goiberri 186. zenbakia

16
Arama 1931-2016 Aramak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuenetik 85 urte bete dira. Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du 6-9 Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 186. zenbakia. 2016ko apirilaren 15a

Upload: goierriko-hitza

Post on 28-Jul-2016

234 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Aramak autodeterminazio eskubidea aldarrikatuzuela 85 urte bete direnean Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du Goierriko hautetsiekin.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 186. zenbakia

Arama 1931-2016 Aramak autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuenetik85 urte bete dira. Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du 6-9

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

186. zenbakia. 2016ko apirilaren 15a

Page 2: Goiberri 186. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 186. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Saioa ondo prestatzea ardura da, eta ondoren etortzen da gozamena»

Arantxa EtxeberriaMusika irakaslea

Mikel Albisu ZaldibiaZaldibiako ospakizunetan ohi-koa da Arantxa Etxeberria (Zal-dibia, 1961) soinua joaz ikustea:«Saioa ondo prestatzea ardurada niretzat, eta ondoren etor-tzen da gozamena» .

Hamar urte zituela Ez DokHamairuren jaialdi bat entzun-dakoan erabaki zuen musikariaizan nahi zuela. Gaur egun Or-maiztegiko Txindata musikaeskolako irakaslea da.Zaletasun bat.Mendia, mendian galtzea.Pelikula bat.Amama.Liburu bat. Tarteka eleberri historikoren

bat irakurtzen dut, azkena Eltiempo entre costuras.Musika talde bat.Aitor Furundarenak, GarikoitzMendizabalek eta Iñaki Telle-riak Tere Irastortzaren Eta orainbadakit liburua musika bihurtuduten CD-a dabilkit biraka.Abesti bat. Ixil-ixilik dago, polit bezain xu-mea.Janari bat.Babarrunak odolki, mondejueta ardikiarekin.Edari bat.Alkoholik gabeko garagardoa.Oporretarako leku bat. Ezagutzen ez dudan edozeinbazter.

Amets bat. Abestuz erantzungo dizut: Eus-kal Herrian euskaraz nahi duguhitz eta jolas, lan eta bizi euska-raz... Euskaldunon menpe da-goen Euskal Herri batean.Jaso duzun oparirik bereziena. Lardizabal eskolako haurrekTere Irastortzari eta bioi egin-dako omenaldi hunkigarria.Zeri diozu beldurra?Bizipoza galtzeari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Duela gutxi aita hil zait, baina ja-sotako besarkadaz eta animo-az gogoratzeak irribarrea sorta-razten dit. Mila esker denoi.Goierriko txoko bat.Aralarko edozein txoko.

«Hunkigarria izanzen eskolan TereIrastortzari etabiori egindakoomenaldia»

MIKEL ALBISU

GOI BERRI

Argitaratzailea:Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere MadinabeitiaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 186. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joxe BegiristainEuskara teknikaria

Bizitza ez da zenbakizneurtzen

lkarri txandaemanez, bai-na bakoitzabere haus-narketetan

aritzen gara orrialde honetakobizilagunok, hurrengo orrialde-koak ez bezala; horkoak elka-rrizketan aritzen baitira, binaka,astero. Oraingoan, ordea, ItxaroMendizabalek duela hilabetehemen Bizitza izenburupean,ohi duen bezain dotore idatzizuenaren haritik idazteko ten-tazioari ezin eutsiz natorkio«elkarrizketan».

Bizitzaldia denboraz irudika-tzeko horman kokatutako ma-rra, zuk mugatu zenuen 70 urtebaino urrutixeago jarriko nuke-ela nik, izan zen nire lehen haus-narketa, Itxaro! Seguru asko,nik edozeinetara ere bizitzarenbi herenak dagoeneko «bizita»ditudala (edo ez!) jakitun, az-ken herena oso laburra irudika-tu nuelako 70 horren pean: az-

ken herenaren herena ere joan-da, nire 55ekin!

Baina ez pentsa, ez nau bate-re larritzen: zuk orain dituzun 39horiekin bukatu nituen irakas-le-ikasketak nik, eta, nire bizi-tzaldian mugarri izan zitzaidanesperientzia zoragarri bezainahaztezina izan nuen berau;gerora, eguneroko bizitza ezezik, lanekoa ere baldintzatu zi-dana onerako. Eta, nik baino 15urte gehiago dituen batek (70hain justu ere!), badakizu zeresaten didan? Oso gaztea nai-zela oraindik! Berak 10 urte da-ramatza erretiroa hartu zuene-tik eta ez dio inongo inbidiariknire adinean jartzeari: hortxedago auziaren muina, alegia,zuk ondo baino hobeto dakizu-nez, bizitza ez duela adinakneurtzen. Inondik ere! «Letra-takoak» izango gara gu, non-bait, baina gure bizitza ez da 70cm neurtzen dituen erregelarenarrastoan marraztuz goazen le-

rro zuzena, baizik eta, zu «betegabeko» ametsez idazten arizaren orri zuria! Nahi adina orrizuri ditugu eskura, arte-lanaizan beharrik gabe, garaian ga-raiko aldarteak agintzen digunaesku hutsez zirriborratzeko. Ho-riek betetzea bihurtuz gure bizi-arrazoi.

Bizi izandakoa gogoratuz,bizi nahi duguna gerta dakigunbaldintzak sortuz, baina batezere, unean unekoa bizi izateazahaztu gabe. Astelehenero os-tirala noiz iritsiko baizik bizi ezdenari ilusioa zapuztu gabe,baina astelehena ere bizitzeragonbidatuz; norberaren bizi-tzaz gustura ez dagoenari, oke-rrago bizi direnena ezagutara-ziz. Bizitza biziz.

EBizitzaren tren hau azkarregi

doala diozu, Itxaro; ez da seina-le txarra. Poetak luze-iritzirikbizi direnei buruz dio, «denborapasatu ez baino geratu eginden seinale»… Hori ez da ho-bea. Nire bizitzaren trenean,zuk aipatzen duzun jaisteko ba-lizko tren-geltokiaren zain egonordez, ezjakinean eta trenaneuk gidatzen segitu nahi dut.Esperientziaren eskarmentuzbiltzen noan bizipozaren ener-giaz bultzatutako trenean, lur-biraren noranzko eta abiaduraberean, inguruarekin bat eginiksuabe-suabe...

Eta batez ere, zuk alabeiematen dizkiezun hego horiekberak eskainiz nirekin bidaideeta gogaide diren guztiei, ni-gandik nahi adina espazio etaniganako nahi adina desados-tasun baliatu ditzaten.

Pertsonen bizitzak ez direla-ko trenbidearen bi errailak be-zala, infinitura paraleloak. Nor-berak liluraz, pozez, itxarope-nez... ametsez zirriborratzekoorri zuriak baizik. Askatasunosoz.

Page 5: Goiberri 186. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Aste Santuko oporretatik bueltan burua beste nonbait duguoraindik, nahiz eta etxera itzultzean gauzak ez direla gehiegi aldatuikusi. Beasaindik Zumarragarako bidean, autobideko azken kurbahartzerakoan aurrez aurre egin genuen topo Arcelor Mittalen itxie-raren kontrako pankarta batekin. Welcome home, pentsatu nuen,eta orduan konturatu nintzen zein gustora ibili nintzen aurrekoegunetan telebista piztu gabe, egunkarietako portadak begiratugabe, burua desintoxikatzen eta urteko lehenengo eguzki izpiezbustitzen. Ai, oporrak. Opor santuak! Zeren ni oso ateoa naiz bainafesta erlijiosoak iristen direnean, «aitaren eta semearen eta espiri-tu santuaren izenean, amen». Haragia jaten dut aizu, baina for-

mal-formal joaten naiz bisitatzen dudan herriko eliza ikustera, ar-kitektura gustoko dudalako. Hara, etxera bueltan non ikusi genuenBorja zioen seinalea, Nafarroara sartu baina pixka bat lehenago,eta kilometro batzuren ostean Ecce Homo desitxuratuarekin ar-gazkiak ateratzen genbiltzan, barreak ezkutatzen, leku santu bate-

Izugarria da, bai, erlijioak eta bere ikurrekgure bizimoduan du-ten presentzia. Eta irudipena daukat hain barneratuta ditugula,askotan konturatu ere ez garela egiten. Aurreko asteburuan ber-tan, igande goiza mendi buelta bat eginez pasatzea erabaki ge-nuen. Izazpiko tontorrera iritsi eta hantxe gurutzea, Euskal Herrikohainbat eta hainbat menditan bezala. Inork gutxik eusten dio harajoanda argazki batean betikotzeko tentazioari. Menditik jaitsi etaAntioko baselizaren inguruan zegoen giroak ere horixe iradokitzendu: ikur erlijiosoak erabateko naturaltasunez ulertzen ditugula,baita fedegabeenak ere. Noski gure herriko ondare kulturala dela,ederra eta oso maitatua. Horrexegatik bizi dugu askok hain gertukoeta berezi Santa Isabel egunean han ospatzen den festa. Bainagatozen harira, hura ere erlijioarekin estuki lotuta. Jai gehientsue-nek dute santuren batekin zer ikusia eta denok gozatzen ditugu,zuk diozun moduan, abagunea aprobetxatzen dugu gure inguru-koekin ongi pasatzeko. Nik ere bereziki maite ditut halakoak, horre-

gatik ez nuke zurrunegi agertu nahi erlijioa praktikatu ez arren bereikur eta ospakizunetan parte hartzeari dagokionean. Zaila da bur-buila horretatik ateratzea. Kosta egiten da, ordea, munduan dago-en injustizia guztiaren aurrean, batzuk erlijioaren izenean burutu-takoak eta beste batzuk gizatasuna aldarrikatzen duten zenbaitsinesbideren pasibotasunarekin gauzatutakoak, askoren fedeitsua ulertzea.

batAupa, hi!; tulun-tulun!,

eta

bat

Asteko irudia

tzunNagore Belastegi

Iraia Oiarzabal

Josu Maroto

Gure EskuDagoEntzun herriaren ahotsa!

an geundelako eta ez genuelako inor iraindu nahi. Baina borjata-rrek ere nola asmatu duten poltsikoak betetzen; 2012tik honamundu osoko 150.000 bisitari izan dituzte. Eta gu beste bi gehiago,oporrak borobiltzeko une gozoa. Laster izango dugu gurean kris-tautasuna ospatzeko beste aukera bat, behin Mirandaolan aterazelako gurutze itxurako burni puska txiki bat...

Page 6: Goiberri 186. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016

Autodeterminazioaren aldeko aldarrikapena lehenengo aldiz Aramako etaAltzagako udal aktetan idatzi zuten, 1931ko apirilaren 16an. Errepublikak biegun zituen, eta euskal estatutuaren peskizan mugituak ziren jada udalak.

erabaki zen Gipuzkoako Erre-publikako gobernadore zibilarikarguhartzeen berri ematea,eta ezarritako erregimenarekinbat egitea, benetako lankide-tza eskainiz eta zera eskatuz».Eta eskakizun zuzena eta

garbia egin zuten jarraian:«Une historiko honetan, gurenazioaren askatasun politikoenerregimen suntsitzailea desa-gertu den honetan, Espainiakoestatuaren berregituraketa be-rriaren aurrean, udal honek, na-zio gisa Euskalerriari [Araman

Euskalerria hitza darabil] da-gozkion eskubide naturalak etahistorikoak baieztatu ondoren,Euskal Herriaren autodetermi-nazioaren lehenengo ekintzabezala Euskal Errepublika al-darrikatzea eskatzen du, gurearbasoek gozatu zuten bezala,gainontzeko Iberiar Errepubli-kekin konfederatua».

Ormaiztegi eta Itsasondo Handik aurrerako egunetan,hitz beretan mintzatu zen Or-maiztegiko Udalbatza (apirila-

Aramatik Aramara85 urteko aldarria

Aimar Maiz Ekaitzaren osteko eguzki prin-tza bezainbesteko argitasunaizan zen Errepublikaren etorre-ra 1931ko apirilean euskal uda-lentzat. Diktadura eta monar-kia atzean utzi, eta apirilaren14an itxaropena erne zen, lehe-nengo goizaldean Eibarren etailuntzean Madrilen erregimenaldaketa gauzatu zutenean. Biegun lehenago, hilaren 12an,igandea, udal hauteskundeakizan ziren. Udalak eratzeko ba-tzarrak astean zehar burutu zi-

ren Goierriko herri askotan. Etaez zuten haizeak nondik jokoitxaron postura eta eskakizunpolitikoak zehazterakoan. Araman eta Altzagan udal-

batza berriak apirilaren 16aneratu zituzten. Karguak izenda-tu ondoren —Joaquin Mujika ja-rri zen alkate Araman, JoseConsuelo Oiarbide Altzagan—eta udal funtzionamendukoerabaki batzuk hartu eta gero,mami politiko historiko handi-ko akordioa egin zuten: «Azke-nik —diote bi aktek, berdin—,

Page 7: Goiberri 186. zenbakia

GOIBERRI 07AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016 ERREPORTAJEA

ri, Ormaiztegin salbu—. Izuzkiza1927tik 1936ko abuztuan atxi-lotu arte izan zen idazkari. Fran-kistek Reinosara (Kantabria,Espainia) deserriratu zutengero, lana han emanda. «Oso pertsona euskaltzalea

zen, eta hizlari gisa urtetanEAJk antolatutako ekitaldi pu-bliko askotan parte hartu zuen.Kazetari eta Itsasondoko kroni-kalari gisa, berriz, Murumendiezizenarekin, El Diaegunkarian,eta Euzkadi eta Argia aldizka-rietan idatzi zuen», dio ArkaitzArruabarrena historialariakArama, apunte historiko eta et-nografikoak liburuan. Ormaiztegin, berriz, aktak

zehaztu du udal ordezkaritzaosoa «euskal abertzalea»dela. Mikel Aramendi ikertzaile

itsasondoarrak dioenez, EAJ-ren bidez iritsi zen autodeter-minazio kontzeptudun adie-razpen hori Goierrira «Errepu-blika aldarrikatu zenekoegunean bertan [apirilaren14an] Donostiako Udalbatzanjelkideen gutxiengoa osatzenzuten zinegotziek idatzi berbe-ra aurkeztu baitzuten».

Txinparta, Bizkaitik Giro politikoa bero zegoen1931ko apiril hartan. Kataluniakerrepublika eta estatu propioaaldarrikatu zituen 14an bertan.Hiru egun iraun zuen nahiak,Madrildik ministro talde batjoan, eta negoziazioetan auto-nomia estatutura murriztutautzi baitzuten subiranotasun

ren 17an) eta Itsasondokoa(apirilaren 18an). Nola Araman, hala Itsason-

don, zein Altzagan, udal idaz-karia pertsona bera zen: JoxeAngel Izuzkiza Altuna itsason-doarra. Figura interesgarria da,Goierrin «autodeterminazio»kontzeptua duten lau aktetatikhiruren egilea delako —besteudalerrietan ez da hitz hori age-

2011ko apirilaren 18an, Goierribeheko 18 alkate Itsasondonelkartu zituen Nazioen Munduak—gerora Gure Esku Dago bihurtuzen mugimendua—, autodeter-minazio aldarrikapena eginzutenetik 80 urtera. AIMAR MAIZ

Itsasondon 1931ko apirilaren15ean eratu zuten udalbatza be-rria. Jose Manuel Sarasola izendatuzuten alkate. Baina kargu banaketasoilik egin zuten orduan. Hilaren18an egin zuten lehen batzarra.Al-tzagan eta Araman bi egun lehenagoeta Ormaiztegin bezperan erabilitakotestu eta formulazio berbera aurkeztuzuten Itsasondoko bilkuran ere. Aho ba-tez onartu zuten zazpi zinegotziek (bostabertzaleak ziren, bi ez). Itsasondo

«En este momento histórico en que hadesaparecido el régimen destructor denuestra libertad política como nación,ante el hecho de la nueva estructuracióndel Estado Español, este Ayuntamiento,después de afirmar los derechos naturalese históricos que como tal nación le corres-ponden a Euskalerria, reclama como primeracto de autodeterminación del País Vasco laproclama de la República Vasca al igual quenuestros abuelos disfrutaron, confederadacon las demás Repúblicas Ibéricas». Arama

Kronologia 1931tik 1936ra, Errepublika alda-rrikatu zenetik Euskal Estatutuaonartu eta lehen erakundeetara.1930-8-17. Donostiako Ituna. Alderdi errepu-blikazaleak elkartu eta monarkiabukatzeko estrategia adostu zen.1931-4-12. Udal hauteskundeak Hego EuskalHerrian eta Espainiako estatuan.Errepublikazaleek eta abertzaleekirabazi zituzten.1931-4-14. II. Errepublikaren aldarrikapena.1931ko apirila eta maiatza. Goierriko udalak eratzeko batza-rretan, autodeterminazioaren etaeuskal errepublikaren edo estatu-tuaren aldeko aldarrikapenak.1931-6-14. Lizarrako Estatutua, 220 udalasanbladan elkartuta. Estatutueuskal-nafarraren alde 200, esta-tutu nafarraren alde 3, inolako es-tatutu ez ziotenak 15 eta autono-mia erregionalaren alde 2.1932-6-19. Udalen asanblada Iruñean. EuskalEstatutuaren alde 354, aurka 137(horietatik 123 nafarrak), abst. 59. 1933-11-5. Estatutuaren erreferenduma. 1934ko otsaila. Estatutuaren prozesua gerarazizuen Espainiako Gobernuak.1936-7-18. Gerraren hasiera. 1936-10-6. Euskadiko Autonomia Estatutuaonartu zuten Espainiako Gorteek.Euskal Gobernua urriaren 7an era-tu zuten.

egarria. Generalitatea berres-kuratu zuten, horrekin. Euskal politikari abertzaleak

ere kataluniarren ildotik hasi zi-ren mugitzen, batik bat Biz-kaian. Bermeo, Mundaka, Elo-rrio, Getxo eta Gernikako alka-teek prentsan publiko eginzuten autodeterminazio beha-rra, Hego Euskal Herrian ere. Apirilaren 17an Gernikara jo-

ateko deia ere luzatu zuten al-kate haiek. Poliziak eragotzizien herrian biltzea, eta Gerni-kako Agiria kanpoaldean izen-petu behar izan zuten, azkene-an: Euskal Errepublika zutenhelburu, «bertako hiritar guz-tiei, oraingoei nahiz gerokoei,egokiera askea eta baketsuabermatzeko eta ororentzakoongia eta askatasunak ematendituen onurak ziurtatzeko». Autodeterminazio kontzep-

tuaren filosofia zeukan oinarrimanifestu hark ere: «Askata-sunez erabakita gobernatzekoherriek duten eskubide berezkoeta ezin kenduzkoa» aitortu zu-ten. «Libre determinazioa»kontzeptua erabili zuten haiek. Estatus politikoaren ezta-

baida Lizarran bideratu zuten,1931ko ekainaren 14an EuskalEstatutuari bide emateko. 220udal elkartu ziren, eta 200ekonartu zuten Eusko Ikaskun-tzak idatzitako testua.

Europara begira Egitate historiko soiletatik ha-rago, Gure Esku Dago dinami-kak duela 85 urteko egoera etamugimendu hartan jarri du

Page 8: Goiberri 186. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016

arreta; erabakitzeko eskubide-aren aldarrikapena aspaldikoadela frogatzeko, eta estatuspolitikoa aldatzeko formulagisa, herri nahiz erakundeenbatasun mugimenduak duenindarraz ohartarazteko.

«Duela 85 urte ere, gauregungo aldarrikapenak bizi-bi-rizik zeuden. Orain baino bizia-go, seguru asko», dio Gure EskuDagoko Anjel Oiarbidek.

Erabakitzeko eskubidearendefentsan, eta ekainerakoGoierrin deituta dagoen galde-ketaren atarian (Nahi al duzueuskal estatu burujabe batekoherritarra izan? da galdera),1930eko hamarkadako neurribera ematea lortu nahi da: «85urtera, goierritarrak ardatzariheldu, galdera adostu eta ari-keta egiteko gai garela ospatubehar dugu».

Errepublikaren hasierako au-todeterminazio eskakizun ha-rekin, Euskal Herria Europarabegira zegoela gogorarazi duOiarbidek. «Autodeterminazioterminoa lehenengoetariko al-diz erabili zuten. I. Mundu Ge-rraren ondoren, austro-hunga-riarren arteko gerran hasi zirenerabiltzen. Mundu Gerraren bu-kaerako 14 puntuko deklarazio-

aren puntuetako bat da auto-determinazio eskubidea; de-terminazio librea ere aipatzenda. 1905ean, Norvegiak Sue-diarengandik independentzialortu zuenean, norvegiarrek si-nadura bilketa bat eginda abia-razi zuten prozesua, baketsu»,gogoratu du Oiarbidek.

Europan herrien erabakime-naren aldeko «korronte bat»bazen, eta euskal herritarrekhaiengan zeukaten iparrorratzajarrita, ordurako. «Euskal He-rria terminologia modernoen

atzetik zebilen jada. Europanoraindik ere aurrera segitzendu. Gu geratu gara atzera. Fran-kismoak etenaldia ekarri zuen,eta erabat gerarazi zuen1930eko hamarkadan EuskalHerrian erne zena».

Atzera, Goierrin eta EuskalHerrian, 85 urteren ondoren,tonu hura «berreskuratzea» daorain zeregina, «oinarri bat»ematen diolako erabakitzekoeskubideari. Txinparta piztuta-ko leku berean saiatuko dira,bihar, sugarra hauspotzen.

Altzagaren eta Aramaren ondoren, biha-ramunean —1931ko apirilaren 17an—onartu zuen Ormaiztegiko UdalbatzakEuskal Errepublikaren eta autodetermi-nazioaren aldeko idatzia.

Udal hauteskundeak ez ziren eginhan, Hauteskunde Legearen 29. arti-kuluaren arabera aukeratu zituztenzinegotziak —Altzagan ere bai—.17an, Joxe Mari Telleria izendatu zu-ten. Autodeterminazioaren aldeko

testua Bixente Artzelusek aurkeztu zuen. Ormaiztegi

Errepublikako lehenengo asteanburutu ziren udalbatzar eratzai-leek erabili bazuten autodetermi-nazio eta Euskal Errepublikarenaldeko zentzua, handik aurrera —maiatzean edo ekainean— buru-tutako bilkuretan beste aldarrika-pen edo norabide bat markatu zu-

ten udalek. Zumarraga, Azpeitia,Bergara, Zumaia eta Andoaingoalkateek zabaldutako eskariarierantzunez, Euskal Herriko uda-len asanbladara gehitzea onartuzuten orduan udalek.

Asanbladan landuko zituzteneuskal eta gipuzkoar Estatutuak.

Emakumeek lehen aldiz 1933ko azaroaren 19an bozkatu ahal izanzuten, Gorteetara; euskal erreferendumetik 14 egunera. I. OJANGUREN

Arama eta Altzagan1931ko apirilaren16an ageri da lehenautodeterminazioeskaria Goierrin

Ormaiztegin 17aneta Itsasondon 18antestu-formulaziobera erabili zuten,EAJk zabaldutakoa

Euskal Errepublika,gainontzeko iberiarerrepublikekinkonfederatutakoa,eskatu zuten

Page 9: Goiberri 186. zenbakia

GOIBERRI 09AUTODETERMINAZIO ALDARRIA 1931-2016 ERREPORTAJEA

Lizarrako antzokian, Euskal Estatutua onartu zuen bilera, 1931n.

Hautetsien deiagaldeketarako Goierrin gaur egun dauden 204 udalzinegotziak Aramara gonbidatutadaude, bihar. Deialdia egingo dute.

Aimar Maiz AramaAutodeterminazio aldarrikape-na udalbatzar aktan ipini eta 85urte zehatz geroago, Arama be-rriz ere erabakitzeko eskubide-aren gune bihurtuko da. Goie-rrin sekula egin den alkate etazinegotzi topaketa handienaizatea espero da, bihar, 2016koapirilaren 16a, larunbata. Gure Esku Dagok, Elkarrekin

egitasmoan, ekaineko galde-ketarako beste urrats bat egin-go du. Aurreko zapatuan Le-gazpin galdera aurkeztu ondo-ren (Nahi al duzu euskal estatuburujabe bateko herritarraizan?), galdeketan parte har-tzeko eskatu diete bihar haute-tsiek goierritarrei: 16 urtetik go-

rakoek bozkatu ahalko dute. Ekitaldia xumea izango da,

baina karga sinboliko eta heda-

dura politiko handikoa.11:00etan hasiko da. Goierriko oraingo 22 udale-

tako alkate eta zinegotzi guz-tiak daude gonbidatuta, zuze-neko gutunen bidez. Duela bosturte, 2011ko apirilaren 18an,Itsasondon Goierri beheko 18alkateak elkartu ziren.

Bi mila zinegotzi kargu Aramara, ordea, ez daude gauregungo hautetsiak bakarrikgonbidatuta. Demokrazia aldiaberrezarri zenetik gaurdainokozinegotzi eta alkate guztiei eredeialdi irekia egin die Gure EskuDagok. 1979tik 2015era bitartean

hamar udal hauteskunde izan

dira, Goierrin. Lau urtero, be-rrehundik gora zinegotzi karguaukeratu izan dira 36 urte ho-

rietan. Guztira, 2.048 udal zine-gotzi aukeratu dira eskualdeosoan, epe horretan. Lehenengo «mugarria»

2011n jarri zuen Gure Esku Da-gok, Itsasondon. Ikerketa histo-riografikoen arabera, uste zenItsasondon izkiriatu zutela le-hendabizi aldiz autodetermi-nazio eskaria. Mikel Aramendikazetari itsasondoarrak plaza-ratu zuen akta eta aurkikuntzahura.

Geroztik, Aramako udal ar-txiboan aurkitu da bi egun lehe-nago izan zela han batzarra.

Horregatik aukeratu dute Ara-ma 2016ko ekitaldia egiteko,85. urteurrenean. Aramaz, Al-tzagaz eta Itsasondoz gain, Ze-gaman, Zumarragan, Gabirian,Ormaiztegin, Legazpin, Mutilo-an, Zaldibian eta Ataunen ere—gutxienez— 1931ko aktetanageri da atxikimendua. Bihar, Araman biltzen diren

zinegotzi, alkate eta lehenago-ko hautetsi goierritarrek agiribat sinatuko dute, eta egiteko

bat izango dute: «Ekaineko gal-deketan parte hartzeko deial-dia egitea».

1979-2015 garaiko udal hauteskundeak Udalak aukeratzeko hamar hau-teskunde izan dira 36 urtean.Goierriko 22 herrietan (1991 arte21 ziren) guztira 2.048 zinegotziaukeratu dira urte horietan; per-tsonak gutxiago dira, askok erre-pikatu dutelako.1979-4-3. Demokrazia garaiko laugarren bo-zak izan ziren udaletarakoak. Es-kualdean denera 215 zinegotzihautatu zituzten. EAJk 82 lortuzituen, independenteek 78, HBk21, EEk 14, PSEk 12, PCEk 4 etaORTk eta EKAk 2na. 1983-5-8. Zinegotzi kopurua 205era jaitsizen. EAJk 97, HBk 34, indepen-

denteek 33, EEk 19, PSEk 19 etaPCEk 3 zinegotzi lortu zituzten.1987-6-10. EAren agerpena udaletan, EAJtikbereizi ondoren. 59 zinegotziEAk, HBk 46, independenteek34, EAJk 29, EEk 21, PSEk 16.1991-5-26. 22 herriko Goierri, Altzaga bereiziondoren. 206 aulki. Gehien inde-pendenteek (48); HBk 46, EAJk41, EAk 38, PSEk 17, EEk 16.1995-5-28. PSEk eta EEk bat egin zuten. PPeta EB Ezker Batua sartu zirenGoierriko udaletan. 200 zinegotzidenera; oreka lehen lau indarrenartean. HBk 48, EAk 43, EAJk

43, independenteek 41, PSE-EEk17, PPk 4, EBk 4.1999-6-13. 200 zinegotzi. EH Euskal Herrita-rroken agerpena, 67 zinegotzire-kin. EA eta EAJ koalizioan bede-ratzi herritan: 52. Aparte bitan:EAk 9, EAJk 4. Independenteek40, PSE-EEk 16, PPk 8, EBk 2. 2003-5-25. 206 zinegotzi. Ezker abertzalekoplataforma asko ilegalizatuak,Aralarren sarrera, EAJ-EA koali-zioa baina bi herritan EAJ baka-rrik. EAJ-EAk 95 zinegotzi, inde-pendenteek 60 (plataformak bar-ne), PSE-EEk 22, Aralarrek 9,EAJk 8, PPk 7, EBk 5.

2007-5-27. 204 aulki. Ezker abertzale ofizialaANVren siglapean (herri batzue-tan legez kanpo). Aralar-EB koali-zioa (herri batean Aralar bakarrik).EAJ eta EA aparte. Independente-ak 78, ANVk 33, EAJk 31, PSE-EEk 27, EAk 12, EB-Aralarrek 10,Aralarrek 9. 2011-5-22. 205 zinegotzi. Bilduk 81, inde-pendenteek 75, EAJk 26, PSE-EEk 16, Hamaikabatek 3, PPk 2eta Aralarrek 2. 2015-5-24. 204 zinegotzi. EH Bilduk 75, in-dependenteek 68, EAJk 43, PSE-EEk 15 eta Irabazik 3.

Page 10: Goiberri 186. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Literatur saridunak: Naia eta Maddi AiestaranLoinaz Agirre BeasainLaugarren mailan zebiltzane-an, 9-10 urterekin, hasi zirenMaddi (Beasain, 2001) etaNaia (Beasain, 2002) Aiesta-ran ahizpak Beasaingo idazlansariketan sariak irabazten. Ha-rrezkeroztik, Beasaingo, Goie-rriko eta Euskal Herri mailako li-teratur sari ugari irabazi dituzte.Azkena, Euskaltzaindiak anto-latutako Resurreccion MariaAzkue lehiaketa izan da. Mad-dik, 14 eta 17 urte bitartekoenmailan bigarren saria jaso zuen;eta Naiak, 10 eta 13 urte arteko-enean. Biek ere, narrazioarenatalean.Txikitatik datorkie idazteko

zaletasuna. «Hasieran eskolan,andereñoak esanda hasi ginenBeasaingo idazlan lehiaketara-ko idazten. Sariak irabaztenhasi ginen eta horrek motibatuegiten du», diote Aiestaranahizpek. Etxetik ere badatorkieidazteko zaletasuna, batez ereamaren aldetik. Narrazio arloko idazlanak

egiten dituzte batez ere. Maddibertsolaria ere bada, bat-bate-an aritzen da, baina idaztekogaraian nahiago du hitz lauzidaztea. «Bat-batean aritzennaiz bertsotan eta idazten jar-tzen naizenean normalean na-rrazioa idazten dut», dio ahiz-petan zaharrenak. Dena den, bat-batekotasun

hori lagungarria izan zaie. Coca

Colak antolatzen duen idazlan

lehiaketan, momentuan jarri-

tako gaiari buruz idatzi behar

izaten dute DBH2ko ikasleek.

Iaz, Maddik irabazi zuen euska-

razkoa. Naiak, aurten parte har-

tuko du. «Momentuan gaia

emanda, denbora zehatz bate-

an egin behar da idazlana. Gaia

emateko modu desberdinak

erabiltzen dituzte: esaldi bat,argazki bat... Egun ona eduki-tzea garrantzitsua da lehiaketahorretan», zehaztu du Maddik.

Irakurle taldeanIrakurzaleak ere badira Maddieta Naia. Beasaingo gazteenirakurle taldean parte hartzendu Maddik. Naiak, nahi bai, bai-na ordutegi arazoarengatik ezdu parte hartzen. «Hilero elkar-tzen gara. Zaila da liburutegirajoan eta liburu bat aukeratzea.Irakurle taldean egonda, liburuonak proposatzen dizkigute.Idazteko modu desberdinakikusten ari gara. Orain bi olerkiliburu irakurri ditugu eta gusta-tu zait».

Ondorioz, olerkia idaztenaproba egin du Maddik, etaUrruzuno lehiaketarara olerkilan bat aurkeztu du.

InspirazioaIdazteko gaia topatzea egitenzaie zailena. «Identifikatuaksentitzen garen gaiak bilatzensaiatzen gara errazago idazte-ko», dio Naiak. Ordenagailuanidazten dituzte gehienean hi-tzak, baina Maddik aitortu due-nez, gauetan askotan eskuzidazten du. «Asko gustatzenzait eskuz idaztea». Idazle onakbadira ere, zientzien arloa gus-tuko dute beasaindarrek. On-dorioz, ikasketak nondik bide-ratu ez dakite oraindik.

Naia eta Maddi Aiestaran. LOINAZ AGIRRE

Babeslea

Page 11: Goiberri 186. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

Azokak indartze bideanAstero Goierriko herri ezberdinetan egiten diren azoketan baserritarrei geroeta zailago egiten zaie produktuak saltzea. Horri irtenbide bat eman etaazokak berak indartzeko elkarlanean dabiltza Ordizian eta Tolosan.

Josune Zarandona OrdiziaBaserritarren azokak gainbe-heran doaz. Horixe da, tamalez,gaur egungo errealitatea. Sal-mentak ez dira garai batekoak,

eta baserritarrei gero eta gehia-go kostatzen zaie azoketan eu-ren produktuei irteera ematea.Hori ikusita, Ordizian eta Tolo-san azokak indartzeko ekimenbateratu bat abian jartzea era-baki zuten iaz.

Arrate Iturbe Ordiziako etaTolosako baserritarren azoke-tako dinamizatzaileak garbidauka etorkizunean mota ho-netako azokek iraun behar ba-dute «aliantzak egin eta elkar-lanean lan egiteko bideak» sor-tzea beharrezkoa dela. Etahorretan dabiltza azken urtean.

BI herrietako azoketako beha-rrak berdinak zirela ikusita pro-posamen bateratu bat aurkez-tu zuten iaz Ordiziako eta Tolo-sako udaletan. «Interesgarria

iruditu zitzaien eta proiektuaabian jarri genuen». Goimeneta Tolomendi elkarteen babe-sa ere izan dute bide honetan.

Urtea beteta, aurrera?Hiru izan dira aurtengo helburunagusiak. Batetik, azokek zernolako inpaktu ekonomikoaduten jakiteko EHUko ekono-mia aplikatuko taldea ikerketabat egiten ari da. «Datu ekono-miko errealak falta zitzaizkigun.Maiatz amaierarako izango di-tugu emaitzak eta zenbakihauek zein norabidetan jarraitu

behar dugun jakiteko baliokodigute». Bestetik, normaliza-zioaren bidean «baserritarrakeuren artean antolatzeko» be-harra ikusi da. Baita, «azoketa-ko barne araudi komun bat»sortzekoa ere. Era berean,«azokak herri dinamikan txer-tatu eta erosketa publikoa bul-tzatzeko» ere lan egin da.

Bide honetan Ordiziako etaTolosako azoken arteko alian-tzak sortu dira, eta bateko zeinbesteko ordezkariek bi azokenantolaketa ezagutzeko aukeraizan dute. Lanak bere fruituakeman ditu, baina oraindik askodago egiteko. Orain, udalekerabaki behar dute hitzarme-nak jarraipena izango duen alaez.

Tolosako ordezkariak Ordiziako azokara egindako bisitan,pasa den martxoan. MYRIAM ARANBURU

Azokeketorkizunean ereiraun dezatenaliantzakbeharrezkoak dira

Normalizazioarenbidean baserritarrakeuren arteanantolatzeko beharraikusi dute

Page 12: Goiberri 186. zenbakia

12 GOIBERRIGOIERRIKO 7 ORDUAK

Ordizia-Murumendi-Ordizia traildesafioan lehiatuko dira bailarako sei herri Goierriko 7 Orduetan.

Iñaki Gurrutxaga OrdiziaLau lagunez osatutako 6 tal-de –gutxienez emakumezkobat edo gizonezko bat laukote-an–, 14, 10 kilometroko ibilbi-dea eta 774 metroko desnibelpositiboa. Arama, Beasain,Idiazabal, Ordizia, Ormaiztegieta Zaldibia aurrez aurre, aurre-neko aldiz Goierriko 7 Orduetanjokatuko den Murumendikotrail desafioan. Kirol ikuskizu-naren beraren izenari ohoreeginez, eskualdeko izaera duenproba bat antolatzea lortu du

Ordiziako Emaneurre taldeak. «Orain bi urte Usurbeko de-

safioa antolatu genuen, eta ezginen erabat konforme gelditu.Aurten, proba Goierrira zabal-tzeko erabakia hartu dugu, eta18 herriei egin diegu parte har-tzeko gonbidapena. Hasiera

batean bederatzik eman zigu-ten baiezkoa, baina azkeneansei animatu dira», azaldu duGorka Argaiz Emaneurre talde-ko kideak.

Hasierako zatia, itoaGoierriko 7 Orduak kirol ikuski-zunari hasiera ematearekin ba-tera abiatuko dira 24 lasterka-riak Murumendi aldera Beti-Alai pilotalekuaren ataritik (153metro). Handik Arramendi ba-serrira aldera joko dute, eta hu-rrengo erreferentzia gunea

Idoiaga baserria –Ioia herri hiz-keran– izango da. Joxi Garmen-dia ordiziarraren esanetan,Idoiaga baserrira arteko zatia«gogorra» egingo da. «Oso ito-ak dira lehenengo hiru kilome-tro eta erdiak». Anoa-gune batizango dute bertan lehiakideek.

Sei herri,desafio bat

Lehian parte hartuko dutenherrietako ordezkariak –NereaGoikoetxea eta Manu Unanue(Arama), Adur Mendizabal(Zaldibia), Mikel Mujika(Beasain), Inma Aranburu(Idiazabal), Urko Mazorriaga(Ormaiztegi )eta Joxi Garmendia(Ordizia)–, Ordiziako Beti-Alaipilotalekuan. IÑAKI GURRUTXAGA

urumendirako he-rrien arteko desafio-

ko lasterkariak 17:05eanabiatuko dira Ordiziako Beti-Alai pilotalekutik. HelmugaPlaza Nagusian egongo da,eta lehena 18:30ak alderakoiritsiko dela espero da. Arama.Nerea Goikoetxea,Maider Unanue, Manu Unanueeta Iñaki Mozo (Beasain).Beasain. Elena Calvillo, AsierZubeldia, Juan Carlos Valdi-vielso eta Koldo Agirre.Idiazabal. Inma Aranburu,Asier Oiarbide, Anartz Etxebe-rria eta Sergio Serrano.Ordizia. Lide Urrestarazu, Iñi-go Regil, Joxi Garmendia etaJoxi Etxebarrieta.Ormaiztegi. Itsasne Galfarsoro(Legazpi), Urko Mazorriaga,Aitor Okariz eta Iñaki Iurrita.Zaldibia. Laida Elizegi, AdurMendizabal, Ibai Beloki eta Ai-tor Insausti.

MTrail desafioa

Puntu gutxienpilatzen dituenlaukotea izango daMurumendikoprobaren garailea

Page 13: Goiberri 186. zenbakia

GOIBERRI 13GOIERRIKO 7 ORDUAK

Murumendiko tontorra izan-go da hurrengo helburua (867metro). Han ere jateko eta eda-teko aukera izango dute, etabeheranzko bideari ekingo dio-te segidan. Idoiagara arte des-bideratze batzuk badituzte,baina handik behera igoerakobide bera dute helmugaraino.

Sailkapena puntu bidezHelmuga Plaza Nagusian jarri-ko dute, eta Argaizen arabera,lehen sailkatua 18:30ak aldera

iritsiko da. «Ordu eta hogei mi-nuturen bueltan iritsiko da au-rrenekoa». Lehen sailkatuakpuntu bat jasoko du, bigarrenakbi, hirugarrenak hiru... eta hel-mugara iristen azkenak 24.«Sailkapena puntuen arabera-koa izango da, eta puntu gu-

txien jasotzen duen taldeak ira-baziko du desafioa», nabar-mendu du Argaizek. Antola-tzaileen aurreikuspenen arabe-ra, 19:00etarako korrikalaridenak helmugan izango dira.Parte-hartzaile guztiek jasokodute saria, eta irabazleek, apar-teko beste sari bat izango dute.Korrikalari guztientzako

«berria» da proba, eta aurrene-ko urtea «beti zaila izaten»dela adierazi arren, proba«ondo pentsatuta» dagoela

uste dute herrietako ordezka-riek. Irabazteko faboritorik baote dagoen galdetuta, inor ezda iritzi garbirik ematera ausar-tu. Mendiko probetan eskar-mentua duen jende mordoxkabat bada zerrendan. Izenakizen, ikuskizunak irabaz dezala.

Kirol probak eta ordutegi zehatzak 17:00. Hasiera.17:05. Murumendirako traildesafioaren irteera.17:10. Txirrindulari desafiosolidarioa Sahararen aldeOrdizia-Ikaztegieta-Ordizia 17kilometroko zirkuituan. MikelAzparren donostiar txirrindulariaOrdiziako Txindokipe elkarteko10 txirrindulariren aurka.17:20. Atletismoko kaleratzeprobak (Emakumezkoak).17:35. Atletismoko kaleratzeprobak (Gizonezkoak).18:02. Txirrindularitzako jazarpenprobak (Eritrea-Euskal Herria).18:12. Kros-fit erakustaldia(Emakumezkoak). 18:25. Txirrindularitzako jazarpenprobak (Eritrea-Euskal Herria).18:37. Kros-fit erakustaldia(Gizonezkoak).19:00. Murumendiko traildesafioaren helmugaratzea. 19:12. Harri-jasotzaileak JosebaOstolaza eta Jokin Eizmendi.19:27. Txirrindularitzako kaleratzeprobak (Eritrea-Euskal Herria).19:40. Amets Bide dantza taldea.20:12. Emakumezko arraunlariak(Orio, San Joan, Hibaika etaGetaria-Zarautz).

20:25. Txirrindularitzako ‘Keirin’probak (Eritrea-Euskal Herria).

20:40. Arratiako aizkolarieskolako umeen erakustaldia.20:50. Gizonezko arraunlariak(Orio, Hondarribia, Kaiku etaUrdaibai).21:05. Bertso-Rap (GemmaUrteaga eta Zesura Euskal Rap).21:30. Ordiziako errugbijokalarien eta Ibarrako sokatirataldearen arteko desafioa melierbatean.21:47. Kick-Boxinga. 70 kilo.(Euskal Herria-Valentzia).22:10. Irati Astondoaren markaahalegina aizkoran (45 ontzako 6enbor).22:42. Kick-Boxinga. 85 kilo.(Euskal Herria-Valentzia).22:59. Idoia Etxeberriaren markaahalegina. 105 kiloko harria eskubakarrarekin.

23:17. OKEren bideoa. 75 urte.23:49. Eskalada lehia.00:07. Kick-Boxinga. 65 kilo.(Euskal Herria-Valentzia).00:25. Desafio solidarioarenbukaera.00:40. Freestyle motorerakustaldia (Abraham Parra etaJavi Polo).01:30. Dantzaldia Lakettaldearekin frontoi txikian.Oharra. Frontoi txikian tabernaeta jatetxe zerbitzua egongo da.

Page 14: Goiberri 186. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Orbegozokoen greba Asier Zaldua ZumarragaArcelor Mittalen Zumarragakolangileak lantegia zabalik man-tentzearen aldeko borrokanmurgilduta daude.Lehenago ere borrokatzea

tokatu zaie lantegi horretakolangileei enpresa Orbegozo fa-miliaren eskuetan zegoenean,langile batzuen lan baldintzakez baitziren batere onak. Sindikatuak legez kanpo

zeuden, baina lan baldintza go-gorrek bultzatuta, langile mugi-menduak indarra hartu zuen:hainbat greba egin ziren, enpre-sak langileen buruzagiak kale-ratu zituen, poliziak atxiloketaugari egin zituen… 1969ko urte bukaeran greba

handia egin zen arte. Hiru hila-bete iraun zuen eta sekulako el-kartasun uholdea eragin zuen.Beste herri batzuetan ere langi-leak kalera atera ziren eta Eus-kal Herriko bazter guztietatikzein atzerritik Zumarragako eli-zan itxialdian zeuden Orbego-zoko langileei janaria eta diruabidali zitzaien.

Page 15: Goiberri 186. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

Errekenizenak,araututa Goierriko ibai eta erreka nagusienizenak zein diren eta nola idatzi behardiren zehaztu du Euskaltzaindiak.

Aimar Maiz Leku-izenen formak arautu on-doren, Euskaltzaindiak EuskalHerriko ibai garrantzitsuenenizenak finkatzeko 166. arauaatera du. 414 ibai zerrendatu di-tuzte. Historian izan dituztenizenak eta gaur egun erabiltzendirenak aztertu dituzte: «Batekizenak izan duen tradizioarenberri ematen digu, eta besteakgaur egungo praxiarena», dioEuskaltzaindiak.

Gipuzkoan itsasoratzen di-ren 59 ibairen zerrendan 9 dira

Goierrikoak: Oria ibaia eta berearroko beste sei; eta Urola, etaharen arroko bat (Ibaieder).

Bi aldaketa nabarmen da-kartza arauak. Zaldibian behe-ra, Ordizian Oriara doan ibaia-ren izen arautua Zaldibierrekafinkatu du Euskaltzaindiak, ez

Amundarain. Bigarren izenda-pen hori —Amundarain—,«goialdeari» utzi du. Izan ere,Amundarain baserriaren ingu-ruan jaiotzen da erreka hori.

Santa Lutziari, Argisao Bigarren berritasuna Ezkio,Itsaso eta Gabiriaren mugandoan errekari dagokio, urak Or-maiztegin Eztanda errekaraisurtzen dituenari. Argisao ize-na onartu du Euskaltzaindiakharentzat, —Zumarragako Ar-gisaogain aldean jaiotzen da—,

eta ez orain arte erabili izan denSanta Luzia edo Santa Lutzi.

Idazkera formei dagokienez,Gabirian sortu eta BeasainenOriaratzen den errekaren izenzuzena Eztanda dela finkatu du(ez *Estanda). IdiazabalgoaUrtsuaran da, -ts-rekin.

Goian, Ezkiotik eta Itsasotik igarotzen den erreka, Alegian, arauarenarabera Argisao. Behean, Goierriko ibaien mapa. A. MAIZ – M. ALBISU

Page 16: Goiberri 186. zenbakia