galizia ezagutzen
DESCRIPTION
Galiziaren historia, hizkuntza eta literaturari buruzko aldizkaraTRANSCRIPT
GALIZIAGALIZIAEZAGUTZENEZAGUTZEN
HISTORIAHISTORIA
HIZKUNTZA ETA LITERATURAHIZKUNTZA ETA LITERATURA
IAGOBA PEREZ IGLESIASIAGOBA PEREZ IGLESIAS
AURKIBIDEAAURKIBIDEAGalizia hizkuntza eta historia--------------------------3-8.Galizia hizkuntza eta historia--------------------------3-8.
Espainiako Estatuko hizkuntzen egoera----------------9 .Espainiako Estatuko hizkuntzen egoera----------------9 .
Pako Aristi eta Dario Xohan Durangoko Azokan---10-11.Pako Aristi eta Dario Xohan Durangoko Azokan---10-11.
Idazleen Pausaleku(Jon Kortazar)-------------------12-13.Idazleen Pausaleku(Jon Kortazar)-------------------12-13.
Anton Reixa Durangoko Azokan elkarrizketa-------14-15.Anton Reixa Durangoko Azokan elkarrizketa-------14-15.
Galiziako lehen biztanleek jatorri indoeu-
roparraurrekoa zuten eta, Zelten antzera,
beren arrastoa utzi zuten gure hizkunt-
zan. Erromatarrak Galiziara iritsi ziren (K.a. III.men-
dea). Horrela, erromanizazio berantiarra hasi zen eta
horrek galiziarrak hizkuntza sistema berri batean sart-
zea ekarri zuen: latin hizkuntzan.
Erromanizazio prozesua geldoa izan zen eta hizkuntza
berri bat sortu zen bertako hizkuntzen eta lanitaren
nahasketatik:galegoa. Beste nazio batzuen etorrerak,
Sueboak adibidez, Galizian Europako lehen erresuma
sortu zutenak, eta Britainiatik zetozen zelten samal-
dek eragina izan zuten sorrera horretan. Penintsulan
arabiarrak egoteak garapen burujabea bultzatu zuen
Galizian, gainerako Hispanian kultura berri bat jaiot-
zen zen bitartean.
ERDI AROAERDI AROA
IX.mendean penintsulako iparmendebaldeko ertzean
hitz egiten zen hizkuntzak eta latinak ez zuten inolako
zerikusirik: bi hizkuntza zeudela pentsa genezake,
beraz: latina eta galegoa. Baina ez dugu galegoz idatzitako
testurik aurkitu XII.mendearen amaiera arte: bitartean, lege-
dokumentuetan, liturgian eta eskoletan, latinak kultur hiz-
kuntza izaten jarraitu zuen, ez bakarrik Gallaecian, baita Erdi
Aroko Europa osoan ere.
Galizia, VIII.mendetik aurrera, Asturias, Leon eta Portugalko
iparraldea hartzen dituen eskualde bateko eragin-gune nagu-
sia da. Testuinguru horretan, galegoa soilik erabiltzen da hitz
egiteko orduan eta latin idatziaren lehia gero eta ahulagoa da.
XIII.mendeko ahozko elebakartasun horren indarrez, latina
eta galegoa koofizialak izango dira notari agirietan, ediktue-
tan, auzietan, eta abar, nahiz eta latinak, oraindik ere, kultura-
ren hizkuntza unibertsalaren maila izaten jarraitzen duen.
GALIZIA HIZKUNTZA ETA HISTORIA
HASTAPENAKHASTAPENAK
3
Gaur egun ezagutzen dugun literatur agiri zaharrena Ora
faz osto señor de Navarra kanta satirikoa da, Joan Soares
de Paiva-k 1200 urte inguruan idatzia. Literaturari ez da-
gozkion galegoz idatzitako lehen agiriak XIII.mendearen
hasierakoak dira, Noticia de Torto (Tortoko berri) (1211)
eta Testamento de Alfonso de Portugal (Portugalgo Al-
fontsoren Testamentua) (1214) Erdi Aroko prosa tabelio-
nikoaren adierazgarri.
Galiziako literaturaren aldirik oparoena XII. eta
XV.mendeen artekoa izan zen. Galegoa hizkuntza lirikoa
bihurtu zen penintsula osoan, Katalunian izan ezik (tro-
balarien poe-
sia). Izan ere,
berez, galiziar-
portugaldar li-
rikaz hitz egin
beharko ge-
nuke. Gale-
goak garai
hartan nazioar-
teko hizkuntza
baten maila
zuen, Galizia, Portugal, Gaztela, Okzitania, Sizilia eta
abarreko egileek erabiltzen baitzuten, baita errege eta
aristokraziaren gorteetan ere (Santiago, Toledo, Coim-
bra, Lisboa). Horrela, gure literaturak Meendiño, Xohan
Airas, Eans do Coton, Pero da Ponte edo Martin Codax
bezalako izen unibertsalak eman zituen, eta horren maila
garaia lortzen du ezen, literatur sorkuntza unibertsal han-
dienetako bat bihurtzen baita.
ErdiAroa amaitu zenean (XIV-XV.mendeak),
galiziar letrek, galegoak eta literaturak gain-
behera egin zuten. Gertakari ugarik eragin
zuten mailakako gainbehera hura, besteak beste: bertako
nobleak baztertuak izan ziren, Gaztelako koroaren aurka
borroka dinastikoak galdu baitzituzten, lehena, Pedro
Igoaren alde, Trastamarako Enrike II.aren aurka, eta ge-
roago, (1475-1479) Xoana Beltranexakoaren alde erre-
gina izango zen Isabel Katolikoaren aurka: Galiziako
erdiko klasea, batez ere gure itsas bideak erabiliz merka-
taritza arrakastatsuan
ziharduena, babesik
gab egelditu zen: Ga-
liziako elizak buruja-
betasuna galdu zuen
eta abar.
Hiru mende luzeetan
zehar-XVI, XVII
ETAXVIII MENDE
ILUNAK izenekoak-
ez zen galegorik idatzi. Espainera, alderantziz, batasun
bidean sartzen da, kodetu egiten da, eta horrek kultur
hizkuntzaren maila ematen dio. Baina oraindik ere gale-
goa ia biztanleria osoaren komunikazio-hizkuntza nagu-
sia da.
Mende ilunakMende ilunak
4
Gure literatura Berpizkundetik eta
Barrokotik urrun mantentzen da:
aldi ilun hura espainiar literatura-
ren Urrezko Mendearekin batera
gertatzen da. Hala ere, baditugu
aldi horretako hizkuntza nolakoa
zen erakusten diguten gutun, agiri
eta literatur adibide bakan batzuk.
Literatur erudituan izandako gabe-
zia harekin batera, sehaska kantak,
ihauteriak, iragarpenak, kondairak,
erromantzak, ipuinak, fartsak eta
tankerako lirika herritarrak bizirik
dirau. Haietako gehienak ahozko
tradizioari esker ezagutzen ditugu
gaur egun.
XVIII.mendean “ilustratuen” sala-
keta-ahotsak entzuten
hasten dira, Galiziaren
azpigarapenak kezkatu
egiten baititu. Ekonomi,
gizarte eta kultur bizitza
suspertzeko proposame-
nak egiten dituzte.
Erakunde batzuk sortzen
dira, adibidez, Landa La-
gunen Ekonomi Elkar-
teak eta Galiziako
Erresumako Nekazaritza
Akademia.
Susperraldia, (Rexurdi-
mento) izenez ezagutzen
dugu XIX.mendea gure li-
teraturaren historian eta literaturare-
naz gainera, kulturaren, politikaren
eta historiaren susperraldia adieraz-
ten du.
Mende osoan zehar, absolutismoa-
ren amaiera eta monarkia konstitu-
zionalaren ezarreraren ondoren,
Galiziaren berezitasunaren eta norta-
sunaren aldeko galiziar higikunde
ugari sortzen dira. Haietako lehe-
nengoa 40ko hamarkadaren ingu-
ruan sortu zen, “Provincialismo”
izenekoa, alegia. Higikunde hark
Galiziaren isolamendua salatzen
zuen eta bere artearen, ohituren eta
historiaren gizarte-balioespena se-
gurtatu nahi zuen. Higikunde horiek
politikatik aldendu ziren Solisen
matxinada militarrari babesa eman
eta hark porrot egin ondoren, Carral
martirien exekuzioa-eta kultur eta li-
teraturaren inguruan babestu ziren.
SusperraldiaSusperraldia
5
1863an Rosalia de Castrok erabat galegoz idatzi-
tako Cantares Galegos (Galiziar Kantak) lanak sus-
perraldia hasi zuen bete-betean. 1880.urtea oso
emankorra izan zen argitalpenei dagokienez. Aldi
hartako egile ospetsuenen lanak argitaratu ziren:
Follas Novas (Orrialde Berriak), Rosalia de Castro-
rena: Aires da miña Terra (Nire Lurreko Doinuak),
Curros Enriquecena eta Saudades Gallegas (Gali-
ziar Saudadeak), Lamas Carvajalena.
Rosalia de Castrok gure mugetatik kanpora zabaldu
zuen bere lanaren kalitatea eta hala, literatura uni-
bertsalaren historian sartu zen. Bere bertsoak azter-
keta ugariren gai izateaz gainera, hizkuntza
askotara itzuli dira.
Curros Enriquez bere garaiko
irakurleen idazlerik gogokoe-
netako bat izan zen, zalantza-
rik gabe, bere poesiak
bidegabekeriak salatu (zapal-
kuntza, emigrazioa...) eta
ideia aurrerakoiak defendat-
zen zituelako.
Pondalek, Galiziako himnoa-
ren egileak, bere herriko sus-
trai zeltikoak arakatu zituen
eta kultur elementua nabar-
mendu zuen haren garrantzia
goratzeko, banakotasunetik
hasita.
Galiziar prosa ez zen
XX.mendera arte finkatu: ha-
lere, XIX.mendearen amaie-
ran aurrekari nabarmenak
aurkitzen ditugu: Maxina ou a
filla espurea (1880), Marcial
Valladares-ek idatzia, lehen
galiziar eleberri garaikidea.
Beste idazlan azpimarragarri
bat O Catecismo do Labrego
izan zen, errebindikazioa eta
salaketa biziki erabiltzen ditu
eta.
6
Gaur egun egunkarietan galegoak erabiltzeak entzutea
ematen dio hizkuntzari. 1876an, erabat galegoz idatzitako
egunkarien aitzindaria, O Tio Marcos de Portela argita-
ratu zen, Valentin Lamas Carvajalek sustatuta. 1886 eta
1888 artean galiziar kazetaritza
sendotu egin zen ekimen eleba-
kar berrien agerpenarekin: Oga-
liciano Pontevedran, AMonteira
Lugon eta As Brugas Ourensen.
XX.mendean susperraldiaren
azken adierazpenetako bat Gale-
goaren Errege Akademiaren
(Real Academia Galega) sor-
kuntza izan zen (1905).
XX.mendearen hasieran, aurre-
rapen bat gertatu zen hizkuntzaren identifikazioan eta ho-
rrek jauzi koalitatibo bat ekarri zuen erabileran.
Irmandades da Fala (Hizkuntza Anaitasunak) deritzonak
sortzen dira eta Galizia Genevako Nazioen Elkartean sart-
zen da.
1920an Nos-en argitalpena agertzen da, belaunaldi horrek
folkloretik eta Gaztelako kulturaren aldebakarreko eragi-
netik galiziar literatura ateratzea segurtatu (eta lortu)
zuen. Galiziako kultura Europako ideia estetikoekin ha-
rremanetan jartzen da eta galegoa lan zientifikoetan era-
biltzen da.
20ko hamarkadan Galiziar Ikaskuntzen Mintegia sortu
zen eta Europako abangoardiako higikundeak sorkuntza
aldetik guztiz eraberritzaileak 2Xeracion do 25”
(1925eko Belaunaldia) izenaz ezagutzen dira. Aldi har-
tako irudirik azpimarraga-
rriena Castelao izan zen,
klasiko bat galiziar kulturan.
Arlo ugaritan gorpuztu zuen
bere artea eta garrantzi poli-
tiko handia izan zuen, bai
saiakera lanen bitartez-Sem-
pre en Galiza- bai alderdi
Galeguistan (galiziar) egin
zuen lan handiagatik: ga-
rrantzi handiko eginkizuna
izan zuen 1936an onartu zen
Galiziako Autonomi Estatu-
tuaren prestaketan. Galegoak
“Galiziako hizkuntza ofizia-
laren” onarpena izan zuen lehen aldiz Estatutu honetan
nahiz eta ez zen aplikatu gerra zibilaren hasieraren erruz.
7
Galiziako ardorik onena
ALBARIÑOALBARIÑOProbatu eta gozatuProbatu eta gozatu
Gerra Zibilaren amaierak eta “gau lu-
zearen” hasierak galegoa eremu pu-
blikotik, hezkuntzatik eta jarduera
sozioekonomikotik desagertzea eka-
rri zuten. Irtenbide bakartzat erbestea
izan zuten gizon
haiek- Caste-
lako, E. Blanco
Amor, Luis Seo-
ane, Rafael
Dieste...- kultur
sugarra, hiz-
kuntza eta gali-
ziar nortasuna
piztuta man-
tendu zuten. Ga-
liziako
kulturaren gara-
penak Argentina,
Venezuela, Me-
xiko eta Kuban
du tokia orain, besteak beste.
Galego idatziaren berreskuratzea
1950ean hasi zen, Galaxia Argitalet-
xea sortu zenean. Eragile nagusiek,
Oter Pedrayo, Ramon Piñeiro, F.Fer-
nandez del Riego eta beste batzuek,
agerian utzi zuten galegoaren balioa
edozein gai edo auzitan erabiltzeko.
Galaxia aldizkari ugariren ardatz bi-
hurtuko da: Revista de Economia de
Galicia (Galiziako Ekonomi Aldizka-
ria), Atlantida kultur eta arte aldizka-
ria, eta Grial pentsamenduzko
aldizkaria.
60ko hamarkadatik aurrera aldaketak
izango dira ekonomi eta gizarte sek-
torean, eta zentsura zertxobait arin-
duko da. Galiziako Letren Eguna
finkatzen da eta argitaratzaileen ko-
purua zabalduko da Edicios do Cas-
tro-rekin (Castro Argitaletxea),
galegoa defendatzeko kultur elkar-
teak sortzen dira... Galiziako Uni-
bertsitateari ez zaizkio kezka horiek
arrotz eta gogoz parte hartzen du be-
rrezkuratze-prozesuan:1965ean gale-
goaren eta galiziar literaturaren
katedra sortzen da, eta sei urte gero-
ago, Galiziako Hizkuntza Institutua.
Espainian eregimen
demokratikoa berre-
zartzen denean, gale-
goa normalizatzeko
baldintzak finkatzen
dira. 1978ko Espai-
niako konstituzioan
xedatzen denaren ara-
bera, Galiziako Auto-
nomi Estatutuak
(1981) galegoa onart-
zen du, espainiarrare-
kin batera, Galiziako
hizkuntza ofizial gisa.
1983ko ekainaren 15ean, Galiziako
Parlamentuak, talde guztien adosta-
sunaz, Galiziako Hizkuntza Normali-
zaziorako Legea onarzten du eta lege
hori bihurtuko da, galiziarren hiz-
kuntza- eskubideak babestuko dituen
legezko tresna.
8
Joan den ekainaren 13an
Europako Batasuneko ( EB
hemendik aurrera) Kanpo
Arazoetarako Ministro Bat-
zordeak ofizialtasun estatu-
sik ez duten hizkuntzak
Europako Kont-
seiluan eta EBko
erakunde eta or-
gano ezberdinetan
ofizialki erabili
ahal izatea onartu
zuen, betiere hiz-
kuntza horiek
EBko kide diren
estatuen konstituzioetan
aintzatetsiak badira. Esta-
tuek erabaki horretaz ba-
liatu nahi badute Europako
Kontseiluarekin eta EBko
bertze erakundeekin hitzar-
menak egin eta haien hiz-
kuntza (k) erabiltzeak
sortzen dituen itzulpen gas-
tuak euren gain hartu be-
harko dituzte.
Berriak oihartzun zabala
izan du hedabideetan eta
ordezkari publikoen artean,
bereziki hizkuntza koofi-
zialak dituzten autonomi
erkideegotan.
Ulertu beharra dago era-
baki hori Ministro Batzor-
deak, 2004ko abenduaren
13an Espainiako Gober-
nuak aurkeztu zuen Memo-
randum Linguistico
dokumentuan biltzen den
eskakizunari emandako
erantzuna dela. Izan ere,
Espainiak 1/1958 Hiz-
kuntza Arautegia aldatzea
eskatu zuen euskara, gali-
ziera eta katalana Euro-
pako hizkuntza ofizialak
izan daitezen (eskatutako
ofizialtasuna ez zen ordea,
ofizialtasun oso-osoa).
Baina Ministro Batzordeak
ez du Estatu espainiarraren
eskakizuna onartu, hau da,
haren hizkuntza koofizialei
Europan ofizialtasuna ai-
tortzea, Hizkuntza Araute-
gia aldatzeak Europako
Batasunaren Ituna aurretik
aldatu beharra zekarrela ar-
gudiatuz.
Espainiako Gobernuak es-
katutakoaren beharrean Lu-
xemburgek-estatu horrek
baitu seihileko honetan Ba-
tasunaren Lehendakaritza-
aurkeztutako alternatiba
orokorra da berriki onartu
den proposamena. Erabaki
horri esker, Estatuko eus-
kaldunek, galiziarrek eta
katalanek euren hizkuntza
erabili ahal izanen dute Eu-
ropako erakundeetara idat-
ziz jotzeko eta erantzuna
erabilitako hizkuntzan be-
rean jaso ahal izanen dute.
Halaberean, Eu-
ropako Kontsei-
luaren eta
Europako Parla-
mentuaren le-
gezko erabakiak
hizkuntza horie-
tara itzuli eta era-
kunde horien
web guneetan agertuko
dira. Eta Espainiaren edo
erkidegoetako ordezkariek
kontseiluan eta bertzelako
foroetan Estatuko hiz-
kuntza koofizialetan ahoz
egin ahal izanen dute arra-
zoizko epean hala eskatzen
badute eta horretarako bi-
tartekorik badaude.
EEssppaaiinniiaakkoo EEssttaattuukkoo HHiizzkkuunnttzzeenn EEggooeerraa
9
Galegoz eta euskaraz, Gali-
zia eta Euskal Herriaz, be-
rriketaldian, literaturak
hizkuntza bietan duen ego-
eraz hausnarketa egin
zuten Pako Aristik eta
Dario Xohan Cabana
idazle galegoak.
Galegoz mintzatu ziren
atzo Durangoko Euskal Li-
buru eta Disko Azokako
aretoan batutako idazleak.
“Taberna girokoa da nire
galegoa” galegoz esanez
hasi zuen bere berriketaldia
Pako Aristik, eta bukaera
arte kultura gonbidatuaren
hizkuntzan hizketan aritu
zen Dario Xohan Cabana
idazle galiziarrarekin. Ga-
legoz eta euskaraz, Galizia
eta Euskal Herriaz? gaia
jorratu zuten. Euskal He-
rrian bizi den Xose Estevez
idazle galiziarra izan zuten
zirikatzaile. “Nire aberriak
atsekabea sortzen dida-
nean, hauteskundeetan,
adibidez, Euskal Herriak
poztasuna ematen dit”,
azaldu zuen. Galegoz egin-
dako 153 lan euskarara it-
zuli direla azpimarratu
zuen, eta hori guztia Pako
Aristi eta Karmelo Landari
esker izan dela gogoratu
zuen.
Pako Aristi eta Dario Xohan Cabanarenhausnarketak Durangoko Azokan
10
Hizkuntza gutxituetan lan egiten
duten idazleak batu beharraz hitz
egin zuen Dario Xohanek. “Gure lite-
raturak ezberdinak dira, kasu nazio-
nal bakoitzari berezko zaiona, baina
estaturik gabeko idazleok indarrak
batu beharrean gaude arriskuan diren
hizkuntzen idazleak garelako. Barri-
kadaren alde berean gaude”.
Euskal Herrian dugun elebitasun des-
orekatuaren gainean jardun zuen
Pako Aristik. “Estatu serioek diru la-
guntzak ematen dituzte euren herriko
literatura garatu dadin”. Espainiako
Estatutik galegoa eta euskararen kon-
tra neurri zapaltzaileak baino ez ja-
sotzea salatu zuen. “Eusko
Jsurlaritzak sei milioi euroko diru la-
guntza eman du Basque Culinary
Center delako sortzeko. Bertako kide
izateko euskara edo ingelesa jakitea
eskatzen da, lotsagarria benetan!”:
Hizkuntza gutxituen egoera “tamal-
garriaz” hitz eginez hizlariek eguno-
tan irrati batean egindako
elkarrizketa aipatu zuten. “Zergaitik
galdetu behar digute zer dela eta au-
keratu dugun euskaraz edo galegoz
idaztea? Denok aukeratzen dugu
idazteko hizkuntza, eta zergaitik ez
diote galdetzen Euskal Herrian bizi
den idazle bati zer dela eta idazten
duen gaztelaniaz?”, galde egin zuen
Aristik. Xohanek gaineratu zuen “ta-
malez” galiziar askok nahiago dutela
bigarren mailako espainiar izan lehen
mailako galiziar baino.
Hizlariek aipatu zuten literatura ba-
koitza sortu eta garatu egiten dela
egoera historiko, politiko, ekonomiko
jakin zehatzetan. Euskal literatura eta
galiziarrarena osasuna ona dela gai-
neratu zuten, hizkuntzaren egoera
bestelakoa bada ere. Xohanek azpi-
marratu zuen literatura galegoa
nazio-tresna gisa sortu zela, eta baita
nazio-fabrika modura ere. “Jakin ba-
dakit Rosalia Castro eta Eduardo
Pondalen aurretik ere egon zela beste
ezer. Zorte onekoak izan gara, bazte-
rrean utzi den Europako txoko pobre
honetan, geure literatura modernoa-
ren hastapenetan bi poeta jeinu izan
ditugulako. Rosalia eta Pondal, garai
hartan Iberiar penintsulan egon zen
gauzarik modernoena izan ziren, Por-
tugal barne”.
11
Verines herriaren izena aspaldi zabaldu zen euskal letren
eremuan, azken urte hauetan pixka bat ilundu bada ere
haren ospea. Aurten, baina, 18 urte bete ditu ekintza ho-
rrek eta haren ibilbideari errepasoa egitea ez da Garizu-
mako baraua.
Verines, Llanes, Asturiasko herriaren auzo txiki bat beste-
rik ez da. Baina bertan du Salamancako Unibertsitateak
indiano etxe bat, kurtso labur eta mintegietarako erabilt-
zen duena, eta hantxe hasi ziren 1985.urtean eta gaur
egun Espainiako Hizkuntza Akademiako Zuzendari den
Victor Garcia de la Concharen gidaritzapean idazle eta
kritikoen arteko elkarrizketa horiek.
Elkarrizketaren egitura sinplea da, berez. Gai bat aukerat-
zen da, eta zenbait idazle gonbidatzen dira gai hari buruz
hitz egin dezaten. Gaiak askatasunez tratatzen dira, idaz-
leak eurak baitira publiko bakarra, eta eztabaidarako gune
berezi bihurtzen da horrela elkarrizketa.
Literatura lanez aparte, idazleen artean garrantzitsuak dira
topaketak eta literaturaren inguruko ekintzak. Eta horre-
tan Verinesek paper berezia jokatu du, idazleak elkar eza-
gutzeko plataforma bihurtu delako, literaturari buruz
hausnartzeko bidea eskaini duelako, idazle profesionalen
kezkak zeintzuk diren ezagutzen utzi dielako idazle gaz-
teei eta gurea bezalako literatura txikitik etorritakoei.
Bernardo Atxagak, adibidez, askotan esan du euskal lite-
ratura ez dela bera Verinesen aurretik eta ondoren. Suso
de Toro idazle galiziarrak adierazten du Verinesen ikasi
zuela ez egile izaten, baina bai idazle izaten, hantxe ikasi
zuelako bere burua idazle gisa onartzen, hantxe jo zue-
lako zein zen idazle profesional baten egin beharra.
Eta euskal idazle bat eta galiziar bat aipatu ditugu, eta
banda ordua Verinesko beste ezaugarri garrantzitsu bat ai-
patzeko. Espainiako hizkuntza guztien literaturak daude
presente: espainola, euskara, galiziera, katalana eta ba-
blea. Eta denek dute aukera bera aniztunaren aldeko apus-
tuarekin jarraitu du Verinesek.
Verines topaleku bat da, atseden lekua ere bai, zeren elka-
rrizketak amaitzen direnean hasten dira bazkari zein afa-
rietako elkarrizketa zuzenagoak. Eta elkar ezagutzeko
balio izan die idazleei, baina bakoitzaren lanak irakurt-
zeko ere bai, eta gauzak nondik nora doazen ikusteko.
badira bertan, gutxi dira-zazpi besterik ez- haietan esan-
dakoa bilduz argitaraturiko liburuak, nahiz eta bere pre-
sentzia finkoagoa izan fikzioan.
Batez ere, hara doazen idazleen artean mantentzen du
bere xarma topaleku horrek. Bada han maitemindu zen
idazlerik, eta ondoren han ezagututakoarekin ezkondu
zena. Beraz, biografiak ere markatu ditu Verinesek. Gai-
nera, zenbait nobeletan ageri da, idazle batzuk omenaldi
gisa jarri dituzte zenbait ekintza bertan.
Idazleen Pausaleku (Jon Kortazarrekidatzita)
12
Publikorik gabe egiten denez, gogo jardunen antza ere
badu elkarrizketa topa-gune horrek. Baina, eskasa da kan-
porantz duen oihartzuna. Gai oso garrantzitsuak aipatu
badira bertan, gutxi dira-zazpi besterik ez- haietan esan-
dakoa bilduz argitaraturiko liburuak, nahiz eta bere pre-
sentzia finkoagoa izan fikzioan.
1985.urtean Espainiako poesia berria hartu zuen gaitzat
elkarrizketak, eta hara agertu ginen Jon Juaristi, Bernardo
Atxaga, Juan Mari Lekuona, Patri Urkizu eta bostok. Ge-
rora idazle ugari igaro dira topa-gune horretatik. Nobela-
ren egoera, ipuingintzarena, letern berrikuntza, literatura
eta hedabideak, mendebaldeko pentsakizuna, mitoa eta
errealitatea gaurko narratiban, tribuaren hizkuntza: idaz-
keta eta hizkera: letren territorioa, literatura labirintoan...
Aurten hiru gai izan ziren tratagai:idazkera eta oralitatea,
Verinesek suposatu duena eta Carlos Casares (1941-2002)
idazle galiziarrari egindako omenadia.
Hiru gai horiek bilbatzeko Asturiasko auzo horretara hur-
bildu ginen Bernardo Atxaga, Victor Freixanes, Manuel
de Lope, Basilio Losada, Gustavo Martin Garzo, Jose
Maria Merino, Miquel de Palol, Alvaro Ruiz de la Peña
eta Suso de Toro idazle handiak.
Carlos Casares lehen urtetik egon zen presente Verine-
seko elkarrizketa horietan, dekanoa zen, eta bere kontat-
zeko manera zoliagatik afalondo guztietako bihotz eta
gune. Fabulatzaile ezin hobea genuen Casares eta bere
nobelagintzan Europako joera nagusiak agertu bazituen
ere, eta horrela bihurtu zen Nova narrativa galega deitu-
riko eskolako idazlerik garrantzitsuena, Mendez Ferrine-
kin batera, anekdotarik bitxienak ahoz kontatzeko
berebiziko ahalmena zuen. Martxoa honetan zendu zen
bat-batean, lagunen eta irakurleen bihotzetan ezusteko
lazgarria utziaz. Verinesen egondako idazle batek esan
zuenez, Galizia handiago mapetan eta bihotzetan egin zen
Carlos Casaresen idazkerak.
13
«Elkarri egin diezaiokegun mesede handiena existitu
eta erresistitzea da»
Historia doilor eta zitala izan arren, euskarazko nahiz
galizierazko kulturek ikuspegi baikorrez egin behar
dutela aurrera aldarrikatu du Os Resentidos taldeko
kantari ohiak.
Galicia canibal kantu mitikoa bezain ironikoa eta bi-
zigarria izan zen Anton Reixak igande eguerdian Du-
rangoko Azokan egin zuen sarrera hitzaldia. Os
Resentidos taldeko kantari ohia Filmanova ekoizpen
etxeko zuzendaria da egun; horretaz gain, bideo insta-
lazioen erakusketa bat aurkeztu du, harekin lotutako
poema liburu bat kaleratu du, eta SGAE «garden,
deszentralizatu eta federal» bateko lehendakari iza-
teko hautes-lehian sartuko da laster.
Galiziar nahiz euskaldun gisa, deitoreak alde batera utzi,
daukaguna estimatu eta horrekin aurrera egitearen alde
agertu zinen sarrera hitzaldian.
Gure herrien historia izan den bezalakoa izanagatik ere, geure
buruaren, egiten dugunaren eta gertatzen zaigunaren erantzuki-
zuna geure gain hartu behar dugu. Etengabeko deitorea ez da
batere eraikitzailea. Galiziarra edo euskalduna izatea kasuali-
tate biologikoa da, eta behin hori gertatu ondoren askoz ere
osasuntsuagoa da errealitate hori naturaltasunez onartzea, errea-
litate zirraragarria baita, izan ere.
Galiziar nahiz euskaldun gisa, deitoreak alde batera utzi, dau-
kaguna estimatu eta horrekin aurrera egitearen alde agertu
zinen sarrera hitzaldian.
Gure herrien historia izan den bezalakoa izanagatik ere, geure
buruaren, egiten dugunaren eta gertatzen zaigunaren erantzuki-
zuna geure gain hartu behar dugu. Etengabeko deitorea ez da
batere eraikitzailea. Galiziarra edo euskalduna izatea kasuali-
tate biologikoa da, eta behin hori gertatu ondoren askoz ere
osasuntsuagoa da errealitate hori naturaltasunez onartzea, errea-
litate zirraragarria baita, izan ere.
Anton Reixa Durangoko AzokanElkarrizketa
14
Galiziako sortzaile asko aipatu zenituen. Zein egoera-
tan daude literatura, musika, zinema, arte plastikoak
eta abarrak Galizian?
Erdi Aroan bikaintasun aro bat izan zuen Galiziak. Gero,
XIX. mendean hartu zen berriro galiziera kulturako hiz-
kuntza gisa, eta XX. mendean galiziera erregistro berriak
bereganatzen hasi zen. Ordura arte poesia zen galiziera-
ren eremu bakarra, eta XX. mendean beste genero eta
praktika literario askotara zabaldu zen. XX. mendearen
bigarren erdialdean eta XXI.aren hasieran, galiziera len-
goaia berrietan sartu da bete-betean, ikus-entzunezkoen
ekoizpenean adibidez. Gaur egun industria kultural oso
dibertsoa dugu. Lehen galizierazko musikak, literaturak
eta zinemak ezaugarri jakin batzuk zituela interpreta zite-
keen, baina gaur egun ez da hala. Askotariko literatura
dago, askotariko ikus-entzunezkoak... Heldutasun baten
ondorioz.
Nolakoa da industria kultural horren osasuna?
Kulturaren arloko dibertsitateak industria kultural bat
sortu du, une honetan krisi ekonomikoarekin estropezu
egin duena. Neoliberalismoak ez baitu ulertzen kulturak
enplegua indartzen duela, eta are gutxiago ulertzen du au-
toestima kolektiboarentzat onuragarria dela. Gobernu au-
tonomikoak, galiziera balioetsi eta indartzen lagundu
beharrean, hizkuntz normalizazioaren aukerak murrizten
dituzten legeak onartu ditu. Une bereziki zailean gaude,
baina, sarrera hitzaldian esan nuen bezala, daukagun
onena gu geu gara, eta saiatuko gara aurrera irteten.
Prestige-ren auziaren ondotik, 2002an, Galiziako kul-
tura pazientziatik kontzientziara pasatu zela esan ze-
nuen.
Galizierazko kulturan bazegoen konpromiso sozialeko
tradizio errebindikatibo bat, baina tradizio hori etenda ze-
goen Prestige-ren isurketaren auzia gertatu zenean. Au-
ziak mobilizaziora eraman zuen konpromiso sozialaren
garaia ezagutu ez zuen belaunaldia. Ni asko poztu nin-
duen gu baino gazteagoak ziren artistak auzi hartan bene-
tan inplikatuta ikusteak. Mugimendu zibil interesgarria
eratu zen. Gero hori hausten joan zen pixkanaka, nahiz
eta berriro berpiztu neurri batean 2006ko suteen auziare-
kin.
Euskal kulturak eta galizierazkoak elkar ezagutu eta
elkarrekin lan egin behar dutela esaten da, baina eki-
men zehatzak ez dira asko.
Nik kolaborazio harreman estua izan nuen garai batean
hemengo sortzaile batzuekin. M-ak-ekin, Negu Gorriake-
kin… Kaki Arkarazorekin talde bat sortu nuen gero…
[Nacion Reixa]. Pertsonak elkarrekin topo egin eta identi-
fikatzen diren neurrian gertatzen dira horrelakoak. Dena
den, ni ez nintzateke larrituko elkar ezagutza eta elkarlan
maila handia ez delako.Oraindik laugarren ekitaldia baino
ez du, baina nahiago nuke aurrerago gure Culturgalek
egun batean Durangoko Azokak adinako oihartzuna eta
iraupena eskuratuko balitu. Ona da industria kulturala eta
jendea gerturatzea, elkartzea, eta nik oso gustukoak ditut
bi azokak.
15