goiberri 155. zenbakia

16
Mendizaleak dantzari, Iruñean 1856koa errepikatuz, Ordiziatik Iruñerako bidea oinez egin eta dantza egin dute udaletxeko plazan goierritarrek 10-11 Dantzarien Bidea osatu eta udaletxeko plazan dantza egin zuten. CARLOS MEDIAVILLA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Maitane Insausti 3 Iritzia 4-5 Hilabetean arnas berritu 6-7 Juan Joxe Agirre 8-9 Maialen Zubizarreta 12 Ander Kerejeta 13 Migel Imaz arkitektoa 14 Saretik 15 155 zenbakia. 2015eko uztailaren 10a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

235 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Goierriko mendizale talde bat Iruñera oinez joan da eta udaletxe aurrean dantza egin du, San Fermin egunez, 1856koa errepikatuz.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 155. zenbakia

Mendizaleakdantzari,Iruñean1856koa errepikatuz,Ordiziatik Iruñerakobidea oinez egin etadantza egin duteudaletxeko plazangoierritarrek 10-11

Dantzarien Bidea osatu eta udaletxeko plazan dantza egin zuten. CARLOS MEDIAVILLA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Maitane Insausti 3 Iritzia 4-5Hilabetean arnas berritu 6-7Juan Joxe Agirre 8-9 MaialenZubizarreta 12 Ander Kerejeta13 Migel Imaz arkitektoa 14Saretik 15

155 zenbakia. 2015eko uztailaren 10a

Page 2: Goiberri 155. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 155. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Baliteke haurrak gehiegi babestea,bainamaitasun handienarekin egiten da guztia»

Maitane InsaustiHaur eskolako hezitzailea

Loinaz Agirre MutiloaMaitane Insausti Irastorza (Mu-tiloa, 1980) haur hezitzailea daEzkio-Itsasoko haur eskolan.Bere denbora librean, lagunar-tean, mendira joatea oso gogo-ko du.Haurrak gustura egoteko sekre-tua zein da?Beharrak asetuta izatea.Haurrak gehiegi babesten ditu-gu?Baliteke, baina egiten den guz-tia maitasun handienarekinegiten da.Igo duzun mendirik politena?Aralarko edozein.Gogorrena?

Balaitous, gehien bat egun be-rean igo ginelako aterpetxetiktontorrera eta jaitsi beheraino.Zein mendi igotzea amestenduzu?Edozein, guztiak igotzen goza-tzen dut. Urtaro bat.Guztiak, denek daukate berexarma.Zaletasun bat.Euskal dantzak ikastea etadantzatzea.Musika talde bat.Hertzainak.Liburu bat.La Herbolera, Toti Martínez deLezearena.

Oporretarako plan bat.Mendi buelta bat egin, eta on-doren, putzu edo errekaren ba-tean bainu eder bat hartzea,esaterako.Zerk sortzen dizu irribarrea?Ez da gauza asko behar niri irri-barrea sortzeko. Eta beldurra?Familiakoak sufritzen ikustea. Mutiloako txokorik gustukoe-na?Lierni gainean mahaiekin da-goen txokoa.Herriko alkate bazina?Puff...utzi utzi, ez noa izan bai-no lehen pentsatzen jartzerabehintzat.

«Oporretarako planbat? Mendi bueltabat eman ondoren,errekan bainu ederbat hartzea»

LOINAZ AGIRRE

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 155. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Gabiñe EtxanizElikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Esnea etaesnekiak,osasuntsuak?

z t a b a i d aasko sortzenduen gaia da.Batzuen us-tez esnea eli-

kagai osasuntsua da dieta ore-katu baten barruan, eta bestebatzuk berriz, garbi dute ez delagizakientzako elikagai egokia.Aitortu beharrean nago ni neuere bigarren talde horretan ko-katzen naizela. Ez dut uste egu-neroko elikagaiak izan beharkoliratekeenik, noizbehinka ape-tak ematen digunean har deza-kegun zerbait baizik.Esnea bularretik hartzeko da,

airearekin kontaktuan jarri or-duko oxidatu eta kutsatu egi-ten da; naturan ez dago anima-liarik heldutan, bere boronda-tez, esnea edaten duenik;ugaztun motaren arabera es-nearen konposizioa desberdi-na da; eta niretzat garrantzi-tsuena dena: asimilatzeko gaigarenak elikatzen gaitu, ez ja-

ten edo edaten dugun edozerk.Horren harira, esnekiek du-

ten kaltzioaren %32,1 xurga-tzen dugu; egin dezagun alde-raketa barazki batzuekin. Bro-kolia: %61,3. Azalorea: %68,6.Aza: %49,3. Sesamoa: %20,8. Gure hezurren kalitatea fak-

tore askok baldintzatzen dute,ez kaltzioak bakarrik. Adibidez,hormonek, ariketak fisikoak, Dbitaminak, K bitaminak edomagnesioak. Elikadurari dago-kionez, benetan garrantzitsuada gatz, azukre eta irin finduakalde batera uztea edo asko mu-rriztea eta antioxidatzaile askohartzea (frutak eta barazkiak).Zergatik ez da egokia? Arra-

zoi bat baino gehiago aipa geni-tzake, baina benetako gaiztopapera dutenak esnearen pro-teinak dira. Esnekiek IGF-1 hor-monaren (hazkuntza hormo-na) kopurua handiagotzendute, eta hori patologia askore-kin lotzen da: minbizia, diabe-

tesa, aknea, alergiak, gaixota-sun autoimmuneak, loditasu-na, bihotzeko gaixotasunak etagaixotasun neurodegenerati-boak.Aknearen kasuan, badirudi

esnea dela alterazio hori gehieneragiten duena, eta horrenerantzuleak testosterona hor-monaren aitzindariak dira. Hainbat azterketek diote es-

nekiak muki-sortzaile handiakere badirela, nahiz eta eztabai-da handia izan.Esnearen kontsumoa minbi-

ziarekin lotzen duten azterke-tak ere badira; horien arabera,kontsumoak areagotu egitendu prostatako minbizia izatekoaukera. Era berean, odolekoIGF-1 maila handia denean,

E

emakumeek bularreko minbi-zia izateko aukera handiagoadute menopausia aurreko ga-raian. Eta gauza bera gertatzenda endometrioko minbiziarekinmenopausia ondorengo ga-raian. Kontua da txekorrak az-kar hazteko beharrezko hormo-nak dituela behi-esneak, bainahormona horiek ehun epitelia-lak haztea eragin dezakete.Esnea edaten dugun bakoi-

tzean hormona-koktel itzelahartzen dugu: pituitarioak, hi-potalamikoak, esteroideak,pankreatikoak, tiroideoak, se-xualak… Eta gainera, animaliaugaztunek hainbat toxina iraiz-ten dituzte esnearen bidez,hala nola pestizidak, antibioti-koak, produktu kimikoak, hor-monak eta baita globulu zuriakere (mastitisetatik eratorriak).Bukatzeko, gomendio bat

ematekotan, esango nuke es-nekiak gure eguneroko dietatikkanpo uztea egokia iruditzenzaidala, eta are gehiago osasunarazoren bat izanez gero; pa-zientzia askorekin hornitu etaikusi esnea eta esnekiak utzieta gero zer emaitza lortzen di-tuzuen, askotan hilabeteakitxaron behar izaten badira ere.Eta noizbehinka esnekiren bathartu nahi izanez gero, hobehartzituak izatea (kefirra edogazta erdiondua), ekologikoak,eta hobe ahuntz edo ardiare-nak badira, esne horien protei-nak eta giza esnearenak antzhandiagoa baitute.

Page 5: Goiberri 155. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Gora Ez-erabakitzeko eskubidea. Eta ea nork argumentatzenduen hori orain, gazta bat nazionalismoen batasun ikur denean. Ge-rra Zibiletik, ez genituela nazionalista guztiak Ebro ibaiaren alde be-rean ikusten. Gaztazionalismo erradikala. Gerra gastronomikoa.Aberri eguna Ordiziako Artzai Egunagatik aldatu beharko dute. EtaAmpo alderdi bihurtuko da orduan. Baina nik ez-erabaki nahi dut, norbaitek esan ez zuen moduan,

hau ez-lekua delako; eta beraiena, ez-jakintasuna. Ez-erabaki eginnahi dut, ez dudalako zirkorik behar, ez inoren baimenik, nirea denaaldarrikatzeko. Eta egunero egite horrek, eta hori egunero egiteak, si-nestaraziko dit, azkenean, nik hala nahi badut, aske naizela. Eta or-duan izango naiz ni. Ni ez naizen hori guztiak gabe. Ni ez naizen horiguztiak gainetik kentzen ditudanean. Eta orduan, ni soilik gelditukonaiz. Ni soilik baitnaiz. Izan ere, mundua desberdin ikusten da, gaztabaten zuloetatik.

Agur bero bat Yaw-en oinordeko zaitugun hori. Gastronomiakberak, inork baino hobe azal dezake herri honen nortasunarennondik norakoa. Charles de Gaullek esan zuen behin gure iparral-deko bizilagunen lepora, zaila behar zuela ehundaka gazta motadituen herrialde bat ados jartzea; hainbat buru hainbat aburuatsotitzari omenaldi eginez ia ezinezkoa zela herrialde bat norabi-de berean jartzea. Urte batzuk beranduago euskaldunak izan behar teoria hori goi-

tik behera desmontatzeko arduradunak. Ze hemen, nahi ez etagazta mota asko supergazta bakar baten izenpean batzen direneta jendearekin lehenengo aldiz antzeko zerbait lortu denarensentsazioa izan dezakegun, arras neketsua eta zaila da herria fokobakar bati begira, boya bakar baterantz arraunean jartzea.Umorerik gabeko iraultza gorringorik gabeko arraultza da eta

azken ahaleginek badute hortik zerbait eta ez da gutxi. Bekozkoa-

rekin egindako aldarrikapenak geroz eta gutxiago dira. Gazta de-nontzat dago, baina gazta horretatik denok jan nahi ote dugun dagaldera. Batzuek jan eta errepikatu nahiko dute, beste batzuei ezzaie gazta gustatzen eta beste batzuek nahiago izango dute ca-brales edo camembert. Ez dadila urtu eta fondue hutsean geratu.

bateta

bat

Asteko irudia

Alex Areizaga

Jon Plazaola

PD: Maite Zaituztegu. Nahiz eta jendeak nahiago duen hondartza-ra joan.

Josu Maroto

‘2015Neskek eta mutilek Antiondantza batera egin dutenurtea, gogangarria benetan!’

Page 6: Goiberri 155. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Hamaseigarren urtez Bielorrusiakohaur bat uda pasatzera ekarri du AsunMendizabalek, kutsaduratik aldentzeko.

Maialen Igartua ZegamaDuela ia 30 urte egin zuen ez-tanda Txernobilgo zentral nu-klearrak, 1986ko apirilaren26an, larunbat batez. Gauregungo haur ukrainiarrek ez zu-ten gertakari hura bizi izan, bai-na oraindik jasaten dituzte on-dorioak. Erradioaktibitate mai-lak altuak dira oraindik, etakutsaturik daude airea, lurra,zein ura. Osasunean arazoakeragiten dizkiete horrek.Baina, Ukrainiako biztanleek

bakarrik jasaten al dituzte on-

dorioak? Tamalez, ez. Erradio-aktibitatea ez dago muga poli-tikoen mende, eta inguruko he-rrialdeetan ere maila altuakatzeman daitezke. «Nik betiadibide bera jartzen dut: Baio-nan eztanda nuklear bat gerta-tuko balitz, komunikabideekFrantzian gertatu dela esangolukete, baina Frantziako ipa-rraldekoei baino gehiago era-gingo liguke guri», azaldu duAsun Mendizabal zegamarrak. Izaki izeneko gobernuz kan-

poko erakundeko kidea daMendizabal, eta hamasei urtedaramatza Bielorrusiako hau-rrak etxera ekartzen, erakunde-aren bidez. Izan ere, Bielorru-siako haurrek ere jasaten dituz-te 1986ko gertakari harenondorioak. Izakiren bidez, hila-bete eta erdi pasatzen dutehaurrek Euskal Herrian. AurtenBielorrusiako hiru haur daude

Goierrin: bat Beasainen, bes-tea Legorretan, eta hirugarrenaZegaman, Mendizabalekin. Hemen pasatako hilabete

eta erdiak «ikaragarrizko me-sedea» egiten diela adierazi duMendizabalek. «Hemengo ai-rea arnastuta, hemengo janariajanda... erradioaktibitatea gor-putzetik garbitzea da helbu-rua» adierazi du. Eta, antza denez, izaten du

eragina. «Behin nirekin izannuen haur baten gurasoek es-kutitza idatzi zidaten esanez

hemen izan ondorengo neguanez zuela katarrorik ez beste gai-xotasunik izan», oroitzen du.«Hemengo egonaldiak horre-tarako behintzat balio badu, nigustura».

Hizkuntza ez da mugaBielorrusiako haurrak ekartzenhasi zenetik, lau neska ezberdinizan ditu berarekin Mendizaba-lek. Aurten Nastya dago bereetxean, hirugarren urtez. Ha-mabi urte ditu Nastyak eta Go-mel eskualdekoa da. Hegoal-dean dago Gomel, Ukrainiare-kin muga eginez. Lotsatia dirudilehen begi bistan, baina etxe-koekin «oso maitakorra» deladio Mendizabalek. «Familiokmaitasuna eta esker ona jaso-tzen ditugu haurren aldetik,baita haien familien aldetik ere,eta horrek lan guztia konpen-tsatzen du».

Izan ere, Mendizabalek ez duukatzen haur bat etxera ekar-tzeak lanik eragiten ez duenik.Gustura egiten du, ordea. Batezere, lehen urteak dira gogorrakzegamarraren esanetan. Ko-munikazioa izaten da oztopohandiena. Errusiarrez eta bielo-rrusiarrez egiten dute haurrek,eta hasieran keinuka ulertu be-har izaten dute elkar. Hizkuntzaez da muga izaten, hala ere.Apurka egiten diote aurre. Nastyak, esaterako, dagoe-

neko badaki euskara apur bat.Mendizabalek dena euskarazegiten dio, familian eta herrianhorixe delako erabiltzen duenhizkuntza. Nastyak gehienaulertzen du dagoeneko, eta hitzbatzuk ere egiten ditu. «Nire bi-lobekin ederki asko komunika-tzen da; dena ulertzen diote el-karri». Igerilekura joatea gustatzen

zaio gehienbat Nastyari, Men-dizabalen alabarekin. Bestal-de, astebetez oporretara ereeramaten dute. Eta gainontze-koan eguneroko bizitza egitendu Zegamako etxean. «Azkenfinean familiako bizimoduaegiten dugu, besterik ez, eta,noski, oporrak direnez, hainbatekintza egiten ere saiatzengara». Abuztuaren erdialdean itzu-

liko da Nastya Zegamatik Bie-lorrusiara. Agian datorren urte-an bueltatuko da, eta agian ez.Ez dute jakiten. Gehienek ha-malau bat urte dituzten arte ja-rraitzen dute etortzen. Batezere, ikasketengatik. Izakik esko-len bidez ekartzen ditu haurrakEuskal Herrira, eta baldintzeta-

Hilabeteanarnas berritu

Page 7: Goiberri 155. zenbakia

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

ko bat ikasturtea gainditutaedukitzea izatean da.

Dena den, berriro ez itzuliarren, Mendizabalek harrema-na mantentzen du bere etxeanizan diren neska gehienekin.Harreman estua, gainera. «Nireurtebetetze egunean eta gabo-netan beti deitzen didate»,adierazi du. Internetek, noski,errazten die komunikazioa. Bai-ta Mendizabalek prestaturik di-tuen taulatxo batzuek ere, bihizkuntzetako oinarrizko esal-diak biltzen dituztenak.

Bidaia autobusezIzaki erakundeak lau haur ekarriditu aurten Gipuzkoara, etabeste hainbat Arabara. Auto-busez egiten dute bidaia, ez da-goelako zuzeneko hegaldirik.Aurten Mendizabalen gizonajoan zen autobusean, haurrenbila, eta Nastyaren ama ezagu-tzeko aukera izan zuen. «Negarmalkotan eskertu zion berealabari gure etxean izateko au-kera ematea», adierazi du Men-dizabalek.

Halako momentuetan senti-tzen denak, haurrengandik ja-sotako maitasunak eta ahalduten neurrian Bielorrusiakohaurrei laguntzen ari direla jaki-teak ematen dio indarra Mendi-zabali urtero haur bat ekartze-ko, eta erakundean lan egiteko.«Gu oso zortedunak gara jaiogaren lekuan jaio garelako».

Ezkerrean, Asun Menizabal etaNastya. Goian, Izaki erakundeakaurten Euskal Herrira ekarridituen haurrak. MIKEL ALBISU /GOIBERRI

«Hemen hilabeteeta erdi pasatahaurren osasunaikaragarrihobetzen da»

«Familiok eskerona eta maitasunajasotzen dituguhaurrengandik etafamiliengandik»

«Gu zortedunakgara jaio garenlekuan jaiogarelako, bainaberaiek ez»Asun MendizabalHarrerako familia

Page 8: Goiberri 155. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Zorionez, artxiboarenjarraipena eta etorkizunaziurtatuta daude»

Juan Joxe AgirreFraile beneditarra eta artxibozaina

Arkaitz Apalategi LazkaoUrtetan isilpean egindako lanabere ordaina eta aitortza jaso-tzen ari da azken urteotan. Izanere, Juan Joxe Agirrek benedita-rren artxiboan 40 urtez bainagehiagoz egindako lanak, sarieta omenaldi askotarako emandezake. Azkena, pasa den aste-buruan jaso du Agirrek: Euska-lerriaren Adiskideen Elkarteak,ohorezko adiskide izendatu du.

Zientziaren eta jakintzaren ar-loko Euskal Herriko elkarterikzaharrenetakoa da.Bai, zaharrena da, duela 250urte sortu zuten, Peñafloridakondea zen tartean. Garai har-tako intelektual asko biltzen zi-tuen, arlo guztietakoak. GeroEuropara eta Ameriketara erezabaldu zen. Baina gerra ga-raian hori dena moztu zen. Halaere, gero beraiek aro modernoa

deitzen zutena hasi zen, etaoraindik jarraitzen dute lanean. Halako historia duen elkartebatek horrelako aitortza bategitea berezia izango da ezta?Bai. Ekitaldia bera ere oso do-torea izan zen, solemnea. Pala-zioa ere okasiorako apaindutazegoen, balkoiak, banderak, ur-teurreneko inskripzioak... Erai-kin ederra da, bere kaperatxoadu, eta jardin ederrak. Elkarteko

lehendakariak hitz egin zuenaurrena, eta oso gorazarre han-dia egin zuen, elkartean zeinjende egon den, denak intelek-tual handiak. Neure burua izenhorien artean ikustea arraroaegiten zait. Ni nor naiz pertso-naia horien guztien ondoan?Zure urtetako lan isil hori saritunahiko zuten. Nik uste baloratu dutela 40 ur-tean egin dudan lan hori, batez

Page 9: Goiberri 155. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

ere historialariei eta ikerlarieibegira. Nik egin dudana da ma-teriala bildu eta horien eskurajarri. Joxemiel Barandiaranekesaten duen moduan, ‘herritikhartu duguna, herriari eman’.Filosofia horrekin lan egin dut,

eta hala esan nuen Azkoitiakoekitaldian ere. Egin nezakeengai bat hartu eta hura sakondu,beste askok egin duten bezala.Baina niri ez didate sari hau ho-rregatik eman, 44 edo 45 urtezegin dudan lanagatik baizik. Saria jasotzeko hitzaldian, eus-kal ondare bibliografiko eta do-kumentala biltzeko egindakolana izan zenuen hizpide.Ezinezkoa da dena hitzaldi ba-tean laburtzea, hainbeste kon-tu eta anekdota daude... Bainasaiatu nintzen batzuk sartzen.Eta gero batzuk esan zidaten,‘Juan Joxe, zentsuraz-eta esa-ten duzun hori bizi izan duguguk ere’. Beste era batera bainagarai ezberdinetan bizi izan dahori. Beti izan dira zentsura etadebekuak. Inkisizio garaitik ha-sita, XV-XVI. mendean, liburudebekatuak baziren, eta ins-pektoreak ibiltzen ziren liburu-

txibategi berria, izen bat har-tzea, sariak eta ezagutzak...Azkoitiako ekitaldian ere esannuen, hau ez dela nik bakarrikegindako lana. Orain jendegehiago ere ari da, baina nire-tzat garrantzitsuena da honekjarraipena izango duela. Zorio-nez atzetik fundazio bat dago,langile batzuk eta honen jarrai-pena eta etorkizuna ziurtatutadaude. Hori oso garrantzitsuaizan da artxiboarentzako, Laz-kaorako eta baita Goierrirakoere. Ze hemen politikoak aldatuegiten dira, batzuk joan etabesteak etortzen dira, bainaudaletxeetan bezala, teknika-riek lanean jarraitzen dute, etagurea, zentzu horretan, haienantzeko lana da. Aurten bost urte beteko ditu ar-txiboaren eraikin berriak. Zeinda urteotan egin duzuen lana?Orain arte bildutako materialguztia txukuntzen eta beharbezala gordetzen ari gara orain.Dugun material guztiaren in-bentario sakon bat egiten arigara, dokumentu bakoitzari fi-txa bat eginez, eta dokumen-tuak digitalizatuz. Batez erekartelekin hasi gara, eta nahikoaurreratuta gaude, 19 edo 20

tegietan, eta esaldiak tintazedo azidoz borratu, orri osoakkendu edo liburuak erre ere egi-ten ziren. Frankismo garaian,euskal apaiz batzuen argital-penak ere debekatu zituzten.Zuk zeuk ere bizi izan zenuendebeku horien eragina. Duela10 urte etorri zen Guardia Zibi-la Baltasar Garzon epailearenaginduz. Denbora pasa arrenahazten ez den egun horietakobat izango da, ezta?Hori ez da ahazten. Ni eguneroetortzen naiz 9:00etarako, sa-rreratik bueltan, eta etortzenzaizkit egun hartako irudiak.Beste jende asko iristen denbezala, handik sartu ziren bi gi-zon, eta Garzonen aginduz atxi-lotuta eta inkomunikatuta ne-goela esan zidaten. Ia ia bertangelditu nintzen, arnasa etendabezala. Gero sartu ziren denak,15 bat lagun, batzuk aurpegiaestalita, pasamontañasekin.Ez nekien polizia edo GuardiaZibila zen ere, kalez jantzitazeuden eta. Gerora jakin nuenhori. Erabili zuten kaxetako batjaso nuen, eskularruak, zintaketa hainbat papel zeuden ber-tan. Oroigarri moduan daukat. Babes zabala jaso zenuen or-duan herritarren eta erakunde-en aldetik. Zentzu horretan,gertakari haien harira hemengolana ezagutzera ere eman zen... Bai, gero atera nintzenerako al-derdi guztietako ordezkariakzeuden han, EAJkoak, HBkoak,EAkoak, LABekoak... denetarik.Harritu egin nintzen. EHUkohistoriadore talde bat ere etorrizen babesa ematera, gehienakere hemendik pasatakoak bai-tziren. Anekdota moduan kon-tatuko dizut, esan zidatela se-kulako barreak egin zituztela,Guardia Zibilei sumarioarenakta eskatu niela jakin zutene-an. ‘Baina zeini okurritzen zaiohori? Zuri bakarrik’ esaten zida-ten. Nik natural eskatu nien, as-korik pentsatu gabe. El Paísegunkariak oso ondo jaso zuen:‘Hor ikusten da artxibozainonaren eskua’ idatzi zuten.Haren ondoren etorri ziren ar-

mila eginda egongo dira dago-eneko. Arte aldetik garrantziadutenak ere bai; Nestor Baste-rretxearen erakusketa batera-ko sei kartel hemendik eramanzituzten. Batzuk esan izan di-date: ‘hauek salduz gero diruaegin liteke’; baina hau ez da di-ruarekin ordaintzen. Inbentarioaz gain, material

guztia digitalizatzen ari gara.Hasieran Donostiara eramateaproposatu ziguten, horretanadituak diren enpresa bati, bai-na hemendik atera, bidean era-man, puskatu edo hondatuegin direla... Azkenean makinakhona ekarri eta bertan egiteaerabaki genuen. Hori guztiaegindakoan, hemen bertakoordenagailuetan edonork kon-tsultatu ahal izango ditu. Zuk poliki-poliki eta zeure kasahasitako lanak beste maila bathartu du orain, beraz.Bai, maila handia gainera! Unehonetan erreferentziazko tokibihurtu gara artxibogintzan etaeuskal gaien inguruko bildume-tan. Eta Azkoitiako ekitaldianere hori aipatu zuten, erakutsidugula posible dela artxiboaketa bibliotekak egiteko bestesistema berri eta modernoago

bat, eta zentzu horretan, berri-tzaileak izan garela. Esan litekeni izan nintzela Euskal Herrianez ezik, Estatuan ere gauza ho-riei garrantzia ematen hasi zenlehena. Montserraten zabaldu zi-

tzaizkidan begiak, hango bi-bliotekan. Monje batek infer-nua izeneko gela batean zituengordeta debekatutako libu-ruak. Guk ere bagunen gure in-fernua hemen. Batikanoak de-bekatutako liburu bat genuen,eta gerora ere, baimen berezibat behar izaten zen hura ikus-teko. Kutsu modernista zuenguztia debekatu egiten zuten.Eta eskuetan harrapatuz gero,ipso facto eskomulgatzea ze-karren. Baina eskerrak ez ge-nien kasurik egin eta denak gor-de genituen. Orduan ezkutuangordetzen genituen, bainaorain altxorrak dira.

«Nirea izen handihorien arteanikustea arraroa da.Ni nor naiz bahorien ondoan?»

«Miaketan erabilizuten kaxetako batjaso egin nuen.Oroigarri moduandaukat gordeta»

«Esan izan didate:‘hauek salduz gerodirua egin liteke’.Baina hau ez dadiruz ordaintzen»

ARKAITZ APALATEGI

Page 10: Goiberri 155. zenbakia

10 GOIBERRIMOTZEAN

Ordiziatik Iruñera oinez joanda,Goierriko Mendizale Beteranoentaldeko hamazazpi kidek aurreskuadantzatu dute Iruñeko plazan.

Loinaz Agirre Duela 159 urte, 1856. urtean,Joxe Antonio Olano maisu dan-tzari zaldibiarraren gidaritza-pean, Zaldibiako dantzari taldebat, Zaldibiatik abiatu eta Ara-lar mendilerroa zeharkatuz, Iru-ñera (Nafarroa) oinez joan zenuztailaren 7an, San Ferminegunean, Gipuzkoako soka-dantza edo aurreskua dantza

egitera. Aurten, Nafarroako Euskal

Dantzarien Biltzarrak Jexux-mari Garate dantzari goierrita-rrari istoria hura berriz errepika-tzeko proposamena luzatu zioneta Goierriko Mendizale Bete-ranoek erronkari heldu zioten.

Era horretan, mendizaletasunaeta dantza uztartu dituztemendizale goierritarrek proiek-tu berrian. Iruñeko plazara iris-teko, ordea, dantza pausoakikastea eta 63 kilometro zituz-ten aurretik. Hiru hilabetean 15-17 mendizale Garaterekin aritudira dantza ikasten.

Zaldibiarrak egun bateanDantza pausoak ikasita, uztai-laren 5ean, 06:00etan pun-tuan ekin zioten mendi zehar-kaldiari.1856. urtean zaldibiarrek

egun bakar batean egin omenzuten herritik Iruñerako bidea,eta dantza egiteko garaian ez

Goierrikomendizaledantzariak

Goierritarren taldea San Fermin egunean Iruñeko udaletxeko plazan dantzan. CARLOS MEDIAVILLA

Page 11: Goiberri 155. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

omen zitzaien aurretik eginda-ko ahaleginaren nekerik suma-tzen. Idatzietan kontatzen de-nez, urte hartan gastuak esperobaino handiagoak izan zireneta, itxuraz, horregatik erabakizuen Olanok urte hartan Iruñe-ara oinez joatea.Oraindik ere, Aralarreko ma-

petan Dantzarien bidea izena-rekin azaltzen da Zaldibiako Iz-tuetaren etxetik hasi, Akapul-kotik gora Oiduira, Igaratzaraeta San Migelera iritsi, eta Irur-tzundik (Nafarroa) barrena Iru-ñera iristen den bidea. 2007anbeste zaldibiar talde batek ereegin zuen Dantzarien bidea.«Esan digutenez, 2007an zal-dibiar talde bat egun bateanjoan zen 11 ordutan, ZaldibiatikIruñera. Zortzi lagun iritsi omenziren eta Labriten egin zutendantza», dio Andoni Sarriegik.Goierriko mendizale betera-

noek lasaiago osatu dute ibilbi-dea, 2007an Irungo (Gipuzkoa)

Kemen dantza taldeak eginzuen tankeran: hiru egunetanegin dute zeharkaldia. Etxetikgertu zeudenez, egunero etxe-an lo eginez osatu dute zehar-kaldia. Lehenengo egunean, 36 kilo-

metro egin zituzten, OrdiziatikMadotzera (Nafarroa), Aralarzeharkatuta. 34 mendizalek

egin zuten lehenengo egunekoibilbidea. Eguerdiko 12:30erakoSan Migelen ziren mendizale-ak. Gehienek oinez egin zutenondoren Madotz (Nafarroa) ar-teko beherako bidea.Bigarren eguneko etapa la-

burxeagoa izan zen, 23 kilome-trokoa, Madoztik Berriozarrera(Nafarroa) artekoa. 35 mendi-

zalek egin zuten ibilaldia. Lehe-nengo etapan ibilitako batzukez ziren bigarren etapan ibili,baina beste batzuk gehitu zi-ren.

Ekitaldi arrakastatsuaHirugarren eta azken egunean,Iruñeko udaletxeko plazara ar-teko kaleko hiruzpalau kilome-troak ere oinez egin zituzten.Arrotxapean mendizaleakdantzariz jantzi ziren: alkando-ra zuriz, mahoizko prakaz, etatxapel, espartin eta gerriko bel-tzez; emakumezkoak gona lu-zez. Atzeskua eta aurreskua, bipuntako dantzari izan ziren: Mi-kel Sarriegi eta Mikel Apaolazabeasaindarrak. Ekitaldi arrakastatsua izan

zen asteartean mendizale-dantzariek eskaini zutena. SanFermin eguneko prozesioarenaurretik, jendearen harridurapiztu zuten behintzat. Guztiakpozik, beraz.

Lehenengo etapan, San Migelen ateratarako argazkia. GMB

Page 12: Goiberri 155. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

«Txistulariontzat ereAntioko baselizan sartzekoune hori zirraragarria da»

Miriam Luki ZumarragaZumarragako jaien baitan,Santa Ixabel egunean, Antxi-ñako Ama txistulari taldekotxistulari gazteena izan zenMaialen Zubizarreta (Zumarra-ga, 1991).Noiz hasi zinen txistulari talde-an?13 bat urte nituenean. Amak ge-riatrikoan lan egiten zuen etamusika eskolako ikasleak joa-ten ziren jotzea; ni beti joaten

nintzen ikustera. Igandeko txis-tulari kalejirek ere beti eman zi-daten atentzioa. Beste musikatresna batek ere ez ninduenerakarri eta horren guztiarenbatuketak eraman ninduentxistura.Txistularientzat egun bereziada Antioko Santa Ixabel erro-meriakoa. Nola bizi duzu zuk?Bezperan arropak prest uztenditut eta goiz joaten naiz lotara. Zure adineko asko eta asko fes-tatan murgilduko dira...Bai, hala da. Guk salbea jotzendugu Santa Ixabel bezperaneta Antxiñako Ama txistulari

taldeko kideok elkarrekin afal-tzen dugu. Afaldu ondorenetxeratzen gara Antiorako in-darrez egoteko. Goizean goiz ekiten diozue egu-nari.Gosaltzeko hitzordua egitendugu eta 09:15eak inguru Eus-kadi plazara joaten gara. Handantzariekin elkartu eta Eitza-gatik Antiora igotzen gara.Txistulariek ere modu berezianbizi al duzue Antiokoa?Bai, Antiora iritsi eta ermitarasartzen garen une hori oso zi-rraragarria da guretzat ere.Aurten neskek ere egin dute ez-pata dantza, zer deritzozu?Lehenago edo beranduago iri-tsiko zelakoan nago.Harreman estua al duzue dan-tzariekin?Bai, ezpata dantzaren entse-guak elkarrekin egiten ditugu.Guk txistua jo eta beraiek dan-tza egiten dute. Antioko egune-koa aurretik prestatzen dugu.Abuztuaren 15eko ezpata dan-tza ere elkarrekin egiten dugu.Abuztuaren 15ean zuk ere jokoal duzu?Bai, hemen egongo naiz eta tal-deko kideekin batera joko dutplazan eta parrokian. Ikasten ari al zara?Haur hezkuntza eta heziketaberezia ikasketak amaitu berriditut.

Antxiñako Ama taldeko kidea, urteetanjo du Maialen Zubizarretak txistuaZumarragako Antion uztailaren 2an.

«Neskei ezpatadantza egitekounea lehenago edoberanduagoiritsiko zitzaien»

MIRIAM LUKI

Babeslea

Page 13: Goiberri 155. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Miriam Luki UrretxuMaiatzeko azkeneko astean le-henengo otarreak banatu zi-tuen Ander Kerejetak (Urretxu,1984) Areizaga-Kalebarrenplazan. Kontsumo taldea sortudu, bigarrena Urretxun eta Zu-marragan. Badira hiru bat urteGorka Sasieta itsasoarrak ota-rreak banatzen dituela bi he-rriotako bezeroen artean.Orain, Kerejetak beste kontsu-mo talde bat sortu du.Maiatzeko azken aste harta-

tik astelehenero banatu dituotarreak. Aurretik baserri lanetan arituaal zinen?Baserri mundua betidanik eza-gutu dut, baina baserriko lanakez. Ni kalekumea naiz. Garai ba-tean, Gaztelekuko kide batzue-kin baratze bat okupatu ge-

nuen Etxeberrira doan bidego-rriaren ondoan, baina ezninduen horrek harrapatu.Zerk harrapatu zintuen?Une jakin batean, bidegurutzebatera iritsi nintzenaren senti-pena izan nuen. Zertan lan eginnahi dut? Lana egin beharrabaitago, zoritxarrez. Asebetekoninduen zer edo zer egin nahinuen. Tabernan edo tailerreanaritua nintzen eta ez nindutenasebete. Entzun nuen GorkaSasietak kontsumo taldeamartxan jarri nahi zuela etaegun horretan bertan erabaki

bat hartu nuelakoan nago. Ha-malau hilabeteko bidaia bategin aurretik izan zen. Ondoren,Latinoamerikatik bueltan, Sa-sietarengana jo nuen. Berekin ikasi al zenuen?Bai. Sei edo zazpi hilabete ingu-ru egin nituen berekin lanean,ikasten. Gero, nire kasa hasinintzen Gabiriako Zantagoitibaserrian. Zein izan zen hasierako lanikhandiena?

Etxekoak konbentzitzea. Base-rrian lan egin duenak bizimo-dua baserritik ateratzea ezinez-koa dela uste du. Nik argi esannien senideei saiatu behar nin-tzela. Nondik hasi zinen?Sail txiki batean probatzen hasinintzen. Salto handiena negu-tegiarekin eman nuen, aurrekoabenduan jarri nuen. Nire kasaegiten saiatu naiz eta lan gehia-go eman dit, baina merkeago

ere egin dut. Gorka Sasietak la-gundu zidan eta auzolan batere antolatu nuen lagunekin.Poliki-poliki lur gehiagora za-baldu nuen ortua eta orain gu-txi martxan jarri dut kontsumotaldea. Asko daukat oraindikikasteko, momentuz autoesko-latik atera berritan bezala, niere L-arekin noa.Erraz aurkitu al dituzu kontsu-mitzaileak?Sasietaren kontsumo taldeamartxan egoteak bidea ireki dit.Jende askok kontsumo taldeenberri zeukan. Nik ere, aurretik,otarren bat edo beste banatunuen etxez etxe. Bilera bat dei-tu nuen eta abiatu ginen. Jen-deak horrelakoetan parte har-tzeko gogoa daukala sumatudut. Zumarragako jaietan, txos-netan, Euskal Herriko produk-tuak baino ez dira eskaini.Esango nuke gero eta gehiagoarduratzen gaituela kontsumi-tzen duguna zer den eta nondikdatorren jakiteak. Zer zegoen zuk banatutako az-ken saskian?Letxugak, indarrean datozorain. Lehenengo kalabazinakere badatoz. Negutegian lekakatera dira eta kanpokoak ere

badatoz. Tipulinak, udaberrikoaza, azken ilarrak, piperrak az-kar egongo dira, erremolatxa...Uda oso oparoa da.Otarra banatzea baino gehiagobada taldea, ezta?Taldekideen artean izena jarridiote taldeari. Baserrira bisitaegin dugu eta halako gehiagoantolatzeko asmoa daukat.Errezetak ere igo daitezke In-terneteko txokora. Nik uste dutjendea astelehenetan osogustura etortzen dela otarrahartzera. Hasi baino ez garaegin.

Ander Kerejeta Gabiriako baratzetik etorri berritan. MIRIAM LUKI

Ander KerejetaOrtuKontuk kontsumo taldearen ekoizlea

«Kontsumo taldeetan parte hartzekogogoa sumatu dut jendearengan»

Page 14: Goiberri 155. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Donostiako arkitektoaMigel Imaz ataundarra XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierakoDonostiaren garapen urbanistikoaren aita izan zen. Berak egin zituenDonostiako eraikin garrantzitsu asko.

Loinaz Agirre AtaunMigel Imaz Apalategi AtaungoArrondo auzoko Estrada berrietxean jaio zen 1873an. Dozenabat urterekin, herriko harrobibatean hasi zen hargin lanbi-dea ikasten, eta 1890ean Do-nostiara joan zen lanera. Arteeta Lanbide Eskolan aljebra,matematikak eta marrazketaikasketak egin zituen lanean arizen bitartean. 1890-1891 ikas-turtean, berriz, Industria etaEraikuntza Arteetako saileanhasi zen ikasten. Arte eta Lanbi-de eskolan hiru ikasturte igaroondoren, arduradun jarri zuten.1864an Donostian harresiak

bota ondoren, hiria zabaltzeneta hazten ari zen Amara, Groseta Antiguo aldera. Donostiamodernoaren garapenean langarrantzitsua egin zuen Ima-zek. 1900 eta 1905 artean, Mi-guel Imaz y Sociedad elkarteasortu zuen bere lanbide berdi-neko lagun batzuekin. Donos-tiako Udalaren enkarguz egin-dako lehen lana San Bartolo-meko muinoaren ebaketa izanzen, 1908-1915 artean. Gaine-

rako lanak errenkadan etorri zi-ren. Kursaal kasinoaren inau-gurazioaren ondoren gauzakokertzen hasi zitzaizkion Imazi.Krisialdi ekonomiko larria piztuzen Espainian eta Europan.Ekonomia krisiari jokoaren de-bekua ere gehitu zitzaion. Donostiarren esker onaren

adierazgarri, Grosen, ataunda-rraren izeneko kalea dago.1925eko ekainaren 6an hil

zen Urnietan (Gipuzkoa), tre-nak harrapatuta.

Zurriolako zubia eraikitzekolanak 1918an. MIGEL IMAZ

APALATEGI LIBURUTIK

Donostian Imazek egindako lanak San bartolome. 1908-1915. Amara berri alderaEaso kalea luzatzeko San Bartolo-meko muinaren ebaketa lanakegin zituen.pasealeku berria. 1916-1919. Urgull mendiaren ma-galean Pasealeku berria egitekolanetan parte hartu zuen Imazenelkarteak, pasealekua babestekohorma egin zuten.Maria cristina hotela etavictoria eugenia antzokia. 1910-1912. Europako hiri turistikogarrantzitsuenen pare jartzeko,luxuzko hotela eta antzokia eraikizituen.

Justizia jauregia. 1909. Hormigoi armatua ez zenasko erabiltzen inguruan bainaImazek bere abantailak ezagutzenzituen. Hormigoi armatuzko zo-ruak egin zituen justizia jauregian.Zurriolako zubia. 1918-1921. Groseko zabalduranparte hartu zuen: Urumea ibaiarenbideratze lanak egiteaz gain, Zu-rriolako zubia ere egin zuen. Kursaal kasinoa. 1916-1922. Kursaal kasinoareneraikuntzak dotorezia edo ukituberezia eman zion Grosi. Lursailenprezioa ere ia bikoiztu egin zenondorioz.

Page 15: Goiberri 155. zenbakia

GOIBERRI 15INTERNET

saretikgoierri.hitza.eus

Ehunmiliak, G2H eta Marimu-rumendi lasterketak gertutikjarraituko ditu Goierriko Hitzakostiraletik igandera bitartean,hiru probek irauten duten bitar-tean; goierri.hitza.eusatari digi-talaren bidez, Ehunmiliak, G2Hnahiz Marimurumendi probenjarraipen berezia egingo du. Dagoeneko goiberri.eus atari

digitalean ikusgai daude pro-boren aurkezpen ekitaldia, hiruprobetan parte hartuko dute-netako korrikalariei elkarrizke-tak nahiz beste hainbat kontu:probei buruzko informazioa,autobusen ordutegiak, ma-pak... Era berean, ostiraletikigandera proba bakoitzaren ir-

teera -helmugan, nahiz ibilbi-

deko hainbat puntu esangura-tsutan izango da, berri guztiakgertutik emateko. Unean unekoinformazioa, argazkiak nahizbideoak jasoko ditu. Jarraipen berezia egingo da

gainera, sare sozialen bidez.

GOIERRIKO HITZAk Facebook eta

Ehunmiliaken proben jarraipenberezia, ‘goierri,hitza.eus’ atarian

Sarean

Etxearenapainketarakogida, sareanGoiberri aldizkariarekin bate-ra ekainean paperean argita-ratu zen Dekorazio gida ikus-gai dago dagoenekogoierri.hitza.eusatarian.

Twitter kontuen bidez lekuanlekuko xehetasunak emangoditu. Proben jarraipenerakoerabiliko diren traolak ondoko-ak izango dira: #ehm15, #g2h15eta #mm15. Ikusleek edukiakigo nahi izanez gero aipatu@GoierriHitza!

Page 16: Goiberri 155. zenbakia