goiberri 145. zenbakia

16
Aztarna bila doaz Islandiara Dokumentala egiteko dirua biltzen ari dira Tolosa eta Arrese 8-9 1615ean hil zituzten 32 euskal baleazaleen inguruko dokumentala egingo dute Ander Arrese arkeologoak eta Eñaut Tolosa zinegileak. M. ALBISU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Amaia Larrañaga 3 Iritzia 4-5 Maiatzaren Lehena 6-7 Izalgo Gazteak 10 Almitza, Europari tiraka 12 Lotsati poeta 13 Saretik 14 GOI B ERRI 145. zenbakia. 2015eko maiatzaren 1a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

253 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Ander Arrese eta Eñatu Tolosa dokumentala prestatzen ari dira Islandian hil zituzten baleazale euskaldunei buruz.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 145. zenbakia

Aztarnabila doazIslandiara Dokumentala egitekodirua biltzen ari diraTolosa eta Arrese 8-9

1615ean hil zituzten 32 euskal baleazaleen inguruko dokumentala egingo dute Ander Arrese arkeologoak eta Eñaut Tolosa zinegileak. M. ALBISU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Amaia Larrañaga 3 Iritzia 4-5Maiatzaren Lehena 6-7 IzalgoGazteak 10 Almitza, Europaritiraka 12 Lotsati poeta 13Saretik 14

GOIBERRI

145. zenbakia. 2015eko maiatzaren 1a

Page 2: Goiberri 145. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 145. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MoTZEAn

«Etxeko oiloen arrautzekin egindakoflanak estimu handia du gurean»

Amaia LarrañagaEskola Txikien Festaren antolakuntzako kidea

Mikel Albisu GabiriaEkainaren 14an Gabirian egingoden Eskola Txikien Festarensalmenta batzordean laneanburu belarri dabil Amaia Larra-ñaga (Beasain, 1974). Azkentxanpan sartuta dauden hone-tan, eguna iristen ari denarenurduritasuna dute. «Ea egural-di ona egiten duen, eta denonartean egun txukun bat atera-tzen zaigun», dio.Zaletasun bat. Eskulanak, margotzea, puntuaegitea, argazkiak, yoga... Irakur-tzea ere atsegin dut, baina, guz-tirako denborarik ez.

Pelikula bat.Herriko gazteek egindakoBaietz!eta Benemeritoak.Liburu bat.Irakurtzen ari naizena, DoloresRedondoren trilogiako azkena,Ofrenda a la tormenta.Musika talde bat.Gabiriako Guri 5! Taldea.Abesti bat.Mikel Markezen Zure begiek.Janari bat. Etxeko oiloen arrautzekin egin-dako flanak estimu handia dugurean.Edari bat.Aldabako baserrian osabak

egiten duen etxeko sagardoa.Amets bat.Askotan nahi nuke nire egunek24 ordu baino lgehiago izatea.Zeri diozu beldurra?Nire alabei bizitzea tokatukozaien etorkizunari. Zerk sortzen dizu irribarrea?Lexuri, nire alaba txikienaren ir-teerek.Goierriko txoko bat.Asko ditugu, Kizkitza, adibidez.Gabirian biziko ez bazina?Kale umea naiz, baina, ederkimoldatu naiz herri txikian bizi-tzera. Ez dakit orain asmatukonukeen berriro kalean bizitzen!

«Ederki moldatunaiz herri txikianbizitzera. Ez dakitasmatuko nukeenkalean bizitzen»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 145. zenbakia

4 GOIBERRIIRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Egutegiari begira

«Argiprintzatzatjotzen dituadierazpenaskatasunazeinerabakitzekoeskubidea»

zaxola begi-ratu dio egu-tegiari Mike-lek, langabe-zian geratuzenetik egun

guztiak berdinak baitira bere-tzat: beltzak, tristeak. Duelabederatzi hilabete, krisiareneraginez, ekoizpena jaitsi, etaitxi egin zuten lantegia; alegia,bere diru iturri bakar eta betie-reko ustezkoa. Harrezkero, itotabizi da; munduaren ezin uler-tuan itota. Argia ia luxu bihurtuda berarentzat, eta premia-premiazkoa denean baino ezdu pizten. Argi parean eskuakjarri, eta itzalekin irudiak egineta amesteko zeukan ohituraeder hura ahanzturan galduzaio. Orain, bizimodu duin ba-tekin egiten du amets; esnaegin ere. Ez du inoren kalteriknahi, bere ongizatea besterik ezdu bilatzen. Laguntzak, beldu-rra, etorkizuna eta iraupenadira bere hiztegiko hitzik erabi-lienak.

Urduritasunez begiratu dioegutegiari Gaizkak. Hurbil daurteko bere egunik gogokoene-

tako bat: bere idealen eta hel-buruen magala, bere erronkapertsonalaren ardatza. Sindi-katu bateko ordezkaria da, etaurte osoan dihardu jo eta su la-nean egun berezi horretarakoekintzak eta asmo akuilatzaile-ak prestatzen. Argi printzatzatjotzen ditu adierazpen askata-suna zein erabakitzeko eskubi-dea, eta lan baldintza egokienbila borrokatzeko prest dagobeti. Langile oro defendatzendu, bere burua ere langileen za-kuan ikusten baitu. Prekarieta-tea, borroka, mobilizazioa etairtenbidea dira bere hiztegikohitzik erabilienak.

Irrikaz begiratu dio egutegiariJulenek. Aurten, ostiralarekintokatu da, eta jaieguna ezin ho-beto datorkio asteburu luzetxobat antolatzeko; urtean mor-doxka izaten dituen horietako

bat, hain zuzen. Enpresako bes-te ur handiko arrain batzuekinjoango da uharte galduren ba-tera, arrantza egin, eta soineanarropa gutxi daramaten ema-kume exotikoek prestatutakoedari gozoak hurrupa txikizedatera. Luxua nonahi. Era guz-

tietako argiak ditu gustuko: ne-oizkoak, batez ere. Baina sekulaez da arduratu argiek eraginda-ko kostuaz. Bost axola berarigainerakoak zer egoeratandauden. Kostata lortu du dago-en tokira iristea, eta ez du atze-ra begiratzeko inolako asmorik;ez horixe! Behean daudeneigoitik so egoteak ez dio zora-biorik eragiten, azala gogortuabaitauka honezkero. Goi maila,boterea, dirua eta agintea dirabere hiztegiko hitzik erabilie-nak.

Maiatzaren Lehena dugu,Langileen Nazioarteko Eguna.Egun hori II. Internazionalak al-darrikatu zuen formalki aurre-nekoz Parisen, 1889. urtean.Hiru urte lehenago, berriz, sindi-kalista anarkista batzuek zortziorduko lanaldia eskatzeko gre-ba egin zuten Chicagon; matxi-nada, hildakoak eta epaiketaekarri zituen. Langileen eskubi-deak eskatzeko ez ezik, Chica-goko martiriak omentzeko egu-na ere ba omen da.

Mikelek urrunetik begiratukodie maiatzaren 1eko manifes-tazioei. Gaizka agerraldietakobatean eramango duten pan-kartari helduta joango da. EtaJulenek ez-ikusiarena egingodie gertaerei, eskuen arteanizango duen kopatzarreko eda-riari alde batera eta besteraeraginez... bere ekintzen ondo-rioz, nola Mikel hala Gaizkaedaria bezalaxe dilindan dabil-tzala ohartu nahi izan gabe.

E

Page 5: Goiberri 145. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Ikusi edo irakurri al duzu Tere, 21 egun kexarik egin gabe ego-teko erronka horren inguruko gai hori? Ez da gai berria. Ideia2006an jarri zuen Will Bowen izeneko amerikar batek abian, ho-rren inguruko liburua idatzi eta gero, baina azkenaldian toki guztie-tan entzuten eta ikusten ari naiz. Erronka honetan datza: 21 egunegon behar duzu kexatu gabe. Kexatzen zaren bakoitzean berrirohasi beharra dago zenbatzen, eta nolabaiteko kontrola eramatekoeskumuturreko more bat erabiltzen da (beste ezer ere erabil daite-ke). Kexa ahoratzen duzun bakoitzean eskuz aldatu eta berrirohasi behar zara kontatzen. Antza, 21 egun edo 21 aldi behar dira zer-bait egiten ohitura aldatzeko, hau da aurrekoa alderatu eta berria

barneratzeko. Nik hau egingo banu, sekulako eskumuturreko sen-doa eta polita aukeratuko nuke behin eta berriro hasi beharko nu-keelako, eta badakizu, behintzat iraun dezan. Baina ez dut egingo.Ziur asko Bowen honek arrazoia du, eta etengabe kexatzeak ez du

Zenbat egun esan duzu? Gehitxo iruditzen zait neri 21 egun. Gai-nera, ez dut eskumuturrik eramateko ohiturarik eta ez nintzateke-en eroso sentituko horrelako bat eramanda, morea, urdina edo ho-ria. Ez zait iruditzen neretzako moduko erronka denik zuk proposa-tzen didazun hori. Beraz, kexaka jarraituko dut. Izan ere, kexatzeaezinbestekoa dela iruditzen baitzait. Nolakoa izango litzateke guregizartea gaizki, edo ondo, dauden egoera edo gauzengatik kexatu-ko ez bagina?

Ez, ez eta ez. Kexatu egin behar gara gaizki iruditzen zaigun guztihorren aurrean. Gaur, esaterako, eguraldiaren kontura kexatu be-har naiz ni. Zer da hau? Legazpiko jaiak iristear daudela, eta euria?Baina non ikusi da horrelakorik? Eguraldi honekin nola entzungodut ba kukua? Aurrekoan kukuari buruz idatzi nuen, eta batek bai-no gehiagok galdetu dit aurtengoan entzun al dudan. Ez ba. Orain-dik ez. Baina badakit gure etxe inguruan dabilela, eta horregatik,kanpora irteten naizen bakoitzean, txanpon bat edo beste erama-ten dut gainean badaezpada.

Hau, zuk proposatu didazun ariketa baino errazagoa iruditzenzait, neretzako, eta guztientzako. Beraz, bete patrikak diruz etajoan menditik ibilalditxo bat ematera. Zu bereziki, legazpiar hori,bonolotoan hainbeste euro irabazi duzun hori. Sartu diru piska batpatrikan eta joan zaitez kukuaren bila, ea gainerakooi ere zorte pis-ka bat ekartzen diguzun.

bateta

bat

Asteko irudia

Idoia Luzuriaga

Tere Madinabeitia

Josu Maroto

IslandiaAspaldiko baleazaleengertakari batek garamatzaherrialde ezezagun honetara.

onurarik, baina zer esango dizut ba, noizean behin “kaka zaharra!”esatea neri oso ondo etortzen zait, eta ez dut uste honek nire osa-sunari kalte egiten dionik. Gainera, “a ze gozamena” ere sarritanesaten dudala uste dut behintzat eta orekan omen dago neurria.

Page 6: Goiberri 145. zenbakia

6 GOIBERRIASTEKO GAIA

Maiatzaren Lehenaren harira, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin izan da GoiBerri. Sindikalgintzaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitzegiten dute, sindikatuak «inoiz baino beharrezkoago» direla sinetsita.

Arkaitz Apalategi Sindikatuen agendan gorrizmarkatutako eguna izaten daMaiatzaren Lehena. Azken ur-teetako krisiaren eta erreformalaboralen ondorioz, ordea, os-pakizunetarako baino gehiago,euskal sindikatuek orainareneta geroaren inguruko gogoetaegin eta borroka eredu berriakmartxan jartze-ko baliatunahi duteLangileenNazioar-t e k oEguna.

Batasun sindikalaren ga-raiak atzean gelditu ziren, etaELA eta LAB sindikatuak ezdoaz eskutik, harremanak izanbadituzten arren. Egoerarendiagnosia egiterako garaian,bat datoz, ordea. Egoitz IturbeELA sindikatuaren Goierriko ar-duradunak azaldu duenez,«krisia deitzen duten fenome-no hau 2008an etorri zen, lan-gileekin zerikusirikez duten arra-zoiak direlamedio. Or-

tera hobetuko uste dute. LABe-ko Usoa Lasaren hitzetan «ko-munikabideetan entzuten daegoera hobetzen ari dela, lan-postuak sortzen ari direla... bai-na errealitatea da krisia sortuzenetik, agintarien partetik lan-gileek jaso duten bakarra espe-dienteak eta erreformak izandirela; eta lanpostuak defen-datu dituzten bakarrak langile-ak izan dira. Egoera horrek guz-tiak sortu du langile klase po-breago bat izatea». Usteberekoa da ELAko Xabier Olai-zola ere: «Prekarietatea bul-tzatzeko erabiltzen ari dira kri-sia, eta krisitik ateratzen bagaraere, langileak oso baldintza es-kasetan aterako dira».

Sindikalgintza ezbaianAzken urteetan, asko izan dirasindikatuen lana eta beharrabera ere ezbaian jarri dutenak.Gizarteko zenbait sektoretan,atxikimendua galtzen ari dire-naren sentsazioa ere badago.Horrek, «sindikalgintzaren etaborroka eredu berrien ingurukogogoeta» egitera eraman be-har dituela uste du LABek.Hala, sindikatuaren 40. urte-muga oinarri hartuta, gogoetaprozesu bat martxan jarri dute,helburu 2017an egingo dutenkongresua jarrita. Jendeak sindikatuekiko atxi-

kimendu gutxiago badu «heinhandi batean problematika al-datu delako eta sektore bakoi-tzean arazo ezberdinak daude-lako» izan dela uste du Lasak(LAB). Lan munduaren «errea-litatea asko aldatu da. Lehen

Euskal sindikatuak

daindu, ordea, gizarte osoaketa batez ere langileriak ordain-du» duela uste du. Gainera,«kapitalismoa krisia aprobe-txatzen ari da, erreformak etamurrizketak egiteko». LAB sindikatuko Adolfo Ma-

siden ustez, «erasoaldia ikara-garria izan da; langabezia izu-garri igo da, pentsioak zalan-tzan jartzen dira, jubilazioalortzeko arazoak jartzen dituz-te... Babes sozialaren galera

ere izugarriada». En-

p rese-tan erenabari-tu duteerag inh o r i .«Solda-

ten hobe-kuntza eta lanor-

duen murrizketanegoziatzetik, gureoinarrizko eskubidebatzuk defendatze-ra pasatu gara; azkenbatean, biziraupenegoera batera».

Politikari askorikrisia bukatzeardela entzuten ba-diote ere, argidute sindika-tuek: «Lan-gileentzatkrisia ez dabukatu».H a a t i k ,langileenegoera ez

dela egunbatetik bes-

Page 7: Goiberri 145. zenbakia

GOIBERRI 7ASTEKO GAIA

langile gehienek industrian lanegiten zuten, orain sektoregehiago daude, zerbitzuen sek-torea ere igotzen ari da, langa-betu asko daude... kolektibo ez-berdinak sortu dira eta langile-en espektroa askoz zabalagoada orain». Horiei guztiei eran-tzun bat ematea da sindika-tuen erronka.«Azkenean, era-berritze hau horretara bideratunahi dugu, langile klasea berrirobatu eta ekintza sindikalerakogaitasuna indartzera». Iturbek (ELA) ere, sindika-

tuek «formula berriak» asmatubehar dituztela dio, izan ere,«une honetan sindikatuak inoizbaino beharrezkoagoak» direlauste du. «Kapitalak argi daukabere helburua zein den, eta zeinpauso eman behar dituen».Hala, enpresariek kolektibita-tearen ordez «langilearen indi-bidualizazioa» bilatzen dutelauste du. Olaizolak (ELA) azalduduenez, «enpresariak langilee-kin banaka negoziatzen saia-tzen dira, beraien interesak au-rrera ateratzeko. Horri aurreegiteko, beharrezkoa da langi-leak elkartu eta antolatzea».Zentzu horretan, «frogatutadago, kolektiboki egiten dirennegoziazioetan emaitza hobe-ak lortzen direla».Masidek(LAB) ere, «langile

antolakuntza eta sindikatuakbehar-beharrezkoak» direlauste du, «Beharrezkoak izanbadira lanorduak jaisteko edosoldata igoerak negoziatzeko,are beharrezkoagoak dira orain,eskubideak defendatu eta al-ternatiba bat bultzatzeko». Es-kualdean, hala ere, atxikimen-du hori ez da galdu, bere uste-

tan. «Goierrin nik esango nukelangileek ez dutela antolatzekogaitasunik galdu, eta eskubide-ak defendatzeko borrokan ja-rraitzen dute».

Elkarlanerako tarteakGoierriko bi sindikatu nagusienarteko harremana hoztutadago aspaldian, nahiz eta zen-bait forotan elkarlanerako tar-teak bilatzen dituzten. ELA sin-dikatuko Egoitz Iturbek azalduduenez, «diagnosi orokorreanbat egiten dugu, baina prakti-kan irizpide ezberdinak» dituz-te bi erakundeek. LABeko Adol-fo Masiden ustez, «sindikatuezberdinak gara eta normalada estrategia sindikal ezberdi-nak izatea, baina langileriaosoa elkar-tzen dutenestrategiak o m u n a kere egon be-har dira. Etahori bultzatunahi dugu guk.Defendatzenditugun helbu-ruak lortzeko ezinbestekoada langileak elkartuta joatea». Usoa Lasaren arabera, «el-

karlana egon badago,baina agian besteforo batzuetanematen da. Adi-bidez, foro so-zialean elkarre-kin ari gara, bes-te eragilebatzuekin batera.Beraz, harremanaez da erabat eten».Etorkizunean ere, elka-rren beharra izango dutela

uste dute bi sindikatuek. «Eus-kal Herrian aldaketa gehiengosozial zabalak osatzetik etorri-ko da, eremu guztietan. Argidago gizartean aldaketak era-gin nahi baditugu, bide hori el-karrekin egin beharko dugula».

Aurrera begiraTestuinguru horretan, etorkizu-nari begira baikorrak dira sindi-katuetako ordezkariak. «Eus-kal Herria eraldatuko duen sub-jektu aktibo eraginkor bat»bilatu nahi dutela dio Lasak.Horretarako «mobilizatzekogaitasuna handitu behar dugu,hori izango delako langilegoarieta gizarte osoari aldaketa eka-rriko diona». Masidek ere, «gi-

ispiluari begirazartea aktibatu» behar delauste du eta «langileek beraienetorkizunaren alde» egin behardutela. Aurrera begira, bi sindikatuek

azaldu dute bide horretan lane-an jarraitzeko konpromisoa.Hala, «erantzukizunarekin jo-katu» behar dela uste du Itur-bek, eta «gure esku dagoenguztia egiteko erantzukizuna»hartzeko prest daudela. Langi-leek antolatu eta erantzun ba-teratu bat eman behar duteladio, eta «sindikatua horretara-ko erreminta da; erabiltzekodago».

Ezkerrean, LABeko Adolfo Masid eta Usoa Lasa. Eskuinean, ELAko EgoitzIturbe eta Xabier Olaizola. A.APALATEGI

Page 8: Goiberri 145. zenbakia

8 GOIBERRIERREPORTAJEA

Beasaindar talde bat dirua biltzen arida Islandian eraildako 32 baleazaleeiburuzko dokumentala grabatzeko.

Maialen Igartua BeasainGoierri eta balea arrantza. Es-kualdearen kokapena kontuanhartuta, ez dira lehen begi bis-tan jendeak uztartuko lituzke-en bi kontzeptu. Loturak aurkilitezke, ordea. Esaterako, Pa-saian (Gipuzkoa) San Juan ba-lea ontzia berreraikitzen ari diraitsas ondarea berreskuratzekohelburuarekin. XVI. mendeanKanadan urperatutako baleaontzia da San Juan galeoia, eta,hara non, Zerainen zerratutakoenborrak ari dira baliatzen on-

tzia berreraikitzeko. Orain, berriz, Beasaingo hiru-

kote bat dokumental bat gra-batzekotan da 1615ean Islan-dian hil zituzten 32 euskal bale-azaleren inguruan. AnderArrese eta Beñat Iturriotz arke-ologoak eta Eñaut Tolosa zine-gilea buru belarri ari dira laneanproiektua aurrera ateratzeko.Hiru goierritar, euskal baleaza-leei gertatutakoaz ikertu etaeuskaldunoi irudi bidez hela-razteko lanean. Euskal balea-zaleen triskantza izango da do-kumentalaren izena.Hain justu, urrian beteko dira

400 urte Islandiako triskantzamodura ezagutzen dena gerta-tu zela. Pasaiako portutik ate-ratako hiru balea ontzi Islandia-ra joan ziren, arrantzara, bainaontziak urperatu eta bertan ge-ratu behar izan ziren, bueltatze-ko modurik gabe. «Negua gai-

nean zuten, eta bertako balia-bideak bilatu beste biderik ezzuten izan; horrek arazoak era-gin zizkien islandiarrekin»,azaldu du Arresek. Liskarrak medio, islandiarrek

32 euskal baleazale erail zituz-ten, «oso modu bortitzean».Garaiko egoera politikoa balia-tu zuten horretarako. Izan ere,autoritate daniarrek emanda-ko baimen berezia zuten arran-tza denboralditik kanpo Islan-diako lurretan zeuden arran-tzale etorkinak hiltzeko. Islandiako arkeologo talde

batekin batera, 1615ean hon-doratutako hiru bale ontzienaztarnak bilatzen saiatuko dirabeasaindarrak dokumentale-an. «Batetik, ustiategi arkeolo-giko batera joango gara; baleengrasa urtzeko labe batzuk aur-kitu dituzte han, eta balitekeegitura horiek euskaldunenakizatea», azaldu du Arresek. Bestetik, ontziak hondoratu

ziren fiordoetara ere joangodira. Uretan murgilduko dirahan, ontzien aztarnen bila.«Sakoneran oso behera joaneta oraindik aztarnarik aurkitu-ko ez bagenu, robot handi batsakonera handian sartzeko as-moa dugu». Behin ontzia hon-doratutako lekua arakatuta,1615eko euskal baleazaleekegindako bidea egingo dute.Haien pausoak jarraituko dituz-te, gertatu zitzaiena kontatuz.

«Martin de Villafranca kapitai-naren bidea jarraituko dugu»,azaldu du Tolosak. «Hiru kapi-tainetan gazteena zen, liskargehien izan zituena, eta hil zu-ten bakarra».Hiru hari nagusi jarraituko

ditu dokumentalak. Batetik, ar-keologoen bilaketak, aurkikun-tzak eta bidaia erakutsiko ditu.Bestetik, elkarrizketak egingodizkiete gaian adituak direnhainbat islandiarri. Orduko ger-takariak, berriz, marrazki bizi-dunen bidez berreraikiko dituz-te. «Gure bilaketak eta gertatu-takoaren kontakizunatartekatuko ditugu dokumen-talean», esan du Arresek.

‘Crowdfunding’ bidezHirukoteak argi du dokumenta-laren egitura nolakoa izangoden, edo nolakoa izatea gusta-tuko litzaieken, behintzat. Mo-mentu honetan duten erronkanagusia, ordea, finantziazioalortzea da. Hainbat diru lagun-tza jaso dituzte erakunde publi-ko zein pribatuetatik, baina bu-ruan duten proiektua gauza-tzeko diru gehiago behar duteoraindik. Falta zaien dirua lortzeko,

crowdfunding edo finantzake-ta kolektiboko kanpaina mar-txan jarri dute Karena platafor-man (www.karena.eu). Jende-aren ekarpen txikiekin, 6.000euro lortu nahi dituzte. Tolosa-ren hitzetan, bi alde on ditu fin-tzaketa kolektiboak: «Batetik,dirua lortzen da, eta bestetik,jendearengan interesa piztenda dokumentala egin aurre-tik». Interesa dutenek hiru aste

Baleazaleenaztarnen bila

Page 9: Goiberri 145. zenbakia

GOIBERRI 9ERREPORTAJEA

Ander Arrese arkeologoa,ezkerrean, eta Eñaut Tolosazinegilea, eskuinean. MIKEL ALBISU

uskal baleazaleen triskantzak 400 urte beteko dituurrian, eta urteurrenak gaurkotasuneko gai bihurtu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Islandiako agintariek berradiski-detze ekitaldi sinbolikoa egin zuten joan den astean, gaiaren ingu-ruan antolatutako kongresuari amaiera emateko. Holmavic izene-ko herri txiki batean, harri baten gainean, 1615ean eraildako 32gipuzkoar arrantzaleen omenezko plaka bat jarri zuten.Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak parte hartu

zuen ekitaldian. «Eredugarria da islandiarrek egin duten irakur-keta kritikoa pasarte historiko horretaz», zioen Garitanok.

E

Islandiarren eta gipuzkoarrenadiskidetze ekitaldi sinbolikoa

dituzte oraindik ordainketa egi-teko.

Arresek eta Tolosak Islan-dian bizi den lagun baten bidezizan zuten baleazaleen triskan-tzaren berri, duela urtebetepasa. Arreseren hitzetan, hanoso presente dute gertatuta-koa: «Lagunak kontatzen digufiordo haietara joan eta euskal-duna zarela esaten baduzu,barkamena eskatzen dizute-la». Euskal Herrian, berriz, ger-taera ezezaguna da gehienen-tzat. «Uste dugu hemen bada-goela hutsune hori betetzekobeharra».

Besteak beste, Jon Guod-musson islandiarrak idatzitakopoema liburuan oinarritu diradokumentalaren gidoia osa-tzeko. Garaiko gizarteak beza-la, idazle hark ere gertatutako-arekiko jarrera kritikoa izanzuen Tolosaren esanetan.«Nahiko objektiboa izan zen,eta datu fidagarriak ematenditu». Bestalde, orain arte egin-dako indusketa arkeologikoeninguruan ere ikertu dute.

Beasaindar hirukoteak udaamaieran egin nahi du Islandia-rako bidaia. Ideia badute, dirualortzen ari dira gutxika, etaproiektua gauzatzea izango dahurrengo pausoa. Bi astez gra-batzea aurrikusten dute. EuskalHerrira bueltatzean, berriz, gra-batutakoari forma ematen etamarrazki bizidunekin uztartzenizango dute nahikoa lan. Ondobidean, urte amaierarako do-kumentala ikusgai izatea espe-ro dute.

«Euskal Herrianezezaguna dagertatu zena, etahutsune hori betebeharra dago»Ander ArreseArkeologoa

«Finantzaketakolektiboari eskergrabatu aurretikere jendearenganinteresa pizten da»Eñaut TolosaZinegilea

Page 10: Goiberri 145. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Idiazabalgo gazteak, betigazte eta beti gogotsuAsier Zaldua IdiazabalIdiazabalgo gazteek, adin bate-tik aurrera elkartzeari eta eki-taldiak antolatzeari uzten zio-tela ikusita, Izalgo Gaztek tal-dea sortu dute. Azkenhilabeteotan bingoa, bizikletamartxa eta bazkaria antolatudituzte, besteak beste. Oraingaldera-erantzun lehiaketa an-tolatu dute.

Beste ekimen asko bezala,ordu txikitan sortu zen. «Lagunbatzuk gaiari buruz hitz egitengenuen elkartzen ginen bakoi-tzean: gaztetxean 20 urte ingu-rukoak ibiltzen zirela, adin ba-tetik aurrera herriko gazteak ezginela elkartzen, gaztaroa 25urterekin bukatzen zela zirudie-la, astean zehar ikasi edo lanaegin eta asteburuan parranda

bakarrik egiten genuela...», ai-patu du Idoia Sanzek.

Hala, otsailean bilera batdeitu zuten. 17 eta 30 urte bitar-teko 30 bat lagun azaldu ziren.«Ahalik eta jende gehien elkar-tu nahi genuen eta lortu ge-nuen».

Galdera bat egin zioten elka-rri: ea zergatik uzten zuten Gaz-te Asanblada horren gazte.Jendeak lotura handia zela etaegitasmo askotan behartutaparte hartzen zela erantzunzuen jendeak. Hori dela eta, au-rrerantzean ekitaldiak nahi zu-tenek antolatuko zituztela etanahi zutenek parte hartuko zu-tela erabaki zuten.

Lehen ekitaldiak Emakume-en Egunerako antolatu zituz-

ten. Bingo bat egin zuten etalortutako diruarekin Emarrockdokumentala bota zuten etatxokolate-jana egin zuten. On-doren, bizikleta martxa «kolo-retsua» eta bazkaria egin zituz-ten.

Orain Jakin eta Irabazi lehia-keta antolatu dute. «Herritarguztiek parte hartzea nahidugu. Futbito txapelketan be-zala, baina kultur ekitaldi bate-an». Bikoteka parte hartukodute eta galdera guztiak Idiaza-bali buruzkoak izango dira. He-rriko tabernetan bi kutxa jarridituzte: bata izena ematekoeta bestea galderak proposa-tzeko. Lehiaketa maiatza buka-eran hasiko da. Ostiral iluntze-tan egingo dute, herriko plazan.

Izalgo Gaztek taldeko kideak, herriko plazan egin zuten bazkarian. HITZA

Babeslea

Page 11: Goiberri 145. zenbakia
Page 12: Goiberri 145. zenbakia

12 GOIBERRIERREPORTAJEA

Almitza, Europari tirakaSegalaritzako denboraldia maiatzean hasiko da. Almitza elkarteak bakarkakoEuskal Herriko ligaxka antolatuko du. Aurten, ordea, Europako Txapelketaizango du buruan, 12 urteren ondoren Euskal Herrian jokatuko delako.

Aimar Maiz Egoitza Goierrin duen Almitzasega elkarteak urte berezia du2015a. Europako Sega Txapel-keta antolatzearen ardura izan-go du, Euskal Herrian jokatukobaita, hamabi urteren buruan,Azpeitian. Abuztuaren 28tik30era izango da lehiaketa etaospakizun hori. Aurretik erebadu zeregina. Maiatzean, Eus-kal Herriko VII. Bakarkako SegaLigaxkari ekingo dio.Arreta eta burua, ordea, Eu-

ropakoan jarrita izango dute,batik bat. Historia eta zabal-kunde handiko lehiaketa da.1969an egin zuten lehenengoaldiz, Bayergo eta Tirolgo sega-larien artean. Pixkanaka, Alpe-etako beste nazio batzuetarazabaldu zen, eta hala Alpeeta-ko Herrialdeetako Sega Txapel-keta bihurtu zen. Euskal Herria 1996an batu

zen lehiaketa hartara, eta euro-partasun oraindik gehiago har-tu zuen urtean behingo hitzor-duak. Almitza sega elkartea, er-nemuina Zaldibian eta Goierrinduena, izan zen Euskal Herria-ren izena Europako Txapelke-tara —2005ean hartu zuen izenhori— eraman zuena.

Seguran izana Artean Europako Txapelketaizendapenik ofizialki ez zeukanarren, Europako nazioen arteko

gazteek 35 metro koadro (7x5)ebaki behar izaten dituzte.Ahalik eta azkarren, baina baitaegoki eta txukun ere: zabar ari-tzea zigortu egiten dute. Almitzak antolatutako Eus-

kal Herriko VII. Bakarkako SegaLigaxkak hiru jardunaldi izangoditu, aurten ere: Loiolako san-tutegian (Azpeitia), maiatza-ren 17an, 12:00etan; Basabu-ruan (Nafarroa), maiatzaren30ean, 17:00etan; eta Iurra-mendiko belardian (Tolosa),ekainaren 20an, 17:00etan. Guztizko denbora hartuko

dute aintzat. Goierriko segalariasko lehiatuko dira. Izena maiatzaren 10erako

eman behar da. Ligaxkatik ha-mabost segalari (10 gizonezkoeta 5 emakumezko) sailkatukodira, Euskal Herriaren izeneanEuropako Txapelketan lehia-tzeko. Aurten, Euskal Herrian.

Aloña Galarra segalariidiazabaldarra, 2003an,Segurako Europakoan. ALMITZA

sega lehiaketa lehen ere izanada Euskal Herrian. Goierrin, ze-hatzago. 2003an Seguran an-tolatu zuen Almitzak. Madura-ko zelaietan lehiatu ziren sega-lariak.Gaur egun, zazpi naziotako

segalariek parte hartzen dute:Suitza, Alemania, Austria, HegoTirol, Eslovenia, Eslovakia etaEuskal Herria ordezkatzen di-tuzte, beren ikur, ereserki etajantzi tradizionalekin. Frantziak ere inoiz parte har-

tu izan du, baina azkenaldianez. «Dena den, txapelketa ho-netan parte hartzeko aukerairekita dago herrialde gehiago-rentzat ere», dio Almitzak.

Ligaxka, maiatzeanSegakera, berriz, nazioartekomodalitatekoa egiten dute. Gi-zonezkoek area bat (10x10 me-tro) eta emakumezkoek nahiz

Euskal ligaxkatik 15segalari sailkatukodira EuropakoTxapelketan,Azpeitian, EuskalHerria ordezkatzeko

Page 13: Goiberri 145. zenbakia

GOIBERRI 13GARAI BATEAN

Miriam Luki ItsasondoEz dago Itsasondoko hilerrianGurutz Sarasola Lotsati-ren(Itsasondo, 1915-1936) izenik.Bere sendiaren panteoia mu-tua da; marmol beltzean ez daizenik ageri. Orain 100 urte jaiozen, maiatzaren 3an, eta 20urte zituela Donostiako Uru-mea errekara begira dagoenzubi batetik behera bota zuenbere burua, maiteminak jota.Arbel negozioaren espa-

rruan aritzen zen Sarasola fa-miliako semea zen Lotsati. Be-deratzi anai-arreba izan zirenguztira. Lekarozko Eskolan(Nafarroa) batxilergoa ikasizuen Sarasolak eta merkatari-tza ikasketak egin zituen ondo-ren Donostian. Arbelera zuzen-dutako urratsak eman zituen,horrenbestez. Edonola ere,euskara ikastea eta lantzeaipar hartu zituen eta makinabat lan idatzi zituen DonostiakoEl Dia egunkariaren euskalorrietan; guztiak Lotsati ezize-narekin sinatu zituen. Lan ho-riek dira, hain zuzen, gerora be-rreskuratu ahal izan direnak.Ibon Sarasolak kontatua du

ez zuela Lotsatiren berri KoldoMitxelenak haren poema bat

erakutsi zion arte. Poemaren li-teratur baliotik harago, 36ko

Poeta gaztea oroitzen

gerra aurreko euskal poetenmoldeak apurtu izanari errepa-ratu zion Sarasolak: «Argi ze-goen mamiaren aldetik garaikopoemagintzan zeharo arrotzgertatzen zen pentsamoldebat adierazten zuela».Izan ere, gerra aurreko euskal

poeten ortodoxia katolikoakgoitik behera eta erabatekoabertzaleak izan ziren topikoakasko du egiatik. Lotsatiren lanatopiko horretatik urruntzen da,Lotsatik maitasunari idatzizion, maitasun gordin, latz etagogorrari: Eriotzak kendukodigu betirako elea/ta alkarikusteko mendea/Beti betira-ko, ene maitea!/ Beti betirako,ene maitea!/Oldozten det, ol-dozten det au maiz/Ta erotubearrean jartzen naiz.Irreberentziatik ere badute

bere idatziek: Au egin bear de-zula ta/ura egin bear dezulata/papera atera bear dezu/tapapera atera bear dezu./ Zera...garbitzeko ere/papera aterabear dezu!!!Bere poemak armiarma.eus

atarian irakurri daitezke.

Gurutz Sarasola Martinez‘Lotsati’ –ezkerrean– aitarekin.GOIERRIKO HITZA

Page 14: Goiberri 145. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

Egunon! lekuakgora Goierrin Egunon! atari digitalean zer-bitzua euskaraz ematen du-ten establezimenduen, jate-txeen, tabernen zein dendenmapa osatzen ari dira. Geroeta gehiago dira mapa horre-tara batu diren Goierriko es-tablezimenduak ere; 25oraingoz. 2.181 gune bildu di-tuzte jada eta 2.500ean jarridute erronka. Egun on! apli-kazioa ere sortu dute mapaosatzen joateko eta bezeroekeuskaraz hartuko dituztenEuskal Herriko tokien zerren-da eskura izan dezaten edo-zein momentutan.egunon.info

makumezkoekhistorian izanduten lekua ar-giz bete dute Tri-bial Feministan.

Paperezko mahai jokoa aspaldiaurkeztu zuten eta orain sake-lako telefonorako zein tablete-tarako bertsioa jarri dute esku-ra, doan.

Irontec enpresak garatu etaArrasate, Basauri, Ermua, On-darroa, Zierbena eta Uribe Kos-tako Mankomunitateak bultza-tu duten proiektua da BizkaikoAldundiaren diru laguntzarekin.Aplikazioa doan izateaz gain,euskara hutsean garatu dute.

EAplikazio mugikor honek,

emakumeak historian jokatu-tako rola erakusten du ohiko tri-bialaren bidetik. 180 galderahartzen ditu hainbat mailatansailkatuak: kirolak, historia, ge-ografia, artea eta literatura,zientzia eta ikuskizunak. Jokoaadin guztietako pertsonentzatpentsatu dute, beti ere, histo-

riaren beste irakurketa bat egi-teko gogoa badute; hain zuzen,historia andreen begietatik iku-si nahi badute.Google Play-ren bitartez

deskargatu daiteke Android-etarako eta Apple Store-n Ap-ple markako gailuetarako.

Oihalak sareansortu daitezkeJoste Egunen harira Gure EskuDagoren atarian oihal digitalaksortzeko aukera dago. Koloreaaukeratu eta oihalaren diseinuahautatu daiteke. Ondoren datupertsonalak eman eta oihalaegiteko aukera dago. Herriz he-rri egiten ari diren Joste Egune-tan zein etorriko diren ekitaldie-tan parte hartu ezingo dute-nentzat pentsatutako aukerada. gureeskudago.eus

Tribial feministasakelakorako pronto

E-liburuen aukerazabala sareanKlasiko unibertsalak euskarazemanda eta euskal literatura-ren klasikoak PDF formatuannahiz Epub euskarrian deskar-gatu daitezke, doan, armiarmasarean. Shakespeare, Defoeedo Swift idazle unibertsalenlanak zein Lizardi, Orixe eta-Lauaxeta euskal klasikoen la-nak klik batean eskura daitezke.

armiarma.eus

Klik

Page 15: Goiberri 145. zenbakia
Page 16: Goiberri 145. zenbakia