herria 2967

8
NORAT JO ? Ohartuak zintaizkete astekari hunen zortzi- garren orrialdeko Asteburuko hiztorduen zerrenda zein luzea den azken aste hauetan. Alabainan, xoko moko guzietan bada zer- bait, herriko bestak, euskal dantzak, behi lasterrak, indar jokoak, kontzertuak, kan- taldiak, kermezak, mendi ibilaldiak, lasterkaldiak, artzain xakur lehiaketak, merkatuak, erakusketak... Horietarik frango kanpotiarrentzat muntatuak balinbadira ere, asko hemen bereko jendeari doaz, folkloris- moan arima galdu gabe. Eta asteburu huntan, zenbat nahi ginukeen gure izaitea biderkatu, memento berean toki desberdinetan aurkitzeko gisan ! Eta futxo, holakorik ezin gerta ! Larunbat aratsean, Pier-Paul Berzaitzen Orreaga ikusgarriak li- luratuko ditu Baionako Zezenplazan igurikatuak diren hiru mila ikusleak. Hamabi menderen buruan, etzaiku itsusi Karlos Handiaren armadak Orreagako erroitzetan jasan zuen hondamendia goraipatzea, orduko odol ixurtze eta oihu saminak musi- ka, kantu eta dantza bilakaturik. Denbora berean haatik, Uztaritzeko oihanak txala- partaren doinuz du jendea beretu nahiko, gaueko ikuskizun alai bat eskaintzeko xede- tan. “Gau hortan, Uztaritzeko oihana lau lorietan izango da, argiz, musikaz eta dantzaz pizturik, mila kolorez jantzirik, lami- nak irrintzi ta firrindan” gaituzte abisatzen antolatzaileek, haritz zaharrek ere beren begi eta beharriak zabalik atxikiko dituztela, oihanaren ohoretan. Eta zoramen horrek biharamunean jarraituko du, igandean beraz, oihanaren bihotzari eginen zaion bisita alegerarekin... Bainan igandean baita ere bertzerik ! Zega- makoaren ildotik, Iparraldeko lehen mendi maratoia kurrituko da Bidarraiko ingurue- tan, Artzamenditik Buztanzelaira izerdia dario. Eta Xuberoak urtero eskaintzen daukun trajeria ere hor, Jean Louis Davant- en Xiberoko Jauna pastorala. Oier III-a Xiberoko azken bizkondearen balentriek harrotuko dituzte Ezpeizeko bazterrak, mila urte huntan dirauen antzerki mota horren xarma ez dagolarik histekotan. Bai, astebu- ru huntan ere badugu norat jo, eta dene- tarat ezin joan ! P.J. 2008-ko Uztailaren 24-ekoa 24 juillet 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2967 Gizonek uste dute bide laburrena xuxen xuxena dela emaztek badakite norapait heltzeko itzuli ainitz behar dela egin. (Dayana Mendoza) Hamar egunez segidan, alimaleko itsas- bestak iragan dira Bretainian, lehenik Brest portu handian eta azken lau egunetan Douarnenez-en. Horrat bildu dira bazter guzietarik ehunka eta ehunka lehengo untzietarik, oraino ere arraula- riek dabiltzatenak edo beladunak diren horietarik, batzu aspaldikoak eta beti untsa atxikiak, beste frango arras berri- ak bainan lehengo moldean eginak ohidura xaharrek ez dutela galdu behar, itsas-ondarearen altxor bat dela holako saila eta ez segur nola nahikoa! Euskal-Herria ere partzuer ospakizun horietan, aldi huntan handizki partzuer gainerat, Douarnenez-eko besta horien antolatzaileek euskalduneri baitzuten luzatua gomita berezi bat. Karia hortarat bere biltokia Donibane-Ziburun daukan Itsas-Begia elkarteak lan ederra egin du, parte hartze hori suharki segurtatuz, Dominique Duguet elkarteburua sus- tatzaile kartsu. Gainerat, besta horien “aitatxi” bezala gomitatua zuten arrantzale mundu horri hoin atxikia den Mikel Epalza Zokoako apeza eta haren lekukotasuna guziz baliosa izan da. Gure ondarearen lekuko, han ginuen Brokoa” txalupa handia, jadanik Bre- tainian izana eta berriz harat agertu dena beraz, ukan baitu segur txalor ederrik. Han ere “Zuhigaraitxipi” Hendaiako trainerua eta “Xubero” Donibane-Zibu- rukoa, han Angeluko Ibaialde elkartea bai eta batteliku batzu, batto han estreinatua izan dena hain xuxen... Airostasun handia lau egun horietan, dena kantu eta dena musika, bainan ere bilkurak, arrantzaleen arrangurak ager- tuz, erakutsiz ere itsasoan dabiltzan horiek nahi dutela gero eta gehiago bermatu ingurumenaren alde, ikusten baitute nornahik baino hobeki itsasoa ere ari duela kotsadurak itsuski andeatzen... Lehen egunean, mundu bat ikusteko beladunen arribada, gehienak Brest-etik heldu-eta! Ikusgarri xoragarria, denak egoki begiak xurituak noiz agertuko ziren fama handiko beladun arraroak, hala nola “Kruzenshtern” delakoa, lau masta dauzkan untzi harrigarria, 114 metro luzekoa, Alemanian eraikia 1926-an, orai Errusiaren kondu ibilki dena. Mundu guziko handienetarik da eta ainitzen gostuko denetako ederren-ederrena... Handien aldean, ttipiago frango, orotarat milaz goiti, eta horiekin denekin zernahi itsasturi trebe bixtan da, loriatuak ikusiz jendeak maite dituela holako hitzorduak! (ikus ere 8.) Aurtenko pastoral hau Ezpei- zen emaiten dügü, Maulerik 7 kilometretan, Donapaleurako bide bazterrean. Jokülariak : Ainhar- be, Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi- Larrabile, Sarrikotapeko ehün bat gehitü eta 26 haur. Idazlea : züen zerbütxari hau. Errejenta : Jean Fabien Lechardoy barkoxtar eza- güna. Kantore gidaria : Lüxi Etchecopar-Camus « Ximena », Onizepea herri aüzotik. Beste gidarien izenak libreteko lehen ostoaldean daude, eta jokülari güzienak ondokoetan. Orotara 23 jelkaldi dütügü, eta 12 kantore : bi jelkalditarik kan- tore bat. Lau herrietarik bakoi- txak bere kantorea badü. Bestalde lau güdüka, türk andereen hiru agerraldi, lau jelkalditan koblaka- ri bertsetak : apentziala ez da debeiatzerik. (Ikus 5.) ”Brokoa” Douarnenez-eko uretan Itzuli ederra Hendaiako traineruarentzat... ITSAS-BESTA GAITZAK BRETAINIAN EUSKAL-HERRIA ERE PARTZUER ITSAS-BESTA GAITZAK BRETAINIAN EUSKAL-HERRIA ERE PARTZUER Xiberoko Jauna Pastorala Xiberoko Jauna Pastorala Jean Louis Davant pastoralaren idazlea, eta ere aktore Pastoraleko taldea osorik

Upload: 8probintziak

Post on 09-Feb-2016

257 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Herria astekaria 2967

TRANSCRIPT

Page 1: Herria 2967

NORAT JO ?Ohartuak zintaizkete astekari hunen zortzi-garren orrialdeko Asteburuko hiztorduenzerrenda zein luzea den azken aste hauetan.Alabainan, xoko moko guzietan bada zer-bait, herriko bestak, euskal dantzak, behilasterrak, indar jokoak, kontzertuak, kan-taldiak, kermezak, mendi ibilaldiak,lasterkaldiak, artzain xakur lehiaketak,merkatuak, erakusketak... Horietarik frangokanpotiarrentzat muntatuak balinbadira ere,asko hemen bereko jendeari doaz, folkloris-moan arima galdu gabe.

Eta asteburu huntan, zenbat nahi ginukeengure izaitea biderkatu, memento berean tokidesberdinetan aurkitzeko gisan ! Eta futxo,holakorik ezin gerta ! Larunbat aratsean,Pier-Paul Berzaitzen Orreaga ikusgarriak li-luratuko ditu Baionako Zezenplazanigurikatuak diren hiru mila ikusleak. Hamabimenderen buruan, etzaiku itsusi KarlosHandiaren armadak Orreagako erroitzetanjasan zuen hondamendia goraipatzea,orduko odol ixurtze eta oihu saminak musi-ka, kantu eta dantza bilakaturik. Denboraberean haatik, Uztaritzeko oihanak txala-partaren doinuz du jendea beretu nahiko,gaueko ikuskizun alai bat eskaintzeko xede-tan. “Gau hortan, Uztaritzeko oihana laulorietan izango da, argiz, musikaz etadantzaz pizturik, mila kolorez jantzirik, lami-nak irrintzi ta firrindan” gaituzte abisatzenantolatzaileek, haritz zaharrek ere berenbegi eta beharriak zabalik atxikiko dituztela,oihanaren ohoretan. Eta zoramen horrekbiharamunean jarraituko du, igandeanberaz, oihanaren bihotzari eginen zaionbisita alegerarekin...

Bainan igandean baita ere bertzerik ! Zega-makoaren ildotik, Iparraldeko lehen mendimaratoia kurrituko da Bidarraiko ingurue-tan, Artzamenditik Buztanzelaira izerdiadario. Eta Xuberoak urtero eskaintzendaukun trajeria ere hor, Jean Louis Davant-en Xiberoko Jauna pastorala. Oier III-aXiberoko azken bizkondearen balentriekharrotuko dituzte Ezpeizeko bazterrak, milaurte huntan dirauen antzerki mota horrenxarma ez dagolarik histekotan. Bai, astebu-ru huntan ere badugu norat jo, eta dene-tarat ezin joan ! P.J.

2008-ko Uztailaren 24-ekoa24 juillet 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2967

Gizonek uste dute bide laburrenaxuxen xuxena dela emaztek badakitenorapait heltzeko itzuli ainitz behardela egin. (Dayana Mendoza)

Hamar egunez segidan, alimaleko itsas-bestak iragan dira Bretainian, lehenikBrest portu handian eta azken lauegunetan Douarnenez-en. Horrat bildudira bazter guzietarik ehunka eta ehunkalehengo untzietarik, oraino ere arraula-riek dabiltzatenak edo beladunak direnhorietarik, batzu aspaldikoak eta betiuntsa atxikiak, beste frango arras berri-ak bainan lehengo moldean eginakohidura xaharrek ez dutela galdu behar,itsas-ondarearen altxor bat dela holakosaila eta ez segur nola nahikoa! Euskal-Herria ere partzuer ospakizunhorietan, aldi huntan handizki partzuergainerat, Douarnenez-eko besta horienantolatzaileek euskalduneri baitzutenluzatua gomita berezi bat. Karia hortaratbere biltokia Donibane-Ziburun daukanItsas-Begia elkarteak lan ederra egindu, parte hartze hori suharki segurtatuz,Dominique Duguet elkarteburua sus-tatzaile kartsu. Gainerat, besta horien“aitatxi” bezala gomitatua zutenarrantzale mundu horri hoin atxikia denMikel Epalza Zokoako apeza eta harenlekukotasuna guziz baliosa izan da.Gure ondarearen lekuko, han ginuen“Brokoa” txalupa handia, jadanik Bre-tainian izana eta berriz harat agertu denaberaz, ukan baitu segur txalor ederrik.Han ere “Zuhigaraitxipi” Hendaiakotrainerua eta “Xubero” Donibane-Zibu-rukoa, han Angeluko Ibaialde elkarteabai eta batteliku batzu, batto hanestreinatua izan dena hain xuxen...Airostasun handia lau egun horietan,dena kantu eta dena musika, bainan erebilkurak, arrantzaleen arrangurak ager-tuz, erakutsiz ere itsasoan dabiltzanhoriek nahi dutela gero eta gehiagobermatu ingurumenaren alde, ikustenbaitute nornahik baino hobeki itsasoaere ari duela kotsadurak itsuskiandeatzen...Lehen egunean, mundu bat ikustekobeladunen arribada, gehienak Brest-etikheldu-eta! Ikusgarri xoragarria, denakegoki begiak xurituak noiz agertuko ziren fama handiko beladun arraroak, hala nola “Kruzenshtern” delakoa, lau masta dauzkan untziharrigarria, 114 metro luzekoa, Alemanian eraikia 1926-an, orai Errusiaren kondu ibilki dena. Mundu guziko handienetarik da etaainitzen gostuko denetako ederren-ederrena...Handien aldean, ttipiago frango, orotarat milaz goiti, eta horiekin denekin zernahi itsasturi trebe bixtan da, loriatuak ikusiz jendeak maitedituela holako hitzorduak! (ikus ere 8.)

Aurtenko pastoral hau Ezpei-zen emaiten dügü, Maulerik 7kilometretan, Donapaleurako bidebazterrean. Jokülariak : Ainhar-be, Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Sarrikotapeko ehün batgehitü eta 26 haur. Idazlea : züenzerbütxari hau. Errejenta : JeanFabien Lechardoy barkoxtar eza-güna. Kantore gidaria : LüxiEtchecopar-Camus « Ximena »,Onizepea herri aüzotik. Bestegidarien izenak libreteko lehenostoaldean daude, eta jokülarigüzienak ondokoetan.

Orotara 23 jelkaldi dütügü, eta12 kantore : bi jelkalditarik kan-tore bat. Lau herrietarik bakoi-txak bere kantorea badü. Bestaldelau güdüka, türk andereen hiruagerraldi, lau jelkalditan koblaka-ri bertsetak : apentziala ez dadebeiatzerik. (Ikus 5.)

”Brokoa” Douarnenez-eko uretan

Itzuli ederra Hendaiako traineruarentzat...

ITSAS-BESTA GAITZAKBRETAINIAN

EUSKAL-HERRIA ERE PARTZUER

ITSAS-BESTA GAITZAKBRETAINIAN

EUSKAL-HERRIA ERE PARTZUER

Xiberoko Jauna PastoralaXiberoko Jauna Pastorala

Jean Louis Davant pastoralaren idazlea,

eta ere aktore

Pastoraleko taldea osorik

Page 2: Herria 2967

• Irakian, Najaf herrian badute usaiaxahar bat, urte guziz egun berean egi-ten dira han ezkontzak. Aurten ere,eskualde hartako mila bikote bildu diradenak betan ezkontzeko hango musulmanolegez…

• Barack Obama amerikar demokrataren izenaikasia du ontsa munduak. Clinton andereademokratetan garaiturik, hori izanen da Mc Cainerrepublikanoarekin azken burukada eginenduena helduden azaroaren 4 eko presidentbozetan. Aitamak amerikarrak ditu, aita keniarbeltzetarik, aldakuntza oso baten menturaberaz Bush baten ondotik. Mentura onak horeta ez bakarrik mundu beltxarentzat bainanjende behardun eta xehearentzat ere eta pre-sondegi gogorregien (Guantanamo lehenik) etakondenatuen hiltzeko gaztigua eta holakoakeztitzen ikusi nahiak dituztenendako ; 40 urte dualabaina justizia gehiagoren alde (eta ez bel-tzen alde) bermatzen zen Luther King hil zuelazuri batek. Horien guzien aitzinean ez dutedenek onesten bere burua zuzenaren eta nolaz-bait munduaren jandarma edo Jainkoaren justi-zia daukan Amerika urgulutsu mota bat, bateanVietnam herrian, duela urte alde bat, besteanIrakian eta Afganistan aldean legea egin beha-rrez dabilana. Bada besterik ere : Afrikar arraza-ko aita duen Obama horrek eta ama holakoa,ezin erran zer emanen duen biharko munduberrituan, ez-eta zer emanen duen aurtengouda eta gehiago iraunen duen kanpañan,demokrata alde batetik eta errepublikanoa bes-tetik. Gu eta mundu osoa beha egonen girela,eta ondorioak gisa bat edo beste jakinen bai,hori segura.• Beljikan Yves Leterme, lehen ministro flan-driar giristino demokratak bere demisioneaemana zuen flandriar eta walon frantses min-tzairekoek dituzten eztabada txarren artean,baina Albert II erregeak berriz ere elgarretaratuditu batzu eta besteak, ororenak entzutekobaina nehor ez aurkiturik kargu bera aurkitzekobero zenik, irriskatzen du Leterme berak segitu-

ko duen denaden : hor baitzuten ere,gainean Beljikaren besta nazionala,

uztail hunen 21 ean zena eta deputatuta parlamentarioen bakantza oporraldiak

segidan.• Liban eta Israelgo bi herri auzoek hautsi-

mautsi on bat bederen egin dute berengatasken artean, elgarri ebatsi batzubederen itzuliz batek besteari. Holaxetdituzte 199 soldado hilen gorputzak,Hezbola alderdikoak erakarri azken haukLibanerat eta presuner batzu ere baihalaber, besteek berdin berdina eginezberen aldetik.• Polonian hil izan da, autoko ixtripubatean, Bronislaw Geremek komunisteneta sobietar podore izanaren kontrarioamorratua izana, eta Solidarnosk herrihorren libertaterat berriz erakartzearenezagutuenetarik izana zena. Merezizituen ohore bereziekin ezarri beharradute ehortzeta nazionalak eginez egun

hautan, bere laguna izana zuen Jacek Kuronbeste abertzale ezagutua izan zenaren ondoan,hau 2004an hila.• Europaren aldeko baieztatze horiek huna zer-tan diren : espainiol senaduak baieztatu du 232bozekin 264 etarik. Hogei estadu badira oraibaieztatua dutenak : Austria, Beljika, Bulgaria,Xipre, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia,Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Luxenbur-go, Malta, Holanda, Britania Haundia, Portugal,Errumania, Eslobakia, Eslobenia. Irlanda daerreferendumez jokatu dena hortako, bai-eta %53,4 kontra atera ere. Sarkozy bat ari da herritarhoriek itzularazi beharrez bainan zer arrakesta-rekin ote ?• Australian, munduko gazteriaren egunakbururatu ditu Aita Sainduak haundizki. Hannegua baitute orain, 200.000 gaztek gaua iraga-na zuten hotz haundiak lotsatu gabe eta geroegunarekin ukan dute azken meza nausia400.000 jende bildu dituena. Erran behar daherria harrotu dutela han ere 165 kontzertu kon-datu direnaz geroz Sydney kapitalean eta ingu-ruetan. Aita Sainduak beretik mintzaldi bipilakere egin ditu oraiko mundu materialista etabalore izpiritualez hain hutsari buruz, bai-etaetsenplu eskandalagarriak izan dituzten apezbatzueri buruz ere. Bururatzean, alaitasun bere-zia erakutsi dute espainiol gazteek, jakiteanEspainian izanen direla hurrengo gazteriarenEgunak.• Amerika Kolunbiako FARC-eko jazarleeneskuetatik Ingrid Betancourt anderea libratubazuten ere beste 14 lagunekin, ehun milakakolunbiar ibil i da igandean manifestatzenHegoamerikako ainitz hiritan, bai-eta Europaneta Parisen gaindi ere, baitira oraino milakabahituak Kolunbian.

DOI-DOIETARIK!Astelehenean bazen mugimendu Versailleshiriko jauregi famatuan, kasik lehengo erregepuxant batzuen denboretan bezenbat hainsegur, bainan ez batere gisa berekoa bixtan da!Deputatu eta zenaturrak bilduak ziren lege-nagusiari hunkialdi baten emaiteko, adosbaziren segurik, eta denen buru ez hainentraalekoa! Nicolas Sarkozy presidentakatsulutuki nahi zuen gisako aldaketa, nahiz pro-posamenetan ez diren joan berak nahiko zuenbezen urrun, UMP-tiar frango sobera uzkuragerturik.Partida atakatua izan da. Biziki atakatua. Baietzedo ezetz behar zuten bozkatu eta hori ezbegistatu aldaketaren pondu guziak aldizkaaztertuz bainan proposamen guziak bateanhartuz. Bozaldi bakar bat beraz, kanbiamenduguziak onartuz edo denak baztertuz.Eta denen buru boz bakar batek egin du harat-hunata! Deputatu eta zenaturrak 906 dira oro-tarat. Denek; batek salbu, parte hartu dutebozkatzean. Bainan bederatzi boz joan dira zer-bait gisaz edo xuri edo ez bali.Holakoetan, gehiengoa ez da aski izaiten, bali

eman bozen %60-a behar da ardietsi, lege-nagusia ez dela gehiengo murritxegi batekinkanbiatzen ahal...Astelehenean beraz, 896 boz bali emanak

izanik, 538 “bai” behar ziren kanbiamenduakonartuak izaiteko eta izan dira 539, bat gehiagoberaz, eta bat bakarrik!

DENA LAUSENGUEztabadabide handiena hauxe izan da:Sarkozy presidentaren arabera, aldaketa horiekbotere gehiago emaiten diote deputatueri etahori demokraziaren onetan. Ezkerralde aldizhori engenio bat daukate, denen buru presi-dentaren ahalak direla izaitekotz emendatuaketa hori demokraziaren kaltetan... Ezkertiarrerietzaiote ere gustatzen presidentak ukaitea,Ipar-Ameriketakoak bezala, urtean aldi bat de-putatu eta zenaturreri mintzatzeko eskua,denak bere aintzinerat bildurik....

Eskuinaldean, baziren batzu arras uzkur. Presi-denta bera, bai eta François Fillon gobernubu-rua, aski lausenguka arizanaren bortxaz -batzuen arabera lausengu batzu mehatxu zer-baiten idurikoak izanki haatik- kasik denakbildu dituzte baiaren alde. Zazpi dira naski kon-tra agertu. Artetik erraiteko, ikusi dugu etaentzun, aspaldiko partez, Charles Pasquabarne-minixtro ohia, duela zonbait denboraarrunt kontra zena, gero arras eztitua, iduridudakor, eta azkenean arras alde! Arrunt kon-bertitua gure gizona!Sozialixten artean ere izan dira tirabirak. Horere kasik denek bat egin dute azkenean, etaezaren alde, bainan Jack Lang minixtro ohiadeplauki baiaren alde agertuz...

EZAGUPEN BAT...Kanbiamendu batek beste bat ekartzen-eta,

lege-nagusiaren artikulu ainitz, erdiak nunbaithan, kanbiatuak izan dira, gutti bada gutti. Gaixo lege-nagusia, ukana du zonbait kanbi-atze duela 50 urte bozkatua izanez geroz! Bi bide desberdin badira lege-nagusiaren kan-biatzeko. Edo jendea bozkaraziz, edo deputatueta zenaturrak bilduz. Bi aldiz zerbait kanbiatuda jendea bozkaraziz, presidenta populuakhautatzeko eta gero berriz presidenta bosturterentzat hautetsia izaiteko, eta ez gehiagozazpientzat. Deputatu eta zenaturrak bilduzhogoita-bi kanbiatze izan dira.Ageriko astelehenean bozkatu aldaketa horiekzer ondorio ukanen duten. Batzu gisa guziz,luzarat baizik ez dira agertzen ahalko, hala nolapresident berak hamar urte baino gehiago ezduela kargu hori atxikitzen ahalko. Horrek errannahi baitu Nicolas Sarkozy ez dela berriz hauta-gai izaiten ahalko ...2017-an.Bainan beste aldaketa batzuk lasterrago beharlukete zerbait ekarri. Konparazione, euskarabezalako lurrralde mintzaireri segurtatua izanzaioten ezagupen horrek, xuhurra bada xuhu-rra. Nun ez diren gutaz trufatzen hor gaindi,aldi bat baino gehiago jadanik gertatu denbezala... Bainan xo, gauden baikor etaitxaropentsu! J-B D

2

Kantabriako hondartzetan ETAren atentatuak

Lehergailu bat zartatu da igandean Laredoko itsas bazterrean. Bigarrenleherketa ere izan da Laredon, lehena gertatu den tokitik 300 bat metro-ra. Beste lehergailu bat Nojako hondartzan zartatu da 12:50ak aldera.Laugarren eta azken lehergailua 14:55 ak aldera lehertu da Nojakogolfe-zelaian. ETAren izenean Trapagarango suhiltzaileei deitu dien per-tsona batek ohartarazi du lau bonba lehertuko zirela. Abisua entzunondoan hondartzak eta horien inguruak hustuarazi ditu Guardia Zibilaksegurtasun neurriak hartuz. Denbora hitsarekin beharrik ez zen jendehaundirik Kantabriako hondartzetan. Pertsona bat zauritua izan da leher-keten ondorioz. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak salatu du ETArenbonbek ez dutela euskal gizartea ordezkatzen. Lehergailuak hiru-bostkilo amonalez osatuak ziren.

ETAren Bizkaia komandoa desegina ? Astearte goizean egin operazioan, Guardia Zibilak desegintzat eman duETAren Bizkaia komandoa. Gutienez hiru herritan egin du polizak opera-zioa. Garzon epailea bera Bilbora etorria zen hurbiletik operazioarensegitzeko. Bilbon, Getxon eta Elorrion egin duten operazioan 8 pertsonaarrastatu dituzte. Hoietan Arkaitz Goikoetxea 27 urteko ETAko liberatuaeta polizaren ustez Bizkaia komandoaren burua. Beste arrastatuak lega-lak dira, bizi normala zeramatenak, polizaren paperetan fitxatuak izangabe. Iduriz, Noja eta Laredon egin atentatuen ondotik hartu du polizakoperazioaren egiteko erabakia. Poliza iturrien arabera Legutioko atenta-tuaren ondotik, komandoko kideen arrastoak bilduak zituzten, operazioa-ren egiteko autoan eta parte hartzaileak identifikatuak. Legutioko poliza-ren egoitzaren kontrako atentatuan, Juan Manuel Piñuel polizak biziagaldu zuen. Operazio hortaz gain, beste atentatuak ere leporatuak zaiz-kie arrastatuei. Besteak beste Getxo eta Sestaoko auzitegien kontra,Bilbo eta Balmasedako sozializten egoitzaren kontra, Durangoko etaKalahorrako polizaltegiak eta Zarauzko ertzaintzaren egoitza.

Galdeketarako paperak etxetara bidaliak Galdeketarako paperak etxez etxe banatzen hasi da Eusko Jaurlaritza.Gai beraz, Auzitegi Konstituzionalak galdeketa geldiarazi egin duelagogoarazi dute Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak. Ondorioz,paperak banatzea legez kanpo dagoela salatuz. 800.000 bat paper hela-raziko ditu Jaurlaritzak etxetara. Auzitegi Konstituzionala berehala hasikoda aztertzen galdeketaren kontra Espainiako Gobernuak ezarri deia.

Arrasateko leizean duela 150 mila urteko aztarnak Arrasateko Garagarza auzoan, Leizetiki izeneko leizean hartz batenhezurrak aurkitu ditu Alvaro Arrizabalagak zuzentzen duen Arantzadizientzia elkarteak. Duela 150 bat mila urte bizi izan zena. Beste animalenhezurdurrak ere aurkitu dituzte eta garai haietan baliatu harrizko tresnak.1956 urtetan, aita Barandiaran arkeologo famatuak abiatu miaketetanemazte baten hezurdurrak aurkitu zituzten leize hortan.

Spanairrek hegaldiak ezabatuko ditu Hondarribi etaMadril artean Larrazkenean, irailan eta urrian, Spanair aire garraio konpainiak Honda-rribiko hegaldiak ezabatuko ditu bidaiari eskas izanez. Air Nostrum - Ibe-ria izanen da Hondarribin geldituko den konpainia bakarra. Pentsatzekoada beraz, monopolioa izanez konpainia honek Madrilera buruzko hegal-dien prezioak kariotuko dituela. Jadanik Bartzelonarako hegaldiak 600bat euro gostatzen dira monopolioaren ondorioz. Berri txarra Hondarribi-ko aireportuaren etorkizunarentzat. Honen geroa ez da oraino segurta-tua.

De Juana berriz gose greban Iñaki de Juana Chaos ETAko presoak gose greba berria abiatu du. 21urteko presoaldia burutu eta agorrilaren 2an libratua izan behar luke. Bai-nan auzitegiak Donostiako Amara auzoan duen etxebizitza sesitu nahidu, bere biktimen indemnizazioaren ordaintzeko. Egoitza berean bizi daMaría Teresa Embid, ETAk 1979 erahil militarraren alarguna. Karrikaberean bizi Pilar Ruiz, ETAk erahil Joseba Pagazaurtundua sozializtarenama eta Estíbaliz Garmendia bere alarguna eta Julio Iglesias Zamora,1993an ETAk bahitu enpresaburua.

Etorkin asko Euskal Herrian Iaz Euskal Herrira jin diren etorkinen nonbrea, historian izan den gehienaizan da. Orotara 18 126 etorkin. Gaur egun, orotara 116 650 etorkin bizidira hegoaldean (% 5,4). Etorkin gehienak Errumaniarrak dira (12.837),gero Kolonbiarrak (12.055), Bolibiarrak (11.857), Marrokiarrak (10.156),Portugaldarrak (8.775), Ekuadorrarak (7.489) eta Brasildarrak (5.089).Gutiago aldiz Txinatarrak (3.258) ala Paraguaytarrak (2.988). RobertoMarro inmigrazio administrazioaren buruaren arabera, ondoko urtetanetorkinen nonbrea bikoiztuko eginen da %10 era hurbiltzeko : Espainian%11 direlarik. 200 bat mila izan litezke 2013 urteko.

Laredon, manifestaldi batmuntatu da igandeko

atentatuak salatzea gatik

Page 3: Herria 2967

JIN ETA JOANDonibane Lohizunen, giro mintua zenzonbait egunez Xantako aldean, bat-batean han plantaturik ehun bat familia,ibiltari horietarik, edo gitoak jende ainitzekdeitzen dituzten bezala. Herriak etzituenonartu nahi, toki hori bestalde hartua delasasoin huntan. Horko aparkalekuan uztenda alabainan zernahi auto, hiri erdiratjoan-jinka dabilan autobusñoa horhartzeko. Bestalde, ondo hortan badiraere futbolari gazteen ikastaldi bereziak,parte hartzen dutenek autoak hor uzten.Auzapezak deitu ditu gitoak lekuen lehenbai lehen husterat, kasik aste osoa egondira halere eta igandean partitu dira An-gelurat... Eta beste batzu baitziren Baio-nako bazter hortan Lehuntzarat joan dira.

MERKATZERIK EZ...Etxe berrien prezioak, eta xaharrenak ereba funtsean, azkarki karioturik azken biz-pahiru urte hotan, lekuka iduri du doi batmerkatzen ari direla orai, merkatua mottel-du segurik da. Gure Kostaldean haatik,oraintxe akulatu ikerketa batzu beme, ezda holakorik sendi. Azken hilabete hotan,prezio horiek ez dira batere apaldu, heinberean daude. Ez baitira gehiago kari-otzen, hori bera ere gauza ona dela, etaseinale ona, hara zer dioten batzuek...

XARDINA DENEK MAITE!Hogoita-bost urte Xardina-bestak egitendirela, urtean bi aldiz, uztail-agorriletan,Arin elkartea laguntzea gatik, DonibaneLohizunen. Urte betetze hori airoski joanda iragan larunbatean. Bazen jende segur,aroa ere alde. Michel Etcheverry kantariakharrotu ditu bazterrak eta omenaldi bat es-kaini zaio Albert Mourguiart zenari. Hauizana besta horren sortzailetarik, geroztikere ainitz bermatua besta horrek betimolde berean segitzeko, kermeza alegera

baten pare, herritar eta kanpotiar denakelgarrekin goxatuz... .

BAZTAN ALDERAT...Xabi Soubelet biziki ezagutua daDonibane Lohizunen segur bainan Eus-kal-Herri osoan ere. Kultura munduanbereziki, Begiraleak elkartearen burubezala, bainan ere artixta gisa, margolarifina baita Hain xuxen, Donibanetik airatuzauku uda huntan Baztan alderat,Arizkunen muntaturik bere obren erakus-keta zabal bat, Xubiltz elkartearen bil-tokian. Orotarat, 150 bat margo, 50 au-rtengoak, 50 azken urte horietakoak etabeste 50 nunbait han lehenagokoak. Mar-go horien bidez agertuz ere kartsuki eus-kal bazterraz eta euskal ondareaz duenaxola... Erakusketa hori egun guziz idekiada salbu astelehen eta asteartetan.

GERTAKARI LATZAGauak gau, bideko errekontru izigarriagertatu da Donibane Lohizune etaGetaria arte hortan. Moto batek eta“scooter” delako batek, biak eskualdebererat ari, elgar jo dute gaitzeko olda-rrean. Motoduna, 26 urteko baiones bat,Sebastien Goya sortzez senpertarra, kasikhan berean gorputz gelditu da. Beste ibil-tresnan bi lagun baziren, biak gazte-gazteak, 17 eta 19 urte, bat Angelukoa etabestea Miarritzekoa, biak handizki kolpa-tuak ereman dituzte Baionako ospitalerat.

RUGBILARI HAUTAHendaian, 69 urtetan pausatu da HenriArtola, gazte zelarik biziki rugbilari trebeaizana. Geroztik ere, luzaz eta luzaz ardu-ratua herriko rugbilari gazteen mol-datzeaz, biziki sail baliosa eremaiten zuelagisa hortan, beti atxikimendu gaitza eraku-tsiz herriko Stade elkartearen alderat.

3

AURELIA ARKOTXAIPARRALDEKO LEHEN EMAZTE EUSKALTZAINA

Zer ospea joanden larunbateanHendaiako Herriko Etxean ! Goizeko11etako, euskalgintzako buru ezagunasko hurbilduak ziren harat, hautetsiandana bat ere bai, Aurelia Arkotxabaigorriar hendaiartuari ohore egiteko.2003ko urtarrilean izendatua izan zeneuskaltzain urgazle eta 2007ko martxoaneuskaltzain oso, euskal akademia ospe-tsu horren 25. alkia zitzaiola eskaintzenhendaiar erakasle, ikerlari eta olerkarijeinutsuari. Larunbatean, euskaltzain sa-rrera ofiziala du ospatu.Lau dantzarik Herriko Etxe aitzinean au-rresku bat eskaini ondoan, han zagonjendalde guziak bete du Herriko Etxekogela nagusia, ohoratuaren familiakoaketa euskaltzain osoak aitzinean jarririk,horien gibelean euskaltzain urgazleak,hautetsiak eta bertze euskaltzale adiskideguziak. Jan Battitt Salaberry Hendaiakoauzapezak orori ongi-etorri beroa eginiketa Andres Urrutia euskaltzainburuarenagurrak entzunik, Sagrario Aleman etaJean Louis Davant euskaltzainak gelatikateratu dira, Aurelia Arkotxaren bila, etahunek txalo zaparradaren erdian egin dubere sartzea, aurpegia lorios.Ez dugu nornahi 55 urteko euskaltzainberria. Bordeleko Michel de MontaigneUnibertsitatean literatura erakasle,Baionako Fakultatean ere euskal literaturaerakasle, Baionako Iker-CNRSeko ikerlari,Lapurdum agerkari zientifikoaren zuzen-dari, eta horien guzien gainetik idazleemankor, olerkigintzan berezitua, 1993anAtari ahantziak agertu zuenetik Septentrio

fama handiko obraraino, artetik eta ondotikpoema eta ikerlan ugari agertuz, JoanesEtxeberri, Martin Goyhetxe, Oihenart,Bernat Etxepare, Gabriel Aresti eta bertzeidazle handi frangoren obrak ikerturik.Euskaltzain berriaren jeinu hori nabari zenlarunbatean eskaini duen hitzaldian,Hendaiaren goraipagarri den Bazterrezhitzaldi sarkor eta hunkigarrian, akuarelabaten gisa apaindua, bere kolore argi etaitzalekin. Ondotik, gozaitatzat hautatuazuen Beñat Oiharzabal euskaltzainburu-ordeak dio ihardetsi. Molde berezi bateanhunek ere, duela hiru mendeko JohanesEtcheberri ziburutar teologo-olerkariariidatzitako gutunean ziola Euskaltzaindiansartu berria den Ipar Euskal Herriko lehenemaztea aurkezten, ziburutarraren garaian

ez baitzitaikeen hola-korik posible zelaasmatu ere. Funtsean,gaurko egunean ere,Euskaltzaindian emaz-teek duten tokiaz ez dabaitezpada espantuegiterik : 1919an sortu-tako egitura ospetsuhortan, AureliaArkotxarekin bostemazte baizik ezdaude, MirenAzkarate, Ana Toledo,Sagrario Aleman etaLurdes Oñederradirela bertzeak, Eus-kaltzaindiaren historialuzeko bost emaztebakarrak...

Andres Urrutia eus-kaltzainburua etaAurelia Arkotxa, medaila papoan

eta diploma eskuetan

HendaiakoHerriko Etxe

aitzinean aurreskua

UZTARITZEN

OIHANA LAU LORIETAN

Titulu pollit eta airos bezainmixteriozkoa. Ez du haleredeus agert ez daitekenik.Osoki ondarea zaintzen etakultur sailari atxikia denHeraitzeko Ur Begi elka-rteak dauku proposatzen biurtetarik behin antolatzenduen argi-soinu ikusgarria.Beraz aurtengoa iraganenda larunbat huntan, uz-tailaren 26an, aratseko9etatik goiti Haitzekobordadeitu tokian. Izen hauezezaguna zaiotenentzat,hau da lehenago ball-trapkirola egiten zen tokia Etxe-hasia bidean. Besta horrenantolaketak nahi du elka-rtearen arabera oihanahobeki ezagutarazi etazuhaitza partikulazki. Juan-den ortzegunean eginprentsaurrekoan antolatza-i leek azpimarratzenzaukuten oihanak bere ilun-peko ixtorioan duen mixte-rioa eta miresgarritasuna.Egitarauari behako batemanez, agertu behar za-izkigu zuhaitz zangotan edoberdin kaskoetan zaldizko,soinulari ezberdin, dantzari,ipuin kondalari eta zuhaitzargaitzaile bat edo beste.Azken hok ez dira arbol ar-galtzera etorriko bainanhorier gora joaiteko dutentrebetasunarekin ez da du-darik beren soinu berezianzerbait laket eskainikodigutela. Organoak eta oi-han xokoko adarraren turru-tak higiaraziko dizkigutelaminak. Xori kantumusikatuak iratzarrarazikodu zuhaitz zangotan loakhartua eta oso xuriz beztidagon dama, txalapartakbere aldian hunen ingururat

bilduko dituela Maiak berendantza berezietan. Argi-soinu ikusgarri hunenzatiño bat baizik ez dauzuetaipatu hemen bainan hitze-mana da etorriko denariezin ahantzizko ikuskizuna.Berritasunak eta kreazioakbeti jendea interesatzen du,ez da dudarik oste handianetorriko dela. Sartzearenordain saria 5 eurotan dadoi-doia, ez baita kario. Be-har beharrezkoa izanendena gau horrentzat aro e-derra, euria gerta balediezer ez baita egiten ahalkoseguritatearen gatik bainanhori ez dugu manatzen.

Oihanaren bihotzeanLarunbateko ikusgarri ho-rrek segida bat izanen dubiharamunean goizeko11etarik goiti, oihanean ze-

har eginen den ibi lal-diarekin. Han ibiliko denakmiresten ahalko ditu hesinaturalak, uso ihizikopostak, erle kofoinak,ikaztegi baten muntaketaeta abar. Bainan ez baka-rrik horiek, bidean zehar e-rakusketa ezberdinak iza-nen dira, argazki, egurzizelkatu eta margolan.Bezpera aratseko soinularizenbait ere izanen diragiroa alaitzeko. Jakin beharda egun hori heldu delaHegalaldia elkartearensustenguz, hunek lan gaitzabaiterama aspaldianhegazti edo ihizi kolpatuenartatzen eta ondotik natu-rari berriz itzultzen. Oihanamaite duten guziak gomitdira ibilaldi hortara. Ongi-etorri deneri !

B.S.

“Oihana lau lorietan” ikusgarrian txalotzen ahalko diren batzu,MarieTellechea dantzaria, Fred Fort olerkaria, Xan Errotabehere

kondalaria...

Erretentzio zentroa

Aireportua zenbaki onekin930 880 bidaiari pasatu dira Miarritzekoaireportutik iaz, horietatik ehunekohogeitazazpiak prezio merkeko bidaiakbaliatu dituelarik. Miarritze Akitaniakobigarren aireportua da zenbakietan, aisePauek baino hobeki egiten duelarik.Aireportuan kontatzen dituzte 399 lanpos-tu, horietan 166 administrazioko lanetan.Eztatiztiketan ez dira agertzen langilehorien arteko desberdintasunak, bizikigutiago baitira zerbitzu publiko estatutuadutenak. Didier Riché zuzendariak dioe-naz, hiru egun hemen gaindi aferez ira-gaiten dituen bidaiariak 331 euro xahutzenditu, eta astebeteko bakantzak iragaitendituenak 501 euro. Zenbaki ihurzuri horiateratzen da merkatal ganbarak egin berriduen ikerketa batetatik. Arrisku handia dahala ere xifreak zertxobait apalduko direlaondoko hilabetetan, petrolioaren preziohupadak aire bidaiak kariotu arau, eta jen-deak bidaiak izartuz araberan.Dassault lantegia ere zenbakiarraroekinSegur euro batentzat dolar bat eta hiruro-gei zentimo pagatzen dela gaur egun.Dassault enpresaren ekoizkinak dola-rretan erosten dituztenek araberan kariagopagatu behar dituzte. Horrek frantsesholdinaren merkatua mugatzen du, bainaurte ona du hala ere Miarritze/Angelukolantegiak. Hilabetean hamar Falcon 7 Xhegazkinen kusku (fuselajeak) fabrikatzendituzte 1100 langilek. Denbora bereanekoizpen maxina automatizatuagoaklanean ezartzen dituzte, horretarakolangileak arramoldatuz. Alegia deus ezmaxinak hartzen du beti leku gehiago, etahogeitamabost langile erretretara pasa

baldin badira aurten, enboxatu dituzte 24horien ordezkatzeko. Filosofikoki ez dagaizkiago ikustea hemengo Dassaultlantegiak hegazkin zibilak fabrikatzendituela eta “Rafale” hegazkin militarreankasik lanik ez duela.Auzi berri bat Casino sozietatea etaNoelle Mini-ren arteanIaz apirilean Noelle Mini Miarritze merkatuguneko Petit Casino epizeriatik kanporatuzuen Casino sozietateak. Hamalau hi-labete pasa ondoan, lan deigorteakemazte horren berrintegrapena baieztatudu, Petit Casino epizeriazain karguanezarria ez den egun bakoitzeko 200euroko aztrinta ezarriz Casino sozietateari.Ekaineko azken ostegunean Noelle Minik54 000 eurotara metatua den aztrintarenpagamendua galdatu du Baionako auzite-gian. Casino prest agertu da arazoinezkoaztrinta ekonomikoen pagatzeko, baina,beste auzi bat ideki du Noelle Miniren kon-tra, aldi honetan auzitegi penalarenaitzinean. Kanporatu duen epizeriazainarileporatzen dio internet sarean ireki denforo batean Casinoren fama zikindu duela. Autobusak urririk hiri barneanJoan den ostiralean abiatuak dira auto-busak Miarritze hiri barnea trebeskatuz. Bilinea zabalik dira. Lehena “Kosta”izenarekin, badabila Bellevue eta merka-tuaren artean ; bigarrenak “Erdia”izenarekin, hiri barneko karrika nagusiakurritzen du, Midi geltokitik, Clemenceauplaza, Jaures eta Foch etorbideak, medi-ateka eta Floquet aparkalekuraino. Biautobusak badabiltza goizeko hama-rretatik arratseko zortziak arte, hamar mi-nuta oroz. Xehetasun garrantzitsua, urririkdira.

MIARRITZE

Page 4: Herria 2967

4

Larraldeko erakusketa

“Ur taldea” elkarteak antolaturik, hamarartista desberdinen obrak, margolaneta argazki, ikusgai dira Amotze La-rraldean, abuztuaren 30a arte.Eskualde ezberdinetatik heldu zaizkiguartistak : Irun, Baztan, Iruñea, Beljikaeta Senperetik beretik (Auxtin Zamoraeta Rafaelle). Astelehenetik larunba-tera idekia (18:00-21:00).

Artista horietarik batzu

BiltzarreaGanden asteazkenean Herriko Etxeanizan dugu biltzarre bat osoki interesga-rria. Gure andere auzapezak eta VincentBru Kanboko auzapez eta Euskal Kultur-aren aldeko zindikataren lehendakaridenak errezebitu dituzte Euskadiko go-bernuaren kultura minixtro den MirenAzkarate anderea eta hunen lagun ardu-ratzen den Iñaki Aguirre jauna. EuskoJaurlaritzaren izenean jaun andere horiekeskaini dute Herriarte Zindikatari euskaramintzairaren sustatzeko liburu mamitsusail ederra. Jadanik zonbeit urte hautanbadute milaka liburu eskainiak Ipa-rraldeko ikastola, eskola, ospitale etaliburutegietan. Erran ere daukute ez delaaski euskaraz mintzatzen ikastea edottikitan edo handitu eta. Behar dugulagure aberastasun hori landu eta azkaratxiki elgarrekin mintzatuz egun guzi-etako harat hunatetan. Dei berezi batgazteeri. Zeren horiek baitute gehienikbazterrerat uzten. Bilkura hortan aurkitudire auzo herrietako auzapez zonbeit,gure herriko hautetsiak eta ere euskaltza-le asko.

Gazteak Pilotan- Xixteraz – Joko Garbian, kadet gazteenmailean Euskal Herriko xapeldun dituguLaurent Tapia, Andoni Iciaga etaDominique Jaureguiberry Baigorriarrak

garaiturik. Orai Frantziako xapelgoan ereaintzina doatzi, finalerditan ditugu.Bainan lehenik egin beharra dute berenmailean Luzeko jokoaren finala. Hordauzkate Jerome Aniotz marran etaMaxime Lucu botari.- Esku Huska – Frantziako xapelgoarenfinalerditan ditugu. Gaxtetxoetan bi pareMathieu Estaynou - Jon Tellechea etaXabi Bereterbide - Amaiur Jaureguy etakadet gaztetan Filipe Otheguy - DamienAguerre. Union Basque xapelgoa ereaintzina doa. Bertzalde herritar haur etagaztetxoek elgarrekin egina zuten lehia-ketaren finalak eginak izan dire herrikobestetan. Huna emaitzak.• Ttipienetan – Unai Idiart - Ellande Jau-reguyk irabazi Eñaut Davant eta ValentinAbeberryri.• Bigarren – Bixente Bernatz - XavierGoyenetchek irabazi Eneko Fordin -Mikel Lamotheri.• Hirugarren, Titouan eta Ronan Mendyanaiek irabazi Andoni Etchenique etaAndoni Jorajuriari.• Laugarren – Benjamin Pery - Peio Four-nier-k irabazi Ximun Denis eta Xabi Sei-neri.• Handienak – Xabi Bereterbide - AmaiurJaureguyk irabazi Mathieu Estaynou -Maxime Lucuri.

Gure plekari gazteak beren erakasleekin Arg. Studio de la Nivelle

> > >

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

LARRESORO

“ Iturri zaharretikur berria”

Uztailaren 27an, Harrizko ZubikoBazkaria

Urtero bezala, Ote Lore elkarteak Harri-Zubiko pesta antolatzen du. Gureeuskal kultura eta hizkuntza laguntzekoparada ezin hobea dugu bazkari goxoeta umoretsuan parte hartuz.Aurten gainera, Maiana IRIGOIEN,Ximun CAZAUBON, Mizel MATEO etaPatxi IRIART bertsulari gazteakgomitatu ditugu.Egunean barna kantu eta dantzaArrosako Herlauz’Band txarangarekin.Zatozte gostuan egun goxo batenpasatzera, leku eta giro xoragarribatean.Sekulan euria balitz, bazkariatrinketaren sahetsean iraganen da .Izenen emaiteko, telefono zenbakihuntara dei egizue : 05 59 93 06 22(Prezioa 20 eurotan)

ITSASUHerriko aldizkaria banatua izan dapostabidez. Xeheki ekartzen ditu bihizkuntzetan herriaren biziari doazkionberriak arlo guzietan: laborantza, gizarte-gintza, hirigintza, kulturgintza, ingurumeneta garapen iraunkorra, elkarte bizitza...Errekontruz herritar batzuek hartu ezbadute, jakin dezatela Herriko Etxeaneskura dezaketela noiz nahi.

Udako ausaldiakAitzineko urtetako arrakasta ikusirik, aur-ten ere Herriko Etxeak udako ausaldiakantolatzen ditu 8 – 15 urte arteko gaz-tetxoentzat. Ausaldi hauek lehen lehenikherriko bereko haurreri eskainiak dira,goizeko 9etarik aratsaldeko 17ak arte,jakinik aratsalde partean iragaiten delaekitaldi nagusiena. Ekitaldi nagusia iza-nen helduden astean eskalada:- ostegunean (uztailaren 31n) CE2, CM1eta CM2 ikasturteko haurrentzat- ostiralean (agorrilaren 1ean) 6garrene-tik 3garren ikasturte arteko gaztetxoen-tzat.

MAKEA-LEKORNESortze

Huna lehenbiziko haurñoa sortu delaMakea Iparla egoitza berrian. Bai, lorietandaude ama Evelyne Ondarts eta aitaPaskal Amestoy. Julien gure makear ttipiahandi dadila osasun eta zorionean, etalaster joan dadila amatxiren besoetaratere ! Bixtan da, hoin hurbil izanki-eta,esku onetan ibiliko dela ! Goresmen he-rrikoiak etxeko guzieri.

Herriko bestakDenbora ona lagun eta jendeketa handiaetorririk, ospe handitan iragan dira gurelau egunak. Mindegiko biltokiak bazuenkokahala ikusle eta gure jostakin antzerki-lariak ezin hobeki arizan dira, eta ere gureUrtsuko xori dantzariak. Halaber pintxogaua Bidegarai ostatuan alegeraki etasanoki iragan da. Zikiroa arradoa zen, eta800 afaltiarrak gostuan egon dira, goxatuzdantzan eta kantuz, ttorttoilek berenaerrepikatzen zutela. Haurren jokoak eder-ki iragan dira Oreka talde gazteari esker.Ikustekoa zen ! Talo eta xingar, gustuonekoak eta beroak. Larunbat aratsaksegida hartzen zuela airoski, Betagarri etaKospeiak taldeekin. Giroa sanoa zen etagazteria irri karkailetan ari. Bai, geroaksegi dezala beretik, nik eskertzen ditutguziak hemendik !Igande eguna nihungo trabarik gabe ira-gan da : meza, zintzur bustitze eta osta-tuetan bazkari, Kanboko Sorginak taldeaalaitzaile. Bi pilota partida borrokatuenikusteko parada ukan dugu, batzuk Astehandian ariko direnak. Olçomendy-Olha-garay 30, Mouesca-Sabarots 28 ;Inchauspe-Sallaberry 30, Monce-Ducas-sou 27.

AiretikGure xitoak eta arinak irabazle aldi huntanere, Eñaut Etxeberria-Peio Hiriart, Oliviereta Jérôme Duhart kusiak.

KantaldiaNiko Etxart eta Hapa Hapa hor ginituen,horiek ere ederki ! Bainan zertako holakoburrunba ? Ezti eztia, tt inko tt inko,gazteak ezin egon solasean, erantzun onbaten goaitian ! Kasu ! Hola segituz, horzirenen beharriek ez dute deus entzunenzonbait urteren buruan. Gaixo haurrak !Zeren baitakit zer den ez aditzea, doi bat,asko ezagutu baititut eritegi batean. Zuenonetan !

Kasu huniOroit larunbatean, 26an, talo eta xingarAtizainen eta Cin’Etoile Lekornen, agorri-laren 1ean, ortziralez, “L’âge de glace 2”.Eta Makea Mindegian ? Ospe handitaniraganen den besta, Airetik-en 20 urteak.Aipatuko dugu bestaldian. P.I.

BAIONAKanporaketak Gutiz gehienek uste zuten Baionakogehiengoaren barnean luza gabe sortukozirela dirguinak betikoen eta berriki sartuezkerrekoen artean. Ordea, ezkerrekooposizioaren barnetik atera dira kanpo-raketa erabakiak. Oposizioko zazpi haute-tsiek beren multzotik kanpo ezarri duteEliane Pibouleau-Blain, komunisten ize-nean talde horretan sartua zena. Arteerakasle den emazte horrek, ezkerrekozerrendan laugarren izanki eta, arrangurakplazaratu ditu, ez dituela aitzinetik adostu-ak zituzten ardurak hartu ahal izan HerrikoEtxeko egituretan, hala nola bestenkomitean.Beste gisako kanporaketa batzuk gertatudira ere zezen lasterretako antolatzaileenmultzoaren baitan. Herriko Etxeak dioenaz,hogei bat nahiantek orain arte segurtatzenzituzten eginbide teknikoak ofiziokoenesku ezarriak izan dira ; gertatzen da nahi-ant horietatik gehienek Yves Ugalden ingu-ruko BPC zerrenda sustengatu zutela joanden martxoan. Bayonne Par Coeur zerren-dak mendeku politiko garbia sumatzen duafera horretan.Tarnoseko laminatzaileak kezkaksortzenBeltrame Italiako enpresak jadanik eka-rrarazia du honat Tarnosen idekiko duenaltzairu laminatzaile edo mehatzailearenmotorra. Hori ikustearekin ingurutarrendefentsa elkarteak alde guzietara hasi diramugitzen zerbait kanoretsu jakin nahianlaminatzaile lantegi horretaz. Dozier horre-tan hunkiak dira, Tarnose bera, Landese-tako departamendua laminatzaileakokatuko den gunearen jabea, AkitaniaBaionako portuaren jabea, Euskal Herrikomerkatal ganbara, ez izanik ere legez por-tuaren kudeatzailea Baionako portukodozier tekniko guziak eskutan dituena, etaez da bururatua zerrenda, DRIRE estatukoingurumen administrazioa, portuko indus-trien elkartea laminatzailearen alde dena,eta proiektua kritikoki dakusatzen inguru-tarren elkarte guziak, dotzena erdi bat be-deren. Hainbeste partaide instituzionaldesberdinekin pentsa zerbait xuxen jakiteaez daitekeela errex. Ingurutarren elkarteek,hainbat gutun eta urratsen medioz, jakindute Adolfo Bottene deitzen dela Beltramelantegiko zuzendari beharra ; maiatzaren23an izan da Angeluko Herriko Etxean,uztailaren 4ean DRIRE zerbitzukoekin zen,eta ingurumen elkarteekin solastatu daAngelun joan den asteazkenean.Adolfo Bottene engaiatu da Socadourlantegia aterbetzen zuen guneko 600 tonaamianta arratratatzera behar den tokian,hemendik urria artean ; 2009 an zeharideki nahi duen laminatzaileak 65 dezi-beleko arrabotsa aterako duela, eta balia-tua den ura lantegian berean arratratatukoduela dio ; lantegiko teilatuetan lauki foto-voltaikoak hitzemaiten ditu, beti garbirikatxikiz inguruko 250 familien elektrikaindarra ekarriko dutenak. Lantegi berriarenbi xifre nagusiak hauek lirateke : 250 000tona altzairu mehatuak urtean, ehun batlangilerekin, hori oro 2010 urtetik aitzina.

Angelu-Ansbach birazketaren 40urteakHain segur ere Angelun baino arrakastagehiago ezagutu du Angelu-Ansbachbirazketak Alemaniako Frankonian, lu-rralde horretan kokatua izanki-eta hirihori. RAS eta Estudiantina musika elkar-teak, bai eta hautetsiak ere astebeteegon dira han gaindi, arno xuria eta nolaez, garagardoa preziatu dute, inguruhurbiletan puntako ikastegi bat bisitatudute, energia ekonomizatzeko moldebiziki aitzinatuak dituena ; oraindik gehi-ago denbora iragan dute Ansbach-ekozientzietako goi eskola ezagutzen, bere1800 ikasleek inguruko 300 enpresekinduten harreman tinkoak ideia ainitz sortudu Angeluarren gogoetan ; hala nolaCantau-ko lizeoarekin badela hor zerbaitloturarik sortzeko.Au coeur d’Anglet elkartea zutikClaudine Getten-Porché, “Anglet aucoeur de l’homme” zerrendaburuak ez-kerreko zerrendarekin bat egin zuelarik,bi itzulien artean, deklaratu zuen beretaldeak aho batez bozkatu zuela elkar-

tze horren alde. Geroztik urak bide eginduke, ezen, zerrenda horretakohamazazpi kidek sortu baitute berriki “Aucoeur d’Anglet” izeneko elkarte bat.Diote Angeluko biziak dituela bultzatzeneta ez dutela 2014ko bozei pentsatzen.Segur da Claudine Getten-Porché ezdela batasun horretan barne.Becasse eta Larochefoucault auzoakberritzea xedeJoan den osteguneko bilkuran kontseilu-ak aho batez onartu du Blancpignonauzoko “Becasse” plazaren berritzea,printzipioz hiru milioi eurotan estimatuakdira obrak. Antolaketa lan biziki kon-plikatuagoa onartu du ere kontseiluakaho batez, La Rochefoucault/Chassineremuarentzat. Bi auzo horien artekobiziaren berreskuratzeko hauxe dagogoan darabilaten ideia : bien arteaniragaiten den BAB errepidearen pekoaldetik pasagune bat ideki. Lanak zortzimil ioi eurotan estimatuak dira. Biauzoetako obrentzat Angeluk BAMelkargoaren sustengua galdatuko duluza gabe.Eraikuntza pribatuentzat exigentzia

sozial handiagoakOrain arte hogei bizitegi baino gehi-agoren eraikitzeko xede pribatuakagertzearekin, Herriko Etxeak egoitzenehuneko hogei sozialak izan zitezen gal-datzen zuen. Joan den ostegunekobilkuran kontseiluak xifre hori hogeita-marrera hupatu du. Errexki konprenitzenda Angelun egoitza sozialen galdea bizi-ki handia dela, eta herriko etxeak,eskuinak Frantzian bozkatu legeak buru-raino nahi dituela beteak izan daitezen.Lazareteko egoitza sozialak sasoilari-ak aterbetzenNegu partean aterbe gabeak gauazhartzen dituen Lazareteko egoitza hutsikizanki eta uda partean, BAM hiri elkargojabeari egoki iduritu zaio egoitza horre-tan sasoilariak errezibitzea udan. Heldubaita ekainaren hamabostaz geroztik etairailaren hogeitamarra arte, sasoia BAMaldean egiten dutenek gela bat aurkidezaketela egoitza horretan. 150 eurogostatzen zaie hilabetearentzat. Baio-nako langile gazteen biltegiak kudeatzendu gauza.

ANGELU

SENPERE

LUHUSODolu - Joan den astean segitu dugu bereazken egoitzarat Beñat BONSON,Haltzartekoa. Bazuen zonbeit urteosagarria kraskatua zuela eta ez zengehiago biziki ateratzen. Azkeneanospitalean zonbait egun pasaturik zenduda 80 urtetan.Doluminak familia guziari.

Page 5: Herria 2967

5

Istoria txipia eta Historia handiaZer kontatzen dügün : Oier (Auger) III

Maulekoaren bizia. Xiberoko azken jaun biz-kontea izan zen « Errege maladikatüen » den-boran, 1300 urte üngürüan. Üsü gerlan erauntsizüan, batetik Zuberoaren alde, bestetik Nafa-rroako erresumaren zerbütxüko. Xiberoarenautonomia zaintü nahi züan Akitaniako dükingelesaren aitzi (kontre) eta Nafarroaren axol-bean jarri. Aldiz düka Mauleko gaztelü zaha-rraz osoki jabetü nahi zen, Akitaniako gotor-lekü hoberena beitzen hau. Azkenean Oierrekplegatü behar üken züan indar handiago batenaitzinean, eta Xiberoa orozbakoz ützi.

Nafarroako errege-erregiñek berenzerbütxuko hartü züen, Arradako hirixka-gotorlekü gora emanez, Bardeetako sargian.Gaineala Nafarroako armadaren aitzindarigehien izentatü züen.

Xiberoa eta NafarroaHaatik builta hartan Nafarroako hamabi

« ricombre » jaunetarik zen Oier. Gobernükodeliberoak (erabakiak) sinatzen zütüan eta berezigilüaz (sceau delakoaz) bermatzen : horrezXiberoko lehua (lehoina, lehoia) lehentzeagertzen da izkiribü ofizial batetan, 1274an.

Atharratzeko hiri berria eraikarazi züan1299an eta Nafarroa Garaian Etxarri-Aranatze-koa sortzen lagüntü 1314an. Nafarroan hilenda 1318an, 81 urte altean : adin handia zenordüan.

Oierri esker, Xiberoko historian üngürü bategiten dügü. Nafarroako historiak ere lekü han-dia dü pastoral hontan : horko himnoa emanendügü sonüz eta kantüz. Segür balio dü, hanitxeder beita. Erdi Aro (Moyen Age) güzian Xibe-roak harreman bereziak üken zütüan Nafarroa-ko erresumarekin. Horren etsenplü hona dügüOierren istoria berezia, Historia handiaren bei-tan.

Lagüntzale hanitxJokülariez gain, herritar hanitx biltzen dü

pastoralak, izigarriko lana emaiten beitü : tau-ladan jente franko, eta üngürüan haboro, denenzerbütxüko. Lehenik behar dira planak egin,oro prestatü, antolatü, kudeatü, harremanaklotü, lehen sosak bildü, desmartxa güziak egin,delibero xorrotxak hartü eta bete… Gero den-dariak zinez ari dira Erramun Garciak moztüarropen josten : beharriek bezala begiek eregozatü behar düe pastoralean. Tauladarenmontatzea ez da lan txipia. Pastoral egüneanberriz, zonbat trahola sargian, parkinean, eda-rietan… Eta ahazten dütüdanak …

Oroer eskerrik beroenak, bai eta pastoralhonen atitxazale izan diren bi gazteer : aipa-men haboro hartze düe gure ganik, eta pentsüdüt laster ükenen düela… Miresgarria zait pas-toralak gure lau herrietan piztü düan sügarra.Fida niz ondorio honak ekarriko deizküla, pas-torala beste zerbaiten hastapena beita, ezürrentzea.

Aspaldiko partezHeben gainti azken pastoralak noiz eman

ziren : Ezpeizen 1849an, Ainharben 1818an,Ürrüstoin 1796an, Sarrikotapean 1770ean.Builta hontan amesten nüan Maulerik beheraekartea. Azkenean herritarren artean emaitendüt, nihauk idatzi düdan istoria batetarik :etxen agitüz, lehentze jokülari niz. Ber denbo-ran ama zenaren Basabürüa begiez besarkatzendüt, hebentik amiragarriki ageri beita Xiberokobortü gora, bereziki Otxogorri Handiaren pira-mida perfeita.

Xiberotar güzien jauna zen Oier.Basabürüan Atharratzeko hiria eraikarazi züalabadakigü jadanik. Ezin hezizko gizona izanzen, etsaien arabera « ñapürra » , berantagoMatalaz datean bezala. Xiberoaren izate bere-zia erakusten dü ederki. Oierren arartez Xibe-roa kantatzen dügü, amarik eijerrena, hobere-na. « Eüskal Herria berriz güzia, maite dügünetxaltea ».

EgitarauaTrajeria hau bi igantez emaiten dügü segi-

dan, egünaz : üztailaren 27an eta agorrilaren3an.10 – Meza Ündüreineko elizan.11 – Karrika üngürüa teatre-antzokialano.12.30 – Bazkaria hor : leküak etxek aitzinetik,Mauleko turismo bülegoan, edo Herri Ekoiz-pen salgian.15.30 – Pastoral antzerkia (trajeria). Aski goi-zik hel, autoen üzteko eta jargien hartzeko.Besta hon oroer, denbora goxo batekin !

J.-L. Davant

Xiberoko Jauna Pastorala (1.hasia)

Xiberoko jauna,anderea eta haurrak

ALDUDEBiziari so

Kontzertua izarren artean... “Biziari so”,horra nola izendatu duten beren zintaberria “Izarrak” taldekoek, hamahiru kan-tuen bilduma bikainak gozatzen dituztela-rik bakotxaren beharriak. “Izarrak” lauko-tea sortu zen 2003 urtean eta ondokourtean irabazten zuen bigarren sariaGaraziko kantu txapelketan. Ondoriozlehen zinta bat grabatu zuen lau kantue-kin eta ibili zen kontzertu batzu eskainizEuskal Herrian, Biarnoan eta Frantziangaindi. Geroztik erran behar da bide egin

duela eta arrakasta gaitza bildu duela,bere presentzia erakutsiz errugbiko bestahorietan, hots Aviron Bayonnais-ko parti-da aintzin edo estranjerian Frantziako tal-dearen ondoan. Beraz ez duzie amentsegiten ez, “Izarrak “ taldeko EmmanuelleLuro, Sophie Oteiza, Celine Bidart etaKattin Inchauspe hor izanen dituzie Aldu-deko Sanoki gelan, hori igande huntan27-arekin arratsaldeko bost orenetan.Beren xedea da herritarreri aurkezteaberen hamahiru kantuak, horien arteansei sorkuntza. Ez da gaizki batere! Hitzor-dua emana zaizie deneri igande huntako,memento on baten pasatzeko.

Zelaiko bestakZelaiko bestak hor ditugu ere larunbathuntan. Arratsean zikiroa ogitartean etaondotik dantzaldia “Elgorriaga” taldeare-kin. G.S

“Izarrak” taldea

AIHERRASortze

Etxebesteko Pantxika Mendivil eta Jero-me Beloscar andere jaunak zorioneanditugu ongi etorria eginik beren bigarrenhaurrari. Peio izendatu dute sortu berria,Joan bere anaia zaharrenaren plazerraegiten duelarik. Urostasunean eta zorio-nean bizi dadila sortu berria. Goresmenakaitama gazteeri, eta goraintziak Etxebes-teko aitatxi amatxier.

Pilota plaza beteaJoan den igande arratsaldean, bazelamugimendu gure herriko plazan ! Fran-tziako xapelketaren kondu, 2 finala laur-den iragan dira, aro ezin hobe batekin,goizean euri aski egina baldin bazuenere. Lehen partidak kasik 2 oren iraun du,eta Lucu eta Antton Amulet dira nagusitu2 ttantto xoilez, Airetik batasunekoGérard Etchebarne eta J- Michel Mougi-

ca-ri. Ondoko partidan, Itsasuarrak fleitegaitzean ziren. Peio St Esteben eta J-Claude Aguerre joan den urteko Frantzia-ko xapeldunak ez zirela galtzera etorriak !Nagusitu dira Irisarriko Roger Etcheverseta Julien Arbeletche-ri. Joko ederrik ikusidugu 2 partida hauetan. Eta holako parti-dekin, amaturrek bilduko dute orainojende, plaza laxoan !

Erketa auzogunea pestan, larunbatean

Aurten, Erketa auzoko zikiroa iraganenda uztailaren 26an, ihiztarien kaiolaneguerditik goiti. Izenak eman behar diraberantenaz uztailaren 24eko zenbakihuntarat : 05 59 29 47 62 ra, JamattittDuhalde-ri arratseko 8etarik goiti. Etorrigostian zuen omore onarekin Erketakozikirorat.

BAIGORRIAbisuOrtzegun goizean, Mimiague arrain sal-tzalea Oronos Spar saltegiaren aintzineanizanen da, bere salgaiak eskaintzeko7.30etarik 13.00ak arte.SortzeBastida Berroko Antton eta Xilvi Errotabe-here zorionean ditugu, ongi etorria eginikMartta bigarren alaba ttipiari. Osagarrianeta urostasunean haundi dadila sortu be-rria eta goresmenak aitameri.HeriotzeOkoze auzoan, Iguzkialdeko Marie-Jean-ne Bidart pausatu da 86 utetan. Igan-dean, jendalde ederrak segitu du bereazken egoitzara. Gure doluminak nahiga-betan den familia guziari.ErakusketaBakotxak molde berezian daramatenEuskal Herriko zortzi emazteren bizia,argazkitan hartu eta “ Femmes du PaysBasque Esquisse ” liburuan eman dituMarie Etchegoyen amikuztar argazkilarikasetalariak. Hauek dira : VéroniqueAniarte, M. Alliot Marie, Benedicte Del-mas, Emma Pinson, Marie Larthet, Lau-rence Ostolaza, Anne Etchegoyen etagure herritar Agnès Dorré Gorostiaguemahastizaina. Bere lana ikusgai eta sal-gai da “ Irouleguy ” sotoan, uztailaren12tik agorrilaren 10a arte.Indar jokoakIgande arratsalde huntan, plaza nagu-sian, indar jokoen Baxe Nafarroako tro-feoa jokatuko da lau herrien artean.Donamartiri, Jutsi, Baigorri eta Bankajoanden urteko irabazlea. Trofeoa esku-ratzeko, bi urtez segidan taldeak behar duirabazi. Bortz probetan neurtuko dira : las-terka, bidun eremaitea, lasto altxatzea,orga jokoa eta soka-tira. Artetik, Agite 6metro goratasunean trunko mozten eta

Saralegi harri altxan ikusiko dira.Kontzertu“ Les petits chanteurs de Sainte Croix deNeuilly ” koroak kantaldia emanen du eli-zan, igande aratsean 21.00tan, sartzeaurririk. François Polgar zuzendari eta Jean-Fran-çois Motton organoan, gregorianotik etagaur egunetako musika eta kantu pidaiaeginen dute.Xakur txapelketaAroa zinez egokia zen igandean, bai feriaeta bai artzain xakur txapelketarentzat. Biekitaldiek arrakasta bildu dute. Txapelke-tan, goizeko kanporaketan, hamabi ar-tzain lehiatu dira eta bortz hoberenak sail-katu arratsaldeko : B. Parachu “ Pinttore-kin ”. M. Hualde “ Xiko ”rekin. D. Parachu“ Argi ”rekin. B. Mendiboure “ Babi ”rekineta J.P. Iriquin “ Xintxo ”rekin. Juntaturikjoanden urteko leheneri, zortzi xakurrekerakustaldi ederra egin dute, FerminMihurak dena, hain ongi kudeatzen zuela.Ororen buru, “ Xiko ” M. Hualde alduda-rrarena da lehen atera, bigarren “ Umil ” J.Acheritogaray-ena, hirugarren “ Alai ”Michèle Achéritogaray-ena eta laugarren“Argi” D. Parachu-rena. Bi lehenek esku-ratu dute Oñatin Euskal Herriko txapelke-tarako txartela eta Aspe Bizkaian eginendena ere ba.PilotaJoanden aste buruan, Frantziako txapel-goaren kondu, zonbait finalerdi jokatudira. Huna emaitzak : Esku huska plazalibroan, artekoetan M. Olçomendy eta M.Olhagaray-ek irabazi 30 – 28 Larresoro-ren kontra. Joko garbian, artekoetan,Riouspeyrous, Bidart eta Ospital-ek iraba-zi 45 – 27 Hiribururen kontra. Aldiz,Dutey, Dumont eta Monlong-ek galdu 32– 45 Ogeu-ren kontra.

LASASortze

Pantxika Berterretche eta Patxi Bidegain Unaiainean bizi direnak zorionean dituguberen lehen haurra ukanik. Uztailaren 7an sortu den nekatto pollita June izenarekinbiziko da. Goresmenak zueri Pantxika eta Patxi, ahantzi gabe plazerrez gainditurikditaizken aitatxi amatxieri, horietan hirugarren belaunaldia ikusten duen amatxiari.Goraintzi beroenak. M.G.

Mendi maratoiaIgande huntan beharra da Baztandarrakelkarteak antolatzen duen Ipar EuskalHerriko lehen mendi maratoia (42,195km). Lasterkariak goizeko 7etan abiatukodira herriko plazatik. Pinonea etaEhusketan gaindi Artzamendiri buruzjoanen dira, Astolepon barna. GeroSumusera jautsiko, handik Irubelakaskoa,Goramendi, Goramakil, Meaka, Arrietakolepoa, Iparla... berriz herriko plazaraitzultzeko. Ez da nornahiren menekolasterkaldia. Aitzineko egun horietan, 130lasterkarik zuten beren izena emana,eskualde huntakoek, Hegoaldekozenbaitzuk, Bordele, Tolosa eta Parisealdeko batzuek ere... Antolatzaileekpentsatzen dute lasterkari zaluenak11.30etatik laster helduko direla plazarat.

Maratoi hori segitu nahi luketenak joanditaizke Astolepora (7:30), Meatzekolepora (8:00), Sumusera (8:30),Goramendira (10:00), Meakara (10:30),Arrietako lepora (11:00) edo Iparlara(11:15). Gisa hortako lasterkaldi batek lanhandia eskatzen du, 60 bat lagunekemanik eskukaldia. Mendian gaindiizanen dira 5 kontrola gune eta 7 jan-edate gune. Eta plazan berean, edaritokia, bazkaltzeko manera ere trinketeanberean, nornahiri idekia, 15 eurotan,izenak aitzinetik emanez (J. PierreMarisco 05.59.37.77.82 edo PierreSalaberry 05.59.37.72.85). Trinketekosala aldiz kineen esku utziko da,maratoilariak artatzeko. Sarien emaiteaeginen da aratsaldeko 5etan. Egun ederbaten mentura, aro ona lagun agian !

BIDARRAI

HELETAKermeza ondo

Ezin hobeki iragan da gure kermeza,jendalde ederra biltzen zela, kl ikahoberenean, Henri eta Josep trenpuankantari, dantzarien laguntzeko. Zer-bitzari eta laguntzaile orok merezi duteberen esker partea, ororen indarrakegiten baitu erreusitzea. Zozketako bipaketa gelditu dira, huna zenbakiak :3345 - 2944. Beste guziak hartuak dira.Biba irabazler eta ez etsi beste guzier !

PilotaPalantxazko finalak iragan diraErregelun. Emaztetan, Urruty-Sallaberry

50, Carré-Leglise 26. Gizonetan, hiru-garren mailan, Hubert-Etchemendy 50,Istillart-Apezteguy 27. Bigarren mailan,Fabas-Castet 50, Parachou-Mousques42. Lehen mailan, Iraztorza-Oçafrain 50,Bibens-Lacosta 43. Esku huska, lehi-aketa hasiko da agorril hastapenean.

MezakIrassart apeza tratamenduz dagola,gure goraintziekin laster senda dadila.Mezetako tenoreak kanbiatuak dira. Ibi-akoitz aratsean 9etan Mehainen, igan-dean 9etan Armendaritzen, 11etanHeletan. Herritarra

ARMENDARITZEEri

Zonbait egun hautan etxetik kanpo duguGabriel Lartigou Alegerainekoa eba-kuntza bat eginik. Berri onak badiraere, laster etxera dadila, plaza xoko horizure eskasaren senditzen hasia baita.Laster arte !

EzkontzaDuela zonbait egun ezkondu zauku PeioIndart herriko tindatzailea, espos lagun-tzat hartuz Cécile ANCHARTECHAR“ HERAIZTARRA ”, bai berriz diotHeraiztarra, herri ttipiek ere on duteberen nortasunaren agertzea noizeanbehin, handiagoko batzuen itzalpeanegoiteko ordez. Dena den goresmenberoenak espos berri horieri eta berenfamilieri eta bizi ditela urostasuneanEgoitza deitu etxe berri ederrean.

HeriotzeAitzineko igandean jakin ginuen pausatuzela Donapetiriko Jana Mari Etchepare-borde. Aspaldian herritik urrundua, osa-garri eskasez. Jainkoak atera dezalaahantzien erreinutik bere erreinuan har-tzeko eta familiako guziek onhart ditzaz-tela gure dolumin bizienak.

Jaun ErtoraGure jaun ertorak baditu zonbait egunhauietan gora behera batzu osagarriare-kin. Guk ere baditugu gureak bainanetxekoen laguntza hor dugu hurbil hurbi-la. Zu ere Jainkoak eta parropiakoguziek lagunt zaitzatela berriz “ pixkola-tzen ” eta boz batez diogu guziek“ Badugu zure beharra ”. Senda zaitelaongi bezain laster, Irassart jauna, gureotoitza lagun.

Etsaminak - Huna hemen bakotxakberen mailean iragan dituztenen izenak:Charlotte IPOUTCHA, MaiderARRABIT, Jean Marc RODRIGUES,Pantxo ETCHEGARAY, MikaelPALOMES, David SALAGOITY, Beñat

INDABURU. Goresmenak guzieri.Ezkontza - Herriko elizan beren baiaeman dute elgarri Myriam ARRABITeta Philippe OXANDABATZ-ek. Iholdindute beren egoitza. Zorionak bikoteari.Goresmenak familieri.

ARROSA

Page 6: Herria 2967

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Ingrid Betancourt-ek galdegin bezala segi dezagun oroituzbadirela Kolonbian ez dakit zenbat bahitu F.A.R.C.-en eskuetan daude-nak eta mundu guzian halaber.

Frantziako Itzulia : Helduden igandean bururatuko da Frantziako itzuliaParisen. Lehen Parisen hasten zen eta Parisen akabatzen. Orainbadakite pixka bat bederen zer den deszentralizazioa edo hobeki erran,eskualdekatzea Brest-etik joan baita eta, aspaldi honetan, ahantziadukete Parise hastapenerako.Joanden astean denetarik ukan dugu. Pirineotan Italiarrak nagusi,xikanatuz dirudianez, Ricardo Ricco txirrindulariak bazuela indar gehia-goren ukaiteko behar den laguntza eta orduan Saunier-Duval talde osoakutzi du lasterkada.Gero Cavendish ingelesak ereman ditu jadanik lau etapa, ordokitsuakdirenak. Lau etapa ez da guti. Lasterketa utzi du haatik Alpetako lepoakigan gabe.

Ingrid Betancourt : Egin du Lurdeko itzulia eta uztailaren 14ean lehen-dakariak eman dio “Légion d’honneur” delakoa. Ez naiz batere xingolarenkontra, pentsatzen baitut sei urte baino gehiago bahitua izana delarikbaduela edozein kantari, kirolari edo bertze nornahik baino merezimendugehiago. Halere xingola eskaintza bospasei mila jenderen aitzinean ezote da soberaxko ?Bezperan bildu ziren UPM-eko lehendakariak, kasik guziak eta hor eremeza nagusia entzun dugu. Agian biziko naiz zenbat urte gehiagoikusteko delako meza nagusiak ukanen dituen ondorioak.

Kongresua : Hala deitzen da biltzen direlarik Versailles-en Senatua etaLegebiltzarra Lege Nagusiaren aldatzeko. Hain zuzen asteleheneanonartu dira aldaketak eta Frantzian diren bertze hizkuntzak Lege Nagu-sian sartu dira 75. Artikuluan. Alta, Frantses Akademiak adierazi zuen -eta goraki - ez zela holakorik behar eta, orduan, senadoreek obeditu. Al-datu dira haiek ere. Hea zer dioten Frantses Akademiakideek ? J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL IRRATIAKXiberoko Jauna pastoralaIgande huntan Euskal Irratietan

- 09.00 : Airesta emanaldia, pastoraleko partaidekin.- 10.00 : Pastoraleko meza Ezpeizetik.- 11.00 : Pastoralan partaide direnlau herrien ixtorioa Léonie Agergaray-ek eginik.- Ondotik xuxenean pastoraleko sorotik.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8U z t a i l a r e n 2 7 t i k g o i t i

Asteko emankizunak;urteko berzabalkuntzak :

Uztailaren 26an Larunba-ta 20.15 :Manex Pagola : “ Zazpiri-bai ” ikusgarritik.

Uztailaren 27an Igandea20.30 :“Pauloren urratsetan bida-

ri“ Petto Olhagaray, 09.partea.

Uztailaren 28tik goiti, ezda lekuko emankizunikizanen. COFRAC sarekoemankizunak segitzenahalko dituzue. Irailaren 8an berrizhasiko ditugu gurelekuko emankizunak.

Uda on guzieri.

EGA - 2008ko udaberriko emaitzakAGUERRE Kristina.......................................bikainAIZPIOLEA-NARRASPE Maria Carmen ........ongiALASTUEY Bruno ..........................................ongiALCHOURROUN-PETRISSANS Iban .........bikainALGALARRONDO Elorri ...............................ongiARIN-ELIZAGOIEN Elorri ..............................ongiARIN-LARRAÑAGA Inge ...............................ongiARMENDARIZ-LASSALLETTE Julen.............ongiBARBIER-ERDOZAINTZI Xabina ............... bikainBERASATEGI Elai .........................................ongiBERHOUET Patxi .......................................bikainBILBAO-TAPIA Bixintxo ..................................ongiCASTEIGTS-HARAN Txomin .....................nahikoCHARRITTON Naiara ....................................ongiCHASSEVENT Maina ....................................ongiCHENAL Sylvie ........................................... bikainDARRITCHON Txomin Auxtin .....................bikainDELIART Maite .......................................... bikainDUHALDE Jon .............................................. ongiELIZEGI ERBITI Iñigo ................................nahikoELIZONDO Txomin.........................................ongiFRANCHESSENA-ETCHEMENDY Maider .. ongiGARCIA-CALVO Garai ................................. ongi

GOÑI Dominika ..............................................ongiGOYHENECHE Itxaro ...................................ongiGUERIN Elena ............................................nahikoGUICHANDUT Antton.....................................ongiIGLESIAS-DUNATE Mikela ...........................ongiIRUNGARAY Ihintza ......................................ongiITURRIRIA-MATXINANDIARENA Andoni ......ongiJAUREGI-MIKELARENA Eñaut .....................ongiKINTANA ZORROZUA Asier.......................... ongiLABEGUERIE Naroa....................................bikainLACROIX Maia ............................................bikainLACROIX-ETXEBERRIA Naia .......................ongiLANTARON-ARANTZABAL Txomin ............bikainLAPEYRADE Pierre ................................... bikainLARRABURU Iban......................................... ongiLARRE Maider ...............................................ongiLASCOR Eztitxu ............................................ongiMANTEROLA-EIZMENDI Mikel .....................ongiNEGELUA Maritxu .........................................ongiORONOZ Arantxa ..................................... nahikoOTHONDO-ETCHEGOIN Elena.....................ongiSAGARDUY Maialen .....................................ongiSAINT-PIERRE Isabelle ................................ongiTHICOIPE Maika ............................................ongiUHALDE Elorri ...............................................ongiURCUN-MARCO Coline ................................ongiZELESTINO-SANTAMARIA Maite ..................ongi

Eusko Jaurlaritzak 7000 liburu (150.000 euroren baliokoak, orotara)eskaini ditu Iparralde huntan euskal kulturaz arduratzen den he-rriarteko sindikatari. Hamabigarren aldia da gisa hortako oparia helduzaikula Hegoaldetik. Miren Azkarate kultura-sailburuak egin du, Jaur-laritzaren izenean, eskaintza hori Senpereko Herriko Etxean, joandenastean, Christine Bessonart senpertar auzapeza eta Vincent Bru herri-arteko sindikataburuaren aitzinean. Uztaritzeko Ikas pedagogia zen-troa arduratuko da liburu horien banaketaz, eskoletan, herri liburutegi-etan, mediateketan, kultur-etxetan... Liburu horiek guziak, ez dira,Miren Azkaratek oroitarazi duen bezala, liburutegi zokoetan lotanegoiteko eskainiak bainan eginahala irakurtuak izaiteko, euskararenirakurketak oldar berri bat har dezan.

ERAKUSKETA, ERREZITALA ETA MINTZALDIA IZURAN

Joanden ekainetik idekia,abuztuaren 24raino ikusgaidago Haize Berri kulturetxeakapailatu uda erakusketa. AitorRuiz de Eguino eskultoregonbidatuak proposatu “Hibri-doa” gaia du aurtengoak.Nane margolariarenekin elkar-tu dira haren obrak erakusketahandian, eta ageri ere bestetoki batzutan, datorren aldianaipatuko diren plastikalarienenartean…Nane - Bere margolanak gor-puzten ditu, esku arin etaerneaz, marrazki biziz, xehe-keriarik gabe eta bere baitakoilun-argiez koloreztatzen arimabihozberaren miraila den sor-mena. Nanen eskuek bazte-

rrak girotzen eta pizten dituzte;bizia bere ñabardurekin arnas-ten dute, abstrakzioraino hur-bilduz. Ematasunez maitaga-rriak eginak ditu neskato etaemazte portret guziz zoragarri-ak… Orohar gehiengoarentzatgustagarria da emazte pintorehau.Aitor Ruiz de Eguino - Her-naniar honen eskultura age-rienak aluminiozkoak dira ; al-txatzen edo etzaten dirakonkor eta zelarten artekoitzuli-mitzuli l irainetan ;oldartzen eta ere jazartzen ziz-ta zorrotzetan metal kamutshortan… Hibridoak direla ezinuka : gauza, abere, landareedo jendearenetik daukate

umore klixkez alaiturik hanhor, gainera hermafroditoakdira Aitorrek moldatu izaki mi-tiko harrigarriak.Erakusketa idekia da ara-tsaldero 15etatik 19etara,astelehenez salbu, guzientzateta urririk. Abiatuko baitiraasteartetako mintzaldiak,agorrilaren 5ean eginen dalehena : Nane margolariak etaAitor Ruiz de Eguino eskul-toreak beren arteaz hitzeginendutenean. Arastiri berean iza-nen da Itxaro Borda eta Pan-txix Bidarten errezitala, ItxaroBordaren olerkiekin, musikazlagundurik. Hitzordua gogoanatxik oraindik eta ongi etorrideneri. P. Errekarte

CTPB BERRIA IRAILEANHitzarmen bereziaren ondotik (2000-2007), hona urte baten berantarekin irail hastapeneansortuko dela, Estatua, Akitania, departamendua eta iparraldearen artean kontzebitu bigarrenhaurra, CTPB deituko dena : Contrat Territorial du Pays Basque, Eric Morvan suprefetakbaieztatu du Garapen Kontseiluko biltzar nagusian. Balioko du 2008-2013 urtealdiarentzat,212 milioi eurotan estimatua da, hots “hitzarmen berezia” baino 168 gutiago. Kontratu berri-aren kanorea ongi hartzeko, hiru lan ildo hartzen ditu : zerbait sortzen duen ekonomia sus-tatu, barneko aldea eta kostaldearen arteko oreka zaindu eta euskal ondarea indartu.Filosofia hirukoitz hori 77 proiektutan lerrokatua da. Lerroka so eginez ohargarri dira,barneko aldea zuzenean hunkitzen duten hamar proiektuak ; besteak beste hiru milioi euroberexiak dira sormarkako salgaien bultzatzeko eta beste hainbeste ardi sailaren zaintzeko.Izpurako klinikaren berritzeko bi milioi eta erdi beharrak dira.

Kontratuaren elementu lausoakBaionako Technocité (9 milioi euro), Departa-menduko ADSL sare numerikoa (9 milioi euro),garraiotza intermodala (puskak eta jendeak ga-rraiatu errepidetik treinbidera pasatuz, 33 milioieuro), Hendaiako Txingudi itsas hegiaren anto-laketa (7,5 milioi euro). Jada bidean dira ekintzahoriek. Herriek eta departamenduak ez dituzteabururaino eramanen CTPB izan ala ez izan ?Pariatzen dut proiektuak estreinatuko dituzte-nean ez dutela hitz bat ere erranen CTPB kon-tratuaz. Zergatik ezarri beraz horiek oro CTPBbarnean, diru gehiagoren ukaiteko menturaidekitzen dutelako ? Itsumandoka gabiltza.CTPBek administrazione berri bat sortzen du

iparraldean, ohizko botere publikoei gehitzenzaiena. Barneko aldeko proiektu guziek admi-nistrazione horren aitzinean behar dute pasatu,departamenduaren, Akitaniaren eta Europarenbaheetan iragan ondoan. Hor ere bista lau-sotzen da, ez dakigu garbiki ea proiektuakhunkitzen duen dirua CTPB-ren ganik den alahura gabe berdin etorriko zen.

Amets hutsen erreferentziakAldiz egitura batzuk ikusten ditugu CTPBensartzen susmo indartsuak sortuz. Hala nolaRFF (Réseau Ferré de France), zorrez itoa denerakunde publikoa. Orotara 72 milioi euro pisuduten proiektuak bultzatuko ditu, CTPB gabezentimorik ez baitzuen ardietsiko. Gainera RF-Fak bere azpiegitura guzia baliatuz CTPB-ko gi-daritzari nahi duena nahi duen bezala ona-rraraziko dio. Nola hori ? Adibideak jada hor di-tugu.Baionatik Garazirateko treinbidearen kasuanahalgegarri ere da nola RFFak ez duen zentimobat ezarri treinbide horren antolatzeko hogeita-mar urtez. 18 milioi euro ardietsiak ditu Akitaniaeta departamendutik, ez treinbidearen anto-latzeko, ikerketak egiteko baizik. Ikerketaamenskoi eta dirujale horien parean hor dagoaldiz euskal jendarteak biziko duen egoeraBaiona aldetan, heldu den irailetik goiti. San An-dres auzoko unibertsitate berrian sartuko dira2500 ikasle, ez da haientzat aparkaleku bihirikizanen.

HARROBI , ET XEGINTZAKO PUSK AEntreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEAMUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T

Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE

7000 LIBURU

Euskal kulturaren sindikatak ekimen sari deia plazaratzenEuskal kultura sustengatzen duten Herrien Sindikatuakekimen sari bat sortu baitzuen iaz, erreberritzen du aurtenhamar mila euroko dirutzarekin, espiritu sortzailea erakus-ten duten proiektuak bultzatzeko. Euskal kultura eta eus-karari lotu xedeak izan behar dira eta mota guzietakoespresabideak hunki ditzakete.Saria 10 000 eurokoa izanen da, proiektuak urriaren ha-mabosterako behar dira igorri Kanboko Herriko Etxera.Epaimahaiak treinkatuko du dirutza hori sari bakarra izanen den, ala ge-hiagoren artean banatuko duen. Abendo ondarrerat plazaratuko dira sa-riaren irabaztunen erreferentziak.

Page 7: Herria 2967

7

AZKARATE

ASTE HAUNDIA AITZIN, AMIKUZEKOAK

LEGEZKO ABISU

SEASKA, EuskalIrakaskuntzarako Batasunak,

2008ko irailaren 1etik goitibilatzen du :

Ortofonista (Logopeda) edo Psikologo bat,

denbora erdiz aritzeko, Psikopedagogia Aholkularitzan

Misioak:Ikastoletako ikasleen zailtasuneiburuz prebentzioa eta laguntzaekartzea :Irakasleekin batera zailtasunendetekzioan parte hartuzZailtasunei aurre egitekoirakasleei aholku eta estrategiakemanezBete behar diren baldintzak:1) Ortofonista gaitasun agiria (Certificat de capacité Ortopho-niste)edo DESS garapenako psikologia (DESS psychologie dudéveloppement)2) Hezkuntza arloko esperientzia3) Euskaraduna

Interesatuak diren pertsonek,Seaskara igor dezatela,

2008ko agorrilaren 25a aitzin:- Kandidatura gutun bat C.V.batekin (telefono zenbaki batekindeitua izaiteko gisan)- Diplomen kopiak

SEASKA - Central Forum,André Emlinger plaza, 10 -

64100 BAIONA Cidex Tel: 05.59.52.49.24

Fax : 05.59.52.88.87 [email protected]

SEASKA, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, 2008ko irailetik goiti,

bere ikastoletan laneanaritzeko bilatzen ditu:

Alozeko BASABURU ikastolan: • AVS – laguntzaile 1: 6 ordu egunean:8ak -> 14ak.- AVS gisa : 2 ordu - Laguntzaile gisa (haurtzaindegia,kantina eta pausa): 4 orduBETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: - Baxoa- Bere burua behar bereziak dituenikasleak laguntzeko prest sentitzendena- Euskaraduna (ezinbesteko baldintza)

Interesatuak direnak, idatz dezatela2008ko agorrilaren 20a aitzin

motibapen gutun bat + CV bat igorrizhelbide honetara:

(ez ahantz telefono zenbaki batenazaltzea):

BASABURU IKASTOLA64470 LIXANTZU (Lichans)

LAN ESKAINTZA

Sorhuet-Ezcurra . . . . . . . . . . 40Gonzalez-Jeannots . . . . . . . 31

Larrechea-Waltari . . . . . . . . . 40Ibarrola-Oçafrain . . . . . . . . . 20Donapaleuk, bere bestetan, ez duahantzi pilota eta bi partida ederhauk xutik ezarriak zituen beretrinket zahar berrituan. Jendeakere estimatu du eta bere amodioaerakutsi. Lehen partida horiarraroa gisa guzitara. Lehenikaurtengo pare berri horrek bereahal harrigarriak erakutsiz. Gon-zalez baginakien nor zen,hegoaldean bezala trinketeanbere ahalekin eta jokoa gainerat.Bainan Jeannots, berezkoenartean ? Landestar amatur horrenbesoa, bi aldiz bi-paret ere eginezgibelean ! Partidaren hiruetarikbiak beren alde zituzten, eta 31-28 aitzinean. Haatik, norenaitzinean : bi urruñarek, Sorhuetere handik jalia baita, azken 12tantoak lerroan egin baitituzte, etapartida irabazi, funts hortan.Beste partidaz, larunbatekoa, haubakarrik : Ibarrola, bidarritar biziarieskukomina arrapiztu zaiola etaberaz zer egin, Oçafrain-ekinere ? Finala pasatua izanen daHERRIA kaseta agertu orduko.

ETA NOR AURTENGO FINALIS-TAK ?J.C. Aguerre-P. St Esteben . 30Etchevers-Arbeletche . . . . . 22Aurtengo xapelgo nagusiaren(Frantziakoa) finala laurdena zenhau, Aiherran jokatua, jende ainitzikusle, itsasuarrak baitira irisarterrinausitu, hauk ondarrerat denakeman arteraino, adinekoen lehenmailean.

Jaureguy-Lucu . . . . . . . . . . . 30J.M. Mugica-Etchebarne . . . 28Alta amikuztarrek ere, bi kintzegehiago eginik Lekorneko haintrebatuek baino, finalerdikotxartela irabazi dute, Aiherrakoplaza ederrean.

Olçomendy-Olhagaray . . . . 30Mouesca-Sabarots . . . . . . . . 28Junior (erran Junior Jauna bezalaeta ez Junior “Jus de fruit” bezala,euskaraz !) gazteetan, baigorria-rrek ere bi kintzez irabazi dutela,Makean, Larresoroko pareari.

Inchauspe-Salaberry . . . . . . 30Monce Ondars-Ducassou . . 27Eta beste partida, gazte juniorhorietan, hazpandarrek irabazidute garaztar pareari, haukgazteak haatik oraino.

Etcheverria-Hiriart . . . . . . . . 30Michelena anaiak . . . . . . . . . 18

Duhart anaiak . . . . . . . . . . . . 30Alcacena-Bascans . . . . . . . . 26

Guichandut-Idiart . . . . . . . . . 30Olaizola-Laborde . . . . . . . . . 18

Estaynou-Telechea. . . . . . . . 30Lopez-Lucu . . . . . . . . . . . . . . 26

Ipuy-Larralde. . . . . . . . . . . . . 30Etcheverry-Ste Marie . . . . . . 23

Fourneau-Laborde . . . . . . . . 30Olhats-Negueloua . . . . . . . . 24

Bereterbide-Jaureguy . . . . . 30Berçaits-Eyheramounho . . . 16Eta horra gaztetxo eta xitoenfinala laurdenak, irabazleakLekorneko (2), Senpereko (2),Irisarriko, Hazparneko,Lehuntzeko, galtzaleak beste aldibateko. Maita pilota, gazteak !

GARATENEANEzcurra I-Lazcano . . . . . . . . 50Lambert I-Mayte . . . . . . . . . . 30Asteleheneko partida zen hau,hats beroan.

EZPELETAN, UDAKO PAR-TIDAKEtcheverry-J.C. Dermit . . . . 30Aranburu-R. Dermit . . . . . . . 28Asteazken oroz jokatzen dira udahuntan partidak Ezpeletakoplazan, joanden astean hasirik.Ttarro batzuen arteko partidaklehenik. Ondotik partida nagusia,ttantto xoragarriekin, gazteenennausitasuna agerian, Etcheve-rryren beso bipilak min handiaeginik.

HEGOALDEANBengoetxea VI-Mendizabal II22Olaizola I-Patxi Ruiz. . . . . . . 18

Berasaluze VIII-Apraiz . . . . . 22J.Retegui-Eskudero . . . . . . . . 8Gernikan jokatuak bi partidahoriek.

Uriarte-Galarza VI . . . . . . . . . 22Larralde-Harizmendi . . . . . . 16

Irujo-Lasa . . . . . . . . . . . . . . . 22Xala-Laskurain . . . . . . . . . . . 19Otxandianon jokatu bi partidak.

Lasa-Garmendia . . . . . . . . . . 22Antxia-Gorriti . . . . . . . . . . . . 20

Camarero VI-Mixelena . . . . . 22Mikel-Altuna . . . . . . . . . . . . . 19Barakaldon ziren horiek biak.

Olazabal-Arruti . . . . . . . . . . . 22Berasaluze IX-Merino I . . . . 16

Titin-Laskurain . . . . . . . . . . . 22Irujo-Lasa . . . . . . . . . . . . . . . 12

Ongay-Urberuaga. . . . . . . . . 18Apezetxea-Apeztegia . . . . . . 17Zarautzen, Gipuzkoan, ikusi direnbi partidak.

Bego

JUTSIPilota xapelketaz

Larunbatean bururatu da gure arrabotean muntatua izan den eskuhuskako turnada. Lau mailetako azken haitada horiek loriagarriak ager-tu zauzkigu eta behatzaleak zinez gustatu dira. Huna beraz zer ondorioekartzen daukuten finala horiek.

1. multxoa : Dominique Artaberro, Antton Etcheverry - Jean LéonOçafrain 18, Ttotte Curutchet, Patrick Etcheverry - Jean Pierre Urruty30

2. multxoa : Jean Noël Ourthiague, Patrick Irigoin - Jean Pierre Amulet17 Mattin Garateix - Frederic Ibañez 30, Roger Gachen

3. multxoa : J. Noël Ourthiague, Ttotte Curutchet - Cédric Lucu 30,Bastien Lascor - Guillaume Barbaste 18, Pilla Arhets

4. multxoa : Pilla Arhets, Jean Catalogne - Joanes Laco 30, AguxtinErdozaintzi - Paxkal Erdozaintzi 18, Evariste LacoBeraz goresmenak eta milesker jokolarieri eta xapelketaren muntatzai-leeri zeren herri ttipi batean holako animazione batek emaiten baitubizitasun poxi bat. P.L.

SCP BOULOUS & CHEVALLIERBâtiment 22 – le Forum 15 rue Raoul Perpère

64100 BAYONNETél 05 59 31 21 21 / Fax 05 59 31 21 29

« REMIGIL DISTRIBUTION »Société à responsabilité limitée

au capital de 30.000 €€uros.Siège Social : Zone Artisanale

de Maignon – Bâtiment Les Dômes64600 ANGLET

RCS : BAYONNE 445 140 551Aux termes d’une décision de la géran-ce en date du 24 juin 2008, il a été déci-dé de transférer à compter du 1erjuillet 2008, le siège social de la socié-té d’ANGLET (64600), Zone Artisanalede Maignon – Bâtiment Les Dômes, àANGLET (64600), 27 bis route dePitoys – Bâtiment Les Arcs et de modi-fier corrélativement l’article 4 des sta-tuts.

Pour avisLa gérance

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure64000 PAU

AVIS DE CONSTITUTIONAux termes d’un acte sous seing privéAUX ALDUDES du 20 juin 2008 enre-gistré à la recette des impôts deBAYONNE le 10 juillet 2008 bordereaun°2008/823 case n°13, il a été constituéune société coopérative agricole àcapital variable dénommée“ BELAUN ”.Le siège social est établi à HERRIKOETXEA – 64430 LES ALDUDES.Ladite société sera immatriculée augreffe du Tribunal de Commerce deBAYONNE. Pour Avis

ARC ELECSociété à Responsabilité Limitée

au capital de 5000 EurosSiège social : Chemin BERETERRENBORDA

64480 USTARITZRCS BAYONNE 493 410 815

Aux termes d’une décision de l’assem-blée générale ordinaire, présidée parMr François JAVOURET, gérant, endate à Ustaritz du 27 juin 2008, il a étédécidé de transférer le siège social dela SARL ARC ELEC, à compter du 1er

juillet 2008.Ancien siège social : Chemin Bereter-renborda, 64480 USTARITZ.Nouveau siège social : 105 CheminUhaldekoborda, Quartier des Bois,64480 USTARITZ.Les statuts ont été modifiés en consé-quence. Pour avis, la gérance.

Fabienne BARNECHE - Avocat à la Cour3 Rue Faget de Baure - 64000 PAU

GAEC URSUMUGroupement Agricole d’Exploitation en

Commun reconnu au capital de121959,21 €€

Siège social : Plaza Etxeberria – ITXASSOU64250 CAMBO LES BAINS

RCS BAYONNE : D 399 813 369AVIS DE TRANSFORMATION

Aux termes d’une assemblée généralemixte du 1er juin 2008 enregistrée à larecette des impôts de BAYONNE le 10juillet 2008 sous le bordereaun°2008/823 case n°2, la collectivité desassociés du GAEC URSUMU a décidéde la transformation de la société enexploitation agricole à responsabilitélimitée (dite “ EARL ”), à compter dumême jour, sans création d’un êtremoral nouveau et a adopté les statutsde la société sous sa forme nouvelle.La dénomination de la société “ URSU-MU ”, son siège, sa durée et les datesd’ouverture de clôture de l’exercicedemeurent inchangés.La société a pour objet l’exercice d’acti-vités réputées agricoles au sens de l’ar-ticle L 311-1 du Code Rural. Le capitalsocial reste fixé à la somme de121959,21 €€ divisé en 8000 parts de15,245 €€.Transmission des parts sociales : Lacession de parts sociales est libre entreassociés, ascendants, descendants ouconjoints d’associés. Toute autre ces-sion de parts sociales ne peut avoir lieuqu’avec l’agrément de tous les asso-ciés.Gérance : sous sa forme de GAEC, lasociété était dirigée par M. StéphaneLEGRAS Mme Maryse CACHENAUTépouse LEGRAS et Mme GracieuseCACHENAUT, co-gérants. L’assembléedes associés a pris acte, à effet du 31mai 2008, de la démission des fonctionsde co-gérante de Mme GracieuseCACHENAUT. La gérance est désor-mais exercée par M. Stéphane LEGRASet Mme Maryse CACHENAUT épouseLEGRAS. Pour Avis

SARL EUSKAL CONCEPT BATIMENTSociété à Responsabilité Limitée

Au capital de 2 000 €€Siège social : SAINT JEAN PIED DE

PORT 64220, 1 avenue RenaudRCS BAYONNE 492 675 921AVIS DE MODIFICATIONS

Aux termes d’une délibération en datedu 1er juillet 2008, l’Assemblée Géné-rale Extraordinaire des associés adécidé :- d’étendre l’objet social aux activitésde : ingéniérie du bâtiment, conseil eningéniérie du bâtiment, montage d’o-pérations en ingéniérie du bâtiment, etde modifier en conséquence l’article 2des statuts de la société ;- de transférer le siège social deSAINT JEAN PIED DE PORT 64220, 1avenue Renaud à AHAXE 64220, routed’IRATY, Maison IRATZEAN à compterdu 1 er juillet 2008 et de modifier enconséquence l’article 4 des statuts dela société ;- de désigner sans limitation de duréeet à compter du 1er juillet 2008, enqualité de co-gérants au côté de Mon-sieur Frédéric HAJDUK, actuellementseul gérant déjà en fonction :• Madame Michelle AROTCARENAépouse HAJDUK, née le 19 novembre1976 à BAYONNE (64) et demeurant àAHAXE 64220, route d’IRATY, MaisonIRATZEAN,• Monsieur Paul Emile NEGUELOUA,né le 19 septembre 1972 à UHART-CIZE (64) et demeurant à SAINTMICHEL 64220, Maison GORRIA.

Pour avis et mention. La gérance

DONOZTIRI

SORTZE - Plazer handiarekinjakin dugu nola duela zonbaitegun Lasan bizi diren gure he-rritar Patxi Bidegain et PantxikaBerterretche, familian ongi etorriberoena egin dioten beren lehenhaurrari, nekatto bat deitu dutenaJune. Bestalde, Ezterenzubin bizi

diren Eric Sagardoy eta Juliefamilian ere argia ikusi du berenlehen haurrak, hau ere nekattobat eta deitu dutena Morgane.Goresmenak bi familieri. Sortuberriek izan dezatela osagarri etazorion beren bizian. C.M.

Eri - Paue aldean omen dagoLukubehereko Jean Bidart trata-mendutan, senda dadila ahalbezain ongi eta laster.Ezkontza - Aitzineko larunbateanesposatu da Ibarnegaraiko Philip-pe Oxandabarats herritar kirolariezaguna. Biziko laguntzat hartudu Myriam Arrabit Arrosakoa.Bikote berri hau herrian biziko da,apaindua duten Xokoa etxean.

Goresmenak espos berrieri etaberen familieri eta bizi ditela uros-tasunean.Heriotze - Baionatik zabaldu daberria, Berrondako Geneviève Eli-cetche zendu zela 60 urtetan,barkatzen ez duen gaitz batekeramanik. Maite zituen sortetxeaeta sort herria. Jainkoak hardezala bere aldean eta Anttonlagunari eta seme alaberi guredolumin bizienak.

IHOLDI

Sortze Duela zenbait egun plazerhanditan Urkeneko DominixeDamestoy familian egin diote lehenhaur Pauline nexka erneari ongietorri ona. Goresmenak aitameri,zorion eta handitze urus batPauline ttipiari.Bestak Aurten ere besta ederbatzuen mentura ona dugu. Ostiral25an hasirik lau egunez. Ortzi-ralean (21:00) kantaldia Izarrak.Larunbatean, zangobaloi lehiaketa

seinazka, 20:00 zikiroa, ondotikdantzaldia Egan. Igandean, 10:00meza, 11:00 pilota (Aranburu-R.Dermit/Istilart-St Esteben), 16:00indar joko (Donamartiri, Urdiñarbe,Donapaleu), 20:00 paella. Astele-hena, herritarren eguna, Larron-doan bazkari, mus eta birla,goizean mendi ibilaldi. Deneri ongietorri eta besta goxoen segurtame-na.

A.A.

Page 8: Herria 2967

Dominique Lagadec, motaz bretoina, aspaldian Euskal-Herrian kokatua,

Txopinondo sagardoa jastarazi duena zonbait eta zonbait jenderi!

“ ORREAGA ”IKUSKIZUNABAIONAKO ZEZENPLAZAN

Baionako Or Konpon elkartearen 30.urtemugakari, Pier-Paul Berzaitzmuskildiarrak asmatutako obra ederbat, opera baten gisakoa, Orreagamusika ikuskizuna, eskainia izanenda uztailaren 26an, larunbat ara-tseko 9.30etan, Baionako Zezen-plazan.778ko Orreagako gudaldia daukuoroitaraziko ikuskizun horrek, KarlosHandiaren armadaren zati batekeuskaldunen ganik jasan zuen zafral-di hura... garaipen hori bilakatukozelarik Nafarroako erresumarenzimendura. Lau zatitan emanen denobra, Gaël Rabas Versant antzerkitaldeburuak zuzendurik, 200 akto-rerekin : musikariak, Jean MarieGuezala eta Juana Etchegoin gidari ;kantariak, bereziki Aizkoa koroa ;dantzariak, xiberotar eta lapurtar,

Celia Thomas-en koreografia batean ;pertsonai harrigarriak, Annie Onchalomiarriztarrak asmatuak, St-Pe-de-Lerengo zangaluzeek antzezturik ;zaldunak beren zaldiekin, artzainakardiekin... Jokolari guziak jantzi ede-rretan, Erramun Garcia errenteriarrakmoldatuak. Lau hizkuntzetakoikuskizuna (euskara, okzitanera,frantsesa eta gaztelera, liburuxka batizanen delarik lagungarri). Sartzeak15 eta 20 eurotan.

8

-Igande arte, Azkainen, zaharki-feria Kiroletan.-Ortzegunean, feria egunaDonibane Garazin, jateko, edateko,ederlan eta beste. Ondotik (21.30)zazpi probintzietako dantzak he-rriko pilota plazan-Ortzegunean (18.00) Miarritzekomediatekan, “Zer etorkizun etxea-rentzat?”, Teresa Lekunberri-renhitzaldia-Ortzegunean (20.00-24.00) Henda-ian, gaualdeko merkatua ondartzabazterrean-Ortzegunean (20.30) gitarrakontzertua Donapaleun, Meriendataldearekin, herriko merkatuguneestalian-Ortzegunean (21.00) Baigorrikoelizan, kantaldia Bidartekokoroarekin-Ortzegunean (21.00) Baionan,hiriko Harmoniaren kontzertua DeGaulle plazan-Ortzegunean (21.00) Ezpeletan,euskal dantzak herriko pilotaplazan, Ezpela taldearekin-Ortzegunean (21.00) Getarian,euskal dantzak herriko plazanGetaria taldearekin-Ortzegunean (21.30) Angelun,Amodio-Gelako harpe aintzinean,euskal dantza eta kantuak Angelu-arrrak taldearekin-Ortzegunean (21.00), Miarrritzen,Errusiako kantariak Santa Eugeniaelizan, eta (21.30) euskal kantu etaindar-jokoak Plaza-Berrin.-Ortzegunean (21.15) Bidarten, behilasterrak Uhabiako ondartzan etaAlaiak kantuz herriko etxeaintzinean-Ortzegunean (21.15) DonibaneLohizuneko elizan, Arin elkartekokantariak eta Coro Easo abesbatza-Ortzegunean (21.00) Urruñan,indar-jokoak herriko pilota plazan-Ortzegunean (21.30) Senperen,indar-jokoak herriko pilota plazan-Asteburu guzian, herriko bestakZuraiden, Arbonan, Bastidan, Do-nazaharren, Donoztirin, Ozerainen,Elizondon, Gotainen eta Bildozen.Bestak ere Azkaingo Serresauzoaldean -Ortziralean (18.00) Baionan, EuskoIkaskuntzaren egoitzan, MaritxuEtcheverry mintzo Euskal Herrikoelizate erromanikoen sinbolikaz-Ortziralean (19.00) Kanbon, ezker-pareta ondoko gelan, ErramunBachoc-en mintzaldia: “Euskaraatzo, gaur eta gero”-Ortziralean (19.00) Angelun, udakomerkatua Amodio-Gela auzoaldean-Ortziralean (20.00) Hendaian, xar-dina-jatea Kanetako portuan eta(21.00), Otsailan koroa Santa Anaelizan

-Ortziralean (20.30) Kanboko elizan,Oldarrra abesbatza-Ortziralean (20.30) Donapaleun,euskal dantzak merkatugune esta-lian, Burgaintzi taldearekin-Ortziralean (20.30) Uztaritzen, Xar-dina-besta Bilgune biltokian-Ortziralean (21.00) Ainhoakoelizan, Goraki abesbatza-Ortziralean (21.00) Atharratzen,kantaldia Ozenki taldearekin-Ortziralean (21.30) Azkainen,euskal dantzak herriko pilotaplazan, Ikasleak taldearekin-Ortziralean eta larunbatean, musi-ka festibala Haltsuko elizan-Larunbatean, Pottokaren egunaAinhoan-Larunbatean, Angelun, kukuso-feria Quintaou plazan-Larunbatean (09.00-13.00)Getarian, zaharki-merkatua herrikopilota plazan, eta (20.00) marmi-tako-jatea-Larunbatean (20.00) Urruñan,Ahate-besta-Larunbatean (21.15) Bidartekoelizan, Itsasoa abesbatza -Larunbatean (21.00) Altzürükün,“Gaü Izartsü “ ikusgarria herrikoelizan -Larunbatean (21.00) Biriatun,artzain xakur lehiaketa-Larunbatean (21.30) Baionakozezen-plazan, “Orreaga “, Pier-PolBerzaitz-ek moldatu ikusgarria-Larunbatean (21.30) Uztaritzekooihanean, “Oihana lau lorietan”ikusgarri harrigarria, laminak erepartzuer, Ur Begi elkartearen esku-tik-Larunbatean (23.00) Miarritzen,suzko-ziri gaua ondartza handian-Igandean, Hendaian, zaharki-merkatua Zokoburu auzoaldean eta(11.30) mutxikoak Gaztelu-Zaharplazan-Igandean, kermeza Saran-Igandean, Larresoron, harrizkozubiko besta-Igandean (15.30) Ezpeizen,“Xiberoko Jauna” pastorala-Igandean (16.30) Baigorrin, indar-jokoak pilota plazan, Baxe-Naba-rreko trofeoa- Igandean (17.00) Alduden, Sanokigelan, Izarrak taldea kantari -Igandean (19.00) Ziburun,mutxikoak herriko pilota plazan-Igandean (19.15) Miarritzen, hirikoHarmoniaren kontzertua SantaEugenia plazan-Igandean (21.30) Bidarten, euskaldantzak herriko plazan, Xinkakotaldearekin-Igandean (21.30) behi lasterrakSenperen, jauregi zaharrekoondoan, eta Donibane Lohizunen,Erromardi auzoaldean

Lehen orrialdean aipatzen dituguDouarnenez bretoin portukoitsas-besta handiak, azpima-rratuz Euskal-Herriak erebazuela han bere tokia eta ezentraalekoa!Portuan berean bazen gunezabal bat dena Euskal-Herriare-na, euskal” herrixka” deitua zute-na. Han plantatuak zauden, askitoki egokian, gure herrietakogauza on askoren ezagu-tarazterat joanak ziren batzu.Bazen ere jatetxe bat, arrainanola prestatzen dugun erakusteagatik muntatua, hiru sukaldariarraro elgarretaraturik, CharlyMontet, Rafael Indo eta LuisMocorroa. Bestalde, erakusketabat biziki interesgarria,elebiduna, euskarari ere beretokia emanez, gure portuetakobiziaz, handik bi urratsetanHendaiak ezin pollikiago kon-datzen zuela nundik helduzaukun traineruen ohidura.Gure kulturaren lekuko, EuskalKultur Erakundearen mezulari,Terexa Lekunberri, zernahiargitasun goxoan emaitenzituela... Donibane Lohizunealdeko turismo bulegoen elkar-tea ere ernatua, gure bazterrakzoin diren eder eta aberatsbehar zuela erakutsi... Girohauta eta jende ainitz, denenatsegingarri!

Muslaria

EUSKAL “HERRIXKA” BAT DOUARNENEZ-EN

BOKATALehen, etxen egiten zen eta gero bokataren bururatzeko joaiten zen ur-haundira, behar den bezala latsatzeko eta hori bizpahiru aldiz urtean.Egun bereziak horiek, xerri hiltzea eta belar sartzearen idurikoak.Orain, publizitatearen arabera zuriago garbitzen da ez bakarrik edozeinetxetan bainan ere Frantziako itzulian. Jadanik hasia da bokata, hirutxirrindulari hatzemanak izan direnak auzitan emanak ere”.Nola ez txalotu zikanatzaileen kontrako gerla ?

Gehexan Pontto

Pier PaulBerzaitz

xiberotarkreatzailea

Baigorritik joanak, euskal ardi gasna ezagutarazteko xedetan,

Tambourin anai-arrebak, Michel eta Laure.

Jakiteko Donibane-Ziburuko portuaren berri...

Brokoa-ko mariñelak, beti erne eta alegera!

Ibaialdeko lagunak gogotik arizan dirakantu eta kantu!

Itsas-Begia elkarte baliosaren xokoa, Dominique Duguet ekarteburuarekin.