goiberri 142. zenbakia

16
Gaztea irratiko esatariak, bigarrena da Etxeberria ataundarra. JON URBE / ARGAZKI PRESS Goierritarraren eta Otamotzen astekaria GOI B ERRI 142. zenbakia. 2015eko apirilaren 10a Joseina Etxeberria Irrati esataria «Musika behar fisiko bat du pertsonak» 8-9 Iñaki Leturia 3 Iritzia 4-5 Lantegiak militarren esku 6-7 Oier Ibergallartu 10 Aingeru Legorburu 11 Saturrarango kartzela 12 Koldo Camacho 15

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

239 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Josein Etxeberria irrati esataria.

TRANSCRIPT

Gaztea irratiko esatariak, bigarrena da Etxeberria ataundarra. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

GOIBERRI142. zenbakia. 2015eko apirilaren 10a

JoseinaEtxeberriaIrrati esataria

«Musikabehar fisikobat dupertsonak» 8-9

Iñaki Leturia 3 Iritzia 4-5Lantegiak militarren esku 6-7Oier Ibergallartu 10 AingeruLegorburu 11 Saturrarangokartzela 12 Koldo Camacho 15

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Zozoakbeleariipurbeltz jendilajeagorroto dut»

Iñaki LeturiaKazetaria

Mikel Albisu OrmaiztegiETBko Teknopolis saioko aur-kezlea da Iñaki Leturia (Or-maiztegi, 1970), hala ere, jen-deak gehiago ezagutzen duBertatik Bertarako garaitik. Betitelebistan lan egin du, «bainazappinean ez dut niretzako mo-duko ezer aurkitzen, eta horrektristetu egiten nau, batez ereeuskal telebista publikora iris-ten naizenean». Zein da egin duzun elkarrizketakuttunena?Koroideremiari buruz egin nienitsu gelditzeko arriskua dutenlau haurren gurasoei. Harriga-rria ze indarra eta esperantzaduten gaitzari aurre egiteko.

Zaletasun bat.Bila aritzea: fosilak eta minera-lak, loreak eta landareak, hon-dartzan karramarroak... bainabatez ere perretxikoak.Pelikula bat.The quiet man , John Ford-ena. Liburu bat.El lápiz del carpintero, ManuelRivasena.Musika talde bat.Paul Weller ibili denetako bat,The Jam edo Style CouncilAbesti bat.Egile beraren Walls come tum-bling down.Janari bat.Piper beteak, urdaizpikoa, tri-pakiak… etxeko tomatearekin.

Edari bat.Menditik bueltako garagardoa.Oporretarako leku bat.Toki eguzkitsu bat. Iaz Galizian,azaroko giroa izan genuenabuztuan.Amets bat.Erretiro lasaia eta osasuntsua,bihar!Jaso duzun oparirik bereziena.Joxe Mari Telleriaren margolanbat.Gorroto duzuna. Zozoakbeleariipurbeltz jendi-lajea.Goierriko txoko bat.Oamendi.Herriko alkate bazina... Lan egingo nuke gogor.

«Zappinean ez dutniretzako modukoezer aurkitzen, etahorrek tristetuegiten nau»

MIKEL ALBISU

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Loinaz AgirreKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Arkaitz ApalategiProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

04 GOIBERRIIRITZIA

Itxaro Mendizabal AmundarainTtiklik! Elkargunea

Gu eredu

daberria iris-tearekin ba-tera, ikastola-ko bidean,amak zuhai-

tzetara begiratzeko esaten zi-gun «ikusi zein politak dauden,ea ez den izozte gehiago etor-tzen eta honela irauten duten».Ez zigun azalpenik eman behar;honela bagenekien udaberriairitsi zela, udaberrian bizitzahasten zela, loreak ateratzen zi-rela... Eta bizitza berri horren

sorrera gera zezaketen gauzakere bazeudela. Bere esaldi ho-rrek, bere jarrerak, bere aurpe-giak, dena erakusten zigun. Guri«ikusi» esatearekin batera,guzti hori barneratu genezake-en.

Etxean, berriz, duela urteasko, birziklatzeko edukion-tziak ezarri berri zeudenean, ezzigun sailkapena nola egin etazergatik egin behar genuena-ren azalpenik eman behar izan.Bera zen eredu, berak baztertueta sailkatzen zituen paperak,kartoiak, plastikoak eta beira…eta gu hor geunden, bere pausuguztiak ikusi eta konturatugabe ikasten. Bere ispilu baiki-nen.

Gogoan dut Santu GuztienEguna iristen zenean nolamendira joaten ginen. Ez zituenerositako lore-xortak maite.Berak landare biziak edo baso-

an bildutako makila eta bela-rrak erabiltzen zituen hilerriraeramateko. Eta guk hori erebarneratu...

Askotan, gehienetan ez esa-tearren, hitzez behin eta berrizgauzak errepikatzeak ez duasko balio, gure ekintzek bestezerbait badiote. Gure seme-alabek ez dute guk esandakoa,adierazitakoa baino hobeto go-goratuko. Gu gara beraien ere-du, eta guk egiten dugun guztiaerrepikatzeko joera izango

dute. Ikusleak dira, baina ezikusle hutsak.

Bi alaba ditut. Bigarren alabajaio zenean, gaixoaldi luze batpasatu nuen, ahul nengoen etaahultasun horrek burua asko-tan ‘galtzera’ eramaten nin-duen. Nire alaba zaharrenak‘ama izatera’ jolastean panpi-nei garrasi besterik egiten ezzien egunean, garai hartan zen-bat garrasi egin nituen ohartunintzen.

Haurrak belakiak dira. Gurekeinuak, esaldiak, jolasak, por-taerak imitatzen dituzte, haubaita beraiek duten ikastekomodua. Ikusi eta entzuten du-ten guztia xurgatu eta imita-tzen dute eta edozein bilakatudaiteke beraien eredu. Batezere, gertuena dutena.

Haurrek guk pentsatzen du-guna baino gehiago ulertzendute. Gurasoak gara beraien

Uportaeraren aurreneko eredua;oso garrantzitsua da beraiekinharreman ona izatea, komuni-kazio on bat ezinbestekoa da.

Aurreko batean idatzi nuenartikulua gogoratu nahiko nukeberriro: norbera maitatzearengarrantzia. Norbera maitatzeakduen garrantziak dimentsiohandiagoa har lezake seme-alabak guri begira dauden une-an. Gure ispilu diren unetik, be-raiek ere autoestimu indartsubat lortzea izan beharko litza-

teke gure helburua. Haurtzaro-an, 0-6 etapan autoestimu onbat garatzeak duen garrantziazohartuko bagina, agian gureekintzak bestelakoak izango li-rateke.

Inguratzen gaituen mun-duak eskaintzen dizkigun espe-rientzia eta exigentziak direlamedio, gure autoestimuakgora-behera handiak izatenditu. Haurtzaroan autoestimuon bat lortzeak beraz, izugarriz-ko garrantzia dauka. Hau izan-go baita nerabezaroa eta on-dorengo urteak baldintzatukodituen oinarria.

Gure haurrei autoestimu onbat lortzen laguntzeko familiaksentitu, pentsatu eta kanpora-tzen duena oinarri bihurtzenden unetik, kontzienteago izanbeharko ginateke gure ekintzeketorkizunean noraino eragindezaketen.

«Askotan,gehienetanezesatearren,hitzezbehin etaberrizgauzakerrepika-tzeak ez duasko balio,gureekintzekbestezerbaitbadiote»

GOIBERRI 05IRITZIA

Hunkituta nenbilen, Joxepa, sentibera.Malkoa oso saltaria ze-rabilkinat azken boladan. 19. Korrikaren hasieran Urepelen izangintunan eta… hura mundua!, haiek irribarreak! Gazteak nahiz adi-nekoak. Denak pozik. Lazkaora heldutakoan, lekukoaren alboanjoatea egokitu zitzaigunan, gure elkarteak heldu zionean. Hura ereune ahaztezina, ederra! Eta igandeko Bilboko Korrika amaiera? Nikhedabideen bitartez jarraitu ninan eta ostera malkoa, bizi-bizi,masailean behera. Zein testu ederra Lorea Agirrerena! «Plaza erdi-ra etorri eta lekuaz jabetu. Eta zutik jarri, eta eskua altxa, eta hitzahartu. Beldurrak uxatu, lotsa erauzi, gutxiegitasun ustea erantzieta duintasuna jantzi. (…) Kontua ekitea da». Ekin diezaiogun

bada eta ez dezagula korrikaren lekukoa armairuan sar, Julio Sotokmodu ederrean gogorarazi digun moduan.Bide batez, Nafarroako txapelketako finalarekin ere malkoak

isuri nizkinan lehen aldiz masturbatu den 70 urteko emakumearenbertsoak entzutean. Zein final ona!

Ondo, sentibera. Bihotza dantzan darabilkik, beraz, eta goza-tu, Iñaxio.Malkotan lehertzean lotsatu egiten gaituk; horrexega-tik ikasi diagu ezkutuan negar egiten. Pena duk.Korrika eta bertsolaritza aipatzen dituk hunkitzeko arrazoi, eus-

kararen unibertsoaren erdigunean dauden bi jarduera, bi ekintzagarrantzitsu. Sokatiran irudikatuta, euskaraz ez dakitenak emozio-tan txiroago, euskaraz dakigunok emoziotan aberatsago.Baina eta, gure gazteek, ze emozio sentitzen ditek, euskararen

unibertsoan bizi arren, euskaraz ederki jakin arren, Korrikan, ber-tso-saioetan, ikastolen aldeko festetan eta beraien arteko harre-manetan erdaraz aritzen direnean? Hori duk nire kezka; kezka, bai-na esperantzaz jantzitako kezka: gazte sanoak dizkiagu eta ziurnagok, esnatuko direnean, ditugun altxorren kontzientzia hartukodutenean, dakitenaz gozatuko dutela, euskaraz komunikatuko di-rela, bai aurrez aurre, bai internetez, whatzapez eta sortuko direnkomunikazio sistema berri guztietan.

Gazteek, jakin, hizkuntza asko zakizkitek, mundu zabalean no-nahi eta nornahirekin hitz egiteko trebezia ditek. Baina hemen,gure herrian, Euskal Herrian, euskaratik eta euskaraz biziko gaituketorkizunean. Hala biz!

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Zeru urdinaBanuen zerua urdinezmargotzeko gogoa. Orainpilak kargatu eta berriz erelanera!

Sentibera nenbilen, Joxepa, hunkibera. Eta badakin zerk hunkitunauen gehien? Hunkidura hauek guztiak euskararen unibertsoa-ren barnean sentitzen garenok bizi ahal ditugula, esklusiboki. He-mendik kanpokoek ezin ditizten hauek bizi. Txiroago ibiliko ditunemozioetan. Ekin diezaiotela, beraz, lagunduko zienagu gure uni-bertsoan integratzen. Has daitezela mundu hau euskaratik etaeuskaraz birsortzen. Kontua ekitea baitun!

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko hainbat fabrikak gerraren zerbitzuralan egin behar izan zuten 1936tik 1939ra. Adibidez, abiaziorako bonbak etamilitarrentzako kaskoak ekoizten zituzten bertako fabrika militarizatuetan.

Maialen IgartuaAzken hamarkadetan sidero-metalurgia izan da Urretxuko,Zumarragako eta Legazpiko in-dustriaren oinarri nagusia. Betiez da horrela izan, ordea. Herrihorietako industria eredua osodibersifikatua zen XX. mende-aren hasieran: kotoia, likoreak,saskiak... ekoizten zituzten.Ikerlarien ustez, 36ko gerrakeragina izan zuen Urretxu, Zu-marraga eta Legazpiko indus-triaren espezializazioan. Izanere, 36ko gerran frankistenesku geratu ziren bertako fabri-kak, eta gerrarako materialaekoitzi behar izan zuten 1939rabitartean. 1936ko irailerako frankisten

esku zeuden Urretxu, Zumarra-ga eta Legazpi, eta segituanmilitarizatu zituzten bertakofabrikak. Gerraren zerbitzurakolan egin behar izan zuten hain-bat enpresek. Urretxun, Sarral-de, Irimo, Alkorta eta Ugaldemilitarizatu zituzten. Legazpin,berriz, Patricio Echeverria. IOHLEE Industri Ondare eta

Herri Laneko Euskal Elkarteakikerketa sakona egin du gerragaraian militarizatutako en-presen inguruan, GipuzkoakoForu Aldundiak memoria his-torikoa berreskuratzeko eman-dako diru laguntzarekin. Iker-keta horretan jaso dutenez,frankistek ez zuten industrianinbertsiorik egin, eta makinaegokienak zituzten fabrikak bi-latzen zituzten beren ekoizpe-nerako. Fabrikek makinak etalangileak jarri behar izaten zi-tuzten militarren zerbitzura.

Gerra ekoizpenerako estra-tegikoak ziren sektoreetako fa-brika gehienak Deba Garaianeta Urola Garaian zeuden garaihartan Gipuzkoan. Legazpinburdingintzarako azpiegituraegokiak zeuden, eta Urretxuneta Zumarragan metalgintza-ko transformaziorako azpiegi-tura aproposak.

Bonbak eta kaskoakBeste hainbat gauzaren arte-an, abiaziorako bonbak ekoiz-ten zituzten Urretxu, Zumarra-ga eta Legazpiko fabriketan.Ikerketak nabarmendu due-nez, elkarlanean egiten zituz-ten bonbak, lantegi bakoitzakzuen espezializazioaren arabe-

ra. Patricio Etxeberrian txapaegiten zuten, Irimon ojibak, Sa-rralden bonben kanpoko al-dea, eta Jaca Hermanosenmargotu egiten zituzten. Sol-daketak egiteko, berriz, Balma-sedako (Bizkaia) Fabio Murgalantegiko langileak ekarri zituz-ten. Bestalde, Patricio Etxeberria

lantegian militarrentzako kas-koak ere egiten zituzten, horre-tarako teknologia egokia zute-lako. Legazpiko lantegian, or-dea, prozesuaren zati bat bainoez zen egiten. Ondoren, Bizkai-ko Firestone fabrikan ematenzitzaien forma kaskoei. Urre-txuko Ugalde kotoi fabrikan,berriz, soldaduentzako man-tak eta arropa egiten zirelapentsatzen da. IOHLEE elkarteak garai har-

tako dokumentuak bildu ditueta lekukotzak ere jaso ditu

ahal izan duen neurrian. Ondo-rioztatu dutenez, bi langilemota izaten ziren fabrika mili-tarizatu haietan. Jaka fabrika-koak, esaterako, gudari preso-ak ziren, frankistentzat lan egi-tera behartuak. PatricioEtxeberriakoak, berriz, langilemilitarizatuak ziren. Hauek be-reizgarri bat izaten zuten jakan,eta baimen bereziak izaten zi-tuzten. Etxeratze agindua ze-goenean, adibidez, kalean ibil-tzeko baimena izaten zuten.

Galera ekonomikoakHortaz, dagoeneko fabriketanzegoen makinariaren eta lan-tegien arteko elkarlana apro-betxatu zuten frankistek gerra-

rako materiala ekoizteko. Urtehaietan ez zuten makinaria horiberritzeko inbertsiorik egin. Al-derantziz: fabrika haietakoprodukzioa ikaragarri igo zen,eta makinariak erabat honda-tuta amaitu zuen. Izan ere, mili-tarren esku geratu ziren lante-giek aldi berean ekoitzi beharizan zituzten gerrarako horni-gaiak eta merkaturako produk-tuak, horien ekoizpena ez bai-tzen inoiz gelditu.Ikerketak adierazten duenez,

1936tik 1939ra gerrarako ma-teriala ekoizteari eman beharizan zioten lehentasuna fabri-kek, horren ondorioz izan zitza-keten galerak kontuan hartugabe. Etenik gabeko ekoizpe-nari aurre egiteko, Gipuzkoakoenpresek makinaria zein eraiki-nak zabaltzeko inbertsioakegin behar izan zituzten. Neu-rriz kanpoko ahalegin horrek

Militarren esku

Bi langile motaizaten zirenorokorrean: gudaripresoak eta langilemilitarizatuak

Patricio Etxeberriaketekin handiak lortuzituen gerran, etafabrika handitu ahalizan zuen

ondorioak izan zituen ondo-rengo hamarkadan, eta 50ekohamarkada arte fabrika gehie-nek ezin izan zioten egoeraekonomikoari buelta eman.

Batzuen etekinakEz zen hori izan, ordea, fabrikaguztien kasua. Patricio Etxebe-rriak, esaterako, etekin handiaklortu zituen gerra produkzioariesker. Etekin horiekin fabrikahanditu ahal izan zuen 1939an,pabiloi berriak eraikita. Luis As-tiazaran arkitektoak eraiki zi-tuen Patricio Etxeberriarentza-ko pabiloi berriak. Urte berean,Legazpiko lehenengo langileauzoa eraiki zuen Patricio Etxe-berriak. IOHLEE elkartearenarabera, garai hartarako osoetxe onak eraiki zituen, bainu-gela eta guzti, langileak erakar-tzeko helburuarekin.Gerra garaian, gainera, pro-

zesu industrial berriak ikastekoaukera izan zuten, eta gerraamaitutakoan produkzioahanditzen lagundu zien horrek.Gerrako produkzioak, hortaz,ez zien era berdinean eragin Gi-puzkoako enpresa guztiei: ba-tzuei galera ekonomikoak era-gin zizkien bitartean, etekingehiago ateratzeko bidea izanzen besteentzat.

Gipuzkoa, erabakigarriaIOHLEE elkartearen arabera,matxinoek Bizkaia eta Gipuz-koa hartu izanak «berebiziko»garrantzia izan zuen gerraren

Bonbak Urretxuko Sarraldefabrikan, 36ko gerra garaian.KOLDO ARGANDOÑA (URRETXUKOARTXIBOA)

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

bilakaeran. «Gipuzkoa haienmende erortzeak, eta beraz, Gi-puzkoako siderometalurgia,papergintza eta ehungintza ar-loetako industrien kontrola es-

kuratzeak, gerrarako materialeta ezagutza kopuru itzelak ipi-ni zituen matxinoen armada-ren zerbitzuan, eta hori guztiaerabakigarria izan zen ondorengerrak eraman zuen bidea era-man zezan», azaldu du elkar-teak ikerketan.

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Soka gehiegi ikustenditut Euskal Herrikomusikaren lepoan»

Joseina Etxeberria Gaztea irratiko esataria

Aimar Maiz AtaunGazterik hasi zen Joseina Etxe-berria (Ataun, 1968) Gazteairratian, orduan Euskadi Gazteazenean. Irratiak mende laurde-na bete du martxoan. Gaztea-ren ahots ezagunenetakoa daEtxeberria, gaztetasunareneusle eta euskarri. Goierritargehiago ere badabiltza gauregun: Joseba Sacristan bea-saindarra, Ainhoa Urretabiz-kaia urretxuarra... Edurne Gar-

mendia ordiziarrarekin batera. Gaztea irratiak 25 urte beteditu. Zer burutapen datorkizuhori entzundakoan? Nire bizitzaren erdia bainogehiago eman dudala irrati ho-netan. 21 nituenean iritsi nin-tzen, eta oraindik hemen jarrai-tzen dut. Lankide batek bainogehiagok oraindik ez dituzte 25urte bete, eta haiek munduanbaino denbora gehiago dara-mat nik irrati honetan. Ez dabroma gero! Zer pentsatu han-diak ditut egun. Sinesgarritasu-na eta benetakotasuna askobaloratzen baititut, eta nik nireburua zahar ez ikusi arren, ezdakit benetako gazteek nolaikusiko nauten. Irratia zer sasoirekin iritsi damende laurdenera? Sasoitsu iritsi dela esangonuke. Ia 130.000 entzule —nikez dakit EITBk zergatik esaten

duen 119.000—; lan giro onean,lankide ikaragarriz inguratua,gauza berri pilo bat buruan di-tuela... Nik Gaztea oso indartsuikusten dut orain, eta benetanzailak diren garai berri haueimomentuz aurre egiteko inten-tzioarekin. Zu hasieratik zaude Gaztean.Jaiotzen ikusi duzu gaur ‘gaz-tea’ dena. Zer bilakabide eginduela iruditzen zaizu? Hasieratik nago, bai, 1989an

egin ziren lehen proba haieta-tik. Asko aldatu dira gauzak.Irrati gazte eta erabat musikalaizatetik, gazteei zuzendutakoirrati oso izatera egin zuen saltoduela urte batzuk. Musikaz gaininformazioa, kultura, kirola,umorea, denborapasa... es-kaintzera. Ibilbideak berak era-kutsi digu beste norabide ba-tzuk ere hartu behar genituela,eta nik uste apustuak onurakbesterik ez dituela ekarri. Zuen langaia musika da, oroko-rrean. Hori ere ederki aldatukozen denbora honetan. Norantzjo du musikaren industriak? Industria lur jota dago. Heinhandi batean desagertua erebai. Gehiegikeria asko egin izanditu urte askoan, eta orain kos-ta egingo zaio horri bueltaematen. Diskoak ez dira sal-tzen. Kontzertuetara jendea ezda joaten. Musika batzuk inork

ez ditu nahi, eta beste batzukmundu guztiak nahi ditu... Ba-tzuek esaten dute biniloarenitzulerarekin eta beste, bainanik hori anekdota hutsean utzi-ko nuke, momentuz. Doan izandezakezunagatik dirua ordain-tzea ez da erraza. Industria jotadago, baina musika bizirik. Mu-sika behar fisiko bat baita. Per-tsona ezin da musikarik gabebizi. Eta Euskal Herriko musikaridagokionez, zer nabarmendukozenuke? Hemengo musikak aurrera-pauso batzuk eman ditu, bainaoraindik ere lotuta ikusten dut.Soka gehiegi ikusten ditut berelepoan. Eta horretan herri ho-nen tamainak eta egoerak dueraginik handiena. Gutxi gara,bai behintzat edozein musikamota egin eta bizitzeko adinapubliko izateko. Bizitzeko esaten dudanean,

ez dut esan nahi hortik bizitze-ko adina diru ateratzeko. Mer-katu bat egiteko esan nahi dut.Berri Txarrak ahalguztidunakere zenbat aldiz jo du herri, auzoeta areto berean? Horrek azke-nean ito egiten zaitu. Musikaosasuntsua egin ahal izateko,Espainiakoa ere merkatu txikiada, hortik atera kontuak! He-mengo egoera politikoa erehala moduzkoa da. Itogarria.

«Lankide batzuekmunduan bainodenbora gehiagodaramat irratian.Ez da broma gero!»

«Industria lur jotadago, baina musikabizirik. Musikabehar fisiko batbaitu pertsonak»

«Euskal Herriatxikia da musikamerkatu bategiteko eta hortikbizia ateratzeko»

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Horregatik esaten dut sokagehiegi dituela lepoan hemen-go musikak. Hizkuntza aldetik ere estilo batsortu duzue. Zure iritziz, zer be-har du Gaztearen moduko irratibatek, esatariaren partetik? Eztabaida bat edo beste sortudituen gaia da hori. Nik nire iri-tzia emango dizut. Guk euska-raz egiten dugu irratia. Hobetoedo okerrago, baina euskaraz.Badakit ez dela Euskadi Irratianedo ez dakit zein mediotan da-rabilten jasotasun berekoa. Ba-dakit kalean oraindik euskarazerabiltzen ez diren hitz eta esa-molde batzuk guk irratitiktxertatu eta bultzatzearenaldeko batzuk ere badirela.Eta nik hori ondo ikustendut. Baina inor lehertugabe. Ez diezaiogun urte-an nik ez dakit zenbatuzta-aldi eskatu landa-re berari. Astoa ere neu-rri bateraino kargatubehar izaten da. Guk dugun audien-

tzia dugu, egiten du-guna egiten dugula-ko. Guri ere entzuleakegitea beste edozeiniadina kostatzen zaigu.Inork ez digu ezer opari-tzen. Eta Gazteak emandituen zenbakiak ez ditueuskaraz inork inoiz eman.Entzule gehienak euskal-dunak dira, baina erdaldu-nak ere asko. Gutxi al da horieiegunero euskaraz aritzea?Haiek ez gaituzte behar,mundu osoa dute gure be-harrik gabe. Gu gara haiekbehar ditugunak! Lehengo batean aditu ba-tek zioen, euskal musika-ren kasuan, Gaztean adi-tzen ez bada ez delaesistitzen. Aukeratzai-le edo norabide marka-tzaile zarete? Aukeratzaile bai, egiada. Baina hori da gurelana, ez? Guk kantuak au-keratu behar ditugu. Askobai, baina denak ez dirakabitzen. Horrek ez du esan

nahi musika hori txarra denik.Ez horixe! Guk ez dugu Lertxun-di, Laboa, Zubiria edo Aneste-siarik jarri izan, ez behintzatirrati formula deitu den horrenbaitan. Zergatik ez? Gure ustez,beste musika mota batzuk jar-tzeko gaudelako. Ez dago ezboikot, ez zentsura, ez bestela-korik. Aukeraketa, besterikgabe.Ez dut uste norabiderik mar-

katzen dugunik. Eta ez nukemarkatu nahi, gainera. Musikaribati utzi bakean eta aske. Ahaldela lagundu, eta, ezin bada,oztoporik ez jarri. Baina ez guk,eta ez beste inork! Guk, ahalbadugu, lagunduko dugu. Ni urte askoan egon izan naiz

Gaztean musika aukeratzen,baina orain ez. Baina ados nagolankideek egun egiten dutenaukeraketarekin. Osotasuneraez gara iristen, baina inor gutxikematen du gure aniztasuna. Joseina ataundarrak, pertso-nak, zer musika entzuten du?Eta zer euskarritan? Denetarik. Pop eta rock asko.Barrokoa ere oso gustuko dut,jazza ere bai. Musika elektroni-koa, dantza-musika... Eta eus-karria? Digitala, eta konprimitu

gabea ahal bada. Audiofiliaasko interesatzen zait. Oso ma-niatikoa naiz horretan. Musika edonorako eta edonoi-zerako da? Ala bere momentuaeta tokia behar ditu? Musikarik gabe ez dago ezer.Zenbatek osatzen duzue Gaz-tearen lantaldea? Momentu honetan 15 lagungara, gutxi gora-behera.Horietatik bi Goierrikoak,Joseba Sacristan bea-saindarra eta biok. Bainaaurretik ere izan ditutlankide goierritarrak: Jo-xan Arratibel, Idoia Baz-tarrika, Maite Goñi, MikelApaolaza... Asko estima-tzen ditut denak. Batzue-kin bizipen ahaztezinak di-tut. Malkoak mugitzen dizki-date. Nik 25 urteak egingonituen, baina horiek ere denakdira ni adinako Gazteak. EITB

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Haurra nintzenean,motxilan eramatenninduten eskiatzera»

Asier Zaldua BeasainOier Ibergallartu (Beasain,1999) oso umetan hasi zen es-kiatzen. Club Vasco de Cam-ping taldearekin aritzen da etadagoeneko garaipen garrantzi-tsuak lortu ditu.Nolatan hasi zinen iraupen es-kia egiten?2-3 urterekin hasi nintzen. Le-henago, gurasoek motxilaneramaten ninduten. Anaia ereoso zalea da. Triatloia ere egi-

ten du. Aitak oraindik eskiatzendu, baina amak dagoeneko ezhainbeste.Goierrin iraupen eskiak ez dubeste toki batzuetan bezainbes-te jarraitzaile.Hala da. Tolosan, adibidez, betiegon da tradizio handia. Niamaren eta aitaren eraginezhasi nintzen eta lehiatzen hasinintzenean asko motibatu nin-tzen.Zein talderekin aritzen zara?Club Vasco de Camping talde-arekin aritzen naiz. Oso gusturanago beraiekin. Taldekook el-karrekin joaten gara entrena-tzera. Entrenatzaile bat ere ba-dugu.Nola entrenatzen duzu?Udan bizikletan ibiltzen naizeta korrika egiten dut. Urteanzehar, berriz, gimnasiora etaigerilekura joaten naiz. Astebu-rutan lehiaketak izaten ditugu.

Gehienak Somporten (Aragoi)eta Baqueiran (Herrialde Kata-lanak) izaten dira. Iraupen luze-ko probak 15 bat kilometrokoakdira eta besteak 5 eta 7,5 arte-koak. Iraupen luzekoetan ho-beto moldatzen naiz.Zeintzuk dira orain arte lortudituzun garaipen garrantzi-tsuenak?Aurten, Espainiako iraupen lu-zeko txapelketan bigarren egindut. Bestalde, Espainiako ko-

pako proba batzuk irabazi ditut.Arerio gogorrenak katalunia-rrak dira.Nola ikusten duzu zure burua?Asko hobetu behar dut orain-dik. Gogor entrenatzen dut ho-rretarako.Zer diote lagunek?Lagun batzuei ere eskiatzeagustatzen zaie, baina eski alpi-noa egiten dute. Eurekin joate-ko esaten didate. Niri ere gusta-tzen zait eski alpinoa, baina las-terketetan parte hartzea etasufritzea gehiago atsegin dut.Ez naute konbentzitzen, bainanik beraiek ere ez.Eta gurasoek, zer diote?Gurasoak ere oso pozik daude.Escarrillan (Aragoi, Estatu es-painiarra) etxea dugu eta ber-tara joaten gara entrenatzera.Bestalde, 4. DBH egiten ari naizBeasaingo Txindoki institu-tuan.

Oier Ibergallartu beasaindar gazteakiraupen eskia egiten du. Espainiakotxapelketan bigarren egin du.

ASIER ZALDUA

Babeslea

GOIBERRI 11MOTZEAN

Miriam Luki ZumarragaAingeru Legorburu (Zumarra-ga, Agiñaga, 1966) Illargi okin-degian lanean hasi zen orainzortzi bat urte. Hasieran bilte-gian aritu zen, ogia banaketara-ko prestatzen. Ondoren, bi lan-kidek erretiroa hartu zuteneanbanaketan hasi zen. Banaketalana, edozein dela ere, gizonez-koen lan esparrua izan da tradi-zionalki. Legorburuk eta berehainbat lankidek furgoneta gi-datu, eta hala herrigunean nolabaserriz baserri banaketa ema-kumezkoen lana izan, badela,agerian uzten du egunero. Biltegitik banaketa egitekourratsak bertigoa eman al zizunproposatu zizutenean?Egia esateko bai. Furgoneta se-kula gidatu gabe nengoen, eta

neguko elurteek beldurra emanzidaten. Eguraldi txarrarekinoso zaila egiten da behar dentokira iristea. Halakoetan,behin baino gehiagotan furgo-neta argiak piztuta laga duterrepidean eta oinez joan naizogia uztera. Pena ematen ditbezero edadetuak ogirik gabegeratzea. Honezkero ohituko zinen furgo-netarekin gidatzen duzun horiez baita nolanahikoa.Bai, orain Legazpiko banaketaegiten ari naiz eta herriguneanizanda furgoneta handia behardut. Aurretik Ezkio-Itsaso eta Le-gazpiko auzoetan eta baserrie-tan banatu duzu ogia. Banaketaera hori aspladikoa da, ezta?Bai, baserri batzuk tokitan dau-

de. Bezeroak ateratzen diraogiaren bila edo ogiaren luzeraduten postontzietan zeinzuhaitz adarretatik zintzilikdauden poltsatan uzten duguogia. Oso sistema tradizionalada. Luzaroan iraungo duela uste alduzu?Ez. Baserrietako bezero askoeta asko edadetuak dira. Haiekjoaten direnean banaketamota honek zentzua galdukoduelakoan nago. Dagoenekogertatzen ari zait Legazpiko ba-serri batzuetan, adinekoak zen-du eta baserrietan geratzen di-renak, kalean lan egiten dute-nez, ogia kalean bertan erostendute. Baina oraindik egon badaude.Bai, eta aspaldi egiten zuten

eran ogia eramatea eskertzendizute. Garaian garaiko produk-tuak oparitu, eta esker onaagertzen dizute: aranak, saga-rrak, intxaurrak... Gauza politada hori. Hamabost egunean ezbazoaz, itzultzean zure falta su-

matu dutela adierazten dizute. Hori ere garai bateko ohiturada, ezta?Bai, lan honen alderik ederrenada, jendearekin egotea, alegia.Goxo hartzen zaituzte eta ba-tzuetan badirudi zure zain dau-dela hitz egiteko, nahiz eta egu-raldiari buruzko hitz soilak izan.Horrek asko betetzen nau. Gai-nera, eguraldi txarra egitenbadu baserriraino ez joatekoesaten dizute. Elurra al da okerrena?Zalantzarik gabe. Gainditu egi-ten nau. Eguna ilun-ilun dato-rrenean eta errepideak elurtutabadaude izutu egiten naiz.Emakumezkoa izatea trabaizan al da?Ez, gizonezkoek ahal badute,guk zergatik ez? Hori da nire le-loa. Ez ditut hiru kaxa aldi bere-an eramango, baina banaketaberdin-berdin egingo dut.

Aingeru LegorburuOgi banatzailea

«Gizonezkoek ogia banatu badezakete,guk zergatik ez? Hori da nire leloa»

Legorburu, goizean goiz, Urretxuko okindegi batean ogia uzten. MIRIAM LUKI

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Saturraranen presoEuskal Memoria Fundazioak sarean zintzilikatu berri du Saturrarangokartzelan egondako emakumeen zerrenda. Beasaindar bat, zegamar bat etazeraindar bat daude 1.583 izenez osatutako zorigaiztoko zerrenda horretan.

Janire Arrondo1938ko urtarrilean eraman zi-tuzten lehen presoak Saturra-rango (Mutriku) emakumeenespetxera. Frankistek kartzelabihurtu zuten XIX. mendeanhotel eta bainuetxe izan zena.16 eta 80 urte bitarteko 4.000emakume baino gehiago pasaziren bertatik, haurrak ere bai.Asturiarrak ziren gehienak, bai-na Galizatik eta Kantabriatikiritsitakoak ere bazeuden. Eus-kaldunak ere bai, asko. 1938 eta 1945 urte bitartean

Saturraranen egondako ema-kumeen zerrenda osatu etaezagutarazi du orain gutxi Eus-kal Memoria Fundazioak. Ze-rrenda horretan 1.583 izen ageridira, tartean hiru goierritarre-nak: Antonia Larrañaga Areso(Beasain, 1903), Tomasa Ota-ola Sabando (Zegama, 1872)eta Blasa Iñurrategi Apaolaza

(Zerain, 1988). Bi urtez egon zi-ren preso. Herriz herri edo izenzehatzekin egin daitezke kon-tsultak bilatzailean.

Ankerkeria ilunakErrepublikanoak edo disiden-teak ziren; errepublikanoenama, alaba edo emazte izateaere delitu zuten. Bizi baldintza

latzetan, tifusaren nahiz tuber-kulosia gaixotasunek eta gose-ak gogor astindu zituen emaku-meak. Inguruko herrietako, On-darroako, Mutrikuko nahizDebako, bizilagunen bidez lor-tzen zuten janari eta arropaurriarekin moldatu behar izatenzuten. Lekaimeek kanpotik bi-dalitako gaiak bereganatu etaekonomatuan salgai jartzen zi-tuztela ere kontatzen dute ber-tan egondakoen testigantzek. Frankisten espetxe egitura-

ko eremurik garrantzitsueneta-koa izan zen Saturrarangoa.1940an 1.500 presotik goraegon ziren bertan. Gunea hain-bat pabiloitan zatituta zegoeneta presoek debekatuta zutenbatetik bestera pasatzea.Mesedetako ordenako 25

moja, funtzionario bat, apaizbat eta 50 militar arduratzen zi-ren espetxeaz. Gehiegikeria etaankerkeria latzak gorde zituz-ten eraikinetako ormek urtehaietan. Jasotako tratu txarren,gosearen nahiz gaixotasunenondorioz 116 emakume eta 56ume hil zirela diote Mutrikukoheriotzak biltzen dituzten libu-ruek; herriko hilerrira eramatenzituzten gorpuak. Hildakoen li-buruetan 1944tik aurrera ez daumerik ageri, ordea, Estatukohospizioetara bideratu zituz-ten. Kartzelako erregistroetanez zen umerik ageri, hildakoanegindako izapideak dira leku-kotza bakarrak. Testigantzenarabera, ehun bat ume desage-rrarazi zituzten; amek zail izanzuten haien berri izatea. Historiak ezkutuan manten-

du duen pasarte tamalgarriada Saturrarangoa, azken urte-tan argitara aterea.

Bi hotel eta apaiztegi izandakoaespetxe bihurtu zituzten.Mesedetako ordenako leikameaksistemaren konplize izan ziren.Irudian, espetxeko emakumeenseme-alabekin. EUSKAL MEMORIA

FUNDAZIOA

GOIBERRI 13GURE LURRA

Erlezain eguna ZegamanIgandean erlezainak eta eztia izango dira protagonistak Zegaman. Erleak etaerlezaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da. Gipuzkoako XVII.Ezti lehiaketa egingo dute. Bertso saioarekin bukatuko da eguna.

Loinaz Agirre ZegamaAurten ere, erlezainei eta eztiariohore egingo diote Zegaman.Erleak eta erlezaintza bertatikbertara ezagutzeko aukeraizango da. Igandean, 10:00eta-tik 14:00etara izango dira eki-taldirik nagusienak. 10:00etan,Rafa Gorrotxategi gozogileakgirlatzeak egingo ditu.

herrikoia egingo da Ostatuan.Goiz osoan zehar, eztia, argiza-ria, propoleoa, kandelak eta ta-loak erosteko aukera izango daZegamako kaleetan.

Aizkora eta bertso saioBeste bi saio berezi ere antola-tu dituzte Erlezain egunaren ai-tzakian. Bihar, 19:00etan,

10:30ean, Gipuzkoako eztilehiaketa hasiko dira. 11:45etik12:15etara, ezti lehiaketa herri-koia egingo da. Lehiaketako 21eztiak probatu eta onena auke-ratuko dute herritarrek.13:30ean egingo dituzte saribanaketak. Aurretik, durrunbahasiko da Aseginolaza Anaienkaletik. 14:15ean, berriz, bazkari

Urrezko Aizkolarien banakakotxapelketako lehenengo kan-poraketa jokatuko da kirolde-gian. Igandean, berriz, Kasinok an-

tolatutako ohiko bertso saioaizango da, 18:00etan, kirolde-gian. Sebastian Lizaso, AndoniEgaña, Julio Soto eta Iker Zu-beldia ariko dira bertsotan.

Durrunbaren ekitaldia da jendearen arreta erakartzen duen ekitaldietako bat. JANIRE ARRONDO

14 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

GazteBizHitza,gazteen atariaHainbat hilabetez frogatanaritu ondoren, martxan daGazteBizHitza, Eusko Jaurla-ritzak gazteei begira martxanjarri duen webgunea. Atarihonetan, ikasketen, lanareneta etxebizitzaren ingurukoinformazioa aurkitu daiteke.Izan ere, egitasmo hau Lanbi-de, Etxebide eta HezkuntzaSailaren arteko elkarlanetiksortu da, «gazteek emantzi-pazioari loturik dituzten be-harrak» hasetzeko asmoare-kin. Zalantzak argitzekoorientazio zerbitzua ere izan-go du, eta kontsultak telefo-noz, e-postaz, edo whatsappbidez egin ahal izango dira.

gaztebizitza.eus

oierriko Hedabi-deen webgune-ek emaitza onaklortu dituzte2015. urteko le-

hen hiruhilekoan. Hitzaren ka-suan, %61 igo da erabiltzailekopurua, eta %64 ikusitakoorrialdeena. Otamotzen ka-suan, berriz, %75 erabiltzaile

gehiago izatea lortu da, eta ha-sierako saioak %46 gehitu dira.Igoera hau hiru hilabeteetan

nabaritu bada ere, are nabar-menagoa izan da martxoan,batez ere, Korrikari egindako ja-rraipenari esker. Izan ere, Hitza-ren webgunean bisita gehien

Gizan duen albistea, KorrikaGoierrira iritsi zenekoa (3.819bisita) izan da. Haren atzetikdaude militarrek Lazkaon egin-dako maniobren ingurukoa(1.989 bisita) edota GarikoitzMujika aske utzi zutenekoa(1.202). Bideoetan ere Korrikakizan du arrakastarik handiena,4.283 bisitarekin.

Otamotzen webguneari da-gokionean ere, Korrikarena izanda albisterik ikusiena (1.089 bi-sita); haren ondoren daudeDeskargako tunelaren irekiera(646) eta Oihane Zabaleta al-kategai izango dela iragartzenzuen albistea (546).

Goear blokeatudute auzitegiekMusika streaming bidez entzu-teko webgunerik ezaguneneta-koa da Goear. Jabetza intelek-tualeko eskubideez arduratzenden Agedi elkartearen salaketabati jarraituz, ordea, EspainiakoAuzitegi Nazionalak Goear blo-keatzeko agindua eman du,«jabetza intelektualaren esku-bideak urratu» egiten dituela-ko; lehen The Pirate Bay gunea-rekin egin zuten gauza bera.

Hitzaren eta Otamotzenwebguneak goraka

WhatsApp bidezdeitzeko aukera Dagoeneko martxan da Whats-App bidez deiak egiteko zerbi-tzua. Aplikazioa 2.12.5 bertsioraeguneratuta duten guztiek iku-siko dute deiak egiteko botoia,kontaktuen ondoan. Sistemadoakoa bada ere, internetekokonexioaren bidez funtziona-tzen du, eta konexioa ona ezbada, arazoak eman ditzake.

whatsapp.com

Klik

GOIBERRI 15MOTZEAN

Loinaz Agirre BeasainKoldo Camacho (Beasain,1979) soldatzaile lana utzi etabarne diseinu lanean ari da az-ken aldian. Londresen (Erresu-ma Batua) bizi da duela hiru ur-tetik.Soldatzaile izatetik diseina-tzaile izatera pasatu zara. Nola-tan egin zenuen aldaketa hori?Lanean nengoela argazki ikas-taro bat egiten hasi nintzen, etahortik aurrera, eskola bertanbarne diseinua ikasten jarraitunuen.Zer egin duzu orain arte eta zer-tan ari zara orain?Donostian ikasi eta gero Madrilaldera mugitu nintzen, ikaske-tak jarraitu eta gero laneanhasteko. Denera sei bat urteigaro nituen. Gero urtebeteFrantzian egon nintzen eta etaazkenen Londres aldera egin

nuen salto. Eta jada hiru urteeta erdi daramatzat bertan. Zein estilotako diseinatzaileazara?Barne eta produktu diseina-tzailea naiz. Nire tailerrean fa-brikatzen ditut. Zer diseinatzen duzu?Momentu honetan produktudiseinatzaile bezala zentratutanago, baina alde batera utzigabe barne eta esposizio disei-nua. Lanparak, erlojuak, ispi-luak, mahaiak… diseinatzen di-tut.Zein material erabiltzen duzu?

Normalean metalarekin lanegiten dut, soldatzaile izan na-zielako agian. Baina beti bestematerial batzukin elkar erlazio-natzen dut nere lana, egurra,akrilikoak, marmolak, eta ba-rrekin adibidez.Zer aurkitzen duzu zure disei-nuekin?Beti saiatzen naiz nire disei-nuak jendearengan iriste. Zer-

bait berezia izatea erostenduen pertsonarentzako, betira-ko gordeko zenukeen zerbaitizatea bilatzen du. Eta era bere-an, produktu hori edo barne di-seinu hori histori bat izan dadilajendearentzako. Zure lanak non saltzen dituzu?Internet bidez normalean. Urtebete daramat proiektu berri ho-nekin eta momentuz pixkana-ka ari naiz mugitzen.Nazioartean ere erakutsi ditu-zu zure lanak, Milanen, Londre-sen… garrantzitsuak izangodira azoka horiek, ezta?

Bai, oso. Milanekoa (Italia) ba-tez ere. Hiri guztian zehar disei-nu hitza da garrantzitsuenaaste osoan. Milaka pertsonamugitzen dituzte feri hauek.Bietan oso esperientzi ona biziizan nuen.Ideiak nondik hartzen dituzu?Erreferentziarik baduzu?Toki askotatik lor daitezkeideiak. Filmak, musika, libu-ruak, nonbaiten ikusitako ar-gazki bat, koloreak, hitzak, mo-mentu bat… Erreferentzi alde-

tik, betidanik, Bauhaus eskola-ko filosofia gustatu izan zait,Mies Van der Rohearkitektua,arrazionalismoa.Zein proiektu duzu esku arte-an?Ba momentu honetan proiektupare batean aari naiz lanen,gandelabrea bat eta mahai bil-duma bat.Etorkizunean non ikusten duzuzure burua?Nire izenak esaten duen bezala(Nowheresoon), inon ez.

Koldo CamachoBarne eta produktu diseinatzailea

«Normalean metalarekin lan egiten dut nirediseinuetan, soldatzaile izan naizelako agian»

Goiko argazkian, KoldoCamacho. Eskuinean,beasaindarrarendiseinu bat. GOIBERRI