goiberri 154. zenbakia

16
Europako talderen batean arrakasta edukitzea da orain Aiestaranen helburua. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 154 zenbakia. 2015eko uztailaren 3a Pako Aiestaran Futbol entrenatzailea «Futbolaz nuen ikuspuntua bultzatzeko nire bidea egin behar nuen» 6-7 Agustin San Martin 3 Iritzia 4-5 Euskara ikastera, baserrira 8-9 Amaia Lopez de Sosoaga 10-11 Hodei Mendizabal 12 Irakatsiz ikasteko saioak 13 Garai batean 14

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

236 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Pako Aiestaren futbol entrenatzaiela eta prestatzaiel fisikoa

TRANSCRIPT

Europako talderen batean arrakasta edukitzea da orain Aiestaranen helburua. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI

154 zenbakia. 2015eko uztailaren 3a

PakoAiestaranFutbol entrenatzailea

«Futbolaznuenikuspuntuabultzatzekonire bidea eginbehar nuen»6-7

Agustin San Martin 3 Iritzia 4-5Euskara ikastera, baserrira 8-9Amaia Lopez de Sosoaga 10-11Hodei Mendizabal 12 Irakatsizikasteko saioak 13 Garai batean 14

GOIBERRI 03KATE MOTZEAN

«Legazpiko alkate izango banintz,herria dantzan jarriko nuke»

Agustin S. Martin ‘Txamar’Tabernaria

Maialen Igartua LegazpiLegazpiko Karibe Zaharra ta-bernan 31 urte daramatzaAgustin San Martin Txamar-ek,barraren atzealdean. Dagoene-ko ezaguna da herritar guztienartean.Zer duzu nahiago, barra atzeanala aurrean egotea?Bietan.Noiz izaten da giro hobea taber-nan, egunez ala gauez?Gauez.Zein da jendeak gehien eska-tzen duen edaria?Garagardoa.Eta zuk eskatzen duzuna?

Ardoa.Tabernan bizitako data gogoan-garri bat.Obra egiteko itxi genuenekoa.Zaletasun bat.Txakurrarekin mendira joatea.Musika talde bat.Hertzainak.Abesti bat.Gure bazterrak, Mikel Laboare-na.Liburu bat.Orain irakurtzen ari naizena:Lucio Urtubiaren La revoluciónpor el tejado.Pelikula bat.La lengua de las mariposas.

Janari bat.Angulak.Amets bat.Hegan egitea.Oporretarako leku bat.Autokarabanarekin Euskal He-rrian zehar bidaiatzea gustukodut.Jaso duzun oparirik bereziena.Lehenengo bizikleta. BH batzen.Gorroto duzuna.Hipokresia.Legazpiko alkate bazina.Herria dantzan jarriko nuke.Legazpin biziko ez bazina.Akabo.

«Txakurrarekinbatera mendirajoatea da nirezaletasunhandienetakoa»

MAIALEN IGARTUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

04 GOIBERRIIRITZIA

Nekane GonzalezItzultzailea

Ekaina, hilabeteapaina

«Egunerokoerronkatxikiakbadaudelaeta beteegin behardirela ikusieta ikasidugu»

Edukiontzi ur-dinera botaberri dugu le-tra larrizEKAINA jar-

tzen zuen egutegi orria. Joanzaigu. Adio! Oso gustukoa dutekaina. Urtearen ekuatorea,udaren hasiera, eguraldi ona-ren etorrera, egun luzeagoak,haurren oporraldi amaigabeenabiaburua, jende gehiago kale-an eta terrazetan eserita, etaoro har neguko egun beltzetanbaino umore hobea hego hai-zeak mugiarazitako uhinetan.Gorriz jantzitako hilabetea delairuditzen zait: dotorea, galaia,kapela eta guzti, eguzkiak aur-pegia erre ez dakion. Eta ezpentsa! Ez dut hilabete hau go-ratzen soil-soilik urtero ekaine-an betetzen itudalako urteak!Ekainean egiten da Legazpin

Oilar Jokoa, tradizio handikoagurean. XVIII. eta XIX. mendee-tan hain hedatua zen joko horidagoeneko desagertu da herri-ko plazetatik, eta Legazpi duguohitura horri eutsi dion herri ba-karretakoa. Xabier Ortiz de Lu-zuriaga BTT Mendi Ibilaldia ere

ekainean egiten da, eta baitaetxeko txikien ikasturte amaie-rako jaialdia ere. Legazpi HiriaArgazkilari Lehiaketaren saribanaketa eta argazki irabazle-en erakusketa ere ekainekoosagaiak dira.Gure Hegialde Potxolak urte-

ko seigarren hilabetean ospa-tzen ditu bere jaiak. Auzokideekilusio bereziz eta ahalegin han-diarekin antolatzen dituztenfesta ederrak dira, azken urteo-tan petardo zaratatsuz zipriz-tindutakoak. Ekainean egitendira, halaber, Armen Alardeaeta San Joan sua; udako solsti-zioaren hasiera iragartzen duengau magikoa, magikorik bada.Atzean utzi nahi diren guztiaksugarretan erretzeko urtekoaukera «ofizial» bakarra. Eta

sanjoanak ospatzen dituzteTelleriarten, Arrizabala Auzo El-karteak antolatuta; horiek ereekainean. Gainera, gorriz jantzi-tako hilabete honetan, kontzer-tuak izaten dira Doinua MusikaEskolako ikasleen eta Alaitasu-na Errondailaren eskutik. Izanere, ederrak dira, berez, gure he-rria zein herritarrak, eta are ede-

rragoak sasoi jakin batzuetan.Alabaina, guretik etxekonera

igarotzen gara ekainari aguresandakoan, Zumarragan San-ta Ixabelak ospatzen baitituz-te. Atzo zuten egun nagusia,hain zuzen. Ongi pasa festakzumarragarrok, eta baita "ni eznaiz hemengoa, baina..." esa-nez inguruan ibiltzen zaretenurretxuarrok ere! Zorionak, ha-laber, Ixabel guztiei! Bereziki,nire ama maiteari!Baina ekaina dugu gaur hiz-

pide. Aurtengoan, gainera, Le-gazpi herritik Euskal Herriraegin dugu jauzi, eta gorriz jan-tzitako ekainak kolore guztieta-ko oihalak jantzi ditu soinean,era guztietako pentsamoldeeketa jendeak txera handiz josita-ko oihalak. Gure hiriburuetakofutbol zelaietako ia eserlekuguztiak itxaropenez bete ditu-gu. Egunetik egunerako erron-ka txikiak egon badaudela etabete egin behar direla ikusi etaikasi dugu. Eta ikusi eta ikasi be-zalaxe, adierazi eta zabaldu, lauhaizeetara. Herri libre bat gara,herri libre izan nahi dugulako.Bagara nor, eta badugu zer egi-na. Eskutik helduta ari gara bi-dea egiten; pausoz pauso,orratz puntadaz orratz punta-da, baina guztiok norabide be-rean. Izan ere, herri bat gara, era-

bakitzeko eskubidea dugu etairitsi da herritarron garaia. Joanzaigu ekaina, baina ez itxarope-na. GURE ESKU DAGO!

E

GOIBERRI 05IRITZIA

Askotan komentatu izan dugu hemen argitaratutakoa egunbatzu lehenago idazten dugunez batzuetan bere denboratikat eta atzeratuta ere gelditu izaten dela, ezta Tere? Ba horixegertatzen zait gaur. Izan ere Zumarragako festen lehen txanpahasi berri da ekaineko azken asteburuarekin, baina hau argitara-tzerako festen egun handia, Santa Isabel, alegia, historia izangoda jada. Eta honekin Zumarragako ezpata dantza lehen aldiz nes-kek ere dantzatu izana. Iritziak gora, iritziak behera, eta dagoene-ko entzun ditut kontrajarri batzuk, hau ez da tesi bat egiteko tokia,baina, uste dut esan dezakedala gustatu zaizkidala Irrintzi dantzataldeak emandako azalpenak. Ni haiekin eta haiek hartutako era-

bakiarekin bat nator, eta egon daiteke inor ez datorrenik, baina sa-konetan sartu gabe, gaiaren inguruko azalpenak normaltasunez,heldutasunez eta naturaltasunez eman izana modu egokia irudi-tu zait. Aurten albiste izan da festen prologoan, eta pentsatzendut egunean ere hala izango dela, baina aurrerantzean horrelako-

Badaude, zorionez, aurrekariak Idoia, eta zuk zure herrikojaiak aipatu dituzun bezala, nik nere herrikoak ekarriko ditutgogora. Izan ere, Legazpiko aurtengo Santikutz jaietan ezpatadantza mistoa dantzatu baitzen, eta gure dantza horren unerikhunkigarriena eta ikusgarriena, hau da, ezpata gainean dantzariaaltxatzen denekoa, emakume batek protagonizatu zuen. Txalo za-parrada jaso zuen emakume hark eta berarekin batera ezpata-dantza egin zuten gainerako emakume eta gizonezkoek. Duelaurte batzuk, ordea, kritika gehiago jaso zuen dantza taldeak ezpatadantza emakumeek soilik egin zutenean. Baina oraingoan ez, nor-maltasuna izan zen nagusi. Eta nere ustetan, iritzi hau Santa Isabeleguna igaro eta gero kaleratuko dela kontuan hartuta, gauzak era-bat normal joango dira Antion ere egun horretan, eta dantzari guz-tiek, emakume zein gizon, ikusleen txalo zaparrada jasoko dute,txistulariek, hauek ere gizon eta emakume, jasoko dutenaren pa-rekoa. Beraz, har ditzagun horrelako gauzak normaltasunez, eta

zentratu gaitezen arazo edo kontu larriagotan. Dantzariak alde ba-tera utzi eta protesta dezagun gizonezkoen eta emakumezkoensoldaten artean dagoen aldearen aurrean, adibidez. Horrek baimerezi duela gure denbora.

bateta

bat

Asteko irudia

Idoia Luzuriaga

Tere Madinabeitia

Josu Maroto

Euskaraikasten«Goierriko familietaraeuskera ikastera datozenekinniri Kutxidazu bidea Ixabeletorri zait gogora».

ak normalizatuko ditugula uste dut. Izan ere, Santa Isabeletan, ur-tero bezala dantzariek egingo dute Ezpatadantza, txistulariekinbat eta Antiguako Amaren begiradapean. Hori bai, ez dakit eguzkiedo euripean, baina hori, beste kontu bat da!

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Nire azken helburuaEuropako talde bateanarrakasta edukitzea da»

Pako AiestaranFutbol entrenatzailea

MIKEL ALBISU

Loinaz Agirre BeasainJoan zen abuztuan, eskuarteanproiekturik ez izatetik, astebe-tean, bost futbol talderen es-kaintza izatera pasa zen PakoAiestaran (Beasain, 1963) fut-

bol entrenatzailea: Mexikokohirurena, eta AEBetako eta Is-raelgo beste birena. Bakoitza-ren alde onak eta txarrak azter-tu, eta Israelgo Tel AvivekoMaccabira joatea erabaki zuen.

Arrakastatsua izan zen eraba-kia, Israelgo Liga eta beste bikopa titulu irabazi baitituzte.Zeren arabera aukeratu zenuenIsraelera joatea?Lehenengoz, lan egiteko mo-

dua baloratu nuen. Nik emai-tzak prozesuan sendotzen di-tut. Niretzako garrantzitsuenaez da zer lortu nahi duzun, nolalortu nahi duzun baizik. Macca-bi taldearen nagusiak ere, pro-

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

zesuan sinesten du. Gainera,futbolaz gain, beste helburubatzuk ere bazituen: berak esa-ten zidan Israelgo gizarteariazaldu nahi ziola, lan gogorra-ren eta prozesuaren bidezemaitzak lor zitezkeela, etamugak puskatzeko aukera ba-zegoela. Israelen eta Palestinaren arte-ko gatazka giroak ez zintuenatzeratu? Ez, egia esan ez. Hemen biziizanda ohituta gaude gatazkanbizi izatera. Gainera, zorte onaeduki nuen, iritsi nintzen egune-an bakea sinatu zuten eta.Handik aurrera, nahiko errazaizan zen.Nola bizi dute futbola Israelen?Leku gehienetan bezala, pasiohandiz. Asko jarraitzen dute tal-dea. Kanpoko partidetara erejoaten dira lurralde nahiko txi-kia da eta; bidaiarik luzeena biordu eta erdikoa da. Hurrengo denboraldian bertanjarraituko duzu?Ez, bukatu dut. Alde onak etatxarrak aztertuz, eta han ezergehiago ezin dudanez lortu,beste bide bat irekitzea erabakidut. Zerbait aurreratu dezakezu?Momentuz ez dago ezer garbi-rik. Aukerak izan nituen Mexiko-ra itzultzeko, baina bide bathasi nuen eta orain berriz Mexi-kora joatea bidetik ateratzeada. Nire azken helburua Europamailako talde batean arrakastaedukitzea da. Horretarako, he-men edo inguruan jarraitu be-har dut.Hemen esaten duzunean, Eus-kal Herrian diozu?Ez, hemen esaten dudaneanEuropan esaten dut. Iazkoabuztuan bost eskaintza bate-ra izan nituen bezala, une hone-tan ez daukat bakar bat. Mo-mentuz, itxoin egingo dut.Realean leku bat izan zenuen,2008an, kirol zuzendari pos-tuan.Bai. Agian ez zen nire ametse-tako postua, ni ez bainaiz bule-goko pertsona, zelaikoa baizik.Momentu hartan, kirol zuzen-

mendu hobea lortuko dela. Bai-na hori ez da gertatzen; ez dagojokalariak hobetzen dituenhainbeste entrenatzaile. Or-duan jokalari hobeak fitxatzendituzte. Baina gu, entrenatzai-leok, zertarako gaude? Errendi-mendu hobea lortzeko bide batfitxaketa onak egitea da, bainadauden jokalariak ere hobetubeharko dira, ezta?Joan zaren lekuetan arrakastalortu duzu. Beti gertatu zait, eta entrena-tzaile laguntzaile nengoeneanere bai. Beti oso ondo baloratudute nire lana. Mexikon eta Is-raelen egon naizen denboran,zenbait jokalarik eskerrakeman dizkidate, zenbat hobetuduten eta ikasi duten onartuz.Konturatzen zara jokalariak ho-betu daitezkeela. Jokalariakbaloratuta sentitzea da lehe-nengo pausoa. Emozioak uler-tzea eta emozioekin lan egiteaoso garrantzitsua da, azkeneanpertsonekin lan egiten dugueta. Futbola lehenengo da, bai-na familiako egoera orekatuaizan behar da. Arazoren bat

dari postua, futbolean gauzakaldatzeko aukera bezala ikusinuen. Futbolean gauzak zeharodesberdin egin eta arrakastaizan daitekeela erakutsi nahinuen. Baina ez zen ondo atera;ustez nire aldekoak zirenek ereez ninduten babestu eta utziegin nuen. Pena izan zen, auke-ra polita zen, baina nork daki,etorkizunean agian izango dutberriz itzultzeko aukera.Berriz itzultzekotan, entrena-tzaile bezala itzuliko zinateke?Hori da. Beasain eta Tolosa futbol talde-ak entrenatu ondoren, urte as-koan Rafa Benitez, Unai Emeryeta Quique Sanchez Flores en-trenatzaileen laguntzaile arituzinen. Noiz eta zergatik erabakizenuen entrenatzaile bideariheltzea?Momentu batean nik nire pen-tsaera azaltzeko beharra neu-kala sentitu nuen. Nik futbolaznuen ikuspuntua bultzatzekonire bidea egin behar nuen.Bestela, askotan iruditzen zai-zu beste baten ametsa bizitzenari zarela.Zein da zure pentsaera futbola-ri buruz? Zein da zure lan egite-ko modua?Lehenengoz, prozesuetan sen-dotzen ditut emaitzak, lan egi-teko moduan. Joko estilo garbieta finkatu bat eduki behar da.Horrekin batera, metodologiaaproposa eduki behar da joka-lariei hori guztia azaltzeko. Bes-tetik, errendimendua taldearenondorioa bezala hartu beharda. Baina emaitza jokalarien fi-txaketekin lotzen jarraitzendugu. Merkatuan ez badago jo-kalari bat ondoen egokitzendena, zergatik fitxatu beharda? Askotan fitxatzen diren jo-kalarien artean ez dago desber-dintasun nabarmenik. Fitxaketak aipatu dituzunez,Realari hori gertatu zaio?Realari eta talde gehienei. Lanasko dago egiteko. Baina lehe-nengo, dauzkagun jokalariakhobetu behar ditugu. Jokala-riak hobetzen badituzu ziurnago, hurrengo urtean errendi-

baldin badago ezinezkoa da la-nean kontzentratzea. Izen handiko entrenatzaileekinaritu zara lanean. Bakoitzaren-gandik zer ikasi duzu?Pertsona guztietatik ikasten daeta azkenean zure bidea edometodologia finkatzen joatenzara.Hainbat Ligatan aritu zara la-nean: Espainia, Mexiko, Portu-gal, Israel, Ingalaterra, ArabiarEmirerri Batuan... Zein Ligaduzu gogokoena?Lana egiteko, Ingalaterrakoa.Batez ere, taldeen eta klubenegitura oso sendoa delako. Bi-tartekoak ere sendoak dira oso.Sentitu arazten dizuten gertu-tasuna ez da beste inon senti-tzen. Beti gogoratzen naiz, Va-lentziatik Liverpoolera joan gi-nenean, bigarren eguneankalean zale batek eskua emaneta eskerrik asko eman zidala.Hasieratik sentitu arazten zai-tuzte familiako bat bezala. Za-leek babes handia ematendute momentu txarretan zeinonetan. Hemen badakiguemaitzak onak ez direnean, za-leek bizkarra ematen diela tal-deei. Hori Ingalaterran ezinez-koa da; alderantziz, taldea mo-mentu txarretan dagoeneantaldea gehiago babesten dute.Nahiz eta partida galdu, jokala-rien ahalegina eta profesional-tasuna ikusten badute, txalokauzten dute zelaia. Sentimenduhori ez dago beste inon.Gorka Elustondo beasaindarratxistuz hartu izan dute Anoe-tan.Hori esan didate bai. Baina horionartezina da, errespetu faltahandia da. Batez ere, bertakojokalari bat izanda. Horrekadierazten du nolakoak garen.Kanpotik etortzen den edozein,hobea dela uste dugu, baina le-henengo bertakoak babestubehar dira.Euskal Herrira itzultzeko espe-rantzarik baduzu?Etxean zailagoa izaten da beti.Etxekoarengan sinestea izatenda zailena. Agian egunen bate-an gertatuko da.

«Momentu batean,nik nire pentsaeraazaltzeko beharraneukala sentitunuen»

«Etxekoarengansinestea izaten dazailena. Agianegunen bateangertatuko da»

«ElustondoriAnoetan txistuegitea errespetufalta handia da,onartezina da»

08 GOIBERRIERREPORTAJEA

Ikasturtean zehar euskara eskolezgain familietan egonaldiak egitekoaukera dute Maizpideko ikasleek.

Arkaitz Apalategi Euskara ikastera baserrira joa-ten zen hiriburuko ikasle batenabenturak jaso zituen JoxeanSagastizabalek, Kutxidazu bi-dea, Ixabel liburu ezagunean.Umorez eta istorio bitxiz osatu-tako kontakizuna bada ere,asko du errealitatetik. Hogei ur-tetik gora ditu lan horrek, bainaegun, oraindik ere badira eus-kara ikasi edo hobetzeko as-moz baserrira etortzen direnak.Maizpide euskaltegiaren bidez,Lazkaoko eta Ataungo hainbatfamiliatan egiten dituzte ego-naldiak, ikasturtean zehar eus-kara ikasle ugarik.Jon Urdangarin Maizpideko

zuzendariak azaldu duenez,ikasleentzat euskara ikasteko«beste aukera bat» da. Izan

ere, Maizpiden barnetegianbertan egoten dira ikasleak,baina familietan egonda,«euskara batuaz gain, bestehizkera bat eta ohiturak ezagu-tzeko aukera» ematen dieteikasleei. Zentzu horretan, bi es-kaintzak elkarren osagarri dire-la uste du Urdangarinek, esko-letakoaz gain, ahozkotasunaeta kaleko euskara naturala erelantzen dituztelako. Euskara ikaslea «egoera na-

tural batean eta euskaltegitikkanpo ere euskara erabiltzerabultzatzea» da egitasmo ho-nen helburua. Maizpide euskal-tegiaren bidez, 40 urtez bainagehiagoz hartu izan dituzteeuskara ikasleak Lazkaoko etainguruko herrietako hainbat fa-miliatan. Izan ere, 1974an hasi

Euskaraikastera,baserrira

Urtean zehar euskara ikasleak etxean hartzen dituzten baserrietako bat da Ataungo Aldarreta. ARKAITZ APALATEGI

GOIBERRI 09ERREPORTAJEA

ziren Lazkaon Udako EuskaraIkastaroak antolatzen; lehenurte haietan, uda osoa bertakofamilietan pasatzen zuten ikas-leek.

Sistema honen bidez, «eus-kara goxoa, egunerokoa» ikas-teko aukera dute ikasleek.«Konbentzituta gaude egune-roko harremanak euskaraz iza-tea, eguneroko eginkizunak,txikienak izanda ere, euskarazegitea dela euskararen jabemodu eraginkorrean egiteko bi-dea».Hala, Lazkao eta Goierrieremu euskalduna izanda,«bertako familia euskaldunekhizkuntza eredu ezin hobea»eskaintzen diote ikasleari.

Esperientzia politaEuskara ikasleak etxean har-tzen dozena bat urte darama-tzate Ataungo Aldarreta base-rrian. Bertako Maite Lardizaba-lek dio esperientzia polita dela.«Jende ona etortzen zaigu etaorain arte gustura egon garadenekin». Etxean denetarikojendea hartu izan dute, baina«aurten denak ingurukoak»etorri direla dio, «Gasteiz, Iru-ñea, Miranda de Ebro, Zango-tza...». Baina urrutiagoko jen-

dea ere hartu izan dute; iaz adi-bidez, AEBtatik, Californiatiketorritako ikasle bat izan zutenetxean. Ikasleak beraiek ere«gustura» egoten direla azaldudu; asko harrituta gelditzen diralekuarekin eta paisaiekin, etahango lasaitasuna aipatzendute gehienek. Gainera, «Maiz-piden jende asko egoten delaeta askok toki lasaiago bat» bi-latzen dutela dio.

Lazkaoko Kontxi Sukiak«oso esperientzia polita» deladio. Lazkaoko etxean ikasleakhartzen «urte asko» darama-tzatela azaldu du, «egonaldiakegiten hasi zirenetik, hamabostbat urte edo». Orain arte «osojende jatorra eta sanoa» tokatuizan zaiola dio. Ikasturtean ze-har hartzen du jendea etxean.«Batzuk ikasturte osorakoetortzen dira, beste batzuk hi-labeterako, euskara maila

mantentzeko». Aurten Nafa-rroatik, Burgosetik eta Katalu-niatik etorritako jendea izan du.

Familien beharreanGaur egun, hala eskatzen dutenikasleek, ikasturtean zehar iza-ten dute bertako familietan

egonaldiak egiteko aukera.Hartara, eguneroko eskolekinkonbinatzen dute etxeetakoesperientzia. Jon Urdangarinekazaldu duenez, «etxeetan go-saldu eta afaldu egiten dute;goizean eskoletara etortzendira, eta gero Maizpiden bertanbazkaltzen dute».

Egonaldi hauek egiteko es-kaerak urtez urte aldatzen ba-dira ere, etxean ikasleak hartze-ko prest dauden familia gehie-girik ez dutela izaten dioUrdangarinek. Horregatik, orainartekoez gain beste familiarenbat ere animatuko balitz, gus-tura hartuko lukete. Parte har-tzeko baldintza bakarra «fami-lia euskalduna» izatea da. Da-torren ikasturteari begirabatenbat esperientzia berri haubizitzeko prest balego, Maizpi-de euskaltegiarekin harrema-netan jartzeko deia egin dute.

azkaoko Maizpideeuskaltegiak ikastur-

tean zehar eskaintzen duGoierriko hainbat etxetanegonaldiak egiteko aukera.Baina oporrak edo uda garaiaeuskara ikasteko aprobetxatunahi dutenentzat ere, eskain-tza zabala antolatzen dute.Ikastaroez gain, kultur egita-rau oparoa prestatzen duteurtero, uztail, abuztu eta irai-lerako.

Udako ikastaro eskaintzaridagokionez, euskalduntzemaila ezberdinak (1, 2, 3 eta4. mailak), euskara eta pilotauztartzen dituen 22na egitas-moa, erabilera sustatzeko Zunirekin programa, ahozkota-suna, Sakontzen edota Hiz-kuntz Eskakizunak lantzekoaukera izango da udako hila-bete hauetan.

UdarakoikastaroeskaintzaMaizpiden

L

Aldarretan iaz egondako lau euskara ikaslek familiari esker onez bidalitako argazkia. GOIBERRI

«Esperientziapolita da, jende onaetortzen zaigu etaorain arte denekingustura egon gara»Maite LardizabalAldarreta baserria

«Euskara batuazgain, beste hizkerabat eta ohiturabatzuk ezagutzekoaukera ematen du»Jon UrdangarinMaizpide euskaltegia

10 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Behar bezala entzunezgero, bareago etazoriontsuago gaude»

Amaia Lopez de Sosoaga‘Tomatis’ metodoan aditua

Miriam Luki UrretxuZumarragan entzumenari bu-ruzko hitzaldia egin berri duAmaia Lopez de Sosoagak(Gasteiz, 1974). Tomatis meto-doak dituen onurak azaldu ditu,esate baterako, hiperaktibita-tea edo arreta defizita senda-tzen laguntzeko. Urretxun lanegiten du.

Ikasketaz farmazialaria daeta betidanik osasuna izan dugogoeta nahiz kezka iturri. Ezda, ordea, osasungintzaren

bide ortodoxotik joan eta medi-kuntza naturala, naturopatiazein iriologia ikasketekin osatudu bere prestakuntza.Nolatan lotu zinen Tomatisme-todora?Medikuntza tradizionalak sin-tomak tratatzen ditu. Gehiene-tan ez dute pertsona bere oso-tasunean aztertzen. Sintomaktratatu eta desagertu daitezensaiatzen dira. Sintomak, aldiz,gorputzak ematen dizkigun sei-naleak dira. Askotan, sintoma

horien jatorrira joan daiteke etamaila fisikoan nahiz emoziona-lean gertatzen ari dena aztertudaiteke.

Musikak liluratu egiten nau.Tomatis metodoak osasungin-tza eta musika uztartzen ditu.Horrenbestez, metodo honekintopo egitea aurkikuntza izanzen niretzat. Tomatis izenakbarrea eragiten du gurean, bai-na otorrinolaringologo frantsesbaten abizena da. Metodoasortu zuenarena.

Zertan datza Tomatismetodoa?Gizakion komunikatzeko erakbost zentzuak hartzen ditu ain-tzat. Tomatis metodoarekinentzumena estimulatzen duguera jarraituan. Musika erabil-tzen dugu efektu neurologikobat lortze aldera.

Euskaraz hitz bakarra duguentzuteko ekintza izendatzeko.Entzutea soinuen pertzepziopasiboa da alde batetik. Bes-talde, entzuteak borondate bateskatzen du, aditzeko gogoa.

GOIBERRI 11ELKARRIZKETA

Finean, entzute on batek ko-munikazio zuzen bat sortukodu, arreta on bat eta memoria-ren lanketa. Tomatismetodoakentzumen egokia lantzen du.Entzumen desegokia fisiologi-koa izan daitekeela diozu. Adi-bide bat jarriko zenuke?Bai, guk belarri erdiko giharralantzen dugu, birgaitu egitendugu nonbait. Bizitzan entzu-mena ixten duten gertaerak ja-zotzen dira. Maite duzun nor-bait galtzea, errepikatzen direnotitisak, oihuak entzutea eten-gabean, mina sentitzea... Eta,gizakiok, halakoetan inkon-tzienteki entzumena ixtendugu.

Demagun ume bati betau-rrekoak jarri berri dizkiotela.Inork ezer esan aurretik berakberritasun hori negatiboki hardezake. Gero, ikaskideek adarra

gatu zuen tonu altuek burmui-na elikatzen dutela eta Mozar-ten doinuek, gainera, 120 pul-tsazio minutuko egiten dituzte,haur baten bihotzak bezalaxe.Sormena bultzatu eta alaitasu-na eragiten dute. Kantu grego-rianoek, beren aldetik, zentra-tzeko aukera ematen dute.Modu berezian entzuten al damusika?Bai, ez da ohiko grabaketa bat.Harmonikoekin aberastutadago eta entzuten dugunakzein gure belarriak entzun ezdezakeenak ere garrantziadauka. Belarri elektroniko bate-tik pasatzen da eta entzuteariutzitako frekuentziak entzutenuzten digu. Aurikularrekin en-tzuten da bi bideetatik, airetiketa hezur-bidetik aurikularrekgoiko aldean duten bibragailubaten bitartez.Hiperaktibitatea eta arreta de-fizita tratatzeko metodo eragin-korra dela diozu. Nola?Entzumena ez bada eraginko-rra arreta mantentzeko gaita-suna galtzen da. Gauza askoentzuten dute baina ezin dirabakar batean ere zentratu. Ira-kaslea hitz egiten, klariona

joko diote eta emozio horiekguztiak garunaren talamoangordeko ditu. Amona etorrikozaio eta betaurrekoak jantzitazein eder dagoen esango dio,baina umeak ez du entzungo.Izan ere, gaizki kudeatutakoemozioak izango dira bere en-tzumen subjektiboaren oinarri;entzundakoa ez da talamotikgarun-azalera igoko. Burmui-naren bi atal hauen arteko elka-rrizketaren ondorioa da entzu-men objektiboa.Orduan, entzumena ixten dugumin ematen digun horretatikbabesteko.Bai, hala da. Positiboa da ez di-tuzulako oihuak entzuten, bai-na komunikazioaren bestehainbat frekuentzia galtzen di-tuzu eta, adibidez, irakasleari ezdiozu behar bezala entzuten.Tomatis metodoarekin irekieralortzen da.Paziente bat iristen deneannola egiten duzu bere egoera-ren diagnosia?Lehenengo eta behin bere en-tzuteko gaitasuna test batenbidez ikuskatzen dugu. Per-tzepzio pasiboa nolakoa denikusi eta arazoren bat badagootorrinolaringologora bidera-

tzen dugu. Bestelako entzume-na, borondatea tarteko duenaere frogatzen dugu. Horrezgain, elkarrizketa sakona egitendiogu. Historia klinikoa, haur-dunaldia, erditzea... Informazioasko behar dugu. Behin diag-nostikoa edukita entzumen se-sioak egiten ditugu.Nolakoak dira sesio horiek?Mozart eta kantu gregorianoakjartzen dizkiegu. Tomatis medi-kuak esperimentu ugari egin zi-tuen. Mozart oso alaia da etaoso-oso gazterik hasitako mu-sikaria izan zen. Tomatisek fro-

erortzen, ikaskidearen hitzak...Dena aldi berean entzutendute. Tomatismetodoak barru-ko belarriari heltzen laguntzendio eta umeei lasaitzeko bideaematen die musikaren bitartez.Badirudi nahasmen hauek geroeta gehiago ematen direla.Diagnostiko gehiago dago. Ta-malez, diagnostikoa egin etasubstantziak errezetatzen diz-kiete, epe luzean dituzten era-ginak behar bezain ondo eza-gutu gabe. Ez dakit, tratamen-du horien atzean farmaziamultinazional handien itzala ezote dagoen... Garai batean umebatzuk mugituak zirela genion,orain arreta defizita dutela dio-gu. Edozein kasutan, osasunprofesionalen artean ez dago,oraindik, gai honen ingurukoadostasun handiegirik.Tomatismetodoa erabilita ebo-luzioa nolakoa da?Hasieran ez dituzte aurikula-rrak 20 minutu baino gehiago-an jasaten. Poliki-poliki lasaita-suna sentitzen dute eta sesioluzeagoak onartzen dituzte,ongizate sentipena dutelaesango nuke. Ingurukoek ereterapia egitea gomendatzendugu.Entzumenaren garrantziari az-pimarra egin diozu. Nahasme-netatik harago, gutxi entzutenduen gizartean bizi al gara? Komunikaziorako gaitasunakbereizten gaitu animalietatik.Behar bezala entzunez gerobareago, zentratuago eta zo-riontsuago gaude eta hala ko-munikatzen gara gure ingurua-rekin. Egia da gurean asko dire-la entzun baino hitz egitekogrina dutenak, baina entzunaizateko entzuten jakitea ezin-bestekoa da. Entzutea bizitzada

MIRIAM LUKI

«Bizitzanentzumena ixtenduten gertaeramingarriakgertatzen dira»

«Mozart eta kantugregorianoengrabaketa bereziakjartzen dizkiegusesioetan»

12 GOIBERRIGAZTEAK

«Europako field targettxapelketan dominaren bat lortzea espero dut»

Asier Zaldua ZumarragaField target-a karabinarekinegiten den tiro kirol bat da. Hila-ren 18 eta 19an Europako txa-pelketa jokatuko da Zumarra-gan. Hodei Mendizabalek (Zu-marraga, 1999) dominaren batlortzeko itxaropena du.Nondik datorkizu zaletasuna?Aitak, 8 urterekin, Zumarraga-ko tiro zelaira ekarri ninduen.Hemen egiten zutena gustatuegin zitzaidan eta tiratzaile tal-

deko batek, Josean Sanchok,karabina bat oparitu zidan nirejaunartze egunean. 9 urterekinhasi nintzen lehiaketatan partehartzen.Ze txapelketa irabazi dituzuorain arte?Euskal Herriko txapela lortu dutmodalitate guztietan eta he-rrietan antolatzen diren hain-bat txapelketa ere irabazi ditut.Gazte mailan parte hartzen alduzu?Gazte mailan parte hartzea da-gokit, baina dagoeneko urteasko daramatzat lehiatzen etaegun helduen mailan lehiatzennaiz. Helduen artean, askoz erezailagoa da garaipenak lortzea.Dena den, dagoeneko postu onbatzuk lortu ditut: laugarrena,bosgarrena...Txapelketa asko antolatzen aldira Euskal Herrian?Okondora, Barrikara, Zamudio-

ra, Dimara, Arratera... joatengara.Zumarragan zaletasun handiadago.Euskadiko egoitza hemendago. Izan ere, tiro zelai bikainadugu eta egunero norbait etor-tzen da entrenatzera. Udalakasko laguntzen digu.Uztailaren 18an eta 19an Euro-pako txapelketa jokatuko da Zu-marragan. Ze itxaropen dituzu?Gazte mailan lehiatuko naiz

eta dominaren bat lortzea es-pero dut. Baikorra izan beharda.Zenbat jende etorriko da?100 tiratzaile baino gehiago el-kartuko gara: Lituaniatik, Por-tugaletik, Austriat¡k... etorrikoda jendea. Kirol hau Ingalate-rran sortu zen, baina dagoene-ko beste herrialde askotan eretiratzaile bikainak daude.Ze dohain behar ditu tiratzaileon bat?Presioa jasaten, kontzentra-zioa mantentzen eta arnasakontrolatzen jakin behar da.Maisurik izan al duzu?Josean Sancho, Antonio Padi-llo eta Joseba Peña izan diranire maisuak. Baina hemen de-nok laguntzen diogu elkarri. Jo-setxok, adibidez, karabinakkonpontzen laguntzen digu.Zumarragako tiro zelaian girobikaina dugu.

Hodei Mendizabal zumarragarrak 15urte ditu eta field target-ean aritzen da.Dagoeneko hainbat sari irabazi ditu.

ASIER ZALDUA

Babeslea

GOIBERRI 13MOTZEAN

Irakatsiz ikasteko saioakRoberto Aguado psikologoa Murumendi ikastetxean izan da hiru egunezekainean, hark sortutako Lotura Emozional Kontzientea eredua irakasleekinpartekatzen. Ikasleen motibazioa indartzeko teknikak landu dituzte.

Iñaki Gurrutxaga Beasain«Lotura Emozional Kontzien-tea Murumendi eskolak darabi-len Amara-Berri sistemarekinnola uztartu, nola txertatu arigara lantzen. Irakatsiz ikastenari gara, eta hori da hezkuntzan

egin daitekeen gauzarik ederre-netako bat». Roberto Aguadopsikologo espainiarrak hitz ho-riekin laburbiltzen du Beasain-go ikastetxean ekainean egin-dako lanaren mamia.

Adimen emozionalaren etahezkuntzaren esparruan aplika

daitekeen «eredu gaurkotu,berritu eta zientifikoa» da Lo-tura Emozional Kontzientea.Ikasleengan motibazioa nolaindartu eta areagotu aztertudute, norbanako bakoitzakduen ahalmen emozionala

ezagutuz.

Behaketa eta formazioaEkaineko bi egunetan behake-ta saioak egin zituen AguadokMurumendin, gelaz gela lananola egiten duten ezagutzeko,eta azken formazio saioan es-

perientziak trukatzen aritu zi-ren. «Ondorioetako bat da baiikasleek zein irakasleek emozioegoki bat izatea, norberak bereegitekoa ondo bete dezan. Ho-rretarako, gure emozioekin erakontziente batean mantendu

behar ditugu harremanak».Irailean ikasturtea hasi, eta

eskola orduak bukatzen dituz-tenean, ikasleek kalean «giza-legezko portaerak» eduki be-har lituzketela dio, gauzak«modu erraz eta zuzenean»egiten irakatsiko dietelako.

Roberto Aguado psikologo espainiarra lotura emozionalari buruzko formazioa ematen, joan den astean, Murumendi eskolan. IÑAKI GURRUTXAGA

Amara-Berri lansistema eta adimenemozionala nolatxertatu landu dutetailerretan

Gelaz gela bibehaketa saiorenondoren, azkensaioan esperientziaktrukatu dituzte

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Iñaki Gurrutxaga ZaldibiaPlazako frontoia deitzen dioteherritarrek, baina Toki-Alai daharen izen ofiziala. 1913an eraiki

zuen Sociedad Española deConstrucciones Metálicas lan-tokiak –gaur egun CAF–, Zaldi-biako uraren bidez argindarrasortzeko lortutako akordioareneskertza modura. Elizaren kon-tra eraikitako estalpea ere ha-ren dohaintza izan zen.

Zaldibiarrek antzina-antzi-natik jokatu izan dute pilotan,horren lekuko dira artzainekAralarren egiten zituzten pilota

jokoak. Kalean, Toki-Alai eraikiaurretik, Santa Fe elizaren iparaurpegian aritzen ziren jokoan.Ezin konta ahala partida hartuditu Toki-Alaik, eta hamaika pi-lotariren sehaska izan da. Aste-buru honetan ere beste finalbaten lekuko izango da.

Ezin konta ahala partidaren lekuko izan da Toki-Alai pilotalekua –irudikoa, 1920ko hamarkadakoa da–. PASCUAL MARIN FUNTSA-KUTXA FOTOTEKA

Toki-Alai,plazakopilotalekua

GOIBERRI 15INTERNET

saretik

Hitza hartzeko giltzaentsibi l i tateaizatearekin ezdela aski. Joerazaharkituak al-datzeko boron-

datea badela, gogoa, bainatresnak falta direla pauso irmo-ak emateko. Oraino hedabide-etako bigarren lerroan, kasikezkutuan egon diren emakumeugariri argia emateko xedezsortu da Gabiltza, emakumeadituen eta arituen lana ikusa-razteko ataria. Oihana Etxeba-rrietak eta Eider Olazarrek lan-du dute biltoki digitala, mugi-mendu feministan etakazetaritzaren barrunbeetanmurgilduta. Berria Fundazioa-ren beka irabazi ondoren abiatudute datu basea. Bereziki, kaze-tari eta eragileei begira ondudute lana, eta ziurtatu emaku-mezko iturrietara ailegatzeasamurtuko diela; andreek he-dabideetan hitza hartzeko gil-tza bihurtu nahi dute ataria.

Euskal Herriko 115 andre bil-du dituzte oraingoz. Ez dira ho-rretara mugatuko ordea. Aditueta arituen kontaktuez gain, al-bisteentzako txokoa eta doku-mentazio esparrua jasoko ditu.Generoaz plazaratutako agi-riak, eztabaidak eta hizkera se-xistak saihesteko gidak ere ja-rriko dituzte eskuragarri Gehia-go ikasi atalean, nahi duen orokedonoiz kontsulta ditzan. Zeregin atalean, berriz, komunika-

Szio parekidearekin lotutako ar-tikuluei eta ekitaldiei egingodiete tokia.

Emagin elkartearen sosten-gua eskuratu du proiektuak, etahark hartu du webgunea hezur-mamitzeko lema. Idoia Arraizaarduratuko da, besteak beste,proiektuaren jarraipena egite-az. UEUrekin, orobat, elkarlanhitzarmena sinatu dute eragile-ek, Inguma datu baseko datuaktrukatzeko.

Webgunea kontzientziazio-rako eta gogoetarako bide ereizatea nahi dute egileek. Sen-tsibilizazio eta prestakuntzasaio batzuk eskaintzeko asmoaere agertu dute: erreminta nolaerabiltzen den erakutsi, eta ge-nero ikuspegia ahalik eta eraegokienean jorratzeko gakoakemango dizkiete interesa du-ten hedabideei.

Berriaren zuzendari MartxeloOtamendiren arabera «handiada oraindik hedabideetan gizo-nezkoengana jotzeko joera. De-fizita dago emakumeen pre-sentzian, eta egitasmo horrekbegiak irekitzen dizkigu. Orainez dugu aitzakiarik».

Bide hasi berritan, Gabiltza-nen irekita dituzte ateak. Izanere, tituluak izan ez arren, aka-demiaren loarretik at daudenemakume eskarmentuduneiere lekua egingo diete egitas-moan.

Multimedia

Beasaingo neskatxen esku dantzaSan Joan egunaren inguruan bildutako landareek zorte onaematen omen dute, eta gaitzak nahiz trumoiak urruntzen di-tuzte. Emakumeek San Joan loreak eta eskura zituzten bestebatzuk biltzen zituzten: milorriak, iratzeak, arrosak, krabelinak,lizarra, elorria, gereziak... Dantza eta udako solstizioa lotunahian neskatxen esku dantza berreskuratu zuen AurtzakaDantza Taldeak. Gazte eta gaztetxoak izan ohi dira San Joaneninguruko ospakizun hauetako partaide nagusiak; «beraieiematen diegu protagonismoa», diote Aurtzakakoek.

goiberri.eus

berria.eus

Beasaingoneskatxen

esku dantzaikusteko: