gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

10
Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. Jardunaldia Bilbon, 2014ko azaroaren 28an Lantaldeetan esandakoen laburpena www.praktikatu.eus 1

Upload: praktikatu-aek

Post on 13-Aug-2015

60 views

Category:

Education


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

Lantaldeetan esandakoen laburpena

www.praktikatu.eus

1

Page 2: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

> LEHENENGO LANTALDEA. Esandakoen laburpena

Legitimotasuna eta ahalduntzea. Kontzeptu egokia al da?

• “Hiztun legitimoa” kontzeptua ez da egokia (ia aho batez ari dira taldekideak). Hainbat kontzeptu baztertu beharko lirateke; gainera, “legitimo” hori negatiboa da.

• Hitz horrek konplexuetarako bidea zabaltzen du. Baztertzailea da, seinalatzen baitu nor ez den “euskaldun petoa”.

• Lan-taldeko batek bere burua ikusi du islatuta kontzeptu horretan. Antza, perfekzionismoaren bila ibiltzen gara beti, eta uste hau dago zabalduta: “Oso ondo egin arte (euskaraz), ez naiz izango euskaldun osoa”.

• Dena den, euskaldun zaharrek ere badute konplexurik...• Orduan, nor ote da “euskaldun osoa”?• Atzerrian (Ingalaterran, kasu), ez dago horrelakorik. Ala bai? (kanpokoen

hizkera-mailari begiratzen dietelako); edonola ere, “native” dira batzuk, bertokoak, eta hori ez da zalantzan ipintzen.

• Argi dago Historiak bete egin digula motxila konplexuz. Etiketa zale gara, azken batean.

• Euskaldun onak lortzea da helburua; hori ezin da ahaztu.• Bestalde, etiketa horiek ez beti berdinak: aldatu egiten dira gunearen

arabera (Enkarterrin euskaldun osoa dena, adibidez, zer izango litzateke herri euskaldun batean?).

Nola ahaldundu euskara ikasi bai, baina euskaldun sentitzen ez direnak?

• Hori jakingo bagenu... Horretan saiatzen gara. Hain zuzen, horixe da proiektu honen helburua.

• Nola? Gune atseginak lortuz.• Hainbat kontu desmitifikatuz: esaterako, euskaldun zaharrek ere badituzte

akatsak, hutsak eta konplexuak...• Hizkuntzarekin gozatuz, ideia negatiboak kenduz (akatsak-eta, beldurra...).

Ikasleek asko presionatzen dute beren burua.• Ahalduntzeko, ezinbestekoa da bidelagunen laguntza.• Komenigarria litzateke euskara mundu akademikotik ateratzea.• Euskaraz bizi daitekeela jakinez (baita Barakaldo batean ere!).• “Berbalagunetik herrira” da asmoa.• Taldeetan, animatzen gabiltza gu, baina ikasleek mezu negatiboak jasotzen

dituzte: “Akatsak egiten dituzu”, “Nik ez dakit batuaz, egin erdaraz...” eta horrelakoak.

• Ikasleek konfiantza-falta nozitzen dute, bai eta muga asko ere (kanpoan zein barruan).

• Gizarteak transmisio-era bakarra ikusten du: gurasoengandik seme-alabengana.

• Euskaldunen partetik, zuzenketa lar egiten da hiztun berriekin. “Euskal Herria zuzentzailez beteta dago”.

• Euskararen etorkizun guztia ez da utzi behar umeen esku.• Gainera, paradoxa dugu hor: umeek, normalean, helduen adibideari

jarraitzen diote-eta.• Hiztun berriei konfiantza eman behar zaie; horri begira, pazientzia landu

beharra dugu euskaldunok.

2

Page 3: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

Guri dagokigu arlo horretako aktibismoa piztea? Nola?

• Eredu edo adibide izan behar dugu. Labur esanda: koherentziaz jokatu behar dugu.

• Gurea ote da ardura osoa? Agian, ez. • Eragile asko daude zenbait tokitan; horietan, elkarlana sustatu behar da.

Beste zenbait lekutan, dinamizatzaileak izaten dira erreferente bakarra (“euskararen aurpegiak”).

• Norbanakoen ardura da: pertsona guztiona.• “Euskaraz bizi nahi dut” leloa praktikan jartzea da bidea.

Hizkuntz komunitatean integratzea. Mintzapraktika programek laguntzen dute harreman-sareetan euskara nabaritzen? Nola inplikatu berbalagunen ingurune hurbila euskara sustatzera?

• Sare horiek lagundu egiten dute, bai.• Bai (aho batez).• Loteria salduz, ez. • Euskara ez da soilik titulua... Ikusarazi behar diegu euskara bizitzeko

hizkuntza dela, gozatzeko, lan egiteko...• Faktore pertsonalak ere kontuan hartzekoak dira: umeak izatea, etab.

Umeak izan ostean hurbiltzen dira batzuk euskarara (ikastera edo txikitatik dakitena erabiltzera).

• Praktikatzea da inplikatzeko modua; era naturala da, gainera.• Asertibitatea behar da, berdin tabernetan zein lagunekin.• Euskaraz berba egitera animatu behar ditugu, edozertaz.• Dena den, ingurune hurbila euskalduntzea OSO zaila da, ohiturak daude-eta.

Horien kontra jotzeak txokea eragin dezake. Errazagoa da hizkuntza-ohiturak ezezagunekin apurtzea.

• Erosotasunak ere badu garrantzirik (liskarrik nahi ez izatea); kontuan hartu beharreko faktorea da hori.

• Den-dena usten da eskolaren esku: hezkuntza, hizkuntza, etab.• Inguruneko jendea euskarara erakartzeko bide bat da gonbidapena: zerbait

antolatzen denean, bikotekideak, lagunak eta abar gonbidatzea. Horretan, umeak izaten dira oso garrantzitsuak. Horrela, kontu minimo batzuk lor daitezke: agurrak-eta.

Ingurune hurbil hori euskalduna edo erdalduna izan daiteke. Nola eragin horietan?

• Ezberdina da. Halere, ez da erraza, ez batean ez bestean.• Ikasle-tipologiari erreparatu behar diogu: egun, gehienak dira eskolan

zerbait ikasitakoak, gehi etorkinak eta euskaldun zaharren bat. Jubilatuak ere bai, azken boladan.

• Berbalagun-taldeetan, euskaltegiko ikasleak dira gehienak, baita euskara galduxea dutenak ere.

• Inork deskubrituz gero zer egin inguru erdaldunetan, esan dezala!• Eskolan (euskara) ikasitakoek ez dute horren beharrik ikusten. Nola

konturarazi erdaraz bizi direla? Euskaraz baino, hobeto egiten dutela erdaraz?

• Presentzia da inportantea: erakundeak, etab. Garrantzia eman behar zaio erabilerari.

• Instituzioek eredugarri izan beharko lukete; erabileran, batez ere.

3

Page 4: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

> BIGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena

1.- Euskaldun zahar/euskaldun berri bereizketa betiko puskatu beharra dago, ikasten ari direnei edo heldutan ikasi dutenei presio handia eragiten dielako, etengabe aldenduta euskaldun oso sentitzetik. Horretan, irakasle/dinamizatzaileek garrantzi eta eragin handia dute, edo eduki behar dute.

2.- Arazo nagusietako bat da ikasleek zein mintzapraktika-taldeetako kideek lotsa eta beldurra-edo sentitzen dutela askotan, euskaraz akatsa zorrotz zigortzen baita (baliteke euskaltegian egokia izatea, ikasten ari direnean, baina kalean... gehiegizkoa da). Egun, euskara erakargarria eta polita bada haientzat, baina exijentzia-maila handia hautematen dute zuzentasunari dagokionez.

3.- Euskaldunok lagundu egin behar diegu haiek ere hiztun legitimo senti daitezen (enpatiaz, pazientziaz...). Irakasle/dinamizatzaileen lana jarrera-aldaketan eragitea ere bada.

4.- Tokian tokiko errealitateak oso desberdinak dira (ez da gauza bera gertatzen herri, eskualde edo hiri mailan). Hori kontuan hartu gabe, jai daukagu. Gehienetan, euskararen sustapenari dagokionez, gauzak goitik behera egiten dira, “guztiontzako kafea” eran; alderantziz, behetik gora egin beharko lirateke, txikienetik handienera, eraginkorrak izan eta errotu egingo badira.

5.- Euskaldun zaharrek laguntzeko erakutsi ohi duten jarrerari dagokionez, sentsazio ezberdinak agertu zituzten taldeko kideek. Batzuen ustez, euskaldun osoek prestutasun handia erakutsi ohi dute normalean, eta uste duguna baino gehiago dira mintzapraktika-taldeetan eta halakoetan parte hartzeko/eskua botatzeko prest daudenak. Beste batzuen iritziz, aldiz, euskararen alde-eta egon arren, bestelako lehentasunak dituzte, beren inguruan erabilerari dagokionez hutsunerik hautematen ez duten heinean, beharbada. Euskararen aldeko pertsona asko bai, baina bidelagun izateko prest gutxi.

6.- Beharraren eta kontzientziaren arteko lotura aipatu zuten. Herri oso euskaldun batean, adibidez, euskara ikasteko eta erabiltzeko beharra sentitze duenak, ziurrenik badu nolabaiteko kontzientziarik aurretik ere, baita nolabaiteko presioa ere, agian. Egoera berean egonda inolako behar edo presiorik sentitzen ez duenak, ordea, ziurrenik ez du aurretiko inolako kontzientziarik. Bata eta bestea, premia eta kontzientzia, hertsiki lotuta daude; hori izan zen taldeko kide gehienen ustea.

4

Page 5: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

> HIRUGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena

1.- Mintzalagunen artean izena ematean badaukate motibazio bat, hori indartu behar da, emozio/bizipen positiboekin. Aitortza egitea oso garrantzitsua da, arnasgune direla, euskararen berreskuratzean parte direla esan behar zaie.

2.- Euskara ikasleak: euskara eskolak eta mintzalagun egitasmoa osagarriak dira eta biak beharrezkoak euskalduntze prozesuan. Ikasitakoa erabiltzeko modu naturala dela jakinarazi behar zaie.

3.- Gazteak: leku askotan gazteek ez dute euskaraz komunikatzeko gaitasun handirik eta ondorioz, ez dira eroso sentitzen. Beraientzako ez da erakargarria. Egiten dutena indartu behar da eta hurbiltasuna zein erakargarritasunean eragin.

4.- Praktikatzetik bizitzera: diskurtso gehiegi erabiltzen dugu.

5.- Hiztun pasiboak: ez da bideragarri ikusten, gutxieneko maila beharrezkoa da. tipologia honetako pertsonei zuzendutako zerbait sortu behar da, saio gidatuak, dinamizatuak.

6.- Euskaldun osoak: askok ez dute premiarik sentitzen eta leku askotan zailtasunak daude topatzeko, beti jende bera dago saltsa guztietan sartuta. Askok ez dute taldearen ardura hartu nahi baina argi utzi behar zaie, eman baino jaso egingo dutela.

7.- Kontuan hartzekoak: Gunearen egoera soziolinguistikoak baldintzatzen du guztia eta bakoitzean erabili beharreko diskurtsoa desberdina izango da. Errealitate bakoitzera egokitu behar ditugula proiektuak, tokian tokiko aniztasuna kontuan hartu behar dugu (adina, jatorria, sexu generoa...). Egoera zenbat eta hobeto ezagutu, hobeto bideratuko ditugu egitasmoak, emaitza hobeak egongo dira.

5

Page 6: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

> LAUGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena

Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa.

1. Darabilboko adibidea: gustuen arabera erakartzen da jendea, gauza atseginak egiten, gustukoen dituzun ikastaroak egin ditzakezu euskaraz. Sarritan ikastaro hauekin erdaldunek “inbidia” sentitzen dutela aipatu du Darabilboko dinamizatzaileak eta horretarako adibide argi bat ipini du: “Alhondigako jatetxean Gabon gaueko afaria prestatzeko ikastarotxoa emango da, gaztelaniaz ikastaro hori ordaindu egin behar da, euskarazkoa ordea, ez. Dohainik daukagu”. Horrela motibatzen da jendea. “Eta gu ezin gara joan?” galdetzen dute askok. Motibatzeko “erakarri” egin behar da eta horretarako Darabilbo interesgarri ikusi dugu.Holako adibide bat, Hernanikoak ere ipini du Zilegi eskolak antolatzen dituen ikastaroak direla eta.

2. Sarritan “no habla ni dios” eta holakoak ere entzuten direla aipatu da, Bilbon esate baterako, holakoei eta zuk?, zuk egiten duzu? Orduan holako jendea motibatu behar dugu.

3. Sestaoko adibidea: Sestaon jende asko Berbalaunera mintzapraktika egitera joaten da beste ordubete euskaraz praktikatzeko eta gainera doan, -motibazio instrumenatalarekin lotuta-. Gurasolagun egiteasmoarekin ordea, motibazio afektibo hori gehiago lantzen dela aipatu du Sestaoko kideak, “zure seme-alabekin egiteko da eta horrek emozioekin beste lotura bat du, hortik jo behar dugu”.

4. Lemoako adibidea: gazteak motibatzeko eurak egin behar dira kontziente eta ea zergatik pasatzen diren gaztelaniara adin batetik aurrera haunarrarazi. Lemoako kideak bere koadrilan hori gertatu zela kontatu digu, gazteagoak zirela afari batean gaia atera zutela, horretaz hitz egin zutela eta ordutik aurrera euren koadrilan euskara gehiago egiten dela.

5. Gazteekin lotutako beste adibide bat: gazteak euskaraz hitz egiteko motibazioaren inguruan hausnartzen hasi ziren Berrizen eta gaztetxera jotzea erabaki zuten. Han biltzen diren gazteak ez dute arazorik kartelak, hitzaldiak...euskaraz egiteko baina gero, euren artean egoera informaletan, erdarara jotzen dute. Horri irtenbidea emateko, Berbalagun talde bat “konbentzituko” dute asteroko kafea...bertan hartzeko, horrela kanpotik eroango dute bertara euskara eta behintzat ordu horretan, euskaraz hitz egiteko ohitura hartuko dute han dauden gazteek ere.

Bidelari “pasiboak”, nola jokatu?

1. Bai. Azkenean jarrerak direlako inportanteenak, beti ere gaztelaniara jotzen ez badu, elkarrizketarako oztopoa ez bada, jarrera positiboa dugun guztiok gara beharrezkoak. Honekin lotuta esan da, maila la baxua dutenek euskaltegia daukatela gutxieneko maila bat izan arte eta gero badutela Berbalagunera etortzea.

2. Diskurtsoa lantzeko “biografia linguistikoa” egin beharko litzatekeela komentatu da eta horren arabera landu diskurtso bat edo bestea. Diskurtsoa bera ere guztiok landu beharko genuke, eta agian orain arte ditugun diskurtsoak txikitu beharko genituzke.

3. Nola negoziatu lagunen artean, bikotearen artean, nagusia eta langilearen artean... hizkuntza aldaketa? Hor entrenamendua falta zaigu erdal hiztun horri esateko: “begira, honela egingo dugu ...” batzuetan holakoak egiten dira bikotearen

6

Page 7: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

artean...”mintzatratuak”. Baina zelan negoziatu landu beharko genuke.

4. Berbalagun taldeetara datorren jende nahikotxok, “nor da nire andereñoa?” galdetzen du. Andereñorik ez dagoela azaltzean hurrengo galdera, “eta nork zuzenduko nau?” (berriro ere motibazio instrumentala)izaten dela komentatu da. Honekin apurtu egin behar da.

Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa

1. Leku batzuetan artifiziala egiten zaio jendeari Berbalagun taldeetan hitz egiteko geratzea, gune artifizialak direla ikusten da, bai taldeak, bai mintzodromoa ... antolatzean. Hau da, gainontzeko herritarrak ez dira horrela antolatzen, normal egiten dute eta guk zegatik bai? Baina hau euskaldun osoak zein ikasten ari direnak iksuten dute horrela.

2. Batzuetan konpromiso falta egoten delako euskaldun berrien aldetik, taldean agertu bez eta abisatu bez adibidez. Orduan euskaldun zaharrak erre egiten dira, azklenean eurek “ez dute behar”

3. Bidelagunek arduradun pisua dutela somatzen dute batzuetan eta ardura hori kendu egin behar zaie.

7

Page 8: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

> BOSTGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena

Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa.

1. Taldeetan mota bietako motibazioa aurkitzen ditugu: instrumentala zein afektiboa. Motibazio instrumentalaren kasuan, epe-muga izaten dute ikasleek, normalean, azterketa bat gainditzea izaten dutelako helburu. Motibazio afektiboaren kasuan, berriz, ikasle asko familian euskaraz aritzeko beharragatik hurbiltzen dira.Dena dela, badira bi motibazioak izan ahal dituzte ikasleak, eta beti ez da erraza izaten horrelakoak bereiztea.

2. Adin-tarteei dagokionean, gazteak erakartzea da zailena. Programa erakargarria egin behar da eta haiek ere partaide direla sinestarazi, bestela, zaila da haiengana hurbiltzea. Eta edozein kasutan, hartzaile hutsa izatetik aktibo egitea edozein partaide.

3. Eraginkorrena: helburua instrumentala izatetik afektibo izatera pasatzea. Baina hori lortzeko denbora ere beharrezkoa da. Badira hainbat egitasmo hori erakutsi dutenak. Taldetxo modura funtzionatzen hasi, eta gaur egun aisialdiko hainbat eskaintza izatera pasa direnak -talde natural bihurtutakoak-. Baina horrek, esan bezala, denbora eskatzen du.

4. “Euskaldun baten bidaia” liburuak oso ondo islatzen du ikasle baten prozesua. Eta bertan agertzen den diskurtsoa oso eraginkorra da praktika-jardueretan erabili ahal izateko.

Bidelari “pasiboak”, nola jokatu?

5. Puntu honetan erabateko adostasuna egon da. Taldeetan oztopo izan daitezkeen ikasleak ez dituzte onartzen, ez dute lekurik. Talde horietan aritu baino lehen, euskaltegietan egin beharko dute haien ibilbidea.

Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa

6. Gune euskaldunetan errazagoa da bidelagunak topatzea. Izan ere, gune erdaldunetako talde batzuk bidelagunik gabe ari dira funtzionatzen.

7. Aipatu da bidelagunaren funtzioak ez daudela behar bezala definituta kasu guztietan; “irakasle ez duzu izan behar” esaten omen zaio, baina ez zer izan behar duen. Dena dela, argi dago bidelagun bati ezin diogula eskatu irakasle bati eskatzen diogun beste.

8. Bitxia da gune euskaldunetan erabileraren kale-neurketak eragindakoa. Datu kaxkakarrak jasotzerakoan, hainbat euskaldun bidelagun izatera animatu ditu. Gainera, azken horiek oso beharrezko ditugu honelako egitasmoetan. Ezin dugu ahaztu azken urteetan euskalduntzean jarri ditugula indar guztiak, eta euskaldunekin hein batean ahaztu egin gara. Baina guztiak ditugu beharrezko bide honetan.

9. Horietaz gain, pertsona erreferenteen kontua ere aipatu da. Errazagoa da jendea erakartzea programan herritar ezagunak ikusten dituztenean, edota “prestigiodunak”.

10. Eta bukatzeko, bidelagun-poltsa moduko bat beharko genukeela aipatu da.

8

Page 9: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

> SEIGARREN LANTALDEA. Esandakoen laburpena

Motibazio afektiboa lantzeko zer egin. Esperientziak eta diskurtsoa.

1. Bidelariek izena ematea bera motibazioa baduten adierazgarri da.

• Motibazioari eutsiko bazaio zaindu beharra dago. • Dinamizatzaileen lana koordinazio hutsetik haragokoa izan behar da;

motibazioa sakonago lantzeko ez dira baldintza egokiak ematen.• Sarri motibazio mota zein den ezagutzen lanak, baliabide falta tarteko.• Sortu beharrik ez, agian eraldatu.• Bidelari perfil oso ezberdinak daude.

2. Jendea motibazio motaren arabera taldekatzea interesgarria litzateke. Arloko programak, guraso-lagun..., egokiagoak dira horretarako (ustez).

3. Motibazio pragmatikotik afektibora eramateko bi lan mota egin beharra dago:

• Ezagutza zabaltzea: euskal munduaren berri emanez.• Lan pedagogikoa: hizkuntza-hautu etengabean bizi garenez, euskaraz

bizitzea zer den erakutsi eta azaldu behar da.

4. Harreman eta sare berriak euskaraz eraikitzea oso motibagarria da.

5. Ingurune erdaldunetan, “hutsunea nagusi” da: euskara non erabili, norekin (informazioa...).

6. Norbere buruari erronkak jartzea, mikrotik, oso baliagarria izan liteke (“erronka taula”). Banakotik aritu beharrean, taldeak ematen duen indar eta babesa baliatzea da halako praktiken giltzarri nagusietakoa, aparteko indarra eman dezake.

7. Jardunaldiaren leloak oso ondo irudikatzen du diskurtsoa: “euskaraz praktikatzetik euskaraz bizitzera”.

Bidelari “pasiboak”, nola jokatu?

8. Gaitasun nahikorik ez duten kasuetan, euskaltegira-edo bideratu.

9. Gaitasun nahikoa dutenekin, jokamolde bi:• Programan jarraitzekotan lehenengotik erabiltzea ezinbesteko baldintza

moduan ezarri.• Pare bat asteko tartea utzi “beldurrak” uxatu arte. Hor erabaki aurrera bai

ala ez, erabileraren arabera.

Bidelagunak erakartzeko zailtasuna, landu beharreko diskurtsoa

10. Bila ibili behar izaten da.

11. Kolektiboengana jotzea aukera interesgarria izan liteke (gaztetxea...). Nola lortu bat egitea?

• Programaren parte izateko aukera emanez.• Helburuarekin bat egingo dutenengana joaz. Bidelagun profil ohikoena:

ikasle izandako jendea, prozesua bizi izan duena.

12. Kanpaina egiteko baldintza egokienak:• Bidelagun figura prestigiatu behar da. Parte sentiarazi, lanetan eta

hausnarketan ere bai (nahi badu behintzat).

9

Page 10: Gaur, euskara praktikatu. bihar, euskaraz bizi jardunaldia. lantaldeetan esandakoak

Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi. JardunaldiaBilbon, 2014ko azaroaren 28an

• Egiten denaren erregistro-lana baliagarria da erakutsi eta balioa emateko. Batzuen lana oso bistakoa da, beste batzuena berriz, “isila” baina iraunkorra eta eraginkorra (urteak astean ordu eta erdiko bi hitzorduri eutsita, adibidez). Batzuk lagun-koadrila bihurtu ere egiten dira, funtzionamendu iraunkorra...

• Kontuan hartu behar da batzuetan bidelagunen motibazioak ez duela dimentsio emozionalik, afektiborik.

• Zaindu beharra dago, eurengana jotzean “karga edo mezu negatiborik” ez transmititzeko.

• Badira bidelagunak lotzeko oztopoak: konpromiso eza, konplexuak. • “Estres linguistikoari” aurre egin behar diogu.• Militantzia lana birdefinitu beharra dago.

• Euskaldunokin barrura begirako lana egin beharra dago, “sukaldekoa”, beti ere kanpainei heldu baino lehen (ahalduntzeko eta lidergoa indartzeko laguntza eta trebakuntza eman behar zaio jendeari).

• Badago bidelari profil bat, gaitasun mailari eustea helburu duena, besterik gabe, gainera badirudi handitzen joan daitekeen multzoa dela. Horren aurrean euskaldunok tentsionamendu handiagoa izatea izan liteke “terapia” onena.

• Jendea uxatuko ez badugu ez dugu “kiebra” sentsaziorik transmititu behar, SOS deirik ez da egin behar.

10