hausnartu, bat69 dok:batdok55 23/12/08 11:51 página 61 ... c suárez.pdf · helbide elektronikoa:...

17
HAUSNARTU, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK >>> 4 Soziolinguistika aldizkaria SARRERA Badira haien eguneroko lanean, eta, bidenabar, ematen duten zerbitzuan, euskara txertatu nahi duten toki administrazioak Nafarroan, eta horreta- rako plan bat egin. Alabaina, ez dago Nafarroako legediari egokitutako eredurik plan horiek egin ahal izateko. Bestalde, plana zehatza izanen bada, ezinbesteko da toki entitateen antolamendua eta funtzionamendua ezagutzea. Horiek horrela, lan honen helburua da plana diseinatzeko zenbait oinarri eskaintzea langintza horri ekin nahi diotenei. Gero eta erakunde gehiago ezarrita dituztela kalitatearen kudeaketarako sistemak eta horiek ere kontuan hartu dira. 1. Oinarri juridikoak Foru administrazioari dagokionez, Nafarroako Gobernuak arautze lanak egin ditu Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetan eus- kara normalizatzeko esparruan. Araugintzan egindako lanaren fruitu dira honako hauek: NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOETAKO EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN ERAGITEKO OINARRIAK Castillo Suárez García Euskara teknikaria Helbide elektronikoa: [email protected] DOSSIERR 69. zenb. / 2008 (4) soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp / 20140 andoain 61

Upload: others

Post on 06-Oct-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

HAUSNARTU, EUSKALSOZIOLINGUISTIKA SARIAK >>>

4

Soziolinguistikaaldizkaria

SARRERABadira haien eguneroko lanean, eta, bidenabar, ematen duten zerbitzuan,euskara txertatu nahi duten toki administrazioak Nafarroan, eta horreta-rako plan bat egin. Alabaina, ez dago Nafarroako legediari egokitutakoeredurik plan horiek egin ahal izateko. Bestalde, plana zehatza izanenbada, ezinbesteko da toki entitateen antolamendua eta funtzionamenduaezagutzea. Horiek horrela, lan honen helburua da plana diseinatzekozenbait oinarri eskaintzea langintza horri ekin nahi diotenei. Gero etaerakunde gehiago ezarrita dituztela kalitatearen kudeaketarako sistemaketa horiek ere kontuan hartu dira.

1. Oinarri juridikoakForu administrazioari dagokionez, Nafarroako Gobernuak arautze lanakegin ditu Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetan eus-kara normalizatzeko esparruan. Araugintzan egindako lanaren fruitudira honako hauek:

NAFARROAKO TOKIADMINISTRAZIOETAKO EUSKARAREN

NORMALIZAZIOAN ERAGITEKOOINARRIAK

Castillo Suárez GarcíaEuskara teknikaria

Helbide elektronikoa: [email protected]

DOSSIERR

A69.

zenb

. / 200

8 (4)

soziolinguistika klusterramartin ugalde, kp / 20140 andoain 61

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61

Page 2: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

1.1 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoaForu lege honen 6. artikuluan “Aitortu egiten da herritar guztiek Adminis-trazio Publikoekiko harremanetan gaztelera nahiz euskara erabiltzeko eskubideadutela”, hain zuzen, foru lege horrek ezarritako moduan. Horrela, eskubi-de hori mailakatu egiten da eremuaren arabera (eremu euskalduna, ere-mu mistoa eta eremu ez-euskalduna).

a. Erabilpena eremu euskaldunean“10. artikulua. 1. Herritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremane-tan, euskara nahiz gaztelera erabiltzeko eta hautatutako hizkuntza ofiziale-an harrera izateko eskubidea dute. Horretarako eta eskubide honen mailazmailako erabilpena bermatzeko, neurri egokiak hartuko ditu eta beharrezkogerta daitezkeen bitartekoak erabakiko.”“15. artikulua. 1. Administrazio Publikoek eta izaera publikoko enpresekgaikuntza progresiboa sustatuko dute, eremu euskaldunean lan egiten dutenlangileek euskara erabil dezaten.2. Administrazio bakoitzak, beraiei dagozkien eskumenen esparruan, zehaz-tuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, etagainerakoentzat, kontutan hartzeko merezimendutzat hartuko da besterenartean.”“16. artikulua. Eremu euskalduneko Toki Entitateek euskara erabiliko duteberen xedapen, argitalpen, hiriko kaleen errotulu eta tokien berezko izene-tan, beti ere, ohikoak errespetatuz.”

b. Erabilpena eremu mistoan“17. artikulua. Herritar guztiek euskara nahiz gaztelera erabiltzeko eskubi-dea dute Administrazio Publikoei zuzentzeko. Eskubide honen erabilera ber-matzeko, aipatu Administrazioek honako hau egin dezakete:Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zein lanpostutarako izanen dennahitaezko euskaraz jakitea zehaztu. Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskararen ezagupena merezi-mendutzat baloratu.”

c. Erabilpena eremu ez-euskaldunean“18. artikulua. Aitortu egiten da herritarrek Nafarroako AdministrazioPublikoetara euskaraz zuzentzeko eskubidea dutela. Azken hauek interesa-tuei gaztelerarako itzulpena eska diezaiokete (…)”

1.2 Otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Admi-nistrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duenaForu dekretu honetan administrazio publikoetako lanpostuak betetzekobaldintzak ezartzen dira.

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

Lan honen helburua daplana diseinatzekozenbait oinarri eskaintzealangintza horri ekin nahidiotenei. Gero etaerakunde gehiago ezarritadituztela kalitatearenkudeaketarako sistemaketa horiek ere kontuanhartu dira.

62

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 62

Page 3: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

a. Euskara nahitaez jakitea eta euskara baloratzea lanpostuak betebehar direnean eremu euskaldunean

“18. artikulua. 1. Nafarroako administrazio publikoek, ebazpen arrazoitua-ren bidez, beren plantilla organikoetan adieraziko dute euskaraz jakitea zerlanpostu eskuratzeko izanen den nahitaezkoa, zereginen, Foru Dekretuhonetako zehaztapenen eta eskariaren arabera; lanpostu horien zeregineidagokien jakite maila adierazi beharko da. 2. Gero, hizkuntza eskakizun hori kasuan kasuko lan eskaintza publikoetaneta lanpostuen deialdietan adieraziko da.(…)4. Errespetatu eginen dira euskaraz jakitea etorkizunean nahitaezkoa izanenduten lanpostuak orain euskaraz jakin gabe betetzen dituzten pertsonekeskuratutako eskubideak. Betiere, euskara ikasteko prestakuntza ekintzarikantolatzen bada, nahi badute horietan parte hartzeko aukera eskainiko zaie.”“19. artikulua. Gainerako lanpostuak bete behar direnean, merezimenduzkolehiaketa bidez egiten bada, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatutzathartuko da, beste batzuen artean.”

b. Euskara nahitaez jakitea eta euskara baloratzea lanpostuak betebehar direnean eremu mistoan

“22. artikulua. 1. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administraziopublikoak ez daude inolaz ere behartuta euskaraz jakitea nahitaezko kalifika-tzera beren plantilletako lanpostuak bete behar dituztenean1, euskara-gazte-lania itzulpen lanekoetan izan ezik. (…)2. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoek, nahibadute, zehaztu ahalko dute euskaraz jakitea, beste merezimendu batzuenartean, zein lanpostu zehatz eskuratzeko izanen den merezimendu berenoinarrizko administrazio zerbitzuetan. Hori arrazoituriko ebazpenarenbidez egin eta plantilla organikoan adierazi beharko dute.” Toki administrazioari dagokienez, esan behar da ordenantzen bidezudal eta mankomunitateek arautzen dituztela beren eskumenekoakdiren gaiak. Hortaz, udalen autonomiaren ondorioa dira; nolanahiere, ordenantzak legearen menpekoak dira.

1.3 Euskararen ordenantzakHainbat toki entitatek euskararen erabilera arautzeko ordenantzak onetsidituzte. Batzuetan, aukera ematen da euskara hutsez jarduteko edotalehentasuna ematen zaio euskarari; besteetan, berriz, euskara eta gaztela-nia parekatzen dira.

Kontseiluak sustatutako Akordio Soziopolitikoak, Euskal Herrikozenbait alderdi politiko zein sindikalek osatua, euskararen ordenantzaeredugarriak proposatu zituen 2007an toki entitateetako hizkuntzarenerabilera arautu eta bidenabar bizkortzeko xedearekin. Ordenantzetako

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

Erabilpena eremumistoan:

- Urteroko lanpostueneskaintza publikoan zein

lanpostutarako izanenden nahitaezko euskaraz

jakitea zehaztu. - Gainerako

lanpostuetara iristekodeialdietan euskararen

ezagupenamerezimendutzat

baloratu.”

63

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 63

Page 4: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

xedapenak eta epeak egoera soziolinguistikoaren araberakoak dira.Zehazkiago, 4 tipologia ezberdin bereizten dira.

2. NAFARROAKO TOKI ENTITATEEN ANTOLAMENDUA

2.1 Toki entitate motakUdalerriak dira Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde antolamendu-ko oinarrizko toki entitateak, eta herritarrek afera publikotan parte har-tzeko duten biderik funtsezkoena. Udalerriaren elementuak dira lurral-dea, biztanleria eta antolamendua. Hain zuzen, udalerriaren antolamen-du ohikoena udala da —bestea kontzeju irekiena da, 100 biztanletik behe-rako udalerrietan—. Udala nortasun juridiko eta gaitasun osoaren jabeda, bere kabuz, bere kargura dituen zerbitzu publikoak kudeatu, eta bere-ak dituen interesen ordezkari izateko.

Udalez gain, honako hauek ere dute Nafarroako toki entitate izaera: Kontzejuak udalaren dermioaren barrenean kokaturiko toki entitate-

ak dira, hark baino biztanleria eta lurralde esparru gutxiago dutenak,ondasun eta nortasun juridikoaren jabe direnak beren interesak kudeatueta administratzeko.

Foru lege bidez —zerbitzu administratiboak emateko batasunenkasuan izan ezik, horiek foru dekretu bidez sortzen ahal baitira— udalbatasunak sor daitezke, udalak batzen dituzten entitateak alegia, haienezaugarriengatik zerbitzuak guztiei komunean eskaintzea komenigarrisuertatzen denean.

Nafarroako udalak beren artean mankomunitatetan elkar daitezke,obrak batera egin eta haien eskumenekoak diren zerbitzu jakin batzukeskaintzeko. Mankomunitateek nortasun eta ahalmen juridikoaren jabedira haien helburu berariazkoak betetzeko, eta beren estatutuen bidezarautzen dira. Mankomunitateen helburuen barrenean ezin izanen diraelkartutako udalen eskumen guztiak sartu.

Herri ondasunen jabe edo administratzaile diren tradiziozko batasunekzerbitzuak ematearen edo jarduerak burutzearen gaineko udal eskumenguztiak, delegazio bidez, bereganatzen ahalko dituzte. Honako hauekdira, besteak beste, tradiziozko batasunak: Zaraitzuko Ibaxaren Batzor-dea, Erronkariko Ibaxaren Batzordea eta Aezkoako Batzarre Nagusia.

2.2 Toki entitateek ezinbesteak eman beharreko zerbitzuakHona hemen udalerriek eskaini beharreko gutxieneko zerbitzuak:

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

, EAEn EuskoJaurlaritzaren 4.hizkuntza eskakizunadago indarrean,Hizkuntzen EuropakoErreferentzi MarkoBateratuaren C-2mailaren parekoa.Nafarroako Gobernuak,ordea, ez du arauturik 3.jakite maila —EGAtituluaren baliokidea—baino goragoko hizkuntzeskakizunik, ez etaeuskaraz lan egin beharduten teknikarigaituentzat ere.

64

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 64

Page 5: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

2.3. Udalen antolaketa organoakUdal guztiek honako organo hauek izanen dituzte:

2.4. Nafarroako toki entitateen baliabideak

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

Egokiagoa irizten dioguhizkuntz eskakizunhoriek Hizkuntzen

Europako ErreferentziMarko Bateratura

egokitzea, eta bestebaliokidetza sistema bat

ezartzea indarreandauden beste

ziurtagiriekin parekatzeaerrazagoa izan dadin.

65

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 65

Page 6: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

2.5 LangileriaNafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileria hauexek osa-tuko dute:

- Funtzionario publikoak dira etengabeko izaeraz Nafarroako adminis-trazio publikoei loturik daudenak. - Aldi baterako langileek, bakarrik izendapen libreko kargu politikoakbeteko dituzte edo kargu horiekiko eginkizunetan laguntza edoaholkua emanen, aldi baterako.- Kontratatutako langileek administrazio edo lan-araubideko kontratuaizan dezakete.

2.6 Kontratazio publikoaTokiko kontratazioan 6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratupublikoei buruzkoa, jarraitzen da.

Esleipen prozedurak:- Obra kontratuak. Obra kontratua da entitate batek edo entitate-mul-tzo batek (kontratatzailea) enpresaburu edo profesional batekin(kontratista) egiten duena, prestazio bat egin dezan, edo, bestela,proiektua eta prestazioak egin ditzan, prezio jakin baten truke. - Hornidura kontratuak. Hornidura kontratua egiten da kontratistariproduktuak eta ondasun higigarriak erosteko, errentan hartzeko edofinantza errentamendua egiteko. - Laguntza kontratuak. Kontratistak zerbitzu bat egin behar du kontra-tatzailearentzat edo, kontratatzailearen kontura, hirugarren baten-tzat edo herritar guztientzat, prezio jakin baten truke.- Herri lanen emakidarako kontratuak. Emakidadunari ordaintzeko,obra ustiatzeko eskubidea ematen zaio, edo, eskubide hori emateazgainera, prezioa ordaintzen zaio.- Zerbitzuen emakidarako kontratuak. Emakidadunari ordainetan zerbi-tzuaren ustiapen ekonomikorako eskubidea ematen zaio, edo horrezgainera, prezioa ordaintzen zaio.

Prozedura motak:- Prozedura irekia. Interesa duten enpresaburu eta profesional guztiekaurkezten ahal dituzte beren eskaintzak.- Prozedura murriztua. Administrazioak hautatzen dituen enpresaburuedo profesionalei bakarrik eginen zaie gonbita eskaintza aurkezteko.- Prozedura negoziatua. Administrazioak kontratuaren baldintzakkontsultatzen eta negoziatzen ditu berak hautatutako enpresaburubatekin edo gehiagorekin, eta nahi duen eskaintza aukeratzen du,modu arrazoituan.

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

Nafarroako Gobernuak195/1993 ForuDekretuaren bidez,Nafarroakoadministrazioko langileekeuskara ikastaroakegiteko ordu eta dirukonpentsatzioak arautuzituen —dirukonpentsatzioakeguneratu gabe daudeharrezkero—. Tokientitate gehienekkonpentsazio sistemahori bera jarraitzen dute.

66

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 66

Page 7: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

- Lehia-elkarrizketa. Prozedura horretan administrazioak hitz egitendu parte hartzeko eskatu dioten eta berak hautatu dituen enpresa etaprofesionalekin. Elkarrizketa horretan lizitatzaileek administrazioa-ren beharrak asetzeko soluziorik egokienak eskaintzen dituzte, etagero, soluzio horiek ikusirik, lizitatzaileei eskaintza aurkezteko gon-bita egiten zaie.

2.7 BaimenakBaimenak oro har alkateak ematen ditu, salbu legeek tokiko gobernubatzordeak edo udalbatzak ematea espresuki xedatzen dutenean.

- Jarduera pertsonalei buruzko baimenak edota tokiko ondarea era-biltzeari buruzkoak. - Hirigintza baimenak. Baimena emateko beharrezkoa da aldekotxostena, idazkariarena edo dagokion teknikariarena. - Jarduera sailkatuetarako baimenak. Aldez aurretik Ingurumen,Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txos-tena behar da. Txosten hori loteslea izango da baimena ukatzen denkasuetan edota neurri zuzentzaileak proposatzen direnean.

2.8 Araudiak, ordenantzak eta bandoakToki entitateek arautzeko ahalmena dute beren eskumenei dagokienez.Xedapen horiek araudi forma hartzen dute tokiko antolaketa eta funtzio-namendua arautzeko xedea dutenean. Bestela, ordenantza forma hartu ohidute. Batzuk eta besteak udalbatzak onetsi behar ditu, eta NafarroakoAldizkari Ofizialean argitaratu behar dira behin betikoz onetsi ondorenindarrean sartzeko. Bestalde, bandoak alkateak edo toki entitateko lehen-dakariak ematen ditu, eta aplikazio orokorrekoak izaten dira.

2.9 ZergakUdalek derrigorrez ordainarazten dituztenak:

- Lrren gaineko kontribuzioa. Higiezinen balioa zergapetzen du, etahaien katastro-balioan oinarritzen da.- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Jarduera ekonomikoak (enpre-sazkoak, profesionalak edota artistikoak) zergapetzen ditu, lokalbatean burutu ala ez.- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Trakzio mekanikoa dutenibilgailuen titulartasuna zergapetzen du, edozein dela mota eta kate-goria, baldin eta bide publikoetatik zirkulatzeko gai badira.- Eraikuntzak, instalazioak eta obren gaineko zerga. Udal barrutian edo-zein eraikuntza, instalazio edo obra egiten bada hura zergapetzen da;horretarako, aurrekontu osoa eta koste erreala kontuan hartzen dira.

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

Euskara Zerbitzuekprestatzen dituzte

mankomunitateetako etaudaletako langileakeuskara ikastaroak

egiteko plangintzak.Plangintzen kostua

Nafarroako Gobernuakhartzen du bere gain.Euskara Zerbitzuek

plangintzaren segimenduaegin eta toki

entitateetakolangileendako diru

laguntzak kudeatzendituzte.

67

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 67

Page 8: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

- Hiri lurren balioa handitzearen gaineko zerga. Hiri lurrak transmititze-rakoan haien balioa igo bada, igoera hori zergapetu egiten da.

2.10 Kudeatzeko erakZerbitzu publiko lokalak zuzenean nahiz zeharka kudea daitezke.

a) Zuzeneko kudeaketak forma hauetariko bat hartuko du- Toki entitateak berak kudeatzea. Entitate lokalak berak burutzen dueneankudeaketa, bere ohiko organoen nahiz horretarako bereziki sortutakoorganoen bidez —izaera juridiko propioa ez dutenak— egin dezake.- Tokiko erakunde autonomoa. Erakunde autonomoek, toki entitateekberen interesen kudeaketa deszentralizaturako sortzen dituztenak,berezko nortasun juridikoa eta ondare berezia dute. Beren estatutuenbidez arautzen dira.- Tokiko enpresa-entitate publikoa. Tokiko enpresa entitate publikoakdira Nafarroako toki entitateek sortzen dituzten erakunde publiko-ak, zeinen esku uzten baita prestazio jarduerak egitea, zerbitzuakkudeatzea edo kontraprestazioa izan dezaketen interes publikokoondasunak sortzea. Zuzenbide pribatuko arauak bete behar dituzte.- Merkataritza-sozietatea zeinaren kapital soziala oso-osorik izanenbaita toki entitatearena edo haren erakunde publiko batena. Merka-tal sozietateak aplikagarri zaizkien zibil, merkatal edo lan arauteria-ri lotuko zaizkio.

b) Zeharkako kudeaketan honako forma hauek sartzen dira- Kontzesioa. Kontzesio administratiboan entitate lokalak zerbitzupubliko bat bere kargura ezartzeko ardura ematen dio partikular edoentitate bati. Esleipen hartzaileak bere kabuz burutu beharko du zer-bitzuaren kudeaketa.- Kudeaketa interesatua. Kudeaketa interesatuaren bitartez, partikula-rrak edo enpresariak ematen du zerbitzua. Entitate lokalak ustiape-naren emaitza oso-osorik hartzen du bere gain edo kudeatzailearekinbanatzen du kontratuak ezarritakoaren arabera.- Errentamendua. Zerbitzu ematea entitate lokalen instalakuntzetanburutzen baldin bada, errentamenduan jartzen ahalko da, urtekokanon finko bat ezarriz. Errentariari dagokio erabiltzaileen ekarpe-nak hartzea. Halaber, haren kontura izanen dira ustiapen gastuak etazerbitzua zuzen funtzionatzeko behar diren konponketak- Ituna. Toki entitateek zerbitzu ematea hitzartzen ahalko dute besteerakunde publiko zein pribatuekin baita partikularrekin ere, haiekezarrita dauzkatenak erabiliz, zerbitzu osoarengatik nahiz unitateenedo egintzengatik, aldez aurretik paratutako prezio aldaezin batenordainketaren truke.

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

Hizkuntza eskakizunakbanaka ezarriko dira,hain zuzen, langilebakoitzak organigramannon kokatzen den etaadministratuarekin zeinharreman dituen kontuanhartuz. Horrela,baloratuko da langilehorrek zein eragin duenadministratuakaukeratutako hizkuntzaerabiltzeko eskubidegauzatzerakoan.

68

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 68

Page 9: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

3. HIZKUNTZA NORMALKUNTZARAKO NEURRIAK

3.1 Hizkuntz eskakizunak203/2001 Foru Dekretuak, uztailaren 30ekoak, agertzen du NafarroakoForu Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoenplantillako zein lanpostu diren euskara jakin beharrekoak (Hezkuntza etaKultura Departamentuko irakasleenak kanpo direla) eta zer jakite mailabehar duten, eta zehazten du zein lanpostutan hartu behar den euskarajakitea beste batzuen arteko merezimendutzat. Foru dekretu horretanhiru jakite maila zehazten dira, eta jakite maila horiei dagozkien balioki-detzak ezarri:

- 1. jakite maila (mintzamenean 4. maila eta idazmenean 3. maila).Baliokidea: lau kurtso gainditurik izatea hizkuntz eskola ofizial bate-an, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antola-tutako ikastaroetan.- 2. jakite maila (mintzamenean 5. maila eta idazmenean 3. maila).Baliokidea: hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaedo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat.- 3. jakite maila (mintzamenean 5. maila eta idazmenean 5. maila).Baliokidea: hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiriaedo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat.

Jakina denez, EAEn Eusko Jaurlaritzaren 4. hizkuntza eskakizunadago indarrean, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko BateratuarenC-2 mailaren parekoa. Nafarroako Gobernuak, ordea, ez du arauturik 3.jakite maila —EGA tituluaren baliokidea— baino goragoko hizkuntzeskakizunik, ez eta euskaraz lan egin behar duten teknikari gaituentzatere.

Haatik, egokiagoa irizten diogu hizkuntz eskakizun horiek Hizkun-tzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzea, eta beste balio-kidetza sistema bat ezartzea indarrean dauden beste ziurtagiriekin pare-katzea errazagoa izan dadin:

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

AdministrazioPublikoaren Europako

Institutuak CAF(Common AssessmentFramework) ereduaren

ezarpena sustatzen ari da.Estatu Espainiarrean

Administrazio PublikoenMinisterioa eta

Nafarroan NafarroakoAdministrazio Publikoen

Institutua ari dirazabalkunde lanetan.

69

bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 69

Page 10: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

Hizkuntz eskakizuna kreditatzeko bi modu egon daitezke: bata agiria,hizkuntza eskola ofizialeko gaitasun agiria edo baliokidea, —honek balio-ko luke 1., 2. eta 3. hizkuntz eskakizunak kreditatzeko—; edo, hori ezean,hizkuntz eskakizuna egiaztatuko duen euskarazko proba egin beharko da.

Aholkatzen da hizkuntz eskakizuna lanpostuaren mailaren araberaesleitzea; hona:

3.2 Langileen euskalduntze-alfabetatzeaNafarroako Gobernuak 195/1993 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroakoadministrazioko langileek euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru kon-

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

70

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:07 Página 70

Page 11: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

pentsatzioak arautu zituen —diru konpentsatzioak eguneratu gabe dau-de harrezkero—. Toki entitate gehienek konpentsazio sistema hori berajarraitzen dute:

Euskara Zerbitzuek prestatzen dituzte mankomunitateetako eta udale-tako langileak euskara ikastaroak egiteko plangintzak. Plangintzen kostuaNafarroako Gobernuak hartzen du bere gain. Euskara Zerbitzuek plangin-tzaren segimendua egin eta toki entitateetako langileendako diru laguntzakkudeatzen dituzte. Hala ere, esan behar da gero eta udal gehiago direla plan-gintza horiek hein batean haien funtsetatik ordaintzen dituztenak, dirua geroeta gutxiago eta gero eta beranduago iristen baita toki entitateetara.

Euskalduntze-alfabetatze plangintzetarako honako irizpide hauekproposatzen dira lehentasunak erabakitzeko:

- Langilearen hizkuntz eskakizuna.- Langilearen lan-egoera.- Langilea kokatua dagoen unitatearen nolakotasuna.- Langileak administratuarekin duen harreman mota.- Aurreko ikasturteetan langileak izan duen aprobetxamendua.

3.3 Unitate administratibo elebidunakHona unitate administratiboenen sailkapenerako proposamena:

- Jendaurreko unitateak. Unitate hauek harreman zuzena dute adminis-tratuarekin, bai ahoz eta bai idatziz. Gisa honetako dira gero etazabalduago dauden herritarrentzako laguntza bulegoak.- Gizarte izaerako atalak. Atal hauetan bereziki lantzen dira gizarte iza-erako gaiak: berdintasuna, kultura, gazteria, hezkuntza…- Atal orokorrak. Atal hauek bereziki administrazio barrukoak dira, etaez dute harreman zuzenik herritarrekin.

Legeek herritarrei aitortzen dizkieten hizkuntza eskubideak berma-tzeko, ezinbestekoa da toki entitateek unitate administratibo elebidunak

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

71

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:07 Página 71

Page 12: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

izatea. Unitate elebidunak bai zerbitzu hizkuntza (administratuarekinerabili ohi den hizkuntza, ahoz zein idatziz) eta bai lan hizkuntza (lan-postuari dagozkion zereginak burutzeko erabiltzen den hizkuntza, ahozzein idatziz) gaztelania zein euskara dituzten atalak dira. Normalizazioplanen funtsetako bat litzateke unitate horiek izendatzea. Areago, lehen-tasunezkoa litzateke toki entitateetan dauden unitateen artean jendaurre-koak eta gizarte izaerakoak elebidun bilakatzea.

Unitate bat elebiduna izan dadin, unitatea osatzen duten lanpostuguztiek edo gehienek hizkuntza eskakizuna beharko dute. Beraz, hizkun-tza eskakizunak ezartzerakoan, ezinbestekoa da lanpostu horiek zeinunitate motatakoak diren kontuan hartzea.

Udalerriaren egoera soziolinguistikoarengatik gaitza balitz unitateoso bat elebidun izendatzea, hizkuntza eskakizunak banaka ezarrikodira, hain zuzen, langile bakoitzak organigraman non kokatzen den etaadministratuarekin zein harreman dituen kontuan hartuz. Horrela, balo-ratuko da langile horrek zein eragin duen administratuak aukeratutakohizkuntza erabiltzeko eskubide gauzatzerakoan.

Normalizazio planen xedea litzateke lanpostu horiek betetzen dituz-ten langileek hizkuntza dagokien hizkuntz eskakizunak betetzea. Nola-nahi ere, aipatu behar da Nafarroako legeetan ez dagoela hizkuntz eska-kizunen derrigortasun datei buruzko aipamenik.

3.4 Lan-jardunen euskalduntzeaToki administrazioan euskararen erabilera areagotzeko ez da nahikoa langi-leak gaitzea. Horrez gain, edo horren gainetik, lortu beharko litzateke langi-leek euskaraz lan egitea itzulpenetara jo behar izan gabe. Beraz, lehentasu-nezkoa litzateke euskaraz ere sortzea balio komunikatiborik handiena dutenlan jardunak, hau da, zabalkunderik handiena dutenak. Eusko Jaurlaritzareneuskararen erabilera normalizatzeko IV. planean, hain zuzen, azpimarratzenda lan-jardunen azterketa komunikatiboa egin behar dela erabakitzeko zein-tzuk izango diren euskaraz ere landuko diren komunikazioak. Horiek horre-la, eragin handiko komunikazioen artean honako hauek aipatzen dituzte:

“+ Maiztasun handikoak (behin eta berriro errepikatzen direnak).+ Zabalkunde handikoak (leku eta lagun askorengana heltzen direnak).+ Idazki askotarako oinarri direnak (dekretuak…).+ Aplikazio informatikoetan sartuko direnak.+ Sailaren irudi korporatiboan eragina dutenak”

3.5 Hizkuntza gaitasuna hobetzera eta erabilera areagotzekobaliabideakNormalizazio plan bat aurrera egin dezan, beharrezkoak dira baliabideak:

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

72

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:07 Página 72

Page 13: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

4. KALITATEAREN KUDEAKETAGero eta erakunde gehiagotan ari dira kalitatearen kudeaketarako siste-mak ezartzen bai efikazia (helburuak lotzearekin atera) eta efizienzia(baliabideen erabilerarekin harremana duena) bermatzeko. Horiek horre-la, hainbat eredu daude (ISO, EFQM, CAF…) erakundeen bikaintasunalortzera bideratuak. Eredu horiei loturik hainbat metodologia eta tresnasortu dira, oso baliagarriak izan daitezkeenak administrazio publikoetan,eta, zehazkiago, normalizazio planetan.

4.1 Administrazio publikoetarako CAF ereduaAdministrazio Publikoaren Europako Institutuak CAF (Common Assess-ment Framework) ereduaren ezarpena sustatzen ari da. Estatu Espainiarre-an Administrazio Publikoen Ministerioa eta Nafarroan NafarroakoAdministrazio Publikoen Institutua ari dira zabalkunde lanetan.

CAF eredua EFQM ereduan dago oinarrituta —autoebaluazioan,beraz—, eta alor publikoan kalitatearen kudeaketari sarbidea ematekodago diseinatua. EFQMk bezala, CAFek 9 irizpide erabiltzen ditu erakun-dearen egoera ezagutzeko eta hobekuntzak egiteko; hona: 1) Lidergoa, 2)Giza baliabideak, 3) Estrategia eta planifikazioa, 4) Aliantzak eta baliabi-deak, 5) Prozesuen eta aldaketaren kudeaketa, 6) Emaitzak pertsonengan,7) Emaitzak bezeroengan/herritarrengan, 8) Emaitzak gizartean eta 9)Emaitza gakoak. Lehendabiziko bost irizpideak erakundearen eragileerraztaileak dira, eta zehazten dute zer egiten duen erakunde batek espe-ro dituen emaitzak izateko. 6tik 9ra bitarteko irizpideak, berriz, emaitzeiburuzkoak dira. 9 irizpide horiek 28 azpi-irizpidetan banatzen dira.

1) Lidergoa, 2) Giza baliabideak, 3) Estrategia eta planifikazioa, 4)Aliantzak eta baliabideak, 5) Prozesuen eta aldaketaren kudeaketa, 6)Emaitzak pertsonengan, 7) Emaitzak bezeroengan/herritarrengan, 8)

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

73

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:07 Página 73

Page 14: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

Emaitzak gizartean eta 9) Emaitza gakoak

4.2 Balanced scorecard edo Gida panel integralaren ereduaSistema honen bidez, modu argi eta oso batean ematen zaigu erakundebaten egoera hura hobetu ahal izateko. Sistema honetan helburu estrate-gikoak, adierazleak jarduerak eta jomugak lau multzo nagusitan antola-tzen dira: 1) Bezeroak, 2) Finantzak, 3) Formazioa eta hazkundea eta 4)Barne prozesuak. Bezeroa, alor publikoan, herritarra litzateke bai barru-koa (langilea) edo kanpokoa (erabiltzailea, onuraduna edo zergaduna).

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

74

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:10 Página 74

Page 15: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

Soziolinguistika Klusterrean eredua hau haien ezaugarrietara molda-tu dute, lau multzo nagusitan antolatzen dira helburu estrategikoak, adie-razleak, jarduerak eta jomugak: 1) Erabiltzaileak eta komunitatea, 2) Balia-bideak (pertsonak eta finantzak), 3) Garapena eta 4) Barne prozesuak.

2007-2009 urte bitarteko Soziolinguistika Klusterraren egitasmoestrategikoan zehazten dira eredu honen aplikazioaren nondik norakoak:

“Eredu horren arabera, abiapuntua ikuspegi estrategikoa definitzea izango da.Hori egin ostean, helburu estrategikoak definituko dira lau mailatan banatuta.Helburu estrategiko bakoitzaren garapena neurtzeko zein adierazle erabilikoditugun finkatuko dugu jarraian eta, azkenik, helburu horiek gauzatzeko burutu-ko ditugun jarduerak. Hori daukagula, urteko planak zehaztuko ditugu, adieraz-le bakoitzarekiko urtean lortu nahi ditugun jomugak edo emaitzak aurreikusiz.

Egitasmo estrategikoaren funtsa, ikuspegi estrategikoa zehaztea, ikuspegi horikudeaketarekin lotzea, eta eguneroko ekintza operatibo bihurtzea da. Horrela,eta ekintza operatiboak burutu ahala, ikuspegi estrategikoan zehaztutako xede-etara hurbiltzen joango gara, beti ere, egindakoari buruzko neurketak egitenbadira eta hobekuntza sistemak ezartzen badira.” �

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

75

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:07 Página 75

Page 16: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

BIBLIOGRAFIALegedia18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa

(www.lexnavarra.navarra.es)6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Toki Administrazioari buruzkoa

(www.lexnavarra.navarra.es)195/1993 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunita-

teko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukolangileek euskarazko ikastaroak egiteko, ordu eta diru konpentsazio-ak eguneratzen dituena (www.lexnavarra.navarra.es)

251/1993 Foru Dekretu Legegilea, abuztuaren 30ekoa, NafarroakoAdmi-nistrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bir-bildua onesten duena (www.lexnavarra.navarra.es)

2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasuneiburuzkoa (www.lexnavarra.navarra.es)

86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaarautuko duena (www.euskadi.net)

21/1998 Erabakia, urriaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Lege-biltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autono-mia Erkidegoko Herri-Administrazioan Euskararen Erabilera Nor-malizatzeko 1998-2002 aldirako Plana onartzen duen JaurlaritzarenKontseiluko Akordioa argitara dadila agintzen duena(www.euskadi.net)

203/2001 Foru Dekretua, uztailaren 30ekoa. Agertzen du NafarroakoForu Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autono-moen plantillako zein lanpostu diren euskara jakin beharrekoak(Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleenak kanpo direla)eta zer jakite maila behar duten, eta zehazten du zein lanpostutanhartu behar den euskara jakitea beste batzuen arteko merezimendu-tzat (www.lexnavarra.navarra.es)

29/2003 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, Nafarroako AdministrazioPublikoetan euskararen erabilera arautzen duena(www.lexnavarra.navarra.es)

15/2004 Ebazpena, abuztuaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako etaLegebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Auto-nomia Erkidegoko Herri-Administrazioan euskararen erabilera nor-malizatzeko 2003-2007 aldirako Plana onartzen duen JaurlaritzarenKontseiluko akordioa argitaratzeko dena (www.euskadi.net)

11/2004 Foru Legea, urriaren 29koa, Nafarroako toki araubidea gaurko-tzekoa (www.lexnavarra.navarra.es)

6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu publikoei buruzkoa(www.lexnavarra.navarra.es)

Eunate Irazabal – Emakumea eta euskal irakaskuntza

76

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:07 Página 76

Page 17: HAUSNARTU, bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 61 ... C Suárez.pdf · Helbide elektronikoa: info@castillosuarez.eu D O S S I E R RA 6 9. z e n b. / 2 0 0 8 (4) soziolinguistika

Erabakia, 2006ko irailaren 18koa, Nafarroako Gobernuak hartua, euska-rari buruz zenbait neurri hartzen dituena(www.lexnavarra.navarra.es)

64/2008 Dekretua, apirilaren 8koa, euskararen ezagutza egiaztatzenduten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkun-tzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa.(www.euskadi.net)

9/2008 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako EtaLegebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritza-ren Kontseiluak «IV. Plangintzaldirako (2008-2012) Eusko Jaurlari-tzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzeko» hartu-tako erabakia argitaratzeko dena (www.euskadi.net)

EskuliburuakCamisón, César & Cruz, Sonia & González, Tomas (2007): Gestión de la

calidad: conceptos, enfoques, modelos. Pearson educación. Madril.Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentua: Manual

para concejales (www.cfnavarra.es)Nafarroako Gobernuko Nafarroako Administrazio Publikoen Institutua

(2205): Guía de calidad y mejora en las administraciones públicas. Nafa-rroako Gobernuko Argitalpen Fondoa. Iruñea.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa: Curso sobre administraciónlocal para nuevos corporativos (www.fnmc.es)

BestelakoakEuskara sustatzeko eta Euskalgintza babesteko Akordioa Soziopolitikoa:

Euskararen ordenantza eredugarriak (www.kontseilua.org)Europako Kontseilua: Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta Ebaluaziorako

Europako erreferentzi marko bateratua (www.habe.org)Soziolinguistika Klusterra: Egitasmo estrategikoa 2007-2009 (argitaratu

gabea)

OHARRA1. Eremu mistoan lanpostu zehatz baterako euskaraz jakitea nahitaezko kalifikatzen denean, ForuDekretu honen 18. artikuluko 4. idatz-zatian ageri diren xedapena aplikatuko da.

Emakumea eta euskal irakaskuntza – Eunate Irazabal

77

bat69 dok:Batdok55 24/12/08 10:07 Página 77