gaurko egoera1).pdf1. euskara hizkuntza ofiziala da euskal autonomia erkidegoan. legearen arabera,...

2
1. Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan. Legearen arabera, euskara epaitegi eta auzitegietan erabili ahal da herritarrei oztopo edo eragozpenik sortarazi gabe. 2. Hala ere, fiskal, idazkari eta epaile/magistratu gutxi dira gai gaur egun beren jarduera profesionala euskaraz bideratzeko. 3. Hori dela eta, itzulpen zerbitzua sistematikoki erabiltzen da. 4. Idazki eta dokumentu guztiak itzuli egiten direnez, beti ematen dira atzerapenak, normalean hilabeteetakoak. 5. Euskara erabiltzen den gehienetan, jarduketa judizialak eten eta geroratu egiten dira. Egoera horrek herritarra gaztelaniaz aritzera bultzatzen du. 6. Alderdiek, lekukoek eta adituek ahoz egiten dituzten adierazpenetan askotan bat-bateko etenaldiak egin behar dira, itzuli ahal izateko. 7. Abokatuek, ahozko alegazio eta txostenak euskaraz eginez gero, gaztelania erabiliz agertzen ez diren traba askori aurre egin behar diete: etenaldi bortxatuak, izan ere, abokatua ez da bere diskurtsoaren jabe (azalpen motak, enfasiak, tonuak, azpimarrak, eten kontrolatuak, adierazpen zehatz batzuk etab. galdu egiten dira). batzuetan zentzu edo balio handiko adierazpen juridikoak ez dira itzultzen edo modu desegokian egiten dira. kontuan izanda bat-batekotasuna, ahozkotasuna eta hurbiltasuna epaiketen funtsezko printzipio juridikoak direla, esandakoak defentsa eskubidea murrizten du. 8. Bizkaiko Abokatuen Bazkunak ofiziozko txanda eta atxilotuarentzako laguntza zerbitzua gure hizkuntzan normaltasunez gauzatzeko erabateko bermea eskaintzen du, abokatuen jarduera profesionala euskaraz bideratzeko prestakuntza eskaintzeaz gain –Praktika Juridikorako Eskolaren bitartez, batez ere–. Hala ere, abokatuon zerbitzu horiek garrantzitsuak bezain eskasak izaten jarraituko dute, euskararen benetako erabilera Justizia Administrazioan bermatzeko tresnak abian jarri arte (hala nola, epaitegi euskaldunen zirkuitua). Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, gaur egun, euskara Justizia Administrazioan arautzen duen legediak hauxe dio: 1. Estatu espainiarreko Konstituzioaren 3.2. artikuluak: Estatu espainiarreko beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz. 2. Gernikako Autonomia Estatutuko 6.1. eta 6.3. artikuluak: Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea. Hizkuntza dela eta, ez da inor gutxietsiko. 3. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231.3 artikuluak: Alderdiek, euren prokuradore eta abokatuek, eta lekuko eta adituek, epaiketako jarduna zein autonomia-erkidegoren lurraldetan izan eta horretako hizkuntza ofiziala ere erabil dezakete, idatzizko nahiz ahozko adierazpenetan. 4. Euskararen Erabilpena Arautzeko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 9. artikuluak: 1. Epailaritzarekingo harremanetan, herritar guztiek aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izango dute, inolako itzulpenik ezin eska daitekeela. 2. Euskeraz aurkeztutako idazki eta agiriak, eta bai epailaritza-ihardunak, balio osozkoak eta eragite-indarrezkoak izango dira. 3. Eusko Jaurlaritzak, dagokien ihardutze- sailekin elkar hartuta Euskal Herriango Epai- Ardularitzan euskeraren erabilpena arauzkotzea suztatuko du. Bestetik, 2001eko otsailaren 2an, estatu espainiarrak EREMU URRIKO ETA ESKUALDE HIZKUNTZEN EUROPAKO ITUNA berretsi zuela gogorarazi behar da. Itun horretako 9. artikuluak dioenez, prozedura penal, zibil eta kontentzioso-administratiboetan Estatuak ziurtatu behar du jurisdikzio-organoek prozesua, aldeetako batek eskatuta, eskualdeko hizkuntzan garatuko dela. Euskarari dagokionez, Itunaren betearazpena ikuskatu eta aztertzen duen Adituen Batzordeak estatu espainiarrari iradokizunak egin dizkio 2005eko apirilaren 8ko txostenaren bidez; besteak beste, honako hauek esaten dira adituen txostenean: Adituen Batzordeak Espainiako agintariei hurrengo hauek egitea biziki gomendatzen die: - Esparru juridikoa aldatzea, argi geratu dadin Euskal Herriko agintari judizial penal, zibil eta administratiboek prozedurak euskaraz egingo dituztela, alderdi batek hala eskatuz gero. - Akusatuari modu formalean bermatzea euskara erabiltzeko eskubidea, gaztelania menperatu arren. - Beharrezko neurriak hartzea, hala denean, Euskal Herriko agintari judizialek prozedurak Euskal Herrian egiteko duten betebeharra alderdiei jakinarazten zaiela bermatzeko, alderdietako batek hala eskatzen badu, Espainiak Gutunaren 1.a.i; 1.b.i.; 1.c.i. paragrafoak direla bide hartutako konpromisoak betez. - Euskal Herriko Justizia Administrazioan lan- hizkuntza moduan euskara erabil dezakeen pertsonalaren ehunekoa handitzeko beharrezko neurriak hartzea, maila guztietan, eta zehatz esanda, epaile eta fiskalen artean, eta - Euskal Herriko Justizia Administrazioko pertsonalari eta abokatuei bideratutako trebakuntza-programa egokiak ezartzea. GAURKO EGOERA LEGEAK DIOENA

Upload: others

Post on 25-Aug-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GAURKO EGOERA1).pdf1. Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan. Legearen arabera, euskara epaitegi eta auzitegietan erabili ahal da herritarrei oztopo edo eragozpenik

1. Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal AutonomiaErkidegoan. Legearen arabera, euskara epaitegi etaauzitegietan erabili ahal da herritarrei oztopo edoeragozpenik sortarazi gabe.

2. Hala ere, fiskal, idazkari eta epaile/magistratu gutxidira gai gaur egun beren jarduera profesionala euskarazbideratzeko.

3. Hori dela eta, itzulpen zerbitzua sistematikoki erabiltzen da.

4. Idazki eta dokumentu guztiak itzuli egiten direnez, betiematen dira atzerapenak, normalean hilabeteetakoak.

5. Euskara erabiltzen den gehienetan, jarduketa judizialaketen eta geroratu egiten dira. Egoera horrek herritarragaztelaniaz aritzera bultzatzen du.

6. Alderdiek, lekukoek eta adituek ahoz egiten dituztenadierazpenetan askotan bat-bateko etenaldiak eginbehar dira, itzuli ahal izateko.

7. Abokatuek, ahozko alegazio eta txostenak euskarazeginez gero, gaztelania erabiliz agertzen ez diren trabaaskori aurre egin behar diete:

• etenaldi bortxatuak, izan ere, abokatua ez dabere diskurtsoaren jabe (azalpen motak,enfasiak, tonuak, azpimarrak, eten kontrolatuak,adierazpen zehatz batzuk etab. galdu egitendira).

• batzuetan zentzu edo balio handiko adierazpenjuridikoak ez dira itzultzen edo modu desegokianegiten dira.

• kontuan izanda bat-batekotasuna,ahozkotasuna eta hurbiltasuna epaiketenfuntsezko printzipio juridikoak direla, esandakoakdefentsa eskubidea murrizten du.

8. Bizkaiko Abokatuen Bazkunak ofiziozko txanda etaatxilotuarentzako laguntza zerbitzua gure hizkuntzannormaltasunez gauzatzeko erabateko bermeaeskaintzen du, abokatuen jarduera profesionalaeuskaraz bideratzeko prestakuntza eskaintzeaz gain

–Praktika Juridikorako Eskolaren bitartez,batez ere–. Hala ere, abokatuon zerbitzu horiekgarrantzitsuak bezain eskasak izaten jarraitukodute, euskararen benetako erabilera JustiziaAdministrazioan bermatzeko tresnak abianjarri arte (hala nola, epaitegi euskaldunenzirkuitua).

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, gaur egun,euskara Justizia Administrazioan arautzen duen legediakhauxe dio:

1. Estatu espainiarreko Konstituzioaren 3.2. artikuluak:

Estatu espainiarreko beste hizkuntzak ere ofizialakizango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan,beraietako estatutuekin bat etorriz.

2. Gernikako Autonomia Estatutuko 6.1. eta 6.3. artikuluak:

Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez,hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herriangaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzokezagutzeko eta erab i l t zeko eskubidea.Hizkuntza dela eta, ez da inor gutxietsiko.

3. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231.3 artikuluak:

Alderdiek, euren prokuradore eta abokatuek, etalekuko eta adituek, epaiketako jarduna zeinautonomia-erkidegoren lurraldetan izan etahorretako hizkuntza ofiziala ere erabil dezakete,idatzizko nahiz ahozko adierazpenetan.

4. Euskararen Erabilpena Arautzeko azaroaren 24ko10/1982 Legearen 9. artikuluak:

1. Epailaritzarekingo harremanetan, herritarguztiek aukerako hizkuntza ofizialaz baliatuahal izango dute, inolako itzulpenik ezin eskadaitekeela.2. Euskeraz aurkeztutako idazki eta agiriak,eta bai epailaritza-ihardunak, balio osozkoaketa eragite-indarrezkoak izango dira.

3. Eusko Jaurlaritzak, dagokien ihardutze-sailekin elkar hartuta Euskal Herriango Epai-Ardularitzan euskeraren erabilpena arauzkotzeasuztatuko du.

Bestetik, 2001eko otsailaren 2an, estatu espainiarrakEREMU URRIKO ETA ESKUALDE HIZKUNTZEN EUROPAKOITUNA berretsi zuela gogorarazi behar da. Itun horretako9. artikuluak dioenez, prozedura penal, zibil etakontentzioso-administratiboetan Estatuak ziurtatu behardu jurisdikzio-organoek prozesua, aldeetako batekeskatuta, eskualdeko hizkuntzan garatuko dela.

Euskarari dagokionez, Itunaren betearazpena ikuskatueta aztertzen duen Adituen Batzordeak estatu espainiarrariiradokizunak egin dizkio 2005eko apirilaren 8kotxostenaren bidez; besteak beste, honako hauek esatendira adituen txostenean:

Adituen Batzordeak Espainiako agintariei hurrengo hauekegitea biziki gomendatzen die:

- Esparru juridikoa aldatzea, argi geratu dadinEuskal Herriko agintari judizial penal, zibil etaadministratiboek prozedurak euskaraz egingodituztela, alderdi batek hala eskatuz gero.

- Akusatuari modu formalean bermatzea euskaraerabiltzeko eskubidea, gaztelania menperatuarren.

- Beharrezko neurriak hartzea, hala denean,Euskal Herriko agintari judizialek prozedurakEuskal Herrian egiteko duten betebeharraalderdiei jakinarazten zaiela bermatzeko,alderdietako batek hala eskatzen badu, EspainiakGutunaren 1.a.i; 1.b.i.; 1.c.i. paragrafoak direlab ide hartutako konpromisoak betez.

- Euskal Herriko Justizia Administrazioan lan-hizkuntza moduan euskara erabil dezakeenpertsonalaren ehunekoa handitzeko beharrezkoneurriak hartzea, maila guztietan, eta zehatzesanda, epaile eta fiskalen artean, eta

- Euskal Herriko Justizia Administraziokopertsonalari eta abokatuei bideratutakotrebakuntza-programa egokiak ezartzea.

GAURKO EGOERA

LEGEAK DIOENA

Page 2: GAURKO EGOERA1).pdf1. Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan. Legearen arabera, euskara epaitegi eta auzitegietan erabili ahal da herritarrei oztopo edo eragozpenik

Igaro den denbora kontuan hartuta, ordua da EUSKALZIRKUITUAK (epaitegi elebidunak) antolatzeko jurisdikzio-organo guztietan (zigor arloan, arlo zibilean,administrazioarekiko arloan eta gizarte arloan). Arlobakoitzean, euskara hutsean prozedura eta epaiketakburutzeko langile euskaldunak izango dituen epaitegielebidun bat, gutxienez, abian jarri behar da: epaitegihorretan, epaileek, idazkariek, ofizialek eta fiskalek,besteak beste, autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialakezagutu eta menperatuko dituzte.

1. Administrazio Publikoaren aurrean posible baita,legearen arabera, prozedura osoa euskaraz garatzea,hala nahi izanez gero.

2. Idatzizko prozeduretan ez baita inolako oztoporik egonbehar izapide guztiak euskaraz egiteko.

3. Itzulpen lanek ez dietelako inolako traba edo gatazkariksortu behar herritar euskaldunei. Ez dago inolakolegerik euskaraz etenka hitz egiten agintzen duenik.

4. Euskaraz esandakoak edo euskaraz aurkeztutakodokumentuek balio osoa dutelako edozeinprozesutan.

5. Legean ez da ezarri epaile, idazkari eta fiskalek euskaraez badakite itzultzaileak erabili behar direnik.

ZEIN DA IRTENBIDEA?

ZER DELA ETA?