harrera bilera
DESCRIPTION
Ikasle etorkin berri bat eskolan integratzeko bideakTRANSCRIPT
1
HARRERA BILERAHARRERA BILERAHARRERA BILERAHARRERA BILERA
IKASLE SAHARAR BERRIEN INTEGRAZIO,
ESKOLATZE ETA EGOKITZAPENA
MAIDER AIZPURUA CUESTAMAIDER AIZPURUA CUESTAMAIDER AIZPURUA CUESTAMAIDER AIZPURUA CUESTA
ESKOLA INKLUSIBOA
LH ERDIBERTARATZE TALDEA
[2012-2013]
2
HARRERAHARRERAHARRERAHARRERA BILERABILERABILERABILERA
IKASLE SAHARAR BERRIEN INTEGRAZIO, ESKOLATZE ETA EGOKITZAPENA
Kasuaren aurkezpena
Aurtengo ikasturte hasieran, berri on bat jaso dugu Oiartzungo Eskolan; Saharatik etorritako 3
ume, gurean matrikulatu dira.Ikasle berriak anai-arrebak dira eta protokoloa jarraituz, hasiera
batean bakoitzaren adinaren arabera matrikulatu dira:
• Andres, zaharrena, Lehen Hezkuntzako 5.mailan.
• Sonia, ertaina, Lehen Hezkuntzako 3.mailan.
• Marta, txikia, Lehen Hezkuntzako 1.mailan.
Eskolan sartzen den ikasle berri bati ikasturte bat egokitzeko, bere adina jakiteaz gain,
ezinbestekoa da bere informe-akademikoa jakitea. Horrela, eskolako administrazioak bere
gaitasun eta jakite mailen jakinaren gainean geratzen da eta hauen arabera ikasle berria
ikasturte batean edo bestean sartzen da. Prozedura hau ohikoena izaten da, baina, familiak
beharrezkoa den informazioa eman arte, kasu berezientzat ezarrita dagoen protokoloa
jarraitzen da eskolan eta ikasleak adinaren arabera matrikulatzen dira, gure ikasle Sahararen
kasuan bezalaxe.
Ikasleei buruzko informazioa eskuratzeko eta familia berria ezagutzeko aukera izateko,
matrikula egunean bertan, gurasoekin “harrera eta ongietorri bilera” egiteko hitzordua
finkatzen da. Bilera hau, ahal den guztietan ikasleak ikasturtea hasi baino lehen egiten da, hori
izaten da egokiena, ikasleen harrera antolatzeko astia geratzen baita. Kasu honetan, ikasturtea
hasi baino lehen ezin izan da bilera egin, tamalez, gure ikasle berrien gurasoak, lan
arrazoiengatik ezin zuten lehenago geratu eta kurtsoa hasi eta 3 egunetara finkatu behar izan
da bilera.
Bien bitartean, anai-arreba sahararrak ikasturtea gaur hasi dute bere ikaskideekin batera eta
hauen “integrazioa” behar bezalakoa izatea espero dugu. Eta integrazioa esatean, ikasleari
bere garapen pertsonala, kulturala eta soziala lortzeko eremua eskaintzea esan nahi dugu,
ikastetxeko bizitzan parte hartzeko aukera emanez eta horrekin, epe ertainera harrera-
gizartean integrazio soziala eta laborala lortzera bideratuz.
Oiartzungo eskolako zuzendaritza eta irakasle ekipoaren nahia , kulturen arteko elkarreragina
sustatuko duen hezkuntza interkulturalean oinarritzen den planteamendua ezartzea da. Gure
aburuz, eskolara datozen etorkinak gustora sentiarazteko eta gurekin elkar bizitzea nahi
izateko, denon artean gure kultura eta hizkuntza ezagutu eta maitatzen irakatsi eta lagundu
behar diegu. Hau guztia lortzeko, ezinbestekoa izanen da ikastetxeko partaide guztien arteko
elkarlana eta koordinazioa.
3
Idazki honen egilea, ni neu alegia, Lehen Hezkuntzako 3.mailako “andereño Maider” nauzue.
Sonia ikaslea nire taldean egokitu dute, eta nire nahia eta betebeharra bere eskolatzea
erraztea izango da. Bere tutore bezala, nire zeregin nagusia, ikasgelan gauzatuko dugun
“harrera eta integrazio plana” prestatzea da. Horretaz gain, Soniak dituen premien arabera
“interbentzio-plan” berezi bat diseinatuko dut, azken finean, bere ongizatea eta ikasketetan
izango duen arrakasta nire ardura da eta. Hortaz, Soniaren integrazioa eta egokitzapena modu
baikor eta atsegin batean burutu dadila saiatuko naiz gelan egingo dudan lanarekin. Honekin
batera primeran egonen litzateke beste tutoreekin hiru anai-arrebek komunean dituzten
premiak era koordinatuan lantzea eta komenigarria da eskolako langile guztiak ikasle berri
hauen integrazioan inplikatuak egotea.
Hau guztiarengatik, gaur, bilera berezi bat egin behar dugu ikasle saharar berrien harrera eta
egokitzapena itxuratzeko. Bilera honetan, eskolako Ikasketa Burua, Aholkularia eta Andres,
Sonia eta Martaren tutoreak egongo gara.
Nire ekarpenak egiteko txanda iristean, egoera honetan hartu beharreko neurriak antolatu eta
aurrera eramateko diseinatu dudan “harrera-plan proposamena” aurkeztuko diet bilerako
partaideei. Hau gauzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa sailak 2004ean argitaratutako “Ikasle etorkinentzat HARRERA PLANA egiteko
orientabideak” dokumentuaz baliatu naiz, eta ume sahararren kasura moldatu dut, nire
ardurapean dagoen Sonia ikaslearen premietara bereziki egokituz. Honela, proposamena
antolatzerako orduan, hiru anai-arreben hizkuntza-beharrak (eskolako hizkuntzetan, noski)
berdinak edo antzekoak direla kontsideratu dut, baina ikasle bakoitzak bere jakintza-maila eta
premia propioak dituenez, alderdi hori Soniaren kasuan soilik landu dut, arestian esan bezala,
bere hezkuntza-beharrei erantzuteko “interbentzio-plan” bat diseinatuz.
Harrera-plana prestatzen egon naizenean, informazio aunitz falta zaidala ohartu naiz. Alde
batetik ikastetxearen funtzionamenduaren inguruko informazioa falta zait, beharbada
Oiartzungo Eskolan denbora gutxi daramatela da honen arrazoia. Beste aldetik, gurasoekin
bildu arte eskuratuko ez ditugun esanguratsuak diren ikasleen zenbait datu faltan bota ditut
ere bai. Modu honetan,gisa honetako galderak egin dizkiot neure buruari:
-Ba al du Eskolak ikasle etorkinentzat bereziki diseinatutako “harrera-
planen” bat?eskolan hizkuntza desberdineko etorkin gehiago
daude?nolako harrera egin zitzaien?
-Behar izatekotan, ”saharar itzultzaile” bat gurekin lan egiteko eskatzeko
aukera dugu?edo errefortzu saioak egiteko “hizkuntza indartzeko
irakasleak” ditugu eskolan?
- Zer nolako hizkuntza-gaitasuna eta premia du familiak?euskaraz badakite?eta gaztelaniaz?
- Nolakoa izan da haur hauen orain arteko eskolatzea? ba al daukate informe-akademikorik?
- Zeintzuk dira Soniaren hezkuntza-beharrak?eta bere gaitasunak?ahulgune eta indar-guneak?
Irakurtzen eta idazten badaki ?Nolakoa da bere izaera? zeintzuk dira bere interes eta gustuak?
4
HARRERA BILERAHARRERA BILERAHARRERA BILERAHARRERA BILERA
Bileran egin behar dudan ekarpen eta proposamena
Nire proposamena aurkeztu baino lehen, “harrera-plan” bat zer den azalduko dut. Eskola
inklusiboaren alde egitea gure helburua bada, harrera-plan egonkor eta eraginkor bat izatea
zein beharrezkoa den jakinaraziko diet nire lankideei. Arestian esan bezala, beharbada, eskolan
jakinaren gainean egonen dira eta “harrera-plan” propioa egituratua eduki dezakete, baina
nire ezjakintasuna dela eta, badaezpada nire proposamen berezia egingo dut eta aurretik
“harrera plan” baten definizioa azalduko dut bileran:
HARRERA-PLANA:
Ikasle berriak ikastetxera egokitzen laguntzeko helburua duen
jarduera-protokoloa da. Ikasle hauek eskolara egokitu eta
hizkuntza ikasteko prozesua jarraitu behar dute, orokorrean beste
herrialde batzuetatik etorritakoak izaten dira eta EAEko hizkuntza
ofizialak ez dituzte ezagutzen.
Harrera-planaren punturik garrantzitsuena, guztiak elkarrekin eta parte hartuz, etorri berria
den ikaslearen inklusioa lortzea da eta helburu nagusiena ikasle etorkinen integrazioa lortzeko
ikastetxeak antolatzen dituen hezkuntza-jarduerak proposatzea da. Hezkuntza komunitate
osoari eragiten dio harrera- plana eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan kokatzen da; bertan
hezkuntza komunitateak kultura-aniztasunarekin dituen konpromisoak definitzen baitira.
Haurra ikastetxera heltzen denean bi eginkizun nagusi izango ditugu: 1) bere ezagutza
akademikoak behatu behar ditugu, eta 2) bere izaerari erreparatu behar diogu
Hau da, honako alderdiak kontutan hartu beharko dira: Haurraren jatorria, kultura, ohiturak,
erabiltzen dituen hizkuntzak, ezagutza maila…
Inklusio prozesu osoan zehar familiaren laguntza ezinbestekoa da, izan ere, ezin da ahaztu
inklusio prozesua ez dela eskolan amaitzen; ikasle berria gizarteko parte-hartzaile sentitu
dadila lortu behar baitugu. Hortaz, familiaren laguntzarekin, errazagoa izango da finkatutako
helburuak lortzea eta familia-eskola harremana finkatzen eta indartzen ahalbidetuko dugu.
Oharra: “gurasoen bilera “prestatzeko beste aparteko bilera bat egingo dugu
GURASOEN BILERA: eskolara harrera eman ondoren, familia eta ikasleen inguruko
beharrezkoa eta erabilgarria dugun informazioa eskuratuko dugu. Horrekin batera, etxean
beraiek eman beharreko errefortzuaren garrantzia azalduko diegu. Edozer gauzatarako gure
laguntza eskeiniz.
Harrera-plana hezkuntza maila guztietan aplikatu behar da, baita nahitaezkoak ez direnetan
ere; Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan, Ikasketa Proiektuan eta Hizkuntza Proiektuetan,
alegia. Hala ere, Koordinazio Pedagogikoko Batzordeari dagokio harrera-plana egitea; bertan,
koordinazio-organoen bidez (zikloak, sailak …) irakasle-taldearen parte hartzea bermatu behar
da elkarreragin kulturalak dakartzan aldaketak erabaki eta onar daitezen.
5
Erabakiak hartu ondoren, Hezkuntza komunitateko kide guztiei jakinarazi behar zaie,
estamentu bakoitzak bere gain har ditzan planak ezartzen dizkion egitekoa eta planean ageri
diren jardunbideak.
Gure kasuan bezala, eskola batean Harrera-plana ezarrita ez dagonean, edonork sortu eta
proposatu dezake ikasle berriari egokituz. Horrexegatik, nire irizpideen arabera, Sonia ikasle
berriari egokitutako harrera-plana ni neu diseinatu dut, harrera on batek segurtasuna,
autoestimua eta ikasketetan arrakasta izateko oinarri sendoa eskaintzen baitu.
Harrera-plana diseinatu dudanean nire LEHENTASUNAK ondorengoak izan dira:
1. Saharar Itzultzailea lortzea (guraso eta ikasleekin komunikazioa errazteko)
2. Gurasoekin bilera: ezagutu + informazioa lortu
3. Anai-arreben premia komunak (eskola harrera + hizkuntza)
4. Eskolako harrera-plana
5. Ikasgelako harrera-plana
6. Soniaren hizkuntza-premiak (eta bere anai-arrebarenak, berdinak izanen baitira)
7. Hizkuntza errefortzua
8. Soniaren jakite-maila eta hezkuntza-beharren ezagutza, ikaskuntza berriak egiteko
9. Soniaren izaera eta gustuak
10. Lehen Hezkuntzako hiru zikloen arteko koordinazioa
11. Tutoreen arteko elkarlana
12. Eskolaren inplikazioa eta laguntza
Nire proposamena
Lehenik eta behin, gaian sartzeko, Saharatik etorri zaigun familiaren testuingurua eta kultura
erakusten dizkiguten 10 minutuko iraupena duten bideo pare bat ikusiko ditugu:
Sahararen egoera politikoa:
https://www.youtube.com/watch?v=EvI3rAP_DwY
Saharar familia eta kultura:
https://www.youtube.com/watch?v=gXUOkAVC1Vw
Nire lankideen aldetik jakin-mina sumatu ezkero eta denbora izatekotan (17 min), eskuratu
dudan ondorengo beste bideo interesgarri hau ere ikusi dezakegu:
Saharako irribarreak: https://www.youtube.com/watch?v=INJoeT9s4TM
6
Azalpenekin hasi baino lehen bilerako partaide bakoitzari ondorengo dokumentuen ale bana
banatuko diet:
1. Nik diseinatutako “harrera-plana” proposamena
2. Eusko Jaurlaritzaren argitalpena( http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
2459/eu/contenidos/informacion/dif8/eu_2083/adjuntos/Euskera.pdf)
3. Egun batzuk “gurasoen bilera” prestatzeko egin behar dugun aparteko bilera azaltzen
duen dokumentua.
Ez da ahaztu behar, nire “harrera-plana” proposamen bat dela, eta jorratu beharreko puntu
garrantzitsuenak planteatzen ditudala. Proposamena onartua izanez gero, askoz garatua
egonen den behin betiko “harrera-plana” prestatuko nuke, puntu bakoitzaren xehetasun eta
eginbeharrak askoz gehiago zehaztuz.
Bileraren mamian sartzeko ordua da, eta harrera-plana zertan datzan azalduko dut jarraian:
IKASLE SAHARARREN “HARRERAIKASLE SAHARARREN “HARRERAIKASLE SAHARARREN “HARRERAIKASLE SAHARARREN “HARRERA----PLANA”PLANA”PLANA”PLANA”
Dagoeneko ikasle berriak bere eskola lehenengo eguna izan dute, baina bihartik aurrera
beraien harrera ahal dugun bezain ongien egiten saiatuko gara eskolako langileak eta
gainontzeko ikasleak. Harrera trataera komun eta indibidualizatua izanen du ikasle berrien
beharren arabera.
ANAI- ARREBEN PREMIA BERDINAK: a) Eskolaren harrera eta ikastetxearen ezagutza, b)
Hizkuntza premia (EAEko hizkuntzen ezjakintzasuna)
ESKOLAKO HARRERA ETA ONGIETORRIA
Andres, Sonia eta Martari testuinguru eta errealitate sozial berrira egokitzen lagundu
behar diegu, horretarako irakasle-taldeak eta eskolako ikasleak inplikatuak egon behar
gara.
Lehenengo egun honetan, harrera bero, lagunkoi eta iraunkorra egitea da gure helburua
. Beraientzat gehiegizkoa izan ez dadin, ez da komeni jende asko egotea, horregatik hiru
anai-arrebak bere tutoreak soilik jasoko ditugu, hau da, LHko 1.,5. eta 3.(ni neu)
mailakoak. Hori bai, ikasle sahararren hizkuntza ezagutzaren arabera, gure arteko
komunikazioa errazagoa izateko itzultzaile batek harrera honetan lagunduko digu.
Oso garrantzitsua da ikasleak komunikatu ahal izatea, eta gure nahia beraiek eroso eta gustora
egotea da. Horregatik, saharar itzultzailearen laguntzarekin gure ikasleekin komunikazio egoki
bat izaten saiatuko gara. Komunikatzeko laguntza jasotzeaz gain, gure aldetik ahal dugun
guztia egin behar dugu eta ikasle etorkinekin komunikazio-estrategia desberdinak erabiliko
ditugu , hala nola:
• Aurpegira begiratuz hitz egin
• Esaldi argi eta zuzenak erabiltzea
• Astiro hitz egitea
7
• Hizkuntza maila apala erabili, adierazkortasunez eta ondo ahoskatuz.
• Hitzezko informazio keinu edo irudiz lagundu.
• Arretaz entzun eta ikaslearen parte-hartzea bultzatu. Zenbat eta gehiago hitz egin
ikaslea, orduan eta hobe.
• Komunikazioa sustatzen duten ahozko jarduerak bultzatu, eta hizkuntza barneratzen
lagundu egoera informalen bidez (jokoak…).
• Ulermena eta erantzun positiboa erakutsi edozein komunikazio-ahalegin txikienaren
aurrean. Ahaleginari eta esanahiaren negoziazioari garrantzi handiago eman,
mezuaren zuzentasunari baino.
• Hizkuntzaren jabetze-prozesuari denbora eman. Ikaslearen ahozkotasuna bultzatu ,
baina behartu gabe.
Hau guztia aplikatzen saiatuko gara lehenengo egun hauetan. Harrera-planarekin hasteko,
ondorengo ongietorri-ekintzak egingo ditugu :
• Eskola eta bere instalazioak ezagutu.
• Irakasleak aurkeztu: ikasleekin harremanetan egon behar direnak.
• Ikastetxeko oinarrizko zerbitzuak erakutsi.
• Hasieratik bete behar diren ikastetxeko irizpide eta arauak azaldu.
• Ordutegi eta jardueren ikuspegi orokorra eman (ikasleak eta guk proposatutakoak).
• Andres, Sonia eta Martaren zalantzak argitzen saiatu, arreta osoa eskeiniz.
Eskolarekin lehen kontaktua izan ondoren, tutore bakoitza dagokigun ikaslearekin gure
ikasgelara joango gara, gela eta ikaskideak ezagutaraziz.
Tutore bezala, kontutan hartu behar dugu, ikasle berri hauen erreferentziazko pertsona garela
eta gure bidez garatuko dituela haurrak bere harreman afektiboak. Funtsezkoa da ikaslearen
formazioaz gain, bere ongizatea gure helburua izatea. Horregatik, ikasle berriaren
trebetasunak erakusteko egoerak sortu ditzakegu haurren aurrean, beraien autoestimua
indartzeko eta beste ikaskideen begirunea lortzeko. Bestalde, komeni da, gelan enbaxadore-
sistema bat abian jartzea, “lagun-berriak” ikasle berriari laguntza emateko eta taldean sartzen
sartzeko. Eta honekin batera, talde-lana eta maila berekoen tutoretzak lantzea oso lagungarria
izaten da. Modu honetan, beste ikasleak egiten duten jarduera bat egiten ez dutenean arreta
iraunkorra emango zaie ikasle berriei, gainontzekoei arreta eskeintzen diegun bitartean
beraien baztertzea saihestuz.
Aurrerantzean, tutore bakoitzaren ardura izanen da ikasle hauen norabidea zuzena eta
eraginkorra izatea, eta gutako bakoitzari dagokigu, gure ikasgela egokitu zaion ikasle hauen
harrera prestatzea eta aurrera eramatea
8
SONIAREN HARRERA
Esan bezala, Soniari nire gela egokitu zaio, hots, “andereño Maiderren” 3.mailako gela. Soniak
ikasturtea lehenengo egunean gurekin batera hasi duenez, bera etorri baino lehen ezin izan
dugu behar bezalako ongietorria prestatu. Baina, egoerara egokituz, Sonia barne denok
elkarrekin prestatu eta egingo dugu gure harrera berezia.
Lehenengo gauza, Sonia ikasleen aurrean aurkeztea izanen da. Hori nire papera da eta bere
harrera berdintasunean eta errespetuan egin gura dudanez, bere alde positiboak (zer egiten
dakien, zein hizkuntzak dakizki …) nabarmentzen saiatuko naiz. Soniaren aurkezpen “ofiziala”
egin ondoren, ikasleak beraien artean aurkeztu eta ezagutzeko aukera izango dute jarduerak
eta joku desberdinekin. Nire zeregina ekintza hauek bideratzea izango da eta Soniak
integrazioa egokia izan dezan uneoro adi egoten saiatuko naiz.
Ikasle guztiak Soniaren harreran parte hartu behar dute. Gainera, egoera berri honek gelako
dinamikan eragina izango du eta ikasketa-esperientzia aberasgarria izango da beraientzat.
Ongietorri jarduerak:
• Aurkezpen jolasak
Ikasleak beraien artean ezagutu behar dira eta hainbat jolas desberdin eginez, Soniak
gelako ikaskideak ezagutzeaz gain, aurkezpen eta agurren inguruko hizkuntza
praktikatuko ditu. Hamaika aurkezpen-jolas mota daude,
adibidez:
http://www.suspergintza.net/udalekuak/Blog_Udalekuak/fil
e.axd?file=2010%2F6%2Faurkezpen+jolasak.pdf
• Ikasle-enbaxadore hautaketa
Ikasle-enbaxadorea edo lagun-berria zer den azalduko diet
ikasleei, bere funtzioak eta garrantzia azpimarratuz. Boluntarioak eskatuko ditut eta
zozketa eginez bat hautatuko dugu.
Harrera-lanak egingo dituen ikasle-talde bat osa daiteke, eta ikasle-enbaxadore papera
epe baterako izango da nahi dutenen artean txandakatuz.
9
• Agurra-erritua
Ikasle enbaxadoreak Sonia agurtuko du, saharar hizkuntzan, bere tokira lagunduko dio
eta nik aurretik prestatu dudan, eskola-materiala duen ongietorri-kaxa oparituko dio.
Ondoren denon artean, iazko ikasturtean ikasitako kantu alairen bat hautatuko dugu
eta Soniari kantatuko diogu gure artean izateak emandako poza adieraziz.
• Integrazio-jarduerak
Gela guztiarentzako egindako ariketa hauek, Sonia bere ikaskideekin naturaltasunez
parte hartzera motibatuko dute. Adibidez:
� Norberari buruzko datuekin osatua dagoen fitxa egitea eta gelako hormetan
itsastea. Bizitzako gorabeheren arabera, datu berriak gehitu daitezke.
� Horma batean edo arbelean kokatutako mapa handi batean, bakoitzak bere
herria kokatuko du. Ikasle gehienak Oiartzuarrak direnez, euren arbasoen
herriren bat kokatu dezakete nahi izanez gero.
� Matematika-eragiketa errazen bat egin daiteke hizkuntza-testuinguruaren
beharrik gabe
• Sahara-eguna
Sonia gure artean denbora bat daramanean eta bere ikaskideen artean eroso sentitzen
denean, berak zuzenduko duen Sahara-eguna ospatuko dugu gelan. Bera protagonista
izanen da eta komunikatzeko traba nagusiak gainditzen dituenean, Soniak ondo
ezagutzen duen bere lurraldeko kultura eta ohiturak aurkezteko aukera izango du
(bilera hasieran ikusitako bideoak jarri daitezke). Ondoren, bere ikaskideekin batera
prestatu ditugun Sahara-jarduerak egingo dituzte, bere sustraiak harrotasunez
erakutsiz :
� Saharar hizkuntzan, ikaskideen izenak idatziko
ditu.
� Testuak konparatzea(euskara eta sahararra).
� Saharako jokoak
� Saharako abestiak ikastea
� Musika entzutea
� Jakiak dastatzea
� Janzkerak konparatzea
Jarduera hauek guztiekin, Soniaren integrazioa eta inklusioa lortzeaz gain , ikasleekin
ANIZTASUNA lantzeko erabiliko ditut. Ikasleen inplikazioaz baliatuz, gelako txoko batean
“mural-kulturala” osatuko dugu hainbat herrialdetako argazkiak -hizkuntzatako testuak-
agurrrak-janzkerak… Horretaz gain, gelako liburutegian, ikasleen ama-hizkuntzetan idatzita
dauden testuak izango ditugu, aniztasunaren trataera erabat normalizatuz.
Gela lan-talde txikitan antolatuta daukat, maila berekoen arteko elkarrekintzak eta integrazioa
sustatuz eta taldeko arduren banaketa txandakatuz. Nire irizpide eta bere gaitasunen
arabera, Soniari lan talde bat egokituko diot, eta taldekideen zeregina jarduera guztietan parte
hartzen laguntzeaz gain , lehen egunetan egin behar dena zehatz-mehatz azaltzea izango da
ere, emango diogun ordutegiaren laguntzarekin, unean-unean tokatzen dena komentatuz.
10
SONIAREN JARRAIPENA
Sonia ikasgelako giroan eroso eta integratuta egotea lortu ondoren, bere tutore bezela, nire
hurrengo zeregina Soniaren ikasketa prozesuaren jarraipena egitea izango da. Horretarako
hasierako balioestea egingo diot, arlo guztietan duen maila ezagutzea helburu bezala finkatuz.
Emaitzen arabera eta eskola-ibilbidea(gurasoek erraztuta) kontutan hartuta, curriculuma
Soniaren beharretara moldatuko dut, materialak eta jarduerak egokituz. Hau egiteko
ikastetxeko laguntza-zerbitzu eta berritzeguneen laguntza izango nuke.
BANAKAKO ARRETA: Soniari hasieran emango zaion laguntza ahozkoa izango da eta
gaitasun komunikatiboa bultzatuko du. Geroago, bere beharren arabera banakako-plan edo
interbentzio-plan bat egingo zaio, bere urritasunak osatu ahal izateko. Bertatik eratorritako
zereginak ikasle arruntei esleituko zaie eta gelan bertan landuko ditu Soniak beste irakasle
(itzultzailea beharbada) baten laguntzarekin.
Modu honetan, gainontzeko ikasleentzat prestatzen diren jardueretan ere parte hartu izango
du. Honetaz gain, gelatik kanpoko laguntza edo errefortzu-saioak ere plantea daitezke
Soniaren beharren martxaren arabera, eta banaka edo talde txikietan izan daiteke laguntza
hau. Saio hauek, gelatik kanpo egotea behartzen badute, hobe hizkuntza bera ikasgaia den
gaietan edota hizkuntza bera lan-tresna bakarra denean izatea.
Prozesu hau Soniaren banakako -planak bideratuko du eta bi alderdi zehaztuko ditu:
1)Erreferentzi taldeko beste ikasleekin batera burutu beharreko gelako jarduera arruntetako
parte-hartzea ; 2)Hezkuntza-premiei erantzuteko beharrezkoak diren indargarriak.
Honen arrakasta ziurtatzeko, oso garrantzitsua da ikasle-
irakasleen ordutegiak modu eraginkorrean antolatzea.
Horretarako Soniak bere ordutegien berri izan behar du,
aurreikuspenak egiteko eta era autonomoan jokatzeko.
Gainera, beti ere malgutasunez jokatzen saiatu behar da, hau
da, aberatsa den jarduera bat uste baino gehiago luzatzen
bada, hobe da horrekin segitzea, nahiz eta ordutegia aldatu
behar izan.
Esku-hartze sistematiko eta eraginkorrak agente-kopuru txikia eskatzen du
eta KOORDINAZIO handia. Guztien ahaleginak leku berera bideratu behar
dira, eta giro lasaia lortu behar da; horrela Sonia elkarrekintzetan aberatsa
izango da eta hizkuntza ahalik eta modu zabalenean erabiltzen ikasiko du.
LAGUNTZAK: Soniaren jarraipena eta errefortzua aurrera eramateko, esan bezala, eskolaz
kanpoko profesionalen laguntza beharko dut (Berritzegunea, itzultzailea) eta horrekin batera,
eskolako langileen (beste tutoreak, irakasleak, aholkulariak, zuzendaria…) elkarlana,
koordinazio eta inplikazioa ezinbestekoa da. Hartara, tarteka koordinazio-bilerak antolatu
behar dira, beste irakasleekin eta kanpoko zerbitzuekin. Bilera hauen helburua, prozesua
balioesteaz gain, lan metodoak, edukiak, materialak eta beharrezkoak diren curriculum-
egokitzapenak sortu eta berraztertzea izango da.
11
Momentuz, idazki honetan proposatzen ditudan esku-hartze eta jarduerekin, Sonia eta bere
anai-arreben harrera eta inklusioa martxan jartzeko informazioa aski eta sobera daukagu.
Orain, hurrengo pausua, ikasleak laguntzeko ekintzak aurrera eramatea izango da, bilera
honetan hartutako erabakien ondoren.
Beti ere, argi eduki behar dugun gauza bakarra, gure eskolara etorri diren ikasle berrien
integrazioa bide zuzenetik joatea da. Eta gure erronka eta nahia, haur hauen formazio
akademikoa aurrera jarrai dezan laguntzeaz gain, gure artean arrotz sentitzen ekiditea da.
Azken finean, harrera on batek gizabanako bati segurtasuna eta autoestimua helerazten dio
eta ikasle bati eskola batean emandako harrera eta ongietorri zuzen batek bere ikasketetan
arrakasta izateko oinarri sendoa eskainiko dio.
Ondorioz esatea, nire nahia/erronka/desioa, Soniaren inklusioa ziuurtatzea dela bere
ongizatea kontutan hartuz. Nire esku dauden estrategia eta erremintak eskeiniko dizkiot
Soniari, gure gizartearen partaide sentiarazteko eta mundu honetan murgiltzeko eta arrakasta
izateko behar diren arau eta gakoak ezagutarazteko. Hau da, irakasle bezala ikasleak hezteko
papera betetzen saiatuko naiz.
Beste ezagutzen artean, nire ikasleei begirunezko aniztasunaren trataera eta aukera
berdintasuna eta inklusioa igorriko diet nire ikaskuntzetan edo curriculum-ezkutuan. Kasu
zehatz honetan, Soniari eta gainontzeko ikasleei beti gogoraraziko diet, beraien jatorri eta
sustraiez arro egon behar direla, eta kultura guztietatik bakoitzarentzat positiboa eta
baliogarria dena bereganatu eta erabili behar dutela beraien ongizatea eta zoriontasuna
ziurtatuz.