hausnarketa

2
HAUSNARKETA Denok ohartzen gara gure bizimoduak jasan duen aldaketaz azken urte hauetan; eta ez gara ari soilik hain ospetsu eta agerikoa den egoera ekonomikoaz, izan ere, badira beste hainbat esparru ere aldaketa sakonak pairatu dituztenak: teknologia berriak emandako aurrera pausuei buruz ari gara. Nork esango zien gure aitona amonei beste kontinente batean lanean dagoen semearekin hitz egiteko, eta are gehiago, ordenagailu bati esker momentuan ikusteko aukera izango zuela. Gu ere, ordenagailu bat etxean jaiotakoak bagara ere, konturatzen gara zer nolako asmakuntza den teknologia berriak biltzen dituen tresna eta baliabide guztiak. Hainbesteko zirrara piztu du teknologiak, hezkuntzan ere sartzea izan dela azkenetako ideietako bat. Honen adierazlerik argiena Eskola 2.0 proiektua dugu. Eskola Programa 2.0, aurrerapauso handiak zekarren baliabide bezala azaldu zen orain dela urte pare batzuk; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzeaz aparte, hezkuntza modu berri eta gaurkotu bat ikusteko aukera ematen digu. Digitalizazio honek gauza positiboak ekar ditzakeela soilik uste dute askok. Baina gure zalantza bestelakoa da: benetan eraginkorragoa bihurtu da hezkuntza berrikuntza hauei esker? Jakin beharrean gaude, teknologiak modu desegokian erabiltzen badira ondorio larriak egon daitezkeela. Irakasle izango garen aldetik, ez dugu uste hainbesteko onurarik ekartzen duen. Izan ere, irakasle jarduten duten askoren iritzi eta komentarioak entzun izan ditugu, eta hauek ere behar

Upload: lierni-garziarena

Post on 31-Jul-2015

96 views

Category:

Education


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hausnarketa

HAUSNARKETA

Denok ohartzen gara gure bizimoduak jasan duen aldaketaz

azken urte hauetan; eta ez gara ari soilik hain ospetsu eta agerikoa

den egoera ekonomikoaz, izan ere, badira beste hainbat esparru ere

aldaketa sakonak pairatu dituztenak: teknologia berriak emandako

aurrera pausuei buruz ari gara.

Nork esango zien gure aitona – amonei beste kontinente

batean lanean dagoen semearekin hitz egiteko, eta are gehiago,

ordenagailu bati esker momentuan ikusteko aukera izango zuela.

Gu ere, ordenagailu bat etxean jaiotakoak bagara ere, konturatzen

gara zer – nolako asmakuntza den teknologia berriak biltzen dituen

tresna eta baliabide guztiak.

Hainbesteko zirrara piztu du teknologiak, hezkuntzan ere

sartzea izan dela azkenetako ideietako bat. Honen adierazlerik

argiena Eskola 2.0 proiektua dugu.

Eskola Programa 2.0, aurrerapauso handiak zekarren baliabide

bezala azaldu zen orain dela urte pare batzuk; izan ere, hezkuntzan

Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzeaz

aparte, hezkuntza modu berri eta gaurkotu bat ikusteko aukera

ematen digu.

Digitalizazio honek gauza positiboak ekar ditzakeela soilik uste

dute askok. Baina gure zalantza bestelakoa da: benetan

eraginkorragoa bihurtu da hezkuntza berrikuntza hauei esker? Jakin

beharrean gaude, teknologiak modu desegokian erabiltzen badira

ondorio larriak egon daitezkeela.

Irakasle izango garen aldetik, ez dugu uste hainbesteko

onurarik ekartzen duen. Izan ere, irakasle jarduten duten askoren

iritzi eta komentarioak entzun izan ditugu, eta hauek ere behar

Page 2: Hausnarketa

adina formakuntza eta zehaztasuna falta dela sumatzen dute .

Aldekoak dira, teknologia berriei ez diete uko egiten baina arazoa

bestelakoa da: ez dakite baliabideak modu egokian erabiltzen, eta

beraz, berdin – berdina da testuliburuekin ala ordenagailu bidez

irakastea, egitekoak oso gutxi aldatzen baitira eta beraz, hezkuntza

bere horretan jarraitzen du.

Gurea ere antzeko zalantza da. Teknologia berriei ez deritzegu

gaizki, hala eta guztiz ere, ez gara testuliburuak deuseztatzearen

aldekoak, uste baitugu irakaslearen jarreraren araberakoa ere dela

irakaskuntza egokia eta eraginkorra bereganatzea, eta azken honek

hartzen duela gehiengo partea.

Hau guztiagatik, “Eskola 2.0” programa sakonki aztertzea

erabaki dugu. Bildutako emaitzetan ikusi ahal izan dugu, gehiagoa

gure iritzi berekoa dela.

Batetik, ikasleak ditugu, pozik daudenak ikasteko modu berri

honekin. Denek ordenagailua erabiltzen oso trebeak direla eta

eskolan bat edukitzea gustuko dutela adierazi dute sarritan.

Gurasoek berriz, hezkuntzan aldaketa berri baten alde apustu egiten

dute ere haien esperientzia hein handi batean tradizionalegia eta

eskasa izan zelako. Hala ere, irakasleengan biltzen da proiektu berri

honen zama guztia eta hezkuntza eraginkorra izateko ardura.

Hortaz, teknologia berriak gure hezkuntza hobetzeko osagarri

izan behar direla uste dugu, eta horretarako, zer eskaini

diezaguketen ondo ezagutu beharrean gaude.

Irakasgai honek gure ikuspegia zabaltzeko aukera eman digu.

Izan ere, teknologia berrien inguruan aritu gara baliabide ugari

ezagutuz, gure ideiak plasmatuz,… ikasleekin jorratzea izan da

egiteke geratu zaigun urrats bakarra. Eta penaz.