hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · azkenik, euskara batuak azken...

60
5 Anjel Lertxundi Mikel Albisu Iriarte, Antza Edorta Jimenez Inazio Mujika Iraola Patxi Zubizarreta Pablo Sastre Luis Fernandez Jose Luis Otamendi Xabier Montoia Jokin Muñoz Lander Garro Eider Rodriguez Xabier Mendiguren Elizegi Iban Zaldua Jon Alonso Harkaitz Cano Karmele Jaio Joseba Sarrionandia Hautaketa eta hitzaurrea Mikel Soto Haginetako mina Euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia bat

Upload: others

Post on 17-Jun-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

5

Anjel LertxundiMikel Albisu Iriarte, Antza

Edorta JimenezInazio Mujika Iraola

Patxi Zubizarreta Pablo Sastre

Luis FernandezJose Luis Otamendi

Xabier MontoiaJokin MuñozLander Garro

Eider RodriguezXabier Mendiguren Elizegi

Iban ZalduaJon Alonso

Harkaitz CanoKarmele Jaio

Joseba Sarrionandia

Hautaketa eta hitzaurrea Mikel Soto

Haginetakomina

Euskal gatazkari buruzkoipuinen antologia bat

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 5

Page 2: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

6

lehenengo edizioaTafalla, 2008ko azaroabigarren edizioaTafalla, 2009ko urtarrilla

© Txalapartak edizio honena© Mikel Sotok obrarena© Egile bakoitzak bere lanarenaCoba Luis Fernandezek

Editorial Txalaparta e.m.l.Navaz y Vides 1-278. Posta kutxa31300 Tafalla nafarroaTel. 948 70 39 34Fax 948 70 40 [email protected]

azala eta bildumaren diseinuaEsteban Montorio

maketazioaMonti

inprimaketaRGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

isbn978-84-8136-530-6lege gordailuabi. 147-09

txalaparta[amaiur]

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 6

Page 3: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

7

Hitzaurreamikel soto

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 7

Page 4: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

8

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 8

Page 5: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

lehenengo atea

non mina, han mihia diosku Bertrand Zalgizek bildu-tako atsotitzak. Allá va la lengua do duele la mueladio,orokorragoa izanik zehatzago, gaztelaniazkoak. Minasentitzerakoan, gorputz adarraz gain, hizkuntza ere ba-doa oinazera, baita harekin literatura ere. Minak, non-bait, mihia behar du goxatzeko, eta hitza ez da mihitikurrun, eta hitza literatura da, eta mina, eta goxatu nahia.

Minetara doa gure gogoa, nahi baino maizago. As-kotan, besteengan ikusten dugulako «gure» gatazka mi-na, baina, batez ere, guk geuk sentitzen dugulako guregatazka horren minik barrukoena. Sarri itzultzen du-gu mingainaren begirada konturatzeko gure hagina ezdagoela bere lekuan eta, besamotzaren besoa bezala,dena dela eza, dena gabezia eta dena mingarria.

Kolpatzearen kolpatzeaz, apenas dugun haginik.Barreiatuta dauzkagu ringtzat hartu dugun mundutxohonetan zehar. Zorionez, antologia honi izenburuaeman dion Jose Luis Otamendiren «Hagina» ipuineanbezala, minak erauzitako gure haginak bildu dituzte

9

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 9

Page 6: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

idazleek eta ibaira jaurti, eta han, errekarrien gisa bi-raka higatu eta perla bihurtuta heldu dira gure litera-turaren itsasora. Gure minak ura behar zuen lurra be-zainbeste.

Haginik ez dugu ia, bai ordea minik. Vosoutros den-tistas sóde-los terroristas idatzi zuen burua argi, lumazorrotz, Anton Reixak. Eduki ditugu –eta badauzka-gu– inguruan dentista gehiegi, gure mingainetik, gu-re hizkuntzatik eta gure literaturatik mina erauzi nahiizan dutenak. Baina gurean minak izan ditu hitzak etahitzak mina. Orain eta lehen.

Antologia guztiak partzialak dira –batzuk besteakbaino gehiago, egia esan– eta, beraz, esatea soberanegon badaiteke ere, badaezpada esango dut: antologiahau partziala da, partziala denez. Euskal gatazkari bu-ruzko ipuinen antologia bat da hau. Kanpo geratu dira,beraz, nobela, poesia eta saiakera, norbaitek horiek ara-katzeko lana bere gain noiz hartuko zain. Generoak mar-katzen dituen mugetatik zaila da kazetari, idazle, edi-tore, kritikari eta enparauoi hainbeste morbo ematendigun euskal gatazka eta literaturaz aritzea.

Hala ere, antologia hau apailatzen jardun dudalarik,ipuingintzara soilik ez, azken hamarkadetako euskal le-tretara itzuli dut begirada halabeharrez eta, arestian esanbezala, ez dago mina gure letretatik erauzterik, ezta gu-re letretatik mina erauzterik ere. Euskal gatazkak gureliteratura garaikidean eduki duen lekua aroka eta gene-roka aztertuta, sumatzen diren desorekak, irudipena dau-kat, genero eta aro horien artean dauden desoreken on-dorio naturalak dira.1

10

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 10

Page 7: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Are gehiago, lana amaitu eta zalantza indartsuagobat piztu da nigan. Ez ote den euskal literatura ia guz-tia, aldez edo moldez, euskal gatazkaz ari. Literaturakhain berezkoak dituen elipsiak, metaforak, irudiak, ale-goriak eta hiperboleak, guztiak hartu ditu euskal idaz-leak gatazkari buruz aritzeko edo, ez arituz, aritzekoforma propio bat sortzeko. Horretarako arrazoi litera-rioak pisuzkoak izan daitezke, hainbat egileren obrarierreparatuta, eta arrazoi psiko-sozialak, berriz, gure ha-ginlarien esku utziko ditut, gustuko duten gaia baita.

Baina, balizko psiko-soziologia baztertu gabe, orrio-tan aztarrika hasiz gero, gatazka aurkituko dugu; ga-tazkak, franko; literatura, barra-barra… baina nekez aur-kituko dugu arrazoirik, jarraibiderik, tesirik. Generoarenteknika eta figura literarioez gain, aipagarririk aurki-tzekotan, arestian aipaturiko gatazkak nabarmendukonituzke. Gatazka, noski, baina gatazkei buruz ari naiz,

11

1.- Azaldu nahi dudan ideia hobeto ulertzeko, adibide bat emango dut argi-garria delakoan. Euskal kultura gaur (Jakin, 1997) liburuan Joan Mari To-rrealdaik euskal idazleen artean egindako inkestaren arabera, azken 20-25urteotako 10 euskal obra «hoberenen» artean Hamaika pauso, Espainolaketa euskaldunak, Ehun metro, Gizona bere bakardadean eta Ni ez naiz he-mengoa zeuden. Hau da, hautatuen erdiak zuzen-zuzenean gatazkari lotuakzeuden (beste bostak Obabakoak, Otto Pette, Narrazioak, Babilonia eta Azu-krea belazeetan ziren). Ildo berean, inkesta horren arabera, hamar idazle«hoberenak» Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Jo-seba Sarrionandia, Joan Mari Irigoien, Koldo Izagirre, Txillardegi, Joxe Aus-tin Arrieta, Joxe Azurmendi eta Juan Mari Lekuona ziren. Idazle horienobran gatazkak daukan pisua eztabaidaezina dela iruditzen zait (askoren-gan –gehienengan, beharbada– elementu zentraletako bat dela esatea gehie-gikeria denik ez dut uste).Azkenik, generoen arteko desorekak aipatzen ditudalarik, esanguratsuaketa argigarriak iruditzen zaizkit liburu bereko 329-332 orrialdeetako datuaketa hausnarketak.

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 11

Page 8: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

minuskulaz idazten diren horiei buruz. Literatura ga-raikidean ipuingintza landu duten eta lantzen dutenidazle handiek beren ipuinen pertsonaiei biziarazi diz-kieten konflikto horien antzekoak. Konflikto horiek, ho-beto esanda. Berezirik aurkitzekotan, gatazka txiki ho-riek gure gatazka «handiarekin» daukaten harremanada. Horixe dute gure idazleen lanek berezkoa, exotikoa.

Hala ere, antologia hau apailatzerakoan hartu ditu-dan sorpresak, segur asko, irakurleak irakurtzerakoanhartuko dituen horiexek berak izango direlakoan nago.Laburbilduz, hainbat urte, liburu eta argitalpenetan ba-rreiatutako ipuin eder hauek banaka irakurtzerakoanpizten duten miresmena eta batera jartzerakoan sor-tzen duten txundidura. Horra liburu honen opari po-zoitua.

Esanak esan, antologia hau osatzeko irizpideak ohi-koak izan dira. Alde batetik, gai bati lotutako ipuinenantologia denez, ipuinak hautatzeko irizpide nagusiaizan da lanen gai zentraletako bat konbentzionalki eus-kal gatazka deitzen dugun hori izatea. Bestetik, norma-la denez, hautaketa egiteko beste irizpide nagusia ipui-nen maila literarioa izan da.

Bi irizpide nagusi horiei jarraitu natzaie, beraz, li-burua egiteko, eta lanean murgildu ahala, erabakiakhartzen joan behar izan dut arazoak sortzen joan zaiz-kidan heinean.

Gure gatazkaren erro historikoen inguruko balo-razio historiko-politiko batekin harremanik ez daukanerabakia izan da antologia garaikide bat egitea, mailaguztietan gainera. Ildo horretan, azken mende erdian–erraz esaten da gero!– suertatu diren gertakariei bu-

12

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 12

Page 9: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

ruz aritzen diren ipuinak aintzat hartu ditut, nahiz eta,praktikan, ez dagoen 70eko hamarkadatik atzera egi-ten duen ipuinik. Horrez gain, beste irizpide guztiakbetetzen zituen arren, aurreko belaunaldi batekotzatjo dezakegun idazle baten lana baztertu dut, antolo-giari batasuna kentzen ziolakoan.

Liburua desorekatu zezakeen beste elementueta-ko bat lanen luzera da, eta hala, bada, irizpide hori ereaintzat hartu dut. Anjel Lertxundiren «Hausturak»ipuina da luzeena; desiragarria litzatekeen baino pix-ka bat luzeagoa da, egia esan –muga, inondik ere–, bai-na kalitateari erreparatuta, ezinbesteko iritzi diot. Ipui-nik laburrena, aldiz, Joseba Sarrionandiaren «Xakea»da; arestian aipatu dugun irizpidearen arabera ezinbaztertuzkoa, nire ustez.

Lan gehienen nolakotasuna kontuan hartuz, errea-lismora lerratzen diren ipuinak hautatu ditut. Nire ha-rridurarako ia azpigenero bezala aurkitu dudan eus-kal gatazkari buruzko ipuin fantastikoak (izenburuhorren azpian nagusiki narrazio futuristei buruz arinaizen arren) baztertu ditut. Zalantza ugarirekin baz-tertu ditut halaber ipuin liburu izan daitezkeen bainaegileak berak, argitaletxeak eta kritikak eleberritzathartu dituzten hainbat liburutako narrazioak.

Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duenbultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertubehar izan dugu. Hasieran egileei hiru aukera eskaini zi-tzaizkien arren (bere horretan argitaratzea, egileak be-rak zuzentzea, argitaletxeak egindako zuzenketa propo-samenaren gainean egileak zuzentzea), azkenean egileguztiek euskara aldetik eguneraketa behar zuten ipui-

13

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 13

Page 10: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

nak zuzentzea erabaki dute, haien kabuz edo argitale-txearekin batera.

Zoritxarrez, hainbat arrazoi direla medio, liburu ho-netatik kanpo geratu dira Koldo Izagirreren «Hildakoa-ren aboza» ipuina (Mendekuak. Susa, 1987) eta MikelHernandez Abaituaren «Lehen ahotsa» ipuina (Ahotsak.Erein, 1996). Liburu denda edo liburutegietan liburu ho-riek lortzea erraza denez –lehena bigarrena baino erra-zago, egia esan–, osagarri gisa ipuin horiek irakurtzekogomendatzen diot irakurleari.

Hitzaurrea amaitu aurretik, ohi denez, liburu hauegiten lagundu didaten guztiei eskerrak eman nahi diz-kiet. Lehenik eta behin, antologia honetan parte hartuduten egile guztiei; egin didaten harrera ezin hobeag a-tik eta jarri dizkidaten erraztasun guztiengatik. Elkar,Susa, Alberdania, Erein eta Ataramiñe argitaletxeetakoeta Argia aldizkariko editoreei, emandako laguntzaga-tik: Xabier Mendiguren, Gorka Arrese, Inazio MujikaIraola, Iñaki Aldekoa, Olatz Caminos eta Xabier Letona.Eider Rodriguez idazle eta lagunari, bera gabe askoz zai-lagoa izanen zatekeelako lan hau egitea. Azkenik, zuri,liburu hau irakurtzeko gogoz zabiltzan irakurleari.

Iruñean, 2008ko irailean

14

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 14

Page 11: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

15

Hausturakanjel lertxundi

Aise eman zenidan eskua(Erein, 1980)

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 15

Page 12: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

16

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 16

Page 13: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

lehenengo atea

nire aurrean ikusi nuenean, gaixotasun batetik ateraberria den gizona iruditu zitzaidan. Poltsa handi batzeraman esku batean eta manta zakar bat bestean. Pol-tsa hartu nionean, Maya aurreratu zitzaion musu batematera. Besarkatu zirenean, ez haut alferrik galdutaikusten esan nion eta zer ote dakik erantzun zidan, ezzitzaidan erantzuna gustatu, haserrea nabarmendunien hitzoi, eta poltsa hartu eta autoan sartu nuen, etanik, Anttonek, ez dakit zergatik hasi behar duen Fer-min honek bere betiko komentario aluekin, ez diatitxura txarrik ikusten, ez, noski, hotel eder batean seihilabete luzetako oporraldia igarotzen egon denarenitxura zeukaat nik, no te jode!, dena den, izan dezagunfesta bakean, Maya, emadazu zigarro bat, eta zigarroaeman diodanean, zirrara ttipi bat nabarmendu diotAnttonen eskuari, egoeraren tamaina oraindik hartzenjakingo ez balu bezala, esku hotzak, distanteak naba-ritu dizkiot, sei hilabete besterik ez dira eta hain urru-tia egiten zait desioa, Antton ere autorantz doa eta gau-zak sartzen lagundu dio Fermini, Anttoni ez zaio ezer

17

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 17

Page 14: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

ahaztu, barnean gordetzen du oraindik Ferminekikoetendura, ez dakite zer esan elkarri eta nik neuk ereez dakit isilune hau nola ebaki, une honetan ezer sen-titzen badut, ezer apartekorik esan nahi dut, ezina da,esango nukeen hitz bakoitza hutsa, baliorik gabea, kur-si deritzat, oroimen konpartituetan jardun nahi nukeAnttonekin, eta nik, Anttonek, eguzki hotz honen me-hetasuna sentitzen dut bizkarrean, patioan nireagoazen, haragiari itsatsia, josia neukan zerbait, baina orainarrotza zait eguzki hotz hau, beste bat aurkituko du-dala aurrez dakidalako-edo zait arrotz, noski, eta le-henbailehen abiatu nahi nuke hemendik, nahi dua-nean, Antton, eta autoa martxan ipini nuenean zakurbatek zaunka egin zuen urrutian, sei hilabete luzeengibelean.

18

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 18

Page 15: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

i

Batzuk ez dute nahi sinestu Madrilen pozik nagoe-nik. Ezin dute ulertu mendiz-kanpo zoriontsu naite-keenik. Ni mendikoa naiz. Ezin didate barkatu Ma-drileratze hau. Zertarako Madrilera, zeren bila?

Bitoriano Gandiaga

—eskerrik asko, antton –esan zion une batean Ma-yak. Ferminek barre egin zion, ezkerreko intermiten-tearekin batera, eta gasolindegi batera abiatu zen.

—Horrek ez din «ez horregatik» erantzungo. Horidun, hori, gizon zekena!

—Super; sí, lleno.—Isil hadi –eraso zion Anttonek–. Ez al duk aski

lan autoa azkarxeago eramaten?Ferminek gasolina ordaindu eta autoa berriro ere

martxan ipini zuenean, lehenbailehen afaltzeko tokibat aurkitu behar zutela erabaki zuen.

Mayak laguntza guztia eskaini zion Anttoni, honek hu-ra egitea erabaki zuenean. Ez zegoen, beraz, ezjakin-tasun osoan. Diskrezioa eta laguntzeko gogo aparta ba-zituen ere, Anttonek ez zion gauza handirik aurreratu.Ez da, Maya, ezer gertatuko. Eta Mayak gero eta gu-txiagotan ikusten zuen Antton. Kezkaturik? Bai, zera;gauzak ongi egin nahiaren grina.

19

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 19

Page 16: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Eta kartzelatu zutenean, Mayaren izena sarritanentzun zuten Anttonen belarri minberatuek.

Abendua zen.Zumaiako moilaren puntan zeuden biak, olatua-

ren indarrari so. Indar harrigarri hura neurtzen edo.—Hango hura bete-betean lehertuko zaigu –esan

zuen Mayak, olatuarekiko propietatea bereganatuz.Anttonek ez zuen blai eginda geratzeko gogo han-

dirik:—Hemen geratzen bagara, seko bustiko gaitu!Hamar metro inguru falta ziren olatua hormaren

aurka lehertzeko. Mayak gerritik heldu zion Anttoni.Kaio pare bat jarraitzen zitzaion olatuaren apar hai-zetsuari.

—Egun bat, egun bat denez, zer arraio, gauden he-mentxe!

Olatuak, horma zabalaren aurka lehertu, eta bete-betean busti zituen biak. Mayaren ile luzeek bere to-lesdura galdu, eta begien gainean geratu zitzaion ile-mataza zabala. Goitik beheraino bustirik zeuden biak.Autora joan eta hondartzan erabilitako toalla batez le-hortu ziren.

Mayaren blusa bustiak tente-tente ageri zituen bu-larrak. Musu bat eman zion Anttonek.

—Eskerrik asko! –esan zion.Eta oroimenean galtzen zitzaizkion azken bi hitz

hauek ekarri zuten Antton Mayak esandako hitzetara.Ferminek jira gogor bat egin behar izan zuen es-

kuin aldera, abiada osoz zetorren kamioi baten bel-durrez.

—Zerri madarikatua!

20

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 20

Page 17: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Mayari begiratu zion Anttonek. Neskaren begiakgaldurik zeuden leihatilatik ikusten ziren mendi ba-kanetan.

—Zergatik esan didazu hori? –galdetu zion An-ttonek.

—Zer «hori»?—Bai, eskerrak eman dizkidazu.Mayak gorputz erdia bere baitan jiratu, eta An-

ttonen aurpegira begiratu zuen.

Maya ez zen inoiz fikzioen eta airean osaturik o ame-tsen zalea izan, jasoa zuen emaitza guztia bide horre-tatik irristatzeko arriskuan topatzen bazuen ere, ez bai-tzaizkit inoiz fikzioak eta airean osaturiko ametsakgustatu, ohean sartu, berehala loak hartu eta hurren-go goizerako kezkarik gabe jokatu nahi zenuke, bainabadakit, hamalau urtetatik ikasi nuen gauero iratzar-gailua ipini behar dudala eta goizeko zortzietan txi-rrinak jotzen duenean fikzioen arrisku eta tentaldi guz-tiak kentzen dituzu kamisoiarekin batera, ez baitaerraza loari loa erantsiz bizitzea; horregatik, orain seihilabete gertatua jazo zitzaigunean, loari lorik ez erans-tea erabaki nuen, Anttonek badaki nahi duenaren be-rri, pentsatzen nuen orduan, eta goiz hartan bertan ni-re kafetxoa hartu nuen ohiko tabernan, egunkarianberria hamaikagarren aldiz irakurtzen nuen bitartean.«En la madrugada de ayer fue detenido Antonio Cela-ya Barrenechea, uno de los presuntos autores...» etanik, Anttonek, ez nuen berria egunkarietan irakurri,

21

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 21

Page 18: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

poliziaren begietan, baizik amairik gabeko gauetan etaoroimen galarazian.

Autoa Madrilgo sarrerako autobide batetik zihoan. Eguz-kiak, oraindik, bete-betean ziharduen, ez zen hodei batbakarra ikusten zeru urdin eta zabal hartan.

—Ireki ezak leiho hori pixka bat –eskatu zuen An-ttonek.

Ferminek leihoa irekitzen zuen bitartean, Mayakesan zion Anttoni:

—Ez duzu, nonbait, kontatzeko gauza handirik.—Izango dugu betarik.Maya eta Antton autoaren atzealdeko eserlekue-

tan zeuden. Fermin txantxetan jardun zitzaien ibilal-diaren une aspergarrienetan, atzealdeko ispilua mu-suzapi batez estaliz.

—Ez hadi kabroia izan –erantzun zuen bitan edohirutan Anttonek, Ferminek algara biziz erantzutenziolarik.

Gaua badatorrela eta eguna aharrausika hasten denunean jaitsi ziren hirurak autotik, inguru guztiari begi-ratuz. Ez zegoen inortxo ere. Hoteleko zelai iharturantzabiatu ziren. Zeruak, inondik ere, euria zekarren. Hirulagunak hotelean sartu eta ohe pare bat eskatu zituzten.

—Mutilzaharrarena egitea tokatzen zaidak gaur–esan zuen Ferminek.

22

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 22

Page 19: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Anttonek erlojuari begiratu zion. Afaltzeko garaiazen eta kartzelako arrantxoa gogoratu zuen. «Gaur, os-teguna, garbantzu pare batekin nahasiriko azak» pen-tsatu zuen. Estrainio zitzaion eta zait guztia, e, gela ho-ni kiratsa dario, eta garbantzuak bi bakarrik ziren, bieta lehertuak, egosten denbora gehiegi igarotakoak, e,gela honi kiratsa dario eta ez da nirea, hi garbantzuenkiratsa berehala galtzen da hormako edozein harrirenarima hezean, gaur arratsaldean esan digutenez, jue-zak ez du itxaropen handirik eskaintzen, gauzak ar-gitu behar dira eta argitzen ez diren bitartean, bi gar-bantzu eta azak, eta horma honetako harriren batekjasoko duen kiratsa, ez da, ez nirea, hainbat urte etahainbat urtetako nekea, eta hainbat urtetako nekearenkiratsa ez da nirea, zatiren bat niri tokatzen bazait ere.

Estrainioa zitzaion guztia. Eseriko ziren mahai ba-tean eta haragia eskatuko zuten, arkumearena, e, eta,agian, Fermin animatzen bazen, baita jumilla onen batere. Eta, gero, postrearen garaian kafea hartuko zuteneta kafe garaian ere kafe bana hartuko zuten, ez, gaz-tarik ez, moteldu egiten omen zaitu, guk, kartzelan, sa-gar azalak jaten genituen.

Kontserjearen aurpegi aspergarri eta aspertua, pol-tsaren bila norbait etor zedin jotako txirrina, belle épo-queko nortasunik gabeko koadroak, eta jangela rako atea.

—Bazegok norbait afaltzen. Ikusten? Ez duk hainberandu –bota zuen Ferminek.

—¿Van ustedes a cenar? –galdetu zuen kontserjeak.—Todo lo que tengan en la cocina.Barre egin zioten denek Anttonen ateraldiari. Jan-

gelan pana beltzez jantzitako bi nekazari ari ziren afal-

23

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 23

Page 20: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

tzen. Argi soil eta mehe bat besterik ez zegoen piztu-ta jangela zabal hartan. Mayak aski diskretua irudituzitzaion mahai bat hautatu zuen, leiho baten parean.Eseri zirenarekin batera piztu zituzten argi guztiak. Binekazariek ez zuten beren plateretatik begirik jaso.

—Diru askorekin gatozela pentsatu ditek –keinuegin zien bere lagunei Ferminek.

—Hirea beharko dik izan –Antton alaiago zegoen.Lasai afaltzeko aukerak eta kartzelako garbantzu etaazen oroimenak animua ekarri zioten nonbait.

Bero zegoen. Bizkar gainean zamatsu topatzen denbero lehor eta geldi horietakoa. Leiho handi bat zaba-lik zegoen eta Avilako harresia ikusten zen bertatik.Etxeetako argiek inguru erromantikoa eskaintzen zio-ten harresiari, baina harresia bera ez zen ja ikusten,imajinazio pittin bat ipini behar zen horretarako.

—Avilako harresiak! –bota zuen Ferminek; Anttonibegiratu eta isiltzea erabaki zuen.

—Nirearen alboko ziegako mutilaz oroitzen nauk–esan zuen Anttonek.

—Politikoa? –galdetu zuen Mayak.—Tira, lapurretan harrapatzen zaituztenerako, ba-

dakizu zer egin.Zuk badakizu, Maya, zer gertatzen den horrelakoe-

tan. Ez zara zeure buruaz fidatzen, badakizu zer nahizenukeen baina ez duzu sekula pausorik ematen, irris-tatu egiten zaizkizu erabakiak, eta zenbat eta sarriagohartu erabakiok, orduan eta irristakorragoak zaizkizu,zutik iraun nahi duzu, aitak, zu txikia zinenean, zuhai-tzen bat aldatzen zuenean tinko ikusten zenuen enbo-rra eta luze iraungo zuela esaten zizun aitak, eta egoe-

24

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 24

Page 21: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

ra horretan, Maya, tinko ikusten zaituztenek ez dakiteez zarela zuhaitz bat.

—Beste modu bateko bizitzarako egina zegoen hu-ra –erantsi zuen Anttonek–. Ez zen frakasatu bat, baizera!, tipo bizkor eta inteligentea baizik. Zeraman bi-zitzak bizkortutako tipo horietako bat.

Baso bat ardo edan zuen kolpean. Hasieran gogoregin zitzaion zurrutada, burua ere arinago nabaritzenzuen, baina ohitu beharra zuela pentsatu zuen.

—Orain dela gutxi zer esango ote zidan, eta inbi-dia zidala, nori eta niri, «tú, por lo menos siempre hassabido lo que tenías que hacer». Ez nion ezer erantzun.Baina nik zer egin behar nuen inoiz garbi ikusi dudanala ez, oraindik garbi ez dakusat.

Bai, Antton, berdin jarraitzen duk hik, zalantzarenaitzakiaz zuhaitz sendoaren ustetan, eskolara elkarre-kin joaten ginenean bezalatsu, hire itzala behar genianguztiok hi haziko bahintzen, eta kontuz hiri aurka egi-tearekin, hobe genian, bai, konturatzen ez ginenarenaegin.

—Isil hadi! –ebaki zion Ferminek.—Isildu? Zertarako? Zuek, nire bila etorri zarete-

nean, sei hilabete hauetan nire imajina faltsua du-zuelako izan duk.

—Horregatik bakarrik? –galdetu zuen emeki Ma-yak.

—Barka, Maya, agian exajeratzen ari naiz, gauzakneurritik kanpo ateratzen, eta zure kasuan gehiago.Baina kartzelako garai honetan, eta luzeagoa esperonuen, idealismoaren aurkako postura kontziente etakonstante bat hartzen ikasi dut (eta pedantea, pentsatu

25

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 25

Page 22: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

zuen Ferminek). Alditan, zure bihotza ilusioz betetzenduzu, txikitan patrika karameluz beterik eduki nahizenuenean bezala edo ohean zaudenean bezala, gero,praktikan, oso beste aldera gertatzen zaizkizu gauzak.Eta ez behin edo bitan. Beti gertatzen da horrela.

Ferminek galdua zuen elkarrizketarako arreta guz-tia eta aurrean zuen zopa jaten hasi zen, Anttonen hi-tzak urrutian entzungo balitu bezala.

Arkume txuletak jaten hasi zirenean, beste aurpegiberri batzuk sartu ziren hotelean eta ertz batean ze-goen billarrean hasi ziren jolasten. Jangela hotsez be-te eta irudi gizakoiagoz jantzi zen.

� � �

Bizitzarekiko arritmiak ez omen du hutsunerik uxa-tzen esan zion behin Anttonek Fermini, eta nik barreegin nion Anttoni, haren ateraldiek beti liluratzen nin-duten, hartzen duzu hiztegi bat eta hitzak hitzei josieta agian sortuko duzu pentsamendu sakonen bat, zukzeuk pentsatzeko ahalmen handirik ez bazenu, asma-kizuna sarritan erabilia da antza denez, eta Anttonekbizitzarekiko arritmiak ez duela hutsunerik uxatzenesan zidanean barre egin nion, ze koño, sarriegi ha-serretu gara elkarrekin, frase bat gora ala behera es-tutzen hasteko, eta orain, kafea hartzen ari da Anttonsei hilabeteren ondoren eta berdin jarraitzen du, ba-da bizitza txaketa dotoreaz janzteko gogoa, nik betiesan ohi diot alferrik habil Antton, eta agian arrazoiduk Fermin, leihoa irekitzen denean haize freskoa sar-tzen zaik haize freskoa den egunetan, eta gainerakoe-

26

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 26

Page 23: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

tan haize freskorik gabe geratzen haiz, ezin duk neur-tu hire asmoa eta asmoaren betekizuna, baina Fermin,hik badakik kantatzen hasten garen bakoitzean zurrutegin ondoren hasten garela, eta, azkenean, gu bion ara-zoa berdin-berdina duk, nik hitzei eta hik begiradeierantsi nahi zieagu esanahi aparta, hitzek eta begira-dek berez esanahirik ez balute bezala, eta ni Mayare-kin hasi nintzenean aski huen hitzerdi bat esatea, bai-na bai zera!, gorde-gordean ezkutatu hituen barrengoarrak orain ez hik eta ez nik errurik ez duguneko tar-te hau mantentzeko, ez, ez duk Maya konturatzen, niongi konturatzen naiz autoan izan dugun isilune lu-zearen arrazoiaz baina ez naiz ni tokatzen ez zaidanborroka honetan sartuko, Ferminek zerbait gordetzendu barruan, Anttonek badaki zerbait horretaz bainaez dut inoiz ez batekin ez bestearekin horretaz hitzegin eta ez eta hitz egingo ere, Madrilera bitartean Fer-min beste bat zitzaidan, adiskide normal eta estima-tua, baina orain fidagaitz bihurtu zait, bion artean jan-gela honetatik ikusten den harresi hori balego bezala,eta nik badakit une honetan ezer gutxi eskatu behardiogula Anttoni, arazoak arazo, Ferminek hitz egin be-har luke eta Maya hotz eta urduri nabaritzen dut, ezdut uste sei hilabeteren ondorena izango denik, bisi-tan izan dudan bakoitzean oso bestelakoa gertatu zaitMayaren begirada bakoitza eta gaurko honetan begi-radak zerbait galdua, zerbait etena dauka, eta etendu-raren arrazoia Fermin da, ba, niregatik, joka ezazuenahi duzuen bezala, ez natzaizue ni bertan behera urri-kaltzen hasiko, nire isilunetik aparte zerbait gehiagobehar baduzue ez konta nirekin, Maya, ez eska la-

27

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 27

Page 24: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

guntzarik, Antton, bakoitzak badu bere bidea, hirurokgeurea hautatuta dugu eta joka dezagun antzerki hauleialtasun osoz, leialtasunak ez baitu norberak deza-keenetik aparte ezer gehiago eskatzen.

28

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 28

Page 25: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

ii

Oheratzeko garaia iristen zitzaion bakoitzean, bakar-dadearen arnasa entzuten zuen manta pean. Iragan egu-nari agur egin behar zitzaion eta hutsune batean mur-gildu.Mundu guztia gau guztirako agurtu behar zuen. Ametsaeta errealitatea, haizearen freskotasuna eta iturri gaiz-ki itxiaren tantaka erritmikoa agurtu behar zituen egu-nero. Ezerezean murgiltzeko, hurrengo egunerako planjakinik gabe, egun bat gutxiago kartzelatik irteteko, egunbat gutxiago eta hutsune sarkor bat gehiago sorbaldan.

postre garaiko kafearen ondoren kafe garaiko kafeahartu zutenean, lagun asko zegoen hoteleko jangelan,egunerokotasunaren atseden uneak kez horniturik.

Billarrean ari ziren batzuk eta kartetan beste zen-bait. Botoi batetik erlojua patrikaraino zintzilikatzenzitzaion agure baikor bat inguratu zitzaien mahaira.

—No sois de aquí.—No.—¿Qué idioma habláis?—Euskara.Ferminek erantzunak ematen zituen bitartean An-

tton eta Maya frantsesez hitz egiten hasi ziren elka-rren artean.

—Estos vascos son capaces de hablar hasta en ru-so a poco que se empeñen –esan eta laguneng ana jozuen.

29

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 29

Page 26: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Handik pixka batera begi asko ziren hiru adiski-deren mahaira so.

—Zer nahi dute orain zeken horiek? –bota zuenAnttonek.

—E, e, ez al hintzen ba internazionalista? –eran-tzun zion, barrez, Ferminek.

—Hoa popatik hartzera!

Eztabaida asko izan zituzten elkarrekin Antton kar-tzelatu baino lehenago. Anttonek, egia esan, ez zuenbere eginkizunez ezer askorik aditzera ematen, bainaFermin eta Maya berehala konturatu ziren haren joan-etorrien zentzuaz.

Ez zuten inoiz garbi hitz egin, eta Anttonek ez zionsekula ezer garbirik adierazi Fermini. Baina honek ezzuen okasiorik galtzen galderaren bat edo beste bota-tzeko.

Eztabaida luzeetan amiltzen ziren. Jeneralean, au-zia edozein egunerokotasun arruntetan oinarritzenzen. Baina ondorioak beti izaten ziren bien arteko haus-turaren seinale.

Hamabost urtetako adiskidetasuna ez da une ba-tean hausten, baina badira haizeak, izaten dira ekai-tzak adiskidetasun tinkoena ere maldan behera ipin-tzen dutenak.

Horregatik, behin Ferminek mesianismoaren hu-ra bota zionean, Anttonek ez zion hilabete luzean ka-su handirik egin.

30

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 30

Page 27: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Zoazte, itsasoa zeuena duzue –esan zien Ferminekabuztuko eguerdi berotik.

—Bainatuko al gara? –galdetu zion Anttonek Ma-yari.

Taldean ziren beste neska batzuk ere, baina An-tton eta Maya bakarrik jaiki ziren hondarretatik.

—Ura epelxea badago, bai –erantzun zion Mayak.Anttonek ez zuen erantzun. Olatuei begira zihoan

itsasorantz.—Zer tankeratakoa iruditzen zaizu Fermin? –gal-

detu zion neskari.—Bion arteko zubi bat besterik ez naiz oraingoz

–erantzun zion barrezka Mayak lehenengo olatuariosoki ematen zitzaiolarik.

—Bada, bestela, gizon bat betilun ipiniko litzaida-keena.

Ur azpian elkartu zirenean, harea mugitu zuen zu-rrunbiloak. Arnasa hartzeko urgaineratu eta musueman zuten hondartzaratu zirenean. Fermin liburubat irakurtzen ari zen eta ez entzunarena egin zuen.

Istorio hauek asko atsegin zitzaizkion Mayari etaongi puztu zuen gertatua. Ferminek ez zuen ezer esa-ten eta liburuan murgildurik jarraitzen zuen.

Antton inguratu eta galdetu zien neskei:—Orduan, ez duzue bainatzeko gogorik?—Berriro? –galdetu zuen Mayak.—E, e –eraso zuen Luisak–. Itsasoa zabalegia da

zuretzat bakarrik izateko.—Luisa, ez hadi sar –hartu zuen parte Enkarnik–.

Itsasoa ez dun inoiz zabalegia urgaineratzean musubat hartzen dunanean.

31

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 31

Page 28: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Anttonek eta Mayak ez entzunarena egin zuten En-karniren hitzak entzun zituztenean. Anttonek nabari-tu zien zerbait nesken begiei baina Maya heldu zueneskutik, babes gisa beste ezertan pentsatu gabe.

—Fermin, ba al hator?—Neskak, karabina baten aurpegia al daukat? –gal-

detu zuen Ferminek.

Eskutik hartu ninduenean, goitik behera begiratu nin-duen, handikeria ala ezjakintasuna, ezin nuen erabakiurgaineratzean musu bat hartzeak bete baninduen ere,ondoren ez nuen Ferminen begietara hitzik zuzendu,eta neskek barre egin zuten Ferminen ateraldiaz, ni jo-koaren parte bat nintzen, baina arriskatzen ez baduzu,jokoa galdua duzu, nahiz, ene ustez, Anttonek ez zuenezer arriskatu, ezjakintasunez jokatu zuen eta nirekintopatu zen, berdin gertatuko zitzaion Luisa ala Edur-nerekin, baina ni animatu nintzen eta ya está, Ferminez da inoiz zezena adarretatik hartzen duen gizona izaneta zer gertatuko zain geratzen denak pentsatu behar-ko luke denbora ez dela botikarik hoberena, maitasunkontuetan behintzat, baina zuk, Maya, bazenekien ni-re berri, ni neu garbi agertu ez banatzaizu ere, beldurdiot zure isiltasunari esaten zenidan eta hitz horietanduzu erru guztia, beldur bazenidan bazen beldurrarenarrazoiren bat eta ez zinen inoiz arrazoi hori bilatzenahalegindu, bi mutil izan dituzu zure aurrean aukeraegin eta haiekin jokatzeko, orain pozten naiz egin ze-nuen aukeraz, jolasketa baitzen zure desio bakarra etaorain sufri dezala Anttonek jolas horren amaia, ez bai-

32

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 32

Page 29: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

tut inoiz garbi ikusi Mayak zer zor didan, aukera zeza-keen Fermin, nik haren bidez ezagutu nuen Maya, bai-na ez da aski adiskide gisa jokatu ahal izatea, erabakibat hartu behar duzunean, erabakiak muga guztiak hau-tsi behar ditu, harresi guztiak apurtu, eta ez dut garbiikusten zer jokabide jarraitu behar nukeen Mayareki-ko, agian aski da zurrunbiloaren jira ezagunari jarrai-tzea baina beldur naiz, sei hilabeteren ondoren zail daerabakitzea eta Fermin dago gainera, ba, Anttonek nahiduena egin dezala, konturatzen ez denez errazagoa zaioniri baino, eta nik ez dakit zer egin, nahiz Anttoni, nahizFermini min egitekotan, hobe nuke orain bertan au-rrean dudan kafea hortxe utzi eta biak agurtu.

—Kafea hozten ari zaizu, Maya –esan zuen An-ttonek.

Billarreko hotsak amaituak ziren. Jangelan ez zen inorgeratzen. Zerbitzaria hautsontzia husten ari zen etahiru adiskideak mahaitik jaiki ziren.

Gelak lehendabiziko pisuan zeuden. Zalantza izanzuten nork zein gela hautatu. Bi gelak ikusi zituztenlehendabizi. Bi geletako leihoek toki berdinera, hote-laren aurrealdeko zelai ihartura, begiratzen zuten.

Gelek ez zuten nortasunik. Ohe bana, mahai ttipibat eta kolorerik gabeko alfonbra. Bainu eta komunagela bakoitzaren albo batean.

—Zein gela aukeratzen duzue? –galdetu zuen Fer-minek.

—Berdin duk. Hauxe bera eta kito! –erantzun zionAnttonek.

33

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 33

Page 30: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Zigarroa piztu, leihora inguratu eta egunaren heriotza-ri begira geratu zen Antton. Maya bainugelan zegoeneta dutxaren hots zalapartatsua entzuten zen.

Zoli eta egiazkoa den mendi-besangaren eta lurlauen arteko oreka uztartuan kokatuta dago Avilakohiria, eta haren orrazea begiztatzen zen leihotik. Ada-ja ibaia lur horixkatuaren ildo jakina ez zen mendee-tako iraupen jori eta isilaren arrasto apal bat besterik,gau hartan galduriko orratz luzearen eztenkada la-saiaren ubera.

Hiriaren harresia, gaua gorixkatzen zuten fokuekargiturik, galgatua eta umila eskaintzen zitzaion gauberoaren zamari.

Haizerre bat zetorren Gredos aldetik, gauaren bi-de iruntziratuetatik.

Anttonen zigarroaren keak bat egiten zuen bere-hala gauaren usain bereziarekin. Eta berriro ere gela-ratu zenean eta bainugelako uraren hotsa entzun zue-nean, «sei hilabete besterik ez eta distantzia ikaragarrihau!» pentsatu zuen.

Dutxako uraren hotsa gauaren printzekin ito ze-nean, Antton bainugelara inguratu zen:

—Maya, non dituzu pospoloak?Alferrikako galdera zigarroa piztu berria zuena-

rentzat. Tamaina hartu nahi orekatsu hartan Anttonbeldur zen haria non eta nondik etengo.

—Nire poltsan bada kaxa bat.

34

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 34

Page 31: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

� � �

Zer moduz zaude?, galdetu zion Anttonek Mayari, on-gi gogoratzen naiz une hartaz, Antton beso hutsik ze-goen udazkeneko arratsalde haizetsu hartan, eta Ma-ya begien aurrean ikusi zuenean, neska soinek oestanpatu batez jantzirik zegoen eta gorputza neurrimugatuetan atzematen zen soinekoaren azpian, zermoduz zaude?, eta Mayak bere burua erortzen utzizuen, ez zitzaion aurpegirik ikusten, lurrera begira ge-ratu zen, emekiro mugitu zuen gorputza, ez zuen An-tton kezkatu nahi, tonika bat hartuko nuke eta Anttonmostradorera joan zen, Maya eta ni bakarrik geratu gi-nen kadira gorri eta leun haietan eseririk, ez da zukpentsatzen duzuna, Fermin, esan zidan, keinu batekdesegin zuen Mayaren aurpegi ezti eta lasaia, Anttontonikarekin bueltatu zenean besoa pasatu zuen nes-karen gerritik, isilune luze batek lagundu zion Maya-ren egarriari, basoa hustu zuenean hobeto al zaudeorain?, galdetu zion Anttonek, neskaren begiek gal-dera hil zuten eta gerrian zuen eskua kendua zuen, ezdut ezer, hutsune bat sabelean, besterik ez, eta Antto-nek ez zuen kezka izateko betarik ere, hutsune bat sa-belean, besterik ez, erantzun nion, kargantea zegoenAntton egun hartan eta ongi dago kezkatzea, emaku-meoi asko atsegin omen zaigu gizonezkoen babesa bai-na hori gizonezkoek asmatu duten beste tramankuluñoño horietako bat besterik ez da, egun haietan ez nin-tzen ongi sentitzen, bale, baina Anttonek okerrago ipin-tzen ninduen bere galdera etengabeekin, Maya, zer

35

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 35

Page 32: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

moduz zaude?, pasatu al zaizu?, lasai zaitez, ez da ezer,berak zuen lasaitzeko beharrik handiena, hotza omennaiz, hala esan zidan, eta zer nahi zuen, nire burua ha-ren bularrean ipini eta haren laztanen zain geratzea?,gainera Fermin zegoen, ez dakit barre egiten zigun alagutaz urrikaltzen zen, ez nintzaien urrikaltzen bainatiti-haur bat bezala portatzen ari zen Antton eta ba-rregarria iruditzen zitzaidan, hala esan nion Mayaribehin, erraz aldatzen zen neskaren tenperamentua,edozein emoziok txunditzen zuen, eta hori zekien ba-tek edo jakin behar zuen batek ezagutu behar zuenbaita ere horrelako tenperamentu bat aldakorra delaoso eta berehala pasatzen dela samurtasun jorienetikhaserre zakarrenera, jakin behar zuen horrelakorik An-ttonek baina titiko ume bat baino okerrago ari zen por-tatzen, eta egun haietan Mayak gezurretan jarduteahautatu zuen eta ez diot jarrera honi ezer aurkakoriktopatzen, Antton beti izan baita mostradorera joan etatonika eskatzeko prestatzen den gizon horietakoa, zermoduz zaude?, galderari erantzuteko, berotasunarenondorengo daldara beldurtia.

36

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 36

Page 33: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

iii

Etorkizunak gizarteragotzen laguntzen digula jaki-ten dugun neurrian hasten gara gero eta itxaropengehiago galtzen. Mahai gainean irristatu den hautsa,leihatilatik sartzen den argiaren leuna, aire ezagu-naren usain etxekoia. Dena da bizitzeko motiboa, bi-zitza puzten eta globo bihurtzen ez den neurrian.

bata arin batez jantzirik irten zen dutxatik. Antto-nen ezpainak keinu urduri batean mugitu ziren, irri-barre izan nahi zuenaren ahaleginean. Maya leiho pa-reraino joan, tabakoa eta pospoloak hartu eta gelarenerdian zegoen ispilu handi baten aurrean eseri zen;orrazi zabal batez bere ile bustia pasatzen hasi zen.Keinu eta modu jakin eta neurtuetan ari zen orrazten,ispiluaren behar handirik gabe. Mahaitxo gaineko lan-pararen argia ez zen lainoxka ilun bat besterik ispi-luaren kristalean.

Isilunea luzeegia zitzaion Anttoni. Hala ere, hitzeibaino gertakizunei beldur gehiago zien mutila zen An-tton. Ez zuen une haien lilura hausteko adorerik. Na-gusi zitzaien biei beldur zioten gauaren isila. Anttonohera inguratu eta ertzean eseri zen.

Maya orraztu zenean, Antton bere arropak eranz-ten hasi zen. Maya bata kendu eta biluzik geratu zen.Gorputz biluziak lanpararen errainu xumearen itzal-gune beroxka bereganatu zuen. Anttonek eskua luzatu

37

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 37

Page 34: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

zion eserita zegoen tokitik. Maya, hitzik gabe, barneakanporatuko zion keinurik gabe etzan zen ohe gainean.

Antton neskaren bi hanka biluzien artean belau-nikatu zen eta hala geratu zen une labur batean.

—Azkenaldi honetan gauzak baretzen hasiak daude–esaten zion Mayak kartzelara joaten zitzaion bakoi-tzean– laster izango zara kalean.

Anttonek ez zuen erantzuten. «Ya mataron la pe-rra pero quedan los perritos» esaera irakurria zuennonbaiten.

Bisitaldietako elkarrizketak laburrak izan arren isi-lune ugariz ebakiak izaten ziren. Ez zen, Anttonek sa-rritan pentsatzen zuen bezala Mayaren harrera gain-beheratzen ari zelako, harrerak inoiz habe sendorikizan ez zuelako baizik.

—Ba al duzu Ferminen berririk?—Belagua aldera joana da oporraldi hauetan.Sentimendu nahasiak bizitzen zituen Anttonek

Ferminen gorabeherak ezagutzen zítuenean, gizaki ba-koitza ardatza da, bizi duen guztiaren, inguruaren etabere kasa ere ardatz direnen ardatz da gizaki bakoitza,eta Antton burdinazko sare lodi baten atzetik zegoen,Maya metro bat urrutirago zuen irribarre hotza bes-terik ez zen eta Fermin Belaguan zegoen oporraldiakpasatzen.

—Zergatik ez zara zu ere joan?—Ez nituen Ferminen oporkideak ezagutzen.—Ya mataron la perra pero quedan los perritos.

38

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 38

Page 35: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Zer?—Barka, ezer ez. Hemen kantatzen dugun abesti

baten zatia da.

—Antonio Celaya Barrenechea, de veinticinco años deedad, soltero, estudiante con domicilio desconocido,es condenado a dos años de cárcel.

Juezak begiak jaso zituenean Anttonen ama ne-garrez hasi zen. Aitak besotik heldu eta auzitegitik ir-ten ziren.

—...Lo que dictamino con toda la autoridad que laley me confiere.

Mayak agur egin zion begiekin bi poliziak aulki-tik jaikitzen lagundu eta gelatik atera zutenean.

«Ostia, Venenos diagu orain» pentsatu zuen Anttonekpolizia hura sartzen ikusi zuenean.

Ez zuen denboraren zentzurik, orduak hutsune min-garriak zitzaizkion, hasieran zituen kezkak baineranito zizkioten, iraupena zen helburua, iraupena zen deia-dar bakoitzaren habea, iraupenaren izenean zituenahazturik gainerantzeko irtenbide posibleak. Ez zuenuste, ez zuen sinesten bere gorputzak indarrik gorde-tzen zuenik handik irteteko aukerarik izateko.

—Ajá, sabía que algún día nos harías una visita–eta gibelaren parean sartu zion ukabila. Hots leho-rraren zaztada mingarria.

39

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 39

Page 36: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Sabía que vendrías –eta beste ukabilkada.—Lo sabía –eta gero eta azkarrago errepikatzen

zuen poliziak hitzen eta ukabilkaden arteko erritmoa.Antton lurrera erori zen.—¡Hijo de la grandísima puta! –eta lurretik jaso

zuen Venenosek belauna hankartean sartzen zion bi-tar tean.

Belauna Mayaren hankartean sartu eta neskaren kon-tra etzan zen, besoa burupetik pasatzen ziolarik. Ha-ren gerria, bernak, bularrak eta gorputz osoa laztan-tzen hasi zen.

Mayak esku bat luzatu eta argia itzali zuen.—Adi –esan zuen Mayak behatz bat Anttonen ez-

painetan ipintzen zuen bitartean–. Lasai hartzen du-zun neurrian lasaituko naiz neu ere.

Anttonek salto bizi bat eman zuen lehendabizi, eta lu-rrera erori zen berriro.

Ez zekien zenbat denbora pasatu zen atean bestepolizia hura ikusi zuen arte. Irribarre bat, besterik ez.

—¿Desde cuándo os conocéis? –galdetu zion bes-te poliziari.

—Desde que este hijo de la gran puta nació lo co-nozco.

—Cállate... –Venenos ez zen bere tokitik mugitu–.O sea que os conocíais.

40

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 40

Page 37: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

— ... —¿Has pegado a este muchacho? —¡Y no revienta! —¡Fuera de aquí!Venenos irten zenean, argi txiki bat piztu zen An-

ttonen baitan. Gauak eta egunak bereizten ez zekie-neko hartan, polizia berriak sorrarazi zion argi txikiaizan zen gauzarik atseginena.

—No te preocupes. Es un hijo de perra. Si dices laverdad...

«Dios, istorio bera diagu» izan zen Anttonek pen-tsatu zuen azken gauza.

«Si dices la verdad...» zuen belarrietan, Mayak «lasaihartzen duzun neurrian lasaituko naiz neu ere» botazionean.

Biak batera erori ziren ohe gainean Anttonek ge-rritik heldu eta elkar besarkatu zutenean. Mayak in-darrez eskaini zizkion ezpainak. Anttonek mina sen-titu zuen hortzetan haren mihia dastatu zuenean.Anttonek begiak itxi zituenean, Mayaren gorputzak,ezpainek, mihiak, usainak eta beroak kemen bizkorraeta aire freskoa zekarkioten Anttonen bihotz hezeari.

—Mon dieu, zein tontoak zareten gizonezkoak!–esan zuen Mayak, eskuak ipurmatrailetan ipintzenzizkion bitartean.

—Zer ba? Zer nahi zenuke?—Maitasuna, gizoño!

41

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:54 Página 41

Page 38: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Min egin zion nonbait Anttonek. Neskaren gor-putz guztiak jauzi egin zuen Antton haren sabel gai-nean etzan zenean.

—Kontuz! Gogorik izango ez banu, bata jantzikonuke berriro!

Apaizak izenez ezagutzen zituen espetxeratu guztiak.«Antton, tú eres de San Sebastián, ¿verdad?», eta ko-kotsetik heltzen zion esku lodi eta lerden haiez.

—¡Le tengo dicho mil veces que me deje en paz, somariconazo!

Apaizak mehatxuak botatzen zizkion orduan. An-tton bezalakoekin ez zegoen bakerik, zerbaitegatik ze-goen zulo hartan, zigor-ziegetara eramateko agindualortuko zuen, hobe da aurrean moro bat euskaldun batbaino...

—¡Le tengo dicho mil veces que me deje en paz, somariconazo!

—Kontuz! Gogorik izango ez banu, bata jantziko nu-ke berriro!

Antton hotz geratu zen. Mayaren sabel gainetikjaiki eta gora begira etzan zen eskuak lepazpian gu-rutzatzen zituelarik.

—Antton, mesedez! –esku bat ezpain artetik pa-satu eta musu eman zion bularrean. Antton ez zen mu-gitu.

42

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 42

Page 39: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Ez zaitez horrela jar! Zer esan dizut?—...—Baina, Antton, gaur bezalako egun batean...Mayari begiak urratu zitzaizkion eta negarrez ha-

si zen. Hortzak estutu eta ezpainak ireki zituen. Leun-kiro esan zuen:

—Barka, Antton.Ez zuen erantzunik jaso. Ohetik jaiki eta bainuge -

lara zuzendu zen. Argia piztu zuenerako Antton pija-ma janzten hasia zen.

Une hartantxe itzali zituzten Avilako harresietakoargiak.

� � �

Kolpe batean ikasten duzu gaueko hamabiak zintzili-katzen zaizkizunean zutaz jabetzen den loa ez delaatsedena izango. Nahasmenduz bizi izandako une la-bur batzuen oroimen mingarria izango dela loa eta be-gietan mina sentitzeraino ixten dituzu gogor, egune-roko lo arrunta zutaz jabe dadin, baina ez da posible,imajinak eta sentimenduak kolpatzen zaizkizu zureirudimenaren zoko ilunenean, ezezagunenean, eta bai-nugelatik bueltatu nintzenean lo aurkitu nuen Antton,arnasa pausatu batean amildua, historiarik gabeko hu-tsune lokartuan, ohean sartu eta arreta osoz hartu nuenarnasa, ez nuen Antton esnatu nahi eta ezin nuen lo-rik hartu, musu eman nion aurpegian bere amets sa-konetik beroaren laztana zela pentsatzeko moduan,ezin nuen lorik hartu halakoxea baitzen nire barnekoasaldura.

43

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 43

Page 40: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Gertatzen zaizu borondate onenez esandako hitzbaikorra zure aurkako ezpatarik zorrotzena bilakatzea.Gertatzen zaizu, zeren nahi duen guztia esaten due-nak nahi ez dituenak entzuten omen ditu. Zorigaitzakzure barnea handitu eta jainkotu egiten du, egia da,baina hortaz arduratzeko denbora asko behar izatenduzu, hasieran mundua iluna zaizu, eskergaitza, ez ze-nuke sekula eguzkiaren berorik sentitu nahi, ez ze-nuke nahi horrelakorik sentitu, baina gero, eguzkiaksarritan berotu zaituenean, zorigaitzaren arrastoa ira-gana izaten da eta zuk barne-barnetik eskertzen duzueguzkiaren beroa, une bakoitzak du bere unea, bainabeste ezein uneren jabetasunik ez zaio egokitzen eta,horregatik, Anttonen arnasa geldia entzuten nuen gauhartan, nire pentsamendu korapilatuak askatu nahinituen eta nire gorputza osorik eskaini baina une hu-ra iraganean galdua zela erabaki nuen.

Erabaki egin nuen nahiz nire sentimenduek bes-terik agintzen zidaten. Beti duzu itxaropenaren arras-to bat hautsitako lokarriak ez duela hausturarik pen-tsatzeko. Beti duzu hautsi duzuna ametsetan hautsiduzula pentsatzeko arrazoia eta justifikazioa. Bainaegunak pasatzen dira eta gero eta min gutxiago ema-ten dizu hausturak. Oroitzen zaren neurrian eta oroi-menaren sareetan erortzen zaren neurrian bakarriksegitzen du hausturak min ematen, lorik gabeko gauakeskaintzen.

Eta ez nuen lorik egin, musu eman nion aurpegian,ez zen mugitu, eta hotza sentitu nuen ezpainetan.

44

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 44

Page 41: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

iv

Urteak dira doinu hura entzun genuela. Melodia osoa bu-ruan dugu baina ez dugu nota batzuk besterik kantatzenasmatzen. Urteak dira, bai, doinua entzun genuela bai-na behin eta berriro inguratzen zaizu doinua ordukousain berdinak, antzeko dastapen, argi eta imajinak erre-pikatzen zaizkizunean. Ez dira, noski, une berdinak bai-na bai estaldura berdineko bizipen zehatzak.Eta beldurrak harrapatzen zaitu horrelakoetan.

—nora joko dugu? Salamanca ala Valladolid aldera?–galdetu zuen Ferminek neska gazte batek kafesneazerbitzatzen zien bitartean.

Ez zuen erantzunik jaso.—Bale, orduan nire kontu uzten duzue erabakia.—Jar gaitezen etxerako bidean –ebaki zuen lehor

Anttonek.—Baina... horretarako okertu al ginen atzo Avila

aldera? Non geratzen dira zoko hauek ezagutzeko as-moak?

Mayak ez zuen ahorik ireki. Kafesnea zurrutadaluze batean irentsi eta zigarro bat piztu zuen. Hama-rrak ingurua zen eta eguzki-printza emankorrenek ar-gitasun osoz estalia zuten jangela.

—Zer deritzozu, Maya? –galdetu zuen Ferminek,hoztasun haren arrazoiak zeintzuk ote ziren pentsa-tzen zuen bitartean.

—Zer?

45

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 45

Page 42: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Norantz joko dugun galdetzen dut.—Goazen Donostiara –erantzun zuen Mayak.Fermin berriketarako gogoarekin zegoen, lo ongi

eginak izaten duen bizitasunarekin sentitzen zen goizhartan, baina ez zekien nondik jo, nondik hariari tenkegin. Ez zen isiltasuna apurtzera ausartzen Mayari be-giratu zionean, irribarre tristea nabarmendu zuen ha-ren ezpainetan.

—Beno, nahi duzuen bezala –gosaria zerbitzatuzien neskari deitu eta kontua eskatu zuen. Antton man-telarekin ari zen jolasten mantelaren laukiak bere be-hatz lodiez estalirik. Ez zuen denbora guztian mahai-tik begirik jaso.

Larunbata zen. Ez ziren hogeita lau ordu Anttonkartzelatik irten zenetik. Autoan sartu zirenean trafi-ko asko izango zutela pentsatu zuen Ferminek. Mapabat hartu eta zein bide hautatu galdetzen hasi zen. An-tton eta Mayak ez zuten, nonbait, ezer erabakitzekoez asmorik ez gogorik.

—Valladolidetik pasatu beharra daukagu –esanzuen–. Atzerako bidea egin beharko dugu Villacastine-raino. Gero, handik gora, ehun kilometro inguru gera-tzen zaizkigu Valladolidera. Ferminen hitz egiteko mo-dua erantzunen bat espero duenarena zen.

—Han bermut bana hartuz erabakiko dugu aurre-ra jarraitu ala bertan bazkaltzen geratu.

Ez zuen erantzunik eta Fermin aspertzen hasia ze-goen, nola ez naiz, ba, aspertuko?, ez diote elkarri hi-tzik esan, nik ez dakit zer gertatzen zaien, baina dei-tu nindutenean hiruzpalau egun elkarrekin pasatzekodeitu ninduten, horretarakoxe eskatu nuen jai lante-

46

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 46

Page 43: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

gian, zertarako eta goazen etxerantz entzuteko, bihauen artean betiko upeletik sagardoa, bizitzan denaulergaitza da eta hala gertatuko da hiltzen garen arte,hori ulertzera iristen naiz, baina bi hauekin bizitza as-koz ere ulergaitzagoa dela deritzat, baina, baina, norkulertzen du hauen atzo gaueko begiraden irribarreaeta oraingoen hotza, larrua jotzeko hainbat misteriobeharko balitz, jo eta kito, aurrenekoak izango bazi-nate bezala.

� � �

Gaua honelakoetan gertatzen den modura igaro nueladeritzat. Loak hartu ninduen eta kito. Kito zeren loa-rekin batera ezin nintzela lehertu baina bertan beheralehertuko nintzela amestu bainuen, usadioaren usai-nak ez du prudentziarekin zerikusirik loak hartzen zai-tuenean eta pijamaren galtzak bustirik topatzen ditu-zunean, musuzapi baten neurrian kabitzen da zureirrikaren zarata, zure sentimenaren harmaila gorena,ez da konplikatua, ez, aski duzu amets bat, amets ho-rretan jira erotiko batek lokarturik harrapatzen zaitu,odola zainetan duzu irakiten, zurrunbilo beroa, gor-putz osoa zure behatzetan bildu nahi zenuke pospolokaxa bat zure esku ahurrean hartzen duzun errazta-sun berberaz, isurgaia gai da oraindik baina haren be-roak bultzatzen zaitu osoki ematera, behatzak isur-gaian kizkurtzera, amets bat da, noski, baina benetanbizi duzun ametsa eta benetan bizi nahi zenukeen ame-tsa, ongi da, sinesten duzu miresten duzuna, mirestenduzu zure ardatza, miresten duzu zure ardatzaren be-

47

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 47

Page 44: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

roa mekanika harrigarri eta maitagarria zaizula, me-kanika eta haren mekanismo biguna, hamabi urte ni-tuenean pixa egiten nuela sinetsarazi nahi zidan amak,baina egunez, tankera hartako pixa egin nahi izatennuen, eta ardatzaren azala erretiratzen ahalegintzennintzen baina mingarria zitzaidan azalaren kontu hu-ra eta tankera hartako pixa egitera iristea eta ametsabeti errealitatea baino sakonagoa eta zuzenagoa deladeritzat orain ere, ametsa baita justifikatzen gaituenbiziune bakarra ere, sei hilabete hala moduzko pasatudituzu kartzelan baina orain amets bat izan delako us-tetan zaude eta hor tronpatzen zaizu, Antton barka...

—Zer?—Leihoa irekiko al duzu mesedez?Hor tronpatzen zaizu sublimazioa, Mayak esan be-

zala leihoa ireki behar baita.

Autoak kirrink egin zuen semaforoaren aurrean etakolpe batean geratu zen.

—Ezker aldera hartzen baduzu Salamanca alderazoaz, e?

—Bejondeizula, Maya, bide hau guztia Salaman-cara bueltatzeko egin dugula iruditzen al zaizu?

Mayak ez zion erantzun.—Bazkalduko al dugu han ikusten den jatetxe har-

tan? –galdetu zuen Ferminek. Kale estu bat zen etaautoz betea zegoen. Semaforoa aldatu zenean, Fer-minek autoari jira gogor bat eman eta jatetxe alderaabiatu zen adiskideen baietzaren zain egon gabe. Ka-

48

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 48

Page 45: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

le guztia pasatu behar izan zuen aparkaleku bat aur-kitu arte.

Mahai luze batean eseri ziren eta etxeko karta es-katu zuten. Ez zegoen aukera handirik. Zopa bana etaharagia eskatu zuten hirurek. Haragia ia gordinik ze-goen eta Mayak ez zuen erdirik ere jan. Bi mutilek, or-dea, berehala amaitu zuten aurrean zuten guztia. Ar-doak eztarria kiskaltzen zuen eta beroa zegoen.Ferminek beste botila bat eskatu zuen baina ekarri zie-tena aurrekoaren antzekoa zen.

Kafearen ondoren zigarro bat piztu nuen, keinu me-kaniko bat da zigarroarena, ez zaude lasai, zerbaiteklotzen zaitu eta patrikan hasten zara miatzen ea ziga-rrorik baduzun, keinu mekanikoak lasaitu egiten zai-tu, autodefentsaren mekanismoa martxan hasten dakearekin batera, eta gaur goizean jangelara jaitsi nai-zenean, Anttoni eskaini diodan egunona sei hilabeteluze hauetan intuitu ditudan guztiak baino gehiagointuitu dizkiot bere erantzun hotzari, orain kafearenazukrea nahasten ari den honetan begiak tinko ditukatiluan, horrelaxe egongo litzateke ordubete luzean,badu horretarako baino gehiagorako ausardiarik, ezdio oraindik hitz erdi bat zuzendu Mayari eta buelta-txo bat emango al dugu autoan sartu baino lehen? esandu eta axolarik ez didala erantzun diot, baina, egiaesan, galdera Mayari zuzendua zen, eta orain pena dutnik erantzuna, galdera Mayari zuzendu dio nahiz be-giak ez dituen bere katilutik altxatu, begiak ez ditu al-

49

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 49

Page 46: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

txatu baina ahotsaren tonoa Mayari zuzendua zen, ezdut zalantzarik, jiratu eta uniformitate baikor batezmodulatzen du tonoa Mayari zuzentzen zaionean, bes-tela ahotsa ez du gauza aparta, normala da, baina ba-du zerbait berezia Mayari hitz egiten dionean, jiratuegiten da bai, ahotsari azala, forroa, estaldura erantsi-ko balio bezala, niri ez dit horrela hitz egin, eta jira ho-ri inoiz baino garbiagoa antzeman diot gaur, Maya ereohartu da bere begiak jaso baititu eta gero Anttoni be-giratu dio baina nire erantzuna azkarragoa izan da etapena dut, orain, garaiz ez konturatuaz, jakin nahi nu-ke zein bide hartuko zukeen hariaren etendurak nireordez Mayak erantzun izan balio, agian jakingo nu-keen, hitz erdika bederen, gauean gertatu zaiena, ger-tatua asmatzen oso zaila ez bazait ere, baina ez zaitanekdota interesatzen zeren argi baitago oheak ez di-tuela ase, anekdotak ez dit axolarik bakoitzaren anek-dotarekiko harrerak baizik, behin baino gehiagotanesan diot Mayari Maya, Antton zuloz beteriko ontzi batda, beno ez diot hitz horiekin esan baina ideia hori adie-razi nahi izan diot, eta ez dut uste inoiz ulertu didanik,jakina da zuloz beteriko ontzi bati ura jarioan irtetenzaiola, baina inoiz ez dakizu zein zulotatik irteten denur gehiena, eta Anttonen arazoa ere horixe da, berakere ez dakiela zein duen jario handieneko zuloa, baina,tira, Mayak erantzun izan balio, orain izango nuke zerpentsatua, baina zoaz orain Donostiaraino zamatsu zai-zun isilune bortitz honetan.

50

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 50

Page 47: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Bueltatxo bat emango al dugu autoan sartu baino le-hen? –galdetu zuen Anttonek bigarren kafea hartu zu-tenean.

—Ez dira hirurak besterik. Lauretan irtenda ere ha-marretarako Donostian gara –erantzun zion Ferminek.

Mayak begiak jaso zituen mahaitik. Poltsa hartueta mahaitik jaiki zen.

—Komunera noa. Berehala nator.Ferminek dirua atera eta kontua ordaindu zuen.—Ezagutzen al duk hiria? –galdetu zuen Anttonek.—Ez asko, baina berdin duk. Hiri guztiak berdinak

dituk pasadizorakoan.—Hi, Fermin, haserre baldin bahago, barka, baina

gorde hitzak ironiak beste baterako.—Baina...Maya komunetik bueltatua zen Anttonek azken hi-

tzak bota zituenean. Ez entzunarena egin zuen bainagogaikarria zitzaion egoera, zeren ongi bainekien egunhartako hitz guztiak ironikoak zitzaizkiola Anttoni, ezdu inoiz onartuko munduaren ardatza bera ez denik,pertsekuzioaren konplexua ez da gauza arraro bat, de-nok dugu pertsekuzioaren konplexutxoa barnean sar-tuta, eta gaur Anttonek errudun topatzen du bere bu-rua, haren ustetan, gure hitz bakoitza, gure mugimendueta keinu bakoitza ez da bere erruaren salaketa beste-rik, bueltatxo bat ematera gonbidatu gaitu eta ez Fer-minek ez nik adieraziko diogu aurkakorik, baina buel-tatxoak ez du haren barrena lanbroagotu besterik egingo.

51

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 51

Page 48: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Ba al duzue Venenosen berririk? –galdetu zuen An-ttonek.

—Hura hire zain zegok –erantzun zion Ferminek.Bazkalaurretik aski lasaia zegoen kalea autoz eta bu-rrundaraz bete zen. Oihuka hitz egin behar zuten.

—Nire zain?—Hombre!—Hi, hi, gauza bat duk erruak nire bizkar botatzea

eta horregatik sei hilabete zuloan pasatu behar izateaeta beste bat adiskide batek hombre! lasai asko bota-tzea.

—Nahi baduk ez diagu auzia gehiago aipatuko bai-na errementaria ez duk tontoa.

� � �

«Lo cierto es que todo puede hacerse, aunque cuesteun infinito cuidado», irakurri nion behin Nerudari,hombre! erantzun dit Ferminek, hitz bakar batean di-tuen aurreiritzi eta uste guztiak agerian azalduz, hitzbakar baten mugarik gabeko esanahia, eta ez dut har-taz hitz egin nahi, ez diot ezer esango, badakit nire in-guru guztiak imajinatzen duela gertaturiko guztia, bai-na imajinazio soilean geratuko da eta denborak ereborratuko du imajinazioan geratzen den uste bakoi-tza eta osoa, denbora behar da, badakit, eta haserreerantzun diot Fermini, me estás tocando los güevosesaten zidan funtzionarioak haren lanaz zerbait gal-detzen nionean, y esto te satisface?, ez horrela, noski,modu disimulatuago batean, eta me estás tocando losgüevos erantzuten zidan, Maya denda bateko erakus-

52

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 52

Page 49: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

leihoan ikusi dut zerbaiti begira, dirua eskatu diot Fer-mini Maya konturatu gabe, dendan sartu eta pakete-txo batekin irten naiz, o, Antton, eta paketea ireki du,eta ireki dudanean nire gustuak ezagutzen dituzulaoroitu naiz, portzelanazko irudi hau nire oheburukoapalean ipiniko dut, ez, ez diot berari esango, gaur ezbehintzat, nire oheburuko apalean ipiniko dut bestepitxiekin batera, eskerrik asko Antton, Ferminek ezzion bota diona esan behar, ahaztez gerotan geuk la-gundu beharko diogu, lagatzen badigu behintzat, Ve-nenos izena entzun dudanarekin batera zirrara batekkorritu du nire bizkarrezurra, ez zion auzia aipatu ereegin behar, eta gaur gutxiago, Fermin, bale, erremen-tariaren horrek ez zuen batere graziarik, ez zaizu ho-rrela irudituko, Maya, eta hanka sartu dut agian, bai-na beste tipo honek zezenari adarretatik eusten ezbadio jainkoak konfesaturik topa gaitzala, errealitateaez baita ezkutatzen guk hala nahi dugulako, Venenosbizirik dago eta hain bizirik gainera, zuk ere, Maya, ba-dakizu zerbait horretaz, ala ahaztu egin zaizu, Vene-nos bizirik dago eta izango dugu, duzue haren berri-rik, alferrik da, bizitzak aurrera jarraitzen du eta ezditu liluramenduen hutsuneak barkatzen, a, baina, de-na dela, nigatik izan dezagun festa bakean, mutu batnaiz, bai, mutu bat eta ez didazue hitzik entzungo, ba-daukat bai, Donostiara iristeko gogorik...!

53

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 53

Page 50: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

v

Beldurrak eragiten zaituenean, hankak daldarakahasten zaizkizu, burua inoiz baino argiagoa senti-tzen duzu baina gorputzak ez dizu erantzuten eta,orduan, denbora noiz pasatuko geratzen zara. Ez du-zu beste erremediorik.

antton, bulebarreko bide zabala pasatu, eta Okendokalerantz abiatu zen. Egurrezko ate ilun eta luze ba-ten aurrean geratu zen. Pakete txiki bat zeraman, pe-riodiku-orriez bildurik. Atearen eta hormaren artekotriangelu ilunean laga zuen paketea.

Berrogei bat metrotara zegoen autobusaren gelto-kira zuzendu zituen bere pauso urduriak. Tiketa or-daindu zuenean, erlojuari begiratu zion. «Gutxi faltaduk». Burrundara ikaragarri eta lehor bat entzun etajendea korrika ikusi zuen.

Autobusa ez zen txoferrak zer gertatu ote zen ja-kin artean abiatu.

—Bonba. Polizia bat bizi omen da hor. Jendeak ezdaki gauza garbirik. Goazen! –bata bestearen atzetikkorapilatzen zituen hitzak. Azkeneko hitzak konpli-kaziorik nahi ez duenaren beldur usaina zeraman.

54

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 54

Page 51: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Eskerrik asko, Antton –eta paketea ireki zuen Ma-yak–. Hara, ez zaizkizu nire gustuak ahaztu. Ile-mo-tots luzeko portzelanazko neskatxa iruten ari zen.

—Beno, beno, ez dizkidazu eskerrak niri bakarrikeman behar, e Fermin?

Ferminek barre egin zuen. Ahazturik zuen, non-bait, unetxo bat lehenago izandako hitz-etendura.

—El Banco de Vizcaya está satisfecho de poder ayu-darle. Contribuimos al bienestar de los ciudadanos.

—Borobila irten zaizu –erantzun zion umoretsuMayak–. Eslogan hori erabiltzen al dute Banco de Viz-cayakoek?

—Ez dakit baina, hala ez bada, kontratatu egingonaute agian.

Bi hilabete zeramatzaten huelgan Peritoseko eskolan.Egoerak ez zuen irtenbiderik eta ekintza eraginkorre-tara pasatu beharra zegoen. Hala esaten zuten asan-bladetan. Inor ez zen metodo eraginkor haietaz adosjartzen baina dokumenturen bat idaztea erabaki zu-ten.

—Hi, Antton, hik esku ona duk idazte gauza ho-rietarako –bota zuen ordezkariak.

«Tipo hori jendea konplikatu nahian zebilek beti»pentsatu zuen Anttonek ikaskide guztien begiak beregainean sentitzen zituen bitartean.

—Zer esateko? –erantzun zuen ahots itzali batezAnttonek, adore handirik gabe.

—Badakik –ordezkariak bere behatz luzeena zu-zendu zion– folloiaren historiaren historia eta arra-

55

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 55

Page 52: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

zoiak. Labur eta zorrotz. Ez diagu betiko babokerietanibiltzearekin ezer irabazten.

Ikaskide bat sartu zen une hartan gelan. Denek na-baritu zioten beldurra:

—Poliziak eskola guztia inguratu dik!Leiho zabaletara inguratu ziren. Jeep pare bat ikus-

ten ziren kalean. Iritzi guztiak pilatu ziren hasieran,ulertu ezin zen burrundara ozen batean. Gero , deiada-rrak itzaltzen hasi zirenarekin batera, ordezkariak no-labaiteko isiltasuna lortu zuenean, hiruzpalau iritzi des-berdin agertu ziren. Batzuk asanbladari jarraitu nahizioten, baina ikasle ugari zen egoera hari irtenbiderikeman nahi ziona. Azkenean, talde ttikitan banatu etaeskolatik pixkanaka irteten hastea erabaki zuten.

Lehen taldea irten zenean, ez ziren bost besterik,poliziak ez zuen parterik hartu. Orduantxe lasaitu zi-ren animoak.

Anttoni ordezkariaren taldean irtetea egokitu zitzaion.Kalera irten zirenean, bakoitzak bide bat hartu zuen, era-baki bezala. Baina ordezkaria Anttonen parean jarri zeneta biak batera pasatu ziren poliziaren aurretik.

Urrutiratu zirenean, eta oraindik beldurraren arras-toa erantzi ez zutenean, ordezkariak esan zion Anttoni:

—Badakik: Bihar bertan behar diagu dokumentuhori.

—Harritzekoa! –erantzun zion Anttonek ordezka-riari, honen hitzak entzun ez balitu bezala–. Ez zigu-tek karnetik eskatu.

Agurtu zirenean, hurrengo egunerako ez zutela hi-tzordurik egin pentsatu zuen Anttonek, eta pentsa-mendu horrek lasaitu zuen.

56

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 56

Page 53: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

� � �

Hurrengo egunean ohean zegoen oraindik, ama gelansartu eta esnatu zuenean:

—Antton, telefonoa zuretzat. Peritoseko lagun batdela esan dit. Benga, mugi zaitez, zain daukazu tele-fonoan eta!

Haserre jaiki zen. Telefonoa hartu zuenean ongizekien nor zuen telefonoaren beste aldean.

—Hi, Andoni nauk, bai, ordezkaria.Anttonek ez zion berehala erantzun; bere barne

guztia irauli zitzaion ahotsa ezagutu zuenean. «Zerduk?» hotz batez erantzun zion.

—Dokumentuarena.—...—Hemendik ordubetera bilduko gaituk.Antton ez zen ezezkoa ematera ausartu, nahiz zu-

rrunbiloaren lehen jira iruditzen zitzaion dei hura. Mi-la aitzakia etorri zitzaizkion burura ezezkoa ematekobaina hitz labur batean agertu zuen bere ausardiarikeza:

—Non?—Hemendik ordubetera, Buen Pastor parean. Bai,

liburu dendako erakusleihoari begira egongo nauk hi-re zain.

Telefonoa utzi zuenean, nahigabea eta ezinegonajabetu zitzaizkion.

—Nor zen? –galdetu zion amak.—Peritoseko adiskide bat. Esan dizu berak.

57

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 57

Page 54: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Amak ez zion beste galderarik egin eta kafesne ka-tilukada bat atera zion mahaira.

Ferminek ez dit mesede handirik egin hau guztia gogo-ra ekarri didanean. Valladolideko hiri honetan urrutie-giak zaizkit oroimenak, baina, hala ere, ongi gogoratzenditut bi egun haiek, poliziarenak baino amorru gehiagoeman zidan telefonoarenak, sare bat atzematen nuen or-dezkariaren hitzetan, amua zorrotzegia da eta ez da inoizdenbora baino lehen erakutsi behar, sarea, ordea, zaba-la da eta beldurra badiozu ere ongi kabitzen zarela pen-tsatzen duzu, zerbait arriskatu behar da, hala esan ze-nion zeure buruari, hemezortzi urtetako zeure buruari,beldur diozu adiskide baten komentarioari, kaka jariohago, egia zen baina zergatik esan behar zuen horrela-korik, adiskide baten komentarioak defentsiban ipin-tzen zaitu eta ez duzu hurrengo batean zulo berdineanerori nahi, ez duzu kakaren usainik zabaldu nahi, etaberdin jarraitzen duzu, kaka jario, baina saiatzen zara,bai, agoantatzen eta usainak ongi gordetzen, ez, ez du-zu inork iradoki gabeko pausorik emango, ez duzu zeu-re burua tontotzat jotzen, baina zertxobait iradokiz ge-ro, adiskide hartaz oroitzen zara eta ez zenuke sekulabeste halakorik entzun nahi, bale, nora joan behar da?,erantzuten duzu, arrazonamenduak eta justifikazioakgero pilatzen dira, niri hala gertatu zitzaidan behintzat,ez dut beste inor juzgatuko, dena den, eta gauza guztiengainetik, kaka usainik gehiago ez, jaunok, hala erabakinuen egun haietan.

58

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 58

Page 55: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

� � �

—Egunon!Ordezkaria ez zen bueltatu; erakusleihoari begira

jarraitu zuen. Ongi ikus zezakeen Anttonen aurpegiakristalean.

—Egin al duk zerbait?—Beno, eskema ttiki bat.—Goazen!Anttonen aurpegira begiratu gabe jiratu zen or-

dezkaria eta Parte Zahar aldera jo zuen. Ez zuten hitzerdirik esan Parte Zaharrera iritsi ziren arte.

Fermin Kalbeton kalera iritsi zirenean ebaki zuenAndonik isiltasuna:

—Ikusten al duk ezkaratz hura? Ni sartuk o nauklehendabizi. Joan hadi buelta bat ematera eta hemen-dik hamar minututara-edo jo ezak lehen pisuan da-goen ate bakarra.

Antton konturatu zenerako Andoni galdua zen ez-karatzaren ilunpean. Agindu bezala jokatu zuen An-ttonek, nahiz ez zuen gauza handirik ulertzen. Taber-na batean sartu eta kafea eskatu zuen. Hamar minutupasatu zirela iduritu zitzaionean, kafea ordaindu etaezkaratzean sartu zen.

Atea jo zuenean, ordezkariaz gain beste norbaitgehiago ere bazegoela pisu hartan pentsatu zuen.

59

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 59

Page 56: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

Bost kanpaikada azkar entzun ziren, bata bestearenatzetik, isilunerik ez zutela ziruditen tartetxoetan.

—Oso berandu da! –esan zuen Mayak.—Hemen, zorionez, inork ez du presa handirik

–ebaki zion Ferminek aurrean zuen zerbeza eztarrira-tzen zuen bitartean–. Eta hala hobe. Nik, behintzat, ezdut inorako presarik.

—Jode, bejondeiala –erantzun zion txantxetan An-ttonek– ezta nire hauek San Agustinen aitorkizunakizango balira ere!

—Beno, beno, ez duk hainbesteraino. Gure heroia-ren ustetan ez dago munduan berea baino historia mi-resgarriagorik. Kontatzen ari haizen historiak ezagu-tzen ez baditugu ere, imajinatzen ditiagu eta ongiimajinatu ere. Maya, oroitzen al zara zein babo aurpe-gia zeukan gure heroi honek huelga garaian?

Barre egin zuten hirurek. Antton alaiago zegoen,agian ez zen hain komunikatibo egon kartzelatik ir-ten zenetik eta hirurei nabaritzen zitzaien aldaketa.

Anttonek amaitua zuen bere zerbeza eta zurruta-da bat eman zion Ferminenari.

� � �

Anttonek prestaturiko eskema eta puntuak aztertu zi-tuzten ordezkariaren eta harekin zeuden Peritosetakobeste bi mutilen artean.

—Zenbat denbora kostako zaik horri guztiari for-ma egoki bat ematea? –galdetu zion ordezkariak.

60

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 60

Page 57: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Egoki ala ez, zuek esango duzue gero, baino as-ki diat ordu erdi bat –papera eta boligraf o bat hartuzituen Anttonek–. Folio batekin aski duk, ezta?

—Bai, noski. Ez gaituk multikopian liburuak bo-tatzen hasiko –beste bi lagunek barre egin zuten, An-tto nek gela guztia begiratzen zuen bitartean multiko-pia bat non ikusiko.

—Zertarako duzue dokumentua?—Ez ahal diagu etxean gordetzeko izango –ebaki

zion ordezkariak–. Hago lasai. Hik idatzi eta gure es-ku dokumentuarekin zer egiten dugun.

� � �

—Ez nian ordu laurden bat igaro, nahiz ideiak txu-kuntzea zaila zitzaidan. Otra cerveza, por favor –es-katu zion mahai aurretik pasatu zen zerbitzariari–.Zuek nahi al duzue zerbait gehiago?

—Beste bat nik ere –erantzun zion Ferminek.—¡Que sean dos!Mayak ezin zuen sinetsi Anttonen aldaketa azka-

rra, eta harriturik zegoen elkarrizketa hartaz. Antto-nek ez zion inoiz modu hartan hitz egin eta zerbaitgaldetzen zion bakoitzean, Anttonek ez entzunarenaeginez erantzuten zion.

—Lehen egun haietaz gogoratzen haizela esan duk,ez, Fermin?

—Bai ederki asko.

61

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 61

Page 58: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

—Ez diat uste. Asanbladaren egunean presentatuhidan Maya eta ez zarete asko oroitu.

—Egun hartan presentatu al nian? A, koño, a zeokurrentzia nirea!

Seiak ziren autoan sartu zirenean. La Brújulara iri-tsi arte ez zirela geratuko erabaki zuten.

—Eta bertan afalduko bagenu? –esan zuen Fer-minek autoa arrankatzen zuen bitartean.

� � �

Demontres, hau duk hau aldaketa!, ez dakit katxon-deoa den ala bere buruari adarra jotzen ari zaion, gaurezingo nauk ezertaz harritu, Antton, orain hire begiakberriro basoan pausatu dituk eta historiari jarraitukohatzaio, historia sinplea, datuak eta oroimen aski gar-bia, baina ez haiz ohartzen eta ez ohartuko ere, ez hin-tzela bakarrik, hire historiaren jiran baginela jendegehiago ere, pazientzia, pazientzia ikaragarria behar-ko duk ikasgai hau ikasteko, lehendabizi heure buruahustu behar duk, seko hustu, lanetik etxeratzerakoanbaso bat ardo husten den bezalaxe, seko hustu burua,eta hurrengo pausoa, akabo!, erabakiak hartzen hasibehar, baina burua hustu ondoren, bestela erabakiakbiziaturik baitaude, eta erabaki bakoitza neurtu eginbeharko duk, ez, ez pentsa gau guztia horretan pen-tsatzen igaro behar denik, hartu behar diren eraba-kietarako aski duk une bat, zigarroa pizten ari haize-nean, autobuseko tiketa hartzen duanean, sudurrean

62

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 62

Page 59: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

hazkura sentitzen duanean, aski duk horrelako egu-neroko une normal eta ezkutatu bat erabaki bat har-tzeko, gau guztia erabakiren bat hartzeko pasatzea ton-toa duk alde batetatik eta alferrikakoa bestetik, zerengau guztia igaro ondoren ere zigarroa pizteko uneanhartuko hukeen erabaki berbera hartuko baituk, etahori duk zailena ulertzen, zuei arazo-aurpegia ipintzenzaizue berehala zerbaitetan hasten zareten bezain las-ter, cara-de-problema deitzen ziotek, kalean bahoa etahorrelako aurpegi batekin topatzen haiz, hau ere ikas-toleroa pentsatzen duk, ikastoleroa beste gauza guztiensinbolo bezala, ikastoleroa, cara-de-problema, erabakibat hartzeko aski dut zigarroa pizteko behar den unea,cara-de-problemaren angustia jasanezina, noski, nolaez, gau guztia erabaki bat hartzeko igaro ondoren, ca-ra-de-problema, cara-de-angustia eta cara-de-estúpido,gaua beste zerbaitetarako sortu zian jainkoak, lo egi-teko gutxienez eta gainerantzekoak gertatzen bazaiz-kik, orduan eta hobe, baina ez erabaki bat hartzeko,arranopola!, erabakiak hartzeko gaua?, eta urte asko-ren ondoren oraintxe ikusi diat, Antton, lehendabizi-ko aldiz cara-de-problemarik gabeko aurpegia, zerbezabaten inguruan, bai eta zer?, Valladoliden eta hik zeruste duk, Valladoliden ez dagoela cara-de-problemarik?,hori bakarrik gertatu behar zitzaian, Valladoliden hus-tu behar huen burua, bale, orain jarrai iezaiok histo-riari, eta historian jarraituko natzaio, bai, nahiz denakez ditudan esango, arinagoa sentitzen naiz, zama as-tun bat gainetik kendu duzunean bezala, otarrekadabat egur ganbarara igo behar duzu, otarrekada astu-na, lau pisu dituzu igotzeko, eta, halako batean, ota-

63

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 63

Page 60: hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11 ... · Azkenik, euskara batuak azken urteetan izan duen bultzada dela medio, ipuinak zuzentzeko aukera aztertu behar izan

rrea hustu duzunean, arinagoa sentitzen zara eta ezduzu uste otarrea hartu baino lehen arinago zinenik,ez, ez da zerbezarena nahiz zerbezak ere lagunduk odidan, alafede!, sei hilabete alkoholik probatu gabe,esango didazue, baina hiruzpalau zerbezaren gora-beherak ez du nik orain sentitzen dudana eskaintzen,me trae un paquete de ducados?, bazen kartzelan ko-mun bat etxetik toalla bat alkoholetan bustirik ekar-tzen ziotena, gero toalla bihurtzen zuenean litro bat-edo alkohol gordetzen zuen bere zieg an, urarekinnahasteko, edaten zuen, bai, alkohola ere hutsik. A dei-tzen genion, nola ba A.A. deitu anonimoa ez zenari,eta hiruzpalau zerbezaren gorabeherak ez nau egoerahonetara ekarri, jarraituko natzaio historiari, bai, nahizdenak ez ditudan gogoratzen eta gogoratzen ditudanzenbait kontatu nahi ez ditudan, kolpean gertatu da,Maya erakusleihoaren aurrean zegoen, eta portzela-nazko irudi hura ikusi dut, gustatuko zaio Mayari pen-tsatu dut, beno, ez dut asko pentsatu, zigarro bat piz-ten duzun momentuko erabakia, eta konturatzerakokalean nengoen berriro portzelanazko irudiarekin, go-goratzen ditut oraindik ere zure gustuak, Maya.

64

hagin mina barrukoa-reed:hagin mina barrukoa-1 15/01/09 11:55 Página 64