haiku japoniarrak. lau maisu · festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste...

27
Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki IBON URIBARRI 9 Idazki honetan lau haikulari japoniarren haikuak eskaintzen ditugu euskaratuta, eta aurretik poesia forma berezi horri buruzko informazio pixka bat eman nahi dugu sarre- ra moduan. Poesia forma horrek tradizio luzea du Japonian eta, aldi berean, oso za- balduta dago egun ere: egunkarietan argita- ratzen dira, aldizkari espezializatuak daude, bidaiak antolatzen dira haikuaren historia- rekin lotura duten tokietara, etab. Gainera, hain berezia den poesia mota honek Japo- niako mugak gainditu ditu aspaldidanik, eta hainbat toki eta hizkuntzatan sortzen dira haikuak gaur egun. 1900 ingurutik au- rrera, EEBBetan eta Frantzian zabaldu zen eta eragina izan zuen modernismoan eta ga- raiko abangoardietan. Zabalkunde horren lehen lekuko nagusiak Chamberlain (Basho and The Japanese Poetical Epigrama, 1902; Japanese Poetry, 1911), Chouchoud (Aux fils de l’eau, 1905; Les épigrammes lyriques du Japon) eta Tablada (Un día…, 1919; El jarro de flores, 1922) izan ziren. Hala ere, bigarren mundu gerraren ondoren etorri zen haikuaren nazioarteko hedakuntza han- dia: bidegile nagusiena R.H. Blyth izan zen (Haiku, lau liburutan, 1949-1952). Ondo- ren haikuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, eta interesgarriago den gertakari bat ere ezagutu dugu, alegia, forma poetiko hori produktiboa bihurtu dela beste hiz- kuntzetan. Gertakari horren lehen une ba- tzuk aipatzekotan, Kerouac-en The Dharma Bums (1958), eta ondoren Ginsberg, Bor- ges, Paz eta abarren lanak aipatu beharko li- rateke. Egun hainbat hizkuntzatan sortzen dira haikuak eta haiku elkarte ugari dago herrialde askotan. Gurean Juan Kruz Igera- bide izan da batez ere forma poetiko honen erabilera zabaldu duena.

Upload: others

Post on 13-Aug-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

Haiku japoniarrak.Lau maisu:

Baxô, Buson, Issa eta Xiki

�IBON URIBARRI

9

Idazki honetan lau haikulari japoniarrenhaikuak eskaintzen ditugu euskaratuta, etaaurretik poesia forma berezi horri buruzkoinformazio pixka bat eman nahi dugu sarre-ra moduan. Poesia forma horrek tradizioluzea du Japonian eta, aldi berean, oso za-balduta dago egun ere: egunkarietan argita-ratzen dira, aldizkari espezializatuak daude,bidaiak antolatzen dira haikuaren historia-rekin lotura duten tokietara, etab. Gainera,hain berezia den poesia mota honek Japo-niako mugak gainditu ditu aspaldidanik,eta hainbat toki eta hizkuntzatan sortzendira haikuak gaur egun. 1900 in gurutik au-rrera, EEBBetan eta Frantzian zabal du zeneta eragina izan zuen modernismoan eta ga-raiko abangoardietan. Zabalkunde horrenlehen lekuko nagusiak Chamberlain (Bashoand The Japanese Poetical Epigrama, 1902;Japanese Poetry, 1911), Chouchoud (Aux

fils de l’eau, 1905; Les épigrammes lyriquesdu Japon) eta Tablada (Un día…, 1919; Eljarro de flores, 1922) izan ziren. Hala ere,bigarren mundu gerraren ondoren etorrizen haikuaren nazioarteko hedakuntza han-dia: bidegile nagusiena R.H. Blyth izan zen(Haiku, lau liburutan, 1949-1952). Ondo-ren haikuak hainbat hizkuntzatara itzulidira, eta interesgarriago den gertakari batere ezagutu dugu, alegia, forma poetikohori produktiboa bihurtu dela beste hiz-kuntzetan. Gertakari horren lehen une ba-tzuk aipatzekotan, Kerouac-en The DharmaBums (1958), eta ondoren Ginsberg, Bor-ges, Paz eta abarren lanak aipatu beharko li-rateke. Egun hainbat hizkuntzatan sortzendira haikuak eta haiku elkarte ugari dagoherrialde askotan. Gurean Juan Kruz Igera-bide izan da batez ere forma poetiko honenerabilera zabaldu duena.

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 9

Page 2: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

1. Kasu batzuetan egitura ez da zehazki errespetatzen, lerro batek silaba bat gehiago izaten du; jiamari, hizki gehiegi, dugu or-duan.

10

1. Haikuaren historia

Aspaldi kokatzen da poesia mota honeniturria. 712 urteko Kojiki, 720 urtekoNihon xoki eta 771 urteko Manyoxu poesiabildumetan wakak (edo tankak) jasotzendira, hau da, poesia japoniarrak, garai ho-rretako eredu txinatar nagusiari atxikitzenez zitzaizkionak, beraz. Geroxeago, horienaldamenean poesia forma arinago bat ager-tu zen, haikai no renga, 5-7-5 eta 7-7 silaba-ko egitura duen bertso herrenkada. Bestepoesia mota hau finkatu zutenak YamazakiSokan (1465–1553), Arakida Moritake(1473–1549) eta Matsunaga Teitoku(1571–1653) izan ziren. Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen etabeste batek bigarren zatia osatzen zuen, etagero prozesua luze errepikatzen zen. Egilebakar batek sortutako rengak ere ezagunakziren, eta horrela Ihara Saikaku idazle eza-gunak 1684 urtean Ôsakako Sumiyoxi er-mitan 23.500 bertso lotu omen zituen egunbatean.

Garai batzuetan tonu satiriko edo iseka-ria izan zuen poesia forma honek wakarenaldean, eta senryu izena hartu du bide ho-rrek. Baina beste batzuek haiku poetikoakere egiten zituzten eta horrela poesia formahau aro jakin batzuetan nabarmendu eginzen, bereziki Baxô-k egindako lanaren era-ginez.

Garapen horren ondorioz, haikai horienlehen zatia, lehen ahapaldi hori, hokku dei-tua (発句), beregain bihurtu zen pixkana-ka, eta Masaoka Xikik sortu zuen aurrerago

haiku modernoa Meiji garaian, XIX. men-dearen amaieran, hokku beregainak berariazsortuz eta haiku (俳句) izena bera sortuz.

2. Haikuaren egitura eta izaera

Haikuaren lehen ezaugarria, agerikoena,17 silabako bertso laburra izatea da. Gaine-ra, 17 bertso horiek barne egitura bat dau-kate, 5-7-5 silabakoa1 eta, horrez gain, bikolpe, hiru kolpe eta bi kolpez osatzen dabarne egitura hori. Bestalde, beste ezaugarribatek markatzen du egitura hori, hausturahitz edo kireji delakoak. Lehen zatiarenedo, arrunkiago, bigarren zatiaren amaie-ran, sarri, haustura hitz hori agertzen da (ya,keri, kana, etab.), eta horrela poesia laburrabitan banatzen da eta gehienetan bi zati ho-rien arteko kontraste bat eratzen da, eta ho-rrela dinamismo berezi bat sortzen da hainlaburra den egituraren barnean.

Japonieraz haikuak lerro bakarrean idaz-ten dira arrunki, goitik behera. Mendebal-dean, egitura nabarmentzearren, hiru lerro-tan idazten dira. Hemen jatorrizkoa lerrobakarrean emango dugu, goitik beherakoordena mantendu gabe. Horrekin batera,jatorrizkoa irakurri ahal izateko forma erro-matarra (rômaji) eta itzulpena hiru lerrotanemango ditugu. Izan ere, batzuetan silogis-mo poetikoak dirudite haikuek.

Semantikari dagokionez, haiku batekkigo (季語) edo urtaro hitz bat behar du,naturari erreferentzia egiten dion osagaibat. Urtaroak bost dira, udaberria, uda,udazkena, negua eta urteberria, eta ez datoz

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 10

Page 3: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

2. Informazio gehiago nahi izanez gero, orri honetan daukazu: http://renku.home.att.net/seasons.html3. Mono no aware japoniar kultura ezaugarritzen duen kontzeptu nagusia da, latindarren lacrimae rerum haren antzekoa.4. Nire uztakoa, adibide moduan: Akats larria; pantaila pikutara, hutsik gogoa.

11

guztiz bat gure urtaroekin2. Kigorik gabekohaikuak ere badaude, muki, urtarorik gabe-ko haikuak dira.

Haikuaren izaerari dagokionez, haimiaipatu behar da, haikuek sortzen dute giroedo aldarte berezia, estetika berezia. Wakapoesiak gagen hitzaren bidez ezaugarritzendira eta haikuak haigen hitzaren bidez.Waka lirikoa da, edertasuna du gai nagusigisa, maitasuna, bizitzaren alderdi ilunakalde batera utziz. Haikua, berriz, egunero-kotasunaren poesia da, eta oso lotuta dagonaturari. Esaten da haiku batek errealitate-ko une bat jasotzen duela zuzen-zuzenean,margolari inpresionisten modura, une horihausnartzeko betarik eman gabe gogoetari;sentsazio edo esperientzia bat iragartzen duhaikuak, ez ulermen edo burutazio bat. Etatonu ezberdinak biltzen ditu: sabi, edo ba-kartasun lasaia; wabi, edo tristura argia, txi-rotasun ederra; aware3, edo tristura nostal-gikoa, etsipen onartua, mira; yûgen, edobitxia, ezezaguna den zerbaiten bat-batekoagerpena. Une bateko irudian sentsazio batekartzen digu haikuak. Horregatik, haikua-ren agerkera berezi bat haiga da, irudi batezhornituta aurkezten den haikua. Sinestesia-ren efektua indartzen da horrela.

Gehienetan egilea ez da nabarmentzenhaikuan, baizik eta deskribatzen den egoerabera, egiten den esperientzia. Egileak egoe-rarekin, naturarekin bat egiten du, eta espe-rientzia horren mamia azaltzen du. Egilebatzuengan budismoak ere badu zeresanik,

baina transzendentziarik ez da aipatzen; es-toizismoaren panteismoarekin luke antza.Naturarekiko loturan lortzen da perfekzioa,ez naturaren balizko gaindipen batean. Na-turan islatzen dira gizakien bizitzaren gora-beherak, eta maiz eternala eta igarokorradena jartzen dira aurrez aurre.

1946an Kuwabara Takeok zalantzan ja-rri zuen haikuen balioa. Galdeketa bat eginzuen: jendeari eskatu zion haiku anonimoonak eta txarrak bereizteko, eta itxurazemaitzak ez ziren bat etorri kanonarekin.Ondorioztatu zuen edonork sor dezakeelahaiku bat eta ez duela balio artistiko handi-rik, ez baitu lan handirik eskatzen; joko batbesterik ez litzateke. Kritika horrek, denaden, suspertze eta eraberritze bat ekarrizuen. Azken buruan, ezaguna da haikuaksentikortasun berezi bat islatzen duela, egi-tura eta osagai erabat sinple horiek erabiliz,hain zuzen.

Hala ere, une horretatik aurrera bide be-rriak zabaldu ziren, eta haiku garaikideaanitza da, betiko bideari eusten dioten hai-kulariak badaude, baina berritzaileak erebai, haiku askea erabiltzen dutenak, silabakopurua zehazki kontuan hartu gabe eta ki-gorik gabe, kirejirik gabe, eta gaien aldetikere kontu eta arazo garaikideak ukitzen di-tuztenak, naturarekiko lotura alde baterautziz. Horrela, sub-generoak ere sortu diraazken urteotan: scifiku, spamku4, etab.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 11

Page 4: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

3. Maisuak. Lau haijin (haikulari) nagusi

Lehen haikulari handia Matsuo Baxô(松尾芭蕉), izan zen. 1644 urtean jaio zenUeno inguruan Matsuo Kinsaku izenare-kin, eta gero hainbat aldiz aldatu zuen ize-na artista japoniarren ohiturari jarraiki,behin betikoa aurkitu arte. Behe mailakofamilia batean jaio zen, baina gaztetxoa ze-nean, haikai maite zuela eta, tokiko jaun-txoarekin batera hasi zen poesia mota horijorratzen eta lehen argitalpen batzuk eginzituen. Hala ere, jauntxoa hil egin zen etasamurai bihurtzeko itxaropena baztertu etaherritik alde egin zuen. Geroxeago, Edo-ra(gaurko Tôkyôra) joan zen poesian aurreraegiteko. Berehala izen bat lortu zuen eta po-esia eskola xume bat ireki zuen, bere jarrai-tzaileek eskaini zioten etxola batean. Etxo-laren ondoan platano arrunta zegoen, etahortik hartu zuen behin betiko izena, Baxô.Hala ere, ez zen gustura bizi hiri handian.Gainera, ama hil zitzaion eta etxola erreegin zen, eta ondorioz zen meditazioa egi-ten hasi zen, eta Edo utzi zuen; hurrengourteak bidaiatzen igaro zituen neurri handibatean. Lau bidaia luzetan toki berriak iku-si, miresleak topatu, urtaroen joan-etorriabehatu zituen garai hartan. Eta, noski, idaz-ten jarraitu zuen. Bidaia liburu horietakobat, Oku no hosomitxi (奥の細道), japoniarliteraturako lan nagusienetako bat da.1689-91 artean 2.400 km inguruko bidaiaegin zuen Japoniako ipar-mendebalderantz.Lanaren izenburua bi eratara uler daiteke:Oku-ra, hots, barnealdera, hau da, ipar-

mendebaldera daraman bidezidorra, edobarnealdera, hau da, norberarengana dara-man bidezidorra. Lanak prosan eta bertso-tan idatzitako zatiak jasotzen ditu. Bidaiengarai hori amaitu zuenean, Edon geratu zenbeste etxola batean, eta lekua artisten bilgu-ne bihurtu zen berehala. Baina nekagarri zi-tzaion etxean zuen joan-etorri hura, etaetxean giltzapetzen zen edo bidaiatxoak egi-ten zituen, eta horietako batean hil zen1694 urtean jarraitzailez inguratuta.

Baxô hil ondoren, senryû, hau da, haikujostari eta maiz zinikoa nagusitu zen, asmopoetikorik ez duena. Garai horretan YosaBuson (与謝蕪村), jaiotzez Tanigutxi, na-barmendu zen (1716-1783). Keman, Ôsa-ka inguruan, jaio zen, eta Edon Baxôren ja-rraitzaile batekin ikasi zuen poesia garailabur batez. Gero hainbat lekutan izan zen,bidaia liburuak idatzi zituen, eta aurreragogehienbat Kyôto hiriburuan bizi zen. Datugehiegirik ez dugu bere bizitzari buruz, eta,egia esan, bere garaikideek margolari gisaezagutu zuten gehienbat; haikulari nagusigisa Xikik deskubritu zuen askoz berandua-go. Bere idazlanetan sentikortasun sakonaaurkitu zuen Xikik, erlijio kutsurik gabe-koa, estetikoagoa, unearen berezitasunaadierazi nahi duena zuzenean.

Hirugarren haikulari nagusia KobayaxiIssa (⼩林⼀茶) dugu, Nobuyuki jaiotzez5.Kaxiwabaran jaio zen 1763 urtean familiaoso txiroan. Ama galdu zuen oso gazte etaamandreak etxetik uxatu zuen, zituzten on-dasun xumeak bere semeen eskutan uztea-rren. Edon ikasi zuen poesia, baina bidaia

12

Senez 32

5. Issa izenak tea egitean sortzen den eta unetxo bat besterik irauten ez duen burbuila adierazten du, bat zenbakiari eta teari da-gozkien zeinuak bilduz.

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 12

Page 5: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

asko egin zuen zazpi urtez, Kyôtora, Ôsaka-ra, eta gainera Kyûxu eta Xikoku uharteeta-ra. Gero ezkondu egin zen eta lau seme-ala-ba izan zituen, baina denak hil ziren etaemaztea ere bai; gero bigarren emaztea izanzuen, baina banandu egin ziren. Eta azkenurteetan erdi-anaiekin borrokan ibili zen oi-nordetza kontuak zirela eta. 1827 urtean hilzen bizitza nahikoa tragikoa izan ondoren,eta bere lanetan islatzen da hori. Sufrimen-duaren eta tragediaren aurrean budismoarilotutako errukia erakusten du, eta naturanbilatzen du erruki horren irudia. Jaioterria-ren mira ere gai garrantzitsua da, eta berehaiku batzuk aitorpen modukoak dira. Ho-rregatik, batzuentzat ez da haikulari hainfina, gizatiarregia delako. Issaren ondotikhaikua arinkerian erori zen beste behin, etasormen gutxiko garai luzetxoa etorri zen.

Azkeneko haikulari handia Meiji ga raikoberritzailea da, Masaoka Xiki (正岡⼦規),Tsunemori jaiotzez6. Matsuyaman jaio zen1867an, eta beraz Xikoku uharte txikikobazter batean. Hala ere, Tôkyôko unibertsi-tatean ikastea lortu zuen, eta han NatsumeSôseki eleberrigile ospetsu bihurtuko zenaizan zuen ikaskide. Xikik ez zituen ikaske-tak amaitu eta kazetari lanetan hasi zen osogazte. Tôkyôn mendebaldeko kultura eza-gutu zuen, garai hartan bete-betean ari bai-tzen iristen Japoniara. Aldi berean, ordea,japoniar literatur zaharra ikertu zuen. Bi

eragin horiek uztartuz wakaren eta haikai-ren biziberritzea proposatu zuen eta, horre-la, Meiji garaiko iraultza ekarri zuen japo-niar poesiara hainbat idazkiren bitartez, etahaiku modernoaren sortzaile eta teorialarinagusi bihurtu zen. Asmo horrekin idatzizuen lan nagusia, Haikai taiyô da,1895ekoa. Eta, gainera, Hototogisu aldizka-ria sortu zuen, bere ideiak zabaltzeko etahaikuen maila goratzeko. Baxô kritikatzeraere ausartu zen eta Buson margolaria gorai-patu zuen, eta kontzeptu berriak ekarri zi-tuen haikuaren mamia definitzeko, esatera-ko, xasei edo bizi-margoa.

Oso gazte zela hetikak eragindako gaixo-tasun larri bat sortu zitzaion, Mantxuriakogerran kazetari gisa zebilela okerrera eginzuen gaixotasunak eta geratzen zitzaion bi-zitza laburra jaioterrian igaro zuen, amaketa arrebak zainduta. 1895 urtean Matsuya-man Sôseki ikaskidearekin batera bizi zen,Gudabutsuan7 izeneko etxean. Sôseki ira-kasle gisa bidali zuten Matsuyamara, eta el-karrekin idazten zuten etxe hartan. Azkenurteak ohean etzanda igaro zituen, eta mor-fina erabiliz arintzen zituen min izugarriak.Ez zion utzi idazteari, ordea, 1902an iritsizitzaion azkeneraino.

Aipatu bezala Xiki haiku modernoarensortzailea izan zen, eta hori edukietan erenabaritu zen. Egunerokotasuna izaki hai-kuaren oinarrietako bat, bere garaiko egu-

13

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

6. Xiki izen poetikoak hainbat zentzu har ditzake, nagusia lau urtaroak izaki (haikuari oso lotuta dagoen izena).7. Gudabutsuan Sôsekiren haigo edo haikulari gisa zuen izen artistikoa zen, eta “zoroa, ez Buda” esan nahi du. Sôseki gero elebe-

rrigile oso ezagun bihurtu zen, eta lehen lan ezaguna 1906ko Bottxan izan zen, Matsuyaman irakasle gisa igaro zuen garaian oi-narritutako kontakizuna. Egun Matsuyaman Gudabutsuan etxearen erreplika daukate, eta utamakura gisa funtzionatzen du,leku poetiko gisa. Han izan nintzenean, haikuzale talde bateko gidaria topatu nuen, Xikoku uharteko utamakura ezberdinakbisitatzen ari ziren, eta bidaian zehar haikuak idazten zituzten. Ni ere kultur bidaia egiten ari nintzen, Fukuzawa Yukitxi, ÔgaiMori, Ôe Kenzaburô eta Xikiren jaioterriak bisitatuz Kyûxu eta Xikoku uharteetan.

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 13

Page 6: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

nerokotasuna islatzen saiatu zen, orduraarte haikuetan aipatzen ez ziren errealitatemodernoak jasoz: hainbeste maite zuenbeisbola, makina berriak, eta abar agertzendira bere lanetan. Meiji iraultzaren eraginezhizkuntza ere asko aldatu zen, eta hizkeraarruntagoa darabil, japoniera garaikidea,formula zaharkituak baztertuz. Objektibo-tasuna aldarrikatu zuen, eta benetako espe-rientzia zuzenera itzultzea, hutsean “asma-tutako” haikuak baztertuz. Bizitza latza izanzuen arren, erlijioa biziki arbuiatzen zuen.

4. Itzulpena

Haikuak itzultzerakoan lehen erabakiaizan zen jatorrizko egitura ze puntutarainomantendu behar den. Esperimentu modu-ra, 5-7-5 forma zehazki mantentzen saiatunaiz. Horrek zailtasun bat sortzen du bene-tan, japonieraren sistema silabikoa jatorritxinatarreko kanjiekin lotzen baita eta ho-rrela modu oso trinkoan asko iradoki baite-zake, eta marka sintaktikoak ere oso sinple-

ak baitira, plural edo genero markarik ezdagoenez, etab. Puntuaziorik ez da erabil-tzen, baina kireji bitartez markatzen daerritmoa, eta guk horrelakorik ez dugunez,puntuazioa erabiltzea erabaki dut. Noizbaithorrelakorik egin bada ere, ez dut errimarikerabili, jatorrizkoan ez baita erabiltzen.

Zailena, ordea, kultur testuingurua jaso-tzea da. Horrek ezinezkoa bihurtzen du iahaikuen itzulpena. Haikuetan aipatzen dennatur sinbologia erabat arrotza zaigu, etairadokizunak ez ditugu erraz ulertzen, etahorregatik, hain sinpleak izanez, askotansinpleegiak izateko itxura hartzen dieguitzulpenetan, esangura gutxikoak. Beraz, as-kotan iruzkin labur bat eransten zaio itzul-penari, eta horrela egin dugu hemen ere.

Orain dela urte batzuk, Japonian nin-tzela egin nituen lehen itzulpen zirriborrobatzuk, eta orain beste batzuk itzuli dituteta guztiak berridatzi ditut eta, azkenik,hautaketa prozesu bat gainditu dutenakjaso ditut hemen.

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 14

Page 7: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

5. Bibliografia laburra (itzultzaileen arabera)

Blyth R. H. (1949-1952). Haiku (haiku bilduma lau liburutan).Casado da Rocha, Antonio eta Perales Hernández, Zigor (2004). “Bashô-ren basora bazo-

az…”. Uztaro 51, 83-97 orriak. Online:www.uztaro.com/berria/fitxategiak/Uztaro51/Uztaro51_6.pdf

De la Fuente, Ricardo eta Hirosaki, Xinjiro (1997). Cincuenta haikus (Issaren haikuak).Goldstein, Sandford eta Xinoda, Seixi (1998). Songs from a bamboo village (Xiki-ren tankak).Igerabide, Juan Kruz (1994). Sarean leihoIgerabide, Juan Kruz (2002). Hosto gorri, hosto berde/ Hoja roja, hoja verde.Keene, Donald eta Miyata, Masayuki (1996). Oku no hosomitxi/The narrow road to Oku.Mackenzie, Lewis (1999). Autumn wind haiku (Issaren haikuak).Rodríguez, Justino (1996). Cien jaikus (Xikiren haikuak).Rodríguez, Justino/Nixio, Kimi/Ota, Seiko (1997). Selección de jaikus (Buson-en haikuak).Rodríguez-Izquierdo, Fernando (1994). El haiku japonés (haiku bilduma; sarrera luzea).Roger Munier, Roger (1978). Haiku (haiku bilduma frantsesez).Yanagisawa, Kyoko eta Sakai, Takahiko (1996). Issa-haiku.

Sarean:http://carlsensei.com/classical/index.php/author/view/1http://carlsensei.com/classical/index.php/author/view/5http://haikuguy.com/issahttp://etext.lib.virginia.edu/japanese/shi

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 15

Page 8: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

6. Haikuak

枯枝に烏の⽌まりけり秋の暮Kareeda ni Adar ihartuanKarasu no tomarikeri Belea pausatu da;Aki no kure Udazken arrats.

Baxô

Udazken arrats batean belea adar ihartu batean pausatzen da. Irudi bat iradokitzen du poesiak,eta arratseko iluntasuna eta belea udazkenarekin eta naturaren loaldiarekin lotzen ditu. Gaine-ra, aliterazio bat ere badagoela esan daiteke: kare (ihartu), karasu (bele), kure (arrats); azkenhitz hori gainera kuroi (iluna) hitzarekin lotuta dago.

古池や蛙⾶び込む⽔の⾳Furuike ya Urmael zahar;Kawazu tobikomu Igelak jauzi diraMizu no ato Uraren hotsa.

Baxô

Udaberrian gaude eta bat-batean urmael zaharrean uraren hotsa entzuten da; igelak jauzi eidira uretara. Betiko denaren eta uneko aldaketaren eta iragankortasunaren arteko lotura adie-razten da. Baxôren haiku ezagunenetakoa da.

16

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 16

Page 9: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

⾏春や⿃なき⿂の⽬は泪Yuku haru ya Udaberria;Tori naki uo no Txoriak negar, malkoMe wa namida Arrain-begiak.

Baxô

Udaberria iritsi da eta natura biziberritzen da, baina txoriaren txioak negarra dirudi eta arrai-nen begiak malkoz bustita daude. Bizitzaren zikloak aurrera egiten du, baina bizitza pairame-nez beteta dago. (Naku aditzak negar edo txio egitea adieraz dezake, eta bakoitza kanji ezber-din baten bidez idatziz markatzen da, baina hemen ez du kanjirik erabiltzen, hiragana soileandago eta, horrela, anbiguotasuna mantentzen da).

旅に病んで夢は枯野を駆巡るTabi ni yande Bidean gaixo,Yume wa kareno wo Ametsak eremuanKakemuguru Noraezean.

Baxô

Heriotza hurbil du, eta bidaiatzen ari bada ere, basamortuan bezala sentitzen da, noranzko ja-kin bat aurkitu ezinik bere ametsentzat. Baxôren azken haikua omen da.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

17

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 17

Page 10: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

閑かさや岩にしみ⼊る蝉の声Xizukasa ya Lasaitasuna;Iwa ni ximiiru Haitzaren mamirainoSemi no koe Txitxar kantua.

Baxô

Uda betean gaude eta txitxarrak kantuan ari dira ozenki (asko daudenean, tenpluetan eta, izu-garrizko zarata egiten dute), haitzak zulatu nahiko balituzte bezala. Eta, hala ere, lasaitasunanagusi da, txitxarren kantu jarraituak giza ekimen gabezia adierazten baitu.

むざんやな甲の下のきりぎりすMuzan ya na Ze errukarri;Kabuto no xita no Kapelaren azpian,Kirigirisu Kilker bat da.

Baxô

Udazken hasieran gaude eta kilker gaixoa kapelaren azpian geratu da harrapatuta, eta kantuanari da, ea horrela espetxe horretatik ihes egiten duen. Asmo hori, ordea, errukigarria da, etor-kizun laburrekoa baita. (Kirigirisu onomatopeikoa da, gurean bezala; gure kilkerra japonieraz,kirikeru ahoskatuko litzateke).

18

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 18

Page 11: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

⾵流の初やおくの⽥植うたFûryûno GustamenarenHajime ya Oku no Jatorria, Oku-koTaue uta Uzta kantuak

Baxô

Gustamen estetikoa naturaren behaketatik sortzen da, eta gizakiaren eginkizun arruntenei lo-tuta dago.

釣鐘に⽌まりて眠る胡蝶哉Tsurigane ni Tenplu-kanpaianTomarite nemuru Lotan da geldi-geldi,Kotxô kana Pinpilinpauxa.

Buson

Udan gaude eta tenpluko kanpai handi eta pisuan tximeleta ahul bat pausatu da. Haikuek ja-sotzen duten gai nagusia: kanpaiaren sendotasuna eta iraunkortasuna eternala denaren sinbo-lo dira eta tximeleta ahula iragankorra eta aldakorra denarena.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

19

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 19

Page 12: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

およぐ時よるべなきさまの蛙かなOyogu toki Igeriketan,Yorube naki sama no Etxerik gabeko jaunaKawazu kana Igeltxo hori.

Buson

Udaberrian gaude, baina ez dugu igelen kanturik hemen, baizik eta igela udaberriko ur laste-rren menpe dabil, bakarrik eta aterperik gabe.

しら梅に明くる夜ばかりとなりにけりXiraume ni AranondoaAkuru yo bakari to Zuri-zuri distiraNarinikeri Egunsentian.

Buson

Aranondoa loretan dago udaberri hasieran, eta egunsentian zuritasun hori nabarmentzen daargi lausoan. Aranondoaren lorea zen lore ederraren sinbolo antzinako Japonian baina geroa-go gereziondoaren loreak (sakura) hartu du leku hori. Udaberri hasieran hanami edo lore ikus-keta egiten dute Japonian, gereziondoak loratu bezain pronto.

20

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 20

Page 13: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

梅が⾹の⽴ちのぼりてや⽉の暈Ume ga ka no Aran lurrinaTatxinoborite ya Gora ta gora doa;Tsuki no kasa Ilargi-aro.

Buson

Aranondoaren lorearen lurrinak gorantz egiten du eta ilargiaren koroa bihurtzen da. Udabe-rriaren biziberritzea, eta lurtarra eta kosmikoa denaren arteko lotura.

かほ⽩き⼦のうれしさやまくら蚊帳Kao xiroki Aurpegi zuriKo no urexisa ya Haurraren zoriona,Makuragaya Eltxo sarean.

Buson

Udako sargorian haurraren aurpegia zuri eta garbi dago, zoriontsu, eltxo sarearen babesean.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

21

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 21

Page 14: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

蚊の声す忍冬の花の散るたびにKa no koe su Eltxoen hotsaNindô no hana no Ahuntz-hosto artean,Txiru tabi ni Erori dira.

Buson

Uda amaieran eltxoak dabiltza ahuntz-hosto artean eta hostoak erortzen dira. Irudi bat irado-kitzen digu eta gainera intsektuen soinua eta hostoak erortzean egiten duten soinua jasotzendira. Sinestesia efektua lortu nahi du.

⽩露や茨の針に⼀つづつXira tsuyu ya Ihintz zuria,Ibara no hari ni Elorri arantzetanHitotsuzutsu Tanta banaka.

Buson

Arantza eta ur tanta biribil ederra; ihintzaren iragankortasuna udazken goiz batean.

22

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 22

Page 15: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

鷺ぬれて鶴に⽇の照る時⾬哉Sagi nurete Koartza blai daTsuru ni hi no teru Lertsuna eguzkitan;Xigure kana Zaparrada bat.

Buson

Unetxo bat iraun duen zaparrada ahul baten ondorioz koartza busti da, baina lertsunari ez dioharrapatu eta eguzkitan dago. Naturak ez ditu berdin banatzen dohainak.

こがらしや岩に裂け⾏く⽔の声Kogaraxi ya Ipar haizea,Iwa ni sakeyuku Haitzean apurtzen daMizu no koe Euri ahotsa.

Buson

Negu gorrian ipar haizea zakar dabil, eta badirudi euriak haitzak apurtu behar dituela.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

23

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 23

Page 16: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

夜富⼠に尻の並べて鳴く蛙Yûfuji ni Fuji gauean,Xiri no narabete Ipurdiak ilaranNaku kawazu Igel korroka.

Issa

Udaberri gauean igelak korroka ari dira, ipurdiak ilaran jarrita, Fuji mendiaren oinean. Fujimendiaren dotorezia handientsua eta igel txikien korroka jartzen dira aurrez aurre. Giza erla-zioen sinbolo gisa uler daiteke.

痩蛙まけるな⼀茶是に有りYasegaeru Igel argalaMakeruna Issa Eutsi goiari, IssaKore ni ari Hemen da eta.

Issa

Igel argal eta ahula baztertua izan da, ziurrenik galdu egin du emea estaltzeko borrokan, eta Is-sak ez etsitzeko esaten dio eta laguntza eskaintzen dio. Sarri erakusten du Issak errukia natu-ran. Issaren haiku ezagunenetakoa da.

24

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 24

Page 17: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

蓮の花虱を捨てるばかり成りHasu no hana Loto lorea;Xirami wo suteru Zorriak kentzen nabilBakari nari Bakar-bakarrik.

Issa

Loto lorearen edertasuna uda betean eta zorriak kentzeko ekintza arrunta eta itsusia aurrez au-rre.

世の中や蝶のくらしもいそがしきYo no naka ya Mundu honetan,Txô no kurasi mo Tximeleta bizitzaIsogaxiki Nekez betea.

Issa

Tximeleta ederra da, baina bere bizitza laburra lehiak eta nekeak ezaugarritzen dute. Munduaeternala da eta laburra tximeleta baten bizitza, gizakiarena bezain laburra, azken buruan. Eder-tasunaren alde iluna.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

25

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 25

Page 18: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

⼤仏の⿐から出たる⼄⿃哉Daibutsu no Buda handia,Hana kara detaru Sudurzulotik hegan…Tsubame kana Enara bat da!

Issa

Udaberrian gaude eta natura iratzartzen da. Buda handiaren sendotasuna eta irmotasuna eter-nalaren sinbolo dira, eta enara txikia sudurzulotik irten da, adeigabeki, Budaren irudi horiapurtuz.

仏法がなくば光らじ草の露Buppô ga Legerik gabeNakuba hikaraji Ez dago eguzkirik;Kusa no tsuyu Belar ihintza.

Issa

Araurik gabe ez dago eguzkirik ezta benetako edertasunik ere, dena da iragankorra eta aldako-rra, udazken goiz bateko ihintza bezala.

26

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 26

Page 19: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

我と来て遊べや親のないすずめWare to kite Etor zaitez, zu,Asobeya oya no Txolarre umezurtzaNai suzume Jolas dezagun.

Issa

Naturan bilatzen du errukia Issak, bera bezalaxe umezurtz geratu den txolarre batean.

やれ打つな蝿が⼿を摺り⾜をするYare utsuna Ez hil eulia,Hae ga te wo suri Erruki eske duzuAxi wo suru Esku ta hanka.

Issa

Errukia naturan, beste behin. Eulia esku eta hanken bidez ari da eskatzen errukia, otoitz egi-ten ari balitz bezala.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

27

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 27

Page 20: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

露の世は露の世ながらさりながらTsuyu no yo wa Ihintz-mundua,Tsuyu no yo nagara Ihintz-mundua da hau;Sari nagara Eta hala (e)re…

Issa

Haiku berezia da, errepikapenean oinarritua. Munduaren egonkortasuna eta ihintzaren igaro-kortasuna biltzen dira irudian. Gure bizitzak ihintzaren bizi-labur bera du, baina hala ere bizibehar dugu. Ihintza udazkenaren sinboloa da.

古郷やよるも障るも茨の花Furusato ya Jaioterria,Yoru mo sawaru mo Bertaratu ahalaBara no hana Arrosarantza

Issa

Jaioterritik at izan zen Issa ia bizitza osoan, eta gurasoak hiltzean ere arazoak izan zituen hanzegokion oinordetza jasotzeko. Jaioterria beti gogoan izan arren, eta itzultzeko nahia izanarren, arazoak besterik ez dizkio sortzen. Arrosaren arantza uda amaieran.

28

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 28

Page 21: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

世の中は地獄の上の花⾒哉Yo no naka wa Gure mundu hau,Jigoku no ue no Infernu gainetikoHanami kana Lore behaketa.

Issa

Munduaren azalean, infernuaren gainean gaude pausatuta eta udaberriko gereziondo loratuakdastatzen ditugu begiekin. Moralaren eta estetikaren arteko desadostasuna edo bateraezintasu-na.

卯の花や神と乞⾷の中に咲U no hana ya Deutzia lore,Kami to kojiki no Jainko ta eskalentzatNaka ni saku Lore betean.

Issa

Edertasuna hor dago eskura eskale zein jainkoentzat udako paisaian.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

29

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 29

Page 22: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

うつくしやせうじの⽳の天の川Utsukuxi ya Eder-ederra,Xoji no ana no Leihoko zulotik soAma no gawa Esne-bidea.

Issa

Paperezko leiho urratutik, hau da, etxe txiro batetik galaxiaren edertasun handientsua behadaiteke. Egoera arruntenetan edertasuna dasta daiteke. Artistaren egoera soziologikoa ere isla-tzen du honek, garaiko klase sistema feudalean ez baitzuten toki jakin bat. Bazterrean egon be-har da, boteretik urrun, edertasuna dastatzeko.

説教にけがれた⽿を時⿃Senkyô ni Sermoien menpeKegareta mimi wo Belarri zaurituak;Hototogisu Kuku, kukuak.

Xiki

Gizakien sermoiak jasanaren jasanez belarriak zikinduta eta zaurituta ditu Xiki kukuak, etaabestu besterik ezin du egin uda betean. Kukua (hototogisu) bere ezizena zen eta horrela deituzion bere aldizkariari. Hototogisu izena denbora eta txori esanahia duten kanjiez osatzen da.Kritikari eta teorilari gisa egindako lanengatik jasotako egurra iradokitzen da.

30

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 30

Page 23: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

鍬たててあたり⼈なき暑さかなKuwa tatete Aitzurra tenteAtari hito naki Inor ez inguruanAtsusa kana Bero da eta.

Xiki

Udako arratsalde beroan aitzurra tente geratu da zelaian, eta inor ez dago inguruan. Une ba-tez natura lasai geratzen da, giza ekimenik gabe.

秋⾵や我に神なし仏なしAkikaze ya Udazken haize;Ware ni kami naxi Ni neu, Jainkorik gabe,Hotoke naxi Budarik gabe.

Xiki

Bizitzaren udazkenean gorputza itzaltzen ari zaio, hiltzen ari da, baina Xiki gaixoak azken hi-labete horiek kontsolamendu errazik bilatu gabe bizi ditu.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

31

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 31

Page 24: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

蝶とぶや道々かわる⼦守歌Txô tobu ya Pinpilinpauxa,Mitxi mitxi kawaru Bidea ezin asmaKomori uta Haur abestiak.

Xiki

Tximeleta hegaka ari da udaberrian, hona eta hara, noranzkoa etengabe aldatuz, eta haurrakere, etxeko bidea ezin asmatu, abesten hasi dira beldurra uxatzeko. Haur abestiak (komori uta)haurrei adorea emateko abestiak dira.

雪の絵を春も掛けたる埃かなYuki no e wo Elur paisaiakHaru mo kaketaru Udaberri beteanHokori kana Hautsez beteta.

Xiki

Japonian ohitura da tokonoman urtaroari dagokion margoa eskegitzea (ikusi Kawabataren Lotiederrak). Baina etxe horretan ez da inor bizi, edo inork ez du aldatu margoa urtaro berriari ego-kitzeko (Xiki ohe-zuloan harrapatuta dago gaixo), eta garaiz kanpoko irudia hautsez betetadago.

32

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 32

Page 25: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

ひらひらと⾵にながれて蝶⼀つHira hira to Nekez hegakaKaze ni nagarete Haizetean bakarrik,Txô hitotsu Tximeleta bat.

Xiki

Tximeletaren antzeko egoeran egin behar diogu aurre bizitzaren lehiari, bakar bakarrik gureahultasunean.

⼈もなし⽊陰の椅⼦の散松葉Hito mo naxi Inor ez dago;Kokage no isu no Zuhaizpeko aulkiantxiri matsuba Pinu orratzak.

Xiki

Inor ez da etorri aspaldian eta pinu orratzak aulkian diraute, inork ez baititu erraztu. Bakarda-dea urteberrian.

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

33

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 33

Page 26: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

雲の峰⽔なき川を渡りけりKumo no mine Hodei tontorrakMizu naki kawa wo Ibai lehor-lehorraWatari keri Zeharkatzen du.

Xiki

Udaren amaieran hodei baten itzalak ibai lehortua zeharkatzen du. Urtaroen zikloak aurreraegin bide du. Etorkizun hurbileko biziberritze baten zeinu (antzua)?

⾏く我にととまる彼に秋⼆つIku ware ni Ni banoa, ni,Todomaru kare ni Hor geratzen zara zu;Aki futatsu Bi udazken, bi.

Xiki

Udazkena iristearekin batera abiatzeko unea iristen da eta bata bestearengandik banatzeko or-dua. Batak bide bat hartuko du eta besteak bestea; bi udazken sortuko dira horrela.

34

Senez 32

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 34

Page 27: Haiku japoniarrak. Lau maisu · Festa eta bilkure-tan norbaitek lehen zatia sortzen zuen eta beste batek bigarren zatia osatzen zuen, eta gero prozesua luze errepikatzen zen. Egile

Haikus japoneses. Cuatro maestros: Bashô, Buson, Issa y Shiki.

En este trabajo hemos compilado traducciones al vasco de 38 haikus escri-tos por cuatro grandes creadores de haikus japoneses, Bashô, Buson, Issa yShiki. Las traducciones van precedidas por una breve presentación de estaforma poética, en la que se recoge su historia, su evolución, su actualidady sus características principales, tanto estructurales como semánticas. Tam-bién se incluye una breve semblanza de los cuatro autores seleccionados,que son seguramente los escritores de haikus más relevantes. A continua-ción destacamos algunos de los problemas básicos que plantea la traduc-ción de esta forma poética tan peculiar y explicamos algunas de las deci-siones que hemos adoptado. Las traducciones vienen acompañas del textooriginal, de su transcripción y de un breve comentario.

Haïkus japonais. Quatre maîtres : Bashô, Buson,Issa et Shiki.

Nous présentons dans ce travail la traduction enbasque de 38 haïkus écrits par quatre grands écrivainsjaponais, Bashô, Buson, Issa et Shiki. Les traductionssont précédées par une brève présentation de ce gen-re poétique, décrivant son histoire, son évolution, sonétat actuel et ses principales caractéristiques, tantstructurelles que sémantiques. Nous incluons aussiun bref aperçu des quatre auteurs sélectionnés quisont, certainement, les plus remarquables en la matiè-re. Puis, nous soulignons certains des principaux pro-blèmes que pose la traduction de ce genre si particu-lier de poésie et nous expliquons les raisons qui nousont amenés à prendre telle ou telle décision. Les tra-ductions sont accompagnées du texte original, de satranscription et d’un bref commentaire.

Japanese Haikus. Four Masters: Bashô, Buson, Issaand Shiki.

This work is a compilation of translations intoBasque of 38 haikus written by four of the great cre-ators of Japanese haikus: Bashô, Buson, Issa and Shi-ki. The translations are preceded by a brief presenta-tion of this poetic form, including a discussion of itshistory, development, relevance and principle charac-teristics, both structural and semantic. Also includedare brief biographical sketches of the four chosen au-thors, who are certainly the most prominent writersof haikus. We also discuss some of the basic problemsinvolved in translating this unusual poetic form andexplain some of the decisions we have made. Eachtranslation is accompanied by the original text, itstranscription and a brief commentary.

35

Haiku japoniarrak. Lau maisu: Baxô, Buson, Issa eta Xiki

01 Haiku.XP7:Senez 32 12/11/07 17:07 Página 35