gure iritzia, feed-backa

2
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Zuen iritzia ikasgaiaren inguruan Izenak, hirunaka: Oihan Vitoria, Mikel de la Fuente eta Izarne Olano. Ekarpenaren helburua: Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan. Eginbeharrekoa: Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin ondoren galdera hauek erantzun: 1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue? Eginiko ekarpen guztiak aztertu ondoren, gustura egindakoen inguruan hausnartu dugu. Ikasgai guztian zehar, tresna desberdinak ezagutu ditugu eta gehienak gure gustukoak izan dira. Adibidez, mapa kontzeptualak egiteko Mindomo programa ezagutu dugu. Bibliografiak modu profesionalean egiten ere ikasi dugu eta hau oso baliagarria izan zaigu beste materietako lanetan aplikatzeko. Bestalde, harrigarria iruditu zaigu film bat egiteko aurretik burutu behar den dokumentazio lan guztia. Gainera, liburu, artikulu eta irudien bilaketak egiten trebatu garenez, hemendik aurrera oso erabilgarria izango da guretzat. Azkenik, lizentziei buruz ere jardun gara eta ikasi duguna ezinbestekoa dela deritzogu.

Upload: oihan-vitoria

Post on 06-Mar-2016

217 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Azken aurreko ekarpen honetan, ikasgaiaren inguruan egin dugun balorazioa ikusgai duzue. Bertan, lau hilekoan zehar gehien gustatu zaiguna eta hobetu edo aldatu daitezkeen aspektuak batu ditugu.

TRANSCRIPT

Page 1: Gure iritzia, feed-backa

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zuen iritzia ikasgaiaren inguruanIzenak, hirunaka: Oihan Vitoria, Mikel de la Fuente eta Izarne Olano.

Ekarpenaren helburua: Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan.

Eginbeharrekoa:Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu

zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin

ondoren galdera hauek erantzun:

1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue?

Eginiko ekarpen guztiak aztertu ondoren, gustura egindakoen inguruan

hausnartu dugu. Ikasgai guztian zehar, tresna desberdinak ezagutu ditugu eta

gehienak gure gustukoak izan dira. Adibidez, mapa kontzeptualak egiteko

Mindomo programa ezagutu dugu. Bibliografiak modu profesionalean egiten

ere ikasi dugu eta hau oso baliagarria izan zaigu beste materietako lanetan

aplikatzeko. Bestalde, harrigarria iruditu zaigu film bat egiteko aurretik burutu

behar den dokumentazio lan guztia. Gainera, liburu, artikulu eta irudien

bilaketak egiten trebatu garenez, hemendik aurrera oso erabilgarria izango da

guretzat. Azkenik, lizentziei buruz ere jardun gara eta ikasi duguna

ezinbestekoa dela deritzogu.

2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez.

Gure ustez, ariketak egiteko dinamika aldatzea komeniko litzateke. Ekarpenak

gai desberdinen inguruan izanik ere, ia guztien egitura berdina da eta ondorioz,

monotono xamarra dela deritzogu. Hala eta guztiz ere, oso pozik gaude

materia honetan landutakoarekin, etorkizunerako oso baliagarriak izango

zaizkigun tresnak ezagutu ditugulako.