gipuzkoako hitza - berria · eta ezkutuan. ia 30 urte igaro eta gero, alkoholiko anonimoetara...

16
GIPUZKOAKO HITZA Zurrunbiloari ihesean Berdintasuna Etzi, lehen aldiz, emakumeek ere dantza egingo dute Oñatiko Corpus eguneko ekitaldian 8 Elkarrizketa Alain Maia dantzariarekin hizketan, orain arteko ibilbide arrakastatsuari buruz 4 Ostirala 2018ko ekainaren 1a IX. urtea 355. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected] #Bioterr DOHA n, a.org ioterra.ficob b untzare n, bioeraik ikoe kolog Produktu e n eta kontsumo arrie rriztag rgia be ene a arduratsuaren azok Ekaina FICOBA, Irun. Ficobara, zatoz trenean! a geltokia) (Irun-Ficob ene erriztagarriak rgia b osasuna itat hab osasuntsua ia ide eak erd b textil ologikoa ek oa oturism ek antolatzailea sleak abe b IRUN - GIPUZKOA Tel. 943 66 77 88 www.ficoba.org ra2018 INIK azaritza nek ologikoa ek ntzudun ze ontsumoa k elikadura osasuntsua tika osme k ologikoa ek t l naturalak terapia Ekainaren 10ean 83 urte beteko ditu Alkoholiko Anonimoak erakundeak; 36 talde daude Gipuzkoan b 2-3 JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Upload: others

Post on 23-Jul-2020

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

GIPUZKOAKOHITZA

Zurrunbiloari ihesean

Berdintasuna Etzi, lehen aldiz,emakumeek ere dantza egingo dute

Oñatiko Corpus eguneko ekitaldian

8Elkarrizketa Alain Maiadantzariarekin hizketan, orain

arteko ibilbide arrakastatsuari buruz

4Ostirala

2018ko ekainaren 1aIX. urtea355. zenbakia

[email protected]

#Bioterr

DOHA

n,

a.orgioterra.ficobb

untzaren, bioeraikikoekologProduktu en eta kontsumo arrierriztagrgia beene

aarduratsuaren azok

Ekaina

FICOBA, Irun.

Ficobara,zatoztrenean! a geltokia)(Irun-Ficob

g eneerriztagarriak

rgia b

osasuna itathabosasuntsua

iaideeakerdb

textilologikoaek

oaoturismek

antolatzailea

sleakabeb

IRUN - GIPUZKOATel. 943 66 77 88www.ficoba.org

ra2018

INIK

azaritza nekologikoaek

ntzudun zeontsumoak

elikadura osasuntsua

tikaosmekologikoaek

pt lnaturalak

terapia

Ekainaren 10ean 83 urte beteko ditu Alkoholiko Anonimoak erakundeak; 36 talde daude Gipuzkoan b 2-3

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a2 b Astekoa

Aitziber Arzallus Donostia

Ostiral arratsal-dea da. Talde-txo bat elkar-tzen ari daDonostiakoIbaeta auzoko

Espiritu Santuaren parrokiarenatzealdean. 19:30 puntuan, barru-ra sartu dira, gela batera, eta eseriegin dira, borobilean. Hemezortzilagun bildu dira: hamahiru ema-kume eta bost gizon. «Kaixo. Jaio-ne naiz [asmatutako izenak diradenak], eta alkoholikoa naiz. Edangabe jarraitzen dut, eta ongi na-go», esan du haietako batek.«Kaixo, Jaione», erantzun diote,aho batez. Liburu bat hartu du es-ku artean, eta irakurtzen hasi da,ozen. Esker onari eta onartzeariburuzkoa da gaurko irakurgaia.

Alkoholikoak dira denak, etaAlkoholiko Anonimoen batzar itxibatean daude —kazetari bati sar-tzen utzi dioten lehen aldia da—.Astelehenero, asteazkenero eta os-tiralero biltzen dira, 19:30etik21:00etara. Handik kanpora, berebizitza du bakoitzak, gainontzeko-en bizitzekin inolako zerikusirikgabea. Alkohola uzteko nahiak ba-karrik batzen ditu.

Jaionek irakurgaia bukatu due-nean, Amaiak hartu du hitza, berehausnarketa besteekin parteka-tzeko. Hain zuzen, horixe egitendute batzarretan: aurrena, eureta-ko batek Alkoholiko Anonimoenliteraturako testu bat irakurtzendu; eta, jarraian, irakurgaiaren in-guruan gogoeta plazaratzen dutepartaideek, txandaka, inork inormoztu gabe eta eztabaidetan sartugabe. Nahi dutenek hitz egiten du-te, eta gainontzekoek entzun egi-ten dute. «Hori da batzar hauetanelkarrekin komunikatzeko dau-kagun modua. Irakurgaitik abia-tuta, besteekin partekatzen dugugure esperientzia, bizitzakoa etaalkoholarekin izan duguna, etahorrek laguntzen digu edan gabejarraitzen», azaldu du Amaiak.

40 bat urte ditu Amaiak, etakontatu du txiki-txikitatik izan di-tuela arazoak bere burua, bere in-gurua eta ingurukoak onartzeko,eta horrexegatik eman ziola alko-holari, ihesbide gisa. «Gazte-gaz-tetan hasi nintzen drogekin eta al-koholarekin jolasean. Gehienekuste dute alkoholiko batek egunguztia edaten pasatzen duela, bai-na hori ez da beti horrela izaten.Nik ez nuen asko edaten; arazoazen trago bat egiten nuenean eral-datu egiten nintzela, eta edan gabesekula egingo ez nituzkeen gauzakegiten nituela». Hamar urte diraAlkoholiko Anonimoen batzarre-tan parte hartzen hasi zela, eta or-

Adin, sexu, jaioterri eta klase sozial guztietako jendea biltzen da AlkoholikoAnonimoen batzarretan. Alkohola uzteko nahia da haien arteko lotura bakarra.Bilkura horietan, partaide bakoitzak bere esperientzian oinarritutako gogoetaplazaratzen du, eztabaidarik gabe, eta edan gabe segitzen laguntzen die horrek.

24 orduko bakoitza,garaipen handi bat

Alkoholiko Anonimoen batzar itxi bat, Donostiako Ibaeta auzoko Espiritu Santuaren parrokiaren atzean dagoen egoitzan. GORKA RUBIO / FOKU

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

dutik ez du tantarik probatu. «Al-

koholarekin nuen arazoagatik

etorri nintzen hona, baina orain

esan dezaket edateari uztea izan

zela errazena, gero egin behar izan

dudala benetako lana: neure bu-

rua onartu eta maitatzen ikastea.

Lehen, alkoholarekin, ihes egiten

nuen egunerokotik; orain, aurre

egiten diet egunero sortzen zaizki-

dan arazoei eta gorabeherei. Egun

bakoitza erronka bat da, eta edan

gabe pasatzen dudan egun bakoi-

tza, garaipen bat».

Aitor 11 urterekin hasi zen eda-

ten, eta pixka bat geroago drogak

hartzen. 27 urterekin kartzelan

sartu zuten, eta bost bider egon da

psikiatrikoan. Ohetik jaiki orduko,

tragoa behar izaten zuen. «Neure

burua paretik kendu nahi nuen,

eta ia lortu ere egin nuen, gibeleko

minbizia diagnostikatu baitzida-

ten. Baina beldurtu egin nintzen,

eta bizi egin nahi nuela erabaki

nuen. Alkoholiko Anonimoetara

etortzen hasi nintzen, eta gibeleko

transplantea egin zidaten». Ha-

mar urte dira ordutik, eta guztiz

bestelako bizimodua darama gaur

egun. «Sekulako bakardadea sen-

titzen nuen hona iritsi nintzenean.

Familia eta ingurukoak nirekin ni-

tuen, baina, hala ere, oso bakarrik

sentitzen nintzen; alkohola nuen

lagun bakarra. Hona iritsi eta ikusi

nuenean ezagutzen ez nuen jende-

ak zer-nolako maitasuna eman zi-

dan eta zenbateko enpatia erakutsi

zidan, gelditzea erabaki nuen, ni-

retzat ere itxaropenik egon ziteke-

ela pentsarazi zidatelako».

Jaione, aldiz, ez zen gelditu le-

hendabizikoan. Berandu hasi zen

edaten, alaba nerabea zuela. «Beti

izan naiz oso emakume borrokala-

ria, baina alkoholarekin ezin izan

nuen; gain hartu zidan, eta erabat

hondoratu ninduen. Egunari eki-

teko tragoa behar izaten nuen, eta

behin hasitakoan ezin izaten nin-

tzen geratu. Egunero penagarri ai-

legatzen nintzen etxera, eta bakar-

bakarrik gelditu nintzen, alabak

ere alde egin baitzidan, ezin zelako

egon nire ondoan». Bazekien al-

koholarekin arazoa zuela, baina

asko kostatu zitzaion alkoholikoa

zela onartzea, aita ere alkoholikoa

izan zuelako. Batzar batera joan

zen behin, baina, hura beretzat ez

zela pentsatuta, alde egin zuen, eta

ez zen itzuli hamar urte geroago

arte. «42 kilo pisatzen nuen biga-

rren aldiz etorri nintzenean. Ispi-

lura begiratu eta nazka ematen zi-

dan neure buruak; hutsune ikara-

garria sentitzen nuen barruan. Be-

te-betean asmatu zuen alkoholis-

moa arimaren gaixotasuna zela

esan zuenak».

Hasieran, sufrimenduaLehen urtea «oso gogorra» izan

zela gogoratu du: «Edan gabe pa-

satzen nuen egun bakoitzeko X

bat egiten nuen egutegian; nire-

tzat garaipen handia zen 24 ordu

edan gabe pasatzea». 11 urte pasa-

tu dira ordutik, eta beste emaku-

me bat da gaur egun. Urteotan

jaso duen laguntza eta ikasi duen

guztia beste batzuei ematen saia-

tzen da orain, eta zoriontsu egiten

du horrek. «Dena dela, erne egon

behar dugu beti, alkoholikoak bi-

zitza guztirako baikara alkoholi-

ko. Badakit egunen bate-

an trago bat hartuko

banu ezingo niokeela

edateari utzi, eta hondoa

joko nukeela berriz, in-

gurukoguztiekin. Horre-

gatik, desoreka gaitzake-

en zerbait gertatzen zai-

gunean, telefonoa hartu,

eta Alkoholiko Anoni-

moetako kideren bati

deitzen diogu guk. Orain,

baliabide gehiago dugu

trantze horietatik atera-

tzeko».

Edurnek ere berandu ekin zion

edateari, semeak haziak zituene-

an. Etxean edaten zuen, bakarrik

eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta

gero, Alkoholiko Anonimoetara

joatea erabaki zuen, eta hogei urte

daramatza jada astean hirutan ia

hutsik egin gabe. 83 urte ditu. Al-

diz, 32 urte baino ez ditu Itziarrek,

eta urte eta erdi daramatza batza-

rretara joaten. «Nik asteburuetan

bakarrik edaten nuen, baina has-

ten nintzenean ezin izaten nintzen

gelditu. Antsietate handiz edaten

nuen, erori arte». Orain badaki

bere buruarekiko ziurgabetasu-

nek bultzatzen zutela horretara.

Martin, berriz, lotsa galtzeko ha-

si zen edaten. «Neure kabuz ez

nintzen gai ezer egiteko; lotsa eta

beldurra ematen zidan denak. Pa-

re bat tragorekin askoz erosoago

sentitzen nintzelako hasi nintzen,

baina hasitakoan ezin izaten nin-

tzen gelditu».

Pertsona adina istorio daude.

Mendekotasunek ez dutelako eza-

gutzen sexurik, adinik, klase so-

zialik edota jatorririk.

Batzuek gazte-gaztetatik ekin zioten alkohola edateari,eta beste batzuekseme-alabak hazitakoan

Ohetik jaiki eta alkohol tragoabehar izaten zuten zenbaitekegunari ekiteko, hura gabe ez zirelako ezertarako gai

Alkoholarekin arazoa dutenekbadakite ezin dutela alkoholtantarik probatu, betikozirkulura itzuliko liratekeelako

A. Arzallus Donostia

Ohio estatuko Akron hi-

rian sortu zuten Alkoho-

liko Anonimoak era-

kundea, AEBetan. 83 urte beteko

dira ekainaren 10ean. O. William

Griffith Wilson —Bill W.— eta Bob

Smith izan ziren sortzaileak. New

Yorkeko burtsako artekaria zen

bata, eta zirujau ospetsua bestea;

biak ala biak alkoholikoak. Bill

W.-k sei hilabete edan gabe zera-

matzanean ezagutu zuen Bob

Smith, eta mendekotasunari au-

rre egiten lagundu zion. Smithek

1935eko ekainaren 10ean hartu

zuen azken tragoa, eta horregatik

hartzen da ekainaren 10a erakun-

dea sortu zuten eguntzat.

Irabazi asmorik ez duen era-

kundea da Alkoholiko Anonimo-

ak, inolako erlijio, alderdi politiko

eta erakunderekin loturarik ga-

bea. Talde bakoitzak finantzatzen

du bere burua, eta debekatua dute

inoren diru laguntzarik jasotzea.

36 oinarri ditu erakundeak: ha-

mabi urrats, hamabi tradizio eta

hamabi kontzeptu, mundu guz-

tiak bere egin ditzakeenak. Urrats

horiek alkohola uzteko eta alko-

holikoei bizitza proiektu bat erai-

kitzen laguntzeko gida gisa sortu

zituzten arren, beste hainbat

mendekotasunen aurka borroka

egiteko ere erabiltzen dituzte gaur

egun.

Egun, munduko 180 herrialde-

tan egiten dituzte Alkoholiko

Anonimoen batzarrak. Guztira,

116.000 talde baino gehiago bil-

tzen dira, eta, kalkuluen arabera,

talde horiei esker bi milioitik gora

lagunek utzi diote alkohola edate-

ari. Gipuzkoan, duela 57 urte sortu

zen lehendabiziko batzarra,

Errenterian, eta 36 talde daude

gaur egun, horietatik zortzi Do-

nostian. Talde gehienek soilik al-

koholikoentzat diren batzar itxiak

egiten dituzte astean behin, bitan

edo hirutan, eta batzar ireki bana

egiten dute hilean behin, interesa

duen edonorentzat. Alkoholikoen

senideak, ingurukoak nahiz alko-

holikoak eurak joaten dira batzar

irekietara; informazio bila, batez

ere.

Tolosako Zumalakarregi kaleko

7. zenbakian duten bulego nagusi-

ra jo dezakete informazio gehiago

nahi duten herritarrek edo lagun-

tza behar dutela sentitzen dute-

nek; [email protected]

dera idatzi edo honako telefono

zenbaki hauetara ere deitu daite-

ke: 649-14 18 74 eta 943-24 84 74.

Laguntza zenbakia ere bada sake-

lako zenbaki hori, eta herritarren

eskura egoten da urteko egun guz-

tietan eta 24 orduz.

Gizartearen begiradaErakundearen urtemugaren

harira, ekainaren 10erako ekital-

di berezi bat antolatu dute

Donostiako Karmelo ikastetxean.

10:00etan hasita, euren bizipe-

nen berri emango dute bi alkoho-

likok, bi senidek eta

mediku batek, gaia

gizarteratzeko helbu-

ruarekin. Antolatzaileen

hitzetan, alkoholarekiko

mendekotasuna «oso

zabalduta» dago. «Baina gizarte-

an, oraindik ere, oso gaizki ikusi-

ta dago». Horregatik, oso garran-

tzitsua iruditzen zaie «ahalik eta

jende gehienarengana iristea»,

jakin dezaten irtenbidea badago-

ela. «Kalera ateratzen gara auke-

ra dugunetan, anonimoak gare-

lako, baina ez klandestinoak.

Ahalik eta leku gehienetara iris-

ten saiatzen gara, ez dakigulako

non topa gaitzakeen alkoholiko

batek».

Ekainaren 10ean 83 urte beteko dira Alkoholiko Anonimoak erakundeasortu zutela. Bi alkoholikok, bi senidek eta mediku batek hitzaldia emangodute Donostiako Karmelo ikastetxean, arazoa gizarteratzeko helburuarekin.

«Anonimoak gara; ez gara klandestinoak»

Bi gizonezko, Donostiako Ibaeta auzoko Alkoholiko Anonimoen egoitzan dauden kartelei begira. GORKA RUBIO / FOKU

Gipuzkoan 36 talde biltzen dira astero; horietatik zortzi,Donostian. Batzar irekiak ereegiten dituzte hilean behin

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a4 b Elkarrizketa

Erik Gartzia Egaña Errenteria

Asteburua Valladolid (Espainia)eta Valentzia aldean (HerrialdeKatalanak) lanean pasatu ondo-ren, etxean dira, berriz ere, Kukaidantza konpainiako dantzariak,entseatzen jarraitzeko. Izan ere,datorren igandean etxetik 597 ki-lometrora eskainiko dute ema-naldia, Torrenten, Valentzian.Alain Maiak (Errenteria, 1985)toki bat egin du agendan galderasortari erantzuteko. Kazetaria daformazioz, eta ondo moldatu daesparru guztietan.2001ean sortu zen Kukai dantza

konpainia. Adinez nagusi izate-

ko bidean da, beraz, baina, zuek

orduan bezala, adingabea da

oraindik. Zer gertatu zen talde-

an 1985ean jaiotako hainbeste

elkartzeko (lau)?

Guztiok 6 urterekin hasi ginendantzan Ereintza dantza taldean.Kopurua eta maila kontuan har-tuta, nahiko talde polita zen gu-rea. Gaur egun dantza taldeetaneta eskoletan dagoen mutil gabe-ziarekin alderatuta, talde handiazen gurea, txukuna. Hainbat sariirabazi genituen txapelketetan.Kontua da Jon Maiak, garai har-tan gure irakasle zenak, buruanzeukala euskal dantzatik abiatutazerbait egiteko asmoa. Aurretikere izan zituen pare bat esperien-tzia. Sartzea proposatu zigun,nahiz eta ez genekien noraino iri-tsiko ginen.16 urterekin, burmuina pixka bat

bigundua zenuten?

Ziurrenik. Baietza eman genion,proposatzen zuena zer zen jakingabe. Ziur nago berak ere ez zuela

uste honaino iritsiko ginenik.Apustua izan zen bere garaian;ziurrenik, ezjakintasunetik emangenuen baiezkoa, eta munstroahandituz joan zen pixkanaka [ba-rrez]... Hementxe jarraitzen dugu2018an.Ez zenuen espero dantza ofizio

bilakatzerik orduan?

Kazetaritza ikasketak egin nituennik, baina Kukaik dena irenstenzuen momentu bat iritsi zen: ka-zetaritza lana, bidaiak, prestake-ta... Ez nintzen iristen denera.Emanaldiak eskaintzeaz gain,egunero lan egiteko proposame-na jaso genuen. Apustu serioaizan zen, Euskal Herrian ez baitaohikoena dantzatik bizitzea;modu horretan ez, behintzat.Erokeria zen batzuentzat, baina,beste batzuentzat, ez.

Geroago etorri zen ospea.

Nik neure burua ez daukat ospe-tsutzat. Duela hamabost urtekogauza berberak egiten ditut orainere. Herrian ez dut nabaritzen al-daketarik: betidanik ezagutzendugu elkar. Norbere lanbideadauka bakoitzak, eta horrek ezdauka eraginik.

Egia da herritik ateratzeangehiago nabaritzen dela; dantza-ren munduan, batez ere. Lehen,gauza berbera gertatzen zen Eus-kal Herrian, dantzaren sektorean,eta gero orokortu egin zen hori.Espainiara ere joaten gara orain,eta jarraipena egiten digute. Aur-ten emanaldi asko eskaintzen arigara Espainian, eta antzokiakbete egiten dira beti. Gugana etor-tzen dira emanaldiaren ondoren,eta jarraipena egiten dutela naba-ritzen da. Pozgarria da hori. Lanpubliko bat egiten dugu guk, eta,alde horretatik, ospetsuagoakgara, agian. Baina beste edonorenlanaren berdina da nirea.Aitorpen asko pilatzen ari zare-

te, jendea hurbiltzen zaizue...

Zer esango luke 16 urteko Alain

Maia hark?

Imajinatu ere ez genuenegiten. Pixkanakoa izanda garapena; ez da izanhain bortitza. 16 urtere-kin ez duzu pentsatzenhonaino iritsiko zarenik.Baina eskailerako mailakigotzen hasten zara, eta...Sariei buruz galdetzendigutenean, publizitateadela esaten dugu guk;emanaldiak eskaintzenjarraitzea esan nahi duhorrek guretzat, gusta-

tzen zaiguna egiten jarraitzea.Horrek emango digu aukera au-rrera egiteko. Sariek laguntzendute horretan, baina jendeak gukegiten dugunarekin disfrutatzeada gure eguneroko saria.Errenterian nabaritzen al da

sona hori? Iazko Atlantikaldian

lepo bete zenuten plaza.

Bai, bai. Guretzat beti izaten dirabereziak herriko emanaldiak.Harrera ona izan dugu, edo horipentsatu nahi dut, behintzat [ba-rrez]. Jende asko zegoen Atlanti-kaldian; Oskara lana ere bi aldizeskaini dugu, eta bietan bete eginda herriko plaza; Topa ikuskizu-na ere eskaini genuen, eta jende-tza bildu zen orduan ere... Osopozgarria da hori. Kalean zorion-du egiten gaitu jendeak, eta osopozgarria da hori; ez dut ukatuko.Errenteria beti egon izan da arte

eszenikoei lotuta. Ez da kasuali-

tatea izango Kukairen gisako

talde bat bertan sortzea, ezta?

Herri hau oso dantzazalea izan dabetidanik. Hor daude datuak. He-rri guztietan daude dantza talde-ak eta eskolak, baina Euskal He-rrian oso leku gutxitan egongodira hemengo datuak eta maila.60 urte bete ditu Ereintza dantzataldeak, eta beti egon izan diradantzari asko eta oso onak. Lanhandia egiten dute herrian, eki-taldiak antolatuz eta euskal kul-tura edozein tokitara hedatuz.

Antzeko zerbait gertatzen da dan-tza eskolan ere. Ereintzak kudea-tzen zuen lehen, eta ErrenteriaMusikalek orain [udalaren musi-ka eta dantza eskola]. Oraingo zi-frak ez dakit zein diren, baina 300bat ume biltzen ziren garai bate-an.Iraultza dantza taldea ere hor

dago. Gehiago lantzen dituztejantziak-eta, eta museoa ere irekidute. Herrian jende asko biltzenda muxikoekin eta antzekoekin.Ez da kasualitatea: nonbaitetiketorri gara gu ere. Denon arteansartu dugu Errenteria dantzarenmapan. Herri honek badu izenadantzaren munduan.Zure anaia da Kukairen susta-

tzailea, Jon Maia. Zer moduz bar-

neratzen da hori?

Egia da anaia dela, baina taldekobeste edozeinekin izan dezakeentratua dauka nirekin. Lana eta ka-lea ezberdintzea gustatzen zaitniri. Dantzan ari garenean, nire-tzat bat gehiago da bera, eta an-tzekoa gertatzen zaio berari. Osoharreman ona eduki izan dugu

«Dantzariokiraungitze datadugu, baina luzejarraitu nahi dut»Alain Maia b Kukai dantza konpainiako dantzaria

Kukai dantza konpainiako dantzarietako bat da Alain Maia.Proiektuaren sorreratik dago taldean, 2001. urtetik, eta Kukairekin batera hazi da errenteriarra. Oholtzarengainekoez, baina, batez ere, atzekoez aritu da hizketan.

2001ean baietza eman genion[Jon Maiari], proposatzenzuena zer zen jakin gabe.Apustua izan zen bere garaian»

«Lan publiko bat egiten duguguk, eta ospetsuagoak gara,agian. Baina beste edonorenlanaren berdina da nirea»

‘‘

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Elkarrizketa b 5GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

beti. Askotan galdetzen ziguten

ea zer moduzko harremana ge-

nuen anaien artean, eta oso ondo

moldatzen gara: anaiak, lankide-

ak eta lagunak gara.

Ikuskizun dezente dauzkazue,

eta berritzen ari zarete etenga-

be. Esaterako, duela gutxi es-

treinatu duzue Erritu lana.

Sharon Fridmanekin elkarlanean

sortu dugu Erritu ikuskizuna.

Done Mikel Aralarkoan estreina-

tzekoa zen, apirilaren bukaeran,

baina Altsasun eskaini behar izan

genuen, eguraldi txarragatik; pri-

meran atera zen. Korrika eta pre-

saka ibili ginen azken momentu-

ko leku aldaketarekin, baina oso

harrera ona izan zuen.

Joan den asteburuan, berriz,

Valladoliden izan ginen. Kaleko

ikuskizun berritzaileenaren saria

eman ziguten. Geure burbuilan

sartuta aritzen gara ikuskizuna

prestatzen, eta ez dugu jakiten

jendeak nola jasoko duen. Ezi-

nezkoa da zein ibilbide izango

duen jakitea, baina bide luze eta

oparoa izango duela dirudi. Pozik

gaude sariarekin. Aretoko lana

prestatzen hasiko gara orain,

udan. Baditugu emanaldi batzuk:

lehendabizi, hiriburuetan; eta,

ondoren, herriz herri.

Esperientzia polita izan da

Fridmanekin lanean aritzea.

Gauza berriren bat ekartzen du

koreografo bakoitzak, eta dantza-

ri batentzat oso onuragarria da

hori. Bere estiloa, bere ideiak

dauzka bakoitzak, eta oso aberas-

garria da hori. Ikusle bezala ere,

oso interesgarria iruditzen zait

hori. Fridmanen kasuan, sona

handia dauka dantzaren mun-

duan, eta plazer handia da bere-

kin lan egitea. Aberasteko eta

dantzari gisa hazteko aukera

eman digu, eta pribilegioa da.

Contact estilo oso markatua dau-

ka: gorputz bat edo gehiago elka-

rri itsatsita dantzatzen dira.

Orain Erritu, gero Gelajauziak,

ondoren Topa... Nola kudeatzen

da ikuskizun zurrunbilo hori?

Oskara-rekin aritu gara urte oso-

an. Udako ikuskizunak elkartu

zaizkigu orain, Gelajauziak eta

Topa, gehienbat. Askotan ez gara

konturatu ere egiten, eta ez dugu

izaten entseatzeko denborarik

ere. Ikuskizun asko ditugu zorio-

nez, eta nahi gabe ere ateratzen

zaizkigu urratsak. Kontzentrazio

handiagoa eta lan gehiago eska-

tzen du hasieran; hori gertatu zai-

gu Erritu-rekin. Emanaldi asko

eskaini ditugu Gelajauziak eta

Oskara lanekin, eta nahiko erraz

egiten dugu hori. Horrelakoetan,

konturatu gabe egiten ditugu

pausoak, eta atseden txikietan

zeure buruari esaten diozu:

«Nola ibili garen!». Estutasun

pixka bat sentitzen da egutegiari

begiratu eta beteta dagoela ikus-

tean, baina, tira, ez gara kexatu-

ko.

Asko bidaiatzeko aukera izaten

duzue lanari esker...

Oso interesgarriak dira bidaiak.

Aurten, adibidez, oso esperientzia

berezia izan dugu Etiopian. Hego

Amerikara eta Europara egin izan

ditugu azken bidaiak, eta beti da

aberasgarria jende, toki eta kultu-

ra berriak ezagutzea. Izugarria

izan zen Etiopiakoa. Beste mundu

bat da Afrika; benetako garran-

tzia zerk duen konturatzen zara

han. Mila txorakeriarekin kezka-

tzen gara hemen, eta eurak edo-

zerekin konforme daudela ikus-

ten duzu han. Irribarrea ahoan

dutela, ez dute ezer askorik behar

izaten dantzan hasteko. Inoiz

egin dudan bidaiarik interesga-

rriena izan da Etiopiakoa, gehien

pentsarazi didana.

Zer egin zenuten bidaia horre-

tan?

Antzokietan eskaini genituen

saioak, Addis Abeban. Ez dira

emanaldiak bakarrik, epe luzera-

ko proiektua da. Lanean jarrai-

tzen dute oraindik. Konpainia bat

sortu zuten hango bi dantzarik. Bi

ume ziren: batek musuzapiak sal-

tzen zituen errepidean, eta zapa-

tak garbitzen zituen besteak. In-

geles batzuk joan ziren hara, eta

bi haur horiei dantza ikasketak

ordaindu zizkieten. Ikasketak

egin zituzten, eta eurek izan zu-

ten aukera hori bera eskaini nahi

zieten beste batzuei. Destino

Dance Company sortu zuten, eta

proiektu horrekin ari dira lanean.

Hango dantza tradizionalak era-

biltzen dituzte sorkuntza garaiki-

deak egiteko. Europan barrena

dabiltza orain, eta guregana ere

etorriko dira.

Miragarria izan zen

haien giza aberastasuna

bertatik bertara ikustea.

Oso polita izan zen tribu

edo etnia ezberdinetako

dantzariak hiriburuan

elkartu zirenekoa. Bere

dantza estiloa dauka ba-

koitzak, eta oso-oso ez-

berdinak dira fisikoki:

beltz-beltzak dira ba-

tzuk; beste batzuk, ar-

giagoak; besteak, arabiar

itxura gehiagokoak...

Beste mundu bat zen hura. Izuga-

rrizko hotela geneukan guk, bai-

na egun batzuetan iturria ireki

behar izaten genuen urik bazego-

en edo ez jakiteko. Guretzako

hain sinpleak diren hainbat gauza

hain pentsaezinak dira han... Izu-

garrizko esperientzia izan zen

Etiopiakoa.

Ba al zekiten nongoak zineten?

Askok ez dakite Euskal Herria zer

den ere. Beraz, bertakoek dantza

konpainia baten gisan egiten zi-

guten harrera, suediarrak-edo

izango bagina bezala. Herrialde

hartan ez daukate hemen dauka-

gun aurreiritzirik. Une batean,

dantzan ari ginela hanka altxatu,

adibidez, eta eurek ez dakite eus-

kal dantzaren urrats bat dela. Oso

harrera ona izan zuen gure ema-

naldiak.

Kazetaritza munduko lanari hel-

duta, BERRIAn aritu zinen lanean,

Oarso Bidasoko Hitza-n ere

bai... Nola gogoratzen duzu lu-

bakiaren beste aldean zineneko

garaia?

Ondo. Oso pozik aritu nintzen la-

nean. Gaur-gaurkoz, pentsaezina

zait kazetaritza lanera bueltatzea,

baina noizbait bueltatu beharko

dut, agian. Nork daki. Oso ondo

pasatu nuen BERRIAn, Oarso Bida-

soko Hitza-n eta EITBn lanean

aritu nintzenean. Kirol sailean

aritu nintzen EITBn, eta oso kirol-

zalea naiz ni; gustura egoten nin-

tzen Xabier Usabiagarekin eta.

Oarso Bidasoko Hitza-n, berriz,

asko gustatzen zitzaidan herriko

ekintzak eta gertutasuna lantzea.

Oso oroitzapen onak ditut.

Itzul zaitezkeela esan duzu, bai-

na bizitza erdia baino gehiago

daramazu Kukain...

Zumaiako ikasleek galdetu zida-

ten ea zenbat denbora neraman

dantzan. Ordura arte neure bu-

ruari galdetu gabea nintzen, eta

26 urte ziren... Harritu egin nin-

duen.

Egia da dantzariok iraungitze

data daukagula, baina luze jarrai-

tzeko asmoa daukat. Gorputzak

errespetatzen nauen bitartean, ja-

rraitu egingo dut. Goi mailan ibil-

tzeko gai ez naizenean ere, modu

batera edo bestera jarraitzeko as-

moa daukat. Dantzari lotuta hazi

naiz pertsona gisa.

ERIK GARTZIA EGAÑA

MOTZEAN

Dantza mota bat?Euskal

dantza.

Dantzari bat?Bere ukitua

dauka bakoitzak... Baina Cesc

Gelabert, 65 urte dituen arren.

Koreografo bat?Marcos

Morau, Oskarasortzen aritu

zena.

Kukairen ikuskizun bat?

Momentu bakoitzak bere

ikuskizuna du. Gaur bat izan

daiteke, eta, hemendik urte

batzuetara, beste bat.

Zaletasun bat?Dantza.

Oholtza bat?Hiru esango di-

tut: herriko edozein, gertuta-

sunagatik; Viktoria Eugenia,

gertutasunagatik eta mailaga-

tik; eta El Escorialeko Carlos

III.a, edertasunagatik.

Herriko txoko bat?Foru

plaza.

Futbol talde bat?Bartzelona.

Askotan galdetzen ziguten ea zer moduzko harremanagenuen anaien artean; anaiak,lankideak eta lagunak gara»

«Irribarrea ahoan dutela,Etiopian ez dute ezer askorikbehar izaten dantzan hasteko.Txorakeriekin kezkatzen gara»

‘‘

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a6 b Iritzia

RIRITZIALeire Narbaiza

Aspaldiko gazteak

Gazte ziren, gazte, etaez daude konforme»,horrela kantatu be-harko diegu geure

erretiratuei Lurdes Iriondorenabesti famatu haren bertsio egu-neratua; izan ere, euren gaztedenboretakoa da, eta ziurrenera,makinatxo bat bider abestukozuten. Orduan sasoian zuten ke-mena, orain ere badute-eta gurejubilatuek, zorionez.

Erretiratuberba gomendatzendigu Euskaltzaindiak lan-bizitzalaga duenarentzat, baina batenbati irakurri nion moduan, erre-

tiratu izendatuta, gizarteak baz-tertutako pertsona dela dirudi;jubilatu-k, ostera, latineko iubĭ-

lumehitza omen du jatorrian, eta

poz, bozkario, poztasun, alaita-sun esan nahi du. Ederra aldea,ezta? Gainera, aktibo eta bizidaudela erakusten dute etenga-be.Kontua da erreibindikazio hu-

tsean dabiltzan nagusi horiekohituta daudela borroka egitera.Euretako batzuek Pariseko 68koMaiatz famatu hura bizi izan zu-ten. Gehiengoak esan lezake be-netan grisenaurrean egin zutelaantxintxika. Ondo gaztetxotikezagutu eta sufritu izan dute dik-tadura eta errepresioa. Sasoi ba-ten eguneroko ogia izan zutenprotestan jardutea.Hori dela eta, erraz batu zaizkie

beste borroka batzuetako kolek-tiboak. Aniztasuna delako euren

ikurra. Adibidez, feminismoa in-tegratu dute, ezin bestela izan.Izan ere, emakumeak dira pen-tsio txikienak kobratzen dituzte-nak, Hego Euskal Herriko ema-kumeen %71k dute mila eurotikbeherako pentsioa, eta %25ek,berriz, Iparraldean. Andre adin-du askok diru-sari barregarria ja-sotzen dute. Sarritan, alargunpentsioak kobratzen dituztelako,

miseriazkoak. Bestetan, eurenlan-jardun ordaindua beltzeanizan delako, kotizatu ez zietelakoenpresetako buruek, gizonezko-ena baino soldata txikiagoa izandutelako, edota etxetik kanpokolan-bizitza oso txikia izan delako—andrazko horietako gehiengoa-ri gertatu zitzaion ezkondu zene-an enpresak berak dotea ematenziola etxera joan zitezen. Eta be-harginok onartzen ez bazuten,lehenengo umearekin lan egitea-ri laga egin behar zioten, ia be-hartuta—. Normala, horretara, ju-bilatuen borroka emakumeenborroka ere izatea.Gure zaharrak (eta zaharhitza

ez da mespretxagarria!) oso ohi-tuta daude borroka egitera, ezdutelako bizitza erraza izan, orohar. Pazientzia handia ere badu-telakoan nago. Eta haserre bainohaserreago daude. Hori dela eta,agintean banengo erne egongonintzateke, ez dutelako hainerraz amore emango antzinako

gazte horiek. Gainera, ez duteezer galtzeko, baina bai irabazte-ko. Denbora ere badute, etakonstantzia. Ekinak dira, eta argiikusi da ez direla %1,6 horrenamarruan jausi. Ez dute irentsiaurrekontuen itunaren amua.Badakit PPk kontu larriagoak

eta premiazkoagoak dauzkalaGurtel auziakekarri duen guz-tiarekin. Baina boterean itsatsitasegituz gero (gaurkoan erabakikoda hori), hobe luke jaramon egi-tea aspaldiko gazteei. Era berean,EAJk ere badu zer zaindu. Garbiikusi da jeltzaleek ez dutela iainor despistatu sinatutakoarekin,eta disgustua etor lekiekeela hu-rrengo boto-kutxetan, plantakegitea ez baita inoiz ona.Kantuak dioen moduan, zaha-

rra ez da izandakoa, luzaroandena baizik. Eta gehituko nuke:luzaroan gazte dena baizik. Gazteeta heldu asko baino biziago, or-duan bezain kementsu. Eredudira, bejondeiela!

Hego Euskal Herrikoemakumeen %71kdute mila eurotikbeherako pentsioa

GIPUZKOAKO HITZAk irakur-

leen eskutitzak plazaratzen ditu.

Ez dituzte 1.400 karaktere baino

gehiago izan behar, tarteak bar-

ne, eta GIPUZKOAKO HITZAk

mozteko eskubidea du. Helbide

honetara bidali behar dira,

izen-abizenak eta herria adiera-

zita: Gipuzkoako Hitza, Martin

Ugalde kultur parkea z/g, 20140

Andoain. Eskutitzak Internet

bidez bidaltzeko:

[email protected].

Akordioa lortudute Gipuzkoakoeraikuntzan

DONOSTIA bAstelehenean lortuzuten akordioa ELA eta UGT sin-dikatuek eta Adegik, eta, baldin-tza batzuk zehaztuta, bat egingoduela azaldu du LABek ere. On-dorioz, hamar urteren ondoren,berritu egingo dute Gipuzkoakoeraikuntzako lan hitzarmena.

«2012ko maiatzean,egoera zailean iritsinintzen kargura, eta%2,8 eta %3 artekoigoera espero duguorain. Ez da niremeritua, talde guztiakegin du gogotik lan»Peio GibelaldeAdegiko presidente ohia

%

Kamioiak Aizarnan: herritarrensegurtasuna arriskuan

Asier Olazabal,

Mari Paz Ugarte,

Arantxa Gurrutxaga,

Pili Urbieta

eta Kontxi Aizarna

Aizarnako Herri Elkartea

Aizarnan, az-ken urteetanbaso atera-tzea dela-etapairatzen arigaren arazo-

aren aurrean, honako hau adie-razi nahi diogu Zestoako Udalari:Duela hamabost hilabete ingu-

ru herritar batek Aizarnako erre-pidean trailer batekin gurutza-tzean izandako susto ikaragarria-ren ondoren, Herri Elkarteakkezka azaldu zion alkateari, ibil-gailu horiek errepide honetanibiltzeak sortzen dituen arris-kuez. Ordutik, herritar askokizan dugu sustoren bat kamioihorietakoren batekin, eta behinbaino gehiagotan adierazi diogukezka udalari, ahoz nahiz idatziz.Herri Elkartea ez dago pinu-

diak ateratzearen aurka, eta ezdago egurzaleen aurka. Baina az-

kenaldian etengabea da neurrihandiko kamioien eta trailerrenemana, eta kezkatu egiten gaitudatorren urteetan ere (udalarenesanetan gutxienez datozen bosturteetan, pinudiak gaitzak jotaomen daude eta) horrela izangodela jakiteak, ez dugulako herri-tarron (eta, batez ere, umeen) se-gurtasuna bermaturik ikusten, ezherrigunean, ez errepidean.Gipuzkoako errepideen ustia-

keta foru aldundiarena izanik,hango arduradunekin bilera batantolatzekotan gelditu zen udalamartxoan. Herri Elkartea ere bi-lera hartara gonbidatua izatekoazen. Gerora jakin dugu bilera horiegin zela eta ez ginela deituakizan. Ez dakigu zer hitz egin zeneta zer erabaki hartu ziren.Herri Elkartea udalarekin ha-

rremanetan jarri zen, berriro ere,garraiolariei lizentziak zein bal-dintzatan ematen zaizkien jakite-ko. Inolako eragozpenik gabe,udalak araudiaren kopia emanzigun eta horren azterketari ekingenion. Errepideen gaineko es-kumena foru aldundiarena da,berak ematen ditu lizentziak, be-tiere, errepidearen ezaugarriakkontuan izanda. GI-3730 da Irae-tan hasi eta Bentaberrin amaitzen

dena, eta, errepidearen hasieran15 tona baino gehiagoko ibilgai-luak ezin direla bertatik ibili adie-razten den arren, araudiak, hitzezhitz, honakoa dio lehenengo bal-dintzan: «Baimena ematen daguztira gehienez 26 tonako pisuaeta hiru ardatz dituzten ibilgai-luak igarotzeko».Ikusiz garraiolariek araudia ez

dutela betetzen, eta agintari es-kudunek ez dutela betearazten,udalaren esku-hartzea eskatuzuen Herri Elkarteak. Ondoren,alkatearekin egindako aste hone-tako azken bileran, proposamenhau egin zaigu: beste hilabete etaerdiz, astean bost egunetan etagoizez bakarrik, lau edo bost ka-mioikada egur ateratzen uztea,horretarako trailerrak erabiliz.Proposamen horri ezezkoa

eman dio Herri Elkarteak. Lotsa-garria iruditu zaigu udalak legezkanpoko proposamen bat egitea:bost ardatz eta 40 tonako pisuaduten ibilgailuei pasatzen uztea,hiru ardatz eta 26 tonako pisuabaimentzen badute, gehienez.Azken egunetan trailerrak ez

badabiltza ere, araudia betetzenez duten beste kamioi batzuek ja-rraitzen dute garraioa egiten: ar-tikulatuak, erremolkedunak.

Horiek ere bost edo sei ardatze-koak dira, eta pisua ere 26 tonatikgorakoa daramate, eta, gure us-tez, ez dute aldundiaren baime-nik GI-3730 errepidean ibiltzeko.Ezin dugu ahaztu trafiko horrekguztiak arriskuan jartzen duelaherritarron segurtasuna, baierrepidean eta zer esanik ez plazainguruan. Batez ere, gure seme-alaben segurtasuna herrigunean.Hori guztia esan ondoren, ho-

nako hauek eskatzen dizkioguudalari:1. GI-3730 errepidean dabiltzan

garraiolariei araudia betearaztea.2. Herritarron segurtasuna

bermatzeko beharrezkoak direnneurriak hartzea errepidean zeinherrigunean.3. Konponbide bat aurkitzen

saiatzea garraio astuna herrigu-netik ez igarotzeko.Herri Elkartea elkarlanerako

prest egongo da beti. Eta argi utzinahi dugu, behin berriz, Herri Elkartea ez dagoela basoak atera-tzearen aurka, ez dagoela egurza-leen aurka. Herritarron segurta-suna bermatu baino ez dugunahi.Gure eskariek berandu baino

lehen erantzun baikorra izangodutelakoan, adeitasunez.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Maialen Etxaniz Azpeitia

Goi lurretako urak

garbi jaisten badira

ere, gizakion jar-

dunak kutsatu egi-

ten ditu. Inor gu-

txik pentsatu du nora joaten diren

landa eremuetako aterpetxeeta-

ko zein sukaldeko urak, edo gar-

bitzen ote diren. Izarraitz mendi-

lerroko Xoxote mendian ur ziki-

nak garbitzeko arazketa sistema

naturala jarri dute: fitoarazketa

sistema. Kimu Bat enpresak egin

ditu sistema hori ezartzeko lanak,

Azpeitiko Udalaren eskariz. Men-

ditik urrun, Azpeitian, orain gutxi

izan dute sistemaren berri, eta he-

rritar gutxi batzuek soilik dakite

zertan datzan.

Herriko enpresen egoera eta

horiek esku artean zituzten

proiektuak ezagutzen ari zela izan

zuen Azpeitiko Udalak Kimu Ba-

tek ezarri ohi duen fitoarazketa

sistemaren berri. Proiektuaren

helburua interesgarria zela iritzi-

ta, Xoxote mendian ezartzea az-

tertu zuen, eta Lagun Onak Mendi

Bazkunako kideekin harremane-

tan jarri zen orduan.

Duela urte eta erdi inguru uda-

laren proposamen deia jaso zute-

nean, Azpeitiko mendizale elkar-

teko lagunek ere ez zuten ezagu-

tzen fitoarazketa sistema. Hala

azaldu du Lagun Onak MBko le-

hendakari Aitor Unanuek:

«2016ko abenduan jaso genuen

udal ordezkarien deia. Orduan

kontatu ziguten herriko enpresa

batek landa eremuetan ur zikinak

garbitzeko fitoarazketa izeneko

sistema berri bat jarri zuela mar-

txan. Hura aztertzen hasita zeu-

dela eta garbiketa sistema Xoxo-

ten ezarri nahi zutela azaldu zigu-

ten. Horren inguruan, gure iritzia

jakin nahi zuten».

Ur zikinak bi tratamendu jaso-

tzen ditu fitoarazketa sistemare-

kin, eta landaredia eta fauna ar-

duratzen dira ura garbitzeaz, pro-

zesu biologiko-fisiko-kimikoen

bitartez. Hori jakitean, Lagun

Onak MBko kideek baiezko boro-

bila eman zioten udalaren propo-

samenari, sistema berria ezartzea

ingurugiroari «mesede» egitea

zela iritzita. «Ez genuen askorik

pentsatu, orain arte ezarrita zego-

en sistema ez baitzen txukuna-

goa», azaldu du Unanuek. Azpei-

tiko Udalaren hitzetan, «zahar-

tuta eta hondatuta» zegoen Xo-

xoteko aterpetxeko ur putzu bel-

tza. Leku hura naturala eta

babestua izanik, fitoarazketa sis-

tema probatzeko «toki apropo-

sa» iruditu zitzaien udalari zein

mendi elkarteko kideei, eta mar-

txan da jada.

Fitoarazketa egin ahal izateko,

bi araztegi txiki jarri di-

tuzte Xoxoteko aterpe-

txearen behealdean. Ur

zikina araztegietako ba-

tetik pasatzen da lehe-

nik, eta bestetik ondo-

ren. Bitarte horretan,

hondakin uretan dauden

elementu kutsagarriak

murrizten edo desage-

rrarazten dituzte landa-

reek. Araztegietarako sa-

rreretan eta irteeretan

uraren egoera aztertzen

dute fitoarazketarekin.

Bi hilean behin egiten di-

tuzte neurketak, eta, orain arteko

emaitzen arabera, %99ko erren-

dimendua du ura garbitzeko fito-

arazketa sistema horrek.

Emaitzak «positiboak» direla

diote udalak zein Lagun Onak

MBk. Horregatik, ur zikinak gar-

bitzeko arazketa sistema natural

hori «eredu» izan daitekeela uste

du Azpeitiko mendizale elkarteko

lehendakariak: «Ez dugu inguru-

ko aterpetxeetako ura arazteko

sistemen berririk, baina ezagu-

tzen ditut ur deposituak traktore-

ekin-eta hustu behar izaten di-

tuztenak. Xoxoten orain arte zein

sistema izan dugun ikusita, ingu-

ruko leku askotan antzerakoa

izango da egoera, ziur». Unanue

sinetsita dago metodologia berri

hori aurrerantzean erreferente

izango dela: «Landa eremuetako

aterpetxeetan eta artzain txabole-

tan ibiltzen direnei fitoarazketa

sistema erabilgarri izango zaiela

uste dut, Euskal Herrikoei zein

hemendik kanpokoei; inguru

hauetako aterpetxe txikietako ja-

beei zein Pirinioetakoei. Horrela

izatea nahi genuke, behintzat».

Naturaren gaineko kezkaMendiko ur zikinei dagokienez,

herritarrak gutxi kezkatzen dire-

la uste du Unanuek, baina egoera

aldatzen ari delakoan dago: «Ez

zait iruditzen uraren kutsadura-

ren inguruan kezka handirik da-

goenik. Pentsatu nahi dut gaur

egun urak ondo kanalizatuko di-

tuztela landa eremuetan eraikin

berriak egiten dituztenean. Ho-

rretarako baliabideak badaude,

behintzat».

Ingurumenaren inguruko

kontzientziazioa «apalduta»

egon dela uste duen arren, herri-

tarrak naturaz gero eta gehiago

kezkatzen direla uste du Lagun

Onak MBko lehendakariak:

«Pixkanaka-pixkanaka goraka

doa kontzientziazioa. Gero eta

jende gehiago ibiltzen da men-

dian, eta horrek badu eraginik.

Baso ugari botatzen ari dira azken

boladan, eta pinudien gaineko

zalaparta ere sortu da. Eukalipto-

aren inguruan ere badago beldur

pixka bat, indartsu sartuko ote

den edo». Inguruetako paisaia al-

daketak nabaritzen hasi da Una-

nue azken bi urteetan, eta jendea-

ren protestak areagotu ditu ho-

rrek. «Gero eta kexa gehiago

entzuten dut inguruan. Zarata

ateratzen hasi da jendea».

Lagun Onak MBko lehendaka-

riarentzat «oso garrantzitsua eta

oinarrizkoa» da fitoarazketa sis-

temaren gisakoak ezartzea edo

ingurumenaren eta baliabide na-

turalen gaineko hausnarketak

egitea. Horregatik, bide horretan

urratsak egiten jarraituko dutela

azpimarratu du: «Baliabide natu-

ralak hor daude, eta horiek ondo

kudeatzen irakatsi behar diegu

gure ondorengoei. Hor dago gil-

tza; hor dago etorkizuna».

Ura garbitzeko sistema naturala jarri dute Xoxoten. ‘Fitoarazketa’ du izena, etalandareak arduratzen dira ur zikinak garbitzeaz. Eman ditu aurreneko emaitzak.

Ingurunea zaintzeko sistema

Aterpetxearen behealdean jarri dituzte bi araztegiak, eta orain arteko ur putzu beltza ordezkatuko dute. AZPEITIKO UDALA

Gaiak b 7GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

Fitoarazketa erabilgarriizango zaie landa eremuetakoaterpetxeetan eta artzaintxaboletan ibiltzen direnei»

«Baliabide naturalak hordaude, eta horiek ondokudeatzen irakatsi behar diegugure ondorengoei»Aitor UnanueLagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a8 b Gaiak

Beñat Alberdi Oñati

GGizonezkoa fo-

kuaren erdian

edo protago-

nismoaren ja-

be. Hainbat ka-

sutan aplika

daiteke esaldia; izan kirolean, izan

politikan edo izan musikan. Mo-

mentu askotan, agertokiaren

jaun eta jabe egiten da genero

maskulinoa, eta euskal dantza

tradizionala da horren adibidee-

tako bat. Inork ezin lezake uka

emakumearen presentzia dantza

oinarri duten ekitaldi gehienetan.

Baina emakumearen irudia bes-

telakoa da dantzak daukan ga-

rrantzia kontuan hartuz gero; hau

da, dantzak sinbolikoki, herriko

festetan edo herriko protokoloan

daukan garrantzia baloratuz ge-

ro. Gipuzkoako hamaika herritan

eman dituzte pausoak agertokian

parekidetasuna lortzeko. Etzi,

Oñatin, generoa gorabehera,

dantzariz beteko dira kaleak, Cor-

pus Christi festan.

«Historian esan izan da ema-

kumeek ez dutela dantza egin»,

azaldu du Oier Araolaza dantzari

elgoibartarrak. «Hau da, gaur

egungo dantzak gizonezkoenak

zirela, eta egokitu egin direla ber-

dintasunaren izenean edo ema-

kumeei rol bat emateko». Araola-

za gaztetatik egon da lotuta dan-

tza munduarekin; are gehiago

adinez nagusia denetik. Izan ere,

hamaika proiektutan murgildu

da dantzarekin lotura mantendu

nahi zuela erabaki zuenetik. Dok-

tore tesia egiten ari da egun. Gene-

roa eta euskal dantza tradizionala

hartu ditu oinarri, eta beste gain-

begiratu bat ematen ari da histo-

riari. «Ikerlariek aspaldi azaldu

zuten gezurra dela emakumeek

ez dutela dantza egin izan».

Gauzak argitze aldera, emaku-

meak euskal dantzan zeukan pro-

tagonismoari buruzko halako ezi-

negon bat sortua zen dantza

munduan, eta horri tiraka hasi

zen elgoibartarra: «Dokumenta-

zioa biltzen hasi nintzen, eta kon-

tu interesgarri asko aurkitu nuen.

Gaur egun nola jokatu erabaki-

tzeko, ondo ulertu behar dugu

egungo dantza horiek nondik da-

tozen».

Hamaika ezusteko gordeta

daude historiaren orrietan. XX.

mende hasieran kokatu du Arao-

lazak dantzen mailaketa edo ge-

neroaren araberako bereizketa,

abertzaletasuna folkloreari ga-

rrantzia ematen hasi zenean, es-

presuki. Emakumeek aurreskua

dantzatzeari utzi zioten, adibidez.

Esaldi bat nagusitu zen: «Emaku-

meak ez du dantza egin, dantza-

tua izan da». Gorputza mugitze-

tik gizonezkoak dantzan ikustera

pasatu zen genero femeninoa.

«Momentu horretan, inguruan

nagusi zen genero ikuspegia txer-

tatu zen gizartean», azaldu du

Araolazak. Generoa bereizteko

joera bat nagusitu zen XX. mende

hasieran. Joera horren arabera,

gizonezkoak eta emakumezkoak

ez dira berdinak jaiotzez, adieraz-

teko modu jakin bat dauka bakoi-

tzak, bizitzeko edo lan egiteko

moduak... Gizartean funtzio ez-

berdinak dituztela, alegia. «Ideia

hori helarazten da dantzen bidez

ere».

Dantzak sailkatu egin zituzten.

Gizonezkoentzat ziren makil

dantza eta ezpata dantza; elkar jo-

tzea, espresio bortitzak. Emaku-

mezkoentzat, berriz, arku dantza

eta zinta dantza, ustez dantza fe-

meninoagoak. Garai horretan

sortu zuten poxpolina, eta, dantza

motak banatzetik harago, arro-

pak ere bereizi egin zituzten. «Bi

Gaur egun nola jokatuerabakitzeko, ondoulertu behar duguegungo dantza horieknondik datozen»Oier AraolazaDantzaria eta ikerlaria

‘‘

Generoakbereizitako

azken plazakEuskal dantza tradizionalak baditu, oraindik, argitzekozenbait kontu. Izan ere, generoari lotuta daude dantza,arropa edo rol batzuk. Azken urteotan, parekidetasunalortzeko hamaika pauso eman dituzte hainbat herritan.

Igandean iritsiko da azkena: Oñatiko dantzariena.

Zumarragako ezpata dantza, 2015ean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 1a

generoak dantzan ezberdin jan-tzita azalduta, benetan ezberdi-nak garela sinetsarazten da».Garai bateko gizartea ez zen pa-

rekidea, eta, ondorioz, ezta dan-tzaren mundua ere; hots, gizonez-koak ziren nagusi. Hala ere, or-duan ere parte hartzen zutenemakumeek.

Tolosa eta ZumarragaGipuzkoako herri askotako dan-tzetan emakumeek parte hartze-ko ideia nagusitu da azken urteo-tan. Ezagunak dira Tolosa eta Zu-marragako kasuak. Tolosari da-gokionez, emakumeek 2013anhartu zuten parte, lehen aldiz,pordondantzan. Mendez mende,tolosarrak urtero dantzatu izandira San Joan egunean; 1321ekoBeotibarreko guda oroitzen dutebertan. Zumarragan, berriz,2015ean sartu zituzten emaku-mezkoak Antioko ezpata dantzan.Egun hori oso berezia da Zuma-rragan. Hainbat arrazoi tarteko,komunikabideetan oihartzunhandia izan zuten bi kasuek. Bes-teak beste, Zumarragan egin zu-ten Gipuzkoako Batzar Nagusienbilera, eta batzarkideek bertatikbertara ikusi zuten ikuskizuna.Tolosak, berriz, saria jaso zuenberdintasunaren alde egindakolanagatik.Komunikabideetako oihartzun

horretatik gaindi, dena den, bestehainbat pauso ere eman izan dirabatean eta bestean. 2000. urtean,esaterako, gizonezkoek zein ema-kumezkoek dantzatu zuten axeridantza. Genero ikuspegiaren in-guruan eztabaida sustatu zuen le-hen herrietako bat izan zen Ando-ain. «Eurek ere dantza egin nahizutela helarazi zuen emakumetalde batek, eta kontuan hartu be-har da garai hartan gizonezkoeksoilik osatzen zutela taldea», na-barmendu du Araolazak. Azkene-an, taldea uztea erabaki zutenkontra zeudenek, aurka egonarren modu horretan ez zutelakoinor galaraziko. Gaur egun, gizo-nezkoek zein emakumezkoekparte har dezakete axeri dantzan,eta, alde horretatik, iaz izan zenparte hartzaile gehien Andoainen.Zumarragan ezpata dantzare-

kin hautsi zuten bereizketa, baina,kasu horretan, bazeuden aurreka-riak. Arraten eman zuten lehenpausoa, Eibarren. Gizonezkoekbakarrik egiten zuten dantza le-hen, eta talde txikian, gainera. Tal-dea handitzeaz gain, generoa erekontuan hartzea erabaki zuten2005ean. «Halako sare efektu batizan zuen Arratekoak», argitu duelgoibartarrak. «Domino efektubaten antzekoa gertatu da, azke-nean. Bat erorita, errenkadan

erortzen dira besteak». Arraterisegida emanda, Beasainen 2007aneman zuten pausoa ezpata dantzaparekidea izan zedin; 2008an, An-doainen; 2011n, Legazpin; 2013an,Deban...Genero kontuengatik dantza

egiteko ukazioa bertan behera uz-tea baino garrantzitsuagoa izatenda, ordea, kentzeko modua. Aldehorretatik, hamaika formula era-bili izan dituzte dantza taldeek.«Cortesen [Nafarroa], esaterako,

emakumeentzako beste dantzatalde bat sortu zuten», azaldu dudantzariak. «Lau mutil eta launeska jarri dituzte beste zenbaitherritan. Genero aldetik pareki-dea da, baina ezberdin jantzitaaritzen dira dantzan». Arratekoezpata dantzaren adibidea gogo-ratu du Araolazak bien arteko al-dea nabarmentzeko: «Arratendantzariek parte hartzen dute;berdin dio dantzari hori nork gor-puzten duen».

Testuinguru horretan iritsikoda oñatiarren aurrerapausoa, etzi.1478tik ospatzen da jai hori, etaegiteko berezia izaten dute dan-tzariek. Egun horretan prozesiobat izaten da herrian, eta bertanjoaten dira dantzariak ere. Oñatinoso barneratuta dago tradizio ho-ri, familietan batez ere. «Tradiziohandia daukaten dantzetan zaila-goa da aurrerapausoak ematea»,zehaztu du elgoibartarrak. «Bai-na aldatzen ari da paisaia».

Etzi, CorpusChristi egunean,elkarrekin

RUrtero aldatzen dira

dantzariak, eta inork

ez digu galdetzen nork par-

te hartuko duen», azaldu du

Irati Aranburu Oñatiko

Oñatz dantza taldeko kide-

ak. Ez dute zehaztu etzi, Cor-

pus Christi eguneko dantze-

tan, zenbat emakumezkok

parte hartuko duten; nahia-

go dute «dantzari kopuru

bera» egongo dela ziurta-

tzea. «Emakumeek, emaku-

me izate hutsagatik, dantza

hori egiteko debekua iza-

tea, hori kendu dugu guk».

Duela bi urte sortu zuen

lantaldea Oñatiko dantza

taldeak, helburu argi bate-

kin: parekidetasuna lortzea.

Ordutik, aurrerapausoak

ematen ari dira. «Eta are

urrats gehiago egingo ditu-

gu», zehaztu du Zuriñe Laz-

kano taldeko kideak.

Urtean egindako lanaren

arabera hautatzen dute Cor-

pus egunean zein ariko di-

ren dantzan. Genero irizpi-

deekin bereizketarik ez egi-

teko hartu zuten erabaki

hori, eta, ondorioz, emaku-

mezkoak zein gizonezkoak

daude baldintzak betetzen

dituztenen artean. Miren

Aranburu Oñatz dantza tal-

deko kidearen hitzetan,

«berezia» izango da eguna.

«Aurrerapauso bat eman

dugulako».

Oñatiko Oñatz dantza taldeko kideak, aste honetako entseguetako batean. BEÑAT ALBERDI

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Rebeka Calvo Ibarra

Piparmin Eguna ize-na du Ibarrako gaz-tetxeak herriko be-launaldiak elkar-tzeko antolatzen

duen jaiak; Langostino izena dumoto elkarteak; piparreroakesa-ten diete futbol taldeko partaide-ei; Urtezaharreko krosean betiazaltzen da piperren bat; Hauspoakultur elkarteak piperraren buel-tako azoka berezi bat antolatzendu irail inguruan; eta, horren ba-rruan, Xepla elkarteak pintxolehiaketa egiten du jaki preziatuhorretan oinarrituta. Adibide ba-tzuk besterik ez dira horiek; badi-ra gehiago ere. Azken urteotan,Ibarraren nortasuna bertako pi-perraren inguruan eraiki da.«Ibarrako langostinoak asko

markatu du herriaren izaera; sin-bolo bat da». Hori baino gehiagoere bada Ibarra, noski, baratze edolandare herria ere badela gainera-tu baitu Josu Ozaita antropologo-ak (Ibarra, 1980). «Ibarra da pipe-rraren hiriburua; jaki horrek he-rria mapan jartzen lagundu du.Piperra klimari esker bihurtu daberezi. Hala ere, egia da koopera-

tiban landareetara jotzen dutelagehiago». Ozaita buru-belarrisartuta dabil piperren ingurukodokumentazio lanean. Udalakapustua egin du piperraren ingu-ruan lanketa egiteko, eta hainbatmugarri jarri ditu; Ozaitak urtebukaerarako prest izango duen li-burua izango da horietako bat.«Piperra gure aurkezpen txar-

telaren modukoa dela esan gene-

zake, baina oso gutxi landu da gaihori. Historia aztertu dut liburu-rako, baina batez ere herrian izanduen eta duen pisua aztertu nahiizan dut», azaldu du. «Liburufresko eta erakargarria egitea daasmoa. Historia pixka bat izangodu, irudi asko, ekoizleen historia,herriko nortasunean izan duengarrantzia... Ibartar guztiek gus-tura irakurriko duten liburu bat

tzea ere, ekoizleak, merkatariaketa tabernariak bertan kokatu-ta». Gehitu du herritarrek bere-zibiko garrantzia dutela lanketahorretan. «Ibarraren nortasunaeta identitatea indartu nahi ditu-gu». Herritarren ekarpenak etabizipenak jaso nahi dituzte, eta,horretarako, kultur etxean ideiafaktoria egin berri dute: «Ekoiz-leekin bildu nahi dugu, baina he-rritarrak ahaztu gabe. Paperakjarri ditugu kultur etxeko parete-tan, eta herritarrak animatu ditu-gu bertan ideiak idaztera. Osoekarpen interesgarriak egin di-tuzte». Galdetegiak ere bidalidizkiote herriko hainbat talderi.

Helburuak eta gogoetak parte-katzeko foro bat sortu dute, etapiperraren lanketa integrala eginnahi dute liburua idaztearekinbatera. Izan ere, piperrak betida-nik izan du indarra Ibarran, bainagaratuz joan da hori ere. «Lehen,ozpinetan bakarrik jartzen zen;frijitzearena nahiko kontu berriada. Lapikokoen lagungarria iza-tetik eta baratzean periferianegotetik, erdigunean egotera pa-satu da; udan, batez ere».Hori guztia, dena den, ez da hu-

tsetik sortu, 789 taldearen lanaizan baita akuilu. Hainbat herri-tarrek 2013an sortu zuten taldehori, eta haien gogoetatik jaio zengainontzeko guztia. «Lanerakoprest dauden boluntarioak dira;ekintzaileak dira». Talde horrekegindako lana ere nabarmendunahi izan du alkateak.Piparraren Mahaia eta liburua

dira orain egiteko nagusiak, bai-na hainbat lan egin dituzte orainarte; Uzturpe ikastolarekin el-karlanean egindako PiparrarenZikloa, adibidez. DBH 3ko ikasle-ak piperrak landatzera eramatendituzte San Isidro ospakizunarenbueltan, eta irailean itzultzen dirahara, piperrak jasotzera eta ozpi-netan nola sartzen diren ikastera.Transmisioa landuz, Ibarrako pi-perra herriratzea eta mundura-tzea da helburua.

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

Ibarrako piperrak eragina izan duherriaren nortasunean, eta «periferian»egotetik erdigunera pasatu da. Beste pauso bat eman dute orain, eta Piparraren Mahaia osatu dute.Gainera, liburu bat prestatzen ari dira.

Gorazarrelurreko‘langostinoari’

10 b Gaiak

ateratzea eta piperraren inguruanzenbat gauza egin diren bistara-tzea da helburu nagusia, dimen-tsio zabal hori hartu ahal izate-ko». Hori guztia bilduko du libu-ruan, baina baita Xepla elkarteakantolatzen duen pintxo lehiake-tako errezetak eta piperraren in-guruko dibertsifikazioa ere. Aldehorretatik, Arane baserriak pipergorriaren hautsa atera du; saltxi-txa eta hanburgerrak ere egin dituJoxe Mari Barriola harakinak...

Urtean bitan elkartuko diraBerebiziko garrantzia izango duliburuarekin batera osatu berriduten Piparraren Mahaiak ere.«Hiru ekoizle daude –Zubelzu,Txumitxa eta kooperatiba osa-tzen duten baratzezainak–; pipe-rrarekin harremana duten herri-ko hainbat talde ere bai; Uzturpeikastolak eta merkatariek zein ta-bernariek ere bat egin dute, etabaita norbanakoek ere, irekia bai-ta taldea». Urtean bitan biltzekoasmoa dute, eta azaroan egingodute hurrengo bilera. Mikel Agi-rrezabala alkatearen hitzetan,«piperraren ospea indartzea» daPiparraren Mahaiaren helburua.«Eta baita ekonomia dinamiza-

Piperraren ospeaindartu nahi duguPiparraren Mahaiarekin,eta ekonomia eredinamizatu nahi dugu»Mikel AgirrezabalaIbarrako alkatea

«Esan genezake piperragure aurkezpen txartelmodukoa dela, bainaoso gutxi landu da gaihori»Josu OzaitaAntropologoa

‘‘

Azken asteotan ideia faktoria

egin dute kultur etxean.

Herritar ugari pasatu da bertatik,

paretan piperraren inguruko

gogoetak idazteko. ATARIA

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Loinaz Agirre

Mendizaletasu-

nak elkartuta,

Goierriko 21

aurre-erretira-

tuk eta erreti-

ratuk Goierriko Mendizale Bete-

ranoak taldea sortu zuten,

2009an. Gaur egun, 92 mendiza-

lek osatzen dute taldea: hemere-

tzi emakumezkok eta 73 gizonez-

kok. 67 urtekoa da batez besteko

adina, eta Joxe Imaz da taldeko

beteranoena, 80 urtekoa. Hamar-

garren urteurrena ospatzen ari

dira aurten, eta Goierriko eta Eus-

kal Herri guztiko beste hainbat

mendizalerekin ospatu nahi dute;

Euskal Herriko Mendizale Bete-

ranoen I. Topaketa eta Goierriko

Mugetatik Bira antolatu dituzte,

besteak beste.

Taldeko jarduera fisikoa bizi

ohituratzat hartuta, Goierriko

Mendizale Beteranoak taldeak

erretiro garaian zahartze aktiboa

eta osasungarria izatea du helbu-

ru nagusi. Jarduera fisikoaz eta

emozionalaz gain, kohesio soziala

ere lantzen dute, «adin horretan

hain ohikoa den gizarte isola-

mendua baztertzeko asmoare-

kin». Taldeak badu hirugarren

helburu bat ere: Euskal Herria

ezagutzea.

Otsailetik uztailera eta irailetik

azarora, ibilaldi bat antolatzen

dute astero Euskal Herriko txo-

koren bat ezagutzeko. Bederatzi

zeharkaldi eta bira ere egin dituz-

te, 222 etapatan; 4.825 kilometro

guztira. Euskal Pirinioetako bira

izan zen lehenengo zeharkaldia,

eta Arabako mugetan zehar ibili

dira azkenekoan.

Juanjo Mujika eta Koldo Auz-

mendi hasiera-hasieratik daude

taldean, eta oso gustura daude

hamar urteotako bilakaerarekin.

«Ez genekien zenbat denboran

ibili ahal izango genuen, edo zer

egin ahal izango genuen. Baina

gero eta jende gehiago hasi zen

izena ematen, eta denek taldean

jarraitzen dute», azaldu du Auz-

mendik. «Ahoz ahokoarekin

haziz joan gara, eta oso esperien-

tzia ona izaten ari da».

Astearte, asteazken edo oste-

gunetan egiten dute irteera, egu-

raldiaren arabera. «Bizipoz izu-

garria da guretzat. Askotan,

eguraldi txarragatik mendi irtee-

rarik gabe geratzen bagara,

hutsunea izaten da aste horre-

tan», aitortu du Auzmendik. Iri-

tzi berekoa da Mujika ere: «Per-

tsonalki, taldeak asko eman dit:

batetik, lagun giroa; bestetik,

Euskal Herria ezagutzeko aukera.

Hain txikia izanda, zein gutxi

ezagutzen dugun gure herria!».

Araba jarri dute horren adibide.

«Harritu egin gaitu».

Emakume bakarrak hartu

zuen parte Goierriko Mendizale

Beteranoak taldearen lehenengo

zeharkaldian, eta asko hazi da

kopurua. Gurutze Iraola iaz hasi

zen taldean, eta «oso gustura»

dabil. «Hasiberria naiz ni. Hiru

bat irteera egin nituen iaz, eta

gehientsuenak egiten ari naiz

orain. Oso ondo nabil, oso-oso

gustura. Oso ondo antolatzen

dute irteera bakoitza».

Karmele Barandiaran, berriz,

2012an iritsi zen taldera, aurre-

erretiroa hartu zuenean, Nafarro-

ako bira bukatzear zegoela:

«Oso-oso gustura nabil; lagun

berriak egiteko eta Euskal Herria

ezagutzeko modua da hau. Zen-

bat mendi eta herri ezagutu ditu-

dan talde honi esker, antolaketa

lanetan dabiltzanei esker!».

Barandiaranek nabarmendu

duenez, Goierriko Mendizale

Beteranoak taldeak badu beste

ezaugarri on bat ere: «Elkarrekin

hasi eta elkarrekin bukatzen

dugu ibilaldia. Nahiz eta batzuek

besteek baino azkarrago joateko

aukera duten, elkarri itxaroten

diogu beti. Norbaitek gelditu

beharra badauka, aurrekoei abi-

satzen die. Garrantzitsua da

bakoitza bere erritmoan ibil-

tzea». Hain zuzen ere, Mujikaren

ustez, horixe izan da taldearen

arrakastaren gakoa: denak batera

abiatzea eta helmugara denak

batera iristea: «Pazientzia eduki-

tzea da gakoa; zain egotea».

Teknologia berriakGoierriko mendizale beteranoak

abilak dira teknologia berriak

erabiltzen. «Hasi ginenean, ibil-

bide guztiak ez zeuden GR gisa

markatuta, eta GPSarekin hasi

behar izan genuen; beste aurki-

kuntza bat izan zen hori», azaldu

du Auzmendik. «Horren lagun-

tzaz, leku gutxitan ibili gara gal-

duta, eta nahiko ondo moldatu

izan gara».

Auzmendik adierazi du lauz-

pabost meteorologia agentziaren

webguneak aztertzen dituztela

irteeraren eguna aukeratzeko

ere. «Astebete lehenago hasten

gara eguraldia aztertzen, eta

zeremonia izaten da hori ere!

Askotan, meteorologia agentziak

ez dira bat etortzen iragarpena

egitean. Gehienak ez dira ondo

ibiltzen hego haizearen joerare-

kin».

Ardurak ondo banatuta dituz-

te. «Horrelako talde batek fun-

tzionatuko badu, lanak banatu

egin behar dira». Autobusa anto-

latzeko, bazkaltzeko lekua lortze-

ko, bazkalondoren kafea eta bes-

telakoak hartzeko, dirua

biltzeko, argazkietarako, trackak

egiteko... 8-12 bat lagun ardura-

tzen dira antolaketaz.

Hamar urte bete ditu Goierriko Mendizale Beteranoak taldeak, eta Euskal Herrikomendizale erretiratuekin batera ospatu nahi dute urteurren borobil hori.

Mendiak emandako bizipoza

Koldo Auzmendi, Gurutze Iraola, Karmele Barandiaran eta Juanjo Mujika, Goierriko Mendizale Beteranoak taldeko kideak. LOINAZ AGIRRE

Bizipoz izugarria daguretzat. Eguralditxarragatik irteerarikgabe geratzen bagara,hutsunea sentitzen da»Koldo AuzmendiMendizalea

«Pertsonalki, asko eman dit taldeak:batetik, lagun giroa, eta,bestetik, Euskal Herriaezagutzeko aukera»Juanjo MujikaMendizalea

«Hasiberria naiz ni. Oso ondo nabil,oso-oso gustura.Oso ondo antolatzendute irteera bakoitza»Gurutze IraolaMendizalea

«Elkarrekin hasi eta bukatzen duguibilbidea. Garrantzitsuada bakoitza bereerritmoan ibiltzea»Karmele BarandiaranMendizalea

‘‘

MendizaleBeteranoen I. Topaketa, prest

REuskal Herriko beste men-

di taldeetako erretiratue-

kin batera, ekainaren 26, 27 edo

28an Euskal Herriko Mendizale

Beteranoen I. Topaketa egingo

dute Aralarren —azken astean

zehaztuko dute eguna—; 280

bat mendizale elkartuko direla

espero dute. Guardetxetik, La-

rraiztik, Goierriko Eskolatik eta

Lizarrustitik abiatu, eta Oiduiko

saroian elkartuko dira,

13:30ean. Erromeria egingo

dute 15:00etan, eta 16:30ean

itzuliko dira Lizarrustira.

Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 1a

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Unai Zubeldia

Ohiz kanpokoa». Pa-trick Polidori Herna-ni errugbi taldekoentrenatzailearen

hitzetan, «goratzekoa» da klubaazken urteotan egiten ari den la-na. «Erabat amateur mailakoakdira gure jokalariak, baina profe-sionalen pare lan egiten dute; zo-ragarria da. Oso zorrotza izatennaiz egunerokoan, eta erantzunegiten dute. Ezin diet eskatugehiago». Hain zuzen ere, itzale-ko lan horri esker jarraituko duHernanik, beste denboraldi batez,Espainiako Ohorezko Mailan.

Iñaki Otxotorena taldeko joka-lariak aitortu duenez, «gorabe-heratsua eta zaila» izan da den-boraldia. «Orain arteko gogorre-na; kosta egin zaigu gure mailaematea. Emaitzak ez ziren iristen,sentsazioak ere txarrak izan zirenmomentu askotan, lesio asko izanditugu, lanagatik eta ikasketen-gatik entrenatzeko ere jokalarigutxi elkartu izan gara aste ba-

tzuetan...». Hernaniren berezkogabeziak dira horiek, oso baliabi-de gutxirekin aritu behar izatenduelako klub erraldoiekin lehian.Baina Getxo Artearen azken bijardunaldietako garaipenak go-rabehera zuzenean jaisteko pos-tuari izkin eginda, Ohorezko BMailara ez jaisteko kanporaketajokatu du azken bi asteburuetan.Orain hamabost egun, 31-27 gal-du zuen joaneko partida, Sevillan,Cienciasen aurka, baina emaitzairaultzeko gai izan zen joan denlarunbatean, etxean, zaleen ba-besean (30-17).Denboraldi guztian gertatu be-

zala, larunbatean ere «lepo» betezen Landare. «Hori dagure indargunea», azpi-marratu du Polidorik.«Klub profesionaletanibilitakoa naiz ni, eta ho-rietako askok nahiko lu-kete eurentzat Landarensortzen den giroa. Girohori sortuko zela jakitun,jokalariek antsietatearineurria har ziezaioten la-nean aritu ginen asteosoan». Alde horretatik,etorkizunean ere taldea-ren ondoan jarraitzekoeskatu die Otxotorenakzaleei. «Beste talde as-kok ez daukaten zerbaitdaukagu guk: zaleen ba-besa. Hernani horregatikda hain klub berezia, etaLandare aurkarientzathain zelai zaila». Juan Rodriguez klube-

ko presidenteak aitortu du «ten-tsio handikoa» izan zela larunba-teko partida, eta «askatuta eta la-saituta» esnatu zen biharamune-an. «Liga irabazi izan bagenu be-zala ospatu genuen larunbatekogaraipena, neurri horretakoa de-lako balentria. Egiten ari garenariindarra ematen dio lorpenak; gu-re izaerari eusteko konfiantzaemango digu honek».

Hernani 2012an igo zen, azke-nekoz, Ohorezko Mailara. «Etaurtebeterako saria izango zelapentsatu genuen denok orduan»,onartu du Otxotorenak. «Baina,azken momentura arte gogotiksufritu arren, egonkortzen ari ga-ra pixkanaka». Herrian indar-tzen ari da errugbiarekiko zaleta-suna. «Eta horretaz jabetzekonahikoa da Landarera joatea».Eurak errugbian hasi zirenean,taldea osatzeko «gazteagoekinedo zaharragoekin» jokatu beharizaten zutela gogoratu du Herna-niko jokalariak, baina gaur egunume asko dabiltza errugbi esko-lan. «Eta lehen taldea maila na-gusian egotearen ondorioa da ho-ri».Ia erabat harrobiko taldea da

Hernani. «Eta, jokalarien lehia-kortasuna eta maila areagotze al-dera, 12 eta 14 urtez azpikoen tal-deak Ipar Euskal Herrira joaten

dira lehiatzera, Hendaia 2 izena-rekin», azaldu du Rodriguezek.Donostiako Atletikorekin ere hi-tzarmena sinatuta daukate elkar-lanean aritzeko. «Eta bide horiere hasi da jada fruituak ematen».Oinak lurrean jarrita, hurrengodenboraldian ere «mailari eus-tea» izango da Hernaniren erron-ka. Hori bai, etorkizunean «eutsibaino zerbait gehiago» egin nahi-ko luke Polidorik. «Jokalariek aregehiago goza dezaten. Zazpiga-rren-zortzigarren amaitzea, par-tida gehiago irabaztea... Pausotxohori eman nahiko nuke, eta, zailaizango den arren, ea lortzen du-gun».Hurrengo denboraldiari buruz

hizketan hasteko «oso goiz» ba-da ere, ezusterik ezean, taldean ezda izango aldaketa handirik.«Adinak, lanak, nekeak... eragin-da, beti izaten da hutsuneren batedo beste, eta litekeena da Abde-

llafit Et Tayeak, adibidez, taldeauztea, 39 urte dauzkalako jada etalesio larria izan duelako». Rodri-guezen ustez, hala ere, egungoegiturari eusteko gai izango dira.«Eta gazteei ere egingo diegu le-kua».

Asteburuan, ValentziaraHori bai, hutsuneei eta fitxaketeiburuz hizketan hasi aurretik,Hernanik azken erronkari heldu-ko dio asteburu honetan, Valen-tzian (Herrialde Katalanak), zaz-piko errugbiko Espainiako Txa-pelketan. «Aurreko denboral-dian txapeldun izan ginen, eta ho-rri esker joan ginen maiatzekobigarren astean San Petersburgo-ko Europako Txapelketara. Hainondo zaindu gintuzten, aurten,berriz ere, irabazi egingo genuelahitzeman genien». Rodriguezekbota die erronka jokalariei. Ze-laian erantzutea falta da orain.

Ciencias taldea mendean hartuta, Hernanierrugbi taldeak Espainiako Ohorezko Mailanjarraituko du hurrengo sasoian ere. Klubarenizaera berezia goratu dute arduradunek.

Erraldoienartean, bultzaeta bultza

Goian, Hernaniko jokalariak, partida amaitu berritan, garaipena ospatzen; behean, zaleak, txaloka. NEKANE GALARZA / HERNANI

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a12 b Gaiak

Gorabeheratsua eta zailaizan da denboraldia, orainarteko gogorrena; kostaegin zaigu gure maila ematea»Iñaki OtxotorenaHernani errugbi taldeko jokalaria

«Erabat amateur mailakoakdira gure jokalariak, baina profesionalen parelan egiten dute; zoragarria da»Patrick PolidoriHernani errugbi taldeko entrenatzailea

«Liga irabazi izan bagenubezala ospatu genuenlarunbateko garaipena, neurrihorretakoa delako balentria»Juan RodriguezHernani errugbi taldeko presidentea

‘‘

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Unai Zubeldia

Ez zuten zain egon

nahi. «Eta horrega-

tik antolatu genuen

iaz Ez Dok taberna-

ren urteurren festa,

proiektua gauzatu eta lau urte es-

kasera». Beinat Saban Eibarko Ez

Dok tabernaren jabeetako batek

azaldu duenez, hiru eguneko

kontzertu jaialdia antolatu zuten

orduan. «11 talderekin eta doan,

gure tabernan bertan beti egin

izan dugun moduan». Urteurren

festa hura «zoramen txiki-handi

bat» izan zela onartu du Sabanek.

«Eta, hain zuzen ere, orduan hasi

zen mamitzen Ez Dok Fest jaial-

dia». Ia oharkabean sortutako

proiektua indartuta, hemezortzi

talderen kontzertuak izango dira,

gaur eta bihar, Unbe kirolgunean.

Gaur, 19:00etan hasiko dira kon-

tzertuak, eta, bihar, 17:00etan.

«Hilbehera, Bost, Margon... Ei-

barren taberna horietan ibiltzen

zen gure belaunaldia, baina desa-

gertuta daude guztiak». Sabanen

hitzetan, horren ondorioz «kan-

poan» gelditu da pop, punk, rock,

heavy... musika zirkuitu hori.

«Eta iazko ekitaldiak izan zuen

harrera onaz jabetuta, beste pau-

so bat eman genezakeela ikusi ge-

nuen».

Antolaketa lanetan formakun-

tza handirik ez daukatela onartu-

ta ere, ez zuten zalantzarik izan.

«Oso musikazaleak gara gu, eta

asko gustatzen zaigu talde berriak

ezagutzea edo tabernako bezero-

ekin musikaz hitz egitea». Jaialdi

txiki bat antolatzea, horixe zen

hasierako erronka. «Baina, azke-

nerako, itxuroso samar gelditu

zaigu kartela; hori uste dugu,

behintzat». Joseba B. Lenoir, Be-

lako, Toundra, Melange, Kokein...

«Erraza izan da bidea, taldeek oso

jarrera ona izan dutelako gurekin,

eta Eibarko Udalak ere hasieratik

eman zigulako laguntza». La Sal-

ve garagardo etxearen babesa ere

badauka jaialdiak.

Baina, pauso horiek guztiak

emanda ere, azken erronka falta

zitzaion proiektuari: Berri Txa-

rrak taldea erakartzea. «Beti gus-

tatu izan zaigu asko talde hori, eta

horretaz jabetzeko nahikoa da

gure tabernan sartzea. Bazkidee-

tako batek esan zidan saiatu egin-

go zela eurekin kontaktua egi-

ten». Ez zeukaten itxaropen han-

dirik arrakasta lortzeko. «Baina

ezezkorik ez ziotela

eman esanez etorri zen

egun batzuk geroago, eta

baiezkoa eman zioten

azkenerako. Polita izan

zen momentu hori». Be-

rri Txarrak taldea lotzeaz

gain, antolatzaileek ga-

rrantzi handia eman dio-

te emakumeen presen-

tziari ere. «Eta talde guz-

tiak kontuan hartuta, partaideen

%37-38 izango dira emakumeak,

normalean baino dezente gehia-

go».

Inguruan begira hasita, Ez Dok

Fest ez da taberna txiki batetik

sortutako lehen jaialdia. «Hor

dago, adibidez, Azkena Rock ere;

antzera sortu zen jaialdi hori».

Helburua ez da Gasteizko jaialdi

hori ispilu gisa erabiltzea. «Baina

zoramen honetan sartzen lagun-

du digu bere garaian Azkenak

eman zuen pausoak». Argi dau-

kate eurek ez dutela egingo pro-

motore lanik. «Iristen garen le-

kuraino iristen garelako». Baina,

alde horretatik, esker oneko hi-

tzak besterik ez dauzkate musika

taldeentzat. «Euren borondate

onari esker gauzatu ahal izan

dugu proiektua».

Bi egunetarako bonuaUdalarekin elkarlanean, bi egu-

netan doan hartu ahal izango da

autobusa Eibar erdialdetik Unbe-

ra joateko —3.500 lagunentzat le-

kua izango da—. Gaur, 17:00etan

abiatuko da lehen autobusa, eta

18:00etan irekiko dituzte Unbeko

ateak. Bihar, berriz, 15:00etan

abiatuko da lehen autobusa, eta

16:00etan irekiko dituzte ateak.

«Horrez gain, kontzerturako sa-

rrerak ere ahalik eta gehiena mer-

katzen saiatu gara, eta zaindu

egin dugu edariaren prezioa ere».

Beste hainbat jaialditan egon-

dakoak dira Ez Dok Festeko kide-

ak. «Eta poltsikoa hustuta atera-

tzen garen sentsazioa izaten dugu

askotan. Horregatik saiatu gara

neurriak hartzen». 25 euroan

eros daiteke gaurko sarrera, 30

euroan biharkoa, eta 49 euroan bi

egunetakoa. Tabernan bertan edo

www.ezdokfest.comwebgune-

an eros daitezke sarrerak.

Bost urte bete ditu Eibarko Ez Dok tabernak, eta, iaz antolatu zuten jaialdiari segida emanda, Ez Dok Fest musika jaialdia egingo dute gaur eta bihar, Unben.

Kalera aterako dute taberna

Joseba Lasa sukaldaria —taldeei janaria prestatzen ariko da— eta Beinat Saban, Unben, muntaketa lanak egiten. GORKA RUBIO / FOKU

Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

Talde guztiak kontuan hartuta,partaideen %37-38 izango diraemakumeak, normaleanbaino dezente gehiago»Beinat SabanEz Dok Fest jaialdiren antolatzailea

‘‘

EZ DOK FEST

Gaur hasiko da Ez Dok Fest jaial-

dia, Eibarren, eta hara joaten dire-

nek hemezortzi kontzerturekin go-

zatu ahal izango dute bihar goizal-

dera arte.

Gaur (19:00).Vulk, Joseba B.

Lenoir, Dead Bronco, Belako,

Toundra, Jardin de la Croix,

Viva Belgrado eta Nerabe.

Bihar (17:00).Comite Electrico,

Doblecapa, Mud Candies, The

Soulbreaker Company, Melange,

Kokein, Biznaga, Futuro Terror,

Berri Txarrak eta Cuchillo de Fuego.

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

MUSIKA

AIAAkelarre, Iñaki eta Gari eta DJ Bull.

bBihar, 22:30ean, Lardizabal

eskolan.

ANOETABaneki eta Bihozkada.bGaur, 23:00etan, plazan.

ANOETAYogurinha Borova eta DJ Mola.

bGaur, 02:00etan, txosnetan.

ANOETAAnita Parker eta Erokomeri.

bBihar, 23:30ean, plazan.

ANOETASelekta Stepi, Aitor Perku, Sista Kata eta Moro.

bBihar, 02:00etan, txosnetan.

ANOETAOstolaza eta Narbaiza.b Igandean, 19:00etan, plazan.

ARRASATEMarkak.bOstegunean, 22:00etan, Amaia

antzokian.

AZPEITIAAzken Sustraiak, Laket,Meritron, P4UL eta Kanpax DJ.

bGaur, 23:00etan, Sanjuandegiko

jaietan.

AZPEITIAVI. Trikiti Txapelketa.bBihar, 17:00etan, Sanjuandegin.

AZPEITIAHartz, Bultz, ZopilotesTxirriaos eta DJ Elepunto.

bBihar, 22:00etan, Sanjuandegin.

BEASAINRuper Ordorika.bGaur, 20:00etan, Igartza

jauregian.

DEBAVirginia Fernandez & Mamba Bits: 80’s beat.

bBihar, 20:00etan, Ondargain

tabernan.

DONOSTIAKantu jira eta kantu afaria.

bGaur, 19:30ean, Larrotxenetik,

eta afaria 21:30ean, Artzak Ortzeok

elkartean.

DONOSTIAPaxkal Irigoien.bGaur, 20:00etan, La Tabernan.

DONOSTIAMoonshine Wagoneta Jo & Swissknife.

bGaur, 20:00etan, Dokan.

DONOSTIAEuskadiko OrkestraSinfonikoa.

bGaur eta asteartean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIAOpus Lirica & OCN:Orfeo eta Euridizeopera.

bGaur, 20:00etan, eta igandean,

19:00etan, Viktoria Eugenia

antzokian.

DONOSTIAFundacion Tony Manero.

bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAHave A Drink On Me,The Riff Truckers eta Malcolmers

Than Youngers: Malcolm Young’s

Highway To Hell.

bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAEOSen Ganbera Orkestra.

bBihar, 11:00etan, Euskadiko

Orkestra Sinfonikoaren egoitzan.

DONOSTIAAngelus Apatrida,Meltdown eta Overloud.

bBihar, 20:30ean, Larratxo kultur

etxean.

DONOSTIAOlatz Salvador eta Maddi.

bBihar, 20:30ean, Intxaurrondoko

kultur etxean.

DONOSTIAMerche.bBihar, 20:30ean, Kursaalean.

DONOSTIAPedro Pastor & Los Locos Descalzos.

bBihar, 20:30ean, Dokan.

DONOSTIAKaxildak sei urte: Muskulo, DJ Gaya, DJ Jules Homeys,

Marina P, Control C eta KDXJ.

bBihar, 21:00etan, Guardetxean.

DONOSTIAThe Transistor Arkestra.

bBihar, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIA Javi Pez.bBihar, 23:30ean, Covent Gardenen.

DONOSTIAEuskal Barrokensem-ble.

b Igandean, 19:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIAThe Northagirres.b Igandean, 20:00etan, Bukowskin.

DONOSTIAWaxahatchee.bAstelehenean, 20:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIATeho Teardo & BlixaBargeld: Nerissimo.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIALur bikotea.bAsteazkenean, 20:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIAEaso Avengers etaDisco Bambinos.

bOstegunean, 19:00etan,

San Martin merkatuan.

DONOSTIAPier Bruera Group.bOstegunean, 20:00etan,

Tabakaleran.

EIBAREzDokFest: Toundra, Belako, Nerabe, Joseba B. Lenoir,

Dead Bronco, Jardin de la Croix,

Viva Belgrado eta Vulk.

bGaur, 19:00etan, Unben.

EIBAREzDokFest: Berri Txarrak,Comite Electrico, Doblecapa,

Mud Candies, The Soulbreaker

Company, Melange, Futuro Terror,

Kokein, Biznaga eta Cuchillo de

Fuego.

bBihar, 17:00etan, Unben.

HONDARRIBIATxikimusika: Lurra,Las Annettes eta Las Kasettes.

bBihar, 12:30ean, 17:00etara,

Kasino zaharrean.

HONDARRIBIAShellac eta Decibelles.

bAstelehenean, 20:00etan,

Psilocybenean.

IRUNManu Lanvin.bGaur, 20:00etan, Urdanibiako

terrazan.

IRUNLa Polla Records eta Barricada taldeei gorazarre.

bGaur, 21:30ean, Anaka-Puianako

jaietan, Aristegi plazan.

IRUNTsunami orkestra.bBihar, 20:00etan, Anaka-Puianako

jaietan, Aristegi plazan.

IRUNUdal Musika Banda.b Igandean, 12:30ean,

Anaka-Puianako jaietan.

OIARTZUNMosh, Aski Da eta The Broken Horizon.

bBihar, 22:00etan, Pagoan.

OÑATIDomeketarrak.bGaur, 19:00etan, Portuko plazan.

OÑATICrap, Legez Kanpo eta DJ Motherfucker.

bGaur, 22:00etan, Pako tabernan.

OÑATIPecozza United, Krustazeos, Patronal Punk

eta Baserriko Ollaxkue Labien.

bBihar, 21:00etan, gaztetxean.

PASAIAArimaz kamera orkestra.bGaur, 20:00etan, San Juan

Bataiatzailean.

PASAIAKonstantzia musika banda eta Pasaia Txiki abesbatza.

b Igandean, 13:00etan, Santiago

plazan.

URRETXUKalegorrian: Ainara Legardon eta Amorante.

b Igandean, 12:00etan,

Santa Barbaran.

URRETXUKalegorrian: Rrucullaeta Elcano Browning Cream.

b Igandean, 18:00etan,

Santa Barbaran.

ZARAUTZElektropeña eta Rubio.bBihar, 18:00etan, Borghetton.

ZARAUTZFrances Be, Eddie Maeeta Les Alborregach.

bBihar, 23:00etan, gaztetxean.

ANTZERKIA

ANDOAINDavid Guapo: #Quenonosfrunjanlafiesta2.

bBihar, 20:00etan, Basteron.

ANOETA Itziar Saenz de Ojer etaNagore Leon: Itsaspetik azalera,

azaletik plazara.

b Igandean, 21:30ean, txosnetan.

DEBATaupada: Ikasgaia.

bGaur, 22:00etan, Aldats frontoian.

DEBATxalo: Etxeko saltsak.

bBihar, 22:00etan, Aldats frontoian.

DEBAGanso & Cia: Babo Royal.

b Igandean, 13:00etan, kalean.

DONOSTIABorobil: Fuera de juego.

bGaur, 19:00etan, Intxaurrondoko

kultur etxean.

DONOSTIAKemen taldea: La negociadora.

bBihar, 19:00etan, Lugaritzen.

Anoeta b Jaiak

Kukua kanpandorrera igo artean, festaOspatu zuten Kuadrilla Eguna, larunbatean; Dantzari Txiki Eguna ere bai, biharamunean; Kukuaren Jaitsiera

egin zuten herenegun; eta Umeen eta Mozorroen Eguna izan zen atzo. Nahikoa festa izan dute Anoetan azke-

naldian, baina jai giroan murgilduta jarraituko dute asteburuan ere. Baneki eta Bihozkada taldeak ariko dira

gaur, 23:00etan, plazan, eta, 02:00etan, Yogurinha Borova eta DJ Mola, txosnetan. Gazteen Eguna izango dute

bihar, eta etzi igoko da kukua kanpandorrera, 21:00etan. Irudian, Kuadrilla Eguna, larunbatean. MIKEL IRAOLA / ATARIA

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a14 b Agenda

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

DONOSTIAZaskanduri Badia

Eskola: Hil eta gero salda bero.

bAstelehenean, 18:30ean,

Antzoki Zaharrean.

DONOSTIATeatro Estudio:

Kontatzeko istorioak.

bAsteartean, 19:30ean,Tabakaleran.

DONOSTIAAguakate Badia

Eskola: Ta orain ze?.

bOstegunean, 19:00etan,

Antzoki Zaharrean.

ESKORIATZAAusartak:

Las chicas del balneario.

bBihar, 20:00etan, Zaldibar

antzokian.

LEABURU Itziar Saenz de Ojerren

Sexijentziaketa Ion Martinezen

bakarrizketa.

bGaur, 22:15ean, Txaramako

jaietan.

LEGAZPI Iragana, lahar eta larrosa,Segurako herri antzerkia.

bBihar, 19:00etan, Latxartegin.

MENDAROPirritx, Porrotx eta

Marimotots: Borobilean.

bGaur, 18:30ean, ikastolan.

OÑATITrokolo: Burutik jota.bBihar, 18:00etan, Etxaluzeko

plazan.

TOLOSALejo Teatro & Caracarton:

La extraordinaria historia de la vaca

Margarita.

b Igandean, 18:30ean, Topic-en.

ZUMAIAAxut: Zazpi senideko.

bGaur, 22:00etan, Aita Marin.

ZUMARRAGAQue Jarte: El curso

de tu vida.

bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGATxalo: Moko

zorrotza.

bBihar, 22:30ean, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGASally eta Pirelli:

Al dente.

bAsteartean, 22:30ean, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGAZanguango: Esto

no me lo esperaba.

bOstegunean, 22:30ean, Zelai Ariztin.

DANTZA

ANOETATio Teronen Semeak:

Festamentua.

b Igandean, 18:00etan, plazan.

ARETXABALETACandem Town.

bGaur, 19:00etan, plazan.

ARETXABALETA Jaiki: Danama

La.

bGaur, 19:30ean, Durana kalean.

AZPEITIA Itsasiko haur eta

gazteen emanaldia.

bBihar, 12:00etan, Sanagustin

kulturgunean.

AZPEITIADantzari Txikien dantza

emanaldia.

b Igandean, 12:00etan,

Sanjuandegiko jaietan.

DONOSTIABamboo Dance

Festival.

bBihar, 17:00etan, Kursaalean.

PASAIAHaatik: Lau eme.

bBihar, 20:00etan, Santiago plazan.

TOLOSAOinkari eta Hika:

Sagartu.

bGaur, 20:30ean, Plaza Zaharrean.

URNIETAXII. Dantza Jaialdia.

bBihar, 12:30ean, Plazido Muxika

plazan.

BERTSOLARITZA

AMEZKETABertso afaria:

Iker Zubeldia, Unai Mendizabal

eta Bixente Gorostidi.

bBihar iluntzean, Ugarteko

Amuarrain elkartean.

AZKOITIAAittolako jaiak.

Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

eta Maialen Lujanbio.

b Igandean, egun osoan, Aittolan.

AZKOITIAAzkoitia BHI Bertso

Paper Lehiaketako sari banaketa.

bAsteartean, 13:00etan, Baztartxo

aretoan.

BEASAINElkartasun eguneko

bertso-bazkaria: Aratz Igartzabal

Bidegain Pottoeta Mikel Tapia.

bBihar eguerdian.

GABIRIALoiolako auzipetuen

aldeko jaialdia: Amets Arzallus,

Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran,

Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze eta

Iban Urdangarin.

b Igandean, 18:30ean, Saloian.

IRUNKabigorriko Bertso-gauak:

Haritz Casabal, Nahikari Gabilondo,

Odei Lopez Larrauri, Egoitz Zelaia

eta Beñat Elosegi.

bOstegunean, 19:30ean,

Kabigorri ateneoan.

LASARTE-ORIABertso saioa:

Unai Agirre, Ane Labaka, Maialen

Lujanbio eta Unai Muñoa.

bBihar, 20:00etan, Zabaletako

plazan.

LEABURUHerri afaria, musikari eta

bertsolariekin: Oihana Iguaran eta

Anjel Mari Peñagarikano.

bBihar, 22:00etan, Txaramako

jaietan.

HITZALDIAK

ANTZUOLAEH Kolektiboa eta

Pikunieta eta Irala-Torre baserriak:

2030: Agroekologia helburu?.

bAsteartean, 18:30ean, Olaranen.

ARETXABALETA Idurre Albizu:

Nerabezaroa eta bullyinga;

familiaren esku-hartzea.

bAsteartean, 18:00etan, udaletxean.

MUTRIKULeyre Arrieta:

Hemen Euskadi irratia, eusko

erresistentziko gudarien deia.

bOstegunean, 19:00etan,

Zabiel kultur etxean.

OÑATI Juanmartin Elexpuru: Jerardo Elortza, Egille.

bAstelehenean, 19:00etan,

Santa Anan.

OÑATI Jeanne Rolande Dacounga: Voces desde los márgenes: Desco-

lonizando miradas sobre mujeres

migrantes africanas.

bAsteartean, 19:00etan, Ulpiano

etxean.

OÑATI Jerardo Elortza, EuxebiOsa, Karmentxu Baltzategi eta

Juantxo Madariaga: 1965-1980

tarteko kultur bizitza Oñatin.

bAsteazkenean, 19:00etan,

kultur etxean.

Asteasu b Muskerraren Eguna

Asteasu eta Obaba, elkarren babeseanBuruan zerabilten proiektua gauzatuta, Muskerraren Eguna antolatu zuten iaz, Asteasun, herriaren beraren

eta Obabaren ondarea ezagutarazi eta zabaltzeko helburuarekin, eta igande honetan emango dute bigarren

pausoa. Bernardo Atxaga herriko idazlearekin batera, alegiazko lurraldea bisitatu ahal izango da 10:00etan,

eta, Muskerraren bila jolasaren ondoren, apustua jokatuko dute, 13:00etan, herriko plazako iturriaren bueltan.

Binaka, iturriari hogei buelta ematea izango da erronka —irudian, iazko apustua—. IRATI SAIZAR / TOLOSALDEKO ATARIA

OREXAGaltzaundi: Euskaraz bizi

a(ha)l gara?.

bGaur, 21:30ean, Ostatuan.

TOLOSAPaco Etxeberria:

Biktimen erreparaziorantz urratsak

eta bizikidetza.

bAsteazkenean, 19:00etan,

udaletxean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

OÑATIGabon dun Anuntzio, Liñugintza, Aita Lasa, artzainen

artzaineta Lope de Agirre filmen

emanaldia.

bOstegunean, 19:00etan,

zinema aretoan.

ORMAIZTEGIGure Sor LekuarenBila dokumentalaren emanaldia,

Ekain Kulturala hasteko.

bGaur, 22:00etan, eliz atarian.

TOLOSASagardoa bidegile

dokumentala.

bGaur, 20:00etan, Topic zentroan.

BESTELAKOAK

ASTEASUMuskerraren Eguna.

Muskerraren bidean ibilaldia

Bernardo Atxagarekin, jolasak,

eta herri jokoak.

b Igandean, 10:00etatik aurrera,

herrigunean.

DONOSTIAAitor ikastolaren

50. urteurreneko jaia.

bBihar, 09:00etatik aurrera,

egun osoan, Aitor ikastolan.

DONOSTIAKaxilda liburu denda-

ren VI. urteurren jaia.

bBihar, 18:00etan, Guardetxean.

DONOSTIAEuskararen Aldeko

Amara Berriko Krosa.

bBihar, 19:00etan, Amara Berrin.

DONOSTIAKilometroak jaiaren

aldeko ikuskizuna: Zubirik zubi.

b Igandean, 12:00etan, Kursaalean.

DONOSTIAPoesia eta Pentsa-

menduaerrezitaldia: Itziar Ancin,

Jon Iñaki Lasa, Estibaliz Martinez

Diaz de Zerio, Juan Manuel Uria,

Xuan Bello eta Jon Makuso.

bAstelehenean, 19:30ean,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAPoesia eta Pentsa-

menduaerrezitaldia: Itxaro Borda,

Joan Margarit, Arrate Zubigarai

eta Jon Makuso.

bAsteartean, 19:00etan,

Txillida Lekun.

LEZOAsisko Urmenetarekin

solasaldi marraztua, Gartxot

lanaren inguruan.

bBihar, 18:30ean, Gezalan.

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · eta ezkutuan. Ia 30 urte igaro eta gero, Alkoholiko Anonimoetara joatea erabaki zuen, eta hogei urte daramatza jada astean hirutan ia hutsik egin gabe

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 1a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Eider Goenaga Lizaso Anoeta

Beste askok bezala, filosofiakodoktoretza egiten hasi zenean ze-haztu behar izan zuen ikerketagaia Joana Garmendiak (Anoeta,1978). Hizkuntzaren filosofia betigustuko izan duela dio, eta horre-gatik erabaki zuela ironiaren az-terketa egitea. Hainbat teoria dau-de ironiari buruz, baina tesian be-re teoria propioa garatu zuen Gar-mendiak. Haren arabera, zerbaitnegatiboa esateko eta kritika egi-teko erabiltzen da beti ironia.Cambridgeko Unibertsitatearen

eskariz ironiari buruz egindako

liburua aurkeztu berri duzu. Nola

iritsi zitzaizun enkargu hori?

Key Topics in Semantics and

Pragmatics izeneko saila du Cam-bridgeko Unibertsitateak, eta li-buru bakoitzean gai bat aztertzenda pragmatikaren ikuspegitik.Duela lau urte eskatu zidaten iro-niari buruzkoa egiteko. Nire izenaproposatu zien norbaitek, eta sor-presa handia izan zen niretzat.Ikerketa mailan, doktoretzarekinhastera doan jendeari zuzenduta-ko lan bat da. Nahiko liburu tekni-koa da, baina adibide eta ariketapila bat ditu. Ironiari buruz prag-matikan egin diren lan gehienakbiltzen saiatu naiz, dauden teoriaezberdinak jasotzen.Ironiari buruz egin zenuen tesia;

haren jarraipena da hau?

Ironia esplikatzeko teoria batenproposamena izan zen nire tesia,asif theory deiturikoa. Hamarurte geroago, nik jarraitzen dutteoria hura defenditzen eta fin-tzen, baina ironiari buruzko teo-ria guztiak jaso ditut liburuan.Zergatik ironia?

Betidanik izan dut gogoko hiz-kuntzaren filosofia, eta gai bathautatu behar nuen doktoretzan.Pragmatikan oso inportantea daironia; fenomeno berezia da, etalan asko egiten da horri buruz.Baina, oraindik, asko dago argi-tzeko, etagai mamitsua iruditu zi-tzaigun nire zuzendari Kepa Kor-tari eta bioi. Buru-belarri laneanari naiz ordutik.

Zergatik du halako garrantzia?

Hitzak, arauak, gramatika etabeste aztertzen dituzte hizkun-tzalariek, eta pragmatikak ekin-tza bezala aztertzen du hizketa.Hitz egiten dugunean, normale-an, esan nahi duguna ez dugu betiliteralki adierazten. Adibidez,umeak oheratzean, ez dugu esa-ten «ohera joan behar duzu»;«berandu da», «bihar ikastolarajoan behar duzu» eta halakoakesaten zaizkie, eta ulertzen duteohera joan behar dutela. Hori az-tertzen du pragmatikak, eta adi-bide muturrekoenetako bat daironia. Pragmatikaren teoria han-di guztiek aztertu dute ironia.Eta zer dio asif theory-k?

Ironian, ez dugu esaten esaten arigarela dirudien hori, esango bage-nu bezala egiten dugu —hortik da-tor as-if teoria—, baina zerbait osodiferentea komunikatzen dugu.Nire teorian badago puntu berezibat, beste teorietatik ezberdin-tzen duena, eta da, nire ustez, iro-niak beti zerbait negatiboa komu-nikatzen duela. Ia inor ez dagokonforme; beste teoria gehienekdiote zerbait positiboa ere komu-nika daitekeela, baina nik uste dutironia beti erabiltzen dugula atxi-mur txiki bat egiteko, kritika bategiteko. Ezkorra da ironia?

Ezkorra ez dakit, baina bai kriti-koa. Egia da zerbait positiboa ereadieraz dezakeela, grazia etaumorea adibidez, baina beti duzerbait kritikotik. Konturatu gabe ere erabiltzen

dugu ironia?

Bai, askotan. Badaude pertsonaoso ironikoak, eta badaude ironiaulertzea kostatzen zaienak ere;baina, gehiago edo gutxiago, guz-tion bizitzaren parte da. Nork ezdu esan inoiz «ederra egural-dia!», euria ari duenean?Pertsonak noiz hasten dira iro-

nia erabiltzen?

Umeek 5-6 urte arte ez dute era-biltzen ironia. Aurretik ez dira gaiironia ulertzeko. Azterketa pilabat egin dira, umeekin eta autis-mo maila altua dutenekin. Ume-

ei, adibidez, jartzen diete zerbaitegia dena, zerbait gezurra dena,zerbait metaforikoa dena eta zer-bait ironikoa, eta ironia da gehienkostatzen zaiena, beranduena ha-rrapatzen dutena. Ironia ulertzeko komeni da tes-

tuinguru sozial edo kultural ko-

mun bat egotea?

Laguntzen du. Ironia batzuk edo-non ulertzen dira; eguraldiari bu-ruzko hori berdin ulertzen da Txi-nan, Australian edo Euskal He-rrian. Baina egia da ironiak askotiratzen duela ezagutza parteka-tua deitzen diogunetik; elkarriburuz dakiguna, elkarrengandikespero duguna... Esan gabe esate-ko modu bat denez, zenbat etagehiago partekatu, orduan etaerrazago erabiltzen da.Ironia ulertzeko nahikoa dira hi-

tzak edo lagundu egin behar

zaie hitzei?

Ez da beharrezkoa, baina lagunduegiten zaie normalean. Tonua al-datzen dugu askotan, edo antzez-tu, markatu... arrastoakdeitzendiegu; gaizki-ulertuak saiheste-ko, markatu egiten dugulako iro-nia dela. Eta normala da; izan ere,ironiarekin kritikatzen ari gara,eta, gainera, zeharka ari gara kri-tikatzen... Ironia erabiltzeak badugaizki ulertua izateko arriskua. Oso ironiko izateak zerbait esan

nahi du pertsona horri buruz?

Aristotelesek umore finarekin lo-tzen zuen ironia. Gure artean ereez dago gaizki ikusia. Ironikoa de-la esaten zaio ironia erabiltzenduen pertsonari; baina metaforakerabiltzen dituen bati ez zaio me-taforikoa dela esaten, edo literalkihitz egiten duenari ez zaio literaladela esaten. Beraz, ematen du iro-nia bai hartzen dela pertsona ho-rren izaera definitzen duen ele-mentu edo balio gisa. Ironia uler daiteke era batera

baino gehiagotara?

Ironia erabiltzen duenak, arrasto-en bidez, bideratu egiten du ko-munikazioa esan nahi duen ho-rretara, eta, berez, ezin da bestegauza bat interpretatu; bestela,tranpa egiten ari zara.

«Ironia betierabiltzen duguatximur txikibat egiteko»

Joana Garmendiab Filosofian doktorea

Duela hamar urte, ironiari buruz egin zuendoktoretza tesia Joana Garmendiak, eta gaihorren bueltan dabil lanean oraindik ere. Gaihorri buruz Cambridgeko Unibertsitatearenenkarguz egindako liburua aurkeztu berri du.

HITZA

sELKARRIZKETA