gidaliburua
DESCRIPTION
gida, 2.10TRANSCRIPT
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
2011-2012
IKASLEAREN GIDALIBURUA
INFORMAZIO- ETA KOMUNIKAZIO-TEKNOLOGIAK
HEZKUNTZAN
AURKIBIDEA
1. Tutore taldea
2. Sarrera
3. Materian landuko diren konpetentziak
4. Materiaren ardatz metodologikoak
5. Materiaren ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak
6. Materiaren antolaketa orokorra
a. Egutegia
b. Presentzialitatea – Ez presentzialitatea
1. Tutore taldea
Beñat Doxandabaratz
Iñigo Arriaran
Nagore Ipiña
Tutorea Taldea Gela
Beñat T1 D.1.3
Iñigo T2 D.3.6
Nagore T3 N.3.10
2. Sarrera
Materia honetan zehaztuko dira eskolan teknologia erabiltzeko irizpideak. Helburu
nagusia da ikaslea gai izatea informazio eta komunikaziorako teknologiari erabilera
aproposa emateko. Azken batean, ikasgai honekin nahi da gaur egungo gizartearekin
koherentea den hezkuntza identifikatzea eta abian jartzeko zenbait arrasto ematea.
Ikasgai honen bitartez ikaslea prest egongo da informazio eta komunikazio teknologien
eraginaz hausnartzeko. Ikasleak, gainera, teknologia horiek hezkuntza-praktikan
sartzeko konpetentzia izango du, era horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua
aberastuz, eta informazio eta komunikazio teknologien hastapen-esperientziak sustatuz.
Edukien laburpena
Edukiak
4 bloke nagusi:
1
3
2
IKTak hezkuntzan
Ipuin kontaketa digitala
Ikus-entzunezkoa produktuak:
Iragarkia
4 Simulazioa
3. Materian landuko diren konpetentziak
Ikasleak materia honen bidez ondorengo konpetentziak eskuratu beharko ditu:
Konpetentzia orokorrak:
o Erabakiak hartu.
o Lanaren ikuspegi orokorra izatea.
o Komunikazio eraginkorra lortzea.
Konpetentzia espezifikoak:
o Informazio eta komunikazio teknologiek (ikus-entzunezko hizkuntzak eta pantailak
barne) gizartean eta hezkuntzan duten eragina ezagutu eta hartaz gogoeta egin.
o Informazio eta komunikazio teknologiak ezagutu. Ikasgelako interakziorako eta
komunikaziorako prozesuak eta bitarteko teknologikoak ezagutu.
o Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua ahalbidetu eta aberastu ez ezik haur
hezkuntzan IKTak ere barne hartzen dituzten esperientzia berritzaileak ezagutu eta
aztertu.
4. Materiaren ardatz metodologikoak
Metodologia aktiboak erabiliko dira, hala nola ikasleari protagonismoa eta
erantzukizuna emango dioten proiektuetan oinarritutako ikaskuntza. Metodologia horien
bitartez ikasleak banakako eta taldekako jarduerak egin beharko ditu (modu
presentzialean zein ez-presentzialean).
5. Materiako ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak
Ebaluaziorako kontuan hartuko dira:
Ikasleak klase teorikoetara eta praktikoetara joatea eta parte hartze aktiboa
izatea. Materia gainditzeko derrigorrezkoa izango asistentzia minimoa (%80).
Era askotako praktikak egitea.
Ikasgaiaren edukien inguruan aurkeztutako eta akademikoki zuzendutako lanak.
Bakarkako zein taldekako lanen kalitatea (edukiak zainduz eta hizkuntzaren
egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz).
Azken nota:.
a. Ipuin digitala %20
b. 3D simulazioa %25
c. Iragarkien analisia %10
d. Iragarkiaren produkzioa %25 (%20 produktua + %5 bakarkako
justifikazioa)
e. Bakarkako hausnarketak %15
f. Parte hartzea, asistentzia eta beste hainbat ariketa %5
6. Materiaren antolaketa orokorra
a. Egutegia
Egutegia
13 aste
• Astelehenetan 10.45-13.00
• Ostegunetan 8.00-10.15
b. Presentzialitatea eta ez presentzialitatea
Jarduera presentzialak :
Eskola magistralak/ Hitzaldiak.
Mintegiak.
Tailerrak.
Eskola praktikoak.
Tutoretzak
Taldean zuzendutako ikasketa eta lana.
Jarduera ez-presentzialak
Banakako ikasketa eta lan autonomoa.
Ikasketa eta lan autonomoa, taldeka.