goiberri 148. zenbakia

16
M24 Goierriko udal eta foru hauteskundeak, aztergai. Udalen eta Batzar Nagusien osaketa erabakitzeko hauteskundeak egingo dira maiatzaren 24an. MIKEL ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Xanti Garmendia 3 Iritzia 4-5 Udalez gaindi hautatzen da 6-7 Mikel Aramendi 8-9 Udaletako langileen ahotsak 10-11 Batera, gero banatzeko 12 Zer diote gazteek politikaz 13 Emakumeak ahots eta boz 14 Sare sozialetan ere kanpaina 15 GOI B ERRI 148. zenbakia. 2015eko maiatzaren 22a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

239 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Udal eta foru hauteskundeak

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 148. zenbakia

M24Goierriko udal eta foru hauteskundeak, aztergai.

Udalen eta Batzar Nagusien osaketa erabakitzeko hauteskundeak egingo dira maiatzaren 24an. MIKEL ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Xanti Garmendia 3 Iritzia 4-5Udalez gaindi hautatzen da 6-7Mikel Aramendi 8-9 Udaletakolangileen ahotsak 10-11 Batera,gero banatzeko 12 Zer diotegazteek politikaz 13 Emakumeakahots eta boz 14 Sare sozialetanere kanpaina 15

GOIBERRI

148. zenbakia. 2015eko maiatzaren 22a

Page 2: Goiberri 148. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 148. zenbakia

GOIBERRI 03UDAL ETA fOrU HAUTEsKUnDEAK KATE MOTZEAn

«Gogoko dut musika entzutea eta, ahal dudan neurrian, interpretatzea»

Xanti GarmendiaGaintzarko alkate ohia

Mikel Albisu GaintzaXanti Garmendia (Gaintza,1948) irakasle erretiratua, he-rriko alkate izan zen lau urtez,eta aurretik beste lau urtez zi-negotzi. Agintean egon zen ga-raiko oroitzapen onak ditu Gar-mendiak. «Elkarren artean osoondo konpondu ginela irudi-tzen zait, eta benetan talde batosatu genuela. Gaitasun handi-ko idazkaria izan genuen ahol-ku emaile, eta horrek askoerreztu zuen gure lana».Zaletasun bat.Musika entzutea eta, ahal du-dan neurrian, interpretatzea.

Pelikula bat.Charles Chaplinen DiktadoreHandia.Liburu bat.Bernardo Atxagaren Obabako-ak.Bertsolari bat.Bat aipatzekotan Andoni Ega-ña.Musika talde bat.Dire Straits.Abesti bat.Xabier Leteren Xalbadorrenheriotzean.Janari bat.Paella.Edari bat.

Errioxako urteko ardoa.Oporretarako leku bat.Tirol (Austria). Nik ezagutzenditudanetatik, behintzat.Amets bat.Euskal Herri aske bat lortu ahalizatea; beste edozein herrialde-ren pare, bere eskubide eta be-tebehar guztiekin.Zerk sortzen dizu irribarrea?Xalotasunez betetako haurtxo-en ateraldiek.Goierriko txoko bat.Neu sortu nintzen herria.Gaintzan biziko ez bazina?Hain garestia ez balitz, Donos-tian.

«Euskal Herri askebat lortu ahalizatea dut amets,beste edozeinherrialderen pare»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 148. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA HAUTESKUNDEAK

Joxe Begiristain Euskara teknikaria

Hauteskundeakeasaingo etaOrdiziako ka-leetan Adinnagusitasuna18 urterekinaldarrikatuz

ibiliak gara, artean 16-17 urtegenituela, Franco hil berritan,hauteskundeetan botoa emannahi genuelako demokrazia zerzen irakurtzetik baizik ez gene-kienok. Espainiako konstituzioaren

kanonaren baitan, lehenengoaldiz 1979ko udal hauteskun-deetan eman nuen botoa, 18urte bete berritan. Beraz, igan-dekoarekin 40 urtez eraginizango du nire jarrerak gure he-rriko zein herrialdeko erakun-deen osaketan.Zergatik kontakizun pertso-

nal hau? Bada, beti argi izandudalako botoa eman, emanegin behar dela. Bai, zein ezdago “politikaz” gogaituta, etazer esanik ez, hauteskundekanpainaz? Jende askok ezduela esperantzarik politikarenbidez gizartea hobera aldatze-ko? Badakit. Inori botoa emangabe ere oinarri oinarrizko gizaeskubideak bermatzeko ahale-ginean eguneroko lanean aritudaitekeela? Bai.

Botoa eman behar da, baitaere, eguneroko autodetermina-zio bidean pauso bat gehiagodelako. Izan ere, estaturik ga-beko nazioa behinik bagarelasinisten dugunok independen-tzia dugu helburu, baina bitar-tean zer? Egunean egunerokoaeraiki eta erabaki egin behar da,eta orain da horri erantzutekounea, eta orain dagokigu udale-txeetan eta Foru Aldundietanagintea zeinen esku utziko du-gun erabakitzea, lehenengobakoitzak bere kontzientziarenbaitan, eta gero, bozkengehiengoak ezarriko duenaren-gan.Boterea emango diegu hau-

tatuei, baina zorrotz zelatatukoditugu ea aginduak betetzendituzten, ea ez dituzten interespropioak besteen gainean jar-tzen. Eta horien bizkarrean ja-rriko dugun esperantzaz, elkar-lanean segitu beharko dugu.Giza Eskubideen AldarrikapenUnibertsalean jasota dagoennorbanako guztiek duten bizi-tzeko eskubidetik hasi, eta «es-kubideak», guztiak, beste harkesan zuen bezala «obligazio»bihurtu arte: feminismoa, eko-logia, euskara… Ez dira hitz soi-lak; emakumeen eta gizonen

arteko berdintasuna eskubideabada, obligazio bihurtu behardugu berdintasuna, eta ildo be-retik, naturaren zaintza edoeuskaraz bizi nahi duenari, halaizan dadin ahalbideratzea.Obligazioak dira, ordenantzaedo legez derrigortu beharre-koak. Ez diot nik inori esango noski,

zeini eman botoa; hori, gainon-tzekoek nik adinako irizpiderik

B

ez dutela adieraztea da, politi-koek kanpainan diharduten an-tzera. Eta, guk bozkatu arrenzeinek aginduko duten zalan-tzaz bizi garenean: guk hauta-tuko ditugunek ala hauteskun-deetara aurkezten ez diren be-tiko botere ekonomikoek...Guzti hori kontuan, gaur

egun demokrazia bera ere piku-tara bidaliko luketenen aldean,jarrera sozialean ezkerra eta es-kuina fikziotzat dutenen alde-an, justizia hitz malapartatusoila dela uste duenen aldean,nik, pertsonon eskubideak obli-gazio izan daitezen ahalegine-an ari direnekin segituko dut:inondik ere, giza eskubideak,bere osotasunean eraikitakoduintasun-multzo bezala uler-tzen ditut nik, eta ezjakintasu-nez baino gehiago gaiztakeriazurratzen (bortxatzen) dituztehemen oraindik ere eskubidehorietako ia denak.Gure hizkuntzaren eta kultu-

raren jabe den komunitatearenpartaide naiz eta lehen aipatu-tako balio integral horien aldeelkarlanean lotuko zaizkidaneiemango diet nire babesa igan-dean. Demokrazian sakonduz,ezkertiar izanik, guztion artekoelkarbizitza baketsua gauza-tze-bidean bultzatzaile izangodirenei, eta ez oztopo sortzaile.1979 urrun hartan abiatutakobideari jarraitzeko astelehene-tik aurrera ere. Beste 40 urtezahal banu!

Page 5: Goiberri 148. zenbakia

GOIBERRI 05UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK IRITZIA

Udal hauteskundeei begira jarri nahiko nuke gaur. Udalerriada (auzoarekin batera) eremu gertukoena gure (elkar)bizitza ko-lektiboari dagokionez. Gure inguruko kaleak, espaloiak, bide go-rriak, parkeak, basurak, festak edo aparkalekuak nola antolatuudalerrian erabakitzen da. Ingurune hurbilena izaki, jende ezagungehien dugun eremua ere bada, eta ondorioz, harreman eta erla-zio sare on zein txarrak gauzatzen diren esparru naturala da. Eta eremu horren datozen lau urteetako kudeaketa publikoa

egiteko herrikideak aukeratzea dagokigu igandean. Begirada bate-an, badirudi gure iritziz egokienak izan daitezkeenak aukeratzensaiatu beharko genukeela. Gure herriaren ongizaterako eta aurre-

rabiderako egokienak izan daitezkeen pertsonei eman beharkogeniekeela botoa. Bada, ordea, nire ustez udal hauteskundeetandistortsio nagusi bat: alderdi politikoak.Alderdi politikoak kudeaketa publikoaren gobernuaren eta he-

rritarren arteko bitartekari gisa eta ideologia politiko baten artiku-lazio gisa ulertzen ditut nik. Goierriko ia herri guztietan (agian han-

Akaso alderdi politiko tradizionalen funtzionatzeko moduakez dira herri txikienetarako egokienak. Baliteke hiri handienenerrealitatean zentratuta izatea eta herri txikiena ahaztu xamar iza-tea. Baina, dena dela, ez dut bat egiten alderdi politikoak ulertzekoduzun ikuspuntuarekin. Zer ez da bada politika? Zaborrak nola jasoeta faroletan zein argi mota jarri erabakitzea, ez al da politika? Herri-ko diruak nola eta zertan gastatu erabakitzea, ez da politika? Herritxiki bateko arazoak akaso, ez dira gizarte osoaren arazoak izango,baina normalean, gizarteko arazoak bai izan daitezke zure herrikoarazo. Ez zaizu iruditzen?Ulertu dezaket herriaren etorkizun hobe baten alde, herritarrek

egindako kudeaketa hobestea; baina programa zehatz bat egin etahori aurrera eramateko jende egokia hautatuta. Alderdi politikorikgabe funtzionatzea ez dut irrealtzat ikusten, baina arrisku handi batikusten diot: herri txiki batek bakarrik duen indarra, ez da herri txikien

kolektibo batek izan dezakeenaren parekoa. Herri txiki ezberdinakbatuko balira eta norabide bera hartuko balute (azkenean, hori erepolitika da, alderdi baten izena izan edo ez) orduan izango lukete in-dar gehiago. Kolektiboak beti du indibidualak baino indar gehiago,eta era batera edo bestera antolatuta izateak kolektibo hori sortzeabideratzen du.

bateta

bat

Asteko irudia

Ion Muñoa

Eneritz Gorrotxategi

Josu Maroto

‘Kontuz

hauteskundeak!’

Botoak lortzeko ekitaldi,kartel, mezu, iragarki etaeskuorrien zoramenean,umore puntuarekin datorJosu Maroto.

dienak salbu) bitartekaritza hori alferrikakoa ikusten dut, auzo-herri eremu horretan elkar ondo ezagutzen dugunez, zuzeneanpertsonei botatzea posible litzatekeelako. Eta ideologia politikohandirik ez dut ikusten farolak ezkerrean edo eskuinean kokatze-an, eta basurak modu batean edo bestean jasotzean. Posible otegenuke alderdirik gabeko udal sistema bat Goierri osoan? Eta Gi-puzkoan? Eta Euskal Herrian? Herrien tamainaren eta ideologia-ren argumentuen atzean, ez ote dago bestelako interes partidista-ren bat edo beste?

Page 6: Goiberri 148. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Datozen hauteskundeetako emaitzek udalen osaketazgain, beste hainbat erakundeetan ere eragingo dute.

Arkaitz Apalategi Maiatzaren 24ko udal eta foruhauteskundeetan Goierriko 22udalen osaketa erabakiko duteherritarrek, baita GipuzkoakoBatzar Nagusiena ere. Bainahori, gauza jakina da. Agerikoerakunde horiez gain, ordea,beste hainbat mankomunitate,partzuergo, fundazio eta bes-telako erakunde ere osatukodira hauteskundeen ondorene-an; eta emaitzen arabera, kolo-re bat edo bestea hartu deza-kete.Goierrin mota horretako do-

zena bat erakunde badaudeere, herritar askok ez dituzte ezhaien osaketa eta ezta haienfuntzioak ere ezagutzen. Zaha-rrenak, eta agian horregatikezagunenak, Goierriko bi parkenaturalen inguruan sortutako-ak dira, Enirio-Aralar Manko-munitatea eta Gipuzkoa etaArabako Partzoneria Orokorra,biak ere XV. mendekoak. Garai-ko lurren banaketa eta kudea-tzeko beharrei erantzuteko sor-tu ziren. Egun Euskal Herrianoraindik mantentzen diren era-kunderik zaharrenetakoak dira. Sei mendez mantendu diren

bi erakunde horiei, beste hain-bat gehitu zaizkie azken ha-markadetan. Trantsizioarenondoren irekitako aro berrian,beste erakundetze mota bategin zen posible Euskal He-rrian. Eta horren ondorioz, es-kualde mailan industriari, ne-kazaritzari, turismoari edota

hondakinen kudeaketari lotu-tako beste erakunde batzuenbeharra sortu zen. Horietakobatzuk dira Goieki eta Uggasagarapen agentziak, Goimen,Lenbur edota Sasieta Manko-munitatea.

Garai berrietara egokituzEgungoaren antzeko krisi egoe-ra batean sortu zen Goieki, mo-mentuan eskualdean zegoenbeharrari erantzuteko. Iker Gal-parsoro Goiekiko zuzendariakazaldu duenez, «krisi hura osogogorra izan zen; Goierrin %22-25 arteko langabezia tasara iri-

tsi ginen, eta industria sektore-an bakarrik 3.500 lanpostu gal-du ziren, enpresa asko itxiziren...» Egoera horri aurre eginnahian, eskualdeko udal, en-

Udalez gaindihautatzen da

presa, alderdi eta sindikatuakelkartu eta plan estrategiko ba-ten beharra ikusi zuten. «Horre-tarako sortu zen Goieki».Erakunde publikoa da eta

politikariek ezartzen dituzte le-rro estrategikoak, baina egune-roko lana teknikarien esku gel-ditzen da. Lan banaketa horriburuz galdetuta, hauteskunde-en eragina nabaritzen dutelaazaldu du Galparsorok. «Hau-teskundeak izaten direnetikudalak osatu, gero ordezkariakizendatu, eta hau dena mugi-tzen hasi behar da. Horrek de-nak hilabete batzuk behar iza-ten ditu, eta urria edo azaroaizango da martxan hasterako».Hala ere, politikariek negozia-tzen duten bitartean, «guk la-nean jarraitzen dugu». Badakite egiten duten lana

ezkutukoa dela, eta herritargehienek ez dutela ondo eza-gutzen. «Gurekin elkarlaneanari diren enpresa, ekintzaile etaturismo sektoreko enpresekbadakite zer egiten dugun, bai-na herritarrek ez dute ezagu-tzen. Guk ere askotan egitendugu gogoeta edo autokritikahori, agian ez dugula egindakoanahikoa komunikatzen».Testuinguru beretsuan jaio

zen Uggasa Urola Garaiko Ga-rapen Agentzia ere. 1994aneratu zuten, Urola Garaia Man-komunitateak bultzatuta, bai-lararen «garapen sozio-ekono-miko iraunkor eta elkartasu-nezkoa» sustatzeko helburua-

rekin. Ezkio-Itsaso, Legazpi,Urretxu eta Zumarragako uda-lek txandaka hartzen dute zu-zendaritza.

Goierri osoaErakunde horietako gehienekGoierri behea eta garaia bereiz-ten badituzte ere, badaude bi

«Lau urtez behinjende berriaetortzen da, etahorretara egokitubehar dugu»Enrike EnparantzaSasietako teknikaria

«Negoziatu etapolitikariak adosjartzen direnbitartean, laneansegitzen dugu»Iker GalparsoroGoiekiko zuzendaria

Page 7: Goiberri 148. zenbakia

GOIBERRI 07UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK ASTEKO GAIA

orokorrak haiek markatzen di-tuzte, baina eguneroko lanaguk egiten dugu. Gero lehenda-kariarekin asteroko harremanaizaten dugu; eta egia da azkenlegealdian harreman hori han-diagoa izan dela». Legealdi batetik bestera,

hauteskundeen eragina naba-ritzen dute haiek ere: «lau urtezbehin jende berria etortzen da,eta horretara egokitu behar iza-ten dugu; udaletxeetan gerta-tzen denaren antzera». Zentzuhorretan, udalekin alderatuta ,ezberdintasun nagusi bat ikus-ten du Enparantzak, «han al-katea egunero egoten da, he-men berriz, tarteka etortzenzaigu». Izan ere, Sasietako le-hendakaria ez da inoiz lan ho-rretarako liberatuta egon.Goimen elkartea berriz, ne-

kazaritza arloko eta landa ere-muaren garapenerako sortuzen, 1988an. Hor ere 22 udale-rriak daude ordezkatuta, beste18 nekazal elkarte eta sindika-turekin batera. Batzar Oroko-rrak 13 kide ditu, 6 udal hautetsieta 7 nekazal ordezkari.

Lurralde eta nazio mailanEskualdean ez ezik, Goierriko

herriek ordezkaritza duten bes-te erakunde batzuk ere badau-de, bai lurralde eta baita naziomailan ere. Gipuzkoari dago-kionean, Gipuzkoako Ur Kon-tsortzioan, Gipuzkoako Hon-dakinen Kontsortzioan (Sasie-taren bidez) eta Tolosakohiltegian daude ordezkatuta.Azken honetan, udalerri bakoi-tzak ordezkari bat aukeratzendu.Euskal Herri mailan berriz,

Udalbiltza eta Eudel udalenbatzarrak daude. UdalbiltzanGoierriko 16 alkate eta 91 hau-tetsi daude atxikita; gainera, or-gano nagusia den Nazio Gober-nuan, bi ordezkari ditu Goierrik.Eudelen zuzendaritzan ez dagoGoierriko ordezkaririk, baina baiGipuzkoako Lurralde Batzorde-an. Uema Udal EuskaldunenMankomunitatean ere, Goierri-ko 8 herri dira bazkide.

22 herriak ordezkatuta daude-nak: Sasieta Mankomunitateaeta Goimen Elkartea.Sasieta, eskualdeak honda-

kinen kudeaketaren arloan zi-tuen erronkei erantzuteko sor-tu zen 1992an. Batzorde Errek-torea Goierriko 22 herriekosatutzen dute; herri handiek

(5.000 biztanletik gorakoek)bina ordezkari dituzte eta txi-kiek bana, eta lehendakaria de-nen artean aukeratzen da. Enri-ke Enparantza Sasietako tekni-kariak azaldu duenez, duela lauurtera arte, «beti Beasainekhartzen zuen lehendakaritza,zabortegia bertan kokatuta da-

goelako». Hala ere, inon idatzigabeko araua zen hori, eta az-ken legealdian, «beste era ba-tera hautatu zuten, eta Lazkao-ri egokitu zitzaion». Ekimen publikoz sortutako

mankomunitatea izanda, tek-nikariek politikariekin harrema-netan egon behar dute. «Lerro

MIKEL ALBISU

Page 8: Goiberri 148. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

«Aginduko duenakaliantzak egin beharko ditu»

Mikel AramendiKazetaria

Maialen Igartua Hauteskundeen atarian, lauurte hauen balorazioa eta on-dorengoetarako aurrikuspenakegin ditu Mikel Aramendi (Itsa-sondo, 1955) kazetariak. Go-bernu aukerak EAJ eta EH Bil-duren artean izango direla ustedu, eta gainerakoak haien «ez-konkideak» izan beharko dire-la. Duela lau urte lehen aldiz aur-keztu zen Bildu hauteskundee-tara, eta indarrez sartu zen Al-dundian eta udaletan. Usteduzu lortu dutela jendearen es-pektatibak betetzea?

Bilduk zailena zeukan alorreanasmatu du gehien: kudeake-tan. Aldiz, ilusio kolektibo oro-korra mantentzea askoz gehia-go kosta zaio, baina hori pen-tsatzekoa zen. Lau urtehauetan politika normala eginbehar izan du Bilduk, eta, beraz,politika normalaren kontraesa-nak gertatu zaizkio. Hala ere,espero zitekeen baino desgas-te txikiagoarekin ikusten dutBildu lau urte hauen ondoren,nahiz eta badakidan ezkerabertzalearen barruan jendeaskok pentsatzen duela des-gastea handia izan dela, eta

etsipena handia dela. Beno,politika horrelakoa da, eta pen-tsatzen dut politika egitekoerabakia hartu zutenean haudena kontuan izango zutela. Lortu du Bilduk orain arteko po-litika egiteko modua aldatzea?Ez erabat, ezinezkoa delako,baina nahikoa aldatu da, bai.Gaur egun erakundeak herrita-rrengandik gertuago daude. Al-daketa atzeraezina da, eta Bil-duren ondoren datorrenak erejarraitu beharko du parte har-tzea bultzatzen. Politika profe-sionala prestigioa galtzen arida, eta, horregatik, jendearen-

gana hurbiltzeko ahaleginakegin behar dira. EAJri oposizioan egotea tokatuzaio Aldundian. Nola ikusiduzu?Oposizioan egoteko ohiturafalta nabaritu zaio EAJri. Azka-rregi atera zen zelaira, azkarreginahi izan zuen Bildu kolpatu.Esaterako, zaborraren auzian.EAJren bozeramaileen ahotikaskotan entzuten dira osoPPrenak diren mezuak, denajustifikatuta geratzen delakoBilduri oposizioa egin behar ho-rrekin. Nik ez dakit zenbaterai-noko mesedea egiten dien ja-

Page 9: Goiberri 148. zenbakia

GOIBERRI 09UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK ELKARRIZKETA

rrera horrek jeltzaleei. Datozen hauteskundeei begira,nola ikusten duzu panorama Gi-puzkoan?Inoiz baino ideia lausotuagoakditut. Bildu lehen indarra izangodela uste dut, baina garbi dau-kat inork ez duela lortuko baka-

rrik agintzeko aukera. Bildu ger-tu egon zen aurrekoan, bainaaurten aldendu egingo da, ze-ren egoera hori ez da normalaGipuzkoako estruktura politi-koan. Beraz, agindu beharkoduenak aliantzak egin beharkoditu, eta aliantza horien mende

tan nahastuta. Hortik gutxi es-pero daiteke.Udal hauteskundeei dagokie-nez, herri zerrendak alde baterautzita, Bildu dago Goierrikoudal gobernu gehienetan. Eu-tsiko dio?Herriz herri ez naiz gauza Goie-rrin zer gertatuko den ikusteko,inkestak ere ez baitira oso fida-garriak, baina oro har uste dutmantendu egingo direla. Bildu-ren erronka bere base sozialakmobilizatzea da; hori lortuzgero, ez luke arazorik izango. Kanpainan zehar zein estrate-gia erabili du alderdi bakoi-tzak?EH Bilduk garaipenaren ideiaerabili du bere base soziala mo-bilizatzeko: ‘Garaipena dago jo-koan, eta etor zaitezte botoaematera’. Beldurraren mezuada, esanez baseak mobiliza-tzen ez badira EAJk har ditzake-ela aldundia eta udalak. Aldiz,EAJk helarazi nahi duen ideiada azken lau urteetako kudea-keta desastre bat izan dela.Esan beharra dago desastrehori ez dela ikusten. Gipuzkoaduela lau urteko egoera sozioe-konomiko berean dago, ezbada hobean. Estrategiak EH

egongo da Aldundia. Bestalde,uste dut PPk jipoi ederra jasokoduela hauteskunde hauetan.Zein aliantzarako aukerak ikus-ten dituzu?PSE-EEk EAJrekiko aliantzaorokor bat egin nahi duela argidago, eta aliantza hori gero etabeharrezkoagoa zaio. Denaden, uste dut sor daitekeelaezusteko politikoren bat. Izanere, PSE-EEren barruan bada-go korronte bat ezker abertza-learekin elkar ulertu behar du-tela uste duena. Ez dakit PSE-EEren eta EH Bilduren artekoaliantza hauteskunde hauetanposible izango den, aritmetikakesango luke. Dena den, politi-koki gaur egun PSE-EEren pro-grama gertuago legoke Bildu-rengandik, EAJrengandik baino.Batez ere, politika sozialei da-gokienean.Aurten alderdi berri bat ereizango da: Podemos-Ahal Dugu.Nik Ahal Dugu oso hasi berriaikusten dut Euskal Herriko es-zenario politikorako. Sortu berriden lagun talde bat da, partiduizena eman zaiona. Ahal Dugukbere mezu erradikalean ezkerabertzalearekiko hurbiltasunhandia du, baina euskal politi-

kak baditu arrasto nagusi ba-tzuk, eta Ahal Duguk arrastohorien gainean oraingoz ukitugabe pasa nahi du. Esaterako,burujabetzaren inguruko deba-teari izkin egin nahi dio. Irabazi-ren kasuan, berriz, nahaskinberdinak dira, era desberdine-

Bildu eta EAJren enfrentamen-tu horren barruan daude. De-nok dakigu Gipuzkoan gauzakbi horien artean daudela, etabesteek, izatekotan, horien ez-konkide izan beharko dutela. Atez atekoarekin izan ditu tirabirak EH Bilduk Goierrin. Izan-go du horrek ondoriorik?Ez handirik. Hasieran oso txo-keko metodoa erabili zuten.Argi dago gaur egungo arazoariirtenbidea emateko zaborrakabiapuntutik sailkatu behar di-rela, baina horrek disziplina so-zial ikaragarria eskatzen du, etaeta hori ez da epe motzera lor-tzen. Pedagogia soziala beharda eta trantsizioko faseak pen-tsatu behar dira. Bestalde, ha-sieran, zaborraren arazoa kon-pontzeko irtenbide egokienazeztabaidatu beharrean, hege-moniagatiko gatazka sortu zen,gure gizartean oso tipikoadena. Alderdi bakoitzak de-mostratu nahi zuen zein mira-kulosoa zen bere irtenbidea.Orain uste dut lau urteren buel-tan eztabaida iritsi dela egonbehar zuen lekura. Deskargako lanen gestioa erekritikatu du EAJk.Zer da garrantzitsuagoa, buka-

tzea ala ondo egitea? Obra pu-blikoak gure gastuaren parterikhandiena dira, eta oso seriohartu behar dira. Fribolitatehandia erabiltzen ari dira gauzaoso serioekin. Bilduri kritika egi-teko sahietsik ahulena hartu duEAJk.

MIKEL ALBISU

«PSE-EEk aliantzaorokor bat eginnahi du EAJrekin,baina ezustekoakere egon daitezke»

Page 10: Goiberri 148. zenbakia

10 GOIBERRIMOTZEAN UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

UdaletakolangileenahotsakHauteskundeek ez dute eteten udallangileen jarduna. Zerbitzu publikoan,nor bere herrirako lanean ari da.

Miriam Luki ZumarragaUdal eta foru hauteskundeenatarian, nola bizi dute Goierrikoudal langileek hauteskundebezpera? Agintean dauden or-dezkari politikoen izena eta ko-lorea mudatuko da edo ez, bai-na udal langileak ez dira zeu-den tokitik mugituko. Guztiakdira barku bereko eskifaia-ki-deak; kapitainak aldatu egitendira; arraunlariek, ordea, ezdute ontzia uzten.Mikel Zabala Lazkaoko udal-

tzainburua da; 20 urterekin

hasi zen udaletxean lanean.Honezkero, 24 urte dira bertanari dela. «Herritar askok ez dituzinegotziak ezagutzen eta gukbitartekari lanak egiten ditugunahi duten horrengana irits dai-tezen. Alderantziz ere gerta-tzen da; politikariek, hala behar

dutenean, herriaz dugun eza-gupena baliatzen dute. Gu bi-tartekariak gara neurri handibatean». Zabalak argi du he-rriaren agintea herriarena dela,politikariek jardunaren bideamarkatzen dute. Orain artean,Lazkaon EAJren eta Bildurenudal gobernuak ezagutu ditueta biak Lazkaoren hobe beha-rrez lanean aritu direnaren za-lantzarik ez du. Joxemiel Berasategik 22 urte

daramatza Ordiziako lorezainlanetan. Aitortzen du agintea

onartzea ez dela beti erraza,«gure arloan gustuek asko era-giten dute; batzuei lorategiakgustatzen zaizkie eta besteeibasoak». Azken lau urteotanmurrizketen eragina handiaizan dela dio, «udal zerbitzuguztietan nabaritu ditugu, bai-

«Udal gobernua kolorez aldatzen deneanjendeak irudipena izan ohi du udal langi-leon kolorea ere aldatzen dela. Langileokbeti gaude udalean. Gobernu berriek be-ren ildoak ezartzen dituzte eta guk jarrai-tu egiten ditugu». «Geu gara herritarrengandik hurbilen

gaudenak. Benetako agintea herriak dau-ka eta geu haientzat ari gara lanean». «Hauteskunde garaia berezia da geu-

retzat. Udal gobernua aldatzen bada ezdakigu nondik egingo duen».

Mikel ZabalaUdaltzainburua

«Udalean hainbeste urtez lanean egoneta gero, horrenbeste zinegotzi pasa diragure ondotik, honezkero jakinaren gaine-an gaudela, udalbatza berarekin edo be-rriarekin aurrera egiten ikasi dugu». «Gure jardunean ez dago etenik. Ez-

berdintasun bakarra da hauteskunde ur-teetan planifikazioak lehenago itxi beharditugula».«Hauteskundeek ez naute kezkatzen.

Lana zintzoki betez gero ez dago arazo-rik. Jakin-mina baino ez daukat».

Miren CastilloKultur teknikaria

«Ez da ohikoena politikariak geure lane-an sartzea eta geuk eguneroko martxariheltzen diogu. Bestelako teknikarieigehiago eragin dakieke. Jarduna asko al-datu daiteke alderdi bakoitzak berearieusten diolako eta, batzuetan, aginduakgoragotik ere badatozelako», «Gu gaude herritarrengandik hurbilen,

onerako zein txarrerako».«Hauteskunde sasoia kezkaz bizi dut,

hurrengoa nor etorriko den jakinminare-kin. Hala ere, gure lanak ez dauka eteniketa aurrera egin behar dugu».

Joxe BerasategiLorezaina

Page 11: Goiberri 148. zenbakia

GOIBERRI 11UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK MOTZEAN

na lana, halere, atera egin be-har da».Miren Castillo Urretxuko kul-

tur teknikaria da 1987. urtetik.Behin hauteskundeak igarota,zinegotzi berri batekin lan egi-tea egokitzen bazaio emangodituen urratsak azaldu ditu:«Arloaren argazkia erakutsikodiogu eta gai berriak berarekinlantzen hasiko gara poliki-poli-ki. Egokitzapen fase bat egon-go da, jakina». Oso argi daukabera teknikaria dela eta aginte-ra iristen den politikariaren ze-regina irizpidea zein izango denezartzea dela. Hauteskundesasoia aurreikusten dutela dio,«badakigu lau urtean behiniristen direla eta gure sailen jar-duna bermatuta dago hautes-kunde garaian ere, nola ez? Ki-roldegia ez da isten eta kulturetxeak ere ez». Langile publikoak dira eta

herritarren zerbitzura daudenor bere herria den barkuan.

Lazkaoko udaletxeko harreranhartzen dituzte bertako

langileek lazkaotarrak. M. LUKI

Herritarrentzat lanegiten dutela diote,hauteskundeakjakin-minez zeinkezkaz bizi dituzte

Hauteskundeakdirela-eta udaljardunean etenik ezdagoela diote hiruek aho batez

Page 12: Goiberri 148. zenbakia

12 GOIBERRIMOTZEAN UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Batera, gero banatzekoEzkiotarrek eta itsasoarrek zerrenda bakarra osatu dute bietako ordezkariekin;datorren legealdiko asmo nagusia, ordea, bi herriak banatuko dituen prozesuamartxan jartzea izango da. Bitartean, elkarlanean jardungo dute udalean

A. Apalategi Ezkio-ItsasoEzkiok eta Itsasok elkarrengan-dik banatzea hitzartu dute, etadesanexio prozesuaren lehenpausoak ematen hasiak diradagoeneko. Banaketa hori gau-zatu artean, ordea, elkarrekinjardutea erabaki dute. Igande-ko hauteskundeetarako ere, biherrietako ordezkariak biltzendituen zerrenda bakarra aur-keztu dute.Ander Unzurrunzaga ezkio-

tarra eta Gorka Sasieta itsaso-arra zerrenda horretako kideakdira. Banaketaren ideia, aurre-ko legealdian egin zen parte-hartze prozesuan atera zelaazaldu du Unzurrunzagak.«Gaiari heldu beharra zegoen,azkenean herri batean horrela-ko gogo bat agertzen bada, ho-rri bide eman behar zaio».Prozesu hori elkarrekin eta

ahal den guztia adostuta eginnahi dute. Horretarako lehenpausoa, zerrenda bateratuaaurkeztea izan da; izan ere, ba-naketa iritsi bitartean, herrita-rren eguneroko beharrei ereerantzun egin behar zaie. Tal-

adosteko batzorde bat sortudute, bi herrietako bizilagunenparte hartzearekin; udalak egi-ten ditu bitartekari lanak. Behinudal berria hautatutakoan, de-sanexioaren espedientea udal-batzan onartu eta aldundiaribidaliko diote, bera baita gaihauetarako eskuduntza duena.Banaketarako epeez nahia-

go dute ez hitz egin, baina Fran-kismo garaian elkartu eta on-doren banatu diren beste kasubatzuk ikusita, nahiko azkaregin litekeela uste dute. «Lege-ak markatzen duen prozedura»jarraituko dute, eta pauso ba-koitza herritarrak informatuzeta haiekin batera eman nahidute.

deak «bi konpromiso nagusi»hartu ditu, Sasietak azaldu

duenez: «Batetik, Ezkio-Itsaso-ko kudeaketan elkarrekin lanegitea, eta bestetik, desanexioprozesu hori denentzako ahaliketa baldintzarik egokienetangauzatzeko lan egitea». Prozesua dagoeneko mar-

txan dago. Banatze irizpideak

Ander Unzurrunzaga ezkiotarra eta Gorka Sasieta itsasoarra, bi herrien mapa erdian dutela. A. APALATEGI

Page 13: Goiberri 148. zenbakia

GOIBERRI 13UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK GAZTEAK

Zer dioteGoierrikogazteekpolitikaz?Asier ZalduaJaiotze-tasa asko jaitsi da az-ken hamarkadetan eta, gaine-ra, egungo gazteek ez dutelapolitikarekiko interesik esatenda sarritan. Hala bada, alder-diek arazo bat dute. Egungo po-litikoek ba al dute erreleboanori eman? Zer diote gazteekpolitikaz? Bi galdera haueierantzuteko lau gazterenganajo dugu: EH Bilduko Irati Aldaz,EAJko Eric Galvez, PSE-EEkoEva Alvarez eta Irabaziko UnaiOrbegozo.

Aldaz beasaindarra da, 24urte ditu, euskaltegi batean lanegiten du, Ernaiko kidea izanzen eta EH Bilduren zerrendandoa. Politikan aritzeagatik de-netik entzun duela dio. «Lagunaskok oso ondo iruditzen zaielaeta gehiagok egin beharko lu-ketela diote. Beste batzuek le-hen lerroan zertarako jarri nai-zen galdetu didate. Baina, nireustez, politikak denoi eragitendigu eta parte hartu egin beharda».Galvez legazpiarrak 29 urte

ditu, makinak esportatzen di-

tuen enpresa bateko kudea-tzailea da eta EAJren zerrende-tan doa. 2009 amaieran sartuzen alderdian. Lagunek bereerabakia errespetatu zuteladio. «Askotan bizitza zaildu du-dala diote. Egia da, baina zureherriaren alde lan egiteak me-rezi du».Alvarez beasaindarrak 32

urte ditu eta komunikazio en-presa batean lan egiten du.Aurten erabaki du PSE-EE al-derdian lan egitea. «Nire ideie-kin bat dator eta Beasainen

agindu dutena egin dutela iru-ditzen zait. Lagunen eta seni-tartekoen babesa dut. Ondodakite politika betidanik gusta-tzen zaidala».Orbegozo zumarragarrak 27

urte ditu eta Urretxuko gazte-txeko tabernaria da. Irabazi al-derdiaren alkategaia da Zuma-rragan. Jendeak denetik esandiola dio. «Batzuek politikazpaso egiten dutela diote, bainanik fedea dut. Ezin ditugu politi-kari guztiak zaku berean sartu.Politikari duinak daudela era-kutsi behar dugu».

«Jendea politikari batzuek egindutenarekin haserre dago eta po-litika gaizki ikusia dago gazteenartean. Gainera, gero eta bere-koiagoak eta indibidualistagoakgara. Hori guztia dela eta, alder-diek arazoak dituzte erreleboalortzeko».

«Gazteek politika urrun ikus-ten dutela iruditzen zait. Horihankasartze handia da. Politikaherria eta jendearen bizi baldin-tzak hobetzeko tresna bat da. Ke-xatzea oso erraza da, baina gau-zak aldatzeko konpromisoa be-har da».

Eva Alvarez

«Gazteek gero eta urrunago sen-titzen dute politika eta askok po-litikarien kontua besterik ez delauste dute, baina guztioi eragitendigun gai bat da. Denok dugu zeresan, zer egin eta zer eskaini.Guztiok parte hartu behardugu».

«Ehunka ordu pasa ditzakegugure herriak edo aberriak dituenarazoei buruz hizketan, baina po-litikan jardutea da arazo horieiguztiei erantzuna emateko erarikegokiena. Eta ezin dugu ahaztuudala dela herritarrengandik ger-tuen dagoen erakundea».

Eric Galvez

«Ez dakit duela 10-15 urte zeinzen egoera, baina egun gazte gu-txi dago lekukoa hartzeko prest.Ez dut ulertzen zergatik. Helbu-rua lortu dute eta jende asko lelo-tuta dago, telebistako saio tonto-ei begira».

«15 urterekin hasi nintzen po-litikan pentsatzen eta duela zaz-pi bat urte Gazte Komunistakensartu nintzen. Gazte asanblada-ko kidea ere banaiz eta hainbatmugimendutan parte hartzendut. Politikan dabiltzan lagunasko ditut: Gazte Komunistaken,Ernaien...».

Unai Orbegozo

«Gazteen artean denetik dago,ez nago orokortzearen alde. Gaz-te kritiko asko daude, ezkerrekoalternatiba eraiki nahi dutenaketa lan egiten dutenak. Besteasko ere gertatzen ari denaz kon-turatzen dira, baina ez dira ekin-tzetara pasatzen. Politika batereinporta ez zaienak ere badaude.Dena den, gazteak gero eta kon-tzienteagoak garela uste dut».

«Une hau ezkerreko politikaegiten duten alderdientzat ego-kia da, egungo egoerara eskuine-ko politikak eraman gaituelaikusten ari baikara».

Irati Aldaz

Babeslea

Page 14: Goiberri 148. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Emakumeak ahots eta bozClara Campoamorrek jarri zituen, bereziki, baldintzarik eta murrizketarik gabeemakumeek botoa emateko eskubiderako oinarriak. Bigarren Errepublikagaraian eman ahal izan zuten euskal emakumeek botoa, lehenbizikoz.

Janire Arrondo 1931n eman ahal izan zuten le-henbizikoz goierritar emaku-meek botoa. Badirudi, ordea,emakumeen boto eskubidea-rena ez dela efemeride garran-tzitsua, ezer gutxi dakigulako

lorpen hari buruz. Ez zuen de-mokraziak ekarri emakumeakhautesontzietara joatearena,Bigarren Errepublikan iritsi zen.Eta ez zen garaiko agintarienoparia izan, emakumeek borro-kaz lortutakoa baizik.

Euskal estatutua bozkatzen emakumeak, 1933an. GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA-INDALECIO OJANGUREN

Hainbat hamarkada lehena-go, sufragisten ekintzek etaprotestek oihartzun zabalaizan zuten herrialde anglosa-xoietan. 1890ean lortu zutenAEBen boto eskubidea Eliza-beth Cady Stantonek zuzendu-

tako mugimenduari esker. Le-hen Mundu Gerraren amaieran,orduko borroka haien uzta jasoeta beste hainbat herrialdee-tan indartu zen sufragisten mu-gimendua. Britainia Handian,Emmeline Pankhurstekek zu-zendutako mugimenduarenekintzen bidez, 1918 urtean 30urtetik gorakoen boto eskubi-dea lortu zuten; 1928an, berriz,21 urtetik gorako guztietan, gi-zonezkoak bezala.

Espainiako Estatuan ere1918an sortu zuten Emakume-en Elkarte Nazionala. Garaikoelite intelektualeko emakume-ek osatzen zuten. 1931n Espai-niako Bigarren ErrepublikarenKonstituziora arte ez ziren ain-tzat hartuak izan, baina, ema-kume haien eskaerak.

Clara Campoamor eta Victo-ria Kent diputatu hautatuakizan ziren Kongresuan. Hauta-gai, bai, eta hautesle ere izatekoeskubidean Campoamorri zorzaio, bereziki, baldintzarik etamurrizketarik gabe, ordukokonstituzioak parekotasuna-ren alde egitea.

Page 15: Goiberri 148. zenbakia

saretik

Sare sozialetan ere kanpainaotz gelditudira kaleanhauteskun-d e e t a r a kojartzen dituz-ten panelak.

Alderdi politikoek eta udal hau-tagaiek modu berriak bilatu be-har izan dituzte herritarrenga-na iristeko, euren mezua irista-ratzeko. Internetek eskaintzendituen abantailekin, sare sozia-letan bete-betean murgildudira politikoak kanpaina hone-tan. Euren mezua nahi adinazabaltzeko tresna dute, ondoerabiltzen

Mjakinez gero behintzat. Sare so-zialena, baina, norabide batbaino gehiagoko kanala da. Sa-reko erabiltzaileen galderak,iruzkinak eta hitz politak irakurribehar izango dituzte.Alderdi guztiek, herriz herriz,

sortu dituzte kontuak Twitte-rren. Facebooken ere bai. Ohikoerabiltzaile da Oihane Zabale-ta Urretxuko alkatea Twitte-rren, 513 jarraitzaile ditu. IgorEguren Ordiziako alkatea (375jarraitzaile ditu) eta Ioritz Imaz(449) Idiazabalgoa ere ezagu-

nak dira sare sozialetan egitendituzten ekarpen eta iruzkinen-gatik.Mezuaz gain, keinu, begira-

da, postura eta hizketa mo-duak muturreraino zaindu di-tuzten kanpaina izan da hona-koa. Aholkularien irizpideak etaformazio saioak jaso eta «edo-zertarako» prest jarri dituztehautagaiak. Ekitaldiak, agerral-diak nahiz herritarrekin hartu-emanerako teknika. Teknikaz,baina bakoitzaren estiloa zain-duz eta mantenduz. Edukiaz

gain, itsurak asko esannahi duelako.

#M24

Atal bereziawebguneanHauteskunde kanpaina abia-tu zenetik, atal berezia mar-txan dago goierri.hitza.eusatarian. Eskualdeko alder-dien agerraldiak, hautagai-tzen argazkiak eta herriz herrizerrendak kontsultatzeko in-formazioa jarri dugu eskura.Sarean dituzu irakurgai egu-nez egun argitaratu diren al-derdien analisiak ere.

Astelehenean,Goierriko HitzaGoierriko Hitza online egon-go da maiatzaren 24an ere.Hauteskunde egunari jarrai-pena egin eta gauean, berriz,datuak eman eta lehen erre-akzioak jasoko ditugu. Aste-lehenean, ohi ez bezala, GOIE-RRIKOHITZA kalean izango da.Datu guztiekin, herrietakoudal osaketaren argazkiaaterako dugu.

GOIBERRI 15UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK INTERNET

Page 16: Goiberri 148. zenbakia