gara kultura - erein.eus · tea ere ez zen makala izanen. bai, niretzako erronka ederra izan da...

2
Kultura 2012 4 10 asteartea GARA 40 Maider IANTZI | DONOSTIA “1512. Nafarroa, in memoriam” Juan Luis Landak idatzi eta ilus- tratu duen lehendabiziko elebe- rria ireki, eta mapa handi ba- tzuk ageri dira, Nafarroako Erreinuak zein lurralde hartzen zituen azaltzen dutenak. Ja- rraian, orrialde bat eta bi ere betetzen dituzten marrazki ederrak, errenteriarrak «garuna lehortu arte» landu dituen ilus- trazioak. «Agur Amaia. Azkene- ko aldiz ikusten zaitut. Nire oroimenean gorderik eraman- go dut zure begiradaren argia, susmoa baitut ez dudala berriro ikusiko, gure lur hau, gure gi- zon eta emakumeek hain aspal- ditik ohoratu duten pasio han- diko lur hau ikusiko ez dudan bezala». Halaxe hasten da isto- rioa, eta hari horretatik tiraka orain dela 500 urte gertatutako konkista lazgarriaren benetako protagonistak azaltzen dira, eu- ren grina eta sentimenduak. Lau urtez aritu zara liburu ho- nekin lanean, esfortzu bere- zia egin duzu. «Arima utzi dut bertan» adierazi izan duzu. Nola sentitu zara amaitzean? Lasaitasun itzela sentitu dut. Lau urte hauetan erronka han- dia jarri diot neure buruari. Lan txukuna egin nahi nuen gaiak merezi zuelako. Zein asmorekin egin duzu? Euskaldun bezala orain dela 500 urte Nafarroan gertatu ze- na bihotzminez bizi dut. Euskal herritarrek gertaera horien jabe izan behar dutela pentsatu nuen, historia maite dutenek eta baita iraganean barneratzea maite ez dutenek ere. Horrega- tik, testuaz gain ilustrazioen bi- dez mezua errazago iritsiko ze- la pentsatu nuen. Betidanik izan duzu Nafarroa- ko Erreinuarekin zerikusia duten istorioak jakiteko gri- na; zerk erakartzen zaitu? Zerk pizten du zure interesa? Euskal Herrian beti ibili izan gara burujabetzarekin gora eta behera. Gure historia ikertzen duena berehala ohartzen da egoera hori ez zela amets bat izan, 824. urtean Erreinu baten forman egia izan zen, erro eus- kaldunaz eraikia bere erregeak bezala, Espainiako monarkak duela 500 urte ilegalki zapuztu arte. Nafarroa gure erro politi- koan dago. Gipuzkoarra naiz eta horrexegatik nafarra. Nafarroako konkistako gerta- erak hagitz ongi idatzita gel- ditu direla azaldu izan duzu, baina jende gutxik ezagutzen dituela. Ezagutarazten lagun- du nahi izan duzu? Hori izango da nire ametsa. Li- burua eleberri bat da baina bere ardatzean konkistako gertaera guztiak idatzita daude, alde hu- manoa ere agerian utziz. Pasar- te harrigarriak daude, batzue- tan hunkigarriak, datu bitxiak, irakurlea epel uzten ez duten horietakoak. Gure historia da eta jendeak ezagutu beharko lu- ke. Zergatik aukeratu duzu elebe- rri bat idaztea, ilustrazioz be- tetako eleberri bat, orrialde osoko edo baita bi orrialdeko irudiekin ere? Irudi batek mi- la hitzek baino gehiago erra- ten dutelako? JUAN LUIS LANDA «1512. NAFARROA, IN MEMORIAM» ATERA DU EUSKARAZ Noren eta Frantzisko Xabierkoaren azalean sartu da Juan Luis Landa bere lehen nobelan. Azaldu duenez, gizon euskaldun haren benetako bizitza «Eliza Katolikoaren errezelaren atzean estalita» dago eta «justizia egiteko» aukera da liburua. Jatorrizko lana abenduan kaleratu zuen gaztelaniaz eta edizioa hilabetean bukatu zen. Orain, berrargitalpena eta euskarazko itzulpena plazaratu ditu Ereinekin. «Frantzisko Xabierkoari justizia egiteko aukera aurkitu dut» Kultura k: Juan Luis Landa Lezoko bere lantokian, eta «1512. Nafarroa, in memoriam» nobelako irudi batzuk. Gari GARAIALDE | ARGAZKI PRESS - Juan Luis LANDA

Upload: phungdung

Post on 06-Jul-2019

220 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Kultura 2012 4 10 asteartea GARA 40

Maider IANTZI | DONOSTIA

“1512. Nafarroa, in memoriam”Juan Luis Landak idatzi eta ilus-tratu duen lehendabiziko elebe-rria ireki, eta mapa handi ba-tzuk ageri dira, NafarroakoErreinuak zein lurralde hartzenzituen azaltzen dutenak. Ja-rraian, orrialde bat eta bi erebetetzen dituzten marrazkiederrak, errenteriarrak «garunalehortu arte» landu dituen ilus-trazioak. «Agur Amaia. Azkene-ko aldiz ikusten zaitut. Nireoroimenean gorderik eraman-go dut zure begiradaren argia,susmoa baitut ez dudala berriroikusiko, gure lur hau, gure gi-zon eta emakumeek hain aspal-ditik ohoratu duten pasio han-diko lur hau ikusiko ez dudanbezala». Halaxe hasten da isto-rioa, eta hari horretatik tirakaorain dela 500 urte gertatutako

konkista lazgarriaren benetakoprotagonistak azaltzen dira, eu-ren grina eta sentimenduak.

Lau urtez aritu zara liburu ho-nekin lanean, esfortzu bere-zia egin duzu. «Arima utzi dutbertan» adierazi izan duzu.Nola sentitu zara amaitzean?Lasaitasun itzela sentitu dut.Lau urte hauetan erronka han-dia jarri diot neure buruari. Lantxukuna egin nahi nuen gaiakmerezi zuelako.

Zein asmorekin egin duzu?Euskaldun bezala orain dela500 urte Nafarroan gertatu ze-na bihotzminez bizi dut. Euskalherritarrek gertaera horien jabeizan behar dutela pentsatunuen, historia maite duteneketa baita iraganean barneratzeamaite ez dutenek ere. Horrega-tik, testuaz gain ilustrazioen bi-dez mezua errazago iritsiko ze-la pentsatu nuen.

Betidanik izan duzu Nafarroa-ko Erreinuarekin zerikusiaduten istorioak jakiteko gri-na; zerk erakartzen zaitu?Zerk pizten du zure interesa?Euskal Herrian beti ibili izangara burujabetzarekin gora etabehera. Gure historia ikertzenduena berehala ohartzen daegoera hori ez zela amets batizan, 824. urtean Erreinu batenforman egia izan zen, erro eus-kaldunaz eraikia bere erregeakbezala, Espainiako monarkakduela 500 urte ilegalki zapuztuarte. Nafarroa gure erro politi-koan dago. Gipuzkoarra naizeta horrexegatik nafarra.

Nafarroako konkistako gerta-erak hagitz ongi idatzita gel-ditu direla azaldu izan duzu,baina jende gutxik ezagutzendituela. Ezagutarazten lagun-du nahi izan duzu?Hori izango da nire ametsa. Li-burua eleberri bat da baina bereardatzean konkistako gertaeraguztiak idatzita daude, alde hu-manoa ere agerian utziz. Pasar-te harrigarriak daude, batzue-tan hunkigarriak, datu bitxiak,irakurlea epel uzten ez dutenhorietakoak. Gure historia daeta jendeak ezagutu beharko lu-ke.

Zergatik aukeratu duzu elebe-rri bat idaztea, ilustrazioz be-tetako eleberri bat, orrialdeosoko edo baita bi orrialdekoirudiekin ere? Irudi batek mi-la hitzek baino gehiago erra-ten dutelako?

JUAN LUIS LANDA«1512. NAFARROA, IN MEMORIAM» ATERA DU EUSKARAZ

Noren eta Frantzisko Xabierkoaren azalean sartu da Juan Luis Landa bere lehen nobelan. Azalduduenez, gizon euskaldun haren benetako bizitza «Eliza Katolikoaren errezelaren atzean estalita» dagoeta «justizia egiteko» aukera da liburua. Jatorrizko lana abenduan kaleratu zuen gaztelaniaz eta edizioahilabetean bukatu zen. Orain, berrargitalpena eta euskarazko itzulpena plazaratu ditu Ereinekin.

«Frantzisko Xabierkoari justiziaegiteko aukera aurkitu dut»

Kulturak:

Juan Luis Landa Lezoko bere lantokian, eta «1512. Nafarroa, in memoriam» nobelako irudi batzuk. Gari GARAIALDE | ARGAZKI PRESS - Juan Luis LANDA

KulturaGARA 2012 4 10 asteartea 41

Gai honetaz datu historikoakugari daude, guztiak erakarga-rriak. Nik beste ikuspuntu bate-tik azaldu nahi nituen. Beneta-ko protagonistak hartuz, gizagrinak azaleratu nahi nituenkonkistako gertaerekin lotuz.Ilustrazioak oso iradokitzaileakdira, liburuan alde garrantzitsubat betetzen dute. Gainera, in-formazioa emateaz gain testuaarintzeko oso lagungarriak dira.

Nolatan sartu zara FrantziskoXabierkoaren azalean? Nola-koa izan da bere azaletik idaz-tea? Bere santutasunaren gor-tina jaso eta bere benetakobizitza islatu nahi izan duzu?Frantzisko Xabierkoa jesuitaizan baino lehen haur bat izanzen, zuzenean konkista biziizan zuena. Konkistatzaileek zo-rigaitza ekarri zioten, miseria,atsekabea eta apalkuntzarikgordinena, bere familia Nafa-rroako askatasunarengatik su-tsu borrokatzeagatik. Erreinuzaharraren gaztelu guztiak be-zala, konkistatzaileek Xabierkoaere lehertu egin zuten bere be-gien aurrean. Benetako Fran-tzisko Xabierkoak suminduraeraman zuen bere bizitza oso-an. Gizon euskaldun haren be-netako bizitza estalita dago Eli-za Katolikoaren errezelarenatzean, bere familia eta gaztelumitikoa bezala. Han, Xabierren,badago historia handi bat bene-tan kontatzea merezi duena. Li-buru honetan aukera aurkitunuen berari eta bere familiarijustizia egiteko.

Marrazkiek izugarrizko lanaeskatu dizute, xehetasun guz-tiekin egin baitituzu. Batzue-kin hilabete ere eman duzuburu-belarri. Baina gidoia egi-tea ere ez zen makala izanen.Bai, niretzako erronka ederraizan da liburu hau idaztea, bai-

na bihotzak zerbait kontatzeanahi duenean ez dago gelditze-rik. Testua konplexua zen zailazelako fikzioa gertaera histori-koekin tartekatzea, baina osogustura geratu naiz emaitzare-kin. Ilustrazioekin inoiz bainozorrotzagoa izan naiz neure bu-ruarekin. Garuna lehortu artelandu ditudala esan dezaket,baina bizirik atera naiz abentu-ra honetatik.

Gerra da eleberriaren ardatza,bidegabekeria baten kontaki-zuna. Zer sentipen edo gogoe-ta eragiten dizkizu konkistahonek? Erran izan duzu kon-kistak ez duela inor ez hotz ezbero uzten, zerbait mugiaraz-ten duela barruan. Amorrupixka batekin idatzi duzu?Nafarren artean guda zibil bate-kin piztu zen dena, baina erregekatolikoak, Aragoiko Fernandok,ederki jakin zuen gure liskarral-diei etekina ateratzen. Ardiz

mozorrotuta, otsoak tragediaekarri zuen Nafarroara bere lu-rraldeaz jabetuz eta GaztelakoErreinuaren barruan sartuz.Gertaera mingarri horiek ezagu-tzen dituenari oraindik senti-menduak harrotzen zaizkio.

Iraganeko gertaerak azaldudituzu, baina gaur egungoe-kin lotura zuzena dute.Noski baietz. Euskal Herrikohistoria aztertzen baduzu, itxu-ra desberdinekin baina beti era-man dugu arrastaka gure esku-bide histor ikoen arazoa.Belaunaldiz belaunaldi errepi-katzen den zauri itxi gabea da.

Idatzi eta marraztu egin duzu.Komikietan egin izan duzulan bikoitz hau aurretik, bai-na formatu honetan ez. Jauzigarrantzitsua izan da zure-tzat, ezta?Bai, nire lehenengo eleberriaizan da, eta dimentsio handikoa,baina gustura geratu naiz emai-tzarekin. Gainera, jendeak osoondo hartu du.

Zerbait erantsi nahi duzu?Ba, aukera emanda, Erein argi-taletxeari zor diot liburu honenbizitza, apustu handia egin due-lako. Gaur egun ez da erraza ho-rrelako liburu bat merkatuanjartzea eta autoreek, ez bakarrikhemen, mundu osoan behardute argitaletxeen konfiantzaexistitzeko.

Ze beste lan duzu esku artean?Edo zein asmo?Ideia berriak baditut, burua be-ti martxan dago, hori ezin dutgelditu. Arazoa da mamitzekodenboraren beharra, urte haue-tan beste konpromiso batzukbaztertuta utzi ditudalako etaorain aurre egin behar diedala-ko. Baina sortzeko gogoa ez dainoiz itzaliko.

Beste ikuspuntu

batetik azaldu nahi

nuen konkista.

Benetako

protagonistak

hartuz, giza grinak

azaleratu nahi

nituen

Abrir

Josu MONTERO Escritor y crítico

En la viñeta ve-mos de espaldasa padre, madre ehijo asomados aun mirador: «¿Os

acordáis de cuando habíahorizonte?», exclama elpadre; «¿cómo era, papi?»,responde el niño. Más alládel mirador, un blanco va-cío. Es un chiste de El Rotode hace unos días. El hori-zonte metafórico –el futu-ro, las expectativas labora-les, económicas, sociales,personales– se convierteen el horizonte real, esa lí-nea más o menos rectaque separa/une la tierradel cielo, y que nutre yguía y sirve de referenciaestable al ser humano. Nohay horizonte. Ha desapa-recido la lejana línea quesepara tierra o mar y cielo.Por eso los suicidios au-mentan desaforadamente,y crecen las enfermedadesmentales, que probable-mente no sean sino unarepentina y cruel lucidez,sumada a la impotencia;letal combinación para elser humano que sufre ensus propias carnes la locu-ra insensata de un sistemadesquiciadamente inhu-mano. Dimitris Christulas,el jubilado griego que sepegó el otro día un tiro enla cabeza delante del parla-mento, pagó el alquiler desu apartamento antes decoger el metro hasta laplaza Sintagma para ma-tarse a la sombra de un ár-bol. El suicidio como actode resistencia, tanto o másejemplar que el del propioSócrates. Periodísticamen-te hay datos más relevan-tes: la nota en su bolsilloen la que exhortaba a losjóvenes sin horizonte a lalucha armada, la dignidadante la humillación econó-mica y vital, su compromi-so en los colectivos quecombaten la política de sa-queo. Pero humana y poé-ticamente, esos dos deta-lles poseen vigormetafórico y la fuerza ex-presiva de una revelación.Pagar el alquiler. Disparar-se a la sombra de un árbolque a buen seguro estabaempezando a florecer al ti-bio sol de los primeros dí-as de abril. «Abril» vienedel verbo latino «aperire»,que significa «abrir».