haberen 4.maila ikastaroa

1
4. MAILA MOODLE ikastaroa 1 EUSKALDUNTZEAREN 4. MAILAKO ON-LINE IKASTAROA HELBURUAK: Euskalduntzearen 4. maila izatea Edozein ekintza komunikatibo egiten gaitzea Hizkuntza erabiltzaile estrategikoa bilakatzea EDUKIAK: Soziolinguistikoak: testu generoa eta testuingurua Testualak: testu-arkitektura Estrategikoak: elementuen erabilera estrategikoa Linguistikoak edo gramatikalak IRIZPIDE METODOLOGIKOAK: On-line izaera dela eta, batez ere, idatzizkoa landuko da. Dena den, ahozkoa ere aintzat hartuko da. Gaika antolatuko da lana. Gai bakoitzean hainbat edukiri erreparatuko zaio. Sortze lana ezinbestekoa izango da, edukion erabilera aztertzeko. Parte-hartzea eta elkarreragina bultzatuko da. Ikuspegi bertikala (irakasle ikasle) bainoago, horizontala (ikasle irakasle ikasle) bilatuko da. EBALUAZIOA: Ebaluazio diagnostikoa. Ikasleen behar eta gabeziak detektatzeko. Ikastaroarekiko egokitasuna aztertuko da, eta ikasle bakoitzaren behar bereziei erreparatuko zaie. Ebaluazio etengabea. Landu diren edukien arabera aztertuko dira sortze lanak eta, unean-unean antzemandako beharren arabera, programazioa moldatuko da, hala behar izanez gero. Ikasleek gauzatu beharreko PROIEKTUAri erreparatuko zaio ikasleen hobekuntza aztertzeko. Ebaluazio sumatiboa. Ezinbestekoa izango da ikastaroa gainditzea, HABEren azterketara aurkeztu ahal izateko. Ebaluazio sumatiboaren ardatza PROIEKTUA izango da. Proiektu horrek 4. mailaren adierazgarri izan beharko du. Era berean, bestelako lanak eta jarrerak ere aintzat hartuko dira azken ebaluazio txostenean.

Upload: jaione-barandiaran-barandiaran

Post on 03-Aug-2015

131 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Haberen 4.maila ikastaroa

4. MAILA MOODLE ikastaroa

1

EUSKALDUNTZEAREN 4. MAILAKO ON-LINE IKASTAROA

HELBURUAK:

• Euskalduntzearen 4. maila izatea

• Edozein ekintza komunikatibo egiten gaitzea

• Hizkuntza erabiltzaile estrategikoa bilakatzea

EDUKIAK:

• Soziolinguistikoak: testu generoa eta testuingurua

• Testualak: testu-arkitektura

• Estrategikoak: elementuen erabilera estrategikoa

• Linguistikoak edo gramatikalak

IRIZPIDE METODOLOGIKOAK:

• On-line izaera dela eta, batez ere, idatzizkoa landuko da. Dena den, ahozkoa

ere aintzat hartuko da.

• Gaika antolatuko da lana. Gai bakoitzean hainbat edukiri erreparatuko zaio.

Sortze lana ezinbestekoa izango da, edukion erabilera aztertzeko.

• Parte-hartzea eta elkarreragina bultzatuko da. Ikuspegi bertikala (irakasle →

ikasle) bainoago, horizontala (ikasle ↔ irakasle ↔ ikasle) bilatuko da.

EBALUAZIOA:

• Ebaluazio diagnostikoa. Ikasleen behar eta gabeziak detektatzeko.

Ikastaroarekiko egokitasuna aztertuko da, eta ikasle bakoitzaren behar bereziei

erreparatuko zaie.

• Ebaluazio etengabea. Landu diren edukien arabera aztertuko dira sortze lanak

eta, unean-unean antzemandako beharren arabera, programazioa moldatuko

da, hala behar izanez gero. Ikasleek gauzatu beharreko PROIEKTUAri

erreparatuko zaio ikasleen hobekuntza aztertzeko.

• Ebaluazio sumatiboa. Ezinbestekoa izango da ikastaroa gainditzea, HABEren

azterketara aurkeztu ahal izateko. Ebaluazio sumatiboaren ardatza

PROIEKTUA izango da. Proiektu horrek 4. mailaren adierazgarri izan beharko

du. Era berean, bestelako lanak eta jarrerak ere aintzat hartuko dira azken

ebaluazio txostenean.