gifanimator eskuliburua
DESCRIPTION
GifAnimator programaren eskuliburuaTRANSCRIPT
MICROSOFT GIF ANIMATOR AURKEZPENA Gif Animator erabilpen oso errazeko programa da irudiekin animazioak egiteko.
Aukera asko ematen ditu, baina animazio oso konplexuak egiteko ez du balio. Ho-
rretarako beste programa batzuk egokiago dira, adibidez FLASH.
INTERNETIK DESKARGATZEA, ETA INSTALAZIOA Programa deskargatzeko helbide honetan sartu behar dugu:
http://www.jhepple.com/gif_animator.htm
Bi deskarga mota ditugu webgune horren orrialde nagusian:
- Lehenengo aukerarekin programa eta bere laguntza blokea instalatuko ditugu,
horrela programa erabiltzen dugun bitartean laguntza kontsultatu ahal izango dugu.
- Bigarren aukerak, laguntza blokerik gabe instalatzen du programa, horregatik
aukera honen “pisua” txikiagoa da.
Gure aukera edo-
zein delarik ere,
instalazio pau-
soak jarraitu be-
har ditugu. Gifse-
tup fitxate-
giaren gainean 2
klik egin eta pau-
soak jarraitu:
Lehendabizi, programaren lizentzia onartu behar dugu, eta bere erabilpenaren bal-
dintzak.Gif Animator erabilpen askeko programa bat da, eta beraz ez du lizentzia-
ren ordainketarik eskatzen.
Gainerako pausoak instalazio guztietan agertzen diren berak dira. Lehenengo pan-
tailan Continue aukera klikatuko dugu.
Hurrengo pantailan Complete aukeratu.
Instalazio fitxategiak beste karpeta batean kokatu nahi baldin baditugu, hori egi-
teko aukera ematen duen leihoa ikusten dugu, Change folder aukera klikatuz, baina guk EZ DUGU HORI EGINGO.
Pantaila honetan Continue klikatuko dugu eta instalazioa bukatutzat emango dugu.
Programa martxan jartzeko Inicio/Todos los programas/ Microsoft Gif Anima-tor aukeratu behar dugu.
Programa deskargatzerakoan bigarren aukera hautatu badugu, hauda, laguntza
dokumenturik ez duena, ondorengo irudiaren gainean klikatzea besterik ez dugu
behar programa martxan jartzeko
LEHENENGO GIF ANIMATUAREN SORKUNTZA
Software honen aukerak ikusten hasiko gara. Programa martxan jartzen dugunean,
hau agertuko zaigu:
Tresna barra begiratuz, dokumentu berri bat sortu edo existitzen den bat irekitze
abeste aukerarik ez dugula konturatuko gara. Aukera hauek markatuta izatea ko-
menigarria da: Thumbnails Reflect Image Position y Main Dialog Window Always
on Tops .
Lanean hasteko, neurri berdinekoak diren zenbait irudi gif prest izan behar ditugu,
hauek bata bestearen atzetik erakutsiaz animazio sentsazioa emango dute. Interne-
teko irudiak topa ditzakegu, argazki-kamarako irudiak erabili, irudiak eskaneatu
liburu edo aldizkarietatik, edo guk geuk sortu. Azken hau izango da guk erabiliko
dugun aukera.
Adibide bat ikusiko dugu. 5 irudi erabiliko ditugu animazio bat egiteko. Gif bat
egingo dugu 1etik 5erako zenbakiak erakutsiko dizkigunak.
Edozein edizio programa erabil dezakegu, adibidez, Paint.
Hauek izango dira jarraituko ditugun pausoak: Paint programa martxan jarri, Testu
tresna erabiliz 1 handi bat idatzi. Hau egin ondoren, gif motako fitxategia karpeta
baten barruan gordeko dugu.
Prozesu bera errepikatuko dugu 2, 3, 4 eta 5 zenbakiekin.
5 zenbakiak sortu ondoren irudi honen antzeko karpeta bati zango dugu:
Beste aukera bati zango zen fitxategi bat sortzea 5 zenbakiekin.
GIF ANIMATOR ERABILIZ ANIMAZIOA SORTZEA
Gif animator-ekin animazio bat sortzeko, lehenengo Abrir ikonoan klikatu behar dugu. Leiho ba tirekiko zaigu, eta bertan, guk sortu dugun gif irudietako bat auke-
ratu behar dugu (pauso honetan animazioan azkena erakutsi behar duen irudia
irekitzea gomendatzen dut). Berez, edozein irudi ireki dezakegu, gero erakusteko
ordena aldatu bai dezakegu.
Goiko tresna barrak aukera gehiago ditugu, eta geroago ikusiko ditugu zeintzuk
diren.
Gure animazioko parte izango diren gainontzeko irudiak (gifak) erantsi behar di-
tugu. Baina hau egiteko Insertar botoia erabili behar dugu (oraingoan ere gomen-
datzen dut animazioan agertuko diren alderantzizko ordenan txertatzen joatea iru-
diak, nahiz eta gero ordena aldatzea izan) Irudiak ikusiko ditugu programara igota.
Gure animazioko parte diren irudi guztiak kargatuak ditugunean, bakoitzarentzat
lauki edo frame bat sortu dela ikusi dezakegu. Botoien bidez frame hauen
animazio ordena alda dezakegu.
GUARDAR / GUARDAR COMO Prozesu honen ondoren OSO GARRANTZITSUA da orain arteko GifAnimator-en lana
gordetzea. Hau egiteko ARCHIVO-> GUARDAR COMO aukera erabiltzea da
egoiena gif fitxategi berri batean (izen berriarekin) gordetzeko gure lana. Hau egi-
ten ez badugu, Archivo -> Guardar aukera erabiliz gero, GifAnimator-en kar-
gatu dugun azken fitxategiareni izenean gordeko du, et gure aurreko fitxategia
ezabatuko.
ANIMAZIOAREN KONFIGURAZIOA Gure animazioaren egitura antolatu behar dugu orain. Options pestainaren ondo-ren, Animation pestaina ikusiko dugu.
Leiho honetan animazioaren neurria finka dezakegu: zabalera, altuera eta Looping.
Loop hitzak animazioa bukatzen denean berriro hasieratik hasiko dela esan nahi du.
Errepikapen kopurua zehaztu dezakegu zenbaki baten bidez, edo bestela, Repeat forever aukera hautatu, beti errepikatzea nahi izanez gero. Bukatzeko Image pestaina ezagutuko dugu.
Leiho honetako aldagai garrantzitsuena Duration da, frame batek beste bat agertu
zenbat denbora egon behar duen bistaratuta adierazten baitu. Segundo baten ehu-
nenak dira denbora neurtzeko erabiltzen den neurria, hau da, 200 idazten badugu
Duration-en, irudia 2 segundoz erakutsiko da.
Aurreko irudian lehenengo fotograma edo frameari 200eko balioa jarri diogu, beste
guztiak 0 utzita. Abiadura hau aldatu beharra dugu irudi hauek ere gure animazioan
ikusgai izatea nahi baldin badugu. Frame guztiei balio bera ezarri nahi izanez gero
botoi hau erabili behar dugu: Seleccionar todo, eta guztientzat behin baka-rrik idatzi abiadura zenbakia.
Beste aukera interesgarria Transparency izenekoa da. Leihotxo hori markatuz
gero aukeratzen dugun kolorea ikustezin egingo dugu.
AURREBISUALIZAZIOA
Gure gif animatua bukatu dugula dirudi. Hori ikusteko Previsualización aukera
erabili dezakegu. Horretarako botoia klikatuko dugu, eta leiho bat agertuko
zaigu non gure animazioa ikusiko dugun.
Oharra: Oharra: Oharra: Oharra: Eskuliburu hau www.elkarrekin.org-eko ikastaro bateko apunteen itzulpena da.