greban ari diren kontratetako langileen asanblada ezberdinek mobilizazio

1
EKAINAK 9 ETA 11-KO LANUZTEAK BERTAN BERA EKAINA 12 ELKARTASUN ETA BORROKA EGUNA Greban ari diren kontratetako langileen asanblada ezberdinek mobilizazio-estrategia berrantolatzen ari dira, gatazka luzatzen ari baita eta saiatutako irtenbideen garapena ez baitago batere argi, ez bilera eta aurreakordioetan ezta ,Lan Ikuskaritza bitartekari delarik, emandako kudeaketan. Joan den astean Belén de la Hozek, Giza Baliabideetarako zuzendariak, gatazkan parte hartzeko eskariari honako erantzuna eman zuen, argi utziz bitartekaritza lanik ez zegokiola Telefonica ez baita gatazka honetan partaide: “… eta aintzat hartu nahi izatekotan, ADEMI enpresari-elkarteak eta CCOO eta UGT sindikatuek lan- baldintzei buruzko akordioa lortu zuten, non jarraipen-mahaien bitartez enplegu politikak berraztertu ahal izango diren eta aipatutako foroan erizpideak mahaigaineratu”. Eta aldi berean badirudi Lan Ikuskaritzaren geroratze-taktikek eta Barcelonan ematen ari den sasi-negoziazioen edukiek gatazka luzatzea besterik ez dutela helburu, negoziazio iraunkorraren nahastean arazoa usteltzen den bitartean. Hau dela eta, LAB sindikatuak ekainaren 9a eta 11rako deitutako 2 ordutako lanuzteak bertan behera uztea erabaki du; era berean, ekainaren 12rako Elkartasun eta Borroka eguna deitu egin du, aukera eta helburuak egokituz mobilizazio estrategia berria gauzatzen den bitartean. Hau dela eta, etorkizunean emango diren erabakien zain egonen gera gure aukeren araberako sostengu eta babesa eskaintzeko, elkarren arteko akordioan oinarriturik; beraz, deitutako lanuzteak bertan behera utzi egiten ditugu eta Hego Euskalerriko Telefonicako langileei deia luzatzen diegu 4 ordutako soldata - greba egitekotan enpresak deskontatu egingo diguna- probintzia bakoitzeko grebalarien aldeko erresistentzia-kutxan sartu dezaten. AUTONOMOEN BORROKARI BABES ETA ELKARTASUN GUZTIA! INPOSIZIO IRAUNKORRAREN AURKA, MOBILIZAZIO ETENGABEA!

Upload: jessica-wood

Post on 07-Nov-2015

184 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

KONTRATAK EKAINA 2015

TRANSCRIPT

  • EKAINAK 9 ETA 11-KO LANUZTEAK BERTAN BERA

    EKAINA 12 ELKARTASUN ETA BORROKA EGUNA

    Greban ari diren kontratetako langileen asanblada ezberdinek mobilizazio-estrategia berrantolatzen ari dira, gatazka luzatzen ari baita eta saiatutako irtenbideen garapena ez baitago batere argi, ez bilera eta aurreakordioetan ezta ,Lan Ikuskaritza bitartekari delarik, emandako kudeaketan.

    Joan den astean Beln de la Hozek, Giza Baliabideetarako zuzendariak, gatazkan parte hartzeko eskariari honako erantzuna eman zuen, argi utziz bitartekaritza lanik ez zegokiola Telefonica ez baita gatazka honetan partaide: eta aintzat hartu nahi izatekotan, ADEMI enpresari-elkarteak eta CCOO eta UGT sindikatuek lan-baldintzei buruzko akordioa lortu zuten, non jarraipen-mahaien bitartez enplegu politikak berraztertu ahal izango diren eta aipatutako foroan erizpideak mahaigaineratu.

    Eta aldi berean badirudi Lan Ikuskaritzaren geroratze-taktikek eta Barcelonan ematen ari den sasi-negoziazioen edukiek gatazka luzatzea besterik ez dutela helburu, negoziazio iraunkorraren nahastean arazoa usteltzen den bitartean.

    Hau dela eta, LAB sindikatuak ekainaren 9a eta 11rako deitutako 2 ordutako lanuzteak bertan behera uztea erabaki du; era berean, ekainaren 12rako Elkartasun eta Borroka eguna deitu egin du, aukera eta helburuak egokituz mobilizazio estrategia berria gauzatzen den bitartean.

    Hau dela eta, etorkizunean emango diren erabakien zain egonen gera gure aukeren araberako sostengu eta babesa eskaintzeko, elkarren arteko akordioan oinarriturik; beraz, deitutako lanuzteak bertan behera utzi egiten ditugu eta Hego Euskalerriko Telefonicako langileei deia luzatzen diegu 4 ordutako soldata -greba egitekotan enpresak deskontatu egingo diguna- probintzia bakoitzeko grebalarien aldeko erresistentzia-kutxan sartu dezaten.

    AUTONOMOEN BORROKARI BABES ETA

    ELKARTASUN GUZTIA!

    INPOSIZIO IRAUNKORRAREN AURKA,

    MOBILIZAZIO ETENGABEA!