goiberri 56. zenbakia

16
Itsaso zabaleko arrantzaleak Gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola da itsas arrantzarena, baita Goierrin bertan ere 8-9 Egun onetan asko itxaron gabe heltzen dio arrainak amuari. JANIRE ARRONDO Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Aitzol Barandiaran 3 Iritzia 4-5 Iñigo Mujika arkitektoa 6-7 Gazteentzako informazioa 10 Ibilbidea Altzagan 12-13 Interneta 14 56. zenbakia. 2013ko apirilaren 26a

Upload: goierriko-hitza

Post on 26-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola da itsas arrantzarena, eta Goierrin ere baditu zaleak; Ibai Urbiztondo, Ioritz Arizkorreta eta Mikel Goiburu Hondarribian duten itsasontziarekin ateratzen dira itsasora. Bestalde, Iñigo Mujika arkitekto ordiziarrak bioeraikuntzaren inguruan hitz egin du.

TRANSCRIPT

Page 1: GoiBerri 56. zenbakia

Itsaso zabalekoarrantzaleak Gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola da itsasarrantzarena, baita Goierrin bertan ere 8-9

Egun onetan asko itxaron gabe heltzen dioarrainak amuari. JANIRE ARRONDO

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Aitzol Barandiaran 3 Iritzia 4-5Iñigo Mujika arkitektoa 6-7Gazteentzako informazioa 10Ibilbidea Altzagan 12-13Interneta 14

56. zenbakia. 2013ko apirilaren 26a

Page 2: GoiBerri 56. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 56. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Amets bat?Arzallus»

AitzolBarandiaranKazetaria eta bertsolaria

Mikel Albisu AtaunGaur egun Hendaian (Lapurdi)bizi da Aitzol Barandiaran(Ataun, 1986), eta Euskadi Irra-tian ari da lanean. Baina, agian,bertsolari bezala da ezaguna-goa. Iaz furgoneta zahar bate-an Afrika zeharkatu zuen bi la-gunekin batera.'Afrikaren deia' sentitzen al da?Afrikarena ez dakit… Norberebarruko ahotsari entzutea dakontua. Eta nirea ez da isiltzen.Nori egingo zenioke elkarrizke-ta bat?Eduardo Galeanori. Bertsolari bat.Joxe Munduate. Zaletasun bat.Ordenagailuan bakarrizketakbata bestearen atzetik ikusizorduak eman ditzaket. Liburu bat.Koldo Izagirreren Nik ere germi-nal! egin gura nuen aldarri. Musika talde bat.Willis Drummond.

Abesti bat. Sols el poble salva el poble,Kop taldearena.Janari bat.Sukaldea itxita dagoenean ezda txarra barrako azken pin-txoa.Edari bat.Zuritoa gasarekin.Oporretarako leku bat. Ez dut uste urruti joan beharrikdagoenik. Otsagi, adibidez.Amets bat.Arzallus. Kontutan hartzekoahotsa da berea, eta ez bertso-tan ari denean soilik.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Donostiako Bulebarreko Aske-gunean herri-harresia egin zu-tenekoa. Aspaldi ikusi dudanadierazpiderik ederrena izanzen.Jaso duzun oparirik bereziena. Aurtengoa. Kontua da, hitzaeman niola sekretua gordetze-ko kapaza izango nintzela. Gorroto duzuna. Euskararekiko zabarkeria etaerrespeturik eza.Goierriko txoko bat.Oidui. Ataun ez daukat saltze-ko…Herriko alkate bazina...Lagun dezente galduko nituz-ke.

«Tabernakosukaldea itxitadagoenean ez datxarra barrakoazken pintxoa»GOIBERRI

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 56. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Informatzekoeskubidearenalde

oan den aste-an, Espainia-ko auzitegiekSegiko kideizateagatik zi-

gortutako zortzi gazte donos-tiarri babesa emateko asmoz,elkartasun ekimen jendetsuaegin zuten Donostiako Buleba-rrean. Hain zuzen ere, zigor poli-tikoa jaso zutela salatzeko, etaeuren atxiloketa saihesteko,ehunka pertsona zigortutakolagunekin izan ziren gau etaegunez, erresistentzia pasiboaeta desobedientzia zibila oina-rri. Testuinguru horretan, Er-tzaintzak joan den ostiraleanerabaki zuen Bulebarrean sar-tzea, zigortutako donostiarrakatxilotzeko helburuarekin, etaHITZA (Irutxuloko Hitza), bestehainbat komunikabiderekinbatera, bertan izan zen albisteabertatik bertara emateko.Ertzaintzak, baina, Buleba-

rrera iritsi bezain pronto, kaze-tarien lana oztopatu zuen, ha-

siera-hasieratik. Informazio gu-netik urrundu zituen, eta, Argiaaldizkariko kazetari Lander Ar-belaitzen kasuan, kazetariabera jipoitu zuen, nahiz eta ka-zetaria zela esan eta akredita-zioa erakutsi. Arbelaitzek jaso-tako tratu larria gaitzesteazgain, informatzeko eskubidea-ren urraketa eman dela salatunahi dugu HITZA osatzen du-gun guztiok (tartean GoierrikoHitza eta GoiBerri). Hain justu,gogoratzen dugu, bai EuskoJaurlaritzako Barne Sailari etabaita gizarteari, prentsa profe-sionalari bere lana egiteko mu-gak ezartzeak ez duela inolakojustifikaziorik joan den ostirale-ko gertakarien kasuan. Honela-ko erabaki bat soilik justifikatudaiteke kazetariek poliziarenlana ez eragozteko edota be-raien burua arriskuan ez jartze-ko; bada, baldintza horiek ne-kez ematen dira Bulebarrekoa-ren antzeko gertakaribaketsuetan.

Gizarte demokratiko batean,kazetariek askatasun osoz mu-gitzeko eskubidea izan behardute, herritartasunari informa-tzeko duen eskubidea berma-tzeko. Eta hori ez zen joan denostiralean gertatu, erreporta-riak poliziaren parte-hartze to-kietatik urrundu baitzituen Er-tzaintzak, lekukoak ez egotea-rren. Hori gutxi balitz, ertzainugari oldartu zitzaizkion LanderArbelaitz kazetariari.Honen guztiagatik, HITZAk

Ertzaintzaren jarrera gogor sa-latu nahi du, eta Eusko Jaurlari-tzako Barne sailari argibideakemateko eskatu, gizarteak etaprentsa profesionalak azalpenbat merezi dutelako.

Irutxuloko HitzaTolosaldeko Hitza

Urola Kostako HitzaOarsoaldeko Hitza

Lea Artibaiko HitzaGoierriko Hitza

GoiBerri

J«Gizartedemokrati-ko batean,kazetariekaskatasunosozmugitzekoeskubideaizan behardute»

Page 5: GoiBerri 56. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Zer moduzko ajea utzi dik Bertsomoviedak?Egia esan ezingogaituk kexatu, bigarren edizioak lehenengoaren markak hautsi etadatozenetarako oso goian utzi ziguk listoia. Zorionak irabazleei etabaita parte hartu duten beste guztiei ere, denentzat saririk ez ba-zegoen ere. Bertsomoviedako kontu honek ekarri naik tarteka bu-rura etortzen zaidan kontu batez idaztera. Askotan esan izan diagugure herriaz herri epela dela, kultur-mugimendurik gabea... bainaagenda begiratuz gero laster ohar zitekek hori ez dela horrela.Hor zeudek, esate baterako, dantza taldeek urtean zehar anto-

latzen dituzten ekintza ezberdinak, musika taldeak, Jazpana,Goieniz zine-kluba, bertso-saioak... eta zerrendatu ezin ditudan

beste mila. Sentsazioa diat, ordea, ez dugula askotan elkarren be-rririk; bakoitza bere inguruan mugitzen dek eta ez diagu benetakoharremanik, pertsonalez gain. Hori naturala izateko, ordea, ezin-bestekoa dek elkarren lana ezagutu, eta duen balioa ematea. El-karren berri ere ez diagu askotan eta horrela zaila duk besteek egi-

Aje bikaina uzten dik bertsomoviedak beti;prozesu luzea dukantolaketa, baina ajea, beti gozoa. Aipatzen duan inbidia sanoa nikere pasatzen diat behin baino gehiagotan; herriko mugimenduenarteko koordinazio eskasak egiten direnak baino gauza gutxiagoegiten direnaren itxura eman zezakek, baina aldi berean zalantzakere sortzen zaizkidak.Arrazoi duk gauza batean: San Agustin bezalako gune bateratu

bat edukitzeak indar irudi bat ematen dik, eta baliabideak ere bai,ahoa betetzeko hain modan dauden sinergiak eta abar. Baina, in-teres kontua duk: zenbateraino gauden batera arraun egitekoprest proiektu komun bat handitzeko... eta zergatik. Hazkundeakez dik beti proiektuen loraldirik ekartzen: askotan iraupena ematenziek, baina inertziazko jarraipena ere izaten duk sarri. Hona adibidebat: balizko talde bateratuan baduk hasieran laukote margozalebat, urtero margolan erakusketa antolatzen duena, gogotsu gai-nera. Baina urteen poderioz, haiek astirik ez, eta talde bateratuanmargozalerik izan ez arren, erakusketa antolatzen jarraitzen ditek;

askoz mimo txikiagoz, urtetan zehar erakusketa mantenduz, bainagehiegi degradatuz. Agian antolatzaile berriek hobe zitean margo-lanak utzi eta beraien intereseko zerbait (edo ezer ez) egin, ezta?Egitura txikiak jaio eta hil egiten dituk, eta horrek ematen ziek bizi-tza, egitura handi askok hilda irauten duten bitartean. Gune bate-ratu batek elkarlana behar dik oinarri, eta horrek elkarrezagutza,eta hortik urrun gaudek; zergatik ez diagu elkarrengana jotzen, ero-so al gaudek horrela? Nahi duenak tira biezaio hariari.

bateta

bat

Asteko irudia

Aitor Sarriegi

Iñaki Apalategi

Josu Maroto

ArrantzaAste honetako gaia itsasokoarrantza denez, asteko irudiaere gai honekin lotuta doa.

ten dutenari balioa ematea, elkarlanerako aukerak sortzeko.Gune bateratu batek mesede handia egingo likek bide horretan.

Inbidia sanoz ikusten dizkiat Kultur-mahaia, Azpeitiko San Agustinzentroa, Plateruena eta beste. Hala ere, lehen aldaketa gure baitandagoela sinetsita negok, eta herrian benetan zer dugun interesa-tzen ez bazaigu alferrik dela bestelako guneetan pentsatzen has-tea. Eta hiri, interesatzen al zaik?

Page 6: GoiBerri 56. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Hau ez da baserrianbizi behar dugula dioenfilosofia utopikoa»

Iñigo MujikaArkitektoa eta bioeraikuntza ikaslea

Janire ArrondoEkobizi Azoka egingo dute Or-dizian bigarrenez, gaur etabihar artean. Herritarrei bioe-raikuntza, energia berriztaga-rriak eta kontsumo arduratsua-ren inguruan dauden aukerenberri ematea da helburua.Antolatze lanetan aritu da

Iñigo Mujika (Ordizia, 1987).Duela lauzpabost urte joan zenMujika Bartzelonara arkitektu-ra ikasketak egitera, eta bioe-

raikuntza masterra egiten arida gaur egun. Hainbat ikaskide-rekin batera jasotako ezagutzateorikoak praktikan jarri asmoz,teknikak eta material berriekinikerketak egiten ditu. Gauregungo egoerak arkitektura ja-sangarriari «aukera bat eman»diola uste du Mujikak; «aurre-rapauso handia egin du azkenurreteetan», dio.Zein da bioeraikuntzaren filo-sofia?Zaila da galdera horri zehatzerantzutea, bakoitzak gureikuskera daukagu. Bioeraikun-tzak kontuan hartzen duena daeraikinak ingurunean integra-tzea, lekuan lekuko materialekologikoak erabiltzea, energiaaurrezteko teknologiak sartzeaedo errekurtso naturalak opti-mizatzea, besteak beste. Edo-nola ere, kontua da eraikuntzangarai bateko materialak eta

eta ikertzeko. Unibertsitateanerakusten ez zigutena, ikertzeneta eztabaidatzen hasi ginen,beti ere bertako materialakerabiltzeko defentsa eginez. Orain bioeraikuntzan maste-

rra egiten ari naiz. Alemaniansortutako masterra da; behinitzulita taldetxo bat elkartugara eta online egiten ari gara. Etxeak naturarekin armonianeraikitzeko lehengo ikuspegiraitzulera dela esan daiteke?

teknikak berreskuratzea; ikas-tea eta berriro praktikan jartzeagaur egungo teknologiak es-kaintzen dituen abantailekin.Ahaztuta gaude errespetuz ari-tzearekin. Ikerketa berriekinbioeraikuntzari buelta ematenari gara eta XXI. mendera ego-kitu behar da. Zein ibilbide du bioeraikuntzakEuskal Herrian?30 urte daramatzate hainbatarkitektok elkartzen, Rafa Etxe-

berria edo Josu Jauregi esatera-ko. GEA Ikerketa Geobiologiko-en Elkartea sortu zuten; tekni-kak eta teoriak lantzen dituzteelkarrekin. Azken urte hauetan,berriz, bultzada nabarmenaizaten ari da bioeraikuntza. Duela hainbat hamarkada

hasi ziren horiek goi mailakoaditu bihurtu dira, ezagunakdira. Beraien arkitektura ez dagarai batean mespretxatzenzena, orain errekonozimenduadute. Nik behintzat jarraitzenditut, beraien lanak irakurtzenditut... Zerk eraman zaitu bioeraikun-tzaren mundura?Beti izan naiz kirolaria edo gau-zak praktikara eramaten zitue-na. Arkitektura ikasketak egitenari nintzela eraikuntzetara era-maten ez gintuztenez, gurekontura elkartzen hasi ginenteknikak eta materialak landu

Bai, alde batetik hori da, bainaaskoz gehiago ere bada. Hau ezda denok baserrian eta lurretikgertu bizi behar dugula dioen fi-losofia edo pentsaera utopi-koa. Eraikuntza berriak inguru-giroarekiko errespetuan eraiki-tzea da kontua. Betsalde, geroeta gehiago ikertzen ari dira,esaterako, egungo eraikinetanikuspegi jasangarria txertatze-ko, hirietan ere bai. Eginda dauden eraikinetanikuspegi jasangarri hau sartze-rik badago?Bai, arazorik gabe. Gero eta au-rrerapen gehiago daude, etaberaz, gero eta aukera gehiago. Zein dira bioeraikuntzarenabantaila nagusiak?Norberak egin ahal izatearenaabantailetako bat da, gertukomaterialak erabiliz eta ingururaegokituz. Gainera, eraikuntzahauek azkenean ekonomikokihobeto irtetzen dira. Hasierabatean, ohiko eraikuntzak bai-no %10 garestiago dira, bainaondoren mantentze lanetan-eta gastu gutxiago du.Energia aurrezpena ere nabar-mena izaten da, ezta?Bai, askoz gutxiago kontsumi-tzen da horretarako diseinatu-tako teknologiei esker. Lauzpa-bost urteren buruan amortiza-tzen da, eta hortik aurreraaurreztu egiten da.

«Arazorik gabemolda daitezkeegungo eraikinakikuspegijasangarrira»

«Hasieran %10garestiago da,baina ondorenmantentze gastugutxiago du»

«Bioeraikuntzakautoeraikuntza ereesan nahi du;norberak egindezake lan»

Page 7: GoiBerri 56. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

daitezke. Material horiek nolaerabili ikasteko tailer ugari egi-ten dira eta jende askok ema-ten du izena. Gizartean, osasu-naren edo ekologikoaren alde-ko joera handitzen ari da etahor sartzen da bioerakuntzare-na ere. Behar edo eskaera berrihoriei erantzun bat ematen diobioeraikuntzak. Instituzioek eraikuntza era ho-nen aldeko apustua egiten aldute?Gaur egungo egoera dela etadiru-laguntzak gutxitzen aridira eta, batez ere, eraikinakegin ahal izateko behar direnbaimenak lortzeko garaiandugu kontaktua administrazio-arekin. Legeak daude eta beteegin behar dira. Hala ere, zailta-sunik handienak aseguru etxe-ekin izaten dira. Ez dute horre-lako etxeak babesteko konfi-dantza handirik agertzen, etahori lortzea izaten da egitekorikzailena.

Zure esperientziaren arabera,jendeak nola ikusten du bioerai-kuntzaren kontua?Askotan oraindik zerbait utopi-koa bezala ikusten da. Hala ere,nire ingurukoek ikusten dute nihorretan masterra egiten arinaizela eta ikerketak egiten di-tugula... Horrek sinesgarritasu-na ematen du. Zerbait zientifi-koa edo objetiboa dela ikusa-razten saiatzen naiz. Egoera ekonomikoak gogor as-tindu du eraikuntza mundua.Bioeraikuntzak, ordea, aurreegin dio krisiari. Aurre egin baino gehiago, kri-siak lagundu egin du bioerai-kuntza, aukera bat eman dio.Lehengo era jasangaitza zelaagerian geratu da. Gainera, bio-eraikuntzak autoeraikuntza ereesan nahi du. Jendeak ikustendu eraikuntzarako langileakhartu beharrean, norberak egindezakela lan. Lastoarekin, loka-tzarekin edo egurrarekin egin GOIBERRI

Page 8: GoiBerri 56. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gero eta jarraitzaile gehiago dituen kirola da itsas arrantzarena. Hasierabatean bitxia badirudi ere, Goierrin ere gero eta gehiago dira praktikatzendutenak. Teknika, abilezia eta pazientzia handia eskatzen duen afizioa da hau.

Janire Arrondo HondarribiaEuskal Herrian tradizio luzeaduen ofizioa da arrantzarena.Jakina da Erdi Aroan, dagoene-ko, Kantauri itsasoan arrantza-tzen zutela, geroago balea ha-rrapatzen edo bakailaotan ibili-ko ziren Ternuaraino joanez,XX. mendean sektorea indus-trializatzeraino. Zalantzarikgabe, hainbat mendez, arran-tza izan da kostaldeko bizila-gunen ogibidea.

Beste hainbat ofiziorekingertatu den gisan, ordea, arran-tzak ere badu kirol modalitate-rik gaur egun. Gutxi batzuen ki-

rola dirudien arren, gero etagehiago dira itsas kirol arrantzapraktikatzen dutenak. Ikusibesterik ez dago kostaldeko ki-rol portuak izaten ari diren go-rakada. Barnealdekoa izateakoztoporik ez duela-eta, tarteanbadira goierritarrak ere.

Lehorrekoak izanagatik itsa-soaren lagun egin dira IoritzArizkorreta segurarra eta MikelGoiburu zegamarra. Hasibe-rriak dira biak honetan. Iaz eginzuten ontzietarako patroi ikas-taroa, eta orain eskua hartzenari dira itsasoan arrantzatzeari.«Oraingoz oso gustura gabil-

tza», zioen segurarrak. bai Ur-biztondo zegamarrarekin etahonen aitarekin batera aritzendira arrantzan Ioritz eta Mikel.

Gaztea da Ibai, baina, dagoe-neko esperientzia zabala duitsasoan. Mikel Urbiztondok ai-tarengandik jaso duen afizioadu itsas arrantzarena. Hamarurtetik gora daramatza Ibaik ki-rol arrantzan, eta nabarmenantzematen zaio esperientziaontzian mugitu eta tresneriamaneiatzeko duen erraztasu-nean. Asteburuetako denbora-pasatik harago, lehiaketen za-lea ere bada Urbiztondo.

2009an, esaterako, Euskadikotxapela lortu zuen Hondarri-bian (Gipuzkoa) 27 arrantzale-en artean onena izanda.

Kanabera eskuetanHondarribiako kirol portuandute ontzia Ibaik, Mikelek etaIoritzek. GoiBerriri ontzian igoeta beraiekin itsasoratzeko au-kera eman zioten orain bi aste.

Goizean goiz, eguraldi ezin-hobea lagun eta oraindik ba-tzuk erretiratzeke zeuden bitar-tean, Ibai, Ioritz eta Mikelektresneria guztia prestatu etaHondarribiarainoko bidea egin

Olatuekin dantzan

Page 9: GoiBerri 56. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

zuten. Portuan kanaberak,amuak eta beitak prestatu,motorra martxan jarri eta itsa-sora!

Ordubete azpitik, kostatikhiru miliatara aukeratu zuten

aingura botatzeko leku egokia.Ibaik zioenez, «jakin egin beharda lekua aukeratzen, bainaitsasoak ere lagundu egin be-har du». Harrapakinak erakar-tzeko sardinaz egindako oreauretara botatzea izan zen lehenlana.

Erraza zirudien lehen begira-dan: kanaberan otarrainxkaamuzkina jarri, uretara bota etapazientziaz itxaron harrapaki-nak amuari kozk egin arte. Egunonetan asko itxaron gabe hel-tzen omen du arrainak. Arrainasentitu eta kainaberari tira egi-teko unean sartzen da jokoanbakoitzaren abilezia. Haizearenufada gogorrek eta itsasoarenkulunka gero eta sakonagoekez zuten asko erraztu egitekoa.

Urdail ona behar da goiz osobatez itsasoaren olatu dantzariaurre egiteko, hiruak erraz mol-datzen badira ere. Ontzian gon-

bidatuak dituzten bakoitzeanzorabioak ikustera ohituta dau-dela zioten barrezka.

Bestalde, asko dira itsasoanbete behar dituzten arauak, ba-koitzak eduki beharreko lizen-tziez gain. Arrantzale profesio-nalen lan eremuan errespeta-tzetik hasi, zirkulazio arauetatikpasa eta harrapaketa kupoeta-raino. Arauak «askotxo» direlazioen Ibaik, baina ezagutu be-harrekoak guztiak.

Goiz erdian, zapatariak, pa-

nekak eta muxarren bat harra-patuta, berdeletara jo zuten.Erraz ateratzen zituen Ibaikberdelak uretatik Ioritzen la-guntzaz, Mikelek ontziko rada-rretik zein sakoneran zeudenesaten zionean.

Hala ere, ez zela goiz ona izanzioten hiruek, arrain «gutxi»harrapatu zuten. «Gertatu zai-gu arraina ateratzen aritu etaburua altxatzean ontziz ingura-tuta egotea», zioen Mikelek.Beste batean izan beharko du!

Eskuineko irudian IbaiUrbiztondo arrantzan, goianIoritz Arizkorreta eta MikelGoiburu. Behean, Goiburuharrapatutako arrainakgarbitzen. JANIRE ARRONDO

Arau zorrotzak betebehar dituzteitsasoko kirolarrantza egitendutenek

Ibai Urbiztondokesperientzia zabaladu arrantzan,2009an Euskadikotxapela jantzi zuen

Page 10: GoiBerri 56. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Gazteentzakoinformazioa sareanLoinaz Agirre OrdiziaApirilaren 17an GazteentzakoInformazioaren Europako egu-na ospatu zen, Gazte informa-zioa zure alde lelopean. Ordi-ziako Barrenan dagoen GazteInformazio bulegoak urteakdaramatza gazteei ere zerbi-tzua eskaintzen. Informazioajasotzeko eta zabaltzeko geroeta baliabide gehiago erabil-tzen dituzte: sare sozialak, al-dizkari elektronikoa, sms zerbi-tzua...

Gipuzkoako GazteentzakoInformazio Sarearen bloga dawww.gipuzkoangazte.info

/ordizia eta webguneak infor-mazio eguneratua edukitzendu. Ordiziari dagokionaz gain,gazteei interesatzen zaizkiengaien erreferentzia da webgu-nea. «Blog honetan lanari, ai-siari, bekei eta zuri interesatzenzaizkizun gainerako gaiei bu-ruzko informazio praktikoa, ka-litatezkoa eta eguneratua aur-kituko duzu».

Oporretako planakUda garaia gerturatzen ari de-nean gazteentzat lagungarriizan daitekeen informazio ba-liagarria dago webgunean.

Gipuzkoangazte.info/ordiziaUdari begira informazio ugari biltzen duwww.gipuzkoangazte.info/ordiziawebguneak.udan zer.Udalekuak, kooperazioa, bidaiasolidarioak, auzolandegiak, briga-dak, hizkuntza ikastaroak, udakolan eskaintza: begiraleak, lanaatzerrian...gazte oporraldia.14 eta 17 urte arteko gazteei es-kaintza.euskadiko gazteaklankidetzan. Garapen bidean dauden herrialde-

etan lankidetza proiektuetan partehartzeko programa da.auzolandegiak. Gizarte osoarekin zerikusia duenproiektu batean parte hartzeko in-formazioa.bidaiak. Oporraldiak prestatzeko informa-zioa.txartelak. Aterpetxe txartela, ikasle txartela,irakasle txartela...atzerria. Hizkuntzak ikastera, lanera edoikastera...

Page 11: GoiBerri 56. zenbakia
Page 12: GoiBerri 56. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Altzagan, arteen arteanHerrigunetik abiatu eta bertan bukatu, Altzagako udalerrian gora eta beheraibiliko gara; baina baita zeharrik zehar ere, Bostaitzetatik Altzagaratera. Abalibaserriak, Sarasola oinetxea eta San Joan iturria zeharkatuko ditugu biran.

Aimar Maiz AltzagaAltzagak berarekin du malda.Ibilaldi laua egiteko parajeakere baditu, ordea. Biak uztartu-ta, berriz, herriko toki ikusgarriugari lotu daitezke. Hedadurazez da zabala —2,21 kilometrokoadro—, baina balkoi parega-bea da Goierriren behealdekoharanak goitik ikusteko, baitaparez pare ernetzen diren men-dikateak behatzeko ere. Altzagako herrigunean hasi-

ko dugu ibilbidea, 279 metrokogaraieran —udaletxeko horma-ko inskripzioak «itsas sestrare-kiko 280 metrora» dagoeladio—. Errepidez gorantz jokodugu, kilometro pasatxo ibilieta Abali baserrietarako bide-

ikuspegi polita zabaltzen da,Amundarainen sakonaren he-gian dago eta. Aralar, eta han-dik Aizkorrirainoko mendi gain

gurutzera iritsi arte. Bide-adarhorretan, 800 metrora, AbaliGoenera iritsiko gara (2. kilo-metroa). Txindoki mendiaren

guztiak ikusten dira Abalietatik.Mendi bidean gorantz, aldapa800 bat metro luzean igo, etaGaztiñatxoeta lepora (465m)iritsiko gara. Lehentxeago da-goen bide-adarkatzean ezke-rrera hartu. AltzagaratetikGaintzarako antzinako bidea(gaur egun PR-Gi29) da hori,Mendibilen (479m) oinetara.Berehala Bostaitzetan gara(459m).Atsedenleku bat dago, me-

rendalekuarekin eta ziburupare batekin. Altzagaratera bi-dea laua eta atsegina da. Bestela, eta bide hau propo-

satzen dugu, Baliarrain alderahartuko dugu, bidegurutzeaneskuinera, eta San Joan iturri-

Altzagarateko baserriak eta muinoaren gainean Andre Mari baseliza, Abalietarako bidetik. AIMAR MAIZ

istoria luzea du Altzagak, txikia izanagatik. 1399tikXVII. mendera arte Ordiziako hiribilduaren menpe egon

zen, hari batuta. Gaztelako Koroari 1615ean erosi zion hiribildu ti-tulua. Gipuzkoako Batzar Nagusietara ordezkaria berak bakarrikbidaltzeko nahikoa indar ez, eta Itsasondo, Arama, Gaintza, Le-gorreta eta Zaldibiak Oria Ibaiko Batasuna osatu zuten. Batasu-na 1845ean desegin zen XX. mendean antzeko estrategia erabili behar izan zuen, «di-

rurik ez eta». 1966an ltsasondori eransteko eskatu, eta hurrengourtean batu zitzaion. 1992ko urtarrilean berreskuratu zituen udalahalmenak, atzera. Gipuzkoako 87. zenbakidun udalerria da,guztira dauden 88etatik ‘azken aurrena’.

Batuta ala bakarrik, izanari eusten

H

Page 13: GoiBerri 56. zenbakia

GOIBERRI 13IBILBIDEA

raino joango gara. Egurrezkoseinaleekin ondo markatutadago. Kurioski, etorri garenmendi hegalean bezala, Abalibaserriak daude Baliarraingoaldean ere. Eztarria ur freskozbusti, eta Altzagamendi(537m) inguratuta, Altzagara-tera iritsiko gara.Ibilbideko puntu gorena da

Altzagarate (462 metro). An-dre Mari baseliza karratua (XVI.mendekoa), taberna eta lauz-papost baserri lekutzen dira,goi zelaietan. Zenbait aditurenustez, Altzagako lehen bizigu-nea Altzagarate izan zen. AndreMariaren irudia erromanikoitxurakoa da; elizatxoko atetikbeha daiteke. Teleskopio turistikoa ere ba-

dago —hondatuta—, Goierrikobegiratokien ibilbidekoa. Ordi-ziako eta Beasaingo kaleak be-gizta daitezke; atzean, Usurbeeta Murumendi, nahiz Itsason-do-Legorreta lerroko mendize-

rra ere bai —harago Santa Mari-na—, egun oskarbietan. Dena-ren zaindari, Aizkorri handia.

Sarasola oinetxe zaharra Altzagako herrigunerako bide-an, Sarasola etxadia topatukodugu (ibilbidearen 4,9. kilome-troan). Hiru baserri dira: Sara-sola Goikoa, Txikia eta Aundia.Oinetxe izana, armarria du. Bideari segi, eta kilometro

eta erdi barru Altzagako herrikaskora iritsiko gara, Urruti Ba-rrena baserriaren ondotik. Etxe berri ugari egin dira kas-

koan, Urruti Zelai barrutian.Muin historikoa San MigelGoiaingeruaren elizak (XVI.mendean hazia), Artegainfrontoiak, Torremendia etaudaletxea, Urruti Garakoa etaBehekoa baserriek, apaizetxe-ak eta seroretxeak osatzendute. Plazako arte arbola daherriaren ikur; 16 metro altu eta3,60 metroko gerri buelta du.

Irteera-helmuga

Altzagarate

Altzaga-Bostaitzeta-Altzagarate Luzera: 6,3 kilometro Denbora: 3,5 h Altuera gehiena: 462metro.Desnibela: 183 metro. Zailtasuna: Ertaina

Page 14: GoiBerri 56. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikIrudia

Goierritarrak, itsasoan arrantzanItsasoan arrantza egitea kostakoen kontua dela pentsatukodute askok, baina badira lehorrekoak izanda ere, itsasorako gri-na dutenak. Ibai Urbiztondo eta Mikel Goiburu zegamarra etaIoritz Arizkorreta segurarra dira horietako batzuk. Udazkeneanegin zuten ontzietarako patroi ikastaroa, eta Hondarribiako ki-rol portuan duten itsas ontziarekin aritzen dira arrantzan.goierri.hitza.info/bideoak

Sarean ikusia

36ko GerrakoahotsakDuela 10 urte hasi zen EuskalHerriko Ahotsak proiektua he-rriz herri joan eta adineko jen-dearen kontakizunak graba-tzen. Dagoeneko Euskal Herri-ko txoko ezberdinetako 4.000hizlaritik gora bildu dituzte.Urteurrenarekin batera, or-

dea, beste proiektu bati ekindiote; Gerrako Ahotsak du ize-na, eta 36ko Gerra gertutik biziizan zutenen testigantzak aridira jasotzen. Webgunea ereprest dute dagoeneko.

gerra.ahotsak.com

Mugikortasunaaztergai Europa mailan, mugikortasunindizerik handienetakoa duenlurraldea da Euskal Herria, ibil-gailuen dentsitateari, eta erre-pide eta trenbide kopuruari da-gokionean. Gaindegiak eginda-ko azterketa baten ondorionagusia da. Ikerketa horren arabera, biz-

tanleria nukleo urbanoetan pi-latzen ari da. Batez ere, kostal-deko herriak eta Bilbo eta bereingurua dira artifizializazio indi-zerik handienak dituztenak.

gaindegia.org

Page 15: GoiBerri 56. zenbakia

GOIBERRI 15PUBLIERREPORTAJEA

ModaurbanoarenerreferentziaGoierrin

aitane eta Na-gore ColoradoArruebarrenazaldibiar ahiz-pek duela biurte ireki zuten

Manako jantzi denda Lazkaon,Lazko Txiki plazan. Emakumez-koentzako eta gizonezkoentza-ko arropa eta osagarriak sal-tzen dituzte. Jantzietan LoreakMendian, Carhartt, Bench, Sur-kana, Fete markekin lan egitendute, emakumezkoentzakopronto moda ere izaten dute.Negurako Nümph marka ereizango dute. «Bench, Loreak

Mendian, Carhartt,... markakentzuten direnean gazteekinlotzen dute, baina ez dago zer-tan horrela izanik. Adin guztie-tako pertsonak janzten ditugu.Pronto Modak adibidez, ezdauka adinik», diote Maitaneeta Nagore Coloradok. XL neu-rriko jantzietan ere saiatzendira aukera zabala izaten. Pre-zioei dagokienean ere, poltsikoguztietarako jantziak dituzte. Manako dendak badu beste

ezaugarri bat: «etengabe joa-ten gara gauza berriak sartzen.Datorrenak beti aurkituko duzerbait berria», diote. Uda ga-

rairako soinekoak ekartzen aridira egunotan. Aurten kolorebiziak daude moda-modan.Koral kolorea asko eramatenda. Berdea, urdin elektrikoa...«Kolore bixi asko». Forma eta kolore ugaritako

prakak dituzte Manakon, bai gi-zonezkoentzat bai emakumez-koentzat. «Nesketan pitilloaketa kagatuak oso modan dau-de. Aurten berrikuntza bat iritsida: leggins estanpatuak».

OsagarriakJantziez gain, osagarrietan ereaukera zabala daukate Mana-kon. Oinetakoak, poltsak, bi-txiak (zilarra eta bisuteria), bi-kiniak, fularrak... Tropic-art, SinReceta, Akikap etxeekin lanaegiten dute. Etengabe ari dira berritzen

Manakon; gero eta produktugehiago dituzte, «ahal denneurrian, bezeroen nahietaraegokitzen saiatzen gara».

M

Manako

MANAKO ARROPA DENDALazkao Txiki zelaia, 4Lazkao943 88 12 13

Page 16: GoiBerri 56. zenbakia