harrera plana lana

14
HARRERA PLANA SARRERA Beste herrialde batzuetatik datorren ikasle-kopuruak gora egin du azkenaldian Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errealitate berri horretara egokitzeko aldaketa batzuk egitera bultzatu ditu ikastetxeak. Jakin badakigu, egokitzeko zama guztia ez dagoela etorri berriengan bakarrik eta gizarteak ere laguntzak eskaini behar dituela etorri berriak ahalik eta ondoen integratu eta gizarte berrira ohitzeko. Horretarako, ikastetxeek argi izan behar dute etorri berrien integraziorako faktore garrantzitsu bat direla eta errealitate berri batera iristea trabaz eta zailtasunez betetako bidea dela jakinik lan horretan laguntza eskaini behar du. Lan hori errazteko, ikastetxe guztiek harrera-plana dute etorri berrien harrera puntuak zehazten dituena. Harrera plana, Ikasle berriak ikastetxera egokitzen laguntzeko helburua duen jarduera-protokoloa da. Harrera plana, beste herrialde batzuetatik datozen edo EAEko hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten, eta eskolara egokitu eta hizkuntza ikasteko prozesua jarraitu behar duten ikasleei zuzenduta dago. Harrera-plana hezkuntza-maila guztietan aplikatu behar da, baita nahitaezkoak ez direnetan ere.

Upload: irri

Post on 21-Jul-2016

232 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Harrera plana lana

HARRERA PLANASARRERA

Beste herrialde batzuetatik datorren ikasle-kopuruak gora egin du azkenaldian Euskal

Autonomia Erkidegoan. Horrek errealitate berri horretara egokitzeko aldaketa batzuk egitera

bultzatu ditu ikastetxeak. Jakin badakigu, egokitzeko zama guztia ez dagoela etorri berriengan

bakarrik eta gizarteak ere laguntzak eskaini behar dituela etorri berriak ahalik eta ondoen

integratu eta gizarte berrira ohitzeko. Horretarako, ikastetxeek argi izan behar dute etorri berrien

integraziorako faktore garrantzitsu bat direla eta errealitate berri batera iristea trabaz eta

zailtasunez betetako bidea dela jakinik lan horretan laguntza eskaini behar du.

Lan hori errazteko, ikastetxe guztiek harrera-plana dute etorri berrien harrera puntuak

zehazten dituena. Harrera plana, Ikasle berriak ikastetxera egokitzen laguntzeko helburua duen

jarduera-protokoloa da. Harrera plana, beste herrialde batzuetatik datozen edo EAEko hizkuntza

ofizialak ezagutzen ez dituzten, eta eskolara egokitu eta hizkuntza ikasteko prozesua jarraitu

behar duten ikasleei zuzenduta dago. Harrera-plana hezkuntza-maila guztietan aplikatu behar da,

baita nahitaezkoak ez direnetan ere.

Harrera planak hainbat helburu ditu integrazioaz gain. Lehenik eta behin, institutuko

elkarbizitza hobetzea giro atseginagoa sortzeko. Ikasle guztiek ikasketetan arrakasta lortzen

laguntzea nongoa den kontuan izan gabe. Horrez gain, ikasleak institutuko kide direla sentitzea

eta gelako bizitzan inplikatzea. Gainera, familiak ere institutuko bizitzan parte har dezaten

bultzatu nahi ditu bai elkarbizitza arloan baita ikaskuntza prozesuan ere. Azkenik, irakasle

berriek eguneroko lanean eta garatzen diren proiektuetan parte har dezaten erraztea. Helburu

hauek bete ezkero, familia eta ikastetxearen arteko harreman egokia sustatzea eta ikastetxeko

giroa hobetzea lortuko da.

Hau guztia ikusi ondoren, argi dago harrera plana oso atal garrantzitsua dela bai datozen

ikasleentzat, familientzat, irakasleentzat zein bertako ikasleentzat. Irakasleei ikasle berri baten

etorreran nola jokatu errazten die, aldez aurretik planifikatuta dagoelako naiz eta harrera plana

egokitu egin behar den pertsonaren arabera. Antolamendu egokia eta azkarragoa izatea

Page 2: Harrera plana lana

ahalbidetzen du. Horrez gain, ikasleen artean berdintasuna egotea sustatzen du guztiei harrera eta

aukera berdina emanez.

TESTUINGURUA

Gasteizek, azken 20 urteetan, biztanleriaren gorakada nabaria izan du 27.671

pertsonakoa hain zuzen ere.(ikus 1 grafikoa)

Sozio-demografiari dagokionez, Gasteizek 242.924 biztanle ditu eta horietatik 22.144

etorkinak dira, hau da, %9,6. Biztanleria osoan, emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira,

4.273 gehiago. Gazteei begirada bat bota ezkero 34.252 direla ikusi daiteke, beraz biztanleria

heldua da.

Gure eskola alde zaharrean kokatuta dagoenez, bertan zentratuko gara eta bertako

demografia azalduko dugu. Alde zaharrak Gasteizeko biztanleriaren % 3,7a hartzen du, 8.989

biztanle hain zuzen ere. Esan beharra dago,

nesken eta mutilen tasa nahiko orekatuta

dagoela, 4.488 gizonezko eta 4.501

emakumezko daude. Demografia piramidean

zentratuz, biztanleriaren hazkundea negatiboa

dela esan dezakegu 91 jaiotza eta 116 heriotza

egoten baitira urtean. Horrez gain, bataz besteko

adina nahiko altua da 43,3 urtekoa.

Gasteiz osoan, Haur hezkuntzan 13.122

haur daude matrikulatuta eta lehen hezkuntzan

berriz 15.892. Hauetatik zentro publikoetan

ikasten dutenak %60a dira. Kopuru honetatik 0-4 urteko imigrante neskak 553 dira eta mutilak

berriz 563, 5-9 urte bitartekoak neskak 456 eta mutilak 452 eta azkenik 10-14 urte bitarteko 500

neska eta 505mutil daude. Guztira 3029 etorkin haur eta gazte dira.

Testuingurua aztertu ostean, azpimarratzekoa iruditzen zaigu, gure eskolako helburuak

aipatzea. Gure eskolak hainbat helburu ditu bizikidetza on bat eta haurrentzat garapen egoki bat

aurrera eraman ahal izateko, hona hemen:

1 Grafikoa

Page 3: Harrera plana lana

Euskara sustatzea, gure identitatea eraikitzeko.

Garapen sozial, afektibo, kognitibo eta motorea bere osotasunean garatzeko.

Sozializazio prozesuan laguntzea, gizartean integratzeko.

Haurrei etorkizunerako baliagarria izan daitekeen oinarri bat finkatzea.

Kulturartekotasuna bultzatzea.

Bizikidetza arauak ezagutzea.

HELBURUAK

Eskolako helburuak aztertu ostean, gure ikastetxeko harrera planaren helburuak aipatuko

ditugu, espezifikoak, bai zehatzak.

ESPEZIFIKOAK:

Haur edota familia bakoitzaren egoera izatea abiapuntua.

Familia edota haur etorkin berriari, baliabide desberdinak eskaintzea integratzea

errazteko asmoz.

Ikastetxearen errealitatea kontutan izanik, familiei ahalik eta gehien erraztea egoera

berrira egokitzea.

Ama-hizkuntzen garrantzia bermatzea.

Ikasle etorkinen integrazio sozio afektiboa bultzatzea, horien eta besteen arteko harreman

afektiboak eta adiskidetuak sortuz.

Lehenengo unetik beraien burua baloratzen laguntzea, haien ezagupenak kontutan hartuz.

Elkarrekiko begirune eta elkartasun balioak sustatzea.

OROKORRAK:

Aniztasunak eskaintzen dizkigun onurak eta aberastasuna aprobetxatzea.

Ikasle guztiei aukera berdinak eskaintzea, momenturo irizpide inklusiboak kontuan izanik

Ikasleen beharrei erantzutea, eta horretarako, plangintza bat egitea.

Egoera berriari buruzko informazioa biltzea.

Familia eta ikasle etorkinen integrazioa lortu eskolako bizitzan lortzea.

Page 4: Harrera plana lana

Ikasle etorkinen behar linguistikoak eta akademikoak bermatzea.

Egungo behar bati erantzutea, hots, gure gizartean etorkinen kopuruaren igoera.

AGENTEAK

Harrera plan bat parte-hartzaile desberdinez osatuta dago, alde batetik, ikus dezakegu

eskolaz kanpokoak, bestetik eskolakoak eta azkenik, ikaslea. Familia, auzokideak, parkeko

lagunak eta halakoak eskolaz kanpoko multzoan sartuko genituzke. Hauek integrazio prozesuan

pisu gehien izango dute, eguneroko bizitzaren ordu kopuru handiena haiekin igarotzen baitute.

Eskolako parte hartzaileak aipatzerakoan, ondorengo hauek kontuan hartu behar dira,

klasekideak eta hauen barnean ikasle laguntzaileak, irakasleak eta eskolaren pare diren beste

hainbat lankide. Aipatutako guzti hauen artean, harrera batzordea sortzen duten irakasleek

berebiziko garrantzia izango dute etorri berri den ikaslearen garapen sozialean.

Harrera batzorde honek, helburu jakin batzuk bete beharko ditu, hala nola,  etorkinekiko

harrera prozesua zein gerokoa planifikatzea eta jarraitzea, harrera prozesuan eskola osoa

inplikatzeko estrategiak diseinatzea eta ekintzak bultzatzea eta harrera prozesua baloratzea eta

horren ondorioz, behar diren aldaketak burutzea.

Batzorde honen barnean, zuzendaritza taldeko partaide bat, tutoreak, aholkularia eta

hizkuntza indartzeko irakasleak aurkituko ditugu. Partaide hauek, beti egongo dira kontaktu

zuzenean bilerak egiteko, esaterako, gutxienez bi astean behin bildu beharko dira ikaslearen

prozesuaren jarraipen bat egiteko.

Parte-hartzaile desberdinak eginkizun jakin batzuk bete beharko dituzte, esaterako,

tutorearen eta aholkulariaren lana ez baita berdina izango. Adibidez, zuzendaritzaren egitekoen

barnean ondorengo eginkizun hauek egongo litzateke: matrikulazio prozesua aurrera eramatea;

alde administratiboak bideratzea: bekak, jantokia, eskolaz kanpoko ekintzak, gurasoen elkartea,

gizarte-erakundeen berri ematea eta abar; gai honi buruzko prestakuntza klaustroan bultzatzea:

ikastaro edo jardunaldien berri zabaltzea, txostenak eta argitaratzen diren materialak biltzea, eta

abar.

Page 5: Harrera plana lana

Esan dezakegu lehendabizi etorkinak integratzearen arduradun ikasle honen ingurukoak

bilakatzen direla, hau da, eskola, hurbileko lagunak… hauek bere biziko garrantzia hartzen dute

hauen garapen sozialean. Bestalde, hauek ez dira hauek arduradun bakarrak izan ere, pertsona

hauen integrazioa gizarte osoko ardura da, baita ere haiei ardura kendu gabe. Laburbilduz,

guztion esku dago inklusioa sustatzea.

PROTOKOLOA

Gure ikastetxean, elkarlanean aritu gara harrera planaren protokoloa adostu ahal izateko.

Gogoeta sakona egin ondoren, protokolo-jarduera finala egin dugu, gure ikastetxean beharra

dagoenean martxan jartzeko. Bi faseetan banatu dugu, lehenengoa, non antolakuntzarekin

lotutakoa eta eskolatze aurretik egin beharrekoak azaltzen diren, eta bigarrena, eskolatze ondoren

egin beharrekoak, inklusioarekin lotutakoak.

Plan hau ikaslea etorriko zaigula jakin bezain laster jarriko da martxan. Lehenengo

informazioak bildu, aurretik egin beharreko prestaketak, hasierako erabakiak… Gure

ikastetxearentzat, oso garrantzitsua da ikasle berriari harrera ona egitea eta behar duen

hezkuntza-arreta egokiak ematea.

Lehenengo fasean, familiarekin lehenengo kontaktua izango dugu, eta horretarako aldez

aurretik familiarekin egun bat adostuko da bilera egiteko. Bilera honen helburua, informazioa

jasotzean datza eta horretarako, gurasoei hainbat dokumentazio eskatuko zaie, hala nola, aurreko

eskola-dokumentazioa eskatu, dokumentazio pertsonala, kontaktatzeko baliabideak( telefonoa,

helbidea…), familiari buruzko informazioa, ikaslearen interesak, ikaslearen osasunaren

aspektuak…

Horrez gain, familiari informazio baliagarria eskainiko zaio, hala nola, ikastetxeko

informazio praktikoa: egutegi /ordutegiak, jantokia, garraioa, materiala, Heziketa Fisikoko

kontuak, garbitasuna, arau orokorrak; ikasketei buruz oinarrizko informazioa (kurtsoak,

ebaluazioa...), diru-laguntzak jasotzeko zenbait tramite eta paper beharrezkoak direla azaldu,

gizarteko beste zerbitzu batzuen berri eman, balioa azpimarratu, bideratu...

Kontuan izan behar da, informazio guzti hau ez dela derrigorrezkoa lehenengo egunean

ematea, gurasoak saturatu daitezkeelako. Hau horrela izanda, saiatu beharko gara, ahalik eta

Page 6: Harrera plana lana

dokumentazio gehien lortzea, baina kontuan izan batzuetan ezin izango dutela dena lortu.

Edonola ere, familiarekin tratu ona izan eta hurbiltasuna transmititu eta egin beharreko galderak

kontu handiz egin, eta kultura ezberdinekoak baldin badira are gehiago.

Egin beharreko bilerak egin ondoren, talde pedagogikoa batuko da, eta hainbat puntu

aztertuko dira:

-Zein mailatan eskolatuko den. Irizpideak: adina , aurreko eskolarizazioa, asmoak,

itxarobideak.

-Zein eredutan / Zein taldetan (aukera dagoenean). Kontuan hartu daitezkeen

irizpideak: errepikatzaileen kopurua, ikas giro ona, lankidetza...

-Laguntzak antolatzeko aukerak kontuan hartu

Ondoren, harremanetan jarriko gara ondorengo erakundeekin:

- Berritzegunea : aholkularitza eta orientabideak hasierako ebaluazioa egiteko (hizkuntz

gaitasuna, ikasketa-trebeziak...), ikas plangintza, curriculum-moldaketa, materialen

egokitzapena...

- Ikuskaritza : alde administratiboa (kalifikazioak, salbuespenak...),

- Itzultzaile-bitartekaria : laguntza familiarekin komunikatzeko, hasierako ebaluazioa egiteko,

etab.

- Udaleko Gizarte Zerbitzuak : behar diren laguntza sozialak, eskolaz kanpoko ekintzak...

- Osakidetza : protokolo adostua, kontaktu irekia pediatrarekin...

Lehenengo fasea amaitu ondoren, bigarren faseari ekingo diogu. Fase honetan,

ikastetxean sarrera prestatu behar da. Horretarako, irakasleak eta gelakideak kontuan hartu behar

ditugu. Irakasleei dagokienez, ikasle berriaren jatorriari buruzko informazioa biltzea izango da

bere lana. Hau da, erabiltzen dituen hizkuntzak eta kultura ezagutzea adibidez.

Irakasleak, gelakideei egoeraren berri emango die eta ongi etorria prestatzen lagunduko

die. Horretarako, hainbat jarduera proposatu ditzake, esaterako, ikasle berriak dakiena eta

Page 7: Harrera plana lana

dakarrena zertan izan daitekeen aberasgarria beste ikasleentzat marrazki baten bidez islatzea.

Horrela, ikasle berriarekin enpatizatuko dute eta euren jakin-mina piztuko da.

Ikasle berri honek jasan beharreko aldaketa errazagoa izateko, beste ikasle guztiek

izandako egokitzapen aldia edukiko du. Hau da, etxeko girotik aldendu eta eskolan era

positiboan integratzeko behar duen denbora emango zaio. Honi esker, ikasleak hainbat aldaketa

jasango ditu. Esaterako, arau batzuk ezagutu eta errespetatzen ikasiko ditu, errutinen bitartez lan

egingo du eta bere nahiak asetzeko kasu batzuetan itxaron behar dela konturatuko da.

Erabilitako metodologiari dagokionez, FALTA DA

EBALUAZIOA

Ebaluazioa egiteko, harrera plan honek bi zati bereizten ditu, alde batetik, ikaslearena eta

honen barnean hasierako ebaluazioa eta kurtsoan zehar egindakoa eta bestetik, harrera planak

berak dakarren ebaluazioa.

IKASLEENA

Aldez aurretik, ikaslea eskolara etorri berri denean aldez aurretik datu batzuk jaso

beharko dira honen egoera nolakoa den jakiteko. Horretarako, protokoloa puntuan aipatu den

bezala, familiarekin edo tutoreekin bilera bat egingo da, Haur Hezkuntza zein Lehen

Hezkuntzan. Oso garrantzitsua izango da, datu zehatz batzuk jasotzea, hala nola, zein den bere

ama hizkuntza, nolako eskolaratze prozesuan izan duen (Haur Hezkuntzan garrantzia txikia),

etxeko egoera, zein motatako imigrantea den, hau da, inguruan ezagunak dituzten ala ez, eta

azkenik, errebisio medikoak egin dituen.

Esan beharra dugu, beste harrera planetan  eskolatze maila  jakiteko probak egiten

dituzten arren, honetan, ez dira horrelakorik agertzen. Izan ere, haurrak inguruko aldaketa bortitz

bat dutenean, Ulisesen sindromea jasatzen dute, hau da, dolu prozesu sakon bat, beraz, probak ez

dute baliorik izango. Horregatik, Haur Hezkuntzan ez da inolako aurre probarik egingo.

Bestalde, Lehen Hezkuntzan datu batzuk jakin ahal izateko ikasleari orri zuri bat eta margoak

emango zaizkio eta  nahi duena margotzeko eskatuko zaio. Marrazki honen bitartez, heldu berri

den ikaslearen sentimenduen zati txiki bat interpretatu ahal izango dugu, eta bestetik, aurretik

Page 8: Harrera plana lana

eskolaratuta egon den jakin ahal izango dugu, motrizitate finaren garapen maila nabaria izango

delarik.

Kurtsoan zehar, ikasle honen ebaluazio jarraia egingo da eta Ulises sindromea gaindituz

doan bitartean, pixkanaka ebaluazio sakonagoa egin ahalko dugu. Puntu honetara heltzerakoan,

adaptazioa eta sozializazioa izango dira aztergai nagusiak Haur Hezkuntzan. Horretarako,

hurrengo puntuak betetzen diren aztertu beharko dugu:

Ikastetxea ezagutzen du eta arazorik gabe ibiltzen da ikastetxean zehar.

Irakasleen egitekoetara moldatzen ari da.

Jatorriko hizkuntza eta kultura naturaltasunez aipatzen ditu.

Ikaskideei eta irakasleei premiak adierazten dizkie.

Elkarrekintza sozialei zuzenean erantzuten hasten da.

Eskolako lanetan beste batzuekin aritzen da.

Ikaskideekin eta irakasle batzuekin harremanak ditu.

Eskolako ohiturak jarraitzen ditu eta jokaera-espektatiben barruan dago.

Nabaria da komunikatzeko eta esperientzia berriak adierazteko familiako hizkuntzan eta

kulturan oinarritzen dela,.

Lehen Hezkuntzan, adaptazio eta sozializazio arloan aipatutako puntuez gain, hizkuntza

oso garrantzitsua izango da. Izan ere, hizkuntzaren jakintzak eskolako garapen akademikoa

baldintzatuko du. Horregatik, ebaluatzerako orduan kontutan izan beharko dugu hizkutzarekiko

izan dituen aurrerapenak. Garapen akademikoa baldintzatzen duen beste faktore bat, jatorrizko

herriaren kultura izango litzateke, adibidez, arabieraz idazten duen ikasle batek aldaketa nabariak

jasango ditu idazteko modua aldatzerakoan.

HARRERA PLANARENA

Hasteko, dolu prozesua gainditzeko eskaini diren baliabideak eta edukietako jarrerak

aztertu beharko genituzke, egokiak edo desegokiak izan diren ikusteko. Hasierako prozesu

honetan aztertu beharreko beste arlo bat, ikaslearen erritmoak errespetatu diren jakitea izango

litzateke, hauek ikasleek finkatzen baitituzte.

Page 9: Harrera plana lana

Kurtsoan zehar, ikasle bakoitzak harrera plana nola barneratu duen ebaluatu behar dugu

eta horretarako, honen prozedura edukiko dugu abiapuntu. Lehen ebaluaketa honen ostean,

ikaslearen beharren arabera harrera planean aldaketak egin behar diren ala ez, eta egin behar

badira nolakoak izango diren zehaztu beharko dugu. Azaldutako prozesu hau, kurtsoan zehar

etengabe errepikatuko da.

Azkenik, eta ebaluazioarekin bukatzeko, kurtso amaieran hainbat bilera antolatuko dira

harrera planari buruzko hausnarketak egiteko eta kurtsoan zehar egindako ibilbidea, memoria

batean azaleratuko da, holako kasuak errepikatuz gero abiapuntu sendo bat eduki ahal izateko.