gmaps-ekin jarduera didatikoa
DESCRIPTION
Jarduera eredua konpetentziak lantzeko, ingurune arloanTRANSCRIPT
GMAPS : jarduera didaktikoa prestatzen Europako herrialdeei buruzko ikerketa Jarduera hasi aurretik ebaluatu arte duzuen proposamen honetan kontuan hartu dira konpetentziak eta garatu beharreko talde lana, ahozkotasuna eta abarrak. Jarduera eredu gisa aurtezken dut, gaia aldatuz egitura eta landu beharrekoak mantentzen dira. BertaM 03/04/2011
2
EUROPAKO HERRIALDEEI BURUZKO IKERKETA
TESTUINGURAKETA
Gure ikastetxera atzerritar batek email bat idatzi dit Hegoametiketatik. Laster etorriko da
hona. Europa hitza entzu du eta hainbat galdera egin dizkit. Hizkuntza bera dago
Europa osoan? Europa herrialde bat da edo herrialdez osaturiko ezer? Moneta bera
dago Europan? Galdera hauei erantzuteko, ikerketa lana egingo dugu gelan.
Proposatzen dizuet taldeka antolatzea, herrialde bat aukeratu eta hainbat datu jaso horri
buruz. Gero maps batean jarriko dugu informazio guztia. Osotu ondoren aurkeztuko
dugu gelan, gelakideek guk eginiko ikerketaren berri izateko eta udio batean
grabatzeko. Material hau guztia bidaliko diogu nire lagunari eta blogean ere jarriko dugu
NOLA ETA ZER EBALUATUKO DUGUN
NOLA
Errubrika bat erabiliko dugu
Behaketa fitxa (irakaslea)
Koebaluazio fitxa (ahozko azalpenean)
ZER
Ondoan dagoen fitxa erabiliko dugu zuk joateko marka bat jartzen egiten duzun
neurrian:
1. txantiloia
AUTOEBALUAKETA
LAN TALDEA
Taldean dudan ardura ezagutzen dut
Taldeko lanean aritzen naiz
Nire errola ezagutzen dut (idazkari-boreramaile-mat.ardura-koordin)
Nire errola (egokitutako lana) betetzen dut
Zer eta nola egin behar den badakit eta kontatzen er badakit
LANA PLANIFIKATZEN
Behar ditudan informazioa eta datuak jaso ditut
Nabarmenak diren informazioa eta datuak aukeratu ditut
Informazioa eta datuak antolatu ditut
GMAPS-BLOG
Oinarrizko datuak sartu ditut mapeko fitxetan.Egokiak eta zuzenak dira
Bideo bat, soinu lotura bat, 3 irudi eta 3 esteka gutxienez sartu ditut
Ortografia eta puntuazio errepasatu dut
Esaldiak ulertzen dira
Gmaps-en oinarrizko elementuak, mapa editatzeko, erabiltzen ditut.
Blogean badakit mapa txertatzen.
NIRE AURKEZPENA
Esatekoa planifikatu dut idatziz
Entsaiatu dut emandako txantoia gida bezala erabiliz
3
IRAKASLEAREN PLANIFIKAZIOA
1.- LABURPEN FITXA
Izenburua: Europako herrialdeak
Zikloa 3. na
Denbor. 7 saio
Produktua Mapa, herrialde guztien informazioarekin. Gelako blogean txertatu.
Talde bakoitzak aurkeztuko du eginikoa ahoz Konpetentz
iak Hizkuntza Komunikazio konpetentzia, konpetentzia digitala, zientzia
konpetentzia, Ikasten ikasteko konpetentzia
Materiala - Testu liburua, liburuak, turismo folletoak…
- Gmaps (kontua behar dute)
- Fitxa eredua datuak jasotzeko
- Picnik argazkiak txikiagoak egiteko.
Prozesua
(laburki)
1- Gmaps tresna azaldu auzoko mapa egiten.
2.- Egingo dutena azaldu, zein produktu nahi dugun eta nola ebaluatuko dugun
(errubrika) Besteen aurrean azaldu beharko dutela ere adierazi.
3.-Bikoteka edo launaka. Estatuak banandu haien artea. Azaldu zer nahi dugun
eta zer baloratuko dugun -Herrialde bakoitzeko jaso behar den informazioa: datu ekonomikoak,
geografikoak, hizkuntza, politika sistema. (Honekin fitxa bat eman, hobe gdocs
batena irakaslearekin partekatzeko) Informazioa bilatzeko erabil daitezkeen
estekak: http://europa.eu/quick-links/schools-universities/index_en.htm
(google traslator erabili)
-Mapan jarri beharreko datuak: argazkia, bideo bat, audioa (dagokion hizkuntza
entzuteko) jasotako informazioa ordenaturik eta iturriak aipatu (nondik atera
duten informazioa) (guztia ez dute ipiniko). Ikonoak egokitu haien gustura.
-Pausuak: kontua ireki, nire mapak, mapa berria, izena jarri editatu eta gorde
aldika.Partekatu irakaslearekin behar diren egokitzapenak egiteko.
- Blogean txertatu, prestatu ahoz azalduko dutena (jaso duten fitxatik prestatu
daiteke) mapa aurrean izanda azaldu besteei herrialde honen datuak eta datu
interesgariak edo bitxiak.
Launaka eginez gero, errolak eman kideei: bozeramailea, idazkaria, materiala
bilatzen duena, mapan arituko dena (egun bakoitzak errola aldatu)
Curriculum
aren
Ebaluazio
Ondoko arloetan, baten bat edo asko, ager daitezke (jardueraren diseinuaren
arabera). Goiko konpetentziak adierazle hauetan daude:
1- Hizkuntzak = 3 (3.4); 4-(4.3, 4.4, 4.6, 4.9); 5- (5.9); 7-(7.1, 7.3); 8- (8.7); 15-
4
irizpideak (Guztiak)
2- Ingurune=6 (6.5) ,9 (9.5, 9.6, 9.7, 9.8); 10(osoa)
Edukiak: 1.eduki multzoa, seigarrena
Ebaluazioa 1. txantiloia: Autoebaluaketa orria
2. txantiloia: Ko-ebaluazio orria
Behaketa fitxa
Errubrika
koebaluazio-orria
http://europa.eu/europago/explore/init.jsp?language=es (jolas interaktiboa,
gazteleraz) Amaitu ondoren jarduera, ikasi dutena jakiteko (taldeka egiteko)
http://europa.eu/europago/welcome.jsp beste jolasa
2.- JARDUERAK
1.- Aurrezagutza atera (saio bat)
Pos-it erabiliz, istorioa entzun ondoren, zer dakiten Europari buruz eta Europako
herrialdeari buruz apuntatu. Hau galderen bidez egin, talde handian.
Sailkatu informazioa, datu-motaren arabera. Egitekoa azaldu, zein produktu nahi
dugun eta nola ebaluatuko dugun (errubrika) Besteen aurrean azaldu beharko
dutela ere adierazi. Maparen eredua badugu erakutsi. Autoebaluazioa izena
duen txantiloia eman, haiek markatzeko lortzen dutenean.
2.- Talde kooperatiboak osotu. (saio bat)
Lan kooperatiboko talde egitua erabiliz. Errolak eman (lan kooperatiboko
mintegiko materialak erabili). Errolak eman kideei: bozeramailea, idazkaria,
materiala bilatzen duena, mapan arituko dena (egun bakoitzak errola aldatu)
3.- Gmaps tresna azaldu auzoko mapa egiten.
Saio batean azaldu tresna: gmail kontua ireki, nire mapak, mapa berria, izena
jarri, editatu eta gorde aldika. Partekatu irakaslearekin behar diren
egokitzapenak egiteko.
4.- Talde kooperatiboetan lan egin.
-Herrialde bakoitzeko jaso behar den informazioa: datu ekonomikoak,
geografikoak, hizkuntza, politika sistema. (Honekin fitxa bat eman, hobe gdocs
batena irakaslearekin partekatzeko)
Irakasleak partekaturiko dokumentuan oharrak, iradokizunak eta zuzenketak
egingo ditu. Ok dagoenean, egingo dute fitxa mapan
-Mapan jarri beharreko datuak: argazkia, bideo bat, audioa (dagokion hizkuntza
entzuteko) jasotako informazioa ordenaturik eta iturriak aipatu (nondik atera
duten informazioa) (guztia ez dute ipiniko). Ikonoak egokitu haien gustura.
5
Prozesuan zehar, irakasleak behatuko du, gidari lanak egingo ditu eta
ziurtatuko du prozesua era egokian doala. Ikasleek joango dira betetzen, saio
bakoitzean ea zerrendako itemak bete dituzten.
3.- AHOZKO AZALPENA PRESTATZEN
Planifikazioa eta testuaren banaketa partaideen artean egingo da. Eman eta
azalduko zaie ko-ebaluazio fitxa eta 7 pausu kontuan hartu beharrekoak (bi
txantiloiak)
-Taldeka aterako dira besteen aurrean hitzaldi egitera. Mapa aurrean izanda
azaldu besteei herrialde honen datuak eta datu interesgariak edo bitxiak.
Beste taldekide batek beteko du 2.txantiloia, aurkezleek eginten duten bitartean
Graba daiteke audioa edo bideoa, gero ebaluatzeko eta aztertzeko. Horrela,
aurkeztu duenak gomendioak kontuan hartuko ditu hurrengoan hobeto egiteko
4.- BLOGEAN TXERTATU LANA
Blogean txertatzen da mapa eta audioak eta bideoak. Horrela lagunak jakingo
du Europaren berri.
6
2. txantiloia KO-EBALUAZIOA
Entsaiatzen dutenean, hizlariak jakitzeko zer hartu behar duen kontuan
Beste ikaskide bati ebaluatzeko hizlariak egiten duen bitartean
BAI EZ
Entzulerari so egiten dio / Mira al auditorio
Zertaz hitz egingo duen esaten du / Anuncia el tema del que hablará
Publikoaren arreta deitzeko galderak egiten ditu / Hace preguntas para captar la curiosidad del público
Eskema, irudiak erabiltzen ditu azlpenari laguntzeko / Utiliza esquemas o imágenes para ilustrar su explicación
Janzkera egokia du / Va correctamente vestido
Jarrera fisikoa irekia da / Su postura corporal es abierta
Ahotsa argia da / Su voz es clara
Ongi ahozkatzen du / Vocaliza bien
Hizkera argia erabiltzen du / Utiliza un lenguaje claro
Hiztegia aberatsa da / Utiliza un lenguaje variado
Ematen du gaia prestatu duela / Parece que lleva el tema preparado
Ahozko azalpenaren eskema jarraitzen du / Sigue el esquema de la exposición oral
Ahotsaren doinua atsegina da eta aldatzen du egoerari egokitzeko Tiene un tono de voz ameno y variado
Informazioak zehatza dira / Ofrece informaciones objetivas
Norbanako esperientziari buruzko zerbait kontatzen du / Explica algo que comporta implicación personal
Daukan denbora errespetatzen du / Respeta el tiempo de su exposición
Era interesgarrian amaitzen du / Acaba de un forma interesante
7
3.txantiloia: Datuak betetzeko eredua
Europar Batasuna (ikur ofizialaren irudia)
Estatuaren izena(Link ofiziala den web)
Hizkuntza(k): (audioa)
Datu geografikoak:
Tradizio bat:
Biztanleria (…)
Datuak leku hauetatik jaso ditut:
4.txantiloia: Ahozko azalpena kontuan hartu beharreko 6 pausuak:
8
3.- KURRIKULUMEKO EBALUAZIO IRIZPIDEAK-ADIERAZLEAK
Hizkuntzak 3. Informazio garrantzitsua aurkitzea eta aukeratzea, irakurketaren helburua betez.
3.4. Ea eskolako testuetan, irakurketaren xedeari funtsezkoa zaion informazioa
hautatzen duen, eta erregistro-bitartekoen bidez biltzen (taulak, eskemak,
galdetegiak...) dituen datuak
4. Eskola-esparruko edo komunikabideetako ahozko testuak, genero askotakoak,
sortzea; eta sorkuntza hori koherentea, osoa eta zuzena izatea, baliabide ez-
linguistikoak (keinuak, ikusizko euskarriak) behar bezala erabilita eta
komunikazio-egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta.
4.3. Ea oharrik, eskemarik eta gidoirik erabiltzen duen sortuko dituen ahozko testuen
edukia planifikatzeko.
4.4. Ea aurrez planifikazio gidatua eginda, ahozko testuak argi eta behar bezala
antolatuta azaltzen dituen (deskribapenak, prozesuen azalpenak eta bestelako
azalpenak), ikusizko euskarriak erabilita
4.6. Ea moldatzen den komunikazio-egoeraren oinarrizko alderdietara: helburura,
solaskidera eta gaira.
4.9. Ea nahiko ondo kontrolatzen dituen ahotsa, keinuak eta gorputzaren jarrera
5. Ikastetxeko eta gertuko inguruneko harreman egoeretan parte hartzea, behar
bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren
oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz
5.9. Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lankidetzan eta ikaskuntzan.
7. Laguntza jasota, informazio- eta komunikazioteknologiak erabiltzea,
informazioa bilatu, hautatu, prozesatu eta komunikatzeko, ereduetan oinarritutako
testuak sortzeko eta posta elektronikoaren bidez eta komunikazio-ingurune
birtualen bidez harreman pertsonalak egiteko, tresna horien erabiltzeko interesa
adieraziz
7.1. Ea informazio-bilaketak eta –hautaketak egiten dituen, bilatzaileak jarraibideen
arabera erabiliz eta aurrez adierazitako webguneetara sartuz.
7.3. Ea behar bezala antolatuta eta argitasunez aurkezten dituen eskola-jardueretan
landutako informazioak, informazio- eta komunikazio-bitarteko eta - teknologiak
emandako jarraibideak betez erabilita.
8. Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruzko gogoeta egitea —
testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz—, eta jakintza hori erabiltzea
ulermen-arazoak konpontzeko eta testuak gero eta autonomia handiagoz sortzeko
eta berrikusteko
8.3. Ea, jarraibideak emanda, aplikatzen dituen hizkuntzei buruzko jakintza eta
landutako ortografia arauak, testuak ulertzeko eta sortzeko
15. Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasteko alderdi
batzuk ezagutzea.
15.1. Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
9
15.2. Ea hiztegiak, kontsultarako materiala eta baliabide teknologiko xume batzuk
erabiltzen dituen, zalantzak argitzeko, eta informazioa bilatzeko eta antolatzeko.
15.3. Ea neurtzen dituen egin dituen aurrerapenak, eta hobeto ikasi ahal izateko
baliabide eta estrategia batzuk ezagutzen dituen.
15.4. Ea bere kabuz erabiltzen dituen eguneroko egitura xumeak, akatsik arruntenak
pixkanaka zuzenduz.
15.5. Ea onartzen duen akatsak egitea ikas-prozesuaren zati dela.
Ingurune 5. Zenbait erakundetako aginte-organo nagusiak ezagutzen ditu (udalak,
autonomia-erkidegoak, Europar Batasuna, etab.), bai eta haien funtzioak ere;
ohartzen da parte-hartze demokratikoak eta zerbitzu publikoak kudeatzeak
herritarrentzat garrantzia handia dutela.
5.1. Ea kokatzen dituen lurralde-antolamenduko figurak (gertukoetatik Europar
Batasuneraino) beren mapa politikoetan.
5.2. Ea identifikatzen dituen zerbitzu publikoen erabilera nagusiak eguneroko bizitzako
adibideen bidez, eta ea lotzen dituen zerbitzuok dagozkien administrazioekin.
5.3. Ea dakien herritarren parte-hartzeak bere inguruko kudeaketa demokratikoa
bermatzen duela eta ea modu positiboan balioesten duen, eta hobekuntzarako
proposamenak eransten dituen udal-eremuaren barruan.
5.7. Ea deskribatzen dituen administrazio bakoitzeko gobernu-organoak eta haien
funtzioak: udalekoa, lurraldekoa, erkidegokoa, estatukoa eta Europakoa. 6. Ohiko ikurrak eta eskala grafikoak erabiliz, plano eta mapak egitea,
interpretatzea eta erabiltzea
6.5. Ea taldeari planoak eta mapak interpretatu eta oharrak azaltzen dizkion, ahoz
eta idatziz; horretarako, ea erabiltzen duen kasuan kasuko estrategia eta tresna
teknologiko egokiena
9. Objektu eta tresnak egiteko proposatutako arazo bati erantzuna ematea,
energia-iturri, eragile(mekaniko) eta material egokiak erabiliz, behar bezalako
esku trebetasunez, eta banakako zein taldeko lana bateratuz.
9.5. Ea arduraz egiten dituen banakako lanak.
9.6. Ea dakien taldean lankidetzan aritzen, taldekideak berdintasunez tratatuz eta
guztion helburuak lortzeko elkarrizketa eta adostasuna nahitaezko erremintatzat hartuz.
9.7. Ea behar bezala aplikatzen dituen ezagutza matematiko eta teknologikoak
9.8. Ea egiten duen ikaste-prozesuari buruzko gogoeta.
10. Egoera edo arazo errazei buruzko txosten bat aurkeztea euskarri digitalean eta
paperean; hainbat iturritatik informazioa jasotzea (zuzenekoak, liburuak,
Internet...); lan-plangintzari jarraitzea, eta ondorioak ateratzea.
10.1. Ea plangintzarik egiten duen hainbat iturritatik informazio esanguratsua
lortzeko, aurrehipotesiak planteatuz eta iturriok sistematizatuz.
10
10.2. Ea jaso eta hautatzen dituen, helburu zehatz batekin, egoerei eta gertakizunei
buruzko hainbat iturritako datuak (iturri zuzenetakoak, liburuetakoak,
komunikabideetakoak, Internetekoak...).
10.3. Ea antolatu eta aztertzen duen jasotako informazioa (laburpenak, galdetegiak...)
helburu jakin batekin, ondorioak ateratzeko.
10.4. Ea ematen duen lortutako konklusioen berri, kasuan kasuko metodo egokiena
(grafikoa, idatziz...) eta forma komenigarriena hautatuz (horma-irudia, laburpena,
koadroa...) eta ahalik eta era argienean, dela euskarri digitalean dela paperean.
10.5. Ea era txukunean eta argiro azaltzen dituen lan-plangintza jakin bati jarraituz
egindako prozesua, emaitzak eta ondorioak
De los items anteriores veremos cuáles queremos evaluar en este trabajo y con ellos
elaboramos la rúbrica.
11
EBALUATZEKO TRESNAK
1. txantiloia
2.txantiloia KO-EBALUAZIOA
Errubrika
TALDE KOOPERATIBOETAN IKASTEN
Hasierako maila Maila ertaina Maila aurreratua
Talde
kooperatiboetan
eginiko lana
15.3, 15.5 (H)
5.9(I)
9.5, 9.6 (I)
Taldean duen eginkizuna gogorarazi behar
zaio. Zailtasunak ditu betetzeko.
Lan dinamikan gutxi hartzen du parte
Laguntza behar du lan prozesuaren urratsak
azaltzeko
Gogorarazi behar zaizkio taldeko rolean
dituen funtzioak
Taldean duen eginkizuna ezagutu eta
betetzen du. Halere, noizbait gogorarazi
behar zaio.
Lan dinamikan parte hartzen du
Lan prozesua egoki azaltzen du
Bere rolaren funtzioak ezagutzen ditu eta
betetzen ditu
Taldean duen eginkizuna ezagutu eta
betetzen du.
Lan dinamikan parte hartzen du, ideiak eta
ikuspegi desberdinak emateko gai izanda.
Lan prozesua daki azaltzen eta lankideekin
kolaboratzen du haiek azal dezaten.
Bere rolaren funtzioak eta kideenak ere
ezagutzen ditu. Bere eginkizuna segurtasunez
betetzen du
Lanean nola
aritzen den
15.1, 15.5 (H)
Proposatutako jardueran zentratzea kosta
zaio.
Lan prozesua ulertzeko laguntza behar du.
Norbanako ardura azaldu behar zaio
Laguntza eskatzen du gutxitan
Azalpena eskatzen du gutxitan
Onartzen du, noizbait, akatsak egitea ikas-
prozesuaren zati dela
Proposatutako jardueran zentratzen da.
Lan prozesua ezagutzen du.
Norbanako ardura eta taldean duen rola
ezagutzen du.
Batzutan, kideekin ere kolaboratzen du.
Laguntza eskatzen du gehienetan, baita
azalpenak ere.
Onartzen du, gehienetan, akatsak egitea
ikas-prozesuaren zati dela
Proposatutako jardueran zentratzen da.
Lan prozesua menderatzen du.
Norbanako ardura eta taldean duena
barneratzen ditu.
Taldekideekin kolaboratzen du.
Laguntza eskatzen du baita azalpenak ere.
Onartzen du akatsak egitea ikas-prozesuaren
zati dela
12
EKOIZPENAREN EBALUAZIOA
Prozesua Hasierako maila Maila ertaina Maila aurreratua
Informazio bilaketa
3.4 (H)
7.1,7.3(H)
10.1,10.2,10.4,10.5(I)
Kosta zaio datuak biltzea. Egokiak aurkitzeko,
laguntza behar izan du
Kideen laguntza behar izan du datuak
hautatu eta antolatzeko (emandako gdocs-
en)
Jaso ditu oinarrizko datuak.
Datua nabarmenenak hautatu eta antolatu
ditu (emandako gdocs-en)
Beharrezkoak ziren datu guztiak jaso ditu.
Oso era egokian hautatu , gorde eta
antolatu ditu emandako docs-ean
Gmaps-en maneiua
Bloga
15.2(H)
9.7(I)
Gmaps-eko oinarrizko elementuak
erabiltzeko laguntza behar izan du.
Laguntzaz txertatu du mapa blogean,
txertatzeko aukerak ez dakizkilako erabiltzen
Gmaps-eko oinarrizko elementuak
erabiltzen ditu
Txertatzeko dauden aukera batzuk
ezagutzen ditu eta berekasa txertatu du
mapa blogean
Gmaps-eko oinarrizko elementuak
menderatzen ditu
Txertatzeko dauden aukera guztiak
ezagutzen ditu eta erabili ditu txertatzeko
Mapa eta azalpena:
produktua
Hasierako maila Maila ertaina Maila aurreratua
Ekoizpena: Europar
herrialdeetako mapa
6.5(I)
Edukieraz eta formaz eskas.
Datuak falta dira eta okerrak ere badaude.
Bideo loturak, soinuak, irudiak eta estekak
eskaz
Oinarrizko datuak sartu ditu egoki eta
formaz zuzen.
Bideo lotura bat, soinu lotura bat, 3 irudi
eta 3 esteka gutxienez jarri ditu
Datuak sartu ditu bere hitzekin azaltzen.
Lotura anitz eta egokiak sartu ditu
Arlo linguistikoak
8.3(H)
Ortografia arauak betetzeko laguntza izan
du.
Esaldiak ulergarriak egiteko kideen laguntza
izan du
Ortografia arauak gehienetan bete ditu.
Orokorki esaldi egokiak, batzutan ez oso
argiak
Ortografia arauak bete ditu.
Esaldiak koherenteak eta egituraz egokia
13
Ahozko azalpena
4.3-4.4-4.6-4.9(H)
Koebaluazio orria
erabil daiteke
Planifikazioa
Laguntza izan du planifikatzeo ahozko
azalpena. Asko kosta zaio gidoia egitea.
Ahozko azalpena
Planifikatutako testua kideen laguntzaz
azaldu du, baina mapa ez du jakin
erabiltzen azalpenean
Laguntza behar izan du hiztegia eta hizkera
egoerara moldatzeko.
Ahotsa, keinuak eta gorputz jarrera ez du
erregulatzen jakin
dudando en la posición de los lugares, con
tono de voz bajo y poco claro
Planifikazioa
Planifikatu du ahozko azalpena gidoi baten
bitartez. Elementu garrantzizkoak sartu ditu
Ahozko azalpena
Planifikaturiko testua azaldu du , maparekin
lagunduz.
Hiztegia eta hizkera gehienetan moldatu
ditu egoerara.
Ahotsa, keinuak eta gorputz jarrera egokiak
izan ditu
Planifikazioa
Datu guztiak kontuan hartu ditu
planifikazioa egiterakoan.
Elementu guztiak sartu ditu eta egoki
antolatu du gidoi baten bitartez.
Ahozko azalpena
Planifikaturiko testua azaldu du oso era
argian, mapa eta maparen baliabideak
segurtasunez erabiliz.
Hiztegia eta hizkera oso ondo moldatu
ditu egoerara. Guztion arreta lortu du
Ahotsa, keinuak eta gorputz jarrera bikain
kontrolatu du.
5.1, 5.2, 5.7(I)
Laguntzaz, herrialde baten erakunde
nagusiak kokatzen ditu mapan eta funtzio
bat ezagutzen du.
Europako 2 herrialde erakunde nagusiak
kokatzen ditu mapan eta funtzio bat azaltzen
du.
Europako 2 herrialde horien
mugak(herrialdeak) kokatzen ditu.
Europako 2 herrialde erakunde nagusiak
kokatzen ditu mapan eta funtzio batzuk
azaltzen ditu.
Europako 2 herrialde horien mugak
(herrialdeak) kokatzen ditu.