goiberri 179. zenbakia

16
Mus txapelketen garai bete-betea Goierri mendebaldean 8 erregera jokatzeko ohitura da nagusi; ekialdean, berriz, 4 erregera 8-9 Goierriko muslariek hiru txapelketa ezagunetan parte hartzeko aukera izango dute datozen asteetan Ordizian, Zaldibian eta Beasainen. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Odei Lopez 3 Iritzia 4-5 Yolanda Goena 6-7 Uxune Urkia 10 Zuhaitzak landatzeko sasoia 11 Iñaki Bastarrika 12-13 Beasaingo azokak 90 urte 14 Markel Lopezen aldeko festa 15 GOI B ERRI 179. zenbakia. 2016ko otsailaren 12a

Upload: goierriko-hitza

Post on 25-Jul-2016

245 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Mus txapelketak. 4 errege edo 8 errege?

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 179. zenbakia

Mus txapelketengarai bete-betea Goierri mendebaldean 8 erregera jokatzeko ohiturada nagusi; ekialdean, berriz, 4 erregera 8-9

Goierriko muslariek hiru txapelketaezagunetan parte hartzeko aukera izangodute datozen asteetan Ordizian, Zaldibianeta Beasainen. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Odei Lopez 3 Iritzia 4-5Yolanda Goena 6-7 Uxune Urkia10 Zuhaitzak landatzeko sasoia11 Iñaki Bastarrika 12-13Beasaingo azokak 90 urte 14Markel Lopezen aldeko festa 15

GOIBERRI

179. zenbakia. 2016ko otsailaren 12a

Page 2: Goiberri 179. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 179. zenbakia

GOIBERRI 03KATE mOTZEAn

«Pisua jaurtitzeko gogoa, ilusioa,pasioa eta baldintza fisikoak behar dira»

Odei LopezBertsolaria eta kirolaria

Mikel Albisu LegorretaBertsolaria eta pisu jaurtitzai-lea da Odei Lopez (Legorreta,1988). Orain Bertsotruk egitas-moan parte hartzekoa da, baitasariketaren batean ere; horidela eta lagun artean elkartueta entrenatzen ari da. Atletis-moan, berriz, Txindoki taldekojaurtitzaileak entrenatzen ditu.Berak lesio baten ondorioz gaz-terik utzi behar izan bazuen ere,itxaropentsu dago gazteek egi-ten duten lanarekin.Zer behar du pisu jaurtitzailebatek?Gogoa, ilusioa, pasioa eta bal-dintza fisikoak.Bertsolari bat.

Maialen Lujanbio.Bertsotarako doinu bat.Entzuteko Mainontzi eta aritze-ko hamarreko txikiko edozein.Zaletasun bat.Atletismo pistan egotea, egi-tea.Pelikula bat.Hurrengo geltokia, Legorretakooroimen historikoaren doku-mentala.Abeslari bat.Mikel Laboa.Abesti bat.Laboaren Gure bazterrak edoSilvio Rodriguezen Ojala.Janari bat.Beste norbaitek prestatutakoedozer.

Edari bat.Sagardoa.Oporretarako leku bat.Asturias.Jaso duzun oparirik bereziena.Bikotekide ohiaren postal bat.Zeri diozu beldurra?Neure buruari.Zerk sortzen dizu irribarrea?Nire ingurukoak pozik ikusteak,adibidez atletak.Goierriko txoko bat.Hauxe bera, Aldapa Haundi el-kartea.Herriko alkate bazina...Okerrago joango litzateke.Legorretan biziko ez bazina...Atletismo pista baten inguruanziur. Argentinan?

«Pelikula bat,‘Hurrengo geltokia’herriko oroimenhistorikoarendokumentala»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Iñaki GurrutxagaKudeatzailea: Ione BerasategiKoordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 179. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal AranburuIdazlea

Kontakatiluakgara berez

«Kristaudotrinatikjasoa:Esamesakkontatzea,adiskidedaudenakokertzekoeta gaizkinahidiogunariadiskideakkentzeko»

u r r e n e k o zikusi nuene-tik deitu zi-dan arretaportzelanaz-

ko figuratxoak: hiru tximu, el-karren ondoan jarrita; bata be-larriak eskuekin estaliz, erdi-koa ahoa estaliz eta hiru-garrena begiak. Hiru tximu ja-kintsuak du izena irudiak etaTokio hiriaren iparraldean da-goen Toshogu izeneko santu-tegian dago jatorrizkoa. Irudiaaspalditik dago oso hedatuatxinatarren artean.

.Santai deritzon kode moral

txinatarrari egiten dio aipame-na bere esanahi ezkutuak: ezikusi ekintza gaiztoak gauzanaturala bailiran, ez entzungaiztakeriara bultzatzen duenezer eta ez hitz egin funtsikgabe txarkeriaz. Badira antze-ko mezua aldarrikatu dutenerlijioak; budismoak esatera-ko, entendimendu zuzena,pentsamendu zuzena, hizketazuzena, ekintza zuzena, bizi-modu zuzena eta arreta zuze-na aldarrikatzen ditu. Mahat-ma Gandhi lider politiko etaespiritual indiarrak honakogoiburu hau hartu zuen bere-tzat: «Pentsamendu onak,hitz onak eta ekintza onak».

Ugari dira azken hamarka-detan Ekialdetik ekarri ditugunezagutzak. Baina, hiru tximujakintsuen kasuan, tximueta-ko bi bidaian galdu direla ema-ten du, gurean gaur egun bestegoiburu hau ezarri baita: ikusi,entzun eta isildu. Txikitatikerakusten zaie haurrei arazo-tan ez nahasteko modurikonena dela. Euskaldunon ar-

tean ere ospetsu dira XabierLeteren hitz hauek: «Handi-tzen zarenean, ikusiko duzuisilik egoteak zenbat balioduen. Jarrai zure bidetik, hobeda horrela, gauza denen gai-netik, haizea bezala».

Euskalduna berez da hitz gu-txikoa; halere, euskaldun erdi-purdiko bihurtu garelako edotaeuskalduntasuna kamustuzaigulako, hitz eta pitz egitendugu etengabe. Begi bistakoada sareetan beste zereginik ezduen zenbat hitzontzi dagoen,berriketan jardun, esamesakzabaldu, txutxu-mutxuka ibilieta iritzi funsgabeak zabalduz.Komunikazio gaietan adituekdiote gure hitz-jario gehienaesamesak direla, hau da, bes-teei buruzko berri zehaztu etaegiaztatu gabeak zabaltzenigarotzen dugu isilik ez gaudendenbora gehiena.

Joera globalei iskin egitea ezda erraza, eta are gutxiago gi-zakiaren eboluzioak horretaraekarri bagaitu. Gizakion komu-nikatzeko gaitasunean urratserabakigarria orain dela 7.000urte gertatu zen, homoak bereelikadura aldatu zuenean. Ha-ragia jaten hasi, balio kalorikohandiagoko elikagaiak irentsi,bere digestio-hodia moztu eta

digestio-aparatua eraginko-rragoa bihurtzen joan zen neu-rrian, handitu zen homoarenburmuina.

Garunaren bilakaerarekinbatera garatu zen gizakiarenhizkuntza-gaitasuna. Mun-duari buruzko informazioapartekatzeko sortu zen hiz-kuntza, batez ere. Gogoratu gi-zakia animalia soziala dela etabere bizi iraupenerako infor-maziorik funtsezkoena betiizan dela beste gizaki batzuenberri eman eta jasotzea.

Tximinoek agertzen dute in-formazio sozialari buruzko in-teresa, baina modu eraginko-rrean berriketa egiteko zailta-suna dute. Horrela ba,zalantza egiten dut garapenakhobeak egin gaituen eta ez otegenukeen atzera egin, eta hirutximu jakintsuen bideari jarrai-tu behar.

A

Page 5: Goiberri 179. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Aupa, hi!; tulun-tulun!, tzunpa-tzunpa!; joareak, dunbak, zin-tzarriak, suziriak, txarangak, ardi larruak, zaldiaren buztaneko ilezegindako isipuak, maskarak, orgak …; Zubieta, Ituren, Tolosa … Haneta hemen, inauteri giroan gaudek! Denak dituk inauteri, baina ba-koitza ama batena, oso desberdinak Nafarroakoak eta Gipuzkoa-koak, zerikusirik ez dutenak herri txikietakoak eta handietakoak.

Denetan hotsa, zarata, soinua, musika ozen, oso ozen; zertara-ko? Natura lozorrotik esnatzeko; eta gaitzak uxatzeko; eta erreali-tatea ezkutatzeko; eta gure barruko nia ateratzeko; eta baita, ustezdisimuluan, kalte egiteko ere … Nagok, zarataren abaroan, hotsa-ren babesean, harrabotsaren anparoan, gaitzek, kalteek eta minek

indarra hartzen dutela, askotan. Ez al dituk mozorrotuta, indarrahartuta lasai demonio!, zapaltzaileak, bortxatzaileak, festara irte-ten? Eta ez al ditiztek barrabaskeria handiak eta ugari, orduantxeegiten? Bortxatzaileei inauterietan mozorroa kentzeko abildadea

Inauteri giro bete-betekoa zebilen, bai, Joxepa! Beste lekueta-koei ezer kendu gabe, nire kuttunak Tolosakoak ditun, zer nahi dunesatea? Beti deigarri egin zaidan tolosarrek festa hauetan jartzenduten kemena. Aurtengoak, halere, nola joan diren ezin esan hauidazten ari garen unean, baina, itxura ona zeukan. Bikaina!

Hots eta harrabots, tonto-tonto gai sakona ipini dun mahai gai-nean orain ere disimulu ederrean, artista horrek! Aztertzekoa dunmozorroak pertsonoi, Interneten anonimotasunak bezala, zer era-giten digun… sarri geure burua galtzeraino! Gehiegitan gizonok gai-tun, gainera, mozorropean alderik ankerrenak ateratzeko gauzagarenak. Noiz?, eta jende guztia dantza, salto eta brinko dabilene-an. Elkarrekin, parez pare, errespetuan, festa giroan ibili beharrean,horrelakoetarako baliatzen ditizten malapartatu batzuek.

Hari honek eraman izan nain sarri entzuten den anonimotasu-nak, sare sozialetan, behar direnak eta ez direnak esateko ematenduen aukeraz gogoeta egitera. Hainbat foro eta eztabaida-gunee-tako hizketarako tonua ikusi besterik ez zegon, beti izengoitiaren

azpian babestuta. Eta kasu, gaitz erdi esate hutsean geratzenbada eta egitera iristen ez bada!

Gure sendagairik onenak ama naturak eta bertsoek ematen diz-kigutenez, Maialen Lujanbiok, Santa Ageda bezperarako prestatuzituen Beti-bezperako koplak aholkatzen dizkinat. Horra lehenakzer dioen: «Santa Ageda eguna / beti bezpera duguna / Ohiturabatzuei ez zaie inoiz / iristen biharamuna». Buruz ikastekoak etazabaltzekoak, dudarik gabe.

batAupa, hi!; tulun-tulun!,

etabat

Asteko irudia

tzunJoxepa Madariaga

Inazio Usarralde

Josu Maroto

Zertan ari daneska?Euskaldunarentzakosakratua. 31 dituela segurooooo!!!San Balentin gertu eta musjokoa hizpide.

izango bagenu, naturarekin batera guk geuk ere, geure burua etakontzientzia esnatuko bagenitu, beste kontu bat izango lituzkekfesta hauek.

Egun batzuetan xelebre jantzi, ohikoak ez ditugunak egin, librejardun, ondo pasatu eta, geu izateari erabat utzi gabe, beste nor-bait bihurtu. Horiek guztiak zilegi dizkiagu inauterietan, baina, bai-na, baina …, errespetuan, beti ere; sano eta jator.

Page 6: Goiberri 179. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Legea aldatu beharkolitzateke; gaur egungozigorrak hutsalak dira»

Yolanda GoenaStop Accidentes elkarteko Gipuzkoako ordezkaria

MAIALEN IGARTUA

Page 7: Goiberri 179. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Maialen Igartua ZumarragaTolosan jaioa da Yolanda Goe-na (1969), baina Ordizian ha-zia. Azken hamasei urteetan,berriz, Urretxun bizi da. Ezagu-na da herrian, Zumarragakoelektrogailu denda batean lanegiten baitu. Ez da bere jardue-ra bakarra, ordea: 2011z geroz-tik, Stop Accidentes elkartekoGipuzkoako ordezkaria da. Aitaauto batek harrapatuta hil zi-tzaionetik, beste txip batekingidatzen du Goenak, eta txiphori bera transmititu nahi diogizarteari, halako kasuak gertaez daitezen. Oinezko, zure bizi-tza ez zeharkatu argazki era-kusketa jarria du elkarteak Or-diziako Barrena kultur etxeanhilaren 26a arte. Errepideanegiten diren arduragabekeriakbistaratzea da helburua.Zer da Stop Accidentes?Trafiko istripuetako biktimeketa biktimen senitartekoekosatutako elkartea da. Gurelana hiru zatitan banatzen da:hezkuntza, informazioa ema-tea eta aldarrikapena. Gurehelburua jendea kontzientzia-tzea da.Zer aldarrikatzen duzue?Besteak beste, legea aldatu be-

har dela. Pertsona bat hiltzeaezin da doakoa izan. Istripu batedozeinek izan dezake mo-mentu jakin batean, hori uler-garria da. Ezin dena onartu dagehiegizko abiaduran joatea,edo mozkortuta, edo drogatu-ta... eta istripu bat eragitea. Ar-duragabe jokatzen duenak or-daindu beharra dauka. Etamodu horretan gainerakoek ereikusiko dute, beharbada, ezindela ardura gabe jokatu.Gaur egungo zigorrak ez diranahikoa?Ez, zigorrak hutsalak dira. Eta,legeari dagokionean, badagobeste gauza bat oso gaizki iru-ditzen zaidana: epaiketetan,azken hitza akusatuak izatendu. Azken hitza biktimak izanbeharko luke. Akusatuak nahiduena esan dezake, eta bikti-mak ez du erantzuteko aukera-rik. Hori ez da justua. Gauza ho-

Azken finean, bizi osoan behardugun zerbait da. Eskoletanhainbat proiektu ditugu mar-txan. Esaterako, Bizi bizikleta-rekin, txirrinduan seguru nolaibili erakusteko.Eta gazteekin nola lantzen du-zue gaia?Batxilergoko ikasleekin gaialantzeko Road Show-ak egitenditugu institutuetan. Istripu ba-ten antzezpena da. Bideo bate-an gazte batzuk ageri dira, pa-rrandan, alkohola edaten etaongi pasatzen. Bideo hori bat-batean mozten da, eta, esate-rako, mediku bat ateratzen da,berak lanean bizitako esperien-tzia bat kontatzen. Gero suhil-tzaile bat, istripu batean nor-bait galdu zuen senitartekobat... Eta azkenik istripu bateanelbarri geratu den norbait ate-ratzen da. Kontakizun horiekparrandaren bideoarekin tarte-katzen dira, gazteek ikus deza-ten momentu batean parran-dan egon zaitezkeela ongi pa-satzen, eta handik hamarminutura zure bizitza hankazgora jar daitekeela istripu batdela eta. Oso hunkigarria izatenda, eta zer pentsatua ematendu. Gazteei izugarrizko inpre-sioa eragiten die Road Show-ak, isil-isilik geratzen dira. Gidariek soilik ez, oinezkoekere arduratsu jokatu behardute, ezta?Noski, eta horregatik garrantzi-tsua da adinekoekin ere gaialantzea. Kontuan izan behar da

rien ondorioz, biktimak eta bik-timen senitartekoak babesga-be sentitzen dira.Herri barruko abiadura muga-rekin ere ez zaudete ados.Uste dugu herri barruko abia-dura muga orduko 30 kilome-trokoa izan beharko litzatekela.Herri gehienetan 40koa damuga. 40ko abiaduran, ezuste-koren baten aurrean, ez du erre-akzionatzeko astirik ematen. Aldarrikapen horiek nora bide-ratzen dituzue? Baduzue harre-manik erakundeekin?Bai, noski. Euskadiko delega-zioko ordezkaria biltzen da al-dundietako ordezkariekin, es-tatuko justizia departamen-tuarekin... Kongresura erejoaten dira Stop Accidentes el-karteko kideak, Espainia maila-ko elkartea baita. Baina gure la-nak epe luzera ematen ditufruituak, prozesua oso geldoada. Hala ere, gutxika ari garagure aldarrikapenak aurreraateratzen, eta gauza batzuk ho-betu dira. Esaterako, lehen autoistripuak faltak kontsideratzenziren, eta orain bide penaletikepaitzen dira. Beharrezkoa ikusten duzuekontzientziazioa lantzea.Istripu bat gertatu arte, jendeariiruditzen zaio ez zaiola ezer pa-sako. Noski, inor ez doa errepi-dean istripu baten bila, edonorbait harrapatzeko inten-tzioarekin. Baina, ezarritakoabiadura baino gehiagoan ba-zoaz, aukera gehiago izango di-tuzu norbait harrapatzeko edoistripu bat izateko, eta jendeahorretaz konturatzea nahidugu. Behin istripu bat izatenduzunean, edo gertuko norbaitistripu batean galtzen duzue-nean, nik aita galdu nuen beza-la, gauzak ikusteko modua era-bat aldatzen da. Beste txip ba-tekin gidatzen duzu. Garrantzitsua da kontzientzia-zioa haurtzarotik lantzea?Uste dut eskola guztietan ira-katsi beharko luketela errepi-deko hezkuntza. Beharrezkoada errepidean nola jokatu be-har dugun ikastea, txikitatik.

autoek harrapatutako jendegehiena edadetua dela. Adine-koak askotan ez dira kontzien-tziatuta egoten: edozein leku-tatik pasatzen dute errepidea,eta ez dute gazte batek duenmugikortasuna. Argazki lehiaketa ere antola-tzen duzue.Irailetik abendura bitartean an-tolatzen dugu. Helburua izatenda argazkiak ateratzen dituenjendea ohartzea nolako ardu-ragabekeriak egiten diren, baigidarien aldetik, baita oinezko-en aldetik ere.Ordizian ikusgai jarri dituzuelehiaketako argazkiak.Erakusketa herriz herri erama-ten dugu. Helburua berdina da,argazkiak ikusten dituen jende-ak esatea: ‘Hara, arduragabe-keria hori nik ere egiten dut’. As-kotan konturatu gabe egiten di-ren gauzak dira: mugikorrez hitzegiten den bitartean errepideagurutzatzea, haurrak baloiarenatzetik errepidera ateratzea...Gauza horiek zein arriskutsuakizan daitezkeen konturatzeanahi dugu. Gidarien kasuan, zein ardura-gabekeriak eragiten dituzte is-tripu gehien?Datu zehatzik ez dut, bainagehienetan gehiegizko abiadu-ra izaten da kausa. Jendea ari da gutxika kontzien-tzia hartzen?Uste dut jendeak, orokorrean,gero eta kontu gehiagorekin gi-datzen duela. Ez dakit pun-tuengatik izango den... Adibi-dez, gazteen artean, kontura-tzen naiz parrandara kanporajoan behar badira taxia hartzendutela edo norbaitek ez duelaedaten, gero gidatzeko. Lehenhori ez zen ohikoa. Abiaduraere, uste dut, lehen bainogehiago errespetatzen dela. Familiari nola eragiten dio ho-rrelako istripu batek?Istripu batean norbait hiltzendenean, familia suntsituta ge-ratzen da.Asko ez dira berrirogidatzera ausartzen, esaterako.Laguntza psikologikoa beha-rrezkoa izaten da.

«Eskola guztietanirakatsi beharkolukete errepidekohezkuntza; komenida txikitan hastea»

«Istripu bateannorbait hiltzendenean, familiasuntsitutageratzen da»

Page 8: Goiberri 179. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Musean jokatzeko ohitura Goierrinosoan dago. Baina mendebaldean 8erregera egiten da, eta ekialdean 4ra.

Aimar Maiz GoierriTurroia bezalakoa da musa.Gozoki hori urte osoan jan dai-teke, baina Gabonetan erans-ten zaio hortza. Musean ereedozein garaitan jokatzen daGoierrin —jaietan, herri feste-tan, elkarteetan...—, baina urte-ko lehenengo hiru hilak dira, di-rudienez, gogokoenak. Barrugiro gehiago, egun argi gutxiagoeta gainontzeko jardueratanmugimendu mantsoagoa iza-teak lagunduko du, ziur asko. Kontuak kontu, Goierrin jen-

de gehien erakartzen duten hirulehiaketa ospetsuenen garaiairitsi da: Ordiziako Argi-Berri el-kartean otsailaren 13an, Zaldi-biako Zubi-Burukoa otsailaren27an, eta Beasaingo Arrano el-kartekoa martxoaren 12an.

Ehun bikotek baino gehiagokparte hartu ohi dute. Ibilbideaere luzea dute. Zaldibiako txa-pelketa da Goierrin zaharrena,51. aldia baitu aurten —urte ba-tzuetan antolatu gabe egon zi-ren—. Ordiziakoak, 39.a du. Sarietan ere ez dabiltza mu-

rritz; Argi-Berrin, esate batera-ko, bikote irabazleak 1.500 eurojasoko du dirutan, ahaztu ezindiren txapelekin batera. Urtarrilean eta otsailean,

bestetik, azken zazpi urteansustraitzea lortu duen EuskalHerriko Txapelketarako herri-kako kanporaketak ere jokatudira. Goierrin, 21 guztira. Sailka-tu direnek Gipuzkoako Txapel-keta otsailaren 20an jokatukodute, Alegian. Handik aurreraigarotzen direnek, Euskal Herri

‘Musua’4ra ala8ra?

MIKEL ALBISU

Page 9: Goiberri 179. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

osoko finala martxoaren 5eandute, Urdiñarben (Zuberoa). Ondoren etorriko dira herrie-

tako jaietako, soziedadeetakoeta beste zenbait ongintzakausatarako musaldiak. Eginere, helburu sozial batekin egi-ten direlako mus txapelketak.

Behar dutenei lagunduz Argi-Berrin, adibidez, duela ia40 urteko egoera soziopoliti-koa izan zuten mus txapelketasortzeko akuilu. «Egoera politi-koa halakoa zen orduan ere. Fa-miliei diruz laguntzeko sortuzen mus txapelketa. Helburusozialak izan ditu. Zoritxarrez,gaur egun ere helburu berdinakdaude Euskal Herrian», dio Pa-txi Calvillok. Urterik onenean —partaide-

tzari dagokionez—, 153 bikoteizan ziren. 130en bueltan ibiliohi ziren. Iaz, 112 bikote joan zi-ren. Handira ozenago jotzenzen garaiak izan zituen musak. «Musean egiteko ohitura al-

datzen ari da. Lehen, bazkalon-doan egunero edozein taber-natan egiten zuten kartatan.Orain, batean edo bitan baka-rrik. Eta hor ere jende larriak.Gazteek ez dute musean bate-re egiten». Txapelketetan ibili ohi dire-

nak ere muslari trebatuak iza-ten dira, asko eta asko. «Por-tzentaia handi bat batetik bes-tera ibiltzen direnak dira. Mus-lari direnak».

Euskal jatorria Ikertzaile batzuen iritziz, eus-kaldunek asmatutakoa da muskarta jokoa. XVIII. mendekotestuetan aipatu zuten, ordura-ko. Manuel Larramendiren ai-pua da zaharrena, 1754ko Coro-grafía de Guipúzcoa liburukoa.Musu hitzetik eratorria datekejokoaren izena bera; bikoteki-deari joko ona daukala adieraz-teko, keinua ezpainak muttur-tzearekin lotzen dute. Valero de Castro idazleak la-

tineko etimologia ikusten diomus hitzari. Musso aditza isilikgeratzea dela dio, eta lehenen-go pertsona singularra muskonjugatzen da. Euskal muse-an ez da hitzik egiten, justukoaesateko ez bada. Jokatzeko modua ere aldatu

egiten da toki batetik bestera.Euskal Herrian, funtsean nahi-ko berdin mantendu da. Nahizeta bigarren mailako arau ba-tzuk, partiden iraupena edokarta batzuen balioa aldatu.

Lau edo zortzi erregera Musaren gako harrigarrieneta-koa lau erregera edo zortzira jo-katu da. Laura, launa errege etabateko izaten dira; zortzira,12koak eta 3koak erregetzathartzen dira, 1ekoak eta 2koakbatekotzat. Araban eta Biz-kaian 8ra zabalduago dago;Nafarroan eta Gipuzkoan, 4ra. Goierri, lurrez oso zabala ez

den arren, baina Euskal Herria-ren erdigune geografikoan da-goenez, zatitua dago 4/8 erre-geen aferan. Mendebaldean(Urretxu, Zumarraga, Legazpi,Zegama, Gabiria, Ezkio, Muti-loa, Zerain, Segura, Itsaso, Or-maiztegi) zortzi erregera joka-tzea da ohitura. Baita erdialde-an ere (Beasain, Olaberria etaLazkao). Ekialdean, aldiz, 4raez den beste musik ez dute ai-tortzen (Ordizia, Itsasondo, Le-

gorreta, Zaldibia, Gaintza, Ara-ma, Altzaga).

Salbuespenak badira: Arria-ran 4ra jokatzen duen irla da,8koaren eremuan. Idiazabalere berdin. Ataunen, berriz, bie-tarako joera daukate: San Gre-gorion 4ra; Aian lehenago 8raeta orain 4ra; San Martinen el-karte batean 8ra, bestean 4ra... Calvillo ordiziarrak dioenez,

duela 40 urte Ordizian 8ra egi-ten zen, eta 4an hastea erabakizuten, «Euskal Herrian 4ra»egin behar zela eta. Altzagan ere bitxia da kasua:

garai batean, herrian 4ra ari-tzen ziren eta Altzagaraten 8ra.Gaintzan, lauko hirukoitzadute: lau ustel, lau hamarrekoeta lau erregera. Legorretankontatzeko era berezia dute: 25tantoko (bost hamarreko) hiruustelera izaten da han musa. Laura ala zortzira aritu, he-

mengoa ala kanpokoa izan,Goierrin musa beti hor dago.

Neguan jokatu ohidira Goierrin mustxapelketahandienak; naziomailakoa ere bai

Euskal Herriko biohituren (4 erregeraedo 8ra) bilgune daGoierri; nabarmenada eremu banaketa

Musaren etimologia‘musu’ euskal hitzada batzuentzat,latineko ‘musso’aditza besterentzat

Goierrin musean lau erregeraedo zortzira jokatzeko ohitura,herrika. Mendebalaren etaekialdearen arteko aldea argiikusten da, bi salbuespenekin.MIKEL ALBISU

dola bero dezake mu-sak, jokoa den neu-

rrian. Eta berori arautzekobeharra eta saiakerak aspal-dikoak dira. 1804an esku-li-buru bat argitaratu zuten,Iruñean, Xavier de Gadea-reninprimategian: ‘Reglas fixasque conviene usar en el juegollamado mus, caracteristicode vizcainos y navarros’. An-tonio Chuecaren liburu-den-dan jarri zuten salgai.

Hitzaurrean esanahi han-diko aipamena dakar 20orrialdeko liburuxkak: «Jabezaitez, nahiz eta joko hau eus-kaldunentzat [Bascongadoshitza darabil] egokiagoa den[‘mas propio’], ez direnek ereikasi eta asko jokatu dutela,gustu handi neurri gabez».

Mus jokoaarautzekoliburu bat aterazuten 1804an

O

Page 10: Goiberri 179. zenbakia

«Arrauna kirol gogorrada,baina gustukoaegiteak asebetetzen du»

potik. Traineru barruan erehala al da?Bai, kirol gogorra da. Gorputzakasko sufritzen du, bai besoek,bizkarrak, gerrialdeak... bainaazkenean gustukoa egiten dut,eta horrek asebete egiten du,konpentsatu. Iaz duda-mudanibili nintzen, uztekotan. Uniber-tsitateko karrera ikasten hasinintzen, eta ez nuen denboraaskorik entrenatzeko... Bainajarraitzea erabaki nuen.Duela gutxi Zumaiako arraune-ko nesken taldeak ez zuela ja-

M.Aranburu IdiazabalTxikia zenetik sentitu du gertuitsasoa Uxune Urkiak (Idiaza-bal, 1997). Haurra zenean trai-neruak itsasoan ikusten zituen,eta orain, arraunean ibiltzen daHernaniko taldean.Nolatan hasi zinen arraunean?Nire ama Pasaiakoa da, eta txi-kitatik joan izan gara hara. Betiizan dugu estropadak ikustekoohitura. Idiazabalen bizi naize-nez, zaila ikusten nuen arraune-an aritzea, baina Tolosan taldebat zegoela jakin genuen, etahan eman nuen izena.

Aurtengoa arraunean nabi-len bosgarren urtea da. Tolosanibili izan naiz hasieratik, etahala jarraitzen dut. Gauza daTolosako eta Hernaniko talde-ak bat egin dutela Hernani izen-pean.Kirol gogorra dela dirudi kan-

Bost urtedaramatza UxuneUrkiak arraunean.Egun, fisioterapiaikasketak etaentrenamenduakuztartzen ditu.

GOIBERRI

10 GOIBERRIGAZTEAK

rraituko jakin genuen. Gerozeta emakume gutxiago zarete?Ez, ez nuke hala esango. Nikuste adin kontua dela. Oraingeroz eta gazte gehiago dabilarraunean, zenbait lekutanneskak mutilak baino gehiago.Hala ere, traineruan ibiltzekogutxieneko adin bat izan beharda, eta nik uste hori dela gerta-tu dena. Jendea badago, bainaJubenila izan behar duzu. Gaz-teagoek traineruetan entrena-tu dezakete, baina ezin dutetxapelketan parte hartu.Zer moduzko taldea duzue?Oraindik ere talde gaztea gara,baina dugun adinerako ustedut nahiko maila ona dugula.Hobetzen ari gara, eta hori na-baritzen dugu. Aurtengo helbu-rua Getariako taldea harrapa-tzea da, ez da lan erraza izango,baina saiatuko gara. Helburu

hori jarri diogu gure buruari, ealortzen dugun aurten.Ikaslea zara. Izaten duzu nahi-koa denbora entrenatzeko?Fisioterapia ikasten ari naiz Tu-teran (Nafarroa), eta normale-an asteburuan bueltatzen naizherrira. Denboraldia udan has-ten dugu, eta orain asteburuanentrenatzen dugu. Nire kabuzjoaten naiz gimnasiora entre-natzera.Idiazabaldar bat itsaso kirole-an. Nor edo nor harrituko zen,ezta?Kirola egiten duzula esandako-an beti pentsatzen da futbolapraktikatzen duzula. Ni aritunintzen futbolean, bainanahiago dut arrauna. Harritubai, askotan jendeari esan izandiodanean arraunlaria naizelaharrituta begiratzen didate,baina beti begi onez.

Babeslea

Page 11: Goiberri 179. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

Zuhaitzakaldatzekosasoia daBehin neguko izotz garaia amaitutahasten da zuhaitzak aldatzeko garaia,bestela erroek ez diote lurrari eusten.

J. Zarandona ZumarragaUrtarrilean hasi eta martxorabitartean luzatzen da zuhaitzakaldatzeko garaia. Data horri lo-tuta, orain 13 urte Zumarragakoudaletxean baserritarren arte-an zuhaitz landareak banatze-ko ekimena jarri zen martxan,Patxi Plazaola baserritarrarenbultzadaz. Zinegotzi zen garaihartan zumarragarra eta ordu-tik ez du etenik izan banaketak.Gaur egingo dute 2016. urtearidagokiona. 15 baserritarren ar-tean 413 zuhaitz landare bana-

tuko dituzte Ipintzan. Plazaolak berak esan due-

nez, «neguko izotz garaiaamaituta landatzen hastea daonena, bestela lurrak ez diezuhaitzaren erroei eusten».Eguraldia ero xamar dabil aur-tengo neguan, eta ez dago jaki-terik hemendik aurrera zeregingo duen, baina berez, izotzhilabeteak «azaroa eta aben-dua» izan ohi dira. Garai hone-tan, gainera, zuhaitz landareak«hilik egoten dira, ez dute izer-dirik botatzen. Martxoarenamaiera aldera hasten dira lo-

ratzen». Eta horregatik ereaparteko sasoia da landaketa-rako.

Bertakoak zaintzeaBertako espezieak dira Zuma-rragako Udalak baserritarrenartean banatzen dituenak,«haritz amerikarra, pagoa etaintxaurrondoa» batez ere. Pla-zaolak garrantzia handia ema-ten dio bertako espezieakmantendu eta berreskuratzea-ri. Izan ere, orain 40 bat urtepinu asko sartu zen inguruko

landa eremuan, eta «paisaiaitsusitzeaz gainera, pinuak kal-te asko» eragiten dituela ze-haztu du, bertako zuhaitzei le-kua kentzeaz batera. Pinu asko dagoen ingurue-

tan bizitzea «ezinezkoa» delaaitortu du Plazaolak. «Udabe-rrian polen asko sortzen duteeta ezin dira etxeko leihoak irekiere egin». Orain dela 10 bat ur-tetik hona, etxe inguruko pi-nuak kendu eta pagoa eta hari-tza sartzeko lanean dabil zu-marragarra. Lan asko ematenduela dio. «Basahuntzek sarri

buruarekin zuhaitzen azalakentzeko joera dute. Zuhaitzlandatu berriak lehortu egiten

dira eta hurrengo urtean berriaklandatu beharra daude».

Jarraipena urtean zeharBertako espezieak mantentze-ko baserritarrek lan asko eginbehar izaten dute. Landatzeazgainera, «gero urte guztian ze-har jarraipena egin behar zaie,ingurunea garbitu, adibidez,ondo haz daitezen». Espeziehauekin baserritarrak ez duelaezer irabazten ere gaineratu du,«espezie hauek ondo hazteko100 edo 200 urte behar dituz-te», amaitu du.

Pagoak, haritzak etaintxaurrondoak banatuko dituztebaserritarren artean. MIRIAM LUKI

ZumarragakoUdalak 413 zuhaitzlandare banatukoditu gaur, 15baserritarren artean

Orain 40 bat urtepinu asko sartu zeneta paisaiaitsusitzeaz gainera,kalteak sortu ditu

Page 12: Goiberri 179. zenbakia

12 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Kirolean errazagosaritzen dute gazte batliteraturan baino»

Iñaki BastarrikaItzultzailea eta literaturarekin lotutako egitasmoen bultzatzailea

Asier Zaldua UrretxuIñaki Bastarrikak (Urretxu,1970) Marina Aoiz poeta nafa-rraren Mirar el río (Ibaiari begi-ra) antologia itzuli du. Iruñeaneta Donostian aurkeztu ondo-ren, bihar eguerdian BeasaingoIgartza jauregian aurkeztukodute. Ekitaldian, Aoizen alabakaurreskua dantzatuko du, zen-bait poesia zalek ibaiari buruz-ko testuak irakurriko dituzte eta

lagun batzuk omenduko dituz-te. Nolatan suertatu da egitasmohau?Itzultzaile lanak egiten ditut etaliteratur arloko egitasmoetankolaboratzen dut. Marina Oli-ten ezagutu nuen, beste ema-kume batekin batera emanzuen hitzaldi batean. Hitzaldia-ren ondoren berarekin hitz eginnuen eta bere liburuak bidali

zizkidan etxera. Irakurri ahala,nire gustuko olerkiak euskararaitzulita bidaltzen nizkion. Anto-logia egin zuenean, niri ere pasazidan. Euskaraz ere argitara ge-nezakeela esan zidan etabaiezkoa eman nion. Edizioa-ren ardura berea da eta askoeskertzen diot. Izan ere, inoizlan hori egitea tokatu zait etaoso nekeza da.Zergatik erabaki zenuen Aoi-

zen poemak itzultzea?Hitzaldira joan aurretik, ez nuenMarina ezagutzen. Oso ondoerrezitatzen du eta bere tes-tuak asko gustatu zitzaizkidan.Sakonak eta ederrak iruditu zi-tzaizkidan. Gainera, ondo kon-pondu gara elkarrekin. Halakolanak egitera ohituta dago etanabaritzen da. Sentsibilitatebat konpartitzen dugu, gauzakegiteko modu bat.

ASIER ZALDUA

Page 13: Goiberri 179. zenbakia

GOIBERRI 13ELKARRIZKETA

Zer aurki daiteke liburuan?Bere hamahiru liburutako poe-mak sartu ditu. Bakoitzetik,gustukoenak hautatu ditu.Gaiei dagokienez, denetikdago.Larunbatean Beasainen aur-keztuko duzue liburua.Urretxu inguruan ere aurkezteaproposatu zidan eta Igartzatoki egokia dela pentsatu nuen.Toki ederra da eta, gainera,erreka ondotik pasatzen da.Aurkezpen berezia izango da.Ez da aurkezpen hutsa izango.Inguruko batzuei, liburuarenizenburua gaitzat hartuta tes-tuak irakurtzeko eskatu diet.Beraien testuak edo gustukodituzten olerkarienak irakurrikodituzte. Larunbatekoa topake-ta moduko bat da. Poesia zale-on topaketa bat.Dantza ere egingo dute.Marinaren alabak (Sury Bello-so) aurresku bat dantzatukodu. Txistua bere lagun batekjoko du: Uxue Alcuazek. Ondo-ren, Marinak bere liburuaz hitzegingo du eta olerki pare batirakurriko du. Nik olerki horiekeuskaraz irakurriko ditut. Ho-rren ostean, gure lagunek ibaia-ri buruzko testuak irakurriko di-tuzte. Bukatzeko, Ibaiari Begirasariak emango ditugu.Nori emango dizkiezue sariak?Sari nagusia Ana Maria Larrealegorretarrari emango diogu.87 urte ditu eta duela hamarbat urte liburu bat egin genuenberarekin: bere amaren biogra-

eskerrak ematea da. Sektorebat dago. Ez da sektore antola-tu bat, baina egon badago. Ba-karka lan egiten dugu, baina ezgara isolatuta bizi. Goierrikojendeaz gain, Euskal Herrikobeste toki batzuetako jendeaetorriko da. Askotan kolektibo-ki zerbait egitea nahi da, bainahorretarako norbaitek lan eginbehar du. Alde horretatik, Ha-tsa elkarteak egiten duen lanaeredugarria da. Urtero liburubat argitaratzen du idazle eza-gun eta ezezagunen lanekin.Poesia itzultzea dirudien be-zain zaila al da?Poesiako testuak prosakoakbaino zailagoak dira, baina la-burragoak ere bai. Horrek tes-tuari denbora gehiago eskain-tzeko aukera ematen dizu.Olerkiak laburragoak direnez,hitz ezezagun gutxiago daude.Olerkiak itzultzen lasaiago sen-titzen naiz. Autorea bizirik ego-tea ere garrantzitsua da. Ondoulertzen ez dituzun gauzak be-rarekin argitzeko aukera ema-ten dizu. Marinari eskerrakeman nahi dizkiot emandakolaguntzagatik eta baita KoroGarmendia itzultzaileari niretestuak errepasatzeagatik.Poesiaz gain, zein lan itzultzendituzu?Gauza arruntak: enpresetakotestuak, webguneetakoak... Ezdut nire burua itzultzailetzat.Lanbide bat da. Nire bizitzanzehar beste lan batzuk ere eginditut. Itzultzaile lana egiten dut,

fia. Oso emakume berezia de-lako emango diogu saria.Zeintzuk dira gainontzeko sari-tuak?Ines Elortza jakinzale legazpia-rra, La Academia Errante (An-gel Cruz Jaka gogoan), Berga-rako Idazle Eskola (Tere Irastor-tza), Senpereko Hatsa elkartea(Auxtin Zamora), Gotzon Aran-buru kazetaria, Segura IrratikoItaka saioa (Irati Goikoetxea)eta Koldo Zubeldia eta GabrielKorta olerkariak. Saria ibai ba-ten marrazkia da. Zergatik erabaki duzue sari ho-riek ematea?Beraien ekarpena ezagutzeraeman eta eskertu nahi dugu. Ki-rol munduan errazago saritzendute gazte bat literatur mun-duan baino, adibidez, eta ezzait ondo iruditzen. Helburuazenbait jende lanean ari delaaldarrikatzea eta jende horri

baina beste lan batzuk ereegingo nituzke.Editore lanak ere egiten dituzu.Larrearen liburua guk editatugenuen. Artisau-lanak gusta-tzen zaizkit. Gustuz egindako-ak. Horiek dira gozamen han-diena ematen dutenak. Gauregun lan guztiek etekin ekono-

mikoa eman behar dutela diru-di, baina bizimodua ez da betihalakoa izan eta bizitza ez dabeti hori bakarrik. Etekinari ba-karrik begiratuko banio, ez nukeBeasaingo aurkezpena presta-tuko. Hilabete baino gehiagodaramat prestatzen.

iharko aurkezpenean19 poesia zalek parte

hartuko dute. Hauek dira: An-doni Salamero, Koldo Zubel-dia, Gabriel Korta, MarinaAoiz, Ana Maria Larrea, IñakiBastarrika, Mary Franco, Mi-riam Luki, Monika Leiva,Tere Irastortza, Maite Toledo,Josu Jimenez Maia, EkaitzGoikoetxea, Irati Goikoetxea,Itziar Albisua, Enrique Zal-dua, Eneida Garmendia, Kol-do Goitia eta Xabier Zarando-na.

Aurkezpeneanparte hartukoduten poesiazaleen zerrenda

B

«Aoizek eta bioksentsibilitate batkonpartitzen dugu,gauzak egitekomodu bat»

«Poesiako testuakprosakoak bainozailagoak diraitzultzeko, bainalaburragoak»

Page 14: Goiberri 179. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Loinaz Agirre Beasain1926ko otsailaren 2a, Kandela-ria eguna, asteartea, egun han-dia eta historikoa izan zen Bea-

sainen: asteko azoka ofizializa-tu zen eguna izan baitzen. JoseGuridi zen garai hartan herrikoalkatea. Aurretik ere, herriko etainguruko baserritarrek beraienproduktuak saltzen zituztenarren, azokaren eremua finkatuegin zuen Guridik. Handik au-

rrera, Loinazko San Martin pla-za izango zen azokaren kokale-ku nagusia, bai goia eta bai be-hea. Dena den, barazkiez eta

fruituez gain, ganaduak ere le-kua zuen garai hartan Beasain-go azokan. Bideluze plazan,esate baterako, pilotalekuan,ganadu peria ere egiten zuten.Kokalekuaz gain, azokaren

eguna ere finkatu zuten: aste-arteetan egitea erabaki zuten.

1926ko otsailaren 2an egin zen Beasaingo lehenengo asteko azoka ofiziala, Loinazko San Martin plazan. JOSETXO ZUFIAURREK UTZIA

Beasaingoazokaren 90 urteak

Page 15: Goiberri 179. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

Txakurraketa musikaMarkelekinUrretxuko gazte honen aldeko jaialdiaegingo da bihar Gaztetxean, bere bizaletasunak elkartuz.

T. Madinabeitia UrretxuMusika betidanik gustatu izanzaio Markel Lopezi (Urretxu,2000), eta txakurrak duela urtebatzuk ditu ondoan, bere egu-nerokoa errazteko gertu. Markelek azaleko gaixotasun

larria du, epidermolisis bullosaedo tximeleta azala. Horrek,egunerokoan moldatzeko tra-bak eragiteaz gain, zama eko-nomiko astuna ere ekartzen diofamiliari. Zama hori arintzen la-guntzeko, ongintzazko jaialdiaegingo da bihar Urretxuko gaz-

tetxean, Denok Markelekinizenburupean. Markelen bi za-letasun elkartuko dira bertan:txakurrak eta musika.

Indartsu eta Aurrera ateraTxakurren erakustaldiarekinhasiko da jaialdia, Ederrena pi-lotalekuan, 13:00ean. BilbokoIndartsu txakurren formakun-tzarako eta trebakuntzarakozentroak eskainiko du. Partai-deak bi artzain txakur belgikar,artzain txakur alemaniar bateta artzain txakur holandar batizango dira. Laurak, txakur han-

diak, baina «jostalariak etamaitagarriak», Indartsu talde-koek adierazi dutenez. Erakustaldiak bi zati izango

ditu. Batetik, segurtasun txaku-rrekin egiten den lana erakutsi-ko dute: defentsa, eraso, harra-paketa edo bilaketa ariketakaginduko dizkiete. Segurtasuntxakur horiek, adibidez, defen-tsa pertsonalerako, lur-sail etaetxe inguruak zaintzeko edotratu txarrak jasaten dituzte-nak babesteko erabiltzen dira.Segurtasun txakurrek, gainera,lehiaketetan ere parte hartzendute, eta salto edo obedientziaariketak egiten dituzte.Bigarren zatian, laguntza

txakurren lana erakutsiko dute.Desgaitasunen bat duten per-tsonak laguntzeko hezitakotxakurrak dira eta, besteak bes-te, ateak eta kajoiak irekitzendituzte, argiak piztu edo arropaeranzten lagundu.Markelek ondo ezagutzen du

laguntza txakurren mundua,berak baduelako bat: Izar (le-hena Antxoa izan zen). Gaine-ra, bere ama Saioa Arrizabala-

tzen dituzte normalean txaku-rrak, edo txikiak direnean adop-tatu, eta hezi egiten dituztedesgaitasuna duten pertsone-kin edo premia bereziak dituz-tenekin lan egiteko. BergarakoUliazpi zentroko erabiltzaileakdira Aurrera Atera elkartearenterapia saio horiek baliatzen di-tuztenetako batzuk.

Musika elektroteknoaMarkel Lopezen aldeko jaial-diak 17:00etan jarraituko du,gaztetxean, Dj-en emanaldia-rekin. David Meiser, The Outlier,Jon Maraka, Jondi, Iñigo Txan-paña, Gordon, Unaikox, Bara-jas, Kanuto, Manu 16V eta Axu-lar Dj-ek musika elektroteknoajarriko dute.

Markelek berak parte hartzen dutxakurren erakustaldietan,Irudian, Brinkolako jaietan. T.M-

Markelek ondoezagutzen dulaguntza txakurrenmundua, berak batduelako: Izar

gak beste bi lagunekin sortuduen Aurrera Atera elkarteanere buru belarri dabil. Animalie-kin, txakurrekin bereziki, tera-piak eta erakustaldiak egitendituzte. Txakurtegietatik jaso-

Page 16: Goiberri 179. zenbakia