gosea pasatzen duen mundua -...

27
Gosea pasatzen duen mundua Curriculumean egiten diren hutsegiteak Kolikoak eta biberoiak Begi nekatuak Herdoilik gabeko mahai tresnak Jatera behartzea Esnea: ez du merezi halako ospe txarrik bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria osasuna XL. urtea - IV. aroa - 202. alea AZAROA 2015 www.consumer.es ongizatea elikadura

Upload: vantruc

Post on 17-Sep-2018

226 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

???

Gosea pasatzen duen mundua

Curriculumean egiten diren hutsegiteakKolikoak eta biberoiak

Begi nekatuakHerdoilik gabeko mahai tresnak

Jatera behartzeaEsnea: ez du merezi halako ospe txarrik

bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria

osasuna

XL. urtea - IV. aroa - 202. alea AZAROA 2015 • www.consumer.es

ongizateaelikadura

Page 2: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

20212 erosketa gida:

landare jatorriko olioakBateragarriak dira dieta osasungarriarekin, eta bitaminak eta herdoilaren aurkakoak ematen dituzte.

34 isunak, berrikusi egin daitezkeForma akatsak gertatzen badira edo epez kanpo egindako komunikazioak, helegitea jar dakieke.

44 errezetak. Haurdunaldirako menua.

50 inguruMena. Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria berokuntzako eta ur beroko sistemak merkaturatzen dituztenentzako.

34

12

24Zenbat jendek pasatzen

du gosea munduan?AzterketA dokumentAlA egin dugu munduAn goseAren

egoerA nolAkoA den etA hAurrei nolA erAgiten dien jAkiteko

ongizatea eta eguneroko bizitza 4 teknologiaberriak

zErEginak antolatzEko aplikazioak 6 eskubideak 8 interesatuzaiguna 10 nutrizioanadituak 24 sakonean

gosEa munduan 30 elkarrizketa bikoitza

ErrEFuxiatuak

txostenak: 22 elikadura / EsnEa: Ez du mErEzi Halako ospE txarrik 34 economía doméstica / iisunak, BErrikusi Egin daitEzkE 36 osasuna / BEgi nEkatuak 38 elikadura / HaurrEk Ez dutE BEHartuta jan BEHar 40 etxeko ekonomia / CurriCulumEan EgitEn dirEn akatsak 42 elikagaien segurtasuna / HErdoilik gaBEko maHai trEsnak 48 haurrak / kolikoEn kontrako BiBEroiEn Eraginkortasuna 50 ingurumena / Eraginkortasun EnErgEtiko Handiagoa

aurkibideazuzendAriA: Alejandro Martínez BerriochoazuzendAri ordeA: María HoyoserredAktore BuruA: Rosa Cuevasinterneteko edizioAren erredAkzioA etA edizioA: Miren Rodríguez euskArAzko edizioA: Irati Jimenez eta Arkaitz Goikoetxea

BAnAketA: Rosa Cuevas

“sAkoneAn” ikerketA tAldeA: eroski ConsuMereko taldea arduraduna: Rosa Cuevas diseinua eta elaborazioa: Cristina Leciñana

Beste eduki BAtzuk: teknologia berriak: Elena Santos elkarrizketa: Álex Fernández Muerza elikadura: Julio Basulto eta Laura Caorsiosasuna: Montse Arboix etxeko ekonomia: Blanca AlvarezHaurrak: Marta Vázquez-Reina ingurumena: Álex Fernández Muerza

diseinuA, mAketAzioA etA inprimAketA-AurrekoAk: DUPLO Comunicación Gráfica (www.duplografic.es) argazkiak: Rubén García eta Becky Lawton eta Becky Lawton inprimaketa: MCC Graphics

eroski Consumer WeBgune etA AldizkAriAren AdministrAzioA etA erredAkzioA: EROSkI Argitalpenak. San Agustin auzoa, z/g. 48230 Elorrio (Bizkaia)

telefonoa: 946 211 627_Faxa: 946 211 222

lege gordailua: TO-1848-1997 • issn: 2254-6502

www.consumer.esEROSKI CONSUMER Eroski-ren bazkide kontsumitzailearen aldizkaria da. Eroski kooperatiba (Eroski-ren berezko kide eta sustatzailea) kontsumitzaileen elkartea da eta 25 urte baino gehiago daramatza kontsumitzaileei informazioa ematen, informazioa eta hezkuntza momentu bakoitzean zer komeni zaien aukeratzen jakin dezaten. EROSKI CONSUMER aldizkariak zerbitzu eta ondasunen kontsumitzaileei aitortzen zaizkien eskubideak defenditzen ditu eta eskubide horien berri ematen die, urratzen direnean kontsumitzaileek erantzunkizunak eska ditzaten. EROSKI CONSUMER kontsumo iraunkorrarekin konpromezua duen komunikabidea da eta ingurumenari egiten zaieon kaltea gutxitu behar dela aintzat hartzen du. EROSKI CONSUMER aldizkariak Eroski-k gizarte erantzunkizunaren arloan egiten duenaz informazioak argitaratzen ditu, Eroski markako produktuen inguruan ere bai eta, noizean behin, Eroski-k bere bazkide eta bezeroentzat interes handiko jotzen dituen albisteen berri eman dezake.

bazkide kontsumitzailearen aldizkaria

EDItOREA: EROSKI S. Coop. EROSKI FUNDAZIOAREN babesarekin • 2015ko Azaroa - 202. zenbakia. 15.350 ale

Page 3: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

eguneko zereginak:

teknologiaberriakzereginak antolatzeko aplikazioak

lana, etxeko zereginak, mediku az-terketak... gure laneko eta etxeko agendak hitzorduz eta eginbeharrez betetzen dira egunero, eta nonbait idatzita utzi ezean, gerta daiteke kaosa eta nahaste handi samarra gailentzea lanean bezala etxean ere. zereginak zerrendatzeak orientazio eta gida gi-sa balio du egunero egin beharreko ahaleginak gogoan hartzeko eta era-ginkortasuna eta azkartasuna lortzeko. Maite nicuesa Filosofiako doktorea da, eta haren hitzetan, eguneko lanekin zerrenda bat egiteak lagundu egiten du ideiak ordenatzen eta denbora eraginkortasunez kudeatzen. ohitura egoki batzuk hartuz gero, egin beha-rreko ahaleginak ongi bideratuta gel-ditzen dira eta eraginkortasuna eta azkartasuna lortzen dira.

era asko daude zereginen zerrenda bat egiteko, eta norberak aurkitu behar du zein egokitzen zaion ongien. Batzuek aski izango dute ordenagailuaren pan-tailan ohar batzuk itsastea eguneko zeregin garrantzitsuenekin, eta beste batzuek hainbat maila dituen aplikazio bat beharko dute zeregin horiek ze-rrendatzeko. norbera ongi moldatzen bada, edozein metodok balio du.

Hobeto antolatzen laguntzeko hamar aplikazioZereginak zerrendatzeko ohitura hartzea funtsezkoa da produktibitatea optimizatzeko, eta aplikazio mugikorrak oso lagungarriak gerta daitezke horretarako

Things. oso erraz erabiltzeko aplika-zioa da, zeinak aukera ematen baitu oharrak hartzeko, zereginak etiketekin sailkatzeko eta epeak mugatzeko.

Any.do. oso interfaz zaindua dauka, eta keinuak erabiltzen ditu zereginak administratzeko; horrekin batean, zeregin errepikakorrak sor daitezke eta beste pertsona batzuekin lanki-detzan aritu proiektu komunetan. Bezeroak ere baditu zenbait platafor-marentzat, eta datuak sinkronizatu egiten ditu horien artean.

Google Tasks. posta elektro-nikoarekin lan egiten duten google zaleentzat irtenbide bikaina izan daiteke hau. arazorik gabe integratzen da gmail-en, eta aukera ematen du mezuak zeregin bihurtzeko.

Daily Todo. interneteko aplikazio bat da, eta, ondorioz, egunero sor daiteke zerrenda berri bat. ez da deus instalatu beharrik, eta konturik ere ez da sortu behar inon. Web na-bigatzailetik erabiltzeko prest dago.

Do it (tomorrow). aplikazio bitxi honek (mugikorrarentzako bezeroa ere badu) egiazko agenda baten itxura du, eta gaurko eta biharko zereginak baino ez ditu hartzen kontuan. egokia da zereginak ez asko atzeratzeko.

Quest. aplikazio honek rol joko bihurtzen ditu zereginen zerrendak. elementuak osatuz joan behar da pertsonaiak aurrera egin dezan, arma berriak lor ditzan eta mailaz igo dadin. //

telefonorako aplikazio bat edo web zerbitzu bat erabiltzea erabakitzen ba-da, hainbat aukera daude eskura. Hona hemen horietako batzuk:

Remember the Milk. gisa horre-tako aplikaziorik zaharrenetakoa da. zereginak erraz kudeatzeko aukera ematen du, bai web nabi-gatzaile batetik eta bai mugikor bateko bezerotik ere. zereginak etiketekin sailka daitezke, eta beste pertsona batzuekin partekatu.

Evernote. zerrenda honetako aplikaziorik konplexuena, segur aski. agenda birtual baten antzekoa da, eta zereginak idazteko ez ezik, aukera ematen du oharrak hartzeko ere, ideiak biltzeko edo era-biltzaileari bururatzen zaion zernahi gauza jasota uzteko. zuzenean web nabigatzailean erabiltzekoa da, eta baditu idazmahairako eta smartpho-neetarako bezeroak ere.

Wunderlist. zereginen zerrendak kudeatzeko zer-bitzu osatua da; web bertsio bat dauka, mugikorrentzat

aplikazio bat eta idazmahaiko bezeroa ere bai. zerrendak parte-katu eta beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzeko aukera ema-ten du, baita oroitzeko mezuak idazteko eta zereginei fitxategiak edo aragazkiak eransteko ere. eduki guztia sinkronizatu egiten da bezeroen artean.

Todoist. zereginak lehentasunen arabera antola daitezke, jarduera errepikakorrak sortu, zereginak beste pertsona batzuekin partekatu edo haiei atxiki, eta produktibitatearen jarraipena egin, besteren artean.

Zereginen Zerrenda eraginkorrak egiteko aholkuak

Zereginen zerrendak egiteko aplikazio bat edo bestea aukeratu, komeni da zenbait gomendio gogoan hartzea zerrenda hori lagungarria izan dadin -eta ez traba bat- zereginak gauzatzeko garaian:

• euskarri egokia hautatzea. Nahiz eta teknologia saiatzen den eguneroko bizimodua errazten, batzuk hobeto moldatzen dira betiko agendarekin.

• Prest edukitzea lanean handi aurretik. Komeni izaten da bezperako gauean egitea hurrengo eguneko zereginen zerrenda. Bost minutu kenduko dizkiogu egunari, baina hurrengo egunean eskertuko dugu.

• ez egitea zerrenda luzeegia. Zerrendak ez du izan behar mugagabea, laneguna ere ez baita izaten mugagabea. Adituen gomendioa da gehienez ere zazpi elementu jartzea.

• Zereginik astunena lehenbiziko lekuan jartzea. Zenbat eta gehiago atzeratu, hainbat eta nekezagoa izango da. Hori dela eta, beste guztien aurretik egin behar litzateke jarduerarik zailena.

• Zeregin konplexuak zatitzea. Lan bat egitea oso zaila gertatzen bada, komeni izaten da zenbait zeregin errazagoetan zatitzea.

• atsedenak hartzea. Komeni izaten da noizean behin geldialdi bat egitea zeregin batetik besterako tartean, minutu batzuetan atsedena hartzeko eta indarrak berritzeko.

• norbere burua saritzea. Zerrendako azken elementua ezabatzen dugu-nean, komeni izaten da geure buruari opari txiki bat egitea: afari berezi bat, edozein zaletasun egiteko tartea, etab.

54

Page 4: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Telefonia finkoko linea berri bat kontratatu nuen, ADSLa ere ba-zuena. Urtebeteko iraupen aldia nuen. Hala ere, hilabete baino gehiago pasatu da, eta oraindik ez didate alta eman. Bezeroari Erantzuteko Zerbitzura deitu, eta beti gauza bera esaten didate: teknikari bat nirekin harremanetan jarriko dela. Baina teknikaria ez da etortzen, eta dagoeneko iritsi zait lehenbiziko faktura. Zer egin dezaket?

Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi-daten berandu nenbilela, kontratua bukatzeko azken eguna bai-no bi hilabete lehenago deitu behar nuela. Kontua da apirilean lehenbiziko hiruhilekoaren faktura iritsi zitzaidala, eta kuota de-zente igo zidatela. Deitu egin nien eta esan zidaten eskubidea zutela kuota igotzeko, aurrez jakinarazi gabe ere. Ez nengoen ados, eta ez nuen ordaindu ez apirileko ordainagiria eta ez hu-rrengoa ere. Ba al dute eskubiderik faktura igoera eta guzti or-dain dezadan eskatzeko?

Egin behar duzun lehen gauza da kontratuan begiratzea ea operadoreak zenbateko epea duen linearen alta emateko. Ondoren, egin ezazu erre-klamazioa Bezeroari Erantzuteko Zerbitzuan. Ez lukete kobratu behar lehen hileko zerbitzua: ge-hiegikeriatzat jotzen da kontsumitzaileari haren betebehar guztiak betearaztea, enpresaburuak bereak bete ez dituelarik. Eta, gainera, kontsu-mitzaileari mugatu edo baliogabetu egiten dio kontratua eteteko eskubidea enpresaburuak be-re zatia bete ez duenean. Horregatik, errekla-mazioa egitean, eska ezazu faktura baliogabetu dezatela eta egin ditzatela beharrezkoak diren gestioak linearen alta ahalik eta lasterrena gau-zatzeko. Eta eska ezazu erreklamazio zenbakia eman diezazutela. Ondoren, zure udalerriko edo herrialdeko kontsumo zerbitzuetara jo dezakezu. Kontratuan altarentzat agertzen den epea pasa-tu denean, nahi izanez gero kontratua eten de-

zatela eska dezakezu, operadoreak ez duelako kontratua bete, eta beste operadore batekin egin dezakezu kontratua. Hori eginez gero, ez dizu-te zigorrik jarri behar iraupen aldia ez errespe-tatzeagatik. Edonola ere, zigorra kobratuko edo jarriko balizute, beste erreklamazio bat egin be-harko zenuke Bezeroari Erantzuteko Zerbitzuan. Har ezazu kontuan Telefonicarekin ari bazara (operadore horren ardura da zerbitzu unibertsa-la eskaintzea), 60 eguneko epea dutela alta ema-teko. Epe hori igarotzen denean (halabeharrak eraginda izan ez bada edo eskatzaileari leporatu dakiokeen beste hutsegiteren bat gertatu ez ba-da), konpainiak automatikoki konpentsatu egin behar luke bezeroa. Salbuetsi egin beharko du konexioari dagozkion kuotak ordaintzetik, eta honela kalkulatuko da: epea gainditu duen hi-labete (edo frakzio) bakoitzeko, kuota bat geldi-tuko da ordaindu gabe.

Aseguru konpainiak behartuta daude kontra-tua bukatu baino bi hilabete lehenago jakina-raztera kuota igo egingo dela hurrengo urtean. Horrek kontratua eteteko aukera ematen dio ase-guru hartzaileari, baldin eta ez badago konforme. Aurrez jakinarazten ez badute, kontsumitzaileak konpainiari eska diezaioke aurreko urteko kuota bera errespetatzeko eta mantentzeko. Betebehar hori, dena den, kontratu mota jakin batentzat da; urtetik urtera kuotak igo daitezkeela adierazten ez duen eta kalkulatzeko modua azaltzen ez duen kontratu motarentzat. Zure kontratuan, itxuraz, ageri da kuota urtetik urtera igotzeko aukera. De-na den, begira ezazu ongi kontratuan.

Ordaintzeari uzten zaionean, berriz, aseguru etxeek hartzaileari eska diezaiokete ordain dezala, baina or-daintzeko eguna pasatu eta hurrengo sei hilabetee-tan erreklamaziorik egin ez badute, kontratua etentzat jo liteke. Berriki, Espainiako Auzitegi Gorenak argitu du sei hilabeteko epe hori kontatzen hasten dela kuota frakzionatua ordaintzeari uzten zaionetik, hau da, le-henbiziko ordainagiri partzialetik, eta ez urteko kuota osoa ordaintzeari uzten zaionetik. Zure kasuan, erre-klamaziorik gabe zenbat denbora pasatu den ikusita, baliteke asegurua ezeztatua egotea dagoeneko.

InformazIo falta

Propano gasa instalatu eta hornitzeko kontratua ez betetzeagatik eskatu dioten kalte-ordainaren bostena bakarrik ordaindu du

Propano gasaren hornidura ematen duen enpresa batek ia 8.000 eu-ro eskatu zizkion kontsumitzaile bati ez zuelako bete GLPa instalatzeko eta hornitzeko kontratua (petrolioaren gas likidotuari esaten zaio GLP). Baina Pontevedrako Probintzia Auzitegiak 1.400 euroren zigorra bai-no ez zion jarri kontsumitzaileari (2015eko ekainaren 25ekoa da epaia). Epailearen iritziz, ez zen bidezkoa gainerako kopuruak eskatzea, be-zeroari ez baitzioten behar bezala jakinarazi zer zioen letra txikiak. En-presak 2.728 euroko zigorra jarri nahi zion kontratuak eskatzen zuen gutxieneko kontsumoa egiteagatik hamar urtean, 2.108 eurokoa en-presak instalazioan egindako ekarpen ekonomikoa itzultzeko eta 1.500 eurokoa depositua kentzeko gastuengatik. Auzitegiak oroitarazten du kontratuaren baldintzak ez zirela inon sinatu eta nabarmentzen du ar-gitasuna, zehaztasuna eta erraztasuna falta zirela kontratuko klausu-letan, eta, hortaz, adierazten du kasu horretan ez zitezkeela ezarri, eta enpresari ordainarazten dizkio auziaren kostuak.

“EzohIko gErtakarIak” EsatEn zaIon kontzEptua

Ezeztatu egin diote hegaldia hegazti baten erruz eta 600 euroko kalte-ordaina eman diote

Madrildik Habanara zihoan bidaiari bat bi eguneko atzerapenarekin iritsi zen helmugara hegazkinak matxura teknikoa izan zuelako. Baina garraiatzaileak ez zion kalte-ordainik eman nahi izan. Haren arabera, hegaldia ezeztatzeko arrazoia halabeharrak eragina izan zen, hegazti batek hegazkina jo baitzuen hegaldi hori hasi aurreko bidaian, eta he-gazkin hartan bertan egitekoa zen hegaldia; enpresaren ustez, hori bazen erantzukizunetik libratzeko aski arrazoi. Kontsumitzaileak auzi-tara jo zuen. Azkenik, Murtziako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak 600 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen garraiatzailea (2015eko apirilaren 25ekoa da epaia). Epailearen iritziz, “ezohiko gertaera” esaten zaion hori ez daiteke erabili arazo teknikoentzat, non eta eragozpen hori ez den sortzen hegazkin bidezko garraioari lotuta dagoen ohiko jarduerari berezkoak ez zaizkion gertaerengatik. Hegaztiekin kolpeak izatea, ordea, ohikoa da eta, beraz, berezkoa zaio hegazkin bidezko garraioari lotuta dagoen ohiko jarduerari; hori dela eta, ez zitekeen esan erantzukizunetik libratzeko moduko arrazoia zenik.

gEhIEgIkErIazko klausulak

Helegitea jarri du ibilgailu hondatuak merkatuan duen balioaren %75eko kalte-ordaina bakarrik eman diotelako

Herritar batek arrisku orotako asegurua egin zion ibilgailuari; istripu bat izan zuen gero, eta ibilgailua erabateko hondamen izendatu zu-ten. Ibilgailuak merkatuan zuen balioaren %75 eman nahi zion ase-guru etxeak kalte-ordain gisa. Polizan klausula batek esaten zuen, hondamenak baloratzean, kostu errealaren arabera tasatuko zire-la konponketak, eta erabateko galerak, berriz, merkatuko balioaren arabera ordainduko zirela. Eta horri heldu zion aseguru etxeak. Ho-rrekin batean, aseguru etxeak erabaki egin zezakeen hondamen bat erabateko galeratzat jo zitekeela, baldin eta ibilgailua konpontzeko aurrekontuak gainditu egiten bazuen merkatuko balioaren %75a. Baina kontsumitzailea ez zegoen ados. Auzitara jo zuen kalte-or-dain handiagoa eskatzera, eta irabazi egin zuen auzia. Pontevedrako Probintzia Auzitegiak gehiegizkotzat jo zuen klausula hori (2015eko ekainaren 16koa da epaia). Klausula horrekin, izan ere, aseguratzai-leak beretzat gordetzen zuen hondamen bat erabateko galera izen-datzeko ahalmena eta horren araberako kalte-ordaina ematekoa.

Epai

ak

antzEko kasuEtan, EpaIak DEsBErDInak Izan DaItEzkE

Atal honetan era askotako zerbitzu eta hondasunei buruzko epaiak jaso ditugu, kontsumitzaileen intereseko izan daitezkeelakoan. Baina epaiak ematerako orduan ezin dira bi kasu, antzekoak izanagatik ere, bere horretan konparatu eta epaia berdina izango dela pentsatu. Kasu bakoitzean dauden frogak, alde bakoitzaren egoera zehatzak eta epaimahaiaren osaerak, besteak beste, halako edo bestelako epaiak ematea eragingo du.

Esku

bide

ak

DUDA [email protected]

Legearekin zerikusirik duen dudarik izanez gero, emaila bidali dezakezu aldizkari honetara. Kasu bakoitzaren aukerak aztertu ondoren, EROSKI CONSUMERen zerbitzu juridikoek gehien komeni den aholku juridikoa emango dute. Hala ere, orientabidea baino ez dute eskainiko. Lege kontuak konplikatuak dira eta epaian zein epaibidean eragiten duten era askotako elementuak hartu behar dira kontuan, kasuan kasu. Gogoratu, bestetik, kasu bakoitzari emango zaion erantzun bakarra orrialde hauetakoa izango dela.

Aholkularitza

76

Page 5: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Twitter gizarte sarean ere aurki dezakezu EROSKI CONSUMER (@eroskiconsumer bilatu baina baita @E_CONSUMERma- ere ingurumenaz informazioa jasotzeko edota @caminoasantiago Done Jakue Bideaz informazioa nahi baduzu). Hona hemen gehien konpartitu diren gure tuiten zerrenda:

1. Tomate deshidratatuak, nola egin etxean?

2. Patata pastela berdurekin egiteko errezeta

3. Ingurumenari buruzko hamar diskurtso hunkigarri

Modu osasungarrian elikatzeko urrezko 12 arau

Gailu elektrikoen kontsumoa kontrolatzeko trikimailuak

Zabor gutxiago sortzeko aholkuak

Elikagaiak tearekin prestatzea

- Egunean bost otordu egitea, ordu artean mokadutxorik ez jatea eta die-ta askotarikoa izatea.- Animalia jatorriko gantza duten elikagaiak murriztea.- Otordu nagusietan, saiatu barazkiak eta berdurak sartzen, eta bi edo hiru fruta errazio egunean.- Egunero zerealak jatea, ahal de-la osokoak, eta lekaleak astean bitan edo hirutan.- Gantz saturatu eta kolesterol gutxiago duten esnekiak hautatzea; adibidez, erdigaingabetuak edo gain-gabetuak.- Fruitu lehorrek gantz osasungarriak ematen dituzte; egunero jatea kome-ni da.- Haragi zuriak hautatzea, gantz satu-ratu gutxiago izaten dute eta.- Arrain gehiago jatea, bereziki arrain urdina, ugari izaten du-eta omega 3.- Gatza murriztea eta egunean, gehienez, 5 gramo hartzea, arteria hi-pertentsioa saihesteko. Kantitate ho-rretan sartzen da ez bakarrik elikagaiei botatzen zaien gatza, baita elikagaiek berez dakartena ere.- Oliba olio birjina erabiltzea jakiak prestatzeko eta errezetak ontzeko.- Elikagaiak prestatzeko orduan, be-ti da hobea plantxan egitea, labean edo egosita.- Esterolekin hartzituta dauden esne-kiak hartzen saiatzea, eragotzi egiten dute-eta kolesterolaren zati handi bat xurgatzea.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/osasuna

- Hozkailua eta izozkailua. Behar baino gehiago kontsumitu ez de-zaten, garrantzitsua da tenperatura doitzea (zenbat eta hotzagoa, or-duan eta gehiago kontsumituko du). Era berean, eragotzi egin behar da izotz plakak sortzea, horrek lan ge-hiago eginarazten baitio motorrari tenperatura mantentzeko.- Arropa eta ontzi garbigailuak. Ez da komeni 30 ºC-tik gorako tenperaturak erabiltzea, energia gehiago behar iza-ten dute eta. Era berean, hobe da pro-grama motzak jartzea. Edonola ere, neurri horrek ez luke zentzurik izango garbigailua erdi hutsik jarriz gero, mai-zago erabili beharko litzateke eta.- Labea eta mikrouhin labea. Oso ga-rrantzitsua da ongi garbi-garbi edu-kitzea. Labea erabiltzen ari garenean, funtsezkoa da aterik ez irekitzea. Ho-ri eginda, beroa galtzen du eta, ondo-rioz, energia gehiago erabili beharko du berriz berotasun hori iristeko.- Telebista eta ordenagailua. Biak ere itzali, erabili ezean. Telebistak dezen-te gehiago kontsumitzen duen arren, gailu informatikoei ere arreta jarri be-har zaie. Gailu horiekin beste neu-rri batzuk ere har daitezke; adibidez, pantailaren distira doitzea edo pantai-la-babesik ez erabiltzea.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/etxeko-ekonomia

Herrietako zaborra arazo handia da in-gurumenarentzat, osasunarentzat eta ekonomiarentzat. Horretaz jabetzea da lehenbiziko pausoa zabor gutxia-go sortzeko:- Kontzientzia hartzea. Orain halako bi sortuko dugu zaborra 2025. urtean eta orain halako hiru baino gehiago 2100. urtean. Ingurumenarentzat eta ekonomiarentzat kostu aipagarriak ditu horrek, eta, hortaz, zaborra uga-ritzeak are ondorio handiagoak eka-rriko ditu. - Ezin dugu jarraitu “erabili eta bo-tatzen”. Hori amaitzeko, oihalezko poltsak erabili daitezke -eta ez era-bilera bakarra duten plastikozkoak-, ontzi berrerabilgarriak ere bai elika-gaiak kontserbatzeko edo handizka erosi daiteke, beirazko botilak balia daitezke ura gordetzeko, ur pitxe-rrak jar daitezke jatetxeetan botilako uraren ordez, oihalezko zapia sukal-deko paperaren lekuan, kargatzen diren bateriak...- Birziklatu eta konposta egin. Hondakinak gaika bereizi eta bakoitza bere edukiontzian uzteak ez du ahalegin handirik eskatzen, baina oso mesedegarria da: saihes-tu egiten da zabortegiak betetzea eta lehengai berriak ateratzen ibili beharra, murriztu egiten da energia kontsumoa eta berotegi gasak ete gutxiago isurtzen dira, eta produktu berriak sortzeko aukera ematen du, merke eta modu ekologikoan.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/ingurumena

Tea osagai gisa erabiltzea edozein usain belar erabiltzea bezala da, adibi-dez mendafina, menda edo erregali-za. Hona hemen zenbait proposamen:- Te zuria. Hauxe da leunena eta de-likatuena. Lurrin sotilak dituzten pla-terak prestatzeko erabiltzen da. Adibidez, patata batzuk zuritu, xerra-tu eta te zuritan egosi daitezke, edo berduratxo batzuk (ilar aleak edo be-rro hostoak), eta gero entsalada bat prestatu. Postreei dagokienez, fruta freskoen mazedonia batean edo fruta entsalada erabil daiteke, adibidez me-lokotoia, meloia eta udarea nahasita, lore freskoen hosto batzuekin.- Te berdea eta te gorria. Te horiekin, perretxiko eta onddo erregosiak egin daitezke. Ardo sortatxo batekin bus-ti beharrean, te mota horiekin pres-tatzen dira (basokadatxo bat botata). Horrela, are gehiago nabarmenduko da mendiko lurrina. Onddo eta perre-txiko deshidratatuak berriz hidratatze-ko ere erabil daitezke te horiek.- Beste errezeta batzuetan ere era-bil daitezke te mota horiek: oilasko edo indioilar gisatuetan, adibidez, edo labean edo saltsan egin nahi diren arrainekin, limoi edo lima uki-tu bat emanda. Teak lagundu egin-go du jaki erreek askatzen duten gantza biltzen eta fruta kutsuko uki-tu handiagoa ematen berdura erre-gosiei, batez ere berdura izoztuak erabiliko badira, horiek pittin bat galdu egiten dute-eta zaporea.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/elikadura

Gure Facebook-en nagusi izan dira

Kurkumak zure dietan dakarren onura

207 lagunek atsegin dute

Aluminio papera edo film gardena, zer da hobea?

185 lagunek atsegin dute

Estebia

218 lagunek atsegin dute

Irak

urle

aren

txok

oa

interesatuzaigunaEgin gure adiskide eta jarrai gaitzazu Sarean

EROSKI CONSUMERen ERANTZUNAKEROSKI CONSUMER aldizkariaren arduradunek oso aintzat hartzen ditugu gure aldizkariaren edukiei buruz irakurleek izan ditzaketen kezkak, iradokizunak eta ikuspuntuak. Haien iritziak asko balio du guretzat, eta haien laguntza eduki nahi dugu, gauzak hobeki egiteko.

Gurekin harremanetan jar zaitezke:Telefonoz: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara, 946 211 627 eta 946 211 487 zenbakietan. Posta elektronikoz: [email protected]: Facebooken eta Twitter-en dauzkagun profilen bidez (aurrez, irakurri erabilera-oharrak).

en nagusi izan dira:

98

Page 6: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

ElikadurarEn oinarriak

ArgaltasunaPertsona heldu baten pisua normala den jakiteko, Gor-putza Masaren Indizea (GMI) erabiltzen da, eta indize hori lortzeko, kalkulu hau egiten da: pisua (kilotan emana) zatitu egiten da altueraren berreturarekin (altuera me-trotan ematen da). Adibide gisa, 80 kilo eta 1,80 me-tro dituen heldu batek 24,7 kg/m2-ko GMIa izango du (80/1,82). Pisu normala ho-nako tarte honetan ibili ohi dena da: 18,5 kg/m2 y 24,9 kg/m2. GMIaren zifra 18,5etik beherakoa denean, pertsona horrek pisu gutxiegi duela esaten da. 1995 arte, 20 kg/m2-tik beherako GMIa jotzen zen argaltasuntzat, baina ur-te hartatik aurrera zabaldu egin zuten normaltasunaren muga. Osasunaren Mundu Erakundeak egiaztatu zue-nez, 20 kg/m2 -tik beherako GMIa zuten pertsonengan hilkortasun handiagoa ageri zen, baina beste faktore ba-tzuek eragiten zutela ikusi zuten, eta ez pisuak (“Egoera fisikoa: antropometriaren erabilera eta interpretazioa” izeneko lanean eman zituz-ten argibide horiek).Edonola ere, Joo Young Lee-k eta haren laguntzaileek egin-dako ikerlan batean ezeztatu egiten da pisu gutxi izateak berez loturarik duenik hilkor-tasuna handitzearekin (“Pisu txikia eta hilkortasuna” izene-ko lana egin zuten, eta Public Health Nutrition aldizkarian agertu zen). Azterlan ho-rrek esaten du ez direla kon-tuan hartu behar argaltasuna beste gaixotasun batek era-gindakoa duten pertsonak (adibidez, minbiziak). Kasu horietan gaixotasunari eman behar zaio tratamendua, ho-rrek eragiten du-eta pisu gu-txi izatea.

ahotan dabil…

D bitamina haurtxoentzatZenbait erakundek gomen-datzen dute bularra hartzen ari diren haurrei D bitamina daramaten gehigarriak ema-tea (tartean Espainiako Pedia-tria Elkarteak), amaren esneak ez duelako izaten behar adi-nako kopuruetan mante-nugai hori (beharrezkoa da, besteak beste, hezurrak on-gi eratu daitezen). Aditu batzuen iritziz, neurri hori pertsonalizatu egin behar da eremuaren eta gurasoek di-tuzten ohituren arabera. Edo-nola ere, D bitamina duten gehigarriak ez zaizkie eman behar amaren esnearen or-dezkoak hartzen dituztenei, horiek D bitaminarekin abe-rastuak egoten dira eta.Horrekin batean, urrian Pedia-trics aldizkarian argitaratu den ikerlan batek ondorioztatu du amari D bitamina dosi ba-tzuk emateak on egingo diela amari eta haurtxoari, harta-ra behar adina bitamina har-tuko bailuke esnearen bidez. Pediatrek D bitamina hartzea gomendatu arren, amen er-diek baino gutxiagok hartzen dituzte aintzat gomendio ho-riek; zenbaitetan hutsegiteak gertatzen dira dosiekin (tanta bidez ematen da), eta horrek arriskuan jar dezake haur-txoaren osasuna. D bitamina gehiegi hartzea toxikoa izan daiteke gizakietan.

hilabEtE honEtako aholkuak

Gutxi egindako arrain eta itsaskiak izozteaGero eta ohikoagoak dira arrainek eta itsaskiek dituzten mikroorga-nismoek eragindako infekzioak. Horretan eragina izan du itsasoko produktuak jateko joera handitu izanak. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) emandako datuaren arabera, 1961. urtetik ho-na urtean %3,6 arrain gehiago jaten da.Baina patologia horiek izan duten gorakadaren atzean beste arrazoi bat ere badago: gero eta ohikoagoa da arrain eta itsas-ki gordinak edo gutxi eginak jatea. Adibidez, sushia eta sashimia, Japonian ohikoak diren bi plater. Plater horiek ongi prestatzen ez badira, arrisku handia izaten da, adibidez, anisakiasia izateko; arrain gordin askok izaten duten parasito batek eragindako gaitza da, anisakisak hain zuzen. Urtero, 20.000 anisakiasi kasu izaten di-ra, eta horietako asko Espainiako Estatuan. Nolanahi den ere, nahiz eta anisakiasia ez den arrain gordinak ja-teagatik agertzen den patologia bakarra, bada irtenbide bat gaitz horietako gehienak saihesteko: arraina ongi izoztea plater gordi-nak edo gutxi eginak prestatu aurretik. Osasun arloko agintarien gomendioa da arraina edo itsaskia -20 ºC-an izoztea 48 orduz, baldin eta gero gisa honetako plateren bat prestatuko bada: car-paccioak, cevicheak, eskabetxeak, ketu hotzak, sashimia, sushia, tatakia edo antxoak ozpinetan.

Arrozezko opiltxoak: hobe haurrei ez emateaSuediako osasun agintariek berriki atera duten komunikatu ba-tean esaten da hobe dela arrozezko opiltxorik ez ematea sei ur-tez azpiko haurrei, artseniko maila handiak antzeman dizkiete eta (metal astun bat da, epe luzera arriskutsua izan daitekeena giza-kion osasunarentzat). Orain arte, gomendio bera ematen zuten arroz edarientzat ere, horiek ere artseniko asko izan dezaketelako, halaxe nabarmendu zuen 2014. urtean Pediatria arloko Gastroen-terologia, Hepatologia eta Nutrizioaren Europako Elkartearen (ES-PGHAN) Nutrizio Batzordeak. Eta, orain, zenbait elikagai aztertu ondoren, Suediak baieztatu du arroz opiltxoak ere ez direla ego-kiak haurrentzat. Suediako Gobernuak nabarmendu du, hala ere, haurrek orain ar-te arroz opiltxo asko jan izanak ez duela arriskuan jarriko haien bi-zia. Horretarako, artseniko maila oso handiak hartu behar lirateke denbora luzean. Dena den, giza-kiekin egin diren azterketetan, ez da ikusi jende gehienak baino arroz gehiago jaten dutenek arazorik izan dutenik. Zuhurtzia printzipioari ja-rraituz, hobe da haurrek ez hartzea ez arroz edaririk eta ez opilik ere. Aholku hori ez da kontuan hartu behar arrozarekin egindako beste prestaera batzuentzat, adibidez arroz egosiarentzat.

Hamabi hilabeteko haurtxo bat daukat eta asko kezkatzen nau ha-ren elikadurak. Arretaz irakurtzen ditut produktuen etiketak eta ha-rrigarria egiten zait askok palma olioa izatea. Jarraipeneko esneak badauka eta baita frutarekin egindako pototxo askok ere. Komeni al da hartzea? Zer-nolako ondorioak izan ditzake luzera begira?Gauza ona da zure haurtxoaren osasunare-

kin kezkatzea, haurren elikatzeko moduan epe luzera eragin gehien duen faktoree-tako bat, hain zuzen, gurasoek gure ohitu-rekin ematen dugun eredua baita.

Hori esanda, jakin ezazu jarraipeneko es-neetan edo frutarekin egindako pototxoe-tan ageri den palma olioak ez dakarrela arriskurik haurtxoarentzat: haurrentzako elikagaiei kontrol zorrotz-zorrotzak egiten dizkiete eta legedi berezia ezartzen zaie, ez dezaten eduki haurren osasuna arriskuan jar dezakeen osagairik. Ez dugu ahaztu be-har, hala ere, amaren esnea dela beti esne-rik onena edozein haurtxorentzat.

Nolanahi ere, palma olioa eta palma haziaren olioa oso maiz erabiltzen ditu

elikadura industriak baztergarritzat jotzen diren produktuak egiteko, besteak bes-te opilak eta zenbait saltsa. Bi olio horiek ugari ematen dituzte gantz saturatuak, eta gantz horiek zerikusia dute epe lu-zera bihotz-hodietako arazoak izateko arriskuarekin, baina bi olioetatik kalte-garriena palma haziekin egindakoa da: palma olioak, izan ere, %50 izaten ditu gantz saturatuak, eta plama haziekin eginak, berriz, %80 ere eduki ditzake. Nutrizioko eta Dietetikako Amerike-tako Akademiak nabarmentzen du ez dela egokia baztergarritzat jotzen di-ren elikagaiei palma edo koko olioa botatzea, handitu egin dezaketelako odoleko kolesterola.

Ia 70 urte ditut eta azken odol analisietan ikusi da desoreka bat daukadala magnesio eta sodio mailetan. Ez dakit dietarengatik den, dezente jaten ditut-eta frutak eta berdurak, eta, gainera, hipertentsioa izaki, ia ez dut gatzik erabiltzen otorduetan. Agian aldatu egin behar nuke dieta?Lehenik eta behin, ez ezazu hartu inolako

elikadura gehigarririk medikuak agin-du gabe (hark aztertu ditzala analisiak eta erabaki dezala). Gehigarri horietako askok ugari izaten dute magnesioa (baita pro-duktuaren osagai nagusia magnesioa ez denean ere).

Eta ohar horrek berdin balio du magnesio-zko elikadura gehigarrientzat ere, zeinak dosi handietan izaten baitute mineral ho-ri (zuri arazoak sortzeko adinako kopurue-tan). Hainbatetan, gezurrezko eta legez kanpoko osasun adierazpenak izaten dituz-te, oinarri zientifiko sendorik ez dutenak; gisa honetakoak izaten dira: “baretu egi-ten du urdaila”, “erregulatu egiten du arteria

presioa”, “hobetu egiten du hormonen osa-suna”, “mantsotu egiten du zahartzea”...

Zure hipertentsioari dagokionez, ez zaizu komeni gatz asko hartzea, hori ongi daki-zu, baina agian ez duzu jakingo gure dietan gatz gehien izaten duten elikagaiak ez direla etxean prestatzen ditugunak. Horiek baino gatz gehiago ematen digute beste lau elika-gai hauek: ogiak, gaztak, haragiaren erato-rriek (hestebeteak, urdaiazpikoa, saltxitxak...) eta aurrez prestatuta dauden jakiek.

Edonola ere, zure medikuak, eta ahal dela dietista-nutrizionista batek, esan behar li-zukete zuri zer dieta mota komeni zaizun, zuk aipatu dituzun zifra horiek aldatu egin baitaitezke denborarekin.

elikadura kezkakCONSUMER EROSKIKO ADITUEN ERANTZUNAK

Aholkularitza nutrizionalaren helburua elikadura, nutrizioa eta dietetikaren alorrean kontsumitzaileek izan dezaketen edozein duda argitzea da. Gure adituek Sareko aholkularitzaren bidez iristen zaizkien galdera guztietatik bi aukeratuko dituzte atal honetan erantzuteko. Sareko aholkularitza helbide honetan dago: www.consumer.es/elikadura.

10 11

Page 7: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

ero

sket

a g

ida

lan

dar

e o

lioak

Nutrizioaren zientzia erritmo bizian ari da au-rreratzen, eta horrek ezinegona eragiten die zenbait pertsonari (“egunero gauza bat esaten digute”, pentsatzen dute), nahiz eta aurrera-pen horiek albiste onak ekarri gure osasuna-rentzat. Ikerkuntzaren arloan azken urteetan egin den aurrerapenik handienetakoari esker, orain badakigu landare jatorriko olioak guztiz bateragarriak direla dieta osasungarriarekin. Oraintsu arte, izan ere, olio horietako batzuek zalantzak eragiten zizkieten nutrizio arloko adituei, adibidez ekilore olioak.

Oliba OliOa: Osasungarria, ez miragarriaMediterraneoko dietaren ikurretako bat oli-ba olioa da. Ikerlan askok lotzen dituzte oli-ba olioa eta osasunari ustez egiten zaizkion onurak. Elikadura arloko Segurtasunaren Eu-ropako Agentziak, ordea (EFSA siglak ditu in-gelesez, eta hark erabakitzen du elikagai batek osasun adierazpenenen bat eraman dezakeen edo ez), honako baieztapen hau baino ez du

onartzen oliba olioarentzat: “Oliba olioaren polifenolek babestu egin dezakete odoleko ko-lesterola oxidaziotik”. Horretarako, olioak bost miligramo hydroxytyrosol (polifenol mota bat da) eman behar ditu, gutxienez, 20 gramo oliba olio bakoitzeko.EFSAk, hortaz, ez du uzten Europan honako adierazpen hauek jartzea oliba olioari: “sustatu egiten du bihotzaren osasuna”, “erregulatu egi-ten ditu triglizeridoen kontzentrazioak”, “zifra normaletan eusten die odoleko kolesterolari eta glukosari”, edo “larruazala babestu egiten du eguzkiaren izpi ultramoreen kalteetatik”. Eta ez du uzten, ez dagoelako baieztapen horiei eus-teko moduko froga erabatekorik. Are gehiago, Antonis Zampelas doktoreak Atherosclerosis aldizkariaren 2013ko azaroko zenbakian adie-razi zuenez (Atenasko Unibertsitateko Nutrizio Ataleko kidea da), baliteke Mediterraneoko dietak kolesterol mailarentzat dakartzan onu-rak gehiago izatea fruitu lehorren ondorio oliba olioaren ondorio baino.

Landare olioak, oliba oliotik haragoBateragarriak dira dieta osasungarriarekin, eta bitaminak eta herdoilaren aurkakoak ematen dituzte, besteak beste omega-3 eta omega-6 gantz azidoak eta E bitamina

1312

Page 8: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

ero

sket

a g

ida

lan

dar

e o

lioak

aldeko presioa eginagatik ere, ekilore haziekin egindako olioa kontsumitzen jarraitzen duela jendeak gaur egun ere. Baina oliba olioaren aldeko mezuak ez dira komunikabideetan bakarrik agertu azken ur-teotan. 2007. urtea arte, komunitate zienti-fikoak esaten zuen (eta hor sartzen zen OME Osasunaren Mundu Erakundea ere) omega-6 erako gantz azido ugari hartzea (ekilore olioan agertzen da) kaltegarria dela bihotzaren osa-sunarentzat, eta dieta mota bat gomendatzen zen, omega-6 eta omega-3 gantzen artean ore-ka jakin bat izango zuena.Oreka horrek erabilgarritasunik ez zuela salatu zuen lehen zientzialarietako bat Walter Willett irakaslea izan zen, Harvardeko Unibertsitate-koa, eta gainera azpimarratu zuen omega-6 gantzak ez direla kaltegarriak eta are onuraga-rriak ere izan daitezkeela gaixotasun kronikoei aurrea hartzeko. Journal of Cardiovascular Medicine aldizkarian agertu ziren haren ekar-penak, 2007. urteko irailean, eta berretsi egin dituzte osasun publikoaren alorrean aritzen diren ereduzko erakunde guztiek.Gaur-gaurkoz, EFSAk onartzen du gantz satu-ratuen ordez gantz azido polisaturatugabeak hartzeak (adibidez, ekilore olioak izaten duen omega-6 gantza) murriztu egiten duela odoleko kolesterola. Horretaz gain, ekilore olioak badi-tu beste mantenugai interesgarri batzuk ere, E eta A bitaminak esaterako. Azken hori mo-du bitxian agertzen da, gainera, “karotenoide” esaten zaien moduan, eta ez dauka erretinol itxuran ageri den A bitaminaren arriskurik (ani-malia jatorriko produktuetan ageri da). Arrisku horietako bat da fetuan malformazioak eragite-koa. Horregatik, haurdunaldian ez dute gomen-datzen gibela jatea, erretinol asko dituelako.

Edonola ere, oliba olioak ugari izaten ditue-nez zenbait mantenugai, E bitamina adibidez, baliteke etiketan idatzita agertzea mantenugai horiek zer-nolako funtzioa duten gure organis-moan. Gisa horretako adierazpenek eta oliba olioak osasunari egiten dion onura neurriz kanpo goraipatzen duten adierazpenek ez dute eragin behar desorekarik dietaren arloan (go-raipamen horiek maiz samar zabaltzen dituzte komunikabideek eta osasun arloko profesional batzuek). Hain zuzen, Ameriketako Nutrizio eta Dietetika Akademia kezkatua dago oliba olioaren ezaugarriak gehiegi handitzen dire-lako gaur egun, eta halaxe aitortzen du 2014. urtean Journal of the Academy of Nutrition and Dietetics aldizkarian argitaratu zuen dokumen-tu batean (dietako gantzen inguruan zeukan ja-rrera argitzeko dokumentua zen).Laburbilduz, inork ez du zalantzan jartzen oli-ba olioa onuragarria izan daitekeela (batez ere, animalia jatorriko gantzen ordez erabiltzen ba-da), baina ez da egokia uste izatea elikagai hori bera bakarrik aski dela dieta eredu desorekatu bat hobetzeko. Era berean, ez dator bat erreali-tate zientifikoarekin (eskura dauden ikerlanetan hala ageri delako) eta ez daiteke esan beste olio batzuk kaltegarriak direla edo ez ditzakete-la sortu oliba olioari atxikitzen zaizkion mesede eta onuren antzekoak.

ekilOre OliOa: ez dakar arriskurikEspainiako Estatuan oliba olioa da gehien erosten dena, baina ekilore olioa ere nabar-men kontsumitzen da: kontsumo guztiaren %30 dagokio. Zifra hori berriki argitaratu du Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingu-rumen Ministerioak prentsa ohar batean, eta argi uzten du, komunikabideek oliba olioaren

landare-jatOrrikO beste OliO batzukLandare olio guztiek izaten dituzte, gutxiago edo gehiago, zenbait bitamina mota eta her-doilaren aurkako substantziak. Nutrizioko eta Dietetikako Akademiak esaten du (lehen aipatu dugun dokumentuan) omega-3 gantz azidoak, arrainetan ez ezik, landare olioetan ere izaten direla, adibidez, liho olioan, chia olioan, intxaur olioan eta koltza olioan. Soja eta arto olioek, berriz, omega-6 gantz azidoak emango dizki-gute. Bi gantz azido horiek “esentzialak” dira, hau da, gure gorputzak ez ditzake sintetizatu, eta horregatik da garrantzitsua dietaren bidez hartzea (ENIDE inkestan ageri denez, Espai-niako herritarrek ez dute gabeziarik mantenu-gai horietan).Zoritxarrez, olio horietako askok gezurrezko osasun aipamenak izaten dituzte ondoan. Chia olioak, esaterako, sendatzeko gaita-suna duela esaten da, baina horrek ez du inolako oinarri zientifikorik. Dena dela, olio horiek eta beste asko kontsumitzeko arra-zoi nagusia (sesamoarena, adibidez) ez du izan behar nutrizioaren arlokoa. Izan ere, gure platerei kolorea, zaporea eta lurrina emateko, ez dugu espezia bakarra erabiltzen sukaldean (perrexila, adibidez), hainbat bai-zik, eta olioarekin ere berdin egin behar ge-nuke. Era askotako olioak erabiltzeak ukitu eta balio erantsia ematen die sukaldean prestatzen ditugun errezetei. Hain zuzen, horixe da sukaldari askoren sekretua. Lan-dare jatorriko olioak osasungarriak direnez eta mantenugai baliotsuak ematen dizkiote-nez gure dietari, zentzuzkoa da etxean olio mota bat baino gehiago izatea eta zapore berriekin esperimentatzea.

Espainiako Estatuan kontsumitzen den olioaren %30 ekilore olioa da

1514

Page 9: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Ogia entsaladen oliotan bustitzeaOro har, ez dago eragozpenik ogia entsaladaren olioan bustitzeko, baldin eta neurrian egiten badugu, eta, batez ere, ogia osokoa bada (eta ahal dela, gatzik gabea). Nolanahi ere, pisu gehiegi badugu, ez da jokabide egokia, kaloria asko hartuko genituzkeelako, eta aski gozoak gainera; ondorioz, kosta egingo zaigu ogia bus-titzeari uztea, eta horrek eragotzi egin dezake epe luzera pisu osasungarria mantentzea. Ez da ahaztu behar olioa dela hartzen ditugun elika-gai guztietatik kalorikoena (9 kilokaloria ditu gramo bakoitzeko), eta ez dagoela argi aseta-suna erregulatzen ote duen (fruitu lehorrek, adibidez, egiten dute, zuntz dietetiko ugari izaten dute eta).

ero

sket

a g

ida

lan

dar

e o

lioak

semafOrO nutriziOnala Semaforo nutrizionalean ikus daitekeen bezala, gantzak horiz ageri dira, logikoa den bezala, olioen %100 gantza edo koipea baita. Edonola ere, esan dugun bezala, gaur egungo olio kontsumoa ez da kezkatzeko modukoa, osasun publikoaren arloan adituak direnen ustez. Ikus daiteke, halaber, ez dagoela alde nabar-menik olio batzuen eta besteen artean, mota bakoitzeko olioak ematen dituen mantenugaiei erreparatuta. Bitamina batzuen kopuruan, al-diz, sumatzen dira aldeak. Landare olioetan, izan fruituetatik lortuak (olibetatik, adibidez) edo izan hazietatik lortuak (ekilorearenetik), E bitamina da gehien ageri denetakoa. Aztertu ditugun olioen artean, alde nabarmenak ageri dira bitamina horri dagokionez: 10 gramo oliok ematen dute...:

Oliba: 1,2 miligramo E bitamina ekilorea: 4,9 miligramo E bitamina soja: 1,0 miligramo E bitamina koltza: 2,1 miligramo E bitamina kakahuetea: 1,7 miligramo E bitamina artoa: 1,7 miligramo E bitamina sesamoa: 0,4 miligramo E bitamina galorratza: 21,5 miligramo E bitamina

Egunean 12 miligramo E bitamina hartzea go-mendatzen dute, eta, hortaz, landare oliorik gehienak iturri egokitzat jo daitezke (galorratz olioak, adibidez, ugari ematen du bitamina ho-ri). Hala ere, Espainiako Estatuko herritarren lagin adierazgarri batekin egin den azken inkestak (ENIDE inkestak) ez du gabezia-rik antzeman E bitaminari dagokionez.

100 gramo oliok ematen dute...: Oliba: 900 kilokaloria ekilorea: 899 kilokaloria soja: 899 kilokaloria koltza: 900 kilokaloria kakahuetea: 899 kilokaloria artoa: 900 kilokaloria sesamoa: 900 kilokaloria galorratza: 899 kilokaloria

Horretaz gain, esan dugun bezala, gaur egun dieta eredu osasungarri baten barnean kontsumitzen ditugu landare olioak. Ekilore olioa, bestalde, oso kopuru txikietan hartzen da Espainiako Estatuan, egunean gramo bat baino ez batez beste. Espainiako herritarrek guztira hartzen duten gantz kantitateari begiratzea ere merezi du. Dietaren bidez hartzen duten energiaren %40 da gantzek emana (Elikadura arloko Segurta-sunaren Europako Agentziak %35ean ezartzen du muga), baina argitu behar da gantz horiek landare olioetatik datozela hein handian, eta horiek ez dira kezkagarriak osasun arloko agintarientzat. Gomendioa, ildo horretan, ez da landare olio gutxiago eranstea elikagaiei, elikagai prozesatu gutxiago jatea baizik, gantz erantsiak dituzten horiek (opilak, adibidez).Erabili al daiteke ekilore olioa edo haziekin egindako beste olio batzuk oliba olioa era-biltzen den bezala? Zalantzarik gabe, edozein elikagai gordin ontzeko erabil daitezke, ber-din entsaladak eta berdin ogitartekoak. Olio horiek berotan erabiltzeko orduan sortzen da zalantza. Batez ere, frijitzeko erabili nahi di-renean. Egia da zalantza orokor samarra dela komeni ote den landare jatorriko olioak era-biltzea elikagaiak frijitzeko. Urteetan esan izan da oliba olioa dela egonkorrena tenperatura handietan, baina berriki egin diren zenbait azterketak bestelako albiste (on) batzuk eka-rri dituzte. Azterketarik garrantzitsuena Pilar Guallar-Castrillón doktore andreak koordinatu duena da (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da), eta British Medical Journal al-dizkarian argitaratu zena 2012ko urtarrilean. Azterketa horretan ondorioztatu zuten ekilo-re oliotan edo haziekin egindako beste edo-zein oliotan frijituta dauden elikagaiak jateak ez duela areagotzen edozein arrazoirengatik hiltzeko arriskua (adibidez, bihotz-hodietako gaixotasunengatik), baina azpimarratu zuen beste gantz batzuekin frijitzea, olioak zenbait alditan berrerabiltzea edo aperitibo frijitu oso gaziak jatea kaltegarria izan daitekeela.

zer leku hartu behar dute dietanGaur egun, kopuru egokietan hatzen ditugu landare jatorriko olioak, eta adituek ez dute kezkarik horrekin. Espainiako Estatuko herri-tar bakoitzak, batez beste, egunean 23 gramo oliba olio hartzen ditu. Bigarren lekuan beste landare olio batzuk datoz, zehaztu gabe, egu-nean 7,14 gramorekin, ondoren ekilore olioa (egunean gramo bat) eta, oso urruti, soja olioa (egunean 0,01 gramo). Ekilore olio gehien kontsumitzen duten etxeek (jendeak gehien erabiltzen duena da oliba olioaren ondotik) honako ezaugarri hauek di-tuzte: bikote helduak dira, adin ertaineko se-me-alabak dituztenak eta 10.000 biztanletik beherako herrietan bizi direnak. Ekilore olio gehien kontsumitzen duten autonomia erkide-goak, berriz, hauek dira, Nekazaritza Ministe-rioaren arabera: Galizia, Gaztela eta Leon, eta Kantabria. Haziekin egindako gainerako olioak oso gutxi erabiltzen ditu jendeak. Nekazaritza Ministerioaren azterketak erakus-ten duenez, Espainian handitzen ari da ekilore olioaren kontsumoa. Joera kezkagarria ote da hori? Ez, egia esan. Erantzun hori oinarritzeko, garrantzitsua da esatea, lehenik eta behin, ez dagoela alde aipagarririk landare olio batzuen eta besteen kaloria edo energia kopuruan:

*9 eratako olioren semaforo nutrizionala, kontsumo errazio bat aintzat hartuta: zopako koilarakada bat 9 gramo dira. ((1) Mantenugai bakoitza zer-nolako proportzioan ematen duen adierazten du, heldu batek mantenugai bakoitzetik hartu behar lukeen Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta: 2.000 kcal., 70 g. gantz, 20 g. gantz saturatu, 90 g. azukre, 6 g. gatz eta 24 g zuntz. Semaforo nutrizionalak kolore sistema bat darabil: berdea-kopuru txikia (KGaren %7,5 ematen du), horia-kopuru ertaina (KGaren %7,5 eta %20 artean) eta laranja-kopuru handia (%20 baino gehiago).

ENERGIA GANTZA GANTZ SATURATUA GATZA AZUKREAK ZUNTZA

(kcal) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1)

Oliba olio birjina 81,0 4,1 9,0 12,9 1,3 6,5 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Oliba olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 1,2 6,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Ekilore olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 1,0 5,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Soja olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 1,2 6,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Arto olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 1,1 5,5 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Intxaur olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 0,9 4,5 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Mahats haziaren olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 1,1 5,5 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Koltza olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 0,6 3,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

Kakahuete olioa 81,0 4,1 9,0 12,9 1,8 9,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0 0,0

OLIOEN EZAUGARRI NAGUSIAK ZER ERAKUSTEN DIGU SEMAFORO NUTRIZIONALAK?*

Errazio bat (zopako koilarakada bat 9 gramo dira)

Adin ertaineko seme-alabak dituzten bikote helduak dira ekilore olioa gehien kontsumitzen dutenak

1716

Page 10: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

ero

sket

a g

ida

lan

dar

e o

lioak

erOsketa egitekO gOmendiOak Erosketa egiteko gomendio hauek dietaren eta gastronomiaren ikuspegitik eginak dira:

frijitzekoGai horri buruzko azterlan ba-tean, Claudi Mansek, Ingeniaritza Kimikoko katedradun emeritua denak Bartzelonako Unibertsi-tatetik, “erantzun erabatekorik” eman ez arren, esaten du ekilore eta arto olioak gomendatu ohi direla, nahiko egonkorrak direlako tenperatura handietan eta zapore gutxi ematen dietelako elikagaiei. Berak, hala ere, oliba olio birjina estra hautatuko luke, “gutxi go-rabehera berdin irauten duelako, zapore hobea daukalako, kardio-osasungarria delako, polifenolak dituelako eta E bitamina ere bai”.

gorputzeko pisua kontrolatzen dutenentzatEz dago argi gaur egungo olio kontsumoa arriskutsua ote den Espainiako herritarren osasuna-rentzat, baina gorputzeko pisua kontrolatzeko ahaleginean ari direnek espraiarekin erabil dezakete olioa. Garrantzitsua da, era berean, osagaien zerrenda irakurtzea, gatzik erantsi ote dioten ikusteko (ez zaigu komeni gatz gehiago hartzea, lehen-dik ere gehiegi hartzen dugu eta).

gordinik hartzekoEdozein oliok balio du gordinik hartzeko (adibidez, gosaritan txigor-ki batekin). Aukeratzeko orduan, be-raz, gure gustuek eta lehentasunek aginduko dute, baina sakelarentzat gehiegi ez bada, olio birjina estrak hautatzea da beti onena, lehen presioa hotzean eman zaienak.

entsaladetarakoEgokiena olio mota bat baino gehiago erabiltzea da, baina ez bakoitzak nutrizioaren ikuspe-gitik dauzkan balioengatik, gu-re entsaladei lurrin eta zapore gehiago emateagatik baizik.

egun berezietarakoEtxean ia beti olio mota bera era-biltzen badugu -ekilorearena edo olibena-, egun bereziak aitzakia ona izan daitezke hain ezagunak ez diren beste olio batzuk edo egunero erabiltzen ez ditugunak mahaira ekartzeko (adibidez, sesamoarena edo kakahuetearena). Beste aukera gustagarri bat izaten da ukitu be-rezia ematea etxean dugun olioari. Usain belarrak sar ditzakegu oliotan, espeziak, baratxuria, lima... baita boilur edo trufa birrina ere, nahiz eta aukera hori dezente ga-restiagoa izango den besteak baino.

Olio gordina, olio frijitua... Zenbat kaloriaren aldea dago?Harritzekoa dirudien arren, kaloria kopuruan ez dago alde nabarmenik olio gordinaren eta frijitzeko erabiltzen denaren artean. Kontua da, eta hori hartu behar da gogoan, elikagai frijituek xurgatu egiten dutela olioaren zati handi bat, eta, ondorioz, dezente kaloria gehiago ematen dutela.

Oliotan frijituta dauden etxeko elikagaien kontsumoa ez da kezkatzekoa gaur egun, ez du areagotzen gizentzeko arriskua, ezta beste gaixotasun batzuk izatekoa ere. Egia da, hala ere, elikagai frijituak oso maiz janez gero (egunero), arrisku hori hortxe egongo dela.

Zenbat aldiz berrerabil daiteke olioa Frijitzeko olioa berrerabiltzea oso ohikoa izaten da, dirua aurrezteko modua ematen baitu etxean eta -batez ere- ostala-ritzan. Hala ere, zuhur jokatzea komeni da eta ez gehiegitan berrerabiltzea. Claudi Mans doktoreak azpimarratzen duenez, olioaren bizitza erabilgarria asko baldintzatzen du olio horre-tan frijitzen dugunak. Haren esanetan, ez da komeni olioa lau aldiz baino gehiago erabiltzea, eta betiere aholku hauek kontuan hartuta:

> Sekula ez bota olio berria lehendik olioa duen frijigailu batera.

> Ez jarri frijigailua edo zartagina berotuko dugun sua inda-rrik handienean.

> Zalantza izanez gero, olioa aldatzea da onena.

Ez da komeni olioa gehiegi berotzea eta, hortaz, ez da gainditu behar 170 ºC-ko tenperatura frijitzean. Garrantzitsua da olioa ez hastea kerik botatzen edo ez iluntzea, halakoetan -olioak ten-peratura handiegia hartzen duenean- toxikoak izan daitezkeen

substantziak sortzen baitira. Era berean, ez dira nahasi behar olio berriak eta erabiliak, ezta bi motatako olioak ere. Izan

ere, olio bakoitzak bere ke puntua du, eta denek ez dute portaera bera izaten tenperatura berean. Naha-

siz gero, batek bestea erre dezake eta hondatu.

1918

Page 11: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

ero

sket

a g

ida

lan

dar

e o

lioak

Aurrezteko aholkuak

Landare olio bat baino gehiago dago, eta hautatzen hastean, ikusi egin behar da norberari zer gustatzen zaion, zer ohitura ditugun eta zenbat diru. Olioa da sukaldean gehien erabiltzen den produktuetako bat eta, hortaz, supermerkatuan ongi hautatuz gero, alde aipagarria sumatu daiteke etxeko ekonomian. Honako ohar eta aholku hauek baliagarriak izan daitezke olioa erosteko orduan dirua aurrezteko:

> Oliba artean. Oliba olioa da nagusi gure etxeetan eta supermerkatue-tako apalategietan. Aukera handia izaten da saltokietan. Aurreztu nahi izanez gero, lehenik eta behin bereizi egin behar dira oliba olio birjina estra eta oliba olio normala: lehenbiziko motakoak dezente garestia-goak dira bigarren motakoak baino.

Oliba olio normala. Aurreko multzoan ez bezala, olio hauetan ez dago halako alderik prezioan. Badira litroa 4 euroren azpitik saltzen duten markak: Guillen, Olilan, EROSKI, La Masia eta Ybarra, adibidez. Markarik gares-tienetan, dena den (Carbonell, La Española, Urzante), litroa ez da 5 eurora iristen.

Oliba olio birjina estra. Oliba olio birjina estraren litroak, batez beste, 5,50 euro balio du. Aukerarik merkeenen artean, hauek daude: Olilan (5 litroko ontzia), EROSKI, La Española (5 litroko ontzia) eta Mendia (3 litroko ontzia). Marka horietan, 3,50 eta 4,95 euro artean dabil litroa. Dena den, oliba olio birjina estraren sailean, alde han-diak daude prezioetan, eta tartean badira litroa 30 eurotik gora jartzen duten etxeak ere (Masterchef Royal eta H Guzman, adibidez). Oro har, aukera garestiago horiek botila txikiagoetan etorri ohi dira.

> Ekiloreak. Ekilore olioa mer-keagoa da oliba olioa baino. Litroak, batez beste, 1,40 euro balio du, non eta ez den neka-zaritza ekologikotik datorrena. Merkatuan ez dago hainbesteko aukerarik, eta prezioak nahiko antzekoak dira marka batzuetatik besteetara. Lanisol eta EROSKI dira merkeenak; garestienak Coosol frijitzekoa eta Borges. Aurrezteko metodo ona da kontuan hartzea zer-nolako errezetek behar izaten duten olio gehien eta ekilore olioa erabiltzea horiek prestatzeko, eta oliba olioak ematen duten zapore berezi hori beste plater batzuentzat uztea (entsaladak...).

> Bestelako olio batzuk. Arto olioa, soja olioa, intxaurrarena edo sesamoarena oso bakan agertzen dira merkatuan. Horietako batzuk litroko botiletan saltzen dira, nahiz eta gehienak botila txikia-goetan etorri ohi diren. Prezioa, gehienean, ekilore olioak duena-ren antzekoa izaten dute. Adibi-dez, La Española etxeko soja eta intxaur olioek (2,30 euro/litroko) edo Asua etxeko arto olioak (1,90 euro/litroko). Olio ekologikoak edo “bio” sailekoak, ordea, askoz gares-tiagoak izaten dira. Bio Planete sesamo olioa, adibidez (25 euro/litroko) edo Natursoy linazi olioa (15 euro/litroko).

> Iraupen luzea, abantaila deskontuetarako. Beti komeni da eskaintzei eta noizbehinkako sustapenei adi egotea. Olioak luze irauten du, eta horixe du aban-tailarik handienetakoa. Ezaugarri horri esker, deskontuei probetxu ateratzeko aukera izaten da, eta zenbait hilabeterako egin dezake-gu erosketa.

www.consumer.es

> Formatua. Beste elikagai askore-kin gertatzen den bezala, ontziaren tamainak badu eragina prezioan. Olioen arloan, beirazko botila txi-kietan sumatzen da hori, 25 edo 50 cl-koetan, litrokoak baino dezente garestiagoak dira eta. Beste mutu-rrean 3 eta 5 litroko ontziak daude, dezente merkeagoak. Osotara diru gehiago ordaindu behar izaten den arren, litroak prezio hobea izaten du. Litroko edo 50 cl-ko botila beharrean 3 edo 5 litrokoa erostea modu ona da aurrezteko, batez ere etxean maiz erabiltzen bada olioa.

2120

Page 12: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Urte sasoi jakin bati lotUa ez dagoen prodUktUa

Esnea da Espainiako Estatuan gehien hartzen den elikagaie-tako bat. Gosaritan eta askaritan hartzen da, kafearekin, kakaoare-kin edo zerealekin, otordu asko-tako osagai gisa, eta beste elikagai batzuen bitartez ere bai, adibidez jogurten eta gaztaren bitartez. Esnea, beraz, ohikoa da ia familia guztien egunerokoan. Urteko sasoi jakin bati lotuta dauden produktuak ez bezala, esnea urte guztian izaten da. Horrek eragina du prezioan, nahiz eta ez den hori faktore bakarra (uda honetan ikusi ahal izan dugu hori abeltzainen aldarrikapenetan).

Geopolitikak ere eragiten die prezioei. Europako Batasunean esnearen kuotak desagerraraztea -hiru hamarkada zeramatzaten indarrean-, Txinako krisi ekono-mikoa eta Errusiak Mendebaldeko inportazioei jarritako betoa -urte-bete baino gehiago egin du- oso aintzat hartzeko faktoreak dira Espainiako Estatuko abeltzaintza-rekin hein batean zer gertatzen ari den ulertzeko. Eta horri erantsi behar zaio, nola ez, Europan gehie-gizko esne produkzioa dagoela eta horrek ere prezioak apaltzea daka-rrela; ondorioz, tokiko ekoizleak ez daitezke lehiatu beste herrialde batzuetakoekin.

elikadura

Esnea: ez du merezi halako ospe txarrikEsnea hartzea kaltegarria dela esaten da, baina zurrumurru horiek ez dute inolako oinarri zientifikorik

Esnearen proteinarekiko alergia ohikoagoa izaten da haurtzaroan (betiere, alergologo batek egin be-har du diagnostikoa), baina haur-txoen %5i baino gutxiagori eragiten die, eta, gainera, desagertu egiten da adinarekin.

Oso garrantzitsua da ez nahastea laktosarekiko intolerantzia, batetik, eta esnearen proteinarekiko aler-gia, bestetik. Norbaitek intoleran-tzia duenean, urdail-hesteetako sintomak agertzen dira, arinak eta iragankorrak; alergia dagoenean, aldiz, sintoma larriak izaten dira (baldin eta alergia duen pertsonak esnekiak hartzen baditu), eta gerta daiteke bizia arriskuan jartzea ere.

Esnea eta mukiak. Esnekiek mu-kiak sortzen dituztela ere esaten da. Uste hori funtsik gabea dela frogatu zuen ikerketa batek 2005. urtean (Journal of the American College of Nutrition argitara-tu zuten). Honako ondorio hau atera zuten ikerlan haren egi-leek (Zurich-eko Unibertsitate Ospitaleko Alergologia Unita-teko ikertzaileak ziren): “Esne-kirik ez hartzeko gomendioak egiten dira asma sintomak

Esnea oso produktu elikagarria da, dieta osasungarri batean le-

kua baduena. Nutrizio Komunitarioko Elkarteak eta Familiako eta Komu-nitateko Medikuntzako Espainiako Elkarteak diotenez, haurrek bi-hiru errazio esneki hartu behar dituzte egunean (200 ml-koa bakoitza); hel-duek bi eta lau errazio artean (250 ml-koa bakoitza); eta adineko pertso-nek hiru errazio egunean (horiek ere 250 ml-koa bakoitza). Esnea hartzeaz gain landare jatorriko elikagai gutxi prozesatuak hartzen baditugu, gai-nera (fruta freskoak, barazkiak, fruitu lehorrak edo lekaleak), mesede baino ez diogu egingo gure osasunari.Osasunarentzat onura asko ekarri arren, ordea, esneren inguruko uste oker ugari dabiltza bazterretan. Ho-rietako batzuk, gainera, oso sustraitu-ta daude jendearen iruditerian, eta ez dago desagerrarazteko modurik. Hona hemen horietako batzuk:

Intolerantziak eta alergiak. Norbaitek alergia badio esnearen proteinari, kendu egin behar ditu esnekiak dietatik, zalantzarik gabe. Baina horrek ez du esan nahi esnea hartzen dutenei alergia bat ager-tuko zaienik lehenago edo geroago.

eragiten dituztelakoan, baina uste horrek ez du inolako oinarririk li-teratura zientifikoan”.

Esnea, kaltziogabetzea eta os-teoporosia. Esnearen inguruan dabiltzan eztabaidetan, zalantzan jarri izan da hezurren osasuna-rentzat onuragarria dela ere. Gaur egun, informazio gutxi darabilten iturrietan aise irakur daiteke es-neak kaltziogabetu egiten due-la. Kasurik gehienetan ez dute ematen bibliografia zientifikorik itxuragabeko kontraesan horri eusteko (esnekiak baitira kaltzio iturri nagusia dure dietan), baina zenbaitetan ikerlan batzuk erans-ten dituzte, non ondorioztatzen den esneki gehien hartzen dituz-ten herrialdeetan hezur haustura gehiago izaten direla.

Hori ikusita, edozein zientzialarik erantsiko luke mendebaldeko he-rrialdeetan bestelako faktoreak ere agertzen direla, eta egiaz horiek eragiten dutela hezur haustura eta osteoporosi gehiago agertzea: ta-bakismoak, sedentarismoak, eguzki gutxiago hartzeak (lagundu egi-

ten du D bitaminaren sintesia egiten, zeina ezinbestekoa

baita hezurren metabolis-

moarentzat), alkoholismo tasa han-diagoak, askoz ere gatz gehiago hartzeak eta farmakoak ere gehia-go hartzeak.

Hezur hausturak saihesteko modua ez da esneki gehiago hartzea (askoz garrantzitsuagoa da bizimodu ona egitea), baina 2013. urtean Nutrición Hospitalaria aldizkarian argitaratu zen adostasun dokumentu batean esaten da esnea “funtsezkoa” dela gure organismoaren kaltzio beha-rrizanak betetzeko. Kaltzioa, jakina denez, mineral garrantzitsua da he-zurrak ongi eratzeko.

Esnea eta hilkortasun tasak. Esnearekin zerikusia duen beste uste oker batek esaten du elika-gai hori hartzeak minbizia eragiten duela, diabetesa ere bai edo bihotz-hodietako gaixotasunak. Orain dela gutxi berrikusi dute auzi hori Su-sanna C. Larsson doktore andreak eta haren laguntzaileek (Nutrients aldizkarian). Ondorioztatzen dute esnea hartzeak ez duela lotura-rik hiru gaixotasun horien tasak igotzearekin, ezta beste edozein arrazoirengatik hiltzeko arriskua areagotzearekin ere.

Ez da ahaztu behar, hala ere, es-nearen eratorri batzuei azukre asko eransten dietela; adibidez, flanei, natillei, izozkiei eta esnez egindako postreei. Produktu horiek, nutri-zioaren ikuspegitik, ez dute zerikusi-rik esne hutsarekin. Esnea, izan ere, egunero har dezakegu, baina beste produktu horiek oso noizbehinka hartzeko utzi behar dira, kaloria as-ko ematen dituzte eta.

www.consumer.es

2322

Page 13: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

sakoneanAzterketA dokumentAlA egin dugu munduAn goseAren egoerA nolAkoA den etA hAurrei nolA erAgiten dien jAkiteko

• Munduan 795 Milioi lagunek ez dute aski elikagai biziModu osasungarri eta aktiboa egiteko, 1990. urtean baino 216 Milioi gutxiagok

• 2000. urtean helburu bat jarri zuten 189 herrialdek, desnutrizio egoeran zeuden pertsonen proportzioa erdira jaistea, baina ez dute lortu

Bederatzi pertsonatik batek

gosea dauka gure planetan

Gosea da osasuna arriskuan jartzen duen arrazoi nagusia, eta horri aurre egin behar izaten diote munduko herritar askok eta askok. Urtero, go-seak jende gehiago hiltzen du HIESAk, malariak eta tuberkulosiak elka-rrekin baino, datu horixe eman berri du Elikagaien Mundu Programak (WFP siglak ditu ingelesez).Nazio Batuen Erakundeak (NBE) oroitarazten du goseak eta nutrizio desegokiak garaiz aurreko heriotza dakarkiela amei, bularreko haurrei eta haur txikiei, eta bilakaera fisiko eta garun bilakaera desegokia era-giten duela gazteengan. Manos Unidas erakundearen iritziz, goseak hil egiten du, mutilatu, bilakaera eragotzi, soldatak murriztu, eskola hutse-gitea handitu eta hazkunde ekonomikoa ahuldu.Deigarria gertatzen da, dena den, jakitea mundua gai dela munduko herritar guztiak elikatzeko adina elikagai sortzeko (7 milioi pertsona bizi gara munduan). Eta deigarria da jakitea, halaber, zer janik ez duen jendea egoteaz gain, badela beste era bateko malnutrizioa duen jendea ere, justu beste muturreko egoeran dagoena: gehiegi jaten duena, alegia. Urtetik urtera handitzen ari dira gehiegizko pisuaren eta gizentasunaren tasak, eta, ondorioz, baita horiekin zerikusia duten gaitzen prebalentzia ere; adibidez, diabetesarena eta bihotz-hodietako gaixotasunena.Orduan, zein da arazoa? Zerk eragiten du gosea? Pobrezia, nekaza-ritza alorreko inbertsio falta, merkatuen ezegonkortasuna, klima, natu-rako hondamendiak, gerrak eta desplazamenduak, eta elikagaiak alferrik galtzea. Sei faktore horien ondorioa da munduko gosea (faktore horiek interakzioan daude).EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du zein den gosearen egoera munduan eta nola eragiten dien haurrei. Horretarako, azterketa dokumen-tal bat egin du zenbait iturri erabilita: Nazio Batuen Erakundea (NBE), Osasunaren Mundu Erakundea (OME), Elikagaien Mundu Programa (WFP siglak ditu ingelesez), eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea (FAO).

2524

Page 14: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

AzterketA dokumentAlA egin dugu munduAn goseAren egoerA nolAkoA den etA hAurrei nolA erAgiten dien jAkiteko sakonean

asiaKontinente guztiak kontuan hartuta, Asian dago go-sea pasatzen duen jende gehien. Guztira, 512 milioi pertsona, hau da, azpielikatuta dauden pertsona guztien (795 milioi) bi herenak. Zehazki, zifra ab-solutuetan egoerarik gordinena duen eremua Asia hegoaldea da (Afganistan, Bangladesh, India, Iran, Maldivak, Nepal, Pakistan eta Sri Lanka): 281 milioi pertsonak pasatzen dute gosea, hau da, munduan egoera horretan dauden biztanleen %35ek. Eremu horretan, India nabarmentzen da, herrialde horretan 195 milioi pertsona baitaude azpielikatuta, mundu osoan daudenen %25. Prebalentzia, hala ere, hobetu egin da Indian: %24koa zen 1990. urtean, eta %15ekoa da egun. FAOk, FIDAk eta Elikagaien Mundu Programak egindako txostenaren arabera, aurrerapauso txiki hori egin ahal izan da elikagaien garestitze globa-lak oso eragin txikia izan duelako herrialde horre-tako prezioetan, eta elikagaiak banatzeko programa zabal bat jarri dutelako abian. Baina beste hau ere nabarmentzen dute: “Hazkunde ekonomiko handia-goak ez du ekarri elikagaien kontsumoa igotzea, eta are gutxiago dietak hobetzea; horrek esan nahiko luke, hortaz, goseak erasandako pertsonek ez dute-la onura handirik sumatu hazkunde orokorrarekin”.

afrikaEdonola ere, zifra absolutuak alde batera utziz gero, Afrikan dago pertsona azpielikatuen pre-

Oro har, ez dira bete nazioartean ezarri ziren he-lburu horiek. 1990. urtetik hona, munduan gosea pasatzen duten pertsonen kopurua 216 milioi mu-rriztu da (orduan, 1.000 milioi ziren). Horrekin ba-tean, zifra osoa albo batera utzi eta porzentajeei erreparatzen bazaie, azpielikatuta dauden pertso-nen ehunekoa ere jaitsi egin da: %19koa zen 1990. urtean eta %11koa izango dela kalkulatzen da 2014 eta 2016 artean.Txosten horren arabera, honako faktore hauek ga-larazi dute emaitza hobeak izatea: alderdi ekono-mikoek (produktuen prezioetan izandako aldakorta-suna, elikagaien eta energiaren garestitze orokorra, langabezia tasa handiak, eta 1990eko hamarkadan eta 2008az geroztik izandako atzeraldi ekonomiko globalak), klimatikoek (muturreko meteorologia fenomenoak eta naturako hondamendi gero eta ohikoagoak) eta politikoek (pertsona desplazatuen igoera izugarriak eragindako ezegonkortasun poli-tiko eta gatazka zibilak).Kontuan hartu behar da, dena den, munduko biztan-le kopurua 1.900 milioi handitu dela eta, hala ere, azpielikaduraren prebalentzia %42 murriztu dela mundu osoan eta %45 herrialde aurreratuetan.Ildo horretan, aipamen berezia merezi dute Txinak eta Indiak, oso herrialde handi eta populatuak bai-tira. Pertsona azpielikatuen kopuruan 1990. urtetik 2015. urtera izan den murrizketa osoaren %81 or-dezkatzen dute bi herrialde horiek eurek bakarrik (garapen bidean dauden herrialdeen multzoan). Eta Txinak berak bakarrik kopuru osoaren bi he-ren hartzen ditu: 1990. eta 1992. urteen artean, 289 milioi pertsona zeuden goseak eta 2014. eta 2015. urteetan 134 milioi izango direla diote kalkuluek.

garapen bideanMunduan gosea pasatzen duten pertsonarik gehie-nak garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira; herrialde horiek bizi itxaropen txikiagoa, heziketa apalagoa eta diru gutxiago dute, baina herrial-de aurreratuek baino hazkunde tasa handiagoa. Zehazki, kalkuluek diote herrialde horietan 780 mi-lioi pertsona daudela azpielikatuta, mundu osoko populazioaren %13. Hala ere, garapen bidean omen dauden 129 he-rrialdeetatik (horiei egin zaie jarraipena) 72k erdira murriztu dute gosea pasatzen duten pertsonen ehu-nekoa 1990etik 2015era bitartean (beraz, bete egin dute ODMren helburua) eta horietako 29k baita pertsona kopurua ere (kasu horretan ere bete egin dute CMAren helburua). Nola lortu duten jarritako helburuak lortzea? FAOk, FIDAk eta WFP erakundeek egindako ikerlana-ren arabera, horietako gehienek baldintza politiko egonkorrak izan dute eta hazkunde ekonomikoa. Horrez gain, ostera, herritar ahulenei zuzendutako babes politikak ere ezarri dituzte. Horiek izan dira egoera hobetzeko gakoak.

balentziarik handiena: bost lagunetatik batek desnutrizioa daukan han. Egoerarik kezkagarrie-na Saharaz hegoaldeko herrialdeetan ageri da. Eskualde horretan, azken 25 urteetan, igo egin da desnutrizioa duten pertsonen kopurua; zeha-zki, 44 milioi lagun gehiago daude orain egoera horretan (220 milioi guztira). Gaur egun, hortaz, lautik batekoa da azpielikatuta dauden pertso-nen proportzioa.NBEren, FAOren eta FIDAren iritziz, eskualde horretan “bereziki kezkagarria da urtez urte zein mantso aurreratzen den gosearen aurkako borroka”. Eta hiru faktore aipatzen dituzte pertsona azpie-likatuen kopuruak ez dezan behera egin inguru ho-rretan: elikagaien garestitzea, lehorteak eta zenbait herrialdetako ezegonkortasun politikoa.

konproMiso berriakIrailean, Nazio Batuen Erakundearen Goi Bilera egiten zuten, 2015. urteko Garapen Iraunkorraren Agendaren inguruan eztabaidatzeko. Bilera ho-rretan, mundu osoko 193 lider bildu ziren eta da-tozen 15 urteotarako 17 erabaki hartu zituzten. Horrekin, hiru helburu lortu nahi dituzte: mutu-rreko pobreziarekin bukatzea, gizartean dauden desberdintasunei eta justizia gabeziei aurre egi-tea eta eguraldi aldaketaren ondorioak murriz-tea. Erronka horiek herrialde guztietan lortu be-harrekoak direla aldarrikatu zuten eta pertsona guztien konpromisoarekin.

www.consumer.es

nazioarteko konproMisoak2015a balantzea egiteko urtea da eta gosearen aurka nazioartean hartu ziren bi konpromisoak bete ote diren ikustekoa. Lehenbizikoa 1996. urtean finkatu zuten, Erroman, Elikadurari buruzko Munduko Goi-bileran (CMA). 182 gobernutako ordezkariek honako konpromiso hau hartu zuten: “Herrialde guztietan gosea desagerraraztea, eta berandue-nez 2015. urterako, egun desnutrizioa pairatzen dutenen kopurua erdira murriztea”. Bigarren helburua Milurteko Garapen Helburuen lehenbiziko ekitaldian ezarri zuten (ODM 1), 2000. urtean, 189 herrialdek. Besteren artean, hauxe lortu nahi zuten: “2015. urterako, erdira jaistea gosea pa-satzen duten pertsonen proportzioa”.

helburuak ez dira beteMunduan 795 milioi lagunek ez dute aski elikagai bizimodu osasungarri eta aktiboa egiteko. Horrek esan nahi du bederatzi lagunetatik batek gosea pasatzen duela gure planetan. Ondorio hori ageri da FAOk, WFPk eta FIDAk (Nekazaritza Garatzeko Nazioarteko Funtsa) argitaratu duten txosten hone-tan: “Elikadura arloko segurtasun faltaren egoera munduan 2015”.

2726

Goseak bereziki gogor astintzen ditu haurrak. Manos Unidas erakundearen arabera, azpielikatuta dauden haurrak ez dira hazten haur osasuntsuak bezala, eta adimenari dagokionez, garapen mantsoagoa izan dezakete. Erakunde horrek oroitaraz-ten du etengabeko goseak ahuldu egiten duela immunitate sistema, eta horrek ahulago bihurtzen dituela gaixotasunen eta infekzioen aurrean.

Giza laguntza ematen duten erakundeek kalkulatzen dutenez, nutrizio desegokiak eragiten ditu bost urtetik beherako haurren heriotzen ia erdiak (3,1 milioi haur urtean eta 8.500 inguru egunean). Eta lau adingabetik batek, berriz, atzerapena izaten du hazkundean elikagai faltagatik (garapen bidean dauden herrial-deetan, hirutik batekoa izan daiteke proportzio hori).

Unicef-en kalkuluen arabera, munduko haurrik pobreenen %20k hazkundean atzerapena izateko eta bost urte bete aurretik hiltzeko aukera handiagoa dute (bikoitza) haurrik aberatsenen %20k baino, hori ere elikagai faltagatik.

Azkenik, Elikagaien Mundu Programak emandako beste datu bat ekarriko dugu: herrialde aurreratuetan, Lehen Hezkuntzan ari diren haurretatik, 66 milioi gosez joaten dira eskolara. Are gehiago: Afrikan bakarrik 23 milioi daudela kalkulatzen da.

Haurren desnutrizioa eta hazteko arazoak

Page 15: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

AzterketA dokumentAlA egin dugu munduAn goseAren egoerA nolAkoA den etA hAurrei nolA erAgiten dien jAkiteko sakonean

2928

*ITURRIA: Guk landua, “Elikadura arloko segurtasun faltaren egoera munduan 2015” txosteneko datuak erabilita.

gosearen datuak (2015)

Bederatzi pertsonatatik batek gosea pasatzen du munduan

Zortzi pertsonatatik batek gosea pasatzen du garapen bidean dauden herrialdeetan

Urtean 3,1 milioi haur hiltzen dira nutrizio desegokia dutelako

Munduko gosearen Mapa, 2015

MUNDU GUZTIA 794,6 10,9

ESKUALDE AURRERATUAK 14,7 < 5,0

GARAPEN BIDEAN DAUDEN ESKUALDEAK 779,9 12,9

AFRIKA 232,5 20,0

LATINOAMERIKA ETA KARIBEA 34,3 5,5

ASIA 511,7 12,1

OZEANIA 1,4 14,2

2014-2016 artean gosea pasa zuten

pertsonak (milioika)

2014-2016 artean gosea pasa zuten

pertsonen proportzioa (%)

azpielikaduraren prebalentzia

LEIENDA:

(%35 eta gehiago) Oso altua

Datu gutxi daude edo ez dira fidagarriak

(%25 -%34,9) Altua

(15 %-24,9 %) Nahiko altua

(<5 %) Oso bajua

(5 %-14,9 %) Apala

Page 16: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

aurrez aurreerrefuxiatuak

“Siriako gatazkak inoiz baino haur gehiagori eragin die”

Nazio Batuen Haurren Laguntza-rako Funtsaren Espainiako Batzor-deak larrialdientzat duen ardura-duna da Lorena Cobas, eta haren iritziz, Siriako gatazkak haurren krisia eragin du. Ia bost urteko ga-tazka eta muturreko indarkeriaren ondoren, hamabost aldiz handiagoa da kalteak jasan dituzten haurren kopurua: zazpi milioik baino gehia-gok behar dute giza laguntza gaur egun. Oinarrizko zerbitzuak sen-dotzea izan da UNICEFen ahalegin nagusia, bai Siria barrenean, bai gatazkak eragin dituen errefu-xiatuek eta migranteek inguruan dituzten herrialdeetan, eta, azken hilabeteetan, baita Europan ere. Zergatik sortu da Siriako errefuxia-tuen krisi hau? Sirian ia bost urte daramatzate gatazkan eta muturreko indarkeriarekin. Milaka pertsona hil dira eta milioika lagunek ihes egin behar izan dute etxeetatik eta baita eskola eta ospitaleetatik ere, horiei ere zuzenean eraso diete eta. Ko-munitate osoak daude isolatuta eta oinarrizko beharrizanak eskuratu ezi-nik, janaria eta ura esaterako. Bizirik irauteko aukera bakarra gelditzen zaie Siriako familiei: etxetik ihes egin eta mugak zeharkatzea, bakezko eta esperantzazko babes bat aurkituko duten itxaropenez hurbilen dituzten herrialdeetan edo, azken hilabeteetan gertatzen den bezala, Europan.Zergatik azpimarratzen da hainbeste errefuxiatu hitza? UNICEFen iritziz, errefuxiatuen eta migranteen krisi bat da, eta helburua da beste herrialde batera alde egiten duten pertsonen egoera guztiei erantzutea eta haur bakar bat ere ez dadila gelditu arre-tarik jaso gabe. Errefuxiatua da ge-rrari edo jazarpenari ihes eginez bere herrialdetik alde egin duen pertsona

oro. Asilo politikoa eska dezakete, nazioarteko legediak aitortzen baitu errefuxiatuen estatutua. Migrantea, berriz, herrialde batetik bestera mu-gitzen den edozein pertsona da, baina ez doana jazarpenari edo gerrari ihes eginez. Migranteek pobreziari egin diezaiokete ihes edo, besterik gabe, lehenago migratu duten ahaideekin elkartzeko alde egiten dute.Nola eragiten die haurren eskubi-deei? Desplazamenduetan errefuxia-tuek eta migranteek, guztiek jasaten dituzte mehatxuak. Haurren eskubi-deak gehien urratzen dira haur horiek errefuxiatu eremuetan harrapatuta daudenean, toki galduetan, lege ba-besik gabe, herrialdeen arteko muge-tan, identitaterik gabe.Berriz ere, haurrek izaten dute be-harrizan gehien. Zer-nolako eragi-na izan du krisi honek haurrengan? Ia bost urteko gatazkak inoiz baino haur gehiagori eragin die. Zifra 15 aldiz handiagoa da egun: 7,6 milioik behar dute giza laguntza, eta 2012. urtean, berriz, 500.000 ziren. Bi milioi baino gehiago daude Sirian setiatuta edo irispide zaila duten eremuetan. 2014. urtean, 60 eraso egin zizkieten herrialde hartako eskolei, eta 5.000 eraikin dagoeneko ez daitezke erabili eskola gisa. Inguruko herrialdeetako harrera komunitateak -horietako ba-tzuk lehendik ahulduta zeuden krisia-rengatik- gero eta presio handiagoa jasaten ari dira, agortzen ari zaizkie baliabideak eta zerbitzuetarako sar-bideak gainezka eginda daude. Gaur egun, lau milioi errefuxiatu baino ge-hiago daude Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean.Zer ari da egiten UNICEF egoera horren aurrean? Gatazkak ez du bukatzeko itxurarik, eta, beraz, giza laguntza emateaz gain, kalteak jasan

dituzten haurrei erantzun iraunko-rra eta epe luzekoa ematen ari zaie UNICEF. Sistemak laguntzea eta az-piegiturak hobetzea da gure lehenta-suna, ur sarearen instalazioa adibidez, edo ur plantak eraikitzea. Haurren babesari dagokionez, Siria barrenean eta errefuxiatuak hartzen dituzten au-zo herrietan zerbitzuak sendotzea da UNICEFen asmo nagusia. Azken hila-beteetan, Europara iritsi diren errefu-xiatuen eta migranteen beharrizanei erantzuten ere ari da. Horretarako, “Haurtzaroa Laguntzeko Espazioak” sortzen ari dira mugetan; laguntza psiko-soziala ematen zaie, familiak berriz elkartzeko sistemak sendotzen dira eta hainbat hornidura eskaintzen zaizkie: edateko ura, janari gehiga-rriak eta arropa, baita neguari aurre egiteko beste ondasun batzuk ere. Nola lagundu daiteke zeregin ho-rretan? Eroskiren dendetara joaten diren kontsumitzaileek, errefuxia-tuen eta migranteen krisi honen on-dorioak pairatzen ari diren haurrei lagundu nahi izanez gero, UNICE-Fentzat ekarpen bat egin dezakete ordaintzeko garaian. Gure weborrian daukate horretarako behar duten informazio guztia, helbide honetan: https://www.unicef.es.Zer esango zenieke arazo hau zei-nen larria den ohartu ez direnei? Krisi hau haurren krisi bat da, kal-teak jasan dituztenen erdiak haurrak baitira, gatazkarekin zerikusirik ez dutenak baina haren ondorioak oso gogor bizi dituztenak. Sekula baino funtsezkoagoa da haur horiek ez baz-terrera uztea, eurek ere itxaropena bazterrera utz ez dezaten.

UNICEFen Espainiako Batzordeak larrialdientzat

duen arduraduna

CobasorenaL

3130

Page 17: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

aurrez aurreerrefuxiatuak

“Errefuxiatuen krisia gelditzeko etorri da”

ariaMegaV

ACNURek Espainian duen bozeramailea

Mundu osoan 60 milioi pertsona inguruk alde egin dute jazarpena-ren erruz beren etxeetatik, inolako babesik gabe. Halaxe nabarmentzen du Maria Jesus Vegak, ACNURek Espainian duen bozeramaileak (NBEek Iheslarientzat duen agen-tzia da ACNUR). Aditu horren iritziz, herritarren mobilizazioak eredugarriak izaten ari dira, baina kide diren herrialde guztiek elkarre-kin ekintzak egitea falta da Europak bere lege-betebeharrak bete ditzan eta ez dadin jende gehiago hil Europaren ateetan, edo ez dezaten mafien eskuetan bukatu.Zergatik piztu dute munduaren arre-ta Siriako errefuxiatuek? Aylan-en argazkiak, Turkiako hondartza batean hil zen haurraren argazkiak, gure se-me-alabetako edozeinen izan zitekee-nak, astindu egin ditu kontzientziak. Dagoeneko lau milioi errefuxiatu dau-de Siriatik kanpo eta zazpi milioi eta erdi desplazatu Siria barrenean. Beste krisi batzuek ere beharko lukete arreta hori... Azken bost urtee-tan, hamabost gatazka baino gehiago lehertu dira Afrikan, Asian, Ekialde Hurbilean, Ukrainan... Azken urtean, milioi erdi pertsonak baino gehia-gok ihes egin dute Hego Sudandik, 190.000k Burunditik, milioi batek bai-no gehiagok Yemendik, 300.000k Li-biatik, ia 100.000k Birmaniatik... Munduan zenbat pertsonak jasaten dute arazo hori? ACNURek bere his-torian bildu duen zifrarik handiena da: 60 milioi errefuxiatu daude beren he-rrialdeetatik kanpo eta gerraren erruz herrialde barrenean desplazatuak.Nola erantzun du Europak? Erantzu-na nahiko kaskarra izan da Bigarren Mundu Gerraren ostean etorri zaion krisi handienean. Eta ez da immigra-

zio ekonomikoaren krisia, errefuxia-tuena baizik: beren herrialdetik alde egin duten pertsonak dira, aski oinarri badutenak jazarriko dituzten beldur izateko, eta babesik gabe daudenak. Ez ditzakegu beren herrialdera itzuli, arriskuan jarriko genituzke eta. Euro-pak aurre egin behar dio kide diren 28 herrialdeen elkartasunetik, ez he-rrialde bakarretik; eta are gutxiago Greziatik, non 450.000 pertsona sartu diren urtea hasi zenetik. Dagoeneko 3.000 pertsona hil dira itota aurten. Eta Espainiak nola erantzun du? Kostata. Irailean onartu egin zuen Europako Batzordearen proposame-na, hurrengo bi urteetan 16.000 erre-fuxiatu hartzeko. Garrantzitsua da Ita-lian eta Grezian integrazio gaitasuna sendotzea, erregistro eta harrera zen-troekin, beste herrialde batzuetarako bidean jarri bitartean. Baina ez du izan behar aldi baterako kontua, krisi hau gelditzeko etorri baita. Jende ge-hiago etorriko da gero ere.Ez datoz Siriatik bakarrik... Hala da. Greziako eta Italiako itsasertze-ra heltzen den jendea Iraketik dator, Afganistandik, Eritreatik, Afrika Er-diko Errepublikatik, Hego Sudandik, Somaliatik... Turkiak bi milioi erre-fuxiatu ditu dagoeneko. Eta haien egoera okertzen ari da, giza laguntza ematen dugun erakundeek ez dugu-lako jasotzen behar adina bitarteko. Zer-nolako bitartekoak falta dira? ACNUR behartuta dago giza laguntza ematera eta beste erakunde batzuekin koordinatzera, baina orain dela hila-bete, Siriako krisiarentzat behar zuen finantzaketaren %37 baino ez zeukan. Ez genuen pentsatzen Afrikako, Ekial-de Hurbileko eta abarretako errefu-xiatu eremuetan bezala lan egin be-harko genuenik Europan.

Erakundeetako arduradunen aurre-tik al doa gizartea? Bai, politikak markatuz eta elkartasun lezioak ema-nez. Eta jarraitu egiten du, Grezian adibidez, non egunero 6.000 pertsona heltzen diren Egeo itsasoko uhartee-tara. Espainian ere ikusgarria izaten ari da erantzuna. Baina behar-beha-rrezkoa dena lege bideak dira, bisa humanitarioak eta, ikasleentzat, fami-liak berriz elkartzeko eta kokatzeko programak, eta abar. Ez genuke ikusi behar jendea hil egiten dela Europa-ren ateetan eta ez beste inon. Askok legez sartu nahi izan dute, baina ma-fien eskuetan bukatu dute, horiek di-ra-eta erantzun bateratu bat ez ema-teari onura gehien ateratzen diotenak.Nola lagundu dezakegu? Errefuxiatu bat orain etxean hartzea ez da ideia-rik onena, gerra baten izugarrikeriak bizi berri dituzte eta. Profesionalei da-gokie, eta erakundeen bidez bideratu behar da. Hemen daudenek ere la-guntza behar dute. Errefuxiatuei arre-ta eskaintzeko aurrekontuak ez dira igo azken hiru urteetan, nahiz eta es-kariak bikoiztu. Laguntza ekonomikoa emateko, 902 218 218 telefonora dei dezakete edo gure webgunean sartu, edo giza laguntza ematen duten beste erakunde batzuekin lankidetzan aritu.Zer esango zenieke krisi honen au-rrean elkartasunez jokatzen ez du-tenei? Aurreiritziak dituen jende asko dago, integrazioa zaildu egiten duena. Errefuxiatuak gaitasun handiko jen-dea dira, beren etxeetatik alde egite-ko adorea izan dute. Gu bezalakoak dira, kendu egin diete askatasuna eta ihes egiten diote bortizkeriari, ez dira terroristak. Esango nieke emeten die-ten tratua izan dadila besteek eurei ematea nahi luketena bezalakoa.

www.consumer.es

esusJ

3332

Page 18: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

etxeko ekonomia

Isunak: berrikusi egin daitezkeIsuna jarri eta hurrengo 20 egunetan ordainduta, erdira jaisten da kopurua, baina forma akatsak gertatzen badira edo epez kanpo egindako komunikazioak, helegitea jar dakieke eta baliogabetu ere egin ditzakete

Gehiegizko abiaduran joateaga-tik, behar ez den lekuren batean

aparkatzeagatik edo semaforo bat go-rrian pasatzeagatik. Trafiko Zuzenda-ritza Nagusiak (DGT) 6.000 isun baino gehiago jartzen ditu egunean, eta bakoitza 121 eurokoa izaten da, batez beste, Europako Auto-gidari Elkar-tuak erakundeak egindako ikerketa baten arabera. Kopuru horri gehitu egin behar zaizkio beste adminis-trazio batzuek kudeatzen dituztenak, udalek adibidez.Baina arau-hausteek zigor ekonomiko txikiagoa ekar dezakete xehetasun txiki batzuei erreparatzen jakinez ge-ro. Hona hemen zenbait metodo isuna txikitzeko edo kendu dezaten lortzeko.

1Berehala ordainduta, %50 murrizten da kopurua

2010. urteaz geroztik, isuna lehenbai-lehen ordaintzeko aukera dago, hau da, 20 egun naturalen barrenean. Era horretan, %50 merkatzen da zigor eko-nomikoa, baina, ordainetan, galdu egi-ten da alegazioak aurkezteko aukera eta berraztertzeko errekurtsoa jartze-koa. Eta alderantziz: helegitea jartzen bada, automatikoki uko egiten zaio beherapenari. Isuna berehala ordaintzea erabakiz gero, hiru aukera daude: Internet bidez egitea, Correos-en bulegoe-tan edo Banco Santander-en edo-zein sukurtsaletan.

2Komunikazio epea pasatuta iristen bada, ez dago isuna

ordaindu beharrikOrdaindu beharrik ez izateko, Ad-ministrazioak hutsen bat egin be-har luke eta isunaren berri emateko epea pasatu egin behar litzaioke. Epe hori 3 hilabetekoa da zigor arinentzat, 6 hilabetekoa larrientzat eta urtebete arteko oso larrientzat. Ohikoa ez den arren, udal batzuk gaindituta ibiltzen dira burokrazia-rekin, eta gerta liteke komunikazioa ez garaiz bidaltzea.Isunak ez badira epe horretan iristen, baliorik gabe gelditzen dira eta ez da-go zertan ordaindu. Beste aukera bat izaten da epeak ahalik eta gehiena luzatzea, legearen barrenean. Hogei lanegun izaten dira helegitea jartzeko, eta azkeneraino zain egon gaitezke haiek bidalitako probei erantzuteko edo alegazioak aurkezteko.

3Matrikula oker jarria badago, isunak ez du balioko

Isuna etxera iristen denean, arretaz begiratu behar da datu guztiak ongi agertzen ote diren. Nortasun Agiria eta izen-abizenak ongi agertzeaz gain, zuzena izan behar du autoaren identi-fikazioak ere eta agertu egin behar dute markak, modeloak, matrikulak, koloreak... Horrekin batean, isunean adierazia egon behar du arau-haustea noiz eta non egin den. Datu horietan hutsegiteren bat ba-dago, helegitea jar daiteke.

5Gutxiago ordainduko da berdinak izan behar duten

bi isun ez badira halaEgoera berdinetan egin diren arau-hauste guztientzat isun berbera jarri behar da. Askotan, ordea, arau-hauste bera egiteagatik zigorra ez da bat eta bera izaten: udal batek puntuak ken ditzake eta besteak ez, edo batek zigor bat jartzen du eta besteak beste bat. Eta gerta daiteke aparkaleku arautuak kontrolatzen dituzten bi langilek isun desberdinak jartzea gertaera berbe-ragatik, eta, gainera, kopuruak ez bat etortzea. Halakoetan, helegitea jarri beharra dago, legearen aurreko ber-dintasun printzipioa ez betetzeagatik. Ia inoiz ez dute kentzen isuna, baina kopurua murriztea lortzen da.

6Isuna jarri duenak berretsi egin behar du

Mugikorretik hizketan joateagatik edo segurtasun uhala lotua ez eramatea-gatik jartzen badute isuna, ez da iza-ten horren frogarik. Horregatik, isuna jarri duen agentearen berrespena da-raman txostena bidaltzeko eska daite-ke, non haren bertsioa agertuko den. Zenbaitetan, gerta daiteke agenteak txostena galdu izatea, bere adierazpe-na garaiz ez egin izatea edo adieraz-pena aldatzea. Kasu horietan, gidaria isunik gabe geldituko litzateke, nahiz eta ohikoena izaten den bere adiera-zpena berrestea. Orduan, legearen or-dezkariak egia dioela pentsatzen da.

www.consumer.es

Gaur egun, isunean ageri diren da-tuak okerrak badira, gehienean be-rriz bidaltzen dute zuzenduta. Baina hutsegite horiek aurkitzea baliagarria da denbora irabazteko eta lagundu egin dezake isuna baliorik gabe geldi dadin. Eta, hori bai, matrikula gaizki jarria badago, isuna baliogabetzeko eska daiteke.

4Isuna beste helbide batera bidaltzen badute, helegitea

jar daitekeZenbaitetan, isunaren jakinarazpena ez da etxera iristen, baina bai Zer-ga Agentziak bidaltzen duen errekla-mazioa, zorra ordaindu gabe dagoela esanez. DGTk helbide bat ematen dio Administrazioari, autoa erregistratuta dagoen helbidea hain zuzen, baina gerta liteke une horretan arau-hauslea ez bizi izatea helbide horretan, eta, hortaz, isuna ez da iristen behar lukeen helbidera. Baina agintariek ikertzeko betebeharra dute isuna le-ku egokira irits dadin, eta ahal duten guztia egin dutenean bakarrik jotzen da isuna jakinarazitzat, nahiz eta he-lbide egokia ez aurkitu.Horrela, zorraren erreklamazioa jasoz gero, baina isunaren berri ez badu-te eman bide administratibotik, es-pedientea berrikus dezatela eskatu behar da eta helegitea jarri, gerta liteke-eta baliogabetzea.

3534

Page 19: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

osasuna

Begi nekatuakBegietako nekea ez da gaixotasun bat, baina ikusi egin behar da beste nahasmendu oftalmologiko batzuek eragina ote den

Gailu elektronikoakGaur egun, asko ari da handitzen gailu elektronikoen erabilera. Izan jolaserako edo izan lanerako, kontsu-mitzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte tabletak, liburu elektronikoak eta ordenagailuak. Gailu horiek luzaroan erabiltzeak areagotu egin ditu ikusmenari lotuta dauden arazoak. Sarritan, orain arte onartu gabeko edo arintzat jotako ikusmen hutsegiteek (ikusmen neka-tuak, adibidez, edo objektuak fokatze-ko nahasmenduak) agerrarazi egiten dituzte begietako gorabehera horiek.

Begietako nekea saihesteaEspainiako Optikari eta Opto-metristen Elkargoen Kontseilu Nagusiak dekalogoa:

Denbora tarte bat igarota, begiei atseden ematea: bost minutuko geldialdia egitea irakurtzen edo begiekin aha-

legina egiten ematen den ordu bakoitzeko.

Luzaroan distantzia berean aritzeagatik eta jarduera bera egiteaga-

tik sortzen dira begietako arazoak. Ikusmenari atse-

den emateko, txandatu egin behar dira dis-

Liburu elektronikoak irakurtzeak eta ordenagailuak erabiltzeak

nekatu egin dezake ikusmena, eta berdin gerta daiteke paperetik lu-zaroan irakurriz gero ere. Begietako nekea izendatzeko terminoa asteno-pia da, hau da, giharrek luzaroan egi-ten duten ahaleginari ematen zaion erantzuna. Sintoma nagusiak honako hauek izaten dira: begietako azkura edo erredura sentipena, begiak go-rritzea, malko jarioa eta sentiberata-sun handiagoa sumatzea argiarentzat eta haizearentzat. Ikusmen nahas-menduak ere sor daitezke (fokatzeko zailtasunak, ikusmen lanbrotua edo orbanak ikustea), eta beste arazo batzuk ere bai: zefalea, zorabioak, zerbikaletako mina edo bizka-rraldeko kontrakturak.Sintoma horietako gehie-nak ohitura desegokiei lo-tuta daude: ordenagailu aurrean jarrera desegokia izateagatik ager daitezke, ordenagailu aurrean ordu gehiegi egiteagatik, ar-giztapen txarra edukitzea-gatik edo pantailak isla gehiegi izateagatik.

Ahalegina eta kontzentrazioaEgoera horiek guztiak age-rikoagoak izaten dira egunaren bukaeran. Bereziki, ordu asko eman badira irakurtzen, , or-denagailu aurrean, gidatzen edo telebistari begira.

Berdin gertatzen da kontzentrazio handi-handia eskatzen duten giroe-tan; adibidez, josten edo marrazten aritu behar denean, eta baita ke asko izaten den giroetan denbora asko egin behar denean ere. Optikarien eta optometristen elkar-goetako espezialistek nabarmentzen dute arazo mota hori, gehienean, ez dela izaten gaixotasun bat, baina ho-rien atzean nahasmendu oftalmolo-gikorik baden edo ez, ikusteko aldian behin azterketak egin behar dira.

tantziak: orain gertura begiratu (pantailara) eta orain urrutira (leihotik), eta alderantziz.

Kontzentrazioak murriztu egiten du begien kliska: baldintza nor-maletan, 20 aldiz kliskatzen dugu minutu bakoitzeko, eta kontzen-tratuta gaudenean, 5 aldiz bai-no ez. Beraz, modu kontzientean egin behar da orduero: begia erabat kliskatu behar da 10 al-diz, eta tartean, begi kliska azkar batzuk egin behar dira segundo batzuetan; ondoren, tartetxo batez atseden hartu begiak itxita. Hori eginda ere begiak lehortuta ditu-gula iruditzen bazaigu, kolirio bat edo begi ur bat erabil dezakegu.

Pantailaren distira eta kontrastea leuntzeak lagundu egiten du testua hobeto ikusten.

Hobe da argi naturalarekin lan egitea, nahiz eta gehiegizko argia ere kaltegarria den. Ez jarri pan-taila leiho baten aurrez aurre edo zuzenean argia ematen dion iturri baten aurrez aurre, ezta hari bizka-rra emanda ere. Aukerarik onena alboko argiztapena da, islarik gabe.

Pantailaren eguneratze frekuen-tziak 70 Hz - 75 Hz artekoa izan behar luke.

Pantailatik 60 cm-ko distantziara jartzea komeni da, eta begien mai-latik zertxobait beheraxeago egon behar luke Liburu elektronikoa, berriz, begietatik 35-40 cm-ra jarri behar da.

Letraren neurria doitzea, erosoago irakurtzeko.

Nekatuta bagaude, hobe da ez era-biltzea bitarteko elektronikorik.

Optikari-optometristarengana joa-tea urtero.

www.consumer.es

GertueGi?

Etxean haurrak dituztenek maiz esan behar izaten diete neska-mutikoei ez hainbeste hurbiltzeko ordenagailuaren pantailara eta telebistaren aurre-aurrean ez jartzeko. Dena den, ez dago ebidentzia zientifikorik jokabide horiek kalte egiten dutela esateko. Ameriketako Oftalmologia Akademiak esaten du ez dagoela kezkatzeko arrazoirik, telebista gertutik edo urrutitik ikusteak ez baitu kalte fisikorik eragi-ten begietan.

Begietako nekea bai, hori sor dezake ohitura horrek, batez ere pantailatik oso gertu jarriz gero edo telebistari angelu bortxatueta-tik begiratuz gero. Begiei arnasa hartzen uzteko, Estatu Batuetako adituen gomendioa da telebista itzali eta atseden hartzea. Dena den, haurra pantailara gehiegi hurbiltzen bada, erne egon behar da, gerta daiteke-eta ez ongi ikustea (miopiarekin hori gertatzen da).

Ez dago ebidentzia zientifikorik, halaber, ordenagailua denbora luzez erabiltzeak begiei kalte egiten diela esateko. Ohikoa izaten da ikus-menari lotutako eragozpenak eta nahasmenduak agertzea, baina, sarri askotan, iragankorrak izaten dira. Eta nahiz eta astenopiak jende askori eragiten dion, Ameriketako Oftalmologia Akademiaren esanetan, sintoma horietako bakar bat ere ez da larria.

Era berean, nabarmentzen dute begietako nekeak okerrera egiten duela edo areagotu egiten dela lo falta dagoenean: begiak sentibera-goak egoten dira edo errazago gorritzen dira. Gaueko atsedenaldian hartzen dute atseden begiek hurrengo egunerako indarberritu eta zeregin guztiei aurre egin ahal izateko. Begiak luzaroan minberatuta eta gorrituta edukiz gero, infekzioa ager daiteke, batez ere ukipen leia-rrak erabiltzen badira.

3736

Page 20: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Elikagaiak gorrotatzeaPlaterean dutena jan dezaten haurrei presioa eta mehatxuak egiteak area-gotu egin dezake gizentzeko arris-kua, eta, gainera, handitu egiten du elikagai batzuk gorrotatzeko aukera, eta gorroto horrek bizi osoan iraun dezake. Edo nahasmenduak eragin ditzake elikadura arloko jokabidee-tan, anorexia eta bulimia esaterako, eta patologia multzo horrek oso pro-nostiko txarra izaten du. Ondorio horiek ongi frogatuta dau-de ikerlanetan; 2015. urtean, adibidez, Eating Behaviors aldizkariaren apiri-leko zenbakian argitaratu zen lan bat, eta 2006. urtean, berriz, Linda Gilmore doktore andreak argitaratu zuen bes-te bat, izenburu adierazgarri honekin: “Bukatu arte, ez altxatu mahaitik”. Gil-more doktorearen arabera, “haurrek ika-si egin behar dute elikadurari lotutako jokabidea maneiatzen, eta, horretarako, utzi egin behar zaie aukeratzen”.

Zer, zenbat eta noizHaurrari utzi egin behar zaio helduek eskaintzen dioten horretatik (elikagai osasungarriak izatea komeni da, jaki-na) zenbat, noiz eta zer jango duen erregulatzen. Ikertzaile batzuk horren alde agertu izan dira, eta iritzi bere-koak dira osasunaren eta elikadura-ren arloan eredutzat hartzen diren

Nola

Joan Orrell-Valente doktore andreak bost puntutan laburbildu zuen gai horri heltzeko modua:

• Haurrek berezko gaitasuna dute jaten duten elikagai kopurua (osasungarria) erregulatzeko, beren gorputzak behar duen energia lortze aldera, eta antze-man egin ditzakete gosearen eta asetasunaren barne seinaleak eta horiei erantzun.

• Kanpo seinaleek (adibidez, gurasoen kontrola) nahasi egin dezakete barne estimuluei antze-mateko eta erantzuteko berezko gaitasuna.

• Janaria sari edo xantaia gisa erabiltzen bada, elikagai batzuek balio berezia hartuko dute, segur aski; adibidez, postreek.

• Gurasoen ardura nagusia jaki elikagarriak ematea da eta elika-gai horiek noiz emango zaiz-kion erabakitzea, eta ez zenbat emango zaion.

• Haurrei utzi egin behar zaie haurrek zer eta zenbat jango duten aukeratzen, betiere elikagai osasungarrien artean.

Hortaz, haurraren apetitua, gustuak eta lehentasunak errespetatzea, baldin eta elika-gai osasungarriak eskaintzen bazaizkio, bere osasuna errespe-tatzea da.

osasuna

Haurrek ez dute behartuta jan beharPlaterean dutena jan dezaten haurrei presioa eta mehatxuak egiteak areagotu egin dezake gizentzeko arriskua, eta, gainera, handitu egiten du elikagai batzuk gorrotatzeko aukera

Egunero kalorien muga “zertxo-bait” gainditzeak eraman gaitu,

besteak beste, haurren artean gaur egun dauden gizentasun tasak iza-tera. Halaxe nabarmentzen dute zen-bait azterketa zientifikok, eta horien egileek beti azpimarratzen dute oso garrantzitsua dela haurrak berak erre-gulatu dezala zenbat jan nahi duen. Haurrari behartuta janaraztea seku-la ez da ona, eta are gutxiago gurea bezalako inguru batean, non haurren gizentasunaren zifrak oso kezkagarriak diren. Arrazoi hori eta beste batzuk kon-tuan hartuta, utzi egin behar da haurrak berak erregulatu dezala zenbat janari -osasungarri- jan nahi duen.

BermatuaHaurrak jatera ez behartzeak zer-no-lako garrantzia duen ulertzeko, aski da pentsatzea ea guri gustatuko ote litzaigukeen aseta gaudenean norbai-tek gehiago jatera behartzea. Badira bi artikulu zientifiko oso ar-gigarri auzi horren inguruan. Lehen-bizikoa Joan Orrell-Valente doktore andreak 2007. urtean koordinatu zue-na da (Appetite aldizkarian argitaratu zen). Ikerlan horrek agerian utzi zuen gurasoen %85ek goserik gabe ere ja-narazi egiten dietela haurrei, eta, ondorioz, inork ezer esan ez balie baino gehiago jaten dute haurren

%83k. Kezkagarriena da beren goseak aginduta jango zuketena baino dezen-te gehiago jan zutela haurren %38k. Bigarren artikulua azken datu ho-rri lotuta dago. Helen Rose Pereira doktoreak eta haren laguntzaileek 2013. urtean egiaztatu zuten bezala (Revista Paulista de Pediatria ize-neko aldizkarian), haurrek zertxobait kaloria gehiago hartzeak badu lotura haurren artean egun ageri diren gi-zentasun tasekin. Egia da faktore asko daudela haurren gizen-tasunaren atzean (bakar bat ere ez da haurraren ardura), baina adituen arteko ge-ro eta batzorde gehiagok nabarmentzen dute fakto-re horietako bat dela hau-rrek zenbat jan nahi duten autoerregulatzeko dauka-ten berezko gaitasuna ez errespetatzea.

zenbait erakunde ere: Osasunaren Mundu Erakundea, Nutrizioko eta Dietetikako Akademia, Ameriketako Pediatria Akademia eta ereduzko bes-te hainbat erakunde. Nutrizioko eta Dietetikako Akademiak dokumentu zientifiko bat argitaratu du berriki bere jarrera zein den adierazte-ko (giza nutrizioaren arloan ari diren profesionalak biltzen dituen erakunde-rik handienetakoa da Ameriketako Es-tatu Batuetan), eta hor proposatzen du ikuspegi “prezeptiboa” erabiltzea elika-duran. Ez da erraza, ordea, kontzeptu hori definitzea; ingelesez responsive esaten zaio, eta, horregatik, “responsi-bo” gisa itzultzen da batzuetan. Ikuspegi horren arabera, gurasoek antzeman egin behar dute haurra noiz dagoen goseak eta noiz ase den, eta hori kontuan hartuta erantzun. Hortaz, ikuspegi horretan, gurasoek edo beste zaintzaileek elikaduraren arloan izan behar duten zeregina ez da haurrak asko edo gutxi jaten duen zaintzea, beste hau baizik, erakunde horren hitzetan: “Jateko aukera egituratuak eskaintzea, haurraren garapenarekin bat datorren laguntza eta elikagai egokiak ematea, mehatxurik gabe jan dezan”. Proposamena, beraz, hau da: haurrek erabaki dezatela ez bakarrik jango duten edo ez, baita zenbat egin-go duten ere.

www.consumer.es

3938

Page 21: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Kontuz ibili helbide eleKtroniKoareKin Lan arlorako, helbide elektroniko neutro eta formala erabili behar da, zorroztasun, profesionaltasun eta serio-tasun itxura emango duena. Izen-abizenak jarri behar dira, eta atzetik plataformaren luzapena (@hotmail, @gmail o @yahoo, adibidez). Bestetik, funtsezkoa da gaiaren atalean jarriko diren hitzak ongi hautatzea, jasotzaileek mezua ireki dezaten. Bi aukera daude: iragarki bati erantzutea edo hautagaitza bat bidaltzea. Iragarki bati erantzuteko mezua bada eta iragarkiak testu jakin bat atxikitzen badio gaiari (eskaintza zenbakia, adibidez), horixe jarri behar da, zehatz-mehatz gainera. Gerta liteke iragazki bat jarri izana gai hori dakar-ten mezu guztiak multzokatzeko.Aurkezpenari dagokionez, curriculum bat posta elektro-nikoz bidaltzean, testu motz bat idatzi behar izaten da aurkezpen gisa, baina ez du izan behar ohiko aurkezpen gutun bat. Lerro gutxi batzuen bidez irakurlearen arreta erakartzea da kontua, eta, horretarako, curriculumean ageri diren alderdirik interesgarrienak edo lan arloan ditugun gaitasuna nabarmentzea komeni izaten da. Era berean, ahalik eta gehiena bideratu behar da bete nahi den lanpostu horretara. Azkenik, enpresak erantzuten badu, garrantzitsua da norberak ere erantzutea eta eskerrak ematea gu aintzat hartzeagatik eta gure mezua irakurtzeko denbora hartzea-gatik. Atseginak izatea lagungarria da ate batzuk zabaltze-ko, eta enpresak une horretan tokirik ez badu ere guretzat, erantzun badiogu, curriculumaren ondoan jarriko du erantzuteko ardura hartu dugula.

etxeko ekonomia

Curriculuma: aukera bat zapuztu dezaketen hutsegiteakDokumentu horrek ez du eduki behar ortografia akatsik, ez da jarri behar lortu nahi den lanposturako garrantzirik ez duen daturik ezta norberaren bizitzarekin eta zaletasunekin zerikusia duen aipamenik ere

2Lan arloko esperientzia guztia sartzea. Curriculu-ma ez da garrantzi gutxiko informazioz gainezkatu

behar, lan arloko azken esperientziarekin zerikusirik ez duen informazioarekin. Giza baliabideetako lanpostu batera aurkezten bada hautagaia, ez du askorik balio beste arlo batzuetan egindako lanen berri emateak, non eta ez diren interes eta garrantzi handikoak. Lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia duen lan esperien-tzia bakarrik sartu behar da, eta, hortaz, ez dira jarri behar lehendik beste lan arlo batzuetan izandako erreferentziak. Lan bizitzako lorpen nagusiak identi-fikatzeko gai izan behar da eta ongi laburtzekoa.

Espainiako Estatuan, 134.000 lagunek utzi zioten abuztuan Gizarte Segu-

rantzan kotizatzeari. Langabe horiek, aurrerantzean, beste milioika langabek egiten duten gauza bera egiten hasi be-harko dute: enpresetara curriculumak bi-daltzen hasi, lan aukera baten bila. Adituek oroitarazten dute curriculuma ez dela biografia laburtu bat, norberaren gai-tasunak azaltzeko modu bat baizik, intere-sak zehaztekoa eta ezagutzak, konpetentzia eta esperientzia sailkatzekoa. Idazterakoan eta egituratzerakoan, garrantzitsua da ho-nako hutsegite hauek ez egitea:

3Informazio akademiko guztia xehe-xehe azaltzea. Ez da komeni oinarrizko titulazioen

inguruko xehetasunak jartzea (tokia, datak edo kalifikazioak). Goi mailako ikasketetara muga-tu behar da, eta masterretako eta prestakuntza ikastaroetako tituluetara. Curriculumean hain ti-tulu espezifikoak jartzen dituzten pertsonek itxu-ra ematen dute oso profil itxi eta zehatza dutela.

1Gehiegi idaztea edo akats ortografikoak egitea. Egokia izateko, curriculumak (ida-

tzia bada) ez du eduki behar bi orrialde baino gehiago. Laburra izan behar du eta begi kolpe batean irakurtzeko modukoa, xehetasunak eta azalpenak elkarrizketan emateko aukera izango baita (hautagaiari hots egiten badiote). Curricu-luma idazteko eta antolatzeko moduan bertan ikusten da hautagaiak zer-nolako gaitasuna duen informazio antolatzeko, mailakatzeko eta laburtzeko. Horretaz gain, zuzen idatzia egon behar du, akatsik gabe. Ortografia hutsegi-te batek baliorik gabe utz dezake lan arloko esperientzia eta prestakuntza akademikorik onena, doktoregoz eta masterrez betea.

6Zaletasunen berri ematea. Ez da zer-tan jarri zer-nolako zaletasunak ditugun,

non eta ez duten zerikusiren bat lanarekin; loturarik izango balu, nabarmendu egin behar litzateke. Curriculuma ez da nahasi behar Facebook-eko profilarekin, ez baiti-ra gauza bera. Lan kontuetan, esperientzia eta ezagutza dira alderdirik aipagarrienak. Ondoren, curriculuma erakargarria iru-ditzen bazaie, deituko dute elkarrizketa egiteko eta hori une egokia izango da hau-tatzaileak zaletasun berri galde dezan.

4Lanerako balioko ez duten lorpenak nabarmentzea. Curriculum on batek

adierazi egin behar du zer-nolako lorpe-nak egin diren beste lanpostu batzuetan. Baina ez dira zehaztu behar aurrerapen guzti-guztiak; helburu garrantzitsuak lortu izanaren erakusgarri direnak baino ez dira jarri behar, lan arloko aitortzen adierazgarri direnak edo enpresan mailaz igotzea ekarri dutenak. Azken batean, lan egiteko gaitasuna frogatzen duten gertae-ra guztiak (hainbat hobe norberak lortu nahi duen lanposturako balio badute).

5Datu pertsonal gehiegi jartzea. De-rrigor jarri beharrekoak dira izen-

abizenak, helbide elektronikoa -serioa eta formala-, harremanetarako telefonoa eta posta helbidea. Nortasun Agiriaren zenbakia edo Gizarte Segurantzakoa, berriz, garrantzirik gabeak dira. Egoera zibila, seme-alaba kopurua, eta abar, norberaren bizitzari buruzko informa-zioa da, eta hori ere ez da jarri behar.

7Oso egokiak ez diren argazkiak sartzea. Ez da komeni kolore nabarmenak erabiltzea,

ez arropa deigarriak eta ez argi efekturik ere; argazki zahar bat bidaltzea ere ez da bate-re egokia. Irudiak berri samarra izan behar du, nortasun agirian jartzen denaren neu-rrikoa, eta arropa formala eta hondo neutroa erabili behar dira. Nork bere burua ezagu-tarazteko, profesionala izan behar da, eta irudiarekin ere horixe erakustea komeni da.

www.consumer.es

4140

Page 22: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Beste material Batzuk

• zilarra: Ez da hain ohikoa, baina erabili izan da mahai tresnak egiteko. Arazo nagusia herdoila izaten da, oxige-noak, sulfuroek edo luzaroan gordeta edukitzeak sortzen dutena. Hobe da tresna horiek ez garbitzea ontzi garbigailuan: hondatu egiten zaie metalaren babes pelikula. Eskuz garbituko genituzke, eta leku lehor batean gorde, argitik babestuta.

• metalak. Burdinazko eltze batzuek luzaroan eusten diote beroari, baina oso astunak izaten dira eta herdoildu egiten dira garbitu eta ongi lehortu ezean. Labana batzuk titanioz egiten dituzte, eta material hori ez da herdoiltzen eta ez du erreakziorik izaten elikagaiekin.

• silikona. Mahai tresna batzuk silikonazkoak izan daitezke (polimero bat da, hondar silize-tik datorrena). Material horrek ez du usainik, ez da itsaskorra, malgua da eta oso ongi jasaten ditu muturreko tenperaturak, bai hotzak eta bai beroak.

• zura. Material horrekin koila-rak egiten dira batez ere, baina kontuan hartu behar da poro-duna dela; ondorioz, elikagai hondarrak eta hezetasuna metatu ditzake, eta baldintza horiek oso egokiak dira mikrobioak hazteko.

elikagaiensegurtasuna

Herdoilik gabeko mahai tresnakMahai tresnak egiteko erabiltzen diren zenbait material erraz herdoildu daitezke, eta komeni izaten da horien korrosioa saihestu eta egoera onean edukitzea

Mahai tresnak ahoan ibiltzen di-tugu egunero-egunero, eta ho-

riek ere arretaz zaindu beharrekoak dira. Higiene baldintza onetan eduki behar dira eta, horretaz gain, kome-ni izaten da eguneroko tresna horiek egiteko erabiltzen diren materialen korrosioa saihestea ere. Egunero erabiltzen ditugun mahai tresnarik gehienak metalekin eginak daude, kobrez edo altzairuz, eta metal horiek herdoildu egiten dira. Kobrea, adibidez, material bikaina da sukal-deko tresnak egiteko, oso bero-eroa-le ona baita. Baina, era berean, oso erraz herdoiltzen da airearekin, he-zetasunarekin, beroarekin eta zenbait elikagairen konposatu azidoekin. Ho-rrela, kobreari kolorea aldatzen zaio-nean, horrek esan nahi du herdoildu egin dela.Altzairuari ere berdintsu gertatzen zaio: altzairuan izaten duen burdina airearen edo uraren hezetasunarekin konbinatzen denean, burdin oxidoa sortzen has daiteke gainazalean eta herdoildu egin daiteke.

Aleazio onaAltzairu herdoilgaitzarekin ez da ha-lakorik gertatzen. Material horrek kromoa edo nikela izaten ditu, eta aleazio horrekin, erresistentzia han-diago egiten zaie korrosioari eta ten-

peratura handiei. Material horri esker, tresna horiek ongi jasaten dute zen-bait elikagairen azidotasuna (ozpina, txorrotako ur hotza), eta berdin ontzi-garbigailuan izaten diren tenperatura handiak ere.Korrosioari ongi eusten diolako eta eguneroko erabilerak eragiten duen higadura ere ongi jasaten duelako, altzairu herdoilgaitza da sukaldeko tresneria egiteko gehien erabiltzen den materialetako bat. Gainazalean kromo oxidozko babes geruza bat egi-ten zaio, eta horrexek babesten ditu tresnak korrosiotik.

Ontzi garbigailua eta xaboiakMahai tresnek luzaroago iraun de-zaten, zenbait gomendio hartu behar dira kontuan:

Ontzi garbigailuan, ez da gehiegi bete behar mahai tresnentzat iza-ten den ontzia, marruskadura pun-turik ez dadin izan.

Xaboi ez-erregarriak erabiltzea komeni da gainazalari kalterik ez egiteko.

Mahai tresna ur-ozpinetan sartuta uzten bada, korrosio arriskua iza-ten da.

Hobe da mahai tresna lehenbailehen ateratzea orbanik ager ez dadin.

Eta, ahal dela, ez da marratu behar espartzuarekin.

Garbiketa produktu asko (xaboi likidoak, adibidez) ez dira arris-kutsuak materialarentzat. Aitzitik, kloruroak eta produktu azidoak dituztenak bai, arriskutsuak izaten dira, oinarrizko neurririk hartu ga-be erabiltzen direnean.Industriaren arloan, sukaldean era-biltzen den gatz lodiak izaten ditu kloruroak. Ura irakiten ari den eltzee-tan erabiltzen denean, korrosio puntu-txoak sor daitezke. Elikagai azido edo mikatz batzuek ere korrosioa eragin dezakete; zehazki, pH-a 7-tik behe-rako dutenek (ozpinak edo limak).Kobrezko ontziei-eta dagokienez, oso garrantzitsua da zurezko edo plas-tikozko tresnekin erabiltzea eta ez metalezko koilarekin, marratu egin dezakete-eta kobrea. Hori gertatzen bada, gune ilunak eratzen dira, eta puntu beroak sortzen dituzte, non elikagaiak itsatsi edo erre egin dai-tezkeen. Zapi edo esponja erregarriak ere ez dira erabili behar tresneria gar-bitzeko, oihal leunekoak baizik, gai-nazala marratuko ez dutenak. Ez da komeni kobrezko ontziak eta tresnak ontzi garbigailuan sartzea, etxetresna horren eraginak bizkorrago herdoila-raz dezake-eta materiala.

www.consumer.es

4342

Page 23: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Ba al dakizu nola dabilen semaforoa? Kolore kode erraz bat da, eta errezetak daukan mantenugai kopurua handia, ertaina edo txikia den esaten du. Kaloriei eta osasunaren ikuspegitik garrantzi gehien duten mantenugaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Errezetek dauzkaten osagaien portzentajea, normalean, handia da hartu behar litzatekeenarekin alderatuta (horregatik ageri dira horiz). Plater hauek, izan ere, bazkari edo afari bateko plater nagusi gisa pentsatuta daude. Ohi baino errazio handiagoa dute, eta nutrizio-ekarpena ere handiagoa da. Hori dela eta, errezeten mantenugaiak neurtzeko modua eta produktuek dituztenak neurtzeko modua ez dira berdinak. • Kolore berdeak adierazten du mante-nugai bakoitzaren kontsumo errazioa ez dela iristen hartu behar litzatekeenaren %10ra. Hau da, mantenugaia kopuru txikietan ematen duela. • Kolore horiak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %10 eta %35 artean ematen duela (mantenugaia kopuru ertainetan ematen duela). • Kolore laran-jak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %35 baino gehiago ematen duela (mantenugaia kopuru handietan ematen duela).

* Heldu batek hartu behar lukeenarekiko.

Errazio batek dauka: GANTZ KALORIAK GANTZA SATURATUA AZUKREAK GATZA 136 12g 1,9g 3g 1g

%7 %16 %9 %3 %10

Lehen plateraKardua baratxuri eta perrexiL frijitueKin

Osagaiak: 400 g kardu (kontserbakoa) 2 baratxuri atal 60 ml oliba olio - Perrexila 400 ml ur 10 g irin - Gatz pittin bat

nola prestatu:Kendu ura kontserban datorren karduari. Jarri olioa kazola batean, eta berotu bara-txuria (xaflatan moztuta). Berotzen hasten denean, erantsi perrexil xehatua eta, bere-hala, perrexila erre gabe, baita irin koila-rakada bat ere. Eragin guztiari azkar-azkar. Ondoren, nahasi kardua barazki frijituekin eta erantsi ura. Utzi irakin dezan 5 minutuz (estalita), eman gatza eta zerbitzatu aurrez labean berotutako plateretan, kardua ez dadin hoztu.

Ohar dietetikoa:Kardua da udazkenean eta neguan gehien jaten den barazkietako bat, eta ezaugarri gastronomikoak ere orduan-txe izaten dituzte nabarmenenak. Mikatz ukituko berdura da, oso testura berezia duena. Ugari ematen ditu bitaminak eta mineralak, eta berdin herdoilaren aurka egiten duten substantziak ere, osasuna-rentzat aski onuragarriak direnak. Ura du osagai nagusia, eta, hortaz, balio energetiko apala dauka. Baratxuriarekin eta perrexilarekin prestatuta, zapore eta itxura atseginak izaten ditu oso. er

reze

taka

zaro

a

Lehen plateraKardua baratxuri eta perrexiL frijitueKin

postreabaniLLa izOzKia Laranja zuKuareKin

bigarren plateratxipirOi gisatuaK azafraiareKin

Haurdunaldiko menuaDieta osasungarria egitea funtsezkoa da amaren eta haurraren osa-sunean sor daitezkeen kalteak saihesteko, epe motzera bezala epe luze-ra. Menu egokiak prestatzeko, 4 gomendio hartu behar dira kontuan aste osoko otorduak antolatzeko orduan.· Landare jatorriko elikagaiak jatea, hau da, fruta freskoa, berdurak, baraz-kiak, lekaleak, fruitu lehorrak eta osoko zerealak (osoko ogia, pasta, arroza).

· Zertxobait gutxiago jatea arraina, gantz gutxiko esnekiak eta landare jatorriko olioak. Kopuru txikiagoan, baina horiek ere hartu behar dira.

· Bakanago jatea zereal finduak (pasta zuria, ogi zuria, arroz zuria...), azukrea eta elikagai azukretsuak (opilak, gozoak, edari azukretsuak) eta haragi gorri eta prozesatuak.

· Ez jatea kaloria dentsitate handia eta nutrizio balio eskasa duten elikagaiak: hestebeteak, aperitibo gaziak, irabiakiak, opilak eta gozoak, bonboiak, karameluak eta beste gozo batzuk, maionesa eta beste saltsa batzuk, gazta gantzatsuak, freskagarriak, turroiak...

2,62€pertsona

bakoitzeko*

zenbat kaloria behar ditugu egunaren buruan?

Kaloria guztien % Gure proposamena Kalorien %

GOSARIA %20-25 - Esnea, deskafeinatuarekin %21 (400 kcal) (400-500 kcal) - Intxaurraz egindako ogia

HAMAIKETAKOA %5-10 - Bi fruta fresko %11 (200 kcal) (100-200 kcal)

BAZKARIA %30-35 - Kardua baratxuri eta %33 (624 kcal) (600-700 kcal) perrexil frijituekin* - Txipiroi gisatuak azafraiarekin* - Banilla izozkia laranja zukuarekin*

ASKARIA %5-10 - Fruta freskoa %11 (200 kcal) (100-200 kcal) - Ogi txigorkia gaztarekin

AFARIA %20-25 - Azenarioak krema eran %24 (455 kcal) (400-500 kcal) - Ganba tortilla tipulin freskoekin - Osoko ogia - Mamia

GEHIENEZ 2.000 kcal *Aldizkari honetan azaltzen da plater horiek nola prestatu

4 Erraza 10’-15’ 0,33

4544

Page 24: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Ba al dakizu nola dabilen semaforoa? Kolore kode erraz bat da, eta errezetak daukan mantenugai kopurua handia, ertaina edo txikia den esaten du. Kaloriei eta osasunaren ikuspegitik garrantzi gehien duten mantenugaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Errezetek dauzkaten osagaien portzentajea, normalean, handia da hartu behar litzatekeenarekin alderatuta (horregatik ageri dira horiz). Plater hauek, izan ere, bazkari edo afari bateko plater nagusi gisa pentsatuta daude. Ohi baino errazio handiagoa dute, eta nutrizio-ekarpena ere handiagoa da. Hori dela eta, errezeten mantenugaiak neurtzeko modua eta produktuek dituztenak neurtzeko modua ez dira berdinak. • Kolore berdeak adierazten du mante-nugai bakoitzaren kontsumo errazioa ez dela iristen hartu behar litzatekeenaren %10ra. Hau da, mantenugaia kopuru txikietan ematen duela. • Kolore horiak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %10 eta %35 artean ematen duela (mantenugaia kopuru ertainetan ematen duela). • Kolore laran-jak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %35 baino gehiago ematen duela (mantenugaia kopuru handietan ematen duela).

* Heldu batek hartu behar lukeenarekiko.

Errazio batek dauka: GANTZ KALORIAK GANTZA SATURATUA AZUKREAK GATZA 276 17g 3g 3,6g 1g

%14 %24 %15 %4 %19

Ba al dakizu nola dabilen semaforoa? Kolore kode erraz bat da, eta errezetak daukan mantenugai kopurua handia, ertaina edo txikia den esaten du. Kaloriei eta osasunaren ikuspegitik garrantzi gehien duten mantenugaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Errezetek dauzkaten osagaien portzentajea, normalean, handia da hartu behar litzatekeenarekin alderatuta (horregatik ageri dira horiz). Plater hauek, izan ere, bazkari edo afari bateko plater nagusi gisa pentsatuta daude. Ohi baino errazio handiagoa dute, eta nutrizio-ekarpena ere handiagoa da. Hori dela eta, errezeten mantenugaiak neurtzeko modua eta produktuek dituztenak neurtzeko modua ez dira berdinak. • Kolore berdeak adierazten du mante-nugai bakoitzaren kontsumo errazioa ez dela iristen hartu behar litzatekeenaren %10ra. Hau da, mantenugaia kopuru txikietan ematen duela. • Kolore horiak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %10 eta %35 artean ematen duela (mantenugaia kopuru ertainetan ematen duela). • Kolore laran-jak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %35 baino gehiago ematen duela (mantenugaia kopuru handietan ematen duela).

* Heldu batek hartu behar lukeenarekiko.

Errazio batek dauka: GANTZ KALORIAK GANTZA SATURATUA AZUKREAK GATZA 205 7g 4g 30g 0,1g

%10 %10 %21 %34 %1

postreabaniLLa izOzKia Laranja zuKuareKin

Osagaiak:300 ml banilla izozki 4 laranja (zukua egitekoak) - Kanela ehoa 65 g mugurdi (4 mugurdi)

nola prestatu:Zukutu laranjak eta bota laranja ura banakako ontzietara. Bolak egiteko baten laguntzarekin, prestatu izozki bolak eta jarri bi bola ontzi bakoitzeko laranja zukua-ren gainean. Ondoren, apaindu bola bakoitza kanela hautsarekin eta mugurdi edo ginga batzuekin. Zerbitzatu berehala.

Ohar dietetikoa:Postre honek izozkia jateko beste aukera bat ematen du, frutarekin hain zuzen. Izozkia gozoa eta krematsua da, eta laranja zukuaren azidotasunarekin kon-binatuta, ahogozo gustagarria izaten du oso. Postre honek ugari ematen du C bitamina, eta izozkiaren eraginez, baita lipidoak eta azukreak ere. Diabetesa dutenei ez zaie komeni.

bigarren plateratxipirOi gisatuaK azafraiareKin

Osagaiak: 800 g txipiroi 2 tipula gorri

200 g piper berde 2 baratxuri atal - Azafrai hariak 60 ml oliba olio - Tipulina - Gatz pittin bat

nola prestatu:Garbitu txipiroiak (gorputzak eta garroak). Kazola apal batean, jarri tipula eta piperrak oliotan guritzen, juliana eran edo zerrenda finetan moztuta, eta baratxuriak ere bai, xerratan moztuta. Berdurak guritu direnean, kazola orain-dik su bizian dagoela, erantsi txipiroiak. Eragin pare bat minutuz, estali kazola eta utzi su eztian 30 minutuz, txipiroiak gorritzen hasten diren arte. Erantsi aza-frai hariak (hautsa ere bota daiteke) eta utzi beste ordu erdiz egosten saltsa loditu dadin. Eman gatza, behar izango balu. Azkenik, erantsi tipulina xehe-xehe moztuta, eta utzi bost minutuz egonean zerbitzatu aurretik.

Ohar dietetikoa:Txipiroiak prestatzeko modurik ohikoena tinta beltzean jartzea izaten da. Oraingo errezeta honekin, elikagaia prestatzeko modu tradizional bat eka-rri dugu: gisatua. Txipiroiek, gainera, oso ongi hartzen dute prestaera hori. Txipiroiak ugari ematen ditu protei-nak, eta gantza, aldiz, gutxi izaten du. Gantz horren zatirik handiena omega 3 motakoa da, eta, itxuraz, gantz mota hori onuragarria da bihotz hodien osa-sunarentzat. Dena den, txipiroiek eta gisako itsaskiek ugari izaten dute koles-terola, arrainek ez bezala. Purinak ere badituztenez, txipiroiak ez dira ego-kiak hiperurizemia dutenentzat. Piper berdeek mantenugai erregulatzaileak ematen dituzte (bitaminak, mineralak eta zuntza), eta leundu egiten dute txi-piroien zapore nabarmena.

erre

zeta

kaza

roa

4 Erraza <5´ 0,50 4 Erraza 50’-60’ 1,79

4746

Page 25: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Prestatzeko modu seguruagoa

Esne prestakina leku fresko eta seguruan gorde behar da. Behin ontzia irekitzen denean, arreta handiarekin ibili behar da, patoge-noak leku askotatik hel daitezke eta. Esnea manipulatzen ari denaren eskuak, ahoa eta sudurra, prestatzeko erabiltzen den gaina-zala, uraren egoera txarra edo prestakina denbora gehiegian gordeta edukitzea, faktore horiek guztiek zuzenean eragiten diote segurtasunari.

Horretaz gain, zorrotz bete behar dira ekoizleak emandako jarraibi-deak, esnea kontzentratuegia edo diluituegia egonez gero aldatu egin daiteke-eta haren nutrizio balioa, eta arriskutsua ere izan daiteke. Esnea egoki prestatzeko, beha-rrezkoa da:

• Eskuak garbitzea manipulatzen hasi aurretik.

• Biberoia eta erabiliko den beste edozein tresna ur epelarekin eta garbigarriarekin garbitzea.

• Tresnak desinfektatzea, ontzi garbigailuan sartuta edo ur iraki-netan minutu batez.

• Biberoiak eta gainerako tresnak leku garbi eta estali batean gordetzea.

haurrak

Kolikoen aurkako biberoien eraginkortasunaAmaren bularretik bezalatsu xurgatzen da horietatik, eta lagundu egin dezakete haurtxoaren minak baretzen eta murrizten

Haurraren negar indartsu eta kontro-laezinak larritasuna eta desesperazioa eragiten die gurasoei, baina kasuen %95ean ez du zerikusirik izaten ezein lesio larrirekin. Gainera, haurrari be-rari ez dio arriskurik eragiten, eta be-rez desagertzen da haurrak hiru edo lau hilabete egin ondoren. Jesús Garrido pediatraren iritziz (Mi pediatra online blogaren arduraduna ere bada eta Bebe sin cólico liburua-ren egilea), haurrak kolikoaren bidez adierazten du zerbait ez doala ongi. Negarrak eragile bat baino gehiago izan ditzake: errefluxu gastroesofa-gikoa, behi esnearen proteinarekiko edo laktosarekiko intolerantzia, edo haurraren idorreria. Zailena izaten da haur bati zer arrazoik eragiten dion edo dioten jakitea.

Haur batek nahigabe handiz ne-gar egiten duenean luzaroan

eta ia beti eguneko ordu bertsuetan gertatzen denean (batez ere arratsal-de-iluntzeetan), gerta liteke “jaiobe-rriaren kolikoa” esaten zaiona izatea. Jaioberrien artean, %10 eta %40 artean dira arazo hori izaten dutenak, Ospi-talez kanpoko Pediatriaren eta Lehen mailako Arretaren Espainiako Elkar-teak emandako datuen arabera. Haurrak koliko hori duen edo ez ja-kiteko, hiruko erregela erraz bat era-bil daiteke, oso ongi biltzen ditu-eta gaitz horren ezaugarri nagusiak: hiru

aste eta hiru hilabete artean di-tuzten haurrengan agertzen da, negar iraunkorra eragiten du eta haurra hiru orduz aritzen da negarrez, astean hiru egu-netan gertatzen da gutxienez, eta hiru aste irauten du.

“Kolikoen aurkako” sistemakHaurren elikaduraren arloan, bi elikatze sistemak daramate “kolikoen aurkakoa” izena: biberoiek eta balbulek. Esan be-har da bi horiek ez dutela sendatzen patologia hori, baina lagundu egin de-zakete esne artifiziala edo amaren esnea biberoitik hartzen duten haurren egoera hobetzen, Garridok azaltzen duenez.Biberoiaren diseinuak eta mekanis-moak laguntzen du horretan (ez da ohikoen berdina); esnea errazago ate-ra dadin uzten du biberoi mota horrek, esnea amaren bularretik bezalatsu xurgatzeko pentsatuta dago eta. Ohiko biberoietan, haurrak xurgatzen duelako ateratzen da esnea; bularrean presio egiten diolako. Xurgatzen ari denean, hutsune bat sortzen da bibe-roi barrenean, eta haurtxoak utzi egin behar izaten dio hartzeari, aire berria sar dadin. Egoera horrek urduri jar de-zake haurra jaten ari denean, eta itxu-raz hori izaten da jaioberrien kolikoa agertzeko arrazoietako bat.Kolikoen aurkako biberoiek eta bal-bulek diseinu berezia dute. Horri es-ker, esnea ateratzen den aldi berean sartzen da airea eta haurrak nahi duen abiaduran jan dezake.

Funtzionamendua Kolikoen aurkako biberoiak: ai-reztatze sistema bat daukate, non kanula bat dagoen oinarri bati atxikia, eta biberoi lepoan sartzen den. Mekanismo horrek zirkuitu bat sortzen du, eta airea ontzi hondo-raino sar dadin uzten du haurtxoa xurgatzen ari dela. Era horretan, saihestu egiten du airea eta esnea nahas daitezen eta burbuilak sor daitezen esnea hartzean; horrela, haurtxoak likidoa bakarrik hartzen du. Desabantaila nagusia garbitze-ko orduan sumatzen da: aireztatze sistema kontu handiarekin garbitu behar da, barrenean ez dadin gel-ditu esne hondarrik.

Kolikoen aurkako balbulak: bibe-roiak egiten dituzten etxe batzuek gomazko tetina bereziak saltzen dituzte kolikoen aurka egiteko. Te-tina horiek balbula bat izaten dute erantsita, eta balbula horrek utzi egiten du biberoian airea sar dadin eta eragotzi egiten du hutsunea sor dadin. Horien abantaila da mer-keagoak direla (tetina baino ez da erosi behar) eta errazago garbitzen direla. Baina badituzte desabantai-la batzuk ere: alde batetik, erraz buxatzen dira, eta orduan ez dute beren funtzioa egiten; eta, bestetik, sistema horrekin, esnearen bidez airea ere pasatzen da, eta horrek “eragin kaltegarri batzuk dakartza, adibidez C bitamina oxidatzea”, Jes-us Garrido pediatrak dioenez.

www.consumer.es

4948

Page 26: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten

Zergatik etiketa berria eraginkortasun energetikoarentZat?

Europako Batasunak zenbait zuzentarau onartu ditu azken urteetan (Erp delakoa tartean), energia kontsumoa murrizteko eta ekono-miaren eta ingurumenaren alorretan lehen mailako bihurtu diren arazoei aurre egiteko; besteak beste klima aldaketari, kutsadurari eta energia hornidurari.

Kontuan hartu behar da kontsumitzaileek erabiltzen dituzten zenbait produktuk energia asko gastatzen dutela. Zehazki, etxeko berokuntza sistemak eta ur beroa sortzeko sistemak energia gastuaren %30 inguru hartzen dute Europan, halaxe ageri da Euro-pako Batzordeak egindako azterketa batean. Kalkuluen arabera, ekoizten diren produktuei gutxieneko eraginkortasun bat ezarriz gero, 2020. urtean 136 milioi tona CO2 gutxiago isuriko lirateke, eta urtean 56 milioi tona petrolio aurreztuko lirateke.

ingurumena

Etiketa berria, eraginkortasun energetiko handiagoaEuropako Batasunak baldintza berria jarri die berokuntzako eta ur beroko sistemak merkaturatzen dituzten ekoizleei: eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eduki beharko dute, energia kontsumoa murrizteko

Produktuari dagokion etiketaMerkatuan etiketa mota bat baino ge-hiago izango dira, produktu motaren eta eskaintzen duen zerbitzuaren arabera. Berogailu baten ikonoa erabiltzen da berokuntzako produktuentzat, eta txo-rrota batena ur beroko sistementzat. Produktu guztietan, goiko aldean, EBren logoaren azpian, hornitzailea-ren izena eta modeloa agertuko dira.Gailurik eraginkorrenak A, A+ eta A++ sailekoak dira, eta ikur horiek berdez ageri dira, tonu desberdinetan. Eraginkortasuna zenbat eta apalagoa izan, letrak beherantz joaten dira, B-tik G-raino, eta koloreak ere aldatu egiten dira, horitik gorriraino (errepideetako semaforoen sistemari jarraituz). Bi sailkapen mota erabiltzen dira be-rokuntza zerbitzuarentzat eta ur be-

roarentzat. Bi zerbitzuak eskaintzen dituzten produktuek bi sailkapenak jarri beharko dituzte.Era berean, etiketak beste informazio interesgarri batzuk ere eskaintzen di-tu behealdean, ikonoak erabiliz: ezke-rretik hasita lehenengoak zarataren berri ematen du; bigarrenak, potentzia termiko nominala adierazten du; eta hirugarrenak, zenbat ur bero sanitario aurrezten den.

Sistemari dagokion etiketaBestalde, instalazio modernoek errendimendu energetiko gorena lor dezaten, beste gailu batzuekin kon-binatu behar lirateke; zehazki, iturri berriztagarriei probetxu ateratzeko gai diren gailuekin, aldaketa klima-tikoei erantzuteko gai direnekin eta

2015eko irailaren 26an sartu zen indarrean Europako Batasuna-

ren Ekodiseinu Zuzentarau berria (ErP). Horren bidez, aurrerantzean eraginkortasun energetikoaren ziur-tagiriarekin merkaturatu beharko dira berokuntzako eta ur beroko sistemak. Etiketari hori dagoeneko erabiltzen da kontsumoko beste produktu ba-tzuetan, adibidez etxetresnetan, bon-billetan eta pneumatikoetan. Eraginkortasun handiko produktuei esker, nabarmen murrizten da ener-gia kontsumoa, eta horrek on egiten die ingurumenari eta kontsumitzaileei. Murriztu egiten da kutsadura eta ne-gutegi efektuko gasen isuria (eragin zuzena dute klima aldaketan), eta di-rua aurrezten da argiaren eta gasaren fakturan (gero eta garestiagoak dira). Zehazki, honako produktu hauek era-man beharko dute ziurtagiria: be-

Gailu hauek ekoizleek eta saltzaileek baldintza guztiak bete beharko dituz-te CE marka lortu nahi badute eta lege barrenean heldu nahi badute Eu-ropako merkatuko kontsumitzaileen-gana. Merkaturatzen diren gailuek agerian eraman beharko dute etiketa, herritarrek erraz ikusi eta jakin deza-ten zer-nolako ezaugarri energetikoak dituen bakoitzak eta merkatuan dau-den beste aukera batzuekin konpara-zioak egiteko aukera izan dezaten. Zuzentarau hori irailaren 26tik aurrera merkaturatu diren produktuei bakarrik ezarriko zaie. Saltokiek lehendik sal-gai dituztenak eta banatzaileen bilte-gietan daudenak lehen bezala saldu daitezke, agortzen diren arte. 2017. eta 2019. urteen artean, eguneratu egingo dira etiketak: maila energetiko berriak sortuko dira eta muga berriak jarriko zaizkie eraginkortasunari eta isuriei.

erabiltzailearen errutinetara egokitu daitezkeenekin. Gisa horretakoak di-ra, adibidez, bero gehigarria sortzeko gailuak, termoerregulatzen direnak, eguzki energia metatzen dutenak...Produktuaren etiketaz gain, gailu ho-riek sistemari dagokion etiketa era-man behar dute. Lehenbizikoak bezala, hornitzailearen izena eta modeloa adierazi behar ditu, berogailu baten edo txorrota baten ikonoa (produk-tuaren arabera) eta sailkapen energe-tikoa. Atal horiekin batean, elementu piktorikoak ere baditu etiketa horrek, zenbait alderdiren inguruko informa-zioa emateko: eguzki metagailuak, ur beroaren depositua, tenperatura kontrolatzeko tresnak eta berokuntza gehigarria ematen duen unitatea.

www.consumer.es

rokuntzaren arloan, galdarek (gasa, argindarra edo gasolioa darabiltenak), bero ponpek (gasarekin edo argin-darrarekin dabiltzanak) eta mikro-kogenerazioko unitateek, gehienezko potentzia elektrikoa 50 kW-etik behe-rakoa dutenek. Ur beroko sistemetan, berriz, beste hauek: ur-berogailuek, bai ohikoek (gasarekin, gasolioarekin edo argin-darrarekin dabiltzanak) eta bai ener-gia berriztagarriak darabiltzatenek (eguzki energia edo bero ponpa), eta baita ur beroarentzako deposituek ere, 2.000 litroko edo gutxiagoko edu-kiera dutenek.

Gutxieneko errendimenduaZiurtagiri berriarekin, EBk gutxieneko errendimendu baldintzak jartzen ditu gailu horientzat, eta zorroztu egiten ditu energia kontsumoaren eraginkor-tasunari buruzko betebeharrak.

produktuaren etiketa

Zenbat ur bero sanitario aurrezten den

Zarata maila

Potentzia termiko nominala

Hornitzailea - Modeloa

Klase energetikoa

Berogailua

Ur beroa

sistemaren etiketa

Produktuaren sailkapen energetikoa

Sistemaren sailkapen energetikoa

Eguzki metagailuak

Ur beroaren depositua

Tenperatura kontrolatzeko botoiak

Berogailu osagarriarentzako unitatea

Hornitzailea - Modeloa

Eraginkortasun handiko produktuei esker murriztu egiten dira negutegi efektua eragiten duten gasen isuria eta argindarraren zein gasaren fakturan nabarmen aurrezten da

5150

Page 27: Gosea pasatzen duen mundua - revista.consumer.esrevista.consumer.es/web/eu/20151101/pdf/revista-entera.pdf · Iazko abenduan, aseguru bat eteteko deitu nuen, baina esan zi- daten