gutuna euskararen eguna (eredua)

1
E. ZIPITRIA HLHI Txillardegi, z/g OBABA Telefonoa: 943030409 Faxa: 943030409 E-posta: [email protected] ABENDUAREN 3a:“EUSKARAREN EGUNA” E. Zipitria Ikastetxean, ahalegin handia egiten ari gara Euskararen Normalizazioan. Horretarako, Plangintza zabala egiten dugu urtero, jarduera ugariz hornitua; besteak beste, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Lehenengo Euskararen Eguna (ENE) 1949an ospatu zen, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Gaur egun, Euskal Herrian bakarrik ez: munduko txoko guztietan ospatzen da, abenduaren 3an. Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan sakabanaturik gaude eta. Beraz, aurten ere, kanpoan dauden euskaldun askok jai bereziren bat egingo dute zeinek bere lurraldean: Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Ingalaterran, Italian... Guk ere, ikasle-irakasleok, hainbat jarduera egingo ditugu, ikastolan eta herrian: 11:00etan, herriko ikastetxe guztietakook giza katea osatuko dugu, toki hauetan: o Haur Hezkuntzakoak: Iturriotz parkea o Lehen Hezkuntzakoak: Kiroldegia o DBH-Batxilergokoak: Xalbador parkea Arratsaldean, LHkoek euskal dantzen koreografia eskainiko dute, Abebe Bikila kiroldegian. HHkoek Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute. Horrez gain, herrian, familian parte hartzeko beste ekimen batzuk ere izango dira: “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa herrikoia. Euskaraz Bizi elkarteak manifestua irakurriko du, Plaza Nagusian. Jarduera horietan guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, “EUSKARAK 365 EGUN” leloa zabaldu dezagun. “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” Obaba, 2014/12/01

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 21-Jul-2015

176 views

Category:

Education


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gutuna euskararen eguna (eredua)

E. ZIPITRIA HLHI Txillardegi, z/g OBABATelefonoa: 943030409Faxa: 943030409E-posta: [email protected]

ABENDUAREN 3a:“EUSKARAREN EGUNA”

E. Zipitria Ikastetxean, ahalegin handia egiten ari gara Euskararen Normalizazioan. Horretarako, Plangintza zabala egiten dugu urtero, jarduera ugariz hornitua; besteak beste, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.

Lehenengo Euskararen Eguna (ENE) 1949an ospatu zen, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Gaur egun, Euskal Herrian bakarrik ez: munduko txoko guztietan ospatzen da, abenduaren 3an. Bai, munduko txoko guztietan!, euskaldunok kontinente guztietan sakabanaturik gaude eta. Beraz, aurten ere, kanpoan dauden euskaldun askok jai bereziren bat egingo dute zeinek bere lurraldean: Argentinan, Uruguain, Venezuelan, Ingalaterran, Italian...

Guk ere, ikasle-irakasleok, hainbat jarduera egingo ditugu, ikastolan eta herrian:

• 11:00etan, herriko ikastetxe guztietakook giza katea osatuko dugu, toki hauetan:

o Haur Hezkuntzakoak: Iturriotz parkea

o Lehen Hezkuntzakoak: Kiroldegia

o DBH-Batxilergokoak: Xalbador parkea

• Arratsaldean, LHkoek euskal dantzen koreografia eskainiko dute, Abebe Bikila kiroldegian.

• HHkoek Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute.

Horrez gain, herrian, familian parte hartzeko beste ekimen batzuk ere izango dira:

• “Euskaraz bizi nahi dut” lasterketa herrikoia.

• Euskaraz Bizi elkarteak manifestua irakurriko du, Plaza Nagusian.

Jarduera horietan guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, “EUSKARAK 365 EGUN” leloa zabaldu dezagun.

“EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”

Obaba, 2014/12/01