gazteria, lana eta prekarietatea - · pdf file5 pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako...

36
gazteria, lana eta prekarietatea gazte prekarietatearen argazki bat eta alternatibarako proposamen orokorra

Upload: ngothu

Post on 01-Feb-2018

226 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

gazteria,lana etaprekarietateagazte prekarietatearen argazki bateta alternatibarako proposamen orokorra

Page 2: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

Euskal Herrian, 2014ko otsailean

Eskerrak lan hau osatzeko laguntza eta aholkularitza eskeini diguzuen guztioi. Karlos, Joseba, Amaia, Xabi, Nekane

http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/

Page 3: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

gazteria,lana etaprekarietateagazte prekarietatearen argazki bateta alternatibarako proposamen orokorra

Page 4: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO
Page 5: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 5ernai gazte antolakundea

aurkibideahitzaurrea 7.orr1. prekarietatea arazo estrukturala 9.orr2. gazteon prekarietatearen argazkia 10.orr 2.1. gazteon bataz besteko diru-sarrerak 10.orr 2.2. gazteon langabezia 11.orr 2.3. soldatapeko lanak ere prekarietatea dakar 14.orr 2.3.1. autoenplegua 16.orr 2.3.2. ezkutuko lana; zaintza lanak eta lan merkatu beltza 17.orr 2.3.3. lan erreforma berriak ekarriko diguna 17.orr 2.4. enplegu plan publikoei kritika 18.orr 2.5. hezkuntza eta lan merkatua 20.orr3.ondorioak 22.orr 3.1. emantzipatzeko ezintasunak 22.orr 3.2. migrazioa 23.orrgazte alternatibarako proposamen orokorra 25.orr egoera honen aurrean zer... 25.orr bidea 26.orr printzipioak 27.orr lan ildoak 29.orrbibliografia eta lanerako erreferentziak 34.orr

Page 6: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA6 ernai gazte antolakundea

Page 7: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 7ernai gazte antolakundea

HITZAURREA

Txosten honetan Euskal Herriko gazteon prekarietate egoera aztertzen da, lan merkatua-ren egoeran eta honek gazteongan dituen eraginetan zentratuz batez ere. Ez dira asko Eus-kal Herriko zazpi lurraldeak kontuan hartuta gazteon egoera ekonomikoari buruz egin diren azterketak, nahiz eta lurralde eremuka egin izan diren. Lurralde guztiak barnebiltzen dituz-ten datuak biltzen saiatu garen arren, gure herriaren errealitate instituzional zatitua dela-e-ta, ezinezkoa izan zaigu datu guztiak biltzea. Hala ere, partzialak izan arren, hemen bilduta daude gazteon prekarietateari buruzko argazki osoago bat izateko baliagarriak direlakoan. Datu guztiak iturri ofizialetatik jasoak dira.

Sistemari ez zaio interesatzen errealitatea agerian geratzea eta hortaz, datuak errealitatea distortsionatu eta ezkutatzeko erabiltzen dituzte. Datuak bildu eta aztertzerakoan bi gauza izan behar ditugu kontutan:

Batetik, aztertzen diren indikadore edo neurgailuak sistemaren beharretara diseinatuta daude. Langabeziaren indizeak esaterako ez du barnebiltzen benetako errealitatea, ikasi eta lan egiten dutenak, ezkutuko ekonomia, oso ordu gutxi lan egiten duena (astean 3 ordu adibidez), lan erreproduktiboa... beraz lanaren inguruko azterketak egiteko benetako errea-litatea ezkutatzen da. Eta bestetik datuen gabezia, indikadore edo neurgailuak ideia orokor bat egiteko baliagarriak izan badaitezke ere oso zaila da datu zehatzak aurkitzea, eta are zailago konkretuki analisia egiteko beharrezko zaizkigunak, inoiz ez ditugu nahi ditugun da-tuak aurkituko.

Aitzitik, ez dugu errealitatearen argazkian soilik geratu nahi izan, gazteok jabetzen baikara bizi dugun egoera larriaz txostenak irakurri gabe ere. Egoera honek gure bizitzetan dituzten ondorio kolektiboak azaleratu nahi izan ditugu eta horrekin batera, Ernaik egoera honi au-rre egiteko egiten duen proposamen praktikoa azaltzen dugu. Hau da gure ustez garran-tzitsuena.

Txostenak lau atal nagusi biltzen ditu beraz: prekarietatearen definizioa arazo estruktural eta ez koiuntural gisa; errealitatearen argazkia zenbait datu interesgarriren bildumarekin; egoera horrek gazteon bizitzetan dituen ondorio nagusiak eta azkenik alternatibarako oina-rrizko proposamena.

Zinez espero dugu lan xume hau gazteriarentzako lanerako tresna baliagarria izango dela. Eguneroko borrokaz soilik lortuko baitugu egoera hau iraultzea eta gazteon ahalduntzean baitago eraldaketarako gakoa.

Page 8: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA8 ernai gazte antolakundea

Page 9: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 9ernai gazte antolakundea

1.PREKARIETATEA ARAZO ESTRUKTURALA

Krisi hotsak dira nagusi 2007az geroztik. Egoera orokorrak nabarmen egin du okerrera or-dutik, baina krisi deituriko hau iruzurra eta lapurreta baino ez da. Neoliberalek duela 40 urte abiatutako ofentsibaren azken kapitulua baino ez da hau. Gutxi batzuen mesederako sistema ankerra ari dira garatzen shock-aren doktrina aplikatuz, klase eta jendarte sekto-re zapalduok eremu guztietan pobretuz. Ofentsiba neoliberal honek ordea, munduan egun ditugun arazo larrienak konpontzetik urrun, hauetan gehiago sakondu besterik ez du egi-ten, zapalkuntza eta esplotazioa maila guztietan areagotuz: prekarietatea sistematizatuz eta iraunkortuz.

Zertaz ari gara prekarietateaz hitz egitean? Egonkortasun eta segurtasun faltaz gure bizitza-ko eremu guztietan. Gure bizi proiektua ahalbidetzen duen garapen pertsonalerako behar dugun egonkortasun eta segurtasun faltaz ari gara. Proiektuen garapen naturalerako kor-tozirkuitoez.

Prekarietateaz mintzatzen garenean sarri bizi baldintza jakin batzuez jardun ohi gara. Eta gazteok asko dakigu horretaz, krisi aurreko urte “loriatsuetan” ere prekarietatea izan baita gazteon eguneroko ogia. Baina prekarietatea zerbait koiunturala baino estrukturala da: ka-pitalismo patriarkala prekarietatea da.

Sistemaren egungo eskeman, merkatua dago erdigunean. Ez dugu prekarietatea inoiz era-bat gaindituko hori irauli ezean. Jendartea eta komunitatea jarri behar dira erdigunean, mer-katua zein gainontzeko aparatu estrukturalak honen mesedera jarriz. Horretarako herrita-rrak politikan eragin behar dute, politikak ekonomian eragiteko. Ez da zuzena beraz, bizi baldintza txar batzuen ondorio soila dela prekarietatea. Ideal kapitalista eta patriarkalaren ondorioa da prekarietatea.

Ondo bizitzearen eta bizitza onaren arteko dikotomia dago soluzio bidean: sistema kapita-lista patriarkalean, lortu genezake bere idealari jarraituz ondo bizitzea, ustezko baldintza duinetan: lanpostu bat izan, dirua izan, etxebizitza bat erosi, familia izan... Baina adabakia baino ez da. Etxebizitza bat izan genezake baina hipotekatuta biziko gara. Lana izan gene-zake baina baldintza prekarioetan eta langabezian geratzeko uneoroko arriskuarekin. Ondo bizi garelakoan edozein unetan prekarietatea azaltzen da: ezegonkortasuna eta segurtasun falta.

Hein batean prekarietatea zerbait inkontzientea da, ondo bizitzeak ilusio faltsua sortzen bai-tu. Ohartu gabe bizitzako esparru batzuetan sinestarazi diguten duintasunaren langa harra-patzeak (ondo bizitzea) ez du bizitza ona dugunik adierazi nahi eta beraz, bizitza prekarioa izaten jarraitzen dugu.

Page 10: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA10 ernai gazte antolakundea

Ez gara gure buruaren jabe. Nagusiak, irakasleak, gurasoek, poliziak, bankuak... agindu eta erabakitzen dute gugatik. Gure bizitza kapitalaren mesedetara ezarriz eta ilusio faltsuak eraikiz.

Honek ez du esan nahi bizitza txuria edo beltza denik. Kolorez betea dago eta gure eskuetan dago neurri batean urratsez urrats balore ez-kapitalista eta ez-patriarkaletan oinarritutako bizitza ona eraikitzea.

2.GAZTEON PREKARIETATEAREN ARGAZKIA

2.1.Gazteon bataz besteko diru-sarrerak

Euskal Herria garapen ekonomiko handia duen lurraldea da, bere sare industrialari eta oro har bere ekonomia dibertsifikatuari esker besteak beste (nahiz eta egun gainbeheran da-goen). Garapen honek ordea, eragina du gure bizi mailan eta bizi ereduan: Espainiako Es-tatuko errenta altuenetakoa dugu, kontsumo basatiaren ereduan erabat murgilduta gaude eta, etxebizitzaren eta oinarrizko elikagaien prezioak ere estatuko altuenetakoak dira.

Zein da beraz Euskal Herrian dugun pobreziaren muga?

Europako zenbait ikerlari sozialen arabera pobreziaren muga kalkulatzeko lurralde bakoi-tzean, biztanleko BPGren (Barne Produktu Gordinaren) eta diru-sarreren arteko erlazioa hartu behar da kontuan. Biztanleko BPG Per Capitaren %37,5a baino txikiagoak badira diru-sarrerak, pertsona hori pobreziaren mugan bizi da.

Kalkulu horren arabera, 2013an Euskal Herrian oinarrizko bataz besteko soldata 937 €koa da1. Zentzu horretan, biztanleen %28,8 pobrezian bizi da gaur egun Euskal Herrian, 900.000 pertsona (zoritxarrez ez dugu gazteon pobreziaren daturik).

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko gazteon %72a baino gehiago ez da 937€-ko diru sarreretara iristen.

16 eta 29 urte arteko kontratudun gazteon bataz besteko soldata 1.100 eurokoa da2. Gazteon bataz besteko soldata 30 urtetik gorakoena baino txikiagoa da, 30 urtetik gorako emaku-meena 1.422 euro eta gizonezkoena aldiz 1.922 euro3. Pentsatu beraz gaztea eta emakumea izatearen eragina. Baina bataz besteko soldata horrek ez dio erantzuten gazteen gehien-goaren errealitateari. Gazteon %35a baino ez baikara kontratua dugunak. Eta kontratuen artean, Formazio kontratua deiturikoa dagoela gogoratu behar da (gazteon %2), kasu haue-tan 500 € soldatarekin egon gintezke 33 urte bete arte.

Gainontzeko gazte guztiok (%65a) bestelako diru sarrerak ditugu: gurasoen paga, beltzean (kontraturik gabe) egindako lana edo diru laguntza publikoen bidez (bekak, RGIa, eta abar). Adierazgarri da beraz gazteriaren pobrezia maila, gutxieneko diru sarrerak errealitatean di-tugun diru sarrerekin alderatuz. Pobrezia maila ikusita ezinbestean familia bilakatzen da sustengu ekonomiko gazte askorentzat.

1 Iturria: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian, txostena. Gaindegia, 20132 Iturria: Observatorio de emancipación núm.3 (3. trimestre 2013). CJE3 Iturria: Emakunde

Page 11: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 11ernai gazte antolakundea

Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteon bataz besteko errenten daturik ez dago.

2.2.Gazteon langabezia4

Langabezi maila aztertzean kontutan hartu behar da langabezia tasa ofizialak zer barnebil-tzen duen. Sistemak jendartea ekonomikoki “aktibo” eta “ez-aktibo” bezala banatzen du, guretzat aktiboak guztiok garen arren. “Aktiboen” baitan, batetik, kontratudun soldatapeko lana duten pertsonak (ofizialki langileak), eta bestetik, ez dutenak baina lan bila modu akti-boan dauden pertsonak (ofizialki langabetuak)5 barnebiltzen dituzte.

“Ez-aktiboetan” aldiz gainontzeko guztiak. Kontraturik gabe lan egiten dutenak zein lan erreproduktiboa (ezkutuko lana), lan bila modu “ez-aktiboan” daudenak eta ikasleak bes-teak beste. Beraz langabezia datuek, gazte “aktiboen” artean kontratudun soldatapeko la-nik ez duten gazteei egiten die erreferentzia, kasu honetan ere errealitatea distortsionatuz.

Hala ere datu hauek langabeziaren bilakaera eta joera orokorra aztertzeko baliagarriak dira. Hau da, nahiz eta kuantitatiboki jende masa bat ez den barnebiltzen joerak zein diren ikus daitezke.

4 Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 20135 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE www.ine.es/inebaseDYN/epa30308/docs/resumetepa.pdf

HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO DIRU SARRERAK

Iturria: CJE (Consejo de la Juventud de España)

Page 12: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA12 ernai gazte antolakundea

Euskal Herriko gazteon langabezia goraka doa krisia hasi zenetik. 2007tik 2012ra bitartean 23 puntu egin du gora 15 eta 24 urte arteko langabetu kopuruak (%16,1etik %39,3ra). Hau da gainera adin tarte guztien artean langabezia tasa altuena pairatzen duen jendarte sektorea. Adin tarte bereko emakumeon langabezia %41era iristen da.

Ondoren datoz 25 eta 34 urte arteko gazteon langabezia datuak: %18,6. Europar Batasune-ko proportzioetatik oso gora gabiltza hemen.

Langabetuen %58,5 gazteak gara. Hain justu prestakuntza akademiko handiena duen be-launaldia gara langabezia gehien pairatzen ari garenak. Euskal Herriko biztanleon %43 in-guruk goi mailako ikasketak ditu. Inmigrante gazteen kolektiboaren daturik ezin izan dugu eskuratu.

Eskualdeka berriz, Nafarroa Garaiko hegoaldea eta ekialdea dira eskualde kolpatuenak gaz-teon langabeziari dagokionean Sakanarekin batera. Bizkaian Bilbo handiaren inguruak, Ara-bar Errioxa eta Aiaraldea Araban, Gipuzkoan Bidasoa eta Lapurdiko kostaldea dira eskualde kolpatuenak.

Aipatzekoak dira Ipar Euskal Herriko barnealdeko, Nafarroako Pirinioetako eta Araba he-goaldeko %6tik beherako langabezia tasa. Horren arrazoia ez da ordea lana dagoela. Justu kontrakoa; lan faltan, urteetan zehar migrazio estrukturala jasan duten hustutako eskual-deak dira.

Page 13: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 13ernai gazte antolakundea

1 Amikuze 11 Baigorri 21 Donostialdea 31 Gernika -Bermeo

41 Lapurdi Itsasegia

51 Ultzamaldea

2 Arabako Ibarrak

12 Baiona-Angelu-Biarritz

22 Durangaldea 32 Goierri 42 Lea Artibai 52 Urola -Kostaldea

3 Arabako Lautada

13 Basabürüa 23 Ebro Garaiko Erribera

33 Gorbeia Inguruak

43 Ostibarre 53 Zangozerria

4 Arabako Mendialdea

14 Baztanaldea 24 Enkartazioak 34 Irunberrialdea 44 Pettarra 54 Agoitzaldea

5 Aralarko Iparraldea

15 Bidasoa Beherea

25 Errioxa Arabarra

35 Iruñerria 45 Plentzia-Mungia

6 Arbaila 16 Bidasoa Garaia

26 Erronkari -Zaraitzu

36 Kantauri Arabarra

46 Sakana

7 Arbela 17 Bilbo Handia 27 Estellerriko Ekialdea

37 Lapurdi Beherea

47 Tafallaldea

8 Arga-Aragoiko Erribera

18 Bortziriak 28 Estellerriko Mendebaldea

38 Lapurdi Ekialdea

48 Tolosaldea

9 Arrati Nerbioi

19 Debabarrena 29 Garazi 39 Lapurdi Erdialdea

49 Trebiñoko Konderria

10 Auñamendi 20 Debagoiena 30 Garesaldea 40 Lapurdi Garaia

50 Tuteraldea

GAZTEON LANGABEZIA ERREGISTRATUAREN PROPORTZIOA (% 16-24 bizt.). EUSKAL HERRIKO ESKUALDEAK, 2012 URTEAIturria: Gaindegia

Page 14: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA14 ernai gazte antolakundea

2.3.Soldatapeko lanak ere prekarietatea dakar

Baina bada beste arrazoi bat ere: kontratu motak. Neoliberalismoak, bere ofentsibarekin, bere biziraupenerako helburu handiena lortu du: jendartearen pobretze orokorra zabor kon-tratuen bidez. Gazteak merkantzia edo enpresako kapitalaren pieza bat baino ez bagina bezala (makinen pare jarriz), lan ezegonkortze orokorra eta soldaten jaitsiera eragin dute, bizitzak are gehiago prekarizatuz.

Aldi baterako kontratuek gorakada ikaragarria izan dute krisialdia hasi zenetik, ezegonkor-tasuna eta segurtasun eza areagotuz. 2013ko azken hiruhilekoan, Hego Euskal Herrian 16 eta 29 urte arteko gazteoi egin dizkiguten kontratuen %95,5a aldi baterako kontratuak izan dira (tartean formazio kontratuak eta ekintzaileentzako kontratu prekarioak). %4,5 baino ez dira izan kontratu mugagabeak.6

Lan kontratuen iraupenari dagokionez bataz besteko iraupena EAEn 31 hilabete dira. 33 Na-farroa Garaian.

6 Iturria: Observatorio de emancipación núm.3 (3. trimestre 2013). CJE

Page 15: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 15ernai gazte antolakundea

Patronalak hitzetik hortzera darabil malgusegurtasuna kontzeptua, eredu berritzaile gisa eta lanpostuak sortuz krisitik ateratzeko gako gisa salduz. Eredu horren arabera langileon kaleratzeak eta kontratazioak (kontratu prekarioen bidez) erraztu behar dira lehiakorrak izan ahal izateko. Langabezia aldian sistema publikoak mantendu beharko ditu kaleratutako langileak.

Ezegonkortasunaren orgasmo horrek prekarietatea areagotu besterik ez du egiten. Bate-tik, kotizazioa zailtzen du, etorkizunean pentsio duina kobratzea zailduz. Bestetik, nahiz eta eredua Europako herrialde aberatsenetatik datorrela esan, hemengo sistema publikoa ezin da inondik inora konparatu haiekin. Iraupen luzeko langabezia tasa gora doa gainera eten-gabe eta langabezia saririk gabeko langabetu kopurua %17 dira jada.7

Oso erraza zaio patronalari malgusegurtasuna aipatzea, baina eredu hori mantentzeko sek-tore-zerbitzu publiko indartsu bat bermatu beharko litzateke eta horretarako zerga politika sendo eta progresiboa, hain zuzen ere beraiek nahi ez dutena. Beraz aho handiz aldarrika-tzen badute ere agerikoa da zein den benetako interesa.

Azken lan erreformekin malgutasun guztia eskuratu du patronalak eta orain artekoa gu-txi balitz malgutasun gehiago eskatzen dute, besteak beste sindikatuen eraginkortasuna behin betiko desagertarazteko Adegiren azken proposamenekin. Segurtasunik ez dago or-dea inondik inora: lanpostu berriak sortzetik urrun, lana suntsitzen ari da kontratazio berriak egitea zailduz eta diru laguntza publikoen menpe dauden langileen kopurua gora doa.

Lanaldi partzialak ere gora egin du.8 Hau nahiz eta ona izan daitekeen norberak hala nahi duenean, kasu gehienetan behartua dela baieztatzea ez da astakeria. Lanaldi partzialean dabilen sektore handiena emakumeak gara gainera.

Egoera larri honen ondorioz, 16 eta 29 urte arteko gazteon %49ak familiaren sostengu ekonomiko oso edo partziala behar du.9

7 Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 20138 Nahiz eta gazteon lanaldi partzialaren daturik ez izan, guztizkoen %20 dira. Kasuen %81,4an emakumeon lan eskua da. Iturria: Gaindegia9 Iturria: Gazteen enplegua EAEn txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 2012

HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON LAN KONTRATUEN BATAZ BESTEKO IRAUPENA

Iturria: CJE (Consejo de la Juventud de España)

Page 16: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA16 ernai gazte antolakundea

2.3.1. Autoenplegua

Lan merkatuan dagoen egoera beltzaren ondorioz, autoenplegu kolektiboa gora egiten ari den joera da, datu oso apalak badira ere. Kooperatibak eta lan elkarteek gora egitearen arrazoia izan liteke, soldatapeko lanarekiko konpromisoa, Elkarte Anonimoetan ez bezala. Izan ere, patroiari lan zuzenbideak eskaintzen dizkien tresnei esker, langileak erraz kalera-tu ditzake, soldatapeko lana enpresaren kostu huts gisa tratatuz, langileak merkantzia huts gisa tratatuz, enpresako kapitalaren aldagai gisa. Kooperatibetan kontrakoa gertatzen da; lanak du lehentasuna, kapitala aldagaia.

Alta, kooperatibetan aurki dezakegun autoesplotaziorako joerari arreta erreparatzea ezin-bestekoa da. Maiz, proiektuen bideragarritasuna lehenetsiz lan orduak luzatu, oporrak gu-txitu zein orokorrean lan baldintzak gogortzen baititugu.

Hala ere adierazgarria da 15 eta 29 urte arteko EAEko gazteon arteko %66,9k ez duela inoiz planteatu ere egin autoenpleguaren ideia. Gaia planteatu dutenak %22,3 baino ez dira.

EAE-ko 15 ETA 9 URTE BITARTEKO GAZTEOK AUTOENPLEGUARI BURUZ DUGUN JARRERA, LANBIDE EGOERAREN ARABERA10

2008

guztira ikasle lanean ikasten/lanean langabezian beste batEz dut inoiz pentsatu 62,9 72,5 54,8 60,4 60,4 68,6Ez dut inoiz pentsatu baina etorkizunean beharrezkoa izan daiteke 10 11,2 7,8 14,9 12,3 0Benetan pentsatzen ari naiz 9,6 8,4 10,7 7,8 9,4 17,1Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut 13,6 7,7 18 14,9 17,9 14,3Autonomoa izan nintzen baina jada ez - - - - - -Jada autonomoa, profesional liberalaedo enpresaria naiz 3,9 0,2 8,8 1,9 0 0Ed/Ee - - - - - -

2011 guztira ikasle lanean ikasten/lanean langabezian beste batEz dut inoiz pentsatu 66,9 74,2 61,2 66,8 60,8 49,8Ez dut inoiz pentsatu baina etorkizunean beharrezkoa izan daiteke 5,6 7,4 2,8 4 7,8 3,5Benetan pentsatzen ari naiz 10,7 9,4 10,5 10 14 21,5Pentsatu dut baina ez egitea erabaki dut 11,6 7,5 14,4 12,6 15 25,2Autonomoa izan nintzen baina jada ez 3,1 - 8,3 4,5 - -Jada autonomoa, profesional liberalaedo enpresaria naiz 1,3 - 2,7 1,2 2,5 -Ed/Ee 0,8 1,6 0,1 0,9 - -

10 Iturria: Gazteriaren Euskal Behatokia

Page 17: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 17ernai gazte antolakundea

2.3.2. Ezkutuko lana; zaintza lanak eta lan merkatu beltza

Azkenik, nahiz eta gai honen inguruko daturik ez den existitzen, ezin da ahaztu beltzean (kon-traturik gabe) lan egiten duen gazte kopurua. Batzuk, soldatapeko lana aurkitu ezinda etsita da-goenari heltzen diotelako. Beste asko gurasoei karga arintzen lagundu nahi dieten ikasleak dira. Sektore hau aurrez aipatu gazteriaren %65aren parte da (sistemarentzat ez aktibo). Gazteriaren errealitatearen zati handi bat beraz.

Bestetik, soldatapeko lan gisa inon kontabilizatzen ez diren lan erreproduktiboak eta zaintza lanak aipatu behar dira. Milaka gara, haurrak zein zaharrak zaintzen, garbiketa lanetan eta abar lanean kontraturik gabe gabiltzan gazteak, gehienak emakumeak. Hauetako asko gainera etor-kinak gara, nahiz eta ikasketa kualifikatuak izan, bazterketa egoeran bizi eta bizibide gisa zaintza lanak baino ez ditugun emakume gazte etorkinak.

2.3.3. Lan erreforma berriak ekarriko diguna

Espainiako Gobernuak egin izan duen lan erreforma bakoitzak gazteon lan baldintzak eta egoe-ra okertu besterik ez dute egin. 80 eta 90eko hamarkadetan aldi baterako zabor kontratuak eta ETTak legalizatu ostean, 2012ko erreformarekin etorri zen azken kolpea. Kaleratzeak erraztu zituen, kontratu mota prekarioak sustatzearekin batera. Aipatzekoak dira gazteontzat espreski sortutako bi kontratu:

•Formazio kontratua: 33 urtera arteko kontratu prekarioa. Hiru urterainokoak izan dai-tezke, baina berriz egin dezakete kontratu bera, lanpostuak formazio berria behar duela argudiatuta. 500 €-ko soldata miserablea. Ez du kotizatzen, enpresariari egiten zaizkion deskontuen ondorioz. Gainera enpresek negozioa egiten dute, instituzioeta-tik dirulaguntzak jasoz eta kontratu mota honekin langileak ordeztuz. •Ekintzaile kontratua: proiektu berria martxan jarri nahi duten gazteentzat. Urtebe-teko proba epea ezartzen du bizpahiru hilabeterekin nahikoa denean. Proba epean kaleratu ezkero ez da indemnizaziorik kobratzen. Gainera, soldata hain prekarioa denez, gazteari bere soldataren zati bat ordaintzea proposatzen zaio, etorkizunean kobratu behar zenukeen langabezia sariaren %25a ere kobratuz.

Lan erreforma horrek negoziazio kolektiboa suntsitu du gainera, langileak erabat babes eta se-gurtasunik gabe utziz patronalaren aurrean, urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubi-deak deuseztuz. (Kontuan izan formazio kontratuak eta ekintzaile kontratuak ez direla negozia-keta kolektiboan sartzen, are segurtasun gutxiago emanez).

Orain eman nahi dioten bigarren bueltarekin kontratuak sinplifikatuko dituzte. 20 kontratutik 6ra pasako da kopurua eta hauetatik 5 aldi baterakoak izan daitezke, malgutasuna sustatu nahian.

Bestetik, Alemaniatik minijob delako eredua ekarriko dute, lanaldi laburrak sustatuz, baina na-gusiari beharren arabera lanaldia luzatzeko aukera emanez ordu extren bidez. Hau da, lanaldi laburreko kontratuarekin lanaldi osoan beste ordu egin daitezke baina lanaldi laburreko kopurua

Page 18: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA18 ernai gazte antolakundea

kotizatuz Gizarte Segurantzan. Alemanian bataz besteko 450 euroko soldata dute minjob delako horiek soilik bataz beste 140 euro kotizatuz.

Guzti honek beraz are gehiago prekarizatuko ditu gazteon egoera eta bizi baldintzak.

2.4.Enplegu plan publikoei kritika

Gazteon langabezia datu larriak direla eta kapitalaren mesederako erabaki politikoak hartzen di-tuzten politikariek hitzetik hortzera darabilte gazteen soldatapeko lana sustatu beharra, bestela “belaunaldi galdua” izango garela-eta.

Instituzio publikoei exijitu behar zaien lehenengo kontua da, herritarron eskubideen berme izan behar direla eta onartezina da beraz prekarietatean sakontzen duten planak sustatzea. Gazteon parte hartzerik gabe osatutakoak dira gainera.

Hitz politez jositako enplegu planak diren arren, orokorrean gazteon prekarietatean sakontzeko bidea zabaltzen dute.

•Kontratazioei dagokienean:

Kalitatezko soldatapeko lanak sustatu ordez, praktika kontratu prekarioak sustatzera bideratzen dira diru partidak (ohiko kontratazioen bikoitza kasu as-kotan). Esanguratsua da esaterako, nahiz eta praktiketako kontratuek berez (hitzarmenaren bidez) urtean %40ko mozkina izan enpresentzat, aparteko partidak bideratzen direla enpresariak gazteak kontrata ditzaten seduzitzeko. Hau da, enpresaria bi aldiz garaile gaztea miseria bat kobratzen ari den bitar-tean lan baldintza negargarrietan. Praktiketako kontratazioak sustatzen badi-ra ere, sikiera praktika-aldia amaitzean enpresak kontratu mugagabea egiten duela bermatu beharko litzateke. Hau da, kontratazioa soldatapeko lana egon-kortzeko neurriekin lotuta egon behar da.

Bestetik, enpresari kontratazioa sustatzeko diru laguntzak ematekotan, en-presaren ekonomia-balantzeen araberakoa izan beharko luke. Kontratazioak enpresak ordaindu ahal baldin baditu, zergatik ordaindu behar da gu guztion poltsikoetatik? Gero gainera enpresaria garaile ateratzeko.

Kontratazioak prekarietatean sakontzeko bide izan ez daitezen eta enpresa-rien poltsikoak diru publikoaren bidez betetzeko izan ez daitezen neurriak hartu behar dira beraz.

•Gazte ekintzailetzarako programak. Hasteko onartezina da gazte ekintzailetza mota ezberdinak sailkatu eta ekintzailetza soziala hauetako mota bat izatea. Diru laguntza publikoz sustatzen den ekintzailetza oro soziala izan behar da. Onartezina da helburu antisozialak dituzten enpresa proiektuak sustatzea.

Page 19: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 19ernai gazte antolakundea

Paradoxikoa da esate baterako, ekintzailetza berritzailerako milioika euro-tako diru partidak ematea eta aldiz ekintzailetza sozialerako neurri fi-nantzatu gabeak diseinatzea: bideragarritasun azterketak eta enpresa mintegiak esaterako. Ez da inongo bermerik ematen beraz transforma-zio soziala helburu izan dezaketen proiektuak martxan jartzeko.

Ekintzailetza sozialerako finantzaketa bideratzea ezinbestekoa da be-raz, eta ez bakarrik lehen bizpahiru urteetan. Halako proiektuen arra-kastarako epeak luzeagoak dira.

Finantzaketarekin lotuta, oso adierazgarria da banketxeen kredi-tuen interesak ordaintzeko diru partidak bideratzen direla. Onarte-zina da. Ezin da diru publikoa erabili bankuen mozkinak bermatze-ko eta aberasteko.

Gazte ekintzailetzarako diru laguntzak ematean, errenta maila mugatu beharko litzateke. Errenta altuak dituzten pertsonei uka-tu egin beharko litzaizkieke laguntza hauek. Bestetik, bestelako baldintza batzuk malgutu egin beharko lirateke; lan prekarioetan dauden gazteei ere diru laguntza hauek eskatzeko aukera eman beharko litzaieke.

•Azkenik gazteak atzerrira joateko laguntzak. Kanpora joateko laguntzak di seinatzen diren arren kasu honetan ere hitzarmenak sinatzen dira gazteok praktika kontratuen baldintza kaskarretara kondenatuz. Gainera gazteria mi gratzera bultzatzen dute hau gazteon hautu bat izan beharrean maiz irtenbide bakar bilakatuz.

Dena den, bada beste datu esanguratsu bat. EAEko 2014ko aurrekontuen %0,25a baino ez da gazteon enplegu planari bideratua. Hutsaren hurrengoa. Baina kontua ez da zenbat diru bideratzen den, baizik eta diru hori zertarako erabiltzen den. Ikusi dugunez zati handi bat enpresa eta banketxeen mozkinetara bideratzen dira kontratazioak sustatzearen aitza-kiarekin. Ezinbestekoa da gardentasunez jokatzea eta enplegu planen emaitzak publikoki azaltzea.

Sistema kapitalistan, eskubide guztien jabe izateko pasa beharreko peajea da soldatapeko lana. Zentzu horretan, gazteon egoera prekarioa dela-eta, sarri eskubide sozial eta ekono-mikorik gabe geratzeko arriskuan izaten gara diru laguntzak eskatzerako orduan edo etxe-bizitza batean sartu nahi dugunean programa publikoen bidez. Ezinbestekoa da gazteok eskubide osoko pertsona gisa hartzea prekarietate egoerari aurre egingo bazaio. Beraz, enplegu planetatik harago, gazteria plan integralak diseinatu beharko lirateke.

Page 20: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA20 ernai gazte antolakundea

Hau horrela izanda:

1.Enplegu planak ezin dira mugatu enpresetan klientelismoaren bidez kontratazio prekarioak sustatzera. Epe luzeko plan estrategikoak izan behar dira eta zeharkako ikuspegia duena gainera enplegu, hezkuntza, ekonomia, ogasun eta berdintasun sai-lekin.

2.Enplegu planen helburua ezin da izan lanpostuak sortzea edozein preziotan langa-bezia tasaren datuak jaisteko asmoz eta Garapen Ekonomikorako ikuspegi soiletik egina. Kalitatezko soldatapeko lana sortzea izan behar da helburua iraultza soziala-ren norabidean.

3.Gazteok atzerrira prekarietatean bizitzera bideratzen gaituzten programetan dirua xahutu ordez, kalitatezko lana Euskal Herrian sortzeko politika aktiboak diseinatu behar dira. Beharrezkoak dira atzerrira joateko dirulaguntzak, baina ez egoeraren soluzio gisa planteatuta.

Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako gazteen egoera are okerragoa da, instituzio pro-piorik ez dutenez, ez dago inongo enplegu planik soldatapeklo lan kualifikatua sortzeko hiru lurraldeetan. Are gehiago, barnealdea husteko eta kostaldean zerbitzuetako lanpostu prekarioak sustatzeko estrategiak garatzen dituzte instituzio arrotzek, migrazioa arazo es-truktural bilakatuz.

Beraz, argi eta ozen esan behar dugu instituzioetatik eskaintzen diren enplegu planak de-ritzotenak iruzur hutsak direla. Inposatzen diguten eredu ekonomiko-soziala ezkutatzeko erabiltzen duten maskara. Finean enpresariak laguntzea xede duten politikak dira, langile klasea eta bereziki gazteriari iruzur eginez.

2.5.Hezkuntza eta lan merkatua

Bolo-bolo dabiltzan ideia berrietakoak dira “burmuinen ihesaldia” edo “ongien formatutako belaunaldiaren galera”. Egiak dira baina egia partzialak.

Egia da Euskal Herrian goi mailako ikasketak dituztenen kopurua oso altua dela, %43,7a; Europako bataz bestekoaren oso goitik dago: %27,7.11 Ildo honetan, bada eskaintza eta es-kariaren artean kontuan hartu beharreko desoreka bat. Lan eskari handiena kualifikazio baxu edo ertainekoa da eta aldiz, goi mailako titulua duten pertsona kopurua proportzioan altua da.

Horrek ematen ditu zenbait pista I+G+i-n zoritxarrez egiten ari den inbertsio eskasari bu-ruz adibidez. Kezkagarria da ikustea Euskal Herri osoan lan eskaintza gazteon prestakuntza maila baxuagoa dela. 15 eta 24 urte arteko gazteon %15,1 ez da ari ez ikasten ezta lanean ere, Europako (%17), Espainiako Estatuko (%23,8) eta Frantziako Estatuko (%16,2) portzen-tajeen azpitik.12

11 Iturria: Lan merkatuaren egoera. Euskal Herria. Txostena. Gaindegia, 201312 Iturria: Euskala Herriko gazteen ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013

Page 21: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 21ernai gazte antolakundea

Hezkuntza sistemari dagokionez, bertan sortzen den jakintza eta kapital humanoa, enpresa eta proiektu sozialak sortzera, zein, gure bizitza era duin batean garatzeko tresnak eskain-tzera bideratu beharko litzateke. Aitzitik, horren aurkara, enpresa eredu kapitalistaren esa-netara egokitu dira, bai Lanbide Heziketa zein goi mailako ikasketak Bologna Prozesuaren bidez. Horren ondorioz jakintza oro hemen soldatapeko lana eta ongizatea sustatzeko kon-bikzio berezirik ez duten enpresa multinazionalen esku jartzen da edo enpresa kapitalista horiek soldatapeko lana suntsitzen ari direnez kanpora joatera behartzen gaituzte, urteetan egin den inbertsio publikoa pikutara bidaliz.

Zentzu horretan, akademikoki ongi prestatutakoak bagara ere, eguneroko beharrei dago-kien prestakuntza eskasa da: taldeak antolatzen edo koordinatzen jakitea, elektrizitate edo igeltsaritzako oinarrizko lanak... Horrek proiektu propioak martxan jartzeko eta autogestio-rako zailtasunak eta ziurgabetasuna sortzen ditu maiz.

Bestetik, ikasleen %60a ikasketak eta lana konbinatzen saiatzen dira Gazteen Euskal Beha-tokiaren arabera13. Alta, kontuan izan behar da Bologna Prozesuaren ondorioz ezarri den full time ikasle ereduak ezinezko bilakatzen duela lana eta ikasketak konbinatzea, lan kontratu duinak lortzea ezinezko bilakatuz eta ikasleak lan merkatu beltzera bultzatuz.

Hezkuntza sistema gazteontzat eskuragarri izan beharko litzateke baina aurkako norabi-dean tasak garestitu eta bekak murrizten doaz. Bekei dagokionean, besteak beste, 609/2013 dekretuaren ondotik bekak murriztu eta baldintzak gogortu dira. Tasei dagokienean Nafar gobernuak %4 igo ditu lehen matrikulak, bikoiztu bigarrenak eta hirukoiztu hirugarrenak. EHU-n berriz 2008-2010 bitartean %29,8 igo ziren, 2010-2013 bitartean %8,8 eta 2013-2014 artean KPIaren (Kontsumo Prezio Indizea) arabera igoko dira. Masterrak berriz %66 igo dira14. Honela, hezkuntza ere negozio esparru bilakatu dute. Gazteok lan merkatuan sartze-ko ditugun aukera urrien ondorioz, ikasten jarraitzeko hautua egitera bultzatzen gaituzte tasak goraka doazen bitartean.

Krisi egoeraren ondorioz, ikasle askoren koltxoia diren gurasoak ere egoera larrian daude. Ondorioz, goi mailako ikasketak elitizatzen ari dira, gazte askok ezin baitituzte ikasketak ordaindu, eta ezin dutelako lanik egin ikasi ahal izateko. Bekak ezinbesteko laguntza izaten dira sarritan ikasten jarraitu ahal izateko baina hauek eskuratzeko baldintzak gogortzen ari dira orokorrean, Erasmus beka kasu.

Azkenik bereziki azpimarratu beharrekoa da Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako gazteen egoera. Goi mailako ikasketak egiteko Pau, Bordele edo Tolosara joatera behartuta daude eta hauetako asko ez dira itzultzen Euskal Herrira, ikasi dutenaren inguruko lan kualifika-tuen faltan. Urtero 8000 gazte joaten direla kalkulatzen da. Ezinbestekoa da Ipar Euskal Herrian unibertsitate propioa sortu, bertako garapen ekonomiaren beharretara egokitutako formazioa eskaini eta gazteak enpresa-proiektu sozial berriak sortzera bultzatuko dituzten politikak sustatzea.

13 Iturria: Gazteen enplegua EAEn. Txostena. Gazteen Euskal Behatokia, 201214 Iturria: Ikasle Abertzaleak

Page 22: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA22 ernai gazte antolakundea

3.ONDORIOAK

Aurrez azalduriko argazkiak ondorio latzak erakusten dizkigu. Gazteon bizitza prekariaziora kondenatu digute. Hau da errealitatea. Hezkuntza, gazteok sistemaren engranaje izateko bideratua, gazte langabetu geroz eta gehiago, lan baldintzak geroz eta gogorragoak, labur-bilduz gazteoi gure bizi proiektua garatzea eragozten digute, menpekotasun eta sumisiora kondenatzeko nahiarekin.

Alabaina orain arte aztertu eta aipatu izan ditugun ondorioez gain, badira aipamena merezi duten beste bi ondorio ere. Egun geroz eta gehiago nagusitzen ari direnak, eta egoera la-rri honen ondorioz jada gazteon artean ohiko bihurtzen ari diren ondorioak, emantzipazio ezintasuna eta migrazioa. Aitzitik, ohiko bihurtzen ari direla dirudien honetan inoiz baino ozenago esan behar dugu emantzipatzeko ezintasuna eta migrazioa prekariazioak behartu-riko ondorioak direla.

Prekarietatearen argazkia eragin eta aipatutako ondorioetan eragin zuzena dute egunero-ko bizitzako aspektu ezberdinek ere. Hala nola, aisialdi eredua, drogak, harreman ereduak (familia, lagunak, bikoteak), hezkuntzak... eragin zuzena dute. Aspektu guzti hauetan balio konpetitibo eta indibidualistak erreproduzitzen dira, botere harremanak eraikiz eta preka-rietatea bermatuz.

3.1.Emantzipatzeko ezintasuna15

Etxebizitza, eskubidea izan beharrean luxua da, hau gazteok ongi barneratuta dugu baina konpontzeko bidean egon beharrean areagotzen ari da arazoa. Egun, jada ia inork ez du planteatzen emantzipatzea eta gurasoen etxetik joateko bataz besteko adina 30 urtekoa da.

Ez emantzipatzeko arrazoien artean galdeketa ezberdinek honakoak azpimarratzen dituzte:

Baina benetan kezkagarria ez emantzipatzeko arrazoiak eta emantzipazio eza izatetik, emantzipatzeko asmo eza bihurtzen ari da. Gaur egun jada gazteok planteatu ere apenas egiten baitugu aukera bezala.

15 Iturria: Observatorio de emancipación núm.3 (3. trimestre 2013). CJE

0% 20 %40% 60 %80% 100

Page 23: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 23ernai gazte antolakundea

Okupaziorekin batera alokairua da emantzipatzeko beste aukera. Alokairuari dagokionean, EAE-n alokairuaren batazbesteko prezioa 732,08 euro dira eta Nafarroan 490 euro.16 Zen-baki hauek gazteon batazbesteko soldatarekin alderatzen baditugu oso zifra altuak direla esan beharrik ez dago. Bizitzeko beharrizan guztiak asetzeko kalkulatzen da orotara gazte baten diru sarreren %15 bideratu beharko litzatekela etxebizitza ordaintzera. Kalkulu azkar bat eginez beraz, 1000 euroko diru sarrera izanez gero 150 euro bideratu beharko lirateke etxebizitza ordaintzeko. Atera kontuak beraz 732,08 edo 490 euro ordaintzeko zenbat pixu-kide beharko liratekeen edota zer nolako diru sarrera behar den edo zenbat diru geratzen zaigu bizitzako gainontzeko beharrizanak asetzeko. Zenbaki hauek, emantzipatzeko hautua eginez gero, pobreziaren muga azpitik bizitzera behartzen dute.

Etxebizitza erostearen “aukera” berriz are okerragoa da. Ez dugu honetan gehiegi sakondu-ko, gazteok bizi proiektua garatu ahal izateko etxebizitza baten jabego pribatua baino bes-telako ereduak sustatu behar direlakoan baikaude. Hala ere datu batzuk ematearren EAE eta Nafarroan etxebizitza baten prezioak urrenez hurren, 250.000 € eta 150.000 € dira. Honekin batera gure buruari galde diezaiokegu zenbateko soldata izan beharko genukeen etxebizi-tza bat erosi ahal izateko, erantzuna; hileko 3000€ gutxi gorabehera.

3.2.Migrazioa17

Nork ez du lagunen bat atzerrian? Ziur denok ezagutzen dugula, kanpoan den izan den edo asmoa duen bat baino gehiago. Errealitate hau ordea ez da kasualitatea, gazteon bizi pre-karioaren ondorioa da. Beste aukerarik ez eta atzerrira. Ikus dezagun zein den gazteon errealitatea.

2012. urtean, 18-34 urte bitarteko 22.300 gaztek alde egin dute Hego Euskal Herritik. Gehie-nek (%68,9) Estatu espainoletik kanpo zuten helmuga, baina ehuneko hori txikiagoa zen 2008 urtean (%42). Hortaz, 2008-2012 epealdia aztertuta, gero eta gutxiago gara Espai-niako Estatura goazen gazteak, baina, aldiz, askoz gehiago gara bestelako herrialde batera goazenak.

Ipar Euskal Herriari dagokionean, atzerrira goazen gazteon migrazio tasa sistematikoagoa da, gazte gehienak ikasketak burutzera kanpora joaten baikara. Kanpora joandako gazteo-tatik asko ez gara gehiago itzultzen. Ikasketak burutzeko beharrak eragindako migrazioari baina egoera sozioekonomikoak bultzatutako migrazioa gehitzen badiogu gazte geroz eta gehiago gara Ipar Euskal Herritik joaten garenak.

Bestetik, atzerrirako migrazioaren beste aurpegia Ipar Euskal Herriaren desertizazioa da. Barnekaldeko gazteak kostaldera joateko joera handia dugu, bai zuzenean lan bila joanda edota atzerrira ikastera joan ondoren sorterrira itzuli beharrean ustez aukera gehiago dau-delakoan kostaldera itzulita.

16 Iturria: Observatorio de emancipación núm.3 (3. trimestre 2013). CJE17 Iturria: Euskal Herriko Gazteen Ihesa. Txostena. Gaindegia, 2013

Page 24: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA24 ernai gazte antolakundea

Datu hauek krisia lehertu zenetik hona egondako joera erakusten dute. Nabarmen ikus dai-teke atzerrira goazen gazteak geroz eta gehiago garela eta igoera hori gainera izugarri hazi dela, azken urteetan ia %43 gehiago gara atzerrira goazen gazteak. Bilakaera hau etengabe goraka doa.

Prekarietatetik ihesi atzerrira migratzeak ordea ez du esan nahi aurkituko duguna ez dela prekarietate gehiago: Atzerriko lan baldintzak gurearen antzekoak izan daitezke kasu asko-tan. Bestetik, arrazoi ezberdinak tarteko utzi dugun jatorriko erroldan baja eman ohi da, baja emateak baina ondorio gogorrak izan ditzake, besteak beste18:

-Langabezia dirusaria jasotzeko eskubidea galdu.-Emergentzia laguntzak jasotzeko eskubidea galdu (RGIa adibidez).-Bozkatzeko aukera galtzen da.-Errolda galdu (eta honek ekartzen dituen ondorioak; ezin etxebizitza publikoen zerrende-tan apuntatu adibidez)

Atzerrira joatea aukera bat izan beharko litzateke gazteok esperieentzia berriekin aberas-tu eta ikasteko. Gaur egun ordea prekarizazioaren ondorio da, aukera bat baino kondena bihurtu da atzerrira joan beharra. Espainiako Estatuan egindako galdeketa baten arabera gazteon %37a atzerrira lanera joateko prest egongo litzateke, datu adierazgarria. Guzti honi gainera atzerriko lan baldintzak gehitu behar zaizkio, atzerrira joatean atzerritarra izanik kasu gehienetan lan baldintza gogorretan lan egin behar baita.

18 Iturria: #SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa. EGK, 2013

Page 25: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 25ernai gazte antolakundea

GAZTE ALTERNATIBARAKO OINARRIZKO PROPOSAMENA

Bizi dugun errealitatearen aurrean...

Gazteok pairatzen dugun errealitatearen gordintasuna ikusi dugu aurreko atalean. Datu oro-kor batzuk azalarazi badira ere, azterketa sakonago bat eginez gero prekarietatera konde-natzen gaituztenaren baietzapenean sakondu besterik ez genuke egingo.

Gauzak horrela, egoeraren gordintasunaren jabe izanik, galdera nagusi bat da airean zintzi-lik gelditzen dena, zer egin dezakegu?

Erantzun zuzena eman baino inora eramaten ez gaituzten diskurtsoekin bueltaka ibili gin-tezke etengabe. Baina ez da hori gure asmoa. Oinarrizko galdera honi, oinarrizko erantzuna emateko ordua heldu da, eta beraz bada mahai gainean ditugun osagaien artean erabaki-tzeko momentua, heldu da gazteok gure etorkizunarekin zer egin nahi dugun erabakitzeko unea:

•Kapitala jarri dezakegu bizitzaren gainetik. Egungo sistema ekonomiko eta sozia-laren alde egin dezakegu inposaturiko neoliberalismo basatiari ateak zabalduz. Gure bizitza aberatsaunaren metaketarako merkatuan kokatu eta gutxi batzuk gehingoa-ren etekinarekin boltsikoak betetzen uztea izango litzateke hautu hau. Finean, gure etorkizuna guk geuk erabaki baino, Estatu Espainol zein Frantses kapitalista patriar-karrei erabakitzen uztea.

Aukera latza baina hala ere erreza. Geldirik egotea besterik ez dago, guzti honek gurekin zerikusirik ez balu bezala aritu eta punto. Krisia igaroko den “momentuko egoera zaila” da. Ondoan duguna zapalduz eta gure interes pertsonalak lehenetsiz, norbera esplotatzaile gu-txi horien taldean sartzeko ilusioa ere elikatu genezake.

•Bizitza onaren aldeko apustua egin eta gainontzekoa honen mesedetara jartzea. Langile klasea eta herri sektore zapalduen elkarlanaz, esplotazioan oinarrituriko sis-tema iraultzeko apustua dugu honakoa. Ez da egun batetik bestera egingo dugun zerbait, baina bai erroetara, oinarrietara jo eta berau eraldatzea da. Utopia ortzimu-gan, orain; gaur eta hemen egin dezakegun zerbait da.

Bide honek gure erabakien jabe izateko praktika garatzera garamatza, esplotazioaren sis-temaren aurrean guk geuk erabakitako eredua sortzera. Gazteon burujabetzarako bidea zabaltzea da proposatzen duguna, hitzetatik ekintzetara pasatuz.

Page 26: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA26 ernai gazte antolakundea

BIDEA

Krisi sistemikoa eta prekarietatea gainditzeko ezinbesteko baldintza da erroko aldaketak ematea eta mundua beste era batera pentsatzen hastea. Neoliberalismoa eta globalizazioa-rekin erabakiak hartzeko gaitasuna kendu zaigu herritarroi eta gazteoi. Neoliberalismoak politikariengan agintzen du, hauek herritarrak zapalduz. Prozesua irauli behar da herri bote-rearekin, parte hartzearekin politikan eraginez. Logika horretan iraultza hori gauzatzeko Es-tatu batek dituen bitartekoak beharrezko ditugu. Beraz, burujabetzaren norabidean urratsak ematea da iraultza sozialerako gakoa.

Iraultza soziala da helburua eta horrek aldaketa estrukturalak eskatzen ditu. Ernaik horre-tarako gakoa, alternatiba oso bat eskeintzea dela uste du eta zentzu horretan Euskal Estatu sozialista, feminista eta euskaldunaren aldeko apustua egiten du.

Gaurko errealitatetik abiatuta, egungo ereduari intsumisioa egin eta intsumisioa praktika burujabe bilakatuz alternatibak eraikitzen hasi behar gara:

1. Borroka ideologikoa. Egungo eredutik ihes egin eta beste bat eraikitzen haste-ko, kontzientzia kritikoa eraiki behar da. Neoliberalismoaren basakeriak agerian utzi behar ditugu bai eta bestelako eredu bat eraiki ahal izateko burujabetzaren beharra azaleratu. 2. Egungo merkatu kapitalistaren logikaren bermatzaileei intsumisioa. Ez dugu onar-tzen egungo egoera eta ez gaude prest logika honen aurrean sumiso izateko, beraz logika honen bermatzaile direnei intsumituko gara:

•Eredu honen bermatzaileen produktuak ez kontsumitzea. Kotsumo arduratsua, bizitza onaren logikari erantzunez beharrezkoa duguna zer den hausnartuz.

•Antolakuntza eta borroka. Langile borrokan sakontzea. Lantokietan antolatu behar gara. Lan eskubideak borrokatu, klase elkartasuna bultzatu, sindikatuak indartu...

Ikasle borrokan sakontzea. Ikasle eskubideak aldarrikatu, borrokatu eta gure eredu propioa eraikitzeko lana egin behar dugu.

Eskubide sozialak. Zor zaizkigun eskubide guztiak borrokaren bidez soilik ira-baziko dira, kalea izanik horretarako eremua.

3. Trantsiziorako eredu berrirantz alternatibak eraikitzea, nazio eraikuntzaren ikus-pegitik. Gazteoi gure ekimenez proiektuak martxan jartzea ere badagokigu inoren zain egon gabe, iraultza sozialerako baldintzak sortuz. Produkzio eredu berria sustatu eta merkatu justu eta solidarioa eraikitzen joateko. Burujabetza praktikan jarriz. Hel-

Page 27: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 27ernai gazte antolakundea

burua, egungo sistematik kanpo bizitzeko tresnak eraikitzeaz harago, etorkizuneko eredura heltzeko trantsiziorako alternatibak eraikitzea da.

Lana eta prekarietatea dira gazteok egun ditugun arazo larrienetakoak. Baina hauei ezin zaie aurre egin hauek sortu dituen logika berarekin pentsatuz, eta hemen kokatzen da ERNAIk intsumisiotik abiatuz praktika burujabea garatzeko euskal gazteriari luzatzen dion eskain-tza: bizi eredu berria eraikitzea.

Bestetik, Estatuari dagokio herritarron eskubideen bermatzaile izatea, hortaz argi ibili beha-rra dago zenbait ekimen pribatutatik bultzatzen diren alternatibekin: lan duinerako eskubi-dea, osasun eskubidea, hezkuntza eskubidea eta kultur eskubideen bermea adibidez siste-ma publikoak bermatu behar ditu eta hori exijitu behar zaie.

PRINTZIPIOAK

Hauek dira Ernairen ustez egungo ereduan trantsizioa zabaldu eta eredu berria eraikitzeko oinarrizko printzipioak:

• Komunitarioa eta kolektiboa: Kolektiboa eta komunitatea izan behar dira oinarria. Jabego pribatuaren logikarekin apurtuz auzolanaren filosofiari heldu behar diogu; bi-zitza onaren filosofia jarraiki eta pertsonen independentzia errespetatuz komunia-tearen beharrizanak asetzeko eta honen garapenerako izan behar dira sortzen digun alternatibak. • Parte hartzailea: Eredu parte hartzailea politika publikoak zehazterako orduan eta baita ikasteko edo lana egiteko guneetan. Gure bizitzaren atal guztietan parte harz-tea ezinbestekoa da, betiere, jarrera kritiko eta autokritikoa elikatuz. • Tokiko garapena: Tokiko proiektua eta merkatua izatea ezinbesteko baldintza da gainprodukzioa eta gain-kontsumoa gainditu beharrizanen araberako ekoizpen eta kontsumorako. Komunitatearen osaera ere, lokala izan beharko da derrigorrez. Hala ere, eta bizi dugun errealitateari atxikiz, Ernaik Euskal Herriko gazte komunitatea saretzeko apustua egingo du. Honen arrazoi nagusia proeiktuak bideragarriak izan daitezen tresnak eta bitarteakoak eskaintzea da. • Deshazkundea: Aldaketa klimatikoari eta biodibertsitatearen suntsiketari aurre egi-teko ustiaketa, produkzio, kontsumo eta hondakinen kudeaketa jasangarria garatu behar da. Adibide gisa aipatu genezake egungo Euskal Herria mantentzeko dagoenaz gain bere berdinak diren beste hiru behar ditugula. Hori da gure aztarna ekologikoa. Zentzu horretan beharrezkoa da naturarekiko harreman eredu orekatua izatea. • Jakintza askea: Sortzen den jakintza oro askea eta konpartitua izan behar da, ko-munitatea elikatuz. Gardentasun osoz jokatzea ere garrantzitsua da kolektiboko ki-deen kohesiorako. Klaseen arteko mailakaketa informazioaren boteraren araberakoa

Page 28: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA28 ernai gazte antolakundea

ere bada. Jakintza kolektibizatzeko apustuarekin, indibuduoen eta hortaz kolektiboa-ren burujabetzan pasuak emango genituzke. • Parekidea: Genero ezberdinen arteko parekidetasunean oinarritu behar da ekono-miaren arlo osoa. Arrazak, gaitasun fisiko eta psikiko murriztuak, etabarrek ezin dute bazterketarako zein inolako bereizketarako arrazoi eta berme izan. • Euskalduna: Prozesu oro euskaraz egin eta garatzea. Euskal Herria da gure Herria, eta demokrazian sakondu nahi badugu, euskaraz bizi eta hiztunon eskubideak ber-matzea ezinbestekoa da. • Pertsona subjektu: Norbanakoen bizimodua jasangarria izan behar da. Esplotazio oro baztertu eta saihestu behar da, autoesplotazioa barne. • Herrien errespetua: elkartasun internazionalistatik, identitate, herri, nazioen erres-petu eta begirunea.

Hauek dira Ernaien ustez benetako demokraziarako oinarrizko printzipioak.

Printzipio hauek oinarri hartuta ekonomiaren arlo orori erreparatu behar zaie. Merkatu ka-pitalistaren azken helburua gutxi batzuk besteon kontura aberastea da. Aldiz, hasieran esan dugu ekonomia pertsonen mesedetara jarri behar dela. Honako galderak planteatu behar genituzke iraultza sozialaren norabidean:

•Ustiaketa eta produkzioa: Zer produzitu behar dugu? Nola produzitu behar dugu?

•Banaketa: produktuei dagokienean; Nola banatuko ditugu? Nora banatuko ditugu? Aberastasunari dagokionean; nola banatuko dugu? Nola metatu behar ditugu?

•Kontsumoa: Zer kontsumitu behar dugu? Nola kontsumitu behar dugu?

•Hondakinak: nola kudeatuko ditugu?

Orain arte izan ditugun produkzio ereduarekin eta kontsumo ereduarekin ezin dugu jarraitu. Sistemak eredu kontsumistaren bitartez gero eta beharrizan gehiago sortzen dizkigu, egoe-ra are gehiago prekarizatuz. Zenbat diru xahutzen dugu sistemak “beharrezkoak” bihurtu dituen produktuetan? Zenbat gaztek onartzen ditugu lan kaskarrak “bere kapritxoak” or-daintzeko helburuarekin? Gaur egun kontsumo eredua prekarietatearen zutabe bilakatu da, gure soldataren ehuneko oso altua hilabetero “behar” oso konkretuetara bideratzen dugu (telefonoa, drogak, aisialdi eredu zehatzak...).

Beraz, lana ere eredu berri horren mesedetan, iraultza sozialaren mesedetan jarri behar da. Horrek gure bizitzetan lanak dituen funtzioei eta lan baldintzei buruzko eztabaidara garama-tza. Produkzio eta lan eredu berriaren norabidean honako hiru lan lerroak nagusiak propo-

Page 29: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 29ernai gazte antolakundea

satzen ditu Ernaik, hirurak ezinbestekoak iraultza soziala izan dadin eta ez partziala.

LAN ILDOAK

1. Borroka ideologikoa.

Aipatu bezala, borroka ideologikoa ezinbestekoa da. Kontzientzia kritiko eta eraikitzailea sortu behar dugu eta hori gure eskuetan dago. Sumisiotik intsumisiora, etsipenetik ilusiora, pasotismotik aktibismora. Eta guzti hau iraultza sozialaren norabidean.

Sistema kapitalista patriarkalaren basakeria eguneroko albistegietan ikusi eta entzuten dugu. Egunero lantegi zein ikastegietan, kalean, etxean bizi dugu. Hau guztia ilunpetik atera eta kontzientzia hartzea lehen urratsa da.

Hala ere lehen urrats hori klabe eraikitzaileetan garatzean herri gisa falta zaizkigun tresnak aldarrikatu eta politika propioak garatu behar ditugu. Hau da gazte burujabe izan ahal iza-teko herri burujabea izan behar gara, eta horretarako estatu bat behar dugu. Argi dago Eus-kal estatua ez dela nahikoa euskal gazteriaren prekarietatearekin amaitzeko baina euskal estaturik gabe beti izango gara prekario. Beraz, urratsez urrats gazteria kritiko eta aktiboa bilakatu behar dugu.

2. Eskubideen defentsan herri presioa.

Borroka ideologikoarekin batera kontraboterea eraikitzen joan behar gara. Norabide horre-tan intsumisioa da gure proposamena. Bi ardatzetan egingo diogu intsumisioa egungo sis-temari eta egungo merkatuaren logika mantendu nahi duen burgesiari.

Batetik kontsumoari dagokionez egungo merkatuaren logika jarraitzen dutenei eta ondo-rioz egungo sistemaren bermatzaile direnei boikota eginez. Eta era berean kontsumo ardu-ratsua sustatuz eta praktikatuz, arestian aipaturiko printzipioekiko koherentzian. Inditex, Nestle, McDonals.... zerrenda oso luzea da baina gure eskuetan dago, kontsumo ohiturak aldatzea besterik ez da.

Bestetik baina kontraboterea artikulatzen jarraituz, klase borroka hauspotu behar da. Lante-gietan gure eskubideak aldarrikatu, defendatu eta borrokatuz. Sindikatuek berebiziko ga-rrantzia dute langile klasearen borrokan. Klase borroka hau baina lantegietatik hezigune eta kaleetara joan behar da. Antolakuntza eta borroka eguneroko ogi bilakatuz eskubideak borrokatu eta irabaziz.

Lehenago aipatu bezala, Estatua izan behar da herritarron eskubideen berme. Hori exijitu behar zaie. Azken urteetan instituzioen kudeatzaileek merkatuen diktadurari men eginez, gazteria prekarietatera kondenatu dute. Nahiz murrizketa ekonomikoak zein eskubideenak exijentzia gisa saldu nahi izan dituzten, erabaki politikoak izan dira. Eredu kontua da, eta erabakiak hartu daitezke beste norabide batean.

Page 30: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA30 ernai gazte antolakundea

Prekarietatea gainditzera begira, eta iraultza sozialaren norabidean, honako erreformak exijitu behar dizkiegu instituzio publikoei eta egunero lantegietan borrokatu:

•Lan munduari dagokionez: soldatapeko lan eta lan produktibo eta erreproduktiboa-ren banaketa orekatua, beharrizanen arabera eta dituen aukeren arabera. Gutxiago lan egin, denok lan egin dezagun eta bide batez, aisialdirako eta partaidetza politiko-rako denbora uztartu dezagun. Horrela:

lan erreforma bertan behera uztea eta negoziketa kolektiboa berhartzea.

lanaldia 35 ordutara mugatu eta erretreta 55 urteko mugan ezarri. Errelebo edo txanda-kontratuak sustatu soldatapeko lana bermatuz.

Lan berdinaren aurrean soldata berdina.

Praktika kontratuak kentzea eta aldi baterako kontratazioa mugatzea.

Prekarietatea, osasun arazoak eta lan istripuak ekiditeko lan duinak berma-tzea. Ordu extrak, soldatapeko lan beltza eta sexu bereizketa ekiditea.

lan erreproduktiboak sozialki duen balioaren aitortza eta eskubideen bermea egitea. Lan hauek ordaintzea. Lan hauek ez geratzea emakume eta etorkinon eskuetan soilik.

Gazte ekintzailetza kolektibo eta sozialaren sustapenerako programak. Eko-nomia sozialerako formazioa.

Kooperatibak sortzeko baldintzak erraztu.

Ipar Euskal Herriko ihesaren arazo estrukturalari erantzureko, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko lankidetza eta formazioa euskaraz sustatu.

Lanpostu berdeen sustapenerako plan estrategikoak. Lanpostu berdeak sus-tatzeak produkzio ereduaren aldaketa dakar, produkztibitatearen arabera pro-duzitu ordez, beharrizanen arabera eginez. Milaka lanpostu sortu litezke, es-kulanaren beharra areagotzen delako.

Tokiko garapenaren aldeko apustuaren bidez tokiko beharrizanetara egokitu-tako formazioa eta soldatapeko lanaren sorrera.

Guzti hau Euskal Herrian eta euskal herritarron mesedetan erabaki eta garatzeko ezinbes-tekoa deritzogu Lan Harremanetarako Euskal Esparrua osatzeari.

Page 31: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 31ernai gazte antolakundea

•Ondasunaren banaketari dagokionez: Pertsona eta gainontzeko herrien esplotazioa ekiditeko praktika bermatzea, natura errespetatuz.

Sistema publikoaren ezarpena bermatu, hirian eta landa eremuetan nahiz es-kubide sozialen eremuan. Diru-laguntzak eskatzeko eskubide guztien bermea eta baldintzen flexibilizazioa.

Oinarrizko errentaren bermea herritar guztiei. RGIa pobreziaren mugakoa iza-tea gutxienez.

Etxebizitza duina alokairu soziala sustatuz eta bankuen, promotora eta kons-truktoren esku dauden etxe hutsen okupazioa lehenetsiz.

Dirua egon badago, baina eskubide sozialak bermatzeko erabili beharrean enplegu plan klientelarretan, gastu militarrean, polizian, politikarien dietetan zein banketxeen mozkinak bermatzen xahutzen da.

Pobretzearen muga kalkulatu komunitate osoaren aberastasunaren arabera eta Soldata Minimoa zein prestazio sozialak horren arabera zehaztea.

Fiskalitate progresiboa. Gehien duenak gehiago ordaintzea alegia. BEZaren kudeaketa eskuratzea. Iruzur fiskalari aurre egitea.

•Hezkuntzari dagokionez: Enpresen mesedetara egon baino, Herri honen egituratze prozesua bermatzeko, garapenerako eta pertsona bezala hazi eta hazteko beharrez-koak ditugun tresnak sortzeko gaitasunen hartu emaile izan behar da hezkuntza:

LOMCE legea ez aplikatzea

Unibertsitatearen merkantilizazio eta pribatizazioari bide ematen dioten neu-rriak bertan behera gelditzea

Euskal Curriculumaren eztabaida eta eraikitzeko esparruak sortu, bultzatu eta errespetatu

Guzti hauek, aldaketa txikiak baino ez dira. Baina erreforma hauek sakoneko ikuspegi bate-kin eginda eta alternatiben eraikuntzarekin uztartuz borrokatzen dugun ereduari bide ema-teko aukerak zabaltzen dituzte, beti ere helburu bilakatzen ez badira.

Alta, instituzioei exijitzetik harago, badaude kolektiboki hartu ditzakegun beste erabaki eta jarrera batzuk ere: intsumisioa egungo merkatu honen logika eta eredua sustatzen duten produktu eta enpresei. Alternatibak eraiki ahala, progresiboki handitzen joan daitekeen ja-rrera kolektiboa da hau.

Page 32: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA32 ernai gazte antolakundea

Guzti hau esanda, intsumisioan sakontzeko azken urratsa, progresio horretan nahi dugun eredura salto egiteko alternatibak eraiki behar dira.

3. Alternatiben eraikuntza

Prekarietateari eta lanaren arazoari aurre egiteko gazteok ere gure dinamika eta ekimen propioak abiatu behar ditugu: helburua lana iraultza sozialerako tresna bilakatuz merkatu eredu justua eraikitzea da, iraultza sozialean urratsak emanez eta baldintzak sortuz.

Horretarako guk gure eskura dugun tresna nagusia klase izaeraren kontzientzia hartu eta gure interesen arabera antolatzea eta borrokatzea da. Kolktiboaren mesedetara antolatuta-ko norbanakoen konpromisoa baherrezkoa dugu beraz, lana ikuspegi militantetik garatuz.

Norabide horretan eragiteko asmoz, gure ustez gazte ekintzailetza beharrezkoa da. Gazte ekintzailetzaz asko hitz egiten da eta badira argitu beharreko gauza batzuk:

•Gazte ekintzailetza ezin da bilakatu gazteok gure egoera prekarioaren errudun egi-teko argumentu. Horretarako tentazioa izaten dute maiz agintari eta helduek.

•Gazte ekintzailetza ez da hautu indibiduala, ez eta jabego pribatuan oinarrituriko eredu konpetitiboa justifikatzeko ideia.

•Gazte ekintzailetza ezin da izan egungo enpresa ereduaren erreprodukziorako tres-na, lidergo indibiduala eta enpresa interesak lehenesten dituen eredua sustatuz.

Beraz, gazte ekintzailetza burujabe eta militantea sustatuko dugu:

•iraultza sozialaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren norabidean urratsak ema-teko.

•Burujabetzaren praktika politikoa elikatzeko.

•Proiektu kolektiboak sustatzeko (kooperatibak, elkarteak...)

Proiektu hauek ongi sustraituak izan behar dute garatzen diren eremuan eta beraz tokian tokikoak eta lokalak izan behar dira, gazteen interes komunitario lokalei erantzunez, eta produkzio bitartekoen jabetza kolektiboan oinarrituz.

Norabide horretan hainbat ekintza garatu eta bitartekoak eskaintzeko konpromisoa berres-ten du Ernaik, hauek gauzatzeko aukerak aztertuz eta hauen sustapenean inplikatuz, beti ere, ekonomia sozialaren eremuan dabiltzan bestelako eragileekin lankidetzan jardunez:

1.Formazioa: ekonomia sozial eta solidarioa eta, kooperatibagintzari buruzko forma-ziorako bitartekoak eskaini.

Page 33: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 33ernai gazte antolakundea

2.Aholkularitza: proiektuak (kooperatiboak zein bestelakoak) sortu eta garatzeko aholkularitza juridiko, estrategiko zein finantzarioa.

3.Ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen saretzea sustatzea.

4.Haztegien sorreraren sustapena gune fisikoetan aurreko hiru puntuen garapen egokiagorako.

5.Gazte kooperatibaren sorrera. Autoenpleguko proiektu txikien beharrak asetzeko tresna juridiko gisa.

6.Gazte proiektu kooperatiboen saretzea.

7.Tokiko merkatuak eta ekonomia sustatzeko bestelako proiektuen sustapena (mo-neta alternatiboak...).

Proiektu sozial hauen saretzearekin komunitatearen beharrizanetara egokitutako merkatu sozial justua eraikitzea da asmoa, ahal den buruaskiena izanez eta pixkana handiagotuz.

Guzti hau, esan gabe doa, hasieran aipatutako printzipioen baitan garatuko du Ernaik, ko-munitatea eta gazte kolektiboa ahaldunduz.

Neoliberalismoak eragin duen krisialdiari aurre egin eta prekarietate egoera gainditzeko, burujabetza da bidea. Herritarron eta komunitatearen beharrak asetuko dituen garapen ekonomikorako eredua behar dugu, eta ez kapitalaren mesedera jardungo duen eredu ba-sati eta esplotatzailea. Zentzu horretan, ezinbestekoa da burujabetzaren norabidean urra-tsak ematea Euskal Herriak behar dituen politika propioak garatuz, Euskal Herriko gazteon arazoei soluzio bideak eskainiz eta gure esku dagoenetik proiektu eraldatzaileak martxan jarriz, burujabetza praktikan jarriz. Aldaketarako gakoa gure baitan dago. Ekin diezaiogun horri.

larrutu sistema, eraldaketa gure baitan

Page 34: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA34 ernai gazte antolakundea

BIBLIOGRAFIA ETA LANERAKO ERREFERENTZIAK

- Gaindegia: Pobrezia eta bazterketa soziala Euskal Herrian. 2013 Lan Merkatuaren Egoera. Euskal Herria. 2013 Euskal Herriko gazteen ihesa. 2013 www.atlasa.net (Euskal Herriko datuak, eskualdekoak eta herrietakoak)

- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK): Eusko Jaurlaritza enplegua sustatzeko programa. Gazteriaren enplegua. Hausnarketa eta eztabaida dokumentua. 2013 #SOSgazte. Gazteen lan emigrazioa. 2013

- Gazteen Euskal Behatokia: Gazteen enpleguaren azterketa. 2013 Estatistikak: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7650x/eu/estatistikak/temasV1. apl?idioma=e&ambito=1

- Consejo de la Juventud de España: Observatorio de Emancipación nº3 (Tercer trimestre). 2013

- Instituto Nacional de Estadisticaren (INE) zentsoa (2011)

- Institut National de Statistique et des études économiques (INSEE)

- Curso básico de economía. GITE-IPES, 2013.

- Jurado, Nekane. Reflexiones de Elkartzen ante los presupuestos de 2014.

Page 35: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

GAZTERIA, LANA ETA PREKARIETATEA 35ernai gazte antolakundea

Page 36: gazteria, lana eta prekarietatea -   · PDF file5 Pertsona aktibo eta ez-aktiboen banaketarako baldintzak ikusteko: INE   HEGO EUSKAL HERRIKO GAZTEON BATAZ BESTEKO

·antolakuntzaz·independentzia

·sozialismoa·feminismoa

e r n a i g a z t e . c c