baitu holakoegoerak : nor nahik ez ote du dretxorikedozoin partidu edo mugimenduetanparte hartzeko ? Holako egitateekin,adierazpen l ibertatea edo “ l iberted’expression ” delakoa ez ote da zango-pilatua, diktadura pean diren beste erre-suma batzuetan bezala ??

AIHERRA

Duela 2 urte, jokoen ondotik, Aihertar taAntzuolarrak Denen Etxera hurbiltzen

BEHIKIAREN EGUNA ESKIULAN

Arrola dantza taldea 2008koBaztandarren biltzarrean

Xalbador Egunaren presentape-nean, Joxemari Iriondo, Itxaro

Bethart, Peio Ospital

XALBADOR EGUNA UREPELEN

LASA

Page 6: Herria 2975

Euskal laboraria, ttipia sortzetikEz naute ibiliko inoiz Parisetik

Ez da oraino hila nausi handi huraGutartean baitago delako señurra

Laborari xumeak emanak auzitanEntzun ta ikusiak dira berrikitan

Izena estakuru, zer egin bertzelaIduri ta euskara goresten dutela

Laborari auzia, nahiz lurperatuHizkuntzaren ildoa duzue goratu

Aipatu izan dira hinki eta hankakXakurren xanpak eta xerrien kurrinkak

Mende eta mendetan podere nahianEtsairik handienak dauzkagu herrian

Xiberutarren hitza izanez “perfeita”Aldatu prefeta ta berdin suprefeta

Xiberutar haurride, ez naiz zuen kontraBainan “Olu” galtzean, “Baiona” hor da ta

Gamarteko Mixeli, iraun eta atxikEz duk bertze biderik, segitzea baizik. E. Alkhat

Ba ote dakizue Frantzian ezdela lau haurretarik bat baizikKatiximan ibiltzen ? Ez da ha-rritzeko Elizako buruzagiekhori ikustean, arras arrangu-ratuak badira ere. Hementikhogoi urteren buruan zer bi-lakatuko dira oraiko gazteaketa burrasoak ? “Jesus”,“Sakramenduak”, “Eliza”, hitzhoriek osoki arrotzak izanenzaizkiote. Gure herriak paga-notzen ari dira emeki emeki,axalez erakutsirik ere erlisioneageri bat. Iduri dute gure etxe-tan diren zurtaia ederrak eder-ki tindatuak bainan barnezbipiek janak eta hunki ordukoerortzen baitira dena errautsa.Hori erraiten dut batere espe-rantza galdu gabe, baitakitbadirela han hemenka fede-dun kartsuak, bai haurretan,bai gazteetan bai burrasoetan.Bainan guti ! Gauzak direnbezala ikusi nahi baditugu.Nuntik hola epeldu da guresinestea familietan ?-Erran dezaket lehenik biziaosoki aldatu dela azken berro-goi urte hauetan. Eskolahandietan ibiltzen dira oraigure gazteak eta hanentzuten dituzte sinestea ina-rrosten dituen erakaspenbatzu. Ohartzen dira orduan,haurrean ikasiak lurrerat botadituztela jakitate berri horiek.-Bertzalde ama ainitz kanpoanlanean hasi dira eta etxe-ratekoan, ez dute beti ez in-

darrik ez gogorik haurren la-guntzeko eskolako lanetaneta ere fedezko urratsetan.Igandetan nola ez pausa, asteguzian lasterka ibili ondoan, johunat jo harat hats hanturik !-Azken urte hauetan Internetkomunikabide berri horiezagutu dute haurrek etabadakite ongi baliatzenikasteko bainan erejostatzeko. Ainitzek eskukotelefonoak badituzte eta ahalduten guziz mintzo diraadixkide batekin. Gertatzen daauzokoak ez dituztela betiezagutzen bainan urrun bizidirenekin mintzatzen dira.-Gehiago dena ohartzen giraere aitzinean katixima segitudute burrasoek dituztelaElizak emaiten dauzkigun e-rakaspenak gutiesten. Nuntikhaurrek Elizako bidea etaamodioa ikasiko dituzte berenaitamek ez badiote etsenpluaemaiten ? Ez da harritzekozortzi bederatzi urtetanikusten baditugu haurraklehen aldikotz katiximan egi-ten kurutzearen seinalea etaikasten Gure Aita eta AgurMaria.Balitake oraino zer erran gaihortaz (ez ditut aipatu telebix-ta ez eta ere berebilak ez etabestak, horiek ere gure biziakanbiatu baitute).Alta zer lan ederra ez dute

egiten katixima egileek hau-rrekin ! Goxotasunean e-rakusten diote nor den Jesus,zer egin duen, otoitz egitendute, mezak preparatzen di-tuzte eta emeki emeki ikastendute fededun izaiteko behardela bertzeeri pentsatu,bertzeak lagundu, ona izan.Bainan burrasoek ez badituzteetxean laguntzen etsenpluaemanez, katiximan haurrekukanikako Ebanjelioaren hazionak zer fruitu eman dezake ?Lurden ikusiko dugu IzpirituSaindua lanean ari dela ixil ixi-la Elizan eta munduan eta se-gur niz hantik esperantzaz etakuraiaz beteak etxerat itzulikogirela.Nahi nuke orroitarazi ez delafededun bilakatzen egia zon-beit ikasiz. Hori ez da aski !Fededuna da otoizlari denaeta ere gizon guzien zerbitzarieta Ebanjelioaren mezulari.Gure herriek eta familiek ezdute galtzerat utzi beharJainkoak eman daukunfedearen aberastasun pare-gabea. Elizaren ixtorioari be-hatzen dugularik ikusten di-tugu erresuma batzuetan gi-rixtinoak arras guti ospe han-dia ezagutu ondoan (pentsahemen ipar Afrikari).Ez dezagun ahantz Jesusekgaldegin daukula izaitea lurhunen gatza eta hain maiteduen mundu hunen argia !

Jean-Pierre Etcheverry

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Konpreni daiteke zertako Ingrid Betancourt ez den herriratzen, nolanahiago duen bizi Kolonbiatik kanpo. Alabainan, mehatxatua da F.A.R.C.-ekoen ganik eta hobe da harentzat urrun bizitzea. Mundu zabalean badirabahituak, bereziki Somalian, Afganistanen. Batzu politikaren gatik, gehienakhalere diruaren gatik.

***Zertako holako arrabotsa ? Hau da egiten dudan galdera. Baiona poliziazbetea, bereziki Baiona ttipian, beren buruko kapusailekin ikus zitezkeelatelebixta guzietan. Hamalau jende arrastatuak, etxeak miatuak, Batasunaalderdiaren egoitza haien artean, Parisetik jinikako jujeen aitzinean. Iduri zuengaixtagin batzuen ondotik zabiltzala. Bi egun oso batzu, hiru besteak, dirahamalau presuna horiek egon direla polizien eskuetan jakin nahian nola bizizen Batasuna alderdia, zer harreman zituen Hegoaldekoarekin, jakinik hanlegez kanporatua dela alderdia. Bi egunen buruan libratu dituzte hamalauak.Zertako ote holako komedia ? Eta gero ? Barkatuko didazue irakurle maiteak.Eta gero ? Putza bero.

***Barneko hautaketa : Senatu berria, edo hobeki erran, berriztatua bildu da urri-aren lehenean eta, egun hartan, hautatu du bere presidenta hiru urterentzat.Arramoldatua izana da, ezkerreko 23 senadore berri jarriko baitira hangobesaulkietan. Uzten du bere kargua Poncelet jaunak, bainan ez eskuak hutsik.Alabainan, hil artio biziko da 200 metrakarratuko bizitegian, beribil bat beregidariarekin bere zerbitzuko eta nik ez dakit zer gehiago. Frantziak alda-rrikatzen duen lema famatuan, “Liberté, Egalité, Fraternité”, ikusten da zeinederki zaindua den bigarrena, delako “berdintasuna”.UMP alderdiak egin du bere hautaketa. Aurkeztu dira hiru : Raffarin jauna,Larcher jauna eta Marini jauna, besaulki gorenerat hupatzeko. Hilabete sariazgainera (11.000 euro) bada bizitegia urririk zerbitzu guziekin eta doakonohorea, bigarrena dela Frantzian Errepublikako presidentaren ondotik. Ainitzekpentsatzen zuten jalgiko zela Raffarin. Ez da hala izan. Larcher jaunak eremandu guduka ixila, hala baita beti senadoreen artean.

***Errugbia : Etxen jokazen ziren Baiona irabazle Toulon-en kontra (19 eta 15)eta Mont-de-Marsan galtzale Montpellier-en aurka (22 eta 16). Bertze biekgaldu dute kanpoan : Akizek Brive-n (41 eta 9), Miarritzek Clermont-Ferrand-en (32 eta 6). Sailkapen orokorrean Baiona 2, Miarritze 9, Akize 10 eta Mont-de-Marsan azkena. J.H.

Urriaren 3a : Ostiralea • 07.00: Goiz berri : Ximun Carrere

Kanaldudez…Urriaren 4a : Larunbata

• 11.00: Aitzina ! emanaldi berria. • 12.00 : Petzero.• 14.30: Errubia: BO/Montpellier• 18.30: Zango balona : Aviron /Calais• 20.30 Errubia : Akize/Aviron

Urriaren 5a : Igandea.• 09.30: Gure arbasoak Leitzatik.• 10.30: Meza Donapaleutik • 15.00: Errubia : Donibane Lohizune/ Bokale

Tarnose.Urriaren 6a : Astelehena

• 10.00: Gure arbasoak : Donaixtiko RamuntxoIriart

• 19.00: Zer dioxu : Ander Lipus etaChristiane Etxaluz.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

KATIXIMA SOLAS

EUSKAL IRRATIAK

D Mailako Hizkuntza GaitasunAgiria-ren urriko txanda

Urriaren 11n, larunbata, idatzia, eta hau gaindituz gero,urriaren 18an, larunbatez ere, ahozkoa. Azkerketa iraganen da Gaztelu Berrian dagoen IUTean,Euskaltzaindiaren egoitzaren ondoan dena.Bestalde jakin, Euskaltzaindiak azken aldikotz antolatuko duelaurri honetan D Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria (EGA)azterketa. Euskal Autonomia Erkidegoan eta gero Nafarroangertatu bezala, Iparralde huntan ere Hitzarmena izenpetu duEuskaltzaindiak Euskararen Erakunde Publikoarekin eta azkenhonek antolatuko du ondoko urtetako euskararen egiaztapenahemen, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

IBAI-ERREKAKIBAI-ERREKAK elkartea sortuko da urriaren 9an, ostegun arra-tsaldeko 16,30an Bidarteko ESTIA 2 egoitzako zenbaki 21a duenareto nagusian. Elkarte hunen helburua da hidroeletrika bultzatzeaEuskal Herrian.Asmoaren bultzatzailetan aurkitzen dira ECTI (erretretadunen elkartea),HEMEN (Euskal Herriko ekonomia suspertzailea), ARDATZA (EuskalHerriko eiheren adixkideak), EKHIGEO (Xiberoan energia berriztagarrienbultzatzailea) eta ESTIA (Bidarteko injinadore eskola).Batasunetarik bertzalde, IBAI-ERREKAK-en helburuek intresatzen dutenedozoin presunak edo enpresak parte hartzen ahalko du eta etortzenahal da lehenbiziko Biltzar Nagusi hortara. Huna zoin izanen diren solasgaiak : ekimena nola abiatu den, araudien aurkezpena eta onespena,zuzendaritza batzordearen izendapena, urte sariaren finkatzea, hurren-go eginkizunak, beste galderak...

ARGAZKILARIEN BILTZARRABururatu da aurtengo Argazkilarien biltzarra, Donibane Garazin, “sua”zuela gaia. Argazki ederreneri banatu dira sariak. Argazkilari profe-sionalez osatua den epaimahaiak sari nagusia (450 euro) eskaini dioBigorre eskualdeko Claude Cassiau Haurie jaunari. Publikoarensaria (300 euro) ereman du Laure Texier urepeldarrak eta DonibaneGaraziko herriko saria (250 euro) Marc Breard-ek. Helduden urtekoArgazkilarien biltzarreko gaia : “Ura”.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Urria 4an, 14.00 : JMJ Sydney 2008 –Munduko Gazteen Egunak –lekukotasuna – JoëlleEyherabide.Berriz zabaldua : Urriaren06an (23.00) ; 07an eta 09an,14.00 eta 20.15

Urria 5an, 20.15 :

“Pauloren urratsetan bida-ri“ Petto Olhagaray, 15. par-tea.Berriz zabaldua : Urria 08aneta 10an, 14.00 eta 20.15

OI GAIXO LABORARIAEZTERENZUBITIK

MEZAEUSKAL TELEBISTANEuskal Telebistak Ezterenzubikomeza zabalduko du urriaren5ean, 12an eta 19an, 10:00etan,bigarren katean.

BORDELEN EUSKAL KULTURA INDARREANIrail ondarraz geroz eta urriaren 15a arte, ikusgai da “Halles des Chartrons” deitu erakusgelan “Batekmila-Eu-skal munduak” erakusketa, Euskal Kultur Erakundeak muntatua, Bordeleko hiria eta Euskal Etxea partzuer.Egun guziz idekia, 11:00-19:00.Bertze hitzorduak : urriaren 3an, ostirala (19:00) Mikel Duvert antropologoaren mintzaldia euskal sustraietaz,Euskal Etxean, Bestalariak taldea ere hor bazterren alaitzaile ; urriaren 4ean, Zpeiz Mukaki-ren dantza ikus-garria Bordeleko karriketan (Dijeaux atea eta Sainte Catherine karrika), larunbat aratsaldez (15:00-19:00) ;urriaren 11n, larunbata (20:30), Bestalariak eta Kantuka koroak Jondoni Petri elizan, urririk ; urriaren 14ean,asteartea (20:30), Utopia zinegelan, “Nomadak TX” filma ; urriaren 18an, larunbata (19 : 00) literatura gaual-dia Euskal Etxean : B. Atxaga, K. Junkera, I. Borda.

Page 7: Herria 2975

7

15. IHIZTARIEN KOPA HORI GARATENEANETA LIGAKO GAZTETXOEN FINALAK

LEGEZKO ABISU

Ibarrola - Bessonart . . . . . .50Heguiaphal - Oçafrain . . . .30Holaxet doa udazkeneko lehi-aketa hori Donibane Garazinberezko eta amatur nahaste,ikusleetan kanpotiar gutiagobaina usaiako hek ez amoremaiten astelehenetan. Astehuntakoa Ibarrolaren errexta-sunak du bereziki markatu,Oçafrainek berriz iduri, berelagun xaharrarekin, alde hobekigustatzen dela kontra baino.Haatik Senpereko eta Xuberokobi gazte horiek ezagun zutengostuz zirela biak ere hobere-nen konpainian, hor ofizioazailago iduriturik ere. Oren bateterdi ezbaian iraun dudenaden partida horrek aldihuntan. Heguiaphalen zazpisake eta Ibarrolaren bede-ratzirekin. Holako makur haun-dian, jendea ez da zenbait aldizbezala berotu.

SEGIDA-Helduden astelehenean besteurratsa : Sorhuet-Mayte ikusikoditugu hor, Bielle-Ducassourenkontra. Hor biak gazteak, bainagazte haatik Sorhuet ere, ainitzpartidetan agertzen den bezala.-Oroit beste hiru astelehen iza-nen ditugula, urriaren 13, 20 eta27an, Ihiztarien lehiaketa ho-rren bururat heltzeko. 27-anhaatik finala, urte guziz ardu-radunek eskaini zikiroarekin.

LIGAKO GAZTEEN ALDI EBI-AKOITZEAN GARATENEAN-Kadet gazteen finala 4 orene-tan. Huntan ariko dira OlaizolaSenperekoa eta Çubiat Behor-legikoa batetik, eta DibarZuraidekoa eta Laborde Esku-larikoa bestetik.-Junior gazteen finala gerosegidan. Huntan AlexisInchauspe Hazparnekoa eta G.Tambourin Baigorrikoa gero,Guichandut Irisarrikoa eta Carri-cart Luhusokoaren kontra. Pari-orik ez dakit izanen den partidahorietan baina, hau da parioekbaino gehiago balio duena, Li-gako buruzagien gomendioguziekin. Jin dadila ikusleanasai partida horietarat, pilotanhola bermatzen diren gazteekzinez merezi baitute. Zein diraeuskaldunak beren arbasoenohidurak ukatu nahi luzke-tenak ?Huna Ligako lehiaketa horrengazte horien azken emaitzak :Dibar-Laborde, Teletxea-Lucu40-26. Olaizola-Çubiat, Poy-dessus-Lafitte 40-32.Inchauspe-Tambourin, Monce-Salaberry 40-14. Anchordoqui-Ducassou, Sabarots-Garat 40-22. Larunbat arte finaletakoGaratenean ! Hor ikusiko diragoiti ari diren pilotari gazteak,biharko menturan, BeñatInchausperen semea, Guichan-dut eta besteak.

ARBONAN JOKOBERRIOthalepo-Palomes . . . . . . .40Sasco-Arbeletche . . . . . . .36Arbonan, Beñat Abeberry jaunmera zenaren herrian, beti jen-dea biltzen du Ximun Haranekasmatu zuen Jokoberri hortaratkosta hortarik guzitik eta bar-nagotik ere. Barnagokoak bai,Arbeletchen gisa, Othalepo etaPalomes arrosatarrak, Sascotokikoa baztertu dutenak onda-rrean gostaia gosta. Finalazortzigarrena zen hau Biltokineta beharko dute jokatu orainosegitu nahi dutenek. Heldudenlarunbatean segituko duteoraino finala laurdenek 5 orene-tan, Aramburu-R. Dermit etaHeguiaphal-Olaizola lehenik.Gero, segidan Belascain-SaintEsteben eta Sorhaitz-Itoiz.Heguiaphal-Olaizola . . . . .40Etchemendy-Berastegui . .28Heguiaphal xuberotar bipilaketa Olaizola urkoitarrak dutehau ereman, BerasateguikMaitiaren lekua hartua zuelarikeskuko mina gatik. Anartean,ikusiak izanen dira aste huntanlandestarrak, Oyhenart etabesteak.

HEGOALDEAN, AIMAROLAIZOLA KOLPATUOlaizola II - Ruiz . . . . . . . . . .6Titin - Barriola . . . . . . . . . . .46 eta 4 bai, hortan utzi beharukan dute Logroñon SanMateoko lehiaketa haundiarenfinala Titin eta Barriola geldituzberriz ere irabazle. Titinen gan-txo baten biltzeko lurrerat he-rrestaturik goizuetarra ez duhautsia lepo-uztaia bainanbehartua edo holako zerbait.Berehala partida jokatu dutehan zirenekin, hiru bieri.Cabrerizo-Mendizabal I-PatxiRuizek, Tit in eta Barriolariirabazi dietena. Senda bedilaster Aimar.Koka - Peñagarikano . . . . .22Capellan - Eulate . . . . . . . .19Han berean, Adarragan jokatudutena hau ere.Irujo - Laskurain . . . . . . . . .22Gonzalez - Pascual . . . . . .21

Nagore - Altuna . . . . . . . . .22Antxia - Garmendia . . . . . .20Legorretan jokatu dira haukbiak.Aritz Lasa - Mixelena . . . . .22Bengoetxea VII - Arretxe . .17

Urdaniz . . . . . . . . . . . . . . . .22Mikel . . . . . . . . . . . . . . . . . .20Igantzin ikusi dira bi partidahauk.Nagore - Arretxe . . . . . . . . .22Urdaniz - Altuna . . . . . . . . . .4Agoitzen egin da hau, PatxiEugiren herrian.Xala - Harizmendi . . . . . . . .22Capellan - Arruti . . . . . . . . .18Donoztir in jokaturik, ipar-raldean, horra lekuindarra etdonamartiriarra irabazle.

Bego

SCP LARCHER JAUREGUI SARRAILH

Notaires associés1 rue Pierre Rectoran

64100 BAYONESARL IRIARTE

Siège social : Sorro Malda, quartier Lehenbiscay

64310 SARERCS BAYONNE 434 450 847

Aux termes d’une assemblée généraleextraordinaire des associés, tenue ausiège social le 27 septembre 2008,Monsieur Alphonse IRIARTE, co-gérant de la société a démissionné desa fonction de gérant à compterrétroactivement du 1er juillet 2008,démission acceptée par ses associés.En conséquence, reste seul Gérant dela Société à compter du 1er juillet2008, Monsieur Jacques IRIARTE,demeurant à SARE, Maison SorroMalda, quartier Lehenbiscay.

Pour avisJacques JAUREGUI

SCP Laurence BERNARD Caroline ORON,

Notaires à SAINT-TROPEZ (Var) 11,Boulevard Louis Blanc

Avis de constitutionSuivant acte reçu par Maître LaurenceBERNARD, le 22 août 2008, a été cons-tituée une société civile immobilièrecomme suit :Dénomination sociale : SCI MAITE-CHU.Siège social : ARCANGUES (64200),Chemin de Larrebidea.Durée : 90 ansCapital social : 1.150.000,00 EUROSObjet : l’acquisition, la propriété, lamise en valeur, l’aménagement, l’admi-nistration et la location de tous bienset droits immobiliers et notammentd’une propriété située à ARCANGUES(64200).Co-Gérants : Mr Werner GERBER etMme Magdalena GERBER-SCHUEP-BACH, dt à CH 4310 RHEINFELDEN(SUISSE) Stadtweg 6,Parts librement cessibles entre asso-ciés. Agrément à la majorité des TROISQUARTS pour toutes autres cessions.Immatriculation au RCS de BAYONNE.Pour avis

Me Laurence BERNARD, Notaire.

ETUDE DE Me BERNARD ET JERÔME GOUFFRANT

NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

Aux termes d’un acte reçu par Me Ber-nard GOUFFRANT, Notaire à SAINTETIENNE DE BAIGORRY, le 6 juin 2008,enregistré à SIE DE BAYONNE POLEENREGISTREMENT le 18 juin 2008,bordereau 2008/741, case n°4, a étéconstatée la cession par,La société à responsabilité limitée« BAR DE LA POSTE », au capital de7.500,00 euros, dont le siège social està BAYONNE (64100) 18 boulevard Alsa-ce Lorraine, ayant pour numéroS.I.R.E.N. 454 029 505, immatriculée auRegistre du Commerce et des Sociétésde BAYONNE.Au profit de Madame Iris SuzanneMANSARD, Tisserande, demeurant àLOUHOSSOA (64250) maison Harna-berria.D’un fonds de commerce de débit deboissons exploité à BAYONNE (64100)18 boulevard Alsace Lorraine.Font partie du fonds de commerce :- l’enseigne, le nom commercial, laclientèle et l’achalandage qui lui sontattachés,- le matériel et le mobilier décrits etestimés, article par article, dans uninventaire établi par Maître Marie-Fran-çoise CARAYOL, Commissaire Priseurà BIARRITZ,- droit au bail des locaux dans lesquelsle fonds est exploité,- Le bénéfice de la licence de Quatriè-me catégorie délivrée au Vendeur parles Services Fiscaux le 3 juin 2004sous le numéro 202/04 déclaration demutation dont une copie demeurera ci-joint annexée aux présentes aprèsmention.Prix de cession : QUARANTE-CINQMILLE EUROS (45 000,00 €), s’appli-quant :- aux éléments incorporels pour38 170 €

- au matériel et au mobilier pour 6 830 €Oppositions chez Maître Jean-PierreABBADIE, Mandataire judiciaire, 4 Placedu Château Vieux à BAYONNE, dans les10 jours suivants l’insertion ou la publi-cité au Bulletin Officiel des AnnoncesCommerciales.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

Maître Jean ETCHEVERRYNotaire

SAINT JEAN DE LUZ

Suivant acte reçu par Maître JeanETCHEVERRY, notaire à SAINT JEANDE LUZ, le 10 SEPTEMBRE 2008, enre-gistrée à la Recette des Impôts élargiede BAYONNE, le 18 septembre 2008,Bordereau n° 2008/1120, case n° 1, il aété constitué une société civile immo-bilière dénommée “SCI DOREMI”, aucapital de 660.000,00 euros, dont lesiège social est à BIARRITZ (64200),Résidence Golf Stream, 7 avenue duGénéral Mac Croskey, constituée d’ap-ports en numéraires, pour une duréede 99 ans à compter de son immatricu-lation au RCS.L’objet social de ladite société est : lapropriété, l’administration et la gestionde tous biens et droits immobiliers.L’acquisition par voie d’achat ou d’ap-port ou la prise à bail, avec ou sanspromesse de vente, de tous terrains etimmeubles bâtis ou non bâtis etachats de parts de SCPI.La gestion, l’administration et l’exploi-tation par location, échange, apport ensociété ou par tous autres moyensquelconques de tous immeubles fai-sant partie du patrimoine social.L’aménagement et la mise en valeur detous immeubles bâtis ou non bâtis.Pour réaliser cet objet ou pour en faci-liter la réalisation, la société peutrecourir en tous lieux, à tous actes etopérations notamment constituerhypothèque ou toute autre sûreté réel-le sur les biens sociaux dès lors queces actes ou opérations ne portent pasatteinte à la nature civile de cet objet.Et généralement, toutes opérationspouvant se rattacher directement ouindirectement à cet objet, pourvuqu’elles ne portent pas atteinte aucaractère civil de la société.Les cessions de parts sont soumises àl’agrément des associés.Le gérant est : Madame LESTANGOdile née BALTHAZARD, demeurant àBRUXELLES (B1180) Belgique, 198Avenue Montjoie.Immatriculation au RCS de BAYONNE

Pour avis.

PILOTARIEN BILTZARRAPilotarien biltzarkideak bilduko dira urriaren 5ean Larzabalen,beren urteko biltzar nagusian.Biltzar nagusian zuzendaritzako heren batentzat beharko dabozkatu. Nahi duenak sartu zuzendaritzan behar du jakinaraziurriaren 2-ko deituz Robert Poulou idazkaria.

Joanden asteko arrastatzeak salatzeko, 2000 lagunbildu dira Baionan, Batasuna alderdiak dei eginik.Goraki salatuak izan dira kanore gabeko arrastatzehoriek bai eta Frantziak ez ote duenez Batasuna alder-dia hemen gaindi ere debekatu nahi. Dena den, arras-tatuak ziren 14 lagunak libro utziak izan dira, kargurikgabe, Batasuna alderdiaren egoitzaren miaketakdeusik ez emanik. Bertzalde, Kalaka ostatuko lau lagu-nak ere urte bat huntan orain preso zaudenak, libratuakizan dira.

Eihera bat erre Baxenabarreko Lohitzunen

Amikuze Lohitzun herriko “ Lunjitegia ” osoki erre da, Uhartiri etaLohitzun artean, irailaren 24-25eko gauean. Sua gauak gauarilotu zen eta ostegun goizeko seiak irian deituak izan dirasuhiltzaileak. “ Euskal herria ez da salgai” euskaraz idatzirikatzeman dute borta batetan, horrek pentsaraz baitezake suanahitara eman diotela. Auzoek baieztatu digutenez, badu 45 urteeihera hortan bizi dela ingeles familia bat, bigarren bizitegi gisaerabiltzen du eihera bastiza, inguruko lur peza batean landarezenbait landatu izan dute denboran, baina orain, 83 urte dituenaita xaharra paperak egiten hasia da Lunjitegia bere haurreipasatzeko. Polizak inkesta abiatu du berehala.

2009-ko urtarrilaren 29-an, Michel Berhocoirigoin,Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartearenlehendakaria auzitegi korekzionalerat deitua da,departamenduko “Chambre d’Agriculture” egitu-rarekin nahasmendua sortzen omen baitu.Michel Berhocoirigoin-ek urte beteko presondegizigorra eta 15.000 euroko isuna arriskatzen ditu,Laborantza Ganbarak aldiz debekatua eta hetsiaizaitea. Perspektiba onartezin honen kontra mobi-lizazioa antolatzeko, Euskal Herriko LaborantzaGanbarak, eta honen sustengatzaileek, EuskalHerriko laborantza eta gizartearentzat lagungarri

den elkarte demokratiko eta bakezalearendebekatzearen kontra diren guziak deitzen dituztebiltzar orokor batetarat, urriaren 11-n, larun-batarekin, goizeko 10-etan, Ainhize Monjoloserat.Afera honetan denak mehatxatuak gira, denensustengua behar dugu.Sozialki zuzena eta ekologikoko erantzulea denlaborantza herrikoiari BAI, elkartze eskubidearenmurrizteari EZ.Laborantza Ganbara ez hunki, Laborantza Gan-barak bizi behar du.

Euskal-Herriko Laborantza ganbara

Jakes Saint Martin, Arbonan bizi den 83 urtekoekonomilaria mintzatzen delarik, umorea betihor dago, nahiz hunkitzen dituen gaiak bizikiseriosak izan. “Burruntzeko multzoa” muntatudu hainbat lagunekin, haien artean GérardZenoni kazetari ohia. Izen hori hartu du Arbo-nan, autobidearen gainetik ezarria den zubiagogoratuz. Hortik A 63 autobidean pasatzenkonda daitezke, kasu eginez haatik, 52000auto ttipi eta 8400 kamioi egunean, heldubaita 40 beribil minuta bakar batean. Bur-runtzeko multzoak kondatzen ditu egunean900 presuna treinean dabiltzanakBaiona/Hendaia artean, eta 115 Baiona/Garaziartean, hauek ere 24 orenetan. Multzo horrekegin galdeen arabera, Baiona/Hendaia trein-bideak 260 trein hartzen ahal lituzke egunbakoitz, beraz bigarren treinbide batek ez dubururik ez buztanik, hainbat gehiago orainoikusi eta, bi eterdi eta hiru milioi eurorenartean estimatua dela bigarren treinbide hori.Burruntzeko multzoak ikusi ditu ere hainbatestatuko eragile eta adituk idatzi txostenpotoloak, AHT eraiki dezakeen RFF sozie-tatearen kontu itsu, ezinkonprenituz frantsesgobernuari aditu horiek emaiten dituztenoharpen karatsak RFF eta SNCFari buruz.Horiek oro hemen gaindiko hautetsien eskuezartzen ditu Burruntzeko multzoak, ikusi nahibaititu ihardokitzen proiektu erraldoiei pisuaduten argumentuak eskutan.

EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARARENSUSTATZE-BILTZAR OROKARRA

URRIAREN 11n, goizeko 10.00-etan

2000 LAGUN BAIONAKO KARRIKETAN

Bakea ta alaitasuna Euskal Herrian

AHT ez da beharrezkoa Burruntzeko multzoaren ustez

Jakes Saint Martin erdian etabere ezkerrean, Gérard Zenoni.

Zoe

Page 8: Herria 2975

8

-Igande arte, Miarritzen, Hego-Ameriketako zinema eta hango kul-tura desberdineri johan zaioten fes-tibala, ikusgarri, hitzaldi, erakusketa.-Asteburu guzian, herriko bestakLekunberrin, Lohitzunen eta Izturitzen.Urruñan, Oletako bestak, igandeanahate-jokoa eta indar-jokoak.-Ortzegunean (21.00), Baionan, LunaNegra kabaretean, “Les P’titst’hommes” kantari taldea.-Ortziralean (20.30), DonibaneLohizuneko elizan, musikaldi berezia,Maurice André tronpeta joile, bereseme-alabak lagun, semea, Nicolas,tronpetarekin, alaba, Béatrice, zahami-olarekin, Jean-Claude Françon organojoile.-Ortziralean (21.00), DonibaneLohizunen, jai-alai ezkerparetan,Arrantzaleak kantari taldeak ospatzenbere 40 urteak.- Ortziralean (20.30) Hazparnen, Elgarzentroan, Jean Baptiste Traversac-enhitzaldia zuzenezko salmentetaz- Ortziralean (21.00) Uztaritzeko elizan,“Betiko gaita” kontzertua- Ortziralean (21.00) DonibaneGarazin, Vauban gelan, MiarritzekoBalet Gaztearen dantza ikusgarria-Ortziralean eta larunbatean (21.30),Larzabalen, Manex Erdozaintzi Etxartkolegioan, “Ibañeta” antzerkia.- Larunbatean, Eskiulan, Behikiareneguna- Larunbatean, Uztaritzen, Errobikokaskarotak elkartearen 40.urteburukobesta- Larunbatean (15.00) Baionan, LunaNegran, Joseph Lafitte eta PhilippeAlbor- Larunbatean (19.30) Azkainen, ber-tsu poteo, ondotik Xoko Ona ostatuanbertsu-afari-Larunbatean (20.30), Miarritzen,Koliseo gelan, William Mercy-ren ikus-garria.- Larunbatean (21.00) Heletan, Itsasoa

ostatuan, Teri-là bikotearen kontzer-tua-Larunbatean (21.00), Beskoitzen,Otxalde taldearen gaualdia,“Ameslari” diska berriaren aurkezpe-na, Pantzo Hirigaray ixtorio kondari.-Larunbatean (21.00), Baionan, LunaNegra kabaretean, Tumbao Calientetaldea.- Larunbatean eta igandean (10.00-18.00), Donibane Garazitik abiatuz,herriko etxeko plazatik, espeleologiaateraldiak Eihalarreko leizetara, LeizeMendi elkartearekin- Igandean (8.30), Baigorritik abiatuz,Auñamendiren ibilaldi neurtua-Igandean (9.30), oinezko ibilaldiaBidarraitik Aritzakunerat -Igandean (11.30), Urruñan, mutxikoakherriko etxe aitzinean- Igandean, Iruran, kilometroak,Gipuzkoako ikastolen besta-Igandean, Larzabalen, PilotarienBiltzarra.-Igandean, Uztaritzen, Lapurtarrenbiltzarra.-Igandean, Hiriburun, Bare-Korkoilakofradiaren biltzarra eta besta.-Igandean, Ziburun, zaharki-merkatuaeta selauru-hustea Untxinauzoaldean. Bidarten ere selauru-hustea herriko plazan.-Igandean, Itsasun, Errobi auzoaldekobestak.-Igandean (15.30), Aiziritzen,udazkeneko kantaldia, EnekoLabeguerie, Pagolarrak, AmikuzeKantuz eta Txilika taldeak, ValerieUhalde eta Benoit Ondars.- Igandean (16.30) Angelun, Arkadiakobaratzelan, “Le malentendu “eta”Léonie est en avance” antzerkiak,Rideau Rouge konpainiak emanik.-Igandean (17.00), Hendaian,Abbadiako jauregian, AmaiaRiouspeyrous eta Bostgehio taldea. - Igandean (17.30) Kanboko elizan,Gaztelu Zahar koroa

MINTZATU DAJoanden ortzegunean, Estatu Batuetako itzulia eginik, Toulon hirian mintzatu daFrantziako presidenta. Dirudienez, gure geroa beltz agertzen da ; krisiaren ondorioakbeharko ditugu pairatu.Denek badakigu zertaratu den kapitalismoa XXI. mendearen hastepenean. Diruarenirabazteko zernahi egiten da, diru gosea beti haundiagoa delakotz. Ez dakit noiz artiobereganatuko dituzten “stock options” delakoak eta diru meta ederra joaiten direlarik,berdin galtzetan uzten dutelarik kudeatzen zuten enpresa.Gaitz horren kontra jokatuko dela gure lehendakaria ? Ikusiko zer lortuko duen !

Ziburun dute beren biltokia, berenohantzea erran ginezake berdin, bainanEuskal-Herri guzian ezagutuak dira etaurrunago ere, gisa hartako artixtak baitira,mintzo gira hor “Arrantzaleak” taldekokantariez. Hain xuxen asteburu huntanospatzen dituzte beren 40 urteak. Kariahortarat, kantaldi berezi bat gaitzaeskaintzen dute ortzirale huntan, aratseko9-etan, Donibane Lohizunen, jai-alai ez-kerparetan. Berak ere kantuz ariko dira bix-tan da bainan gomitatuak dituzte ere hor

kantuz artzerat Nekez Ari, Aritzak, Saibe-rri, A Contre Choeur eta Diabolotaldeak bai eta Paquito Diaz.Berrogoi urtez, urak egin du bide, Arrantza-leak talde horrek ere ba, beti berdin gaztesegituz haatik eta beti berdin erne!.

BATERE FUNTSIK GABE

Erran ginezake kasik batere funtsik gabesortu zela Arrantzaleak taldea. 1968-koudan bidaia bat muntatua izan zen gaz-teentzat hamar bat egun Espainian gaindiibiltzeko, Andaluziaraino joanez. DonibaneLohizune eta Ziburuko Léo-Lagrangeelkartearen gerizapean egin zen hori. 45izan ziren parte hartu zutenak. Heienartean zazpi lagun beti elgarrekin zirenaketa noiz nahi kantuz ari, ardureneaneuskal-kantuak emanez eta berezikiarrantzale kantuak. Beste bizpahiru lasterhurbildu ziren heien ganat eta laster deli-beratu zuten multxo bat muntatu beharzutela, arras kantuari emana, goraxagoaipatu elkartearen kondu haatik, berenlehen erroeri atxikiak segituz beraz.Taldeak izen bat ere behar zuela, izen gisahautatu zuten Arrantzaleak, gazte horietangehienak arrantzale semeak zirela-eta.Geroztik, 37 izan dira denetarat taldeankantuz arizan direnak, gaurko eguneandenak bizi, salbu batto, Jo Sarasola,gazte-gazterik hil zena bideko errekontrubatean, duela 36 urte.Dugun erran lehen urratsetan parte hartuzuten heietarik badela oraino multxo batbeti taldean segitzen duena, hori ere untsagauza ederra baitaTaldeak laster bildu zuen fama pollita.

Lehenik ostatuzostatu ibiliz Doni-bane eta Ziburun,bainan ere kantaldibatzu han-hemenkaeskainiz. 1970-eanbere biltoki berriaestreinatu zuenZiburuko Okinetakarrika-motzean etabere lehen bi diskakatera. Urte hartanberean, Donibanekoikastolak ekar-arazizuelarik BenitoLerxundi, bestahartako lehen parteasegurtatu zuen ezinederkiago.

URTE GAITZA

1971 urte gaitzaukan zuten Arrantza-leak talde hortan!

Orotarat berrogoi bat ikusgarri eskuin etaezker, Pariseko Euskal-Etxean ere izanik!Eta lehen diska handiaren grabatzea,Gérard Luc akordeonixta partzuer, 33itzulitakoak deitzen ziren diska heietarik,arrakasta ederra ukan zuena. Diska harenaxaleko argazkia agertzen dugu hemen,koloreak doi bat histuak baditu ere - 37urteren buruan - oraino arras pollita dagoe-na... Urte hartako berri txar bakarra: ordu arteberen “amatxi “ bezala zuten andereak

beren gisa utzizituela bat-batean, jakiniktaldeko zonbaitekAberri-Eguneanparte hartu zutelaeta hori ezinonetsiz!

KALIFORNIANGAINDI

Ez gira urtez urteariko xeheki kon-datzen nun ibiliaden Arrantzaleaktalde alegerahori. Han-hemenka pikorbatzu hartuko

ditugu, jastaka bezala, handienez-handi.1977-an, Kalifornian izan zen, Ameriketakoeuskaldunek egin baitzioten ikaragarrikoongi etorri beroa!Hiru urteren buruan berriz joan Ipar-Ameriketarat oraino itzuli luzeagoaren egi-terat! Eta handik zonbait urteren buruanegundainokotan bi ateraldi eskualde bere-tarat, aldi bat Estitxu berekin zutela! Bestalde, bi urtez segidan, 1988-an eta1989-an, Bolikostan barna egin zutengaitzeko itzulia!Keinka bertsuan, grabatu zuten beren

lehen CD delakoa, 20 kantu barneanezarriz, 20 urtetarat heldua zela taldea,kantuetarik batto, “Leiho batetik”, MaiteBarnetche zenaren omenez, eta kantubatzuen hitzak Marijane Minaberry-k mol-datuak.Ezin ahantziak ere Korsikan, Kuban, Ipar-Ameriketako Luisiana eskualdean, Réu-nion ugartean, Alemanian, Kanadan,Kenya-n eta hor gaindi egin itzuliak!Aurtengo hitzordu nagusia, asteburuhuntako hori! Oroitzapen liburu argi batateratuz karia hortarat, bai eta bi CD,lehengo eta oraiko kantuekin! Eta heldudenurteko badute jadanik karkula asko eginik,bidaia eder luze bat gogoan. Bainan zer-nahi gisaz Euskal-Herritik urrun johan dire-larik ere, bihotza beti Euskal-Herriandaukate Arrantzaleak taldeko kantariek!Errotik atxikiak baitaude beren xokoari...Eta hemen gaindi eskaintzen baitituzte betiberen kantaldi gehienak. Zorionak beraz eta agian luzaz segitukoduzue bide beretik!

Muslaria

BEREN 40 URTEAK AIROSKI OSPATUZ“ARRANTZALEAK” BETI ERNE ETA GAZTE!

Gehexan Pontto

Mila lagun Lekuineko itxaropenbiradan (1.hasia)

Arrantzaleak taldea Donibane-Ziburuko portuan, 33 itzulitako beren lehendiska ateratu zuenean, 1971-n.

Arrantzaleak kantari Ziburun, aurtengo udan...

Aroa ezin hobea jalitzearekin igandean, mila lagun baino gehiago mugitu diraitxaropen birada horretan. Antolatzailek inor ez dute bere gisa utzi : etor arau jen-deari, izena eman orduko kafe beroa eskainia zitzaion, ibilaldiaren erditsutaniratzeen erdian ura, liranja jusa, sagar xixter bat eta bixkotxa ezti bat hartudituzte ibilkariek. Ibilaldia buruan buru markatua zen, ahalik eta gutiena egi-naraziz bide gudronatutik, iratzealde batzuetan pasagunea espresuki moztuaizan delarik. Hainbeste gaztaina ikusi dugu bide horietan, non pentsa daitekeen,heldu den urtea aurten bezain gaztain urtea baldin bada segurik, larunbat arra-tsaldez ekipo batek ibilbide guzia kurrituko duela gaztainak bilduz, bihara-muneko besta arratsaldean jendeari gaztain erreak proposatzeko gisan anto-latzailek. Aurtengo Lekuineko biradaren emaitzak hauek dira : mila lagun oinezeta bikikoz, bost ehun lagun bazkaltzen, eta 37 000 euroko irabazia, hauxe iazbaino apaltxagoa, baina Landesetatik iaz hurbildu zirenek berek besta bat anto-laturik 20 000 euroko emaitza atera dute. Eritasunaren ikerketakBirada horretan atseginak atseginei gehitu dira : aste osoan metatu pozoinenparte bat bota horrelako egun eztiarekin batera oinez ibiliz leku ezin berdeagotan; Lekuine, Gerezietako bazterrak ezagutu edo berritu, lehenago hor gaindi ond-

doketa ibiliak zirenek, eta, nola ez izena emaitearekin laguntza bat ekarriz, partehartu mukobizidosa eritasunaren ikerketetan. Ezen, eritasun hori jakintsunekberexia baldin badute 1988an, botere publikoek ez dute laguntza handirikezartzen buru egiteko. Lekuinekoa bezalako beste hiru ekitaldi antolatuak zirenjoan den igandean departamenduan, hortik atera dirua ikerketentzat doa osoki,ekitaldien antolatzeko ezin bestekoak diren gastuez aparte.Botere publikoek pikoan ezarri dituzten bi puntu markatu behar dira hala ere,Albert Iron genetikalariak segurtatu digunaz. Batetik, 2000 urteaz geroztiksortzen den haur orori ikertzen zaio ea mukobizidosa baduen, eritasuna han-ditzen hastearekin agertzen delarik baino goizago abisatua izaiten baita familia,eta errealitate horri pzikolojikoki prestatzeko denbora gehiago baitute haurrarenamak eta aitak. Bestalde, pikoan emanak dituzte lurraldeka mukobizidosa zen-troak, eriak eta familietakoak errezibitzen dituztenak. Zentro horietatik hurbilenaAkizen idekia dute, osasun sektoreko mediku, artatzaile eta ikerle des-berdinekin. Lan luze eta ixil horren emaitzak ere hor dira : 1965-ean muko-bizidosarekin sei/zazpi urteren biziraupena zen, orain 26 urtetara helduak gara,eta gaur eritasun horrekin sortzen den haurra berrogeitabost urte arteko bizimenturarekin da. Eriek ihardokitzen dute hobeki orain, baina horrek badu kostu handia ; erreme-dio meta bat egunero hartzeko, eta bitaminak ainitz, ez direnak erremedio gisaekarriak. Ikerketak eta kontrola jarraikiak egin behar Akizen, eta noizbehinkaBordelen ere. Zentro hauetan saiatzen dira ikusten eriak nolakatzen diren hau-rretik nerabetasunera pasatzean, hartzen dituzten erremedioek ez ote dutenustegabeko kalterik ekartzen beste zerbaitetan.