goiberri 135. zenbakia

16
Bihar Berriozarko Txolin dantza egingo dute Lurra dantza taldeko dantzariek. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Amaia Aizpurua 3 Iritzia 4-5 Autokarabanen alokairua 6-7 Erasmus+ 10 Aurora Iturrioz 11 Norteko trena 1863 12 Agroekologia 13 Internet 14 Segurarrak Lilatoian 15 135. zenbakia. 2015eko otsailaren 13a Inauteri eskea baserriz baserri Urretxuko Lurra dantza taldekoek Euskal Herriko inauteri ezberdinak lantzen dituzte urtero 8-9

Upload: goierriko-hitza

Post on 22-Jul-2016

236 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Urretxuko Lurra dantza taldekoek Euskal Herriko inauteri ezberdinak lantzen dituzte urtero.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 135. zenbakia

Bihar Berriozarko Txolin dantza egingo dute Lurra dantza taldeko dantzariek. GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Amaia Aizpurua 3 Iritzia 4-5Autokarabanen alokairua 6-7Erasmus+ 10 Aurora Iturrioz 11Norteko trena 1863 12Agroekologia 13 Internet 14Segurarrak Lilatoian 15

135. zenbakia. 2015eko otsailaren 13a

Inauteri eskeabaserriz baserri Urretxuko Lurra dantza taldekoek Euskal Herrikoinauteri ezberdinak lantzen dituzte urtero 8-9

Page 2: Goiberri 135. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 135. zenbakia

GOIBERRI 03KATE moTZEAn

«Legazpiko inauterietan, ostiraletikigandera arte inauteri giroa dago»

Amaia AizpuruaKorosti Dantza Taldeko zuzendaria

Ane Arrieta LegazpiAmaia Aizpuruak Orkli koope-ratiban egiten du lan kalitatekoeta prozesuko arduradun mo-duan, eta denbora librean Ko-rosti Dantza Taldeko zuzentze-az ere arduratzen da.Zaletasun bat?Dantza.Dantza bat?Fandangoa.Dantzarako plaza bat edo ema-naldi bat?Korostiren gabonetako jaialdia.

Legazpiko inauteriak zerk egi-ten ditu berezi?Ostiraletik igandera arte inau-teri giroa dagoela, ostiralean,larunbatean eta igandean ekin-tzak baitaude.Bidaia bat?Ruta Quetzalekin 1996an Boli-viara egin nuen bidaia.Abesti bat?La Mision.Liburu bat?Los Pilares de la Tierra.Janari bat?

Patata tortilla.Amets bat?Patagonia bisitatzea.Gorroto duzuna?Desordena.Goierriko txoko bat?Txindoki.Legazpin biziko ez bazina?Oñatin.Herriko alkate bazina?Denen alkatea izaten saiatukonintzateke, denen iritziak en-tzunez eta herriagatik lan egi-nez, politika alde batera utziz.

«Alkate banintz,denen alkate izatensaiatukonintzateke, deneniritziak entzunez»

AIZPURUA

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Loinaz AgirreKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Arkaitz ApalategiProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 135. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal AranburuIdazlea

Ideologietatikharago,espezieenbilakaera

«Espezienbilakaerankate-begiberri bat:MulierSapiens»

auxe da duela30 urte lagunbatek, gizo-nezko batek,E u s k a d i ko

Emakumeen Bigarren Topake-tetarako ponentzia-liburuaoparitzearekin batera idatzi zi-dan eskaintza: «Feminismoa-rekiko solasaldietan, gizonarenpotentzialtasun eskasaren ar-gudioarekin jarraitu beharrean,emakumeen borrokan plante-amendu eta kontzientzia sako-nagoak erabili ditzazun, etamugimendu feministan barne-ratzeko konbentzimendua ira-bazten laguntzearren, agur fe-ministaz, (izenik ez dut aipatu-ko)». Nonbait, feminismoadefendatzeko nire argudioakpobreak ziren oso, eta gizoneki-ko nire haserrea, handia.

Gerora kontura naiz: ni xaxa-tzeko helburua zuten hitz haiek,eta baita lortu ere. Ez nuen po-nentzia gehiago irakurri eta,nire lagunak nahi izango zuena-ren aurka, ez nintzen inongo el-karte feministara bildu. Edo-zein ideologia ardatz duen bil-gunetan ez naiz inoiz erososentitu.

Ideologiak sortu omen zirengizakion sufrimenduak era-mangarriagoak izan daitezen.Izan ere, balio dute errealitateainterpretatzeko; hau da, bizigaituen egitura politiko-sozial-ekonomiko eta kulturalarenantolaketa eta jarduna ulertze-ko, gizabanakoak, ondoren, au-keratu behar duelarik: erreali-tatera egokitu edo sistema al-datu. Alabaina, soziologiakaspaldi esan zuen gizakiokerrealitatea desitxuratzeko jo-era dugula gure interesen ara-bera; aipatu gabe errealitateaeta gizakia etengabe aldako-rrak garela. Horixe da ideolo-giekiko nire mesfidantzarenarrazoia.

Horregatik erabaki nuen or-duan neure bidea egitea. Ema-kumeek idatzitako literatur la-nak eta saiakerak izan ditut bi-daide geroztik, errealitateainoiz bazter utzi gabe. Bakarka-ko bidea ez da erraza izan, eztagomendagarria ere: gizonekikoharremanak eragin didatenkontraesanak borroka latzakpiztu dituzte niregan. Feminis-moaren eta beste emakumebatzuen mezuek behin baino

gehiagotan jarri dute zalantzannire emakumetasuna.

Gaur egun, baina, eskertutanago hainbat bilgunetan dihar-duten emakumeek egiten aridiren lanari; ez nire kezken gai-nean argitasun asko eskaini di-datelako, nire bizipen propioe-tatik abiatuta, kontraesanakgaindituz aurrera egitera be-hartu nautelako baizik, nire iza-era inoiz galdu gabe, errealita-tera etengabe moldatzera be-hartuz. Horrela jakin dut MulierSapiens bat naizela edo behin-tzat horretan ari naizela; etakontsignak maite dituztenen-tzat, erantsiko dut: «...eta harronago!». Espezie berri hau femi-nismoak eragindako gizarte al-daketei eta emakumeon gara-penerako lan pertsonalari zordiogu.

Espezie berri honek indar fi-sikoaren ordez, adimena gara-tu du; berezko talentua eraku-tsi du, taldearen gainetik; pen-tsamendu sinbolikorako etakomunikaziorako gaitasunabereganatu ditu, hizkuntzaarruntetik haratago; eta adi-men mekanikoa gaindituz, adi-men emozionalaren jabe eginda. Asko sufritutako espezieagara; horrek egin gaitu bestee-kiko bereziko sentikor, enpatia-rako gaitasun berezia garatuz.Halere, ez ahaztu espezie batbaino gehiago desagertu delanaturaren bilakaera etengabe-an, Neanderthal-ak kasu. Aka-so akabatuko zituen Sapiens-en batek, Mulier edo Homo-renbatek.

Martxoak 8-ra arte itxarongabe, nik ez dut aukerarik gal-tzen etxean, lanean eta kaleanaldarrikatzeko: «Gora MulierSapiens-a!».

H

Page 5: Goiberri 135. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Elurrak atsedena eman digunean, Inauteriak ditugu ate joka.Trineoak gorde eta mozorroak aterako ditugu. Eta berriro astebu-rua iritsi eta gora eta behera ibiliko gara ia atsedenerako astirikgabe. Batzuek esaten dute bakoitza izan nahiko lukeenaz mozo-rrotzera jotzen duela: Ni ez nago ados, baina egia da batzuetanbesteetan baino erosoago sentitu izan naizela mozorroaren ba-rruan. Gustukoen dudan jantzia sorginarena da. Trapu ilun batzuketa txapela janztearekin batera erratzarekin ia hegan irten naiteke-ela sentitzen dut. Guzti honi peluka gehitzen badiot inork ezagutu-ko ez nauela sinisteraino iritsi naiteke. Hori bai, orain arte ezin izandut sorginkeriarik egin. Horretarako ahalmena izango banu aste-

burua apurtxo bat luzatuko nuke. N1-a ez nuke ukituko, nire erra-tzaren gainean joango nintzatekeelako Zumarragatik Donostiara,trafikoaren gainetik. Tenperatura gehiegi jaitsitakoan pixka bat al-txatuko nuke edabe batekin, inauteri eta horrelako jaietan hotzikez pasatzeko. Noizean behin nire inguruko guztiak isil araziko nituz-

Sorginarena ere ez litzaidake gaizki etorriko niri, nik ere sor-ginkeriak egin ahal izateko, badut horretarako beharra eta:hotza nire ingurutik aldentzeko; erratzarekin nire gorputz honetansoberan ditudan gauza txar eta gaizto guztiak bidaltzeko; lan-kon-tuetan etorkizun argiago eta alaitsuago bat marrazteko; ingurukojendeari madarikazioa edo «bedeinkapena» botatzeko, bakoitzaridagokiona… Baina ez, aurten ez naiz sorginez mozorrotuko, etaetxeko txikienaren eskolakoekin bat egin, eta kalderero-emaku-mez jantziko naiz. Han eta hemen gauzak biltzen ibili eta gero,prest daukat dagoeneko jantzia: gona zahar eta koloretsua, pelukabeltza, zapi ugari, pitxi handiak eta ikusgarriak, pandero txiki bat...Ostiral arratsaldea izango da gure inauteri-eguna, eta gure herriraetortzen bazara, lehen esandako itxurarekin topatuko nauzu kale-an gora eta kalean behera, urtetik urtera handitzen ari den mozo-rro-desfile inprobisatuaz gozatzen, egun horretarako apaintzendiren tabernatan muturra sartzen eta lagunekin disfrutatzen. Bai.

Ni inauteri zalea naiz. Beti izan naiz, eta beti izango naiz. Niri eregustatzen zait mozorroak beste nortasun batez «janzteko» ema-ten duen aukera eta hurrengo urtean zer gertatuko den ez badakitere, aurten bai, mozorrotuko naiz.

bateta

bat

Asteko irudia

Idoia Luzuriaga

Tere Madinabeitia

Josu Maroto

Heldu daneguaHeldu da negua Goierrira!Inauterietan hotzik ezpasatzeko ez da mozorrotxarra Jon Elurrena!

ke, mugikorren dei tonuak ere, eta behin sorginkeriatan trebetasunpixka bat lortuta, baten bat katu beltz bihurtuko nuke, tarte bate-rako besterik ez, noski! Zuk ze mozorro aukeratuko zenuke Tere?

Page 6: Goiberri 135. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Partikularren arteko autokarabanenalokairua kudeatzen dute Areavanplataforman Urretabizkaia anaiek.

Maialen Igartua Azken urteetan igo egin da alo-kairurako joera, batez ere, kri-siagatik. Autokarabanen ere-muan, esaterako, alokairua%10 igo zen espainiar estatuan2013tik 2014ra. Goranzko ola-tua aprobetxatuz, Areavan en-presa sortu dute LegorretakoBorja eta Markel Urretabizkaiaanaiek. Interneteko plataformabat da Areavan, eta euren auto-karabana alokairuan utzi nahidutenek iragarkia jar dezaketebertan.

Plataformaren funtziona-mendua sinplea da. Autokara-banen jabeek orrian erregistra-tu behar dute lehenik, eta ira-garkia jarri: argazkiak, testulabur bat eta prezioa nahikoadira. Halako ibilgailu bat alokai-ruan hartu nahi dutenek, berriz,webgunean sartu eta interesa-tzen zaien autokarabanarenaurre erreserba egin dezakete.

Jabeak aurre erreserba horionartzen duenean, erreserbabehin betikoa bihurtzen da. Etahor hasten da Urretabizkaiaanaien lana: erreserba behinbetiko bihurtzen denean %40aaurrez ordaindu behar du era-biltzaileak, eta Areavan enpre-saren bidez egiten da ordainke-ta. Dirua erabiltzaileengandikibilgailuaren jabearenganamugitzeaz arduratzen dira, eta%10eko komisioa kobratzendute kudeaketagatik.

«Behin hasierako ordainketaeginda, bi aldeak harremane-tan jartzen ditugu, eta haienesku geratzen da aurrerantze-koa», azaldu du Borjak. Denaden, edozein arazo edo zalan-tza izanez gero, ahal duten neu-rrian laguntzen saiatzen dira.«Euskarri bat izaten saiatzengara», adierazi du Markelek.

Dirua aurrezteko moduaNorberak bere kabuz alokatze-arekin alderatuta, hainbatabantaila eskaintzen ditu Are-

avan plataformak Urretabiz-kaia anaien hitzetan. Ikusgarri-tasuna da bat. «Lan handiaegiten dugu Interneten gureorria ahalik eta jende gehienariiristeko, eta horrek balio eran-tsia ematen dio zerbitzuari»,azaldu du Markelek. Izan ere,Interneteko eskaintza handiada, eta garrantzitsua da beste-en artean nabarmentzeko gaiizatea. «Gure plataformarenbidez, jabeek ia ezer egin gabe,erabiltzaileak euren autokara-banaraino iristen dira».

Beste abaintaila bat bitarte-karitzak eskaintzen duen ziur-tasuna da. Bitartekariak bi al-deen inguruko informazioa iza-ten du, eta Markelen ustezhorrek zailago egiten du batakbestea engainatzea. «Inor tar-tean ez badago, zeinek ziurta-tzen dizu ez dutela zure karaba-narekin ihes egingo?». Partiku-

larren arteko alokairua, gaine-ra, merkeagoa da autokaraba-na enpresa bati alokairuan har-tzea baino. Markelen arabera,%20 eta %30 bitartean au-rrezten da.

Bestalde, bitartekarien bidezegin edo ez, alokairuak berakere hainbat abantaila ditu Urre-tabizkaia anaien ustez. Batetik,autokarabanen jabeentzat.«Jendea ez da konturatzenzenbat diru jaso daitekeen au-tokarabana geldi eduki beha-rrean norbaiti alokairuan utzita;kalkuluak ateratzen dituztene-an harrituta geratzen dira»,adierazi du Borjak.

Bestetik, erabiltzaileentzatere merkeagoa da alokatzeaerostea baino. «Zertarako gas-tatu 60.000 euro autokaraba-na bat erosten, urtean hogeiegunez bakarrik erabiltzeko?Askoz merkeagoa da aloka-tzea», adierazi du Borjak. «Gukalokairuaren alde egiten duguapustua, eta ez jabetzarenalde».

Alokairua gorantz doaUrretabizkaia anaien hitzetan,hiri handietan ohikoagoa dapartikularren artean alokatze-ko ohitura. Horregatik, hasierabatean Bartzelonan eta Madri-len jarri zuten enpresaren begi-rada. Izan ere, Euskal Herriannegozioa aurrera eramatea zai-lagoa ikusten zuten. «Hemenitxiagoak gara, eta ez gara hain-beste fidatzen gure gauzak alo-katzeko orduan». AzkenaldianEuskal Herrian ere alokatzekojoera gora doala ikusi dute, or-dea.

Alokairuarenolatu gainean

Page 7: Goiberri 135. zenbakia

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

Irailean jarri zuten martxanplataforma. Ideia atzeragotikdator, ordea. Merkatua eta au-kerak aztertuz hasi ziren, etaautokarabanekin aukera politazutela ikusita, ideia garatuz etaforma emanez joan ziren. Goie-kik, esaterako, proiektu berri-tzailearen saria eman zien iaz.Ordutik hainbat buelta emandizkiote ideiari, eta hala jarrai-tuko dute, gutxika hobetuz.«Interneteko enpresetan eten-gabeko garapena behar da».

Hurrengo pausoakMarkelen hitzetan, erabiltzaile-en konfiantza ezinbestekoa danegozioak funtziona dezan.Bide horretan, online reputa-zioa izeneko kontzeptua gara-tzen ari dira plataforman txer-tatzeko. Erabiltzaileek alokatuduten ibilgailua baloratu ahal-ko dute, eta jabeek erabiltzaile-ak. «Jabe batek ikusiko du, esa-terako, erabiltzaile batek bostaldiz alokatu duela autokara-bana bat, eta ongi itzuli duela».

Halakoak ohikoak izaten dirahotelak erreserbatzeko web-guneetan, esaterako. «Erabil-tzaileak askoz gehiago fidatzendira beste erabiltzaileen iritziezenpresak esandakoaz baino»,adierazi du Markelek. Momen-tuz enpresa batekin harrema-netan daude, balorazioa ema-teko zerbitzua Areavan plata-forman erabilgarri jartzeko.

Espainiar estatuan%10 igo zenautokarabanenalokairua 2013tik2014ra bitartean

Urretabizkaiaanaiek %10ekokomisioa kobratzendute kudeaketalanak egiteagatik

Irailean jarri zutenmartxan plataforma,eta etengabehobetzen etagaratzen ari dira

Ezkerrean, Borja eta MarkelUrretabizkaia anaiak. Goian,www.areavan.complataforma.MAIALEN IGARTUA

Page 8: Goiberri 135. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Urretxuko Lurra dantza taldeko kideek Euskal Herriko inauteri ezberdinakbaserriz baserri eramaten dituzte urtero. Mozorroturik, dantza saioa egin etajanaria eskatzen dute. Aurten Berriozarko Txolin dantza egingo dute, bihar.

Maialen Igartua UrretxuTolosan bakarrik ez, Goierrinere ospatzen dira inauteriak.Herri gehienetan bihar mozo-rrotuko dira haur eta helduak.Urretxun esaterako, Lurra dan-tza taldeak dagoeneko 25 urtedaramatza inauterietan herriagirotzen. 1990ean hasi zirenmozorroa soinean jantzi etaEuskal Herrko inauteri ezberdi-nak jendeari erakusten. Hasie-rako urteetan asteartez ospa-tzen zuen inauteria Lurrak.1995ean, berriz, larunbatezmozorrotzen hasi ziren.

Goizean baserriz baserri joa-

ten ziren, arin arina eta fandan-goa dantzatu, koplak abestueta janari eske. Bildutako jana-rekin bazkaria egiten zuteneguerdian, eta arratsaldezUrretxuko kaleetan egiten zi-tuzten inauterietako dantzak,mozorrotuta.

«Urte batzuk pasa genituenhorrela, baina konturatu ginenlarunbat arratsaldez herrikobeste talde batzuek ere egitenzituztela ekitaldiak», adierazidu Oier Perez taldeko kideak.Hala, 2002az geroztik goizeangoizetik mozorrotzen dira, etaherrian dantza egin beharrean,

baserriz baserri eramaten di-tuzte Euskal Herriko txoko ez-berdinetako inauteriak.

Santa Barbara inguruko ba-serrietan egiten dute erronda,09:00etan hasi eta eguerdi al-dera arte. Dirurik ez dute eska-tzen, jana baino ez. «Batzuekarrautzak ematen dizkigute,besteek ogia... bakoitzak ahalduena». Baserri batzuetan, gai-nera, hamaiketakoa ere ema-ten dietela azaldu du Perezek.

Oinez ibiltzen dira baserririkbaserri, eta guztira hamar batpasatzeko denbora ematendie. «Dantza saioa egiten dugu

baserri bakoitzaren aurrean,eta bertakoekin ere egotengara, kontuak esaten». Oroko-rrean harrera ona izaten duteladio Perezek. «‘Norbait akorda-tzen da gurekin!’ esaten diguteaskotan baserritarrek; oso ongihartzen gaituzte».

Inauteri ezberdinen bilaLurrako kideek oraindik ere ja-rraitzen dute baserrietan bildu-tako janarekin bazkaria egiten.Arratsaldean, berriz, dantzasaio bat eskaintzen dute Urre-txuko plazan, kaletarrek ereikuskizunaz gozatzeko aukera

Lurraren inauteria

Page 9: Goiberri 135. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

izan dezaten. «Festa giroanibiltzen gara, eta oso ongi pasa-tzen dugu».Urtero inauteri ezberdinak

bilatzen saiatzen dira, urterodantza berriak egiten. «Ez erre-

pikatzen saiatzen gara, eta jen-dearentzat hain ezagunak ezdiren inauteriak herrira ekar-tzen». Azken hiru urteetan,esaterako, Tuterako polka (Na-farroa), Lamiako inauteria(Biz-kaia) eta Amezketako (Gipuz-koa) talai dantza egin dituzte.

Aurten Txolin dantzaAurtengoan Berriozarko (Nafa-rroa) Txolin dantza ekarriko duLurra dantza taldeak Urretxura.«Bertako dantzariei galdetugenien nola egiten zuten, etaikasten jardun gara», adierazidu Perezek. Guztira 40 lagun in-guru joango dira baserriz base-rri, hamabost bat heldu etagazteak. «Dantza taldeko gaz-tetxoek ere horrelako ekintze-tan parte har dezaten saiatzengara». Txolin Berriozarko historiako

pertsonaia bitxia da. Felix Sa-

rasa izenez, Txolin ezizena jarrizioten ardoari eta parrandarizien zaletasunagatik. XVIII.mendearen amaieran jaio zenBerrigoitin, Artikara ezkonduzen, eta hango alkatetza lortuzuen. Frantsesen okupazio ga-raian, 1810ean, matxinatu eginzen Txolin, eta frantsesek2.000 duroko saria eskaini zu-ten gerlaria harrapatzearentruke. Pertsonaia «gerlati, euskal-

dun eta parrandaria» gogora-tzen dute Txolin Berriozarren.1987az geroztik bera da Berrio-zarko inauterietako konpartsa-ren burua. Kanta eta dantzapropioak ere baditu Txolinek.Bestalde, txatxoak, sorginaketa frantsesak dira konpartsa-ren gainontzeko pertsonaiak. Konpartsako kideez jantzita,

Berriozarko inauteria irudikatu-ko dute Lurrakoek bihar Urre-txun. Baserriz baserri joangodira Txolin, sorginak, txatxoa,baita frantsesak ere. Bildutakojanarariarekin bazkari ederraegin ondoren, arratsaldeanplazan egingo dute dantza.

Ezkerrean Lurra dantza taldeaUrretxuko baserri bateandantzan, 2011n. Eskubian,taldekideak Urretxuko plazan,duela bi urte. GOTZON ARANBURU /ASIER ZALDUA

egu gorrian gaudelaheldu zaigu ihautea

kaitzatik atera beharzure mozorroa.

Aitzakia ona dugugiro onean omenduzTxolin gerrilariagizon ausartia.

Dantza zazu Txolin gerrila-ria, dantza zazu Txolin arin

parrandari ez egin ukouzkur zazu Txolinfrantses minutukozertarako duzu

hainbeste trabuko.Artikako alkatea

gizon sutsu txit prestuafrantsesen kontran aritua

jo ta ke borrokan.Euskaldun zintzoa beraarma biren jabea

trabukoa ta euskaragerri ta mihian.

Dantza zazu Txolin gerrila-ria, dantza zazu Txolin [...]

Txolinenabestia

N

«Batzuekarrautzak ematendizkigute, besteekogia... bakoitzakahal duena»

«Ez errepikatzensaiatzen gara, etahain ezagunak ezdiren inauteriakherrira ekartzen»Oier PerezLurra dantza taldeko kidea

Page 10: Goiberri 135. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Gazteak munduraateratzeko modubat da Erasmus+ Eskeine Legorburu Beasain«Mundura atera, gure mugakapurtu, diskriminazio kontzep-tuarekin amaitu eta gazteenikuspegia aldatu; beste herrial-de batzuetako gizartea eta kul-tura ezagutzen da, dauden ez-berdintasunak eta berdintasu-

nak, eta Europar tolerantzialantzen da. Aniztasuna lantze-ko eta garatzeko oso programaaberatsa da Erasmus+». Hala-xe zehaztu du Araban, Bizkaianeta Gipuzkoan Erasmus+ pro-gramaren ardura duen Kaebnaielkarteko Alvaro Pelayok.

Europar Batasunak progra-ma honetan bildu ditu orain ar-teko zazpi mugikortasun pro-grama, eta Kaebnai elkarteaarduratzen da programa horieiburuzko informazio emateaz.Besteak beste, hitzaldien bidezegiten dute hori, bihar Beasai-nen (Igartzako jauregian) egin-go duten bezala. Egun osoko jardunaldia izan-

go da, bi txanda izango dituena:goizekoa eta arratsaldekoa.Goizeko saioa informatiboaizango da, gazteei eta euren gu-rasoei zuzenduta, eta arratsal-dekoan proiektu ezberdinen in-

Erasmus+ programari buruzko jardunaldia egingo dute bihar goizean eta arratsaldean Beasainen, Igartzako jauregian. KAEBNAI

guruko azalpenak emango di-tuzte. Goizeko saioa 11:00etanhasiko da eta gazteek eskuradituzten ekintzen eta aukerenberri emango dute. Ordu eta er-diko saioa izango da eta atse-denaren ondoren Europar Bo-londres Zerbitzua eta Gazte

Trukaketak azalduko dituzte,13:00etan. Arratsaldeko saioa

16:00etan hasiko da eta Eras-mus+ programaren aurkezpenorokorraren ondoren proiek-tuen sorkuntzan sakondukodute ordu betez (16:30ean ha-sita). Jardunaldiaren amaiera-rako gorde dute parte hartzegehien sortu dezakeen zatia.Izan ere, 18:00etan hasi etaordu betez, proiektu praktikoeninguruan hitz egingo dute.«Ideia edo proiektu bat garatuahal izateko edo diseinatzekozein aukera dituzten azaldukodugu eta lantegi txiki bat egin-go da, jardunaldian parte har-tuko dutenen artean ideia ez-berdinak transmititzeko». Az-ken atal honetan Europamailako «proiektuak eta errea-litateak» ezagutzeko aukeraizango dute gazteek.

Babeslea

Page 11: Goiberri 135. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Miriam Luki ZumarragaAurora Iturriozek (Ordizia,1978) Urola Garaia Mankomu-nitateko Berdintasun teknikariizateari utzi berri dio. Hiru urteeta erdiko ibilbide oparoa egindu Ezkio-Itsasoko, Legazpiko,Urretxuko eta Zumarragakomankomunitateko berdinta-sun teknikari lanetan Uggasagarapen agentziaren baitan.Orain, Gipuzkoako Foru Aldun-dira doa arlo berean lanean ja-rraitzea. Etxetik hurbilagoegongo den arren, penaz utzidu Goierri garaia.Nolakoa da orain hiru urte bai-no gehiago Goierri garaian, ber-dintasunaren esparruan, aurki-tu zenuenaren argazkia?Orduantxe lortu berri zuten Ja-bekuntza Eskolaren egoitzaerabiltzeko baimena, Zumarra-gan. Beldur Barik programare-

kin lanean hasita zeuden. In-darkeriaren kontrako protoko-loa eginda zegoen bainamartxan jarri gabe... Oinarriakjarrita zeuden arren, guztiaabiarazteko tenorean iritsi nin-tzen berdintasun teknikari lan-postura.

Aurretik emandako lorratzeisegida eman zenieten, horren-bestez?Bai, hori da. Emakumezkoeneta gizonezkoen arteko berdin-tasunaren lanketa prozesu ba-

ten barruan kokatu behar da.Aurretik, Laura Gomez bailara-ko berdintasun teknikari izan-dakoak jarritako oinarrietatikabiatu genuen oinarri horiekedukiz betetzeko bidea.

Administrazioa eta gizarte zibi-la lotu dituzue.Berdintasun politikena arlorikgazteena da administrazio pu-blikoan eta asko dago oraindikegiteko, baina, gaur-gaurkoz,Goierri garaia erreferente da Gi-puzkoan berdintasunaren alo-rrean. Esate baterako, elkar tru-kerako espazioak sortu dituguJabekuntza Eskolan. Finean,emakumezkoen eskaera batierantzun diogu eta berdintasunprozesuei ekin diete, jabetzeprozesuei ere bai.Zer eman dizu urte hauetanGoierri garaian egindako la-nak?Ni feminista naiz, militantziatikiritsi nintzen administrazioarenbarruan lan egitera. Militan-tzian arituta gaizki dagoenariazpimarra egiten zaio eta ad-ministrazioan esandako horriguztiari bidea eman ahal zaiolaikustea gauza handia da; niremilitantzia berretsi dut. Zure agurra hitz batean labur-bildu beharko bazenu, zein hitzerabiliko zenuke?Esker ona. Eskerrik beroenakeman nahi dizkiet Uggasakoemakumezko lan talde zoraga-rriari, laguntasunagatik etanork bere lanean berdintasunaintegratu duelako. Eskerrak,baita ere, politikariei erakutsididaten konfiantzagatik. Eta,nola ez, eskerrik beroenak gure-kin lanean aritu diren emaku-mezko zaindari, immigrantezein gazteei, besteak beste.

Aurora Iturrioz hiru urte eta erdiz izan da berdintasun teknikaria. J.Z

Aurora IturriozBerdintasun teknikaria

«Goierri garaia erreferentea daGipuzkoan berdintasunaren alorrean»

Page 12: Goiberri 135. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

NortekotrenarenerrailakTrenbideekin lotutako Gipuzkoakoargazki zaharrena da Zumarragan1863. urtean ateratakoa.

Miriam Luki ZumarragaNorteko Ferrokarrilaren Gipuz-koako zatiaren lanei 1858. urte-an ekin zieten. Donostia eta Be-asain arteko zatia nahiko errazegin bazuten ere, zailtasunhandienak Beasaindik aurrerasortu ziren. Ondorengo 40 kilo-metroetan ingeniaritza lan pi-sutsuak egin zituzten, halanola, Ormaiztegiko bidezubiaedo Oazurzako tunela Aizkorriazpitik. Gipuzkoa barruko oro-grafia malkartsua zulatzekozein lotzeko pikotxak, palak etabolbora baino ez zuten garaihartan. Lanen zailtasunak eraikun-

tza konpainia txikien porrotaeragin, eta Norteko KonpainiakGouin et Cie enpresaren eskuutzi zuen lanen amaiera. Hainzuzen, Zumarragako zatia erai-kitzen hasi zirenean egin zutenaldaketa. Goiko argazkia 1863.

urte inguruan aterata dago,bertan egun Trintxera dagoeneremua ikus daiteke. Trenari lo-tutako Gipuzkoako argazki za-harrena dela dio Juanjo Olaizo-la Azpeitiko (Gipuzkoa) Trenbi-dearen Museoko zuzendariak.

Lurrun-lokomotoraArgazkian burdinbidearen erai-kuntza lanak ikus daitezke. Lu-rrun-lokomotora bat agertzenda; gisa horretako lokomotorakzama trenak arrastatzeko era-bili ohi zituzten. Langileak, bienbitartean, Eitzagako tunela etaZumarragako geltokia lotukozituen trintxeraren eraikuntzaamaitzen ari dira. Norteko Ferrokarrilaren Irun-

Madril lerroa Donostian inau-guratu zuten 1864. urtean.Proiektua zabalagoa zen, izanere, Madril-Paris lerroaren zatiazen.

Egungo Zumarragako Trintxera azpiko tunelaren eta Norteko Trenbidearen eraikuntza, 1863. urte inguruan. JUANJO OLAIZOLA FUNTSA

Page 13: Goiberri 135. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Agroekologiaren bideanEuskal Herriko bio-baserritar agroekologikoen eta herritarren kolektiboa daEHKOlektiboa. Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa etakulturala gehitu nahi izan dizkiete, zigilu berri bat sortuz, bereizteko.

Ane Arrieta OlaberriaEuskal Herriko bio-baserritaragroekologiko eta herritarrenkolektiboa da EHKOlektiboa.Euskal Herriko bio laborariaketa herritarrak dira elkarteko ki-deak, eta laborantza bio-eko-logikoa, bertakoa, etxaldekoaeta herrikoa bultzatzen dute.

Kolektiboki identifikatuakizan nahi dute, herritarrek eza-gutu, eta merkatu handien di-namiketatik positiboki desber-dintzeko. Agroekologiaren kon-tzeptu zabala definitu etalurraldea kontuan izanik, agro-ekologia garatu nahi dute, lu-rralde ezberdinetako harrema-

nak sustatzearekin batera.Goierritar batzuk ere badaudekolektiboaren barruan; tarteanda Aitor Aranburu olaberrita-rra.

Agroekologia«Ekologikoaren araudiari ikus-pegi sozioekonomikoa eta kul-turala gehitu nahi genion: ber-takotasuna, tamaina, lan bal-dintzak... Horregatik barnearaudi bat egin dugu. Esatera-ko, ganadua duenak, janaketxekoa izan behar du nagusiki,baina erosten dena ere (pen-tsua adibidez.) Euskal Herrikoaizan behar da portzentai bate-

an. Salmentak ere gertukoaizan behar du, bertako arrazaeta landare barietateak erabil-tzea bultzatzen da, ingurumenneurriak, langilerik badugu eu-ren baldintza sozialak... Etaaraudi ekologikoa betetzea»,dio Aranburuk..

Aurten, gizarteratzea etabazkide berriak egitea dute hel-buru, orain arteko sailkako bile-rak eginez. Baserritarrez gain,bestelako herritarrak ere izandaitezke kide.

Kolektibo horretako kideenproduktuek, ekoiztu den base-rriaren izena eta irudikoarentankerako logoa izango dute.

Goian, kolektiboaren logoa.Behean, kolektiboaren bilerabatean, eskuinetara, AitorAranburu. EHKOLEKTIBOA

Page 14: Goiberri 135. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

Korrika 19reninformazioa,mugikorreanKorrika 19ren inguruko infor-mazio guztia uneoro eskuraizateko erreminta berria ate-ra dute: mugikorrerako Korri-karen aplikazioa. Korrika kul-turalaren agenda, ibilbidea,bideoak, argazki lehiaketaeta abar ikus daitezke bertan.Eta Korrika abiatzen denean,unean uneko egoera ezagu-tzeko aukera emango du: le-kukoa non doan, zein distan-tziara dagoen... Doan deskar-gatu daiteke Play Storenedota APP Storen.korrika.eus

gipuzkoangazte.eus

azteei eta gazte-ria arloko profe-sionalei zuzen-dutako informa-zio guztia biltzen

duen webgune berritua du Gi-puzkoako Foru Aldundiak. Izanere, gipuzkoangazte.net web-gunea zenaren jarraipen mo-duan, baina itxuraz eta edukiz

berrituta, gipuzkoangazte.eusataria aurkeztu dute orain.

Webgunearen arduradunekazaldu dutenez, «erabiltzeaile-arekin interakzioa hobetu da,sare sozialak modu erabilga-rrian txertatu dira eta bilatzaile-en lehen postuetan azaltzea

Gziurtatu da, erabiltzaileak infor-mazioa erraz aurki dezan». Ho-rrez gain, itxura «mordeno etagarbia» eman nahi izan diote,erabilgarritasuna hobetuz.

Informazio gune zabalaWebgune berrituak gazteria ar-loko informazio zabala eskain-tzen du. Hala, Gaztearia Zuzen-

daritzaren zerbitzu eta progra-mak, tramiteak elektronikokiegiteko aukera, udaleku etagazte oporraldietan izena ema-tea, diru laguntzak eskatzea, al-dundiaren aterpetxeetan erre-serbak egitea, eta beste hain-bat aukera eskaintzen ditu.

Euskalbar, 200mila aldiz jaitsiaEuskarazko hiztegiak eta balia-bideak biltzen dituen EuskalbarFirefox nabigatzailearentzakotresna-barrak marka berria lor-tu du: 200 mila deskargakomuga gainditu du dagoeneko.2006. urtean argitaratu zutenEuskalbarren aurreneko ber-tsioa. Harrezkero, dozenakaeguneratze izan ditu; egun, 4.1 bertsioa dago eskuragarri.euskalbar.eu

Gazteentzako zerbitzua

Mendizaleak ere sareanAizkorri Mendizale Elkarteakwebgune berrituarekin hasi duaurtengo urtea. Bertan, orainarteko ibilbideen informazioaeta argazkiak, datozen irteerenegutegia edota elkartearen 50urteko historiari buruzko infor-mazioa aurki daiteke. Mendikofederatu txartela on-line egite-ko aukera ere ematen du.aizkorrime.org

Klik

Page 15: Goiberri 135. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

Seguratik Lilatoira, batutaLilatoira ehunka emakume goierritar joaten dira urtero. Segurako Udalak,lasterketan parte hartzekoak diren emakumeak batu eta taldea sortu du, behintaldea eginda, baliabideak eskaini eta eurek nahi duten erara kudeatzeko.

Ane Arrieta SeguraSegurako Udalak, martxoaren1ean egingo den 26. Lilatoia egi-teko asmoa duten emakumeakbatu ditu, batez ere, elkarrenberri izan dezaten. Horretarako,urtarrilaren 21erako bilera batdeitu zuten, Aurten bai Lilatoia!Nahi baden posible den! lema-pean.

«Beste urte batzuetan, Lila-toian segurarrekin elkartu etasorpresa hartu dugu, ez gene-kielako beste inor herritik joate-koa zenik. Gure asmoa, herrikoparte hartzaileek elkarren berriizan eta udalaren aldetik balia-bideak eskaintzea da. Hortikaurrerakoa, taldeak erabakiko

du», dio Estibalitz Ripa udalteknikariak.

Bilerara dozena erdi lagunazaldu ziren, baina guztira 25lagun inguru behintzat joateko-ak direla ikusi zuten.

25 inguru, SeguratikHorregatik, udalak autobusajartzeko aukera egon daitekee-la, eta partehartzaileek halanahiko balute, udalak autobu-sa jartzeko laguntzak eman di-tzakeela azaldu zuten. Lilatoi-rako entrenamenduak egokiegiteko gida non aurki daiteke-en, aplikazioen berri eta besteinformazio baliagarri batzukere eman zituzten bileran.

Udalak Whatsapp talde batsortu du, bilerara joan zirenekineta Lilatoira joateko asmoaduen edonor sar daiteke ber-tan. Honi, nahi dioten erabileraemango diote taldekideek: ko-rrika egiteko hitzorduak egite-ko, Lilatoiko poltsak jasotzekogelditzeko, argazkia ateratze-ko... Horrez gain, udala, taldea-ren proposamenak jasotzekoprest dago.

Segurako Udalaren Emaku-meen eta Gizonen arteko Ber-dintasun Planean zehaztutakopuntu baten harira jarri dutemartxan egitasmoa. SegurakoBerdintasun Plan hori EAEkoEmakumeen eta Gizonen Ber-

Lilatoian parte hartuko duten Segurako hainbat korrikalari. GOIBERRI

dintasunerako VI. Planean oi-narritu dago.

Plan horren barruan, gober-nantzak hobetzeko neurriaketa eskuhartze ardatz batzukdaude, eta eskuhartze ardatzhorien artean, balioen aldaketaeta emakumeen ahalduntzeadaude. Hor, ahalduntze kolekti-boaren aldeko laguntza ema-teko irizpideen artean, emaku-meak kirolera hurbiltzeko ekin-tza bat dago: Lilatoian partehartuko duen emakume korri-kalari talde bat sortzeko kan-paina abiatzea eta baliabideakeskaintzea.

Horixe egin du udalak, etabatuta daude Lilatoizaleak.

Page 16: Goiberri 135. zenbakia