goiberri 144. zenbakia

20
Ion Izagirre Txirrindularia «Gogotsu nago Girora joateko» 8-9 Ion Izagirre aurtengo Euskal Herriko Itzuliko erlojuaren aurkako proban. ANGEL ELORTZA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Iñaki Belamendia 3 Iritzia 4-5 Lurra dantza taldeak 50 urte 6-7 Euskal Udalekuak 10 Arrantza garaia 12-13 Udaberriko elikadura 13 Franco bisitan CAF-en 16-17 144. zenbakia. 2015eko apirilaren 24a

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

229 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Ion Izagirre, Movistar taldeko txirrindularia.

TRANSCRIPT

Ion IzagirreTxirrindularia

«Gogotsunago Girorajoateko» 8-9

Ion Izagirre aurtengo Euskal Herriko Itzuliko erlojuaren aurkako proban. ANGEL ELORTZA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Iñaki Belamendia 3 Iritzia 4-5Lurra dantza taldeak 50 urte 6-7Euskal Udalekuak 10 Arrantza garaia 12-13Udaberriko elikadura 13 Franco bisitan CAF-en 16-17

144. zenbakia. 2015eko apirilaren 24a

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

GOIBERRI 03KATE MoTZEAn

«Polita izangolitzateke gaitzikgabeko mundua»

IñakiBelamendiaLazkaoko udaltzaina

Mikel Albisu LazkaoLazkaoko udaltzaina eta An-tzar Korrikalariak taldeko kideada Iñaki Belamendia (Lazkao,1972). 15 maratoi ditu eginak.Festak gainean ditugu, zeinduzu buruhausterik handiena?Prestaketak: barrakak, kalekopostuak, trafiko aldaketak,aparkaleku itxiera... Festetanordu gehiago lan egiten dugu,baina, iskanbilarik gabe joatenbadira, guk pozik.Jaietan gozatzen al duzu?Gutxi, baina, tarteren bat atera-tzen dugu. Añejoaren kalitatekontrola egin beharra daukagu.Zein maratoi egingo zenuke?Tokiokoa, kultura berri bat eza-gutzeagatik.Egindakoetan gustukoena?2012an familiarekin joan gine-nen New Yorkera, eta bertanbehera geratu zen. 2013an itzu-li ginen, korrikalariok bakarrik,

eta oso hunkigarria izan zen.Pelikula bat.Amelie, umore ederra du.Liburu bat. Asterix eta Obelix-en komikiak;umore pixka bat behar dugu.Musika talde bat.Sex Pistols-ekin nabil erabatkateatuta.Abesti bat. Oraintxe entzuten ari naizena,AC/DCren, You shook me allnight long.Janari bat.Amak prestatutako arraina sal-tsan. Maritxu sukaldari ederradugu.Edari bat.Urteko ardoa, lagunartean.Amets bat. Polita izango litzateke gaitzikgabeko mundu bat.Jaso duzun oparirik bereziena. 2012an, arreba New Yorkekomaratoira etorri izana, gaixoegon ondoren.Goierriko txoko bat.Intxustiko iturria, kukua entzu-nez ur trago bat egiteko.Herriko alkate bazina...Lanean lau alkate ezagutu di-tut, eta beraiena oso lan gogo-rra iruditzen zait.

«Lanean lau alkateezagutu ditut, eta bereiena osolan gogorrairuditzen zait»MIKEL ALBISU

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Loinaz AgirreKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Arkaitz ApalategiProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

04 GOIBERRIIRITZIA

Andoni SalameroIrakaslea

Beratasun,samurtasun piska bat...

g u n o t a n ,udaber r i kogarai ederroz,izadiko pa-sarte hunki-garriez goza-

tzen ari naiz. Ingurua berpiztenari da, eta horrek, izadia bezala,neu eraberritzeko eta biziarenbeteaz gozatzeko egokieraematen dit. Zoragarri da kontu-ratzea guztioi garai honek, erneeta barrua prest egonda,amesteko zenbat ate irekitzendizkigun.Gaur «dispertsioa, sakaba-

natu, noraezean» bezalako hi-tzak entzuten ditut albisteetan;adiera jakin baten adierazledira, egoera desberdinen adibi-de garbi. Niri honako hitzok en-tzutean, arazo sakon batenerakusgarri direla iruditzen zait,gizakia, lasterraren lasterrez bi-ziz jasaten ari den ondorio la-tzen isla: gure eskubideak edo-zeren gainetik aldarrikatuz be-tekizunak ez egoki ematearenerakusgarri garbi. Ez nabil nor-berak, ekintzen bidez, aurrera

eraman beharreko betekizunezbakarrik, nire ustez, eginkizunikhandiena gure bizian «izana»da, egiazko gizakia izatea, ale-gia, norberari egokitu zaion he-rri, inguru, ingurunearekin bateginez gizaki eragile izaten jaki-tea. Askok pentsatzen dute«izan» aditzak ez duela horren-besteko garrantziarik, aditz soi-la dela, baina «izan» horrek zi-priztintzen ditu gure egunerokojarduneko ekintza, pentsa-mendu, emozio eta sentipenguztiak.Presaz ekintzak aurrera era-

man nahian gabiltza, batzue-tan harro eta erasokor, beste-tan, uzkur eta ikarati, gizakiaaurrera jo nahian dabil, eta ba-tera zein bestera ez du asma-tzen; helburu batzuk burutzenditu, baina barrua ez du asebe-tetzen, izatea bere betean bizi-tzen ez duelako, ez diolako orai-nari dagokion arreta eskain-tzen, biziarekin talka eroandabilelako, beti. Norberarekikosamurtasuna, beratasuna faltazaio izatearekin bat egiteko.

tasuna? Non, ukabilak baino,eskuak zintzoki luzatzeko bo-rondate zintzoa? Txikitatik da-kigu zein garrantzitsu den sa-murtasuna, eta noizko, utzinahi dugu premiazko beharhauxe? Samurtasuna ez dasaltzen, gure baitan dago, gurebarruak eman digu berau beti-danik, horretarako sortuak izanginen, samurberak izateko, ezgizarte honek, erakutsitako jo-kabide agintzaile eta oldartzai-lea geureganatzeko.Kendu zure estalkia, izan zeu,

benetako zeu, ez egoera bakoi-tzerako asmatzen dituzun mo-zorro horiek, haiek ez dira zureegiazko izanaren erakusgarri.Erreparatu naturak berak une-oro loratutako bizian, isileanegindako lan geldo, baina hun-kiberan; geu harritzen gaitu, gu-gan etengabeko esnatzea ger-ta dadin, gure izate samurra etabihozbera berreskuratzeko, txi-kitako naturaltasuna loratzeko,egiazki garena erakusteko. Jozure bihotzera, aditu zure tau-padak, sentitu zugan dagoenbizia, arnastu une horixe, orainhori, pentsatu gabe, bakarrikune horretan izanez… jabetu bi-zira negar malkotan etorri zinenmoduan, erne eta bizi aurkeztuzintzaizkiela gurasoei. Halaxenahi du Biziak, modu eder etasamurrean aurkez zakizkienbesteei, opari maitagarri gisa.Ea ahalegin horretan zortea du-zun, hori nahi nuke, benetan.Jaso bihotzez besarkada bero-samurra.

ESamurtasuna behar dugu

eta barrua ez dugu lasai, ezdago bakean, ez dugu bat egi-ten denarekin, gertatzen zaigunguztia da arazo, bestea da erru-dun, gure ego-ak, sortutako iru-di faltsuaren bidez, egokitutakoegoeretan ikustarazten diguerruduna, eta indarra biziarenederrean eman baino, deskali-fikazioan eta irainean jartzendugu; non daude hitzez, ekin-tzez, erakutsi beharreko bene-

tako fereka samurrak? Non,bihotzez eman beharreko be-sarkadak? Non, lagunekin txu-txumutxean aritu baino, jokabi-de eraikitzaileetan elkarrekinpartekatu beharreko benetakohitzak? Non, hitzok adierazte-an, gure gorputzak eta espiri-tuak agertu beharreko garden-

GOIBERRI 05IRITZIA

Nahikoa da. Bata bestearen atzetik ari dira azaleratzen: orainbat, gero bestea...Eta azkena, Nazioarteko Diru Funtsaren buruizandakoa? Amnistia fiskalaren sasoia probestu omen du diruazuritzeko. Noraino iritsi behar ote dugu? Nor izango ote da hurren-goa? Badirudi egunerokoa bihurtzen ari zaigula.Azken aldian oso gertutik jarraitu dituzte hedabideek Ratoren

etxetik bulegora dauden 100 metro eskasak. Badaezpada ez zenoso urruti kokatu. Baina hortxe ikusi dugu, Espainiako Alderdi po-pularreko buruzagi pisutsuenetako bat, eskuburdinak jarrita, ko-misaldegitik sartu-irtenean. Zer ote da: alderdi popularraren gainbeheraren hasiera? Ez al

zen gainbehera lehenago hasi eta orain orduan egindako narras-keria guztiak agerian geratzen ari al dira? Kontatzen hasita ez dirabat eta bi bakarrik. Zer ote diote alderdi popularreko betiko boto-

Bistan da ez direla parekoak. Bistan da desoreka handia dela.Eta nola ez asaldatu, sumindu, haserretu, nazkatu, nardatu, gogai-tu, atsekabetu, aspertu, nekatu… halako gertakari eta berrien au-rrean! Sentipen logikoak, justifikagarriak, arrazoizkoak eta ulerga-rriak dira denak ere. Baina sentipen horien itsaso nahasiaren ola-tuetan galdu ordez, saia gaitezen prismatikoak norabide egokianjarri eta gure kostaldeetako faro argitsuenak bilatzen.Eta ez! Ez naiz ari inondik ere ustelkeria kasuei garrantzirik ken-

tzen, ezta ez daudenik eta gehiegi ez direnik esaten ere. Larria da!Bakarra, txikiena izanda ere, salagarria bezain onartezina da. Horraarte ez dut uste inork ezer zalantzan jar dezakeenik. Baina iruditzenzait, Espainiako komunikabide eta eztabaida publikoetan ustelke-ria kasuek duten presentziarekin gureak ez diren gaiak lehenengoplanora ekarrita, norabidea desbideratuta gabiltzala. Ez gaitezen engaina! Ustelkeria ez da goierritarrok, gipuzkoarrok

edo euskaldunok dugun arazo larrienetako bat. Gure arazoak bes-te batzuk dira. Gure arazoak askoz gehiago ikusten ditut nik fiskali-tateari buruzko eztabaidetan (edo fiskalitate eskumenak kendu

nahi dizkigutenetan), eredu sozioekonomikoari buruzko plantea-menduetan, hezkuntza kontuetan, ongizate mailari eustekoerronketan, euskal naziogintzaren planteamendu politiko ezber-dinetan, euskararen gaineko jardunbideetan, etab.Baina Rato, Barcenas, Griñan eta antzeko pertsonaia lotsaga-

be-lapur batzuen gainean fokoa jarrita dugun bitartean, gure ezta-baidetarako ahalmen gutxiago dugu, eta espainiar izaeran etakezketan murgiltzeko gehiago. Faroak gure kostaldean daude, ezMadrilgo meseta zentralean.

bateta

bat

Asteko irudia

Eneritz Gorrotxategi

Ion Muñoa

Josu Maroto

Salbu gaude!50 urte bete ditu Lurradantza taldeak. Eta Irrintzitaldeak bihar larunbataeskainiko du urteroko bereemanaldia, Dantzatzen duenherria ez da inoiz hilkolelopean.

emaileek? Langile arrunta alde batetik eta bestetik itotzeko prestdaude eta horrelako dirutzak dituztenak, ez al dira gertuagotikzaindu behar? Bankuak diruz hornitzen dituzte milioika euro ema-nez, eta bere hipotekaren hilabete bateko kuota ordaindu ezinduena etxea galtzeko zorian jartzea, parekoak ote dira?

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Miriam Luki UrretxuBeste kultur zein giza talde as-kotan ez bezala, dantza taldee-tan belaunaldiz belaunaldikotransmisioa egon badago.Urretxuko Lurra dantza taldea1965. urtean sortu zuen andretalde batek eta, ordutik, zenba-

tu ezina da dantza taldeko kideizan direnen kopurua. Egun200 bat kide ditu helduak etahaurrak aintzat hartuta –40bat heldu dantzariak nahiz mu-sikariak zenbatuta, eta 160haur inguru –. Umetan hasita-koak monitore dira orain eta

egungo haurrek gaurko moni-toreei lekukoa hartuko dieteetorkizunean. Juanlu Elgarres-ta Lurrako kide beteranoena daeta esan duenez, «transmisioabadago eta hala izan dadinsaiatzen gara gurasoen lagun-tzarekin».

Aurten 50 urte bete dira an-drez osatutako lagun talde ba-tek Lurra sortu zuenetik. Dikta-dura garaia zen orduan, etadantza taldearen banderari go-rria, zuria eta berdea hartuta

ere, urdina gehitu behar izan

zioten kalera atera ahal izateko.Emakumezko haiek auzoz auzojoan ziren arin-arina eta fan-dangoa erakusten, eta eskole-tan ere aritu ziren. Pixkanaka-pixkanaka gehiagora egin zuenegitasmoak, eta hala jaio zenLurra taldea. Irene Sudupe etaKontxi Larrañaga izan ziren an-dre haietako batzuk.

Orduz geroztik, dantza pau-so ugari gehitu dizkiete arin-ari-nari eta fandangoari. Izan ere,Lurraren arima deskribatzera-koan bi dira hitz gakoak: jakin-nahia eta bidaia zaletasuna.

Ezagutza goseaJakin-minak Euskal Herrikozazpi lurraldeetako dantzakezagutzera bultzatu ditu talde-ko kideak. Ezagutu, ikasi etaUrretxun dantzatu. Hori da egi-ten dutena. Baina harago ereeraman dute ezagutza gosea

Alaitz Etxezarreta, Leire Larrañaga eta Leire Urkiola Lurrako dantzariak Urretxun jarri duten erakusketan. MIRIAM LUKI

Urretxuko Lurra dantza taldea sortuzutela 50 urte bete dira aurten. Egun,200 bat dantzari ari dira taldean.

Lurrarekindantzan

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

eta jantzietara lotu dira, estu.Ez dituzte bakarrik dantzak ika-si, dantza bakoitzaren jantziakzeintzuk diren ikertu eta errepli-kak josi dituzte. Horrenbestez,gaur-gaurkoz, zortzi bat jantziezberdin ditu Lurrako andre ba-koitzak eta bost bat gizonezkobakoitzak.Bidaia zaleak ere badira Lu-

rrakoak. Euskal Herriko txokobatean baino gehiagotan dan-tzatu dira eta dantza egin dute,baita ere, Herrialde Katalane-

tan, Polonian, Hungarian, Ita-lian, Alemanian eta Espainian,besteak beste. Irteera horietanguztietan formula bera erabilidute beti: trukea. Hala, berandubaino lehen, haiek joan direntokietatik iritsi dira Urretxuradantzariak. Junkal Osinalde ere dantzari

beteranoa da Lurran, eta bereustez, «irteera horietan guztie-tan beste taldeekin egin ditu-gun harremanak oso aberasga-rriak izan dira». Leire Larrañagataldeko txistulariak hartueman horien nondik norakoazehaztu du: «Lagunak ere eginditugu, esate baterako, urteanbehin Asturiasetik, Kataluniatiketa Lizarratik (Nafarroa) dan-tzari lagunak etortzen zaizkigubisitan». Elkarrizketara bildutako

dantzariei Lurra taldea bakoi-tzarentzat zer den azaltzeko

eskatuta, nork bere erantzunaeman badu ere, guztiek hitzberbera erabili dute modu ba-tera edo bestera: familia. Juanlu Elgarresta kide bete-

ranoenak 51 urte ditu eta 14 ur-terekin hasi zen Lurran arin-ari-na eta fandangoa ikasteko:«Lurra dena da niretzat. Gazitiketa gozotik eman dit, baina, ja-kina, gozoarekin geratzen naiz.Bi alabak dantzan ari dira Lu-rran eta familia bat gara». Jun-kal Osinaldek 42 urte ditu eta 6

urterekin hasi zen dantza talde-an: «Nirekin dantzan hasi zire-nak ez daude jada, baina ni gus-tura nago eta jarraitzeko as-moa daukat».

rretxuko Lurra dantza taldekoek ohi baino gehiago dantza-tuko dute aurten kaleetan. 50. urtemugaren harira Lurra

Eguna ospatuko dute uztailaren 11n eta ekitaldi nagusia urriaren10ean egingo dute. Bien bitartean apirilaren 26ra bitartean taldeakurteotan bildutako jantzi gordailuaren lagin bat Urretxuko udale-txearen sarreran ikusi daiteke, baita egindako bidaietan jasotakooroigarri guztiak ere.

Uztaileko jaialdia taldeko haurrei eskainiko diete. Umeak eta gu-rasoak bazkari batera bilduko dituzte, eta arratsaldean dantzaldiaegingo dute. Urriko ekitaldian Lurrako belaunaldi guztiak batu nahidituzte, iraganeko dantzariak, egungoak eta izango direnak; gonbi-datu bereziak ere edukiko dituzte. Guztira, 400 bat lagun bildukodirela aurreikusi dute.

U

Urtea ekintzaz josiko dute Lurrakodantzariek 50. urtemuga ospatzeko

Lurra dantza taldeak osatutakoerakusketan ikus daitezkeen biargazki zahar. Biak Urretxunegindakoak dira. LURRA DANTZA

TALDEA

Alaitz Larrañagak 28 urteditu eta 5 urterekin hasi zen:«Dantza talde bat baino gehia-go da Lurra». Leire Larrañagak27 urte ditu eta 4 urterekin hasizen: «Orain sei urte min hartunuen eta dantzatzeari utzi be-har izan nion. Lotura ez galtze-ko, dantzatzeak bezainbesteasetzen ez nauen arren, txistuajotzen dut taldean». Leire Ur-kiolak 33 urte ditu eta 11 urtere-kin hasi zen: «Lurran sare sozialbat eratu dugu».

Lurrak 50 urte bete ditu eta,agerikoa da, beste hainbat be-tetzeko dantza pausoz lurraereiten jarraitzeko asmoa due-la.

Aurten 50 urte betedira andre taldebatek Lurra dantzataldea sortuzuenetik

Lurraren arimadeskribatzeko bihitz gakoak:jakin-nahia etabidaia zaletasuna

DantzarientzatLurra dantza taldeafamilia bezalakoada; gizarte sareaosatu dute

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Giroan lehenengohamarren artean sailkatunahi dut, horretara noa»

Ion IzagirreTxirrindularia

ANGEL ELORZA

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Maialen Igartua OrmaiztegiEuskal Herriko Itzulia amaituta,Asturiaseko itzulia izango duhurrengo erronka Ion Izagirretxirrindulariak (Ormaiztegi,1989), eta Italiako Giroa hurre-na, maiatzaren 9tik aurrera. Bi-tartean, atseden hartzen ari da,eta gozatzen, Euskal Herrikoanlortutako hirugarren postuakutzitako aho zapore onaz goza-tzen. Azken urteetan lortutakoesperientziari esker, fisikokiinoiz baino hobeto dagoelauste du Izagirrek, eta Giroan le-henengo hamar postuetan sar-tu nahi duela baieztatu du. Mo-vistarreko taldeburua izangoda Lobato eta Beñat Intxausti-rekin batera, eta gogotsu hartudu ardura.Zein balorazio egiten duzu aur-tengo Euskal Herriko Itzuliaz?Gustura zaude egindako lanare-kin? Balorazio positiboa egiten dut,pertsonalki garaipen bat beza-lakoa izan da niretzat podioraigotzea. Azken batean etxekolasterketa garrantzitsuena daeta podioan egoteak lanean finjarraitzeko motibazioa ematendit.Urtzi Gurrutxaga zenari eskai-ni zenion garaipena.Bai, hala da. Nahiz eta garaipe-nik ez lortu nori eskainiko niongaldetu zidatenean bere izenaetorri zitzaidan, gure (anaia etabion) oso lagun ona zen, etaoraindik gogoan daukagu.Iruditzen zaizu Nairo Quintanataldeburuari babesa eman be-harrik izan ez bazenu emaitzahobeak lortuko zenituela Eus-kal Herriko itzulian?Nik ez dut horrela uste. Ibilbidegogor hauetan Purito eta He-nao baino gutxiago naiz.Ongi ibili arren Movistarrek ezdu etaparik lortu. Nola balora-tzen duzue hori taldean?Ez dauka garrantzia berezirik.Egia da sailkapen nagusiarenbila etorri garela, baina Puritoeta Henao indartsuagoak izandira azkenean. Guretzat podiu-ma garaipen bat bezalakoaizan da.

Euskal Herriko Itzuliko etape-tan gero eta gehiago espektaku-lua bilatzen dela kritikatu dutebatzuek, etapa oso gogorrak ja-rrita. Zer uste duzu?Azkeneko urte hauetan EuskalHerriko Itzulian mendate osogogorrak sartu dituzte, eta jen-deak hori gustuko du. Bainagauzak ondo egin behar dira.Zumarragako etapan, adibidez,Antioko maldan segurtasunneurri gehiago jarri behar dira.Jendea gainera etortzen zitzai-gun, eta hori arriskutsua da txi-rrindulariontzat.Aurtengo itzulia Ormaiztegitikere pasa da. Berezia da horrela-ko lasterketa batean herritikpasatzea?Beti da berezia zure etxetik pa-satzea, txikitatik ibili izan garaerrepide hauetan, eta nostalgiapuntu bat sartzen zaizu.Etapa Goierritik pasata, gehia-go nabari dira jendearen animo-ak?Egia esan, itzuli guztian zeharanimatu naute. Bazter guztie-tan entzuten nuen nire izena.Zoragarria da jendeak gurekindisfrutatzen duela ikustea. Itzuliko etapa gustukoena?Aiako etapa oso polita izan zen,eta azkeneko erlojupekoa ereoso hunkigarria. Nola ikusten duzu zure buruaItaliako Girorako?Ondo ikusten dut nire burua.Gauzak ongi egiten ari naiz eta,egia esan, gogotsu nago Giro-rako.Beñat Intxausti, Lobato eta hi-ruok izango zarete taldebu-ruak. Gustura al zaude taldeakzuregan konfiantza jarri duela-ko?Bai. Hiru asteko lasterketa ba-tean ardura hartzeko gogoaneukan. Argi dago Lobato eta-pa garaipenak lortzera joangodela. Beñat eta biok, berriz, sail-kapen nagusia lehiatzera joan-go gara.Zein da taldearen helburua Gi-rorako? Eta zurea?Taldeak ez dakit zein helburuizango duen, baina nik argi dau-kat: lehenengo hamarren arte-

an sailkatu nahi dut, eta horre-tara joango naiz.2012an lortu zenuen etapa batirabaztea. Aurten beste etapabat irabazteko moduan ikustenduzu zure burua?Beno, printzipioz sailkapen na-gusia daukat helburu, eta bide-an etapa bat lortzen baduguezin hobeto. Baina etapa garai-pena ez da lehentasuna.Berria egunkarian idatzi ze-nuen: «Iritsi da Izagirretaranaiak oso kontuan hartzekotxirrindulariak garela pentsa-tzeko garaia». Zure momentuonenean zaudela uste duzu?Baietz esango nuke, esperien-tzia lortzen ari naiz eta fisikokiesan daiteke aurreko urteetanbaino hobeto nagoela. Horierrepidean erakustea falta daorain.Nola baloratzen duzu zure ibil-bidea profesionaletan debutatuzenuenetik gaur arte?Gustura nabil. Nire ametsa txikitxikitatik profesionala izateazen; behin hori lortuta, helbu-ruak aldatzen doaz. Urtez urtehobetzen joaten zara, zure gor-putza hobeto ezagutzen zoaz,lasterketetan erosoago ibil-tzen...Zein probatan ikusten duzu on-gien zure burua?Momentuz astebeteko itzulie-tan ibiltzen naiz gusturaen.Bigarren denboraldia duzu Mo-vistar taldearekin. Zer moduzaldaketa?Gustura nabil. Talde serioa da,eta txirrindulari bezala haztenjoateko toki ona.Espainiako txapelduna ere ba-zara momentu honetan. Noladaramazu? Ohitu al zara dagoe-neko titulu hori izatera?[Barrez]. Pelotoietan errazagoikusteko balio du, behintzat.Zein egutegi duzu 2015erako?Frantziako Tourrean izangozara?Momentuz hurrengo lasterketaAsturiaseko itzulia izango dut,Girora joan aurretik. Hortik au-rrera izango dudan egutegia ezdakit, baina Tourrera ez naiz jo-ango aurten.

«Antioko maldansegurtasun neurrigehiago jarri beharda, jendea gaineraetortzen zen»

«Esperientzialortzen ari naiz, etafisikoki aurrekourteetan bainohobeto nago»

«Movistar taldeserioa da, etatxirrindularimodura haztenjoateko toki ona»

«Giroa eta geroizango dudanegutegia ez dakit,baina Tourrera eznaiz joango»

10 GOIBERRIGAZTEAK

Euskal UdalekuetakoGoierriko begiraleakAsier Zaldua Urretxu1970eko hamarkadan EuskalUdalekuak jarri zituzten abianhainbat familiak, haurrek opo-rrak euskaraz igarotzeko. Abai-garren, Bernedon eta Goñinegiten dituzte udalekuak etaGoierritik ere haurrak eta begi-raleak joaten dira. Begiraleen artean hiru zuma-

rragar daude: Edurne Plazaola,

Mariñe Arbeo Astigarraga etaIñigo Igartza. Azken hau 2011njoan zen lehenengoz eta ordu-tik urtero joan da. Plazaola etaArbeo, berriz, haurrak zireneanere jotan ziren udalekuetara.Udaleku «bereziak» direla

diote hiruek: «Bere filosofia osoargi zuen talde bat aurkitunuen. Udalekuetara Euskal He-rri osoko haurrak joaten dira eta

dena euskaraz egiten da. Eus-kara da oinarria, baina hezkide-tza, natura eta auzolana ereaintzat hartzen dira. Talde giroasekulakoa da eta jendea ilusiohandiarekin joaten da urtero»,aipatu du Igartzak.Arbeok eta Plazaolak urte

osoan zehar lan egiten dutelaazpimarratu dute. «Ez da uda-ko kontua bakarrik. Urtean ze-har, txandak prestatzeko, etxe-ak txukuntzeko, egitarauakprestatzeko... elkartzen gara».Igartzak euren ametsetako

udalekuak direla azaldu du.«Inork ez digu ezer inposatzeneta horrek gure ametsetakooporrak eta Euskal Herria sor-tzeko aukera ematen digu».Euskal Herri osoko haurrek

parte hartzen dute eta helbu-rua txanda guztietan herrialdeguztietako haurrak egotea da.«Umeek herrialde ezberdine-tako lagunak egitea nahi dugu.Gainera, inguru ez euskaldune-takoak direnei inguru euskal-dunetakoekin egotea komenizaie», dio Arbeok.Asko eskertzen dute euska-

raz hitz egiteko aukera eta «Tu-terakoek ez diete gainontzeko-ei gazteleraz egiten uzten. Eu-ren herrian ez dute euskaraznahi bezainbeste hitz egitekoaukera eta udalekuetan euska-raz egin nahi dute».Informazio gehiago nahi du-

tenek, 943 75 14 07 telefonozenbakira deitu dezakete(18:00etatik 20:00etara).

Edurne Plazaola, Mariñe Arbeo Astigarraga eta Iñigo Igartza Euskal Udalekuetako begiraleak Urretxuko Iparragirre plazan. ASIER ZALDUA

Babeslea

12 GOIBERRIMOTZEAN

Erreketako arrantza denboraldia irekita dago apirilaren5etik. Lazkaoko Agauntza errekako arrantza intentsibokobarruti berriarekin gustura daude arrantzaleak.

Loinaz Agirre Duela urte gutxira arte San Joseegunez, martxoaren 19an, bai-mentzen zen erreketako arran-tzaldia, baina badira urte ba-tzuk apirilera atzeratu zutela.Apirilarekin batera iritsi da Gi-puzkoako erreketako eta ibaie-tako arrantza denboraldia. Uz-tailaren 31ra arte egongo dabaimenduta Gipuzkoako ForuAldundiak zehaztutako arran-tza barrutietan. Lareoko etaArriarango urtegietan irailaren30era arte luzatuko da arran-

tzaldia.Amuarrainak izaten dira

arrantzaleen helburu eta arran-tzaleko harrapatu daitekeenamuarrain kopurua hirukoa da;22 cm-ko neurria izan beharkodu gutxienez eta 35 cm-koagehienez. Neurri horietan sar-

tzen ez diren guztiak uretaraitzuli beharko dira. Lareoko etaArriarango urtegietan, baldin-tzak desberdinak dira: bostamuarrain bakarrik harrapa-tzea baimentzen da eta horie-tatik bakarra 40 cm-koa bainahandiagoa izatea.Goierriren kasuan bi arrantza

barruti daude, Lareo eta Arria-ran. Bertan arrantza egin ahalizateko Arrantza Federazioakegunero pase bereziak bana-tzen ditu zozketa bidez. Horibai, Federazioan egindako zoz-

ketan soberan gelditu direnbaimenak Beasaingo Aitz Zo-rrotz elkarteak emango ditu,hark ere, zozketa bidez. Arran-tza baimena eguneratuta du-ten arrantzale guztiek partehartu dezakete zozketan.Arrantza egunei dagokiene-

an, egunero egin daiteke arran-tza, jaiegunak ez diren astear-tetan izan ezik. Hil gabeko arrantzan egiteko

tarteak ere badaude Goierrin.Oria ibaian, esaterako, OrdizianAmundarain ibaiaren bokaletikLegorretaraino, eta Matxinben-tako Ibai-Ederren, Zapatari ba-serritik Urolako ibai ahoraino.

Agauntzako barrutiaDena den, Goierriko hil gabekoarrantza egiteko gunerik nagu-siena eta berriena, Lazkaondago, Agauntza errekan; Iribeerrotako presatik (Irutxiki)Senpereko zubiraino. Urte guz-tian egin daiteke bertan arran-tza. Negu partean bertanarrantza egiteko GipuzkoakoArrantza Federazioan paseakeskuratzea beharrezkoa izatenbada, garai honetan, ez da pa-serik behar arrantzarik egiteko.Iaz ireki zuten arrantza inten-

tsiboko barruti berria eta UnaiUrkia arrantzaleak adieraziduenez, harrera ona izan du.«Kanpotik ere etorri da jendea,nahiz eta oraindik ez den gehie-gi ezagutzen. Lehiaketak ereegiten dira barruti berria ezagu-tarazteko». Dena den, arran-tzarako gune berri horren hel-buruetako bat, haurrak etagazteak arrantzan ikasiz arran-tzara gerturatzea da. «Negupartean amuarrainak askatzendituzte eta arrantzan egitenikasteko leku ona da», gainera-tu du Urkiak. Ildo horretan, aur-

Arrantzagaraia hasi da

Goierriko hil gabekoarrantza egitekogunerik nagusienaeta berrienaLazkaon dago

Aurtengo neguan izan direnuraldiek kezka sortu dutearrantzaleengan

GOIBERRI 13MOTZEAN

man. Datorren urtean ikusikodugu hori», dio Urkiak.

Arrantza txapelketakUnai Urkia Aitz Zorrotz elkarte-ko taldeko arrantzaleetako batda. Asteburuan, Asturiasa jo-ango dira, Cangas de Onis ingu-rura, Espainiako elkarte artekoarrantza txapelketa jokatzera.Urkiarekin batera, Luis Ruiz, etaXiker eta Alex Ugalde ariko dira.Iaz, Euskadiko txapelketa ira-bazita eskuratu zuten Espai-niako txapelketarako txartela.Banakakoak ere izango dituzte.

ten, Lazkaoko festetan, maia-tzaren 1ean, 10;00etan, hau-rrentzako arrantza txapelketaantolatu dute.

Uraldien eraginaUrkiak adierazi duenez, amua-rrainak egon badaude, baina«ez da duela 20 urte bezalako-rik». Aurtengo neguan izan di-ren uraldiek kezka sortzen dutearrantzaleengan: «Uraldiakizan zirenean amuarrainakarrautzak jarri berriak ziren etaikusi egin behar zer gertatu den,ea urak ez dituen denak era-

Arrantza debekatutako guneakAurtengo arrrantza denboraldiandebekaturik egongo diren ibai etaerreka tarteak zehaztu ditu Gipuz-koako Foru Aldundiak.Agauntza erreka. Beasainen, Senpereko zubitikibai-ahoraino.Ataunen, Aitzarte errekak Agaun-tza ibaian isurtzen dueneik SanMartin elizako zubiraino, eta Uer-kain presatik San Gregorioko erro-taraino.Amundarain erreka. Zaldibian, Urtsuerreka errekastoa-ren ibai-ahotik Berdillarri baserri-raino, eta Osinberde eta Arkakakozubi bitartean Amundarain erre-kara doazen erreka guztietan.Arriaran urtegiarenerrekak. Beasaingo eta Ezkio-Itsasokoudalerrietan, Arriaraingo urtegian

isurtzen diren Garin eta Arriaranerrekak.Eztanda erreka. Gabirian, Estanda erreka jaiotzendenetik Errotaberri baserrira arte-ko tartea.Ibai-eder erreka. Beasaingo eta Ezkio-Itsasokoudalerrietan,Ibai Eder erreka jaito-tzen denetik urtegiz gora dagoenaforalekuraino eta Ibai Ederrenisurtzen diren erreka guztietan.Troi urtegia. Gabiriako eta Mutiloko udalerrie-tan, Troi urtegiaren mugen ba-rruan.Urtsuaran erreka. Idiazabalen, Orian urak isurtzendituenetik N-I-eko zubiraino.Urola ibaia. Legazpin, Renfeko geltokira doanzubitik Olaberriko presaino.

14 GOIBERRIMOTZEAN

Udaberria, arazketa aroaElikagaien eta energiaren arteko lotura egiten dutenentzat, neguan bildutakoenergia pisutsua eta trinkoa arintzeko sasoia da udaberria. Urtaroen datazehatzetara lotu gabe, elikadura naturaren erritmora aldatzea aholkatzen da.

Miriam Luki UrretxuUdaberria da. Urtaro bakoitzakenergia aldetik aldaketak era-giten ditu. Neguak, esate bate-rako, beroa eskatzen du. Bero-tasuna elikadurara eramandaiteke jakiak luze egosita, ka-labazaren edo azenarioarengozo naturala baliatuta edoongailu gazien erabilera area-gotuta. Lurrak zerbaitegatik es-kaintzen ditu kalabazak ne-guan. Hori da, hain zuzen, ga-raian garaiko produktuenkontsumoaren logika. Izan ere,lurrak badaki zer eman sasoibakoitzean.

Negu gorriaren amaieran,baina, gorputzaren leihoak ire-kitzeko aroa iristen da eta, ba-ratzeek ematen dutena aintzathartuta –porruak, tipula be-rriak, zerbak–, elikadura arin-tzeko unea da. Arintze horiegosketa denborak murriztuta,gazia urrituta eta zaporeen ar-tean garratzak aukeratuta egindaiteke. Horrez gain, aditueketa aspaldiko tradizioek ere,arazketa aro gisa hobestendute udaberria.

Mikel Munduate UrretxukoBelar-zain belar dendako uga-zaba da, eta arazketa egitekomoduen artean baraualdiakdieta jakinak baino baliagarriakdirelakoan dago: «Osasun onaizanez gero, aldaketa egiteko

eta kontzientzia egiteko baliodezakete. Baraualdia egitekoudaberria oso egokia da». Me-dikuntza txinatarraren oina-rriak gogora ekarri ditu Mun-duatek: «Udaberria gibelareneta besikularen urtaroa da. Gi-bela gure gorputzak duen gar-biketa egiteko organoa da, ho-rrenbestez, txinatarrei kasueginda udaberria da garbitzekogarai onena».

Baraualdi ezberdinakBaraualdiak egiteko era ezber-dinak daude. Astebetekoa egindaiteke sirope jakinak edandasoilik, era arinagoak ere badau-de aukeran. Munduateren esa-netan, «astean behin gorpu-tzari deskantsua eman, eta ga-

raian garaiko fruta bera jandaegin daiteke, edo infusioak ba-karrik edanda».

Gizakion jardunak ez ditu ur-taroak bereizten, «udan zeinneguan astean zehar toperagabiltza eta asteburuari erezuku guztia atera nahi diogu;gorputzari arnas gutxi ematendiogu. Aitzitik, halako batean,gorputzak geratu arazi egitengaitu. Gorputzari entzutea dainportanteena». Makalaldiek joaurretik, sintoma txikiei kasuegin beharko geniekeela dio.

Negutik udaberrirako tran-tsizioa agerikoa da azoketan,eta eskaintza bestelakoa dajada euriak eta kazkabarrakGoierriko baserritarren udabe-rriko uztak urritu baditu ere.

Baraualdiak egitekoera ezberdinakdaude: astebete edoegun bakarrekoakegin daitezke

Udaberriko barazkiak salgaiUrretxuko ostegunetako azokan.MIRIAM LUKI

GOIBERRI 15GURA LURRA

Produktu eraldaketa etamerkaturaketa ikastaroaEzkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarraga batzendituen Bertatik Bertara proiektuak baserriko produktuen eraldaketa etamerkaturaketa ikastaroa antolatu du. Lau saio izango dira maiatzean.Loinaz Agirre Lehen sektoreari bultzadaematea da Bertatik Bertara egi-tasmoaren helburua; bertakobaserriak, bertako kontsumoaeta elkarlana bultzatuz. Asmohorrekin bat egin dute Ezkio-Itsasoko, Gabiriako, Legazpiko,Ormaiztegiko, Urretxuko etaZumarragako baserritarrek etaudalek. Goimen ere BertatikBertararen parte da. Helburuak lortzeko bidean,

eragile desberdinekin zenbaitegitasmo adostu ziren eta orainaurrera eramateko ahaleginakegiten ari dira. Jokin Zabala tek-nikariak jakinarazi duenez, tal-deak egindako hausnarketaprozesuan, baserrietan ekoiz-ten diren produktuen inguruanzalantzak eta jakin-mina azal-du izan dira; eta horrekin lotuta,formazioa bultzatzea interes-garria izango zela azpimarratuizan da. Behar horretatik abia-tuta, Hazi-Fraisoro eskolarekinbatera, eta Goimen, Uggasaeta Goierri garaiko udalek bul-tzaturik, baserrietan ekoiztendiren produktuen ingurukoikastaroa antolatu du .Baserrietan ekoizten diren

produktuen eraldaketaren etamerkaturaketa da ikastaroa

izena. Zabalak adierazi duenez,«baserriko produktuen merka-turatze, eraldatze, biltegiratzeeta salmentarako baldintzakezagutzea» da ikastaroarenhelburu bat. Bigarren helburua,berriz, «produktu hauetan in-darrean dauden lege baldin-tzapen eta gobernuetatik lan-tzen dabiltzan proposamenakaztertuko dira». Era berean, ikastaro horie-

tan, Zaldibiako Goizane eraiki-nean egitekotan diren eralda-

keta gunearen berri ematekoaukera ere izango da.Maiatzean egingo dira lau

saio: maiatzaren 5ean, 7an,12an eta 14an, 17:00etatik20:45era, Urretxuko Gunen(Mugitegi industrialdea, D-Po-ligonoa, 23). Irekia da ikastaroa, eta doa-

koa. Euskaraz egingo da. Izenaemateko edo informazio gehia-go lortzeko, 943 69 21 66 [email protected] idatzibehar da.

Bertatik Bertara egitasmokohausnarketa prozesuan aterazen formazio proposamena.HITZA

Maiatzean lau saioegingo dira. Irekiada ikastaroa, etadoakoa. Euskarazegingo da.

16 GOIBERRIGARAI BATEAN

Francisco Franco general faxista (erdian, zuriz) Beasaingo CAF lantegian, langileak agurtzen. VICENTE MARTIN - FOTOCAR / KUTXA FOTOTEKA

Diktadoreenbisitak CAFlantegianPrimo de Riverak 1927an bisitatuzuen Beasaingo lantegia; FranciscoFranco generalak berriz, 1943an.

Arkaitz Apalategi BeasainEspainiako errege-erreginak,gobernu buruak, lehendaka-riak... denetariko agintariakhartu ditu CAF lantegiak, men-de beteko historian. Izan ere,egoera ekonomiko onaren ere-du bat eman nahi izan dutene-tan, Goierriko tren konpainia

ezagunera jo dute agintari as-kok. Egungo ikuspegitik begira-tuta, ordea, deigarri egiten daEuskal Herriaren historiak XX.mendean ezagutu dituen bidiktadoreak, Primo de Riveraeta Franco generalak, Beasai-nen izan zirela jakitea.

Egun, hainbat argazkilarirenbildumek eta hauek digitaliza-tu dituzten erakundeei esker,garai hartako testigantza grafi-koak erraz lor daitezke. Primode Riverari 1927an agintarieketa lantegiko arduradunekegindako harrera ikus daitekeirudi horietan. Francoren bisita

beroagoa izan zen, eta gehiagodira hari buruz argitaratutakoinformazioak ere. Garaiko pren-tsak –erregimen frankistarenaldekoak– jarraipen zabalaeman zion bisita hari. ABCegunkariak, esaterako, azaleraeraman zuen albistea. Genera-

GOIBERRI 17GARAI BATEAN

lisimoari harrera «txalo eta ba-bes oihu artean» egin zitzaiolajasotzen du garaiko kronikak. 1943ko irailaren 10a zen.

17:00etan, Francisco FrancoBahamonte Espainiako EstatuBurua, Aieteko jauregitik (Do-nostia) abiatu zen, Beasainerabidean. Bidelagun izan zituenJose Luis de Arrese y Magra Fa-lange alderdiko idazkari nagu-sia, eta Muñoz Grandes eta Mu-ñoz Aguilar koronelak. Bidean,Andoain, Tolosa, Legorreta zeinOrdizia, okasiorako banderaeta zintekin apainduta ageri zi-rela jasotzen dute, eta bidera,agintariak zein langileak aterazirela, Generalisimoa «debo-zioz» agurtzera. Beasainera iristerakoan, ongi

etorria egiten zioten pankartaeta arkuen azpitik pasa zenFrancoren autoari. Bertan, LosArcos generala, Gobernadoreaeta Mugimenduaren probin-tziako arduraduna zituen zain.Baita, besteak beste, Gipuzko-ako Ahaldun Nagusia eta Ordi-zia, Beasain eta Lazkaoko alka-teak ere. Franco iritsi orduko,Beasaingo udal bandak Espai-niako ereserkia jo zuen.

«Langileekin hizketan»Behin agintari guztiak agurtuta,lantegira bisita hasi zuen, en-presaren zuzendariak lagundu-ta. Errodaje eta forja tailerrakikusi zituzten aurrena, eta loko-motora elektrikoak egiten zi-tuzten pabilioia ondoren.

Lantegi horretan, gerra ga-raian armada frankistako Divi-sión Azul batailoian jardun etagorputz atalen bat galdutakohainbat soldadu ohik lan egitenzuten. Haiekin hizketan arituomen zen Franco. Ondoren, egur biltegira eta

aroztegi sailera joan zen, etahan ere, hainbat langilerekinsolasean aritu omen zen, kro-nistak kontatzen duenaren ara-bera. Langileei beraien lan bal-dintzen inguruan galdetu omenzien. Garai hartan 2.200 langilezituen CAFek, eta bataz beste,315 bat pezetako oinarrizko jor-nala jasotzen zuten.Behin bisitaldia bukatutako-

an, Francok bere sinadura utzizuen enpresaren ohorezko al-bumean. Ardo botila bat ereeman zioten, opari modura.ABC egunkariko kronikak ja-

sotzen duenez, bisitaldiak bategin zuen langileen jardunarenamaierarekin. Hauek, bi ilaraosatu eta bibaka agurtu omenzuten generala. Ordiziako mu-sika bandak ere Espainiakoereserkia jo zion, agur moduan. Egun bitxia egiten bada ere,

Goierriko Fabrika Handiarenpasarterik ilunenetako bat izanzen gerra eta haren ondorena.

Goiko bi argazkietan, Francogeneralari 1943an egindakoharrera. Behean, Primo deRivera etorri zenekoa, 1927an. V.MARTIN-FOTOCAR/MARIN FONDOA

18 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

Uholdeen berrijakiteko APPaPasa den neguan arazo ugariizan dira Gipuzkoan uholdee-kin. Hori ikusita, GipuzkoakoForu Aldundiak erreken ema-ria ezagutzeko APPa sortu dumugikorrerako. Lurraldeanzehar banatuta dauden 23aforalekuetako datuak ema-ten ditu, denbora errealean

(10 minutuero berritzen dira).Aforaleku bakoitzaren gaine-an klikatuta, berriz, azken 24orduetako datuak erakutsikoditu. Aplikazioa doakoa daeta Android eta iOS sisteme-tarako dago erabilgarri.

legorretaoroituz.com

egorretako herri-tar talde bat me-moria historikoaberreskuratzekolanean ari da.D a g o e n e k o

hainbat bideo, argazki, aldizkarieta dokumentu bildu dituzte,eta denak, webgune batean ja-rri dituzte, denen eskura.Webgunea hainbat ataletan

banatuta dago. Azalean, Lego-rretako memoria historikoa ja-soko duen Hurrengo geltokiadokumentalaren aurrerapenbat dago. Horrekin batera, Iker-keta Taldeak nahiz Goldatu el-

Lkarteak argitaratutako hainbatalbiste edo gai ikus daitezke.. Herriko argazkien bilduma

bat ere egiten ari dira, eta gaikabanatuta jarri dituzte ikusgaiwebgunean. Inork herriko besteargazki historikoren bat izanezgero, [email protected] ida-tzita jar daiteke elkartekoekinharremanetan. Errepresioarenmapa ere prestatzen ari dira.Bestalde, 1966-70 urteen ar-

tean argitaratu zen Pikun Berri(gerora Pikuen Berriak) herrialdizkaria ere digitalizatuta jarridute ikusgai, PDF formatoan.

Legorretan memoriahistorikoa sareratzen

Klik

Twitterren 1.000jarraitzailetik goraGoierriko Hitza 2010eko mar-txotik dago Twitterren. Harrez-kero 13.000 txio baino gehiagobidali ditugu. Euskal erabiltzai-leen artean ere gero eta gehiagozabaltzen ari den sare sozialada, eta Hitzak ere nabaritu duigoera hori. Izan ere, aste hone-tan 1.000 jarraitzaileko mugagainditu du twitter kontuak. Es-kerrik asko denoi!twitter.com/goierriHitza

Bertsomoviedanbotatzeko epeaOstiralean bukatu zen Bertso-movieda lehiaketan lanak aur-kezteko epea. Aste honetan ja-rri dituzte bideo guztiak webgu-nean ikusgai. Botoa ematekoepea ere zabaldu dute, eta hila-ren 28ra arte ikusleek beraiengogokoena aukeratu ahal izan-go dute. Boto gehien dituen la-nak ikusleen saria jasoko du.bertsomovieda.com