goiberri 170. zenbakia

20
Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria «Zubiak eraiki behar dira, lubakien tokian» 6-8 Mikel Irizar ormaiztegiarra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. AIMAR MAIZ Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Saioa Soraluze 3 Iritzia 4-5 Oroith abesbatza 9 Ane Barandiaran 10-11 Errigora kanpaina 12 Jon Etxeberria 13 Haurren eskubideak 14 Ikastolak elkarlanean 16 GOI B ERRI 170. zenbakia. 2015eko azaroaren 27a

Upload: goierriko-hitza

Post on 24-Jul-2016

228 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako foru zuzendaria

TRANSCRIPT

Mikel IrizarHizkuntzaBerdintasunekoforu zuzendaria

«Zubiakeraiki behardira,lubakientokian» 6-8

Mikel Irizar ormaiztegiarra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Saioa Soraluze 3 Iritzia 4-5Oroith abesbatza 9 AneBarandiaran 10-11 Errigorakanpaina 12 Jon Etxeberria 13Haurren eskubideak 14Ikastolak elkarlanean 16

GOIBERRI170. zenbakia. 2015eko azaroaren 27a

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

GOIBERRI 03kATE MoTZEAn

«Nire ametsak bete ditut, baina eskatzenhasita, denbora libre gehiago nahi nuke»

Saioa SoraluzeEzkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan bizi den zumarragarra

Asier Zaldua Ezkio-ItsasoSaioa Soraluze (Zumarraga,1987) Ezkio-Itsasoko Santa Lu-tzi auzoan bizi da. Azken urtee-tan goierritar asko joan dirabertara. «Urretxu eta Zumarra-gan pisuak bakarrik zeuden etaguk etxea nahi genuen. He-mengo lasaitasunak erakarrigintuen». Pozik dago tabernaeta ikastetxea ireki dituztelako,eta bertakoek ongi etorri beroaegin zietela dio. «Integratzen ezdena, nahi ez duelako da».Zein zaletasun dituzu?Mendira joatea. Haurra jaio ze-netik nahi baino gutxiago joa-ten naiz.

Goierriko mendi bat?Txindoki.Goierritik kanpoko mendi bat?Unean uneko asmoen arabera.Hiru Erregeen Mahaia askogustatzen zait, baina Auña-mendik aukera gehiago ema-ten ditu.Liburu bat.Nacidos para correr.Musika talde bat.Of monster and men.Abesti bat.Mikel LaboarenGure bazterrak.Janari bat.Makarroiak.Edari bat.Sagardoa.

Goierriko txoko bat.Aizkorri.Amets bat?Nire ametsak bete ditudalauste dut. Eskatzen hasita, den-bora libre gehiago izatea.Jaso duzun oparirik bereziena.Nire anaiak eta Aritzek oparituzizkidaten eskiak.Gorroto duzuna.Jendea nire bizitzan sartzea.Ezkio-Itsasoko alkatea bazi-na...Ormaiztegira bidegorria egingonuke. Dagoeneko hasi dira.Ezkio-Itsason biziko ez bazi-na...Ametsetan hasiz gero, Suitzan.

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga

Diseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria Taldea

Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

«Mendira joateaasko gustatzen zait,baina haurra jaiozenetik gutxiagojoaten naiz»

04 GOIBERRIIRITZIA

Andoni SalameroIrakaslea

Baserritik azokaradagoiena, la-r r a z k e n a ,udazkena…bazterrak ko-lore eta for-

ma desberdinez jantziak, doto-re atonduak; zuhaitzak bilutsik,basoak, zelaiak, mendiak orbelgorriztaz beteak, lurra etenga-be, erdiminez, emankor, eskeroneko. Baserritik kalera, azoke-tara iritsiak: baserritarrak, be-ren jardunaren izerdiaz lortuta-ko emaitza guri, kaletarroi, es-kaini nahian, postudesberdinetan, hutsik egingabe, adeitsu eta harkor, jende-aren eskaerak leial eta zintzoasetzen.

Plazetan euri, eguzki, haizeedo elur egin arren, ausardihandiz hor ditugu Lizardi-k zionbezala, nekazariak, gizandiakdiruditen gizaseme-gizalabak,bildutakoa mahai aurrean era-kusten, ofrendatzen eta erosiz

gero, eskertzen. Lan gogorrabada ere, haiek lurretik bizi dira,lurrari zor diote emandako guz-tia ,eta plazetako salerosketenbidez,irabazi ekonomikoa lor-tzen badute ere, badu haien jar-dunak bestelako fruiturik: sola-saren bitartez, bezeroarekin

ondo ereindako hartu-emana,astero, hitz eta pitzean, elkarre-kin sendotutako harremana.

Aldiro, neuk ere badut azoka-ra gerturatzeko ohitura, sarri,Zumarragara, benetan, atsegi-na dudan erritua edo usantzadut. Larunbat askotan, etxetikplazara noanean, bidean herri-ko jendea ikusten dut, batzuk,garaiz jaikita, etxera, azokakolanak ederkitxo eginda, beste-ek, nire antzera, poltsa eskutandutela erostera. Plazara iriste-rakoan, nahasketa politarenostadarrean galtzen naiz: bate-tik, han-hemen, nabarmen ikusditzaket alfonbra, zapata, arro-pa, sukaldeko lanabes-saltzai-leak , eta bestetik, olibak, gozo-kiak, bakailaoa, loreak, fruta,aulki konpontzaileak eta abarluzeen postuak. Arkuen abaro-an, hantxe daude zintzo: Goie-rriko baserritarrak. Berehala,postuetan dauden produktuenkolore eta formei erreparatzea-ri ekiten diot, eta…harriduraegundokoa da! Bateko baraz-kietan, besteko fruitu lehorre-tan, gaztan, ogian, ardi-esneanfinkatzen ditut nire begiak, etazur eta lur geratzen naiz, hainzuzen, larunbatero plazara ber-

taratzea eta produktua ekar-tzea gauza bat delako, bainahorren egoki aurkeztea etahantxe irririk onena erakutsizburu-belarri aritzea beste ezer,hori, benetan, artea da.

Plaza herriaren bihotza denlegez, zer esango dizuet arkue-tan entzuten den euskaraz,euskararen beraren irakasbideeta ikasbide ezin hobe bihur-tzen zaigu. Batetik, Gipuzkoakoherri deberdinetako azpieus-kalkiak aditzeko toki egokia daazoka, eta euskaltegi ireki batizateaz gain, esapide, esaera,esamolde, hitz-joko eta grazia

handiko hamaika irteera jakite-ko primerako txokoa, bai hori-xe! Era berean, baserritarrokematen dizkigun azalpenakaditzerik badugu, ez gara da-mutuko han-hemengo solase-an ikasitakoaz, bestela, errepa-ratu adineko pertsonek min-tzatzerakoan erakusten dutenjakiturian: ahots tonuan, hitzegiterakoan, batzuk besteakbaino gehiago, etenetan jar-tzen duten arreta, agertzen du-ten psikologia… mundu zabaleta jori baten erakusle dira,egon ziur.

Astegunetan, plazatik igaroeta berau hutsik ikusten duda-nean, nire artean diot: «Plaza-ko arkupeok sukaldeko lara-tzek bezala hitz egingo balute,hamaika kontu bitxi esango li-tuzkete». Ba, erreparatu, ira-kurle, larunbatero guganatzendiren baserritarron lanean,asko eskaintzeko duten bezala,eskertzeko asko dugu eta. Es-kuzabalik, lurraren erraietatikbildutakoa gure eskuetan jar-tzen duten moduan, beraienbihotzetik ematen digutenMaitasuna hantxe dago izeneta abizenez idatzia. Hemendi-xetik neuk guztioi besarkadahandi bana eman nahi dizuet,eta etxekoari, gure izebari, ize-ba Anjelesi, muxu handia. Ja-rraitu tinko zeuon lanean, etaesanak esan arren, eutsi eta ezetsi, zuon jarduna oso aintza-kotzat hartzen dugu eta. Eske-rrik asko.

U

GOIBERRI 05IRITZIA

Ez zegon giro, oraintxe, Joxepa, Ekialde Ertainera begira jarrizgero. Jihadisten Parisko erasoak mundua dantzan jarri din, batikbat, mendebaldea. Egia esan, ez zaigun erraza gertatzen hangoazhitz egitea, ez niri behintzat. Hitz egokiak aurkitzea ere kosta egitenzaidan esan nahi dudan hura zehatz esateko: islamiarrak, musul-manak, jihadistak, Estatu Islamiarra… Gure hiztegi pertsonaletansartzen ari garen termino berriak ditun, aspaldidanik entzun arren,baina ni oso baldar sentitzen naun.Parisko oraingoa baino lehen, aurten bertan, hiri berean, Charlie

Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako erasoa izan huen, eta lehena-goko 2005eko Londresko, 2004ko matxoko Madrilgo eta 2001eko

New Yorkeko erasoak ez zaizkigun ahaztu. Ez eta Palestina, Afga-nistan, herrialde arabiarretako udaberriak, Irak, Libia, Jordania, Si-ria… eta gaineratiko triskantzak ere, ez zaizkigun ahaztu. Eta? Nolaaskatu behar dinagu korapilo hau? Zein dun bidea? Ni baino bizko-rragorik izango ahal da!

Ez nauk Parisko sarraskia justifikatzen hasiko, ez noski!Bai-na sarraski gehiago, asko, gehiegi zaudek munduan, eta mahai gai-nean denak jarri eta aztertu beharko genituzkeela pentsatzen diat.Nik, printzipioz, herri pobreei sinetsiko zieat, beraiekin egingo diatbat. Frantzia, Alemania, Errusia... indarra, armak, baliabideak, ko-munikabideak eta boterea duten zapaltzaileek beren erara ma-neiatuko gaitiztek, jan egingo gaitiztek. Zabal ditzagun begiak etaikus dezagun ezkutatu nahi digutena. «Ez nahastu erlijioa eta te-rrorismoa»; «ez nahastu kultura eta politika». Ez nahastu ziotek,gauza bat esan eta bestea egin, zertan ari diren badakitenek, bizirikjan nahi gaituztenek. Erlijioa, kultura, politika, bizitzeko eskubidea,etxebizitza eskubidea, heziketa eskubidea... horiek guztiak, guz-tiok ditugun eskubideak, erlijioa dituk, kultura dituk, politika dituk.Terroristak, berriz, zein dituk terroristak? Euskal Herrian hitz horrenerabilera okerrera oso ohituak gaudek. Terroristak gaituk herriaaske nahi dugunak, terroristak politikari ezkerretik heltzen diogu-

nak, terroristak preso politikoekin bat egiten dugunak.Zenbat injustizia, zenbat miseria munduan. Milaka haur hiltzen

duk egunero gosez. Bizitzeko eskubide bera ditek «hemengo» eta«hango» haurrek, teorian, baina praktikan? Praktikan ez; Europanez dituk gosez hiltzen eta Afrikan bai. Baina urrutikoak ziren gerta-erak, berri huts guretzat eta arazoa bertakoentzat, etxera etorrizaizkiguk eta orain komeriak.Eguraldi beltza diagu eta gorriak ikusteko gaudek.

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Mikel IrizarMikel Irizar Gipuzkoako ForuAldundiko HizkuntzaBerdintasunerako zuzendariada oraingo protagonista.

Desira bat: hau guztia ez dezala inork balia, gure herrian, bizikideditugun islamiarrak jopuntuan jartzeko. Bien bitartean, zorionekoEuropa honetan, errefuxiatu siriarrak zozkatzen ari ditun estatubakoitzarentzat ahalik eta kopururik txikiena gera dadin eta horzabiltzan 120.000 pertsona non kokatu adostu ezinik. Han, Siriatikhurbil hain zuzen, etxerik ere zutik geratzen dela sinestea kosta egi-ten zaigun Irakek, 250.000 erbesteratu aterpetu ditin dagoeneko.Betikoa: orain ere gutxi daukana eskuzabal, alajaina!

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Ez dago hizkuntza batez jakiteko eskubiderik,inongo konstituziotan»

Mikel IrizarHizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria

Aimar Maiz Gipuzkoako Foru AldundianHizkuntza Berdintasuneko zu-zendari zara, uztailetik. Lehen-go Euskara zuzendaritzaren to-kian. Nolatan iritsi zara hara? Nire izendapena ez zen aurrezeraikitako adostasun batengainean egin. Bazegoen ezagu-tza pertsonal bat, eta egon zi-tekeen agian zenbait gauzatansintonia. 2011n jubilatu nintzenKutxatik. 2007tik 2011ra hiz-

kuntza arduradun izan nintzen,eta gero gizarte ekintzako ar-duradun. Markel Olanoren au-rreko legealdiarekin kointzidituzuen, bete-betean. Harremanoso estua izan genuen, bai hiz-kuntza gaietan, bai gizarteekintza gaietan. Hurbiltasunpertsonal horretan uste dut da-goela izendapenaren arrazoia. Euskararen eragiletzan arituazara, aspalditik. Lehenago izanzara sukaldari, fraide baino.Bai. Kutxa utzi eta bi urtez izannintzen Topaguneko presiden-te. Gero, Tokikom sortu eta hor-ko presidente ere izan nintzen.Gainera, iritzia publikatzen arinaiz joan deneko 25 urteetan;irakurri dituenak badaki osonire kabuz ibiltzekoa izan naize-la. Proposamena egin zidate-nean aldunditik, esan zidatenjustu hizkuntzaren gaiak kude-atzea nahi zutela ez gobernua-

zakegula. Eta euskarak hori be-har du: indarra. Uztailean izendatu, eta iraileanhasi zinen lan betean. Zer su-matu duzu sektorean, gizarteaneuskararekiko hilabeteotan? Ilusioz hartu nuen izendapena,eta ilusio handiagoarekin nagoorain. Ikusi dudana gustatuzait. Eta ez da dena polita dela-ko. Alde batetik, hilabete haue-tan ibilbide bat egin dugu elka-rrekin, eta sintonia handia sortu

ren ikuspegitik gizartearekiko,baizik gizartean ea nor egon zi-tekeen gaia ezagutuko zuenaeta aldi berean gobernu hone-kin kolaboratzeko prest egongozena. Aktibismotik nator. Aktibismoa erakundeetaraekartzea EAJren ikuspegi alda-keta da? Edo euskalgintzanegon izan den ildo ofiziala etagizarte eragileen lana uztartze-ko ahalegina? Nik uste dut badela sintoma

bat. Egia da euskalgintzanegon dela distantzia bat gizartedinamikaren eta erakundeenartean. Ez esparru guztietan,baina batzuetan bai; ez dutesango elkar ukatzea, baina el-kar gutxi aitortzea edo elkar gu-txiestea egon da. Momentu ho-netan egoera diferentea bizidugu. Aro politiko berria dei-tzen den horrek ere zerikusiabadaukala uste dut. Aukera ba-tzuk sortu dira, eta horiek balia-tzeko zubi batzuk berreraiki be-har dira, lehen lubakiak egon di-ren tokian.

Ni bezalako zubigile bat jarriizana hemen, aukera hori balia-tzeko borondatea gutxienezbada. Beti sinistu izan dut —Or-maiztegin jaio den batek osoondo ezagutzen du zubien ga-rrantzia— gizarte ekimena etaerakundeen lana ondo uztartuzgero, indar izugarria eduki de-

da ikuspegian, diskurtsoan. Al-dundiak lau urterako plan es-trategikoa definitu du, eta hiz-kuntzaren gaia oso ondo koka-tuta gelditu da. Bestalde, nirelehentasuna izan da euskalgin-tzako eragileekin egotea. Orohar, ez dago inon segurtasunhandirik, leku denetan daukatekezka bat etorkizunari buruz. Ezda ezkortasuna; egoera dife-rente bat dator, eta hor nolaeraldatu da kezka. Berrikuntza-

ren premia oso nabarmena da.Bestetik, diru gehiago zegoene-an autosufizientzia puntu batbazuen bakoitzak; orain askozumilago gaude denok, eta jaki-tun gara lankidetza behar dela. Berrikuntza, zer zentzutan? Oraindik ez gara ados jarri eus-kararen biziberritze prozesuaapalaldian, geldialdian ala bi-degurutzean dagoen. Edo gol-dealdian dagoen aspalditxo,Jon Sarasuak esan zuen bezala.Baina badago irudipena, orainarte egin ditugun gauzak ber-din-berdin egitearekin ez ditu-gula orain arteko hazkundeakedo urratsak lortuko. Bakoitzakdiagnostikoa egingo du bereerara, baina zerbait diferenteegin beharko genukeen premiaikusten da. Zer bideratuko du aldundiak?Hausnartu dezagun denon ar-tean ea zer egin behar dugun

«Aukera batzuksortu dira; horiekbaliatzeko zubiakeraiki behar dira,lubakien tokian»

«Gizarte ekimenaeta erakunde lanaondo uztartuz gero,indar izugarriadaukake euskarak»

«Euskalgintzakoeragile guztiekdaukate kezka;berrikuntza premianabarmena da»

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

diferente, emaitza hobeak lor-tzeko. 2016ko aurrekontua ezdugu aldatuko; 2015ekoarenkalko bat izango da, denborairabazteko. Urte hasieran hasi-ta, prozesu parte-hartzaile bategingo dugu, eragile guztioneta aldundiaren artean. Begira-da altxatu, eta ikuspegia luzatuargirik ikusten dugun. Ea identi-fikatzen ditugun berrikuntzara-ko palankak. 2017ko aurrekon-tuak jada kontuan edukiko lukehori. Nahi nuke, gainera, eten-gabeko prozesua izatea. Lege-aldiko denboran buelta bateman, eta ea iristen garen 20-25 urterako begirada jartzera. Zuk, zure esperientziatik, zerikusten duzu datozen 20-25urte hauetan lortu beharrekoa? Gipuzkoa erdigune geografikoaeta linguistikoa da. Hori ez dagipuzkoarron meritua, euska-raren higadura kanpotik barru-rantz izan delako da. Erdigune-an egoteak zor puntu bat jar-tzen digu: gauzak ausartago,oso ondo egiten asmatu behardugu. Eta, gainera, eskuzabal,guk egiten duguna besteentzatmesedegarri izateko. Gipuzko-an urrats inportanteak egin di-tzakegu. Zein da planteamentua? Gipuzkoako erakundeek etaeragileek defektuz euskarazfuntzionatzea. Gaztelania izan-go litzateke hor dagoen komu-nitate handi eta ahaltsu bat,eta euskofonia edo euskararenkomunitatea bereziki Gipuzko-ako eragileen, erakundeen etabertakoa berezia, ezberdina.Berdintasun kuantitatiboaezingo da lortu, gaztelaniak se-kulako indarguneak dituelako;baina gutxienez bi eredu dife-renteen arteko oreka modukobat bai. Zer helburu lortzeko? Nik nahi nuke Gipuzkoa izateanaturaltasunez eta defektuzeuskaraz funtzionatuko duenlurralde bat, hemendik 25 urte-ra. Iruditzen zait oso posible

AIMAR MAIZ Hurrengo orrialdean jarraitzen du

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

dela. Gaurko datu soziolinguis-tikoei erreparatuta, posible da25 urte barru euskaraz bizitzeanormala izatea Gipuzkoako es-parru guztietan. Horretarako,noski, lankidetza behar da, etagizarteko indarra aktibatzeaeta are aktiboagoa izan dadinlortzea. Eta behar da erakunde-etan behar diren babesak etabaliabidea jartzea. Elkarrekinlan egitea, bakoitzak bere fun-tzioak ondo betetzea. Esan izan duzu, kargu honeta-tik, erabili nahi duen hizkuntzaaukeratzerako garaian askata-suna eta errespetua aitortu be-har zaiola bakoitzari. Baina,noski, ez daude egoera bereangaztelania eta euskara. Desore-ka hori nola gaindi liteke? Zuzendaritzari izena aldatzeakezka horretatik abiatzen da.Euskara zuzendaritza baldinbada, badirudi euskarari buruzeta euskaraz hitz egiten dute-nez arduratu behar duela. Hiz-kuntza Berdintasuneko zuzen-daritza jartzea, justu, horretarazetorren. Euskararen aldekodiskurtsoa behar-beharrezkoada, hor ez da ezer ukatzen; eus-karak euskaltzale asko beharditu. Kontua da, argi bat pizten

badugu euskararen gainean,horrek euskaltzale ez direnakitzaletan uzten dituela: ‘Hori ezda nire kontua, nik ez dakit eus-karaz, euskara ez zait inporta...’.Itzaletan eroso daude. Bestefoko zabalago bat piztea dakontua. Hizkuntzak pertsona guztieidagozkiela aditzera emateko? Batzuek diskurtso errepublika-rra deitzen diote: askatasuna,berdintasuna eta justizia sozia-la. Diskurtso zibiko hori hizkun-tzaren esparrura ekartzea da.Bi hizkuntza baldin badaude,maila pertsonalean eta arautugabeko esparruetan pertsonabakoitzari aitortu behar zaioerabateko eskubidea daukalahautua egiteko: nahi duenakeuskara erabiliko du, nahi due-nak gaztelania. Baina horrek,ezinbestean, berdintasunarenlotura darama, hautuen arteko

berdintasuna behar da. Batekgaztelania hautatzen baldinbadu, eta besteak euskara, biekbestearen hautua ulertzea be-har da. Ulermena da ezinbeste-ko baldintza. Euskaldunak erdaldunari uler-tzen dio. Baina alderantziz? Planteamendu berri horrek,jada, euskaratik itzalean zeu-

den horiei ere erantzukizun batjartzen die: zuk ez baduzu bes-tearen hautua ulertzen, zu arizara bestearen askatasunaukatzen, galarazten. Zure eran-tzukizun zibikoa duzu, ez jadaeuskararekiko, baizik besteenaukera gutxienez ulertzeko.Konpromiso zibiko bat du hor,askatasunarekin eta berdinta-sunarekin. Arlo horretan eragitea izangoda etorkizunerako gakoa? Nik ulermenean daukat jarritasekulako esperantza. Euskalhiztunok jakingo bagenu goa-zen edozein lekutan ulertzengaituztela, ez genuke euskarazorain baino gehiago egingo?Nabarmen, bai. Hori lortzeko,oso inportantea izango litzate-ke ulermena lantzeko metodo-logia bat prestatzea. Halakoesperientziak egin dira, lan es-parruan eta. Sistematizatzea

izango litzateke kontua. 50ordu euskaltegian eginda, gai-nera doan, bi hilabete barruarazo hori sendatuta luke. Hor-tik aurrera bilerak euskaraz eginahalko ditugu, nahiz eta harkaskatasun eta eskubide osoaizango duen gaztelaniaz hitzegiteko. Baina bi ulermen maila daude.Bat, linguistikoa; euskara uler-tzeko gaitasuna duen ala ez.Bestea, ideologikoa; gaztela-niaz egin diezaiotela exijitzea. Horretara dator babes dirkur-tsiboa. Zuk errespetatu beharnauzu ni. Pertsona bezalaerrespetatu behar nauzu hiztunbezala ere, berdin-berdin. Uka-zio horiek desmuntatzetik etordaiteke elkarbizitza hobea, ba-koitzarentzat garrantzitsuaden ezeri uko egin gabe. Biga-rren ulermen adiera hori osogarrantzitsua da. Naturaltasunpuntu bat falta zaigu, eta osoharreman gatazkatsuak izanditugu askotan, hizkuntza tar-teko zela. Baina gauza batzukukatu behar dira: ez dago hiz-kuntza bat ez jakiteko eskubi-derik. Ignorantziarako eskubi-dea ez dago inongo konstitu-ziotan jasota. Ez jakitea ez daeskubide bat.

«Dikurtso zibikoahizkuntzarenesparrura ekarribehar da, bainaberdintasunean»

«Planteamenduberriak, euskaratikitzalean zeudeneiere erantzukizunbat jartzen die»

«Nik ulermeneandaukat sekulakoesperantza jarrita;erabilera nabarmengehituko litzateke»

AIMAR MAIZ

GOIBERRI 09MOTZEAN

Oroith, 30 urte kantuzOrdiziako Oroith abesbatzak 30 urte bete ditu aurten, eta urtemuga ospatzekokontzertu eta saio ugari egiten ari da. Barroko Aire jaialdian kantatuko duteigande honetan; Eguberrietara bitartean saio gehiago ere egingo dituzte.

Arkaitz Apalategi Ordizia«Kantuz sortu nahiz eta kantuz

nahi bizi». Hala zioen Mikel La-boak ezagun egin zuen kantak.Eta bide beretik jarraitzen duOrdiziako Oroith abesbatzak.Aurten, taldea sortu zeneko 30.urtemuga ospatzen ari dira, etaagenda bete-betea dute. Igan-de honetan, esaterako, Ordizia-ko Barroko Aire jaialdiaren ba-rruan abestuko dute, Et Incar-natus orkestrarekin batera.Ordiziako musikazale talde

bat elkartu eta Oroith abesba-tza sortu zuten 1985. urtean.Amalia Ibañezen gidaritzape-an egin zituen taldeak aurrene-ko urte haiek. 1994an, GorkaAierbek hartu zuen zuzendari-tza, eta 2000. urteaz geroztik,Katrin Iturralde ari da lan horre-tan. Urte horietan guztietan,sari ugari lortu ditu Oroithek,tartean Aviles eta Griñonekojaialdien lehen sariak. KatrinIturralde zuzendariarentzat or-

nak. Abesbatzara jende berriaerakartzea «oso zaila» egiten

zailea azaldu du; hala ere, nahiduen guztiarentzat «taldeabeti irekita» dagoela gogorara-zi du, «bai umeena eta baitahelduena ere».

Orkestrak lagundutaIgandeko saioa «berezia» izan-

go dela azaldu du Iturraldek.Izan ere, herri mailako abesba-tza batek ez du askotan izatenorkestra batekin zuzenean ari-tzeko aukera. Iturraldek lehen-dik du harremana Miguel Zebe-rio Et Incarnatus orkestrako zu-zendariarekin, eta bien artekoelkarrizketa batetik sortu zenideia. «Gloria Vivaldi abestukodugu, oso obra polita da, etanahiz eta elizan izan, ea jendeaanimatzen den». Emanaldia18:30ean izango da, elizan.Eguberrietara bitartean bes-

te bizpahiru saio egingo dituzte.Abenduaren 13an, BrittenenSaint Nicolas abestuko duteDonostian, Beasaingo Loinatzeta Donostiako Santa Zeziliaabesbatzekin eta Santa Mariaelizako kapera orkestrarekinbatera. 23an, Oroith Txiki talde-aren Gabonetako kontzertuaizango da; eta 24an, urterokobisita egino dute San Jose adi-nekoen egoitzara.

Spittalen (Austria) 2008. urtean lortutako saria izan da Oroith abesbatzaren ibilbideko unerik berezienetako bat. OROITH

«Talde txikia da,baina talde ona;konpentsatutadago eta denekabesten dute»Katrin IturraldeZuzendaria

dea, Spittalen (Austria) jasota-ko 3. saria izan zen bereziena,nazioartean sona handia duenjaialdia delako. Azken urteotan, «aukera eta

formatu ezberdinak» proba-tzen ari direla diote. «Guk nor-malean elizan abesten dugu,duen akustikagatik, baina jen-de askori kosta egiten zaio eli-zara kontzertuetara joatea».Aurten esaterako, Amets Bidedantza taldearekin batera pla-zan egin zuten saioak, edoMamma Mia musikalak «osoharrera ona» izan dutela dio.Une honetan 18 bat lagune-

ko taldea dute. «Talde txikia»dela dio Iturraldek, baina gus-tura dago; «talde ona da, ondokonpentsatuta dago, eta denekabesten dute; askotan hobeada gutxiago izan eta denekkantatzea 40 lagun eduki etaerdiek kantatzea baino». Adi-nez ere denetariko jendea dute,18tik 50era bitartekoak gehie-

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Apustu baten erruz hasinintzen sofbolean»

ipuzkoako 2015. urteko kirolari edo taldea izendatukodute abenduaren 17an. Lurraldeetako Kirol Federazioek,

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin lankidetzan,hautagaiak aukeratu dituzte, eta Barandiaranek jokatzen duentaldea, Athletico San Sebastian, izendatuen artean dago. «Jendea-ren botoa behar dugu, zaila dago, baina saiatu gabe ez gara geldi-tuko», adierazi du. Izan ere, aurten egindako denboraldi ona delaeta, Europako Kopa txapelketara joateko aukera dute. Aurten liga-ko txapeldunak izan dira eta, beraz, Europako Kopan jokatzekosailkatuta daude. Europako herrialde guztietako ligako irabazleenaurka lehiatuko dira, 2016. urteko abuztuan, Ostravan (Errepu-blika Txekiarra). Saria, berriz, 3.000 eurokoa da.

G

Sofbol taldea Gipuzkoa Kirolak2015 saria jasotzeko hautagai

Ane Barandiaran Athletico San Sebastian taldeko jokalaria,aurtengo ligako finala irabazi zutenean. VANESSA BLAZQUEZ

M. Aranburu OrdiziaPitcherra da Ane Barandiaran(Ordizia, 1992). Pilota eskuzjaurtitzen duen jokalaria, ale-gia. Egun Athletiko de San Se-bastian taldeko jokalaria da,eta munduko jokalari onenenaurka jokatzeko aukera izan dubehin baino gehiagotan. Espai-niako selekzioan dabil duelaurte askotatik, eta bere aldetik,sari ugari irabazi ditu Barandia-ranek.Askok esango dute ea zein zail-tasun dagoen pilota bat jaurti-tzean. Teknika asko behar da, kon-tzentrazio izugarria eta koordi-nazioa. Eta indarra, noski. Ez daberdina efektuarekin botatzeapilota, eta orduko 80 kilome-troan edo 110 kilometroan joa-tea. Fisikoki oso prestatutaegon behar da, eta entrenatu.Nolatan hasi zinen sofboleanjokatzen? Apustu batengatik hasi nintzensofbolean. Bai, hala izan zen.Sofbola beti praktikatu izan daeskola kirolean, baina nik garaihartan euskal dantzak eta ba-lleta egiten nituen. Gauza da,

DBHko lehenengo mailan nireklaseko neska guztiak sofbole-an hasi zirela, ni izan ezik. Biga-rren mailan geundela orain nireentrenatzailea dena etorri zi-tzaigun klase batzuk ematera.Noski, ni nintzen jokatzen ez ze-kien bakarra. Beste guztiek ba-zekiten pilota indarrez bota-tzen, batearekin ematen... etani nintzen galduta zebilen ba-karra. Behin, teknologiako klase

batean, nire klaseko bi mutilhasi zitzaizkidan zirikatzen kla-seko neska guztiak sofboleanibiltzen zirela eta ni ez, balletaez zela egiazko kirola... Horrela,ni zirikatzen. Halako bateanesan zidaten ez nintzela gai en-trenamendu batera joateko. Eta zuk, amua irentsi zenuen. Bai, nola ez! Esan nien agertukonintzela, baina ezin nuen baietzesan eta ez azaldu, klaseko nes-kek ere entzun zutelako azaldu-ko nintzela. Batek esan zidan:«Ane, asteartean 7etan da en-trenamendua, eta azaldu».Hala agertu zinen? Bai, joan nintzen, baina desas-tre bat izan zen. Pilota erori egi-

Duela hamar urte hasi zen AneBarandiaran sofbolean jokatzen, eta hasierako pasio bera du gaur egun.

Babeslea

GOIBERRI 11GAZTEAK

sotzeak. Noski, ilusioa ere bai,baina sentsazio arraroa zen.Gaur egun, egindako lanarierrekonozimendua dira nere-tzat, eta oso pozik hartzen ditutsariak. Gainera, irabazitako sariguztiak gordeta ditut logelan.Jokalari profesionala zara. Bai, profesionala naiz, etamunduko hoberenen aurka jo-katu dut. Ordiziako mutil batmunduko futbol jokalari hobe-renen aurka ikustea bezala da.Gertatzen zaidana da batzue-tan gutxietsita bezala senti-tzen naizela. Profesionalek be-zala entrenatzen dut, saiatu erebai, eta maila ere halakoa dau-kagu. Baina guk ez dugu kobra-tzen, eta orduan zaila da sinis-tea. Baina bai, hala naiz.Europan ez ezik, mundu osoanzehar ibili zara sofbolean. Bai, esaterako Kanadara joangara bitan, eta bertan Japonia-ren aurka jokatu genuen. Har-mailak beteta zeuden, denakoihuka... izugarria. Inoiz ez dida-te hankek hainbeste dar-daregin. Munduko hoberenen aur-ka ari nintzen jolasten, ametsbat zen. Hura gutxi balitz, nahi-ko partida ona egin genuen.Esaterako, hiru jokalari deskali-

fikatzea lortu nuen, hiru alditanpilota bota eta huts egin zute-lako. Ez da egunero gertatzenden zerbait. Eta bestelako ametsik?Mundial batera joatea. Badakitorain zaila dagoela, baina hori-xe dut buruan.

ten zitzaidan, ez nuen bateare-kin asmatzen... eta bitartean in-guruko guztiek nahiko ondo jo-katzen ari ziren. Oso gaizki pa-satu nuen.Gaizki pasatu zenuela diozu; or-duan, nolatan jarraitu zenuen?Ba ez dakit. Ikusten nuelako ki-roletan horren ondo ibiltzen ezzirenek ere bazekitela sofbole-an jokatzen, eta pentsatu nuen,«horiek ahal badute, nik erebai». Gainera, gurasoek erebultzada eman zidaten. Ikusizuten gogoz hartu nuela, etaeskularru berria erosi zidaten,pilota pare bat, eta bate bat erebai. Denbora hartu eta frontoirajoaten nintzen praktikatzera.Denbora gutxian asko aurrera-tu zenuen, ezta?Bai, sofbolean hori gertatzenda. Normalean, bi urtean ikus-ten da aurrerapena. Bainabadu desabantaila bat ere, he-men ez baita kirol oso ezaguna ,eta ikasi egin behar delako jo-katzen, arauak, teknika... Bestekirol askotan badakizkigu txiki-tatik. Urte batean asko aurrera-tu nuen, eta zaharragoekin jo-katzen hasi nintzen. Geroago,Espainiako Selekzioarekin hasinintzen.Selekzioarekin joan zinen lehe-nengo alditik sari ugari jaso di-tuzu. hala nola, pitcher eta joka-lari hoberenarenak. Zer senti-tzen da?Hasieran ez nuen oso ondo pa-satzen. Lotsa ematen zidan horerdian jartzeak eta sari bat ja-

GOIBERR

DIRK STEFFEN

12 GOIBERRIMOTZEAN

Erribera goraka bideanNafarroa hegoaldeko euskalgintzak 157.000 euro jasoko ditu aurten Errigorakanpainari esker saldu diren 12.000tik gora saskiengatik. Norbanako etaenpresen artean, Goierrin 1.200 sorta saldu dira, kopuru osoaren %10.

Iñaki Gurrutxaga Errigoraren kanpaina aurrekobideoan lurraldea, ekoizpena,kontsumoa eta hizkuntza au-zolanaren bidez lotuta ageri zi-ren, eta Errigorak poesia eginduela aipatzen zen. GabrielArestik zioen poesia «mailubat» zela, «kontzientzia astin-tzeko tresna bat». Poetarenosagaiak dira kontzientzia etahitza, eta Errigorarenak kon-tzientzia eta ekintza.Filosofia horren isla izan da

Errigoraren aurtengo kanpaina.Norbanaka, elkarte, erakunde

eta enpresa bakoitzak eginda-ko ekintza txiki horiekin 12.000saski baino gehiago saldu diraaurten –horietatik 1.200 Goie-rrin, kopuru osoaren %10–, etaNafarroa hegoaldeko euskal-gintzara 157.000 euro bideratu-ko dira. Joan den larunbateaneman zituzten datuok Ablita-sen (Nafarroa), sortak auzola-nean prestatzen aritu ziren 140boluntario bertan zirela.

Hiru helburu gauzatzekoEhunka euskal herritarrek era-kutsi duten konpromisoari es-

ker, hiru helburu nagusi gauza-tzeko aukera izango da, Errigo-rako talde dinamizatzaileakadierazi duenez: Lodosako etaVianako ikastolek bizirautekoezinbestekoa duten laguntzaekonomikoa jasoko dute; Erri-berako AEK-k ikasleentzakobeka-fondoa handitu eta sus-tapen kanpaina bat gauzatze-ko adina izango du; eta gainera,D eredua Nafarroa osora heda-tzea helburu duten dinamikakdiruz laguntzeko ere emangoluke ekarpenak. Hartu etaemateko bidea goraka baitoa.

Joan den larunbatean Ablitasen (Nafarroa) Errigorako sortak auzolanean prestatzen aritu ziren 140 boluntario. ERRIGORA

Auzolanaren bidez,lurra,ekoizpena,kontsumoa etahizkuntza batzenditu Errigorak

Ehunka herritarrenkonpromisoari eskerErriberan dituztenhiru helburu beteahal izango dira

GOIBERRI 13GURE LURRA

Tere Madinabeitia AtaunGozatu izenez bataiatu du bereeztia Jon Etxeberriak (Ataun,1971), eta asteazkenero izatendu salgai Ordiziako azokan. Er-lezain eta eztigile da, baina da-torren urteari begira bere pro-dukzioa dibertsifikatzeko as-moa du, eta laster hasiko daerregina-jelea eta propolia egi-ten ere. Erleen hobekuntza ge-netikoa bultzatzen duenproiektu bateko partaide da.Lanbide honekin hasi aurretikbeste ogibide bat zenuen.Urtetan Lizarrustiko parketxea-ren ardura eraman dut. Bainaduela hiru urte sektorez aldatueta erlezaintzari heldu nion. As-palditik ezagutzen dudan mun-dua da, amaren osaba erlezai-na izan zelako, eta erle batzukere bagenituen. Ikastaro ba-

tzuk egin, eta enpresa antola-tzen hasi nintzen. Bi urte dara-mazkit produkzioarekin.Nolakoa da zure enpresa?Nire planteamendua erlezain-tza jasangarriarena da. Erle gu-txikin kalitatezko eztia atera-tzea da nire helburua. Eta erleabera mimatzeaz gain, baitaproduktua ere. Horixe da Gi-puzkoan lantzen den erlezain-tza. Erlategi txikiak dira oinarria. Zuk non dituzu erleak?Nik Nafarroara jo nuen, Sorla-dara, hemengoekin alderatuta,beste loraldi batzuk eta beste

ezti batzuk egin daitezkeelakohan. Ataunen ere baditut er-launtzak, eta hemen erregina-jelea eta polena ateratzekotannabil. Beasainen ere badaukatbeste erlategi bat, hurrengo ur-terako umeekin. Eta Zaldibiandaukadana, Smartbees proiek-tuaren barrukoa da.Zer da Smartbees?Proiektu europearra da, Gipuz-koan erleen hobekuntza gene-tikoa bultzatzen duena. Hamar

bat erlezain ari gara parte har-tzen. Erle lasai baten bila gabil-tza, gaitzei aurre erraz egingodiena. Hamabi erlauntz behardira, eta Zaldibian dauzkat. Erleak hortik zehar banatuta,eta produkzioa non?Eztia Usurbilen daukagun ez-tiola batean ateratzen dut, bai-ta ontziratu ere, baina badirudilaster Zaldibian Goizanen jarri-ko dela martxan beste bat.Gozatu du izena zure eztiak.

Izenarekin gozoari egin nahinion erreferentzia, eta baita niklanbide honekin, erleekin egi-ten dudan lana gustuko dudalaadierazi ere. Barietate desberdinak dituzu.Erromeroa, ezkaia edo tomiloa,Nafarroako milelorea eta mie-latoa. Azken hau ezti bereziada. Erlauntzetatik dator, eztiabezala, baina loreen nektarre-tatik atera beharrean, erleekzuhaitzen izerditik ateratzendute, kasu honetan Nafarroakoarteetatik. Asko apreziatzen daeta ondo saldu da. Aurten 40kilo besterik ez dut egin. Hu-rrengoan, gehiago.Zenbateko produkzioa duzu?Erleek lan asko egin dute, urteaepela izan delako. Ditudan 45erlauntzekin 750 kilo ezti ateraditut. Espero dut datorren urte-an 1.000 kilora iristea.Negozioa handitzeko asmoz?Bai. Iaz 12 erlauntzekin hasinuen produkzioa, aurten45ekin egin dut, eta datorrenurtean 70ekin izango naiz. Eta saldu, non egiten duzu?Salmenta ere nik egiten dut,zuzenean; prozesu guztia, be-raz, nik egiten dut. Iraileko feriabereziarekin hasi nintzen Ordi-

ziako azokara joaten, eta aste-azkenero han izaten naiz, eztiaprobatzera ematen, azalpenakematen, eztia saltzen... Zuze-neko salmentari garrantziahandia ematen diot, eta azo-kak, gainera, bezero sarea za-baltzeko aukera eman dit. Non gehiago eros daiteke eztia?Ordizian Kixket tabernan, etaBeasainen laster hasiko naizdenda batean. Bi kontsumotaldetan ere saltzen dut, Bea-sainen eta Ataunen. Eta jende-ak zuzenean ere eskatzen diteta etxera eramaten diet.

Jon Etxeberria Ordiziako azokan izaten da. TERE MADINABEITIA

Jon Etxeberria UrbizuErlezaina eta eztigilea

«Erlezaintza jasangarria eta salmentalokala dira nere enpresaren oinarriak»

14 GOIBERRIMOTZEAN

Haurren eskubideakAzaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna da, 1959an NazioBatuen Erakundeak haurren eskubide unibertsalak finkatu zituelagogoratzeko. Beasainen, aurten ere, jolasean ospatu dute egun berezi hori.

Loinaz Agirre BeasainMunduko haur eta nerabe orokdu haurtzaro on bat bizi ahalizateko eskubidea. Mezu horixealdarrikatu zuen 1959ko azaro-aren 20an Nazio Batuen Era-kundearen Batzar Nagusiak,Haurren Eskubideen Aldarrika-penean haurren eskubide uni-bertsalak finkatuz.

Haurren eskubideak zeintzukdiren gogoratzeko eta eskubideguztiak bete daitezela eskatze-ko, Haurren Eskubideen Nazio-arteko Eguna ospatzen da aza-roaren 20an mundu zabalekoleku askotan. Beasain da lekuhorietako bat. Aisi Hezi aisialdi

elkarteak, Beasaingo Txelotxeeta Berritsu ludotekatan, hila-bete osoan eskubideen lanke-tak egin dituzte.

Egunean bertan, berriz, jola-sa oinarri hartuta, festa egin zu-ten Loinazko San Martin plaza-ren azpian. Jolasteko eskubide-ari aldarri eginez, jolaseanospatu zuten haurren eskubi-deen eguna. Hamar gunetanegokitu zuten jolas lekua; hau-rren eskubideen dekalogokopuntu bakoitzeko gune bat.

Haurra izateko eskubideagunean, aurpegi margoketakegin zituzten. Askatasuneanhazteko eskubidea txilipurdi

txokoarekin aldarrikatu zuten.Nortasun bat izateko eskubi-dea, berriz, txartelak sortuz iru-dikatu zuten. Osasuna izatekoeskubidea, mediku txokoan etaelikaduraren piramidearen jo-lasean landu zuten.

Familia bat izateko eskubi-dea familia gunean, hezkuntzabat izateko eskubidea irakurke-ta txokoan, babesa eta lagun-tza jasotzeko eskubidea etatratu txarrik ez jasotzeko esku-bidea irudiekin eta marrazkie-kin aldarrikatu zituzten. Bazter-tua ez izateko eskubidea, azke-nik, taldeko jolasen bidezdefendatu zuten.

Dekalogoa

1. Haurra izateko eskubidea. 2. Askatasunean haztekoeskubidea.3. Nortasun bat izatekoeskubidea. 4. Osasuna izateko eskubidea. 5. Familia bat izateko eskubidea.6. Hezkuntza bat izatekoeskubidea.7. Babesa eta laguntza jasotzekoeskubidea.8. Tratu txarrik ez jasotzekoeskubidea.9. Baztertua ez izateko eskubidea.10. Jolasteko eskubidea.

GOIBERRI 15PUBLIZITATEA

16 GOIBERRIMOTZEAN

Ikastolak elkarlaneanGoierriko, eta Ziburuko eta Urruñako ikastolek elkarlanean bi jaialdi antolatudituzte, aurten 19. aldiz. Azaroan Urruñan izango da eta abenduan Ordizian.

Mikel AlbisuAzaroaren bukaerakoa Urru-ñan eta abenduaren bukaera-koa Ordizian, ohiko hitzorduakbihurtu dira goierritarrentzateta lapurtarrentzat. Urruñakoeta Ziburuko ikastolak diruz la-guntzeko, Goierriko ikastolekinelkarlanean bina jaialdi antola-tzen dituzte azken 19 urteetan.Denbora horretan Lapurdiko

ikastolek urrats nabarmenakegin badituzte ere, Frantziakoadministrazioak hainbat ozto-

po jartzen dizkie, eta azken al-dian ikastetxeen hornikuntzandituzte beharrik nabarmene-nak. Horretarako dirua lortzeada aurtengo jaialdien helburunagusia. Baita bi herrietan giroasortzea eta elkarlana bultza-tzea ere.

Dantza ikuskizunaIgandean dantza ikuskizunaizango da Urruñan egingo denjaialdian. Bilakak –IparraldekoKoreografia Zentroa–hiru zati-

tan banatutako ikuskizuna es-kainiko du: Zaharrak berri, Abbadie eta Negua. Zati bakoi-tza euskal koreografo batensorkuntza da: Gari Otamendi,Jon Maya eta Mathieu Vivier.Hiru mundu koreografiko ez-berdin dira, euskal dantzarensustraien eta adierazpen aban-goardiaren artean dabiltzanak.Bilaka Euskal Herriko hain-

bat tokitako 30 bat musikarieneta dantzarien elkargunea da.Errepertorio tradizionala eta

esperimentala landuz euskalkoreografiari dinamika berri batemateko asmoarekin sortu da.

Ordizian bi saioBestelako emankizuna izangoda Ordiziakoa, Pirritx, Porrotxeta Marimototsek Amalur ikus-kizuna eskainiko dute, Majori ki-roldegian, bi saiotan, abendua-ren 27an. Bai Urruñako ema-naldian zein Ordiziakoan,Goierriko eta Lapurdiko ikasto-letako haurrek abestuko dute.

Mathieu Vivier-en Negua izango da Urruñan ikusi ahal izango den hiru koreografietako bat. BILAKA

Urruñan.Azaroaren 29an,igandea, 17:00etan, kirolde-gian. Txalapartariak, Goierrikoeta Urruñako haurrak kantari etaBilaka dantza taldearen emanal-dia. Goierritik Urruñara joatekoautobusa doan izango da.Ordizian.Abenduaren 27an,igandea, Majori kiroldegian, bisaio: 16:00etan eta 18:30ean.Goierriko eta Urruñako haurrakkantari eta Pirritx, Porrotx etaMarimotots ‘Amalur ikuskizunberriarekin.

Egitaraua

18 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

Euskararen‘akuilari’izateko APPaHizkuntza Eskubideen Beha-tokiak sakeleko telefonoeta-rako erreminta berria sortudu: Akuilari APPa. Hizkuntzaeskubideen inguruko edozeingorabehera dela tarteko, Be-hatokiarekin harremanetanjartzeko tresna da. Euskaraerabiltzeko eskubidea urra-tua den kasuetan kexa batjartzeko edota jokabide ere-dugarriren bat txalotzeko ba-lio dezake. Erreminta doanjaits daiteke, APP Storennahiz Google Play-n.

akuilari.eus

elefono mugiko-rren sorrerak etaazken urteetakogarapenak alda-keta ugari eragin

dituzte gure eguneroko bizimo-duan. Gero eta gehiago dira,aparailu horien gehiegizko era-bilera ikusita, beraien kezkaagertu duten adituak. Askok

benetako mendekotasuna du-te, eta gehiegizko erabilera edogaitz horrek badu izen bat: no-mofobia.Araban, Gipuzkoan eta Biz-

kaian egindako azterketa ba-ten arabera, bataz beste egu-nean 4,3 orduz erabiltzen dugu

Tsakelako telefonoa. Gainera,erabiltzaileen ia erdiek, pantai-lari ordubetean 10 aldiz begira-tzen diotela diote. Hamarretiklauk, goizean jaiki eta egitenduten lehen gauza mugikorrabegiratzea da. Hamarretik hi-ruk, mendekotasuna dutela ai-tortzen dute.Mendekotasun horri aurre

egiteko terapiak badaude jada,baina horretara iritsi aurretik,«gakoa erabilera kontrola-tzea» dela diote adituek. Hala,WhatsApp-eko taldeak ixila-raztea edota etxera iristean te-lefonoa sarreran uztea bezala-ko teknikak erabil daitezke.

Google-k YoutubeMusic sortu duStreaming bidez musika entzu-teko gune eta aplikazioek azkenaldian izan duten harrera onaikusita, Google-ek ere bere erre-minta sortu du: Youtube Music.Doako aplikazioa da, baina mu-sika publizitaterik gabe entzu-teko ordaindu egin beharko da.Gainera, Interneterako konexio-rik gabe kantarik gogokoenakentzuteko aukera emango du.youtube-global.blogspot.com

Nomofobia, sakelekotelefonoen gaitza

Banketxearekinwhatsapp-ezDagoeneko banketxeetakooperazio gehienak Internet bi-dez egiteko aukera dago, bainaorain, zerbitzu berri bat eskain-tzen hasi da Laboral Kutxa. Izanere, whatsapp erabiltzen hasikodira bezeroekiko harretarako.Horretarako 688 710 732 zen-bakia jarri dute, edozein kon-tsulta edo zalantza argitzeko.

laboralkutxa.com

Klik