gabonetan kanta kantari

15

Click here to load reader

Upload: joseph

Post on 05-Jul-2015

941 views

Category:

Sports


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gabonetan kanta kantari
Page 2: Gabonetan kanta kantari

EDURRA TEILATUAN

Edurra teilatuan

abarra basoan,

taloak erretzeko

irina auzoan Rau!

Rau, rau, rau,

rakataplau!

Hau dok umorea,

utzi alde batera,

euskaldun jendea. (Bis)

Kortan daukagu txahala

hezurra eta azala

Aita San Antoniok

loditu dagiala. Rau!

Rau, rau, rau…

Astean bariku bi

zapatuan beti

domekan okelea

auzoan ikusi. Rau!

Rau, rau, rau…

Edurra teilatuan,

zakua lepoan,

ibili beharko dogu

aurtengo neguan. Rau!

Rau, rau, rau…

Gaztea nintzanean,

denbora batean,

ez nintzen sosegatzen

ezkondu artean. Rau!

Rau, rau, rau…

Ezkondu eta gero

hilabete gabe

porrusaldea neukan

oliorik gabe. Rau!

Rau, rau, rau…

Doinua:

Page 3: Gabonetan kanta kantari

IKUSTEN DUZU GOIZEAN

(J. B. Elizanburu)

Ikusten duzu goizean

argia hasten denean,

menditto baten gañean,

etxe ttipitto aintzin txuri bat,

lau haitz haundiren erdian,

iturriño bat aldean

txakur txuri bat atean,

han bizi naiz ni pakean.

Nahiz ez den gaztelua,

maite dut nik sorlekua,

aiten aitek hautatua.

Etxetik kanpo zait iduritzen

nonbait naizela galdua.

Nola han bainaiz sortua,

han utziko dut mundua,

galtzen ez badut zentzua.

Ez da lurrean gizonik,

printzerik ez erregerik,

ni baño hobeki denik.

Ba-dut andrea, ba-dut semea,

ba-dut alaba ere nik.

Osasun ona batetik,

ondasun nahiko bestetik…

Zer gehiago behar dut nik?

Goizean hasiz lanean,

arratsa heldu denean,

nagusi naiz mahaiean.

Kristau bat ona det hartu

nik emaztea hartzean.

Ez du me-egunean

sartuko, uste gabean,

Doinua

Page 4: Gabonetan kanta kantari

HATOR HATOR

Hator, hator mutil etxera,

gaztaina ximelak jatera,

gabon gaba ospatutzeko

aitaren ta amaren ondoan.

Ikusiko dek aita barrezka,

ama be poz atseginez.

Eragiok mutil aurreko danbolinari

gaztainak erre artian

gaztainak erre artian

txipli, txapla pun…

gabon gaba pozik

igaro daigun.

Doinua

Page 5: Gabonetan kanta kantari

OLENTZERO

Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera

Aditu duenean

Jesus jaio dela

lasterka etorri da

berri ematera

Horra, horra,

gure Olentzero

pipa hortzetan duela

eserita dago

kapoiak ere ba(d)itu

arrautzatxoekin

bihar meriendatzeko

botila ardoakin.

Olentzero gurea

ezin dugu ase,

osorik jan dizkigu

hamar txerri gazte.

Saiheski ta solomo,

horrenbeste heste,

Jesus jaio delako

erruki zaitezte.

Horra, horra,

Olentzero gurea

begira honera,

izar dizdizari bat

doa Belenera.

Bere argi dizdiraz

goazen estalpera,

Jesus haurtxoarekin

gaua pasatzera

Horra, horra,

Doinua

Page 6: Gabonetan kanta kantari

OLENTZERO BURU HANDIA

Olentzero buru handia

entenimenduz jantzia

bart arratsean

edan omen du

bost arroako zahagia

Ai urde tripa handia!

tralalara tralalara (Bis)

Doinua

Page 7: Gabonetan kanta kantari

MARI DOMINGI

Horra Mari Domingi, begira horri

gurekin nahi duela Belena etorri.

Gurekin nahi badezu Belena etorri

atera beharko dezu gona zahar hori.

Atoz, atoz zure bila nenbilen ni

atoz, atoz zure bila nenbilen ni.

Atoz goazen agurtu dezagun

Belenen jaio den haurtxo eder hori.

Nondik atera den gona zaharr hori?

berririk baldin baden gorde zan hori.

Harriturik ziagon Belengo herria,

atera hadi hortik farregarria.

Atoz, atoz…

Doinua

Page 8: Gabonetan kanta kantari

GABEKO IZAR

Ramon Intzagarai)

Gabeko izar argitsuena

piztutzeakin batera,

haurtxo eder bat etorri zaigu

gaur arratsean etxera.

Ordu ezkeroz etxeko danak

poztu ta zoratzen gera,

haurra dalako zerutik honuntz

datorren Jainko berbera.

Zoraturikan aingeru pilak

alkar artean lehiazka,

zure goietik dakarkioke

urre hutsezko sehaska.

Guk eskeiniko maindire txuri

garbi ta ederrak badauzka;

geroztik gabiltz, haur inguruan

pozaren pozez ohiuka.

Alai ta pozik kanta dezagun

haurtxo honen etorrera,

gure iluna alaitutzeko

jaio den argi ederra.

Gaurtik aurrera atzerri hontan

zorionekoak gera,

haurra delako zerutik honuntz

datorren jainko berbera.

Gau eder hontan zeru goitikan

jaitsi da jauna berbera.

Zure hitz ona entzutearren

goaz leial Belenera.

Hitz egiguzu, jangoiko hitza,

isil-isilik bihotzera.

Zure ondoan gabon gau hontan

egotekotan baikara.

Doinua

Page 9: Gabonetan kanta kantari

ALAKEN ALAKEN

Alaken, Alaken

ala pikula tun paire

errespunde la pikula tunba

Jesus, Maria, Jainkoa zen (Bis)

Adiskideok, ikusi dezute,

zelai horietan artzaiak,

artzai txiki, artzain haundi,

artzain mutur leunak (Bis)

Doinua

Page 10: Gabonetan kanta kantari

LOA, LOA

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Aita guria Gasteizen da

ama mandoan hartuta.

Aita guria Gasteizen da

ama mandoan hartuta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Aita guria abiatu da

Vitoriako ferira.

Aita guria abiatu da

Vitoriako ferira.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Aita guriak diru asko du

ama bidean salduta.

Aita guriak diru asko du

ama bidean salduta.

Loa, loa txuntxurrun berde

loa, loa masusta.

Doinua

Page 11: Gabonetan kanta kantari

HAURTXO HAURTXOA

Haurtxo haurtxoa

izu egin lo

hemen nauzu

zu zaintzeko

Izu egin lo

aita hurrun da

Euskadiren zerbitzuko

zure ondoan ama daukazu

ez zaitu inoiz utziko.

Izu egin lo, aita preso da

Zu bihar libro izateko

Egun batian etorriko da

gu biokin bizitzeko…

Izu egin lo ilunagatik

zeruan izar bat dago

mila ta mila izango dira

aita libratu ta gero

Doinua

Page 12: Gabonetan kanta kantari

HAURTXO TXIKIA

(P. Etxebarria)

Haurtxo txikia negarrez dago

Ama emaiozu titia

Aita gaixtoa tabernan dago

Pikaro jokalaria.

Aita jokuan ama lanian

Hauxe bai negargarria

Eskerrak zuri lore polita

Alaitzen duzu etxia.

Inoiz aitatxo txintxotzen bada

Oi zeinen esker haundia

Orduantxe nik bai ekarriko

zapata berri txuriak.

Begiak xabalik ametsetan

ari naiz oso polliki,

aitak eltzian zure papattak

txitxi ordez sartu dizkit.

Doinua

NAIARI

Begiak itxi

badator eta,

lo-lo, dagizun lamia

behaztzoekin heldu egizu

izara zuri garbia.

Ixil-ixilik zarata barik

ostantu da eguzkia

bainan artean zeure ertzean

jagole da itargia.

Ardi txiki bat

ardi txiki bi

lokartu jatzuz ondoan

zeure ametsak entzun daitezen

heure lepo beroan.

Ttunkurrunkuttun, lo-lo dagizun

izar azpiko itxasoan

laztan eginez, ezpainen finez

adats kizkurren basoan.

Itargiaren irunzazpian

igeri egizu lasai

amets artean, krabelin zuriz

Page 13: Gabonetan kanta kantari

apaindu daitezan galai.

Binbi-bonbolo egizu lo-lo

aingeruak datoz ernai

egunsentian itartutzian

izan nagizu zure zai.

Doinua

Page 14: Gabonetan kanta kantari

HAURTXO POLITA

(G. Olaizola)

Haurtxo polita sehaskan dago,

zapi xuritan txit bero (Bis)

Amonak dio: ene potxolo,

arren egin ba lo (Bis)

Txakur haundia etorriko da

zuk ezpadazu egiten lo; (Bis)

horregatik, ba, ene potxolo,

egin agudo lo (Bis)

Lo, lo, lo!!

Doinua

Page 15: Gabonetan kanta kantari

DIN DAN NOR HIL DA

-Din dan, nor hil da?

-Peru zapataria.

-Zer egin dau pekatu?

-Auzoko txakurra urkatu

Doinua