goiberri 197. zenbakia

16
Oier eta Julen Goia Errugbi jokalariak «Elkarrekin jokatzen hasteko gogoz gaude» 6-7 Oier eta Julen Goia anaia errugbilariak, Altamira zelaian. Datorren denboraldian elkarrekin arituko dira Ampo Ordizian. ARIANE VIERBÜCHER Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Elena Markotegi 3 Iritzia 4-5 Zumarragako danborradak 50 urte 6-7 Beasaingo hiru neska Masterchef udalekuetan 10 Aitor Merchan margolaria 11 Udaberria, euritsua 12-13 Goierriko Jazzaldia 15 197. zenbakia. 2016ko uztailaren 1a

Upload: goierriko-hitza

Post on 05-Aug-2016

242 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Julen eta Oier Goia errugbi jokalariak.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 197. zenbakia

Oier etaJulen GoiaErrugbi jokalariak

«Elkarrekinjokatzenhastekogogozgaude» 6-7

Oier eta Julen Goia anaia errugbilariak, Altamira zelaian. Datorren denboraldian elkarrekin arituko dira Ampo Ordizian. ARIANE VIERBÜCHER

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Elena Markotegi 3 Iritzia 4-5Zumarragako danborradak 50urte 6-7 Beasaingo hiru neskaMasterchef udalekuetan 10Aitor Merchan margolaria 11Udaberria, euritsua 12-13Goierriko Jazzaldia 15

197. zenbakia. 2016ko uztailaren 1a

Page 2: Goiberri 197. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 197. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Euskal Herriburujabe etaeuskalduna dutamets»

ElenaMarkotegiInformatikaria

Josune Zarandona AramaElena Markotegi (Legazpi,1971), informatikaria da lanbi-dez, baina bidaiatzea eta kirolaegitea ditu gustuko. Kuba etaGuatemalara bizikletaz egin-dako bidaiak ditu batez ere go-goan, «guztiz motxileroak izanzirelako agian». Asiako herrial-deren batera joatea gustatuko

litzaioke, baina orain, gurasoaketa haurrak tarteko, hemendago bere lekua. Familia ere«abenturazko bidaia» dela dio. Zein zaletasun dituzu?Mendian ibiltzea, oinez, bizikle-tan, txakurrarekin, haurrekin...Liburu bat.Ipurtargiaren itzal luzea. Musika talde bat.Berri Txarrak.

Abesti bat.Oihu.Janari bat.Menestra on bat.Edari bat.Ardoa.Oporretarako leku bat.Jende asko ez dagoen edozein.Goierriko txoko bat.Otaño.Amets bat.Euskal Herri burujabe eta eus-kalduna.Jaso duzun oparirik bereziena?Idatziz jasotako hitz politak.Zeri diozu beldurra?Gauza gehiegiri, gauza onera-ko...Zerk sortzen dizu irribarrea?Haurren burutazioek, eta nireaitarenek.Gorroto duzuna.Zurikeria.Legazpiko alkate bazina?Herria euskalduntzen saiatukonintzateke.Legazpin biziko ez bazina.Gabirian, Zerainen edo Mutilo-an.

«Idatziz jasotakohitz politak dirajaso ditudanoparirikberezienak»JOSUNE ZARANDONA

GOIBERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 197. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe EtxanizElikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Zer da ondojatea?

odu egokianeta oreka-tuan jaten du-tela esan du-tenek, ziurre-

nik pentsatzen dute berendietan ez dela falta bitamina,mineral, proteina eta kaloriarikberen eguneroko jarduerak be-tetzeko; baina nutriente horiekguztiak edozein iturritatik lor di-tzakegu? Esnekiak, azukrea,fruta freskoa, bitamina sinteti-koak, barazki freskoak, barazki-kontserbak, arraina, haragia,zerealak, lekaleak… Hauxe le-henengo hausnarketa. Logikoena elikagai integra-

lak kontsumitzea izango litza-teke, gure gorputzak metaboli-zatu ahal izateko beharrezkomineral eta bitamina guztiakdituztenak, ez baita gauza beragertatzen elikagai finduekin(arroz txuria, ogi txuria, freska-garriak….), horiei bitamina etamineralak kendu zaizkielako.Elikaduraren bidez oreka lor-

tzeko bidean, sen onarekin jo-katu beharko genuke. Dieta hi-tza grekerako diaita-tik dator,eta bere esanahia da bizitzekomodua, arreta berezia jarriz eli-kagaiak aukeratu eta presta-tzeko moduan. Norberarenkonstituzio eta kondizioaren-tzat egokienak diren elikagaiakaukeratu beharko genituzte,norberari gehien komeni zaiz-kionak; gure inguruneko elika-gaiak jan beharko genituzke,proportzio egokian, behar be-zala sukaldatuta eta behar be-zala murtxikatuta. Eta gure die-ta osa dezakegu beste elikagaiinteresgarri batzuekin, bereonetik aterata dagoen ingurunehonetan, oreka berreskuratze-

ko oso lagungarriak izan daitez-keenak. Elikagai-sendagai ho-rietako batzuk ekialdeko erre-medio tradizionalak dira, etanahiz eta gure inguruneko eli-kagaiak ez izan, dituzten onuraterapeutikoek justifika dezake-te beren erabilera.Menu egoki bat diseinatzeko

garaian, badaude zenbait pun-tu kontuan hartu beharko geni-tuzkenak; alde batetik, hona-koak gure elikaduratik kanpouztea komeni da:-Azukre findua-Bestelako elikagai finduak:

zerealak, olioak, gatza…-Trans erako gantzak eta

tenperatura handienpean jarridiren gantzak-Esneki gehiegi-Edari bizigarri gehiegi, kafea

esaterako-Alkohola-Pestizida eta gehigarri toxi-

koak dituzten elikagaiak etatransgenikoak-Elikadura-industriak guztiz

eraldatutako elikagaiakEta zein aukeratuko genituz-

ke orduan? Zereal integralak,barazkiak (itsasoko algak bar-ne), frutak, lekaleak, haziak etafruitu lehorrak, hotzean pren-tsatutako olioak, findu gabekogatza, eta baita gure arbasoekhain ondo ezagutzen zituztenlandare eta belarrak ere! Ani-malia produktuak kontsumi-tzeko aukera egiten badugu,oso garrantzitsua da behar be-zala hazitako animalien hara-gia kontsumitzea, eta arrainenkasuan, itsasokoa izan dadila,ez arrain-haztegi batekoa.Elikagai egokiak aukeratu

eta gero, arreta handia jarri be-harko genuke horiek prestatze-

ko moduan. Besteak beste,eragotzi egin beharko genukeelikagaiak frijitzea, txingarretanegitea edo mikrouhin-labeanegin edo berotzea. Elikagaiaktenperatura altuan egiten ditu-gunean, kantzerigenoak izandaitezkeen toxikoak sortzen

dira:-100ºC-tik gora, amina hete-

roziklikoak: batez ere haragiaeta arraina frijitzen dugunean-Akrilamidak: Maillard erre-

akzioaren ondorioz sortzendira, azukre eta aminoazidoenartean, 140-180ºC bitartean:patata frijituak, gailetak, ogiak,bizkotxoak, kafea…Sukaldatzeko modu ugariek

eragin desberdinak dituzte gor-putzean eta energia mota jakinbat ematen digute; hori ere osokontuan hartu beharko genukegure menua prestatzeko ga-raian, eta beraz, sukaldatzekomodua aldatzen joan beharkogenuke urtaroaren arabera etalortu nahi dugun efektuarenarabera: denbora luzean edodenbora gutxian sukaldatuta-ko elikagaiak, gorputza bero-tzen edo hozten laguntzen di-guten sukaldatzeko moduak,gorputza erlaxatzen, aktiba-tzen, indartzen edo garbitzenlaguntzen digutenak.Eta orain arte esandako guz-

tia borobiltzeko mastekatzeazhitz egin beharko genuke. Mas-tekatzen dugunean, hortzakenergia-kondentsadore bihur-tzen dira, mastekatzean elika-gaia energiarekin kargatzendugu, hortzetik hortzera elektroisaltoa gertatzen delako. Hor-tzen arteko elektroi salto horrekelikagaia elektrikoki kargatzeaeragiten du, eta hori oso garran-tzitsua da elikagaiak bizitasunaizan dezan. Elikagaien kalitateahanditu egiten da ondo maste-katu eta txistuarekin nahastendugunean. Horregatik guztiaga-tik gure ahoa gorputzeko ener-gia gune garrantzitsua da, gor-putzaren gainontzeko bizi-fun-tzioak garatzeko erabakigarria.

M

«Norbera-renkonstituzioetakondizioa-rentzategokienakdirenelikagaiakaukeratubeharkogenituzke,norberarigehienkomenizaizkionak»

Page 5: Goiberri 197. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Aldarte iluneko eta kopeta zimurtutaari natzaik idazten. Espai-niako hauteskundeen emaitzek, harritu ez ezik, amorratu egitennaitek. «Inozoa ni!» pentsatzen diat. Ez, ez dituk geure hauteskun-deak, baina Europa zaharkitu, dekadente, itogarri honetan kezkaeta ezigonerako sintoma bat gehiago duk gertatua. Aldarte ilunekoeta kopeta zimur, bai. Kasualitatetik kausalitatera sarri tarte handi-rik ez. Azken egunotan ia egunero pasatzen nauk Lizeo paretik. Irri-algaraka ikusten dizkiat ikasleak, gaztetasunaren sasoi-indarrez.Eta, akaso kasualitatez, asko gogoratu nauk geure nerabealdikograno eta ilusioez, eta bizitza ikuspegi berri bat parez pare jartzenzizkiguten irakasle-irakasgai haietaz. Ritxi, Amaia, Balen, Mikelzena... Literaturaz eta filosofiaz, batez ere. Eta jabetu nauk, dagoe-

neko ez direla esparru estimatuak egungo gizarteetan; existentziaere kolokan dutela, hezkuntza sistema ofizialetatik kentze bideandirela. Giza zientzia horien desprestigioak zerikusirik ba ote duegungo balio humanisten galerarekin, Europan gertatzen ari denprozesu degradatzailearekin? Gazte builloso alegera horiek ba otedakite zein gizarte eta etorkizun datorkien bizkar gainera?

Lizeoko garaiak! Asko gogoratzen nauk Ritxik nola jartzen gin-tuen gure gustuko liburu bat irakurtzen klasea hasi aurretik, haingustuko zian Silviorekin batera. Liburu baten aurrean, ixilik, guk ira-kurtzea lortzen zian, eta baita Garcia Lorcaren Poeta en Nueva Yorkliburuko poemek sentiaratzen zigutena marrazten. Ordu hartan ezgenian baloratzen ahalegin hori eta nik asko diat eskertzeko, geroraaztarna utzi izanaren sentipena badiadalako. Aztarna utzi zidaanJoxerrak historiaz azaltzeko zuen grinak eta kritikotasuna lantzekozian metodoak, galderak eta galderak etengabe eginez, gure garu-nak zukutu arte. Etengabe geure buruari galderak egitea eta norbe-ra ebaluatzea ez baituk aski aldiz egiten. Eta garai hartaz ari garela,ongi asko dut gogoan izebak Txillardegiren Exkixu liburua irakur-tzeko gomendatu zidaan eguna. Ondoren, gogoratzen diat, 16 urtenituela, nola erosi nian Txillardegiren Euskal Herria Helburu , osorikirentsi eta nola saiatzen ninduan Mikeli kontra egiten marxismo-le-ninismoaz (gajoa, ni). Eta akordatzen nauk ederki nola hasi gintuan

Ama Say, Dut eta M-ak entzuten. Ondoren, aldiz, etorri huan HutsTabernan Tindersticks-en Sinple pleausre diskoa utzi hidaan egu-na eta Lambchop entzutera Donostiako Antzoki Zaharrera joangintuaneko egun polita. Agian hartuko diat tartea zapatua bainolehen Belokira buelta bat eman eta Mikelen omenez landatu zen li-zarra bisitatzeko, eta larunbatean Ritxirekin eta maite ditugun guz-tiekin ospatuko diagu bizitza. Laguntasuna eta maitasuna, izanda-koa eta datorrena, ez dizkiagulako inoiz ospatzeri utzi behar.

bateta

bat

Asteko irudia

Gorka Erostarbe

Josu Aztiria

Josu Maroto

Goia anaiaketa errugbiaOrdiziako Rugby ElkarteakOier eta Julen Goia anaiaidiazabaldarrak elkartu ditubere talde nagusian.Marotoren irudian, anaietanzaharrena, Julen.

Susmoa diat, agintekeria eta boterea irabazle atera direla berriz.Irakasle haien irakaspenen gainetik, garaile atera da «bizitzanarrakasta izatea» zer zen erakusten zigun coach bizardun txotxo-loaren diskurtsoa. Leihakortasuna azal poroetan sartzen ziguna,nor izatea diru eta materialtasunarekin lotzen zuena, «ahalik etagoren iristearekin». Kopeta zimurrek etsiaz jan ez nazaten, poz txikibat ere izan diat azkenaldian. Merli telesailak irakasle filosofo batdik protagonista. Baduk zerbait... Haren eta filosofia nahiz literaturirakasle guztien omenez topa egingo diagu santaixabeletan, Josu!

Page 6: Goiberri 197. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Danborradei buruz hitz egi-teko, Josean Mendizabalekinelkartu da GOIBERRI. Barru-ba-rrutik bizi ditu biak: antolatzai-leetako bat da eta helduendanborrada zuzentzen du.40 urte inguru daramatza

danborradan. «Duela 42 urteudalarentzat lanean hasi nin-tzen, elektrikari moduan. Garaihartan danborrada Jesus MariGonzalez de Audikanak zuzen-tzen zuen eta musika jartzeko

eskatu zidan. Hortik jotzerapasa nintzen eta ondoren zu-zentzera. Ia 40 urte daramatzatzuzendari lanean».Horretaz gain, haurren dan-

borradaren antolaketan lanegiten du. «Horretan ere duela40 urte hasi nintzen. ZinegotziaCarlos Adrian zela gogoratzendut».Mendizabal Zumarragako ki-

roldegiko zuzendaria da, bainadanborradarekin duen lotura-gatik ezagunagoa da ia. «Dan-borradak nire bizitzaren zatihandi bat hartzen du. Gainera,emazteak eta semeak ere an-tolaketan lan egiten dute. Se-mea haurren danborradako zu-zendaria izan da eta aurten hel-duenean parte hartuko du».Antolaketa lana ez dela go-

gorra, baina luze jotzen dueladio. «Arropa garbitu behar da,eroritako botoiak josi, danbo-

Asier Zaldua ZumarragaHaurren eta helduen danborra-dak Zumarragako jaietako eki-taldi nagusien artean daude.Santa Isabel eguna bakarrikdago beraien gainetik rankine-an. Izan ere, ekitaldi jendetsue-netakoak dira. Gainera, hel-duen danborradak ematen diehasiera ofiziala jaiei. Eta Zuma-rragako ereserkia (hori bai ere-serkia, Olinpiar Jokoetan aur-kezteko modukoa!) danborra-dan estreinatu zen. Aurtengo

danborradak oso bereziakizango dira, 50 urte beteko bai-tituzte.Zumarragako danborrada

elizarekin lotura zuen Oargui el-kartearen eskutik sortu zen.Haurren danborrada 1962anantolatu zen lehenengoz, bainalau urte pasatu ziren berriroegin zen arte. Ordutik, bi dan-borradak etenik gabe antolatudituzte. Egun, La Salle-Legazpiikastetxeko ikasle ohien elkar-teak antolatzen ditu.

rrak eta barrikak garbitu, entse-atu, bilerak egin... Hiru hilabeteematen ditugu lanean».Lan taldea hamabi bat lagu-

nek osatzen dute eta danborra-den egunetan bizilagun gehia-goren laguntza jasotzen dute.«Ardura lau familiaren eskudago: Andueza, Villar, Del Ba-rrio eta Mendizabal familiak.Zumarragako danborradenetorkizuna ziurtatuta dago,Jose Manuel Villarri esker».

Etorkizuna esku honetan da-goela ikusirik, 50. urteurrenekodanborradak lasaitasun osozantolatu ahal izan dituzte. Hau-rrena joan zen larunbatean izanzen eta helduena gaur gaueanizango da. Urteurren ospakizunnagusiak azken honetan egin-go dituzte.

Abesti berri batHasteko, abesti bat estreinatu-ko dute: Luis Orduña bandakozuzendariak konposatu du.Euskarazko hitza Andoni Sala-merorena da eta gaztelerazkoaOrduña berarena. Kantaren oi-narria ezpata dantzaren bi pa-sarte dira. Aurtengo elkarteen danbo-

rradara beste herrietakoakgonbidatu dituzte: Ordizia, Le-gazpi, Eibar eta Azpeitia. Lerrohauek idazterakoan, Donostia-ko danbor-jotzaileak etorriko

Zumarragako danborrada jaietakoekitaldi nagusietako bat da. Aurten,ekitaldi horrek 50 urte bete ditu.

50 urtedanborrajotzen

Page 7: Goiberri 197. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

diren ala ez baieztatu gabedago. Etortzekotan tradiziohandiko Donostiako bi konpai-nia etorriko dira: Gaztelubideeta Union Artesana. Bi konpai-nia hauek oso ezagunak dira.Danborradaren 50. urteurrena-ren harira, antolatzaileek aurre-ratu dute sorpresa bat egongodela gaur 19:00etan.

Eitzagako konpainiaBeraz, 50. urteurreneko ekital-dia inoizko jendetsuena izangoda. Gainera, konpainia berri batirtengo da: Eitzaga auzokoa.«50 lagun elkartu dira eta gogohandiarekin ekin diote, gainera.Ia egunero etorri dira entsegue-tara». Konpainia berri bat sortzen

den bakoitzean, poz handiasentitzen dute. «Dagoeneko,500 bat lagunek parte hartzendugu urtero elkarteen danbo-rradan. Haurrenean, berriz, 900bat irteten dira. Duela urte ba-tzuk 1.200 haur inguru irtetenziren, baina azken urteetanhaur gutxiago jaio da», azaldudu Mendizabalek.Ikastetxe bakoitzak konpai-

nia bat du eta gainontzeko kon-painietan ikastetxe ezberdine-tako haurrek elkarrekin jotzendute.Haurren danborrada joan

zen astean izan zen. Urteurrena

ospatzeko, karroza bat aterazuten eta antolatzaileak omen-du zituzten.Mendizabalek bi danborra-

detan berdin gozatzen dueladio. «Egia esan, haurren dan-borradaz harroago nago. Bainahelduen danborradan Zuma-rragako Martxa jotzen dutene-an zuzendari lana egitea osohunkigarria da. Ez dakit Donos-tiako Konstituzio plazako dan-borrada zuzentzen duena nolasentitzen den, baina nekezhunkituko da ni Zumarraganbaino gehiago».Urtero hunkitzen da, baina

batzuetan besteetan bainogehiago. Urte hunkigarrienaGonzalez de Audikana omenduzutena izan zen. «Bera izan zendanborradan sartu ninduenaeta, normala den bezala, bere

Goian, danborradaren historiabiltzen duten hainbat irudi.Ezkerrean, antolatzaileak joanzen asteko haurrendanborradan. FOTO MAESTRO-ASIERZALDUA

omenaldian asko hunkitu nin-tzen».Hunkipena ez ezik, barrea ere

piztu dio batzuetan danborra-dak. «Beti anekdota bera gogo-ratzen dut. Sukaldarien barri-kak pisutsu samarra dira etabeti larruzko gerriko bati lotze-ko esaten diet. Baina batzuekez didate kasurik egiten etasoka batekin lotzen dute. Urtebatean parte hartzaile bati ba-rrika Saskigileen Aldapan aska-tu zitzaion eta korrika hasi be-har izan zen, barrikaren atze-tik».Saskigileen Aldapan eta Zu-

marragako gainontzeko kalee-tan ez ezik, Zumarragatik kan-po ere jo dute: Azpeitia, Duran-go, Gallarta eta Fuengirolan,hain zuzen ere.Etorkizunari begira, beraien

helburua pieza berriak jotzeada. Aipatu bezala, aurten ban-dako zuzendariak konposatu-tako pieza bat estreinatukodute. Zumarragako ereserkiaere danborradarako egin zuten

eta arrakasta handia edukizuen. Zumarragarrek bere-be-rea dute. Musika Jesus Gonza-lez Bastida bandako zuzenda-riak konposatu zuen eta hitzakLucio Gabiriak idatzi zituen.«Oso ereserki ederra da, bainajotzeko oso zaila».

ErakusketaEreserki hau gaur gaueko dan-borradaren amaieran jokodute. Eta Zelai Arizti kulturetxeko areto nagusian ere en-tzun daiteke. Izan ere, bertan bidanborradei buruzko erakuske-ta jarri dute, urteurrena delaeta. Urte hauetan guztietanateratako 300 bat argazki etamaniki batzuk jarri dituzte, dan-borradako jantzi esangura-tsuenekin. Gainera, pantailabatean azken urteetan aterata-ko argazkiak ikus daitezke, mu-sika eta guzti.

Page 8: Goiberri 197. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Oso berezia izango dazelaira elkarrekin saltoegiteko momentu hori»

Oier eta Julen GoiaErrugbi jokalariak

A. Vierbücher OrdiziaDatorren denboraldira begira,Ordizia Rugby Elkarteko lehe-nengo taldeak hainbat aldake-ta izango ditu. Horietako bat Ju-len Goia Idiazabaldarra bost ur-teren ondoren etxera bueltatudela da. Oier Goia ere, Julenenanaia gaztea, talde bereko jo-kalaria da eta lehenengo aldizelkarrekin jokatuko dute. Julen, azken urteotan, Biarri-

tzen aritu da hiru urtez, eta

Maulen beste urte bat egin du.Urte batzuen bueltan, etxeradator berriz ere. Errugbiananaiaren «erruz» hasi zela dio,eta datorren denboraldia ilu-sioz begiratzen diote, elkarrekinarituko direlako.Bietako zein hasi zen aurrenaerrugbian jokatzen?Oier Goia: Nahiz eta gazteagoaizan, ni hasi nintzen lehenagoerrugbian jokatzen. Anaiak, Ju-lenek, garai hartan futboleanjokatzen zuen. Julen Goia: Anaiak esan beza-la, futbolean hasi nintzen ni.Idiazabalen hasi eta Realarekinere egin nituen partida batzukinfantilekin. Futbola eta saski-baloia nituen beti buruan.Nolatan hasi zineten errug-bian?J. G. : Aitarekin Trebijano zaha-rretik pasatzen nintzenean,Oier entrenatzen ikusten nuen,

ra ninduten. Ondoren Oier sar-tu zuten zelaira. Eta zuk Julen? Zein izan da zureeboluzioa?J. G : Infantiletan hasi nintzenerrugbian Ordiziako taldeare-kin. Maila guztiak pasa nituennik ere. 17 urterekin iritsi nintzenlehenengo taldera, orain delabost urte arte. Biarritzera joate-ko aukera sortu zitzaidan etahorri ezin nion ezetz esan. Biarritz talde handia da...J.G.: Bai, Frantziako lehenengomailan dago. Nik errugbiarenunibertsitatea deitzen diot.Han ikasi baitut egun dakidangehiena.

eta huraxe gustatu! Partidakikustera ere joaten nintzen etaazkenean futbola utzi etaerrugbian hasi nintzen neu ere.O. G. : Beti izan naiz mutiko mu-gitua. Kontaktuko kirola delaikusi eta probatu nuenean,gustatu eta segituan esannuen, hau niretzako eginadago! Eta hasi nintzenetik, hor-tan jarraitzen dut.Kirol honetan izan duzuen ebo-luzioa nolakoa izan da?O. G. : Ordiziako Rugby Elkarte-arekin jokatu dut beti. Gaztetanhasi eta mailaz maila igotzenjoan naiz OREko talde guztieta-tik pasaz. 15 urterekin selekzio-arekin jokatu nuen lehenengoaldiz. 19 urtez azpikoarekin erebi urtetan aritu naiz eta orain,absolutuan, eta anaiarekin gai-nera. Horrelako aukerak moti-bazio handia ematen dute.Selekziotik deitzen dizuteneanzer?O.G.: Ez nuen sinesten. Selek-zioan anaiarekin jokatzeko au-kera... Denboraldi erdia esku-muturreko lesioarekin egon on-doren. J.G.: Sekula elkarrekin jokatugabe geunden, eta lehenengoaldia selekzioarekin. Nahiz etazelaian ez genuen koinziditu le-henengo partidu hartan (Es-painia-Argentina izan zen).Kolpe bat hartu eta zelaitik ate-

Entrenamendu mailari eta egu-nerokotasunari dagokionez zersuposatzen du horrelako taldebatean egoteak?J.G.: Lehenago bizitakoarekinezin da konparatu. Ordizia tal-de amateurra dela esan daite-ke. Oso gutxi bizi daitezke he-men errugbian jokatzegatik.Han %100 hortara dedikatzendira. Goiz eta arratsalde entre-natzen dute, eta sesio ezberdi-nak egin dituzte; osasuna, en-trenamendua, azken hauektaktikoak eta baita teknikoakere, gimnasioa...Ez dago kon-paratzerik, ez diru aldetik, eztaprestaketa aldetik ere. Hemenlehenengo kirola futbola da,han berriz errugbia. Ondoren Maulera joan zinenoker ez banago...J.G.: Bai. Denboraldi bat pasanuen Maulen. Han pixka bat ez-berdina izan zen. Jokoa gogo-rragoa zen, zikinagoa esan dai-teke, eta han ere asko ikasinuen. Bestalde, nik magisteritza

ikasi nuen eta Maulera joateakerrugbia eta irakaskuntza uz-tartzeko aukera eman zidan.Goizetan Seaska Ikastolan ira-kasle eta arratsaldeetan entre-natzera joaten nintzen. Espe-rientzia bezala, ezberdina, bai-na oso aberasgarria. Eta hortik, etxera berriz...

«Ia 16.000pertsonen aurreanjokatu arren,etxeko goxotasunasentitu nahi dut»Julen Goia

«Nahiz etagazteagoa izan, nihasi nintzenlehenago errugbianjokatzen»Oier Goia

Page 9: Goiberri 197. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

J.G.: Oraindik ez gara hasi, oraindela gutxi bukatu dugu denbo-raldia. Oporrak iritsi dira etahaize pixka bat hartzea ere to-katzen da. Baina bai, datorrendenboraldian Ordiziako taldea-rekin jokatuko dut eta oso poziknago etxera bueltatzeagatik. Etxean jokatzeak gauza bereziabehar izan, edo?J.G.: Biarritzen nengoenean, ia16.000 pertsonen aurrean jo-katu nuen. Jende aldetik gehia-go bada ere, hemen sentitukodudanak ez du zer ikusirik. He-mengo goxotasuna ezberdinaizango da. Zelai kuttunagoa daOrdiziakoa.Eta bi anaiak lehenengo aldizOrdiziako lehenengo taldeanarituko zarete. Zein sentipensortzen dizue horrek?O.G. : Gogoz gaude hasteko.Anaia eta lehengusua talde be-rean izango ditut. Oso bereziaizango da zelaira elkarrekin sal-to egiten dugun momentu hori.Etxekoak ere zoratzen daude. Datorren denboraldira begiraaldaketa dezente datozela diru-di ezta?O.G. : Goitik behera aldatuko dataldea, bai zuzendaritza etabaita jokalari ugari ere. Bost sei

bat taldetik irten eta beste ba-tzuk etorriko dira, horien arteanJulen bera.J.G. : Ni neu naiz aldaketa horie-tako bat eta gogotsu begira-tzen diot datorren denboral-diari. Gainontzeko fitxaketeidagokienez, bost edo sei izan-go dira eta pixkanaka ezagu-tzen joango gara. Eta orain oporrak datozela,nola planteatzen dituzue?J.G.: Udaran beste erritmo ba-tean arituko gara baina entre-natzeari utzi gabe. Fisikoki ge-roz eta hobeto egon, zelaian ereasko nabari da.O.G.: Ezin dugu urteko esfortzuguztia alde batera utzi. Entre-natzera etorriko gara, ondorenbestela, berriz ere hastea gogo-rra egiten da. Urtean zehar du-gun presio hori izan gabe, bainalanean jarraituko dugu oporre-tan ere. MIKEL ALBISU

Page 10: Goiberri 197. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

MasterChef, sukaldeansakontzeko udalekuakJosune Zarandona BeasainAne eta Julene Ruiz ahizpek etaCarla Rodriguezek, beasainda-rrak izateaz gain, badute bestezerbait komunean: sukaldari-tza maite dute. 13, 10 eta 12 urtedituzte hurrenez hurren, bainasukaldeko saltsa gustuko dutejada. MasterChef telebistakosaio ezagunak uda honetarakoantolatu dituen udalekuetarajoatekoak dira, Cofrentes baila-rara (Valentzia). Bi zaharrenekesperientzia errepikatuko duteaurten —Gironan izan zireniaz—, Julene Ruizentzat, berriz,estraineko aldia izango da.

MasterChef udalekuak 8 eta16 urte arteko haur eta gazteeizuzenduta daude, eta sukalda-ritzan sakontzea dute helburu.Sukaldaritza ikastaroak talde-kako sukaldaritza lehiaketekinuztartzen dituzte Ruizek etaRodriguezek esan dutenez, etaaisialdian kirola egiteko tarteaere izango dute. Iazko esperien-tzia «izugarri» gustatu zitzaielaesan du irribarrea ahoan AneRuizek, eta horregatik errepika-tuko dute aurten. Partaideenartean «oso giro ona zegoeneta lagun asko egin genituen»,gehitu du Rodriguezek. Ahizpakkontatutakoak jakin-mina piz-tu dio Juleneri eta aurten probaegitea erabaki du, «gogotsunoa, baina urduri ere banago ezbaitakit zer aurkituko dudanbertan», aitortu du.

Julene sukalde kontuetanhasi berria bada ere, bi zaha-rrenei oso gazte zirela erakarrizien mundu honek. Ane Ruizekesan duenez, «aitak tabernabateko sukaldean egiten zuenlan lehen. Niri asko gustatzenzitzaidan eta askotan joatennintzen laguntzera». Rodri-guezi, aldiz, amonarengandikdatorkio zaletasuna, «oso go-goko izan dut beti amonarekingailetak egitea».

Telebista saioko zaleak Astean zehar sukaldean aritze-ko tarte handirik ez dutela ai-tortu dute biek, baina astebu-ruak baliatzen dituzte beraiekplaterak prestatzeko. Ruiz etaRodriguez familiak asteburue-tan elkarrekin mendira joatekoohitura dute, eta gero Beasain-

Carla Rodriguez, eta Julene eta Ane Ruiz ahizpa beasaindarrak MasterChef udalekuetara joango dira. J.Z.

go Bareak elkartean bazkal-tzen dute: «Bazkaria egiten la-guntzea gure egitekoa izatenda», esan dute bi zaharrenek.

Ruizi, arraina jatea oso gus-tuko ez duen arren, arrainaprestatzea gustatzen zaiogehien, «legatza patatekin etasaltsa berdean oso ona atera-tzen zait», dio. Rodriguez, aldiz,gozogintzak erakartzen dugehiago. «Urtebetetzeetan egi-ten dudan Nutella eta M&Mstarta oso goxoa dela esangonuke», gehitu du. Gainera, aur-tengo Loinatz jaietan elkarte ar-teko gastronomia lehiaketan sa-ria ere irabazi dute. Bareak elkar-tearen izenean aurkeztu ziren,eta bakailao tortilla eta oilaskoakanela eta almendrarekin pres-tatu zituzten. Lehenengo sariajaso zuten oilaskoarekin.

«Ahizpakkontatutakoakjakin-mina piztu diteta gogotsu noa niere aurten» Julene RuizGazte beasaindarra

Babeslea

Page 11: Goiberri 197. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Aitor Merchanen bi lan:Beasaingo udaletxea eta SanMartin inguruko erreka. L.AGIRRE

Merchanen pintzelkadakAitor Merchan Zabaleta beasaindarraren margolanak ikusgai eta salgai daudeBeasaingo Igartzako jauregian, uztailaren 10era bitartean. Hamazazpi lanbildu ditu, horietatik hamarretan Beasain da protagonista nagusia.

Loinaz Agirre BeasainBeasaingo Igartza auzokoa daAitor Merchan Zabaleta mar-golaria, eta etxe ondoan, Igar-tzako jauregiko hormetan zin-tzilikatu du, orain arteko berepintura lanaren ibilbidearenerakusleihoa den pintura era-kusketa. Guztira, hamazazpimargolan jaso ditu eta uztaila-ren 10era arte dago erakusketairekita.

Hiru zatitan banatu du era-kusketa. Zatirik handiena, ha-mar koadro, Beasainek hartzendu. «Espresuki erakusketarakoegindako lanak dira Beasainidagozkionak», dio Aitor Mer-chanek. Loinazko San Martinplazaz eta Igartzako errotazgain, Beasaingo paisaia eremargotu du, basoa, errekak,zuhaitza eta behe lainoa, bes-teak beste. Bere auzoko Loi-nazko San Martin baselizaren

Erakusketako paisaien arte-an, beste bi koadro ere jarri nahiizan ditu beasaindarrak: begiakprotagonista dituen bi autoerretratu. «Ordu pare batean,azkar eginda daude, pintzeladaazkarrekin».

Oleo pinturarekin egindakomargoak dira gehienak. «Besteteknika batzuk menperatzenditut baina oleoarekin ibiltzennaiz gustuen», zehaztu du ar-tistak. Hainbat perspektibeta-tik argazkiak ateratzen dituMerchanek:«Argazkietatikmargotzen dut, argazkiaren in-terpretazioa egiten dut». Koa-dro batzuetan nabarmen ikus-ten da paisaia, beste batzuetanez horrenbeste: «Behe lainoakbeste behar batzuk ditu, besteteknika batzuk, abstraktuagoa.Errekaren koadro batean, be-rriz, hostoak eta harriak margo-tzeko, barnizarekin pintatu dut,

transparentziak lortzen saiatunaiz. Inoiz ere egin gabekoazen».

Pinturatik bizitzea Artearen Historia eta Arte Ede-rrak ikasitakoa da beasainda-rra. Bear pintura eskolara joa-ten da margotzera, Jokin Telle-riarekin. Batez ere pintatzekolekuagatik joaten da bertara,baina lagun artean gusturasentitzen da bertan.

Pinturatik bizitzea du amets,baina «momentuz ezinezkoa»ikusten du beasaindarrak:«Oso zaila da pinturatik bizi-tzea». Igartzako erakusketansalgai ditu margolanak, 200eta 400 euroren artean.

Teknologia berrien aukerazbaliatzeko asmoa du orain be-asaindarrak, sare sozialen bi-dez bere artelanak erakutsi etasaltzeko.

«Espresukierakusketarakoegindakoak diraBeasaingokoadroak»Aitor MerchanPintorea

inguruko erreka eta basoa oi-narri hartu ditu Merchanek. Be-asaingo paisaia den autobideaere jaso du bere lanetan: «Ezgaude ohituta errepideak mar-gotzera baina bere xarma dau-ka».

Aurretik egindakoakBeste zazpi lan ere bildu dituIgartzako erakusketarako. Au-rretik egindakoetatik aukerake-ta egin du: Italiako Venezia, lan-tegia, Salamancako traktorea...

Page 12: Goiberri 197. zenbakia

12 GOIBERRIEGURALDIA GOIERRIN: UDABERRIARI ERREPASOA

Ohiko udaberria izan da aurtengoa, Goierrin jasotako datu metereologikoekerakusten dutenez. Urteak aurrera egin ahala, tenperaturak epeltzen joan dira,eta euri asko egin du. Uda ez da oso beroa izango, freskotik joango omen da.

Tere Madinabeitia GoierriEguraldi ederrarekin agurtu zenudaberria Goierrin ekainaren20an, zeru oskarbiekin eta 25graduren bueltako tenperatu-rekin. Atzean geratu zen mar-txoaren 20an goizaldeko04:30ean iritsi zen urtaroa, 92egun eta 18 ordu eta gero. Iritsi,eguraldi nahasiarekin iritsi zenudaberria: martxoko 20 hartaneskualdeko mendi puntak elur-tuta zeuden, zeruak estalitazeuden, euria ere egin egin zueneta 13 gradu ingurukoa izan zentenpertura altuena.

Goierrin jasotako datu mete-reologikoak kontuan hartuta,

ohiko udaberria izan da aurten-goa, bai tenperatura aldetikbaita euriari dagokionez ere.Neguarekin alderatuta, urteakaurrera egin ahala tenperatu-rak gozatzen joan dira, egun ba-tzuetan bero handia egin baduere. Eta euria, udaberrian ingu-ru honetan ohikoa den bezala,asko egin du, bereziki apirilean.

Espainiako Aemet metereo-logia agentziak Ordizian eta Le-gazpin dituen neurketa esta-zioetan datuak jasotzeaz ardu-ratzen diren Emilio AlvarezFatxeti eta Alonso Frances batdatoz aurreko baieztapenekin.Alvarez ordiziarrak dioenez,

aurtengo udaberriak aurrekourteetako udaberriek izan du-ten joera bera izan du: «Berohandiko egun solte batzuk ken-duta, tenperaturak epeltzenjoan dira, eta euria betiko mo-duan egin du, askotxo, bainaaparteko ekaitz eta euri jasarikgabe». Frances legazpiarrarenarabera, berriz, euriari dagokio-nez, azkenengo hiru urteko joe-ra berretsi da. «Ez dirudi, bainaeuri asko egin du». Izan ere,ekain hasierarako 1.000 litroakgaindituta zeuden, eta urtekobatez bestekoa 1.500 litrokoaizaten da azken urteetan. Apar-tekoa izango al da aurtengoa

Udaberri euritsua

«Azken urteetakojoera bera izan duudaberriak; euriaskotxo etatenperatura epela»Emilio AlvarezDatu-biltzailea

Page 13: Goiberri 197. zenbakia

GOIBERRI 13EGURALDIA

euri kontuetan?Urte erdi faltada oraindik eta ikusi behar zen-bat egiten duen hemendik au-rrera.Tenperaturei dagokienez,

bestalde, ez direla oso altuakizan, baina ezta oso bajuak ereazaldu du Francesek. Bero han-diko egun batzuk kenduta, etamaiatz hasieran izan zen hotzaalde batera utzita, udaberrianohikoak diren tenperaturakneurtu dira Goierrin.

Egun esanguratsuakEuria eta tenperatura epelakizan dira, beraz, Goierriko uda-

berriaren ezaugarriak, bainajendeak datu orokor horiek bai-no, egun zehatzak izaten ditugogoan. Aste Santua, esatera-ko. Eguraldi txarrarekin joan zi-ren opor egun haietako gehie-nak: martxoaren 25, 26, 27 eta28an euria egin zuen, eta 11,5eta 20 gradu arteko maximaketa 2,5 eta 8 gradu bitartekominimak neurtu ziren.Herriko festak ere ez dira iza-

ten ahaztekoak. Udaberrian,Lazkaon, Legazpin eta Beasai-nen ospatzen dira, denak apiri-laren amaieraren eta maiatza-ren hasieraren inguruan. Laz-kao eta Beasaingoetan euriaegin zuen, ez ordea Legazpiko-etan, baina herri honetako San-tikutz jaietan neurtu ziren uda-berri osoko tenperatura mini-mo baxuenak, 1,5 gradukoak. Egutegian aurrera eginez, as-

kok izango dute gogoan maia-

Zegama-Aizkorri maratoian,maiatzaren 22an, euria etahotza egin zuen goizean. IÑAKIGURRUTXAGA

tzaren 22ko Zegama-Aizkorrimaratoian lasterkariek pasazuten hotza eta bezperan etaegunean bertan bota zuen eu-ria. Ekainaren 5a ere egun sei-nalatua izan da goierritarrenegutegian, Gure Esku Dagokantolatutako galdeketa egunaizan baitzen. Egun eguzkitsua-eta epela izan zen, 25-26 gradubitarteko maximekin.

Uda, freskotik datorBaina udaberria joan da, etauda bertan da. Ekainaren 21eaniritsi zen urtaro hori, 0:34an, etairailaren 22an joango da, 93egun eta 15 orduren ondoren.Aurtengo udako lehen egunakoso beroak izan dira, baina ezomen dira horrelako asko izan-go aurrerantzean. Pronostiko-en arabera, ez omen da uda be-roa izango, eta ohikoa bainoeuri gehiago egingo du.

ORDIZIA ZEGAMA LEGAZPI

martxoa apirila maiatza ekaina martxoa apirila maiatza ekaina martxoa apirila maiatza ekaina

(21etik) (20ra arte) (21etik) (20ra arte) (21etik) (20ra arte)

Tenperatura 24,7º 23º 30 º 30º 22,5º 21,4º 28,7º 29,6º 20,5º 21º 27,5º 28ºmaximoa martx. 30 apir. 15 maiatz 21 ekain. 8 mart. 30 apir. 15 maiatz. 21 ekain. 8 martx. 30 apir. 15 maiatz. 21 ekain. 8.

Tenperatura 3,6º 1,5º 2º 10º 4,4º 1,8º 3,4º 8,8º 2,5º 1,5 1,5º 9ºminimoa martx. 25 apir. 2 maia. 2-3 ekain. 20 martx. 25 apir. 2 maiatz. 2 ekain. 1 martx.25 apir. 2-29 maiatz.2 ekain. 1

Egun 45,4 litro 15,8 l. 17 l. 17 l. 32,3 l. 17,4 l. 12,8 l. 23 l. 33,6 l. 25,6 l. 11,3 l. 15,9 l.euritsuena martx. 31 apir. 7 maiatz. 19 ekain. 15 martx. 31 apir. 7 maiatz. 22 ekain. 15 martx. 31 apir. 7 maiatz. 8 ekain. 15

Euria 61,8 litro 100,1 l. 60,9 l. 48,1 l. 61,6 l. 130,6 l. 65,1 l. 55,4 l. 47,6 l. 122,2 l. 62,4 l. 57,4 l.guztira 6 egun 22 egun 14 egun 7 egun 7 egun 23 egun 19 egun 9 egun 6 egun 22 egun 16 egun 9 egun

Egun - - - - 81,1 km/o 79 km/o 79,7 km/o 52,9 km/o - - - -haizetsuena - - - - martx. 26 apir. 10 maiatz. 8 ekain. 13 - - - -

Udaberriko datu metereologiko esanguratsuenak

Iturria: Ordiziako eta Legazpiko Aemet estazio meteorologikoak eta Zegamako eta Ordiziako Euskalmet estazio meteorologikoak.

Page 14: Goiberri 197. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

hobelex.eus

LibreOfficek ere baduHobelex zuzentzailea

obelex euska-razko zuzentzai-lea LibreOfficeprograma mul-tzoan erabili

ahal izango da hemendik au-

rrera. 5.0 bertsiorako egokitudute UZEIk sortutako erremin-ta hori, eta doan deskargatzekomoduan jarri dute. Hobelex 2014an sortu zuten

«akats ortografikorik gabe etalexiko zuzen eta eguneratuare-kin» idazteko erreminta gisa.

HHasieran Microsoft Office sis-temarako prestatu zuten, eta biurteotan 15.000 deskargatikgora izan ditu. Orain berriz, soft-ware librearen aldeko apustuaegin eta LibreOfficerako egoki-

tu dute. Eguneraketak egitekoasmoa ere azaldu dute.Programa hori garatzeko, Gi-

puzkoako Foru Aldundiareneta Laboral Kutxaren laguntzaizan du UZEIk. Zuzentzaileadoan deskarga daiteke hobe-lex.euswebgunean.

Albisteak

WathsAppez 100milioi dei eguneanJakina da WhatsApp mezulari-tza zerbitzua dela munduangehien zabaldu den mota horre-tako aplikazioa. Baina mezuakbidaltzeko ez ezik, deiak egitekoere gero eta jende gehiagok era-biltzen du. Azken datuen arabe-ra, munduan 100 milioi dei egi-ten dira egunean WhatsApp bi-dez. Zerbitzu horren arrakastaikusita, berau hobetzeko berri-kuntzak iragarri ditu konpainiak.

Facebook,Google-ren pareMunduko sare sozialik handie-

na da Facebook, eta hemendikaurrera, bilatzailerik indartsue-nen lehian ere sar liteke. Izan

ere, bere bilatzailea iradokizu-nak erakusken hasi da, Google-ren ‘suggestion tools’ erremin-tak egiten duen moduan. Bikonpainien arteko lehia bizia da,eta Facebook-ek bilatzaileakeskaintzen dituen onurak jarrinahi dizkio bere zerbitzuari.

Sarean ikusia

‘TxistekaMisteka’, sarean eta doan80ko eta 90eko hamarkade-tan Euskal Herriko kotxerikgehienetan izango zen Kikeeta Joxe Ramonen txisteakjasotzen zituen kasetterenbat. Izan ere, Txisteka Miske-ta bildumak arrakasta han-dia izan zuen, eta asko zabal-

du ziren. Lau grabazio aterazituzten denera, denak kase-tte formatoan. Orain, audiohoriek digitalizatu eta sareanjarri dituzte, doan entzutekoeta deskargatzeko moduan.

katxonderstan.blogspot.com

Page 15: Goiberri 197. zenbakia

gOiBERRi 15MOTZEAN

Jazz-azgozatzekolau egunHilaren 6tik 9ra Goierriko Jazzaldiaegingo dute Ordizian eta Araman. NoaLur Quartet izango da talde izarra.

M. Igartua Ordizia / AramaGoierriko Jazzaldiak berezita-sun bat badu, jaialdiaren txiki-tasuna eta horrek berarekin da-karren goxotasuna dira. Beretxikitasunean, ordea, handi-tzen eta urtetik urtera egitarauosatuagoa prestatzen ari dira.Aurten, lehen aldiz, lau egune-tako egitaraua osatu dute, uz-tailaren 6tik 9ra. Orain arte biegun baino ez zituen izaten jaz-zaldiak. Dena den, egun kopurua alde

batera utzita, kalitatea eskain-

tzea da Goierriko Jazzaldiarenhelburu nagusia. Aurtengo egi-tarauari begira, Noa Lur Quar-tet taldea nabarmendu du Ur-tzi Etxeberria antolatzaileak.Noa Lur abeslariaren ahotsaknazioarteko kritiko ugarirenlaudoriak jaso ditu. Cuadernosde Jazz aldizkariak honela defi-nitzen du haren ahotsa: «Jo-lastia, talentuduna, femeni-noa, erregistro ugarikoa eta lilu-ragarria». Larunbatean,uztailaren 9an, eskainiko dukontzertua, Araman. David Pastor tronpeta-jo-

tzaile kataluiniarraren emanal-dia ere nabarmendu du Etxe-berriak. Iaz beste talde batekinjo zuen Araman, eta aurten NuRoots hirukotea osatu du JoseLuis Guart (piano elektrikoa,organoa eta teklatuak) eta ToniPagesekin (bateria eta laptop-a). «Hiruko honek jazz garaiki-

dearen hizkuntza beste estilobatzuekin bateratzea lortzendu, teknologiak eskaintzen di-tuen aukera amaigabeak erabi-liz», adierazi dute antolatzaile-ek. Goierriko Jazzaldiari itxieraemango diote.

Goierriko artistak ere baiBestalde, herriko artistak ikus-teko aukera ere izango da. Izanere, bertako musikarien era-kusleiho izatea da jazzaldiarenhelburu garrantzitsuenetakobat. Larunbat arratsaldeko

saioa The Machetazo taldeakirekiko du, eta talde horretakobateria-jotzailea Mikel Urreta-goiena ordiziarra da. Musike-nen lau urte egin ditu, eta iazjazzaren inguruko master bategin zuen Holandan. Han eza-gututako hiru kiderekin bateraegingo du kontzertua. «Lauko-te honen kontzertuak zeresanaemango du, eta ikus entzuleakenergiaz beteriko soinuz busti-ko ditu».. Goierritar gehiago ikusteko

aukera ere izango da. Tutti Fru-tti Jazz Project taldeko tekla-tua, esaterako, Jose Mari Gon-zalez de Galdeano Txintxobea-saindarra da. FMA Trio taldeanhammond-a jotzen duena, be-rriz, Fredi Pelaez lazkaotarra da. Sarrera doakoa izango da.

Hortaz, jazz-az gozatu nahiduenak ez du aitzakiarik izangodatorren asteburuan.

Ordiziako Musika Eskolakoikasleen kontzertua, iazkojazzaldian. ARKAiTz APALATEgi

Egitaraua Aurten lau eguneko egitarauaprestatu du Arama Jazz elkarteak.uztailak 6, asteazkena. 19:30ean, Ordiziako Musika Es-kolako Barrena Big Band taldea-ren kontzertua, Ordiziako plazanagusian, pintxo pote garaian.uztailak 7, osteguna. 22:00etan, Jazz musikaren histo-ria entzunaldia, Angel Manrique-ren eskutik, Sugaar tabernan.uztailak 8, ostirala. 19:30ean, Tutti Frutti Jazz Projecttalde donostiarraren kotzertua,Ordiziako plaza nagusian.23:00etan, Nevermind Trio taldedonostiarraren kontzertua, Ordi-ziako D’Elikatuz zentroan.uztaialak 9, larunbata. 18:00etan, The Machetazo talde-aren kontzertua, Aramako parke-an.19:30ean, Noa Lur Quartet talde-aren kontzertua, Aramako parke-an.21:00etan, jazz afaria, Aramakoplazan.23:00etan, FMA Trio talde lazka-otarraren kontzertua, OrdiziakoBarrenako parkean. 00:00etan, David Pastor & NuRoots talde kataluiniarraren kon-tzertua, Ordiziako Barrena parke-an.

Noa Lur Quartet-ezgain, David Pastor& Nu Roots taldeanabarmendu duteantolatzaileek

Mikel Urretagoienaordiziarra da TheMachetazo taldekokideetako bat, etabateria jotzen du

Kontzertuez gain,jazz-aren historiariburuzko hitzaldiaegingo du AngelManriquek

Page 16: Goiberri 197. zenbakia