«giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen...

8
2011ko abenduaren 17a, larunbata::: 3.857zk. ::: www.kronika.net v BIGARREN ESKUKO AZOKA Denetarik erosteko aukera, prezio onean Bigarren Eskuko Azoka izan- go da gaur, 10:30etatik 13:30etara, Atsegindegin. yy u ERRUGBIA Hernani, Hercesaren kontra gaur, Alcalan Hernanik Hercesaren kontra neurtuko ditu indarrak gaur, 16:00etan, Alcalan. Hernania- rrak lider dira. yy v SANTO TOMAS JAIA Taloak, txistorra eta erromeria, gaur Santo Tomas jaia ospatuko da gaur eta taloak, txistorra eta erromeria izango dira. /2 v EREÑOTZU Auzolanerako eguna Auzolanerako eguna da gaur Ereñotzun. Zita: 08:00. /3 v KANTUZ ABESBATZA Eliz musika, gaur Eliz musika kontzertua eskai- niko du gaur, 20:00etan, Kantuz Abesbatzak /2 v GAZTETXEA Urteurren festa, gaur Kontrakantxa Gaztetxeak 5. urte - urren festa antolatu du gaur./3 LABURRAK /2 Jasota Bezala: Luis Gorrotxategi Zigaran /2 KIROLAK: ultrafondoa, pelota, futbola, waterpoloa, erremontea, judoa... /6-7 Eskelak /7 Goizueta: Xalto Sariketa eta Umore Ona abesbatza /8 GAUR KRONIKAN ERREPORTAJEA - GOLFINTELIGENTE DENDA: Erosotasuna, prezio onean /4-5 Hernaniko alderdi politikoetako eta instituzioetako ordezkari eta langileek kontzentrazioa egin zuten atzo Plazan. Luis Intxauspe alkatea bertan izan zen. Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna eta Aralar: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik haundiena osatu dezagun» Presoen aldeko baraualdian, politikoen txanda izan zen atzo. Hernaniko alderdi politikoetako eta instituzioetako ordezkariek kontzentrazioa egin zuten Plazan eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko dei egin zieten herritar guztiei. PRESOAK - ‘E GIN DEZAGUN BIDEA EKIMENA - B ARAUALDIA EUSKAL preso politikoen aldeko txandakako baraual- diak aurrera jarraitzen du eta atzo politikoen txanda izan zen. Hernanin, alderdi politi- koetako eta instituzioetako ordezkari eta langileek kon- tzentrazioa egin zuten Pla- zan. Bertan, Ezker Abertza- leko, EAko eta Aralarreko ordezkariek azaldu zuten, bat egiten dutela urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifesta- zioarekin. Eta herritar guztiei dei egin zieten, «ezberdin- tasun politiko guztien gaine- tik, giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobiliza- ziorik haundiena denon arte- an osatu dezagun». Horrez gain, herriko eragile guztiei deialdia luza- tu zieten bakoitzaren eskutan dagoena egin dezaten: «ba- koitzak bere alorrean, kul- turan, gizartean edo kirolean ordutegiak moldatu ditzatela eskatzen dugu, mobilizazio hau indartze aldera». Baraualdian, eragile sozia- len txanda izango da gaur eta bihar; azken txanda hori bu- katzean, kontzentrazioa egin- go da Bulebarrean, 12:00etan. Bilbora autobusez joateko zerrendak Bilboko manifestaziora auto- busez joan nahi duenak, izena emateko zerrendak Oindin, Txilin eta Garinen ditu. yy

Upload: others

Post on 22-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

2011ko abenduaren 17a, larunbata::: 3.857zk. ::: www.kronika.net

v BIGARREN ESKUKO AZOKA

Denetarik erostekoaukera, prezio onean

Bigarren Eskuko Azoka izan-go da gaur, 10:30etatik13:30etara, Atsegindegin. yy

u E R R U G B I AHernani, Hercesarenkontra gaur, Alcalan

Hernanik Hercesaren kontraneur tuko ditu indarrak gaur,16:00e tan, Alcalan. Herna nia -rrak lider dira. yy

v S A N T O T O M A S J A I A

Taloak, txistorra etaerromeria, gaur

Santo Tomas jaia ospatukoda gaur eta taloak, txistorraeta erromeria izango dira. /2

v E R E Ñ O T Z UAuzolanerako eguna

Auzolanerako eguna da gaurEreñotzun. Zita: 08:00. /3

v K A N T U Z A B E S B A T Z AEliz musika, gaur

Eliz musika kontzertua eskai-niko du gaur, 20:00etan,Kantuz Abesbatzak /2

v G A Z T E T X E AUrteurren festa, gaur

Kontrakantxa Gaztetxeak 5. ur te -urren festa antolatu du gaur./3

LABURRAK /2

Jasota Bezala: LuisGorrotxategi Zigaran /2

KIROLAK: ultrafondoa, pelota, futbola, waterpoloa,erremontea, judoa... /6-7

Eskelak /7

Goizueta: Xalto Sariketa etaUmore Ona abesbatza /8

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

ERREPORTAJEA - GOLFINTELIGENTE DENDA:

Erosotasuna, prezio onean /4-5

Hernaniko alderdi politikoetako eta instituzioetako ordezkari eta langileek kontzentrazioa egin zuten atzo Plazan. Luis Intxauspe alkatea bertan izan zen.

Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna eta Aralar:

«Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizkomobilizaziorik haundiena osatu dezagun»

Presoen aldeko baraualdian, politikoen txanda izan zen atzo. Hernaniko alderdi politikoetakoeta instituzioetako ordezkariek kontzentrazioa egin zuten Plazan eta urtarrilaren 7an Bilbon

egingo den manifestazio nazionalera joateko dei egin zieten herritar guztiei.

PRESOAK - ‘EGIN DEZAGUN BIDEA’ EKIMENA - BARAUALDIA

EUSKAL preso politikoenaldeko txandakako baraual -diak aurrera jarraitzen du etaatzo politikoen txanda izanzen. Hernanin, alderdi politi -koetako eta instituzioetakoordezkari eta langileek kon -tzen trazioa egin zuten Pla -zan. Bertan, Ezker Abertza -leko, EAko eta Aralarrekoordezkariek azaldu zuten,

bat egiten dutela urtarrilaren7an presoen eskubideen aldeBilbon egingo den manife s ta -zioare kin. Eta herritar guztieidei egin zieten, «ezberdin -tasun politiko guztien gaine -tik, giza eskubideen aldeurratsa eman eta herri honekinoiz ezagutu duen mobiliza -ziorik haundiena denon arte -an osatu dezagun».

Horrez gain, herrikoeragile guztiei deialdia luza -tu zieten bakoitzaren eskutandagoena egin dezaten: «ba -koi tzak bere alorrean, kul -turan, gizartean edo kiroleanordutegiak moldatu ditzatelaeskatzen dugu, mobilizaziohau indartze aldera».

Baraualdian, eragile sozia -len txanda izango da gaur eta

bihar; azken txanda hori bu -ka tzean, kontzentrazioa egin -go da Bulebarrean, 12:00etan.

Bilbora autobusez joatekozerrendakBilboko manifestaziora auto -busez joan nahi due nak,izena emateko ze rrendakOindin, Txilin eta Garinenditu. yy

Page 2: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

22011-XII-17 larunbata

Txistorra, taloak eta erromeria gaur, Santo Tomas jaia ospatzeko

URTERO bezala, Santo To -mas Egunetik gertuen da go -en larunbata izaki, SantoTomas jaia antolatu du SanJoan Konpartsak. Urterobezala, txistorra eta taloakjateko aukera izango da goizpartean, eta arratsaldean, be -rriz, erromeria Patxi Pereztaldearekin. Eguraldi txarrairagarria dagoenez, aurten,ekitaldiak lekuz aldatukodituzte eta txistorra eta taloakudaletxeko arkupetan egon -go dira erosgai, 11:00etatik

14:30etara. Erromeria, berriz,Atsegindegin izango da,18:30etatik 20:30etara.

Txerriaren errifetan, akatsaSan Joan Konpartsak txe -rritxo bat zozketatuko du etaazaldu duenez, errifetanakats bat dago. Hori horrela,argibideak eman ditu:«2011ko abenduaren 17koitsuen zozketaren zenbakisaridunaren lau zenbakiekinbat datorrena izango da gurezenbaki sariduna. Saria jaso -

tzeko epea 30 egunekoa da,hau da, urtarrilaren 18ra arte.Sariduna agertzen ez bada,zozketa errepikatu egingo da,2012ko urtarrilaren 19koitsuen zozketarekin».

Txistorrada eta Gabonetakozozketak bihar, Sorgintxuloeta PortunSorgintxulo eta Portu auzoe -tan txistorrada egingo dutebihar, goiz partean, auzotarguztientzat. SorgintxulokoAuzo Elkarteak jakinarazi

duenez, hamaiketakoa egitenden bitartean, saski bat etaardo botila kaja bat zozke ta -tuko dituzte elkarteko bazki -deen artean. Bakoitzaren zen -bakia kuotako erreziboanazaltzen da. Saskia, elkartekolokalean dago ikusgai.

Portun, eguerdiko 12:00e -ta tik aurrera egingo dutetxistorrada Ibarrolaburu Pla -zan eta kasu honetan ere,txistorrada bukatzean, AuzoElkartearen Gabonetako sas -kia zozketatuko dute. yy

Eguraldi txarra iragarria dagoenez, txistorra eta taloak udaletxeko arkupetan izango dira 11:00etatik 14:30etara etaerromeria, Atsegindegin, 18:30etatik 20:30etara. Bihar, Sorgintxulo eta Portu auzoetan ere egingo dituzte txistorradak.

v U D A L A

Urtekaria aurkeztuko dute gaur eguerdian2011 urtekaria prest dauka Udalak, eta urtero bezala, herritarren aurreanaurkeztuzko dute. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eguerdiko12:00etan, udaletxeko Areto Nagusian. Bertan izango dira egileak, udalarduradunak, eta herritarrak. Aurkezpenera ezin dutenek joan eta urteka-ria eskuratu nahi dutenek aukera izango dute herriko liburudendetanerosteko, 8 euroan. yy

v O S I Ñ A G A A U Z O E L K A R T E A

Mus Txapelketa bihar, Itxasburu sagardotegianAurten ere, Mus Txapelketa antolatu dute Osiñaga auzoan. Bihar izangoda Itxasburu sagardotegian. Oraingoan ere, sari ederra jarri dute txapel-dunentzat: bi txerrikume. Izenematea bertan egingo da. yy

v I G E R I L E K U A K

Igerilekuak itxita, gaur goizean eta bihar eguerdian, txapelketak direla eta

Gaur goizean igerilekuak itxita egongo dira, txapelketak direla eta. Biharere, waterpoloko partiduak daudenez, igerilekuak itxi egingo dira eguerdi-ko 12:00etan. yy

Ur ludoteka izango da biharUretan jolasteko aukera izango da bihar Hernaniko igerilekuan, ur ludote-ka izango baita goizeko 10:00etatik 12:00etara. yy

v G I P U Z K O A K O B E R T S O L A R I T X A P E L K E T A - G P u n t u a

Gipuzkoako bertsolari onena zein den biharerabakiko da; tartean Hernaniko lau ordezkari

2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da bihar,16:30etan Illunben. Txapela eskuratzeko lehian 8 finalista neurtuko dira:Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi, AitorSarriegi, Iñaki Apalategi, Alaia Martin eta Jon Martin. Horien artean, Her -naniko Bertso Eskolako lau kide izango dira, aurrez aipatutako lehenen-go laurak, hain zuzen. yy

v A S T I G A R R A G A

Antzerkia gaur, eta txotxongiloak biharTengamos el sexo en paz antzezlana izango da gaur ikusgai, 20:00etan,Astigarragako kultur etxean. EME2 konpainiaren antzezlana da. Sarrera: 6euro. Bihar, berriz, txotxongiloak izango dira, Behibi’s konpainiaren eskutik.Paperezko istorioak kontatuko dituzte, 17:30etan, kultur etxean. yy

Eliz musika kontzertua gaur, KantuzAbesbatza eta Kapera PolifonikoarekinKANTUZ Abesbatzak bereurteko egitarauaren barne -an, Gabonetako kontzertuaeskainiko du gaur, 20:00 e -tan, Milagrosan. Eliz mu si kakontzertua izango da, hainzuzen, eta abesbatzak Ka pe -ra Polifonikoa gonbi da tu du.

Kontzertuak bi za ti izan goditu: alde ba tetik, Kan tuzAbes batzak eliz mu sika ko 6obra eskai ni ko ditu eta beste -tik, Ka pe ra Polifoniko ak, bes - te 6. Kan tuzi interes garria iru -di tzen zaio herna nia rrei mu - sika mota hori eskaintzea. yy

1 Jasota Bezala15 zentimetroDuela egun gutxi batzuk arteHernaniko ibilbide guztiek ezzeramaten udaletxera. Hobetoesanda, joan den abenduaren9an Hernaniko Udalak bidebe rri bat zabaldu zuenUdaletxe ko atariraino. Eta eznabil metafora jokoetan.

Hernaniko historiak jasokoez duen egun arrunt horrek, as -ko eta askorentzat inongo berripartikularrik gabe iraganeandesegin zen egun horrek, lekubat mereziko du zenbait herna-niarren memorian. Gu txi gora-behera honakoa izan zitekeentitularra: “2011ko aben duaren9tik aurrera, Her naniko Herrikoetxea hernaniar guztien etxea”.

Egun horretatik aurrera,Mar tin, Andutz, Kike eta gur-pildun aulkian mugitzen di renhainbat hernaniar bere kabuzjoan daitezke Uda letxera, adi-bidez, euren bolidoez abiadurahandiegian ibiltzeagatik jaso-tako isuna ordaintzera edokalitateko erres petoz tratatudituen funtzionari damariarrosa bat ematera.

15 zentimetro ziren errudu-nak. Hain zuzen, Plaza etaarkupeak separatzen zituen

errebaje pikuaren 15 zentime-troak. Udaletxea 15 kilometro-tara urruntzen zituen 15 zenti-metro. Hurbilen daukagunerakunde politikoaren funtsdemokratikoa desitxuratu etadiskriminazioa frogatzen zu -ten 15 zentimetro. Gurpildunaulkientzat 15 zentimetro gain-di ezinak. 15 zentimetro ergel.

Ez gara ezinduak, ezta ereelbarrituak, ezgaituak, minus-baliatuak, gutxituak edo tonto-ak (sarritan ezjakintasuna etadesinformazioa jatorri dueneta gustuko ez dugun, zerren-da hau gehiago luzatu liteke).

Pertsonak gara; desgaitasu-nen bat, edo gehiago, dugunper tsonak. Mugitzeko, ikusteko,komunikatzeko zailtasunak di -tu gu. Eta pertsona guztien beha-rrak kontuan hartzen ez dituenoztopoz jositako inguruak (hiri-gintza, eraikinak, garraioak etab)areagotzen ditu gure zail ta - sunak; desgaitzen gaitu, alegia.

Haur, gazte ala zahar izan,gu ere kilimatzen gaitu bizi po -zak; ilusioak ditugu, baita atse-kabeak ere, amets pila bat eta,no la ez, babesten gaituzten le -geak betetzeko beharra dugu.

Desgaitasunen bat dugu-

nok ez ditugu gure mugak iz -ku tatzen (alferrikako lana), ezditugu ukatzen gure autono-miaren gabeziak. Desgai tasu -nen bat dugunok, hasi gureintimitatearen bihotzetik etaazkeneko neuronaraino, gureautonomi pertsonalaren mugaguk geuk deskubritu, finkatueta praktikatu nahi dugu.Hortik aurrera, beste edozeinpertsonari bezala, tokatzenzaigu beharrak adieraztea,laguntza eskatzea, jasotakolaguntza bihotzez eskertzea.

Hiri askotan (Paris, Bar tze -lona, Erroman adibidez) kon -tserbatzen dituzte normaleankanpaina militarren oroime-nez eraikitako Garaipen Ar ku -ak. Nola esan, mobida milita-rrek ez naute batere mobiliza -tzen, bai ordea historia txikiak.Beraz, uste dut honako zerbaitjasoko dudala nire memorian:Hernanin 2011ko abenduaren9an, giza eskubideen deklara-zio unibertsalaren urtemugabezperan, jaio zen ‘Berdin -tasun Arkua’. Bejondeigula!.

Luis Gorrotxategi ZigaranKoxka, Hernaniko

desgaitasuna duten pertsonen elkarteko bazkidea

KANTUZ ABESBATZA

- ‘O sacrum convivium’ (Molfino)

- ‘Ubi caritas’ (M. Duruflè)

- ‘Ave verum’ (W.A.Mozart)

- ‘Pie Jesu’ (A.L.Webber)

- ‘Geistliches lied Op.30’

(J.Brahams)

- ‘Oi Bethleem’ (Aita Donostia)

Pianoan: Jose Antonio

Pascual Puy

Bakarlariak: Miren Querejeta eta

Nuria Barba

Zuzendaria: Igor Arroyo

KAPERA POLIFONIKOA

- ‘O Magnum Mysterium’ (Tomas

Luis de Victoria)

- ‘Missa O Magnum’ Mysterium

(Tomas Luis de Victoria)

- Kyrie

- Gloria

- Sanctus

- Benedictus

- Agnus Dei

Kapera Polifonikoaren partaideak:

Lucia Gomez, Karmele Muro,

Arantxa Martínez, Ariel Cruz, Iñigo

Vilas, Jon Ramos, José Javier

Etxeberria, Igor Arroyo.

Zuzendaria: Jose Antonio Pascual

EGITARAUA:

Page 3: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

2011-XII-17 larunbata

3

Hitzordua 08:00etan da. Beste 5 lan ere egingo dituzte: eliza aurreko eskaileratako barandilakpintatuko dituzte, futbol zelaiko sarrera egokituko dute, auzo etxeko biltegian entreplanta

egingo dute, buzoi zaharrak kenduko dituzte eta Patxikula ibai ertza garbituko dute.

Irrintzi taberna pintatu eta txukundukodute gaur, besteak beste, Auzolanean

Jolasak,pintxoak,sagardoa,bazkaria...eta Hesian!AUZOLANERAKO eguna du -

te gaur Ereñotzun. Goizeko08:00etan jarri dute hitzorduaeta 6 lantaldetan banatuta, ho -nako lanak egingo dituzte:Irrin tzi taberna egokituko du te,eliza aurreko eskaileratako ba -ran dilak pintatuko dituzte, fut -bol zelaiko sarrera egoki tu kodu te egun berezietan apar ka le -ku gisa erabiltzeko, auzo etxekobiltegian entreplanta bat egingodute, erabiltzen ez di ren buzoizaharrak kenduko dituzte etaPatxikula deitu ta ko ibai ertzekogunea garbitu eta egokitukodute. Lanerako prest daudeneiazaltzeko dei egiten diete.Auzolanean egindako hamai -ke ta koa ere izango da.

Horrez gain, auzo etxeankomun publikoa irekitzekoas moa dute eta Epeleko par -ke an aterpe bat egin nahi du -te, baina lan horiek datorrenurterako utziko dituzte.

Auzoa biziberritzeko,ezinbesteko tresnaEreñotzuko Auzo Udalak beregestioan Auzolanari garran tziahaundia eman nahi dio. Asmohorrekin, joan zen aben duaren3an bilera bat deitu zuen, urteamaie ran eta datorren urteanAuzo lanaren bidez egin daitez -keen zenbait lanen berri ema te -ko eta Auzolan hau antolatze ko.

Bilerara 43 auzotar hur bil duziren eta beste zenbaitek, bile -rara joan ezin arren, Auzo la ne anparte hartzeko boron da tea era -kutsi zuten. Auzo Udala osogus tora da go eran tzu na re kin etaes ker rak eman nahi diz kie la ne -rako izena eman duten guztiei.«Gure iritziz ho nek era kustendu berriz ere, auzota rrek AuzoUdala auzoa bizi be rri tze ko ezin -bes teko tres na be za la ikus tendu te la, eta auzo ta rrak prestdaudela bizi be rritze ahal du tenekarpena egiteko». yy

HERNANIKO KontrakantxaGaztetxeak 5 urte bete berriditu eta urteurreneko festaantolatu dute gaur. Haur,gazte eta helduei, hau da,herritar guztiei zuzendutakoegitaraua prestatu dute.

Goizeko ekintzak Tilosetanizango dira, eta 11:00etatikaurrera, haurrentzako jolasakizango dira, ondoren, herri ki -rol desafioa egungo GazteAsan blada eta orain dela 10 ur -t ekoaren artean, eta pintxoaketa sagardoa debalde. Puzga -rriak bertan behera geratudira, eguraldi iragarpenaga tik.

Herri bazkaria ere antolatudute gaztetxean, 14:30etan.Txartela+kamixeta 15 euroan,Garin, Ekos eta Goiz Argin.

Eta gauerako, kontzer tuakantolatu dituzte: Hesian etaEztanda. yy

KontrakantxaGaztetxeak 5 urte bete

ditu eta urteurrenaospatzeko, egun osoko

festa antolatu dutegaur, goizeko

11:00etatik aurrera,haur, gazte etahelduentzat.

Abenduaren 3an bilera deitu zuen Auzo Udalak Auzolana antolatzeko eta 43 auzotar bildu ziren.

EREÑOTZUKO AUZO UDALA - AUZOLANERAKO EGUNA GAUR GAZTETXEAK 5 URTE

11:00etan, Tilosetan:Haurrentzako jolasak.Herri kirol desafioa.Pintxoak eta sagardoa debalde.14:30etan, herri bazkariaGaztetxean. Ondoren, Elektrotxaranga herrianbarrena.22:30etan, kontzertuakGaztetxean: Hesian eta Eztanda.Parranda goizeko 07:00ak arte!!

EGITARAUA:

1. Irrintzi taberna egokitzekolanak:Ereñotzuko Auzo Udalak, Irrintzi taber-na alokatu du, honen kudeaketa deialdipubliko bidez atera, eta taberna ireki -tzeko asmoarekin. Horretarako, obrakegin behar izan dira, taberna eta etxe-bizitza bereizteko. Obra haundienaegina dago, baina orain azken lanakgelditzen dira. Gaur, pintaketa, garbike-ta eta dekorazio lanak egingo dira.Guztira 23 lagunek eman zuten izenaIrrintzi taberna egoki tzeko lanetarako.

2. Eliza aurreko eskaileratakobarandilak pintatzea:Errepidetik elizara igotzen diren eskaile-ratan barandila berriak jarri dira eta

hauek pintatzea izango da Auzolaneanegingo den lanetako bat. 3 auzotarrenartean pintatuko dituzte barandilak.

3. Futbol zelaiko sarrera egokitzea,egun berezietan aparkaleku gisaerabiltzeko:Egun berezietan (hileta, ospakizun,…)aparkaleku arazoak sortzen dira Ereño -tzun. Auzo Udaletik futbol zelaia abilitatunahi da. Horre ta ra ko araudi bat landukoda, noiz eta zein baldintzatan erabili ahalizango den futbol ze laia aparkaleku beza-la zehazten duena. Eta futbol zelaiaaparkaleku bezala erabili ahal izateko,gaur eguneko sarrera egokitu beharradago. Ranpa bat eta piboteak jarrikodira. 5 lagunek egingo dute lan hau.

4. Auzo etxeko biltegian entreplanta bat egitea:Auzo etxeko beheko plantan, biltegi txikibat dago. Biltegi honek altuera dezenteadu eta orain dagoen moduan ezin dagehiegi aprobetxatu. Entreplanta bategin go da. 4 lagunek egingo dute lanhau.

5. Erabiltzen ez diren buzoi zaharrak kendu eta erretiratzea:Ereñotzuko goialdean bizi diren bizila-gunen buzoiak errepide ondoan egonizan dira orain artean, telefono kabina-ren ondoan. Buzoi hauei kokaleku berrieta egokiago bat eman zaie, bainazaharrak zeuden lekuan gelditu dira.Hauek erretiratuko dira. 2 lagunekegingo dute.

6. Patxikula deitutako ibai ertze-ko gunea garbitu eta egokitzea:Patxikula deitzen den ibai ertzeko gunea,(futbol zelaiaren atzealdean gelditzendena), garai batean, leku egokia zenerreka ondoan egon eta ibiltzeko. Gauregun, abandonatutako baratzeak etasasiak hartutako gunea da. Helburua da,gune hau garbitu eta errekuperatzea.Hasiera honetan gunea garbitu egingoda eta datorren urtean zehar, proiektubat landu eta egokitu egingo da. 5 la -gun hasiko dira garbiketa lanetan.

7. Auzo etxean komun publikoakirekitzea:Aspaldiko eskaria da Ereñotzun komunpubliko bat zabaltzearena. Zenbaitaukera aztertu ondoren, Auzo etxekokomunetako bat honetarako bideratzeaerabaki da. Egoitzaren barrualdeangeratzen den komun bati, kanpoaldetikate bat zabalduko zaio eta barrualdekosarrera itxi. Komunerako sarbidea ego-kitu egingo da ezinduentzako. Proiektuhau landu egin beharko da oraindik,beraz 2012 urtean zehar gauzatuko da.

8. Epeleko parkean aterpe bat egiteaEpeleko auzotarren aspaldiko eskariaizan da, bertako parkea txukuntzea.Txukun ke ta lan batzuk egin badira ere,oraindik zenbait lan egin beharko dira.Horietako bat: parkean aterpe txiki bategitea, auzo guztian atergunerik ezdagoelako. Proiektu hau ere landu eginbeharko da eta 2012 urtean zehar gau-zatuko da.

8 lan, Auzolanaren bidez

Tabernaren gestioa, lehiaketa publikoan ateratzeko baldintzak

Ereñotzuko Auzo Udala etaHernaniko Udalaren artean landudira Irrintzi tabernaren gestioalehiaketa publikoan ateratzeko bal-dintzak. Egun gutxi barru baldintzahoriek Boletin ofizialean eta pren -tsan publikatuko dira eta interesa-tuek beren proiektuak aurkeztuahal izateko epea zabalduko da.

Interesa izanez gero, deitu:943 55 10 00 (Auzo Udala).

Page 4: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

2011-XII-17 larunbata

4

HAMABI urte daramatzaGolfnteligente dendak kirolelegante eta sofistikatu honenzaleei zerbitzua eskaintzen,Hernanin. Agustin SanchezMendikute da denda honeta-ko buruzagi eta langile baka-rra. Golfa du kirolik gogokoe-na, eta bere esanetan, ezin dagolf denda batean lan eginkirol hau ez baduzu benetanmaite.

Mendikutek uste du osogarrantzitsua dela golf makilenezaugarriak eta nolakotasunakmenderatzea bezeroari zerbi -tzu ona eskaini ahal izateko.

Hori dela eta, hauek nolamuntatzen ziren eta jokalaribakoitzari nola egokitu beharzitzaizkion aztertzen hasi, etaoso mundu interesgarria to -patu zuela iruditu zitzaion.Horren ondorioz, Golfinteli -gente denda irekitzea erabakizuen. Hura kokatzeko lekuaHernanin aurkitu zuen, Ezia -go poligonoan hain zuzen ere.Bere ustez «Hernani oso lekuaproposa zen denda jartzeko,bertan golf zaletasun handiaegon delako betidanik».

Denda bat baino gehiagoGolfinteligente dendan, besteedozein golf denda bateanaurki daitezkeen produktuakerosi ditzazkezu: golf pilotak,makilak, poltsak eta jokatzekoarropa. Hala ere, horretazgain, zerbitzu berezi bateskaintzen da, Euskal Herriosoko dendetan ematen ezdena: makilak bezeroen neu-rrira egiten dira. Mendikutekdio «Estatu Batuetan burutu-riko zortzi ikastaroak lagun-garriak izan dira zerbitzuberezi hau dendan ezartzera-ko orduan».

Enkargu gehienak EuskalHerrirako egiten ditu, nahizeta batzuetan penintsulakopuntu desberdinetatik eskae-rak ere iristen zaizkion.Agustinek dio, kasu zehatzbatzuetan ere bertako «golfla-ri profesional» batzuk hurbil-

du zaizkiola makil-sorta bateuren neurrira egin diezaien.

Teknologia, protagonistaGolf-ean, beste edozein kiro-letan bezala, teknologia geroeta garrantzia haundiagoahartzen ari da, eta Agustinekongi baino hobeto daki zeingarrantzitsua den hori gauregun: «Teknologia ezinbeste-koa da nik egiten ditudangauzak egiteko».

Bere esanetan, makilarenxehetasun txikienak garran -tzia izugarria du pilota astin -tzerakoan: «Jokalaria erososentitu behar da bere makila-

rekin, bai pilotari ematerako-an bai berau heltzeko orduanere».

Horregatik, makilak neu-rrira egiteko, mota guztietakogailu elektronikoak dituMendikutek bere dendan.Swing edo, hobeto esanda,makilaren mugimendua pilo-ta astintzerako orduan azter -tzen duen gailu elektroniko-ak, makilak pilotarekin talkaegiterako orduan bi argazkiegiten ditu. Ondoren,Autosport izeneko programainformatikoari eskerMendikutek, makilak hartzenduen abiadura, pilota nahikoaltxatzen duen ala ez, pilota-ren erdialdean jotzen duen alaez, jasaten duen karga eta gol-flariak hartutako eraso-ange-lua azter tzen ditu.

Honez gain, makilarenaurpegiko talkaren analisidinamikoa ere aztertzen dugailu elektroniko baten bitar-tez, makilen neurri zehatza

aurkitzeko asmoz. Azkenik,bai makila eta baita pelotarenabiadura kalkulatzen dituradar gailu baten bitartez,bezeroarentzako zein buru(beheko aldea) eta zein pilo-tak diren egokienak ondorioz-tatzeko: «Niri, medikuen ant-zera, makilen diagnostikoaegitea gustatzen zait».

Mendikuteren esanetan,beharrezkoa da makila eska -tzen duen bezeroa dendarahurbiltzea, aipatutako probaguztiak egiteko: «Bertan,bezeroak zenbait jaurtiketaegin, eta hauek amaitzerako-an guztien batazbestekoa egi-

ten dut». Prozesu guzti haugutxi gorabehera bi ordukoaizan ohi da. Berau amaituondoren eta datu guztiak kon-tuan hartuta, Mendikutekbadaki bezeroak makil bigunala gogorra behar duen, zeinburu behar duen izan, zeinaltueratakoa eta zein heldu-leku mota den egokiena bera-rentzako.

Orokorrean, neurrira egi-ten diren makilak aste batenburuan edukiko dituzte beze-roek etxean. Mendikuterenesanetan, Golfinteligentedendan neurrira egindakomakil-sorta baten iraupenabost urtekoa izan ohi da. Ezapurtzen direlako, urteakjoan ahala material hobeago-rekin lan egiten duelako bai-zik. Makil hautsien konpon-ketak ere egiten ditu. Hauguztia dendan bertan egitendu: «Makilak bezeroarenneurrira egiten direnean,emaitzak goizetik gauera an -

GOLFINTELIGENTE DENDA - 12 URTE GOLF ZALEEN ZERBITZURA

Erosotasuna, prezio onean

Agustin Sanchez Mendikute, Golfinteligenteko zuzendaria.

Golf-ak badu bere ospea Hernani inguruan.Praktikatzeko zelai egokiak badaude, eta baita kirol haujokatzeko makilak neurrira egiten dituen denda ere.Golfinteligente, Eziago poligonoan kokatuta, EuskalHerriko denda bakarra da zerbitzu hau eskaintzen duena.

.

«Golf jokalaria gustura sentitubehar da makilarekin; bai

pelotari emateko momentuan,eta baita makila bera

heltzekoan ere»..

..

.

«Makilak bezeroaren neurrira egiten direnean

aldaketa berehala nabaritzenda, goizetik gauera egiten da

hobera»..

..

Ander Egaña

Page 5: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

2011-XII-17 larunbata

5

tzematen dira».

Salneurria, materialen araberaPrezio guztietako makilakaurki ditzakegu denda hone-tan. Mendikuteren aburuz«fabriketatik eginak iristendiren makilak merkeak dira,baina erdian sartzen direnkomertzializazio gastuekasko garestitzen dute eurenprezioa».

Berari, makilak muntatze-ko materiala EstatuBatuetako fabriketatik iristenzaio zuzenean, eta kasuhonetan, ordaintzen dengauza bakarra bere esku-lanabesterik ez da. Bere iritziz«saltzen duena ez da gares-tia», baina prezioa, erabiltzenden materialaren araberakoaizango da beti: «Materialgarestia aukeratzen baduzumakila garestia aterakozaizu, bestela ez». AgustinSanchezek saldu duen makil-sortarik garestiena 4 milaeurokoa izan da eta merkee-na berriz 250 eurokoa. Bimuga horien tartean, bezero-ek edozein preziotan aurkiditzakete makilak.

Golf-aren ospeaGolf-a kirol bezala, betidanikegon da jende dirudunarekinerlazionatuta. Hala ere,Mendikute ez da iritzi horreta-koa: «Golf-ean jokatzen hasizirenak dirudunak zirenez,kirol honetaz guztiok dugunikuspegia da oso garestia dela,baino hori ikuspegi okerra da»

Dendariaren esanetan,Estatu Batuetan etaIngalaterran ezberdina da;golf zelai publikoak dituzte,eta bertan denek dute joka -tzeko eskubidea.

Golf-a kirol maitatua, Hernani inguruanEzaguna da Hernanin futbola,eskupelota eta errugbia beza-lako kirolekiko dagoen zaleta-suna, hala ere, Mendikutekesanetan, herrian, jendeakpentsatzen duena baino zale-tasun handiagoa dago golfa-rekiko: «Zelai oso onak ditugubai Andoainen bai eta baitaOspital inguruan ere». Halaere, bere ustez, «golf zelaipublikoen sorrerak, nabarmenhaundituko zukeen kirolhonen zaletasuna»

Saretxo TxikigolfGolfinteligente dendaz gain,golf kirolarekin Hernanindaukagun erreferentzia zuzenbakarra Santa Barbara auzoandagoen Saretxo Txikigolf-ada. Bertan, golf zaletu eta ezhain zaletuek golf kirolazgozatu dezakete, eta momen-tu on bat pasa. Txikigolf-ak 18zulo ditu eta horietan, parte-hartzaileek, golf-aren bukae-rako zatia praktikatzekoaukera dute, betiere, makileta pilota banarekin..

L Golf ClubAstigarragako Troia Ibilbi -dean, L Golf Club aurkitzen da.Bertan, bezeroek indoor zelaipublikoan golfean aritu, ikasta-roak jaso eta euren teknikahobetu dezakete. yy

Golfinteligente dendak ebo-luzio haundia bizi du sortuzenetik hona. Makilak neu-rrira egiten hasi denetik,Agustinek enkargu gehiagojasotzen dituela somatu du:«astean zehar lanez leponabil, eta hori oso onuraga-rria da niretzako».

Ikusita jendea dendarahurbiltzen zela, Agustinekonline denda bat sortzeaerabaki zuen, bere zerbitzuaEuskal Herriko txoko guz-tietara irits zedin: «weborrialdea nik sortu nuen

orain dela urte batzuk, etaorain daukadan lan guztia-rekin nahiko utzita daukat».

Agustinen esanetan,negozioa ahotik ahorako sis-temarekin hasi zen, hau da,

bere ingurukoek beraieningurukoei dendaz hitz egin,eta pixkanaka jende gehiagogerturatzen hasi zen: «hasie-ran lagunak besterik ez zirenetortzen, baino denborakaurrera egin ahala eta gaurarte, jende asko hurbildu da »

Egunean, bi makilHala ere, argi dauka nego-zioak bere horretan jarraitze-ko, lanean jarraitu beharduela: «Egunean gutxi gora-behera bi makil egiten dituteta zorionez lana ez zaitfalta».

Etorkizuna da Golfin -teligenteren erronkarikhaundiena eta hori Men -dikutek badaki: «negozioaondo dijoa, eta espero dutetorkizunean dena orainarte bezala joatea». yy

Denbora urrian,aldaketa haundiak

.

«Hasieran lagunak besterikez ziren etortzen. Urteekaurrera egin ahala ordea,geroz eta jende gehiago

gerturatzen da»..

..

.

«Hemen inguruan zelai oso onak ditugu,Andoianekoa etaOspital ingurukoa,

Basozabalgoa esaterako»..

..

Swing edo makilaren mugimendua aztertzen Golfiteligente dendan

Page 6: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

2011-XII-17 larunbata

6K I R O L A K

u F U T B O L AHIRUGARREN MAILA:Lagun Onak taldeariirabazi, eta lau postugora egiteko aukera

Denboraldiko 17garren jardunal-dia jokatuko du gaur Hernanik,Lagun Onak taldearen kontra.Azpeitiarren zelaian jokatukodute, 17:00etan hasita. Gaurkopartidua irabaziz gero, atzekopostuetatik ihes egin, eta sailka-penean lau postu gora egitekoaukera du talde txuri-berdeak. yy

u P E L O T ALau eta erdiko bostpartidu, Kiroldegian

Hernaniko pelotari ia guztiekizango dute partiduren bat aste-buruan, gaur eta bihar bitarteanhamasei jokatuko baitira.Hernaniko pelotalekuan, gaur,Lau eta erdiko txapelketako bostpartidu jokatuko dira, 16:00etanhasita: Berasarte/Lazkano;Noble/Elizalde; Loiarte/Pagola;Iglesias/Agirre; etaUrkizu/Lujanbio. yy

u W A T E R P O L OSENIOR MUTILAK:Eibargo Urbat -Hernani, Kiroldegian

Hernaniko waterpolo taldeakKiroldegian jokatuko du gaurdenboraldiko laugarren partidua.Eibargo Urbat taldea izango duteaurrez aurre, 13:30etan hasita. yy

u S A S K I B A L O I AIrunen kontra, partiduzaila du Hernanik

Sailkapenean bi postu aurretikdagoen Irungo Carnicas SanMarcial Erroibide taldearen kon-tra jokatuko du gaur Teklan tal-deak. Ez dute partidu errazaespero, baina irabazteko aukerakdituztela azaldu dute.Kiroldegian, 16:15etan. yy

u A R E T O F U T B O L AAzpeitikoren kontra,bigarren partiduajarraian irabaztera

Kiroldegian jokatzekoa zen parti-dua Azpeitian jokatuko du gaurHorbel Taberna areto futbol tal-deak. Azpei tiko taldea ez daurterik onena izaten ari, eta horiaprobetxatzen saiatuko da taldehernaniarra. Helburua, gaur ereirabazi, eta urtea bi garaipenekinagurtzea. Partidua, 16:45etan. yy

Orain hilabete batzukEspainiako Txapelketa utzibehar izan zenuen amaierarairitsi baino lehen. Zein helburuduzu 24 Hores d´atletismo proban?Denboraldi honetako azkenproba da Bartzelonakoa, etabertan Munduko Txapel -ketarako txartela eskuratzeada nire helburu nagusia. Horilortzeko, gutxienez 185kmegin beharko ditut, eta horre-tarako entrenatu dut. Hala ere,200km egin ditzakedala ustedut, nahiz eta hori ez denlehentasuna. Bestetik, lehenhamarren artean sailkatzeaemaitza ona izango litzatekee-la uste dut, nirekin aritukodiren gainontzeko 120 korri-kalarien maila altua kontuanhartuta.

Zein egoera fiskoan iritsiko zaraprobara?Inoiz baino hobeto iritsi naizlasterketa honetara. Ekai netikez dut proba ofizialik egin,

eta beraz, indar berritutanago egun. Gain era, entrena -tzaile berriarekin ari naizlanean eta hobekuntza nabar-mena izan dut azken astee-tan. Helburu batzuk markatunituen hasiera batean etamaila horretara iritsi naizela-koan nago. Oso gustura nagoprestakuntza aldetik izandudan laguntzagatik.

Nola prestatu duzu proba?Zenbat entrenatzen duzu astean zehar?Prestatzaile berriarekinnagoenetik entrenamenduespezifiko bereziak egitenari naiz. Iraganean ez beza-la, orain entrenamendu ari-nagoak egiten ditut lanor-duei dagokienez, hau da,ordu gutxiago egiten ditutkorri, baina, erritmo altua-goan. Astean, bataz beste,15-20 ordu entrenatzenditut. Abiadura haundiago-an aritzen naiz, baina bolu-men gutxiago egiten dut.Proba honetan 200km egite-ko prestatu naiz, baina horilortzea ez da erraza izango.

Prestakuntza aldetik, dietazorrotzak egiteak garrantziahaundia du. Zu nola elikatzenzara?Urtean zehar ez dut dietaberezirik izaten, nahi duda-na eta nahi adina jaten dut,baina txapelketa gerturatzendenean elikadura zaintzeakomenigarria izaten da edo-zein atletarentzat. Nirekasuan, proba baino hilabetelehenago hasten naiz dietamoduko bat jarraitzen.Garrantzia haundia duurdaila txapelketaren exi-gentziara egokitzea, bestelaarazo fisikoak egon baitai-tezke. Laburbilduz, lasterke-tan zehar jan eta edangodudana hartzen dut aurrekohilabete osoan zehar.

Zer da gisa honetako probagogorrak egitera bultzatzen zaituena?Erronka pertsonala da, batezere, horrelako lasterketetanparte hartzeko arrazoia.Lehenik eta behin, nire gor-putzaren mugak ezagutzea,hau da, sufrimendu gaitasu-na noraino heltzen den ikus-tea, eta bigarrenik, mugahoriek ahal den heineangainditzea.

Noiz eta nola hasi zinen ultrafondoan?Orain dela lauzpabost urtekirol ugari egiten nituen;triatloia, mountainbike…Guzti horietan ongi aritzennintzen, baina, ez nekienbenetan zer nahi nuen.Orduan, ehun kilometrokoproba batean hartu nuenparte, eta emaitza benetanona eskuratu nuen.Ondoren, disziplina horre-tan arreta jartzeko gomenda-tu zidan lagun batek, bertanetorkizuna nuela esanez.Kasu egin nion eta orduzgero ultrafondoan nabilburu belarri.

Zer da disziplina horretangarrantzitsuena?Agian, oinarrizkoena zernahi duzun garbi edukitzeada eta zure buruari erronkaberriak jartzea ere. Horrezgain, aurre egiten diezunarriskuen ezagutza izateaere ezinbestekoa da.

Epe luzera begira zein daatletismoaren munduan zure xedea? Beste Disziplina bat egiteko asmoaal duzu?Hasiera batean, MundukoTxapelketa batera joatea etaonenekin lehiatzea izangolitzateke nire ametsa, bainahori oraingoz zaila izangoda atzerrian maila altuadagoelako. Etorkizunerabegira, ez dut beste modali-taterik lantzeko intentziorik,baina Andeetako Maratoiaegitea erronka polita izangolitzatekeela uste dut. yy

«Berrehun kilometro egiteko entrenatu dut»

XABIER SALILLAS - ULTRAFONDOKO KORRIKALARIA:

Bartzelonan izango da gaur Xabier Salillas korrikalarihernaniar nekaezina, 24 Hores d‘atletismo lasterketan.

Egun osoan zehar arituko da korrika, eta ia 200 kilometro egitekoasmoa du. Balentria hori lortuz gero,

Munduko Txapelketarako txartela lortuko luke.

Xabier Salil las, Antibesetako proban.

.

XABIER SALILLAS:

«Denboraldi honetako azkenproba da Bartzelonakoa, eta

nire helburua bertan,Munduko Txapelketarakotxartela eskuratzea da»

..

«Ehun kilometrokoaurreneko proban parte

hartu nuenean emaitza onalortu nuen. Disziplina

horretan arreta jartzekogomendatu zidan lagunbatek, eta ordutik nabil

ultrafondoan buru belarri»..

«Ez dut beste modalitateriklantzeko intentziorik.Etorkizunera begira,

Andeetako Maratoia egiteaerronka polita litzateke»

Mikel Aginagalde

Page 7: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

72011-XII-17 larunbata

K I R O L A K

K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

BIKOTE gipuzkoarra, Ze -berio eta Ion, dira faboritoakAzysa Binakako Txapelketairabazteko, hala dio erre-montearen katedrak. Aur -kariek ordea, ez dute amoreberehala emango. Txapel -keta osoan zehar faborito ezizatearen handicaparekinjokatuko dute, eta hala ere,

partidu bikainak eginez,finalera iritsi dira.

Final haundia Galarretanjokatuko da, eta 15:45etanhasiko den jaialdiko bigarre-na izango da.

Esperientzia haundiko bi bikoteFinalera iritsi diren lau erre-

montistek esperientzia haun-dia dute. Batetik, Lizaso etaZeberio gisa honetako partiduasko jokatutakoak dira. Etabestetik, Juaristi eta Ionek urtedezente daramazkite profesio-nal mailan; gaur irabaztenduenak gainera, aurrenekoaldiz jantziko du Binakakotxapeldunaren txapela. yy

Zeberio eta Ion faborito,finala irabazteko

ERREMONTEA - AZYSA BINAKAKO TXAPELKETA

Juaristi eta Lizaso ez dira faborito izan txapelketan, baina finalera iritsita,irabazteko aukera bera dute. Partidua jaialdiko 2garrena izango da.

Juaristi edo Ionek, gaur irabaziz gero, aurreneko aldiz jantziko dute Binakako txapela.

Argazkia: Maialen Andres Erakustaldia gaur, eta Gipuzkoakotxapelketa bihar, Kiroldegian

JUDOA - ASTEBURUKO SAIOAK

Hernaniko judokek asteburukonpletoa dute. Elkarteko txi-kienek, 2002-2005 urte bitarte-an jaioetakoek, orain arte ika-sitakoa erakusteko aukeraizango dute gaur, Kiroldegianegingo den erakustaldian.16:00etan hasiko da

Bihar berriz, beste hainbatsaio izango dira. Infantil mai-lako Gipuzkoako Txapelketajokatuko da lehendabizi,10:00etan, kiroldegian eta ber-tan izango da Hernaniko

judoka nesken talde bat.Ondoren, 11:30etan, alebinek,eskola kiroleko aurreneko jar-dunaldia izango dute. Bertan,Hernaniko 15 judoka inguruizango dira.

Senior mailako txapelketa,bihar LezonEta azkenik, Lezon, seniormailako Euskadiko Txapel -keta jokatuko da. 10:00etanhasiko da, eta Hernaniko 4judokek hartuko dute parte. yy

Eskelak

I. URTEURRENAFrancisco Zabalo Amorena

Conchita Mariezcurrena Aguirrezabalaren alarguna

Urteurreneko meza, BIHAR, IGANDEA, eguerdiko 12:00etan, SAN JOAN BATAIATZAILEA parroki elizan. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2011ko abenduaren 17an

Conchita eta Pakito,zuen eskuzabaltasuna

eta besteekiko prestutasuna bizitza osoan izango ditugu gogoan.

MARIA DOLORES AZPIROZ LARRETXEA

ANDREAAtzo hil zen, 75 urte zituela, Elizakoak

eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

- Goian Bego -

Senarra: Anjel Arriet; seme-alabak: Miren eta Ander Ruiz, Begoñaeta Joxe Adarraga, Arantxa, Edorta eta Leire Arrazola; bilobak:Iker, Iñigo, Antton, Maddalen, Maia eta Lorea; anai-arrebak: MariaAngeles eta Pako Larrañaga, Juan eta Mila Peña, Lourdes eta Jose Manuel Bergara,Begoña eta Pako Tejados; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR,LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SAN JOAN BATAIATZAILEA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2011ko abenduaren 17anHelbidea: Agustindarren plaza, 4-2BOHARRA: Gorputza VASCONGADA EHORZKETA TANATORIOAN egongo da arratsaldeko 17:00ak arte.

=

Page 8: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik … · 2019. 10. 17. · 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife s ta - zioare kin. Eta herritar guztiei

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: A. Arbelaitz, E. Zeberio, E. Agirre,

K. Garmendia, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11. % 943-330899. Faxa: 943-336306.

Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

2011ko abneduaren 17a, larunbata::: 3.857 zk. ::: www.kronika.net

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR Antzeko eguraldia izango du -gu, baina haizeak indarra gal -du ko du. Zaparradak ugariakizango dira eta hotz egingo du.Elur-kota 800 metrotan man-tenduko da. Min.6º / Max.9º.

(eu

ska

lme

t)

Zaparradak sarritan botako ditu,eta tarteka ekaitzarekin batera.Ipar-mendebaldeko haizeakneguko giro hotza ekarriko du.Elur-kota 800 metrora jaitsiko da.Min.8º / Max.10º.

v IRAGARKI MERKEAK v

v Z I N E A

Comete Sareari buruzko `Azken bidaia´dokumentala gaur eta bihar, ikusgai

Bigarren mundu gerran nazien-gandik ihesi zenbiltzanei lagun -tzeko, Comete Sarea sortu zen.Horren inguruan dokumentalaegin dute Enara Goikoetxea etaIurre Telleriak, eta musika JoxanGoikoetxeak jarri du; hiruak her-naniarrak. Ikusi nahi dutenekgaur eta bihar izango dute auke-ra, Biterin. Gaur bi saio izangodira, 19:30etan eta 22:30etan;eta bihar bakarra, 19:30etan. yy

Tintin kazetari ezagunaren abenturakikusteko aukera, asteburuan

Las aventuras de Tintin: El secreto del Unicornio pelikula arra-kastatsua ikusteko aukera izango da asteburuan Biterin. Gaureta bihar saio bana izango dira, 16:30etan hasita. yy

NAFARROAKO hamabostber tsolari gaztek Xalto Sa -riketan hartuko dute partegaur, Goizuetan. Bi urtetikbehin Nafarroako Bertsozaleelkarteak antolatzen du,Andres Narbarte Xaltorenomenez. 1992garren urteanegin zen aurreneko aldiz, etagaurkoa hamaikagarren edi-zioa izango da. Sariketa goizeta arratsalde jokatuko da,Udaleko Ganbaran.

Kanporaketa goizean, finala arratsaldeanEkaitz Astiz, Aimar Karrika,Ioar Tainta, Haizea Beruete,Patxi Castillo, Irati Majuelo,Iker Goresterrazu, IñigoSagastibeltza, Mikel Azpiroz,Jose Luis Barberia, XabierMaia, Oier Amiano, KottePlaza, Amaia Elizagoien eta

Joseba Zabaleta dira partehartuko duten 15 gazteak.

Goizez, 11:00etan hasita, bikanporaketa jokatuko dira,Ganbaran. Bi taldetan bana-tuta egongo dira, seiko tal-dea batean, eta zor tzikoa bes-tean. Egin beharreko lanaizango da: gai orokorrarekin,bertso bat; 8ko txikian, bina-ka, ofizioka, hiru bertso; etahitza emanda, bertso bana.

Arratsaldean berriz, finalajokatuko da. Goizeko saioeta-tik sei onenak sailkatuko dira18:00etan hasiko den saioajokatzera. Kasu honetan, lanaizango da: 8ko haundian,binaka, gaia emanda, 3nabertso; 8ko txikian, binaka,ofizioka, 3na bertso; eta kart-zelan, 8ko txikian, bi punturierantzun; eta gaia emanda,bakarka, bi bertso. yy

Hamabost bertsolari gaur, Xalto Sariketako txapelaren bila

GOIZUETAN BI EKITALDI GAUR:

Sariketa goiz eta arratsalde jokatuko da, 11:00etatik aurrera. Umore-Ona abesbatzaren eta herriko gazteen kontzertua ere izango

da gaur Goizuetan; herriko elizan, 19:15etan.

ENARA GOIKOETXEA. Sendabide energetikoa, Kristaloterapia, Ayurveda Masajea, Obsidianaharrien masajea beroa,Bach loreak, Metamorfikoa, Reikia, Argi Kanalak Tarot terapeutikoa.Tel.:649700762.

ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenakere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, prezio bereziak eta pertsonalizatuak.“Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataformabibratzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

Alicia C.C.: Hobeto sentitzen laguntzen zaitut; hipnosi indarberritzailea, coaching, PNL, erlaxazioak, Bach loreak... Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146 (Agustindarren plaza, 4)

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

& TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622

l Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

l Anbulatorioa: 943 006666 - 943 203020 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

9 FARMAZIAK l Egunez: Correa Perkaiztegi 8 - 943 336022 l Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

Umore Ona abesbatzako kideak,iazko emanaldian.

Eguberritako kontzertuagaur arratsaldean, ElizanGabon Gauerako astebetefalta den honetan, Egu be -rrietako kontzertua antolatudute Goizuetan. Umore- Onaabesbatzak eta herriko gazte -txoek eskainiko dute herrikoelizan, 19:15etan hasita.