henry moore

4
Henry Moore Henry Moore, Yorkshire, 1898 (Ingalaterra. Henry Moore zibilizazioaren krisiak, pesimismoak eta larritasunak jotako gaztaroa bizi izan zuen bi mundu gerren arteko garaian. Moorek Lehen Mundu Gerra bizi izan zuen eta haragi ustelduen ametsgaiztoa” aipatzen du. Hori izan daiteke bere ikonografia azaldu dezakeen izugarrikeria. Moorek hasiera-hasieratik baztertuko du edertasun klasikoaren ideala. Joera akademiko tradizionaletatik eta Rodinen errealismotik urrun, Moorek herri primitiboetan eta arte egiptoarrean eta etruskoan bilatuko du bere inspirazio iturria. Geroago aurkituko diren eskultura maia eta azteken eragina ere erabakigarria izango da bere lanean. Reclining figure” (1929) lan ospetsua, Chac- Mool (euriaren jainkoa) Chichén Itzáko eskultura toltekan inspiratua dago. Garai honetan etzanda dauden emakumeak landuko ditu, era guztietako esperimentuak eginez: modelatu biribildu edo geometrikotik ia abstrakziora heldu arte. 1920. hamarkadan nabarmentzen dira, Maternity (Amatasuna, 1924) eta Mother and Child (Ama eta semea, 1924-25). Mother and child Henry Mooreren lehen erakusketak ez zuen arrakastarik izan. Bere lanak bortizki kritikatuak izan ziren eta Moore eskandalu figura bihurtu zen. Ingalaterrako tradizio eskultorikoa oso pobrea zen artean, eta abangoardia korronteak txarto ikusiak ziren publikoa eta kritika kontserbadorearen aldetik. Figura etzanak eta amatasunak

Upload: sa62

Post on 31-Jul-2015

9 views

Category:

Art & Photos


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Henry Moore

Henry MooreHenry Moore, Yorkshire, 1898 (Ingalaterra.

Henry Moore zibilizazioaren krisiak, pesimismoak eta larritasunak jotako gaztaroa bizi izan zuen bi mundu gerren arteko garaian. Moorek Lehen Mundu Gerra bizi izan zuen eta “haragi ustelduen ametsgaiztoa” aipatzen du. Hori izan daiteke bere ikonografia azaldu dezakeen izugarrikeria.

Moorek hasiera-hasieratik baztertuko du edertasun klasikoaren ideala. Joera akademiko tradizionaletatik eta Rodinen errealismotik urrun, Moorek herri primitiboetan eta arte egiptoarrean eta etruskoan bilatuko du bere inspirazio iturria. Geroago aurkituko diren eskultura maia eta azteken eragina ere erabakigarria izango

da bere lanean. Reclining figure” (1929) lan ospetsua, Chac-Mool (euriaren jainkoa) Chichén Itzáko eskultura toltekan inspiratua dago. Garai honetan etzanda dauden emakumeak landuko ditu, era guztietako esperimentuak eginez: modelatu biribildu edo geometrikotik ia

abstrakziora heldu arte. 1920. hamarkadan nabarmentzen dira, Maternity (Amatasuna, 1924) eta Mother and Child (Ama eta semea, 1924-25).

Mother and child

Henry Mooreren lehen erakusketak ez zuen arrakastarik izan. Bere lanak bortizki kritikatuak izan ziren eta Moore eskandalu figura bihurtu zen. Ingalaterrako tradizio eskultorikoa oso pobrea zen artean, eta abangoardia korronteak txarto ikusiak ziren publikoa eta kritika kontserbadorearen aldetik.

Figura etzanak eta amatasunak

1930. urtetik aurrera figura etzanak eta amatasunak bere gairik gogokoenak izango dira; geroago buru txikiak eta famili taldeak gehituko zaizkie. Esperimentatzen jarraituko du eta bere lanak bi korronte kontrajarriak jorratuko ditu: abstrakzioa eta surrealismoa.

Garai honetako lan aipagarrienak dira: Composition (1931), Head and ball (Burua eta pilota, 1934); Bird and egg (Txoria eta arraultza, 1934) o Mother and child (Ama eta semea, 1936), etab. Head and ball (goiko irudian) adibidez, mugimendu surrealista eta konstruktibistaren arteko erlazio estuaren isla da.

Page 2: Henry Moore

Hutsunearen garrantzia

1934. urtean Moore materialak zulatzen hasten da eta 1940. urtetik aurrera zuloak edo hutsuneak eta masak garrantzi berdina izango dute bere lanean, forma eta espazioaren osagarritasunaren bilaketan.

1937 eta 1939. urteen artean gai berriak landu zituen: eraikin geometrikoak eta bolumen biribilduak, espazioak ibiltzen dituzten soka edo hariekin. Soka edo haria erabiltzearen helburua egituren barne ikuspena hobetzea zen, organikoagoak eta antropomorfikoak Bird basket (Txorien habia, 1939).

Babesleku antiaereoen marrazkiak

Bigarren Mundu Gerran, material eskasiak neurri txikiko eskulturak egitera eta marraztera bultzatu zuen. 1940. urtetik aurrera marrazki serie bat hasi zuen britainiarrek bonbardaketatik babesteko Londresko metroan bizitako esperientzia irudikatzeko. Ironia bada ere, marrazki horiek, eta ez bere eskulturak, izan ziren errekonozimendua eman ziotenak. Lehen aldiz bere lana kontuan hartua izan zen, eta bere ospea nazioartera hedatu zen. Gainera, 1941ean, orduko National Gallery-ko zuzendariak, Kenneth Clark, gerrako artista ofizial izendatu zuen.

Gerraren ostean, Henry Mooreren lana onartua izan zen eta arte modernoa, orokorrean Ingalaterrako tradizio kulturalaren parte bezala onartu zen.

Giza irudia arduraren erdigunean

Naturaren eta giza irudiaren behaketa sakona bere arduraren konstanteak dira, eta beti ibili da figurazio eta abstrakzioaren artean oszilatzen. Bere formen unibertsoa antzinate urrunenetik datorrela dirudi, halaber, errealitate garaikidearen adierazpen sakon eta ezinbestekoa dira.

Bere eskulturaren ezaugarriak:

.- Giza irudiaren aldagai mugagabeak lantzen ditu (biomorfismoa).

.- Forma eta materialen ikerketa nekaezina.

.- Figuren indar eta sakontasuna (animatuak dirudite barne bizitza bizi bategatik), non maisuki kontrajartzen dituen bolumen konkaboak eta konbexuak. Mooreren eskulturetan, espazioa lanaren parte da.

Page 3: Henry Moore

Reclining figure 1929 Chac-Mool