goiberri 171. zenbakia

16
Ikastolaren lehen urratsak Seguran 1967ko martxoaren 28an sortu zuten San Joan ikastola, Maixabel Telleria andereño zela 8-9 Segurako ikastolak 1967ko Eguberrietan banatu zuen postalaren argazkia. GOIBERRI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Iosune Arrondo 3 Iritzia 4-5 Andoni Zubeldia 6-7 Joel Hernandez 10 Baserri Gaztea topaketak 11 Jesus Eskisabel ‘Jainkoa’ 12-13 San Nikolas 14 GOI B ERRI 171. zenbakia. 2015eko abenduaren 4a

Upload: goierriko-hitza

Post on 24-Jul-2016

241 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Ikastolaren lehen urratsak Seguran, 1967. urtean

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 171. zenbakia

Ikastolaren lehenurratsak Seguran1967ko martxoaren 28an sortu zuten San Joanikastola, Maixabel Telleria andereño zela 8-9

Segurako ikastolak 1967ko Eguberrietanbanatu zuen postalaren argazkia. GOIBERRI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Iosune Arrondo 3 Iritzia 4-5Andoni Zubeldia 6-7 JoelHernandez 10 Baserri Gazteatopaketak 11 Jesus Eskisabel‘Jainkoa’ 12-13 San Nikolas 14

GOIBERRI171. zenbakia. 2015eko abenduaren 4a

Page 2: Goiberri 171. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 171. zenbakia

GOIBERRI 03kATE MoTZEAn

«Denborarekin, ekitaldi guztiek herriaezagutzera ematen laguntzen dute»

Iosune ArrondoSegurako kultur teknikaria

Asier Zaldua SeguraIosune Arrondok (Segura,1975) Turismoa ikasi zuenDeustuko Unibertsitatean. On-doren, Segurako Udalarentzatturismo egitasmo bat eginzuen. 2002an, berriz, kulturteknikari plaza lortu zuen.Segurako kultur ekitaldi kuttu-na?Bakoitzak bere oihartzuna du,herrian eta herritik kanpo. Den-borarekin, guztiek herria ezagu-tzera ematen laguntzen dute.Segurako festa kuttunak?San Joan jaiak. Ondo pasatze-ko primerakoak dira: giroa, kua-drillak...

Zein zaletasun dituzu?Irakurtzea, familia, paseatzeaeta yoga egitea. Liburu bat.El poder del ahora, Eckhart To-lle-rena. Aberasten nauten li-buruak gustatzen zaizkit. Libu-ru batek ez banau betetzen, utziegiten dut. Pentsamendu posi-tiboa dutenak atsegin ditut.Musika talde bat.Ken Zazpi.Abesti bat.Mikel Laboaren Izarren hautsa.Janari bat.Denetarik duten entsaladak.Edari bat.Sagardoa.

Goierriko txoko bat.Segurako Madura eta Urbia.Amets bat?Maitasunean eta bakean oina-rrituta bizitzea.Jaso duzun oparirik bereziena.Nire alabak: Naroa eta Ane.Gorroto duzuna.Faltsukeria.Segurako alkatea bazina...Batzen gaituen horretatik abia-tuko nintzateke, bizilagun guz-tion artean ahalik eta hobekienkonpontzeko.Seguran biziko ez bazina...Tolosan. Han bizi izan nintzenbost urtez eta oso gustura egonnintzen.

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga

Diseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria Taldea

Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

«Segurako SanJoan jaiak ondopasatzekoprimerakoak dira:giroa, kuadrillak...»

Page 4: Goiberri 171. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Joxe BegiristainEuskara teknikaria

Euskaldunennazio eguna

u s k a r a r e nNazioartekoEguna ospa-tu bezain az-kar ospa egi-

narazi izango diote askok eus-karari, euren baitatik. Ziur.Baina niri berdin lidake horrek,asko horien jarrerak niri euskaraerabiltzea galarazten ez didanbitartean. Hemen, solaskideakeuskara ez den beste hizkuntzabat erabiltzera derrigortzengaituenean, orduan, ez zait ber-din, jakina.

Etxe barrukoaz arduratukoda norbera; etxe-ataritik ha-rantz, auzoa, herria, lantegia...Mundu bat dugu zain egunero-egunero aurrez aurre. Munduhorretan pertsonen arteko bizi-kidetza elkarren errespetuzgauzatuko bada, arauez josita-ko nahitaezko betebeharrak di-tugu: NANa beti soinean era-matea, kaminoan autoa nondikgidatzea, lanean noiz hasi za-ren jakinaraztea edo erosketakegiterakoan dagokizun txanda-

ren zain egotea, adibidez. Bai-na, ai, euskaraz hitz egitea era-bakitzen baduzu!

Gure sen onak, Ingalaterranbizitzea erabakitzen duenari in-gelesaren premiaz jabetu araz-ten dio. Txinara joatea tokatuzgero, txinera ikasi beharraz.Gure herrietako bazter guztiakhizkuntza horiek irakastekoakademiaz lepo ditugu ikaslegaztez josiak. Ikasle horietakobatek berak ere, ordea, berez,ez du euskararen beharrik he-men ere. Sen on horrek berakjabetu arazten du gazte hori,Euskal Herrian ere, mundu guz-tiko gainontzeko edozein baz-terretan bezalaxe, euskararenbeharrik gabe lasai asko bizidaitekeela: gaztelania edo

frantsesa jakitea nahikoa du.Tokian tokian biak, derrigorrez-koak direlako. Edo bestelaesanda, euskara jakitea ez de-lako derrigorrezkoa, ez bateaneta ez bestean. Beraz, sen ona-ren kontua da, ala, nahitaezkopremia du euskal herritar ho-

rrek tokian tokiko (Ingalaterran,Txinan…) derrigorrezko hizkun-tza ikasi beharra?

Zerk huts egiten du hemen?Munduko lurralde burujabeguztiek euren hizkuntzetan bi-zitzeko duten jarrera bera era-bakitzeko, gurean agintariekduten gaizki ulertutako erru-dun-konplexuak? Euskarazkoharremana oztopatzen dionarieuskara exijitzea ez omen dabidezkoa, eta, euskaldunarigaztelania edo frantsesa exiji-

tzea bai?Ez dago beste bueltarik: eus-

karaz (ere) bizitzea galaraztendigun guztiei euskararen pre-mia sortarazi behar zaie. Eus-karak ez du nazioarteko egunikizendatze-premiarik; euskarabada. Euskara ez da hizkuntza

gutxitua: euskaraz bizi ahal du-gunok gara gutxian gutxi. Etagutxi horien artean, euskarazbizitzea ezinezkoa zaienak,asko.

Euskaldunok gara egunakbehar ditugunak. Nahi adinaegun, egunak egunari euskaraz,Euskal Herrian; non bestela?Baina euskararen hautua ez daeuskaraz bizi nahi dutenen bo-rondatearen baitakoa, euska-raz bizi nahi ez dutenen hau-tuaren baitakoa baizik.

Beraz, Euskal Herrian euska-raz bizitzea zerk (zeinek?) ga-larazten digu? Euskarak ez duerrurik. Zoritxarrez, urteanbehingorako Euskaldunen Na-zio Eguna izendatu beharkodugu aurki. Bere bitxian, EuskalHerrian egun bat euskaraz biziahal izana norbaiti gertatu, ger-tatu dakiokeela ospatzeko bai-no gehiago, Nazioarteko Egunaskoren arrazoi berez, horieta-ko bakoitzari dagokion bezala-xe, aldarrikatzeko, eskatzeko,exijitzeko…: Gure herrian geureberezko hizkuntza den euska-raz ere (bai, «ere») bizi ahalizateko eskubidea bermatudiezaieten hala nahi dutenei,gaur oraindik hori, legez, ezinez-

koa baita. «Ez degu arrazoirik gutxi ge-

ralako», esanez bukatu zuenbertso bat Pedro M. Otañok.Pellokeria batez bukatuko dutnik gaurkoa: euskararen auzian,zergatik garen gutxi da kontua,eta ez, arrazoirik ez dugula.

E

Page 5: Goiberri 171. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Zenbat udalerrik osatzen dute Goierri, aita?Hauxe orain gutxisemeak Ikastolako etxeko-lanak egiten laguntzeko luzatutakogaldera. «Koño! Pozten nauk gaztetatik inguruak ezagutzeko es-koletatik egiten ari diren ahaleginarekin», nire artean. Baina zererantzun? Guri Ikastolan Goierri 22 udalerrik osatzen zutela azalduziguten 70eko hamarkadan, baina bat-batean administratiboki,goierritarrei ezer galdetu gabe, erabaki politiko bidez, 18 izaterapasa zen. Ezkio-Itsaso, Urretxu, Zumarraga eta Legazpi Urola Ga-raia izatera pasa zituzten. Nire printzipioez baliatuz 22k osatzendutela Goierri azaldu nion semeari momentuan. Ikastolan ere gal-detu irakasleari eta horrela lantzen ari zirela jakinarazi zidaten.

Poztu nintzen!Eta GoiBerri-k emandako aukera honetaz probestuz, Asier, zu-

rekin solasean aritzeko aukera izateak ere poztu nau. Bertso kon-tuez arituko naiz? Ez, oraingoan izaera eta identitateaz galdetunahi dizut zuri. Nola bizi du Arriaranen jaio eta ia bizitza osoa Le-gazpin egin duen goierritar batek egoera hau? Askotan entzun di-zuet goialde horietan bizi zareten goierritarroi beheko parte ere

Gabirian egindako bertso saio batean, «Goierrira etorri» izanaksortzen zion poza azaldu zuen agurrean Legazpiko bertsolari gaztebatek. Saioaren bukaeran, Gabiriako bertsolari beteranoak errietaegin zion. 1992an, Gasteizen ikasle nintzela, goierritarren afariaegin genuen Kutxi kaleko San Marcos tabernan. Goikoak eta behe-koak ginen bertan. Estatu espainiarrean autonomiak sortu zirenean, Franco garai-

ko Logroño Rioja izendatu zuten. Gaur egun, ardoaren izendapenadela eta, borrokan ari dira Euskal Herriko errioxarrak. Estatu espai-niarrean autonomiak sortu zirenean, Nafarroako lehenengo parla-mentuaren gehiengoa Hego Euskal Herri osoa erkidego bakarreanbatzearen aldekoa zen.Goierriko Hitza-k eta Goiberri-k 22 herri hartzen dituzte. 2016ko

ekainaren 19an, 22 herritan egingo da Gure Esku Dago ekimenarengaldeketa. Gertaera hauek sortzen dizkidaten gogoetak: Memoriamotxa da. Entzun edadetuei. Sarasua eta Oskorriren arteko topak

dio zaharra ez dela izandakoa, «luzaroan dena baizik». Erabaki po-litikoak ez dira egia zurrun. Erabaki politiko okerrak herrigintzakalda ditzake. Gure Esku Dago.Ordiziatik Legazpira dagoen distantzia dago Legazpitik Ordizia-

ra ere, baina, Gabiria, Zerain edo Zegama etxekonekoak ditugu. Etabehekoren batek gure goierritartasunaz, oraindik ere, zalantzabadu, izenaren jatorriari entzun: Goi Herri. Legazpi 402 metro. Zu-rea hori baino Goiago da?

bateta

bat

Asteko irudia

Aitor Calvillo

Asier Iriondo

Josu Maroto

Abenduak 3Egun guztiak euskararenegunak izan daitezen.

sentitzen zaretela, baina egia esan behealde honetan ez da horre-lako askorik sumatzen. Edota nik behintzat ez dut sumatu. Urrutigeratzen zaigu guri Legazpi, adibidez.Politikoek bere garaian hartutako erabaki horrek guregan ere

eragina izan duela ezin ukatu. Nola bestela Goierriko Bertso Eskolaalde batetik eta Zumarraga-Urretxu eta Legazpikoak beste aldebatetik? Goieki-Uggasa? Eskerrak tartean GoiBerri bezalakoproiektuak ere sortu diren, jatorriak alde batera utzi gabeGoierriuztartzeko bidean.

Page 6: Goiberri 171. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Euskaraz lan egin nahiduen enpresa bezalaidentifikatzea da kontua»

Andoni ZubeldiaIngudea batzordeko kidea

AIMAR MAIZ

Page 7: Goiberri 171. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Aimar Maiz BeasainOrain lau urte sortu zuten Ingu-dea, enpresan euskara lantzenari ziren lantokietako ordezka-riek osatuta. Formazio ikastaroemaileekin lanketa bat egin zu-ten iaz, harremanak euskarazizateko. Aurten, hornitzaileeizuzendu zaizkie. Enpresagehiago erakarri nahi dituzte In-gudera. Kolpeka, euskaragehiago lantzeko. Andoni Zu-beldia beasaindarra, Orklikolangilea, Ingudeko kidea da. Ingudea 2011n sortu zenuten.Zer ari zarete lau urte ondoren? Sorrera hartatik, komunikabi-deetan ez gara ia azaldu. Gurelanean segitzen dugu, nahiz etajendeak kanpotik agian ez duenantzematen edo ez dakien.Euskararen Eguna datorrenez,aitzakia horrekin sozializatzeaerabaki dugu. Batzordea, gureustez, indarra hartzen ari da. Enpresetako euskara taldeenbatzordea da Ingudea. Helbu-rua, noski, euskara indartzea. Hasieratik hiru helburu jarri ge-nituen, eta hirurak mantentzenditugu: ezagutza partekatu, es-kualdean eragin eta Goierrikogainerako enpresak erakarri.Urtero zenbait ekintza aldatzen

ditugu. Azken urteetan, gaine-ra, helburu orokorrak manten-tzeaz gain, ildo bat berria har-tzen saiatzen gara. Ezagutza banatzea garrantzi-tsua izango da, ezta? Lehenengo helburua hori izanzen. Talde anitza ginen 2011n,eta ez genuen elkar ezagutzen.Bakoitza euskararen arloanzertan ari zen jakiteko izan zenaurreneko erronda. Gaur egunbadaude mailak —Bikain, BaiEuskarari—, eta ez daukatenakere isil-isilik badabiltza lanean.Talde bezala zenbait indar ba-dauzkagu, eta azken bi urteo-tan lan polita egin dugu. Elkar hartuta sendoago eragi-ten da. Zertan aritu zarete? 2013-2014an trebakuntza hor-nitzaileekin. Enpresa denak ezgaude maila berean; oso des-berdinak dira eta funtzionatze-ko modua ere bai. Baina badi-

liz bakoitzak bere hornitzaileei. Eguneroko martxan, enprese-tan badago euskaraz naturalaritzeko joera? Bai. Goierri mailan, bai. Orduan, helburua hori formali-zatzea da? Bai. Jarrera proaktiboa hartzea.Identifikatzea zure enpresaeuskaraz lan egin nahi duen en-presa bezala. Irizar batean eus-karaz egin daitekeela denokdakigu, baina enpresak beraknahia adieraztea da kontua.Proaktibotasuna martxan jar-tzea da, ‘gurekin euskaraz egin’esatea. Formalki, eskutitz batbidalita. Ea telefonozko harre-manetan ere eragin daitekeen. Zer moduzko harrera eduki duhornitzaileengandik? Oraindik aztertzeko dago. Ingu-dea batzordeak bi hilabetez

tugu gauza komunak, eta tre-bakuntza-hornitzaileena iden-tifikatu genuen bat, adibidez.Formazio ikastaroak emateraetortzen diren enpresetan era-gitea pentsatu genuen. Eskae-ra bateratua bidali genuen, es-kutitz eredu batekin. Doku-mentazioa eta trebakuntzaeuskaraz emateko eskatu zi-tzaien. Eta zer emaitza eman du? Zenbait kasutan balio izan du,gure enpresaren kasuan beza-la, landu gabe ditugun gauzabatzuk lantzeko. Eta, beste ba-tzuetan, burutik pasatu gabedituzten gauzetan ere denakbatera lortzera joan. Hornitzailehorien aldetik erantzuna ez daizan hain zuzena. Ekarri duenona da norberak atal hori akti-batzea, euskara planean —daukatenen kasuan— kontuanhartzeko eta euskaratzeko, ezda hain zaila eta. Gaur egun,Euskal Herriko hornitzaileakprestatuta daude. Lau ikasta-roetatik bat gaztelaniaz etahiru euskaraz eman ditugu. Aurten, hornitzaile orokorre-kin egin duzue lanketa berdina. 2015ean, Kontseiluak eta besteerakunde batzuek martxan jarri

zuten olatuan sartu ginen, hor-nitzaileen atala ukitzeko. Gukditugun bi helburu lotzen ditue-lako, batez ere: inguruan eragi-ten dugu, eta enpresak erakar-tzeko aukera dugu —batzorde-an dauden enpresa askorenhornitzaileak ere Goierrikoakdira—. Gure esparrua Goierrirazabaldu nahi dugu. Diagnosti-koa enpresa bakoitzak bereaegin du, hornitzaileak identifi-katu ziren, eskutitz eredu batprestatu, eta denei bidali zaie. Zer proposatzen zaie eskutitzeredu horretan? Ingudea batzordea bera aur-kezteaz gain, enpresaren etahornitzailearen artean dauka-gun harremana euskaraz izateanahi dugula. Eskaintza hori da.Nik uste, denborarekin honekemango duela emaitza. Oporondoren, irailean ekin geniondenok batera, eskutitzak bida-

behin egiten ditu bilerak, horida errealitatea. Lanketa ez daoso dinamikoa, eta lanak ezdira nahi bezain azkar joaten.Alde horretatik geldoa da, bai-na gauzak egiten bagoaz. Enpresetatik kanpora ari zare-te eragiten, hornitzaileekin-eta. Barruko lanak eginda dauz-kazuela esan nahi du? Ez, ezta pentsatu ere. Kanpoaneragitean, bi helburu lortzen di-tuzu. Bat, etxeko lanak ondoeginda joatea; ez zara inor kan-pokoei eskatzeko, barruan la-nak eginda ez baldin badauz-kazu. Gure beste departamen-tu batzuetan ere lanketa egiteaeskatzen du. Barruko lanak ezditugu uzten. Beste batzuk ku-tsatu nahi ditugu, gu barruanegiten ari garenarekin. Helburunagusia barrurako izaten dabeti: gure enpresa euskaldun-tzea.Baina goazen asmo horizabaltzera ere. Hurrengo ekimen zehatzik ba-duzue buruan? Kontseiluarekinelkarlanean, ala zeuen kasa bi-deratuko duzue hurrena? Gure kasa. Momentuz ez dau-kagu ideia zehatzik. Urtero ideiazaparrada bat egoten da. Hor-nitzaileena itxi dugu. Baditugu

karpetan gai batzuk. Barrurabegira, Ingudea martxan jarrizenetik, Telp tailerrak ditugu.Dinamika bateratua antola-tzen dugula badira hiru urte, etasegiko dugu; balorazio osoonarekin. Enpresa bakoitzaklangile kopuru bat bidaltzen duikastarora. Langileengan eraginzuzena izan dezakeen tailerrada. Trebakuntza bezala har-tzen dugu.Euskararen Eguna ospatzekoedo ezer berezirik egiteko as-morik baduzue? Bai. Aurten ere euskara lehiake-ta martxan daukagu. Galderabatzuk dira, zail samarrak erebai, eta pike pixka bat badagolangileen artean. Gainera, Iriza-rren Euskararen Gymkhanadeitzen dioten dinamika batbadaukate, urte guztikoa. Or-klin ere badugu zerbait opari-tzeko asmoa.

«Hasieratik hiruhelburu ditugu, etadenak mantentzenditugu; ildo berriaere sartzen dugu»

«Talde bezalazenbait indarbadauzkagu, eta bi urteotan lanpolita egin dugu»

«Kanpoaneragitean, etxekolanak ondo egindajoan beharradaukazu»

«Enpresaren etahornitzailearenartean harremanaeuskaraz izateanahi dugu»

Page 8: Goiberri 171. zenbakia

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Segurako San Joan ikastolaren lehen pausoak ez ziren errazak izan. Gurasotalde bat elkartu, umeak bildu, lokala aurkitu, irakaslea bilatu eta horrela hasiziren klaseak ematen. Orain, bide hori azaltzen duen liburua argitaratu dute.

M. Aranburu SeguraOrain 48 urte, 1967ko martxoa-ren 28an, sortu zen SegurakoSan Joan ikastola. Zehazkiegun horretan bertan hasi zenMaixabel Telleria segurarra le-henengo eskola ematen. Ez zenkontu erraza izan, baina ez ze-goen bakarrik. Herriko gaztebatzuk –egungo gazte asan-blada izan daiteke parekoa–biltzen hasi ziren sei-zazpi hila-bete lehenago. Horrela, ikasto-

lako lehen batzordea osatu zu-ten. Tartean zen Laureano Te-lleria (Segura, 1935), hasiera-hasieratik ikastolaren sortzeprozesuan aritua.

Orduan, Seguran bi eskolazeuden: mojena eta maisuena,eskola nazionala deiturikoa.Hauek, ordea, beste aukera bateskaini nahi zuten. Telleriak ga-rai hartan haur txikiak zituen,eskolara bidaltzeko adina zute-nak, eta San Joan ikastolako le-

baldintza askorekin, baina az-kenik utzi ziguten». PlazakoTxanbolinpeko lokala utzi zie-ten. Udalaren erabaki horrekinbatera herritar batzuen pen-tsamoldea ere aldatzen joanzen, eta mugimendu horretaragehitzen joan ziren. Lokalazgain, irakaslea ere behar zen,noski. Urte horietan ez zegoenirakaslerik inguruan, eta ba-tzordekoek Maixabel Telleria-rengana jo zuten. Baiezkoa

Oroipenak azalera

henengo haurretakoak bereakizan ziren. Ez zen kontu erraza,ordea, guraso gehiago konben-tzitzea lortzea. «Zalantza askozeuden, eta jendea ez zen fida-tzen ideiaz», adierazi du. Halaere, hamabi haur batzea lortuzuten, etxez etxe joan eta gura-soak konbentzituta.

Taldea osatuta, irakastekoleku bat behar zuten, eta horre-tarako udalera jo zuten. «Uda-lari eskaera egin genion, eta

Page 9: Goiberri 171. zenbakia

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

eman zuen Telleriak. «Niretzatlehenengo aldia zen irakaslebezala aritzen nintzela, aurrezinoiz ibili gabea nintzen», adie-razi du. Praktikak egitera Do-nostiara joan zen, eta sei hila-bete eta gero haurrei eskolakematen hasi zen. Hiru urtekoakziren gehienak, baina batzuklau ere bazituzten. «Batzukzain zeuden ikastola irekitzeko,bertara eraman nahi zituztela-ko haurrak», azaldu du.

Errepresio handiaLaureano Telleriak argi du osogarai txarrak izan zirela. «Eznaiz nekatuko errepikatzeaz»,nabarmendu du. Izan ere, kon-

trako asko izateaz gain, ordukogaraiak ere ezberdinak ziren.Diktaduraren erdian, ikastolabat sortzen ari zen, euskarakgarrantzia zuen eskola. Hori gu-txi balitz, Guardia Zibilarenkuartela ondo-ondoan zuten.«Behin bilera batean geundelasartu egin ziren», gogoratu du.Ezer esan gabe sartu, eta ber-tan zituzten paper guztiak bilduzizkieten.

Hala ere, hasieratik Elizarenbabesa jaso zuten. Izan ere, he-rrian zeuden apaizek kartel mo-duko bat jarri zuten Txanbolin-peko lokaleko atean. Bertanazaltzen zen Elizaren babespe-an sortutako ikastola zela, eta

Mendira behin baino gehiago-tan joaten ziren, eta beraienpentsamolde desberdina zute-nek horrelako ekintzak balia-tzen zituzten aurka egiteko.«Askok esaten zuten ez genue-la ezer egiten», adierazi du Mai-xabel Telleriak. Beste bi eskole-tan lehenago hasten ziren hau-rrak irakurtzen eta idazten, etahori ere kontra egiteko argu-mentu bezala ibili zutela na-barmendu du.

Diru sarrerakGarai haietan ez zegoen inongolaguntza ekonomikorik, eta be-raz, beste bide batzuk bilatzenzituzten dirua lortzeko. Zozketatxartelena izan zen gehien era-bili zuten bidea, baina bestebatzuk ere bai. Adibidez, Map-fre aseguru etxearekin akordiobatera iritsi ziren. Bezero berribakoitzarengatik ehunekohainbeste ematen zioten ikas-tolari. Lan handia egin zuten or-duan ahalik eta bezero gehienlortzeko, eta Laureano Telleriaere hala aritu zen. «Zegoenguztia egiten genuen dirua lor-tzeko, baita ikastolako bazki-deak sortu ere», azaldu du.

Geroz eta gehiagoGutxika-gutxika haurrak gehi-tzen joan ziren, eta «zahar-tzen» ere bai. Horrela, Txanbo-linpeko lokalaren erdian txapa-kume bat jarri, eta bitan banatuzuten. Alde batean haur txikiakegoten ziren, eta bestean hel-duagoak. 1972-73 ikasturtera-ko, baina, bigarren areto bategokitu behar izan zuten, egunjubilatuen elkartea dagoen le-kuan. Modu horretan, 1.go, 2.eta 3. mailakoek Txanbolinpenjarraitu zuten, eta txikienak lo-kal berrian hasi ziren.

Gainera, Beasaingo Lizeo es-kolak Segurako ikastola bereadar moduan hartu zuen, bereparte egin zuen. Horrek babeshandia eman zion Segurakoikastolari. «Izugarrizko aurrera-pausoa izan zen», bat egin dutebiek. Ikastolak aurrera eginzuen oztopoei aurre eginda.

Segurako San Joan ikastolakolehen haurrak borobilean jarritalurrean eserita, MaixabelTelleria irakaslearekin, oraindela 48 urte. HITZA

ranzadi elkarteak,besteak beste, memo-

ria historikoarekin lan egitendu. KC-MEM izeneko proiek-tuaren helburua memoriarenberreskurapenean parte har-tze aktiboa izatea da. Harre-manetan jarri ziren Segurakohainbat herritarrekin; horiekbildu eta lanean hasi ziren.Bildutakoek erabaki zutenSegurako ikastolaren ingu-ruan izatea egin beharrekolana. Proiektu honen fruituaSegurako ikastolen sorrera-ren inguruko liburua da.Atzo, Euskararen Egunean,egin zuten liburuaren aurkez-pena Seguran.

Segurakoikastolarensorrera liburubatean bildua

A

bertan katekesia ere ematenzela. «Elizaren babesik gabeezin izango genuen ezer sortu»,nabarmendu du.

Dinamika desberdina«Ikastolako haur horiek ez duteezer egiten, beti jolasean dabil-tza» esaldia behin baino gehia-gotan entzun behar izan zuten;ordura arteko metodologiare-kin zerikusirik ez zuen irakaste-ko modua erabiltzen zutenikastolan. Hala kontatzen duirakasleak: «Gurean gehiagoegiten genuen borobilean jarrieta hitz egin, elkarlanean ari-tu...», finean, bestelako forma-zio bat jasotzen zuten haurrek.

Page 10: Goiberri 171. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Oso ondo konpontzen naizlankideekin eta bezeroekin»

Tere Madinabeitia LegazpiMezu bat bidali berri du JoelHernandez Mayordomok (Le-gazpi, 1993) WhatsApp bidez.Honela dio: «Pertsona bere-ziak ez gaude gaixorik; gurea,izaera bat da. Ez dugu sendabi-derik nahi, baizik eta onarpena.Ez gabiltza lastima bila; erres-petua eta maitasuna besterikez dugu eskatzen». Ondo men-peratzen ditu teknologia be-rriak, edozein gaztek bezala,eta edozein gaztek bezala, adi-men urritasuna izan arren, ba-ditu afizioak, lagunak, ametsaketa, azken hilabete hauetan,baita lana ere. Nor da Joel?Legazpikoa naiz eta 22 urte di-tut. Domingo Agirrera joan nin-tzen eskolara, eta gero Olaza-bal institutora. Handik Bea-saingo Txindoki ins titutora joannintzen. Lanean hasi zinen gero.Eskola zikloa amaitutakoanAtzegik martxan jarritako Pau-so berriakproiektuan sartu nin-tzen. Gure izaerako jendea lanmunduan sartzen laguntzekoproiektua da. Ikastaro bat eginnuen Donostian, eta ekainetikpraktikak egiten ari naiz Legaz-piko Eroskin, hurrengo ekaineraarte. Diru piska bat ematen di-date, eta gustura nago. Zer egiten duzu lanean? Goizetik, 09:00etatik 13:00akarte egiten dut lan, bokadilora-ko atseden eta guzti. Gauzaasko izaten dut egiteko: kartoikaxak jaso eta pilatu, hozkai-luak garbitu, apaletan produk-tuak ordenatu, otarrak eta ka-rroak beren tokitan jarri, erosle-ei gauzak bilatzen lagundu... Zer moduz lankideekin?

Oso ondo konpontzen naizguztiekin, batez ere Make etaPiedadekin. Bezeroekin ere on-do moldatzen naiz. Arratsalde osoa duzu libre.Bai. Egunero igerilekura joatennaiz, eta asteazkenetan zumbaegiten dut, Txolarten. Pintxo-potea egiten denean ere gusta-tzen zait joatea. Eta denboradudanean, auzoko denda etatabernetatik pasatzen naiz,Urretxuko Markelentzako plas-tikozko tapoiak jasotzera. Zein dira zure zaletasunak?Musika. Reggaetona gustatzenzait, bereziki Farruko. Busta-mante ere bai. Euskal musikaere entzuten dut; Lau teilatuabestia asko gustatzen zait,baita Mikel Laboa ere. Musikazaparte, joko asko ditut mugiko-rrean, eta etxean PSPa eta ta-bleta erabiltzen ditut, jolastekoeta interneten ibiltzeko. GTA,Pressing catch, Fifa... ondoezagutzen ditut. Telefonoa ereasko gustatzen zait, eta Wha-tsApp eta Messenger asko era-biltzen ditut. Zinea eta telebis-ta ere gustoko ditut.Lagun asko al dituzu?Bai. Ez daukat kuadrillarik, bai-na Txolarten elkartzen gara la-runbatero, eta aktibitate ugariegiten ditugu. Poteatzera ereateratzen gara, eta noizbehinkaafaltzen gelditzen gara. Niri ogi-tarteko mistoa gustatzen zait,mahonesa ugarirekin. Oporre-tara ere joaten gara. AzkenakGijonen (Asturias) egin geni-tuen, udan, gurasorik gabe.Eroskiko lana amaitzen deneanzer egingo duzu?Gureak tailerrera joatea gusta-tuko litzaidake, han egiten dutelan nire lagunetako askok eta.

Atzegi elkarteak lagunduta, JoelHernandez legazpiarra saltoki handibatean ari da lan-praktikak egiten.

TERE MADINABEITIA

Babeslea

Page 11: Goiberri 171. zenbakia

GOIBERRI 11GURE LURRA

Baserriagaztetzeko,zer egin?Enba sindikatuak Baserri Gazteatopaketak antolatu ditu, sektoreagaztetzeko aukerez hausnartzeko.

Maialen Igartua ZaldibiaEnba Euskal Nekazarien Bata-suna sindikatuaren arabera,Europako nekazal sektoreakbizi duen zahartze prozesua arenabarmenagoa da Euskal He-rrian. Datuak ere badituzteesku artean: baserrietako titu-larren artean, %10 da 40 urtezazpikoa, eta %33k 65 urtetikgora ditu. Egoera horren aurre-an, baserriaren gaztetzeareninguruko gogoeta egitea eraba-ki dute. Hasteko, Baserri Gazteatopaketak antolatu dituzte.

Abenduaren 14an eta urtarrila-ren 11n izango dira, ZaldibiakoGoizane zentroan. Topaketa hauetan, baserri-

tar gazteen beharrez eta erron-kez hausnartu, eta baserriagaztetzeko zein aukera egondaitezkeen aztertuko dute. Ho-rretarako, adituek zein baserri-tar gazteek parte hartuko dute.Hitzaldiak eta mahai inguruakizango dira. Abenduaren 14ko topaketan,

baserritar berriez ariko dira.Hau da, baserri bat hartu etamartxan jartzen duten gazteez.

Urtarrileko topaketan, berriz,transmisioa izango dute hizpi-de, eta baserria senitartekoeiutzi dieten hiru familiaren testi-gantza entzuteko aukera izan-go da.

Agendan sartzeko uneaXabier Iraola Enbako kidearenhitzetan, topaketa hauen bitar-tez giro edo ekosistema batsortu nahi dute, baserritar gaz-teen gaia aktibatzeko. «Bi au-kera ditugu: negar egiten jarrai-tu, edo gogoeta egin». Sindika-

tuek, elkarteek eta bestelakoeragileek gaia agendetan sar-tzeko unea dela uste du Iraolak.Datozen urteetan ere baserria-ren gaztetzearen inguruko jar-duerak antolatzeko nahia duEnbak. Izan ere, gazteek errele-boa hartu ezean, nork manten-duko du baserria? Abenduko topaketan parte

hartzeko, hilaren 10a baino le-hen eman behar da izena tele-fono honetara deituta: 943 6501 23. Bigarren topaketarako,berriz, urtarrilaren 7a baino le-hen.

Lekaio kultur elkarteak behiazienden inguruan egindakodokumentaleko irudia. LEKAIO

Baserrietakotitularren artean,%10 da 40 urtezazpikoa, eta %33k65 urtetik gora ditu

benduaren 14ko topa-ketaren egitaraua.

10:00-10:45. Baserritar gazte-en diagnostikoa. Egoera, pro-blematika eta erronka nagusiak.11:00-12:00. Baserri munduagaztetzeko aukera ezberdinakezagutzea. Gaztenek elkartekoEli Gorospe eta Iparraldeko La-borantza Ganbarako Iker Elose-gi.12:00-13:30.Mahai ingurua,baserrian instalatu berri direnhiru gazteekin.13:30.Auxtin Ortiz, Foro RuralMundialeko zuzendaria.Urtarrileko egitaraua ikusteko,sartu www.enba.es webgune-an.

AEgitaraua

Page 12: Goiberri 171. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Jesus Eskisabel pertsona ospetsua etamaitatua zen, bertsolari eta umorehandikoa. ‘Jainkoa’ deitzen zioten.

Aimar Maiz LegorretaLegorretako Jainkoa zen izen-goitiz Jesus Eskisabel Jauregi.Baina lazkaotarra zen jaiotzez.Lazkaoko Olaso kale-baserrianjaio zen, 1913ko irailaren 1ean;Antzolategi parean zegoen.Gurasoak ataundarrak zituen,baina txikitan hil zitzaizkion eta

umezurtz geratu zen, bakarrik.Ordiziako Agerre Txiki baserrikoosaba-izebek jaso zuten. Osa-bari deitzen zioten Jainkoa, etaharen ezizenarekin geratu zengero iloba.Bertsolaria, umore handiko

pertsona, festa jartzaile apartaeta oso lagunkoia zen Eskisa-bel. 1936ko gerran gudari ibilizen, eta zazpi-bat urte presoeduki zuten gero. Bide konpon-tzaile ibilia, gerra garairako Le-gorretako Saletxen apopilo bizizen, harrobian lan eginez. Hain justu, Saletxeko Clau-

dia Zunzunegi legorretarrarekinezkondu zen, eta biek Olaso ta-berna ireki zuten, Legorretanbertan; Lazkaoko jaiotetxearengomutan, noski. Lau seme-ala-ba izan zituzten: Delfin semeaumetan hil zitzaien, eta Bego-ña, Rosario eta Arantxa alabekgorde dute Jesus Eskisabelen

etxeko oroitzapena.

Tabernan txintxotutakoa «Gu Olaso etxe honetan jaioeta hazitakoak gara. Tabernaeta jangela zituen gure amak,eta apopiloak ere bai: galizia-rrak, extremadurarrak... meate-gira eta harrobira etorriak»,oroitu dute Eskisabel Zunzune-gi ahizpek, Olason bertan. Jainkoak kanpoan lan egin

zuen, azken urteetan Zumarra-gako Orbegozoren lantegian.«Goizeko seietan jaiki eta fun-diziora joaten zen. Etorritakoan,

Jainkoakumoreaerlijio

Jai arratsaldeetanerromeria jendetsuaantolatzen zuenOlaso tabernan,bertso eta soinu

Omenaldia eginzioten 1974an, hilbaino lehentxeago;aurten ere oroitudute Legorretan

Jesus Eskisabel Jauregi ‘Jainkoa’ (Lazkao, 1913 – Legorreta, 1974).Bertsolaria eta umoreko gizona, estimatua eta maitatua zen. GOIBERRI

tabernan lana. Etxeko diruare-kin bakarrik ezin zen, eta joanegin behar. Meritua bazeukan.Amak jostun lanak ere egitenzituen. Aitak esaten zuen ta-bernan txintxotutako gizonazela», diote alabek, barrez. Omenaldi herrikoia egin zio-

ten 1974ko apirilaren 7an, Lego-rretan. Zineman bertsolariaklehenengo —Agirre, Lazkano,Lasarte, Lazkao Txiki, Garmen-dia eta Lizaso—, Basarri ere hanzen (gerran ezagutu zuten el-kar), eta Bilkoin elkartean baz-karia ondoren. Handik gutxirahil zen, 1974ko uztailaren 12an.

Page 13: Goiberri 171. zenbakia

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

Bertsolari gisa ibili izan zen.Afizionatuen txapelketa bate-an parte hartu zuen, 1949an,Lasarterekin eta Joxe Lizasore-kin. Baita Gipuzkoako 1962koeta 1964ko txapelketetan ere.

Etxeko taberna festaleku Baina benetako plaza, Olasotaberna bera zuen Jainkoak. Jaiarratsaldeetan festa antola-tzen zuen, bertsolariak eta soi-nu-jotzailea eramanda. Hainjustu, aurtengo urrian gogoratudute Legorretan giro hura, 400.urteurreneko ospakizunetan.

«Bederatzi soinu-jotzaileapuntatuta dauzkat nik», dioBegoña Eskisabelek. BertsotanBasarri, Uztapide, Lasarte, Agi-rre, Lizaso, Lazkao Txiki... asko-tan izan ziren Olason. «Lasarteeta Uztapide ia jaiero honaetortzen ziren; Azpillaga eta Lo-

pategi ere bai». Eta, Lazkao Txi-ki herkidea, noiznahi: «Gukjaioz gero ezagutu dugu etxean,betidanik».

Inguruko herri guztietatikjendea saldoka joaten zen Ola-sora, terrazako dantzaldia etabertso saioak gozatzera.

Eta, gonbidatuekin, Jainkoabera bertsotan. Manuel Lasar-te ekarri zuen batean, hala botaomen zion, ondotik: «Hasi, Ma-nuel, Jainkoak lagunduko dizueta». Umorea, nonahitik.

Bertsolariak Olason bertangelditzen ziren, gaua pasatzen.«Gure aita eginda dago, goize-ko ordubietan, bertsolariei dei-tu jaisteko behera. Jaikiarazi,eta saioa egin». Isun bat bainogehiago jarri zieten txapeloke-rrek, orduan ez ixteagatik.

Jainkoak zerua erein zuen in-guruan. Eta ez dute ahaztu.

Eskisabelen alaba Arantxa, Rosario eta Begoña, Olason. AIMAR MAIZ

esus Eskisabel ezagutu zutenek ondo gogoan daukate,oraindik. Patxi Iraola bertsolari zaldibiarrak —tarterikoa

zuen, gainera— aitortzen du Naizen apurra liburuan, ‘Jainkoa’izan zuela plazan bertsotan hastearen bultzatzaile. «Oso gizonatsegina zen, umore handikoa eta bromosoa. Bromarako arte izu-garria zuen; hari entzun nizkion inori entzun dizkiodan ateraldirikgraziosoenak», kontatzen du Iraolak liburuan.

Pasadizo bat, gerora Lazkao Txikirena balitz bezala geratudena, Eskisabelena dela ziurtatu du Iraolak: «Behin han geundenkuadrillan; Lazkao Txiki zena ere hantxe zen. Hizketan ari ginela,juntatu zaigu aspaldiko ezagun bat eta, elkar agurtu ondoren, hanhasi zen iritsi berri hori: ‘Zahartzen ari gaituk, zahartzen’. ‘Bai, ezzagok bada beste erremediorik, gazterik hil nahi ez duenak zahar-tu egin behar’, bota zion Jainkoak. ‘Urteak konturatzerako joatendituk’, besteak, eta Jainkoak orduan: ‘Urteak joan? Hiri joango zi-tzaizkian, niri etorri egin zaizkidak, hauek hemen zeudek!’.

Eusebio Igartzabal gabiriarrak ere ondo ezagutu zuen Jainkoa,eta haren kontu asko dakizki. «Behin Zarautzera joan omen zenJainkoa, txapelketa batera. ‘Bertsotarako asmoan orduan?’; ‘Bai,lanak emateko asmoan ere bai. Periodikoan jarri dutena egia bal-din bada, gaizki ibili behar dute’. Egunkarian bertsolari afiziona-tuentzat zela jartzen omen zuen; ‘Afizionatuentzat jarri dute, etani baino afizionatuagorik ez da etorriko’, esan omen zien».

Aitak kontseju txar bat eman ziola esaten zuen: lana, zenbat etaurrutiagoan, hobe. «Zumarragako Orbegozon zebilen. ‘Bai, geroz-tik hemen nabil, gora eta behera, aitak emandako kontseju txar ba-tengatik’. Lana urruti zeukalako», dio Igartzabalek. Lana gehiegitxarra zela zioen, gutxiegi ere bai: «Lana, batere ez dela ederra».

Urbian gau bat pasatu zuten, behin, hainbat bertsolarik. Jainko-ak 60 urte gertu zituen ordurako. Bidean, Amabirjinaren iturriangeratu, eta ura edateko ilaran txanda iritsi zitzaionean: «Ñio, abo-natuko haut nik ere, baina ez haut edango, hemen geratuko haiz!».Haren tabernan ‘saldu ez, baina kontsumitu bai’ egiten zela zioen.

Mendiko balentria harengatik, zera esaten omen zuen: «Nik,zaharrez hiltzera, kristorenak egingo zituat. Urbiara 60 urterekinetorri baldin banaiz, pentsa ehun urterekin noraino igoko dudan».Handik gutxira hil zen, baina oso gora igo zen Jainkoaren izena.

J

Hamaika pasadizo eta umore kontu,eta Iraola plazaratzearen ‘erruduna’

Page 14: Goiberri 171. zenbakia

GOIBERRI 14MOTZEAN

San NikolaserrondaSeguranDatorren igandean ospatuko dutefesta hau. Malen Murgiondok betekodu San Nikolasen papera.

Iazko Segurako San Nikolaserrondan gotzainaren paperabete zuen Sara Izagirresegurarra. MAIALEN IGARTUA

Asier Zaldua SeguraIgandean San Nikolas egunaospatuko dute Seguran. Urtero6 urteko haur batek egiten dusantuaren papera eta aurtenMalen Murgiondo izango daSan Nikolas. Festa 10:00etanhasiko da. Murgiondo pottokabatera igoko da eta, gainontze-ko haurrekin batera, herrikokale eta auzoetan abestuko du.Bizilagunek goxokiak eta diruabotako dizkiete leiho eta bal-koietatik.Seguran XIX. mende hasie-

ran hasi ziren festa hau ospa-tzen, bizilagun batek parrokia-ko sakristauari gotzain jantzitxiki bat oparitu zionean. Fes-tak indar handia hartu du etaegun bere gozoa ere badu: Ni-kolas Txiki. Bi motatakoak dau-de: bata sagar konpotarekinegindakoa eta bestea txokola-

tearekin egindakoa. NikolasTxiki pasteltxoak Ardixarra tu-rismo bulegoan eta plazan ja-rriko dituzte salgai, igandean.Festa hau Laureano Telleriak

eta Jose Luis Etxeberriak anto-latu izan dute orain arte, bainaaurten herriko gurasoek hartudute ardura. «Gustura emandiegu lekukoa. Izan ere, lan ne-kosoa da eta gu adinean aurre-ra goaz. Dena den, gure lagun-tza izan dute», azaldu du Telle-riak.

Legazpi eta ZegamaSan Nikolas haurrei bereziki la-gundu zien gotzain bat izan zen.Hori dela eta, ohiturak haurrekbere egunean abestea eta be-raietako batek apezpikuarenpapera betetzea agintzen du.Toki askotan ospatzen da festahau. Goierrin beste bi herritan

ere ospatzen da: Legazpin etaZegaman.Legazpiko erronda atzo egin

zuten. Abenduaren 5ean egitendute, baina aurten larunbatadenez eta zubia dagoenez, au-rreratzea erabaki dute. Ekital-

dian ikastetxeetako haurreketa musika eskolako ikasleek

parte hartu zuten. Haztegi ikas-tolako Jon Aldabaldetreku izanda Legazpiko San Nikolas.Zegaman, berriz, gaur egingo

dute San Nikolas erronda. Go-tzain txikiak Irantzu Urbizu etaEneko Olarte izango dira. Etxezetxe joango dira diru eske, gai-nontzeko haurrekin batera.

Page 15: Goiberri 171. zenbakia
Page 16: Goiberri 171. zenbakia