hemerotekak aztertzen

3
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua 24. ekarpena. Komunikabideetako hemerotekak eta artxiboak Izena, banaka: Oihan Vitoria Ekarpenaren helburua: Komunikabideetako hemerotekak ezagutzea eta erabiltzea. Berriako hemerotekan sartu, eta bilatu Alfonso Sastreren inguruan publikatu dutena. Zenbat testu aurkitu dituzu? Bada aukerarik Alfonso Sastre titularretan agertzen diren dokumentuak bilatzeko? Berriako hemerotekan aurkitu dudanez, Alfonso Sastreri buruz 116 testu publikatu dira, 2003tik 2009. urtera. Alabaina, ez dago aukerarik Alfonso Sastre titularretan agertzen diren dokumentuak bilatzeko. Sartu Gara egunkarian Gaiak atalean. Aukeratu Dossier pare bat eta aztertu. Dossierrak ze elementu edo formatu dituzte? Zer da Dossier bat? “Elecciones europeas” eta “Lan istripuak” dossierrak aukeratu ditut. Aurrenekoa, PDF formatuan dago eta Europako hauteskundeen berri ematen du. Bigarrenak ordea, 2009. urtean izandako lan istripuen informazioa ematen du eta datuak direnez (data, lekua, izena, enpresa, ondorioak), taula batean daude. Gauzak horrela, dossier bat gai baten inguruko informazioa batzen duen dokumentu multzoa da. Dokumentuak formatu desberdinetan aurki ditzakegu. Adibidez, PDF formatuan, elkarrizketa bezala edo bideo

Upload: oihan-vitoria

Post on 31-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Berria, Gara, El País, EITB eta RTVE komunikabideen hemerotekak aztertu ditut. Hori dela eta, ekarpen honen bidez komunikabideetako hemerotekak nola funtzionatzen duten eta ze motatako artxiboak eskaintzen dituzten jakin ahal izan dut.

TRANSCRIPT

Page 1: Hemerotekak aztertzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

24. ekarpena.Komunikabideetako hemerotekak eta artxiboak Izena, banaka: Oihan VitoriaEkarpenaren helburua:

Komunikabideetako hemerotekak ezagutzea eta erabiltzea.

Berriako hemerotekan sartu, eta bilatu Alfonso Sastreren inguruan publikatu

dutena. Zenbat testu aurkitu dituzu? Bada aukerarik Alfonso Sastre titularretan

agertzen diren dokumentuak bilatzeko?

Berriako hemerotekan aurkitu dudanez, Alfonso Sastreri buruz 116 testu

publikatu dira, 2003tik 2009. urtera. Alabaina, ez dago aukerarik Alfonso Sastre

titularretan agertzen diren dokumentuak bilatzeko.

Sartu Gara egunkarian Gaiak atalean. Aukeratu Dossier pare bat eta aztertu.

Dossierrak ze elementu edo formatu dituzte? Zer da Dossier bat?

“Elecciones europeas” eta “Lan istripuak” dossierrak aukeratu ditut.

Aurrenekoa, PDF formatuan dago eta Europako hauteskundeen berri ematen

du. Bigarrenak ordea, 2009. urtean izandako lan istripuen informazioa ematen

du eta datuak direnez (data, lekua, izena, enpresa, ondorioak), taula batean

daude. Gauzak horrela, dossier bat gai baten inguruko informazioa batzen

duen dokumentu multzoa da. Dokumentuak formatu desberdinetan aurki

ditzakegu. Adibidez, PDF formatuan, elkarrizketa bezala edo bideo moduan,

bideoak ere dossierren parte dira eta.

Sartu El Pais-eko Archivo atalean eta bilatu Aminetu Haidarren inguruko

materiala. Zenbat emaitza daude? Bideo bat dago, ze agentziak egin du?

Zuzendariari idatzitako gutun bat dago Jorge Ferrer-ek idatzitakoa, noizkoa da?

Aurreko urtetik hona, Aminetu Haidarren inguruko material ugari dago. Zehazki

161 emaitza atera zaizkit. Gainera, Agencia Atlasek egindako bi bideo daude.

Jorge Ferrerek zuzendariari idatzitako gutunari dagokionez, 2009ko

abenduaren 3koa da eta “En apoyo de Aminetu Haidar” du izena.

Page 2: Hemerotekak aztertzen

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

EITB atarira sartu eta bilatu antxoaren inguruan argitaratu dutena: emaitzetatik

zenbat dira bideoak? EITB atarian zein da infografia ikusiena?

Atari honetan, antxoaren inguruan 25 emaitza azaldu dira eta horietatik, 10 dira

bideoak. Orrialdearen goian dagoen infografia atalean sartuz gero eta bertako

ikusienak aukeran klik eginda, infografia ikusienak ikusi daitezke. Momentu

honetan, Eguberrietako Loteria da infografia ikusiena.

Sartu RTVE webguneko Archivo atalean eta sartu Kurt Cobain abeslariaren

dossierrean. Zenbat bideo daude?

RTVE web guneko “Musica en el archivo RTVE” atalaren barruan dagoen Kurt

Cobain abeslariaren dossierrean, 11 bideo daude ikusgai: kontzertuetakoak,

elkarrizketak, albisteak …