gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)

1
ELBIRA ZIPITRIA IKASTETXEA Txillardegi, 14 20108 Obaba Tf: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 Obaban, 2014ko abenduaren 12an Alkate hori:: Mendialdea IPIko zuzendaria naizen honek eta ikastetxea hau osatzen ditugun partaide guztien izenean zera azaldu nahi dizut: Dakizun bezala ikastetxe honek erabiltzen duen Haur eta Lehen Hezkuntzarako egoitzan, Txillardegi, 14 kalean kokatua dagoena, hain zuzen ere, herriko haurtzaindegia ere kokatua dago. Orain arte erabilera honek ez digu oztopo handirik egin, nahiz eta betidanik haurtzaindegiak okupatzen dituen espazioa beharrezkoa izan guretzako.Baina, une honetan ikusten dugu ezinbestekoa dela guretzako espazio hori fusioaren ondorioz jantokiko orduak nabarmen luzatu direlako eta ikasleak eguerdiko tarte horretan era egokian bete ahal izateko barruko ekintza ezberdinak antolatu nahi ditugulako. Bestalde, jakingo duzuenez ikastetxe hau Eusko Jaurlaritzak babesten duen “HAMAIKA ESKU” programan barruan dago. Programa honen barruan egoteagatik aztertzen ari gara espazioen erabilera eta ikasleekin egiten ditugun ekintzak eta azterketa honek eraman gaitu erabakitzera ezinbestekoa dugula espazio hori antolatzen ari garen ekintzak aurrera eraman ahal izateko. Eskaera hau luzatzen dizuegu gure ikastetxera etortzen diren ikasleak merezi duten heziketa integrala lortu ahal izateko zuk zuzentzen duzun udal horren laguntza behar- beharrezkoa dugulako. Beraz, lehen bait lehen eskaera hau betetzeko behar diren pausuak ematen hasiko bazenu biziki eskertuko nizuke. Zure erantzunaren zain. Begirunez Idoia Iturriotz Zuazo E. Zipitria ikastetxeko zuzendaria

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 21-Jul-2015

14 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gutuna haurtzaindegia (jatorrizkoa)

ELBIRA ZIPITRIA IKASTETXEATxillardegi, 1420108 ObabaTf: 993 21 44 04Faxa: 993 31 14 64

Obaban, 2014ko abenduaren 12an

Alkate hori::

Mendialdea IPIko zuzendaria naizen honek eta ikastetxea hau osatzen ditugun partaide guztien izenean zera azaldu nahi dizut:

Dakizun bezala ikastetxe honek erabiltzen duen Haur eta Lehen Hezkuntzarako egoitzan, Txillardegi, 14 kalean kokatua dagoena, hain zuzen ere, herriko haurtzaindegia ere kokatua dago.

Orain arte erabilera honek ez digu oztopo handirik egin, nahiz eta betidanik haurtzaindegiak okupatzen dituen espazioa beharrezkoa izan guretzako.Baina, une honetan ikusten dugu ezinbestekoa dela guretzako espazio hori fusioaren ondorioz jantokiko orduak nabarmen luzatu direlako eta ikasleak eguerdiko tarte horretan era egokian bete ahal izateko barruko ekintza ezberdinak antolatu nahi ditugulako.

Bestalde, jakingo duzuenez ikastetxe hau Eusko Jaurlaritzak babesten duen “HAMAIKA ESKU” programan barruan dago. Programa honen barruan egoteagatik aztertzen ari gara espazioen erabilera eta ikasleekin egiten ditugun ekintzak eta azterketa honek eraman gaitu erabakitzera ezinbestekoa dugula espazio hori antolatzen ari garen ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

Eskaera hau luzatzen dizuegu gure ikastetxera etortzen diren ikasleak merezi duten heziketa integrala lortu ahal izateko zuk zuzentzen duzun udal horren laguntza behar- beharrezkoa dugulako.

Beraz, lehen bait lehen eskaera hau betetzeko behar diren pausuak ematen hasiko bazenu biziki eskertuko nizuke.

Zure erantzunaren zain.

Begirunez

Idoia Iturriotz Zuazo

E. Zipitria ikastetxeko zuzendaria